Euskararen erabileran, gazteok eredu! · 2020. 10. 11. · martxan euskararen erabileraren...

8
Orioko Herri Ikastolako aldizkaria / 2016ko ekaina / 15. zenbakia Euskararen erabileran, gazteok eredu!

Transcript of Euskararen erabileran, gazteok eredu! · 2020. 10. 11. · martxan euskararen erabileraren...

  • Orioko Herri Ikastolako aldizkaria / 2016ko ekaina / 15. zenbakia

    Euskararen erabileran,gazteok eredu!

  • 2

    Balekoinstrumentu

    Badator denontzat berezia den eguna, badator Ikastola Eguna. Au-rreko urteetako ohiturei jarraituz, LHko eta HHko haurrek elkarla-nean osatutako ikuskizuna izango dugu. Adinak nahasteari buruzkobalorazio oso positiboa egin da aurreko urteetan. Kalean islatzen daharreman horien fruitua gehienbat, familiek somatzen dute. Hel-duen eta txikien arteko harremanak sustatzen dira. Aurtengo gaia,gainera, ikasleek proposatu dute: IKASTOLEN JAIAK. Ikastolenpremiak oso handiak zirelako sortu ziren festa horiek; lehenengoaGipuzkoan ospatu zen, 1977an, Beasainen. Berehala zabaldu zenegitasmoa beste lurraldeetara. Horrela jaio ziren Ibilaldia (1979an),Araba Euskaraz eta Nafarroa Oinez (1981ean), eta Herri Urrats(1983an). Igandean, horiei guztiei errepasoa egingo diegu. Goizeko11:00etan hasiko da ekitaldia, ttuntturroen sarrerarekin. Zatoz, eki-taldi ederra eta hunkigarria izango da eta!

    Bosgarren edo seigarren mailan geundela egin zituzten hormigoizkoposte hauek. Pergolapeko oroitzapenak joan-etorrian dabiltza. Anek-dotak mordoxka: kontatuz gero, ordea, haserretu egiten dira protago-nistak. “Egon isilik” agintzen zigun Usoak arbela garbitzen ari zenbitartean; gelakideak isilik egon arren “siii” eginez jarraitzen zuen. Go-goan ditut Joanitoren bi orduko azalpenak eta gomendioak, gutxikhainbeste indar kontakizunean. Hori bai, ez zigun grazia handirik egi-ten eskola amaieran dozena erdi jarduera agintzen zizkigunean. MariKarmenek, Mari Josek eta Demetriok kantuz energia eta bihotza emanziguten. Ikasleok hizkuntza maita genezan ahalegin espeziala egin zuenirakasle taldea izan genuen. Mementoan gozagarri zitzaidan esaten zu-tena, eta Ikastola utzita konturatu naiz eragingarria ere izan dela. Oroitzapenetatik ikasi behar da estrategiak berritzen. Herri mugi-

    menduak sortutako kulturgintzako erakunde batean ari naiz lanean.Bertsozale Elkarteak eta Ikastolek baleko izan behar dute hizkuntza-ren normalizazioan, instrumentu moderno eta eragingarriak. Ez naizaditua hezkuntzan, baina sobera demostratu izan duzue Ikastolarenhezkuntza proiektuak funtzionatzen duela. Pauso bat aurrera egitea es-katuko nuke. Euskararen gaian aspaldiko eskemetan ari gara. Ikasgela-tik kanpo jarri behar da begia, ezinbestean, guraso taldean. Muturrenaurrean dauka Ikastolak erdara airoso dabilen eremua, parkea. Mezuairitsiko bada, Ikastolak emango du ondoen. Ikastolak egiten ez badu,hizkuntzaren normalizazioan erreminta gisa daukan zentzua galdukodu.

    Ikastola Egunean Ikastolenfestak ospatzen

    Aurreko urteetan bezala, ttuntturroek emango diote hasiera Ikastola Egunari.

    Pergolakooroitzapenak

    Ikastola Eguna

    Jon Agirresarobe, Torrotxo

  • 3

    Euskhitz: Ikastolako‘Euskaraz hitz egin’Ikasle taldea

    Euskhitz

    Guk osatzen dugu EUSKHITZ taldea.

    2003-04ko ikasturtean, Zigor zuzendarizela, Euskaraz Bizi egitasmoan sartzeko au-kera azaldu zuten Durangon egiten zen zu-zendarientzako mintegi batean. EuskarazBizi ikastoletan abian zegoen ekimena zen,eta euskararen normalizazioa lortzea zuenhelburu. Egitasmo horretan parte hartzenzuten ikastolek Hezkuntza Sailaren dirula-guntza jasotzeko aukera zuten Ulibarri pro-gramaren bidez; dinamizatzaileakliberatzeko balio zuen, hain zuzen ere, diru-laguntzak. Zuzendaritza Taldean gaia jorratu, eta

    egitasmoan sartu aurretik horri buruzko in-formazio gehiago biltzea adostu zen. Garaihartan Ikastolen Elkartean Hizkuntza Nor-malizaziorako arduraduna zen ErramunOsarekin bildu ondoren, aurrera egitea era-baki zen, eta Ulibarri programan sartzekobeharrezkoak ziren pausoak eman ziren. 2004-05eko ikasturtean ezarri zen gure

    Ikastolan Euskaraz Bizi egitasmoa; eta ho-rren altzoan ikasleek osatutako DET taldea

    (DBHko Euskara Taldea). Euskararen nor-malizazioa bultzatzea, Ikastola inguruaneuskararen erabilera indartzea eta kalitateahobetzea izan ziren garai hartan finkatutakohelburuak. DETeko kideek borondatez etaeskola ordutik kanpo egiten zuten lan. Taldehura bizpahiru urte beranduago desagertuzen.2009-10ean, Hizkuntz Proiektua (HIZ-

    PRO), Ikastolako hizkuntza politika jaso-tzen duen dokumentua idatzi zen. Garaikoteknikariek pentsatu zuten ezinbestekoa zelaeuskararen alde lan egingo zuen irakasle tal-dea sortzea, baita ikasle taldea biziberritzeaere. Zuzendaritza bat etorri zen premia ho-rrekin, eta ikasturteko plangintzan sartuzuen. Horrela, 2011-12an eratu zen irakasletaldea, etapa guztietako hainbat irakaslezosatua, eta ia hilero biltzen hasi zen hizkun-tzekin zerikusia zuten gaiak jorratu eta Hiz-kuntza Proiektua osatzeko. Baina, ikasletaldearen osaketari, hainbat gora-beheramedio, ezin izan zitzaion heldu 2013-14ko

    ikasturtera arte. Gaiaren inguruan bestebehin hausnarketa egin ondoren, gure tal-dea eratzea erabaki zen. 2014-15eko ikasturte hasieran, LH 5etik

    hasi eta DBH 4ra bitarteko geletako HIZ-PROko ordezkariak hautatu genituen, etaazaroan hasi ginen biltzen eskola ordutan.Gure helburuak Euskaraz Bizi garaiko hel-buru berak ziren: euskararen normalizazioa,euskararen erabilera indartzea eta kalitateasustatzea. Aurrera eraman genuen lehe-nengo ekimena Euskararen Eguna antola-tzea izan zen.Hasiera xumea izan bazen ere, gure zeregi-nak gehitzen joan dira. HIZPROko tekni-kariekin batera, Euskararen Egunaantolatzeaz gain, Korrikako urteetan anto-laketa lanetan parte hartuko dugu; horietazgain, euskararen inguruko beste hainbat eki-menetan ere badihardugu, geletako mintza-gramak, eta hiztun eta jarrera neurketakegiteko prozesuetan, hain zuzen ere. Orain-txe bertan, euskararen erabilera sustatzekobideo lehiaketan murgilduta gaude. Ikasleen eta irakasleen artean aski eza-

    gunak gara, baita gure lana ere. Baina, ikas-tolako beste kide guztiek ere gure berri izanbehar dutela pentsatuz, izen berria asmatudugu: EUSKHITZ. Lehiaketatxo batenbidez, logoa ere sortu dugu; hau da, jantziberria estreinatu, eta Ikastola osoaren au-rrean aurkeztea erabaki dugu. Beraz, hemengaude, elkar lanean euskararen alde! Egun, EUSKHITZ taldea 13 ikasleek

    eta 3 teknikariek osatzen dugu: LH 5ekoAimar Arruti, Maialen Orbañanos, etaNerea Romero; LH 6ko Nora Bereziartuaeta Naia Orzaiz; DBH 1eko Miren Genovaeta Olatz Aizpurua; DBH 2ko Iker Rodri-guez eta Irati Antia; DBH 3ko Irati Egibareta Aimar Albizu; DBH 4ko Ainhoa Bonti-gui eta Ane Aguirre; eta Jaione Sanchez,Usoa Sorazu eta Arantxa Solaberrieta Ikas-tolako HIZPROko teknikariak. Pozgarria izango litzateke zuek, gura-

    soak, helburu bereko talde bat sortu, eta gu-rekin lankidetzan arituko bazinete. Animazaitezte!

    EUSKHITZ

  • 4

    EUSKARAREN ERABILERA ORIONEuskara kontuetan, gazteok arazo garela esan ohi da, eta sarritanhonelakoak entzun behar izaten ditugu: “Euskara garbia erabilibehar da Iñaki!, nola esan behar zaizu!”; “Zuek zarete euskañolasortu, eta horrela mintzatzen zareten bakarrak”; “Martxa honetaneuskara galbidera eramango duzue!”; “Euskaraz gehiago hitz eginbehar duzue!”… Bada, nazkatuta gaude!Ondorengo grafikoek adierazten digute gauzak horrela ez di-

    rela. Horietan argi ikusten baita gu garela euskararen sustraiei eus-ten diegun adibide garbia.

    EUSKARAREN ERABILERA FAMILIARTEANAzken urteetan, euskararen erabilera familietan asko jaitsi da. Gaz-teon artean horrelakorik ez da gertatzen, baina gurasoen artean era-bilera ez da oso handia, ez etxean, ezta kalean ere. Gurasoek eurenseme-alabekin euskaraz hitz egiten dute, baina beste gurasoekinmintzatzeko garaian gaztelaniara jotzen dute. Arazo horren arra-zoiak hainbat dira: familia batzuetan kide batek ez daki euskaraz,edota ez du oso ongi ulertu edo hitz egiten, eta kide guztiek uler-tzeko gaztelaniara jotzen dute; ohituragatk; kontzientzia faltaga-tik…Arazoaz informazio zehatzagoa izateko, 2014-15eko ikastur-

    tean, Orioko Herri Ikastolako Hizpro taldeak ikerketa bat jarri zuenmartxan euskararen erabileraren inguruan. Erantzunak jada es-

    Euskara

    kuartean ditugu, eta ondorioak honakoak dira: batetik, senar-emaz-teen arteko euskara erabilera ez dator bat ezagutzarekin; hau da,amen %82,60k eta aiten %75,46k euskaraz jakin arren, bakarrik%45,74k egiten du euskaraz. Kasu horretan, diglosia gertatzen da;hau da, eremu formaletarako gaztelania erabiltzen dute, eta eremuinformaletarako bakarrik erabiltzen dute euskara. Txikitan gurasoekdena gaztelaniaz egiten zutelako gertatzen da hori, eta orain, hel-duak izanda, berriro gaztelaniara jotzen dute, euskaraz jakin arren.Ohitura hori oso kaltegarria da, zeren seme-alabek gurasoak ere-dutzat hartzen dituzte, eta etorkizunean beraiek bezala gaztelaniazhitz egiteko joera izango dute, nahiz eta euskaraz oso ondo jakin.Bestetik, anai-arreben arteko euskararen erabilera zeharo ez-

    berdina da kopurutan, %88,06k euskaraz hitz egiten baitu; eta horigutxi balitz, nerabezaroan ere portzentajeari eutsi egiten zaio. Azkenhori ez da hain erraza izaten, izan ere, gazteek gaztelaniara jotzekojoera dute ‘sekulakoak’ sentiarazteko; edota hainbat mailegu erabil-tzen dituzte euskararen arriskua indartuz. Horrez gain, familia guz-tia elkartzen denean, euskararen erabilera jaitsi egiten da, etagaztelaniaren erabilera, aldiz, igo; gurasoen kasuan, berriz, euska-raren erabilera igo egiten da, eta gaztelaniarena jaitsi. Hori positboaizan daiteke, izan ere, gurasoak euskara gehiago erabiltzera bultza-tzen dituzte.Azkenik, anai-arreben artean, euskaraz hitz egiten da gehienbat,

    Parkean jolasean: Haurrak jolasean beti euskaraz aritzen dira.

  • 5

    baina familia osoa elkartzean, euskararen erabilera jaitsi egiten da,gurasoek beraien artean gaztelaniaz hitz egiten baitute gehienbat.Kontrakoa ere gertatzen da, gurasoek normalean beraien arteangaztelaniaz hitz egiten dute, baina seme-alabekin elkartzean, gazte-laniaren erabilera maila jaitsi egiten da, eta euskararena igo, seme-alabek gehienbat euskaraz hitz egiten dutelako.

    EUSKARAREN ERABILERA IKASLEEN ARTEANFamilien arteko erabilera alde batera utzita, Hizpro taldeak euska-raren erabileraz atera dituen ondorioak irudikatuko ditugu. Batetik,EAErekin (Euskal Autonomia Erkidegoa) alderatuta esan dezakeguOrion euskararen erabilera altua dela, ia %80k erraztasun handizhitz egiten duelako euskaraz, eta edozein esparrutan, gainera: baiirakasleekin, bai familian, baita elkarren artean ere.Grafikoari erreparatuz, Orioko ikasleek gehienbat euskaraz hitz

    egiten dute gela barruan, %85era iristen da erabilera, eta EAEkoikasleekin konparatuz oso emaitza onak dira; izan ere, EAEn %25ekbakarrik hitz egiten du euskaraz soilik.Horrez gain, ikasle-irakasleek euren artean eta gela barruan

    %100ek euskaraz hitz egiten dute, eta hori ere oso datu positiboada; izan ere, EAEn ez dira ezta %50era ere iristen.Gelaz kanpo, berriz, euskararen erabilera zertxobait gutxiago

    da; hala ere, esan dezakegu erabilera handia dela Orion EAErekin

    alderatuz, erkidegoan batez bestea ez baita %20ra ere iristen, etagaztelaniaz bakarrik hitz egiten du gehienak, %50ek gutxi gorabe-hera. Orion, gainera, %80 baino gehiagori euskaraz hitz egitea gus-tatzen zaio, eta horrek esan nahi du euskara beti erabiliko dutela.EAEn, aldiz, %40ri bakarrik gustatzen zaio euskaraz hitz egitea; be-netan ondorio kaskarra!

    ONDORIOAKDatu horiek guztiak kontuan izanda esan dezakegu euskararen era-bilera oso altua dela ikasleen artean, baina gurasoen artean ez delaoso ona; izan ere, beraien seme-alabekin euskaraz hitz egiteko joeradute, baina euren artean gaztelaniaz hitz egiten dute sarritan. Ho-rregatik pentsatzen dugu gurasoek seme-alabengandik ikasi beharkoluketela.Gustatuko litzaiguke gurasoek hausnarketa txiki bat egitea eus-

    kararen erabileraren inguruan. EUSKARAZ HITZ EGITEN BAL-DIN BADAKIGU, ZERGATIK EZ DUGU ERABILIKO?

    Senar-emazteen arteko erabilera Anai-arreben arteko hizkuntz erabilera

    Familia osoa elkartzen deneko hizkuntz erabilera Ikasleen erabilera kalean

    Beñat Sarasua, Mirari Barrenetxea,Eider Urain eta Rafqat Ali.

  • 6

    Lehendakariaren idatzia

    Coondarrak: Aurreko urteko ekainean etorri ziren, eta euskaraz ondo moldatzen dira.

    ‘Suspentso!’Orioko Herri Ikastolako Hizpro taldeak Orion euskara zenbat era-biltzen den ikertu du. Ikasleak bikain!, eta gurasoak gutxiegi, sus-pentso! Gurasoek seme-alabekin euskaraz hitz egiten dute haurreketa gazteek euskaraz hitz egiten dietelako; bitartean, gurasoen er-diek elkarren artean gaztelaniaz, nahiz eta %80k jakin badakiten eus-karaz hitz egiten. Hori da gaurko argazkia Orion. Ikastolakolehendakaria naizen aldetik harro nago gure neska-mutilez. Neurriaematen dute. Gure helburu nagusietakoa ikasle euskaldun presta-tuak eta euskaltzaleak heztea da. Ondo ari gara. Baina, gurasookematen al dugu neurria?, ez al dugu bat esan eta bestea egiten? Gure etxean badugu euskara eta Orioren artean zer ikasia eman

    zigun gertaera. Batzuek jakingo duzuen bezala, nahiz eta saiatu garengorderik mantentzen, nire ama zarauztarra da. Aitona eta amona ereZarautzen jaioak, eta zazpi anai-arrebetan gazteena gure ama, 1944.urtean jaioa eta ikasketak gaztelaniaz egitera behartua era natura-lean. Orduko Zarautz hartan amak etxean erabat euskaraz egitenzuen, baina lanean, kalean, telebista ikusi, irakurri eta abar gazta-roko kultura “modernoan”, hau da, gaztelaniaz. Berak kontatzen duez erabiltzeak erraztasunik ez izatea ekarri ziola, eta komunikatzekogaitasun ezak erdarara joarazten ziola. Euskara ia ahazteraino. Baina 1972an, Oriora ezkondu zenean, berreskuratze prozesu

    batean murgildu zen, nahi gabe. Orioko kale eta dendetan dena eus-karaz egiten omen zen. Familian ere dena euskaraz. Eta horrela, pix-kanaka, euskara berreskuratu zuen. Gaur da eguna gure osabak etaizekok Zarauzko hizkera darabiltela raka-raka, berezko tonu eta hiz-tegiarekin; gure amak, aldiz, Orioko hizkera darabil. Bidean galduditu noka eta lexikoko hitz asko, baina gehiago irabazi du. Oraindikere kosta egiten zait gure amak ia euskara galdu zuela sinestea ere,

    bere anai-arrebak oso-oso dira euskaltzaleak-eta. Baina gure ama-ren kontzientzia maila apalagoa nonbait! Garai hartan sortu zen Orioko Herri Ikastola. Orduko gurasoek

    garbi zuten beraien haurrak euskaraz hezi nahi zituztela. Bazekitensumar eta multiplicar, baina beraien seme-alabentzat batuketak eta bi-derketak nahi zituzten. Seteintatresekoak hirurogeita hamahirukoakbihurtu zituzten, eta etxetik kalea, eta kaletik hiria hartzeko prestatugintuzten.Badirudi orain etxean euskaraz hitz egin arren, ohea galdu du-

    gula. Bikotekideen artean gaztelaniaz mintzo omen gara. Seme-ala-bekin euskaraz. Garrantzitsua da ohartzea gure haurren eredu garela.Gu bezalakoak izan nahi dutela, eta gurasoak gaztelaniaz entzutenbagaituzte euskara jakinda, handia izatean erdaldun izan nahiko du-tela, aita eta ama bezala. Gure garaian aitak zukaz hitz egiten zigunumeak ginen artean. Koskortutakoan, aita hika hastean bazenekienhandia egin zinela. Gaur egun iruditzen zait gurasoak seme-alabeihandiak egitean erdaraz hitz egiten hasten direla gertutasun horiadierazteko. Ohitura arriskutsua. Euskarak etxea ezin du galdu. Udara dator eta baditugu etxeko lanak, etxe barruko lanak. Fa-

    milia bakoitzak gaia hausnartu beharko luke, eta ohiturak aldatzeariekin. Zeren nahi bada, hizkuntza ohiturak alda daitezke, eta Oriokeuskararen arnasgunea izaten jarraitu behar du. Euskaraz irakur-tzeak, eta telebista eta irratia euskaraz ikusi eta entzuteak aberastuegingo gaitu, eta euskara ikasten eta menperatzen lagundu. Baikorranaiz oso, eta datuak hobetuko direla ziur nago. Horrela, urte batzukbarru, beste zarauztarren bat etorriko da Oriora euskara berresku-ratzera.

  • Datorren olatua

    Hemen dituzuen haurrakhanditzen-handitzen joan ziren,eta orain DBH-4an dauden ikaslebatzuen gurasoak dira.Ezetz asmatu zeintzuk etazeinen gurasoak diren!

  • Hamalau urteko etapa luzearen ondoren, iritsi zaigu habia atzean uzteko unea. Gauza guztiak be-zala, hasierak amaiera berekin dakar. Gure bideari jarraipen bat emango diogu hemendik at; halaere, ez ditugu ahaztuko bertakoek eskaini dizkiguten jakintzak, esperientziak eta aukerak. Ume-umetatik elkar ezagutu eta abentura honetan aurrera jarraitzen lagundu diguten kideak gure biho-tzean eramango ditugu. Irakasleak ere ez dira horretan salbuespen izango, beraiei esker gaurgarena izatera iritsi baikara, beren lan gogor, laguntza eta esfortzuaren fruitu garelarik. Hemen-dik aurrera ez da erraza izango; datozen urteetan zailtasunak handitzen joango dira, gure etorki-zuna baldintzatuko duen hurrengo kapitulua hastear dagoelako. Txikitan landatu genuen haziaadar bakarreko zuhaitz bilakatu da dagoeneko. Hemendik aurrera hazten jarraituko du, eta ho-rrekin batera adar kopurua handituko zaio. Hala eta guztiz ere, oinarri den enbor nagusia gogorfinkaturik geratuko da sustraien bitartez gure oroimenean.

    DBH-4KO IKASLEAK

    AGUR IKASTOLARI!