Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

5
Eskola gunearen antolakuntza 2011-12 ikasturtea – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3 Eskola gunearen antolakuntza – Praktikak 1. Erakundeak: oinarrizko kontzeptuak eta tipologia “Erakundeen elementuak eta moten adibideak” Erakundeen zerrenda honetatik bat/bi hautatu behar dituzue eta antolaketa-osagaiez dakizuen guztia goiko taula horretan ezarri. Udal liburutegia Pertsonak: Udal liburutegia izaera publikoa du, eta kasu honetan zehazki, Udala den erakunde publikoari dagokio bere gestioa. Zeharka eragiten duten pertsonak, kultura zinegotzia eta kultura teknikaria dira. Horiez gain, egunero bertan lan egiten dutenak bi emakume dira: Nati Allende (bere lanaldia %66koa dena) eta Mónica Altuna (lanaldia %50ekoa dena). Liburutegiaren funtzionamendu berarekin zerikusia ez duen beste kolektibo bat ere badago, garbiketa taldea, espazioaren mantenimenduaz arduratzen dena. Ezin ditzakegu ahaztu udal liburutegia erabiltzen duten pertsonak aipatzea, erabiltzaileak, irakurleak, herritarrak. Helburuak: Hauek dira Natik eta Monicak liburutegian urtean zehar dituzten zenbait helburu Liburutegia eta bere zerbitzuak gizarte osoari ezagutarazi eta ahal den neurrian helarazi Biztanle guztiei literatur -hezkuntzaz eta kulturaz gozatzen animatu eta bultzatu Herriko bizitza kulturalean eta sozialean parte hartu, hainbat egitasmo sortuz Beste erakundeekin (Udaleko Gazteria Saila, Udaleko Kultura Saila, Eskolak, eskualdeko beste liburutegiak...) elkarlanean aritu eta proiektu komunak abiarazi Liburutegia herriko zentro-kulturala bihurtzen saiatu Edozein motako informazioa erabiltzaileei lortzea, hala eskatuz gero Irakurleen eta gainerako bezeroen literatur-zaletasunak betearazi (posible den heinean), eskaera kontuan izanik eta irakurtzen deneko tendentzia orokorrak aintzat harturik Irakurzaletasuna piztu eta irakurle kopurua handitu Kultur-aniztasuna eta integrazioa kideen artean sustatu Betebeharrak: Liburutegiko liburu guztiak ordenagailuko datu-basean sartu, fitxak bete, sailkatu eta ordenatu

description

Izaskun Camiñas Treviño Ikasgaiko hasierako praktika (Bakarkako lana)

Transcript of Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

Page 1: Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

Eskola gunearen antolakuntza 2011-12 ikasturtea – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3

Eskola gunearen antolakuntza – Praktikak1. Erakundeak: oinarrizko kontzeptuak eta tipologia

“Erakundeen elementuak eta moten adibideak”

Erakundeen zerrenda honetatik bat/bi hautatu behar dituzue eta antolaketa-osagaiez dakizuen guztia goiko taula horretan ezarri.

Udal liburutegia

Pertsonak: Udal liburutegia izaera publikoa du, eta kasu honetan zehazki, Udala den erakunde publikoari dagokio bere gestioa. Zeharka eragiten duten pertsonak, kultura zinegotzia eta kultura teknikaria dira. Horiez gain, egunero bertan lan egiten dutenak bi emakume dira: Nati Allende (bere lanaldia %66koa dena) eta Mónica Altuna (lanaldia %50ekoa dena). Liburutegiaren funtzionamendu berarekin zerikusia ez duen beste kolektibo bat ere badago, garbiketa taldea, espazioaren mantenimenduaz arduratzen dena. Ezin ditzakegu ahaztu udal liburutegia erabiltzen duten pertsonak aipatzea, erabiltzaileak, irakurleak, herritarrak.

Helburuak: Hauek dira Natik eta Monicak liburutegian urtean zehar dituzten zenbait helburu

Liburutegia eta bere zerbitzuak gizarte osoari ezagutarazi eta ahal den neurrian helarazi

Biztanle guztiei literatur -hezkuntzaz eta kulturaz gozatzen animatu eta bultzatu

Herriko bizitza kulturalean eta sozialean parte hartu, hainbat egitasmo sortuz

Beste erakundeekin (Udaleko Gazteria Saila, Udaleko Kultura Saila, Eskolak, eskualdeko beste liburutegiak...) elkarlanean aritu eta proiektu komunak abiarazi

Liburutegia herriko zentro-kulturala bihurtzen saiatu Edozein motako informazioa erabiltzaileei lortzea, hala eskatuz gero Irakurleen eta gainerako bezeroen literatur-zaletasunak betearazi (posible

den heinean), eskaera kontuan izanik eta irakurtzen deneko tendentzia orokorrak aintzat harturik

Irakurzaletasuna piztu eta irakurle kopurua handitu Kultur-aniztasuna eta integrazioa kideen artean sustatu

Betebeharrak: Liburutegiko liburu guztiak ordenagailuko datu-basean sartu, fitxak bete,

sailkatu eta ordenatu Datu-baseak egoki eta eguneratuta mantendu, bilduma osotua izateko Maileguak egin eta horren kontrola eraman Irakurle-txartelak egin Eskaerak egin: liburu berrien bila aritu, hautatu, erosi... Liburutegien arteko maileguak kudeatu, trukeak egin... Liburutegiko erabiltzaileek darabilten bertoko ordenagailu guztiak behar

bezala zaintzen direla ikusi eta egoera onean mantendu Diru-laguntzak eskatu Ikasleei, ikertzaileei edo eskaeraren bat egiten duen edozein pertsonari

lagundu, gomendatu, informazioa bilatu, liburuak/dokumentuak/materiala (bideoak, diskoak...) aurkitzen lagundu...

Page 2: Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

Eskola gunearen antolakuntza 2011-12 ikasturtea – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3

Irakurketa bultzatzeko egitasmoak eta jarduerak prestatu, programatu, martxan jarri eta ebaluatu: ipuin-kontalariak, tailerrak, ikastaroak, lehiaketak...

Euskadiko Liburutegi Sareak erakundeko arau guztiak bete Eusko Jaurlaritzako arduradunekin harremanak mantendu Liburutegiko blog-a eguneratuta izan

Egitura: 15.000 liburu dago: gehienak maileguan uzteko baina heren bat bertako

kontsultarako soilik (entziklopediak, hiztegiak...) Liburuak gaiaren arabera sailkatuta daude: gai bakoitzari zenbaki-kode bat

dagokio Eleberria, poesia, antzerki eta saiakerek, orden alfabetikoa jarraitzen dute

bere ordenamendurako Bilduma, Euskadiko Liburutegien Sareak Interneten duen ”Katalogo

bateratua”-n eskura dago, beraz, edozeinek kontsultatu dezake ea bilatzen duen alea ba al dagoen edo ez

Espazioaren antolaketa: 1) harrera-bulegoa eta liburuen erakusleihoa, 2) helduentzako gela handia, 3) ordenadoreen espazioa, 4) ikasteko gela eta 5) haurrentzako gela handia

Edozeinek egin dezake kontsulta eta egonaldia, baina maileguan uzteko derrigorrez liburutegiko txartela izan behar du

Dantza Taldea

Pertsonak: Herriko Dantza Taldea erakunde kulturala da zeinean edozein pertsonak parte har dezakeen. Federatutako erakundea da Zallakoa, beraz, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko arduradunekin harremana izan behar du; horiez gain, Udalari lotuta dagoenez (ez da Udalarena ordea), kultur zinegotziarekin eta kultur teknikariarekin urtean zehar etengabeko elkarrizketetan daude, proiektu komunak egin daitezen. Taldean bertan banaketa bi egiten da: Batzarra eta dantzariak. Batzarra gauza burokratikoaz eta gestio orokorraz arduratzen da; partaideak dira: lehendakaria, lehendakari ordea, diruzaina, idazkaria eta gainerako batzordekideak/bokalak. Dantzariak eragile nagusiak dira eta ikuskizunak agerrarazten dutenak. Monitoretza taldeak, batzarrarekin zein dantzariekin jarduten du. Zeharka bada ere, musikariek (ez dute taldearekin harreman zuzena) ikuskizunetan ere parte hartzen dute. Ezin dugu ahaztu, dantzaria edo batzarkidea ez izanda, ikasturtean zehar euren laguntza eskaintzen duten gurasoak edota boluntarioak.

Helburuak: Hauek dira dantza taldeak urtean zehar dituen helburu nagusiak Dantzariei dantzak eta euskal tradizioa irakastea/erakustea eta

transmititzea Dantzari berriei euskal dantzaren oinarriak ludikoki ezagutarazi Kide solteak taldekide sentiarazi Partehartzaileak motibatu eta jardueretan inplikatu Dantzari lotutako zenbait ekintza antolatu: bazkari herrikoiak, erromeriak,

euskal ezkontzak, euskal kulturari lotutako antzezlan labur eta txikiak... Ahalik eta leku gehienetan eta ezberdinetan dantza egin eta dantza-

zaletazuna piztu: alardeak, lehiaketak, dantzari-txikiak, ezkontzak, omenaldiak, erromeriak...

Herriko jendera heltzeko dantza ikastaro trinko eta sinpleak antolatu Euskal kultura/dantza zabaldu eta horretatik ere ikasi

Page 3: Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

Eskola gunearen antolakuntza 2011-12 ikasturtea – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3

Dantzarekiko grina piztu

Betebeharrak: Ikasturterako ikuskizunen eta jardueren egutegi orokorraren planifikazioa

egin, egintzak aurreikusiz Entseguak antolatu eta aurretik pentsatu Jantzien eta materialaren inbentarioa egin (audioteka barne) Azpitaldeak antolatu (txikiak, ertainak, neska-mutil nagusiak) eta saio

bakoitzean zerrenda pasatu Gurasoentzako/tutoreentzako oharrak idatzi eta banatu Jantziak ikuskizunetarako banatu eta ondoren jaso Dantza egiteko deialdiak egin Dantzariak irakatsi eta monitoreak etengabeko formakuntzan aritu,

etorkizun hurbilean beste hainbat gauza irakatsi ahal izateko Eskualdeko dantza taldeekin eta txistulariekin harremanetan egon,

komuneko proiektuak egiteko Ordaindu behar den urteroko kuota dantzariaren ezaugarrien arabera

kalkulatu eta horren kontrola eraman (familia bereko kide bat baino gehiago egonez gero, deskontuak egiten dira)

Matrikulazio berriak datu-basera pasatu eta horren kontrola izan Gizarte sareak eta e-maila erabilita, dantzariekin eta erakundeekin

komunikazio ariketa etengabe mantendu Hilabetean behiniko batzarretarako deialdiak egin, baita ikasturte hasieran,

bitartean eta amaieran gurasoekin bilera egin Agerraldietarako dantza ordenak osatu eta jendea koordinatu Koreografia berriak beti bilatu Dantzari lotutako euskal abestiak irakatsi Udalari eskatu behar zaion diru-laguntza bete, dokumentu guztiak aurkeztuz Monitoreei ordaindu Pandero eta trikiti elkarteekin elkarlanean jardun, zenbait jardueretarako

Egitura: Egitura sinplea dauka, ez delako elkarte handia (80 bat kide, gutxi gora

behera) eta ondorioz sarea ez delako oso konplexua. Dena den, ekonomikoki mantentzeko, udal gestioaren araberako diru-laguntzaz baliatu behar da, eta ondorioz, burokraziarako joera du, dokumentu asko aurkeztu behar direlako

Biziraupen ez-jakina du, herritarren eta dantzarien eskaeraren arabera denboran luzatuko dena

Batzarrak, monitoretza taldeak eta dantzariek, bakoitzak bere eginkizun zehatzak ditu. Batzarkideen artean ardurak eta eginbeharrak banatzen dituzte eta zenbait kasutan (diruzaina adb.) posturako ezagutza jakina beharrezkoa da. Monitoreak taldeka banatzen dira, dantzari kopuruaren arabera eta norberaren gaitasunen arabera: 1-2 pertsona txikiekin, pertsona 1 ertainekin eta 2-3 pertsona nagusiekin. Dantzarekin zerikusia ez duten eginkizunak (deiak, oharrak, zerrendak, ordainketak, etab.) orain arte monitore nagusiak egin du, baina betebehar horiek banagarriak dira zalantza gabe

Jantzien eta materialaren kontrola izatea garrantzi handiko eginbeharra da Lokaleko armairuak taldeka edo dantzaka banaturik daude, orden logikoa

bermatzeko Entseguetako ordutegiak, batzuk tradizioz egun berean mantendu eta

nagusienak gehiengoaren libre-egotearen arabera jartzen dira Orokorrean, kide guztiek (gurasoek ere) badakite norengana zuzendu behar

diren gauza bakoitzerako

Page 4: Eskola gunearen antolakuntza Praktika I

Eskola gunearen antolakuntza 2011-12 ikasturtea – Izaskun Camiñas Trebiño – HH3

Sailka itzazu hautatutako erakundeak helburuen, formaltasun-mailaren, onuradunaren eta egitura motaren arabera:

Helburua Formaltasuna

Onuradunak Egitura

Parte

-har

tzai

lea

Erag

ilea

Emai

tza

bila

Form

ala

Info

rmal

a

Erak

unde

a+ki

deak

Enpr

esab

urua

Beze

roa

Sinp

lea

Buro

kraz

ia

Zatik

a

Addo

kraz

ia

GKE x x x xMug. Feminista x x x x x xTelefonoa-konpainia x x x x xLangile batzordea x x x xHaurtzaindegia x x x xInternet x x x xHirugarren adinekoen egoitza

x x x x

Gazte-lekua x? x x x xKultur etxea x x x x xUdal liburutegia x x x x xGazte-ostatua xBibliobusa x x x x xAlderdi politikoak x x x x xIkasleen sindikatua x x x xKiroldegia x x x xEuskaltegia x x x x x xIngeles-akademia x x x x x xDantza Taldea x x x x x x