KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia...

8
2018ko martxoaren 28a, Asteazkena Zenbakia: 478 ‘Aldatzea komeni’ garaile Larunbatean ospatu zen Bardoen laugarren edizioaren fina- la, hiru talderekin, Lekunberrin. Giro ederra egon zen eta Lei- tzarrentzat izan zen garaipena. 2. ORRIA KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA Nafarroako Parlamentuan egon zen ikasle taldea. IBAN AGUINAGA ‘MUGETATIK HARAGO’ Proiektua Alboan GKE-ak migrazioaren gaia Nafarroa- ko hainbat ikastetxetara eraman du, ikasleak arazoaz kontziente izan daitezen. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA STEPREH HAWKING, ASTROFISIKAREN JEINUA 8. ORRIA NAFARROAN BARRENA LIZARRAKO SAN PEDRO AUZOA, HISTORIA GUNEA 6. ORRIA

Transcript of KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia...

Page 1: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

2018ko martxoaren 28a, AsteazkenaZenbakia: 478

‘Aldatzea komeni’ garaileLarunbatean ospatu zen Bardoen laugarren edizioaren fina-la, hiru talderekin, Lekunberrin. Giro ederra egon zen eta Lei-tzarrentzat izan zen garaipena. 2. ORRIA

KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA

Nafarroako Parlamentuan egon zen ikasle taldea. IBAN AGUINAGA

‘MUGETATIK

HARAGO’Proiektua Alboan GKE-ak migrazioaren gaia Nafarroa-ko hainbat ikastetxetara eraman du, ikasleak arazoaz kontziente izan daitezen. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

STEPREH HAWKING, ASTROFISIKAREN JEINUA

8. ORRIA

NAFARROAN BARRENA

LIZARRAKO SAN PEDRO AUZOA, HISTORIA GUNEA

6. ORRIA

Page 2: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

22018ko martxoaren 28a, Asteazkena

KULTURA Bertsolaritza

NAHASTE-BORRASTE

MUSIKA

Bi kontzertu gehiago eskainiko ditu Koma taldeak, Iruñean eta Bilbon Sei urteko atsedenaldiaren ostean, agertokieta-ra itzuliko zela jakinarazi zuen Komak duela hilabete inguru. Harrezkero, metal talde iruin-darraren bueltak ikusmina piztu du jarraitzai-leen artean, eta dagoeneko 2.500 sarrera saldu dituzte udazkenetik aurrera iragarri duten bira-rako. Oraindik zortzi hilabete falta dira Bilboko kontzerturako eta bederatzi Iruñean eskainiko duten emanaldirako. Bada, Bizkaiko zein Nafa-rroako hiriburuetan bigarren kontzertu bat ira-garri behar izan dute, sarrera guztiak agortu direlako.

Hala, azaroaren 2an Bilboko Kafe Antzokian ari-tuko dira. Abenduaren 27an, berriz, Iruñeko Zentral aretoan. Bi kontzertuotarako sarrerak www.blackizar.com webgunean daude eskura-garri.

LEHIAKETA

Abian da Sanferminetako kartel lehiaketa, nobedade batzuekin Martxoaren 28ra arte, Sanferminak iragar-tzeko egingo zenuketen kartela aurkezteko parada daukazue. Iruñeko Udalak, aurtengo ediziorako, zenbait aldaketa txertatu ditu san-ferminetako kartela aukeratzeko ohiko lehia-ketara, sormen-lanari balioa handiagoa ema-

teko asmoz. Oinarri berrietan jasotakoaren arabera, hasiera batean ez da beharrezkoa izango kartela euskarrian entregatzea, baizik eta zirriborro batekin nahikoa izango da, plan-teamenduaren eta ideia-kontzeptuaren azal-penarekin.

Horiek ikusita, 20 hautagairen lehen aukera-keta bat egingo da, eta horiei eskatuko zaie lana inprimatzea eta euskarri zurrun batean entregatzea, ebaluatua izan dadin. Epai-mahaiak orduan zortzi finalista aukeratuko ditu, horien artean herritarrek bozketa egin dezaten, 2008az geroztik egin ohi den bezala. Lanak Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkun-tza Alorrean (Descalzos k. 72, 2. solairua) aur-keztu behar dira, martxoaren 28an, 13:30etik arte. Saria 3.600 eurokoa izango da.

LEITZARRAK NAGUSI, BARDOEN TXAPELKETAN‘Aldatzea komeni’ taldea gailendu zen 200 zale bildu zituen txapelke-tako final girotsuan, lekunberriko toki alai sagardotegian

Bardoen finalean parte hartu zuten taldeetako kideak, saioa amaitutakoan.

Diario de Noticias

Otsailaren 2an abiatutako ibilbi-deari akabera ederra eman zio-ten larunbatean Bardoek,

Lekunberriko Toki Alai sagardote-gian jokatutako finalean. Nafarroako taldekako bertsolari txapelketako azken saioan hiru talde izan ziren oholtzaratu zirenak: Baztan eta Male-rrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Aldat-zea komeni. 200 entzulez inguratuta aritu ziren bertsolariak, eta azkenean leitzarrekentzat izan zen garaipena.

Nafarroako herri desberdinetan ospatu den txapelketaren edizio honetan, 16 talde eta 113 parte har-tzaile bildu dira denetara, 2012an martxan jarri zen lehia formatuak duen arrakastaren erakusgarri. Larunbatekoa, lehiaz arago, “Nafa-rroako bertsolaritzaren eta euskal kulturaren festa handia” izatea zen antolatzaileen helburua, eta horren neurrikoa izan zen saioa: hurbiltasu-na, umorea eta besta giroa ez ziren faltatu.

Oholtza gainean, hamabi bertsola-ri aritu ziren kantuan. Bardoen aurreko saioetako dinamika berdina-rekin jarraituz, talde bakoitzeko kide banak bete gai-jartzaile zereginak betetzen joan ziren. Azkenean, publi-koko 20 lagunen eta Bardoetan par-te hartu zuten talde bakoitzeko kide banaren puntuak zenbatuta, Leitza-ko Aldatzea komeni taldea izendatu zuten 2018ko Bardoetako txapeldun. Euskal produktuekin osatutako saski eder bana eta Bardoetako zapia esku-ratu zuten hiru talde finalistek. Ira-bazleek, gainera, Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian otordu bat egiteko txartela jaso zuten.

Aurtengoa Bardoak Nafarroako tal-dekako txapelketaren laugarren edizioa izan da. 2012an egin zen lehe-na, orduan Lesakako Rimak exkaxko

taldeak irabazi zuen Leitzan jokatu zen finala. 2014an finala Lesakan jokatu zen eta Baztango Lepanatuek 2 taldeak irabazi zuen. Azkenik, ora-in dela bi urteko edizioan Etxarri Ara-natzen jokatu zen azken saioa eta Leitzako Atekaberts taldea atera zen garaile. Bigarren aldia da, beraz, Bar-doen txapela Leitzara doala.

Bi urtetik behin egiten den txapelke-

tak gogor eusten dio hasieratik eza-rritako helburuari: bertso-eskolen harrobia indartzea, bertsolaritza lan-tzeko molde eta plaza berriak eskai-niz eta auzolana oinarritzat hartuz.

Hasierako agurrek jarri zioten abia-puntua eta umore dosia larunbateko saioari. Musikak lagunduta, aurkez-penerako baliatu zuten taldeek agu-rra. Zortziko handian, enpresariaren

eta lana bilatzen duenaren papere-tan aritu ziren Iker Gorosterrazu eta Josu Sanjurjo, lehenak bigarrenaren sare sozialetan arakatu eta gero. Zort-ziko txikian, Alazne Untxalo eta Xabat Illarregi aritu ziren: tabernan parrandan zeudela, bere telefono zen-bakidun papera sartu du Illarregik Untxaloren sakelera. Seiko motzean aritu ziren gero Eneko Fernandez eta

Diego Riaño, arrakastadun film euskaldun bateko aktoreen rolean. Arrakastak bidea zabalduko ziela uste izan zuen Riaño, baina ezkor erantzun zion Fernandezek.

Hiruna punturi erantzun zioten Iker Gorosterrazuk, Joanes Illarregik eta Eneko Fernandezek. Ondoren, hurre-nez hurren, salbamendurako txa-lekoari, eskuburdinei eta krosseko dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo ostean ohean daudenen paperetik kantatu zuten Egoitz Gorosterrazuk, Josu Sanjurjok eta Miel Mari Elosegi ‘Luze’-k.

Koplen ariketan, binaka aritu ziren lehenbizi Jon Silveira eta Josu San-jurjo, diskotekatik bota dituzten bi lagunen roletik. Kopletan ere, eskia-tzen zeudela elkarri traba egin eta lurrean daudenen egoeratik aritu ziren Iker eta Egoitz Gorosterrazu. Azkenik, hegazkineko turbulentzien erdian elkarri aitortzak egiten hasi direnen larrutik kantatu zuten Joa-nes Illarregik eta Diego Riañok.

Bakarka Iban Garro, Alazne Untxa-lo eta Joanes Illarregi aritu ziren. Lehenak espero ez zuen gutuna jaso du. Bigarrena aspaldi ikusi gabeko tokira itzuli da. Hirugarrenak, aldiz, lorik hartu ezin duenaren larrutik kantatu du. Hirukako ofizioan, lapur bat sartu den dendan zeudenen pape-retik jardun zuten Iban Garrok, Xabat Illarregik eta Amaia Elizagoienek.

Puntukako ariketak eman zion bukaera saio puntuagarri. Leitzako taldeko kideek liburua irakurri gabe irakurle klubera joan direnen roletik jardun zuten. Malerreka eta Baztan-go taldekoak, aldiz, eskolako lanak egin ez eta aitzaki bila dabiltzenen ahotik aritu ziren. Lesakarrak, aldiz, izeba hil berritan herentzia jaso nahi duten iloben paperetik ibili ziren. ■

Page 3: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

2018ko martxoaren 28a, Asteazkena 3

HEZKUNTZA Erasmus+

NAFARROAKO IKASLEAK, EUROPARA BIDEANEtorkizunera begira Garapen pertsonal nahiz profesionalerako trebetasunak eskuratzeko helbu-ruarekin, Nafarroako 98 ikaslek egonaldiak hasiko dituzte Europako hainbat hiriburutan

Erasmus+ programaren koordinatzaileak, Maria Solana kontseilaria (ezkerretik hasita laugarrena) eta programan parte hartu behar duten ikasleak, atzean. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Hezkuntza kontseilari María Solanak Hezkuntza Departa-mentuan hartu zituen aste-

lehenean, Erasmus + programaren barnean datozen egunotan Euro-pako hainbat hiriburutan egonal-diak hasiko dituzten Lanbide Hezi-ketako 98 ikasleak.

Zehazkiago esanda, ikasle hauek Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Malta, Holanda, Portugal, Finlan-dia, Frantzia eta Letoniako lan-zen-troetan eta prestakuntza-zentroe-tan jardungo dute lanean, jato-rrizko ikastetxeetan jasotako eza-gutzak praktikan jartzeko xedez.

XEHETASUNAK

IERASMUS +

3 98 ikasle Egonaldiak hiri haue-

tan egingo dira: Italiano Turi-

nen (17 ikasle), Florentzian

(12), Paduan (12) eta Pistoian

(10); Erresuma Batuko Totnes

hirian (13); Holandako Ultrech

hirian (6); Finlandiako Lappee-

ranta hirian (1); Frantziako

Arroxelan (1); Lisboan (4),

Dublinen (13), Rigan (1) eta

Maltan (8). Goi-Mailako Gra-

duko 50 ikasle eta Gradu Ertai-

neko 48 ikasle.

Solana kontseilariak esperientzia ongi profitatzera animatu zituen ikasleak, “tekniketan nahiz hizkuntzetan jaso dituzuen ezague-rak aregotu eta hobetzeko aukera ekarriko baitizue, gaitasun eta tre-betasun profesionalak ere hobetuz eta, oroz gain, lan-munduratzeko dituzuen aukerak indartuz, Foru Komunitatean nahiz harrerako herrialdeetan”.

Lanbide-Heziketako 98 ikasleak –Goi-Mailako Graduko 50 ikasle eta Gradu Ertaineko 48– ekainaren 30a arte egongo dira helmugako herrialdeetan. Egonaldiak hiri hauetan egingo dira: Italiano Turi-nen (17 ikasle), Florentzian (12 ikas-

le), Paduan (12 ikasle) eta Pistoian (10 ikasle); Erresuma Batuko Tot-nes hirian (13 ikasle); Holandako Ultrech hirian (6 ikasle); Finlandia-ko Lappeeranta hirian (1 ikasle); Frantziako Arroxelan (1 ikasle); Lis-boan (4 ikasle), Dublinen (13 ikas-le), Rigan (1 ikasle) eta Maltan (8 ikasle).

2016-2017 ikasturtean, 135 ikaslek parte hartu zuten Erasmus+ pro-graman, jatorrizko ikastetxeetan jasotako ezaguerak ohiko inguru-nearekin zerikusirik ez duten bal-dintza kultural eta soziolaboral desberdinetako inguruneetan hobetzeko eta praktikara erama-teko aukeraz baliaturik.

Erasmus+ Erasmus+ Europar Batasunak hezkuntzan, prestakuntzan, gazterian eta kirolean duen programa da. 2014-2020 epea hartzen du, eta ikuspegi berriak zabaltzen ditu mugikortasu-na diseinatzeko, bai eta Europako nahiz nazioarteko hezkuntza-lanki-detzarako ere.

Erasmus+ programako gazteen kapituluak formala ez den eta infor-mala den hezkuntza-arloko gazte guz-tiei babesa ematen die, eta honako hel-buru hau du: beraien garapen pertso-nal nahiz profesionalerako funtsezko trebetasunak eskuratzea, eta etorkizu-neko Europar Batasunean partaide-tza aktiboa izan dezatela.■

Page 4: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

42018ko martxoaren 28a, Asteazkena

GAUR EGUN Solidaritatea

IKASLEAK PARLAMENTUAN, ‘MUGETATIK HARAGO’Kontzientziazioa Nafarroako zazpi ikastetxek parte hartu dute Alboan GKE-ak antolatutako proiektu honetan eta joan zen astean Nafarroako Parlamentuan mintzatu ziren.

Ikasleetako batzuk, emigranteek egin behar izaten duten ibilbidea erakutsi zuten Parlamentuan. IBAN AGUINAGA

Diario de Noticias

Nafarroako Parlamentuan ikas-tetxe desberdinetako ikasleen eta ordezkari politikoen arteko

topaketa bat antolatu zuen joan zen astean Alboan GKEak, izan ere, “Mugetatik haratago”, erakundeak burututako hezkuntza proiektua Nafarroako ikastetxeetan mihgrazioa eta errefuxiatuen gaia lantzeko gida izan baita.

Ekitaldia Osoko Bilkuren Aretoan izan zen eta bertan San Ignacio Ikas-tetxea, Carlos III. Eskola Teknikoa, Eunate BHI, Hijas de Jesús Ikas-tetxea, Sancho el Mayor BHI, Berrio-

Ivan Benitez

argazkilariak, Sirian

izandako esperientzia

kontatu zien ikasleei

zar BHI eta Hezitzaileen Eskolako ikasle eta irakasleek parte hartu zuten. Gainera, Alboan-eko kideek parte hartu zuten, baita talde parla-mentario guztietako ordezkariek ere.

Ekitaldiari Ganberako Lehendaka-riak eman zion hasiera, Ainhoa Aznarez Igarzak, eta Alboan erakun-deari “munduan desberdintasuna eragiten duten bidegabekerien sala-ketarekin erakusten duten konpro-misoa” eskertu zion, baita “gizartea-ren ongizatea bilatzen duen kultura eraikitzeko egindako lana ere, mugak aintzat hartu gabe”.

Aznarezek “Mugetatik haratago” proiektuaren garapenerako erakun-

deak egin duen lana azpimarratu zuen, adieraziz “haurtzaro eta nera-bezaroan balioetan oinarritutako hezkuntza egoera hau konpontzeko ezinbestekoa dela”. Lehendakariak, amaitzeko oroitarazi zuen “botere publikoek Giza Eskubideekiko konpromiso irmoa eduki behar dutela, mugetatik haratago doana”.

Ani Urretavizcayak, Alboan era-kundeko Hezkuntza arduradunak, eskerrak eman zituen ekitaldi hau Parlamentua bezalako “espazio garrantzitsu eta esanguratsu hone-tan” ospatzeko aukeragatik, eta ikas-tetxeei eskerrak eman zizkien aurre-tik eginiko lan eta hausnarketenga-

tik. Urretavizcayak adierazi zuen era-

kundearen helburua “hiritar kriti-ko, kontzientziadun, aktibo eta konprometituak” sortzea dela, eta horregatik lan egiten dute ikas-tetxeekin, formakuntza eta lagun-tza eskainiz”.

Jarraian, Iván Benítez, argazkilari eta kazetariak bere lanen erakuske-ta bat egin zuen Sirian bizitako espe-rientzia kontatzen zuen bitartean, eta gerra egoeran bizi diren baina era berean gerratik kanpo dauden haurren eguneroko bizitza islatu nahi izan zuen.

Iván Benítezen hitzartzearen ondo-

Ainhoa Aznarezek,

injustizien aurka

egindako borroka eskertu

zion Alboan elkarteari

Page 5: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

2018ko martxoaren 28a, Asteazkena5

ren, ikastetxe desberdinetako ikas-leek “Mugetatik haratago” hezkuntza proiektuaren baitan garatutako haus-narketa eta lanak azaldu zituzten, eta ikastetxe bakoitzak ordezkari politi-koei eskaera bat egin zien.

Carlos III. Eskola Teknikoko ikasleek euren proiektua azaldu zuten, “Nire ahulkia, zure babeslekua” izenekoa. Ahulkiak pertsonalizatu zituzten ber-tan errefuxiatuen egoerari buruzko euren beldur eta hausnarketak isla-tuz, adierazi nahian prest daudela errefuxiatuak hartzeko eta bizi duten egoera larria ulertzen dutela adieraz-teko. Ordezkari politikoei eskatu zie-ten “uler dezaten gizartea errefuxia-tuei harrera egiteko prest dagoela, eta beraiek direla zentzu horretan pau-suak eman behar dituztenak”.

Hijas de Jesús Ikastetxeko ikasleek azaldu zuten esperientzia hau nola bizi izan duten eta nola elkarbanatu duten ikastetxean, eta eskatu zuten “Nafarroa harrera leku izan dadin neurriak har ditzaten”.

Berriozar BHIko ikasleek ikas-tetxean garatutako “proiektu interkul-turala” azaldu zuten, ikaslegoaren jatorria ezagutzeko egin dituzten inkesta batzuetan oinarritutakoa. Proiektu horri esker, azaldu zutena-ren arabera, errefuxiatuekin identifi-katuta sentitu dira, eta hori dela eta, “pertsona guztientzako tratu duina eta errespetua” eskatu zuten, “pertso-na bat bera ere ez delako ilegala”.

San Ignacio Ikastetxeko ikasleek, Alboanen hezkuntza proiektuan oinarrituta burutu duten lana azal-du zuten, dirua jasotzetik ikusgarri-tasunerako txapak egitera. Ordezka-ri politikoei eskatu zieten “ordezkatu gaitzaten. Gizarte irekia, librea, interkulturala izan dadin eta datozen pertsonak aberastasun sinbolotzat har ditzaten”.

Hezitzaileen Eskolako ikasleek “Desesperados” proiektua azaldu zuten, errefuxiatuek euren bidean bizi duten desesperazioa islatzeko egin-dako lana. “Giza Eskubideak bete dai-tezen eta harrera oso eta erreala izan dadin konpromiso erreala” eskatu zuten.

Amaitzeko, Sancho El Mayor BHI-ko ikasleek adierazi zuten euren lana migrazioa eta errefuxiatuen gaia eza-gutzean oinarritu dela, kontzeptuak ikasi eta egoera ulertzea. Haien eskae-ra izan zen “Foru Erkidegoko ikastetxe guztietan gure hizkuntza erakusteko prest dauden irakasleak egotea, atze-rritarren integrazioa errazagoa izan dadin”. Eunate BHIko ikasle batek bere esperientzia pertsonala kontatu zuen, “Oporrak bakean” izeneko proiektu batean parte hartzen baitu Saharako egoera landuz. Haien eske-ra “errefuxiatuentzako babesa eska-tzean oinarritu da, batez ere babes psi-kologikoa beharrezkoa baita”.

Amaitzeko, ikastetxeetako irakas-leek Alboan GKE-ko kideekin batera ordezkari politikoen konpromisoa eskatzen duen manifestua irakurri zuten.

Ikasle taldeetako bat, bere proiektua azaltzen. IBAN AGUINAGA

Elkartasunaren aldeko ALBOAN Gazte Sarea, elkarte eta gazte-tal-deentzako espazioa da. Bertan, partaidetza eta boluntariotzari buruzko prestakuntza eta espe-rientziak partekatu ahal dituzte, hegoaldeko herriak eta horiek gure gizarte, bizimodu eta kontsumo-

Gazte Sarea eta Hezitzaileen Sarea, helburuak gizarteratzekoereduekin duten harremanean zentratuz. Sarea 16 eta 20 urte bitarteko gazteei eta horien hezit-zaileei zuzenduta dago.

Elkartasunaren aldeko ALBOAN Gazte Sarearen xedea nerabeen gaitasunak indartzea da, gizarte globalaren barnean

aktiboki parte hartu dezaten. Elkarrizketarako eta “globalki pentsatu, tokian jardun” printzi-pioa errealitate bihurtzeko espa-zio bat da; justuagoa, solidarioa-goa eta iraunkorragoa den mun-durako gizarte-eraldaketarako bidean.

EDUKALBOAN Sarea, aldiz, gizarte bidezko, inklusibo eta zuzenagoa eraikitzeko konpromi-soa duten hezitzaileen platafor-ma da. Arreta berezia ematen dio hezkuntza gure munduko desber-dintasun handiak aldatzeko bitar-teko gisa sustatzeari.

Parlamentariek ikasleekin konpartitu zituzten euren ohiko eserlekuak, saio berezi honetan. IBAN AGUINAGA

Page 6: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

62018ko martxoaren 28a, Asteazkena

NAFARROAN BARRENA San Pedro auzoa (Lizarra)

Bisita San Martin plazan hasiko dugu. Erdi-erdian, XVI. mendeko iturri errenazentista bat dago. Jen-deak “la mona” edo “zorrotaden” itu-rria esaten dio. Plazaren ingurue-tan, XVII. mendeko eraikin barro-koa, XIX. mendera arte Lizarrako udaletxea izan zena. Errenazimen-duko fatxadak hiru solairu ditu eta zutabe eta zutarri klasikoak ageri dira, bai eta kapitel konposatuak ere. Solairu noblean hiriko bi armarri daude. Oso hurbil, San Martin zubia dago (”del azucarero” ere deitzen zaio), jatorriz Erdi Arokoa.

Auzoan barrena, eraikin erakusgarrienak bisitatzekoPlazaren eskuinaldean, 1968an

eraikitako harmailadi luze bat dago, Ruako San Pedro elizaraino igotzen dena. Ederrenetakoa da Nafarroa-ko eliza erromanikoen artean. XIII. mendeko atari polilobulatu bitxia du eta XII. mende bukaerako klaus-troa ere bai. Harmailadiaren oine-tan, San Martin plazaren mutur batean, Nafarroako errege-erregi-nen jauregia dago, XII. mendekoa, Nafarroako arkitektura zibil erro-manikoaren adibide bakarra. Gaur egun, Gustavo de Maeztu museoa-ren egoitza da.

Hirian sartzeko ateetatik, bat bakarra mantendu da, hots, Gazte-lako Portalea izenekoa, Erdi Aro-koa. Gero, XVI. mendean moldake-ta lanak egin zizkioten eta hiriaren ikurrarekin dago apaindua. San Nikolas kalearen bukaeran dago, Nafarroako errege-erreginen jau-regiaren eta San Pedro elizaren artean.

Rua de los Curtidores karrikak ere baditu eraikuntza bereziak, esate-rako: Fray Diego Kultur Etxea eta San Kristobalen jauregia, bi-biak XVI. mendeko eraikin platereskoak; Gobernadorearen jauregi barrokoa, 1613an eraikia, eta Kartzelako zubia, San Agustinen zubia ere esaten dio-tena, 1975ean berreraikia.

HISTORIA

LUZEKO KALE

ETA ERAIKINAKBidaia bat denboran Liza-rrako San Pedro auzoak hamar mende baino gehiago daramtza bizka-rrean. Aukera bikaina, dudarik gabe, hiriko his-torian murgiltzeko.

Turistak, San Pedro elizaren atarian.

Diario de Noticias

Lizarrako San Pedro auzoa XI. mendearen bukaeran sortu zen, eta aukera paregabea da

hiri honetako historian galtzeko. Beraz, ez galdu txoko ikusgarri hau bisitatzeko aukera. Bertako eraikin erlijiosoak ikustearekin batera -Hilobi Santuaren eliza edo Ruako San Pedro eliza-, zure gogoak den-boran atzera egin eta zure burua erromes irudikatuko duzu Santia-gorantz oinez.

Auzoko eraikin zibil interesga-rriak ikusita (horien artean nabar-mentzekoa Nafarroako errege-erreginen jauregia), aukera izanen duzu Donejakue bideak Ega ibai bazterrean dagoen hiri honetako ekonomiara ekarritako distira ima-jinatzeko eta, era berean, merkata-ri sentituko zara Erdi Aroko rua de Curtidores kale oparoan.

Donejakue bidea sustatzeko asmo tinkoarekin bat, errege Antso

Ramirezek Bidearen etapa bat sor-tzea erabaki zuen 1090ean, Lizarra izeneko lekuan -baskoien kokaleku zaharrean-. Gaztelu bat eraiki, jen-degune bat ezarri, harresiz ingura-tu eta foru bat eman zion, Jakako forua oinarri harturik. Horren ara-bera, baimena eman zuen frankoak hara bizitzera joan zitezen. Jende noble eta elizjendearekiko basai-lutzatik libre zeuden gizonak ziren frankoak. Neurri horiek merkata-ritza sustatu eta hiria aberastu zuten ekonomiari eta kulturari begira.

Horrela sortu zen San Martin bur-gua Ega ibaiaren eskuin bazterrean, hots, Lizarrako auzorik monumen-talena, San Nikolas eta Curtidores kaleen inguruan. Bada, auzo hone-tan sortu zen Lizarrako lehen tenplu erromanikoa: Ruako San Pedro, alegia. Donejakue bideak gurutzatua, egungo San Pedro auzoak eutsi dio, ederki eutsi ere, Erdi Aroko izaera nabarmenari. ■

San Cristobal jauregia, gaur egun Karlismoaren Museoan bilakatuta.

Nafarroako errege-erreginen jauregia izandakoa. MAITE GONZÁLEZ

LIZARRA

Page 7: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

2018ko martxoaren 28a, Asteazkena 7

KLASK!

PEP BRUNO GALAN IPUIN KON-TALARIA, LIZARRAN. Joan zen

martxoaren 13an, Pep Bruno Galan ipuin kon-

talari eta idazleak Lizarrako Remontival Ikas-

tetxe Publikoa bisitatu zuen. Ikastetxeko haur

eta irakasleek tarte dibertigarria igaro zuten Bru-

norekin, eta zur eta lur gelditu ziren denak ipuin

kontalariaren ahots erregistro zabalarekin.

‘Sapo y sepo’ ipuinarekin hasi zuen kontaketa

Galanek, eta ondoren ‘La avellana’ eta ‘El señor

don Nicanor’ kontatu zituen. Idazleak bere

haurtzaroan idazten hasi zela kontatu zion

publikoari, eta txikitatik bere bidea hori izango

zela argi zuela gehitu zuen. Halaber, gomendio

bat eman zien familiei: “Ez bota zakarretara

zuen seme-alaben ipuinak”. D.N.

GAZTE ITZULTZAILEEN SARIA, TUTERARA. Maria Tamayo

Fraile, Valle del Ebro Institutuko batxilergoko ikaslea (Tutera) aipamen berezi

batekin saritua izan da Europar Komisioak urtero antolatzen duen gazte

itzultzaileentzako sariketan, Juvenes Translatores lehiaketan. Ingelesezko lan

batengatik izan da saritua. D.N.

LA ANUNCIATA, ESTONIARA FIRST LEGO LEAGUEREN ESKUTIK. Tuterako Anunciata ikas-

tetxeko GRAT robotika taldeak First Lego Leagueren

(FLL) finalean parte hartu zuen, Logroñon. Nazioarteko

mailara igaro ahal izateko 11 pase zeuden jokoan. La

Anunciata FESD-eko taldea lehenengoa izan zen estrate-

gia eta innobazioaren sailean, eta horrek Estonian ekai-

nean jokatuko den lehiaketarako pasea eskuratzea ekarri

dio. Hirugarren egin zuen taldeak maila nazionaleko

sailkapen orokorrean. D.N.

Page 8: KONTZIENTZIA ETA SOLIDARITATEA · dorsalari bertso bana kantatu zioten Jon Silveirak, Amaia Elizagoienek eta Xabat Illarregik. Horren ostean, seguidilla-ren doinuan, larrua jo

82018ko martxoaren 28a, Asteazkena

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Stephen Hawking

ASTROFISIKAREN

JEINUAGalera Berriki zendu zen zientziaren munduak eman ikerlari ospetsu eta zirraragarrienetako bat. Bere gur-pildun aulkitik, unibertsoaren sorrera azaldu zigun.

Stephen Hawking, unibertsoaren inguruko hitzaldi bat eskaintzen. D.N.

Diario de Noticias

Zientziaren munduak bere izen garrantzitsuenetako bat galdu zuen joan zen martxoaren

14ean. Dudarik gabe, nortasun eta karisma nabarmena zuen Stephen Hawking astrofisiko britainiarrak. Bere ekarpenak izugarriak izan ziren kosmologia garaikidean, eta bidenabar, pop kulturaren ikonoe-tako batean bilakatu zen.

Hawking ilunabarrean hil zen Cambridgeko bere etxean, Ingala-terran, 76 urte zituela. 1963an albo-ko esklerosi amiotrofikoa diagnos-tikatu zioten, ELA, eta medikuek ez zioten bi urte baino gehiago eman. Ez zuten bere bizi itxarope-na asmatu baina pixkanaka bere gorputzeko mugikortasuna galduz joan zen.

1970etik aurrera astronomian espezializatu zen, zulo beltzen fenomenoa eta Big Bang teoria ikertuz. 1982an Denboraren histo-ria laburra idatzi zuen, unibertsoa-ri buruzko dibulgazio liburu ospe-tsua. Jainkoarengan sinesten duten zientzialarien aldean lerratu zen orduan, Unibertsoa zientifikoki ulertzea eta Jainko sortzailea iza-tea bateragarriak baitziren haren-tzat, baina 2010ean argitaraturiko liburuan, The Grand Design hain zuzen ere, atzera egin zuen, zien-tzia modernoak Jainko sortzaile bat izateari aukerarik ematen ez ziolakoan. Burmuina ordenagailu bat bezala ikusten zuela aipatu zuen elkarrizketa batean 2011, eta hortaz burmuina eta kontzientzia gelditu egingo zirela osagaiek huts egiterakoan: “Ez dago zerurik edo beste bizitzarik ordenagailu apur-tuentzat; hori ipuin bat da, iluna-

BITXIKERIAK

AZPIMARRATZEKO

3 Pop kulturaren ikono: Zientziari

egindako ekarpenaz gain, pop

kulturaren ikono modukoa ere

izan zen, besteak beste The Big

Bang Theory eta Stark Trek

telesailetan agerraldiak egin

baitzituen, eta The Simpsons

telesailean ere azaldu izan baita

Hawkingen marrazkia. Ziurrenik,

herritarren artean fisikaririk eza-

gun eta mediatikoena izan da.

ARGITALPENAK 3 Hawking euskaraz: ‘Denboraren

historia laburra: Big bang-etik

zulo beltzetara’ (jatorrizko izen-

burua ingelesez: A Brief History

of Time: From the Big Bang to

Black Holes) Stephen Hawking

astrofisikariak idatzitako zien-

tzia-liburua da. Liburua euskara-

tua dago, 1995ean Juan Igna-

cio Abrisketak itzulia.

ren beldur den jendearentzat”. Bere bizitzako azken urteetan aul-

ki elektriko gurpildun bat erabili zuen, bai eta hitz egiteko balio zion ordenagailu bat ere. Horrek ez zion galarazi fenomeno astronomikoak ikertu eta dibulgazio liburuak idaz-tea, eta mundu osoko fisikari garrantzitsuenetakoa zen.

Hawkingen lehen emazteak idat-zitako memorietatik, The Theory of Everything («guztiaren teoria») film biografikoa egin zen 2014an. Unibertsitateko karreraren hasie-ra, bere gaixotasunaren hastape-nak eta bere lehen ezkontza ageri dira film horretan.

Bi aldiz ezkonduta

Hawkingen gurasoak Londresen bizi ziren, baina Bigarren Mundu

Gerraren ondorioz ama Oxforda joan zen, eta han jaio zen Stephen

Hawking. 1959an Oxforden zientzia naturalak ikasteko beka bat lor-

tu zuen eta fisikan lizentziatu zen 1962an. Ondoren Cambridgera joan

zen kosmologia ikertzeko. Doktoretza egiten ari zen bitartean ezkon-

du zen Jane Wilderekin (1965ean) 1966an lortu zuen fisikako dokto-

retza. 1972an Hawking Royal Societyko kidea izatera sartu zen; hiru

urte eta gero fisikako irakasle izan zen Cambridge-en. Bere bizitza

osoan hainbat sari eman dizkiote, baita liburuak argitaratu ere. Hogei-

ta bost urtez ezkonduta egon eta gero, 1990ean ezkontza apurtu zen.

Jane Wildek, dena den, Jane Hawking izena erabili izan du aurreran-

tzean. Stephen bere erizain Elaine Masonekin bizitzera joan zen. Bost

urte geroago ezkondu ziren.