EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako...

60
EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 IRITZIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK

Transcript of EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako...

Page 1: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE

ANIZTASUNA,2013

IRITZIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK

Page 2: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

AURKIBIDEA

SARRERA

OHAR METODOLOGIKOAK (LABURPENA)

1. ATALA: EUSKAL HERRIA, BIZILEKU DESIRATU BAT

2. ATALA: EUSKAL HERRITARREN JATORRI ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE

DEMOGRAFIAN

3. ATALA: JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO

HAINBAT DATU

4. ATALA: ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

5. ATALA: HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA

HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

6. ATALA: NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

7. ATALA: JATORRI ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

8. ATALA: ONDORIO OROKORRAK

Page 3: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

SARRERA

Page 4: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

SARRERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Aztikerrek Euskal Herriko Unibertsitatearekin

elkarlanean egin duen lan honek hauxe izan du helburu nagusia: Euskal Herrian

dauden kultura eta jatorri identitateen inguruan euskal herritarrek orokorrean eta

gipuzkoarrek zehazki dituzten iritzi, pertzepzio eta jarrerei buruzko ikerketa

kuantitatiboa egitea.

Euskal Herriko herritarren osaera demografikoa aztertu nahi izan dugu, jatorria aintzat

hartuta, eta haien artean zer-nolako elkarbizitza dagoen ere ikusi nahi izan dugu,

baita haien pertzepzioak eta jarrerak zein diren ere.

Labur esanda, euskal herritarren jatorri eta kultura aniztasuna zein den eta euskal

herritarrek beraiek aniztasun hori nola bizi duten aztertu eta ezagutzeko helburua izan

du lan honek.

Page 5: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

OHAR METODOLOGIKOAK (LABURPENA)

Page 6: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

OHAR METODOLOGIKOAK

FITXA TEKNIKOA (LABURPENA)

Unibertsoa: Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorako herritarrak, 2.604.209 lagun (iturria:

INE, 2012ko erroldako datuak; INSEE, 2011ko Population par sexe et âge).

Lagina: 2.014 elkarrizketa Euskal Herrian, 403 Gipuzkoan.

Laginketa: Polietapikoa eta estratifikatua udalerriak hautatu arte (herrialdearen, eskualdearen

eta udalerriaren neurria aintzat hartuta). Ondoren, udalerri bakoitzaren barruan sekzioak ausaz

hautatu ditugu (Araban 46, Bizkaian 49, Gipuzkoan 50, Ipar Euskal Herrian 50 eta Nafarroa

Garaian 50; guztira, 245 sekzio). Horietako bakoitzean laginketa-abiapuntuak finkatuta (245

abiapuntu), ausazko ibilbideetan oinarritutako sistema erabili dugu etxeetara iristeko. Etxean

elkarrizketatu beharreko pertsonak, azkenik, sexuaren, adinaren eta jatorriaren araberako

kuoten bidez aukeratu ditugu (Ipar Euskal Herrian jatorriaren kuotarik ez da erabili, horren

inguruko datu zehatzik ez dagoelako).

Page 7: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

OHAR METODOLOGIKOAK

FITXA TEKNIKOA (LABURPENA-JARRAIPENA)

Landa-lana: 2013ko maiatzaren 23tik urriaren 11ra egin da. Elkarrizketak

elkarrizketatuen etxeetan egin dira, aurrez aurre, random rute teknika erabiliz eta adin,

sexu eta jatorri kuotak ezarriz. Euskaraz, frantsesez edo gaztelaniaz egin dira

elkarrizketak, elkarrizketatuen nahiaren arabera.

AKATS TARTEAREN KALKULUA (erabat ausazkoak diren laginketei egozgarria):

Euskal Herriko datuentzat: ±%2,2 lagin osoarentzat, %95,5eko konfiantza mailan,

eta p=q=%50,0 hipotesirik kontrakoenarentzat.

Gipuzkoako datuentzat: ±%5,0 lagin osoarentzat, %95,5eko konfiantza mailan, eta

p=q=%50,0 hipotesirik kontrakoenarentzat.

Page 8: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

OHAR METODOLOGIKOAK

GALDETEGIAK Hiru galdetegi erabili ditugu (ikus txosteneko I. eranskina): lehena euskarazkoa, bigarrena gaztelaniazkoa eta azkenekoa frantsesezkoa.

LAGIN ERREALA ETA AKATS TARTEAK

Page 9: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

1.ATALA

EUSKAL HERRIA, BIZILEKU DESIRATU BAT

Page 10: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRIA, BIZILEKU DESIRATU BAT

* Espainiako eta Frantziako estatuetako gainerako herri eta nazioetan

10 URTE BARRU NON BIZI NAHIKO LUKETEN

Euskal Herritarren gehiengoak bertan bizitzen jarraitzeko gogoa du (%89,7).

Jatorria edozein delarik, bertan bizitzen geratzeko gogoa da nagusi. Espainian edo Frantzian jaiotakoen %86,2k eta munduko beste leku batzuetan jaiotakoen %62,1ek gogo hori dute.

Horrek, ezinbestean, Euskal Herrian bizi diren herritar guztien arteko bizikidetza eredua adostera derrigortzen du.

Page 11: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

2.ATALA

EUSKAL HERRITARREN JATORRI ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

Page 12: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRITARREN ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

ELKARRIZKETATUEN JAIOLEKUA*

* Gaindegiak 2013an publikatutakoaren eta zentsuetako datuen arabera, Euskal Herrian jaioak %71,5 dira, Espainian/Frantzian %19,5 eta beste toki batean %9,0.

** Espainiako eta Frantziako estatuetako gainerako herri eta nazioetan

Beste tokietan jaiotakoen jaiolekua, kontinentekaMaiztasuna Ehunekoak (%)

Europa 33 20,0Amerika 94 57,0Afrika 33 20,0Asia 5 3,0Guztira 165 100,0Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

Page 13: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Beste tokietan jaiotakoen jaiolekua, estatuka

EUSKAL HERRITARREN ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

Page 14: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

JATORRIAREN SINTESIA

*Espainiako eta Frantziako estatuetako gainerako herri eta nazioetan**Arbaso hurbiletan: gurasoen edo aitona-amonen artean

***Frantziatik/Espainiatik etorritakoen ondorengoak: Frantziatik/Espainiatik etorritako herritarren seme–alabak.

EUSKAL HERRITARREN ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

Page 15: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

JATORRIAREN BILAKAERA

*1991-2001 Euskal Herriko Datu Talaia, zentsuetan oinarritua. 2013ko datua, inkestaren emaitzetan oinarritua.

EUSKAL HERRITARREN ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

Page 16: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Euskal herritarren jaiolekuak askotarikoak dira. Ia kontinente guztietan jaiotako jendea bizi da Euskal Herrian (Ozeanian jaiotakorik ez zaigu egokitu).

Inkestaren arabera, euskal herritarren %72,8 bertan jaioak dira, eta %27,2 euskal herritik kanpo.

Gurasoen eta aitona-amonen jatorriari erreparatuz, euskal herritarren gehiengoak (%52,6 gutxienez) harremana du euskal herritik kanpoko lekuren batekin.

Euskal herritarren %35,2k aurreko belaunaldietako senide guztiak euskal herrian jaioak dituzte.

Euskal herritik kanpoko jatorri nagusia Espainia da. Ondoren, Ekuador, Kolonbia, Errumania eta Dominikar Errepublika datoz.

Joera ikusita, aniztasunak handitzen jarraituko da aurrerantzean ere.

EUSKAL HERRITARREN ANIZTASUNAREN AZTARNAK GURE DEMOGRAFIAN

Page 17: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

3.ATALA

JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO HAINBAT DATU

Page 18: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO HAINBAT DATU

LAGUNARTEAN

* Espainiako eta Frantziako estatuetako gainerako herri eta nazioetakoak

FAMILIAN

LANTOKIAN ERAIKINEAN

Zure familian, irakurriko dizkizudan jatorri hauetako pertsona Asko dago, Gutxi edo Bat ere ez? Eta lagunartean? Eta zure lantokian? Eta zure eraikinean?

Page 19: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

OROTARA

* Espainiako eta Frantziako estatuetako gainerako herri eta nazioetakoak

JATORRI HORIETAKO "ASKO" DITUZTENEN EHUNEKOAK

Nafar jatorrikoak (Nafarroan soilik

galdetu zen)Euskal

jatorrikoakEspainiar/Frantziar

jatorrikoak*Beste toki

batzuetakoakFamilian 78,8 63,4 38,4 10,1Lagunarteetan 90,5 80,8 41,2 15,2Lantokian 87,2 73,5 37,7 11,6Eraikinean (etxeetan) 93,7 73,5 33,1 8,2Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO HAINBAT DATU

Page 20: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

BIKOTE BARRUKO JAIOLEKU ANIZTASUNAREN INGURUAN

JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO HAINBAT DATU

Page 21: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Lagunartea da edozein jatorri duten pertsonekin harremanak izateko espazio nagusia. Euskal Herriko jatorria duten pertsonekin harremanak ugariagoak dira lantokietan eta eraikinetan, familia barruetan baino. Euskal Herritik kanpoko jatorria duten herritarrekin (espainiar, frantziar zein beste edozein), eraikinetan izaten da harreman gutxien, famili barruan baino gutxiago.

Bikoteen osaerari erreparatuz, hor ere argi ikusten da aniztasuna handitzeko joera. Egungo bikoteen %22,4 bikote mistoek osatzen dituzte.

JATORRI UGARITAKO HERRITARREN ARTEKO ELKARBIZITZARI BURUZKO HAINBAT DATU

Page 22: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

4.ATALA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 23: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

HANDIK ETA HEMENDIK ETORRITAKOEKIKO SINPATIA INDIZEAK, IKUSPEGI OROKORRA

Sinpatia Indizeak (SI) zenbaki bakarrean laburbiltzen du herritarrek kolektibo batekiko sentitzen duten sinpatia maila. Argibide gehiagorako, ikus metodologia oharrak.

Page 24: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Jatorri jakin bateko kolektiboko kideen kopurua handia den neurrian eta Euskal Herrian denbora gehiago daramaten neurrian, Sinpatia Indizeak positiboa izateko joera hartzen du.

Hau da, jatorri ezberdineko jendearen arteko kontaktuak eta harremanak sendotu ahala, konfiantza eta sinpatia handitu egiten dira.

Adierazgarria da Marokoko jatorria dutenekiko jarrera zein desberdina den Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian. Ipar Euskal Herrian haien presentzia handiagoa izan da historikoki, ohituagoak daude elkarrekin bizitzen, eta Sinpatia Indizea positiboa da. Aldiz, Hego Euskal Herrian horiek dituzte Sinpatia Indizerik negatiboenak.

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 25: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK/PROFILA

Azterketan apur bat gehiago sakontzeko, Sinpatia Indizean oinarrituta, jarrera irekiena dutenen profila zehaztuko dugu. Jatorri guztiak kontuan hartuta atera dugu profil orokorra, eta gure begirada alderdi kritikoenetan jarriz, sinpatia maila apalenak jaso dituzten bi migratzaile-kolektiboen datuei helduta sortu ditugu grafikoak, Marokotik etorritakoena batetik (-13,7ko Sinpatia Indizea orokorrean) eta Errumaniatik etorritakoena bestetik (-13,2ko Sinpatia Indizea). Herritarrek bi kolektibo horien inguruan eman dituzten iritzietan, beste kolektiboei buruzkoetan ageri diren joera berdinak edo antzekoak antzematen dira, baina indar handiagoz.

Jarrera irekiagoa izaten dute gazteek, Iparraldekoek, Euskal Herrira azken 15 urteetan iritsitakoek, ikasleek edo bere kontura lan egiten dutenek lan, goi mailako ikasketak dutenek, ezkerrekoek eta PSE/PSN/PSF-ren eta are gehiago EH Bildu/EH Bai alderdien aldeko botoa eman dutenek.

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 26: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Taula gurutzatuetan, jatorrien araberako sinpatia/antipatia sentimenduak hainbat aldagairen arabera nola aldatzen diren ikusi dezakegu. Azpimarra dezagun batez bestekoekin ari garela eta kolektiboak ez direla homogeneoak. Ohar hori eginda, hona hemen datuetan aipagarriak iruditu zaizkigun hainbat joera orokor:

Belaunaldi gazteagoek, oro har, sinpatia handiagoa adierazten dute migratzaileekiko zaharragoek baino.

Migratzaileekiko Sinpatia Indizeak, adinaren arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 27: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Ipar Euskal Herrikoek sinpatia handiagoa adierazten dute Hego Euskal Herrikoek baino. Aldeak adierazgarriak eta oso handiak dira. Hain zuzen ere, aldagai honen araberakoak dira migratzaileekiko sinpatia aztertzerakoan aurkitu ditugun alderik handienak.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, herrialdearen arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 28: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Oro har, Frantziako eta Espainiako beste herri eta nazioetatik etorritakoekiko sinpatia maila handiagoa adierazten dute ama hizkuntza gaztelania edo frantsesa izan dutenek. Lehen hizkuntza euskara izan dutenek, berriz, gainerakoek baino sinpatia handiagoa adierazten dute mundu zabaletik etorri izan diren migratzaileekiko.

Azken 15 urteotan Euskal Herrira etorritako migratzaileek sinpatia gehiago dute gainerako migratzaileekiko, bertan jaiotakoek edo 15 urte baino gehiago bertan daramatenek baino.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, elkarrizketatuen jatorriaren arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 29: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Oro har, ikasketa maila apaleneko herritarrek adierazten dituzte migratzaileekiko sinpatia mailarik apalenak. Ikasketa mailan gora egin ahala, gora egiten dute migratzaileekiko sinpatia sentimenduek.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, ikasketa mailaren arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 30: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Etxeko lanetan dihardutenek adierazten dute migratzaileekiko sinpatia mailarik apalena. Erretiratuak ere batez bestekoaren azpitik azaltzen zaizkigu. Aitzitik, ikasleek eta norbere kontura lanean dihardutenek adierazten dute sinpatia maila handiena.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, jarduera nagusiaren arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 31: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Euren burua ezkerrean kokatzen dutenek jarrera abegikorragoa dute Espainiako eta Frantziako estatuetatik kanpo etorritako migratzaileekiko, euren burua eskuinean kokatzen dutenek baino.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, eskuin-ezker ardatz politikoan norberak hartzen duen tokiaren arabera

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 32: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

PSE-PSN-PSF alderdiei eta, batez ere, EH Bildu-EH Bai alderdiei botoa eman dietenek jarrera abegikorragoa dute Euskal Herritik kanpo etorritako migratzaileekiko, Espainiako/Frantziako eskuineko alderdiei bozka eman ohi dieten herritarrek edo EAJri eta Geroa Bai-ri eman ohi dietenek baino.

Migratzaileekiko sinpatia indizeak, botoa zein alderdiri emango lioketen aintzat hartuta

ONDORIOAK/PROFILA

ZENBAIT JATORRITAKO HERRITARREKIKO SINPATIA MAILA

Page 33: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

5.ATALA

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 34: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

HERRITARREN LEHEN HIZKUNTZA

Lehen hizkuntza(k)* Maiztasuna Ehunekoak (%)

Euskara 314 15,6Gaztelania/Frantsesa 1.492 74,1Euskara eta Gazt/Fr 84 4,2Euskara eta beste hizkuntza bat 5 0,3Gazt/Fr eta beste hizkuntza bat 19 0,9Euskara, Gazt/Fr eta beste hizkuntza bat 1 0,1Beste hizkuntza bat 99 4,9Guztira 2.014 100,0Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

* V Inkesta Soziolinguistikoaren arabera (2011an egina), %79,7 dute erdara lehen hizkuntza, euskara %15,4k eta euskara eta erdara %4,9

Page 35: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Norbere lehen hizkuntza “beste bat” izan denean, zein?

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 36: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKARA, GAZTELANIA ETA FRANTSESA EZ BESTE JATORRIZKO LEHEN HIZKUNTZEN ERABILERA GAUR EGUN

EUSKARA, GAZTELANIA ETA FRANTSESA EZ DIREN JATORRIZKO GAINERAKO HIZKUNTZEN ERABILERA (LEHEN HIZKUNTZEN ARTEAN “BESTE BAT” ERE BADUTENEI GALDETU DIEGU SOILIK)

Maiztasuna Ehunekoak (%) Bai, nire herrikideekin edo familiarekin hitz egiten dut 122 85,2

Erabili nahiko nuke, baina ez dut norekin hitz egin 14 9,9

Ez, nahiago dut ez erabili 7 5,0

Guztira 143 100,0

Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

Oharra: 24 elkarrizketatuk (lagin osoaren %14,4) ez dute jakin galdera horri zer erantzun edo nahiago izan dute ez erantzun. Taula honetako emaitzak galderari erantzun diotenei dagozkie..

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 37: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

KULTURA ANIZTASUNAREN PRESENTZIARI BURUZKO IRITZIAK

Ehunekoak “Oso ados” + “ados” daudenen batuketari dagozkie

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 38: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

KULTURAREN ETA HIZKUNTZAREN IKUSPEGITIK MIGRATZAILEEI ESKATU BEHARKO LITZAIEKEENARI BURUZ HERRITARREK DITUZTEN

IRITZIAK

Ehunekoak “Oso ados” + “ados” daudenen batuketari dagozkie

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 39: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Euskal Herriko bost biztanletatik lauk (%79,0k) erdara dute lehen hizkuntza. Herritar horiek honela banatzen dira: %74,1ek gaztelania edo frantsesa dute lehen hizkuntza eta %4,9k beste hizkuntza bat.

Beste hizkuntza bat dutenen artean, askotarikoak dira hizkuntza horiek. Inkesta honetan detektatutako 4 nagusiak hauek izan dira: galegoa edo portugesa, errumaniera, arabiera eta ingelesa.

Euskara lehen hizkuntza dutenak %15,6 dira eta euskara eta beste bat edo batzuk dituztenak %4,6.

Euskara edo gaztelania/frantsesa ez den beste hizkuntza bat dakitenen gehiengoak erabiltzen du (%85,2k) hizkuntza hori senide edo herrikideekin, eta beste %9,9k erabili nahiko lukete, baina ez dute norekin.

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

Page 40: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Euskal herritarren gehiengoa eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoa da (%93,2). Baita administrazioak kultura baino gehiago bultzatzearen aldekoa ere (%64,2). Gehiago zehazten denean, ordea, aldeko jarrerak nagusi jarraitzen badu ere, aldekotasuna jaitsi egiten da. Hezkuntzan sisteman hemen bizi diren beste kolektiboetako hizkuntzek eta kulturek tokia eduki beharko luketela pentsatzen dute %56,3k.

Migratzaileei zer eskatu beharko litzaiekeen galdetzean, gaztelania edo frantsesa ikasi beharko luketela da eskaera nagusia (%80,2), eta oso hurbil daude beste bi eskaera: haien hizkuntza mantentzea (%79,1) eta hemengo kultura eta ohiturak bereganatzea (%78,8).

5 puntu behera egiten du haien kultura eta ohiturak mantentzeko eskaerak (%74,4), eta bereziki behera egiten du euskara ikasteko eskaerak (%53,2).

HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA EUSKAL HERRIAN GAUR, ETA HORREN INGURUKO JARRERA ETA IRITZIAK

ONDORIOAK

Page 41: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

6.ATALA

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 42: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ZERK DEFINITZEN DUEN NORTASUNA. IRITZIAK

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 43: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

NONGOA SENTITZEN ZARA, NEURRI BATEAN EDO BESTEAN?KOPURUA EHUNEKOA

Euskal herritarra 1.391 69,1Espainiarra/Frantziarra 1.081 53,7Nafarra 301 14,9Ekuadortarra 17 0,9Kolonbiarra 16 0,8Dominikarra 13 0,7Errumaniarra 13 0,6Boliviarra 7 0,3Perutarra 6 0,3Argentinarra 5 0,2Senegaldarra 5 0,2Marokoarra 5 0,2Espainiarra (Ipar EH-an) 4 0,2Brasildarra 4 0,2Frantziarra (Hego EH-an) 4 0,2Nikaraguarra 4 0,2Poloniarra 4 0,2Alemaniarra 3 0,2Kantabriarra 3 0,1Gaztelarra 3 0,1Galiziarra 3 0,1Aljeriarra 3 0,1Katalana 3 0,1Pakistandarra 3 0,1Kubatarra 2 0,1Ingelesa 2 0,1Portugaldarra 2 0,1Berberea 2 0,1Suitzarra 2 0,1

KOPURUA EHUNEKOA

Nigeriarra 2 0,1

Gambiarra 2 0,1

Errusiarra 2 0,1

Italiarra 2 0,1

Bulgariarra 2 0,1

Bretoia 1 0,1

Errioxarra 1 0,1

Mexikarra 1 0,1

Ghanatarra 1 0,1

Andorratarra 1 0,0

Asturiarra 1 0,0

Hondurastarra 1 0,0

Mongoliarra 1 0,0

Nepaldarra 1 0,0

Ukrainarra 1 0,0

Mauritaniarra 1 0,0

Sahararra 1 0,0

Txiletarra 1 0,0

Belgikarra 1 0,0

Venezuelarra 1 0,0

Bosniarra 1 0,0

Txinatarra 1 0,0

Gaskoia 1 0,0

Vietnamdarra 1 0,0

Biarnesa 1 0,0

Eskoziarra 1 0,0

Ginearra 1 0,0

Andaluziarra 1 0,0

Okzitaniarra 1 0,0

Reuniondarra 1 0,0

GUZTIRA 2.943 100,0

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 44: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

FRANTZIAKO/ESPAINIAKO ESTATUKO BESTE ZONALDE BATEKOA SENTITZEN ZARA?

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 45: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

IDENTITATEEN UZTARKETA

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 46: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

IDENTITATEEN UZTARKETA HERRIALDEKA

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 47: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ZER DA EUSKAL HERRIA?

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 48: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Euskal herritarren iritziz, nortasun kolektiboa sortzeko garaian, neurtutako lau faktoreak garrantzitsuak dira, batez ere borondatea.

Euskal herritarren artean dauden nortasun kolektiboak askotarikoak dira eta are askotarikoagoak dira horien artean izaten diren artikulazioak.

Euskal Herrian identitate kolektibo nagusia euskal herritar eta espainiar/frantziar sentitzen direnena da (%33,2). Pixka bat atzerago datoz soilik euskal herritar sentitzen direnak (%28,6), eta ondoren, alde handi samarrarekin, soilik espainiar/frantziar sentitzen direnak (%10,6).

Euskal herritarra da EAEn “erosoena” den identitatea, eta identitate hori oinarri hartuta, beste batzuekin artikulatu daiteke edo ez. Nafarroa Garaian nafar identitatea bihurtzen da oinarri, eta Ipar Euskal Herrian frantziar identitatea.

Herrialde guztietan, Nafarroa Garaia kenduta, bi identitate nagusiek %70 baino gehiago biltzen dute. Nafarroa Garaian, 3 nortasun nagusiak batuta ere ez dira kopuru horretara iristen.

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

Page 49: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

Euskal herritarren %45,2ren iritziz, Euskal Herria zazpi herrialdeez osatua dago. Beste %31,7ren ustez, EAEra mugatzen da.

Emaitza horiek identitate ezberdinen arabera aztertuta, lehen aukera nagusi da soilik euskal herritar, euskal herritar eta nafar, inongoak ez eta beste estatu/nazio batekoak sentitzen direnen artean.

Bigarren aukera, berriz (EAE izango litzateke Euskal Herria), nagusi da beste nortasun kolektiboak dituztenen artean, hau da, nafar eta espainiar, soilik nafar, soilik espainiar/frantzia eta euskal herritar eta espainiar/frantziar sentitzen direnen artean.

Esandakoaz gain, azpimarragarriak diren beste bi datu: nafar eta espainiar sentitzen direnen artean, %16,8k uste dute Euskal Herria asmakeria bat dela, eta beste estatu/nazio bateko sentimendua dutenen artean %10,1ek ez dakite zer den Euskal Herria.

NORTASUN KOLEKTIBOAK GAUR EGUNGO EUSKAL HERRIAN

ONDORIOAK

Page 50: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

7.ATALA

JATORRI ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 51: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

ZENBAIT POLITIKAREN ERAGINA ELKARBIZITZAN (ASKO+NAHIKO)

Page 52: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

HERRITARTASUNAREN AITORTZARAKO ESKUMENAK ETA BERAU LORTZEKO BALDINTZAK

NAZIOTASUNAREN, ATZERRITARTASUNAREN ETA ASILOAREN INGURUKO ESKUMENA NORK IZAN BEHARKO LUKEEN

Maiztasuna Ehunekoak (%) Frantziako/Espainiako estatuek 776 39,0

EAE-NFK-Lurralde elkargoak 889 44,7

EH osoko erakunde propio batek 323 16,2

Guztira 1.987 100,0

Iturria: Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

Oharra: 282 elkarrizketatuk (lagin osoaren %14,1) ez dute jakin galdera horri zer erantzun edo nahiago izan dute ez erantzun. Taula honetako emaitzak galderari erantzun diotenei dagozkie.

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 53: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

HERRITARTASUNAREN AITORTZARAKO ESKUMENAK ETA BERAU LORTZEKO BALDINTZAK

Hemengo herritartasuna izateko honako baldintza hau eskatzearen inguruko adostasun maila: Guztiz ados eta ados %

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 54: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRITARREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

HEMEN BIZI DIREN PERTSONA GUZTIEK ESKUBIDE ETA BETEBEHAR BERDINAK IZAN BEHARKO OTE LITUZKETEN

Maiztasuna Ehunekoak (%) Bai, guztiek 1.708 86,9 Ez 259 13,1Guztira 1.967 100,0Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”

Oharra: 47 elkarrizketatuk (lagin osoaren %2,3) ez dute jakin galdera horri zer erantzun edo nahiago izan dute ez erantzun. Taula honetako emaitzak galderari erantzun diotenei dagozkie.

GUZTIEK ESKUBIDE BERBERAK IZAN BEHARKO EZ LITUZKETELA USTE DUTENEN USTEZ, ESKUBIDEEN JABE NORK IZAN BEHARKO LUKEEN

Maiztasuna Ehunekoak (%) Ez. Soilik Euskal Herriko herritarrak direnek 30 14,8 Ez. Soilik Espainiako/Frantziako herritarrak direnek 138 67,6 Ez. Soilik Europako Batasuneko herritarrak direnek 36 17,7Guztira 204 100,0Iturria: UPV/EHU eta Aztiker, “Euskal Herritarren identitate aniztasuna: iritziak, pertzepzioak eta jarrerak 2013”Oharra: 55 elkarrizketatuk (lagin osoaren %21,3) ez dute jakin galdera horri zer erantzun edo nahiago izan dute ez erantzun. Taula honetako emaitzak galderari erantzun diotenei dagozkie.

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 55: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRITARREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

Pertsona horiek, zehazki, honako eskubide hau izan beharko ote luketen: Baiezkoen %. Guztiei eskubide berak onartu ez dizkietenei soilik egin zaie galdera hau

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 56: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIOAK

Politika mota batzuei besteei baino eragin handiagoa aitortzen zaie elkarbizitzari dagokionez. Horrela, politika sozial eta ekonomikoek eragiten dute gehien (%74,3ren ustez, asko edo nahiko eragiten dute), eta ondoren lan esparruko politikek (%69,8). Eragina badute, baina besteak baino gutxiago, segurtasun arloko politikek (%55,9).

Herritartasunaren aitortza nork egikaritu beharko lukeen galdetuta, gehiengo zabalak egungo egiturak aipatu dituzte (%83,7k).Dena dela, gehiago dira eskumen horiek hurbileko egituren esku uztearen aldekoak. Horrela, %44,7k eskualde mailako erakundeak aipatu dute. Beste %39,0ren iritziz, estatuek eduki beharko lukete eskumen hori. Eta, azkenik, %16,2k esan dute Euskal Herri osoko erakunde propio batek eduki beharko lukeela.

Herritartasuna lortzeko neurtutako baldintza guztien artean, hauek bildu dute adostasun gehien : denbora jakin batez hemen bizitzea (%79,4) eta hemen lan egitea (%74,7). Aldekotasun gutxiago jaso dute, berriz, arbasoak hemengoak izateak (%33,1), euskaraz hitz egiteak (%38,9) eta hemen jaioa izateak (%44,1).

ANIZTASUNAREN KUDEAKETA

Page 57: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

8.ATALA

ONDORIO OROKORRAK

Page 58: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIO OROKORRAK

Euskal Herritarren gehiengoak bertan bizitzen jarraitzeko gogoa du (%89,7).

Gurasoen eta aitona-amonen jatorriari erreparatuz, euskal herritarren gehiengoak (%52,6k, gutxienez) familia-harremana du euskal herritik kanpoko lekuren batekin.

Jarrera irekiagoa izaten dute gazteek, Iparraldekoek, Euskal Herrira azken 15 urteetan iritsitakoek, ikasleek eta bere kontura egiten dutenek lan, goi mailako ikasketak dituztenek, ezkerrekoek eta PSE/PSN/PSF-ren eta are gehiago EH Bildu/EH Bai alderdien aldeko botoa eman dutenek.

Euskal herritarren gehiengoa eremu pribatuan norbere kultura mantentzeko eskubidearen aldekoa da (%93,2). Baita administrazioak kultur bat baino gehiago bultzatzearen aldekoa ere (%64,2). Gehiago zehazten denean, ordea, aldeko jarrerak nagusi jarraitzen badu ere, aldekotasuna jaitsi egiten da. Hezkuntza sisteman hemen bizi diren beste kolektiboetako hizkuntzek eta kulturek tokia eduki beharko luketela pentsatzen dute %56,3k.

Page 59: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

ONDORIO OROKORRAK

Euskal herritarren %45,2ren iritziz, Euskal Herria zazpi herrialdeez osatua dago. Beste %31,7ren ustez, EAEra mugatzen da

Herritartasuna lortzeko neurtutako baldintza guztien artean, hauek bildu dute adostasun gehien : denbora jakin batez hemen bizitzea (%79,4) eta hemen lan egitea (%74,7). Aldekotasun gutxiago jaso dute, berriz, arbasoak hemengoak izateak (%33,1), euskaraz hitz egiteak (%38,9) eta hemen jaioa izateak (%44,1).

Euskal Herritarren iritziz, hemen bizi diren pertsona guztiek eskubide eta betebehar berdinak izan beharko lituzkete. Hori pentsatzen duten inkestatuen %86,9k.

Page 60: EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE ANIZTASUNA,2013 · 2014-10-09 · 4. atala: zenbait jatorritako herritarrekiko sinpatia maila 5. atala: hizkuntza eta kultura aniztasuna euskal herrian

EUSKAL HERRITARREN IDENTITATE

ANIZTASUNA,2013

IRITZIAK, PERTZEPZIOAK ETA JARRERAK