etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako,...

24
Merkatu Zaharrari atarramentu ona ateratzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi du Erandioko Udalak. 6 Lamiakoko ibarrean zeuden hondakinak kendu egin ditu Leioako Udalak; Eguzkik eman zuen egoeraren berri. 7 Gerra Zibilak Berangon eragindako hainbat kontuz berba egingo dute eguenean, hilaren 21ean, Berangoetan. 10 Gorlizko Mendibike Martxaren 26. ekitaldia antolatuko du Mendibike txirrindulari-elkarteak, domekan. 18 Musika, mugak gaindituz Sopela Kosta Fest jaialdian doako jarduera ugari egongo dira, eguenetik zapatura bitartean; udaletxeko plazan, gehienak. 8 Olatuetatik harago HERRIZ HERRI SOPELA 103. zenbakia 2017ko irailaren 21 etik irailaren 27ra arte Demokrazia, legeak eta erabakitzeko eskubidea gogoan hartu ditu, sakon, Iñaki Frierak. 22-23 Uribekostarren udako argazkien artetik zeintzuk dituzu gogokoen? Eman botoa... 16-17 Getxoko Folk Jaialdiak 10 ikuskizun eskainiko ditu Areetako Xake plazan. Musika-eskolan, ostera, umeentzako saio bat egongo da. 11 ArgIHIzkiak lehiaketaren sariak banatuko dituzte irailaren 28an, 19:30ean, Algortako Azebarri kultur elkartean; bertan kusi ahal izango da erakusketa ere, urriaren 1era arte. 11 KULTURA URIBE KOSTA Eta irabazleak dira... © MARA

Transcript of etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako,...

Page 1: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Merkatu Zaharrari atarramentu ona ateratzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi du Erandioko Udalak. ▸6

Lamiakoko ibarrean zeuden hondakinak kendu egin ditu Leioako Udalak; Eguzkik eman zuen egoeraren berri. ▸7

Gerra Zibilak Berangon eragindako hainbat kontuz berba egingo dute eguenean, hilaren 21ean, Berangoetan. ▸10

Gorlizko Mendibike Martxaren 26. ekitaldia antolatuko du Mendibike txirrindulari-elkarteak, domekan. ▸18

Musika, mugak gaindituz

Sopela Kosta Fest jaialdian doako jarduera ugari egongo dira, eguenetik zapatura bitartean; udaletxeko plazan, gehienak. 8

Olatuetatik haragoherriZ herri SopeLa

103. zenbakia2017ko irailaren 21etik irailaren 27ra arte

Demokrazia, legeak eta erabakitzeko eskubidea gogoan hartu ditu, sakon, Iñaki Frierak. 22-23

Uribekostarren udako argazkien artetik zeintzuk dituzu gogokoen? Eman botoa... 16-17

Getxoko Folk Jaialdiak 10 ikuskizun eskainiko ditu Areetako Xake plazan. Musika-eskolan, ostera, umeentzako saio bat egongo da. ▸11

argihizkiak lehiaketaren sariak banatuko dituzte irailaren 28an, 19:30ean, Algortako Azebarri kultur elkartean; bertan kusi ahal izango da erakusketa ere, urriaren 1era arte. 11

KULTUra UriBe KoSTa

Eta irabazleak dira...

© M

ARA

Page 2: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Herriak

Datorren urteko udal aurre-kontuak osatzeko kontsul-ta-prozesua hasi du Getxoko Udalak. Hala, urriaren 1era

bitartean, auzokideek udal-eskume-nekoak diren proposamenak aurkez-tu ahal izango dituzte, betiere ondoko arlo hauei lotutakoak: Kultura, Euska-ra, Berdintasuna, Gazteria, Ingurume-na, Babes Zibila, Segurtasuna, Gizar-te Zerbitzuak eta Hirigintza, Obrak eta Zerbitzuak. Horretara, Udalak milioi bat euroko diru-saila bideratu du.

Proposamenek teknikoki eta eko-nomikoki bideragarriak izan beharko dute, bertako herritar guztien interesa eta onura lehenetsi beharko dute, eta ez dute legez kontrako, difamaziozko zein diskriminazioko edukirik izan beharko. Amaia Agirre Herritarren Partaidetza-

rako zinegotziak gogorarazi du propo-samenak honako pertsona hauek egin ditzaketela: «Getxon erroldatuta da-goen 16 urtetik gorako edozein herrita-rrak; bertoko erakundeen erregistroan izena emanda duen edozein erakun-dek; helbide soziala edo establezimen-du iraunkorra Getxon daukan edozein elkartek, fundaziok, sindikatuk, en-presen elkartek, profesionalen elkar-gok, zuzenbide publikoko korporaziok edo bestelako erakundek, baldin eta nortasun juridikoa esleitu bazaie, an-tolamendu juridikoarekin bat etorriz».

Ideiak aurkezteko azkenengo egu-na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek azter-tuko dute herritarren proposamenen

bideragarritasun teknikoa eta eko-nomikoa. Behin prozesua amaituta, herritarrentzako itzulketa-txostena egingo da; bertan, hartutako propo-samen eta erabakien arrazoiak azal-duko dituzte. Partaidetza bidezko udal-aurrekontuak sakonago ezagu-

tzeko, hainbat aurkezpen egiten da-bil Udala; azkenengoa, hilaren 21ean izango da, eguenean, Gobela ikasto-lan, 19:00etan. Gainera, udalerriko Bi-garren Hezkuntzako ikastetxeetan ere saio informatiboak egitea aurreikusi dute udal-arduradunek.

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesua martxan ipini dute

Getxo

Hainbat modutan helarazi ahal izango dira iritziak, berbarako postontzien bidez.

auzokideek euren proposamenak eman ahal izango dituzte egunotan; horretarako, Udalak hiru postontzi ipini ditu Algortako, Areetako eta Bidezabaleko metro-geltokien ondoan. Modu berean, zenbait aurkezpen egingo dituzte.

Fadura kirol-parkearen prozesua, zalantzan

Fadura kirol-parkea diseinatze-ko esleipenaren bigarren faseko plegua kaleratu du Getxo Kiro-

lakek; berori salatu du EH Bilduk, «al-dez aurretik aukeratutako» enpresa bat kontratatzera bideratuta dagoela iritzita. Hori dela eta, bigarren fasea-ren esleipena bertan behera uztea es-katu dute. Koalizio abertzaleak deito-ratu du esleipena lortzeko enpresek «beharrezkoak ez diren» hainbat es-kaera bete behar dituztela, berbarako hiri eta arkitektura-diseinuari lotuta-ko partaidetza-prozesuetan nazioko eta nazioarteko esperientzia izatea eta parte-hartzea ahalbidetuko duen soft-ware propioa garatu izana. Horren ha-rira, uste dute baldintzok «beharrez-

koak ez diren zailtasunak» jartzen dituela, Getxoko enpresen «kaltera-ko». Ostera, Getxo Kirolakek aintza-kotzat hartu du prozedura ireki bat lizitatzea, teknikariek proposatzen di-tuzten behar guztiakaz. «Herriarentzat proiektu estrategikoa denez, erakun-dearen helburua da proiektuaren ga-rapen ona bermatzea», azaldu du. Ho-rrez gainera, arduradunek uste dute oso garrantzitsua dela enpresa lizita-tzaileak «goi-mailakoak» izan daite-zela ziurtatzea. Bestalde, euskararen erabilerari dagokionez, EH Bilduk dei-toratu du pleguetan ez dela euskara kontuan hartzen: «bitxia da oso he-rritarrekin harremanetan ibili behar-ko den enpresari euskararen inolako eskakizunik ez egitea». Horri erantzu-nez, Getxo Kirolakek iragarri du las-ter hasiko den parte-hartze prozesuan euskara erabiltzeko eskubidea berma-tuko dela, «Fadurako garagardotegi zaharreko eraikina berritzeko izanda-ko prozesuan egin den bezala».

eh Bilduk esleipenaren bigarren faseko plegua kritikatu eta bertan behera uztea eskatu du.

Page 3: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

32017ko irailak 21 | irailak 27

Getxo

Galeako gotorlekua berresku-ratzeko Getxoko Udalak era-bil zezakeen 1 milioi euroko diru-laguntza jasotzeko au-

kera galdu dela salatu du PPk, “Gober-nu-taldearen utzikeriagatik”. Azaldu dutenez, joan den uztailaren 19an Es-painiako Ondare Historikoa Babesteko diru-laguntzak jasotzeko epea zabaldu zuen Espainiako Gobernuak, eta abuz-tuaren 17ra arte egin zitekeen eskaera. Ostera, Getxoko Udalak ez du inolako eskaerarik egin. “Gotorlekua Ondare Historiko gisa dago katalogatuta eta Ondarearen zerrenda gorrian sartu du Hispania Nostra Elkarteak, eraikina kontserbatze egoera tamalgarrian da-goelako”, azaldu du Eduardo Andrade bozeramaile popularrak. Horri eran-tzunez, Gobernu-taldeak azaldu du ez zuela laguntza hori eskatu denbo-ra tarte horretan “zaila” zelako beha-rrezkoak ziren hitzarmen-politikoak adostea; dena dela, hurrengo deialdiak kontuan hartuko dituztela iragarri dute agintariek. Modu beran, gogoratu dute proiektua EHUgaz elkarlanean hasita-ko egitasmoa dela, Begoñako galerie-tan egin duten legez.

Galeako gotorlekua zaharberritzeko laguntza galdu dela salatu duteGetxoko Gobernu-taldeak azaldu du deialdiak iraun zuen denbora-tartean «zailtasunak» zeudela beharrezkoak ziren hitzarmen-politikoak lortzeko.

Galeako gotorlekua berreskuratzeko eta balioesteko proiektua onartu zuen Udalak urtarrilean.

Getxoko Udalak udalerriko familiei eskaintzen dizkien diru-laguntzen

eskaerak aurkez daitezke daborduko, urriaren 17ra arte. Laguntza horiek hasi berri den ikasturtean seme-ala-ben eskolatzeko gastuak ordaintzeko dira; horretara, 150.000 euro bideratu-ko ditu Udalak, denera.

Diru-laguntzok gutxienez 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera erroldatu-ta dauden herritarrek eskuratu ahal izango dituzte. Era berean, antzinata-sun berean eskolatutako eta errolda-tutako adingabeko seme-alabak izan behar dituzte, haur-hezkuntzako biga-rren ziklotik (hiru urte) DBH mailara artean (hori barne) ikasten daudenak.

Eskaera bakarra izapidetu ahal izango da seme edo alaba bakoitze-ko. Eskaerak osorik beteta aurkeztu beharko dituzte, Herritarren Arretara-ko Bulegoetako batean edo Getxoko Udalaren erregistro telematikoan. In-primakia eskuragarri dago Herritarren Arretarako bulegoetan eta Getxoko Udalaren webgunean.

info+: www.getxo.eus

Hezkuntza-gastuetan laguntzeko 150.000 euro emango dituzte

Gaurko egunkarietan be-rriz ere irakur dezake-gu aurten EAEko oga-sunak uste baino diru

gehiago ari direla biltzen (datu hau urte amaieran konfirmatu beharrekoa da). Jarraian nire bu-ruari galdetu diot diru hori zer-tan gastatu ahal dugun eta ditu-gun beharren zerrenda luze bat etorri zait burura. Baina jarraian ere gogoratu dut Eusko Jaurla-ritzak eta Aldundiek hitz eman dutela uztailaren 11n Rajoyren gobernuak, EAJren botoari es-ker, ezarritako «gastu-araua» izenekoa beteko dutela.

Akordioan zera adostu zuten, administrazio guztien (eta beraz, baita Hego Euskal Herrikoen) aurrekontua gehienez %2,4 no-minala haziko dela 2018an. Ala-baina, gastu-arauak esan nahi du euskal erakundeek ezin izan-go dutela gastua gehitu, ez eta diru-sarrera nahikoak badituzte ere. Gauza bera gertatuko litza-teke ondorengo urteetan. Espe-ro baino sarrera handiagoak iza-nez gero, zor publikoaren ordain aurreratura bideratu beharko li-rateke; honek inbertsio soziala haztea galaraziko luke.

Betidanik esan izan digute Ekonomi-Itunak euskal erakun-deei diru-sarrerak beren esku izateko aukera ematen diela, zertan gastatu erabakitzeko. Haatik, gastu-araua horren aur-kakoa da.

Agerian geratzen da ere Eus-ko Jaurlaritzak jarraitu egingo duela politika neoliberalak, doi-kuntzak eta murrizketak aplika-tzen. PPk estatu mailan ezartzen duen eredu antisozial bera.

Eta gainera gizarteari saldu nahi izatea «akordio» hori alde-bikotasunaren fruitu dela adar jotze hutsa da. Nolanahi ere age-rian uzten du ustezko aldebiko-tasunaren mamia: Madrilek in-posatzen duena onartzea.

ELAk indar politiko progre-sistei eskatzen die akordio hau arbuia dezatela.

Gure autogobernua saltzen ari dira

iTZiar LarraZaBaL GardeaZaBaLELAko eskualde-arduraduna

Maratila

Page 4: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 274

Sei hilabete igaro dira lehengo Itzubaltzeta gaztetxe sutea izan zenetik. Ordutik, gune autoges-

tionatua zegoen orubea hutsik dago, ez dago pabiloien arrastorik. Hori dela eta, bere garaian auzoko gazte asko-ren topagunea izandako eraikina oroi-tzeko eguna egingo dute zapatuan, hi-laren 23an, Itzubaltzeta/Romon.

Eguerdiko 13:30ean txupina bota-ko dute gaur egun gaztetxea dagoen «Etxe merkea»-ren parean. Jarraian, Errekagane kalera hurbilduko dira, Itzubaltzeta gaztetxea zena gogora-tzeko ekitaldia egiteko. Horren os-tean, 15:00ak aldera, bazkaria egingo dute elizaren arkupetan; horretarako txartelak erosteko azkenengo eguna eguena izango da, Mona tabernan eta institutuan. Gosea ase ostean, bingo musikatuak alaituko du giroa. Ondo-ren, poteoa hasiko dute kalerik kale eta tabernaz taberna, 18:30etik aurre-ra. Tragoxkak edan bitartean, jolasak egingo dituzte; horrez gainera, uda-lerriko musika-jartzaile gazteek mu-

sikaz poztuko dute poteoa. Egunari amaiera emateko, «gazte ordua» egin-go dute Andros eta Topa tabernetan, 01:00 eta 02:00 bitartean.

itzubaltzeta gaztetxearen lanaItzubaltzeta gaztetxeko kideek egin-dako lana babestu dute Getxoko Udal-batza osatzen duten ia alderdi politiko denek, PPk izan ezik. Joan den apiri-laren 19an erre ziren gune autogestio-natua zegoen pabiloiak, eta udal-talde gehienek adierazi dute eraikin berri bat eraikitzea gogoko luketela, popu-larrek proposatutako ibai-parkearen aurretik.

Itzubaltzeta gaztetxea oroitzeko eguna, zapatuan

Mesedeetako Andra Maria-ren jaiek hankaz gora ipi-niko dute Areeta aste-a-kabuan. Izan ere, hilaren

22tik 24ra bitartean, auzokide denek kaleak hartuko dituzte bertoko Jai Ba-tzordeak antolatutako askotariko jar-duerez gozatzeko. Hala, hiru egunez, adin denentzako hamaika ekitaldi izango dira aukeran. Ohi legez, Esko-letako plaza eta Adiskidetasun kalea izango dira festetako gune nagusiak. Getxoko Udalak eraso sexisten kontra-ko kanpaina indartuko du jaiek iraun-go duten bitartean; gainera, Udal-tzaingoak ohiko operatiboa martxan ipiniko du, ahal den neurrian, istilu-rik jazo ez dadin eta adingabekoei al-kohola ematea ekiditeko. Bestalde, Areetako tabernek ordu eta erdi be-randuago itxi ahal izango dute, bari-kuan eta zapatuan.

Areetakoak ere, jaien lekuko izateko prestMesedeetako andra Mariaren jaiak ospatuko dituzte barikutik domekara bitartean, Areetan. Ohi den legez, askotariko jarduerak egongo dira denen gozatzeko.

Barraskiloen lehiaketa gastronomikoa egingo dute domekan.

Ekitaldi batzukirailak 22, barikua18:30 Txupina botatzea eta pregoia irakurtzea, Ondarreta Abesbatza. Eskoletako plazan. Ostean, abesbatzaren emanaldia.21:00 Eley eta Guda Dantza taldeen kontzertuak, Eskoletako plazan.21:30 Keep Calm taldearen kontzertua, Adiskidetasun kalean.

irailak 23, zapatua 13:00 Herri-kirolen ikuskizuna, Inaxio Perurena egongo da. Ondoren, sardina-jana, Eskoletako plazan.18:00 Berantzagi eta Sasieskola taldeen dantza-emanaldia, Adiskidetasun kalean.22:30 Sound Gaua, Eskoletako plazan.

irailak 24, domeka10:00 Barraskiloen XXIII. Lehiaketa Gastronomikoa, Adiskidetasun kalean.14:30 Herri-bazkaria, Eskoletako plazan.17:00 I. Mus Txapelketa, Eskoletako plazan.

Zapatuan egingo dute Algortan Eus-kal Herria Eguna. Hilaren 23an,

goizeko 11:00etan ipini dute lehenengo hitzordua, Algortako Portu Zaharrean. Aurrerantzean, jolasak, gynkana, dan-tza kolektiboak, elektro-txaranga eta bazkaria egingo dituzte, besteak bes-te. Azken horretarako txartela erostea beharrezkoa da, 12 euroan, Baster edo Hator tabernetan. Azaldu dutenez, JaKietan Baserritik filosofiagaz bat egingo du bazkariak. Gauean, berriz, DJ DGZ eta DJ Bull musikariek dantza-raziko dituzte Azebarri kultur elkarte-ra bertaratuko diren denak.

«Zazpi Euskal Herriak bat egiteko» festa egingo dute zapatuan

Azaroaren 5ean eskualdeko hain-bat herritan egingo den herri-gal-

deketaren aldeko mosaikoa egingo du Uribe Kostako Itsasoruntz Ekimenak. Ekintza Algortako Portu Zaharrean izango da, irailaren 30ean. Horretara-ko, 300 surflari batu gura dituzte Gure Esku Dagoren ikurra irudikatzeko itsasoko uretan. Ekitaldian parte har-tu gura dutenek 11:00etan hurreratu beharko dute Portu Zaharrera; ekital-dia 12:00etan hasiko da. Getxoko Gure Eski Dago taldeak pozez hartu du he-rri-ekimen hori, eta berak ere horretan parte hartzera deitu du.

Surflariei deialdia, galdeketaren aldeko mosaikoa osatzeko

Getxo

Page 5: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

52017ko irailak 21 | irailak 27

Page 6: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 276

Zapatuan hitzordu berezia izan-go dute erandioztarrek, irailaren 23an. Berbots euskaltzaleen topa-

guneak antolatuta, elkarteko lagunen jaialdia egingo dute. Ekimena goizeko 11:00etan hasiko da: berbaldia antola-tu dute lehengo postetxean; Agurain-go eta Lasarte-Oriako euskalgintzako ordezkariek euren esperientziak azal-duko dituzte, pare bat orduz. 14:30ean, herri-bazkaria izango da Irailaren 23a

plazan; aurretik izena ematea beha-rrezkoa da, Altzagako La Plaza taber-nan edo Astrabuduko Akeitetxean. Bazkalostean, helduentzako jolasak eta Luhartzen erromeria egongo dira. Festa-proposamenaz gainera, erron-ka-gonbidapena ere bada Berbotsek egindakoa. Izan ere, apustu egin dute «Erandion baietz 11 egun euskaraz el-karregaz» egitearen alde; «ahobizien» eta «belarripresten» bila dabiltza.

Erandio

Egunotan, auzokideekiko hiru bilera antolatu ditu Erandio-ko Udalak, Merkatu Zaharra Proiektua egitasmoaren ba-

rruan. Azokan bertan egindako batzar horien bidez, Udal Gobernuak ezagu-tu gura izan ditu erandioztarrek kul-tur ekipamendu horri eman gura diz-kioten erabilerak eta diseinuak. Izan ere, urte hasieran agindu zuen Egoitz Bilbao Hirigintza zinegotziak eraikin hori zaharberrituko zutela, EH Bildu-ren galderei erantzunda. Azken hila-beteotan, jarduera bi egin ditu Udalak lokalean: Udal Artxiboko materiala hara mugitzea eta Antzerki Eguenak ekimena bertan antolatzea. Eraikina-ren zaharberrituz, Udalak auzokide denen beharrak ase gura ditu; baina, batez ere, gazteriarentzako gune eta jarduera gehiago lekutu nahi ditu ber-tako 900 bat metro koadroetan. Azo-kan zenbait lan aurreikusi du Udalak; iragarri dutenez, lau fasetan egingo dituzte eta hemendik urtebetera amai-

tuta leudeke. Horretara bideratutako aurrekontua 600.000 eurokoa da.

Bileren aurretik, Erandioko Udalak zenbait ekipamendu proposatu ditu, berbarako gazteleku bat, askotariko erabilerako eremu bat, antzezleku bat eta kontzertu-areto bat. Hala, horieta-ko batzuk izandako batzarretan ere ai-patu izan dituzte.

Horrez gainera, sarbideak ere zaharberrituko lituzkete; Santi Brouard

plazako ume-parketik sartu ahal izan-go da etorkizunean, prozesu par-te-hartzailean kontrakorik erabaki ezean. Besteak beste, honako propo-samen hauek jaso dituzte batzar ire-kietan: azokan kontzertuak, antzez-lanak eta nagusientzako dantzaldiak egitea; akustika eta kalefakzioa hobe-tzea; eta zinema, gazteleku, gazteen-tzako entsegu-lokala, umeen ludoteka eta taberna bana ipintzea.

Azoka, zaharberritzearMerkatu Zaharrari atarramentua ateratzeko prozesu parte-hartzailea abiarazi du Udalak.

Altzagako kultur birika da Azoka Zaharra.

Datorren azaroaren 5ean, herri-gal-deketa egingo dute eskualdeko

zenbait udalerritan, tartean Erandion. Bertako Gure Esku Dago taldeak za-baldu duenez, zapatuan jendaurrean aurkeztuko dute azaroan bozkatuko den galdera. Hala, irailaren 23an, hi-tzordua 13:00etan ipini dute, Altza-gako metro-geltokiaren atzeko zabal-gunean. Dozenaka herritar batu ziren joan den irailaren 9an, Astrabuduan, berba-kafe batean galdera erabaki-tzeko. Gogorarazi dutenez, aurreko ekimena kurtsoa hasteko lehenengoa izan zen, «eta erabakitzeko eskubi-dearen inguruko gertaera ugari ditu-gu zain». Aurreko ikasturtea «behar genituen sinadura guztiak eta gehia-go» batuta amaitu zuten. Pasa den ekainean, 50 bat pertsona prest ager-tu ziren egin beharreko zereginetan beharrean hasteko, herri-kontsulta antolatzeko. Hala, herri-galdeketa egi-tea erabaki zuten, «aho batez». Aza-roaren 5ean ipini zuten data, «Getxo, Leioa eta Berangogaz batera».

Herri-kontsultaren itauna aurkeztuko dute zapatuan

Berbotseko lagunen festa, ikasturtea hasteko erronka

Erronkari heltzeko eskatuko die Berbotsek herritarrei. © BERBOTS

Euskal Herria eta Kata-lunia bi herri desberdin gara, errealitate desber-dinak ditugu han eta he-

men, baina bi herriok bizi dugu baldintza bera: erabat antide-mokratikoa den estatu baten parte gara, erabakitzeko esku-bidea ukatzen duen estatu ba-ten parte. Eta Kataluniako he-rriak, Kataluniako herritarrek, beren etorkizunaz erabakitzeko aukera da urriaren 1ean egingo duten Independentziarako Erre-ferenduma. Demokrazia-ariketa gorena. Guk argi dugu galde-rari zer erantzungo geniokeen: baiezkoa, independentistak ga-relako. Independentzia delako, pertsonen bizitza erdigunean jarriko duen eredu bateranzko bidean, aldaketa sozialerako tresna eta bide eraginkorrena. Hala ere, galdetzea bera da ga-rrantzitsuena. Etorkizunaz era-bakitzeko eskubidea izatea, gal-detuak izatea eta bozkatu ahal izatea. Onartezina da debekua, errepresioa eta bide judiziala izatea erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ariketari ematen zaion erantzuna. Eta hori da Ka-taluniako kasuan gertatzen ari dena: mehatxua eta erasoa bes-terik ez dute jaso Espainiaren aldetik. Ez dute onartzen herri katalanaren demokrazia-arike-ta. Erabakitzea debekatzen ari dira. Horregatik, erabakitzeko eskubidea defendatzen duen orok posizio garbia eduki behar du. Anbiguetaterako tarterik ez dago. Edo baiezkoa edo ezezko posizioa, ez dago besterik. Gu baiezkoaren aldekoak gara, bai-na, PNVk eta Eusko Jaurlaritzak nahiago dute, antza, anbigueta-tearen jokoa, eta horrek irakur-keta bakarra dauka: «ez dute burujabetza prozesu bat nahi». LABen badakigu zein aldetan gauden, eta, horregatik, Euskal Herriko langileei dei egiten die-gu erabakitzeko eskubidea eta urriaren 1eko Kataluniako erre-ferenduma babesteko.

Aldaketa sozialerako independentzia!

iraTxe aZKUe reinareS LABeko Eskumaldeako idazkaria

LABetik atera berri

Page 7: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

72017ko irailak 21 | irailak 27

Leioa

Gobela errekaren bazterretan legez kanpo botatako honda-kinak zeudela publikoki sa-latu zuen Eguzki talde ekolo-

gistak, irailaren 12an. «Eurakaz berba egin ostean», sastarrak «hurrengo egu-nean bertan» kendu zituztela baieztatu du Iban Rodriguez Etxebarria alkateor-deak. Hala ere, udal-agintariak argi utzi gura izan du «horiek garbitzea ez dela Leioako Udalaren ardura».

Bestalde, Rodriguezek azaldu due-nez, «legez kanpoko obrak egiten di-tuztenek bota ohi dituzte hondakinak inguru horretan». Hala, errieta egin die EAJkoak Eguzki talde ekologista-ko kideei, «gaia publiko egin aurretik, hobe delako aurretik udal-agintaria-kaz berba egitera joatea». Horrez gai-

nera, alkateordeak kritikatu du «hon-dakinak bota behar dituztenek orain badakite nora bota ditzaketen». Rodri-guezek adierazi duenez, behin baino gehiagotan atxilotu dituzte Lamiako-ko ibarrean sastarrak botatzen zebil-tzan hainbat lagun.

natur paisaia bereziaLamiakoko metro-geltokitik Euskotren garraio-enpresaren kotxe-lekuetarai-no, futbol-zelai inguruko berdegunee-tan topa zitezkeen hondakinak. Leioa-ko Udalari, Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sai-lari eta URAri horiek kentzeko eskatu zien Eguzkik. Talde ekologistak azal-du duenez, Lamiakoko ibarreko heze-gunea Bizkaiko Agenda 21 ekimenean jasota dago, «paisaia natural berezia» delako. Europatik Afrikara doazen he-gazti migratzaile ugarik atseden hartze-ko gunea da; horien artean, arriskuan dauden 40 txori-motak baino gehiagok egiten dute geldialdia, berton.

Lamiakoko ibarrean zaborra kendu duteeguzkik ohartarazi zuenez, hondakin asko zeuden Gobelatik hurbil; Udalak kendu zituen.

Gobela errekaren bazterretan pilatzen ziren hondakinak. © EGUzKI

Daborduko dozena bat urte iga-ro dira Kultur Leioa inaugura-tu zutenetik. Urteurrena ospa-

tzeko asmoz, umeentzako ikuskizuna emango du Crassh talde portugalda-rrak, zapatu honetan, irailaren 23an. Kultur Leioako kafetegian, saio bi egongo dira, : bata, 17:00etan; eta bes-tea, 18:30ean; sarrerak (3,75-5 euro) leihatilan eros daitezke. PVCzko tu-tuek zein eguneroko objektuek… de-nak balio du txikienen zentzumenak suspertzeko, Crassh taldeko kideen ustez. Hainbat soinuren bitartez, une apartak biziaraziko dizkiete gurasoei eta seme-alabei. Izaera sendoa duten pertsonaia bik ikusleak harrituko di-tuzte, berezko duten muturreko mu-sikaltasunaz, eta interakzio etenga-beari esker; ondo pasatzeko modukoa izango da. Crassh babies ikuskizuna 5 urtera arteko umeentzat da. Bestalde, Crassh StreetNonStop erritmoz beteri-

ko desfile girotzailea eskainiko du tal-de berak, zapatuan bertan, 20:00etatik aurrera, Errekalde plazan. Energia eta ikusleakaz hartu-emana dira saioaren oinarriak. Txikientzako zein helduen-tzako ikuskizun bitxi eta original ho-rretan, soinuak probatu eta sentituko dituzte ikus-entzuleek, hainbat balia-bideren bidez: tutuak, kaskoak, ze-rrak… Sorpresaz betetako ekitaldi di-bertigarria da, Crasshena.

Talde portugaldarreko kideak. © CRASSH

Crassh-egaz ospatuko dute Kultur Leioaren urteurrena

Daborduko zabalik dauka 2017-2018 ikasturteko ikastaroetan izena

emateko epea Mastitxu udal euskal-tegiak; irailaren 22ra arte egongo da aurrematrikula egiteko aukera, bari-kura arte. Lamia AEK euskaltegian ere izena eman daiteke daborduko. Horiei lotuta, euskara ikasteko diru-lagun-tzen berri eman du Leioako Udalak; izan ere, eskaera ikastaroak amaitu ostean egin beharrekoa bada ere, su-bentzioak emateko eskoletara joatea kontuan hartzen dute: gutxieneko asistentziak %85ekoa izan beharko du. Laguntzen gaineko informazioa 946 072 576 telefono zenbakira deituz eska dezakete interesa dutenek.

Euskara ikasteko diru-laguntzen berri eman du Udalak

Leioako Gure Esku Dagok zapa-tuan jakinaraziko du datorren aza-

roaren 5eko herri-galdeketan egingo duen itauna. Irailaren 23an, ekitaldia 21:00etan egingo dute, Udondon; bi-deo-proiekzioa ere egongo da. Galdera aurkezteaz gainera, beste hainbat osa-gai izango ditu egunak. Besteak bes-te, 18:00etatik 20:00etara arte, dantza-plaza ibiltaria egingo dute Lamiakoko metro-geltokiaren aurrean, Txoperan, Txopera Barrin eta Udondon; ordu er-diz egingo dute dantzan dute leku ba-koitzean. Ostean, talo-jana (20:00), ekitaldia (21:00) eta Bidean taldearen dantzaldia (21:30) egongo dira.

info+: [email protected]

Azaroaren 5eko itauna aurkeztuko du Gure Esku Dagok

Page 8: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 278

Sopela

Zipiriñe ikastetxearen eta Iberre institutuaren gabeziak agerian, ikasturtearen hasieran

Udalerriko ikastetxe publikoek dauzkaten gabeziak agerian lotu dira ikasturtearen hasie-

ran, berriro ere. 2009an handitze-la-nak egin zituzten Haur eta Lehen Hez-kuntzako Zipiriñe ikastetxean; hala ere, oso urte gutxi pasa ostean, lan horiek guztiak ez dira nahikoak izan. 2017-2018ko ikasturtea hasteko, modu-lu aurrefabrikatu batzuk ipintzea era-baki du Eusko Jaurlaritzak. Sopelako Udalak 8.675,55 euro esleitu ditu mo-dulu horiek kokatuko diren hormigoiz-ko oinarria egiteko, EH Bilduk jakina-razi duenez. Ezkerreko koalizioaren ustez, «aurrefabrikatuak, epe labu-rrean, adabakiak baino ez dira». Euren ustez, «Sopelak Haur eta Lehen Hez-

kuntzako bigarren ikastetxe berri bat behar du». EH Bildukoek aitortu dute-nez, «ez da erraza: Sopelak gaur egun ez du lur-esparru egokirik». Hala ere, arazoari «lehentasuna» eman eta, «lu-rren birkalifikazioa eginez», orubeak bereganatzeko eskatu diote Udalari.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-ko Iberre institutuan ere aspaldian ge-ratu ziren leku barik, hezkuntza publi-koa aukeratzen duten Sopelako ikasle guztiak hartu ezinda. EH Bildu agin-tean zela, lurrak Udalaren esku uz-tea adostu zuten Udalak berak, Eus-ko Jaurlaritzak eta orubeen jabeek; «gaur egun, konponbidea oztopatzen ari dira lur-jabeen eta udal-agintarien jarrerak», ezkertiarrek salatu dutenez.

Euskal Herriko Lurzoruaren eta Hiri-gintzaren Legeari jarraituz, «zuzkidu-ra publikoetarako lursailak zuzenean okupatzea» aurreikusten du EH Bil-duk. Bitartean, Sopelako Gobernu-tal-deak ez du ezer adierazi ikastetxe pu-blikoen arazoen inguruan.

Eraikin aurrefabrikatuak ipiniko dituzte.

Itzartu emakumeen elkarteak aurtengo jarduerak prest dauzka

Itzartu emakumeen elkarteak ikasta-roak, berbaldiak, txangoak eta bes-

te zenbait kultur jarduera antolatuko ditu 2017-2018 ikasturtean. Berbara-ko, hainbat kirol-jarduera (aerobica, yoga, pilatesa, gimnasia eta aqua fit-nessa), eskulanak, pintura, antzerkia, joskintza eta patchworka egitea auke-ran egongo da. Izena eman gura du-tenek gaurtik bertatik egin dezakete: irailaren 21ean zabaldu baitute ikas-taroetan izena emateko epea. Gainera, genero-berdintasunaren gaineko egi-tasmoagaz lotuta, beste zenbait ekin-tza antolatuko ditu Itzartuk; esaterako emakumezkoentzako autodefentsa-i-kastaroa, berbaldiak eta abarrak.

info+: [email protected]

Laugarrenez antolatu du Sope-lako Udalak natura, surfa eta kultura ardatz dauzkan Sope-la Kosta Fest jaialdia. Aurten,

irailaren 21etik 24ra arte, doako doze-naka jarduera eta ikuskizun egongo dira, baita Euskal Herriko surf-zirkui-tuan ospe handia duten txapelketak ere; musikak ere leku garrantzitsua izango du. Berrikuntzaren bat aipa-tzearren, kayak-surfa eskainiko dute doako ikastaroen artean; hala ere, hainbat jardueratan parte hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa izan da. Aurreko urteetan legez, kon-

tzertuak ere doakoak izango dira; beti-ko legez, Udaletxeko plazan ipini dute agerleku nagusia. Guztira, beratzi tal-dek eta disc-jokeyk joko dute: Rubia, Señores, LOs Tiki Phantoms, Willis Drummond, Koban, Kokein, Tomasi-

to, Delorean eta Optigan DJa, hurre-nez hurren. Film laburren txapelketa-ren sari-banaketari dagokionez, gaur, eguenagaz egingo dute, irailaren 21ean, 20:30ean, Udaletxeko plazan; mila euro banatuko dituzte, aurten.

Batera surfa, kultura eta naturaSopela Kosta Fest jaialdian doako hainbat jarduera egongo dira, eguenean hasi eta domekara bitartean.

Surfaren industria aztertuko dute Surf Business Meeting topaketan. © SOPELA KOSTA fEST

Ekitaldi batzukirailak 21, eguena20:30 film laburren sariketa irabazi duten lanak, Udaletxeko plazan. Sarrera, doan.

irailak 22, barikua19:30 Kantu-jira, Sopela Kantarigaz, Erroia tabernan hasita. Parte hartzea, libre.20:00 Kontzertuak: Rubia, Señores, Los Tiki Phantoms eta Willis Drummond. Udaletxeko plazan.

irailak 23, zapatua12:00 Kometa-tailerra, Arriateran. Doan.20:00 Kontzertuak: Koban, Kokein, Tomasito, Delorean eta Optigan1 DJa. Udaletxeko plazan. Sarrera, doan.

irailak 24, domeka10:00 Tai ji, Arriateran. Doan.11:00 Sopela Beer fest, Udaletxeko plazan.19:00 Crusoe ikuskizuna, Markeliñegaz, Udaletxeko plazan. Doan.

info+: sopelakostafest.com

Page 9: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

92017ko irailak 21 | irailak 27

Plentziako atsotitzen jaialdian parte hartzen duten taldeek 60 esaera zahar ezagutu eta bu-ruz ikasi behar izango dituzte.

«Zorteak jantzi, zorteak erantzi» goibu-ruagaz, hilaren 30ean izango da sarike-ta, zapatuan. Bertan parte hartu gura duten taldeek hilaren 25a baino lehen izena eman beharko dute, facebook edo email bidez. Parte-hartzaileak Eleiz plazan batuko dira, goizeko 11:00etan. Ostean, poteoa hasiko dute kalez kale, hainbat ibilbidetan banatuta. Talde ba-koitzak bertsoan kontatzen den egoe-ragaz lotutako esaera zaharra zein den

igarri beharko du; puntu gehien batzen dituztenek finalaurrekoa jokatuko dute bazkalostean. Bazkaria Danontzat gaz-tetxean izatea aurreikusita dago, baina «arazo batzuk daudenez», antolatzai-leek ezin izan dute konfirmatu bertan izango denik; eguna heldu baino lehen

jakinaraziko dute non egingo duten. Han, Xabi Paia eta Jone Uria bertso-lariek bertsoak kantatuko dituzte, eta esaera zaharra asmatu beharko dute taldeek, aurreko zatian legez. Finalean puntu gehien lortuko dituenak irabazi-ko du sariketa.

Txapelketan parte hartu gura dutenek hilaren 25a baino lehen izena eman behar dute.

Plentzia

Goñi Portal kultur etxearen irisga-rritasuna hobetu guran, igogailua

instalatzen dabiltza egunotan. Plen-tziako Udalak 50.000 euro bideratu ditu lan horietara. Hasiera batean uda-ren akabuan azpiegitura berria prest egongo zela aurreikusi bazuten ere, David Crestelo alkateak jakinarazi du lanak atzeratu egingo direla, «zuzen-keta batzuk egon direlako». Goñi Portal 2001eko martxoan inauguratu zuten; Udalak 96.161 euro ordaindu zituen ba-serriaren truke eta 399.000 euro bide-ratu zituen hori zaharberritzera. Etxea 560 metro koadrokoa da, sotoa, solai-ru bi eta ganbara, askotariko jarduerak hartzeko diseinatu ziren. Hala ere, ez dago irisgarritasun egokirik horietara heltzeko. Hori dela eta, igogailua ipin-tzen dabiltza, eraikinaren lau solairuak modu bertikalean lotzeko.

Goñi Portal kultur etxean igogailua ipintzeko beharrak atzeratu dira

Plentziako Esaera Zaharren lehiaketarako, dena prest!

izena emateko: [email protected].

Page 10: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 2710

EAEko ospitaleek «ezgaituentzat duten irisgarritasunaren diag-nostiko-txostena» aurkeztu berri

du Arartekoak. Aztertutako osasun-e-txeen artean dago Urdulizko Alfredo Espinosa ospitalea. Adituek Ararte-kori helarazitako kexetan oinarrituta egin dute ikerketa, eta horren ondo-rioz, hainbat gomendio eman dituzte.

Hiri-inguruneari dagokionez, Goie-ta kaleko zebrabideetako koska denak kendu beharrekoak direla ondoriozta-tu dute, baita zebrabideetan oinez hau-temateko baldosa aldatu eta behar den moduan ipini. Modu berean, hainbat ibilbideren eta sarreraren seinalezta-pena hobetu beharra dagoela uste dute adituek. Gainera, ospitaletik hurbil au-tobus-geralekurik ez dagoela deitoratu dute; hori dela eta, garraio publikoa hurbildu beharra dagoela uste dute.

Aparkatzeko arazoaren harira, Goieta kalean «ezinduei gordetako aparka-lekuak» egitea gomendatu dute. Os-pitaleko barrualdeari dagokionez, sa-rrera guztietan lanpas finkoak ipintzea beharrezkoa dela ohartarazi dute. Itxa-rongeletan, gainera, gurpil-aulkien erabiltzaileei gordetako lekuak eta mugikortasun murriztua dutenentza-ko jesarlekuak ipintzea eskatu dute. Txanda emateko makinen irisgarrita-suna eta ospitalearen barrualdeko sei-naleztapena hobetu beharra dagoela ere nabarmendu dute. Kontsulta-gu-neetan, altzari irisgarriak jartzeko go-mendioa eman du Arartekoak; era berean, garabi eta baskula nahikoak erosteko beharra dagoela ohartarazi du, gurpil-aulkien erabiltzaileek era-bil ditzaten. Gainera, esku-ohe finkoen ordez, altuera alda dezaketenak jartze-ko beharra azaldu du, eta kanpo-kon-tsulten unitateko ateak kontrastatzea gomendatu. Amaitzeko, komuneta-ko irisgarritasuna berrikusi eta alda-tu beharra dagoela ondorioztatu du, «hala behar duten komunetan».

info+: www.ararteko.eus

Urdulizko ospitalearen irisgarritasuna aztertu du Arartekoakeaeko ospitaleetan «ezgaituentzat irisgarritasuna hobetzeko» gomendioak eman dituzte, txosten batean.

Berango

Uribe Kosta

Gerra Zibilak Berangon izan zuen eraginaren gainean ber-ba egingo dute eguenean, hi-laren 21ean, Berangoeta kul-

tur etxean. Hitzordua 19:00etan ipini dute, eta Aitor Miñambres Berangoko Oroimenaren Museoko arduradunak emango du hitzaldia: «Gerra Zibila Be-rangon (1936-1937)». Berbaldia ordu-betekoa izango da; bertan azalduko dituzte Berangon Gerra Zibilak izan zituen eraginak eta hainbat konturen gaineko zehaztasunak, esaterako Euz-ko Gudarostearen berangoztarrak, Bur-din Hesiaren eraikitzea, herrian jazo ziren bonbardaketak, arma-fabrika, ge-

rrako umeak eta tropa frankistek uda-lerria okupatu zutenekoa... Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa-ren 5. urteurrena dela eta antolatu dute berbaldia. Burdin Hesia Bilbo eta bere inguruneak Francoren armada-rengandik babesteko eraikitako defen-

tsa-lerroa izan zen. Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen 80 kilometro luzeko ba-bes-hesia eraikitzea; gizon, emakume eta adingabe gudari askok jardun zu-ten eraikitzeko beharretan. Ferra itxu-rako defentsa-lerroa Bilbo eta inguruko herriak babesteko asmoz egin zuten.

Gerra Zibila, BerangonGatazkak udalerrian eragindako hainbat kontuz jarduteko berbaldia egingo dute hilaren 21ean, eguenean, Berangoetan.

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak 5 urte bete dituelako antolatu dute berbaldia.

Hilaren 29an zabalduko ditu ateak Decathlon kirol-produktuen den-

dak, hurrengo barikuan, jarduera ekonomikoak garatzeko Landaidako gunean. Enpresa horrek langileak kon-tratatzeko prozesua martxan du orain-dino, eta bere webgunean lanpostu bi betetzeko eskaintzak ditu: kirol-arlo baten arduraduna eta saltzailea.

Bestalde, Burger King hanburge-sa-denda joan den uztailaren akabuan martxan ipini zen Berangon. Jatetxe horrek auto-king zerbitzua eskaintzen du, eskaria autotik jaitsi behar barik egin ahal izateko; eta iturriek jakina-razi dutenez, saltoki horrek 25 lanpos-tu sortu ditu.

Landaidako gune berria urbaniza-tutako 84.000 metro koadrokoa da; horien arteko 24.500 metro koadroan berdeguneak eta aparkalekuak egingo dituzte. Gainera, Mercadona eta Lidl supermerkatu kateak ere 2018an ber-tan ezartzea aurreikusita dago.

Decathlon kirol dendak irailaren 29an zabalduko ditu ateak

Hasi den ikasturteko Ekogune ikas-taroetan izena emateko epea za-

baldu du Uribe Kostako Zerbitzu Man-komunitateko Jasangarritasun Sailak. Horretarako epemuga irailaren 30ean ipini dute, eta onartuen zerrenda urriaren 6an argitaratuko dute. Ikas-taroak doakoak dira, 18 urtetik gora-

koentzat, eta parte hartu ahal izateko Uribe Kostako Zerbitzu Mankomuni-tateko 7 udaletako batean erroldatuta egotea beharrezkoa da. Maila aurrera-tuko ikastaroren batean izena emate-ko, beharrezkoa da aurretik oinarrizko maila egina izatea.

info+: www.uribekosta.eu

Ekogune ikastaroetan izena eman daiteke daborduko

Urduliz Barrika

Barrikako hondartza garbi manten-du ahal izateko kartela ipini du

Txusbedar talde ekologistak. Horren helburua da hareatzaren erabiltzai-leak kontzientziatzea, itsasoak hai-tzetan eta harean uzten dituen hon-dakinak jasotzea, hondartzatik alde egin baino lehen. Txusbedar taldeko erabiltzaile batzuek hori egiten dute hondartzara joaten diren bakoitzean, eta bestelako erabiltzaileak berbera egitera animatzeko helburua izan du jarritako kartelak. Joan den abuztua-ren hasieran ipini zuten kartela, bai-na, azaldu dutenez, «ez dira adituak», eta denboraleek kartela kaltetu dute.

Hondartza garbi mantentzeko kanpaina egin dute

Kiroldegia handitzeko lanak amai-tzear daude. Futbol-zelaiko har-

mailen ondoan dauden padel-pisteta-ko estalkia eginda dago daborduko, eta harmailen beheko aldean egongo diren askotariko erabilerako aretoak eta gim-nasioa eraikitzeko lanak epe laburrean amaituko dituzte. Modu berean, kirol- jarduerak egiteko erabiliko den gunea egokitzeko lanak egiten dabiltza, etor-kizunean kiroldegia handitzeko erabi-li ahal izango dena. Bestalde, Elortza eskola handitzeko lanak ere martxan dira; aurreikusi dutenez, instalazioak amaituta eta erabilgarri egongo dira 2018-2019 ikasturterako.

Kiroldegia eta eskola handitzeko lanak martxan dira

Page 11: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Kultura

Biba Voi! antzezlana, Euskararen Agendan

Plentziako eta Gorlizko Udalek prest dauzkate Euskara Agen-da bateratuaren barruko ekital-

diak; irailean eta urrian egingo dituz-tenak, hain zuzen ere. Besteak beste, bariku honetan, irailaren 22an, Biba Voi! antzezlana eskainiko dute, Gorliz-ko udaletxeko bilkura-aretoan. Ema-naldia 19:00etan izango da; sarrera, doan. Bestalde, «urriko arrasti batean» berbaldia egingo dute, Disfrutando de los idiomas: ¿Cómo ayudar a nuestros hijjos/as con los idiomas y los estudios goiburuagaz. Irailaren 22ra arte izena eman ahal izango da.

izen-ematea: [email protected]

Euskal Herriko Bertsolari Txapel-keta Nagusia Baigorrin hasiko da,

zapatu honetan, irailaren 23an. De-nera, hamalau saio jokatuko dituzte; Barakaldoko BECen izango da finala, abenduaren 17an, domekan. Guzti-ra, 43 bertsolarik parte hartuko dute; oraingo honetan, Jone Uria Albizuri algortarra izango da Uribe Kosta es-kualdeko ordezkari bakarra; urriaren 7ko final laurdenean hasiko da lehian, Zallan. Eneko Abasolo Abarkas, Miren Amuriza, Odei Barroso, Oihane Perea eta Onintza Enbeita izango ditu lehia-kide algortarrak.

info+: www.bertsozale.eus

Jone Uria algortarra izango da eskualdeko ordezkaria Bertsolaritza Txapelketa Nagusian

ArgIHIzkiak literatura-lehiaketaren seigarren edizioko 10 argazkiakaz

eta horietan oinarritutako euskaraz-ko 40 testu labur onenakaz osatuta-ko erakusketa irailaren 28tik urriaren 1era arte bisitatu ahal izango da, Al-gortako Azebarri kultur elkartean. Gai-nera, eguen horretan, 19:30ean, sari nagusiak banatuko dituzte: 16-18 ur-tera bitarteko mailan, Paula Gordaliza sopeloztarra eta Leyre Conde getxoz-tarra izan dira irabazleak; 18 urtetik gorakoen mailan, saria lortu dute Go-tzone Butron gorliztarrak eta Maitane Nerekan algortarrak.

info+: www.arghizkiak.eus

ArgIHIzkiak lehiaketaren sariak banatuko dituzte, irailaren 28an, Algortan; eta erakusketa abiarazi

Irailaren 28tik urriaren 1era arte, 33. edizioa egingo du Folk Getxo BBK jaialdiak. Aurten, José Mercé flamenko-kantaria, Niamh Ní Cha-

rra artista irlandarra eta Souad Massi kantautore aljeriarra egongo dira ager-lekuan. Horrez gainera, Kukai Dantza konpainiak egundoko amaiera eman-go dio jaialdiari, Lotuneak proiektu be-reziaren bidez. Egitasmo integratzaile honek artista-sorta zabala batuko du,

dantzaren eta musikaren bitartez: Car-los Núñez gaita-jolea, María Berasarte abeslaria, Iñaki Salvador piano-jolea eta Xabier Zeberio biolin-jolea egongo dira, besteak beste.

Ohi den legez, saio nagusiak 21:00etan hasiko dira eta, horiez gai-nera, 18:30ean eta 23:00etan ere kon-tzertuak egongo dira. Arrastiko ema-naldietan, Getxo Folkek proposamen heterogeneoa egingo du: Trivium

Klezmer-en erritmo sefardi eta Balka-netakoetatik, Bruna Sonoraren soinu iberiar, mediterraneo eta garaikideen nahasketaraino; Voces Navarras-en jotak eta Mara kantari portugaldarra-ren fadoak ahaztu barik. Gainera, bari-kuko eta zapatuko kontzertu nagusiak amaitzen direnean, beste bi emanaldi antolatu dituzte. Lehenengoan, Getxo Folkek estreinako aldiz hartuko du Los Texmaniacs Texaseko taldea, tex mex soinuaren erreferentzia dena. Bigarre-nean, Nakany Kanté abeslariak hots afrikarrak ekarriko dizkie ikus-entzu-leei. Umeentzako saioari dagokionez, urriaren 1ean, domekan, Euskadiko

Orkestra Sinfonikoaren hari-laukotea eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pai-lazo famatuak elkartuko ditu Musika ari du ikuskizunak, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Emanaldi bi es-kainiko dituzte: bata, 11:00etan; bes-tea, 12:30ean.

Jaialdia 11 kontzertuz osatuko da, denera; eta kaleko banden kalejirez gozatzea ere aukeran egongo da. Modu berean, lankidetza eta kultur askotari-kotasuna bultzatzen dituzten jardue-rak ere egongo dira; berbarako Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azo-ka eta hainbat herritako sukaldaritza eskaintzen duen Munduko Terraza.

Getxoko Folk Jaialdiak hamar ikuskizun eskainiko ditu, Areetako Xake plazan. Gainera, umeentzako saioa egongo da, musika-eskolan; eta banden desfileak, kalean.

Munduko folk doinuakJosé Mercé flamenko-kantariak abestuko du Getxoko Folk Jaialdian, besteak beste. © GETXOKO KULTUR ETXEA

Ekitaldiakirailak 22, barikua19:00 Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan antzezlana, Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga aktoreakaz, Gorlizko udaletxeko bilkura-aretoan. Sarrera, doan.

irailak 30, zapatuaplentziako esaera Zaharren Txapelketa11:00 Parte-hartzaileen bilkura, Eleiz plazan.17:00 finalaurrekoa eta finala, Danontzat gaztetxean.

Urriak 7, zapatua19:00 Anje Duhalde abeslariaren kontzertu akustikoa, Gorlizko udaletxeko bilkura-aretoan. Sarrera, doan.

Saio nagusiakirailak 28, eguena18:30 Trivium Klezmer (Aragoi). Doan.21:00 Niamh Ní Charra (Irlanda), Ibon Koteron eta Xabi Aburruzagagaz. Sarrera: 8 euro.

irailak 29, barikua18:30 Voces Navarras (Euskal Herria). Doan.21:00 José Mercé (Espainia). Sarrera: 20 euro.23:00 Los Texmaniacs (AEB). Sarrera: 5 euro.

irailak 30, zapatua18:30 Mara (Portugal). Doan.21:00 Souad Massi (Aljeria). Sarrera: 10 euro.23:00 Nakany Kanté (Ginea). Doan.

Urriak 1, domeka11:00 / 12:30 Musika ari du umeentzako ikuskizuna, Areetako Andrés Isasi musika-eskolan. Sarrera: 5 euro.18:30 Bruna Sonora (Espainia). Doan.21:00 Kukai Dantza konpainiaren (Euskal Herria) Lotuneak ikuskizuna. Sarrera: 12 euro.

info+: www.getxo.eus/eu/getxo-folk

Page 12: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017

ko ir

aila

ren

21et

ik ir

aila

ren

27ra

art

e

GeTx

o

Getx

oko

Hab

aner

a et

a Its

as-a

best

ien

Jaia

ldia

k 31

urte

bet

eko

ditu

aur

ton;

ira

ilare

n 22

tik 24

ra e

ging

o du

te, A

ree-

tako

Xak

e pl

azan

ipi

nita

ko k

arpa

-pe

an. B

artz

elon

ako

Ultr

amar

tald

eak

abes

tuko

du

lehe

neng

o eg

unea

n, b

a-rik

uan;

lauk

otea

k 17

urt

e da

roat

za es

-til

o ho

rret

ako

kant

ak a

best

en. Z

apa-

tuan

, ber

riz, G

irona

ko L

es A

nxov

etes

ta

ldea

ren

eman

aldi

a iz

ango

da.

Bos

t m

usik

ari g

azte

k os

atze

n du

te b

anda

hori,

eta

err

eper

torio

zaba

la d

auka

te:

trad

izio

zko

haba

nera

k ze

in m

olda

ke-

ta b

errit

zaile

ak a

best

en d

ituzt

e; h

orri

eske

r, m

usik

ak d

oinu

fres

koa

dauk

a.

Hiru

em

akum

ezko

k ab

este

n du

te, g

i-ta

rra-

jole

aren

et

a ko

ntra

baxi

star

en

doin

uek

lagu

ndut

a. A

mai

tzek

o, d

o-m

ekan

, tal

de g

etxo

ztar

bik

kan

tatu

ko

dute

: Zoz

oak

eta

Itxar

tu a

besb

atze

k.Ho

rrez

gai

nera

, Its

asoa

ren

Azok

a ik

uste

ko au

kera

ere i

zang

o du

ber

tara

-tu

ko d

enak

, kan

tald

iak

egin

go d

iren

gune

an b

erta

n. B

isita

riek

itsas

oaga

z lo

tuta

ko

prod

uktu

ga

stro

nom

ikoa

k et

a ar

tikul

uak

eros

i aha

l iza

ngo

ditu

z-te

azo

ka h

orre

tan:

itsa

sont

zien

mak

e-ta

k, it

sask

iak,

bak

aila

oa et

a its

as-k

on-

tser

bak

egon

go d

ira,

best

eak

best

e.

Itsas

oare

n Az

oka

19:0

0eta

tik 22

:00e

ta-

ra za

balik

ego

ngo

da.

Kont

zert

uei d

agok

iene

z, 1

9:30

ean

izan

go d

ira;

gonb

idap

enak

txa

rtel

-de

gian

har

tu b

ehar

ko d

ituzt

e en

tzu-

leek

, 18:

00et

atik

20:3

0era

bita

rtea

n.

Kres

alez

zipr

iztin

duta

ko

abes

tiak

entz

utek

o au

kera

Gita

rra

eta

akor

deoi

a do

inu-

lagu

n di

tuzt

ela

abes

ten

dute

Ultr

amar

tald

eko

kide

ek. ©

GET

XOKO

KU

LTU

R ET

XEA

antzerkia

irai

LaK

22, B

ariK

UaBi

ba V

oi! a

ntze

zlan

a19

:00

| Uda

letx

ea |

Gorli

zPl

entz

ia e

ta G

orliz

ko E

uska

ra A

gend

a. M

ikel

M

artin

ez e

ta Ir

ati A

girr

eazk

uena

ga a

ktor

eaka

z.

Eusk

araz

. Sar

rera

, doa

n.

irai

LaK

23, Z

apaT

Uaol

iver

mag

oa17

:30

| esk

ola

plaz

a (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Gaz

tela

niaz

. Doa

n.

berb

aldiak

irai

LaK

21, e

GUen

aAs

pect

os d

e la

Gue

rra

Civi

l en

Bera

ngo

(193

6-19

37)

19:0

0 | B

eran

goet

a ku

ltur e

txea

| Be

rang

oBe

rang

oko

Burd

in H

esia

ren

Oro

imen

aren

M

useo

ko a

rdur

adun

a de

n Ai

tor

Miñ

ambr

eseg

az. G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

dantza

irai

LaK

23, Z

apaT

UaCr

azy

Hosp

ital C

rew

20:0

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k.

Brea

kdan

ce-e

raku

stal

dia.

Doa

n.

ekitaldiak

irai

LaK

23, Z

apaT

UaGu

re e

sku

dago

egu

na18

:00

| Lam

iako

ko g

elto

kiko

pla

za |

Leio

aLe

ioak

o G

ure

Esku

Dag

ok a

ntol

atut

a.

Dan

tza-

plaz

a ib

iltar

ia, t

alo-

jana

, eki

tald

ia,

bide

o-em

anal

dia

eta

Bide

an ta

ldea

ren

dant

zald

ia e

gong

o di

ra. P

arte

-har

tzea

, lib

re.

Hor

rez

gain

era,

aza

roar

en 5

eko

gald

era

aurk

eztu

ko d

ute.

erak

USke

tak

irai

Lare

n 24

ra a

rTe

Bizi

tza

dant

zan.

Kuk

ai 15

urt

eKu

ltur L

eioa

ko e

raku

star

etoa

| Le

ioa

Sarr

era,

doa

n.

irai

Lare

n 29

ra a

rTe

ines

art

olaz

aga

Gond

rare

n ol

io-p

intu

rak

Goñi

por

tal k

ultu

r etx

ea |

plen

tzia

Sarr

era,

doa

n.

Euro

pean

do. E

urop

a m

undu

an. G

etxo

Eur

opan

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| Ge

txo

E-Ci

vis

elka

rtea

k an

tola

tuta

. Sar

rera

, doa

n.

Urri

aren

1era

arT

eEl

karr

izke

ta b

erria

kTo

rren

e ar

etoa

(alg

orta

) | G

etxo

Get

xoph

oto

nazi

oart

eko

arga

zki-j

aial

dia.

Ta

lde-

erak

uske

ta. S

arre

ra, d

oan.

Info

rmaz

io

gehi

ago:

ww

w.g

etxo

phot

o.co

m

Pop.

Her

ri-pa

rtai

detz

a.

Etor

kizu

na h

emen

da

Torr

ene

aret

oa (a

lgor

ta) |

Get

xoG

etxo

phot

o na

zioa

rtek

o ar

gazk

i-jai

aldi

a.

Tald

e-er

akus

keta

. Sar

rera

, doa

n. In

form

azio

ge

hiag

o: w

ww

.get

xoph

oto.

com

gaS

tronomia

irai

LaK

24, d

oM

eKa

Barr

aski

lo L

ehia

keta

10:0

0 | a

disk

idet

asun

kal

ea (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Sar

iak

19:0

0eta

n ba

natu

ko d

ituzt

e.

jaialdiak

irai

Lare

n 21

eTiK

24r

aSo

pela

Kos

ta Fe

stUd

alet

xeko

pla

za |

Sope

laSo

pela

ko U

dala

k an

tola

tuta

. Sur

faga

z,

mus

ikag

az e

ta n

atur

agaz

zer

ikus

ia d

auka

ten

ham

aika

eki

tald

i ego

ngo

da. I

nfor

maz

io

gehi

ago:

sop

elak

osta

fest

.com

irai

LaK

23, Z

apaT

UaBe

rbot

s La

gune

n Ja

ia11

:00

| ira

ilare

n 23

a pl

aza

| era

ndio

Berb

ots

Eran

dion

Eus

kara

z ta

ldea

k an

tola

tuta

. M

inte

gia,

kal

e-an

imaz

ioa,

her

ri-ba

zkar

ia,

gink

ana

eta

Luha

rtz

tald

eare

n da

ntza

ldia

eg

ongo

dira

. Par

te-h

artz

ea, l

ibre

.

eusk

al h

erria

egu

na12

:00

| aze

barr

i kul

turg

unea

| Ge

txo

Ond

o-et

orria

, gin

kana

, dan

tza-

plaz

a, b

azka

ria,

arga

zkia

, ele

ktro

txar

anga

eta

DJa

k eg

ongo

dira

. Pa

rte-

hart

zea,

libr

e.

kiro

lak

irai

LaK

23, Z

apaT

Uahe

rri-k

irola

k13

:00

| esk

olak

pla

za (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Inax

io P

erur

ena

harr

i-jas

otza

ileag

az. D

oan.

kontzertU

akir

aiLa

K 22

, Bar

iKUa

onda

rret

a ab

esba

tza

19:0

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

Guda

dan

tza

22:3

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

irai

LaK

23, Z

apaT

UaCr

assh

bab

ies

ikus

kizu

na17

:00

eta

18:3

0 | K

ultu

r Lei

oa |

Leio

aCr

assh

(Por

tuga

l) ta

ldea

gaz.

5 u

rte

arte

ko

umee

ntza

t. Sa

rrer

a: 3

,75-

5 eu

ro.

Cras

sh S

treet

NonS

top

kale

jira

20:0

0 | e

rrek

alde

pla

za |

Leio

aCr

assh

(Por

tuga

l) ta

ldea

gaz.

Doa

n.

irai

LaK

24, d

oM

eKa

ana

Beje

rano

abe

slar

ia20

:00

| adi

skid

etas

una

kale

a | G

etxo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

lehiake

tak

irai

Lare

n 22

ra a

rTe

Bera

ngok

o ar

gazk

i-leh

iake

tan

izen

a em

atea

Libu

rute

gia

| Ber

ango

Udan

ere

irak

urtz

en d

ut iz

ango

da

gaia

. Sa

ri-ba

nake

ta ir

aila

ren

25ea

n eg

ingo

dut

e.

zala

ntza

k ar

gitz

eko

eta

lana

k bi

daltz

eko:

lib

urut

egia

@be

rang

o.or

g

Page 13: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Hai

zear

en h

errir

a, P

upu

eta

Lore

gaz

Pupu

(Ira

itz L

izar

raga

), Lo

re (

Ekai

n Ib

argu

ren)

eta

aito

na

Man

olo

(Inax

io T

olos

a) d

ira p

rota

goni

stak

Iman

ol U

rbie

ta-

ren

kant

uteg

ian

oina

rritu

tako

saio

an. K

antu

en, d

antz

en e

ta

jola

s in

tera

ktib

oen

bide

z, h

iru la

gune

k pa

rte h

artz

era

gon-

bida

tuko

ditu

zte

umea

k et

a he

ldua

k, o

rdub

etez

.

noiz

: Ira

ilak

24, d

omek

a.

ord

ua: 1

8:00

no

n: A

reet

ako

Andr

és Is

asi m

usik

a-es

kola

. Sa

rrer

a: 5

eur

o.

GeTx

oUr

iBe

KoST

aBe

ranG

o

Urib

e Ko

stak

o Ira

kurz

alee

n Tx

okoa

k ik

astu

rtea

an

tola

tzek

o he

rri-b

atza

r eg

ingo

du

gaur

, egu

ena,

irai

lare

n 21

a,

Algo

rtak

o Al

dai

patr

onat

uan;

hitz

or-

dua

19:3

0ean

ipin

i dut

e. E

gizu

eus

kara

-ta

ldea

ren

ekim

ena

da U

KITX

.

Iraile

an e

re E

uska

raz

Olge

tan

egita

s-m

oa e

gite

n ja

rrai

tuko

dut

e, L

emoi

zen,

Pl

entz

ian,

Gor

lizen

, Urd

uliz

en et

a So

pe-

lan.

Jola

sen

bide

z, fa

mili

arte

an e

uska

ra

erab

iltze

a bu

ltzat

u gu

ra d

ute.

in

fo+:

ww

w.u

ribek

osta

.eu

Bera

ngok

o N

azio

arte

ko

Mili

aren

30

. ed

izio

a ira

ilare

n 30

ean

joka

tuko

dut

e,

zapa

tuan

. H

ala,

ber

toko

atle

tism

o-ta

l-de

ak z

abal

du d

u da

bord

uko

alde

z au

-rr

etik

izen

a em

atek

o ep

ea.

info

+: w

ww

.ber

ango

atle

tism

o.co

m

Iraku

rzal

een

batz

arra

, ik

astu

rtea

pres

tatz

eko

Eusk

araz

Olg

etan

eg

itasm

oa b

uelta

n da

Mili

an iz

ena

emat

eko

epea

zaba

lik d

ago

Mus

ikaz

eta

irud

imen

apu

r bat

ez, m

undu

a da

ntza

n ip

intz

eko

gai d

a ai

tona

Man

olo.

UzT

ARRI

A.E

US

antzerkia

irai

LaK

22, B

ariK

UaBi

ba V

oi! a

ntze

zlan

a19

:00

| Uda

letx

ea |

Gorli

zPl

entz

ia e

ta G

orliz

ko E

uska

ra A

gend

a. M

ikel

M

artin

ez e

ta Ir

ati A

girr

eazk

uena

ga a

ktor

eaka

z.

Eusk

araz

. Sar

rera

, doa

n.

irai

LaK

23, Z

apaT

Uaol

iver

mag

oa17

:30

| esk

ola

plaz

a (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Gaz

tela

niaz

. Doa

n.

berb

aldiak

irai

LaK

21, e

GUen

aAs

pect

os d

e la

Gue

rra

Civi

l en

Bera

ngo

(193

6-19

37)

19:0

0 | B

eran

goet

a ku

ltur e

txea

| Be

rang

oBe

rang

oko

Burd

in H

esia

ren

Oro

imen

aren

M

useo

ko a

rdur

adun

a de

n Ai

tor

Miñ

ambr

eseg

az. G

azte

lani

az. S

arre

ra, d

oan.

dantza

irai

LaK

23, Z

apaT

UaCr

azy

Hosp

ital C

rew

20:0

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k.

Brea

kdan

ce-e

raku

stal

dia.

Doa

n.

ekitaldiak

irai

LaK

23, Z

apaT

UaGu

re e

sku

dago

egu

na18

:00

| Lam

iako

ko g

elto

kiko

pla

za |

Leio

aLe

ioak

o G

ure

Esku

Dag

ok a

ntol

atut

a.

Dan

tza-

plaz

a ib

iltar

ia, t

alo-

jana

, eki

tald

ia,

bide

o-em

anal

dia

eta

Bide

an ta

ldea

ren

dant

zald

ia e

gong

o di

ra. P

arte

-har

tzea

, lib

re.

Hor

rez

gain

era,

aza

roar

en 5

eko

gald

era

aurk

eztu

ko d

ute.

erak

USke

tak

irai

Lare

n 24

ra a

rTe

Bizi

tza

dant

zan.

Kuk

ai 15

urt

eKu

ltur L

eioa

ko e

raku

star

etoa

| Le

ioa

Sarr

era,

doa

n.

irai

Lare

n 29

ra a

rTe

ines

art

olaz

aga

Gond

rare

n ol

io-p

intu

rak

Goñi

por

tal k

ultu

r etx

ea |

plen

tzia

Sarr

era,

doa

n.

Euro

pean

do. E

urop

a m

undu

an. G

etxo

Eur

opan

algo

rtak

o ku

ltur e

txea

| Ge

txo

E-Ci

vis

elka

rtea

k an

tola

tuta

. Sar

rera

, doa

n.

Urri

aren

1era

arT

eEl

karr

izke

ta b

erria

kTo

rren

e ar

etoa

(alg

orta

) | G

etxo

Get

xoph

oto

nazi

oart

eko

arga

zki-j

aial

dia.

Ta

lde-

erak

uske

ta. S

arre

ra, d

oan.

Info

rmaz

io

gehi

ago:

ww

w.g

etxo

phot

o.co

m

Pop.

Her

ri-pa

rtai

detz

a.

Etor

kizu

na h

emen

da

Torr

ene

aret

oa (a

lgor

ta) |

Get

xoG

etxo

phot

o na

zioa

rtek

o ar

gazk

i-jai

aldi

a.

Tald

e-er

akus

keta

. Sar

rera

, doa

n. In

form

azio

ge

hiag

o: w

ww

.get

xoph

oto.

com

gaS

tronomia

irai

LaK

24, d

oM

eKa

Barr

aski

lo L

ehia

keta

10:0

0 | a

disk

idet

asun

kal

ea (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Sar

iak

19:0

0eta

n ba

natu

ko d

ituzt

e.

jaialdiak

irai

Lare

n 21

eTiK

24r

aSo

pela

Kos

ta Fe

stUd

alet

xeko

pla

za |

Sope

laSo

pela

ko U

dala

k an

tola

tuta

. Sur

faga

z,

mus

ikag

az e

ta n

atur

agaz

zer

ikus

ia d

auka

ten

ham

aika

eki

tald

i ego

ngo

da. I

nfor

maz

io

gehi

ago:

sop

elak

osta

fest

.com

irai

LaK

23, Z

apaT

UaBe

rbot

s La

gune

n Ja

ia11

:00

| ira

ilare

n 23

a pl

aza

| era

ndio

Berb

ots

Eran

dion

Eus

kara

z ta

ldea

k an

tola

tuta

. M

inte

gia,

kal

e-an

imaz

ioa,

her

ri-ba

zkar

ia,

gink

ana

eta

Luha

rtz

tald

eare

n da

ntza

ldia

eg

ongo

dira

. Par

te-h

artz

ea, l

ibre

.

eusk

al h

erria

egu

na12

:00

| aze

barr

i kul

turg

unea

| Ge

txo

Ond

o-et

orria

, gin

kana

, dan

tza-

plaz

a, b

azka

ria,

arga

zkia

, ele

ktro

txar

anga

eta

DJa

k eg

ongo

dira

. Pa

rte-

hart

zea,

libr

e.

kiro

lak

irai

LaK

23, Z

apaT

Uahe

rri-k

irola

k13

:00

| esk

olak

pla

za (a

reet

a) |

Getx

oM

esed

eeta

ko A

mar

en ja

iak.

Inax

io P

erur

ena

harr

i-jas

otza

ileag

az. D

oan.

kontzertU

akir

aiLa

K 22

, Bar

iKUa

onda

rret

a ab

esba

tza

19:0

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

Guda

dan

tza

22:3

0 | e

skol

a pl

aza

(are

eta)

| Ge

txo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

irai

LaK

23, Z

apaT

UaCr

assh

bab

ies

ikus

kizu

na17

:00

eta

18:3

0 | K

ultu

r Lei

oa |

Leio

aCr

assh

(Por

tuga

l) ta

ldea

gaz.

5 u

rte

arte

ko

umee

ntza

t. Sa

rrer

a: 3

,75-

5 eu

ro.

Cras

sh S

treet

NonS

top

kale

jira

20:0

0 | e

rrek

alde

pla

za |

Leio

aCr

assh

(Por

tuga

l) ta

ldea

gaz.

Doa

n.

irai

LaK

24, d

oM

eKa

ana

Beje

rano

abe

slar

ia20

:00

| adi

skid

etas

una

kale

a | G

etxo

Mes

edee

tako

Am

aren

jaia

k. D

oan.

lehiake

tak

irai

Lare

n 22

ra a

rTe

Bera

ngok

o ar

gazk

i-leh

iake

tan

izen

a em

atea

Libu

rute

gia

| Ber

ango

Udan

ere

irak

urtz

en d

ut iz

ango

da

gaia

. Sa

ri-ba

nake

ta ir

aila

ren

25ea

n eg

ingo

dut

e.

zala

ntza

k ar

gitz

eko

eta

lana

k bi

daltz

eko:

lib

urut

egia

@be

rang

o.or

g

GeTx

o

Bizk

aia

Zien

tzia

Pla

za e

kim

enar

en b

a-rr

uan,

sai

o be

rritz

aile

a es

kain

iko

dute

hi

ru z

ient

zial

arik

eta

hiru

ber

tsol

arik

, ba

riku

hone

tan,

irai

lare

n 22

an, A

lgor

ta-

ko A

ndré

s Isa

si m

usik

a-es

kola

n. Ik

uski

-zu

na 19

:30e

an iz

ango

da;

sarr

era,

doa

n.

Zien

tzia

larie

k ip

inik

o di

ete

gaia

ber

tso-

larie

i; et

a Ki

ke A

mon

arriz

ek z

uzen

duko

du

sai

oa. B

este

ak b

este

, Jon

e Ur

ia b

er-

tsol

ari a

lgor

tarr

ak p

arte

har

tuko

du.

Barik

u ho

neta

n, i

raila

ren

22an

, U

ltrav

iole

t ta

ldea

k ko

ntze

rtua

em

ango

du,

Altz

agak

o Ira

ilare

n 23

a pl

azan

. Em

anal

dia

21:0

0eta

n iz

ango

da;

sar

rera

, do

an.

Mig

uel

Pahi

no

abes

laria

k so

rtu

zuen

ba

nda

1998

. ur

tear

en i

ngur

uan,

gu

stuk

oen

dauk

an t

alde

ari,

U2r

i, go

raza

rre

egite

ko.

Tald

e ho

rren

ab

estia

k jo

ko d

ituzt

e, A

ltzag

an.

Jaki

ndur

iek

mun

dua

erre

ko d

au, z

ient

zia

eta

bert

sola

ritza

uzt

artu

z

Ultr

avio

let t

alde

a,

Altz

agan

; U2 t

alde

ari

gora

zarr

e eg

inez

eran

dio

Page 14: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 2714

Bosteko erakusketa ibiltariaren hogeigarren edizioak Leioa eta Getxo bisitatuko ditu, datozen hilabeteotan: Kul-

tur Leioan egongo da azaroaren 13tik abenduaren 8ra bitartean; eta bere az-kenengo geralekua Getxo izango da, Torrene erakusketa-aretoa, abendua-ren 9tik 31ra. Eskualdeko herri bi ho-riez gainera, Basaurin, Arrigorriagan

eta Zornotzan ere ikusi ahal izango da erakusketa. Usoa Fullaondo algortarra dago aurtengo edizioan hautatu dituz-ten artisten artean, Damaris Pan ma-llabitarra eta Tasio Ardanaz iruinda-rragaz batera.

Bosteko 2017 erakusketak Trantsi-zio-guneak, pinturaren lurraldeak du izenburu, eta askotariko diziplinen arte garaikideko obrak ikus daitezke

horretan: gai berberaren inguruan as-kotariko lanak egin dituzte artistek, eta hainbat teknika erabili dituzte ho-rretarako. Erakusketa joan den iraila-ren 7an inauguratu zuten, Zornotzako Zelaieta Aretoan; ostean, Arrigorria-gan, Basaurin, Leioan eta Getxon ikus-teko aukera egongo da, hurrenez hu-rren. Antolatzaileek adierazi dutenez, prestakuntza Bizkaian jaso duten ar-tisten eta erakusketa hartuko duten «Bizkaiko Lurralde Historiko udale-rrietan prestigio handia duten» artis-ten obra zabaldu eta ezagutarazteko plataforma interesgarria da Bosteko.

Leioa eta Getxo bisitatuko ditu erakusketa ibiltariak, datozen hilabeteotan. fullaondorenakaz batera, Damaris Pan eta Tasio Ardanaz artisten lanak ikusi ahal izango dira.

Usoa Fullaondo, BostekonLorea Bilbao, Tasio Ardanaz, Usoa Fullaondo y Damaris Pan. © BIzKAIMEDIA

ErakusketakZornotzaIrailaren 7tik 30era arte, zelaieta Aretoan.

BasauriUrriaren 23tik azaroaren 12ra arte, Arizko Dorretxean.

arrigorriagaUrriaren 2tik 22ra arte, Euskaldun Berria erakusketa-aretoan.

LeioaAzaroaren 13tik abenduaren 8ra arte, Kultur Leioan.

GetxoAbenduaren 9tik 31ra arte, Torrene aretoan.

Euskal komikiaren historian murgiltzeko

Euskal komikigintza izango da nagusi egunotan Bizkaiko Foru Liburutegian. Izan ere, urriaren

28ra bitartean, Euskal komikia, 1975-2017 erakusketa bisitatu ahal izango da aipatutako eraikineko Areto Na-gusian (Diputazio kalea, 7, 2. solai-rua, Bilbo). Horretan, komikigintzak azken 42 urteetan izan duen bilakae-ra ezagutzera emango da. Erakusketa-ren komisarioak Kike Infame eta Mikel Begoña sopeloztarra dira. Erakusketa zabalik egongo da astelehenetik bari-kura, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era; ostera, zapatuetan, 10:30etik 13:00etara. Erakusketaz gainera, gaia-ri dagozkion askotariko jarduerak an-tolatuko dituzte egunotan. Irailaren 26an, martitzenean, mahai-inguru bat egingo dute, komikiaren egungo egoe-raren inguruan, gaztelaniaz; Fernan-do Tarancónek eta Dani Fanok berba egingo dute, Koldo Azpiarte modera-tzailea den bitartean. Hurrengo egune-

tan ere beste hainbat berbaldi egongo dira aukeran: urriaren 3an, martitze-nean, euskarazko komikiaren gaia az-tertuko du Mikel Begoñak, euskaraz; urriaren 17an, martitzenean, euskal komikian emakumeek izan dute ga-rrantziaren gaineko hitzaldia eman-go du Josune Muñozek, euskaraz; eta urriaren 25ean, eguaztenean, komikia-ren eta beste ilustrazio batzuen ingu-ruan hausnartzeko aukera egongo da, Amaia Ballesterosegaz, euskaraz.

paparrean iV. Komiki LehiaketaBilboko Udalak Parrapean IV. Komi-ki Lehiaketaren deialdia zabaldu du, 14 eta 17 urte arteko gazteei begirakoa da eta euskarazko komikiak bultzatu gura ditu. Parte hartu gura dutenek la-nak urriaren 6ra arte aurkez ditzakete, Begoñako Liburutegian; posta ziurta-tuz ere aurkeztu ahal izango dira. Sa-riak urriaren 21ean banatuko dituzte, goizean, Bilboko Karmelo plazan.

Inork ez du igarriaurten sindromea,irailak hartu baitubertso kolorea.Bertsolariari so,gertu da zalea...Erakutsiko ahal dubakoitzak berea!

JoSU arroyo iZKoaBertsolari getxoztarra

Hitza emanda

HIRUKAk proposatutako hitz baten harira, ALBEko kideek bertso bat jarriko digute atal honetan, astero-astero.

Hasiera

Gau honek erakusten du errealitatea ametsa bai-no ederragoa izan dai-tekeela». Dusko Ivano-

vicek esan zuen Baskoniak bere azken liga irabazi ostean. Esal-dia grabatuta geratu zitzaidan. Azken egunotan berriz nola be-tetzen den ikusten ari naiz, Es-loveniak Eurobasket irabazte-rakoan adibidez, ala betetzeko zorian nola dagoen, Catalunya-ko erreferendumarekin.

Hala ere errealitate bihurtu diren ametsen artean ederrena Etxepare Lizeoaren eraikin berria izan da, Ipar Euskal Herriko ikas-tolek, Seaskak izandako ametsik ederrenaren egikaritzea izan de-lako, Baskoniak bezala euska-razko hezkuntzaren liga irabazi dugu iparraldean berriro ere.

Batez ere eraikin berri horre-tan jarritako adreilu bakoitzak, hormigoi eta baldosa bakoitzak, ordenagailu bakoitzak Bidasoaz bi aldeetako erakundeen, elkar-teen, eragileen eta norbanakoen izena daramalako. Eta Ikastolen Elkartearen elkartasun kutxare-na ere bai. Eta egunero-egunero ametsa errealitate bihurtu arte lanean aritu diren guraso eta ira-kasleena… Herri-proiektua dela-ko Etxepare Lizeoa.

Dena ez da eraikina, noski. Proiektu pedagogiko sendo ba-tez jantzitako herri-proiektua, urterik urte eskola emaitzek fro-gatzen duten moduan: Ikastola ereduaren hezkuntza eraldatzai-lea. Seaskako ikasleak unibertsi-tatera bidean jartzearekin batera, ikasturte honetan Lanbide Hezi-ketaren bidea ere urratzen hasi-ko da proiektu berri hau.

Urrats handi bat da Etxepare Lizeoak eman duena, erreferen-te bilakatzeko osagai guztiak di-tuen proiektua da eta jauzi handi bat ikastolen garapenean. Jada errealitate den proiektu bat, etor-kizunari begira jarria dagoena. Amets gehiago eta handiagoak errealitate bihurtzeko bidean jar-tzen gaituena.

Ametsa errealitate bihurtu

KoLdo TeLLiTU MeJiaIkastolen elkarteko lehendakaria

Lumak astindu

Page 15: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek
Page 16: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Albuma

Page 17: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

URIBE KOSTAKO UDA ARGAzKI-LEHIAKETA 172017ko irailak 21 | irailak 27

Uribe Kostako Uda III. argazki-lehiaketara uribekostarrek bidalitako irudietatik guztietatik 15 onenak aukeratu ditugu, daborduko; orriotan dituzuen honexek, hain zuzen

ere. Herri-bozketaz hautatuko dira 3 onenak, iragarritako sari bana jasoko dutenak. Orain, zure txanda da: urriaren 1era arte botoa eman ahal izango duzu; horretarako, www.hiruka.eus webgunera sartu. Parte hartu eta saritzeko modukoak aukeratu!

Zure botoak erabakiko du...

Page 18: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Kirolak

Aurten, hirugarren urtea da eus-karak, futbolak eta Erandiok denboraldi berriari eskua elka-

rri emanda ekin diotena, Futbola Oi-narritik Euskaraz proiektuaren bidez. Helburu horregaz, talde berean joka-tu dute Erandio Kirol Elkarteak, As-trabuduako futbol-taldeak, Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak eta Eusport enpresak. Gainera, hasierako planari jarraituz, hasi berri den denboraldi-rako fitxaketa berria egin dute: Eran-dioko Betiko Neskak kluba. 2017an ha-markada bete duen taldea momentu berezian heldu da Futbola Oinarritik Euskaraz proiektura, futbol-zelaian

erronka berria ipini baitute: Baietz 15 Entrenamendu Euskaraz egitasmoa.

Egokiñe Angulo Erandioko Udale-ko Euskara zinegotziak akordura eka-rri duenez, orain arte 250 umeagaz jardun dute beharrean, eta jaso di-tuzten emaitzak «nahiko positiboak» izan dira. Hala, «berdintasun-irizpide batetik, Euskara Zerbitzuan pentsatu genuen ona izango litzatekeela Eran-dion nesken futbol-talde bat izanda, proiektuan ere sartzea. Irizpide hori kontuan izanda, Erandioko Betiko Neskak taldeari ere deitu genion eta gonbidatu genituen proiektuan parte hartzera», azaldu du Angulok.

Betiko Neskak, Futbola Oinarritik Euskarazen

Pasa den aste-akabuan hasi ziren lehiatzen eskualdeko gizonez-koen errugbi-taldeak, senior-

mailakoak. Zoritxarrez, biek galdu zituzten partidak. Getxo Rugby Taldea-ren kasuan, etxean lehiatu zen, Gerni-karen aurka, derbi bizkaitarra, beraz; baina, ez zuen abantaila hori baliatu. Hala, 12-26 nagusitu ziren Busturialde-ko basurdeak, Ohorezko Mailako lehe-nengo jardunaldian. Okerragoa jasan zuen Uribealdeak Ohorezko B Mai-lan: Bera Bera taldeari bisita egin zion Anoetan, eta 61-18 emaitzagaz buelta-tu zen etxera. Dena den, denboraldia luzea da eta udaberrira arte emaitzak

hobetzeko aukera izango dute Uribe Kostako talde horiek. Lantaldea indar-tzeko, Getxo Rugby Taldeak fitxake-ta bi egin ditu asteotan: Argentinako Gonzalo Quintana uztartze erdia eta Julio Speziali eskumako harroina.

Bestalde, urriaren 8rako prestatzen dabil Getxo Rugby Taldea, orduan ha-siko baita lehia emakumezkoen Errug-bi Liga Ohorezko Mailan. Klubak ema-kumeak taldera erakartzeko kanpaina bat abiatu du, errugbia probatu eta gustukoa izanez gero, jokatzen goza-tzeko aukera emateko. Lantaldea in-dartu gura dute horrela.

info+: [email protected]

Getxok eta Uribealdeak denboraldia hasi dute

Gorliz, martxan!

Gorlizko Mendibike Martxaren helduen atalean ezin daiteke izena eman daborduko, sa-rearen bidez. Gehien gehie-

nez 500 txirrindulari onartuko dituzte; hala, kopuru hori beteko ez balitz, pro-baren egunean egin ahal izango litzate-ke inskripzioa, 23 euro ordainduta. Gaz-teek eta umeek zuzenean kiroldegian bete beharko dute inskripzioa, mar-txaren egunean, 09:00etatik 10:00eta-

ra; edo bezperan, 10:30etik 13:30era. Umeek eta gazteek zazpi euro ordaindu beharko dituzte, federatuta badaude; hiru euro gehiago, ez badaude.

Gorlizko MTB Mendibike Martxa goizeko 09:00etan hasiko da, nagu-sien martxagaz. Irteera, ohiko legez, Gorlizko kirol-instalazioetan egongo da. Probak ibilbide bi izango ditu: la-burrenean, txirrindulariek 28 kilome-tro bete beharko dituzte, desnibela

1.100 metrokoa izango da, zailtasun fi-sikoa eta teknikoa ertaina izango da, eta anoagune bi izango dira: likidoak eta solidoak, biak. Ostera, ibilbide lu-zean, distantzia 45 kilometrokoa izan-go da; desnibela, 1.500 metrokoa; eta zailtasuna, ertain-altua. Martxa na-gusiagaz batera, Mendibike elkarteak beste proba bi antolatu ditu, gazteen-tzat eta txikientzat. 4 eta 11 urte bitar-teko neska-mutil txikiek kiroldegira jo beharko dute, bertan bost bat ki-lometroko ibilbidea egiteko, goizeko 10:30etik aurrera. Gurasoek lagundu ahal izango dituzte, oinez edo bizikle-taz. Ibilbidea amaituta, ginkana izan-

go dute atletismo-pistan, zenbait oz-topogaz. Euren aldetik, 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak lehenago hasiko dira, 10:00etan. Horiek 15 kilometro-ko ibilbidea egingo dute Gorlizen in-guruan, elkarteko jagoleek lagundu-ta; 500 metroko desnibela izango du bideak. Horien kasuan ere, gurasoek lagundu ahal izango dituzte, bizikle-taz. Parte-hartzaileek gutxieneko es-karmentua izan beharko dute mendi-ko bizikletan, tarte batzuek zailtasun apur bat izango baitute. Antolatzai-leek hainbat opari egingo diete umeei eta gazteei.

info+: Mendibike.net

irailaren 24an, domekan, Gorlizko Mendibike Martxa antolatuko du Mendibike Elkarteak, 26. aldiz. Daborduko, proban Internet bidezko inskripzioa itxita dago.

Iaz 373 txirrindularik hartu zuten parte proban. © MENDIBIKE

Page 19: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

192017ko irailak 21 | irailak 27

Berangoko Nazioarteko Milia-ren 30. edizioa jokatuko da datorren irailaren 30ean, za-patuan, Gobelaldeko zirkui-

tuan. 16:20tik aurrera korrika egingo dute ehunka atletek, nazioarteko iza-rrakaz batera. Daborduko, probarako izen-ematea zabaldu du Berango Atle-tismo Taldeak bere webgunean.

Datorren irailaren 28ra arte egin ahal izango da inskripzioa, doan, ha-mazazpi kategoriaren arteko hamahi-rutan; beste lauak gonbidapenen bi-dez beteko dira. Kategoria bakoitzean gutxienez hiru atleta eta gehienez be-rrogei izango dira, zirkuituko 1.609,344 metroak betetzeko, nork bere katego-rian. Dortsalak jaso beharko dituzte

parte-hartzaileek honako hitzorduren batean: irailaren 29an, Berango An-tzokian, 18:00ak eta 20:00ak bitar-tean; edo probaren egunean, 15:15etik aurrera. Pasa den urtarrilean, Beran-goko nazioarteko Miliak jaso zuen Es-tatu espainoleko milia onenaren saria, bigarren urtez segidan. Izendapena Anabel Landa Gaubeka Berangoko alkateak hartu zuen. Josu Hernández Berangoko Atletismo Taldeko presi-dente eta antolakuntzako arduradu-nak aitortu zuenez, «antolatzaileon-tzat berebiziko motibazioa da bigarren urtez jarraian gure lehiaketaren maila eta antolakuntza saritzea, 6.800 biz-tanleko herri batean izanda».

info+: Berangoatletismo.com

Berangoko Milian, izen-ematea

Ehunka atleta lehiatuko dira Gobelaldeko zirkuituan. © fONEXION

Irailaren 23an, zapatuan, jokatuko da Getxoko Miliaren XI. edizioa. Al-gortako Telletxe plazak eta kaleak

osatuko dute pista. Proba Itxartu Tal-dea kultura eta kirol-elkarteak eta Ge-txoko Atletismo Taldeak antolatuko dute, ohi legez. Getxoko Milia gizonez-

ko zein emakumezkoen maila denetan korritzen den iraupen-erdiko herri-lasterketa da, txiki eta umeen maile-tatik seniorretara, federatuak zein ez federatuak barne. Lasterketa goizeko 11:40tik aurrera egingo da; kategoria desberdinak tarteka aterako dira.

Getxoko Milia egingo dute aste-akabuan

Eguenean, irailaren 21ean, hasiera emango diote Erandioko Atletis-mo Eskolaren 2017/18 denboral-

diari. Batzar informatibo bana egin-go dute eskolako kide berrientzat eta ohiko ikasleentzat, biak Altzagako ki-roldegian. Lehenengo bilera 18:30ean

izango da, eta iazko kideena, ordu bat beranduago. Bitartean, izen-emateak zabalik segitzen du. Kirolari berriek es-kolaren webgunean bete dezakete ins-kripzio-orria. Aurten, Erandioko Atle-tismo Eskolak 35 urte bete ditu.

izen-ematea: atletaerandio.com

Erandioko Atletismo Eskola martxan ipini da

Page 20: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

2017ko irailak 21 | irailak 2720

Aste-akabuan hasiko da aurtengo waterpolo-denboraldia, Askar-tzako igerilekuan. Hitzordua ez

da ofiziala, baina klubak antolatutako ohiko Gabon Kopak bere lekua egin du, mende laurdena gaindituta. Izan ere, gizonezkoen probaren 28. edizioa izan-go da eta emakumezkoen probaren 27. ekitaldia. Hala, zapatuan eta domekan

partida ikusgarriez gozatzeko auke-ra izango da, irailaren 23an eta 24an. Emakumezkoen lehian, bertoko Askar-tza eta Leioa izango dira, Madrilgo Mos-cardo taldeagaz batera. Gizonezkoen aldean, dematan jardungo dute Bor-deleko Saint-Brunok, Bartzelonako Ru-bik, Madrilgo La Latinak eta etxeko tal-deak. Deigarriena derbia izan daiteke.

Gabon Kopa egingo du Askartza Waterpolok

Joan den domekan, akabura hel-du zen Eusko Label Liga, Areeta eta Portugalete artean jokatutako estropadakaz. Urdaibai nagusitu

zen, arraun-denboraldiaren azkenen-go bandera horretan. Horregaz bate-ra, bermeotarrek euren seigarren liga lortu zuten, bigarrena jarraian. Hala, Bou Bizkaiakoek Ligako koroa altxatu

zuten beste behin ere, tartean Eneko Van Horenbeke Bilbao getxoztarrak. Gainera, Arkoteko arraunlari ohiak bigarren postua lortu zuen Kontxako banderan, denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenean. Getxoztarrak azal-du duenez, taldekideei iragarri zien lehiatzeari utziko ziola denboraldia hasi aurretik, baina bertoko arraunla-

ri askok kluba utzi zutenez, azkenean geratu egin zen. Olatz Ortega getxozta-rrak eta Jone Oliban lemoiztarrak Van Horenbekek egindako balentria bera lortu zuten Donostiako hondartzan, Errenteriako Hibaika klubagaz. Baita ur horietan ere, Paul Gáldiz getxoz-tarrak koska bat igo eta astindu zuen Donostiako bandera, Orioko eskifaia-gaz irabazi ostean.

Euskotren Ligari dagokionez, Or-tegak eta Olibanek bigarren postua erdietsi zuten, sailkapen nagusia San Juanek irabazita. Pasai Donibane-

ko San Juan traineruak irabazi egin zuen ere eskualdean Euskotren Liga-koek jokatu zuten bandera bakarra: Getxokoa. Eusko Label Ligan, ostera, Hondarribiak jaso zuen bandera hori, Oriori ateratako hiru ehunei esker.

KAE ligei dagokienez, 1. Mailan Do-nostiarra izan zen buru eztabaidae-zina, eta Eusko Label Ligara igotzea lortu zuen, Plentziako bandera ira-bazteaz gainera. Ostera, Arkote 9. pos-tuan geratu zen, eta maila gorde zuen horrela. Postu berean sailkatu zen Ge-txo, KAE2 Ligan. Sailkapen horretan, Lutxana 11. lotu zen. Erandioko ban-dera San Juanek bereganatu zuen; os-tera, Algortako Portu Zaharreko ban-dera eta liga bera Lapurdik mendean hartu zituen. Hala, datorren denboral-dian KAE1 Ligan egingo dute arraun Angelu eta Donibane Lohitzunekoek.

Bestalde, datorren urteari begira, Areetako Raspas arraun-elkarteak ira-garri du trainerua ateratzen ahalegin-duko dela. Ikusteko dago KAE2 Ligan hasiko litzatekeen ala datorren urtean maila hori bitan zatituko duten anto-latzaileek, aurten aipatu zen legez.

Azkenik, Getxo Arraunek irabazi zuen Arraunlari Beteranoen ABE Liga. Getxoztarrek eskuratu zituzten jokatu-tako hamar banderetako zazpi (Ange-lu, Donostia, Orio, Armintza, Zumaia, Plentzia eta Getxo). Bigarren sailkatua Zumaiako trainerua izan zen, bande-ra bakarragaz, eta hirugarren izan zen Arkote. Plentziakoek bandera bi iraba-zi zituzten: Pontejos eta San Vicente.

denboraldia amaitu berri da, Ibaizabalen jokatu zen El Corte Inglésen banderagaz batera. San Juan, Urdaibai, Donostiarra, Lapurdi eta Getxo nagusitu dira.

Urdaibaik seigarrenez irabazi du Kantauri Arraun Elkarteko liga. © EUSKO LABEL LIGA

Marcos César Morales Raspas arraun-elkarteko arraunla-riak eta entrenatzaileak zaz-

pi urrezko domina lortu zituen Aulki Mugikorreko Beteranoen Munduko Txapelketan, joan den astean, Eslove-niako Bled herrian. Moralesek Argen-tinako Regatas de Rosario taldeagaz

jardun zuen eta urrezko bina domina lortu zituen 8+, 4- eta 4x modalitate-tan. Modu berean, beste domina bat jantzi zuen Skull Bikoitzeko proban. Azkenik, bigarren postu bi ere lortu zituen. Javi Sánchez Getxo Arrauneko kidea bigarren geratu zen Skiff moda-litateko proba bitan.

Moralesek zazpi domina lortu ditu, Mundukoan

Hilaren 23an eta 24an, Abrako urak belaontziz beteko dira, José Luis Ugarte 27. Lehiaketan parte

hartzeko. 200 bat nabigatzaile gazteek parte hartuko dute Optimist, Laser, La-ser Radial, 420, Snipe eta L’Equipe mo-dalitateetan, nork bere trebetasunak eta zaletasunak erakusteko eta nabi-

gatzaile historikoari gorazarre egiteko. José Luis Ugarte marinel ospetsu ge-txoztarra orain dela bederatzi urte zen-du zen; Abrako Itsas Errege Klubaren bela-eskolak bere izena daroa. Klub horrek antolatzen du lehiaketa; zapa-tuan eta domekan horretara batuko dira etorkizun oparoko belazaleak.

Aste-akabuan, José Luis Ugarte omenduko dute

Arraunak eman duena

Azken bolada honetan gero eta anitzagoak dira sare sozialetan aurki ditzakegun gai eta pertsonaiak. Kirolen inguruan dagoen interesak sarritan horren inguruko pertsona eredu faltsuak agertzea dakar. Be-raz, errealitatetik urruntzen diren bizitza estilo eta lorpen pertsona-

lak saltzen hasi diren sasikirolarien presentziak gorakada itzela izan du, baina okerrena, horien jarraitzaileak nerabezaroan dauden gazteak izaten direla da. Horrek guztiak gazteon osasuna, estereotipo zehatz eta irreal batean oinarri-tzea ekartzen duen heinean, horri buruzko hausnarketa bat egitera bultzatzen zaituztet, osasuna ezin baita itxurarekin alderatu.

Kirolaz beste

Bizitza eredu faltsuak

iñaKi eTxeGia MardaraS Kirolaria

Page 21: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

DenborapasaSudokuaGogoan har egizu 1etik 9ra arteko zenbaki denek agertu behar dutela zutabe, ilara eta azpilauki bakoitzean.

Soluzioa

BarrikaZULoaGa. Udaletxeko bidea, 2. 946 774 716. Eguaztenean, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

BerangoeGUia. Sabino Arana kalea, 20. 946 680 360. Astegunetan, 09:00-22:00; zapatuan, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

irUSTa. Axgane bidea, 1. 946 680 153. Astelehenean, 09:00-13:30, 16:30-19:30 eta 22:00etatik martitzeneko 09:00ak arte.

erandioarrUTia. Obieta kalea, 15. ALTzAGA. 944 674 711. Astegunetan, 09:00-22:00.

BeraSaTeGUi. Tartanga, 5. ALTzAGA. 944 671 429. zapatuan eta domekan, 09:00-22:00.

dÍaZ. Etxegorri kalea, 3. ASTRABUDUA. 944 170 291. zapatuan, 09:00-14:00.

GaSTearena. Meso, 24-26. ASTRABUDUA. 944 175 200. zapatuan, 09:00-14:00.

TeiJeLo. J. A. Agirre plaza, 8 bis. ERANDIOGOIKOA. 944 530 124. zapatuan, 09:00-14:00.

GetxoaLZoLa. Arene kalea, 4. ALGORTA. 944 306 570. Astegunetan, 09:00-13:30, 16:30-19:30 eta 22:00etatik hurrengo eguneko 09:00ak arte; zapatuan, 10:00-13:30 eta 22:00-09:00; eta domekako 22:00etatik asteleheneko 09:00ak arte.

ariSTeGUi. Juan Bautista zabala, 1. ALGORTA. 944 911 798. Astegunetan, 09:00-22:00.

eZQUerra. Ollarretxe, 27. ALGORTA. 944 303 328. Egunero, 09:00-22:00.

JiMÉneZ. Illetas, 12. ALGORTA. 944 301 352. Egunero, 09:00-22:00.

LÓpeZ-LinareS. Kasune, 10. ALGORTA. 944 302 632. Astegunetan eta zapatuan, 09:00-22:00.

MarTÍneZ. Basagoiti, 45. ALGORTA. 944 914 632. Domekan, 09:00-22:00.

MorÓn. Bidezabal, 2. ALGORTA. 944 319 007. Astegunetan, 09:00-22:00.

Sarria. Telletxe, 1. ALGORTA. 944 910 556. Astegunetan, 09:00-22:00.

arrioLa. Amaia, 29. AREETA. 944 805 328. Astegunetan, 09:00-22:00.

Bayano. Ibaigane, 9. AREETA. 944 638 460. Astegunetan, 09:00-22:00; zapatuan, 10:00-22:00.

eLLaCUria. Andrés Larrazabal, 5. AREETA. 944 637 971. Astegunetan, 09:00-22:00.

andraCa. Maidagan, 61. GETXO. 944 914 697. Astegunetan, 09:00-22:00; zapatuan, 10:00-22:00.

GaLarZa. Aingeruaren etorbidea, 2. GETXO. 944 914 704. Astegunetan, 09:00-22:00.

MonaSTerio. Gorbeia Mendia, 1. ITzUBALTzETA. 944 630 865. Astegunetan, 09:00-22:00.

nÚñeZ. Ibaiondo, 9. ITzUBALTzETA. 944 631 809. Astegunetan, 09:00-22:00.

GorlizaBUrTo. Itsasbide kalea, 5. 946 775 452. Astegunetan eta zapatuan, 09:00-22:00.

roMero. Itsasbide, 20. 946 128 941. zapatuan, 09:00-13:30.

LeioaanGULo. Kandelazubieta, 19. 944 645 185. Domekan eta eguaztenean, 09:00-22:00.

nardiZ. Mendibile, 1. Leioa. 944 800 484. Barikuan, zapatuan eta martitzenean, 09:00-22:00.

orTeGa. Artaza kalea, 8. NEGURIGANE. 944 608 501. Astegunetan, 09:00-22:00; zapatuan, 10:00-22:00.

ona. Maiatzaren Bata kalea, 4. PINUETA. 944 630 066. Astegunetan, 09:00-22:00.

San andrÉS. Larramendi plaza, 2. PINUETA. 946 572 295. Egunero, 09:00-22:00.

plentziaaraMBUrU. Erribera, 20. 946 775 301. Astegunetan, 09:00-22:00.

SopeladoLara. Sabino Arana, 28. 946 129 547. Astegunetan, 09:00-22:00; domekan, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

iTUrBe. Iparragirre, 3. 946 764 768. Astegunetan, 09:00-22:00; barikuan, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

eraZo. Loiola San Andrés, 50. LARRABASTERRA. 946 762 363. Astegunetan, 09:00-22:00; eguenean, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

ZUMÁrraGa. Gatzarriñe, 6. LARRABASTERRA. 944 047 600. Astegunetan, 09:00-22:00; martitzenean, 09:00etatik aurrera, 24 orduz.

UrdulizparaMo. Aita Gotzon, 9. 946 764 507. Astegunetan, 09:00-22:00.

Guardiako farmaziak, hilaren 21etik 27ra

Iraileko sariaGetxoGasori esker, 3 auto-garbiketa programa

Non da? lehiaketa

Saria

hiruka zaitez... eta abantaila askoz goza egizu!

3 auto-garbiketa programa zozkatuko ditugu hirUKalagun eta bazkide guztien artean. Zozketan parte hartzeko, bidali irailaren 30a (zapatua) baino lehenago, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337.

Urtean 35 euroren truke, Uribe Kostako euskarazko komunikazio-taldearen bultzatzailea eta partaidea izango zara.

hirukalagunHau da zure txokoa!

Zelan egin HIRUKAlagun?

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babes Legearen 15/1999 Lege Organikoaren arabera, erabiltzaileek HIRUKAri emandako datuak fitxategi automatiko batean sartuko dira, erabiltzaileagaz harremanetan ipintzeko eta HIRUKAren informazioa eta publizitatea helarazteko. Bestelako erabilerek erabiltzailearen aurretiko baimen zehatza behar dute. Erabiltzaileak gura duenean datuok zuzentzeko edo kentzeko bere eskubideak bete ditzake helbide honetara idatziz: [email protected]

Webgunean: hiruka.eus/harpidetza/laguna/ Idatziz: [email protected]: 944 911 337 • 688 812 368

Alboko QR kodea eskaneatuz (telefono mugikorraren bidez), edo bestela:

HIRUKA Koop.elk. Martikoena, 16, 2. solairua. 48992 GETXO

Getxoko kultur etxeari esker, antzerki Jardunaldietarako sarrerak zozkatuko ditugu

Getxoko antzerki Jardunaldietako ikuskizunetarako sarrera bikoitza lortu gura baduzu, irailaren 29a (barikua) baino lehenago, bidali erantzuna, zure izen-deiturak eta harremanetarako bide bat hona: [email protected] edo 944 911 337.

Page 22: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Sakonean

Espainiako Estatuko udal hauteskundeak, 1931ko apirilak 12; errepublikaren aldekoak nagusitu dira hiriburu gehienetan. Jose Anto-

nio Agirrek irabazi ditu Getxon: 21 zinegotzietatik 16 lortu ditu Euzko Alderdi Jeltzaleak.

Apirilak 14, Errepublika aldarrikatu da, Agirre Euzkadi egunkariaren egoitzan dago Leizaola, Azkue eta Kareaga jelkideekin. Giro nahasia da kalean; he-rritarren mobilizazioa nabarmena da. Egoera ikusita, Leizaola, Azkue eta Kareagak Getxora joateko eskatu diote Agirreri, udala biltzeko, «Getxok udal mugimen-du handi baten euskarria izan behar du eta».

Egun hartan aldarrikatu zen euskal errepublika Getxon, «Espainiako Errepublikarekin federatua», eta euskal udalei eskatu zien aldarrikapen bera egite-ko eta galdegiteko foruak baliogabetu zituen 1839ko legea indargabetzea eta erakunde burujabeak lehe-neratzea. Hartara, udal batzuek Bizkaiko Batzar Na-gusiak deitu zituzten Gernikara, apirilaren 17rako. Ezinezkoa izan zen: Gasteiz eta Bilbotik bidalitako soldaduek hiribildua hartu zuten eta Guardia Zibi-lak errepideak itxi zituen. Hala ere, Gernikatik hur, ehunka udal ordezkarik sinatu zuten Batzar Nagu-siek onetsi behar zuten agiria, non autodeterminazio eskubidea errespetatzea galdegin zen «herriek beren burua determinazio librean gobernatzeko duten es-

kubide natural eta ezin kenduzkoaren arabera».«Getxo izan zen mugimendu haren euskarrieta-

ko bat –azpimarratu du Gure Esku Dago-k (GEDek)–, eta euskarri izan behar du erabakitzeko eskubidea-ren alde egun indartzen ari den dinamikan ere». Ba-lio hori eman dio Euskal Herriaren estatus politikoaz antolatu duen kontsultari: «Azaroaren 5ean, Getxo

izango da kontsulta antolatu duen Euskal Herriko udalerririk handiena eta horrek berebiziko garran-tzia ematen dio, geroago etor daitezkeen bestelako mugimenduen euskarri bihur daitekeelako Getxoko emaitza».

«Demokrazian sakontzea bilatzen duen parte hartzeko prozesu» gisa aurkeztu du GEDek kontsul-ta, eta ideia horren bueltan antolatu nahi du par-te-hartzea sustatzeko kanpaina, beste bi oinarrirekin batera: «Getxoztarren garaia da» eta «Erabakitzeko eskubidea dugu».

Oinarriok bat datoz GEDek emaniko mezuarekin apirilean, kontsultaren Batzorde Sustatzailea eta si-naduren bilketa aurkezteko ekitaldian (galdeketa-ren aldeko 7.448 getxoztarren sinadurak bildu dira). Herritarren protagonismoa aldarrikatu zuen, lege hutsaren muga defendatzen dutenen aurrean herri-tarren borondatean oinarrituriko demokrazia nabar-menduz: «Herritarrak eskubide sozial eta politikoen jabe gara eta gure borondate demokratikoari eran-tzun behar dio legeak».

«Legea da muga» diote kontsultaren kontrakoek. Hori da, berbarako Katalunian urriaren 1ean egingo den erreferendumaren aurkakoek erabiltzen duten argumentu nagusia, eta hori da Euskal Herrian ere erabakitzeko eskubidea ukatzeko baliatzen duten diskurtsoaren oinarri ia bakarra. Legearen printzi-pioa da: legeak ezartzen ditu joko arauak eta hura bete ezean ez dago jokorik. GEDen iritziz, aldiz, «de-mokraziaren printzipioa nagusitu behar da legeak eta gizarte antolatu batek aldarrikatzen duen esku-bideak talka egiten dutenean».

atzera begira, zenbait adibideBi printzipio horien arteko talkaren adibide gisa, Rosa Parks eta Kathrine Switzer aipatu zituen An-dres Isasin GEDek: «Legeak-edo ukaturiko eskubi-dearen defentsan ibilitako bi emakume, bi herritar».

Montgomeryko legearen arabera, garraio publi-koek marra bat zuten beltzak eta zuriak banatzeko. Beltzak autobusean sartu, ordaindu, jaitsi eta berriz igotzen ziren atzeko atetik. Parks erdiko jarlekuetan jesarri zen 1955eko abenduaren 1ean (beltzek era-bil zitzaketen, zuriek jarlekua eskatzen ez bazuten).

datorren azaroaren 5ean Gure Esku Dagok herri-galdeketa egingo du Getxon; baita Berangon, Erandion eta Leioan ere. Getxoko taldea atzera begira ipini da, aurrekariak aztertuz gogoeta egiteko, gaur egungo egoera azaltzeko, eta azaroko egitekoak prestatzeko asmoz.

Lege hutsaren muga defendatzen dutenen aurrean herritarren

borondatean oinarrituriko demokrazia nabarmendu behar da

iñaKi Friera

Getxo, ostera ere, «euskarri»izateko bidean Jose Antonio Agirreren agindupean, 1931ko apirilaren 14an

aldarrikatu zuten euskal errepublika Getxon; ostean, Getxoren bide beretik, beste hainbat udalek ere aldarrikapen bera egin zuten.

Page 23: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

232017ko irailak 21 | irailak 27

Alde hura bete zenean, gidariak altxatzeko eska-tu zion, gazte zuri igo berri bati laga behar ziolako, legeak hala agintzen zuen eta. Parks ez zen altxa-tu. Eskubide zibilen aldeko Estatu Batuetako mugi-menduaren eragiletzat jo izan da gertaera, nahiz eta lehenago beste emakume batzuek ere berdin joka-tu zuten: C. Colvinek urte bereko martxoaren 2an; I. Morganek, 10 urte lehenago, eta I. Wells-Barnettek, 71 urte lehenago.

Ez zen legea izan Kathrine Switzerri Bostongo maratoia korritzea galarazi nahi izan ziona 1967an, probaren arau bat baizik: gizonentzako proba zen. Switzerrek «KV Switzer» izena eman zuen eta 261 dortsalarekin abiatu zen. Ibilbidean, epaile batek ikusi eta kanporatu nahi izan zuen: «Zoaz nire las-terketatik eta itzuli dortsal hori!», egin zion oihu. Switzerrek, haren mutil lagunak eta beste korrikala-ri batzuek aurre egin zioten epaileari eta Bostongo maratoia dortsalez egin zuen lehen emakumea izan zen (arinago iritsi zen Bobbi Gibb –aurreko urtean ere parte hartu zuen–, baina dortsalik gabe).

«Erabakitzeko eskubideaz ari garela –galdetzen du Getxoko GEDek–, Alabamako gidariak eta Bos-tongo epaileak bezala jokatu nahi ote dute egun ere legearen printzipio hutsari heltzen diotenek?».

Zer dela eta azaroaren 5ean?Herritarren ekimenak Parks eta Switzer bezalako emakume eta herritarrak izan ditu gogoan kontsul-taren data proposatzerakoan: «1931n Euskal Herrian emakumeak hautagai izan zitezkeen, baina ez hau-tesle. 1933ko azaroaren 5ean, emakumeek boto es-kubidea izan zuten lehen aldiz Araban, Bizkaian eta

Gipuzkoan, estatutua bozkatzeko erreferendumean. Horregatik proposatu genuen azaroaren 5a kontsul-ta egiteko, eskubide zibil eta politikoen defentsa egin duten emakumeak ere gogoan».

Baina esan bezala, Euskal Herrian ere hainbat gertaera izan dira historia hurbilean, non legeak muga ezarri nahi izaten zion herritarren borondatea-ri: euskarazko irakaskuntza, ikurrinaren erabilera, nahitaezko soldadutza…, edo, berriki, errefuxiatuen etorrera. Haren harira, Patxo Pomposo eta Gotzon Ga-ramendi getxoztarrak aipatu zituen GEDek Areetan.

Pomposo udal langilea zen eta udaletxean ze-goen armada frankista Algortan sartzean. Alkatea-ren bulegora joan, ikurrina eta Agirre lehendaka-

riaren erretratua hartu, gerriaren bueltan bildu, alkandoraren azpian gorde eta Goñibarri baserrira eroan zituen. Han izan ziren frankismoak iraun bi-tartean, harik eta 1980an Pomposoren bilobak iku-rrina Andra Mariko batzokian jaso zuen arte.

Bilbon, 1963ko arratsalde batean, haur bat euska-raz entzun zuen Garamendik. Haren hizkuntza mai-lak harrituta, ea non ikasi zuen galdetu zuen. Azal-du zioten bazirela hainbat etxetan euskaraz ikasten zuten haur taldeak, eta agindu zioten andereño bat bidaliko zutela zortzi ume biltzen bazituen. Begoña

Abaitua izan zen lehen andereñoa. «Algortako gelto-kian biltzen zituen umeak aste bakoitzean zegokion etxera joateko. Lurrean jesarrita, horman oinarritu-ta, ahal zuten moduan hartzen ei zituzten euskaraz-ko eskolak –gogorarazi zuen GEDek–. Getxoko fa-miliak ziren: Azkargorta, Lores, Urretxua, Basterra, Garteiz, Camiña, Basañez, Galdeano, Agirre, Zarate, Aretxabala, Garamendi, Garate, Uribe, Iturriaga, Za-bala, Ceberio, Uriarte, Rekalde…»

Herritarren ahalduntzearen adibide gisa jarri zi-tuen: «Banaka edo taldeka haien eskubide eta aska-tasunen alde ekin zuten, ahaldunduta, haien histo-riaren protagonista eta subjektu bihurtuta. Orain be getxoztarron garaia da. Historiako beste une batzue-tan legez orain be erakutsi nahi dugu gure eskubi-dearen alde egiteko prest gaudela, konplizitateak lantzeko eta eskua elkarri emanda ibiltzeko prest gaudela».

Getxo udal mugimenduaren euskarri izan zen 1931n, Bermeo, Elorrio eta Mundakarekin batera. 86 urte geroago, berebiziko garrantzia ematen dio kon-tsultari Gure Esku Dagok: «Bermeon 2017ko apiri-laren 2an egin zen kontsulta; Elorrion, maiatzaren 7an. Getxon (eta Mundakan, ziur asko) azaroaren 5ean egingo dugu. Aukera polita da autodetermi-nazio eskubidearen aldeko mugimendu haren eus-karri izan ziren udalak erabakitzeko eskubidearen defentsan berriz elkartzeko. Asko dugu jokoan eta haren garrantziaz jabetu behar dugu guztiok. Ede-rra egin dezakegu, Getxoko parte-hartzea geroago etorriko diren pausoen euskarri izan daiteke.» Hori da GEDek ezarri duen helburua: Getxo, ostera ere, «euskarri» izatea.

Ged: «demokraziaren printzipioa nagusitu behar da legeak eta

gizarte batek aldarrikatzen duen eskubideak talka egiten duenean»

1931n Euskal Herrian emakumeak hautagai izan zitezkeen, baina ez hautesle. 1933ko azaroaren 5ean, emakumeek botoa emateko eskubidea izan zuten lehenengo aldiz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, estatutua bozkatzeko erreferendumean, hain zuzen ere.

Rosa Parks garraio publikoan zuriei gordetako jarleku batean eseri zen, eta ez zion gazte zuri bati utzi, legearen kontra eginez. Eskubide zibilen aldeko Amerikako Estatu Batuetako mugimenduaren eragiletzat jo izan da jazoera hori.

Katherine Switzer Bostongo maratoia dortsalez egin zuen lehenengo emakumea izan zen, 1967an. Probaren arauetako batek galarazten zion parte hartzea, gizonentzat bakarrik zelako; epaileek eta hura kanporatu gura izan zuten.

Page 24: etik irailaren 27 Musika, mugak gaindituz · na urriaren 1a izango da, 15:00etan. Horretarako, Udalak hainbat bide es-kainiko ditu, aurrez aurre zein online bidez. Ostean, udal-teknikariek

Erakunde laguntzaileak:

Berangoko Udala

Plentziako Udala

Lemoizko Udala

Gorlizko Udala

Urdulizko Udala

Barrikako Udala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak(Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Aldizkari honek Bizkaiko foru Aldundiaren laguntza jaso du

www.hiruka.eus

HIRUKA Koop. elk.Helbidea: Martikoena, 16, 2.a 48992 GETXO e-maila: [email protected] P.-Ku.: 171Telefono-zenbakia: 944 911 337Publizitatea: Idoia Ibarluzea / Idoia Lorente

Erredakzioburua: Irantzu Sagarminaga

Erredakzioa: Iker Rincon, Kepa Ugarte, Iñigo Fernandez de Martikorena

Argazkiak: Hodei Torres

Testuen orrazketa: I. Sagarminaga

Diseinua: Artefakto

Kudeaketa: Ziortza Merino / Fredi Paia

Filmazioa eta Inprimategia: BEPSA

L.G.: BI-2022-2014 ISSN: 2386-98-95

Ale-kopurua: 8.000 ale CC-BY-SA

Iker Garagarza Berger algortarrak orain dela hiru hilabete prestatu zi-tuen maletak Alemaniako Bavaria

landerreko hiriburura joateko. «Nire neska-lagunari lan-eskaintza on bat egin zion hemengo enpresa batek. Ni itzultzaile autonomoa naiz, eta edo-zein lekutik lan egin dezaket. Beraz, Algortan elkarregaz bizi ostean, Mu-nichera etortzea erabaki genuen», azaldu du Garagarzak. Bere ustean, Munich «hiri bikaina da, bizi-kalitate handia dago».

Egunotan, Oktoberfesta famatua ospatzen dabiltza, «eta hirian giro bi-kaina dago». Ostera, hango gaueko giroa Euskal Herrikoagaz alderatuta «nahiko ezberdina da; taberna gutxi dago. Hemengoek festa ugari egiten dituzte etxeetan». Halere, dena ez da festa. Kirola ere egiteko aukera bada. Munichetik hur, «Alpeetan, eskiatze-ko aukera dago, azken asteotan elu-

rra bota baitu. Gainera, zenbait gla-ziar daude. Daborduko, eskiak prest ditugu, eta urrian denboraldiari ha-siera ematea espero dugu», aurreratu du Garagarzak. Aurretik, Munich eta inguruak bisitatu zituen, bizikletaz:

«hemen jende asko mugitzen da bizi-kletaz. Hiria ondo prestatuta dago ho-rretarako, eta txirrindularien eta auto-gidarien artean errespetua nagusi da».

ezagutzekoakItzultzaileak azpimarratu duenez, Mu-nich «historia handiko hiria da. Bes-teak beste, Bigarren Mundu Gerragaz

lotutako hainbat eraikin eta leku dau-de», tartean Dachau kontzentrazio-es-parrua hurbil dago; bertan, 41.500 pertsona hil zituzten.

Garagarzak gomendatu du erdigu-nea den Marienplatz-etik ateratzea, Viktualienmarkt merkatua bisitatzea, Englischer Garten parketik bueltatxo bat ematea, Isar ibaiaren ertzetik ibil-tzea eta udan bainu bat hartzea, Bier-garten edo jatetxe tipiko batean baz-kaltzea eta garagardoren bat edatea, Nymphenburg jauregiko lorategieta-tik galtzea, parke olinpikoan Estadio Olinpikoa bisitatzea…

Horrez gainera, museo ugari dau-de. Berari «oso interesgarria» iruditu zitzaion NS-Dokumentationszentrum museoa. Bertan, nazionalsozialismoa-ren historia kontatzen dute; «Bigarren Mundu Gerran gertatutakoa azaltzen dute, ezer ezkutatu barik». Autoen za-leek BMWren museoa daukate.

Iker Garagarza Berger algortarra

Bigarren Mundu Gerran gertatutakoa azaltzen dute, ezer ezkutatu barik

Mundukatuak

«Munich hiri bikaina da, bizi-kalitate handia dago»

LurraldeaBavariako Estatu Librea (Alemaniako Errepublika federala).

azalera70.550 km2.

hiriaMunich.

Biztanleria1.450.381 pertsona.

hizkuntzakAlemana da bertako hizkuntz ofiziala. Bavarierak ez du inolako estatus juridikorik, ezta idaztarau estandarrik ere. Eztabaida dago ea bavariera hizkuntza beregaina edo alemanaren dialektoa den; halere, aleman estandarraren hiztunentzat bavariera ulertzea zaila izan daiteke. 2005ean, sei milioi hiztun zituen Bavarian eta beste zortzi Austrian, Italian eta Txekian.

diruaEuroa.

nongoaAlgortakoa.

adina33 urte.

Zertan dabilBeharrean, itzultzaile; eta alemana hobetzen.

ikasketakKazetaritzan lizentziatua; Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa ere ikasi du.

noiz arte Munichen?Printzipioz, urtea bukatu arte egongo da Alemanian, baina baliteke egonaldia luzatzea.

nor da

non daGo

MUniCh