ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua -...

24
ERROTARRI AHAZTUAK ERROTARRI HOBIAK LANBIDE AHAZTU BATEN IKUR DIRA, EUSKAL HERRIKO KULTUR ONDARE PAREGABEA. BADA, GORBEIAKO MENDIGUNEAK DIRA MUNDU OSOAN HOBI HORIEN AZTARNA GEHIEN GORDETZEN DITUZTEN INGURUAK. > 10 Javi CASTRO ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Gure- gurea den bakarra gure erabakiak dira MIKEL ZUBIMENDI > 9 DATORRENA Etxebizitzaren auzia, ezkerraren zutabe bat IÑAKI SOTO > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2017ko irailaren 2a | XI. urtea • 533. zbk. 0,50 euro

Transcript of ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua -...

Page 1: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

ERROTARRI AHAZTUAKERROTARRI HOBIAK LANBIDE AHAZTU BATEN IKUR DIRA, EUSKAL HERRIKO KULTUR

ONDARE PAREGABEA. BADA, GORBEIAKO MENDIGUNEAK DIRA MUNDU OSOAN HOBI

HORIEN AZTARNA GEHIEN GORDETZEN DITUZTEN INGURUAK. > 10 Javi CASTRO

ASTEARI ZEHARKA BEGIRA Gure-gurea den bakarra gure erabakiakdira MIKEL ZUBIMENDI > 9

DATORRENA

Etxebizitzaren auzia, ezkerrarenzutabe bat IÑAKI SOTO > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2017ko irailaren 2a | XI. urtea • 533. zbk.0,50 euro

Page 2: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILAK(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK) DIRUZ LAGUNDUA

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Etxebizitzaren

auzia, ezkerraren zutabe bat

08 Oier Gorosabel: Haurraren

arimaren jagoleak

09 Mikel Zubimendi: Gure-gurea

den bakarra gure erabakiak dira

14 Unai Iturriaga

15 Joxean Agirre: Long John

15 Xabier Izaga: Eztabaida

16 Gaizka Amondarain: Izaki

hipermetropea

17 Garazi goia: Joan-etorrian

22 Ana Elosegi: Udara, hara eta

hona! Badoa...

18

4

23

Eraso arrazista batek heroi

bihurtuta 04

Musulmanak zutik, Saud

familiaren interesen arabera 07

Gorbeia, munduan errotarri hobi

gehien gordetzen dituen inguru

paregabea 10

E.lkarrizketa: Esther Arrojeria 18

Bizimodu iraunkorra sustatzen

Uribe-Butroen 21

Juantxo Egañaren behatxulotik 23

Page 3: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Gaiak gure eguneroko berri eta tertulietako por-tzentaje bat eramaten du, baina nekez esandaiteke gure agenda politikoan txertatuta da-goenik. Gure bizitzetan determinantea denez,berdin dio turismoari buruzko eztabaidarenerdian edo Ikearen katalogoaren errepasoa de-

la medio, ohiko mintzagaia da etxebizitza. Azken urteotangure egunkariak ere auziari buruzko berri eta atal interes-garriak izan ditu, GAUR8ko arkitektura eta urbanismoariburuzko atala interes horren adibide ona delarik. Etxebizi-tzak ez du, ordea, gure bizitzetan duen adinako dimentsiopolitikorik, inondik inora. Eta beharko luke izan, nire ustez.Mendebaldeko ezkerraren programa politikoei begiratuzgero, garrantzi hori handitzen ari dela nabarmena da.

Gure testuinguruan, krisiaren eragin nagusietako batetxebizitzaren balioaren erortzea izan da. Duela gutxi GA-RAn Isidro Esnaolak bikain azaltzen zuen bezala [goo.gl/Fk-XeFE], egitate horren kaltetunagusia «klase ertaina» dei-tzen den hori izan da. Globali-zazioaren aroan, efektu horidesberdina izan da toki bate-tik bestera [artikulu honetandesberdintasunoi buruzkohainbat datu azaltzen dira:goo.gl/VG9LZK]. Nola ez, PIGSdelako herrialdeak kaltetue-nen artean daude.

Euskal Herriaren kasuan,honek eragin tamalgarria izandu familien ongizatean etaondarean. Ez gara, inondikinora, bakarrak. Esnaolaren ar-tikulua argitaratzearekin batera Irlandako auzia aztertzenzuen hau irakurri dut: goo.gl/3GyXrA. Artikulu horretanEoin Ó Broin-ek etxebizitzarako aukerarik ez duen klase er-tainaren errealitatea aztertzen du, baita Dublingo Gober-nuaren politika publikoen porrota ere. Iaz Irlandan housingcrisis delakoa agenda politikoaren gai nagusietako bat izanzen, etxegabetuen [goo.gl/bVPaHh], etxegabekoen[goo.gl/tkrsgZ] eta “Apollo House” bezalako kanpainetanzentratua [goo.gl/M6rLJq]. Errepaso labur horrek, non al-derdien posizioak, komunikabideen jarraipena eta gizartezibilaren antolakundeen lana azaltzen den, Irlandan gaiakduen garrantzia erakusten du.

Britainia Handian ere gero eta mugimendu handiagoasortzen ari da alor honetan. Horren adibide da “GenerationRent”, politika publikoetan eragitea bilatzen duen lobby-a,kanpaina gisa formulatua [www.generationrent.org].

Etxebizitzaren auzian politikan eta, orokorrean, gizarteantolakuntzan garrantzitsuak diren auzi asko biltzen dira:finantza sistema, lurralde antolakuntza, lana eta formakun-tza, zergak eta errentismoa, urbanismoa, publikoaren etapribatuaren arteko harremanak, energia eta ekonomia zir-kularra… Ez hori bakarrik, jendearen bizitzan garrantzi-tsuak diren auziak eremu honetan ere erortzen dira: eman-tzipatzeko aukerak, familia ereduak, etxeko ekonomiarendesorekak, erretirorako baldintzak… Alegia, jendearen bizi-tzaren eguneroko hipotekak, bere adierarik zabalenean, es-parru honekin lotuta daude. «Bizi eredu askatzaileak» ez di-ra pertsonen printzipioei lotutako arau moralak, baizik etaemantzipazioa helburu duten proiektu komunitarioak.

Jakina, hau guztia etxebizitzarekin gero eta harreman ga-tazkatsuagoa izango duten belaunaldien eta sektoreen ara-zoaren testuinguruan ematen da. Baita krisiaren izaera egi-turazkoa edo ziklikoa den argi ez dagoenean ere, horrek

dakarren ezegonkortasunarekin. Gure bizitza komunitario-an, gizarte desberdinkerian eta belaunaldien arteko desore-kan horrek suposatzen duen kaltearekin.

Alternatibak egon badaude. Adibidez, Errenteriako Uda-lak martxan jarritako Marea Gora egitasmoa bereziki inte-resgarria iruditzen zait, gazteriari eta etxebizitzari buruzkopolitika publiko bat nola gara daitekeen erakusten duelako[goo.gl/rb71Et]. Beste maila batean, aurreko legegintzaldian,Gasteizen, EH Bilduk eta PSEk, UPyDren babesarekin, Etxe-bizitzaren Legea adostu zuten. Ondoren Auzitegi Konstitu-zionalak legea geldiarazi zuen. Mugekin bada ere, legeakalokairuaren eta jabegoaren eta publikoaren eta pribatua-ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu.

Mendebaldeko ezkerrarentzat etxebizitzaren auzia zen-trala da, balioak eta politika publikoak uztartuz, pertsoneneta herrian bizi baldintzak hobetu ditzakeelako. •

{ datorrena }

Etxebizitzaren auzia, ezkerraren zutabe bat

Bizitza komunitarioan, gizartedesberdinkerian eta belaunaldien artekodesorekan suposatzen duen kalteagatik,Mendebaldeko ezkerrarentzatetxebizitzaren auzia erabakigarria da

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

atzerria

Eraso arrazista batiburuzko bideo ba-tek brasildar askohunkitu zituen etagaur egun institu-zioek irudi haiek

erabiltzen dituzte errefuxiatuenegoerari buruzko kanpainak etaekimenak aurkezteko, Rio de Ja-neiroko Gobernuak “Rio beso za-balik” programaren berri emate-ko abuztuaren 17an egin zuenmoduan. Erasoaren biktima he-roi bihurtu da eta «siriar errefu-xiatu» deitzen diote, ez siriarraez errefuxiatua ez den arren.

Brasilgo agintarien errefuxia-tuekiko jarrera eredugarria izanda azken urteotan, batez ere Lu-laren eta Dilma Rousseffenagintaldietan, Nazio Batuek etabegirale askok onartu izan dute-nez: Siriako gerra atzean utzi

nahian Latinoamerikara iritsidiren errefuxiatu gehienak he-rrialde erraldoiak hartu ditu,Brasiliak berehala onartzen bai-tie errefuxiatu estatusa, nahizeta iheslariak bere jaioterriazein den frogatzeko dokumen-turik ez izan. Michel Temeregungo presidenteak, hori bai,zertxobait atzera egitea erabakidu.

Nabarmentzekoa da Brasilgoagintariek jarrera hori hartu zu-tela ordura arteko arazoak gizaeskubideen aldeko elkarteek sa-latu ondoren: enbaxadetara bi-satu bila joan ziren siriar askokoztopoak baino ez zituzten aur-kitzen, eta Gobernuak asiloa es-katzen duten guztiei ematekoagindu zuen.

Beste herrialde batzuetan he-datu den xenofobia bolada Bra-

silera ere iritsi al da? Tankerakogalderak egin zituzten abuztua-ren 3ko erasoaren irudiak ikusizituzten herritar askok.

Egun horretan Mohamed AliAbdelmoatty Kenawy 33 urtekokale-saltzailea arabiar pastelaketa hummus errazioak eskain-tzen ari zen Copacabanan, berekarroa hartuta. Halako batean,gizonezko handi eta burusoilbat hurbildu zitzaion eta garra-sika hasi: «Alde nire herrialde-tik». Kenawy saltzailearen ondo-ondoan jarri zen ondoren: «Bra-sildarra naiz eta umeak hiltzendituzten gizon-bonba miserablehoriek nire herrialdea inbadi-tzen ari dira».

Orain hiru urte Brasilera iritsizen Kenawy egiptoarra argalada, betaurrekoak erabiltzen ditueta burua ile beltzak estaltzendio. Tankerako erasoei aurre egi-ten ohituta egongo balitz beza-la, ez zion kasurik egin eraso-tzaileari eta hark lurrerabotatako produktuak jasotzenhasi zen, apal-apal.

Zalapartaren eraginez, herri-tar asko bertaratu zen, zer gerta-tzen ari zen jakin nahian. Bea-triz Bastos de Souza 19 urtekoneska tartean zen. Egoera ikusieta ulertuta, esku hartzea eraba-ki zuen. Erasoa grabatu zuen.«Gizon hura karroari ostikokahasi zen, eta gero Mohamed be-ra egurtu zuen. Hiruzpalau gi-

Kenawy kale-saltzaileakmakina bat bisita izatendu bere aurkako erasoariburuzko bideoa sareanzabaldu zutenetik. Apu GOMES | AFP

BRASILArrazista baten erasoak heroi bihurtu duRion lan egiten duen egiptoar etorkina

Sebastian SMITH (Afp)

Brasil herrialde eredugarria da gerretatik ihes egiten aridiren pertsonak hartzeko garaian, nahiz eta Temerpresidenteak atzera egiteko borondatea azaldu duen. Riode Janeiron kale-saltzaile batek jasandako erasoa grabatuegin zuen neska batek eta orain bertako agintariek erelagun moduan eduki nahi dute erasotako egiptoar etorkina.

JENDARTEA / b

Page 5: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 4 / 5

zon zeuden jarrera berberarekineta ni haien erdian sartu nin-tzen, gelditzeko eskatuz», espli-katu du gazteak.

Gertaerak oso triste utzi zuenkale-saltzailea. Bi egun egin zi-tuen Copacabanako puntu har-tara azaldu gabe. «Gizon horreknire karrotxoa puskatzeaz gain,nire zoriontasuna ere apurtuzuen», adierazi dio France-Pres-se agentziari.

Beatriz Bastos de Souza era-soa salatzeko modukoa zelako-an zegoen eta Poliziarengana jo-tzeko proposatu zion erasotakogizonari. Kenawyk ezetz esanzion, baina neskak bereari eutsizion: berak eraman zien bideoaagenteei. «Grabatutakoa ezaba-tzeko esan zidaten, ez nuela ezerlortuko».

Polizien jarrera ikusita, estra-tegia aldatzea erabaki zuen. Glo-bo telebista katera bidali zuengrabazioa, Brasilek duen katerikhandienera alegia. Baina eran-tzun bera jaso zuen.

Geroxeago sarean informa-zioa eskaintzen duen enpresatxikiago bati entregatu zion bi-deoa, eta hark Internetera igozuen. «Bat-batean, nire bideoabazter guztietan zegoen». Seku-lako eragina izan zuten irudiek,miraria gertatu izan balitz beza-la. Handik ordu batzuetara Ke-nawy elkarrizketatu zuten Glo-bo katekoek eta milaka lagunekkanpaina bat antolatu zuten Fa-cebook sare sozialean egiptoa-rraren hummus eta pastelakerosteko asmoarekin.

«OHOREZKO HERRITAR» Marcelo Crivella Rioko alkateakberak kale-saltzaile lizentziaeman zion, herritar askok bizikinahi izaten duten dokumentua.Abuztuaren 24an Rioko Parla-mentuak hiriko «ohorezko he-rritar» izendatu zuen. «Bane-kien brasildarrak oso adeitsuakdirela, baina hau ikusi ondo-ren…», adierazi zuen Kenawyk,erabat hunkituta. «Sentitzen du-dana adierazteko gai ez naiz».

Geroztik herrialdeko hedabi-de askoren arabera egiptoarratolerantziaren ikur bihurtu da:Siriako gerratik bizirik atera denpertsona moduan aurkezten du-te kasu askotan, eta bera era

bortitzean tratatzen dutenean,kolpea itzultzea baztertzenduen horietakoa dela. «Brasilerababes bila etortzen diren pertso-na guztien bake eta oparotasunnahia erakutsi zituen», esanzien kazetariei Wanderson No-gueira zinegotziak, Kenawy sari-tzea bultzatu zuen politikariak.

Copacabanan Kenawy jartzenden izkina herritar askok bisita-tzen du gaur egun. Batek aldeegitean, ez dira bost minutu pa-satzen hurrengoa ikusterako.Batek argazkia egin nahi du he-roi berriarekin, besteak «Zorio-nak Mohamed» oihukatzen dioautotik jaitsi gabe.

Mohamed Ali AbdelmoattyKenawy lan egin beste erreme-diorik ez duen etorkin pobreada, ez «siriar errefuxiatua».

Egia da bere familiak jatorrisiriarra duela, baina bera egip-toar herritarra da, Afrikako he-rrialdean bere jatetxea itxi be-har izan ondoren aurrera eginnahian bizilekuz aldatzea eraba-ki zuena. Gainera, Brasilen ezzuen asilo politikoa eskatu be-harrik izan, bertako emakume

batekin ezkondu baitzen. Hiruhilabeteko semea dute. Horrelalortu zituen herrialdean arazo-rik gabe bizi ahal izateko bai-men guztiak.

Riora iristean, hasiera bateanmahai txiki bat erabiltzen zuenbere pastelak saltzeko, karro batlortu zuen arte. Orain food truck(gurpil gaineko jatetxea) pro-pioa zabaltzearekin egiten duamets.

Kenawy ospetsu egin zuenerasoa ez zen islamofobia kasubat izan, kontrakoa zabaldu ba-da ere. Basatia eta arrazista izanbazen ere, bertako hedabideek

jakinarazi dute kale-saltzaileenarteko liskarrekin duela zeriku-sia. Beatriz Bastos de Souza gaz-teak adierazi du bertako mafiabati enbarazu egiten ziola Ke-nawyk. Bere bertsioaren arabe-ra, egiptoarraren karroaren in-guruan zebilen oinezko bati ezzitzaion justua iruditu izkinahartan herrialdera iritsi berriaden pertsona bat egotea, orduraarte saltzaile brasildarrak egonondoren. «Brasildarrak kanpo-ratu egiten dituzte, hori justuadela esango didazue?», galdetuomen zuen gizonak.

Baina istorioaren xehetasu-nen gainetik, atzeraldi ekono-mikoarekin, ustelkeriarekin etaindarkeriarekin nazka-nazkaeginda dauden brasildarrentzatmaitagarri-ipuin zoragarria izanda etorkinarena. «GertatutakoaBrasilek dituen bi aurpegienerretratu bat izan da: Brasil ero-so eta maitagarria alde batetiketa aurreiritziz betetako Brasilbestetik», esan du Juli Mariano50 urteko abeslariak, Kenawyrielkartasuna adierazteko pastelbat erosi ondoren.

Mohamed AliAbdelmoatty Kenawy 33urteko kale-saltzaileakarabiar pastelak eta«hummus» errazioakeskaintzen ditu RiokoCopacabana hondartzan.

Apu GOMES | AFP

Geroxeago sarean informazioa eskaintzen duenenpresa txikiago bati entregatu zion bideoa, eta hark Internetera igo zuen: «Bat-batean, nire bideoa bazter guztietan zegoen»

Kenawyk ezetz esan zion Beatriz Bastos deSouzari, baina neskak bereari eutsi zion: berakeraman zien bideoa agenteei. «Grabatutakoaezabatzeko esan zidaten, ez nuela ezer lortuko»

Page 6: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

atzerria

Sao Paulotik gertu dagoen Sorocaba hirian, Mediterraneo itsasoan hiltzen diren errefuxiatuak omentzeko egindako horma-irudia. GAUR8

Errefuxiatuekiko jarrera eredugarria izan da azkenurteotan Brasilen, batez ere PT Langileen Alderdikoagintarien erabakiei esker. Orain agintean dagoenMichel Temer presidente eskuindarrak atzera egitekoasmoa iragarri du, siriar iheslariei dagokienez behintzat.Justizia Ministerioaren Conare ErrefuxiatuentzakoBatzorde Nazionalak 2015eko irailean erabaki zuensiriarrei bisatu humanitario bereziak ematekoprogramaren iraupena bi urtekoa izango zela. Orainamaituko litzateke, beraz. Asteotan jakingo dugujarraipenik izaten duen ala ez.Temer iritsi aurreko agintariek Alemaniako

enbaxadorearekin adostu zutenez, Brasilek Siriako100.000 errefuxiatu hartuko lituzke bost urteko epean.Erabakiak Dilma Rousseff garaiko presidentearen argiberdea zuen. «Brasilek errefuxiatuekiko ateak zabalikedukitzeko politikari eutsi dio. Kopurua txikia daoraindik –esan zuen orain bi urte Andres RamirezACNUR Nazio Batuen Erakundeko ErrefuxiatuenLaguntzarako Agentziako arduradunak–, baina munduosoak hartu behar lukeen bidea da, eredugarriazalantzarik gabe».Brasiliak esaten duenaren zain egon gabe, lurralde

batzuek gerra utzi nahian ihes egiten dutenei laguntzekotresna eraginkorrak jartzen dituzte abian. “Rio besozabalik” programa litzateke adibiderik argiena: bertakoGobernuak oinarrizko dokumentazioa lortzeko etahezkuntza sisteman eta lan merkatuan sar daitezeniheslariei eta migratzaileei laguntzeko abian jarritako

mekanismoaren izena da. Atila Nunes EmakumeekikoPolitikarako idazkariak jakinarazi zuen hasiera bateanhezkuntza dela lehentasuna, batez ere portugesaerabiltzen ikas dezaten iritsi berriek. Angela Vasconcelos irakasleak nabarmendu zuen

errefuxiatuek beren herrialdeetako unibertsitateetanlortutako tituluak Brasilen baliozkotzat jotzea oso zaila,konplexua eta garestia izaten dela, baina bide horretansaiatu behar dela, gerratik ihes egindakoek duintasunezbizitzeko aukera izan dezaten.Latinoamerika oso urruti dago Ekialde Hurbileko

gerretatik ihes egiten dutenentzat. Hala ere, ACNURNazio Batuen agentziaren arabera, bost urteko epean5.413 siriar iritsi dira Latinoamerikara, horietako %87Brasilera. Iaz %12 behera egin zuen herrialdeanerrefuxiatutzat jotako lagunen kopuruak. 2016ko abenduan Brasilek 9.552 errefuxiatu zituen

erregistratuta, 82 herrialdetatik etorritakoak. Iaz iritsiziren lagunei dagokienez, Siriakoak ziren gehienak (326pertsona); eta beste 189, Kongoko ErrepublikaDemokratikokoak. Pakistan (98), Palestina (57) eta Angola(26) ageri dira hurrengo postuetan. Nazio Batuenagentziak nabarmendu du Venezuelatik ihes egitendutenen kopurua ikaragarri hazi zela iaz.«Brasilek oso zeregin garrantzitsua izan du

Latinoamerikan errefuxiatuen eskubideei dagokienez.Asilo sistema eraginkor samarra izateaz gain, ingurukoherrialdeek tankerako politikekin bat egin dezatenahalbidetu duelako», esplikatu du Karina Sarmiento

Asylum Access gobernuz kanpoko erakundekozuzendariak.Latinoamerikaren historia bera egon daiteke jarrera

horren atzean. Diktadura militarrek eta Guatemala, ElSalvador edo Kolonbia bezalako herrialdeetako gatazkekaurreko mendeanmilaka lagunek ihes egin behar izateaeragin zuten. Estatuek 1984an Cartagenako Adierazpenasinatu zuten, gaur egun begirale guztiek goraipatzenduten dokumentua, errefuxiatuei tratu duina ematekooinarriak ipintzen dituelako.Gainera, arabiar jatorriko herritar asko ditu Brasilek:

bi milioi inguru. XIX. mendeko azken urteetan eta XX.mendeko lehen hamarkadatan iritsi zirenenondorengoak dira. Gaur egun, siriar eta libanoarjatorriko lagunez osatutako elkarteek laguntzaeskaintzen diete iritsi berriei eta lanposturen bat aurkitudezaten ere saiatzen dira. «Hil arte Brasilen geratukonaizela esango nuke», adierazi zuen Bu Suleimansiriarrak Ameriketako herrialde erraldoiak eskainitakobizi baldintzak ikusi ondoren.Hori bai, Libanoko, Turkiako edo Jordaniako

errefuxiatu kanpaleku batetik Brasilera joateko baimenaeta hegazkina ordaintzeko dirua lortzea ez dago guztienesku. Ingeniariak, botikariak, medikuak, doktoretzaduten pertsonak edo prestakuntza maila altukopertsonak dira iristen direnetako asko. Ulertzekoa denez,arazoak izaten dituzte besazpian daramaten tituluabaliozkotzat jotzeko garaian. Baina kasu gehienetanEuropan daudenak baino hobeto daude.

ERREFUXIATUEI LAGUNTZA EMATEKO ZENTROA SORTUKO DUTE RIO DE JANEIRON

Page 7: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 6 / 7

Meka (Saudi Arabian) islamaren hiri santuena da, urte-

ro milaka (bi milioi inguru aurten) erromes musulmanek

bisitatua. Bertan Muhammad profeta jaio omen zen

orain hamalau mende eta fededunek uste dute hiriak

ekialdean duen Arafat mendian (irudian) eskaini zuela

bere azken sermoia. Horregatik zuriz jantzita Wuquf

(zutik egon) izeneko erritua egin zuten ostegunean. Mekarako erromesaldiak herrialdean nagusi

den Saud familiaren interesen arabera egiten dira, ordea, ateak ixten baitizkiete etsaitzat hartu-

tako estatuetako pertsonei. Horixe egin zuten orain urte batzuk Irangoekin, eta aurten Qatarre-

koekin. Beste erlijioekin gertatu moduan, gizaki boteretsuenek bahitu egin zuten «Jainkoa» eta

geroztik beraien posizioa indartzeko erabiltzen dute, saudtarren kasuan, wahabismo joera ezin

atzerakoiagoa zabaltzeko. Azken eraso jihadisten ondoren, salatu dira Estatu espainolak horiekin

egindako negozioak, baina paradisuko giltzarekin segitzen dute. [email protected]

MUSULMANAK ZUTIK, SAUDFAMILIAREN INTERESEN ARABERA

Karim SAHIB | AFP

C IKUSMIRA

Page 8: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a/

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak Abuztu honetan espe-rientzia bizigarria izandut: Arabako Ozetan,“GaraiON” izeneko topa-lekuan, zortzi bat fami-lia bildu gara gure ume-

ekin , gurasotasunak berezdakartzan arazoak gainditzeko mo-duak elkarrekin esploratzeko. CAIdelakoarekin nire lehen kontaktu se-rioa izan da (cuidado del alma infan-til, hau da, “haurraren arimaren zain-tza” bezalako zerbait), eta, oso ederraizan denez, zuekin konpartitzea pen-tsatu dut.Ez naiz ni pedagogiazalea, ezta bere-ziki umezalea ere –lagunek ez didatealferrik “Ogrosabel” esaten–, bainaemaztea bai: hura dabil joan den urte-etan CAI topaketetan eta ikastaroetan.Handik ideia interesgarriak ekarriizan ditu, gure umeendako mesedega-rriak suertatu direnak, eta aurten fa-milia osoen topaketa planteatu zene-an, ez zuen asko insistitu behar izannire baietza lortzeko.

Funtsean, eta nik ulertzen dudanez,CAI honen atzean eskola libreetan ari-tutako –eta ari den– jendea dabil, hauda: ikastetxe arrunten hezkuntza siste-mari erantzun alternatiboa ematensaiatzen diren guraso eta hezitzaileak.Halere, planteamendua ez da itxia:geure umeak eskola publikora doaz,adibidez, eta han landutako gaiak gu-retako ere balekoak izan dira. Kontuaesperientzia partikularrak taldeankonpartitzea da, besteek izan dituztenarazoekin alderatuz, eta norbere kasu-rako baliagarriak diren ekarpenak ja-sotzea. Bistan denez, pertsona batzuek(hezitzaileek) haien profesionaltasu-netik hitz egingo dute; beste batzuek,berriz (gurasook), geure esperientziapartikularretatik; batzuek zein besteekegindako ekarpenetatik, modu eraiki-tzailean, errespetuz eta enpatiaz, nor-bere etxerako baliagarriak diren hain-bat gako eskuratzen direla ikusi dut.

Osagilea naizen aldetik, umeen ari-ma jagotearen asuntu honi interes-

garria deritzot, nire pazienteen osa-suna nola baldintzatzen duen egune-ro ikusten baitut. Gainera, gurasoaere banaizenez, badakit etxe bakoitza-ren panorama oso desberdina izatendela, eta, beraz, ezin dela formula uni-bertsalik eman. Horregatik, ez nukeesango CAI hau metodoa denik; horibaino gehiago, dena delako arazoei au-rre egiteko jarrera bat dela esango nu-ke. Lehen esan dut ni ez naizela aditua;baina bost eguneko esperientzia ho-nek ideia orokor batzuk harrapatzekobalio izan didalakoan nago: patxada,maitasuna, distantzia, errespetua, ir-motasuna... Gauza ederrak ikustekoaukera ere izan dut: haien umeengan-dik ikasteko gogoz dauden gurasoak;bere onetik ateratzean akatsaz jabe-tzen direnak; umeekin nekatzen direlaonartzen dutenak... Inondik ere ez –hau garrantzitsua da niretzat– haurraketxeko errege edo diktadore bilakatze-ra zuzendutako jarrera laxoak, jendeustez modernoa hainbestetan erortzenden putzua. Zertzeladak baino ez dira,baina agian norbaiti bide liluragarrihonetan murgiltzeko interesa pitz die-zaiokete.

Beste gauza bat ere gustatu zait:CAI honen atzean, batez ere, Cristo-bal Gutierrez Navas izeneko gizonjakintsu bat dago. Ikusi dudanez, gu-rasootako askok miresten dute, etahori arriskutsua iruditzen zait; bate-tik, guruak ez ditudalako maite; etabestetik, jendea ezinbestekoa deneanarazoak etortzen direlako. Beste modubatera esanda: hura falta den egune-an, dena hankaz gora doa. Beraz, topa-keta honetan gustatu zaidana guraso-en burujabetasun hor i i zan da :Cristobal egon den egunetan oso ondoegon gara, bistan da; baina hura faltaizan denean ere... dena ongi joan da,topaketek aurrera egin dute eta ber-tan gai asko landu dira oso modu kon-petentean, nire ustez. Maisua harroegon daiteke: ganorazko oinordekoakprestatu ditu. •

www.abante.eusPatxada, maitasuna, distantzia, errespetua, irmotasuna.... Juanan RUIZ | ARGAZKI PRESS

Haurraren arimaren jagoleak

Oier Gorosabel - @TxikillanaFisioterapeuta eta osteopata

Page 9: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Kataluniak atrapatu eta hari begira jarri gaitu.Ez da gutxiagorako, asko dugu euskaldunokjokoan han, gure askatasun nazionala besteakbeste. Ikaragarria da Kataluniako herriarena,ederra, inspiratzailea, iraultzailea. Aldaketa-rako lehenik nor diren ulertu eta zer nahi du-

ten erabaki, hori izan dute abiapuntu. Ez izan beharko lu-ketena pentsatu. Izan ere, pentsatzen dugunak baino,garenak gidatzen ditu gure erabakiak; erabakitzen dugu-na gara, gure-gurea den bakarra gure erabakiak dira.

Kataluniara begira egon behar da, dudarik ez. Begiahan eta gogoa hemen, gurean aurreratzea haientzatekarpen onena delako. Hartara, beharrezkoak diren el-kartasun ekintza guztiekin batera, hemen erakutsi behardugu maila. Eta horren inguruan, azken denboretan kez-ka nagusi dabil gurean: pobretze politiko eta kultural in-duzitua bizi dugula, gure kulturaren eta tradizioen one-na ateratzeko gai ez garela,pultsua jaitsita antzematenzaiola herri honi, eta ia apo-kalipsiraino doazen diagno-siak: zainketa intentsiboetandagoela herri hau, koma ego-era paliatiboan. Ez nator bat,inondik inora ere, diagnosimedikalizatu horiekin. Ezdut uste shock tratamendubeharrean edo hil ala bizikoatakan dagoenik Euskal He-rria. Niretzat, txotxolokeriaugari dabil azterketa horie-tan, eta fundamentu gutxi.

Kataluniak inbidia ematendigula? Ulergarria da. Hango agintarien maila politikoa hemengoekin konparatuta, arazoa agerian geratzen da:mailarik ez dago. PPrekin bat eginda espainiar izateaga-tik dirua kobratzea euskal politika ona egitea dela sal-tzen digutenek ez dute mailarik. Bai, ordea, botoak.Gehiago ala gutxiago gustatu, Espainiak “pintto-pinttoekar ezazu pilota txikia” agindu eta otzan betetzen dute-nek irabazten dituzte hauteskundeak. Telebista publiko-ra “Txomin del Regato” bueltatu da, zortzi euskal abize-nen metaforarekin; onbera, astakilo xamarra bainaexotikoa, noblea eta otzana den euskaldunaren karikatu-ra. Jakina daudela EAJri direnak eta bi esateko, direnaketa bost egiteko arrazoiak. Horretan tematzea, hori ildoegitea, hortik atarramentu onik etorriko den edo ez, bes-te kontu bat da. Inbidia sentitzeko, baina, ez da Katalu-niaraino joan behar. Hemen bertan, Bidasoaz bestalde,

jorratu diren dinamikek eta loratu den kultura politiko-ak inbidia ematen didate. Eta harrotasun existentzialbat. Eta itxaropenerako motibo asko: instituzionaliza-zioa lortzeko erabilitako modua, presoen aferan zein ar-magabetzean nola jardun diren, laborantzan jorratu di-tuzten proiektu ederrak... Banatuta ezina eta bateraetekina datorrela jakinda aritu dira. Inspiratzailea bene-tan. Hori da bidea, hori da herria egitea. Ipar ala hego,Euskal Herrian horren ehunka adibide koloretsu eta osa-sungarri ditugu. Horientzat denontzat lur komun bategitea, ardatzak eta sinergiak jorratzea, sare herritarraktrinkotzea eta mamitze horrek une zehatzetan eskatukoduen kristalizazio politikoa behartzea. Horra gakoa.

Herririk gabe politika hilda dago. Herria, komunitatea,haizeak hautsa bezala dispertsatzen ari da. Praktikan etaimajinazioan, atomizatzen ari gara. Beldurtuago, zati txi-ki-txikitan banatuago, lehenik gurea eta gero besteena

bizilege. Lotura, enpatia eta adeitasuna itzaltzen eta bo-terea, estatusa eta fama balioa hartzen doaz. (Euskal) bi-zitza politikoaren berreskurapena komunitatea biziago-tzetik pasatzen da, herri gogoa herri giro egitetik. Ezgobernuarena ezta merkatuarena ere ez den, eta sarri gu-txietsia izan den, beste eremu hori indartzetik. Herriaegitea ardatz duen kulturak beste politika bat sortzen du.Egiazki, maiuskulaz idatzitako politika dena. Elkartasunsoziala ehuntzen du, mundu berri baten gogomira pro-posatuz eta goratuz. Itxaropenak absentzia bat dirudie-nean, presente egiten du. Jendeak bolantea, kontrola, be-re esku hartzea ahalbidetzen du.

Ez dago formula magikorik. Talde ekinak, determina-tuak eta ongi antolatuak behar dira, lana erruz eta serioegin behar dutenak, eta denok gaude interpelatuta. De-nok egin dezakegu, inori baimenik eskatu gabe. •

{ asteari zeharka begira }

Gure-gurea den bakarragure erabakiak dira

Maiuskulaz idatzitako politikak herriaegitea du ardatz. Elkartasun sozialaehuntzen du, mundu berri baten gogomiragoratu. Absentzia dirudienean itxaropenapresente egiten du

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi

Page 10: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

herria

«Errotak kontrolatzea Ahaide Na-gusiek erabili zuten estrategiaizan zen, baina zenbait kontzejuketa elizak ere heldu zioten estra-tegia horri». Izan ere, AntxonAgirrek Donostia inguruko erro-tarri hobien gaineko lan bateandioenez, gutxienez 1400. urtetikhainbat harrobi Orreagako mo-nasterioaren lurretan zeuden.Oso garrantzitsua zen, Castrokdioenez, erroten gaineko kontro-la, eta errotarrien fabrikazioakontrolatzea errota kontrolatzeazen. Horregatik, dokumentazioeskasiatik harago, ez da ondoulertzen haren berri hain urri izatea. Duela hamabost urte pasa ha-

si zen errotarrien bila, Errioxakolagun batzuekin, Baztanen etaoro har Nafarroako mendi ga-raietan. Duela zazpi urte, ordea,bete-betean ekin zion ikerketari,lehenengo Nafarroan –50 harro-bi katalogatuta dauzka bertan–,ondoren Gipuzkoan, Bizkaian,eta, azkenik, Araban. 2012an“Aranzadiana” aldizkarian idatzizuenez, Gorbeiako ikerketa2014ko bukaera aldera bukatzeaaurreikusita zuen, baina orain-dik hango bazter eder-zabalakarakatzen jarraitzen du, eta urteerdi barru-edo espero du buka-tzea. Gogoan du nola Oiz mendi-ra jo zuenean ezusteko galantajaso zuen, errotarri hobi gehien-gehienak Nafarroan izango zi-ren ustea ustela gertatu baitzi-tzaion. Oizen 18 harrobi aurkituzituen, eta Gorbeiara jo zuene-an, ikerketak gainez egin zion:momentu honetan 99 kataloga-tuta dauzka mendi horretan,eta, haren ingurumarietakoakzenbatuta, 107.Errotarri hobi guztiak udale-

rrien eta eremuen arabera sailka-tzen ditu, eremu berekoei zenba-kiak jarriz. Harri motaridagokionez, Gorbeiakoak hare-harrizkoak dira, Behe Kretazeo-koak, eta 10 milioi urte inguruomen dituzte. Oizkoak ere hare-harrizkoak dira, eta haien adingeologikoa 50 milioi urte ingu-rukoa da. Nafarroa Garaiko ipa-rraldekoak ere hareharrizkoakdira, baina antzinakoagoak, due-la 250 milioi urte ingurukoak,hain zuzen, eta errotarriak ekoiz-teko oso kalitate onekoak.

Mendia jendea s k o r e nsus t enguizan dah a i n b a tmendetan

zehar. Artzaintza, ikazkintza edofruitu biltzea familia eta herri as-koren lanbide izan dira. Literatu-ran, zineman, are mitologian erejasota daude gure kulturarenparte garrantzitsua diren lanbidehoriek. Bada ia ezezagun dugunmendiko lanbide bat, ordea, erro-tarri hobietakoa. Gogorra izanbehar zuen 900 edo askotan1.000 metrotik gorako altueranharriak zizelkatzeak. Baina ia eze-zaguna da, mende askoan ga-rrantzi itzela izan duen lana izanarren, zereal ekonomian oinarri-tutako jendarte batean ezinbes-teko lanbidea baitzen. Errotakezagunak dira, jakina, haietakoasko zaharberrituta ikus ditzake-gu nonahi. Literaturan ez daerrotari egindako testu ederrikfalta, hala nola Juan Mari Lekuo-naren “Errota zahar maitea”, edoerrotariari, Alfredo Donnayk Gas-teiz ondoko Legardagutxikoariegindako kanta lekuko, bainaezer gutxi harrobi haietan egitenzuten funtsezko beharraren gai-nean. Azken urteok arte, AntxonAgirre Sorondo, Jose Iturrate etaCarlos Martin ikertzaileen lanakizan dira salbuespena. Antxon Agirre etnografo eta

Eusko Ikaskuntzako eta AranzadiZientzia Elkarteko kideak, beste-ak beste, “Canteras de piedras demolino” artikulua idatzi zuen2007an. Bertan dioenez, antzina-teko gizakiak ehotzeko «naturakeskaintzen zizkion harriak» era-bili zituen lehenik, ondoren itsa-sontzi itxurakoak agertu ziren,eta, geroago, errotarri biribilak,behekoa zulorik gabekoa eta goi-koa zuloduna. Errotarri gero etahandiagoak egingo zituzten,haiek mugitzeko animalien etaondoren uraren indarra erabiliahala.

«ERROTARRI» PROIEKTUA

Zorionez, ikerketa urri horiei az-ken urteotan Aranzadi ZientziaElkartearen bultzada batu zaie,Javi Castro etnografoaren ardura-pean. Haren lanaren emaitza be-netan ikusgarria da. Ezin besterik

Xabier Izaga Gonzalez

GOROLDIOA ERROTARRIAN Euskal Herriko errotarri hobiak, lanbideahaztua, kultura ondare paregabea

Luzaroan mendez mende errotarriak egiten aritutakoharginen lanbidearen aztarnek ez dute inoren arretaerakarri. Azken urteotan, baina, abian dira Europan haiengaineko ikerketa ugari, eta aurkitutako harrobienzerrendaren buruan Gorbeia dago: Zuia, Zigoitia etaOrozko. Hona Aranzadi Zientzia Elkartearen ikerketen berri.

Javi Castro eta Iñaki GarciaUribe, Sagarrerrekakoharrobian, Orozkon. Mikel Isusi

KULTURA / b

esan “Errotarri” proiektuak hartuduen dimentsioa ikusita. Castro-rengana jo dugu eta ezin abegi-tsuago eman digu bere lanarenberri. Hargin haien eta lanbideharen gaineko informazio urria-ren kausaz galdetu diogu lehe-nik. Beste alde batera begiratuizan dela dio berak, ez zaiolamendiari bere osotasunean begi-ratu, eta arreta errotara bideratudela, produkzio bideari alegia,errotarriak non eta nola egitenzituzten erreparatu gabe, errota-rririk gabe ehotzerik ez dagoelaohartu gabe, eta harri horien ga-rrantzia nabarmentzeko adibide

bat jarri du: errotako langet batapurtzen bazen, erraz jar ziteke-en beste, apurtutakoa esaterakogaztainondoa izanda, haritzezkobatek ordezka baitzezakeen; erro-tarria ordeztea, baina, askoz zai-lagoa zen, hareharrizkoaren or-dez ezin baitzen kareharrizko batjarri, eta 80 zentimetroko diame-troa zuen baten ordez ezin bai-tzen 70eko bat jarri, bi errota-rriek neurri berekoak izan beharzuten eta. Horri guztiari ez zaioerreparatu. 2012an, “Aranzadiana” aldizka-

rian argitaratutako artikulu bate-an, hauxe zioen Javi Castrok:

Page 11: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 10 / 11

Aurkitutako harrobiak etaerrotarriak Atlas Meulières dela-koan erregistratzen dituzte,Errotarria proiektua 2005eanGrenobleko Unibertsitateko ira-kasle Alain Belmontek abiatuzuen Europa mailako proiektuhorren baitan garatzen ari diraeta. Errotarri proiektuak ingurubakoitzaren araberako izenahartzen du; hartara, Gorbeia al-dean “Errotarri Gorbeia” izenda-tu du Castrok. Horretan jardundu buru belarri azken urteotan. Argi utzi nahi du Castrok

hainbat laguntzaileren eta berriemaileren laguntza gabe ez zu-keela arestian esandako emaitzaikusgarriak lortuko. Lekuan le-kuko informatzaileen laguntzaez ezik, mendizale asko ere jarridira berarekin harremanetanerrotarri arrastoen edo araka-tzeko moduko tokien berri ema-teko. Halaber, Gorbeiako ParkeNaturaleko arduradunen jarreraezin hobea ere nabarmendudu –ikerketa haien baimenare-kin egiten ari da, hori bai, inola-ko kostu publikorik gabe–.Javi Castro Deban bizi da, eta

2012tik 65 aldiz egin du DebatikGorbeiarako bidea. Urte hartakoekainean Zigoitiko AbadelauetaElkarte Etnografikoarekin harre-manetan jarri eta hango zenbaitinformatzaileren datuak jaso zi-tuen, baina ez ziren garrantzihandikoak. Errotarri hobien gai-neko bibliografia bildu zuen eta2014an berriro jo zuen Gorbeiaaldera, Orozkora, hain zuzen,Iñaki Garcia Uriberekin batera,baina Nafarroan, Oizen eta kos-taldean abiatutako ikerketakutzi gabe.

PROZESUA

Ez bide zen erraza harria auke-ratzetik errotara eramateraino-ko prozesua. Lehenengo, harriaerauziko zuten ingurua aukera-tzen zuten, igurzketa bidez eho-tzeko harria, esan bezala, harta-rako egokiena, hareharria. Badakareharria duen errotarik, bainahorrelakoak ez dira laboreakehotzeko erabiltzen, olioa atera-tzeko baizik, eta, igurtziz barik,zapalduz. Eremuak, Gorbeiari dagokio-

nez, altuera handian zeuden.Haien %84, 700 eta 1.100 metro

bitarteko garaieran, eta, %11,1.100 eta 1.300 metro bitartean.Behin harri aproposeko ere-

mua aukeratuta, lauza handiakerauzten zituzten, edo naturakberak erauzten zituenak har-tzen zituzten; esate baterako,izotzaren eraginez bananduta-koak. Jarraian, errotatik eskaerajasoko zutenerako, lanean has-teko prest uzten zituzten. Izanere, errota bakoitzak bere neu-rriko errotarriak eskatzen zi-tuen. Errotarria lantzeko, kon-pas batekin markatu, harenperimetroa landu eta aldeetakobat berdintzen zuten. Ondorenerdigunea markatzen zuten etazuloa egiten hasten ziren, ha-rria guztiz zeharkatu gabe, or-dea, apurtu ez zedin. Hori egin-da, harriari buelta eman, bestealdea lautu eta erdiko zuloa bu-katzen zuten, tentu handiz, fasehorretan harria hausteko arris-ku handia zegoen eta. Nafarroako, Bizkaiko eta Ara-

bako hobi banatan errotarriaklantzeko tresnen aztarnak topa-tu dituzte. Lanbide horretarakoberariazko tresnak ziren, halanola mazoak, bi puntako piko-txa edo harmailuak. Aztarna ho-riek erakusten dutenez, falkaketa pletinak erabiliz mozten zi-tuzten haitzak. Hamarren bategun ematen zituzten harriakJavi Castro Kanteratxiker-2 harrobian, Zigoitian. Esteban Etxebarria

Gorbeiako errotarri hobienmapa. Javi Castro

Page 12: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

herria

lantzen, eta gauez ere bertan ge-ratzen ziren. Gorbeiako hobienerdietan hartarako prestatutakoaterpe edo etxolen arrastoak to-patu dituzte.Errotarria bukatutakoan, le-

rak erabiltzen zituzten gurdiazuten lekuraino eramateko, eta,handik, idi pareak tiratuta,errotaraino eramaten zuten, bi-de egokiak aukeratu edota pres-tatuta, kontuan izanda harrihaien batez besteko pisua 900kilokoa zela. Batzuk arinagoakziren, baina beste batzuk 1.000kilotik gorakoak. Batzuetan100etik gora kilometrora era-man behar zituzten harritzarlandu haiek, eta haietako ba-tzuk itsasoz esportatzen zituz-ten, Portugalera eta Frantziara.Aurkitutako errotarriak ta-

maina askotakoak dira. Txikie-nak, 40 zentimetroko diametro-koak; handienak, 165ekoak.Datu horietatik eta dokumen-tuetatik zenbait ondorio ateraditu Castrok. Alde batetik, Gor-beian eta inguruan XII. mendeabaino lehenagotik errotarriaklantzen zituztela uste du. Ho-rren gaineko dokumenturik za-harrena Joxe Iturratek ArabakoArtxibo Historiko Probintziale-ko protokoloetan eskuratutakoada, 1550eko agiria, Zuiako Azer-

doiaga harrobikoa. Hala ere, IX.mende bukaerako dokumentubatek egun Zigoitiko udalerrikokontzeju den Akosta herrikoerrotaren berri dakar; beraz,pentsatzekoa da garai hartakoerrotarri txikiak lantzeko he-rrixkatik gertu den Oketa men-diko harriak erabiltzen zituzte-la. Izan ere, badirudi errotarritxikienak antzinakoagoak dire-la, eta mendeen joanean haiendiametroa handituz joan zela,labore kantitate handiagoa eho-tzeko. Haien prezioa ez zen txi-kia. XVII. mendean, 15 dukat in-gurukoa, eta haien iraupena 10eta 20 urte bitartekoa.

EZ DABILEN HARRIARI...Esamolde zaharrak dioenez, da-bilen harriari ez zaio goroldiorik

lotzen. Zentzu literalago batean,kontrakoa gertatu zaie mendikoerrotarriei. Ez da batere samurra hobiak

eta errotarriak mendian aurki-tzea. Castrok urteetako eskar-mentua du dagoeneko pilatuta,eta irakaspen horiek bere kolabo-ratzaileei transmititu nahi izan dizkie. Ez omen da-eta batere erraza, «harri-koskor biribilakikusteko begiekin begiratzen ja-kin arte». Gorbeiako harrietanikusten zailenak urte askoanabandonatuta egon ondoren«naturak, lehengoratu nahian,bere kolkora bildu dituenak» di-ra, gehienak goroldioz estalitabaitaude.Errotarri hobi ziurtatuen ko-

purua aste batetik bestera alda li-teke. Edonola ere, oraindik orainEuskal Herriko hobien gainekodatuak honako hauek dira: La-purdi, 3; Araba, 78; Trebiñu, 9; Gipuzkoa, 4; Bizkaia, 53; Nafa-rroa, 50.Aranzadiko kideak azaldu due-

nez, Trebiñuko errotarri hobiakez daude Arabakoekin batera ka-talogatuta, Atlas Meulièresproiektuak lekuen administra-zio banaketa ofizialen araberasailkatzen baititu. Euskal He-rrian, horrenbestez, 197 errotarihobi daude egiaztatuta. Horieta-

Ezkerrean, EstebanEtxebarria Oketako

harrobian, Zigoitian.Eskuinean, Luiso Lopez

Orozkoko Elorritxuetakoharrobian.

Javi Castro

tik 171 Castrok berak egiaztatuditu.Europan mota horretako 900

harrobi daude; horrenbestez,Euskal Herriak haien parte han-di bat dauka. Zuia eta Zigoitia di-ra lanbide horren aztarnarikgehien dauzkaten euskal udale-rriak, baina Bizkaiko Orozko ereez da atzean geratzen, eta, EuskalHerrian ez ezik, Europako etamunduko katalogoan ere lehenpostuetan daude Gorbeialdekohiru udalerri horiek, laugarrena-ri, Dordogneko Saint Crépin deRichemont udalerriari, alde na-barmena aterata. Eta Bizkaikobeste udalerri bat ere, Berriz,munduko lehenen artean agerida.Honako hauxe da mundumai-

lako sailkapena gaur egun: Zuia(Araba), 40; Zigoitia (Araba), 37; Orozko (Bizkaia), 29; Saint Crépinde Richemont (Dordogne), 15; Sant Lluis (Menorca), 14; Berriz(Bizkaia), 13; Ciutadella (Menor-ca), 11.Une honetan Gorbeiako Parke

Naturalean 99 errotarri hobidaude egiaztatuta, eta beste zor-tzi haren ingurumarietan: seiOrozkon, bat Zuian eta beste seiBaranbion (Amurrio). Harrobiguztietan, jakina, gutxienez erro-tarri bat dago –osorik edo haren

Errotarri hobi gehien-gehienak Nafarroanizango ziren ustea ustela gertatu zitzaionCastrori. Oizen 18 harrobi aurkitu zituen, eta,Gorbeiara jotzean, ikerketak gainez egin zion

Lanbide ia ezezaguna da, mende askoangarrantzi itzela izan duen arren, zerealekonomian oinarritutako jendarte bateanezinbesteko lanbidea baitzen

Page 13: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 12 / 13

zatiak–, baina batzuetan gehiagodaude; batez beste, lau errotarribakoitzeko. Denetara, 370, Gor-beiaren azaleraren %30ean ba-rreiatuta.

TOPONIMIA

Errotarri hobien ikerketarako la-gungarria izan da batzuetan to-ponimia eta, halaber, ikerketakhainbat toponimo berreskura-tzeko ere balio izan du. Castrokdioenez, ez dute ezer asmatu, be-rreskuratu baizik.Bizkaiko Foru Aldundiaren

“Kobie. Antropología cultural” al-dizkarian argitaratutako “Notasetnohistóricas sobre la fabrica-ción de piedras de molino en lascanteras del macizo de Gorbea”artikuluan, Markiako eta Zarate-ko bizilagunek 1550tik 1765ra bi-

tartean harrobi horietan eginda-ko lana dokumentatu zuen JoseIturratek. Dokumentu horietanLarrialdai, Beraso Ankozar etaAzerdoiagako harrobiak aipatzendira, baina ez azkenaren leku be-rean dagoen eta gaur egun osoezaguna den “Cantera de los Mo-ros”, eta erraz ondorioztatzen daerdal toponimo hori ondorengoadela eta harrobi hori dagoen le-kuaren jatorrizko izena Azerdoia-ga zela.Bestetik, Jose Iturratek dioenez,

harginen artean ondo moldatzenziren eta bizikidetza ona zegoen,sarritan kontratu berean agertzenbaitziren, alderdi interesatu zeineskrituraren lekuko gisa. 1641-1642ko zerga ezarri zietenean,adibidez, denek batera aurre eginzioten.

Gorbeiako harrietan ikusten zailenak urteaskoan abandonatuta egon ondoren «naturak,lehengoratu nahian, bere kolkora bildutakoak»dira, gehienak goroldioz estalita baitaude

Nafarroako, Bizkaiko eta Arabako hobi banatanerrotarriak lantzeko tresnen aztarnak topatudituzte. Lanbide horretarako berariazko tresnakziren, hala nola mazoak edo harmailuak

JAVI CASTRO MENDIZALEA, ETNOGRAFIAKHARRAPATUTAKO KIMIKARI ZORROTZAJavi Castro, 64 urteko donostiarra, kimikariada lanbidez, baina duela zenbait urtetatiketxekoei, lagunei eta zaletasunei nahikodenbora eskaintzeko aukera du. Esatebaterako, mendiari. Duela 30 urtetik AranzadiZientzia Elkarteko kidea da; beraz, ez daetnografia ikerketaren arloan hasiberria.Landa-lana du gustukoen, baita hainbatdokumentazio gunetan arakatzea ere. Eta,gustukoen ez duen arren, dibulgazioa erebadu helburu, «beharrezkoa baita». Ikertzendituen gaien gaineko artikulu ugari idatziditu zenbait aldizkaritan.“Errotarri Gorbeia” proiektuan aurrera egin

ahala, informatzaileak biderkatuz joanzitzaizkion, eta esker onez hitz egiten dudozenaka lagun horiez, hala nolakolaboratzaile estuak dituenez: besteak beste,Iñaki Garcia Uribe ugaotarra, hain zuzen ere,hilaren 15ean Zigoitiko Ondategin “GorbeiaAraban” erakusketa inauguratuko duena, edoLuiso Lopez baranbiarra, Isidro Saenz deUrturi apodakarra, eta Esteban Etxebarriamaurgarra, Gorbeiaren ezagutzaile apartak.Aspaldiko hargin haiek bezala, Castrok eta

haren taldeak ingurua aztertzen dute lehenik,errota lanerako lehengai egokiaren bila. Ezinhobeto azaltzen du Castrok bere lana harrobibat aurkitzean egiten dituen txostenetan.Eskibelburuko harrobiaren gainekotxostenaren pasarte bat hartu dugu horrenerakusgarri: «Zaratetik abiatu eta basokopista hartuta, Alpartizarren zehar iparrerantzjarraitzen dugu, bost kilometroan, Aratzarengailurrera (1.136 m) iritsi arte. Jaitsiera

arinean, ipar-mendebalera joan behar duguesploratzera. Artazaren gailurretik 500metrora dagoen haitz inguru batera iritsigara, aurreko batean Berretin mendikosartaldeko magaletik ikusita genuen. Oreineme batzuk mendi-mazelan behera doaz,ugalde errekarantz, iparraldera bira egin etaPagazuriko mazela igotzeko. Haitz horietarahurbildu garenean hareharri mota horikaskar samarra dela ikusita, uste dugu ez delaharginek ustiatzeko modukoa. [...] Luisoksartalderantz joatea proposatu du. [...]sartaldeko mazelara joan baino lehen,zantzuak dituztenen artean markatutadauzkadan inguruetako baterantz abiatugara, Zuiako lurretan. Hegorantz egin dugu,Aratzatik Ugalde ibarrerantz jaisten denhariztiaren burura iritsi eta berehala ikusidugu kontuan hartzeko moduko harria duenhartxingadi bat, basoan gordeta. Eskibelburuda. Esplorazioari ekin diogu. Haitzak osozatikatuta daude, eta pila handitan bilduta.Horrek pentsarazi digu leku horretan lanhandia egin zutela. Pilaketak ez diranaturalak, eta harriak handi samarrak dira.Pila gehienak landareek estalita daude etasaiatu egin beharra dago errotarri-lanarenaztarnaren bat aurkitzeko. Elkarrengandik 50metrotara banandu eta behetik gora sigi-sagan aurrera egin dugu, harik eta sakonunebatean 130 x 30 zentimetroko errotarri battopatu dugun arte, haritz zahar batekzaindua». Txostena askoz luzeagoa da, jakina;balio izan beza lagin txiki honek, ordea,Castroren lanaren zorroztasuna erakusteko.

Zarate, Eskibelburura iristeko lekurik aproposena. Javi Castro

Page 14: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

hutsa

iRRITZIA:

{

}

UnaiIturriaga

Page 15: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 14 / 15

hutsa

Iragan larunbat arratsaldean eta Bilbo-ko Aste Nagusiaren barruan lau gazteari ziren Unamuno plazan breakdancesaio bat egiten. Gazte horietako bat

hankaz gora jarri eta esku bakarraren gai-nean jauziak eginez erritmoa eramatenari zen. Pentsatu nuen artista guztien oi-narrian gihar bakan batzuen entrena-mendu muturreraino eramandako batdagoela, gihar bakan batzuen hipertrofia,garapen orekatu baten kaltetan burututa-ko espezializazio neurrigabea, malforma-zio gisako zerbait. Artista guztien oina-rrian adierazpide bakar batekiko obsesioadagoela jarraitu nuen pentsatzen, salbueta bertsolarien kasuan, hauek ez dakitzer bula medio edozein adierazpiderekinausartzen baitira.

Hor dugu Jon Maiaren (Long John) ka-sua. Fermin Muguruza, Gari eta bestehainbaten letragile izan zen, KaridadekoBenta musika taldearen buru, bertsoagaztetxeetara eraman zuen belaunaldibateko kide, Albaola elkarteak bultzatutaeuskal baleazaleen mundua deskubriarazizigun itsas espedizio harrigarri hartakopartaide (“Apaizac obeto” idatzi zuen). Ar-naldo Otegiri egin zitzaion ongietorrianperformance poetiko halako bat eginzuen eta borobila atera zitzaion. Doku-mentalak egin ditu eta, diotenez, ez dau-de gaizki. Nik bere azken liburua irakurridut hasi eta jarraian eta ederra irudituzait. Aspaldiko “Riomundo” hark ez nin-duen konbentzitu. “Berriak jaio ginen”hau beste gauza bat da. Bertsolari gazte-

txo baten bizipenak biltzen ditu, 1997kofinal hartan «Ama Extremadura/ aita Za-moratik/ abuela eta abuelo/ haien aurre-tik» bertso famatua kantatzera nola iritsizen kontatzen du. Ez da Joyceren “portre-ta” famatua, oroitzapen liburuen genero-koa da, baina bertsoa kultura urbano be-rriekin uztartu zuten bertsolari gazteenargazki moduko bat ere bada.Batzuetan, hasieran bereziki, estilo enfa-

tikoegia duela? Beharbada bai, baina badi-tu atal bikainak ere, Gasteizko mobida al-ternatiboan bertsolaritzak jokatu zuenpaperari buruzkoa edo erdal guneetarabertsoa eramateko Txantreatik hasi etaErrekalderaino egin ziren saiakeren ingu-rukoa, esaterako. Eta beste hainbat. “Be-rriak jaio ginen”-ek konbentzitu nau. •

hutsa

Long John

Joxean Agirre

hutsa

Bartzelonako atentatuek udako zi-raunak eta anakondak gordearazidituzte, arnasaldi bat eman nahiizan baligute bezala. Arnasaldi sa-

mina, inondik ere. Estatuko hedabideek,edonola ere, narras jarraitu dute, ezin zan-tarrago, Kataluniak erakutsitako helduta-sunaren aldean.Gainontzean, udak ez du ezustekorik

utzi. Eztabaida politikoaren mailak berehorretan segitzen du. Eztabaida saihesteada eztabaidari ekiteko modua. Bestearietengabe errespetua ez ezik autokritika ereeskatzen aritzen direnek, beren gustukoaez den zerbait entzun orduko, prest dutepurrustada. Gloria Vazquez Zarauzko zine-gotziaren esaldi batek ondo laburbiltzen

ditu maila horren agerpenak. Anna Gabrieldiputatu katalanak elkarrizketa bateanesandakoa irakurri omen zuen Vazquezek,baina ez zuen ezer gezurtatu, zehaztu, argi-tu... ez zuen Gabrielek esandakoaren kon-trako ezer esan. Horretarako argudiorenbat agertu beharra dago, baina Vazquezekez du halakorik behar. Gabriel eta, bide ba-tez, ezker abertzalearen aurka oldartu zen,ezin trauskilago, baina helburua, eztabaidasaihestea, beteta: «eusko-nazi erako ilemoztean ere bat datoz, hain da estua haienarteko lotura». Urkulluk ere gauza bertsua egin zuen,

maltzur baina irainik gabe, irainik gabe bai-na maltzur, EH Bilduko ordezkariak Gipuz-koako ostalaritzako zenbait enpresaburure-

kin bildu zirenean. Badakigu Twitterrek ezduela argudiotarako tarte handirik uzten,baina bai eztabaida saihesteko adinakoa.Adibide gehiago? Urrunera gabe, joan

den asteazkenean Madrilgo Kongresuan,Gobernuko presidenteak bere alderdiarenustelkeriaren gainean erantzun behar zue-nean. Oskar Matutek hitz egin ostean, Iñi-go Alli UPNko diputatuak originaltasunikaragarria erakutsiz bota zuen: «EH Bilduustelkeriaz mintzatzea espainiarren adi-mena iraintzea da». Absurdoa EH Bilduriustelkeria egoztea eta absurdoa norbera-ren edo lagunaren ustelkeria ukatzekobeste batena seinalatzea. Absurdoa espai-niarren adimena aipatzea Parlamentu ho-rretan, haren osaera ikusita. •

0hutsa

Eztabaida

Xabier Izaga

Page 16: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak

Argia zetorren lehenengo.Arrakala zuria laino arte-tik lurreraino erortzen.Flash bat. Aldian aldikoarteria ezberdin batgoiak lurrarekin lotzen zi-

tuena. Segundoak zenbatzen geni-tuen gero: bat, bi, hiru, lau... Trumoia-ren burrunba entzun arte. Hor uztengenion zenbatzeari, zerupe osoan nagu-si zen zarata isiltasun bihurtzeko gaizen zanpatekoa gainean lehertzen zi-tzaigunean. Tximista gu geunden leku-tik zenbat kilometrora erori zen jakite-ko balio zuela esaten zigutenhelduagoek. Zenbat segundo, hainbestekilometro. Fisika hutsa.

Jolasak jolas izateari uzten zion argiaikusi eta trumoia entzun bitartean se-gundo bakar bat ere zenbatzeko astirikez geneukanean. Orduan, aterpea bilatubeharra zegoen zenbait arinen. Ingurukamutsean ahal zela, punta zorrotzeta-tik urrun. Inoiz ez zuhaitz baten azpianedo aterki baten estalpean. Jakitun gi-nen ordurako mendiko animaliekin zergertatzen zen tximistak tartean harra-patuz gero. Eta ez animaliekin bakarrik.Institutu garaian, gelakide bati etxeansartu omen zitzaion behin, telebistakoantenan barrena. Asteak eman zitueneskuak bendaz estalita.

Uda ekaitz garaia da, izatez. Esker-tzen da lozorrotik esnatuko gaituengertaeraren bat tarteka. Une egokiaizan daiteke, bestalde, aktualitatearibeste patxada batekin begiratzeko ere.Zergatik ez. Denerako daukagu denbo-ra, ekaitz eta ekaitz artean. Halaxeohartarazten digu Gasteizko Udalak be-re web atarian “Kazetaritza bertatikbertara” [https://goo.gl/oRnvbX] jardu-naldien bosgarren edizioaren aurkezpe-nean: uda une egokia da eguneko gaiaksakonxeago aztertu ahal izateko, urtekobeste garai batzuetako abiadura azka-rretik aske. Ez dakidana da –edukiak in-teresgarriak izanagatik ere– abuztuamaiera den horrelako jardunaldi ba-tzuk antolatzeko sasoirik onena, jende-ak gogoeta horietan parte hartzea badanahi duzuna behintzat. Bosgarren edi-zio honetako hamasei ekitaldietatikeuskaraz bakarra izatea anekdota hutsada honezkero. Lekuz kanpo eroritako oi-

naztarria, ekaitz elektrikoaren erdian.Munduan zehar gertatzen diren gauzeiburuz hitz egiteko badaukagulako hiz-kuntza komun bat, unibertsala dena,denok elkar uler dezagun eman zigute-na. Jakina delako, kazetaritza bertatikbertara askoz errazago egiten dela mun-duaren beste puntan eta euskara ez denbeste hizkuntza horietan.

Tximistak hurbil jotzen dueneangehiago beldurtzen gara. Nahiago di-tugu urrutian entzuten direnak. Ume-tatik ikasi dugun zerbait da. Ordenagai-luaren aurrean eseri, albistea jaso etahasperen egin bitarteko segundo horiekzenbatzearekin nahikoa dugu, gertaeralazgarria gu bizi garen lekutik zenbatmila kilometrora gertatu den jakiteko.Urteekin garatu dugun defentsa meka-nismoa da. Urrutiko ezbeharrekin estal-tzen ditugu hurbilagoko bidegabeke-riak. Izaki hipermetropeak gara.Errazago zaigu munduaren beste pun-tan gertatzen diren injustiziekin solida-rio izatea eta hango giza eskubideen za-

palketaren kontra agertzea, hemengoaksalatzea baino. Akatsak norberarenganbaino samurrago ikusten dira hurkoa-rengan beti. Munduaren egoeraz jabetugaitezen, Sirian edo Nigerian gertatzenari dena bertatik bertara ezagutzeaezinbestekotzat jotzen dugu, sarri asko-tan, hemengoak ahaztuta. Haraino jo-andako kazetarien ausardia mirestendugu eta haiek egindako lana txalotu.Nazioarteko kazetaritza da kritikotasu-naren eta zorroztasunaren estandartea.Hemen, ordea, Ertzaintza Errekaleor au-zoan sartu zenean han gertatzen ari ze-na “bertatik bertara” kontatu zuen kaze-tari bakarrari, poliziaren kontra oldartuzela leporatu eta Mozal Legea ezartzenzaio, eta kito. Adierazpen askatasunare-kin arazoak dituzten herrialdeak bestebatzuk dira. Han urrutian. Nonbait.

Bitartean, ekaitz egunetan, telebista-ri entxufea ateratzeko ohiturari eus-ten diogu. Tximista egongelaraino sar-tu zitzaion gelakideari gertatu zitzaionaakorduan. •

Akatsak samurrago ikusten dira hurkoarengan beti. AMONDARAIN

Izaki hipermetropea

Gaizka AmondarainIrakaslea

Page 17: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Etxebizitza alokairu eta salmenten kartel askodaude kale guztietan. Hiriak bere horretandaraman behin-behinekotasun izaera horiazalduz. Jendearen joan-etorri etengabea etainoiz pausaldirik egiten ez duen hiriaren sei-naleak dira horiek denak. Etxe bakar bateko

paretak hainbeste istorio eta bizitza ezberdinetako kapi-tuluen lekukotza utziz. Sustraiak leku ezberdinetan za-balduz doazen bizitzak dira. Beti iruditu zait txundiga-rria aspektu hori.

Ez dakit nor bizi de nire alboko etxeetan. Sarritan ikus-ten ditudan aurpegiak ezagunak egiten zaizkit. Baina ize-nik gabeko pertsonak dira. Goizetan kirola egiteko arrope-kin ateratzen den emakumea, berrogei urte ingurukoa,ezkongabea, etxe ondoan dagoen gimnasiora joango daziurrenik eta handik bankuren batera lanera. Australiakofamilia bat, hitz egiten entzun nituen egun batean etaazentu itxia daukate; duela gutxi iritsi dira auzora; badiru-di aitak lan berri bat aurkituduela; iritsi zirenean arropainformala soinean ibiltzenzen, orain gorbatarekin ikus-ten dut egunero. Beste gizonbat, hirurogeita hamar urteingurukoa, alarguna, sufri-menduren batzuk pasatuta-koa, aurpegiko zimurrengatiketa begien azpiko poltsenga-tik diot; gure kaletik gertu da-goen kafe etxera joaten daegunero, han ikusten dut goi-zero-goizero lanera bideanpasatzen naizenean, bera bai-no askoz gazteagoa den ema-kume batekin kafea hartzen; oraindik ez dut asmatu haienarteko harremana azalduko duen istorio sinesgarri batosatzen. Telesail ezagun bateko aktore bat ikusi ohi nuenkalearen beste puntako etxean, baina azken asteetan ezdut ikusi; akaso hura ere beste norabait joana izango da,beste telesail bat grabatzera Los Angelesera. Nik osatutakoistorioak dira. Gehienak okerrak izango dira, baina entre-tenigarria iruditzen zait tarteka ariketa hori egitea. Niikusten nautenean berdina egingo ote dute?

Kalean patineteekin jolasean dabiltzan haurrek behin-behinekotasunaz zer pentsatuko ote duten galdetzen diotnire buruari. Jaio zirenetik ikusi dituzte kartelak kalean,betidanik normaltzat hartuko zuten jendearen joan-eto-rria. Ez dute zalantzan jarriko.

Londres zentroan bizi nahi duen edo bizitzako denboral-di batzuk bertan pasatu nahi dituen jendea beti egongo da.

Nahi hori ez da aldatu hemen daramatzadan urte guztie-tan. Hori islatzen dute etxebizitza salneurriek eta alokai-ruek. Burbuila bat dela esaten dute batzuek. Baina inoiz le-hertzen ez den horietakoa. Gentrifikazioa eman dahainbat auzotan, Londres erdialdean inposatu diren sal-neurri zentzugabeek bultzatuta, eta, batez ere, belaunaldigazteagoen ahalbideetan eskuragarri dauden lekuak mu-rriztu direnean.

Bitartean, etxebizitzak saltzen saiatzen ari diren agente-ei irudimena murriztu zaie. Ez dakite zer esan puztutakosalneurriak mantenduko direla defendatzeko argudioakosatzerakoan. Izan ere, noiz argituko da Brexitaren ostekoetorkizuna? Noiz jakingo dugu Brexitak zein eragin izangoduen auzoan? Hala ere, egoera ekonomikoak ezusteko no-rabide bat hartu ezean, ez da funtsezko aldaketarik espero.Bitartean, ordea, Brexitaren eta horren ondorengo kaospolitikoaren eta ziurgabetasunaren ildotik, salneurriakzertxobait jaitsi dira auzo batzuetan. Laboristek hautes-

kunde garaian proposatu zuten etxebizitzaren ingurukozergak urduri jarri zituen batzuk. Baina, hori jada atzeangelditu da. Orain nahiko lan daukate Mrs May eta bere in-gurukoek geroz eta handiagoa egiten ari zaien zulo horribeste irtenbide bat aurkitzen. Eta, testuinguru horretan,espero ez zen zerbait gertatu da: ezegonkortasun finantza-rioarekin eta liberaren egoera ahularekin, atzerriko inber-tsoreentzat ehuneko hogei merkeagoa da etxe bat erostea.Horrek, beste bizilagun “mota” bat sortu du. Urtean bi hila-bete pasatzera etortzen direnak. Erosketak egitera eta WestEndeko ikuskizunak ikustera. Joan-etorrian dabiltzanenbeste adibide bat. Pareko etxera etortzen den emakumeabezala; errusiarra da; taxi bat etortzen zaio ia beti bila.

Sekretuan, egun batean esnatu eta guztia gezurra delaesango digutela pentsatzen dut. Ametsetan jarraitzen dut.Eta, joan-etorrian dabiltzanen bizitzak berrasmatzen. •

{ koadernoa }

Joan-etorrian

Noiz jakingo dugu Brexitak zein eraginizango duen gure auzoan? Hala ere,egoera ekonomikoak ezusteko norabide bat hartu ezean, ez dafuntsezko aldaketarik espero

Garazi Goia

hutsa

hutsahutsa

Page 18: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

herritarrak

Bost hilabete igarodira eskuin belau-neko aurreko lo-tailu gurutzatuahautsi zuenetik.Zer moduz den

galdetzean ondo dagoela baiez-tatzen badu ere, herrenka dabiloraindik, eta horrek amorraraz-ten du. Egunak joan egunak eto-rri jo eta ke ari da Esther Arroje-ria (Usurbil, 1994) ahal bezainlaster jokatzen hasteko. Ez dakinoiz izango den, eta ez da pen-tsatzen ere jarri. Egunerokoanzentratu, «eta etorriko dena eto-rriko da». Iaztik taldeko biga-rren kapitaina da, eta Bera Bera-ra 2012an iritsi zenetik hamabititulu irabazi ditu dagoeneko.Denboraldia bukatu zuen legez,hasi ere harmailetan egingo du,urduritasun handiz. Pazientziaz beteta, lesioaren

buruhausteak, egunerokotasu-na, taldeko aldaketak eta haste-ar dagoen denboraldia (asteaz-kenean Castellon jokatuko duLigako aurreneko neurketa BeraBerak) aztertzeko prestu agertuda jokalari usurbildarra.

Martxoan espainiar selekzioakdeitu zintuen estreinakoz. Be-rri on batetik, lesio larrira. Munduko ilusio eta poztasunhandienarekin hasitako asteaizan zen, eta amaitu zen inorkespero ez zuen moduan; nik, aregutxiago. Bizitza horrelakoa da.Lesioak istant txarrenean etor-tzen dira beti, inoiz ez dira ongietorriak. Hala egokitu zen etaezin ezer egin.

Une horretan zer pentsatu ze-nuen? Hobe selekzioarekin jo-an ez bazina?Hori pentsatzen hasita ere ezduzu lasai lo egingo. Etorri eginbehar zuela pentsatu eta kito.Hor lesionatu ezean, taldearekinlesionatuko nintzateke agian.Ezin da jakin. Jarri nintzen pen-tsatzen aukera bat izan zela hanegotea, nahiz eta gero lesionatu-ta bukatu. Saiatu nintzen apro-

betxatzen han egondako unebakoitza. Ez dizut gezurrik esan-go, hori bai: esperientzia gazi-gozoa izan zen ezinbestean. Al-de batetik, poz handiarekinhartu nuen deia, baina, bestetik,gaizki bukatu zen guztia. Baina,tira, oraindik noizbait itzultzekoesperantza gordeta daukat.

Denboraldia hor bukatu zitzai-zula onartzea kostatu zitzai-zun?Bai, ez da erraza. Lesio luze batda, gutxienez sei hilabeterainoluzatzen da normalean. Gogo-rra da. Une onean aurkitzennintzen gainera, fisikoki ere osoondo nengoen. Inoiz baino ho-beto, nik uste. Eta, bat-batean, puskatu eta nire ibilbidean gel-dialdi bat edukiko dudala pen-tsatzea... Bai, gogorra da asimi-latzea. Pixkanaka-pixkanaka,denborarekin, onartzen joatenzara, eta aurrera begiratzea bes-terik ez da geratzen, bestela ezzara aterako lesiotik.

Zuk zeuk aipatu duzu zure ibil-bideko unerik onenean aurki-tzen zinela. Taldeko ikurra zi-nen. Lesioak zergatiren batizan duela uste al duzu?Taldean nire lekua hartu nuen,minutu asko jokatu nituen txa-pelketa guztietan, bai Ligan etabaita Europan ere (TxapeldunenLigako sailkatze fasea eta EHFKopa). Dena jokatzen ari nin-tzen, kasik. Horrek zerikusiaizan dezake. Gorputza nekatua-go dago, mugaraino eramanda.Ondoren selekzioan ere goiz etaarratsalde entrenatzen nenbi-len... Faktore asko batu ziren.Denboraldi guztiko nekeaz gain, selekzioan beste estres puntubatekin nengoen: aurreneko al-dia zen, kirioak hor zeuden, bai-ta beldurra ere...

Martxoan ebakuntza egin oste-an, uztailean operazio gelatikpasa zinen berriz. Orain astebe-te sare sozialetan idatzi zenuenpentsatu baino gehiago kosta-tzen ari zaizula sendatzea...Beste belaunean orain bost urtelesio berbera eduki nuen etaguztia bikain joan zen. Beraz,aurten aurreneko aldiz ebakun-tza egin zidatenean, nire espe-

rantza zen berdin joango zelaguztia. Zoritxarrez ez da halaizan.

Beraz, jada ezaguna zitzaizunlesio hau. Bai, eta horregatik, are gogorra-goa egiten ari zaidala uste dut,aurrekoan ez bainuen inolakoarazorik eduki. Martxoko eba-kuntzaren ostean, mugikorta-sun arazoekin hasi nintzen: eznuen lortzen belauna guztiz to-lestu eta luzatzerik. Atxikidurakzirela eta beste ebakuntza batbehar nuela esan zidaten. Horesperantza bueltatu zitzaidan.Bigarren operazioren ostean de-na martxan jarriko zela pentsa-tzen nuen, jada dena ondo joa-ten hasiko zela... Eta oso kolpegogorra izan da bigarren opera-zioaren ostean oraindik kosta-tzen ari dela ikustea. Belaunakhandituta jarraitzen du, mugi-kortasuna ez dut oraindik guztizberreskuratu. Eta hor nabil. Bosthilabete igarota, berez korrikaegiteko moduan izan beharkonintzateke, kantxara noiz itzulipentsatzen, baina oraindik eznaiz korrika ere hasi. Ariketa as-ko ezin ditut egin. Gogorra iza-ten ari da. Berez lesioa gogorrabaldin bada, gauzak okertzeanare eta gogorragoa da. Aurreraegitea besterik ez dago. Aterakonaiz honetatik, eta, inoiz bainoindartsuago, seguru.

Noizko aurreikusten duzu erre-kuperazioa?Egia esan, oraintxe bertan ezindut esan. Batzuetan ematen duhobetuz doala eta laster korrikahasiko naizela, baina hurrengoastean pixka bat atzera egitendut. Ez dakit. Ez dut datarik ipininahi, hobe pixkanaka ikustenjoatea. Etortzen dena etorrikoda, eta espero lehenbailehenizatea. Baina hurrengo hilabete-etan, behintzat, ez dut oraindiknire burua jokatzen ikusten.

Hobe eperik ez jartzea estrespuntua jaisteko?Zentzugabekeria iruditzen zaitgaur-gaurkoz. Ikusiko banu be-launa eboluzioren batean sartu-ta dela eta hobekuntza iraunkorbat dagoela, ezberdina litzateke.Baina ez nago momentu horre-

«Hurrengo hilabeteetan,behintzat, ez dut oraindik nire

burua jokatzen ikusten»

ESTHERARROJERIA

Taldeko giltzarria izaten ari zen eskuin

belauneko aurreko lotailu gurutzatuak

gelditzeko agindu zion arte. Lesioa espero

baino buruhauste gehiago ematen ari zaio.

Ane URKIRI ANSOLA

SUPER AMARA BERA BERA

Page 19: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 18 / 19

tan, orduan oraindik zaila da da-ta batekin pentsatzea.

Nolakoa da zure egunerokoa?Ahal dudan guztia taldearekinegiten saiatzen naiz. Adibidez,beraiek pisua altxatzen dabil-tzanean, nik gorputzaren goikoaldea lantzen dut pisua altxa-tuz. Astean hiru aldiz La Perlarajoaten saiatzen naiz, eta eguer-dietan Zubietara joaten naizerrehabilitazioa egitera, egune-ro normalean, Realak neurketa-rik eduki ezean. Bestalde, taldeapistan entrenatzen ari denean,nik nire ariketak egiten dituthanka lantzeko. Orain hasi naizbaloiarekin jaurtiketak prakti-katzen, aulki batean eserita, sen-tsazio horiek ere errekuperatzenjoateko [barrezka]. Bestela, be-rriro baloi bat eskuetan hartuorduko, eternitate bat pasatudela sentituko nuke...

Askotan badirudi lesionatutaden kirolari bat geldirik dela.Lagunek esaten zidaten: «Orain,hartu opor batzuk balira beza-la». Oporrak? Udaran batez ere,guztiak jai zutenean, ni jo etake. Goizetan Zubietara, arratsal-deetan La Perlara... Inoiz bainogauza gehiago egiten ari naiz!Gorputza ondo dagoenean, nor-mal entrenatzen duzu eta horre-kin nahikoa da. Lesionatuta zau-denean, aldiz , lan gehiagoegitera behartuta zaude. Ez opo-rrik ez ezer. Lesio batetik lehen-bailehen atera nahi duzu, etazenbat eta lan gehiago egin, or-duan eta bizkorrago osatuko za-ra. Nire buruari asko exijitzenari natzaio, askotan gehiegi, etabelauna haserretu ere egin damomentu batzuetan...

Zer ari da izaten indargarri?Gauzak gaizki joan direnean zai-la izan da indarra ematen duenzerbait aurkitzea. Orain taldealanean hasi denean errazagoaizaten ari da. Orain arte bakarrikegon naiz. Errehabilitazioa ba-karrik egin dut, prozesu hau ba-karrik eraman dut. Familia horzegoen, baina ni nahiko erreser-batua naiz halako gauzekin. Tal-dea martxan jartzean ikusi ditutjokalariak entrenatzen, ikusi dutdenboraldia hastear dela... eta

jada taldearen dinamikan sar-tzeak, pixka bat bada ere, inda-rra eman dit; laster hor egongonaizela pentsatzeak, alegia.

Kanpotar asko iritsi dira. Berti-gorik ez dizu ematen taldeansartzeak?Taldea asko aldatu da, jende as-ko etorri da, eta, gehienak, lehe-nengo lerrokoak. Egia da iazpostua nahiko seguru nuen be-zala, aurten hor egon nahi ba-dut lan egitea tokatuko zaidala[barrez]. Bertigorik ez, gogotsunago. Badakit hasiera batean eznaizela hasierako mailan egon-go, baina gutxika-gutxika ealortzen dudan gerturatzea.Bestalde, nik uste dut etorri

diren guztiak, nirekin alderatu-ta, oso profil ezberdinekoak di-rela. Hau da, fitxaketa asko kan-po jaurtitzaileak dira eta nireprofila azkarragoa da, inkurtsiogehiagorekin. Agian, Ane Enci-naren profilekoa naiz gehiago.Denontzako dago lekua taldean.

Aulkian beti jokalari berdinekez dute zergatik izan. Taldea on-do kudeatuz gero, gauza politakegin ditzakegulakoan nago.

Lesionatuta zaudela, erreali-tatearen beste perspektiba batgaratzen omen da.Egunerokoa beste bat da. Udanune askotan bakarrik egon naiz,eta une horietan bai ikusten du-zu zein dagoen gainean, zein ar-duratzen den, zein dagoen eskubat botatzeko prest... Ondo zau-denean bizitzen ez dituzun ego-erak bizitzen dituzu. Jokatzenzeundenean edozein tontake-riagatik gaizki sentitzen zinelaohartzen zara, eta orain egoerahorretan egoteagatik ordaindu-ko zenukeela... Heldutasun batematen dizu. Gauza txar guz-tiek bere alde ona izaten omendute.

23 urte dituzu eta lau Liga, hi-ru Kopa eta bost Superkopairabazi dituzu.

Aurreko lesioa pairatu nuene-an, 2012an, Bera Berak fitxatubaino hilabete batzuk lehenago,sekula ez nuen pentsatuko horiguztia lortuko nuenik. Gazteanaiz eta zorionez taldearen urteonenean iritsi nintzen. Esperotitulu horiek azkenak ez izateaeta palmaresa handitzen joatea.

Aipatu duzu lesio larri batenostean iritsi zirela titulu ho-riek guztiak. Oraingoan erehori errepika daiteke. Hori ere egia da. Aurreko lesio-tik atera eta gauza zoragarriakbizi izan nituen, eta, orain, zer-gatik ez da ba errepikatuko?Horrelako xehetasunei heldubehar zaie aurrera begiratzeko.Moralki baxu zaudenean, detai-le edo inpultso txikienak ereoso handiak izaten dira.

Zure seigarren denboraldia daBera Beran. Asko ez jokatze-tik, giltzarri izatera igaro za-ra. Nola bizi izan duzu?

IBILBIDEA2012-2013 denboraldian

gorengo mailara eman

zuen jauzia Arrojeriak.

Ordutik, lau Liga, hiru Kopa

eta bost Superkopa irabazi

ditu Bera Berarekin.

Hasiera gogorra izan

bazen ere, «lanarekin eta

konstantziarekin» bere

lekua egin du taldean eta

bigarren kapitaina da.

“Argazkiak: Gorka RUBIO / Andoni CANELLADA / Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Page 20: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

herritarrak

Giltza Txapeldunen Liga jokatugenuen denboraldian egon zen(2013-2014). Neurketa asko batuziren hilabete konkretu batzue-tan eta taldea ez zen oso zabala.Pixkanaka Ligako neurketak jo-katzen hasi nintzen eta ikusizuten ez nintzela hain gaizkiere moldatzen [barrezka]. Eto-rritako entrenatzaileek nirekinkonfiantza izan dute, ni ere ge-ro eta hobeto aurkitu izan naiz,taldekideen babesa ere betieduki dut... Norberaren konfian-tza handitzen doan heinean, jo-koan ere islatzen da. Nola biziizan dudan? Motibazio bat da.Hasi nintzen inongo protago-nismorik gabe, ia minuturik jo-katu gabe, eta, lanaren eta kons-tantziaren ondorioz, nire lekualortu nuen. Beraz, bi aspektuhoriek lesioari aplikatuta, aha-lik eta bizkorren maila hobere-nera itzultzearekin buru-belarriari naiz orain.

Nola ikusten duzu taldea irai-laren 6an hasiko duzuen den-boraldirako?Taldea nahiko berria da, baina,pieza guztiak bat etortzea lor-tzen badugu, garaikurrengatikborrokatuko dugu. Helburu na-gusia Liga eta Kopa irabazteada, edo, behintzat, lehia estuanegotea. Eta, bestetik, Europanpauso bat gehiago ematea lortunahi dugu aurten. Printzipioz,egokitu zaizkigun kanporakete-kin ikusten dugu posible izandaitekeela [Colegio de Gaia daaurreneko arerioa].Guk ez diogu inoiz uko egin-

go tituluengatik borrokatzeari.Iaz Superkopa bakarrik lortu ge-nuen, baina Kopan finaleanegon ginen eta Ligan, eduki ge-nituen arazo guztiekin, biga-rren amaitu genuen. Zaila izan-go dela? Noski. Azken urteetantitulu asko irabazi badira ere,inoiz ez da erraza izan. Taldeanpotentziala ikusten dut, gaine-ra, talde gaztea gara –alde onaketa txarrak izan ditzake horrek[irribarrez]–, baina taldekideakilusioz gainezka daude, askokez dute titulurik irabazi eta Be-ra Berara iritsita garaikurrak es-kuratzeko aukera ikusten dute.Baina pausoz pauso goaz, tal-dea guztiz aldatu da eta, ondo-

rioz, estiloa ere zertxobait alda-tu egin beharko dugu.

Titulu guztien zailtasuna na-barmendu duzu. Iazkoarenostean gehiago baloratzen al da lortutako guztia?Irabazten duzunean, kanpotikerraz ikusten da guztia. Bainabertan zaudenean badakizu ho-rretarako egin behar den languztia. Urrutira joan beharrikgabe, orain bi urte irabazitakoLiga gol diferentziagatik irabazigenuen, bigarren sailkatuarekinpuntuetan berdinduta. Taldeakgero eta parekatuago daude etalehia gero eta estuagoa da. Iaz-ko arazo guztiekin –zazpi lesio,horietatik lau epe luzekoak–, bukaeraraino hor egon ginen.

Nahiz eta garaikurrik irabazi ez,gure espiritua islatu genuen.Inoiz ez genuen amore eman.Horra hor irabazitako guztiarenarrazoi nagusia.

Denboraldi hasiera honetanharmailetan egongo zara. Su-fritzen duenetarikoa zara?Kanpotik asko sufritzen da.Hain argi ikusten dituzu gau-zak, esaten duzula: «Zergatik ezdira iritsi?» Horrez gain, berriro jokatzeko gogoa areagotu egi-ten da eta sufrimendu askokouneak izaten dira. Hori bai, jadadenbora dezente daramat har-mailetan eta gero eta lasaiagohartzen dudala onartu beharre-an nago. Iaz gaizki pasatu nuen,batez ere, Kopan. Kopak berez-

ko tentsio puntu bat izaten du,Aliciarekin [Fernandez] ikustennituen partiduak eta asko sufri-tu genuen, takikardia ematekozorian egoteraino!

Zer eskatzen diozu denboraldihoni?Pertsonalki, lehenbailehen kan-txara itzultzea eta ahalik etamaila hoberenean egitea. Taldebezala, denboraldi polita egitea,tituluak irabazi edo ez. Nahi du-dana da taldean giro polita ego-tea, jokatzen disfrutatzea. Asko-tan presioarekin horretazahaztu egiten gara, eta hori ezindaiteke inoiz ahantzi. Disfruta-tzen duzun unetik seguru emai-tzak askoz hobeak izango dire-la. Beraz, taldeaz eta jokatzendisfrutatu nahi dut; eta tituluaklortzen baditugu, askoz hobeto.

Presioa aipatu duzu. Azken urteetan bai sentitu du-gu presio puntu bat. Kanpotikdatorrena baino, guk gure bu-ruari jartzen dioguna. Neurketabat galtzean badirudi munduagainera eroriko zaigula. Ligahain estua denez, partida batgaltzeak atzetik joan behar iza-tea esan nahi du, horri nolabuelta eman pentsatzen jardu-tea, beste taldeen emaitzen zainegon beharra... Gure buruaripresio puntu bat sartu izan dio-gula uste dut, baina, modu po-sitiboan hartuta, hazteko balioizan digu. Beraz, ez dut zerbaitnegatiboa bezala ikusten. Inda-rra eta motibazioa ematen diguditugun erronkei aurre egiteko.

Taldekideek eta entrenatzai-leak zer esaten dizute?Lasai hartzeko eta ez presiona-tzeko inoiz, garrantzitsuena on-do itzultzea dela. Guztien babe-sa ari naiz sentitzen. Behardudan denbora hartzeko esatendidate. Edozein baliabide nireeskura jartzen saiatzen dira, etainongo kexarik ez daukat. Aldehorretatik oso pozik nago etaezin diet ezer leporatu.

Aurten, gainera, kontratua be-rritu duzu. Bai, lesionatua egonda klubakkonfiantza erakutsi du niregan,eta oso garrantzitsua izan da.

«Askotan

presioarekin

disfrutatzeaz

ahaztu egiten gara,

eta hori ezin daiteke

inoiz ahantzi»

Page 21: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 20 / 21

NEKAZARITZA ETA ELIKADURA EKOLOGIKOA

Duela bi aste Bidasoaldeanbizimodu iraunkorra etabertoko produktu ekolo-gikoen kontsumoa susta-tzen duen Bidazi Elkar-tea bezala, gaurkoan

Bizkaian hamar urte lanean ari den Bu-troi Bizirik Trantsizioan (BBT) Mungiakoelkartearen berri ematera gatoz, UribeButroe eskualdea era jasangarrian gara-tzeko lan egiten duena eta EkokontsumoFederazioko kidea.Jatorrian, ingurumenaren zaintzan jar-

duteko Butroi Bizirik taldea sortu zen2007an. 2012an trantsiziorantz doazenherri eta hirien mugimenduaren berriizan zuten. Haren filosofia eta izaerapraktikoa aintzat hartuta, Butroi Biziriktaldearen planteamendua eta lan egitekomodua aldatu zen, Butroi Bizirik Trantsi-zioan izatera pasatuz.

Trantsizio mugimenduek etorkizunarimodu positiboan begiratzen diote, aldake-ta klimatikoa, krisi ekonomikoa eta petro-lioaren gailurraren ondorio negatiboenaurrean, biziraupen gaitasuna eta tokikoongizatea handitzeko ekimen berriak ga-ratuz. Rob Hopkinsen eskutik hasi zenTrantsizio mugimendua Totnes herrian,Ingalaterran, eta gaur egun mundu maila-koa da. Gureaz gain, Euskal Herrian badu-gu beste adibide bat Gipuzkoako Orendai-nen.BBTn tokiko bizimodua berreskuratu

nahi dute, ekonomia etiko, bidezko, solida-rio eta ekologikoa bultzatuz. Ingurumena-rentzat eta gizartearentzat desiragarria de-na ekonomikoki ere bideragarria izateanahi dute: «Horregatik, inguruan ditugunpertsonen gaitasunak aktibatu nahi ditu-gu, guztion probetxurako. Horrela, gauregun bizi dugun kapitalismo eta kontsu-

mismo basatiaren aurrean alternatibakeraiki nahi ditugu. Gure proiektuek gizar-tearen eta norbanakoen transformazioadute helburu: elikadura, energia eta tek-nologia burujabetza, jasangarritasuna etaingurugiro-hezkuntza bultzatzen ditugu».Erabakiak modu asanblearioan hartzen

dituzte, nahiz eta koordinazio-taldeak BB-Tren energia eta norabideari eusten dionurtean zehar. Hainbat ekimen eta proiek-tu bultzatzen ditu BBTk, hiru arlotan ba-natuta: elikadura, komunitatea eta ingu-rumena. Elikadurak garrantzi handiadauka BBTren jardunean. Esparru hau lan-tzeko duela zenbait urte sortu zen kontsu-mo arduratsurako taldea. Taldeko bazkideguztiek BBTren lokalean produktu ekolo-gikoak, bertokoak, bidezko merkataritza-koak, garbiketa eta kosmetika naturaleko-ak... eskuratu ditzakete. Baita asteroinguruko hainbat ekoizle ekologikok pres-tatzen dituzten produktu-sortak ere. «Az-ken batean, etxEKO produktuak ditugugustuko, ahalik eta gertuen sortuak eta eraekologikoan. Horregatik eskualdean dauz-kagun ekoizleak bultzatzen saiatzen gara,bisitak egiten dizkiegu beraien jardunabertatik bertara ezagutzeko, baita taile-rrak, katak eta hitzaldiak antolatu ere, el-kar ezagutza eta konfiantza indartzeko as-moz», azaldu dute.

Trantsizioaren mugimenduak gizarte-saretzea eskatzen du, etorkizunean gerta-tuko diren aldaketei aurre egiteko inda-rrak eta jakintzak pilatzea ezinbestekoaizango baita: «Horregatik, eskualdekobeste proiektu eta elkarteekin elkarlane-an dihardugu, besteak beste, eskola jan-tokietako autogestioaren alde borroka-tuz. Saretze-lan horretan, guztizzentzuzkoa zen pauso bat eman dugu be-rriki, Ekokontsumo Federaziora batuz.Sarean lan egiteak onura eta aukera berriasko zabalduko dizkigula sinetsita emandugu pauso hau». Horrela, dagoeneko seielkarte daude Ekokontsumon: BBT (Mun-gia), Bidazi (Lesaka), Lurgozo (Gernika),Otarra (Donostia), Marisatsa (Durango)eta BioAlai (Gasteiz). Apurka-apurka sa-rea handituz doa, eta dagoeneko 2.000familiatik gora daude bertan.Informazio gehiago nahi duenarentzat,

Mungian lokala dute (Ibaigane kalea 10,Mungia) asteazken eta ostegunetan19:00etatik 21:00etara zabalik. Webgune-an ere informazio zabala eskaintzen dute:www.butroientransicion.org. Eta [email protected] helbidean ere topa-tuko dituzu zalantzarik izanez gero.

Bizimodu iraunkorrasustatzen UribeButroen

HUTSA

BUTROI BIZIRIK TRANTSIZIOAN

ENEEKButroi Bizirik Trantsizioan

Page 22: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

hutsa

3 BEG

IRADA:

osas

un

a /

hir

iare

n lo

(r)a

ldia

/ h

arre

man

ak Udara pixkanaka-pixkana-ka badoa. Udararen eto-rrera ederra izaten da,opor usaina, deskantsua,familiarekin goxatzekoaukera… lagun zaharrekin

bildu eta gure kontuak eguneratuz!Udara, umeentzat eta gazteentzat, zora-garria da. Opor garaia baita. Gaztetxoe-nak, igerilekura, udalekuetara… eta, bes-teontzat, hondartza, gauetako irteeraklagunekin eta herrietako jaiak.

Ikasleen kasuan, ikasturte guztiko es-fortzuaren ondoren, gustura hartzendute deskantsua. Hainbeste azterketaegin eta hainbeste ikasi ondoren, ekai-naren amaierako egunetan ilusioz bete-ta egoten dira; «hango jaietara joangogara eta hurrengoan lagunekin kanpi-nera…». Hainbeste ideia hainbeste bizizainetan barrena!

Aurrekoan Azkoitian egon ginen, ezordea jaietan, neska adin txikiko azpei-tiar bati egindako sexu erasoa gaitzeste-ko elkarretaratzera baizik. Jende asko bil-du ginen arren, jende asko falta zelairuditu zitzaidan. Alegia, horrelako erasobaten aurrean herria gainezka egon be-har litzatekeela. Ohitzen ari ote gara ta-malez, ia-ia festa bakoitzean eraso sexis-ta bat, sexu eraso bat izatera? Zergatikhainbeste inpunitate horrelako egoerenaurrean? Neskak eta bere familiak egoe-ra salatu dute, baina guk herritarrokoraindik ez dakigu nor den erasotzailea.

Ez dakit amorrutik edo minetik nireideia instintiboenak indarra hartzen ariote diren… Eta herritarren ahotsak en-tzuten dira, kezkatuta, minduta; «herri-ko plazan jarri beharko litzateke denekikus dezaten», «kartzela zigor tinkoakezarri behar dira», «ondasun ekonomi-koak kendu»... Baina hausnarketa bakar-tian badakit horrek ez duela ezer kon-pontzen, gaia askoz ere sakonagoa dela,konponbide horiek unean unekoak dire-la, minetik egindako proposamenak…

Egunerokotasunean, hezkuntzan, gi-zarte zerbitzuetan, agintari politikoak,ertzainak… denok gabiltza buruari buel-taka, zer ari gara gaizki egiten? Herrita-rrak eta teknikoak atzeraka goazen sen-tsazioarekin gabiltza. Gure garaianbazen hainbeste bortxaketa, eraso?Agian ez ziren salatzen?

Gu gazteak ginen denboran, nik ezdut gogoratzen arriskua hain gertu sen-titzerik. Gu lasai ibiltzen ginen handiketa hemendik… Badakit, kasu asko en-tzun eta tratatu ditudalako, orduan erebazirela, baina hainbeste? 16, 23, 35… ur-teko neskak barrutik guztiz puskatuak,drogen ondorioak gorputzean, mina etaorbanak… Barruko mina eta ezin uler-tuak.

Nire ustez ez dago arrazoi bakar bat,koktel oso bat da: gure jendartean inda-rrean dagoen matxismoari gehitu be-har diogu zer-nolako heziketa ari gareneskaintzen, familian gurasoak eredugaren, baloreak lantzen diren, komuni-kabideak…

Sare sozialetan psikologo baten hitzakgustura entzun berri ditut. Berak zioe-nez, haurrei eta gazteei behar duten bai-no askoz ere gauza material gehiagoematen dizkiegu, zerbait lortzeko esfor-tzua zer den erakutsi gabe, eta justu be-har dutena ez diegu ematen: gure pre-sentzia, alegia.

Presentzia gauza handia da, haurrekjakitea hor gaudela, epaiketarik ga-be, konfiantza eta maitasuna eskain-

tzen. Presente egonda mugak jartzendira, baina beraien beharrak ere asez,gazteekin mahaian eseri eta gertaka-rien inguruan hausnartuz, hitz egi-nez. Aldiz, gaur egun denok presakabizi gara. Presente egon gabe. Jangelak,zaintzaileak, eskolaz kanpoko jardueramordoa ditugu, baina, haurrei ingelesa,frantsesa, klase partikularrak eskain-tzetik harago, gu geu ere presente ego-tea funtsezkoa da. Presentzia indartueta berdintasunean hezteko amatasuneta aitatasun bajak luzatu egin beharkolirateke, kalitatezko hazkuntza eskain-tzeko, Europako beste hainbat herrial-detan bezala, adibidez, Suedian.

Azken ikerketa batzuek diote Mende-baldeko gizarteotan askoz gehiago gai-xotzen garela bai fisikoki bai psikologi-koki, eta hori hazkuntzaren kalitateakduen garrantziarekin lotu dute. Ikerke-tan hainbat soziologok jendarte ezber-dinak aztertu dituzte eta kuriosoa dajustu osasun zerbitzu onenak ditugunherrialdeak izanik hori gertatzea.

Eta holaxe eta halaxe, uda amorratutaeta minduta amaitzera goaz. Denon ar-tean ea lortzen dugun epidemia hone-kin amaitzea! •

Sexu erasoen aurkako manifestazioa, aurtengo Iruñeko sanferminetan. Iñigo URIZ | ARGAZKI PRESS

Udara, hara eta hona! Badoa…

Ana Elosegi SernaHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Page 23: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat

2017 | iraila | 2

GAUR8• 22 / 23

HERRIA AMNISTIAREN ALDE, 1977AN, BILBON

Juantxo EGAÑA

BILBOKO UDAL ARTXIBOA. «LA GACETA DEL NORTE» EGUNKARIA

1977ko irailaren 2an, Bilbon, Amnistiaren Aldeko Batzordeek deituta eta 30 bat elkartek sostengatuta, tartean sindikatu eta al-

derdiak, PSOE eta UCD izan ezik, “Herria amnistia osoaren alde” lelopeko manifestazio jendetsua izan zen. Manifestazioa Areatza-

tik abiatu zen arratsaldeko zortzietan, eta Bilboko Udaltzaingoaren arabera, ia bi kilometroko luzera izan zuen. Antolatzaileen ara-

bera, ia 300.000 manifestarik parte hartu zuten Euskal Herrian ordu arte izandako manifestaziorik handienean. Manifestazioaren

buruko pankarta presoen senideek eraman zuten. Bertan, besteak beste, Gobernu espainolak Europako zenbait herrialdetara er-

besteratutako Gorostidi, Izko de la Iglesia, Onaindia, Dorronsoro, Atxega eta Mujika Arregi izan ziren. Amaieran komunikatu bat ira-

kurri zuten, amnistia osoa eta erbesteratu guztien itzulera eskatzeko. Halaber, Telesforo Monzonek eta Xabier Larenaren aitak

ere hitza hartu zuten. Argazkian, eskuinaldean, Xabier Galdeano ageri da, GALek 1985eko martxoaren 30ean hil zuena.

Page 24: ERROTARRI AHAZTUAK bada ere, legeak alokairua ren eta jabegoa ren eta publiko aren eta pribatua - ren arteko marrak mugitzeko bitartekoak ezartzen ditu. Mendebaldeko ezkerrarentzat