OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA ... 5 Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako...

Click here to load reader

  • date post

    03-Feb-2020
  • Category

    Documents

  • view

    0
  • download

    0

Embed Size (px)

Transcript of OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA ... 5 Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako...

  • OINARRIZKO CURRICULO DISEINUA

    GARRAIOA KUDEATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

  • 2

    AURKIBIDEA 1. Tituluaren identifikazioa........................................................................................ 4 1.1. Izena.................................................................................................................... 4 1.2. Maila. .................................................................................................................. 4 1.3. Heziketa-zikloaren iraupena. .............................................................................. 4 2. Erreferentea (lanbide-perfila). ............................................................................... 4 2.1. Gaitasun orokorra. .............................................................................................. 4 2.1.1. Lanbide-gaitasunak. .......................................................................... 4 2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia. ........................................................... 4 2.2. Lanbide-burutzapenak eta lanbide-portaerak. .................................................... 5 2.3. Produkzio-prozesuko kokapena. ......................................................................... 6 3. Irakaskuntzak. ........................................................................................................ 7 3.1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak. ............................................................... 8 3.2. Lanbide-moduluak. ............................................................................................. 8 1 .Lanbide-modula: Garraioaren administrazio-kudeaketa ......................... 8 2 .Lanbide-modula: Nazioarteko merkataritzaren administrazio- Kudeaketa ............................................................................................... 15 3. Lanbide-modula: Larreko garraio-zerbitzuaren antolamendua .............. 20 4. Lanbide-modula: Lurreko garraio-ustiapenaren plangintza eta kudeaketa ........................................................................................... 24 5.Lanbide-modula: Produktuen biltegiratzea .............................................. 29 6 Garraio-zerbitzuaren merkatuatzea .......................................................... 35 7.Lanbide-modula: Helburu orokorreko informatika-aplikazioak .............. 42 8.Lanbide-modula: Atzerriko hizkuntza ..................................................... 47 9.Lanbide-modula: Lan-giroko harremanak ............................................... 49 10.Lanbide-modula: Lan-prestakuntza eta-orientabidea ............................ 53 11.Lanbide-modula: Kalitatea eta etengabeko hobekuntza ........................ 57 12.Lanbide-modula: lantokiko prestakuntza ............................................... 59 3.3. Heziketa-zikloaren sekuentziazioa eta denboralizazioa. .................................... 61 3.3.1. Iraupenak. .......................................................................................... 61 3.3.2. Sekuentziazioa. ................................................................................. 62 4. Irakasleak. .............................................................................................................. 63 4.1. “Garraioaren kudeaketa” heziketa-zikloko lanbide-moduluetan irakaskuntza-atribuzioa duten irakasleen

    espezialitateak. ................................................................................................... 64 4.2. Titulazioen baliokidetasunak irakaskuntzan aritzeko. ........................................ 64 5. Irakaskuntzak emateko gutxieneko baldintzak. ..................................................... 64 5.1. Espazioak. ........................................................................................................... 64 6. Sarbideak eta/edo ibilbideak. ................................................................................. 65

  • 3

    6.1 Oinarrizko Lanbide Heziketa............................................................................... 65 6.2. Unibertsitate-ikasketetarako sarbidea. ................................................................ 65 7. Konbalidazioak eta korrespondentziak. ................................................................. 65 7.1. Lanerako Lanbide Heziketarekin konbalida daitezkeen

    lanbide-moduluak. .............................................................................................. 65 7.2. Lan-praktikarekin korrespondentzia izan dezaketen lanbide-moduluak. .............................................................................................. 65

  • 4

    1. Tituluaren identifikazioa 1.1. Izena: “Garraioaren kudeaketa”. 1.2. Maila: Goi-mailako Berariazko Lanbide Heziketa. 1.3. Iraupena: 2.000 ordu. 2. Erreferentea (lanbide-perfila) 2.1. Gaitasun orokorra • Merkantzia eta bidaiarien garraio-zerbitzua jasotako espezifikazioen arabera kudeatu

    eta merkaturatzea eta lurreko lanen ustiapena antolatu eta planifikatzea nazio-mailan eta nazioartekoan eta ezarritako helburu eta prozesuen esparruan.

    2.1.1. Lanbide-gaitasunak • Garraio-eragiketetan indarrean dagoen nazioko eta nazioarteko araudia aplikatzea, gertatzen diren

    aldaketa sarrietara egokituz. • Garraio-eragiketak osatzen dituzten partida desberdinen kostua ebaluatzea, eragiketa globalaren

    prozesuan esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioa eta beren ondorio ekonomikoa identifikatuz. • Merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko eragiketen administrazio-prozesua kudeatzea ezarritako

    helburuen eta jasotako espezifikazioen eta eragiketa hauek arautzen dituen legeriaren esparruan. • Garraio-eragiketetan beharrezkoa den dokumentazioa ezarritako prozeduren arabera lortu, landu eta

    tramitatzea. • Ustiapen- edo trafiko-saileko lana ezarritako helburu eta aurrekontuen arabera antolatzea, egitura eta

    erlazio funtzionala ustiapen-helburuetara egokitzea lortuz. • Garraio-enpresen trafikoa edo ustiapena ezarritako irizpideen arabera planifikatzea, baliabideak eta

    eragiketa-kostuak optimizatuz, zerbitzuari exijitutako kalitate-mailak lortu ahal izateko. • Merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ezarritako irizpideen arabera merkaturatzea,

    erabakiak hartzeko beharrezkoak diren merkatu-azterlanak eginez, zerbitzu horiek sustatzera zuzendutako publizitate-kanpainak antolatu eta gainbegiratuz eta salmenta negoziatzeko prozesuak kontrolatuz eta, hala badagokio, prozesuotan esku hartuz.

    • Enpresaren hornigaiak eta bezeroen merkantziak biltegiratzeko lanak horien segurtasuna eta erabilgarri dauden baliabide eta espazioen aprobetxamendu aproposa bermatuko duten baldintzetan antolatzea, ezarritako prozeduren arabera.

    • Merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko prozesuaren ikuspegi globala eta integratua izatea eta iragaitza-eragiketa bakoitzean esku hartzen duten agente desberdinen artean ezarritako jarduera- mekanismoak ulertzea.

    • Teknikek, lan-antolamenduak eta lanbidearekin zerikusia duten alderdi ekonomikoek eragindako aldaketen ondorioz sortutako lan-egoera berrietara egokitzea.

    • Bere lanaren garapenean komunikazio eraginkorrak izatea, bere jarduera antolamenduaren beste arlo batzuekin koordinatuz.

    • Dagokion talde funtzionaleko kideekin etengabe harremanetan egotea, taldeari esleitutako helburuak lortzeko erantzukizuna hartuta, besteen lana errespetatuta, taldeko zereginak antolatu eta zuzenduta eta sortzen diren zailtasunak gainditzen lagunduta, lankideen eta menpekoen ideiekiko tolerantziazko jarrera azalduz.

    • Bere eta bere menpekoen burutzapenen eremuan eta ezarritako arau eta planen esparruan arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea, hartutako konponbidea nagusiekin kontsultatuz sor daitezkeen ondorioek segurtasun-, antolamendu- edo ekonomia-baldintza normalak aldatzen dituztenean.

    • Bere gaitasun-ataleko jarduera hobetzeko irizpide edo ekintza berriak aztertu eta proposatzea, berrikuntzei, joerei, teknologiari eta bere gaitasun-eremuan aplikagarria den araudiari buruzko informazioa jasoz.

    2.1.2. Erantzukizuna eta autonomia

  • 5

    Teknikari honi, goragoko maila duten teknikariek esleitutako funtzioen eta helburuen esparruan eta dagozkion lanerako arloetan, oro har, ondoko autonomia-gaitasunak eskatuko zaizkio: • Ustiapen- edo trafiko-sailari helburuak, zereginak eta baliabideak esleitzea. • Garraiorako bideak, ibilbideak eta ordutegiak programatzea eta baliabideak (ibilgailuak, gidariak eta

    ekipoak) eta kargak zehaztu eta esleitzea. • Eragiketaren “irteera” gainbegiratzea. • Eragiketa ezarritako helburuen esparruan gainbegiratu eta kontrolatzea. • Egindako zerbitzuaren kalitatea ebaluatu, anomalia eta hutsegiteen zergatiak identifikatu eta

    konponbideak proposatzea. • Garraio-sektorean garrantzizkoa den informazio ekonomiko eta arauzkoa lortu eta prozesatzea. • Garraiobideen eta kargen aseguru-polizen kontratazioa ezarritako baldintzen arabera kudeatzea. • Aseguratutako ezbeharren aitorpen-likidazioa kudeatu eta kontrolatzea. • Garraiobide, trafikoko langile eta merkantzien nazioarteko iragaitzarako beharrezkoa den

    dokumentazioa kudeatu eta kontrolatzea. • Garraio-zerbitzuen kontratazioari buruzko dokumentazioa landu eta kudeatzea. • Garraio-zerbitzuen fakturazioa kudeatu eta gainbegiratzea. • Korrespontsal, filial, frankizia eta enpresa laguntzaileekiko harremanak ezarritako baldintzetan

    kudeatu eta kontrolatzea. • Garraio-linea eta -eragiketen kostuak kalkulatzea. • Merka