Euskararen dialektoak

42

Transcript of Euskararen dialektoak

Page 1: Euskararen dialektoak
Page 2: Euskararen dialektoak
Page 3: Euskararen dialektoak

Koldo Zuazoren euskalkien mapa

• Berdea: mendebaldea

• Gorria:erdikoaldea

• Urdina: nafarra

• Laranja: nafar-lapurtarra

• Horia: zuberotarra

• Grisa: euskara hitz egiten ziren tokiak XIX. Mendean Bonaparteren maparen arabera.

Page 5: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren izaera• Gainerako euskalkiekin alderatuta oso berezia da, Euskal Herriko

ertz batean egotea dela bide.• Batasun eta berdintasun handia dauka. Gauza da

auzoen arteko eta etengabeko hartu-emana gorabehera, gutxi izan direla, eta ez oso iraupen luzekoak. Esate baterako, elizak, gainerako herrialde euskaldunetatik banatu eta Biarnoren alderdi batekin batu du Zuberoa, Oloreko elizbarrutian.

• Egitura administratiboari dagokioenez, 1789ko Iraultzaren ondorengo garaia izan zen salbuespenik esanguratsuena barruti berean batu baitziren Zuberoa eta Nafarroa Beherea, Maule hiriburu zutela 1926 arte. Harrezkero Biarnori erantsita eta Lapurdi eta Nafarroa Behereatik bereizita ibili da. Mauletik Biarnoko Oloerara aldatu zen hiriburua.

Page 6: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren izaera

• Maule eta Atharratze izan dira Zuberoako hiri eta merkatalgune, eta ardatz bi horiexek gertatu dira zuberotarren bilgune.

• Ahozko literatura aberatsa ere indar bateratzailea izan da.

• Teatro, kantu eta bertso moldatzaileek hizkera berdintsua erabili dute, eta apaizek ere hizkera hori erabili dute. Eredua, berriz, hizkuntza arauemaileek, garamatikagileek eta hiztegileek ezarri dute.

• 1836an plazaratu zuten euskara zuberotarraren lehen gramatika Antonio Abbadiek eta Augustin Xahok. Intxausperen gramatika, 1858an, Louis Gèze-rena 1852an.

Page 7: Euskararen dialektoak

Zuberotarrek manex deitzen diete Ipar Euskal Herriko gainerako bizilagunei.

Mendebaldeko haizeari manex haizea.

Euskara zuberotarraren batasuna eta berdintasuna ulertzeko, bakartuta egoteak sortu ohi duen talde sena ulertu behar da: Manexetik eztela aide ez gizun hunik jiten.

Page 8: Euskararen dialektoak

Zuberoako azpieuskalkiak

• Alderdi menditsukoa edo Basabürü, eta eta Pettarrekoak bereizten dira,

• Bestalde, Zuberoako ipar-mendebaldean badira euskara zuberotarretik hurrundu eta Nafarroa Behera hurbiltzen direnak: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lotzüne-Ohhergi, Etxarri eta Pagola.

• Berritzailegao izan da Pettarra eta gordetzailegoa Basabürüa alderdi menditsua. Zuberoa guztian jun eta mendin esaten da, Santa-Grazin, berriz, juan eta mendian.

• Gaskoai da Zuberoako berrikuntzen iturri nagusia, Zuberoako hizkuntza ofiziala izan zen XIV. Mendetik XVI. Era. Eta beti egon da gazteak Biarnora joateko usadioa, frantsesak gaskoia baztertzea lortu arte

Page 9: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren ezaugarriak: fonologia

• Batez ere fonologiak egiten du Zuberoako euskara berezia.

• Bokalak. Gaskoiak eraginda u-ü bilakatzen du. Gaur egun ü bokala Ipar Euskal Herri osoan dago frantsesaren bidez sartua: faktüra, prefatüra…

• R bakunaren, rd eta rht, eta inoiz, s kontsonantearen aurrean, u bere horretan gordetzeko joera dago. Axúi axuria (arkumea) baú, barur (barau) gúe (gure) gúi (guri) híu (hirur) hiru, húa (hura), húra (ura edatekoa)

• Rd eta rth-ren aurrean úrde, úrdin, urtháil, úrthe.• S aurrean: bústi, ikhúsi, eákutsi, gustatü, náusi…• U hori jatorriz o denean, ez da inoiz ü bilakatu. Non-nun,• Dena den beste u bat aurrean dagoenean gauzak aldatzen dira:

burua- burü (bü), haiduru-haidurü- haidü, usu- üsü-üsü• Beste berrikuntza bat gaskoiak eraginda o-u bilakatzea da.

Kontsonante sudurkarien (m,n,ñ) aurrean ez ezik: ezkondu-ezkúntu; uhúñ (oin); izenordain, galdetzailea…: noiz-nuiz; nola-nula; nor-nur; zonbait, ihur, nurbait; maileguetan: khuntatu, kuntent, kuntserbatu.

Page 10: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren ezaugarriak: fonologia

• Zuberoan i-u- u-u- ü-ü asimilazioa gertatzen da. Aingeru- ainguru- aingürü- aingü; bihurtu- bühürtu; iduri, irudi- üdüi, ikhuzi, garbitu, ükhüzi. Nork-nork saileko adizkietan: zütü, zaitu, nündüzün; gintuzun, güntüzün.

• Au diptongo ai bihurtzeko joera: auzo- áizo; gauza- gáiza. Nor-nork: nái, naue, náie; haugu, háigi; haue, hautea; haié. Arauak baditu debekuak: r/rr aurrean aurten- áurthen; izenordainetan neu-niháu, zeu, ziháu. s/ts aurrean ausártu, háutse; hitz hasierako j-ren ondoren: jaun, jáuntsi (jantzi), jáuzi. Au diptongoa jatorriz ao denean ez da aldakuntzarik. Aroa-aua ez da aia.

• Bokal sudurkariak: hasperenaren aldamenetan âhâl, âhâtze, âhâi, mêhê; kontsonante sudurkariaren aurrean hândi, mêndi, ûntzi.

Page 11: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren ezaugarriak: Fonologia

• Kontsonanteak: Kontsonante txistukariak ohikoak z, s, x, tz, ts, eta tx ditugu, Zuberoan z eta z (ç) txistukari ahostunak sarri entzuten dira. Bokal artean eta kontsonante ozenen aurrean ( l, m,n,ñ, b,d,g). Ara/z/ ú (arrazoi), baliú/ç/a (baliotsua), de/ç/égin, bede/z/i sendagilea, so/ç/a, dirua. Kontsonante ozenen aurrea: bo/ç/ná, bosna bo/z/gía “bost gara”, ga/z/na, gazta, ikhá/ç/le.

• Zenbait mailegutan, gainera, txistukari afrikatu ozenak ere badira: d3 eta dç: e/d3/ênplía, adibidea, etsenplua, e/dç/aména, etsamina, azterketa.

• Berezia da j-ren ahoskera. Idazterakoan /dx/ bidez adierazi ohi da. Ahoskera berbera dauka hitz hasieran nahiz barruan: dxákin (jakin), dxan (jan), dxun (joan), erredxêntá, errejenta (irakaslea), eidxéra ederra, garádxe, garajea.

• Euskara zuberotarrak modu berezian jokatzen du kontsonante dardarkarien sailean. Gainerako euskaldunek dardara bakarrarekin ahoskatzen dutenean ia erabat galtzen da zuberotarrean: eroririk, ióyik, haragi, ági. Dardari gehiagorekin egiten denean bakar batekin egiten dute. Harri, hári, haurrer, haurrei, haurér, herri, héri.

Page 12: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraen ezaugarriak: fonologia

• Hasperena beste inon baino indar eta bizitasun handiagorekin gorde da. Hitz haseran , bokal artean, l, r eta r kontsonante ondoan; ph, th, hk herskari hasperadunak entzuten dira. Bélhar, élhur, aiphatü, phíztü, béthi.

• N eta l kontsonantearen ondoren t edo k. álte (alde) etxálte, ükhalte, galthátu, igánte, bontháte (borondatea). ENTAKO atzizkian. Legünetáko, Nondik eta nongo hebénti, hánko, partizipioetan héltü, lagünthü,

Page 13: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren ezaugarriak: izenaren morfologia

• Hitzak artikulurik gabe erabiltzeko joera: gure aitá záhar da. Joháñe labuái da. Semia nun düzü.

• Nondik eta nora kasuetan Rik atzizkia hartzen dute izen bereziek eta TIK arruntek: Máuleik jin da edo mendítik jin da. RA edo RAT izen bereziek, ALA edo ALAT arruntek. Bortualat mendira.

• Erdaraz On eta ION Ú sudurkaria eta azentuduna eman dute. Arrathú (arratoi) arrazú (arrazoi), bunbú (bonboi), buttú (botón) fanfarráu (fanfarrón)

• ÓT eta XKÓT atzizki txikigarriak: herrixkót, herritxoa, parraxtót, mordoxka, plaxót, plazatxoa.

• SA: alhargüntsa, bulanjérsa (andre ogi saltzailea), kozinérsa, laburarísa.

• ARRA: arraberrítú, eraberritu, arraérran, berriz esan, arrajín, berriz joan.

• ÑÍ: aitañí, amañí, amiñí (apurtxoa) ttpiñí (txikitxoa).• Kál: aldikál, astekál, hilabetekál, urthekál

Page 14: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraren ezaugarriak: aditzaren morfologia

• Ari izan aditzarekin batera, erauntsi erabiltzen da.• Labuantzán iáuntsi dit eretréla artíno (nekazaritzan aritu naiz

jubilazioa arte); iáuntsi diát bázter xahátzen. Aritu nauk bazter garbitzen. Zórtzi úrthez gazná egiten iántsi dit.

• NO-NORI-NORK eradun erroa dago, baina bilakaera fonetiko berezia izan du: eradun- erau- erai- erei- ei. Deit, dit; deitáde, didate; déizut, dizut; deiót, diot; déiku, digu; deiégu, diegu.

• NOR-NORI-NORK TZ da pluralgilea eta ez ZKI záitzat, záitzak, záitzo, záitzü, záitze.

• NOR-NORI iraganaldian ez dago ZIT. Zitzaidan, zéitan; zitzaian zeián; zitzaion, zéikun, zéizun, zitzaizun, zeizíen zitzaien.

• Partizipioei Rik gehitzen zaie. Arrotzak dira TA edo A Entzünik nizun, úntsa beztitüik, konektatüik nük.

• Denborazko perpausetan BAIKo erabiltzen da. Etxéa báiko lanái lóthü nündüzün. Etxera heldu bezain laister, lanari lotu nintzaion.

Page 15: Euskararen dialektoak

Euskara zuberotarraen ezaugarriak: lexikoa

• Erdaratik hartutakoak: baranthalla otsaila, bedezi medikua, godalet edalontzia, pera madaria, prefosta jakina, seteme iraila.

• Gorde direnak: baratxe astiro, botxe harkaitza, ediren aurkitu, erho hilarazi, herots hotsa zarata, oski oinetakoa.

• Eurek sortutakoak: aholkü, ahüña (antxumea), aitañi eta amañi, amañ (armiarma saria), amiñi (apurra), bedatse (udaberria) belhagile (sorgina), düründa (Pettarrean) eta ühülgü (Basabürüan) trumoia. Ekhi eguzkia, elhestatü, mintzatu, eñherik nekatuta, galtho galdera, haboro gehiago, hatsarre hasiera, iresi orraztu, thai gabe

Page 16: Euskararen dialektoak

Euskalki honi oharra

• Maddi Oihenarten ahizpa klasean izan genuen, eta zuberetarrak, fonologia diferentea duelako ezaguna izanik, luzatu gara hainbeste aspektu fonologikoetan. Batez ere, zuzenean entzuteko aukera izan genuelako. Gainontzekoeei begirada laster bat besterik ez diegu botako.

Page 17: Euskararen dialektoak

Euskara nafar-lapurtarra• Ohienartek (1657) euskalki bakarra eta bera ikusi zuen Iparralde

osoan: akitaniarra.• Bonapartek (1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean:

zuberotarra, lapurtarra, mendebaldeko behe-nafarra eta ekialdeko behe-nafarra. Xuketa zuena Ekialdeko behe-nafarraz jotzen zuen eta ez zeukana mendebaldekoaz. Azken honetan, gainera, hiru azpieuskalki ikusi zituen: Baigorrikoa; Lapurdikoa eta Aezkoa ibar Nafarroako. Zuazoren, ustez, ezaugarri gutxiegikin eta zorrotzegikin jokatu zuen erizpide hau onesteko.

• Jaques Allierek (1960) zioen, Zuberoa eta Nafarroa Beherea muga argi batek bereizten dituen bezala, lapurtarra eta mendebaldeko behe-nafarrera bereizten duen mugarik ez dagoela ezta ekialdeko behe-nafarrak bereizten dituenik.

• Zuazok euskalki bakarra ikusten du Lapurdi eta Nafarroa Beherean: euskara nafar-lapurtera.

Page 18: Euskararen dialektoak

Euskara nafar-lapurtarra (indar bateratzaileak)

• Lapurdi eta Nafarroa Behereako hizkeren artean ez da sekula alde handirik izan, hizkera horien berdintzeko joera nabarmena da azken aldian. Bi herrialde hauek beti egon dira hartu-emanetan, eta erakunde berberetan batuta luzaroan, dela administrazioa, ekonomia, eliza…

• Orografia ere lagungarria izan dute: laua.• Hirien eragin bateratzailerik ez dute ezagutu ordea, txikiak direlako

alderdi horretako hirigune guztiak: Uztaritze (Lapurdiko hiriburu zaharra), Donibane Garazi eta Donapaleu Nafarroa Behereako hiri nagusiak. Baiona erabat erdaldundua zegoen.

• Lapurdiko itsas bazterreko hizkeraren ospea aipatu behar da. XVII. Mendean idazkera horretan idatzi zuten kontraerreforma Katolikoaren bultzatzaileek (Eliza). Ordukoa dugu, Axularren Gero (1643)

• Donibane Lohitzune eta Zuburu indar ekonomikoak ere baziren. Pierre Urte-k XVIII. Ingaleterran bizi zela Gramatika bat bideratu zuen. “Ipar E. H-ko euskararik onena Lapurdin hitz egiten da, batez ere Donibanen eta Saran (…) Horixe da herri hartan denok aho batez diotena” (1712)

Page 19: Euskararen dialektoak

Laburdiri euskararen hatsapenak, 1712, Joannes Etxeberriko

• Joannes Etxeberrik ere goresten zuen itsasbazterreko lapurtera aipatutako libururan.

• XVIII. Mendean behea jo zuen IHEko ekonomiak eta gazteriak atzerrira alde egin behar izan zuen. Lapurdiko kostatarren gainbeheraren ondoren, bakoitzak bere eskualdeko hizkera hartu zuen oinarri.

• XVIII. Mendeaz gero, eliza izan da I.E.Hko euskararen euskarririk sendoena: a) 1945an Herria, aldizkaria. B) Pierre Lafitte apaizaren Grammaire basque (navarro-labourdin littéraire); Larresoroko seminario zaharra eta Uztaritzeko berria.

• Azken hamarkadetan euskara asko galdu bada ere, eusten diotenak estuago eta sendoago eusten diote. Eta Iparraldean ere, eragile indartsuak azaldu dira: ikastola, euskaltegi eta komunikabideek euskara normalizazio bidean ezartzen ahalegintzen ari direnak. Nahasketa guztiaren ondorioa, eurek Iparraldeko batua izenez izenpetzen duten: euskara dugu.

Page 20: Euskararen dialektoak

Nafar-lapurtarraren azpieuskalkiak

• Sartaldekoa: Itsasbazterrean hasi eta Ahetze, Senpere eta Ainhoa bitartekoa hartzen du.

• Sartaldekoa: berriz, Nafarroa Beherea osoa eta Lapurdi ekialdean hedatua dago (Aturrialdeko eskualdea eta Hazparne).

• Tarteko hizkerak. Amikuztarra (eremu horretakoak dira: Domintxaine-Berroeta, Arüe-Ithorratze-Olhabi, Lohitzüne-Oihergi, Etxarri eta Pagola) eta Kostatarra (Hendaia, Biriatu, Urruña, Ziburu, Donibane Lohitzune eta Azkain).

Page 21: Euskararen dialektoak

Nafar lapurtarraren ezaugarriak

• Euskalkiaren eremu zabaleskoenean arrotza da i bokalak eragindako bustidura. In, il, it, bere horretan esaten dira. Edozeini, gainetik, etxezaina. Iragan garaietan, gainera, ñ eta ll zuten hitzak il bilakatu ohi ziren: bainu, bonbila, botoila, gaztaina, koinatu, oilo, taila.

• Hitz hasiera x, tx-en ordez. xanpona.-txanpona.• NEHOR, NEHORI, NEHUN.• ÑO. Begiño, haurño• Erdal On-Oin: Arrazoin, botoin.• AIA amaiera bereizgarria da. Bisaia-aurpegia; kuraia-

kemena: lengoaia-hizkuntza; usaia-ohitura

Page 22: Euskararen dialektoak

Nafar lapurtarraren ezaugarriak Sartaldekoak1 -Zuberoan hasi eta Uztaritzeko eskualde bitartean u, a, e artean (i):

burua-buruia; duen-duien. Adizkien 2. pertsona zue- z(i)e; duzue, duzie; zaizue-zaizie, dakizue, dakizie.

2.- IZAN edo EDIN: ai-i; naiz-niz; zaitezte-zitezte, gaitu-gitu; au-u: nauzu-nuzu.

3.- NOR-NORI: ai-au zait-zaut.4.- ST kontsonantea zabaldu eta RTZ desagertu.5.- NORI: Er: laguner-lagunei.6.- Soziatiboa. Kin-kilan (lagunekilan)7.- Nihaur: neroni, nihaur.8.- ÑO irriño.9. - Zuketa eta xuketa tratamendua.10.- Afaldu, bazkaldu. NOR erara. Afaldu niz.11.- A galdera atzizkia. Ikusi duka?

Page 23: Euskararen dialektoak

Nafar Lapurtarraren ezaugarriak

• Sortaldekoak1.- Entzat- Endako2.-Nor nori-nork/ Nor-nork: erran nau.3.-Nor-nori nork- hari, haiei I da erroa

Diozkat.4.-I bokala a, e, eta o bokalekin elkartzen

denean (i): herria-herriya.5.- I bokala n-ñ, eta l-ll: berdin-berdiña;

ginen-giñen; bila-billa.

Page 24: Euskararen dialektoak

NAFARRERAREN HISTORIA• Badirudi Iruñea eta Gasteiz izan zirela gaur egungo euskalkien

lehenego sorguneak, Erdi Aroko garai ilunetan. Halere, Nafarroako iparraldeko ibarrak eskura izan ditu Ipar Euskal Herriko merkatuak: Donibane Lohizune, Ezpeleta, Baigorri…

• Gaztelak Nafarroa Garaia bereganatu eta Nafarroa Beherea bereizi zuen XVI. Mendean. Ordu arte Baionako elizbarrutikoak ziren Nafarroako eskualdeak: Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Luzaide.

• 1659an, Pirioneoetako hitzarmena egin zen eta Frantzia eta Espainia arteko muga areagotu egin zen. Horrek euskalkien nafartzea ekarri zuen. Alta, oraindik orain Baztanen, Urdazubin, Zugarramurdin eta Luzaiden begibistakoa da lotura.

• Nafarroako ipar mendebaldean ezaguna da Iruñearen urruntasuna, beste merkatu batzuk eduki dituztelako gertuago: Araitz-Betelu, Basaburua. Gipuzkoaren hurbiltasuna sumatzen da, Sakanan ere bai.

Page 25: Euskararen dialektoak
Page 26: Euskararen dialektoak
Page 27: Euskararen dialektoak

NAFARROAKO EUSKALKIEN BEREIZKETAK

• Nafarreraren barnean lau azpi euskalki bereiz ditzakegu:– Ipar sartaldekoa: Bortzirietan, Malerrekan, Bertiz aranan, eta hauen

ondoko beste herri batzuetan egiten da: Baztango Oronoz Mugairen, Basaburua Txikiko Behintza- Labaienen, Goizuetan eta Saldiasen.

– Hego sartaldekoa: Sakanan egiten da.– Erdigunekoa: Ultzaman, Lantzen, Atetzen, Anuen eta Odietan hitz

egiten da.– Sortaldekoa (Erroibarren eta Esteribarren iraun du, ekialdeko

nafarrera): • · Aezkera: Iluna da aezkeraren etorkizuna, haraneko hainbat herritan

(Abaurrepea, Aribe, Garaioa) bertako euskara erabat itzali delako, beste batzuetan itzaltzeko bidean dagoelako, eta aezkera dakiten hiztun gehien duten herrietan ere (Aria, Hiriberri eta Abaurregaina) transmisio-katea eten egin delako eta heldu edo adinekoen etxe barneko hizkuntza huts izatera jo duelako. Euskara aetza ekialdeko nafarreraren (zaraitzuera eta erronkariera) zubi-hizkeratzat ere hartzen da.27

Page 28: Euskararen dialektoak

• · Zaraitzuera: Gaur egun, ia hiztunik ez da gelditzen eskualdean. Halandabe, Espartzako Antonia Gartzia, Ezkarozeko Trinidad Uhalde, Jaurrietako Marikruz Esarte eta Otsagabiko Teofilo Eseberri zaraitzueradunen testigantzak Aitor Aranak jaso zituen, 2001ean

• · Erronkariera: Uztarrotzen, Bidangotzen eta Urzainkin hitz egiten zen. Erronkariera duela gutxi arte Erronkariko ibarrean hitz egin izan zen euskalkia da. Gaur egun galdua dago, 1990an hil baitzen erronkariera ama-hizkuntza zuen azken euskalduna, Fidela Bernat

• Hiru euskalki hauetatik lehenengoa gaur egun euskalki bizia da, oraindik hiztun kopuru esanguratsua mantenduz. Azken biak aldiz, desagertuak dira.

NAFARROAKO EUSKALKIEN NAFARROAKO EUSKALKIEN BEREIZKETAKBEREIZKETAK

Page 29: Euskararen dialektoak

BAZTANERA

• Baztango herri guztietan, eta horietan bakarrik, hitz egiten da baztaneraz.

• Bonapartek iparraldeko goi nafarrera sartu bazuen ere, beste sailkapena batzuetan, aldiz, mugaz bestaldeko lapurteran sartu izan dute.

• Berriki Koldo Zuazok euskara nafarra deitu euskalkian kokatu du ibar honetako mintzaera.

Page 30: Euskararen dialektoak

BAZTANERAREN EZAUGARRIAK

Ipar Euskal Herrian egindako aldaketa batzuk baztanera iritsi dira:

• Kontsonante sudurkarien aurrean (m,ñ,n) ou egitea. Erakusleetan gertatzen da Bastanen: honekunek, honetan unten. Hortik kanpo adibideren bat geratzen da: ongi ungi, ontzi untzi.

• Nafar-lapurterran bezala, -x dago hitzen hasieran, ez -tx: xerri, xerto, xori, xistorra, etab. Horrela geratu dira erdaratik hartutako hitzak: xaflan (chaflán). Joera hau ez da oso emankorra izan, azken aldi honetan, eradaratik hartutako hitzak –tx ohikoa egin da: txorrada, txuleta,…

• Erdaratik hartutako hitzak ONOIN egitea. Halaxe gertatzen da baztango zenbait hitz zaharretan: arrazoñe, botoñe,… Mailegu berrietan ostera, -ON egiten da: limona, balona, etab.

Page 31: Euskararen dialektoak

• Ipar Euskal Herrian bezala, -RAT aldera dago NORA kasua, baina oso hitz gutxitan agertzen da, eta dagoeneko ez da arau emankorra. Gehienbat lekuzko adberbioetan erabiltzen da : unet, arat, etab. eta hurrengo hitzotan ere: gibelat, gibelera (atzera), noat (nora),…

• Ipar Euskal Herrian bezala, adin handiko baztandarrek –RI BURUZ egitura erabiltzen dute: mendiari buruz gan naiz.

• NIOR (inor) gisako izenordainak entzuten dira noizean behin Baztango iparraldean: niork, nion, etab.

• Adineko baztandarren jardunean ezaguna da partizipio hutsa erlatibozko perpausetan: zuk utzi tokien dago.

• Ipar Euskal Herrian bezala, -AIN amaiera dago: arrain, usain (< usein).

Page 32: Euskararen dialektoak

Euskara nafarrak egindako berrikuntzetatik zein heldu diren Baztanera:

• Nafaroako beste tokitan bezala, azentua indartsua da eta azkenaurreko silaban ezarten da: larunbéta (larunbata).

• Azenturik gabeko silabetan, oso ohikoa dira “aferasi” eta “sinkopa” deitzen diren bokal galtzeak. Aferasi adibideak: ekarrikárri, ezagutuzáutu, ikusikúsi, etab. Sinkopa adibideak: ateraatrá, baterebatré, etab.

• Ohikoa da Baztanen –TUKO-TIKO egitea geroaldiko atzizkia gehitzean: hartukoartiko, konprenditukokonprenditiko, etab.

• Adizkien singularreko 2.pertsonako y- ezaguna da Baztanen; hegoaldeko Basaburu eskualdean gehienbat: haizyaiz, habilyabil, etab.

• NOR-NORI-NORK saileko –IT pluralgilea Baztanera ere heldu da, nahiz eta oso indar txikia daukan. NORI “hari” denean erabiltzen da gehienbat: ditiotdizkiot, nitionnizkion.

• G- dago hitz hasieran oa- duten goaiehoa, goartuohartu,…

Page 33: Euskararen dialektoak

Ondorengo berrikuntzak ez dira zehazki “nafarrak”, “Hegoaldekoak” baizik:

• Nafarroako eta Hego Euskal Herriko eremu zabalean bezala, i eta u bokalen ondoren ae egiten da. indartsua eta emankorra da: animatuanimetu, juntatujuntetu, herri batherri bet, heldu daheldu de, etab.

• Hego Euskal Herri osoan bezala, (x) ahoskera zabaldu da gaztelaniatik mailegatutako hitz ugarietan: fijo, majo, jeneral,…

• Bizkai gehienean, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebaldeko eskualdeetan bezala, i bokalak eragindako ñ eta ll hots bustiak sarri entzuten dira Oronoz-Mugairin,Arraiotzen eta Baztango hegoaldeko Basaburu eskualdean: ilargiillergi, zinenziñen,…

• Hego Euskal Herriko beste alderdi batzuetan bezala, Baztango gazteen artean ere nabari da NOR-NORK saileko adizkien ordez, NOR-NORI-NORK saileko erabiltzeko joera, hau da, ikusi zaitutikusi datzut.

Page 34: Euskararen dialektoak

LEXIKOA

• Ageria dago Ipar Euskal Herriarekin duen lotura: agorrilabuztua, aizturrakguraizeak, guribigun, xingarurdaila,… Baita Frantziatik erdara eremutik hartutako hitzak daude: aferaauzia, propiepolita, etab.

• Baita Nafarroarekin eta Hego Euskal Herriarekin batzen dituzten hitzak daude ere: botaerori, barrideauzoa, etab.

• Aldaeren sailean ere badira Ipar Euskal Herriarekin lotura egiten dutenak: bardabart, eskuaraeuskara

Page 35: Euskararen dialektoak

Testua• Baztanera

Artoburue.., bai bertzea uzteute bai, ure an, ure ezpaite yeusteko. Bederatzi amar, segun zer tropa dabilen, pues trop’ure, belia sartzen da, pues bat gelditzen da bijiletzen tropa, belea arbolean gelditzen da bijiletzen, balin badie amar, pues sartiko die bedratzi, ta yaen tuzte pues bedratzi buru, ta bakar arek, yendia eldu bazaiote, pues iten du arek abisetu.

• Euskara batuaArtoburua…, bai bestea uzten dute bai, hura han, hura ez baita ezertarako. Bederatzi hamar, zer tropa dabilen arabera…belea sartzen da, bat gelditzen da bijilatzen tropa, belea arbolean gelditzen da bijilatzen, baldin badira hamar, ba sartuko dira bederatzi, eta janen dituzte ba bederatzi buru, ta bakar harek, jendea heldu bazaie, ba egiten du harek abisatu.

Page 36: Euskararen dialektoak

Hegoaldeko goi nafarrera Batua Baztanera

Alkea Lotsa Lotsa/Alkea

Biloa/Illea Ilea Ilia

Biarrie Belarria Begarrie

Lañoa Lainoa Lañoa

Ordua/ordue Ordua Ordue

Burdina Burdina Burdiñe

Ortzilaria/ortzileria Ostirala Ortzileria

Bortz Bost Bortz

Iru Hiru Iru

Arratoia Arratoia Arrotoña

Lauetanogei Larogei Lauetanogei

Ongi etorri Ongi etorri Ongi etorri

Erran Esan Erran

Gara Gara Gara

Gizon gau/au Gizon hau Gizon au

HIZTEGIA

Page 37: Euskararen dialektoak

Mendebaldeko euskalkia

• Sartaldean: Uribe Kosta, Mungialdea, Mungia, Derio, Txorierri, Galdakao, Basauri, Nerbio ibarra, Zeberio, Orozko, Igorre, Arratia, Otxandio, Ubide.

• Tarteko hizkerak: Bermeo, Busturialdea, Gernika, Zornotza; Oleta, Legutio, Aramaio; Mutriku, Mendaro, Elgoibar.

• Sortaldea: Lekeitio, Lea-Artibai, Markina, Durangaldea, Eibar. Bergara, Arrasate.

Page 38: Euskararen dialektoak

Ezaugarriak• Mendebaldeko hizkera, Bonapartek bizkaieraz bezela izenpetzen

zuen. Koldo Zuazok sortu berri du terminoa, kontuan izanik, Gipuzkoako Deba ibarrean bizkaieraz mintzo direla ere.

• Mendebaldeko euskalkiaren historia euskara batuaren baitan ere kontatuko dugunez ez gara gehiegi luzatuko. XIX. Mendean hasi zen mendebaldeko euskararen aro berria. Juan Antonio Mogel izan zen mugimendua piztu zuena. Markinako euskalkia aukeratu zuen bere idatzietarako nahiz eta giputza ikusten zuen etorkizunerako euskara. Antonio Añibarrok sartaldeko euskara suspertzeari ekin zion, bizkaiera batua jomuga zuelarik. Juan Mateo Zabala (1848) haratago joan zen bizkaieraren gramatika batua idatziz, Sabino Arana ere bizkaeraren defendatzailea bilakatu zen. Esan behar da, batuaren sorrerako atarian giputzaren alde ateratzen ari zirenen arerio bilakatu zirela hainbat idazle eta aditu mendebaldekoaren alde.

• Mendebaldeko euskararen ezaugarriak ertzean egoteak dakarzkionak dira: ezaugarri godetzaileak eta berritzaileak, alegia.

Page 39: Euskararen dialektoak

Fonologia• Gauza+au= gauziau• Gauza+oi= gauzori• Gauza+a= gauzia; austronautia, autistia, rapsodia. Azpeitia, Urola

eta Goierri aldera zabaldua dago.• Deklinabide singular osoan betetzen da araua lekuzko kasuetan,

non, nondik, norako eta norantz, kasuetan ezik. Tebernean, taberneari, tabernearen, tabernearentza… e-a

• EU diptongoa- au: ahuntz-euntz.• Kontsonanteak: txistukariak lautik bira ekarri dira: z/s= s; tz/ts=tz,• A) Bustidura berezi bat gertatu da mendebaldean j bokalerdiaren

ondoan z-x eyta tz-tx egin dira, eta bustidura egin ondoren., j hori galdu egin da srriotan. A.j+z (j)x: aizkora/axkora/askoar; eleiza/eliza/elezxa/ elizxa. B) j+tz (j) tx:aitzur/atxur; ekaitz/ekatx; ereitzi/iritzi/eretxi.

• I bokalak ere z – s bilakatu du bizar/ bixer, bizi/bizi.

Page 40: Euskararen dialektoak

Morfologia

• Amen, berton, etxeon.• Soziatiboaren Gaz. Lagunegaz (sin); lagunekaz(pl)• Hurbiltze adlatiboa: sartaldea rantz/rantza; sortaldean

rutz.• Aditz izena mugimenduko aditzen osagarri izan eta

norabidea edo helburua adierazten duenenan Zertan kasuan erabiltzen da mendebalde gehienean, ez zertara, etxera ikasten juen da.

• Erakuslea: honek= honek eta haiek; horrek= honek, horiek.

• Neu, geu, zeu, zeuk• Erdal ción amaiera (zino) klonazino, demonino.

Page 41: Euskararen dialektoak

Aditzaren morfologia• EDUn-en erroan –o- eta 3. pertsonan au agertzen dira orainaldian:

dot, dok/don, dau, dogu, dozu, dozue, daue (dabe). Iraganaldean, berriz, eu- dago adizki batzuetan: neuan (neban), nuen euan( eban), zuen/euen, zuten/eben. Baldintzan ere, baneu/neuke; baheu/heuke; baleu/leuke, geunke, zeunke, zeunkie, belebe/leuke.

• NOR-NORI-NORK sailean EUTSi da erroa. Dostezu, (deustazu), dotzet (deutsat), dotzo (deutso), dosku (deusku).

• Aintza Euskal Herri osokoa zen EZAN baztertu eta Egin nagusitu da aginteran, ahaleran, eta subjinteboan: ikusi leiket (ikus dezaket); ikusi egizu (ikus ezazu), ikus daigun (ikus dezagun).

• Arrotza da ari izan mendebaldean, eta egon eta ibili dira ordezkoak: karate ikusten dago edo karate ikusten dabil. Deba ibarrean JARDUNen trinokoak bizirik daude: karate ikusten dihardu.

• Bilakaera fonetiko berzia egon da NOR-NORI saileko adizkietan y/ dx/ j aurkitzen ditugu mendebaldetik ekialdera goazela; ez z orokorra. Yat (zait), yak/yan (zaik/zain), yako (zaio), yaku (zaigu), yatzue (zaizue)

Page 42: Euskararen dialektoak

Morfosintaxia

• Bai/ez tankerako galdera perpausen amaieran ALA agertzen da sarri, bigarren osagaia isilduta: ez zatoz, ala?

• Tearren atzizkia sortu da mendebaldean. Kausa eta helburu perpausetan erabiltzen da. Lartxu edatearren moskortu’ok ori.

• Denborazko perpausetan Keran erabiltzen da. Etxetik urtekeran ankie okertu’ot.

• Erakusleak izenaren ezkerrean jartzen dira mendebalde gehienean. Fixetan nas orreikin gisonokiñ.

• Aditz trinkoak galdegai direnean, partizipioa+aditz jokatua, erabili ohi da mendebal gehienean. Txikitxu ixen arren, iñurrik eron doro bera baño astunau dan karge. Euri seiñ aterri, yon gos (euri nahiz ateri, joan goaz)