ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+...

8
ASTEASU FESTAK BUSTITA Hasi dituzte San Pedro jaiak Asteasun. Gure Esku Dago taldeko ordezkariek izan dute suziria botatzeko ardura. Eguna, ordea, haurrena izan zen. // 4-5 JOSU ARTUTXA Errefuxiatuen egoera salatzeko, Melillara bitarteko karabana Ongi etorri, errefuxiatuak taldeak antolatu du ekimena, eta «migrazio asilo eta mugetako kontrol politikak» salatu nahi dituzte // 3 Etzi, Ataria Pilota Txapelketako finalak, Alegiako pilotalekuan III. Ataria Pilota Txapelketa bukaerara iristear da, eta larunbatean jokatuko dira finaleko zazpi partidak, eskuz eta gomazko paletarekin // 6-7 Bizikidetzaren aldeko plenoa Tolosan Aho batez onartuta, Garden guraso plataformari babesa eta batzokiko pintaketen gaitzespena // 2 OSTEGUNA 2017/06/29 5. urtea, 710. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Transcript of ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+...

Page 1: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

ASTEASUFESTAK BUSTITAHasi dituzte San Pedro jaiak Asteasun. Gure Esku Dago taldeko ordezkariekizan dute suziria botatzeko ardura. Eguna, ordea, haurrena izan zen. //4-5

JOSU

ARTU

TXA

Errefuxiatuen egoerasalatzeko, Melillarabitarteko karabanaOngi etorri, errefuxiatuak taldeak antolatu duekimena, eta «migrazio asilo eta mugetakokontrol politikak» salatu nahi dituzte //3

Etzi, Ataria PilotaTxapelketako finalak,Alegiako pilotalekuanIII. Ataria Pilota Txapelketa bukaerara iristearda, eta larunbatean jokatuko dira finaleko zazpipartidak, eskuz eta gomazko paletarekin //6-7

Bizikidetzarenaldeko plenoaTolosanAho batez onartuta,Garden guraso plataformaribabesa eta batzokikopintaketen gaitzespena //2

OSTEGUNA2017/06/29 5. urtea, 710. zenbakia107.6 fmwww.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

Page 2: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a

Pintura ludoteka

Marrazketa. Oskar Tenak ludotekaeta marrazki eta pintura eskolak an-tolatu ditu uztailerako, Marraztenakademian. Interesa dutenek, deidezatela 675 70 58 67 telefonora.

IRAGARKI LABURRAK

Bizikidetzaren aldekoadostasunak nagusi,ekaineko plenoanGarden guraso plataformari babesa eskaini dio Tolosakoudalbatzak; horrez gain, Batzokiko pintaketak ere aho batez gaitzetsi dituzte, ekaineko osoko bilkuran

Itzea Urkizu Arsuaga Tolosa

Aho batez onartutako gaien ple-noa izan zen, joan den astearteiluntzekoa. Bilkurak udalarenbarne-antolakuntzako zenbait gaihartu zituen, baina baita zuzenkiherritarren interesekoak direnhizpideak ere. Horrela, udalbatza-ren adostasuna nabarmentzekoaizan zen: besteak beste, Gardenguraso plataformaren adierazpe-na, Batzokian egindako pintake-ten aurkako testua eta LGTBIQ+harrotasunaren eguneko adieraz-pena adostu zituzten EAJ, EH Bil-du eta PSE-EE alderdi politikoek.Epaitegietara deitutako bost

gazte tolosarren gurasoek aurkez-tu zuten, Garden plataformarenizenean, adierazpena. Besteakbeste, testuak zioen «indarkeriaadierazpenek ez dutela inolakozentzurik bizikidetza sustatu nahiduen gizarte demokratiko bate-an». Horrela, udalbatzak aho ba-tez onartu zuen errugabetasunpresuntzioa eskatzea, eta salbues-pen egoera juridikoak bukatzea,«herritarren eskubide zibil eta po-litikoak bermatzeko». Azkenik, zigorrak «neurrikoak»

izatea ere eskatu zuen, nabarmen-duz, Tolosako Udalak «bizikidetzabidearen apustu garbia» egin nahiduela, «gizarte eragile guztiekinbatera».Bai gurasoek, bai politikariek,

poza azaldu zuten adostasuna lor-tu izanagatik, eta bizikidetzara

iristeko pauso garrantzitsutzat jozuten. Bide bertsua jarraitu zuen, To-

losako Batzokian egindako pinta-keten harira onartutako adieraz-penak. Udalbatzak aho batez ar-buiatu zuen ekintza, eta azalduzuen halakoak beren estrategiatikkanpo daudela: «Edozein motata-ko eskubideen urraketen aurka la-nean jarraituko dugu, eta horreta-rako beharrezkoa da denok elka-rrekin pausoak ematea;horretarako konpromisoa hartzendugu». Azkenik, ekainaren 28aren ha-

rira, LGTBIQ+ kolektiboaren ha-rrotasunaren aldeko adierazpeninstituzionala ere onartu zuenplenoak. Kolektibo horren aurka-ko eraso eta aurreiritzien aurka«jarrera irmoa» berretsi zuten or-dezkariek, eta konpromisoa har-tu, homofobia, lesbofobia nahizbestelako bazterketen aurkakokanpainak abiarazteko.

Era berean, ikastetxeetako Hez-kidetza proiektuan beharreko di-ren baliabideak eskainiko dizkieteikasle nahiz irakasleei, errealitatehorren jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kalekoeskailerak kasu.

BESTALDE, EKONOMIAAdierazpen eta aldarriekin batera,beste hiru gai nagusik jaso zuten,asteartean, udalbatzaren onarpe-na.Batetik, Oriaburu eraikinean

martxan jarriko duten co-workingespazioa arautzeko ordenantzaonartu zuten, eta baita Pasabanespresak bere gunea egokitu etahanditu ahal izateko plan oroko-rraren aldaketa puntuala ere. Az-kenik, Gipuzkoako Foru Aldun-diak herritarren parte hartzerakosortutako foroarekin bat egingodu Tolosako Udalak ere.

Aho batez adostu eta onartu dituzte hainbat erabaki. TOLOSAKO UDALA

Larriki gaixorik daudenpresoak askatu! Manuetxera!

H ezkuntzako profesionalgisa gure helburu nagu-sia gure ikasleen ongiza-tea bermatzea da. Jakina

da gurasoren bat kartzelan izateakikaslearengan eragin nabaria due-la, are gehiago kartzelan dagoenpertsona larriki gaixo baldin bada-go. Hori dela eta Manu Azkarate-ren eta ondorioz bere seme etagure ikasle den Eguzki AzkarateArratibelen egoerak salatu nahiditugu.Manu Azkaratek gibelaren in-

guruan dagoen porta zainean ka-bernoma (txarra ez den tumora-zioa) bat du. Gaixotasun hori du-ten pertsonek odolarenzirkulazioarekin arazoak izatendituzte. Odolak zailtasunak izatenditu bihotzera bidean, kaberno-mak oztopo garrantzitsua baitirazeregin horretan. Arazoa areagotuegiten da, gainera, sabeletik behe-ra dauden zainen kasuan; odolakpresio izugarria duenez hiperten-tsioa sortzen da.Oztopo horiek saihesteko, odo-

lak beste zain batzuk zeharkatzenditu bihotzera iristeko. Bidean ba-rizeak sortzen dira eta hemorra-giak izateko arriskua dago. Halaere, arazorik larriena gaixoak biri-ketan enboliak izateko duen arris-kua da. Bat-bateko heriotza eragindezake enboliak.Gaixotasunaren konponbiderik

errazena kabernoma hori kentzeada. Manuren kasuan, ordea, ezi-nezkoa da. Batetik, oso toki txarre-an dago kokatua tumorea. Beste-tik, porta zaina oso zain garrantzi-tsua da, beraz, horren lana egingo

lukeen zubi bat jartzea ezinezkoada.1992an espetxetik atera ondo-

ren, konponbide gisa filtro bat ja-rri zitzaion porta zainean eta sabe-leko zainetatik bihotzeraino zubiaegin zioten. Hala ere, arriskuasaihestezina da.Osasunaren Mundu Erakunde-

ak (OME) gogorarazten digun be-zala, Osasunerako Eskubidea etaosasun asistentzia duin bat izate-ko eskubidea, pertsona guztien oi-narrizko eskubidea da. Beraz, per-tsona orok osasun asistentzia ego-ki baterako sarbidea izan behardu, eta tratu duin, justu eta huma-noa jaso beharko du.Gaixo dauden presoak, pertso-

nak izateagatik soilik, beraien osa-sun eskubidea aitortua eta erres-petatua izan behar dute; tratuduin eta humanoa jasotzeko, etaosasun asistentzia egokia izatekoeskubidea dute, preso egon arren.Larriki gaixorik dauden preso-

en kasuan, Manu tarteko, beraienbizia arriskuan dago, oso larri dau-de, eta premiazkoa dute askatasu-na ondorio larriagorik gerta ez da-din. Kartzelako berezko baldin-tzak oso gogorrak dira eta barruanezin dute tratamendu egokirikjaso, horregatik lehenbailehenetxean behar dute. Ikastolan irakasten dugun mo-

duan giza eskubideak ideologiaororen gainetik daude, pertsonaorori dagozkigu, baita kartzelandaudenei zein euren familiarteko-ei ere. Eta horiexek defendatzenjarraituko dugu larriki gaixorikdauden presoen askatasuna eska-tuz eta bereziki Manuren askata-suna exijituz.

Uzturpe Ikastolako hainbat langile Ibarra

GUTUNA

Gizonezko bat hilda, traktoreistripu bateanErredakzioa Belauntza

Atzo goizean, Belauntzako lurre-tan, traktore istripu bat izan zen,Gure Txokoa industriagune in-guruan, eta gizonezko bat hil zenezbeharrean.Ertzaintzak TOLOSALDEKO ATA-

RIA-ri jakinarazi zionez, 09:10 al-dera gertatu zen ezbeharra: trak-torea irauli egin zen eta, harekinbatera, baita atzean zeramanzama ere.

Zamak gidaria harrapatu zuenistripuan. Horrela, suhiltzaileakbertaratu zirenerako, gizonez-koa hilik zegoen, eta ezin izanzuten ezer egin.

I. URDAPILLETA

Page 3: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

GIZARTEA TOLOSALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a

Bertatikbertara, ezahazteko

Hegoaldeko mugetako errefuxiatuenegoera salatu asmoz, Melillarainokarabana antolatu du Ongi etorri, errefuxiatuak-ek.

I. Terradillos / J. Artutxa

G ipuzkoatik Melillarajoateko, Ongi etorri,errefuxiatuak talde-ak, beste hainbat era-gilerekin batera, ka-

rabana antolatu du hegoaldekomuga bezala ezagututako gune-ra. Ekimen honekin, migrazioasilo eta mugetako kontrol poli-tikak salatu nahi dituzte. Ongietorri, errefuxiatuak ekimenak,Gipuzkoan ere badu talde bat,eta bertako kidea da Irati Arrilla-ga tolosarra. Karabana hori, uz-tailaren 14tik 22ra bitarte egingoda, eta bere esanetan, «etorkineta errefuxiatuen heriotzak sala-tzea garrantzitsua iruditzen zai-gu, betiere, indarkeriarik gabekosalaketaren bitartez, baita hain-bat gobernurekin sinatutakoakordioak, giza eskubide ugariurratzea ekartzen dutelako».Salaketa horiek egitera, gaine-

ra, bertara, giza eskubideen urra-ketak ematen diren tokietara jo-ango dira, eta ekintza ugari egin-go dituzte. «Madrilen estatukobeste talde batzuekin elkartzeada asmoa, Melillara iritsi bainolehen», adierazi du Arrillagak.Sevillan izango dira lehenik, ber-

tan egingo dute ekitaldietakobat. Handik Tarifara inguratukodira, urraketak ematen direnzentroetako baten aurrean eki-taldia egiteko. «Jendeak agian ezditu asko ezagutzen. Bertan sar-tzen dituzte etorkinak, kartzela-tuak balira bezala, egoera tamal-garrietan edukitzen dituztelako;gainera, bertan gertatzen denazez daukagu informazio handirik,eta zaila da hori lortzea, bertakoarduradunek sartzen ere ez di-zuetelako uzten».Tarifan egun batzuk igaro os-

tean, Melillara joango da karaba-na, bertan hiru egun pasatzeko.«Bertan, ekitaldiak egingo ditu-gu mugako hesiaren aurka; halaere, hori ezin dugu guztiz zehaz-tu, hori antolatzen bertako talde-ak ari direlako , eta gu laguntzerabesterik ez goazelako».Beste talde edo eragile askore-

kin antolatutako ekimen hone-tan, edonork har dezake parteeta gonbita luzatu nahi die Arri-llagak herritarrei: «Askotan, jen-deak zalantza egiten du, pertso-na bakarra txikia senti daitekee-lako horrelako gauza batenaurrean». Informazio guztia,

www.abriendofronteras.netwebgunean aurki daiteke, etabertan eman daiteke izena, eki-menean parte hartzeko.

DATU IKARAGARRIAKGuzti honekin, «nahikoa dela»adierazi nahi dute, xenofobia sa-latu eta ahulenen duintasunadefendatzeko. Duela gutxi gai-nera, errefuxiatuen eguna ospa-tu zen, eta egun hori baliatu nahiizaten zuten errefuxiatuen ingu-ruko datuak plazaratu eta kon-tzientzia pizteko. Iaz, esaterako,65 milioi errefuxiatu bainogehiago kontatu zituzten, indar-keriagatik, gerragatik edota ja-zarpenengatik behartuak izan-dakoak. Bi urtetan, 6.500 hilda-ko zenbatzen dituzte, eta azkenegunetan ehunka pertsona hildira itsasoan, iheslarien erdiakhaurrak zirela. «Datuak ikaraga-rriak dira, eta okerrena da, egu-nero entzuten ditugunez, osobarneratuta ditugula eta egoeraerabat normalizatuta dagoela».Karabanan parte hartzeak, he-

rritarrak gehiago sentsibilizatu

eta mezuak hobeto zabaltzekobalioko du. Aldarrikapen horiekegitearekin batera, tragedia edo-ta egoera horiek bertatik bertaraikusteko aukera izango dute he-rritarrek. «Hala da, bai. Nik eza-gutzen ditut errefuxiatu batzuk,

izan ere, nire ahizpa Irenerekin,Greziara bidaiatu nuen Aste San-tuan, eta Atenasen egon ginen,bertako errefuxiatuekin egon etaberaiei, ahal genien heineanbehintzat, laguntza ematen», etagehitzen du, «beraientzako ga-rrantzitsuena, beraietaz ez ahaz-tea dela diote, beraiek handikezin dutelako ezer handirik egin,ez dietelako uzten, baina guk he-mendik gehiago egin dezakegulairuditzen zait; beraien nahia,gure aldetik hor daudela gogora-

Irati Arrillagak errefuxiatuen egoera gertatutik ezagutu du Grezian, orain Melillako karabanan parte partuko du. ATARIA

raztea da, jendeari horren ingu-ruan informatzea».

ERRONKA MARDULATolosan izan berri dira taldekokideak, karabana honen inguru-ko informazioa eskaini eta non-dik norakoak azaltzeko. «Egiaesan, oso-oso zaila da jendea in-plikatzea, udara izanik, jende as-kok bere oporraldia aprobetxatunahi duelako, eta beste batzuk,lan egin beharko dutelako egunhorietan»; eta jarraitzen du, «bai-na, aitortu beharra daukat ezzela jende asko hurbildu, eta as-kotan pentsatu izan dugula zereta nola egin beharko genukeenjende gehiago hurbiltzeko». Azken mezu bat ere bota nahi

izan die Arrillagak, oraindik ere,parte hartu hala ez erabakitzekozalantzan dauden herritar guz-tiei, aldarrikapen karabana ho-netan bidaiatzera animatzeko:«Denek eman dezakete zerbaitegoera normalizatzeko; sentsibi-lizatzeko eta indarrak hartzekobalio dute egoera horiek, eta ger-tutik ezagutu ahal izango dira».

«Errefuxiatuek ezindute ezer egin bertatik,ez dietelako uzten,baina guk gehiago eginahal dugu hemendik»IRATI ARRILLAGAONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

Page 4: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

Haurrak lehenengo Gure Esku Dago taldeak izan zuen San Pedro jaiei hasiera emateko ardura atzoarratsaldean; aurretik haurrek beren egunaz gozatzeko aukera izan zuten

Imanol Garcia Landa Asteasu

Asteasuko jaietako txupinazoofiziala atzo arratsaldean botazuten Gure Esku Dago taldekokideek, baina festa goizetik hasizuten herriko txikienak. LH6mailakoek bota zuten txupina-zoa udaletxeko balkoitik eta on-doren iritsi zen krosean aritzekoaukera. Korrika saioak bukatueta gero, marrazki lehiaketarentxanda izan zen. Bien bitartean,frontoia puzgarriz eta bideo jo-koz bete zen, haurren gozame-nerako. Gaur San Pedro eguna ospatu-

ko dute Asteasun, baina ez da es-kualdeko herri bakarra festetanizango dena. Leaburu-Txara-man ere jaiei hasiera emangodiote, eta Tolosako Urkizu auzo-an ere ekitaldiak izango dira.

Haur ugarik hartu zuten parte atzo goizean egindako krosean. Hainbat mailatan banatu zuten proba. I.G.L.

04 TOLOSALDEA FESTAK 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a

GAURKO EGITARAUAKAsteasu

10:00.Diana.11:00.Meza nagusia.Ondoren.Elizmendin, soka dantzaeta hamaiketakoa. Eta Asteasukopilota eskolako txapelketako finalak:Aurrebenjaminak: Unax Maioz etaIoriiz Elola. Benjaminak: Iker Izagirreeta Aimar Segurola.18:00.Kalejira herriko musikari, bu-ruhandi eta erraldoiekin.

22:20.Mus eta Txintxon Txapelke-tak, frontoian. 21:45ean, izen ema-tea eta 22:15ean zozketak.22:30.Joxe Mendizabalekin erro-meria, plazan.

Leaburu-Txarama

10:45.San Pedro jaiei hasiera ema-teko suziriak.11:00. Meza nagusia. Goizean zeharargazki erakusketa egongo da.

Jarraian: hamaiketakoa Ostatuanherritarrentzat.16:30. Umeentzat jolasak eta ondo-ren, txokolate jatea.21:00.Barrikotea. Udalak sagardoajarriko du, eta norberak jatekoa era-man beharko du.

Urkizu

11:00.Meza nagusia.11:45.Hamaiketakoa.

ARGAZKI GALERIAK

Ikusi Asteasuko festetako atzokohainbat ekitaldiren argazkiak:www.ataria.eus/asteasu

Marrazki lehiaketan adin guztietako haurrek parte hartu zuten. I.G.L.

Page 5: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

LH6ko hiru haurrek bota zuten atzo goizean txupinazoa. I.G.L.

Txupinazorako plazan elkartu ziren haur eta gurasoak. I.G.L.

Usabal Ind., 12· 20400 Tolosa943 69 75 79

www.funerariaoria.com

ORIA BEILATOKIAT A N A T O R I O

GIZARTEA TOLOSALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a

«Interes pribatuak»dituzten ordezkarien botoeskubidea aztertuko duteErredakzioa

Aurreko astean egin zen Enirio-Aralar Mankomunitateko batza-rrean, «interes pribatuak» dituz-ten ordezkarien boto eskubideaaztertuko direla azaldu du Lan-darlan ingurumen elkarteak:«Aurretik Landarlanek egindakoeskaera bati erantzunez, etaIkaztegietako Udalak ere batza-rrean bertan eskatuta, boto esku-bideak aztertuko direla adierazizuen idazkariak». Bestetik, Landarlanek adierazi

du ados dagoela EH Bildutikegin duten eskaerarekin. «Aran-zadiri kudeaketa plana berraz-tertzeko eskatu dio, orain artekontuan hartu ez diren ikuspe-giak aintzat hartuta. Horretara-ko hamabost egun barru ezohikobatzarra deitzeko eskaria egindute», zehaztu du ingurumen el-karteak. Bien bitartean, «beha-rrezkotzat» jotzen dute Enirio-Doniturrieta pistaren tramiteakgeratzea. Batzarrean bildutako-ek ez zutela horretarako «prestu-

tasunik» erakutsi gaineratu duLandarlanek, eta hori ondorioz-tatzeko, Abaltzisketako alkateakingurumen inpaktuko azterke-taren aurkezpena egin zuela etaprozesuaren tramiteen ingurukoazalpenak eman zirela adierazidu. Enirio-Doniturrieta pistaren

inguruan, «jadanik pista dutenbost txaboletarako proiektua»dela esan du Landarlanek. «Bes-te behin ere, ingurumen inpak-tuko azterketan legediaren inter-pretazio interesatua eginez, lu-rra mugitzea debekaturikoeremu batean pista berri bateraikitzea planteatzen du», ze-haztu du ingurumen elkarteak,eta gaineratu: «Horretarako 183zuhaitz bota beharko lirateke:160 elorri, 17 gorosti eta 6 hagin,azken biak EAEko landaredi me-hatxatuaren zerrendakoak». Artzaintza eta abeltzaintza

«zaindu eta mantentzearen al-deko jarrera beti» agertu duelaesan du Landarlanek, baina ezzaie iruditzen «gaur egun har-

tzen ari diren horrelako eraba-kiek artzaintza jasangarri batibide emango diotenik». Bestalde, «legez kanpo eta

kontrolik gabe, pistetatik kanpogoi larreetan» ibilgailuak ibiltze-aren gaia aipatu du Landarlanek,eta gogora ekarri du hori salatuduela Mankomunitatean, etahorren inguruko neurriak har-tzea eskatu duela. Galde erre-guetan elkartekoek beraien iri-tzia eman zutenean gai horri bu-ruz, «abeltzain batzuek iraintzathartu eta errespetu falta» lepora-tu zietela azaldu dute. «Hau gu-txi balitz, batek mehatxu zuzenaegin zigun publikoki, bai gu edoAralarren edonor bere inguruanargazki eta bideoak ateratzenikusiz gero, haren gainetik pasa-tu zela esanez», adierazi dute, etagaineratu «tamalgarria» izanzela Jose Miguel SantamariaMankomunitateko lehendaka-riak ez zuela adierazpen horien-gatik «inongo ohartarazpenikegin, ezta herritar horri arretaeman ere».

Pista gehiago egitearenaurkako mendi ibilaldiaErredakzioa

Tolosako Oargi mendi elkarteaketa Villabonako Aizkardi mendielkarteak ibilaldia antolatu duteAralarren pista gehiago ez egite-ko eskatzeko. Uztailaren 2an,igandea, egingo da ibilaldia, eta08:30ean abiatuko da Larraitze-tik. 16,5 kilometroko bidea egin-

go dute, Errekonta, Goroskintxu,Jentilarri, Enirio, Malkorri etaAlotza igaro eta berriro Larrai-tzera itzultzeko. Guztira 1.065metroko desnibel positiboa izan-go du ibilaldiak.Autobus zerbitzua ere jartzeko

asmoa dutela azaldu dute Oargielkartekoek. Autobusa 07:45eanaterako da Tren geltokitik, eta

bazkideek eta 21 urte azpikoek 3euro eta gainontzekoek 4 euroordaindu beharko dituzte. Izenaemateko posta elektroniko [email protected] helbi-dera idatziz egin behar da.Aralar Bizirik plataformak ibi-

laldia babesten duela adierazi dueta herritarrak bertan parte har-tzeko deialdia zabaldu du.Frontoian jolaserako aukera izan zuten herriko txiki eta gaztetxoek. I.G.L.

Kroseko zenbait parte hartzaile. I.G.L.

Page 6: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

Alegiakofinalei begiraIII. Ataria Pilota Txapelketaren finalak larunbatean jokatuko dira

Alegiako Elorri pilotalekuan, 10:00etan hasita; eskuz nahiz gomazkopaletarekin jokatuko dira partidak, zazpi guztira

Asier Imaz

331 parte hartzailerekin hasi zen III.Ataria Pilota Txapelketa apirilaren21ean. Horietatik 28 bakarrik gera-tzen dira; finalak jokatuko dituzten14 bikoteak. Aurtengo azken hitzor-dua, Alegiako Elorri pilotalekuanizango da, uztailaren 1ean,10:00etatik aurrera. Alegiara iritsi aurretik 270 mutil

eta 61 neskaz osatutako txapelketakTolosaldeko 12 herri bisitatu ditu:eskuz, Albiztur, Altzo eta Beraste-gin aritu dira txikienak, Ibarra,Ikaztegieta eta Villabonan benjami-nak, Alkiza, Asteasu eta Bidania-Goiatzen alebinak eta Amezketaninfantilak; palaz, Lizartzan aritudira alebinak eta infantilak, eta Zi-zurkilen kadete eta jubenilak.

Esku pilotan lau final jokatukodira, eta oraingoan, iaz ez bezala, fi-nalista guztiak mutilak izango dira,benjaminen bi mailatan, alebine-tan eta infantiletan. Gomazko pale-taz hiru final jokatuko dituzte, etahemen 12 pilotariak neskak izangodira, alebinak, infantilak eta kade-te-jubenilak. 10:00etan hasiko dira partidak,

txikienen ikuskizun paregabeare-kin. Azken lehia 14:00ak baino le-hen bukatuko da, aurreikuspenenarabera. Sari banaketa ekitaldia ja-rraian egingo litzateke. III. edizioa-rekin amaitzeko, familia argazkiaaterako da. Bertara, finalistez gain,txapelketan parte hartu duten es-kualde guztiko pilotariak gonbida-tzen dira. Antolatzaileak ere hanizango dira, eta hauek ere Tolosal-

dea ordezkatzen dute. Pilota elkarteeta pilota eskolek badute indarra es-kualdean!

ZUZENEKO KONTAKETA IRRATIANATARIA Irratia-k larunbateko zazpifinalak zuzenean eskainiko ditu10:00etatik aurrera. Kontaketa ja-rraitzeko bi modu daude. Bata,107.6 fm-ren bidez, eskualdetik en-tzunez gero. Bestea, edozein lekuta-tik, ataria.euswebgunearen bidez,bertatik ere irratia entzuteko auke-ra baitago. Finaleko protagonistak,antolatzaileak eta harmailetan gi-roa jarriko duten ikusleak bertanizango dira, kontaketaren parte etalaguntzaile. Alegiara larunbateanjoan ezin duenak, beraz, ez du aitza-kiarik izango III. Ataria Txapelke-tan gertatzen dena jarraitzeko.

MEULMAN-OTAEGI (Amasa-Villabona)

Benjaminak A.Oso bikote orekatua osatzen dute BeharZanako pilotariek. Meulman aurrelaria oso pilotari bizia da,teknika politekoa. Otaegik bi besoak oso politak dauzka, etaoso langilea da.

ELOLA-MURUA (Altzo)

Benjaminak A.Muruak iaz txapela jantzi zuen, eta aurtenere irabazteko aukerak ditu. Bera da bikoteko pisua erama-ten duen pilotaria. Bere mailan oso emaitza politak lortzenari da. Elola lehen urteko benjamina da, eta ederki laguntzendio bikoteari.

GOROSTIDI-GOROSTIDI (Abaltzisketa)

Alebinak, eskuz.Eneko eta Beñat bikiak dira, bigarren urte-ko alebinak. Hutsunerik gabeko bikotea osatzen dute. Elkarederki ulertzen dira.

RUIZ-MUJIKA (Amezketa)

Alebinak, eskuz.Mujika atzelari ezkerra da, pilota oso ondojotzen duena. Joaten den lekura joanda ere, beti ibiltzen damaila onean. Ruiz lehen urteko alebina da. Oso bizia. Partidanahasten artista horietakoa; kale ala bale.

ALTUNA-UZKUDUN (Alegia/Altzo)

Infantilak, eskuz.Altunak iaz finala jokatu zuen, nahiz etaez irabazi. Arantza atera nahiko du. Orain arte erraz irabazidituzte euren partidak, baina finalean aurkari gogorrakizango dituzte. Lan asko egin beharko dute bi bikoteek.

PERURENA-GABIRONDO (Zizurkil/Gaztelu)

Infantilak, eskuz.Gabirondo kirolari petoa da. Pilotan bereezaugarri nagusia lana da. Oso langilea da; bi eskuekin ondojotzen dio eta ez du pilotarik galdutzat ematen. Perurenakederki osatzen du bikotea. Final gogorra izango da.

HERNANDEZ-GARMENDIA (Berastegi)

Benjaminak B.Garmendia ezkerra da, eta bikoteko errefe-rentzia. Baina Hernandezek oso ondo laguntzen dio. Parti-darik ez dute galdutzat ematen sekula, finalerdietan eraku-tsi zuten bezala, markagailua irauliz.

ZUFIRIA-GONZALEZ (Amasa-Villabona)

Benjaminak B.Bikote oso orekatua osatzen dute. Biek ondo jokatzen dute pilotan. Daukaten adinerako heldu-tasun handiarekin jokatzen dute, ondo hartzen dute elkareta zulo gutxi uzten dute aurkariarentzat.

06 KIROLAK 107.6 fm • www.ataria.eus OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a@TOLOSALDEAKIROL

ANTOLATZAILEAK:

‘Tolosaldeko Ataria’ eta Atzapar (Asteasu), Behar Zana (Ama-sa-Villabona), Intxurre (Alegia-Altzo-Ikaztegieta), SendiEkintza (Ibarra), Aurerra-Tolosa (Tolosa), Txulobi (Aduna),Zazpi Iturri (Amezketa) eta Ziotza pilota elkarteak (Zizurkil),eta Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Berastegi, Bidania-Goiatz,Ikaztegieta, Lizartza, Leaburu-Txarama eta Tolosako pilotaeskolak.

Page 7: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

UZTAILAK 1, LARUNBATA10:00etatik aurrera, Alegiako Elorri pilotalekuan.

Benjaminak B, eskuz

Zufiria-GonzalezHernandez-Garmendia

Benjaminak A, eskuz

Meulman-OtaegiElola-Murua

Alebinak, gomazko paletaz

Zubillaga-NavarroJauregi-Aranburu

Alebinak, eskuz

Gorostidi-GorostidiRuiz-Mujika

Infantilak, gomazko paletaz

Sarasola-HerreroMurua-Agirre

Infantilak, eskuz

Altuna-UzkudunPerurena-Gabirondo

Kadete-jubenilak, paletaz

Perurena-AgirreEsnaola-Larrarte

ZUBILLAGA-NAVARRO (Aduna)

Alebinak, gomazko paletaz. Adunarrek txapelketa oso polita jokatudute, bikote sendoa osatuz. Hauek gainditzeko, aurkariek lana gogotikegin beharko dute.

JAUREGI-ARANBURU (Asteasu)

Alebinak, gomazko paletaz. Zubillaga-Navarrori buruz esandako gauzabera esan daiteke Jauregi-Aranbururi buruz. Adunarren eta asteasua-rren arteko finala bizia bezain polita izango da.

SARASOLA-HERRERO (Asteasu)

Infantilak, gomazko paletaz. Herrerok Ataria Txapelketa ondo ezagu-tzen du, eta badaki finala jokatzea zer den. Bikoteko pisua berak erama-ten du, baina Sarasola ez da atzera geratzen.

MURUA-AGIRRE (Altzo/Alegia)

Infantilak, gomazko paletaz. Bikote oso orekatua osatzen dute Intxu-rreko bi pilotariek. Agian, Agirre aurrelaria da pisu gehien eramaten due-na jokoan, baina Muruaren segurtasunak asko laguntzen dio bikoteari.

PERURENA-AGIRRE (Zizurkil/Altzo)

Kadete-jubenilak, gomazko paletaz. Bach altzotarraren lekuan joka-tuko du Perurenak. Tantoa amaitzen ondo moldatzen da zizurkildarra.Agirre atzelariak golpe bizia dauka, eta oso segurua da.

ESNAOLA-LARRARTE (Orendain/Bidania-Goiatz)

Kadete-jubenilak, gomazko paletaz. Larrarte Ataria Txapelketarendizdira da: teknika ikusgarria eta ikustea merezi duena dauka. Esnaolaatzelaria oso pilotaria da. Agirreren kolperik gabe, baina segurua da.

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm OSTEGUNA, 2017ko ekainaren 29a @TOLOSALDEAKIROL

‘ATARIA’ Irratiak larunbateko finalak Alegiako Elorri pilotalekutik zuzenean kontatuko ditu, gonbidatu eta protagonista ugarirekin. NAIARA ROLDAN DE ARANIZ

Pilotarengozotasuna

H itza Txapelketa beza-la hasi zenak, ATARIA

izenarekin, hiruga-rren urtea beteko du.Eskualde guztian ze-

har jokatu den txapelketa larun-batean amaituko da, Alegian.Bertan jokatuko dira zazpi fina-lak, bizi-bizi.

Lehengo eta oraingo txapelke-taren artean bada nabarmentze-ko aldaketa bat: antolakuntza.Jende gehiagok hartzen du parteorain, eta hori onerako izan da.Eskualde desberdinetako txa-pelketak kontuan hartzen baldinbadira, nire ustez hemen dagoantolakuntza egiturarik onena.Bakoitzak bere zati txikia jarriz,denen artean zerbait handia osa-tzen da. Errazagoa da horrela lanegitea; alaiagoa eta gozoagoa.Eredu bat da; bizitzaren bestearlo desberdinetan hartu behar-ko litzatekeen eredua.

Haur eta gaztetxoak, berriz,gozotasun horren barruan aritudira gozo pilotan; Tolosaldekoherri desberdinetako pilotale-kuak ezagutzen. Horietatik gera-tzen direnek, larunbatean eta fi-nal batean, Alegiako Elorri pilo-talekua ezagutuko dute.Harmailek ere izan dezatela go-zotasun hori.

Luis GalarragaAntolatzaile taldeko kidea

Page 8: ASTEASU FESTAK BUSTITA - ataria.tok-md.com jabe egiteko. Azkenik, To-losako Udalak LGTBIQ+ kolekti-boa ikusarazteko jarduerak egin-go ditu, Antonio Lekuona kaleko eskailerak kasu.

OSTEGUNA 29AGENDA

Deialdiak

Abaltzisketa.S.O.S. Aralar, pistaberririk ez mendi irteera antolatudute Villabonako Aizkardi eta Tolo-sako Oargi mendi taldeek, Aralarkoparkea babesteko, Larraiztik abiatu-ta. Autobus zerbitzua jarriko dute,eta 07:45ean Tolosako Renfe gelto-kitik aterako da. Izena emateko: [email protected] 943 67 5612 / 688 698 642 telefono zenba-kietan.Ibarra.Uztailaren 5ean, 09:00etan,II. Auzolana egingo da ibaia garbitze-ko. Parte hartu nahi dutenek, ordea,izena eman beharko dute kulturetxean edo gazte zulon.Tolosa.Alkoholiko Anonimoen bileraizango da, 19:30ean, Corpus Christi-ko lokalean.Tolosa.Tolosa&Blues jaialdiaren ba-rruan, Star Blues talfea ariko da,20:30etik aurrera, Maria Luisa Agi-rre doktorearen plazan.Tolosa.19. Amarotzeko AntzerkiAstearen barruan, 18:30ean, Kutxabaten istorioak, kale ikuskizuna es-kainiko du Trotamundos konpainiak.Familiarra izango da, eta hitzik gabea.22:00etan, Berrobiko Antzerki Tal-deak Aingerutxoak lana eskainikodu Amarotz Auzo elkartean.Tolosa.La belle saisoneta film labu-rra, jatorrizko bertsioan, azpidatziakeuskaraz dituztela, Leidor zineman,20:30ean.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

ATARIA IRRATIA09:00-11:00. Pasahitza. Eguneko albisteak, Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, Azken ostirala,EkokulturaJon Ander Galarragare-kin, Olatz Godoi Kale Kantoitik etaMakrobiotikaren tartea.11:00-12:00. Hamaiketakoa.Alegialdeko albisteak.12:00. Entzuteko jaioak. 17:00-20:00. Goizeko saioek utzitako onena. 21:00. Ataria iluna.

28 KANALA12:30. Ross Dantza Eskola.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30.Gaurkoan Tolosaldetik.21:30.Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Ikusi irratia. 23:00.DJ Amaia.23:30.Gaurkoan Tolosaldetik.

FARMAZIAK

Gaur

IBARRA.Egunekoa. Mujika, E. Euskal Herria kalea, 3. Telefonoa: 943 67 09 15.TOLOSA. Gauekoa.Morant, R. Zabalarreta lorategiak, 1. Telefonoa: 943 67 38 49.

Uztailaren lehenak beti dakar festa

Erredakzioa Tolosa

Tolosan San Joan jaiak motz ge-ratu zaizkionak, badu festarekinjarraitzeko aukera. Uztaila hasie-ra guztietan bezala, Amarotz au-zoko herritarrek aurtengorakoere asteburu betea prestatu dute.Eta hainbat ekitaldik ez dute hu-tsik egingo egitarauan, Ajoarrie-ro lehiaketak edota auzo bazka-riak esaterako.

Musika mota ezberdinez goza-tzeko aukera izango da, eta hau-rrek ere ondo pasatzeko une askoizango dituzte.

Tolosako Amarotz auzoan prest dituzte sanjoanei jarraipenaemango dieten festak; bihar hasi eta igandera bitarte

Suziria lehertzearekin batera aterako dira buruhandiak. ITZEA URKIZU

AMAROTZ AUZOKO FESTAK

Bihar, ekainak 30

16:00. Jaien hasiera iragartzeko su-ziria eta buruhandiak.16:30.Haurrentzako jolasak.18:00. Beti Gazteak lokalean karta-jokoen finala: eskoba, seiko, txintxoneta punttua.18:00.Antzerkia eta txokolate jateaSan Blas elkarteak prestatuta.19:30. Tolosako Musika Banda.19:30. Postre lehiaketa.20:30. Kantu poteoa.21:30.Mozorro gaua: auzo afaria etaJo Ta Txo Dj-a goizaldera arte.

Uztailak 1, larunbata

10:00. Diana Konponezinak txaran-garekin.

10:00. Amarozko txirrindulari proba.10:30. Haurrentzako puzgarriak etajolasak.12:00.Ajoarriero lehiaketa.12:30. Amarozko haurren dantzaemanaldia.14:30. Ajoarriero lehiaketako saribanaketa eta auzo bazkaria.15:30.Haurrentzako puzgarriak etajolasak.16:00.Auzokoentzat mus txapel-keta.17:00. Herri kirolak: erakustaldiaBihurrieta Hodei Ezpeleta aizkola-rien eskutik.20:30.Euskaraokea eta playback-adenentzat.21:30.Parrillada.

www.ataria.eusOSTEGUNA, 2017KO EKAINAK 29Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Naiara Roldan de AranguizKudeatzailea: Jexux MuruaEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 902 82 02 01

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

23:00. Atila y los Unos taldea eta DjXA2.

Uztailak 2, igandea

09:30. Diana Tolosako Udal Txistu-lariekin.11:00. Artisautza eta mineralen era-kusketa festa gunean.12:30. Antzerkia.13:00. Dantza emanaldia.14:30. Auzo bazkaria Konponezinaktxarangak girotuta eta karta jokoensari banaketa18:00. Aurreskua.18:30. Toka txapelketa.20:00.Sardina jatea eta DJ XA2.23:59.Suziria festei amaiera ema-nez eta sardinaren hileta.

EGURALDIA

GAUR

BIHAR

19º / 11º

17º / 11º