EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta...

4
4 Berripapera EUSKARAREN 94. zenb. • H IZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • 2000.eko martxoa Hizkuntzaren Industria eta Lengoaiaren Ingeniaritza E usko Jaurlaritzaren "2001-2004 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana"-ren barruan hizkuntzaren industriaren gaineko lerro estrategikoa zehazteko zenbait bilera egin izan dira azkenaldian. Lerro estrategiko hori bera Madrileko Zientzia eta Teknologia Planean ere txertatzea proposatuko du Eusko Jaurlaritzak. Egitasmo horren arduradunak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Industria Saila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila dira. Aipatutako bilera horietan planaren arduradunez gain sektore horretako aditu eta e n p resen partaidetza zabala izan dira eta egoeraren diagnostiko zorrotza eta hurrengo txostena egin da: ´INFORMAZIOAREN GIZARTEA Area sektorialerako ‘Hizkuntzaren Industria’ delako Ekimen Proposamena". Aipatu txostenean hainbat gogoeta bildu dira. Adibidez, ekintza berezi honen xedea, hizkuntz industriaren garrantzia, Europar progra- mekin eta hainbat estatutako plangintza nazionalekin dagoen lotura, EAEn hizkuntzaren industria eta lengoaiaren ingeniaritzako tek- nologi ekintza eta garapenik adierazgarrienak... Txostenean zehaztu izan diren ildoak aldatu ditugu hona. Proposaturiko ekintza-ildoak Ekintza-ildo bakoitzak helburu argi eta kontrolagarriak izatea bilatu da, baina, aldi berean, serie koherentea osatzen dute oinarrizko teknologiaren garapen eta aplikazioaren ikuspuntutik. • Hizkuntzaren ingeniaritzaren oinarrizko tekniken garapena. Honen helburua da lengoaia prozesatzeari lotutako teknikak, ikaskuntza eta autoikaskuntzako teknologiak, esanahia errepresentatzeko lanabes eta sistemak, eta seinale akustikoak prozesatzeko eta paramatri- zazio fonetikorako teknologien garapenari bultzada ematea. • Hizkuntza-baliabideen garapena. Azpiegitura baten sorrera bultzatzea izango da helburua, ondorengo esparruekin loturiko industria- ren garapen eta indartze lehiakorra gauzatzeko: lexikoak, testu eta ahots erako corpusak, hiztegi elektroniko eleanitzak, terminologi datu-bankuak, eredu semantikoak, eta analizatzaile morfologiko eta gramatikalak. • Lanabes aurreratu eta plataforma trebatzaileen erabilera bultzatzea. Honako ata- lak sustatuko dira, batik bat: testuinguru eleanitzetan eraginkor direla frogatu duten lanabes eta plataforma trebatzaileen bench-marking azterketa egitea; lana - bes horiek espainiar estatuko testuinguru eleanitzera egiaztatzeko esperientziak; lanabes eta plataforma horietarako "plug-in" aplikazioak garatzea. • Informazioaren bilketa, berreskurapena eta bilaketa. Informazioa analizatu, hau- tatu eta transferitzeko lanabesak dira ekintza ildo-honen asmoak. Horien artean ageri dira testuak, ahotsa eta meta-informazioa bilatu, laburtu eta aurkezteko agenteak, batetik, eta gestio dokumentala eta ezagupen eleanitzaren gestioa, OCR eta lematizatzaileak, berriz, bestetik. • Hizketa automatikoki ezagutzea, hizketaren ulermen digitala eta testua hizketa bihurtzea. Alegia, era honetako aplikazioei euskarria eskaintzea: Hizkuntza- arteko (Gaztelania, Euskara, Galiziera, Katalanera) informazioaren gestioa; ahots azpiegiturak, mezularitza, ahots eta datuen integrazioa, telefonia finko eta mugi- korreko soluzioak; eta, posta elektronikoa ahots bihurtzea eta alderantziz. • Ofimatikan eta testutik testurako bihurketan (itzulpenean) testu-tratamenduaren euskarriaren funtzionaltasuna. Ekintza-ildo honek ondorengoa bultzatuko du: "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsen zuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarri gisa garatzea, hau da, agirien itzulpen automatikoa ohiko testu-prozesatzaileen bitartez, eta posta elektronikoaren itzultzaileak. Neurri osagarrien proposamenak Zenbait neurri osagarri ere sartu da, Hizkuntzaren Industriari modu eraginko- rrean lagunduko zaiola ziurtatzeko, er ronka jakin batzuen aurrean. Neurri horien artean ageri dira orain arteko ekimenak antolatu, ebaluatu eta hedatzea; proiektu pilotu erabat berritzaileak bultzatzea; eta, hizkuntzen ingeniaritzari lotutako tek- nologietako trebakuntza sustatzea. Lege-gordailua: VI-572-1992 ISSN: 1138-3038 E u s k a ra ren Berripapera zure etxean doan jaso edo ezagunen bati bidaltzea nahi baduzu, idatzi helbide honetara: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba) Tel.: 945 01 81 16 e-posta: [email protected] Euskaraz Gaztelaniaz Izen-deiturak: .............................................. .......................................................................... .......................................................................... Helbidea: ...................................................... .......................................................................... Herria: ............................................................ Kodea: ............................................................ Lurraldea: ...................................................... Tel.: .................................................................. e-posta:..........................................................

Transcript of EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta...

Page 1: EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsen zuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarr

4

BerripaperaEUSKARAREN

94. zenb. • H IZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • 2000.eko martxoa

Hizkuntzaren Industria eta Lengoaiaren Ingeniaritza

Eusko Jaurlaritzaren "2001-2004 Zientzia, Teknologia etaB e rrikuntzako Plana"-ren barruan hizkuntzaren industriare ngaineko lerro estrategikoa zehazteko zenbait bilera egin izan

dira azkenaldian. Lerro estrategiko hori bera Madrileko Zientzia etaTeknologia Planean ere txertatzea proposatuko du EuskoJaurlaritzak. Egitasmo horren arduradunak Eusko Jaurlaritzare nKultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburu o rdetza, IndustriaSaila eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila dira. Aipatutakobilera horietan planaren arduradunez gain sektore horretako aditu etae n p resen partaidetza zabala izan dira eta egoeraren diagnostikoz o rrotza eta hurrengo txostena egin da: ´INFORMAZIOARENG I Z A RTEA Area sektorialerako ‘Hizkuntzaren Industria’ delakoEkimen Proposamena".

Aipatu txostenean hainbat gogoeta bildu dira. Adibidez, ekintza berezi honen xedea, hizkuntz industriaren garrantzia, Europar progra-mekin eta hainbat estatutako plangintza nazionalekin dagoen lotura, EAEn hizkuntzaren industria eta lengoaiaren ingeniaritzako tek-nologi ekintza eta garapenik adierazgarrienak... Txostenean zehaztu izan diren ildoak aldatu ditugu hona.

Proposaturiko ekintza-ildoakEkintza-ildo bakoitzak helburu argi eta kontro l a g a rriak izatea bilatu da, baina, aldi berean, serie koherentea osatzen dute oinarr i z k ot e k n o l o g i a ren garapen eta aplikazioaren ikuspuntutik.

• Hizkuntzaren ingeniaritzaren oinarrizko tekniken garapena. Honen helburua da lengoaia prozesatzeari lotutako teknikak, ikaskuntzaeta autoikaskuntzako teknologiak, esanahia errepresentatzeko lanabes eta sistemak, eta seinale akustikoak prozesatzeko eta paramatri-zazio fonetikorako teknologien garapenari bultzada ematea.

• Hizkuntza-baliabideen garapena. Azpiegitura baten sorrera bultzatzea izango da helburua, ondorengo esparruekin loturiko industria-ren garapen eta indartze lehiakorra gauzatzeko: lexikoak, testu eta ahots erako corpusak, hiztegi elektroniko eleanitzak, term i n o l o g idatu-bankuak, eredu semantikoak, eta analizatzaile morfologiko eta gramatikalak.

• Lanabes aurreratu eta plataforma trebatzaileen erabilera bultzatzea. Honako ata-lak sustatuko dira, batik bat: testuinguru eleanitzetan eraginkor direla fro g a t uduten lanabes eta plataforma trebatzaileen bench-marking azterketa egitea; lana-bes horiek espainiar estatuko testuinguru eleanitzera egiaztatzeko esperientziak;lanabes eta plataforma horietarako "plug-in" aplikazioak garatzea.

• Informazioaren bilketa, berreskurapena eta bilaketa. Informazioa analizatu, hau-tatu eta transferitzeko lanabesak dira ekintza ildo-honen asmoak. Horien arteanageri dira testuak, ahotsa eta meta-informazioa bilatu, laburtu eta aurkeztekoagenteak, batetik, eta gestio dokumentala eta ezagupen eleanitzaren gestioa,OCR eta lematizatzaileak, berriz, bestetik.

• Hizketa automatikoki ezagutzea, hizketaren ulermen digitala eta testua hizketab i h u rtzea. Alegia, era honetako aplikazioei euskarria eskaintzea: Hizkuntza-arteko (Gaztelania, Euskara, Galiziera, Katalanera) informazioaren gestioa; ahotsazpiegiturak, mezularitza, ahots eta datuen integrazioa, telefonia finko eta mugi-korreko soluzioak; eta, posta elektronikoa ahots bihurtzea eta alderantziz.

• Ofimatikan eta testutik testurako bihurketan (itzulpenean) testu-tratamenduarene u s k a rr i a ren funtzionaltasuna. Ekintza-ildo honek ondorengoa bultzatuko du:"plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsenzuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarr igisa garatzea, hau da, agirien itzulpen automatikoa ohiko testu-pro z e s a t z a i l e e nbitartez, eta posta elektronikoaren itzultzaileak.

Neurri osagarrien proposamenakZenbait neurri osagarri ere sartu da, Hizkuntzaren Industriari modu eraginko-

rrean lagunduko zaiola ziurtatzeko, erronka jakin batzuen aurrean. Neurri horiena rtean ageri dira orain arteko ekimenak antolatu, ebaluatu eta hedatzea; pro i e k t upilotu erabat berritzaileak bultzatzea; eta, hizkuntzen ingeniaritzari lotutako tek-nologietako trebakuntza sustatzea.

Lege-gordailua: VI-572-1992ISSN: 1138-3038

✄E u s k a ra ren Berripapera zure etxeandoan jaso edo ezagunen bati bidaltzeanahi baduzu, idatzi helbide honetara:

Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaDonostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)Tel.: 945 01 81 16

e-posta: [email protected]

Euskaraz Gaztelaniaz

Izen-deiturak: ........................................................................................................................

..........................................................................Helbidea: ................................................................................................................................

Herria: ............................................................Kodea: ............................................................Lurraldea:......................................................

Tel.: ..................................................................e-posta:..........................................................

Page 2: EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsen zuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarr

Gaur egun teknologiak eskaintzen diguna u k e rez baliatuz, HABEk tresna indar-tsua sortu nahi izan du Euskalduntze eta

Alfabetatze arloan ari direnentzat: HABENET.

H e l b u ru nagusia da han-hemenka dugun infor-mazioa kudeatzeko bide erosoa eskaintzea,HABEk bera eta euskaltegien arteko harre m a-nen eta jardunerako hainbat zerbitzu eta azpi-egitura telematiko garatu eta ezarri nahi ditu,e u s k a r a ren irakaskuntzaren kalitatea zaindu etah o b e t z e k o .

HABENET bi sarek osatzen dute. Bata, kanporabegirakoa da, eta edonork erabil dezake Intern e tbidez. Bestea, Intranet sare bat da, euskaltegieta-ko eta HABEko langileentzat, batez ere .

Kanporako web-ean, HABEri eta euskaltegieib u ruzko informazioa eta HABEk eskaintzendituen zenbait zerbitzu eskura ditu edozeinh i r i t a rrek, esate baterako: matrikulazioarib u ruzko informazioa, erreserba eta aurre m a t r i-kularako sarbidea, EGA-rako matrikula etaemaitzetara iristeko bidea, euskaltegietako jar-d u e r a ren indikatzaileak, HABEren arg i t a l p e-nak, liburutegirako sarbidea, didaktika-zerbi-tzua, eta abar. Horiekin batera, HABEre np roduktuak erosteko aukera, eta HABENET- iberari buruzko informazio eta euskarri tekni-koa ahantzi gabe.

Beste sareak Intranet baten itxura du. Oso des-b e rdina da aurre k o a ren eta honen erabilera.Honetan sei atal nagusi ditugu:

• Harremanak: gune honek HABEko langileen,euskaltegien eta euskaltegietako langieen art e-ko harremanak bideratzen ditu.

• Administrazioa: euskaltegien kudeaketa admi-nistratiboa errazteko eta hobetzeko.

• Boletinak: EAEko edozein boletinetarakosarrera.

• Prestakuntza: irakasleen pre s t a k u n t z a r a k omateriala aurki daiteke, HABEk arg i t a r a t z e ndituenez gain (Hizpide, Itzulpen Saila), handikedo hemendik bildutakoa eta irakasleen presta-kuntzarako intere s g a rri izan daitekeena.Ikastaroen berri eman eta matrikula bideratze-ko aukera ere eskaintzen da gune honetan.Gainera, lan-poltsan bere burua eskaini edoeuskaltegirako langileren bat behar izanezgero, aukera izango da hemen.

• Fototeka eta Materiala: lehenengoan,H A B E ren arg a z k i - a rtxiboko edozein arg a z k iaurkitu ahal izango da bilaketa-sistema err a zbaten bidez. Bigarrenean, material didaktiko-a ren berri ematen da.

HABENET ez dago bukatua eta aurrera begirabi erronka nagusi izango ditu.

H A B E N E Ten zabalkundea: Euskalduntzen etaAlfabetatzen ari direnekin inplantazio-lanab u rutzea da lehena. Horretarako baliabidei n f o rmatikoen diagnosia egitea, hobetzeko pro-posamena eta laguntza eskaintzea, eta erabiltze-ko oinarrizko formazioa bideratzea dira eginbeharrekoak.

H A B E N E Ten garapena: euskara autoikaskun-t z a ren bidez ikasteko aplikazioak garatzea,aldizkaria sarean jartzea, euskaltegi-sare des-b e rdinek eskainitako material didaktikoa bil-tzea, eta irakasleak etengabe trebatzeko modu-luak urrutitik eskaintzea dira eginkizun atalh o n e t a n .

HABEnet: Euskalduntze eta Alfabetatze arloan ari direnentzako tresna indartsua

BerripaperaEUSKARAREN

1

9 4 . zenb . • H I Z K U N TZ A P O L I T I K A R A KO SA I L B U R U O R D E TZ A • 2000 .eko mar t x o a

s u m a r i o a

12

3

4

• HABEnet

• Jon Patrick, euskalariaustraliarra

• Laburrak:

Xabierko Frantzisko

Ez Dok Amairu

• Irakurzaletasuna sustatzekokanpaina

• HizkuntzarenIndustria etaLengoaiarenIngeniaritza

Page 3: EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsen zuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarr

2

A u s t r a l i a k oS y d n e y k oU n i b e rt s i t a t e k oirakasle da JonP a t r i c k .I n f o rm a t i k ad e p a rt a m e n d u a negiten du lan etaU P V- E H U k oh a i n b a ti r a k a s l e rekin ereari da lanean.

Hamar urte dira JonPatrick irakasleaEuskal Herr i r alehenbiziko aldizheldu zenetik. Gurea rtean egin izandituen egonaldietanbeti eskaini izan diodenbora zenbaiteuskara ikasteari.B E R R I PAPERAri adierazi dionez, "nire kalkuluen arabera,hamabi bat hilabete emango nituen, denera, euskaraz ikasten.Lazkaon, Kortezubin eta Zornotzako Aurten Bai euskalegianikasi dut, eta zazpigarren urratsean ari naiz".

Gaur egun euskararen gramatika ari da lantzen, ingelesez. 400orrialde ditu, ia-ia bukaturik dago, eta unibertsitateko lehen hiruu rteetan ari diren ingelesdunei zuzendurik dago. Liburu honekIlari Zubiriren gramatika du oinarri, nahiz eta Jon Patrickek ego-kitu egin duen bere esperientziaren arabera, gaztelaniarik baterejakin gabe.

Irakasle australiarra, gainera, CD-ROM bat ere ari da lantzen,a restian aipatu gramatika eta euskara-ingeles hiztegia bildukolituzkeena. Horretarako, Mikel Morris irakaslearekin harre m a-netan da. CD-ROM itxurako hiztegiak, gainera, euskarare nhotsak ere bilduko lituzke, ahoskera argiko zenbait hiztunengrabazioen bidez.

Linguistika Historikoak, bestalde, informatika hizkuntzalaritzariaplikatzeko bidea eskaini dio Jon Patricki eta, horregatik, hainbath a rreman du UPV-EHUko irakasle Joseba Lakarr a rekin, etaIllinois-eko Unibertsitateko Jose Ignazio Hualderekin. Gainera,hamar urte da irakasle australiarra Donostiako Inform a t i k aFakultateko IXA Taldeko bazkide denetik, eta bertako irakasleXabier Arregi eta Xabier Artolarekin ere lan egin izan du, euska-raren jatorrizko silababakarren bila.

A u rtengo Joko Olinpikoak Sydneyn egingo direla eta,Euskaldunon Egunkariarekin kolaboratzekotan da Jon Patrick,a rtikuluak idatziz zein aipatu egunkariak Australiara bidalikodituen berriemaile bereziei laguntza eskainiz.

BerripaperaEUSKARAREN

94. zenb. • HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • 2000.eko martxoa

l a b u r ra kJON PATRICKEuskalari australiarraXABIERKO

FRANTZISKOEusko Jaurlaritzako HizkuntzaPolitikarako Sailburu o rd e t z aeta Nafarroako Gobern u k oHizkuntza Politikarako Zuzen-daritza Nagusia elkarlanean ariizan dira "Xabierko Frantzisko.E rresuma Zaharreko jesuitaeuskalduna" izeneko liburu aargitaratzeko.

Iñigo Indart irakasleak burutu du lana eta, bertan, zehazta-sun handiz landu eta azaldu ditu agiri eta dokumentuak,f a m i l i a ren historia, onomastika, toponimia eta genealogia;e u s k a r a rekiko, hau da, bere ama-hizkuntzarekiko eta ikasizituen beste hizkuntzekiko harremanak, bai eta bere boka-zio erlijiosoa eta misioloaria ere .

Mikel Atxaga kazetari eta idazleak liburuaren hitzaurreanidatzi duenez, "agian, Xabierko Frantzisko da munduosoan euskaldunik ezagunena eta maitatuena. Euskararimuzinik egin gabe tokian tokiko hizkuntzak ikasten etaikastarazten saiatu zen. Eta lehen Euskara Eguna, munduzabalean, 1949an antolatu zenean, abenduaren hiru a ,Xabierko Frantzisko sainduaren eguna, aukeratu zen".

EZ DOK AMAIRU

Euskal Herriko Unibert s i t a t e a ren Urrezko Domina jasodute Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta Artze anaiek.Unibertsitateak Ez Dok Amairu taldeko lagunek egundai-no burutu izan duten lana saritu nahi izan du.

Ez Dok Amairu taldea 1965ean sortu zen, euskal tradizioaberreskuratu eta adierazpide artistiko berriei sarrera egite-ko. Mugimenduak, esate baterako, musika, pintura, eskul-tura eta antzerkia ere landu zituen.

Mikel Laboa izan zen Ez Dok Amairu abiarazteko asmoaB a rtzelonatik ekarri zuena. Joxean eta Jexux Artze anaiakt x a l a p a rtan saiatu ziren eta, Benito Lertxundik Iparr a l d e a r ikantatu zion, bai eta Nafarroa eta Bizkaiari ere .

Pe r t s o n a i a

Page 4: EUSKARAREN Berripapera€¦ · "plug-in" software aplikazioak garatzea; itzulpenerako oinarriak eta akatsen zuzenketa automatikorako sistemak aplikazio komertzialen elementu osagarr

3

BerripaperaEUSKARAREN

94. zenb. • H IZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA • 2000.eko martxoa

“Lau Liburu Helburu”, umeen artean irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak “Lau LiburuH e l b u ru” kanpaina prestatu du, umeak literaturarahurbilarazteko. Azken finean, haurrak liburuen mun-

dura erakarri eta bertan bete-betean murgilaraztea da kanpai-na honen helburu nagusia. Jarduera horren zereginik behine-na Euskal Herriko umeen eta haientzat euskaraz idatzitakol i b u ruen arteko lotura sendotzeada, era ludikoan.

H e l b u ru horiek lortzeko, ipui-nak bitarteko ezin hobeak dira,bai etxean bai eskolan, umeena rtean irakurzaletasuna bultza-tzeko. Horretarako, haur litera-turan oso ezagunak diren lauidazlek eta lau ilustratzailek lauipuin prestatu dituzte, berariaz,Lau Liburu Helburu kanpainara-ko: Amona, zure Iholdi,Mariasun Landaren testua etaElena Odriozolaren ilustrazioak;A i t o n a ren loroa, Jesus MariOlaizola “T x i l i k u ”-k idatzia,Jokin Mitxelenaren ilustrazioakdituena; Ti t a n i c k , P a t x iZ u b i z a rre t a rena, Iñaki Mart i a re-na “Mattin”-en ilustrazioduna;eta Ttolo maitea, Juan Kru zI g e r a b i d e rena, Belen Lucasekilustratu duena.

“Lau Liburu Helburu” kanpaina,Lehen Hezkuntzako bigarren eta

h i ru g a rren zikloetako ikasleei dago bideraturik (8-11 urt eb i t a rtekoak). Ipuinak eskoletan banatuko dira eta beraiekinbatera irakaslearen gida prestatu da.

Ipuin bakoitzetik 16.000 ale argitaratu dira, denera 64.000ale, 60.000 ikasleren artean, zuzenean banatzeko. Eskoletarai g o rriko diren ipuinez gain, udal liburutegietara bidaliko dira

eta beste multzo batDonostiako Haur LiteraturaZ e n t rura igorriko da.Azkenik Haur Litera-t u r a rekin zer ikusia dutene l k a rte (Galtzagorri) eta ira-kasle eskoletara bidalikodira.

Bestalde, euskarazko irakur-zaletasuna sustatu etaEuskara Biziberritzeko PlanNagusian finkatutako neu-rriak garatzearren, Hizkun-tza Politikarako Sailbu-ru o rdetzak, HezkuntzaS a i l a rekin lankidetzan, hiruu rterako kanpaina ibiltariaaurkeztuko du aurki.Kanpaina hori 12tik 16 urte-ra bitarteko haur eta gazte-entzat izango da, bai etae u ren gurasoentzat eta ikas-tetxeetako nahiz liburutegie-tako arduradun eta irakasle-entzat ere.