Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
-
Upload
profedemecanizadofp -
Category
Documents
-
view
225 -
download
0
Transcript of Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
1/16
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
2/16
Proiektuaren bultzatzaileak
Laguntzaileak
Hizkuntz koordinazioa
LANBIDE EKIMENA LANBIDE EKIMENA
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
3/16
Egilea(k): Escaleras de madera. Construccin artesanal
Itzultzailea(k): Eli Asurmendi
Zuzenketak: Elhuyar Hizkuntz zerbitzuak
Maketa: Elhuyar Edizioak
Azalaren diseinua: Naiara Beasain
2005an itzulia eta prestatua
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
4/16
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
5/16
LANBIDE EKIMENA 1
EESSKKAAIILLEERRAAKKeettaaEESSKKAAIILLEERRAA
ZZAATTIIAAKKMMAARRRRAAZZTTEEAA
11 EESSKKAAIILLEERREENNPPRROOIIEEKKTTUUAAEEGGIITTEEKKOOKKOONNTTUUAANNHHAARRTTUUBBEEHHAARRRREEKKOOAAKK
Eskaileraren marrazkia egiten dugunean laneko taularen ondoan galdera-sorta zintzilik jartzea
komeni da bertan jasotako oharrak eskura izatearren.
Kontuan hartu beharrekoak:
1. Eraikuntzari buruzko Ordenantzak kontuan izan: Ordenantza orokorrak, Udaleko ordenantzak,
DIN Arauak, etab abar.
2. Jabearekin edo arkitektoarekin batera, elkarri norberaren iritziak adierazi: eskailera-mota,
neurriak eta erabiliko diren materialak.
3. Eskaileraren inguruko eraikuntza-elementua: pasoko altuerak (burugainekoak), solairuraren
egitura, hormekin lotzeko egiturak, solairuak eta lurzoruak; lurzoruan sartutako berogailua.
4. Eskailerako argiak: argi naturala eta artifiziala kontuan izango ditugu; lanparak, etengailuak eta
kommutadoreak.
5. Trabak edo eragozpenak: pasoko altuerak (burugainekoak), estalkiaren maldak, leihoak, ateak,
berogailuko erradiadoreak, horma-hobiak, fusible-kaxak, zuriberri azpiko hodiak, lurzoruan
sartutako berogailua.
6. Zoladuran egindako zuloak: hasierako eta amaierako euskarriak, zankabearen finkapena
(kontuz lurzoruan sartutako berogailuarekin, zabalkuntza-junturak ezarri!).
7. Intsonorizazioa. Eskailera-mailen eta zankabeen euskarriak, eskailera-mailak material
soinu-xurgatzailearekin estali, birako eskaileratan eskailera-arimak ezarri.
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
6/16
Arotz Lanak eta Altzariak Neurrira Egin eta Instalatzea
LANBIDE EKIMENA 2
8. Laneko planoak; ahal bada, jabearen edo arkitektoaren oniritzia eskatu.
9. Erabil daitezkeen laneko metodoak; fresatutako profilak (eskubanda).
10. Neurriak eta lodiera. Araututako materialen, egur trinkoaren eta erdilandutako produktuen
neurriak eta lodiera kontuan hartuko ditugu, eta ahal den neurrian doitzen saiatuko gara; lanekoplanoak eta sekzioak ahalik eta zehatzen marrazten eta deskribatzen saiatuko gara eta
lantegian bertan eztabaidatuko ditugu eskailerak eraikiko dituen langilearekin, xehetasun
txikienak ere argituz, lanean hasten garenean kontsulta gutxi egin nahi baditugu behintzat.
22 EESSKKAAIILLEERREENNKKAALLKKUULLUUAA
2.1 Aurretiko oharrak
Etxebizitza bateko erraz pasatzeko moduko eskaileran kontramailen (s) altuera 18 cm ingurukoa
izatea eta mailagainaren (a) zabalera 27 cm-koa izatea komeni da (1.irud.).
--------------------------
1. irudia
--------------------------
Kontramailaren eta mailagainaren arteko erlazioa zehazteko formula bat baino gehiago daude.
Formula horietan maizen erabiltzen direnak honako hauek dira:
2 x s + a = 63 cm, edo bestela, 4/3 x s + a = 52 cm
(lehenengo formula hori erabiltzen badugu, hauxe izango dugu: 2 x 18 = 36 + 27 = 63 cm. Aldiz, 18
cm-ko kontramaila berarekin bigarren formula erabiliz gero, mailagainaren zabalera 28 cm-koa dela
lortuko dugu). Horrela lortutako eskaileraren malda 34-koa (1) da eta eskailera-mailaren maldaren
luzera 32,5 cm-koa (2) (metro lineal bakoitzeko, maldaren luzerak 3 eskailera-maila inguru hartzen ditu).
18 cm-ko kontramailaren altueraren eta mailagainaren zabaleraren arteko erlazioa hauxe da: 2:3 ([2
x 9 = 18] : [3 x 9 = 27]), edo bestela, kalkulu hori erraztearren honako hau egin dezakegu: 1: 1,5 (3).
Horrenbestez, oinplanoaren altuera 2,70 cm-koa baldin bada, eskaileraren garapenerako
beharrezkoa den luzera zenbatekoa den kalkulatzeko (luzera oinplanoan, horren luzera) oinplanoaren
altuera bider 1,5 egin beharko dugu; hau da, eusteko luzera 2,70 x 1,5 = 4,05 m-koa izango da.
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
7/16
Neurrira Egindako Arotzeria eta Altzarigintza
LANBIDE EKIMENA 3
Gauzak seguruago eta bizkorrago egiteko, eraikuntza-lanean bertan eskailera 1:1 eskalako
marrazkian adierazi baino lehen, eskailera marrazteko taulan trazatzea edo diseinatzea komeni da,
baina horretarako zenbait xehetasunen berri izan beharko ditugu.
Eskaileraren lodiera (2. irudia) eskaileraren malda guztietarako ia berdina da, hau da, zankabearen
zabalera berdina izan daiteke eskailera guztietarako (1).
--------------------------
2. irudia
--------------------------
Horrez gain, eskailera-mailen artean gainezartzen dena 3,5 cm eta 5 cm bitartekoa izan daiteke (2).
Halaber, maldaren ebaketa-unetik eskailera-zatiaren eta mailaren ertzaren (2) artean zenbateko tartea
dagoen jakitea ere garrantzitsua da (3. irudia).
--------------------------
3. irudia
--------------------------
Barran adierazitako sekzioa ondo pentsatua dago eta mota honetako eskailera ia guztietan erabil
daiteke. Irteerako eskailera-ertza (4), gehienetan profilatuta egon ohi dena, zankaberen sartu ahal izatea
garrantzitsua da eta barra euskarri duen lobulua (5) txikiegia ez izatea ere. Altzairuzko angeluaren eta
forjaketa-ertzaren arteko zirrikitua (6) zentimetro bat ingurukoa baldin bada aski da. Horrela, forjaketaren
eta irteerako eskailera-mailaren aurreko ertzaren arteko distantzia 9 cm-koa izango da. Neurri horiek
guztiak xehetasun garbia ematen dute (ikus zankabeak) bai euskarria duten eskailera-mailetan (B) bai
eta neurri bateko euskarria dutenetan ere (C).
2.2 Eskaileren kalkulua (mailagainaren eta kontramailaren arteko erlazioa)
Mailagainaren zabalera (a) eta kontramailaren altuera (s) kalkulatzeko modua liburu batean baino
gehiagotan aurki dezakegu zehatz-mehatz adierazita. Ibiltzeko bide erosoko eskaileretan mailagainaren
eta kontramailaren arteko erlazio egokia izateko kontramailaren 2 altuera eta mailagan baten arteko
batura 63 3 cm denean lortuko dugu.
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
8/16
Arotz Lanak eta Altzariak Neurrira Egin eta Instalatzea
LANBIDE EKIMENA 4
Adibidea:
Demagun solairuaren altuera 2,78 cm dela eta oinplanoaren neurria (trazatuaren luzera) 3,98
metrokoa. Neurri horien arabera: 2,78 : 2 = 1,39 x 3 = 4,17 (3,90) ibiltzeko erraza edo eroso deneskailera lortu behar dugu, beraz, oinplanoaren altuera zati 18 cm-ko kontramaila egiten badugu hauxe
lortuko dugu: 278 : 18 = 15,44 altuera. Hortaz, altuera-kopurua 15 da gutxi gorabehera eta, ondorioz,
kontramailaren altuera kalkulatzeko lehenengo eragiketan hauxe egin dezakegu: 278 : 15 = 18,53 cm.
Mailagainaren zabalera zehazteko hurrengo kalkuluetan, mailagainako linearen luzera lehenengo
eskailera-mailaren ertzean hasten da, beraz, 15 altuera edo kontramaila (s) baldin baditugu, mailagainen
14 altuera (a) baino ez ditugu zenbatu behar, hau da, 398 : 14 = 28,42 cm. Orain datu horiekin maldaren
kalkulua (mailagainaren eta kontramailaren artekoa, alegia) kalkula dezakegu:
2 x 18,53 (s) + 26,53 = 65,48 cm.
Datu horiei begiratuta, lortutako emaitza aipatutako 63 cm-ko erlazio ezin hobe horretatik nahikoa
urrun dagoela ikus dezakegu. Ondorioz, 16 altuerarako beste proba bat kalkulatuko dugu: 278 : 16 =
17,37 (s), eta hemendik mailagainaren zabalera berehala aterako dugu: 398 : 15 = 26,53 cm (a).
Kalkulatutako bi zifra horietaz baliatuz maldaren erlazioa kalkulatu ahal izango dugu honela:
2 x 17,37 (s) + 26,53 = 61,27 cm.
Orain bi kalkulu horietan 63 cm-ko erlazio ezin hobe horretara zein hurbiltzen den gehien jakin behar
dugu.
65,48 eta 63 zifren arteko aldea = 2,48 cm.
61,27 eta 63 zifren arteko aldea = 1,73 cm.
Horrenbestez, garbi dago 2. proba hori 63 cm horietara gehiago hurbiltzen dela eta, ondorioz, horixe
izango da egingo dugun eskailera, 16 altuera izango dituena hain zuzen.
1. proba:
2. proba:
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
9/16
Neurrira Egindako Arotzeria eta Altzarigintza
LANBIDE EKIMENA 5
Mailagainaren eta kontramailaren arteko erlazioen taula
Taula honi esker denbora asko aurreztuko dugu eskaileren kalkulua egiteko unean. Taula horren
bidez honako neurri hauen kalkula ditzakegu:
1. Aldez aurretik zehaztutako jakineko solairuaren altuera bati eta oinplanoaren neurriei dagozkien
mailagainaren eta kontramailaren neurri egokiak zehazteko.
2. Aldez aurretik zehaztutako jakineko solairuaren altuera bati dagozkion mailagainaren eta
kontramailaren neurri egokiak eta eskaileraren luzera egokia oinplanoan zehazteko.
Prozesuaren erabileraren adibidea
Aldez aurretik zehaztutako solairuaren altuera: 2,60 m.
Aldez aurretik zehaztutako oinplanoaren neurria: 3,68 cm.
Honako datu hauek kalkulatu behar ditugu: altuera eta mailagainen kopurua, kontramailaren altuera
eta mailagainaren zabalera.
Lehenengo zutabeko 260 (solairuaren altuera) baliorako azken zutabean 368 cm zein balioen artean
dagoen bilatuko dugu eta 366-425 artean dagoela ikusiko dugu (oinplanoko neurrien arteko tartea). Lerrohorretan bertan datu hauek ikus ditzakegu: altuera-kopurua (15), kontramailaren altuera (17,33) eta
mailagainen kopurua (14). Oinplanoaren neurria zati zifra hori, 14 alegia, egiten badugu, hauxe lortuko
dugu: 368 : 14 = 26,8 eta horixe da, hain zuzen, lortu nahi genuen azken datua: mailagainaren zabalera
= 26,8 cm.
1. prozesuko eskaileraren datuak honako hauek izango dira:
Solairuaren altuera:
260 cm = 15 x 17,33 cm kontramailaren altuera
Neurriak oinplanoan:
368 cm = 14 x 26,28 cm mailagainaren zabalera
mailagainaren eta kontramailaren arteko erlazioa:
2 x 17,33 = 34,66 + 26,28 = 60,94 cm).
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
10/16
Arotz Lanak eta Altzariak Neurrira Egin eta Instalatzea
LANBIDE EKIMENA 6
2. Prozesuaren erabileraren adibidea
Aldez aurretik zehaztutako solairuaren altuera: 2,75 m.
Honako datu hauek kalkulatuko ditugu: kontramailen eta mailagainen kopurua, kontramailaren
altuera eta mailagainaren zabalera, bai eta eskaileraren luzera oinplanoan.
Solairuaren altuerak biltzen dituen zutabean aldez aurretik dakigun altuera bilatuko dugu, hots 2,75
metrori dagokiona. Neurri horretarako (2,75 metrorako) hiru lerro daude hiru eskailera-malda
desberdinekin. Hiru horietan erdian dagoenak ohiko eskaileraren datuak emango dizkigu, beheko
lerrokoa modan dagoen eskailerari dagokio eta goiko lerrokoa, aldiz, onar daitekeen maldarik handiena
duen etxebizitza bateko eskailerari.
Hiru horietan erosoena den eskaileraren neurriak hautatuko ditugu.
Solairuaren altuera:
275 cm = 16 x 17,19 cm kontramailaren altuera
Neurriak oinplanoan:429 cm = 15 x 28,60 cm mailagainaren zabalera
Mailagainaren eta kontramailaren arteko erlazioa:
2 x 17,19 = 34,38 + 28,60 = 62,98 cm (egiaztatu).
--------------------------------------------------------------------------------------------
(taula)
Solairuaren altuera
Altuera-kopurua
Kontramailaren altuera
Mailagainen kopurua
Mailagainaren zabalera
Neurria oinplanoan
Oinplanoko neurrien arteko tartea
---------------------------------------------------------------------------------------------------
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
11/16
Neurrira Egindako Arotzeria eta Altzarigintza
LANBIDE EKIMENA 7
33 EESSKKAAIILLEERRAAZZUUZZEENNEENNMMAARRRRAAZZKKIIAAKKAALLKKUULLUUAARREEKKIINN
3.1 Atearen eta hormigoizko eskotearen arteko atea
Eskailera zuzena marraztu eta kalkulatu behar dugu, bere ebakidura marraztuz, 1. irudiko kotei
jarraituz (A). Marrazkia 1: 20 eskalan egingo dugu, adierazitako neurrietan oinarrituta (B). Eskailera
lurrera iristen den tokian 9 cm-ko distantzia jartzen badugu eskailera-amaierako eskailera-mailaren
ertzaren eta solairuaren artean (1), eta eskailera abiatzen den tokian lehenengo eskailera-mailaren
ertzaren eta atearen artean 10 cm-ko distantzia uzten badugu (2), oinarrizko neurria 3,86 metrokoa dela(3) zehaztu dezakegu. Kalkuluak egiten baditugu, irtenbide egokiena 18,66 cm-ko (4) hamabost altuera
jartzea dela ikusiko dugu, 27,57 cm-ko hamalau mailagainekin. Denbora aurreztearren, trazatua erraztu
ahal izango dugu paperezko zerrenda bat erabiliz. Zerrenda horretan eskailera-mailen altuera finkoa 20
cm-tan jarriko dugu (6). Paper-zerrenda hori landare-paperaren azpitik modu inklinatuan mugiaraziko
dugu 15. altuera (kontramaila) solairuaren altuera-linearekin bat etorri arte (7). Ondoren,
landare-paperaren gainean altuera zehazten duten lerro mehean marraz ditzakegu. Lehenengo
eskailera-mailako aurrealdeko ertzetik (8) eskaileraren malda-lerroa marraztuko dugu goraka (9) eta
eskaileraren hasierako zein amaierako xehetasunak marraztuko ditugu (10).
--------------------------------------------------------------------------
1. irudia
Kotak
Atearen estaldura
Atea
(oinarrizko neurria)
1. proba 280 : 15 = 18,66
1. proba 386 : 14 = 27,57
2. proba 386 : 15 = 25,73
FFB = Erreferentziazko oholak
RFB = Zolata
-------------------------------------------------------------------------
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
12/16
Arotz Lanak eta Altzariak Neurrira Egin eta Instalatzea
LANBIDE EKIMENA 8
3.2 Leihoko apalaren eta ateko estalduraren arteko eskailera
2. irudian (A) ikusten den eskailera antzinako eraikin zahar batean muntatu behar dugu, hain zuzen
ere leiho azpiko apalaren beheko ertzaren (1) eta ateko estalduraren (juntura-estalkiaren) ertzaren (2)
artean. Eskaileraren zankabeak ertzetatik 5 cm-ra egon behar du (3). Solairu-aldaketaren kotak (pasako
altuera askea 2 m) finkatu behar dira. Zeharkako ebakidura marraztuko dugu zehaztutako neurrietan
oinarrituta (B). Aldez aurretik zankabearen goiko ertza zehaztuko dugu, ateko estaldura edo
juntura-estalkiaren erpina zentrotzat hartuta 36 cm-ko erradioa duen zirkunferentzia marraztuta
(zankabeak 31 cm + erpinarekiko 5 cm-ko distantzia = 36 cm) (4). Zentrotzat leihoko apalaren erpina
hartuta, 5 cm-ko erradioa duen zirkunferentzia marraztuko dugu ondoren (5). Bi zirkunferentzia horien
tangentea zankabearen goiko ertza markatzeko erabiliko dugu (7). Eskaileraren amaierako eta hasierako
eskailera-mailen eta eskaileraren malda-lerroaren arteko ebakidura-puntuek zoruan eragindako
proiekzioen artean (9), horizontalean neurtzen badugu, eskaileraren oinarrizko neurria lortuko dugu, hau
da, 3,85 m-ko neurria (10). Kasu horretan eskailera-maila baten zabalera zoruan dago (11), beraz,
kalkuluak egiteko mailagainen kopurua eta kontramailen edo altuerena bera izango da; hau da,
lehenengo proba honela egingo dugu:
Solairuaren altuera: 278 : 15 = 18,53 cm (s).
Luzera oinplanoan: 385 : 15 = 25,66 (a).
Egiaztaketa: 2 x 18,53 = 37,06 + 25,66 = 62,72 cm.
Horrela lortu dugun mailagainaren eta kontramailaren arteko erlazioa 63 cm-tik oso gertu dago eta,
ondorioz, oso komenigarria dela esan dezakegunez, eskailera datu horiei jarraituz diseinatu dezakegu.
Solairuaren irekidura zehazteko, eskaileraren malda-lerroarekiko paralelo den lerroa marraztuko dugu
(eskailera-mailen aurrealdeko ertzetatik) (12). Lerro hori eskaileratik 2 m-ra egongo da bertikalean (13),
eta horrela igarotzeko altuera egokiaren neurria emango digu. Malda-lerroak (14) solairuaren estaldura-
plaka mugatzen du (15). Halaber, bere atzetik solairuaren irekidura ere zehazten du (16). Amaierako
eskailera-mailaren ertzetik abiatuta ohiko 9 cm neurtu behar ditugu solairuaren irekiduraren ertza
eskaileraren amaierako aldean finkatu ahal izateko (17). Orain solairu-aldaketarako neurriak finka
ditzakegu beharrezkoak diren kota guztiak barne, eta planoan bertan neur ditzakegu (18).
--------------------------------------------------------------------------
2. irudia
Proba: 3,85 : 15
1. Proba: 278 : 15 = 18,53
------------------------------------------------------------------------------------
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
13/16
Neurrira Egindako Arotzeria eta Altzarigintza
LANBIDE EKIMENA 9
44 BBIIEESSKKAAIILLEERRAA--AATTAALLEEKKOOEESSKKAAIILLEERRAARREENNMMAARRRRAAZZKKIIAA,,BBIIRRAA--
LLAAUURRDDEENNEEAANNEESSKKAAIILLEERRAA--BBUURRUUAADDUUEENNAA
4.1 Bi eskailera-ataleko eskaileren marrazkia, bira-laurdenean eskailera-burua eta
zankabe askea dituena
Lanean bertan neurriak hartzen baditugu, eskailera-mota honen gune erabakigarriena igarotzeko
altueran dagoela ikusiko dugu (1. irudia) (1). Ezkerreko horman aurrealdera nahikoa tokia dagoenez (2),
hobe da eskailera-mota hau erabiltzea bira-laurdenean abiatzen den eskailera-mota baino. Horregatik
erabaki dugu eskailera-mota hau diseinatzea.
--------------------------------------------------------------------------
1. irudia
NEURRIAK LANEAN BERTAN HARTUTA
Morteroa eta guzti jasotako lauzak
Morteroa eta guzti jasotako lauzak
----------------------------------------------------------------------
Laneko planoak 1: 10 eskalan marraztuko ditugunez (2. irud.), oinplanoaren zeharkako ebakidura
egingo dugu eta bertan malda-lerroa bilatuko dugu (1). Goiko solairuan ebakidura-puntua lortzen da
eskailera amaitzen den eskailera-mailaren aurrealdeko ertzean solairuaren aurrealdeko erpinetik 8 cm-
ko distantziara (2). Igarotzeko altuera egokia zehazteko, lehenik solairuaren estaldura-plaka marraztu
behar dugu (3) eta bere behealdeko ertzetik hasita beharrezkoa den 2,02 metroko altuera neurtuko dugu
(5) (altuera gomendagarria bi metrokoa da).
Orain 2 puntutik abiatuta eta 5 puntutik igarota eskaileraren malda-lerroa marraz dezakegu
lurreraino. Lurrarekin ebakitzen duen puntutik (6) oinarrizko luzera neur dezakegu eta 3,76 cm-koa dela
ikusiko dugu. 3,76 cm-koa luzera eta 2,85 metroko altuera direla jakinik, taulan begiratuta 19 cm-ko 15
altuera izango ditugula jakin dezakegu (ikus solairuaren 285 altuera zutabean). Mailagainen zabalera
zehatza honela kalkulatuko dugu: 3,76 : 15 = 25,06 cm (kasu honetan zati 15 eskailera-maila egin behar
dugu, zati 14 egin beharrean, lehenengo mailagainaren zabalera solairuaren beraren altueran baitago).
Ondoren eskaileraren malda-lerroak marrazten baditugu (7), eta eskailera-mailen zabalerak markatzen
baditugu (8), eskailera-mailen aurrealdeko ertzak (9) oinplanoan bertan (10) adieraz ditzakegu.
Oinplanoan eskaileraren beheko eskailera-atala marraztuko dugu betiere hurrengo eskailera-atala (12)
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
14/16
Arotz Lanak eta Altzariak Neurrira Egin eta Instalatzea
LANBIDE EKIMENA 10
baino 5 eta 10 cm bitarte handiagoa (11) izango dela kontuan izanik. Itzultzeko barraren inguruko
lotunea (ikus A xehetasuna) (13) aurrerago zehatzago aztertuko dugu.
--------------------------------------------------------------------------2. irudia
A xehetasuna
----------------------------------------------------------------------
3. irudiko adibidearen bitartez adierazten ari garen xehetasunean, 3. (eskailera-burua) eta 4.
eskailera-mailen ertzak elkarrengandik oso hurbil daude (1), eta, horrela, kasu honetarako lerro-luzera
oso txikia erabili beharko dugu (2). Horren guztiaren ondorioz, zankabeen eta eskubandaren eta
itzultzeko barraren arteko eraso-puntuetan altuera-diferentzia (4) handia egongo da (H.D.).
Alabaina, 3. eskailera-maila (eskailera-burua dena) aurrealdera handiagotzen bada (6) zankabearen
goialdeko erpinak barraren nahi dugun altueran (8) eraso arte, altuera-diferentzia hori txikiagoa eta, aldi
berean, egokiagoa (5) ere izatea lortuko dugu. Horrela, tokia aurrezteko balio duen itxura zakarreko
itzultzeko puntua lortuko dugu, krokisean ikusten dena bezalakoa (C), itxura leun eta itxiko eskaileraren
trazatuan (D).
--------------------------------------------------------------------------
3. irudia
----------------------------------------------------------------------
Hori guztia lortzeko, 4. irudian 3. eskailera-maila handiagotuta marraztu dugu (1) eta oinplanora
eraman dugu (2). Ondorioz, 3. eskailera-mailaren neurri ez osoa (3 + 22 cm = 25 cm) mailagainaren
zabaleraren (3) bat dator gutxi gorabehera (25 cm, alegia). Irudikapen axonometrikoan (B) aipatutako
prozedura hori (4) garbi ikus dezakegu. Neurri hori bi zankabeen (C) barrualdetik (5) eraman behar
denez, ez dauka batere garrantzirik; bi zankabe horien eraso-puntuen altuera-diferentzia beti berdina
izango baita (6).
--------------------------------------------------------------------------
4. irudia
----------------------------------------------------------------------
Irtenbide honek badu horrez gain beste abantaila bat. Eskaileraren noranzkoa aldatzeko puntuan
barra kentzeko aukera ematen digu (ikus 5. irudia). Horrela, zankabean eta eskunbandak muntatzean
edo mihiztatzean sortzen diren arazoak saihestu ahal izango ditugu, altueren eraso-puntu horiei esker
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
15/16
Neurrira Egindako Arotzeria eta Altzarigintza
LANBIDE EKIMENA 11
formaren itxura lagungarria (1) eratu dezakegu-eta. Altueren diferentzia (3) barran (2) bezala erabiliko
da. Mihiztatzeko ebakidura, zaila denez, hortz meheko zerrenda-zintaren bidez egin beharko dugu (4).
--------------------------------------------------------------------------
5. irudia----------------------------------------------------------------------
Arazo horren beste irtenbide bat 6. irudian adierazitakoa izan daiteke.
Kasu horretan a + b neurriak C eskailera-mailaren ohiko zabalerarekin bat etorri behar du.
--------------------------------------------------------------------------
6. irudia
----------------------------------------------------------------------
Baranda edo eskudela egonkorra eta sendoa izango bada, barra bat oso sakon txertatu beharko
dugu (ikus 7. irud.) (A) edo masilla jarritako kristala (B) erabili beharko dugu.
--------------------------------------------------------------------------
7. irudia
----------------------------------------------------------------------
-
7/24/2019 Eskailerak Eta Eskailera-zatiak Marraztea
16/16