Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko...

16
Euskararen Nazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3 Donostia hizkuntza aniztasunaren hiria izango da abenduan Erreportajea b 14-15 Nafarroako Gobernuak zenbait urrats egin ditu euskararen alde Elkarrizketa b 13 Amaia Agirre: «Zein motibaziok bultzatuta bizi gara euskaraz?» Testuak: Maider Galardi F. Agirre 2016ko abenduaren 3a 2016 Batasuna eta berdintasuna aldarri EUSKERAREN MODA EZ DA INOIZ PASATZEN urbil.es es l. urbi ‘Batzuk’ izango da 20. Korrikaren leloa. Norbanakoen pausoen bitartez batasuna lortzeko deia egin dute. Otxandio eta Iruñea lotuko dituen ibilbidean, hizkuntzen berdintasunaren aldeko aldarria zabalduko dute, martxoaren 30etik apirilaren 9ra. b 6-7 Korrikaren antolatzaileek euskarara hurbiltzeko gonbita egin dute. ANDONI CANELLADA / ARP

Transcript of Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko...

Page 1: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

EuskararenNazioarteko Eguna Erreportajea b 2-3Donostia hizkuntzaaniztasunaren hiriaizango da abenduan

Erreportajea b 14-15Nafarroako Gobernuakzenbait urrats egin ditu euskararen alde

Elkarrizketa b 13Amaia Agirre: «Zeinmotibaziok bultzatutabizi gara euskaraz?» Testuak: Maider Galardi F. Agirre

2016ko abenduaren 3a

2016

Batasuna etaberdintasuna

aldarri

EUSKERAREN MODA EZ DA INOIZ PASATZEN

urbil.esesl.urbi

‘Batzuk’ izango da 20. Korrikaren leloa. Norbanakoen pausoen bitartez batasuna lortzeko deia egin dute. Otxandio eta Iruñea lotuko dituen ibilbidean, hizkuntzen berdintasunaren aldeko aldarria zabalduko dute, martxoaren 30etik apirilaren 9ra. b 6-7

Korrikaren antolatzaileek

euskarara hurbiltzeko

gonbita egin dute.

ANDONI CANELLADA / ARP

Page 2: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a2 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Hizkuntza aniztasu-naren hiria izangoda Donostia aben-duaren 15ean eta16an. Unesco

Etxeak antolatuta, eta Donostia2016 kultur hiriburutzarenbarruan, Europako HizkuntzaAniztasunaren Foroa egingodute. Egitarau oparoa osatu duteantolatzaileek, eta bertako zeinnazioarteko kideek parte hartu-ko dute. Garrantzi berezia hartu-ko du Euskararen Gizarte Era-kundeen Kontseiluak bestezenbait eragilerekin batera osa-tutako Hizkuntza EskubideakBermatzeko Protokoloak. Aben-duaren 17an egingo duten ekital-di batean aurkeztuko duteDonostiako protokoloa.

Korapilatsua izan da foroa osa-tzeko prozesua. Hasieran, Kon-

tseiluak antolatutako goi bileraizan behar zuen. Polemikak etaEspainiako Kultura Ministerioa-ren helegite bat tarteko, UnescoEtxeak hartu du jardunaldiak au-rrera eramateko ardura, eta hain-bat herrialdetako ordezkariakbilduko dituen foroa izango daazkenean. Protokoloa aurkezteaeta eztabaidagai jartzea zen lehenhelburua; orain, berriz, gai gehia-go jorratuko dira. Hala ere, proto-koloa izango da foroaren zutabenagusietariko bat.

FOROA

Hastapenean Kontseiluak antola-tutako goi bilera izan behar zenaUnesco Etxeak kudeatuko duenforoa bilakatu da; Europako Hiz-kuntza Aniztasunaren Foroa.Hala ere, proiektuan aldaketakegin ostean, Donostia 2016 fun-

dazioko kide guztien oniritziajaso zuen. Antolatzaileen arabera,kutsu akademikoa edukiko duforoak. Hizkuntza aniztasunareneta berdintasunaren ingurukoadituek eta eragileek parte hartu-ko dute mahai inguru eta hitzal-dietan. Besteak beste, hiztun akti-boak sortzeko aholkuak, hizkun-tza gutxituen iraunkortasuna etaeuskararen biziberritze prozesuaizango dituzte hizpide.

Egitasmoaren sustatzaileekazaldu dutenez, Unesco Etxeakhartu du proiektuaren idazkari-tza, baina, funtsean, eragile askozgehiagok elikatu dute foroa. Adi-tu eta eragileen esperientzian jarridute arreta egitaraua osatzerako-an. Horregatik, elkarte ezberdi-nekin egin dute lan orain arte.Tartean, protokoloaren dinami-zazioa aurrera eraman duen Kon-

tseiluak ere parte hartu du anto-lakuntzan.

Mahai inguruez eta hitzaldiezgain, bi proiektu nagusiren ingu-ruan arituko dira 15ean eta 16an.

Batetik, Kontseiluaren gidaritza-pean osatutako Hizkuntza Esku-bideak Bermatzeko Protokoloa-ren nondik norakoak azaldukodituzte. 17an aurkeztuko dute ofi-

Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa antolatu duUnesco Etxeak abenduaren 15 eta 16rako. Donostia 2016renbarruan egingo dute ekitaldia. Kontseiluak HizkuntzaEskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko du 17an.

Hizkuntza gutxitueneskubideak zaintzeko

Donostia 2016ko ordezkariek eta

Kontseiluko kideek Donostiako

Protokoloa aurkeztu zuten

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Page 3: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Euskararen Nazioarteko Eguna b 3BERRIA

Larunbata, 2013ko abenduaren 3a

zialki. Bestetik, Unescok argitara-tu duen Munduko HizkuntzenAtlas berria ezagutaraziko duUnesco Etxeak abenduaren 16an,foroa amaitu aurretik.

PROTOKOLOA

Foroan, bi mahai ingurutan lan-duko da Hizkuntzen EskubideakBermatzeko Protokoloa, etaabenduaren 17an aurkeztuko

dute parte hartzaile guztiek Do-nostian. Haizpea Abrisketa pro-tokoloaren proiektuaren koordi-natzaileak azaldu duenez, duelahogei urte sortu zen HizkuntzenEskubideen Deklarazio Uniber-tsala du oinarri protokoloak. Hainzuzen ere, bertan adostuta dau-den eskubideak ezartzea etaneurtzea du helburu , hizkuntzeneskubideak berma daitezen.

Euskal Herritik sortutako ideiada, baina nazioarteko erakunde-en atxikimendua lortu du. Orain-goz, Europari begira osatu dute

protokoloa, baina, Abrisketarenarabera, ez dute baztertu etorki-zunean proiektua mundura za-baltzea. Kontseilua eta Donostia2016 fundazioa izan dira protoko-loaren talde eragilea. Hala ere,proiektuaren koordinatzaileakparte hartzaileen kopuru handiaazpimarratu du: «Gizarte eragile-entzako proiektu bat da. Horre-gatik, laurehun ekarpen bainogehiago jaso ditugu, eta txostenakatxikimendu ugari jaso ditu».

Europako sei elkartek, gainera,talde antolatzailea osatu dute. Seieragile horiek aholkulari dirazenbait gobernutan, eta, horrega-tik, esperientzia handia dutela az-pimarratu du Abrisketak. Kon-tseiluak idazkaritza lanak eginditu. Baina protagonista nagusiakgizarte eragileak direla azpima-rratu du koordinatzaileak: «Gi-zarte eragileak dira benetan era-gite eremuan daudenak; horre-gatik, haien ekarpenak osogarrantzitsuak dira, haiek era-mango baitute protokoloa aurre-ra». Batzorde zientifiko bat ereosatu dute, protokoloari beha-rrezko zilegitasuna emateko.

Guztira, 400 ekarpen jaso di-tuzte gizarte eragile ugarirekinEuropan egindako biraren oste-an. Horiek Hizkuntzen Eskubide-en Deklarazio Unibertsalarekinparekatu ostean, 185 neurri ze-rrendatu ditu talde antolatzaile-ak. Abenduaren 17an aurkeztukodute jendaurrean txostena.Abrisketak azaldu duenez, proze-sua «ospatzeko» eguna izangoda; izan ere, egindako lana aur-kezteaz gain, aitortza egin nahidiete parte hartu duten eragileguztiei. Txostenarekin batera,kaiera ere kaleratuko dute; aipa-turiko neurriak nola eta zein epe-tan ezarri zehazten duen bideorria, hain zuzen ere. Hizkuntzakomunitateentzako tresna balia-garria izatea da txostenaren etakaieraren xedea.

Gizarte eragileak diraeragite eremuandaudenak; horregatik,haien ekarpenak osogarrantzitsuak dira»Haizpea AbrisketaProtokoloaren koordinatzailea

‘‘

FOROAREN EGITARAUA .

ABENDUAREN 15A

09:30-10:00. Irekiera ofiziala.

10:00-11:00. Hitzaldia: Hizkuntza

aniztasuna eta iraunkortasuna.

11:00-11:30. Atsedenaldia.

11:30-13:30. Hizkuntza Eskubide-

ak bermatzeko Protokoloa. Nondik

gatoz, zer da eta nora goaz?

13:30-15:00. Bazkaria.

15:00-16:00. Elkarrizketa: Hezkun-

tza eleaniztuna hizkuntza gutxitu

batekin: gaurko diskurtso eta prak-

tikak.

16:00- 17:15. Mahai ingurua: Prak-

tika onak hezkuntza eleanitza hiz-

kuntza gutxituarekin.

17:15-18:30. Mahai ingurua: Hiz-

kuntza gutxituen hiztun berri gazte-

ak: nola bihurtu ‘hiztun aktibo’?.

ABENDUAREN 16A

09:00-10:00. Hitzaldia: Eskualde-

etako edo Eremu Urriko Hizkuntzen

Europako Karta eta Europako Hiz-

kuntz Politika.

10:00-11:30. Mahai ingurua: Euro-

pako Karta eztabaidagai.

11:30-12:00. Atsedenaldia.

12:00-13:30. Mahai ingurua: Euro-

pako Hizkuntza-politika baterantz.

13:30-15:00. Bazkaria.

15:00-16:00. Hitzaldia: Euskara-

ren biziberritze prozesua gaur: lor-

tutakoa eta hemendik aurrerako

erronkak.

16:00-17:00. Unescoren Mundu-

ko Hizkuntzen Atlas berriaren aur-

kezpena.

Page 4: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a4 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen NazioartekoEgunaren harira, urteromoduan, euskalgintza-ko eragileak eta Euskal

Herriko instituzioek zenbait eki-taldi antolatu dituzte. Aurten, or-dea, bi berritasun handirekin da-tor eguna: Araba, Bizkai eta Gi-puzkoako instituzio guztiekekitaldi eta irakurketa bateratuaegingo dute. Nafarroan, berriz, le-henengoz antolatuko ditu gober-nuak ekitaldi ofizialak. Ipar Eus-kal Herrian, ofizialtasunaren aldealdarri egingo dute.

ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA

Ekitaldi bateratu bat egingo dutegaur, lehenengo aldiz, EAEkoerakunde nagusiek, Zer egin de-zaket nik euskararen alde? lema-pean. Instituzioez gain, euskal-gintzako elkarte andanak eta gi-zarte eragile ugarik bat egingo

dute 11:30ean Guggenheimenegingo den ekitaldiarekin.

Hakoba taldea izan da egitas-moaren eragile nagusia. Talde ho-rretan parte hartzen dute EuskoJaurlaritzak, hiru diputazioek,hiru hiriburuetako udalek, Eudeludal elkarteak eta Uema UdalerriEuskaldunen Mankomunitateak.Proposamenarekin bat egin dutelegebiltzarreko bost alderdiek etabaita euskalgintzako eragile uga-rik ere. Tartean dira Kontseilua,Topagunea, Eusko Ikaskuntza etaAEK, IKA eta udal euskaltegiak.

Egitasmoaren aurkezpenean,Patxi Baztarrika Hizkuntza Politi-karako sailburuordeak esanzuen, pluraltasuna islatuko duentestu bat taxutzea izan dela oina-rrizko lana: «Adostasun doku-mentu bat da, denontzat da ero-soa». Helburua da euskararen-tzat «berdintasun soziala»

lortzea. Baztarrikak azpimarratuzuen norbanakoen aktibazioa be-harrezkoa dela, eta euskararenerabilera indartu behar dela. Ins-tituzioek ere egiteko lan askodaukatela gogorarazi zuen, etagaurko ekitaldi eta irakurketa ba-teratuak ildo berean lanean segi-tzeko oinarriak jarriko dituela ereazpimarratu: «Aurtengo adieraz-penean gauzatu den akordio bi-dea etorkizunean are gehiago in-dartzeko ahaleginak egingo ditu-gu». Bizikidetza eta hizkuntzenberdintasuna izango dira zutabenagusiak, euskarak duen desore-ka gainditzeko.

NAFARROA

Gaurko bigarren berritasuna daNafarroako Gobernuak lehenen-goz ospatuko duela ofizialki Eus-kararen Eguna, eta parlamen-tuak bere egin du EAEkoadierazpen bateratua. Herrialde-ko jaiegun ofiziala ere bada. Iru-ñean, Altsasun eta Tuteran egin-go dituzte kultur ekitaldiak.Horretaz gain, euskararen irudiahobetzeko kanpaina bat abiatudu Uxue Barkoxen gobernuak.Euskarazko leloa da Euskara,denona. Hizkuntzaren izen onaberreskuratzea du helburu kan-painak.

IPAR EUSKAL HERRIA

Ipar Euskal Herriko instituzioekez dute ekitaldi bateraturik egin-go. Aitzitik, Euskal Herrian Eus-karazek elkarretaratzera deitudu gaur, 12:00etan, BaionakoHerriko Etxeko plazan; euskara-ren ofizialtasuna aldarrikatukodu. Arratsaldean, bertso afariaantolatu du EHEk, Epaiska loka-lean. Bestalde, Etxepare Lizeoak,eguna baliatuz, Hazten duguhazten gaitu kanpainako saga-rrondoak salduko ditu Donos-tian. Baionako Herriko Etxeakere zenbait ekitaldi antolatuditu.

Lehen aldiz egingo dute ekitaldi eta irakurketabateratua Euskal Autonomia Erkidegokoinstituzioek. Nafarroan ere ofizialki ospatukodute lehenengoz; bat egin dute idatziarekin.

Elkarrekin etaadostasunez

EAEko instituzioetako hainbat ordezkarik aurkeztu zuten ekitaldi eta adierazpen bateratua. MONIKA DEL VALLE/ ARGAZKI PRESS

Page 5: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean
Page 6: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a6 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskarara batzekodeia da 20. KorrikanAEK-k helarazi nahiduen mezua. Ohitu-rari eutsiz, azkene-

koz Bilbon amaitu zenez, Biz-kaian ekingo diote lasterketari,eta Otxandion hasiko dira, mar-txoaren 30ean. Amaitu, berriz,Iruñean egingo dute, apirilaren9an, Nafarroako aldaketaren go-bernuak legealdiaren erdia bete-ko duenean. Bat eta zuk hitzak el-kartuta, Batzuk leloa osatu dute;

herritarrak euskarara gonbida-tzeko helburuarekin. Leloa etahelburuak zehazteko, hizkuntzaekologiaren kontzeptuak erabilidituzte, aniztasuna eta hizkun-tzen aukera berdintasuna oinarrihartuta.

Azken Korrikaren helburuaaktibazioa izan zen, eta erabilera-ri eman zitzaion garrantzia: hiz-tunen ahalmenari balioa emanzioten. Korrikaren antolatzaileenarabera, Euskahaldundu filoso-fiaren harira, gerora, hainbat

proiektu jarri dira abian; horrenadibide dira Lutxo Egiak Bilbonegindako hilabeteko performan-cea eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa)eta Agurainen (Araba) egiten aridiren egitasmoak. Euskararen bi-ziberritzean, beraz, hainbat dina-mika martxan jarri direla nabar-mendu dute. Jarduera horiek gi-zartean euskaraz bizitzekodagoen nahia eta beharra adie-razten dute, antolatzaileen ustez:euskaraz aritzeko hautua «irmo-agoa» da. Hain zuzen, euskaraz

bizitzeko aukera berdintasuna al-darrikatuko dute oraingoan.

Korrikaren berezko helburunagusietako bat da eragitea, eta,hogeigarrenean, euskararen

mundura oraindik hurbildu ezdiren horiengana heltzeko apus-tua egin dute. Hori adierazi nahiizan dute Batzuk leloarekin. Zukhoriei, euskarara hurbildu ez di-

Hogeigarrenez egingo da datorren urtean Korrika. Euskararalotzeko deia egingo dute, eta hizkuntza berdintasuna etabatasuna aldarrikatuko dituzte. Otxandio eta Iruñea lotukoditu ibilbideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitarte.

Batasunez, euskararahurbiltzeko gonbita

Batzuk leloarekin batasunerako deia egin dute. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Page 7: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Euskararen b 7Nazioarteko Eguna

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a

renei, bat egiteko gonbidapenaegingo diete datorren Korrikan.Mertxe Mugika AEK-ko koordi-natzaile nagusiak hala uste du:«Batera, elkarlanean aritzeko.Batzuk osatzeko».

Hizkuntza aniztasuna eta ber-dintasuna ere hartu dituzte alda-rrikapen gisa. Izan ere, antolatzai-leen esanetan, «hizkuntza batenalde egitea hizkuntza guztien aldeegitea da». Leloarekin lotura egi-nez, oroitarazi dute euskararahurbiltzeak ez duela esan nahibeste hizkuntzak eta kulturak«baztertuko» direnik. Euskaraketa euskaldunek «berdintasunikeza» pairatzen dutela gogora eka-rri dute antolatzaileek, eta, horre-gatik, ezinbestekotzat jo dute«euskara arretaz zaintzea».

Hizkuntza normalizazioarenbidean administrazioak ere eran-tzukizuna baduela azpimarratudute, eta, horregatik, heldueneuskalduntzerako inbertsioakareagotzeko ere eskatu du Mugi-kak. Hain zuzen ere, Korrikarenbeste helburuetako bat izan dabeti AEKrentzat sostengu ekono-mikoa lortzea.

Sortzaileei omenaldiaKorrika bakoitzean egiten denmoduan, euskara sustatzen edoeuskararen alde lanean jardun di-ren taldeak edo norbanakoakhartuko dituzte gogoan martxo-an hasiko den lasterketan. Hogei-garrena dela kontuan izanda, le-hen aldiz Korrika prestatu zuteneuskaltzale horiei egingo zaieomenaldia.

1980an antolatu zuten lehe-nengoz Korrika, eta Oñati (Gi-puzkoa) eta Bilbo arteko ibilbideaosatu zuten, Zuk ere esan bai eus-karari lelopean, azaroaren 29tikabenduaren 7ra bitarte. Hurren-go Korrika 1982an egin zuten, etahirugarrena, berriz, 1983an. Or-dutik, bi urtean behin antolatu duAEK-k lasterketa, euskararenalde.

Duela 37 urte egindako lehenkorrika saio «ero hura» gogoraekarri nahi izan dute oraingo an-tolatzaileek; izan ere, «Korrikaelkarlanaren eta auzolanaren is-pilu argiena» bilakatu da urte ho-rietan guztietan. Are gehiago,«erreferentzialtasuna» lortu duAEk-k antolatutako jarduerakeuskararentzat, euskal kultura-rentzat, eta baita euskalgintza-rentzat berarentzat ere. Korrikaeuskararen alde egiten den ekin-tza jendetsuena eta parte hartzai-leena dela oroitarazi dute. Eta na-barmendu dute Euskal Herritikkanpo ere horrelako ekintzak an-tolatzen direla. Ekarpen horrega-tik, gorazarre egingo diete.

MA

RIS

OL

RA

MIR

EZ

/ A

RP

AEK-ko koordinatzaile nagusiada Mertxe Mugika (Elorrio, Biz-kaia, 1963). 20. Korrikaren non-dik norakoak ongi ezagutzenditu, beraz. Oraindik euskararahurbildu ez direnei gerturatzekogonbita egin die; eta euskaldunei,berriz, guztiak elkarrekin batze-koa. Mezu hori helarazi nahi izandute Batzuk leloarekin.Euskahalduntzetik, batzeko dei-

ra egin du jauzi orain Korrikak.

19. Korrikan euskaldunak ahal-duntzeko deia egin genuen, ale-gia, euskaraz aritzera animatu ge-nituen hiztun guztiak. Horrek oi-narri bat jarri zuen dinamika ho-netan guztian, eta asko dira abianjarri diren proiektuak; agerikoada euskaraz ikasi eta bizitzekonahia eta beharra. Oraingoan, ak-tibatuta dauden horiei batzekodeia egiten diegu, eta oraindikeuskarara hurbildu ez direnei ere,gerturatzeko gonbita.Agerikoa da saltoa. Baina zein

dira hizkuntzaren normalizazio-

aren bidean egin beharreko hu-

rrengo urratsak?

Norabide askotan eman daitezkepausoak. Ezagutza sustatzen ja-rraitu behar dugu, baina, horre-taz gain, euskara erabiltzeari ekinbehar diogu. Praktikarako gune-ak sortu beharko ditugu, eta dau-denak ere babestu egin behardira. Gainera, uste dugu euskaraikasteak balio soziala duen arrenerabiltzeak ez duela horrenbeste,eta garrantzia eman behar diogu.Gainera, beti da aberatsa hizkun-tza asko hitz egitea; hizkuntzekbatu egiten gaituzte. Batzuk da, hain zuzen ere, 20.

Korrikaren leloa. Zergatik?

Bat-ek gizarteko sektore bati egi-ten dio erreferentzia; euskaraz aridirenei eta euskararen alde lane-

an jarduten direnei. Zuk, berriz,oraindik euskarara hurbildu ezden horri egiten dio aipamena.Hurbiltzeko gonbita egiten dioguzuk horiei. Horrela, bat eta zukelkartzen ditugunean batzukosatzen dugu, batuta dagoenmultzo bat, alegia. Zu-ri errefe-rentzia eginez subjektua aipatzenda zuzenean, norberaren erreali-tatetik ekarpena egiteko gaitasu-na azpimarratuz. Inork ez du berehizkuntza albo batera utzi behar.Finean, hizkuntza berdintasuna-ren aldeko jaia da 20. Korrika.Euskalgintzako eragileak ere

batu beharko lirateke norabide

berean lan egiteko?

Beharrezkoa da, noski, euskal-gintza guztia batzea. Baina, hara-go joanda, orain arte euskalgin-tzarekin identifikatu ez den sek-tore hori ere gurera batu dadin lanegin behar dugu. Zu banako horibat kolektibo bihur dadin.Administrazioari inplikazio han-

diagoa eskatu diozue batasuna

eta berdintasuna bermatzeko.

Gauzak aldatu dira, bai, bainaasko dago hobetzeko. Diru lagun-tzak handitu dira helduen euskal-duntzean. Nafarroan ere ari garaargi izpia ikusten azkenean, etaIpar Euskal Herrian ere diru la-guntzen emendatze bat gertatzenari da. Ez da nahikoa, ordea.

«Hizkuntzaberdintasunarenaldeko jaia da20. Korrika»

Mertxe Mugika b AEK-ko koordinatzaile nagusia

Hizkuntza baten alde egitea hizkuntza guztien alde egitea dela uste du Mugikak.Hogeigarrenean, batasunerako deia egin du.

Page 8: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a8 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Urriaren 22an eta23an ekin ziotenLasarte-Orian (Gi-puzkoa) Baietz 40egun euskaraz

erronkari. Aurten bete dira 30urte Euskararen Maratoia lehenaldiz antolatu zutela. Txiki geldituzaie oraingoan maratoia —lau ur-tean behin, asteburu batez, 40 or-duz etengabe euskarazko ekin-tzak antolatzen dira—, eta sei aste-ra luzatu dute jarduna. Gauramaituko dute ekinbidea, euska-raren egunean.

Maratoia eta erronka Irten Ar-mairutik lemapean egiten ari di-ra. Leloak armairu soziolinguisti-kotik ateratzeko deia egin du. Ale-gia, euskaraz konfort guneetatikat ere egitera bultzatu du egitas-moak. Horretarako, biztanleen

parte hartzea ezinbestekoa izanda. Batetik, 957 ahobizi eman du-te izena. Horiek hiztun aktiboakdira, eta euskara ulertzen dutenguztiekin hizkuntza horretan ari-tzeko konpromisoa hartu duteasteotan zehar, sei txandetan.Hiztun pasiboak dira izen emanduten 1.927 belarriprestak: eus-karaz hitz egin ez, edo kostatamintzatzen dira. Txapa batekinidentifikatu dira, eta 40 egunetanjardun dute horrela; inor euska-raz hurbilduz gero, euskaraz uler-tzen dutela adierazi dute, ahobi-zien jarduna ahalbidetzeko.

Antzeko egitasmoa egin zutenAgurainen azaroaren 8tik 11ra, 75orduz jarraian. 283 herritarrekhartu zuten lau egunez euskarahutsean aritzeko konpromisoa.Egitasmo horretan laguntzeko,

beste zenbait eragile, elkarte etamerkatarik ere eman zuten izena.Hala ere, lau eguneko kontua ezdela izan dio Asier Lafuentek:«Sei hilabetez aritu gara Agu-raingo euskaldunei ahalduntzekoproposamenak egiten eta horre-tarako baliabideak ematen».Besteak beste, TELP ikastaroakizan dituzte parte hartzaileek, etaerronka errazteko dekalogo batere prestatu zuten antolatzaileek.

Emaitzak eta balorazio oroko-rrak jaso dituzte, erronka amaitueta ia hilabetera. Oso pozik dagoLafuente: «Oso baliagarria izanda, giro eta sentimendu berezi batsortu da herrian. Ahalduntze oro-korra gertatu da». Konpromisoahartutako kide guztiek egin duteinkesta bat esperientziaren ondo-ren, eta datuek ere hizkuntza ohi-

Hizkuntzaren armairutik aterata, gaur amaituko duteLasarte-Oriako herritarrek ‘Baietz 40 egun euskaraz’erronka. Agurainen ere 75 orduz ‘euskahaldundu’ etaeuskaraz bizitzeko apustua egin zuten azaroaren 8tik 11ra.

Euskaraz aritzeko,herria prest eta bizi

Euskararen Maratoian ekin zioten erronkari. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Page 9: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Euskararen Nazioarteko Eguna b 9BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a

turetan izandako aldaketa jaso-tzen dituzte. Hizkuntza portaera-ri dagokionez, %80k egin dute le-hen hitza euskaraz, eta laurdenekegin dute beti euskaraz lau egu-netan zehar. Aurrera begira,%80k esan dute aldaketarekin ja-rraituko dutela.

Jarduera amaituta, etorkizune-an euskalgintzak heldu beharre-ko erronkak proposatu ditu La-fuentek: «Batetik, pedagogia so-ziala egin behar dugu euskararigehiago eusteko. Bestetik, erdal-dunei beste funtzio bat eskatu be-har diegu. Aldekotasuna ez danahikoa, euskaraz egiten dionariulertzeko ahalegina egiten hasibeharko lukete».

Parte hartzaileen bizipenakGaur amaituko dute Lasarten 40eguneko erronka, eta, euskarareneguna dela eta, festa antolatu duteOkendo plazan, 11:30ean hasita.Pello Jauregik emango ditu iker-ketaren lehen emaitzak. NaiaraMujika egitasmoko antolatzaile-ak, ordea, balorazio positiboaegin du aldez aurretik: «300 aho-bizi lortzea zen lehen erronka, etaia 1.000 izan dira. Ziur aldatu di-rela hizkuntza ohiturak, gaine-ra». Eguneko protagonista nagu-siak jardueran parte hartu dutenahobiziak eta belarriprestakizango dira. Hartutako konpro-misoagatik «aitortza» egingodietela aurreratu du Mujikak:«Zoriontzekoa da egin dutenlana».

Ikerketaren emaitzarik ez ba-dago ere, zenbait ahobizik emandute beren testigantza dagoene-ko. Maitane Rebe da horietakobat. 20 urte ditu: etxean denekeuskaraz dakiten arren, gaztela-niaz komunikatzeko joera izandute orain arte. Eskolan euskarazikasi du, baina ohartzen zen natu-ralki erdaraz hitz egiteko ohiturazuela jende jakin batekin. Horre-gatik, berehala eman zuen izenakanpainan: «Kontziente nintzenhizkuntza ohiturak aldatu nitza-keela eta ahobizi izatearen erron-kak horretan lagundu dit».

Hirugarren asteko ahobiziaizan da, baina hasieratik izan dabelarriprest ere. Horrek dinami-kan errazago sartzeko aukeraeman diola uste du. Bere rolazkontziente, zailtasunak zailtasun,etxean euskaraz aritzera bultzatuditu senideak. Hemendik aurreraere, ohitura horrekin jarraitzekoasmoa dauka: «Ohartu naiz ama-rekin egin dezakedala ia beti eus-karaz. Horregatik, erronka amai-tuta ere, portaera horrekin segi-tuko dut». Egitasmoaherriarentzat oso positiboa izandela iruditzen zaio, gainera: «Pix-

kanaka Lasarte-Oria geroz etagehiago ari da euskalduntzen».

Mikel Izquierdo, berriz, euskal-dun berria da, eta, dioenez, erron-kak bultzada eman dio eguneroahobizi bilakatzeko, eta euskarazhitz egiteko lotsa galtzeko. Inguruerdalduna du, eta kosta egin zaio

aste osoan euskarari heltzea. Ha-sieran «estres linguistikoa» era-gin ziola kontatzen du, erronkanaturaltasunez hartu behar zuelaohartu zen arte. Hala ere, Izquier-doren euskahalduntze prozesualuzeagoa izan da. Gazte zeneanhasi zen euskaltegian, eta mintza-

praktika saioetan ere parte hartuizan du, euskaraz ikasi bai bainaerabili ere egiteko. Aurten Euska-raren Maratoiko zortzikotekokide izan da, festa dinamizatzenduenetariko bat. Esperientzia«barrutik» bizi izan duela eta,oso pozik dago. 75 orduen aurkezpena. JUANAN RUIZ /ARP

Page 10: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a10 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Baionako Bernart Etxe-pare lizeoak eraikinberria estreinatuko dudatorren ikasturtean.

Espazio falta da, batik bat, lekual-datzearen arrazoia. Egungo erai-kinak 260 ikasle hartzeko gaita-suna dauka, eta berriak, 400 ikas-le jaso ahal izango ditu. Gainera,barnetegi bat eraikiko dute aste-an zehar lotan gelditu behar du-ten 114 ikasleentzat; baita janto-kia eta kiroldegia ere. Horrekguztiak hamar milioi euroko kos-tua izango du. Horietatik 7,2 mi-lioi Akitaniako kontseiluakemandako diru laguntzen bitar-tez ordainduko dute, eta gainon-tzekoa Herri Urrats eta antzekoegitasmoetan jasotako diruaz.

Lizeo berriak, gainera, euska-razko ikasketen eskaintza zabala-goa edukiko du. Orain arte, baxoorokorrak soilik egin zitezkeenEtxeparen. Garazi Aduriz lizeokoikasleak eskaintza zabaltzearengarrantzia azpimarratu du:«Ikasleek kolegiotik lizeora jauziegitean uzten dituzte euskarazkoikasketak, eskaintza urria delako.Lizeo berrian formakuntza profe-sionalak egin ahal izateak ate be-

rriak irekitzen dizkio euskarari,eta ate berriak irekitzen dizkigueuskaraz ikasi nahi dugunoi».Estelle Goñi, Hazten dugu, haz-ten gaitu kanpainako arduradu-na ere bat dator Adurizen hitze-kin: «Euskal hiztun osoak eduki-tzeko, gutxienez baxorainoeuskaraz ikasi behar dute gazte-ek, eta guk, noski, euskal hiztunosoak nahi eta behar ditugu».

Sagarrondoen kanpainaEraikin berria hornitzeko300.000 euro beharko dituztelaaurreikusi du lizeoko eskola ko-munitateak. Horregatik, Haztengaitu, hazten dugu kanpaina jarrizuten abian duela bi hilabete. Sa-garrondoak jarri dituzte salgai;sarean egin daiteke erosketa, Be-txepare.eus webgunean. Goñirenarabera, euskara eta sagarrondo-en arteko metafora ageri da kan-painaren mezuan: «Euskal He-rriko zuhaitz enblematikoa da sa-garrondoa; biziki lotua da gurelurrari. Euskara ere bai». Sagar-tzea elkartearekin ari dira lanean.Elkarteak bertako sagarrondomota batzuk berreskuratzea lortudu, eta horrek, sagarrondo eta

euskararen arteko paralelismoaindartzen duela dio Goñik.

Kanpainaren lehen fasean 200bat sagarrondo saltzea lortu dute;abenduaren 17an Baionan egingoduten festa batean eskuratu ahalizango dira. Hala ere, Adurizeketa Goñik uste dute ez dela nahi-koa. Horregatik, Euskal Herrikoeuskal komunitate guztiari deiegin diote kanpainan parte hardezan. «Mugak gainditu beharditugu» dio Adurizek; «Guztiokelkartu behar gara, euskararenaldeko kausa baita; denok sentitubeharko ginateke hunkituak».

Goñik gogora ekarri ditu IparEuskal Herrian euskarak admi-nistratiboki dituen oztopoak:«Euskara ez da hizkuntza ofizia-la, eta ez ditugu EAEko erraztasu-

nak, horregatik da garrantzitsuaelkartasuna guretzat». 300.000euroen erronka gaindituz gero,euskararen zabalkundean apustuberriei heltzeko indarra izangodutela gaineratu du.

Kanpainari sostengua emateaoraindik ere posible dela azpima-rratu dute antolatzaileek, eta databerriak jarri dituzte egutegian.Abenduak 17ra arte aukera egon-go da sagarrondoa erosi eta lehenbanaketan parte hartzeko. Biga-rren banaketa saio bat egingodute otsailean eta martxoan ze-har. Amaitzeko, ekainaren 10ean,Sagarnoaren Egunean festa egin-go dute. Ordurako zuhaitza erosiez duenak, 2017ko abendura arte,30, 50 edo 100 euroko ekarpenaegin dezake sagarrondoak erosiz.

Txiki gelditu da Baionako Etxepare lizeoatamainan eta euskarazko ikasketa eskaintzan.Eraikin berria hornitu ahal izateko ‘Haztendugu, hazten gaitu’ kanpaina abiarazi dute.

Euskararenhazia erein da

Eraikin berriaren lanak egiten ari dira, eta datorren ikasturtean irekiko dute lizeo berria. ISABELLE MIQUELESTORENA / LE JOURNAL

Ikasketa eskaintzaberriek ateak irekitzendizkiote euskarari, baitaeuskaraz ikasi nahidugunoi ere»Maddi AdurizBernart Etxepare lizeoko ikaslea

«Euskal Herriko zuhaitzenblematikoa dasagarrondoa; bizikilotua gure lurrari.Euskara ere bai»Estelle GoñiKanpainaren arduraduna

‘‘

Page 11: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Euskararen b 11Nazioarteko Eguna

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a

Mintzanet egitasmo-aren leloa da Luza-tu haria euskarari.Atlantikoaz gaindi-

ko lehen mintzodromoak Argen-tinako Necoechea hiria eta Zubie-ta (Donostia) lotu zituen joan denazaroan egindako MintzanetEgunean. Zubietan elkartu ziren60 bat pertsona, bazkaria egin etaeguna ospatzeko. Kantaldiarenostean, mintzodromoa egin zu-ten. Necoechean elkartu zirenbeste hainbat mintzaide. Euska-raren Astea ospatzen ari ziren, etaaitzakia horrekin elkartu zirenmintzodromoa egiteko.

Mintzanet egitasmoa 2013ansortu zen. Ez du helburu didakti-korik, praktikoa baizik; aukeraematen baitu Skype bidez euska-raz aritzeko. Egun 400 bat kidekhartzen dute parte; bai bidelari,bai bidelagun moduan. Erabil-

tzaileen %80 Euskal Herrian bizidira, baina, beste %20 beste he-rrialdeetakoak dira. Ritxi Lizartzaegitasmoaren arduradunaren iri-tziz, erosoa da Mintzanet: «Eus-karaz doan praktikatzeko aukeraematen du, eta, era berean, osoona da boluntarioentzat».

Skype bidezko mintzodromo-an, mintzaide onenei gorazarreegin zitzaien. Guztira hiru sari ba-natu ziren jaialdian. Bi bidelagunonenak Zubietan omendu zituz-ten. Arantza Garaialderentzatizan zen sari nagusia. Lau urte da-ramatza bidelagun lanetan, etaazken hirurak mintzaide berare-kin. Bigarren saria Pilar Iragorri-rentzat izan zen. 90 urte ditu, etaZorroagako zahar etxean bizi da,Donostian; «burua argi izateko»parte hartzen du Mintzanet egi-tasmoan. Astero, ordubetekosaioak egiten ditu Skype bidez.

Bidelari onena, berriz, Andrea Be-lla uruguaitarra izan da. Necoe-chean zegoen eta sariaren berriSkype bidez izan zuen han. Zu-bietatik Argentinara txalo zapa-rrada jaso zuen. Euskararekinerakutsitako konpromiso han-diagatik egin zioten omenaldiaBellari. Mintzaneten hasi zenetik,bi aldiz etorri da Euskal Herrira.

Necoecheaco Euskal Astea

Urtero egiten dute Euskal AsteaArgentinan, 1972az geroztik. Aur-ten hiru berrikuntza izan ditujaialdiak. Batetik, sagardotegiaegin dute bertan ekoitzitako sa-gardoarekin. Bestetik, helduendanborradaz gain, haurren dan-borrada ere antolatu dute. Azkenberrikuntza Skype bidezko min-tzodromoa izan da. Datorren ur-tean San Nicolas hirian antolatu-ko dute jaialdia.

Skype bidez euskara praktikatzeko baliabideak ematea du helburuMintzanetek. Necoecheako Euskal Astearen harira, Euskal Herria etaArgentina lotzen dituen lehen mintzodromoa egin dute.

Atlantikoaren bialdeetan, euskaraz

Mintzodromoa egin zuten Skype bidez Necoechea eta Zubieta elkartuz. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Page 12: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

G une «bere-zia» da Pa-saiako Por-tua. Hala ustedu Eder LasHeras PortuZerbitzueta-

ko arduradunak. Berezia da, era-kunde publikoak eta enpresa pri-batuak elkartzen direlako. Eta be-rezia, era askotako jendearekinharremanetan daudelako egune-ro. «Eskolak, merkantziazkoitsasontzietako marinelak, arran-tzaleak eta turistak elkartzen dirahemen», dio Las Herasek. Pasaia-ko Portu Agintaritza erakundepublikoko langileak dira Las He-ras eta Maider Elizasu. Azken ho-rrek ustiapen arduradun gisa jar-duten du lanean, eta, horregatik,erabakigune handietako jendea-rekin ere harremana izaten duegunerokoan, eremu «formala-goetan».

Jende andana ibiltzen da egu-nero joan-etorrian portuan. Ho-rregatik, pertsona ugarirekin ha-rremana izaten duela dio Las He-rasek. Duela urtebete iritsi zenpostu horretara, urteetan itsason-tzi bateko langile izan ondoren.portu zerbitzuetako arduraduna-rentzat «zorte handia» da laneaneuskaraz aritzeko aukera eduki-tzea: «Lan eremuan euskaraz

egin ahal izatea oso garrantzitsuada, eremu informaletik formalerapasa ahal izateko». Gasteiztarrada, eta edozein aukera aprobetxa-tzen du euskaraz aritzeko: «Geu-re hizkuntzan mintzatzeko auke-ra guztiak baliatu behar ditugu».Egunerokoan lankideekin euska-raz aritzen da gehienetan. Baina,jende ugari elkartzen den eremuaizanik, askotan ezinezkoa delaonartzen du. Hala ere, gogoraekarri du Pasaiako Portu Aginta-ritzak dokumentu guztiak ele bi-tan argitaratzen dituela.

Elizasu, berriz, ustiapen ardu-raduna da. Duela 10 urte hasi zenportuan lanean, eta, ordutik, au-rrerapen handiak ikusi ditu eus-kararen normalizazioari dago-kionez. Besteak beste, oroitarazidu erakundea aitzindari izan zela.eus domeinua erabiltzen. Denaden, onartzen du ez dela ari eus-karaz nahi bezainbat: «Sailarenarabera, aldatu egiten da erreali-tatea. Instituzio moduan aurrera-penak egin ondoren, orain gusaiatu behar gara naturaltasunezharremanak edukitzen euska-raz». Uste du aurrerapauso han-dia egin daitekeela euskara ulertubai baina hitz egiten ez dutenekinere euskarari helduz gero: «Natu-raltasunez egin behar dugu. Pare-koak hitz egiten jakin ez arren,

euskaraz ulertzen badu, hizkun-tza horretan hitz egin behar ge-nioke». Erakundearen barneanere, garrantzitsua da, haren uste-tan, zuzendaritzako kideek eus-kararekiko konpromisoa eduki-tzea (joan den urtean euskararen

normalizazioaz ere jarduten denplan estrategiko bat aurkeztuzuen erakundeak). «Arduradunnagusiek euskaraz modu natura-lean lan egiten dutenean, nabari-tu egiten da.Sortzen den motiba-zioa eta ‘beharra’ erabat ezberdi-na da».

Las Herasek ere garrantziaematen dio zuzendaritzaren ja-rrerari. Hala ere, oso garrantzi-tsua da, haren ustez, langileen ar-teko harremana ere modu natu-ralean euskaraz izatea. EuskalHerriko eremu horretan harre-manak euskaraz edukitzea nahi-ko erraza dela uste du gasteizta-rrak. Gogorarazi du, ordea, era-kunde publikoa izanik, eta Espai-niako Gobernuaren eskuetan da-goen eremua izanda, zaila delaerabat euskaraz aritzea.

BARRUAN, ERRONKAKanpo faktoreei ez, barrukoei be-giratu behar zaiela uste du Las

Herasek. Aipatu du lan ugaritanaritzen dela, eta egunero jende as-korekin edukitzen duela harre-mana. Horregatik, batzuetan za-lantza sortzen zaio parekoak eus-karaz ba ote dakien. «Gure eran-tzukizuna da zalantzaren aurreanlehen hitza euskaraz egitea».

Elizasuk uste du, halaber,erronka handiena barrura begi-rako funtzionamenduan dagoela.Erakunde gisa aurrerapauso han-diak eman ondoren, esan du eus-kararen normalizazioaren bideankideen arteko harremanak hiz-kuntza horretan egiteko erronka-ri heldu behar zaiola: «Laneandezente egiten dut euskaraz, bai-na, ez dakit erdira iristen ote nai-zen. Gune formaletan euskarariheltzeko apustua egin behar duguorain, ahal dugun neurrian».Bide horretan, berretsi egin dueuskaraz ulertzen duenari lehenhitza hizkuntza horretan egitea-ren garrantzia.

EUSKARARENITSASOANBARRENAPasaiako Portuan gero eta gehiago entzuten daeuskara. Ohitura hori eremu formaleraeramatea da heldu beharreko erronka berria.

Eremu formalean ere euskaraz aritzeko urratsa egin behar dela diote langileek. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

www.pasaiaport.eus

PASAIA, ESPEZIALISTA SIDERURGIA-

PRODUKTUETAN

1,2 milioi tona urtean

Biltegiek trenbide-adarra dute barruan

PAESPEZ

ASAIA,ZIALISTAA

ESPEZ

SIDERPRODUKTKT

ZIALISTTA

RURGIA-TUETATAN

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a12 b Publirreportajea

Lan eremuan euskarazegin ahal izatea osogarrantzitsua da, eremuinformaletik formalerapasatu ahal izateko»Eder Las HerasPortu Zerbitzuetako arduraduna

«Parekoak hitz egitenjakin ez arren, euskarazulertzen badu, hizkuntzahorretan hitz egin behar genioke»Maider ElizasuUstiapen arduraduna

‘‘

Page 13: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Hamabost urtez euskara arloanlan egin ostean, coachinga ezagu-tu zuen Amaia Agirrek (Bilbo,1969). Enpresa munduan murgil-duta, ohartu zen nekez egin dai-tekeela lan euskaraz eremu ho-rretan. Hausnarketa hori egin etaberehala, ustekabean etorri zaioeuskara eta coachinga uztartzekoaukera. Teknika horrek Mintza-praktika saioetan nolako ekarpe-na egin dezakeen azaldu zuenAEK-k hirugarren aldiz antolatu-tako Praktikatu eta bizi jardunal-dietan.Coachinga modan jarri da. Zer-

tan datza? Eta nola egin dezake

ekarpena euskararen arloan?

Aitzindaria da coachinga mintza-praktika taldeetara bideratzea.Horren bitartez, taldean eta ko-lektiboki erabaki dezakegu zerta-rako gauden hemen —Mintza-praktika edo Berbalagun saioe-tan—. Coachingak norabide horimarrazteko balio du. Gainera, el-karrekin bide hori egiteko, ezin-bestekoak dira entzumena, elkarez epaitzea, elkar onartzea, etaenpatia eta adorea edukitzea.Euskaldunak ahaldundu egin be-har ditugu, eta bidelagunak etabidelariak erreferente bilakatubehar ditugu; Eusliderrak, alegia.Euskaraz aritu eta bizitzeko mo-

tibazioen inguruan aritu izan

dira hizlariak aurreko jardunal-

dietan. Aurten, horretarako

errezetak biltzea da helburua.

Ez dago errezeta magikorik. Coa-chinga baliatuz, nik motibazioeninguruko ikerketak jarri ditutmahai gainean; oso gauza inte-resgarriak topatu ditzakegu. Iker-larien arabera, sei motibazio mo-tak mugiarazten gaituzte: teori-koak, tradizionalak, interesa-tuak, sozialak, estetikoak eta in-dibidualistak. Nola erantzutendiegu horiei mintzapraktika jar-dueren bide? Zer-nolako motiba-zioak biltzen dira euskaraz ikasieta bizi nahi dugunean? Baduguzer pentsatu eta zer hausnartu.

Nola lagun dezake, beraz, tekni-

ka honek bidelagunak eta bide-

lariak motibatzen?

Errespetua eta konfiantza eraikibehar dira, aipatutako gaitasunakkontuan hartuta eta programa-ren helburuekin koherentziaedukiz. Berdinen arteko harre-mana sustatu behar da, eta helbu-ruak lortzeko bidelariek eta bide-lagunek dituzten trabak azalera-tzen lagundu. Helburuak argidirenean, kideen erantzukizunasustatu behar da, eta helburuaklortzeko akzio planak egiten la-gundu. Batez ere, bidelagunekkonfiantza izan behar dute bide-lariengan, helburuak betetzeko

gai baitira. Konpromisoa etaerantzukizuna sustatzen lagundubehar diegu, baita lortutako au-rrerapausoak neurtzen ere.Helburuak lortzeko bide horre-

tan, ordea, kezka eta beldur uga-

ri ageri ohi dira. Nola gaindi di-

tzakegu oztopo horiek? Ausar-

dia eta adorea ezinbesteko

gaitasun gisa definitu dituzu.

Lehenik, bidelagunei edo bidela-riei lagundu behar diegu beldurhorien izaera identifikatzen. Ho-rretarako, kezkak elkarri konta-tzeko espazioak sortu behar dirataldean. Sentimendu horiek nor-malak eta naturalak direla onar-tzeko urratsak egin behar dira on-doren. Gainera, kideei gogorarazibehar zaie zertarako dauden ber-tan, eta balioa eman behar dieguordura arte egindako aurrera-pausoei.

Mezu positiboak indartu behardira, eta azken helburu hori zeinden oroitarazi. Hala ere, tartekohelburu txikiak ezartzea eta lor-pen txiki horiek ospatzea ere osoonuragarria izan ohi da. Berriz ereidentifika ditzakegu motibazioeta interesguneak, jarduerako ki-deak konponbideak ematera ani-matuz eta, horrela, prozesuarenerantzule bihurraraziz.

Azken finean, ausardia eta ado-rea berez datoz azken helburua-rekin bat egiten dugunean. Eus-karaz ongi dakigu hori: gogokotokian, aldaparik ez.

«Euskaldunakahaldundu eginbehar ditugu»

Amaia Agirre b Coacha

Coachinga euskararen erabileraren alde orainarte eginiko hainbat ekintza eta dinamikaren«amalgama» dela dio Agirrek. Bidelagun etabidelariak norabide berean kokatzea du xede.

LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Euskararen Nazioarteko Eguna b 13BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a

Page 14: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a14 b Euskararen Nazioarteko Eguna

Uurrats garrantzi-tsuak egin diraeuskararen nor-m a l i z a z i o r a k obidean, duela urte

eta erdi Geroa Baik, Eh Bilduk,Ahal Dugu-k eta Ezkerrak Nafa-rroako aldaketaren gobernuaosatu zutenetik. Oposizioarekinegin dute topo, ordea, pausuberriak eman nahi izan dituzte-nean. Gainera, gobernukideenarteko tentsiorako gaia izan daeuskararena, eta ez dute lortuakordiorik zenbait erabakitan.Nafarroako euskalgintzak sarri-tan adierazi du aldaketa gehiago-ren beharra, euskararen hobebeharrez. Eta, egoera konplika-tua dela jakitun, eskua luzatudiote eragile ezberdinek gober-nuari. Horren adierazle izan zenjoan den ekainaren 4an Emanbidea euskarari lemapean eginzen manifestazioa.

Oraindik legegintzaldiarenerdira iritsi ez arren, euskararennormalizazioan pausu garrantzi-tsuak eman ditu gobernuak. Lor-pen handienetarikoa eta polemi-ka gehien piztu duen neurriaizan da zonifikazioa delako gain-ditzea, eta D eredua Nafarroaosoan eskaintzea. Horri esker,aurtengo ikasturtean Lodosan,Azkoienen eta Tafallan sarepublikoan euskaraz ikasten aridira. Iruñean ere, euskarazkohaur eskola publikoen kopuruahanditu zuen udalak: udazkene-

an lau eskolatan jarri zuen eus-karazko eredua. Aurretik bitanbaino ez zegoen.

Lan askoren ostean, ETB 1Nafarroa osoan ikusteko baime-na lortu du, gainera, aldaketarengobernuak. 2015ean adostuzuten ETB lurralde osoan ikustea;baina, UPNren eskakizunez,Espainiako Gobernuak 2016komartxoan eten zuen emanaldia.Uztailean Nafarroako Gobernuaketa Eusko Jaurlaritzak lortutakoitun bati esker, irailetik ikus dai-teke ETB 1 lurralde osoan berrizere. ETB 2 katea, ordea, eremubatzuetan soilik ikusi daiteke, etaETB 3, berriz, oraindik ezin daIruñerrian ikusi.

Euskararen normalizazioarenbidean egindako azken urratsa,berriz, Nafarroako Gobernuaketa Euskarabideak aurkeztutakoeuskararen plan estrategikoa da.2016-2019 aldirako bide orri pro-pioa izango du, hortaz, Nafarro-ak; eta euskaren ikasketa, erabi-lera eta prestigioa sustatzeaizango dira helburu nagusia.Horrelako plan bat egiten denlehen aldia izanik, begi onezbaina zuhurtziaz jaso dute albis-tea euskalgintzako hainbat era-gilek. Plana ezartzeko baliabideekonomiko handiak beharrez-koak izango direla gogorarazizuten Castillo Suarez euskarateknikariak eta Paul Bilbao Kon-tseiluko idazkari nagusiak. Gai-nera, Euskararen Legea baliozta-

Duela urte eta erdi hasi zen lanean Nafarroako aldaketarengobernua. Ordutik, euskararen normalizazioaren bideanhainbat neurri hartu ditu. Oposizioak gogor egin dio aurre.Euskalgintzarentzat, berriz, urrats horiek ez dira nahikoak.

Urratsez urrats,aldaketa Nafarroan

Joan den ekainean, manifestaziora deitu zuen Kontseiluak euskararen normalizazioaren alde. JAGOBA MANTEROLA/ ARP

Page 15: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean

Euskararen Nazioarteko Eguna b 15BERRIA

Larunbata, 2016ko abenduaren 3a

tu gabe, oztopo ugari gainditubeharko direla azaldu zuen Gar-biñe Petriati Behatokiko zuzen-dariak.

Lan eskaintzaren polemikaIrakaskuntzarako lan eskaintzapublikoan (LEP) euskararen es-kakizuna izan da azken urtebete-an polemika gehien piztu duenauzia. Lehen zirriborroan lanpos-tuen %70 euskarazkoa izango zi-rela ageri zen. Proposamen ho-rrek haustura eragin zuen gober-nua osatzen duten lau alderdienartean. UGT, CCOO eta Afapnasindikatuak ere eskaintza horrenaurka azaldu ziren; LAB, ELA etaSteilas, berriz, alde. Azkenean,«zuhurtziagatik» euskarazko120 lanpostu kendu zituen es-kaintzatik gobernuak, baina, bes-te 100 mantendu.

Afapna sindikatuak helegiteajarri zuen lan eskaintza horienaurka, eta duela gutxi auzitegiakarrazoia eman dio: LEPa bertanbehera utzi du. Orain, gobernuakhelegitea jarriko dio erabakiari,baina ikusteko dago zer gertatukoden 100 lanpostu horiekin, prak-tikaldian baitira jada irakasleak.

Kontseiluko kide da Zigor Etxe-burua (Donostia, 1970). Egun, Na-farroako koordinazio lanetandihardu, eta aukera izan du berta-tik bertara ezagutzeko aldaketa-ren gobernuak urte eta erdianeuskararen egoera hobetzeko

egindako proposamenak. Alda-keta oso modu «herabean» ger-tatzen ari dela uste du.Duela urte eta erdi gertatu zen

aldaketa Nafarroan. Ordutik

zenbait neurri hartu ditu gober-

nuak euskararen egoera hobe-

tzeko. Zein balorazio egiten du

Kontseiluak?

Balorazioa gazi-gozoa da. Alda-keta batzuk ikusi ditugu, baina,euskarak eta euskaldunok bul-tzada are handiagoa behar dugu.Egia da zenbait baliabidetan alda-ketak egin direla; baina jakin ereez dakigu egiaz zenbatekoak izandiren. Egin dira urrats batzuk,baina oso era lotsatian. Ekainean antolaturiko manifes-

tazioan elkarlanerako deia egin

zenioten gobernuari. Harrema-

netan jarraitzen al duzue?

Erakutsi dute lanerako prestuta-suna. Duela gutxi esan dute, ad-ministrazioa euskalduntzeko de-kretua osatzeko borondatea du-tela, eta lan horretan ari omendira. Guk, ordea, eskaera duelaurtebete egin genuen. Albiste onaizango da benetan burutzen bada;erabakiak gauzatu egin behardira, ordea. Kontuan eduki behar

dugu dagoen legediak trabatuegiten duela euskararen normali-zazioa. Bestalde, badirudi dato-rren urteko aurrekontuetan eus-karari diru gehiago eskainiko dio-tela, nahiz eta oraindikeztabaidatu eta onartu behar den.

Euskararen lehenengo plan es-

trategikoa aurkeztu berri du go-

bernuak. Zein iritzi duzu?

Plan estrategikoa diseinatzea be-rria da; alde horretatik, albisteaona da, orain arte ez delako bideorririk egon. Hala ere, ikustekodago plana nola eramango dutenaurrera. Kontseilua prozesu ho-rretan parte hartzen ari da, hain-bat gizarte eragile eta euskalgin-tzako elkarte egiten ari diren mo-duan. Ez dakigu, ordea,eskatutako guztia jasoko duten. Oztopoa da Euskararen Legea?

Lege horrek eragiteko oso zirriki-tu gutxi uzten ditu. Hezkuntza ar-loan gertatutakoek agerian uztendute hori. Hau da, edo legea alda-

tzen dute, ala legea gainditu be-harko dugu. Horrela gertatu dazonifikazioaren kontuarekin; le-gea aldatu ez den arren, parla-mentuak legea gainditzea onartuzuen. Euskararen garapenarenhobe beharrez, nahitaezkoa izan-

go da legeak aldatzea.Batez ere, administrazio-an euskararen erabileraarautzen duen dekretuakendu eta euskararen-tzat duina den batekin

ordezkatu beharko da. Lan eskaintza publiko horiekin

sortutako liskarra al da aurrez

aurreko horren adierazle?

Hasieratik izan da prozesua osokorapilatsua. Azkenean, epaileakoposizio horiek bertan behera uz-teko agindu du. Argi dago ba-tzuek euskara batailarako eremugisa erabiltzen dutela; ez dioteutziko gobernuari arnasarik erehartzen. Horregatik diogu ga-rrantzitsua dela euskararentzatduinak diren legeak egitea; hortiketorriko baita ziurtasun juridi-koa. Ez orain moduan, ikusi du-gun bezala Nafarroako epailegehienak ez baitaude euskararenzabalkundearen alde.

«Euskarak etaeuskaldunok bultzada arehandiagoabehar dugu»

Zigor Etxeburua Kontseiluko kidea

GO

RK

A R

UB

IO /

AR

GA

ZK

I PR

ES

S

«Edo legea aldatzen dute, edolegea gainditu beharko dugu.Horrela gertatu dazonifikazioaren kontuarekin»

Page 16: Euskararen 2016 Nazioarteko Eguna - BerriaBERRIA 2 b Euskararen Nazioarteko Eguna Larunbata, 2016ko abenduaren 3aH izkuntza aniztasu-naren hiria izango da Donostia aben-duaren 15ean