Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 228. zk. Bigarren aroa Maiatzak 1 2014 San Markos, opilaren inguruan Kirolak Bidasoa Itzulia, maiatzaren 7tik 10era w w w . i r u n e r o . c o m Sar zaitez web orrian Elkarrizketa Andrea Nicolás eta Aritz Sistiaga, Euskadiko Interpretari Gazteen Lehiaketako irabazleak 4 Inkesta. Irakurtzeko ohitura duzu? 6 Lehenbiziko pastoralaren inguruko ikerketa 7 Gastronomia eta langabetuntzat euskara ikastaroak 8 Kirolak. Nordic walking 10 Haurren Leihoa. Eguzkitza 11 Gurasoentzat. Haserretzea baliagarria ote? 12 Gazteen Lanak. El Pilar BHI 13 GazteARTEan programazioa 14 Gazte Informazioa 15 Kultur agenda

Transcript of Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta...

Page 1: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero228. zk.Bigarren aroa

Maiatzak 12014

San Markos, opilaren inguruanKirolakBidasoa Itzulia,maiatzaren 7tik 10era

www.irunero.com

Sarzaitez

web orrian

ElkarrizketaAndrea Nicolás eta AritzSistiaga, Euskadiko Interpretari Gazteen Lehiaketako irabazleak

4 Inkesta. Irakurtzeko ohitura duzu?6 Lehenbiziko pastoralaren inguruko ikerketa7 Gastronomia eta langabetuntzat euskara ikastaroak8 Kirolak. Nordic walking 10 Haurren Leihoa. Eguzkitza11 Gurasoentzat. Haserretzea baliagarria ote?12 Gazteen Lanak. El Pilar BHI13 GazteARTEan programazioa14 Gazte Informazioa15 Kultur agenda

Page 2: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

2

Ana [email protected]

Naiara HernandezLekuona

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas

[email protected]

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57www.irunero.com

I runero

Irun atzoIrun gaur

Pi y Margall plaza

atzo

Zabaltza plaza

gaur

IUA: 38590

Honako publi-zitate puskajaso dugu e-txeko buzoiane m a k u m easkok: “Ama-Shiva, ama-jainkosentzakoopariak”. Be-zero gehienak

emakumezkoak dituen nazioarteko kos-metika eta lurrin-denda baten azkenekopublizitate kanpaina da, “amareneguna” deiturikoaren karietarat abiara-zitakoa. Hor ageri da mendebaldekoemakume zuri bat, modelo profesionalbat, itxuraz eta ustez“perfektu” direnhorietako bat. Shiva hinduismoaren jain-koari izena kendu eta, haren zortzi be-soen pareko, modeloari sei beso ipinidizkiote, baita beso horietako bakoitzaurrez apaindu ere: ordulari distiratsumordoa beso batean, askotariko pultse-rak beste batean, urrezko eskularruabestean, eraztun deigarri andana bestehartan, eta abar. Enegarren aldiz ama-emakumeen izate jainkotiar ahalguzti-duna erabili dute, gure kulturan hainerrotuta dagoen amaren irudi zehatzhorretaz baliatuz, alegia, “gauza asko di-da eta guztiak ondo egiten dituenarena(esparru profesionalekoak ez diren gau-zak, batez ere)”. Okurritu zaien esaldiakargi uzten du: amak, Shiva jainkosa mo-derno horiek, egunez egun inposibleaposible bilakatzen dutenak. Tira, ea nork

ez duen jainkosa sentitu nahi (behingo-agatik, edo egunero, edo ametsetan).Zertarako, baina, hori guztia?... Opariakegin diezaizkiguten, alajaina: lurrin-flas-koa, edo kosmetiko kiloa, eder-ederrakbilakatuko gaituztenak, modeloarenantzeko, hotz, perfektu, zentzugabe.Kanpoko itxura mantentzen lagundukodigun opari batekin konformatuko gara-eta, eguneroko miraritxoak egiten jarraidezagun. Baina, eskas eta zuhur aritudira publizista hauek, Shivaren ezaugarriesanguratsu asko baztertu baitizkigute(googleatu besterik ez zuten): ea, nonutzi dute gizonezko jainkoa den Shivarenhirugarren begia, hau da, itxuretatik ha-rago ikusten duen begia? Eta non da Shi-varen ile nahaspilatu eta librea,haizearen jainkoa delako seinale? Nonkobra-sugeez eginiko koilarea, heriotzagainditu duenaren ikur?

Bistan da, guri, eta Shiva etxeraino eka-rri digutenez, erregutzea besterik ezzaigu geratzen: Shiva yogi orojakile,dantzari kosmiko, ama lurtar mugatuokzure laguntza behar dugu berdintasunsakratuaren izenean, ez baikara konfor-matzen lurrin-botila eta ezpainetako ga-restiekin, oso gustukoak izanagatik.Benetako opari-mirari bat nahi dugu,adibidez, Irunen bertan, udalaren III.Berdintasun planak behar du jai pareki-deen atala lantzea eta onartzea. Mila ur-tean kosmetika oparirik ez jasotzearentruke, otoi.

Jainkosentzako opariak

Yurre Ugarte

Policarpo Balzolak XIX. mendean eginzuen Irun zabaltzeko proiektuan plazahandi bat aurreikusi zuen, eta Ensancheizena jarri zioten behin behinean.1905ean Pí y Margall deitzea proposatuzen, baina antierrepublikarrak Plaza delos Fueros izena nahi zuten. Orduan bijarrerak adostu nahian Pí y Margall y delos Fueros bataiatzeko proposamenaegin zuten, I. Errepublikako presidentea

Foruen eta udal autonomiaren defen-datzaile handia izan zela argudiatuz. Az-kenean, 1910ean, Pí y Margall erabakizen.1937an, Francoren tropek Irun okupatuondoren, España izena eman zitzaion.1979an, osoko bilkurak hasierakoaipintzea adostu zuen: Ensanche.

Iturria: Irungo kaleen izenak. Jose Monje.

Page 3: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

- Nola bizi dute momentukoarrakasta 14 eta 15 urteko bigaztek?A.S. Zoriontsu baino zorion-tsuago nago lortutako sariare-kin, lehiakideak lehenmailakoak baitziren. Gainera,oso pozgarria da senideen, ira-kasleen eta erakundeen eskeroneko hitzak jasotzea. A.N. Iaz bigarren sailkatu nin-tzen eta ez nuen batere es-pero aurten lehen sariairabaztea. Beraz, oso poziknago. - Hainbat zaletasunen artean,musika aukeratu zenuten.Zergatik? A.S. Txikia nintzela, arrebaikusi nuen zeharkako flautajotzen, eta horrek nire arretapiztu zuen. Gainera, betidanikmiretsi izan ditudan rock tal-deetako musikarien antzera,gitarra jo nahi nuen. Hori delaeta, egun gitarra klasikoa etaelektrikoa jotzen ditut. A.N. Nire kasuan, musikarenzaletasunarekin hazi den fami-liako lehendabiziko kidea naiz.Musikaren munduak erabaterakartzen nau eta, gitarrazgain, tronpeta jotzen dut biga-

rren instrumentu.

- Tronpeta eta gitarra erabatdesberdinak dira. Zaila al dabi tresna hauek aldi bereanlantzea?A.N. Bai, zuk esan bezala, era-bat desberdinak dira. Beraz,hasiberriei gitarra gomenda-tuko nieke, tronpetari soinuaateratzea askoz zailagoa baita.

- Zenbat ordu eskaintzen dio-zue egunean musikari?A.N. Gitarrari ordubete es-kaintzen diot, eta tronpetari,berriz, hiru ordu laurden.Nahiz eta denbora dexenteizan, ondo eramaten da. A.S. Antzeko denbora eskain-tzen diot nik ere. Batzuetangehiago, besteetan gutxiago.Eta etxean egindako lan horrikontserbatorioko orduak ge-hitu behar zaizkio.

- Zuen arrakastak emakumeizena du, Ana Ayneto zuenirakaslearena, hain zuzen ere.Lan handia egin duzue elka-rrekin, ezta?A.N. Bai, noski. Eskerrak emannahi dizkiogu, dakigun guztiaberak erakutsi digulako etasari honen erdia berea delako.

A.S. Primerako irakaslea da etaetorkizuneko ikasleekin sariak ira-bazten jarrai dezala opa diot.

- Nola bizi dituzue eszenatokiraatera aurretiko momentu horiek? A.N. Ni ez naiz batere urduri jar-tzen. Erabateko arreta eskaintzendiot gitarrari eta horrela nerbioakdesagertzen dira. A.S. Gurasoak ni baino urduriagoegoten dira. Eszenatokira aterabaino ordu erdi lehenago, denborauzten digute birpasatzeko eta ira-kasleak bidaltzen dizkigun berotze-ariketak egiteko. Beraz, horretanjartzen dut arreta, eta urduritasunaalde batera geratzen da.

- Gazteak musikaren munduanmurgiltzeko, zer esango zenie-kete? A.N. Instrumentu bat jotzeko gaiizatea primerako esperientzia delaesango nieke. A.S. Niri gehien gustatzen zaidanada zure talde gustukoenaren abes-tiak zure erara jo ditzakezula, etaberaiek eszenatokira igotzean sen-titzen dutena, neurri batean, sentidezakezula.

3

“Txikitatik miretsitako musikarien antzera gitarra jotzeko hasi nintzen musika munduan”

Andrea Nicolás eta Aritz Sistiaga, 1. eta 2. postua Euskadiko Interprete

Gazteen Lehiaketan

Euskadiko Interprete Gazteen Lehiaketako VII. edizioan, lehe-nengo eta bigarren sariak lortu dituzte Irungo Udal Kontserbato-rioko Andrea Nicolás eta Aritz Sistiaga ikasle gazteek. Eurengitarrekin eskainitako errezitaldi bikainek sariaren merezidun egindituzte Ana Ayneto irakaslearen ikasleak. Musika zaletasun dutenbi gazte hauekin solasean aritzeko aukera izan dugu.

Andrea Nicolás etaAritz Sistiaga,

IrungoKontserbatorioko

sarreran.

Olaizola Immobiliaria agentzia

Page 4: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

4

Irakurtzea gustuko duzu?

Josu LandartZientzia eta filosofiari buruzko saiakerak ira-kurtzen ditut batik bat, bai gaztelaniaz bai inge-lesez. Eleberriak irakurtzea ere gustuko dut.Gehienbat liburu elektronikoak dira; paperean,jada, gutxi. Jendeak gero eta gutxiago irakurtzen duelauste dut; telebistak kalte handia egin duelauste dut.

Jesus Pulido

Irakurzaletasun handirik ezdaukat. Historiari buruzkogaiak gogoko ditut. Teknologia lehiakide indar-tsua dela uste dut, bainairakurzaletasuna bultzatzekoorduan gurasoek zeresanhandia dute, ene iritziz.Nahi nuke, txikitan zaleta-sun hori txertatu balidate!

Maite Arruabarrena

Dexente irakurtzen dut. Betiizan dut gustuko eta betidaukat liburu bat eskura.Historia-eleberriak ditut go-gokoen. Nire aiton-amonen-gandik jaso nuen zaletasunada. Pixka bat galdu dela ustedut: sofak irabazten dio,denbora faltagatik eta alfer-keriagatik. Argi dago gera-tzen zaigun denbora libreanez dugula irakurtzen.

INKESTA Oihana Berazierto

Ez dut literatura irakurtzekoohiturarik. Aldizkariak etaeguneroko prentsa ditut go-goko, batez ere kafetxo bathartzen dudan bitartean. Ene iritziz, telefonoak en-gantxatuta dauka jendea etadenbora gutxi geratzen dabeste aisialdiko jardueramota baterako. Horixek, ira-kurzaletasunaren etsaiak.

Jon Urtizberea

Txikitan gehiago irakurtzennuen. Orain, batez ere,prentsa eta aldizkariak pa-perean. Munduan gertatzendena interesaten zait: kul-tura, politika, gizartea...Oro har, irakurzaletasun es-kasa dagoela uste dut. Gaz-tetxoek Play Stationabesterik ez dute nahi!

Page 5: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

5

Opila, eguraldiaren baimenarekin

Eguraldi pattala iragarrita bazegoen ere, jendetza handia bildu zen Irungo eliza guztietara, bezperan amabitxiek oparitakoopila bedeinkatzera. Hamaiketan ateri egon zenez, ur bedeinkatuaren tantak izanziren nagusi. Arratsalde partean, berriz, eguzkiak bideeman zien haur eta gazteei, opilari zapiakendu eta San Markos egunaz gozatzeko.

Goian, opilenbedeinka-pena Junkalplazatxoan. Ezkerrean,koadrila batarratsaldeanSan Matzia-len.

1.- Eguraldi kaxkarra gora behera, jende ugari bildu zen opilak bedeinkatzera.2.- Arratsaldean, San Martzialen opila jaten lagunartean. 3.- Santiagoko fron-toian taldetxo bat. 4.- Opilaren inguruan familia giroan. 5.-Bi lagun San Mar-tzialen.

1

4 5

2

3

Page 6: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

6

Manuel Padilla Moyano (Kordoba, 1976)ikerlariak Irungo Udalak bi urtetik behinematen duen ikerketarako Loidi Bekaren2012ko edizioa irabazi ondoren, urtebetezaritu da lanean eta orain aurkeztu du lan ho-rren emaitza jendaurrean. Manuelen hasie-rako formakuntza musikala bada ere,filologia beti izan da bere benetako boka-zioa; horrela, euskal filologiako ikasketakegin ondoren, hizkuntzalaritza eta euskal fi-lologiako masterra ere egin zuen. Azken ur-teetan hizkuntzaren historian eta euskaltestu zaharren edizioan espezializatzen arida. Master tesirako XVIII. mendeko Lapur-diko eskuizkribu anonimo baten edizio etaikerketa egin du. Haren doktore-proiektuakzuberera zaharraren testuak ditu ikergai, etahortik elikatzen da bukatu berri duen besteikerketa lan hau.

Eskuizkiriburik zaharrenaEuskal kulturan, leku berezia du herri tradi-zioak eta honen baitan kokatzen da Zubero-ako herri antzerkia. Mendez mendetransmititu diren tradiziozko antzerki hauek,pastoralak, informazio iturri ugari dira: nor-tasuna, egoera politikoa, erritualak, sinbo-logia eta abar… eta, nola ez, hizkuntza bera. Pastoral horien artean kokatzen da SantaElizabet Portugalekoa (1750), gugana iritsiden argitaratu gabeko eskuizkriburik zaha-rrena, eta hemendik abiatu da, hain zuzenere, Manuel bere ikerketa-lana burutzeko.

Lana helaraztea helburuTestua hainbat alderditatik aztertu du, eus-karri fisikoaren azterketatik hasi, digitaliza-zioa, testuaren transkripzioa, hizkuntzarenazterketa, kokapen historiko-kulturala… edi-zio kritikoa sortzera iritsi arte. Azkenemaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua-ren helburua: alegia, testua ahalik eta modufidagarrienean eta publiko albait zabalena-renganaino helaraztea. Ikerlanaren nondiknorakoez gain, irudiz lagundutako azalpenaere eman zuen Manuelek, euskarazkoahozko literaturaren altxorretako bat jaso-tzen duen izkribuaren argazkiak erakutsi zi-tuelarik.

Herri literaturarenaltxorretako bat

Manuel Padilla ikerlariak Jose Antonio Loidi Bizka-rrondo 2012 bekaren proiektu irabazlearen amaie-rako emaitza aurkeztu du. Santa Elizabet Portugalekoa (1750): Lehenbizikopastoralaren ikerketa eta edizio kritikoa izenburuadu euskal filologo honen lanak.

Fernando San Martin Euskara ordezkariak aurkezpen ekitaldian gogorarazizuenez, “bekaren asmoa da omenaldia egitea adopzioz eta bihotzez bidaso-arra izan zen Jose Antonio Loidiri. Haren eredua jarraituz, ikerketa bultzatueta lagundu nahi dugu zenbait arlotan; izan ere, bere bizitza osoan jardunzuen hain lan saiatu eta emankor horretan. Gainera, asmoa dugu euskarazikerketa zientifiko gehiago egin dadin bultzatzea; izan ere, Jose Antonio Loi-dik euskara izugarri maite zuen eta bultzatzen lagundu zuen”.

Jose Antonio Loidiren omenezko beka

1.- Eskuizkribua. 2.- Testuaren xehetasun bat. 3.- Manuel Padilla, lanaren egilea.

1

23

Page 7: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

7

Zenbat sufritu genuen antxoa arrantzatzea debekatuaegon zen garai haietan. Ordura arte, eta azken urtehauetan ere, urtearen garai honen zain egoten ginen,arraindegira joan eta antxoa erosi, honekin gozatzeko.Gure sukaldaritzaren printze txikia dela esan genezake.Hain preziatua da ezen desagertzeko zorian egon bai-tzen. Ez dakit euskaldunek antxoarekiko dugun obsesioedo gustu horrek eraginik izan ote zuen, baina nik ba-daezpada ere galdera airean utziko dut, ea norbaitekerantzuten duen: euskaldunek jan al genituen Kantauriitsasoan zeuden antxoa guztiak?Asko dira antxoak prestatzeko dauden moduak. Friji-tuak edo arrautzeztatuak izaten dira ohikoenak, edo be-hintzat gure herriko jatetxeetan gehien ikusten direnak.Baina nik gaurkoan proposamen berri eta berezi bezainerraz bat ekarri nahi dizuet gure gastronomiaren txokohonetara. Horretarako, ezinbestekoa dut zuen laguntza,edo zuen parte-hartzea, hobeto esanda. Mantala soi-nean, eta sukaldean behar zaituztet, ondorengo errezetaprestatzeko.Oraingoan inoiz baino gehiago, gozatu gastronomiare-kin, gozatu sukaldaritzarekin, gozatu antxoarekin etagozatu bizitzarekin. On egin!

Oraitz Garciagas t ro fes ta.com

Antxoa freskueeeeeeee!!!!!!

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Osagaiak:Letxuga-sorta, antxoak, olioa, ozpina,gatza, baratxuria eta perrexila.Prestaketa:Oso errezeta sinplea da. Antxoak pres-tatzea eta letxugak garbitzea izango li-rateke lanik “zailenak”.Antxoak, “liburuak” bezala zabaldubehar ditugu, burua eta hezurra ken-duta (errazena arrain-saltzaileari pres-tatuta eskatzea da). Behin prestditugula, labeko plaka bat hartu eta be-healdean oliozpina bota (olioa, ozpinaeta gatza nahastu, nork bere gustura),oliozpinaren gainean antxoak ipini(azala behealdera dutela), eta gainetikberriro oliozpina bota, bara-txuria etaperrexila gehituz. Labean izango dituguminutu gutxiz, kolore zurizka hartu bi-tartean. Kontuz ibili, azkar pasa dai-tezke eta!Behin antxoak prest ditugula, plater bathartu, garbitutako letxugak jarri eta gai-nean antxoak; hori bai, entsaladarigero norberak nahi dizkion barazkiakgehi diezazkioke, baina nire proposa-mena, botatakoa: letxuga+antxoak.

Antxoa-entsalada

Irungo Udalaren Euskara Arloak LANNAHI langabeak eus-karaz trebatzeko programa martxan jarri du, BIDASOA BI-ZIRIKekin eta LANBIDErekin elkarlanean.Doako bost ikastaro eskainiko dira: urritik ekainera bi-tarte hiru txanda -lehenengoa, urritik abendura; biga-rrena, urtarriletik martxora; hirugarrena, apiriletikekainera- eta udan beste bi -bata, uztailean, eta bestea,abuztuan-. Interesatuek batean baino gehiagotan partehar dezakete. Eskolak aurrez aurrekoak izango dira etaIrungo Udal Euskaltegian emango dira, astelehenetik os-tiralera. Doako ikastaro hauetan parte hartzeko beharrez-koa izango da LANBIDEn lan eskatzaile gisa izena emandaegotea.

- AurrE-iZENEmATEA: ApiriLArEN 28Tik mAiATZArEN 9rA. 010 / 943 505 152 telefonora deitu, edowww.irun.org /euskara web orrian datuak bete. - mAiLAkETA probA egitea derrigorrezkoa izango da: UdalEuskaltegian maiatzaren 14 edo 15ean, 9:00etatik13:30era edo 17:00etatik 18:30era. - AurrE-iZENA EmAN duTENEi etxera igorriko zaizkie gutunaeta behin betiko izenemateko inprimakia, duten mailaadierazita. - 2014/09/09Tik 2014/09/19ra SAC-HAZen aurkeztukodute inprimakia, DARDE txartelarekin batera.- AurrE-iZENEmATEA egin ez dutenek irailean izango duteizena emateko aukera. Horretarako SAC-HAZen inprima-kia bete beharko dute. - iZENEmATE bErriAk eta erreengantxeak honako egutegihonen arabera egingo dira:

b2. hiruhileko ikastaroetarako izenemate berriaketa errengatxeak: 2014ko abenduaren 9tik 12ra, bi egunhoriek barne.

b3. hiruhileko ikastaroetarako izenemate berriaketa errengatxeak: 2015eko martxoaren 9tik 13ra, bi egunhoriek barne - udAko ikASTAroETArAko izenemate berriak eta errengan-txeak: 2015eko ekainaren 15etik 19ra (biak barne).Ikasle berriek mailaketa proba bat egingo dute.

Doako euskara ikastaroak Irungo langabetuentzat

LANNAHI

Page 8: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

8 k i r o l a k

Nordic Walking, gorputza astintzeko disziplina berria

Primerako eguna egiten du eta, txirrindularie-kin batera, martxa nordikoa egitera atera berridiren Itziar López irakaslearekin eta Ines Sanz-berro, Lourdes Agirrezabalaga eta Violeta Sáezikasleekin egiten dugu topo bidegorrian. Oraindela hiru urte izan zuen Inesek disziplina honenberri, eta harrez geroztik bere gorputzak onuranabariak bizi izan ditu. “Besoak eta giharrak in-dartzeaz gain, zure jarrera hobetuz doa. Gai-nera, nire kasuan, gerriaren mugikortasunaasko hobetu da”. Violeta, bestalde, korrika egi-tea atsegin ez duten pertsona horietako bat da.Hori dela eta, bi makila erabiltzen dituenmartxa nordikoa probatzea erabaki zuen, etaez da hartutako erabakiaz batere damutzen.“Zure gorputzeko atal ugari landu eta indartuegiten dituzu. Eta hori gutxi balitz, talde bat ga-renez, bakarrik egitera ausartzen ez zaren ibil-bideak egiteko aukera duzu”.

Lourdesek, berriz, diziplina honek eskaintzendizun askatasuna azpimarratzen du. “Edozeinlekutan egin dezakezun kirola da. Hirian, men-dian edota hondartzan antola ditzakezu ibilal-diak, eta aukera aniztasun hori ordainezina da”.

Adin tarterik gabeko diziplinaItziar López irakasleak 2011n izan zuen diziplinahonen berri. Hastapen ikastaroekin hasi zene-tik, 100 ikasle baino gehiago pasa dira bere es-kuetatik. Gainera, intentsitate baxuko jardueradenez, edozein adinetako jendeak praktika de-zake. “Hastapen ikastaroetan jolasean zebilen4 urteko ume batetik, oreka mantentzeko hel-burua duten 80 urteko emakumeak izatera

iritsi naiz”.

Sedentario bihurtzeko arriskuan dauden gazte-entzat ere primerako jarduera izan daiteke Nor-dic Walking-a. “Elkarrekin berriketan dabiltzanbitartean, bi makilei esker, gorputz-enborra zu-zentzen doaz eta, aldi berean, giharreria lan-tzen dute. Gainera, egiten den kalorienerreketa nahiko handia da”. Martxa nordikoakduen beste onuretako bat da gainkargak sai-hestearena, lan karga gorputzean zehar bana-tzen baita.

Aldaketa garaia Pixkanaka, martxa nordikoa arrakasta lortzenari da. Hala ere, bidea ez da erraza izan, euskal-dunengan sakon sustraituta dauden hainbatideia direla eta. “Mendian bastoi bakar batekinibiltzeko ohitura oso zabaldua dago hemen;hau da, makila mendian bakarrik erabiltzen da.Beraz, lotsa pasatzen dugu hirian bi makila era-biltzeko orduan”. Itziar Lópezen ustetan, “au-rrerapauso bat eman behar dugu zentzuhorretan, eta argi utzi martxa nordikoak ezduela mendian ibiltzeko ohitura ordeztu nahi”.

Gauzak horrela, martxa nordikoa adin guztie-tako jendearentzat pentsatutako ariketa da.Gainera, naturaz modu lasaian disfrutatu nahidutenentzat primerako jarduera da.

Web orria: www. im t ra in ing.es

Helbide elektronikoa: in fo@imt ra in ing.es

Telefonoa: 943.53.59.00/693.661.994

Martxa nordikoa edo Nordic Walking-a da aspaldi honetanmodan dagoen kirola. Bi makilaren laguntza bakarrarekin, hirian, mendian edota hondartzan egin daitekeen diziplinaberrizalea da. Ez du adin mugarik ezagutzen eta, gainera, giharrak indartzeko eta gure mugikortasuna areagotzekojarduera bikaina da.

Ezkerretikeskuinera:Lourdes

Aguirrezaba-laga, InesSanzberro,Itziar Lópezirakaslea etaVioleta Sáez

ikasleak Nordic

Walking-ekomakilekin.

Page 9: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

Mugaren beste aldean, Hendaian hain zuzen ere, hasikoda 42. Bidasoa Itzulia. Irungo Urdanibia plazako obrak di-rela eta, Gaztelu Zahar ingurura eraman dute lasterketa-ren irteera-lerroa. Zaleek etorkizun handiko 20taldeetako 140 txirrindulari ikusteko aukera izango duteegun horietan. Gehienak Estatuko txirrindulari taldeakdira. Hala ere, badaude atzerritik etorritakoak ere. “Italia,Belgika, Frantzia eta Errusiatik etorritako 4 talde daude.Hori gutxi balitz, kirol honen barruan etorkizun oparoaduten Estatuko txirrindulariak ditugu” dio Antton Men-diak, Bidasoa Itzuliko antolakuntzaren zuzendariak.

berrikuntza ugari Lau etapa izango ditu aurtengo itzuliak. Berritasun nagu-sia da Orio hirugarren etapako protagonista izango dela.“2012an ibilbidearen parte izan zen Orio, eta arrakastahandia izan zuen. Hori dela eta, aurten etapa hori berres-kuratzea erabaki dugu”. Gainontzeko ibilbidea nahikoantzekoa izango da, baina irteera-lekua aldatzearekin ba-tera helmugarena ere aldatuko da. “Irungo Hondarribiakalean egongo da lehendabiziko etaparen helmuga”. Itzuli honek duen etapa malkartsuena aukeratzeko or-

duan, oso argi du Antton Mendia antolakuntza zuzenda-riak. “Dudarik gabe, Oriokoa da etaparik zailena. Helmu-gatik 15 kilometrora, Huegun eta Aiako igoerak ditugu,eta bertan %20ko malda duten zatiak badaude”. Etapaerabakigarria eta ikusleentzat politena, berriz, laugarrenada. “Erlaitzeko puntan eraso egiten dute txirrindulariaskok eta itzuliko txapelduna bertan erabaki ohi da. Iaz,adibidez, tropel buru zenak bertan galdu zuen lehen pos-tua”.

izar berrien harrobiUrtero, etorkizun handiko txirrindulariak elkartzen dituBidasoa Itzuliak. Alberto Contador, Abraham Olano, Car-los Sastre eta beste hainbat kirolari handi gure eskual-deko aldapa malkartsuenetan ibilitakoak dira. Aurtengoitzuliak 140 txirrindulariri harrera egingo die, eta horienartean egongo da 42. Bidasoa Itzuliaren txapelduna. An-tolakuntzako kide diren Jose Rodriguezek eta Jorge Gar-ciak argi dituzte lider maillota janzteko hautagaiak.“Davide Martinelli, Italiako 23 urte azpiko txapelduna,Loic Chetout frantziarra, Marc Soler edo Alain Gonzálezizan daitezke tropelaren buru”.

9

Bidasoa Itzulia, etorkizuneko izarren harrobi

k i r o l a k

Maiatzaren 7tik 10era izango da Bi-dasoa Itzuliaren 42. edizioa. Aur-tengo itzuliak 20 talde eta 140korrikalari gazte elkartuko ditu. Bi-dasoa-Txingudi osatzen duten Irun,Hondarribia eta Hendaia hiriak ze-harkatzeaz gain, Orioko herriak eresentituko ditu txirrindularien taupa-dak. Nahiz eta krisi ekonomikoakantolakuntzan eragina izan, Esta-tuko itzuli garrantzitsuenetariko batizaten jarraitzen du.

Antolaketa lan zaila

1998an hartu zuen itzuliaren zuzendaritza Antton Men-diak. “Oso lan nekagarria da, baina, aldi berean, oso abe-rasgarria. Txirrindulari eta zuzendari tekniko ugari ezagutueta lagun ugari egiten dituzu”. Aurrekontuaren %25ekomurrizketarekin lan egitea ez da batere erraza; hala ere,urtero euren onena ematen dute Anttonek eta gainon-tzeko antolatzaileek. Etorkizunari begira, egungo kideeiezinbestekoa iruditzen zaie belaunaldi-txandakatze batgertatzea. “Gazteen indarra eta gogoak ezinbestekoak diraBidasoa Itzuliak arrakastaren bidetik jarraitzeko”.

1.- Santiago Ramírez 2013ko Bidasoa Itzuliko etapa batean,taldekideak atzean dituela. 2.- Mario González, 2013ko Bida-soa Itzuliko txapelduna helmugara iristen. 3.- Martin Lestido(3.a), Mario González (1.a) eta Santiago Ramírez (2.a) 2013ko itzuliaren podiumeko kideak.

Page 10: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

10

Eguzkitza HH

H a u r r e n l e i h o a

Page 11: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

11

Haserreak, emozio guztiek bezala ingurunera ego-kitzeko funtzioa izateaz gain, bere funtzio propioaere badu. Gure gizarte arauetan ez dago ongi ikusiahaserretzea, baina beharrezkoa dugu, zapalketariaurre eginarazten baitigu. Besteen ekintza minga-rriei muga bat ipini eta gure burua defendatzen la-guntzen digu.Denok haserretzen gara guretzat garrantzitsua denzerbaitengatik minduta edo irainduta sentitzen ga-renean, edo gure helburua oztopatuta dagoela sen-titzen dugunean. Eta eskerrak haserretzen garen!!Eman dezagun gure zuzendariak soldata erdira jai-tsiko digula esaten digula. Zer izango litzake hase-rretuko ez bagina? Ez genuke ezer egingo, etaezingo genuke gizarte honetan biziraun. Haserre-tzen garenean aurrean dugun eragozpena apur-tzeko energia handia bildu behar dugu, eta haserreaegoera horri aurre egiteko erabili. Gizartean eta zenbait pertsonaren balioen arteanhaserretzea gaizki dagoela sustatzen da. Ona iza-tea eta haserretzea bat ez datozelako ustea dago.Ona izatea oso balio egokia da pertsonaren gara-pen sozioafektiborako, denok maite ditugu onakdiren pertsonak eta on sentitzeak bizipoza dakar-kigu, baina tuntunak izan gabe. Ona izatea eta gureburua defendatzea ez dira kontrakoak, bi balio ho-riek pertsonaren garapen orekatua dakarte. Beraz,ez diezaiegun gure buruari eta gure haurrei ez ha-serretzeko esan. Haserretzea, emozioa den hei-nean, ekidingaitza da, eta gainera gure buruadefendatzea oso garrantzitsua da. Dena dela, haserretzean ezin dugu zernahi egin,erregulatu behar dugu, gure eta besteen ongizate-rako. Haserrea modu positiboan eta asertiboki bide-ratzea bizitza osoko ikasketa da, eta faktore askokontuan hartu behar badira ere, haur eta gazteen-tzat funtsezkoa da ondoko helduak nola jaso eta bi-deratzen dituen bere haserrealdiak, haserreaerregulatzen ikasteko.Orduan, zer egin? Azter ditzagun bi eredu:BEHATZ ERAKUSLEAZ, EDO KULPABILIZA-ZIOAREN EREDUA ERABILTZEN DUGUNEAN

• Haurrak edo gazteak zer sentitzen duenedo sentimendu horrekin zer egingo duen azaltzenhastean, epaitu egiten dugu: “Hori esatea ez dagoongi!!!”, “ez da hainbesterako…”, “beno, utzi pasa-tzen…” edo “zergatik ez diozu zuk berdina egin?”

• Geure beldurrak haren haserrearekin na-hasten ditugu. Haurrak sentimenduak azaltzeangaizto edo gaizki jokatuko duen beldurra pizten da.Zer pentsatuko du jendeak? Eta gaizki jokatzenbadu?

• Maiz zer egin beharko lukeen esatendiogu, eta ez diogu barrenak husten uzten. Helduokbadakigu zer den zuzena eta gurea azaltzen dugu. Baina, benetan da baliagarria eredu hau? Nola sen-titzen gara haserre gaudenean eta epaitzen gaituz-tenean, edo garrantzirik ematen ez diotenean? Ezal du horrek gure haserrea areagotzen?ESKUAK ZABALIK, EDO HAURRAREN EMO-ZIOAK ERREGULATZEN ERAKUSTEN DUENEREDUAN:

• Haur edo gaztea epaiketa moralik gabeentzuten saiatzen gara. Isil-isil eta adi-adi entzun,barnean sentitzen duena askatzen hasi eta bere ha-serrea erregulatzen hasten den arte.

• Sentimendua onartu eta hitzetan ipintzen

lagundu: “Bada, bai haserre zaudela”, “ohartzennaiz ez zaizula gustatu esan dizutena”

• Barrenak hustu direnean, zer egin deza-keen galde dezakegu, egoerak hala eskatzen badu:“jope, eta zer egin dezakezu?”

• Haur edo gazteak bideak aurkitu ondoren,gureak eskaini: “nola sentitu zaren esan diezaio-kezu”, “berriro horrelakorik ez egiteko azaldu irmo”.

• ENPATIA landu eta beste ikuspuntua ikus-ten lagundu: “badakit izugarri mindu zaituela, bainapentsa dezakezu zergatik jokatu duen horrela”Hauek helduok gure haurren erregulazio emoziona-lean laguntzeko erreferentziak dira. Normala dagure eredua kulpabilizazioan egotea, gizarteareneraginez, baina gure esku dago konturatzea eta ho-betzea. Ekinez eta eginez goaz aurrera, ikasten,aberasten eta haserreak jazoz eta biziz, ingurunepositiboaz gozatzen.

MAPI URRESTI ORTIZku t tun . ku t tun@gmai l .com

G u r a s o e n t z a t

Lehen atala

Haserretzea baliagarria ote?

Page 12: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

Gero eta maizagotopatzen ditugumezuen kateaksare sozialetan,batik bat Face-booken. Mezuenkatetzat ditugupremiazkoak di-ruditen dei ho-riek, ustezhondamendiren

bat saihestearren lagunekin partekatzeko eskatzen dizutenhorietakoak.Oro har, alarma pizten duten dei horiek birus informati-koei, pribatutasun arazoei, politikari, osasunari buruz di-hardute, eta, gero eta gehiagotan, gaizkile arriskutsueiburuz.

Gehienak modu konpultsiboan hedatzen dira, edukia ia ira-kurri gabe ere, lagunen bati mesede egiten zaiolakoan edo.Izan ere, Facebookeko trafikoa, hein handi batean, halakoargitalpenek osatzen dute gaur egun.Dena den, xeheago irakurriz gero, edo Googlen bilaketasoil bat eginez gero, berehala egiazta daiteke kateak daka-rren informazioa faltsua edo zaharkitua izan ohi dela.

Hona hemen klasiko bihurtutako adibide batzuk:

• Txakurtxoak sakrifikatu egingo dituzte, txakurtegia ixteardagoelako. 2004ko albistea: honez gero, auskalo non dau-den txakurrak eta noraino dagoen aspertua telefono zen-bakia eman zuen pertsona.• Bortxatzaile/hiltzaile/lapur bat dabil herri baten inguruaneta, bertatik urrunarazi nahian, haren argazkia gehitzen da.Ia beti argazkia gaiarekin zerikusirik batere ez duen norbai-tena da, txantxetan edo mendeku gisa txertatu baita.• Gaixo zenbait (gehienetan umeak) larri daude eta osogutxi aurkitzen den AB motako odol transfusioa behardute. Kontu hau 2005az geroztik dabil bueltaka, eta ez dadesagertu; alderantziz, berrikitan Whatsapp aldera iraganda.• Zure Facebook kontua egituratzeko eginbide ezin bihu-rriagoak edota zure kontuan jartzeko mezu arranditsuak,argazki pertsonalak lapur ez diezazkizuten, espia ez zaitza-ten, eta abar. Halakoetarako, gomendatzen dizut jasotakomezuei paso egitea eta zuzenean jotzea zure kontuarenKonfigurazioa>Pribatutasuna sailera, hango azalpenen me-nuetan agertzen den informazioa askoz eragingarriagoaizango zaizu eta. Bestetik, zure kontuan zernahi jartzen du-zula ere, ireki orduko onartu dituzu Facebooken lege-bal-dintzak eta, beraz, nekez aldatu ahal izango dituzu.

pablo moratinosMarketing online-aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

12 gazteaMezuen kateak FacebookenEl Pilar BHI

Page 13: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

13gaztea

GazteARTEan,sormenez beteriko

egitaraua

2014ko Gazteartean programa abian da jada. Irungo Udalaren eki-

menez hainbat jarduerak irundako eskaintza osatu da, guztiak ere

gazteen sormena, irudimena eta espiritu kritikoa bultzatzeko eus-

karri eta formatu anitzen bitartez.

LAburmETrAiAk ETA bidEo-ArT.18-25 urte bitartekoei zuzendutako tailerparte-hartzaile eta izaera profesionalekoaizango da. Irailean zehar bost saio buru-tuko dira. Bideo Gaztea Lehiaketara aur-kezteko bideoak grabatuko dira.

ESku-HArTZEAk kuNSTHALekin.Ikasleek proiektuak burutzea izan dezatenbermatuko da, lan munduratzeko la-guntza gisa.

GoAZEN pArkErA.Proposamen honen barruan zuzenekoekitaldi musikalak eta bestelako jarduerakeskainiko dira hiriko zenbait parketan.Guztira hiru saio, ekainean, uztailean etairailean. Gazteak euren lagunekin joateko,zizka-mizkak hartzeko eta, batez ere, ongi

pasatzeko jarduera.

modA, diSEiNuA ETA birZikLApENA.18-25 urte bitartekoei zuendutako jar-duera. Disegnarte-Wearables-Arte tailerparte-hartzailea da, janzkeraren estetika-ren eta plastikaren azterketa esperimen-talaren bitartez sortzailearen adierazpenabilatzen duena. Proiektua maiatzean etaekainean burutuko da Martindozenean,sei egunetan zehar. Emaitza pasarela for-matuan erakutsiko da. Emaus Fundazioaren lankidetzaz gauza-tuko da.

GrAFFiTi.Arte honen inguruko teknika landuko dauztailean zehar egingo diren zenbait saio-tan. Azken lana hormirudi baten proiek-

tua egitean datza.

Hiri kiroLASkate&Scoot jardunaldiaren ildotik gaz-teen artean kirola sustatu nahi da. Dato-zen hilabeteetan kirol mota haueninguruko ekintzak burutuko dira, hainbatformatutan: Long Board, Parkour, StreetBasket/Futbola...

SpECiAL dAYIrailaren bukaeran gazteen sormena pro-tagonista izango duen jardunaldia antola-tuko da. Jarduera anitz gozagai: Street art,tailerrak, erakustaldiak, break...

iruNbrEAkAbenduan Amaia KZ jada erreferentzia bi-lakatu den lehiaketa honen 9. edizioa

izango da. Ehun parte-hartzaile inguru bil-duko dira eta epaimahaikide lanetan BBoyeta BBgirl ospetsuak arituko dira.

E-26-JEkainaren 26an Gazteria Arloko zerbitzuekkalean erakutsiko dute euren jarduera:tailerrak, ikuskizunak...

FormAkuNTZA +Enplegagarritasuna xede duten jarduerak,formatu trinkoan (bi orduko bizpahirusaio). Irizpide hauei jarraiki urtean zeharbi edo hiru eskaintza-multzo zabaldukodira Bidasoa Bizirikekin lankidetzan. Lanardatzak: autoenplegua. sormena, lan-bide berriak eta mugikortasuna. Informazioa zabalago:gaztear tean. i r un .o rg

Page 14: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

g a z t e i n f o r414

- SOROSLE ETA SOROSPENIKASTAROA. Noiz: Maiatzaren 5etik 23ra. Antolatzailea: DYA Gipuzkoa.- URETAKO SOROSPEN IKASTA-ROA DONOSTIAN.Noiz: Maiatzaren 10etikekainaren 1era.

Antolatzailea:DYA Gipuzkoa.- SOROSPEN IKASTAROAIRUNEN.Antolatzailea:Gurutze Gorria.Datak:Maiatzaren 5etik 20ra.Ordutegia: 18:00etatik21:20ra, astelehenetik ostiralera.Prezioa: 110 €Informazioa: 943 62.11.62edo 647 371 525.- ZERAMIKA ETA PINTURA ETAMARRAZKI IKASTAROAK.Irungo Udalak maiatzaren5ean epea irekiko du udanantolatzen dituen ikastaroe-tan izena emateko. Egutegia:Uztailaren 2tik 30era. Zeramika: 120,39 € Pintura eta marrazkia:84,21 €

- IRUNGO HERRI BAZKARIRAKOKANTU LEHIAKETA.Anima zaitez eta aurkeztuzurea maiatzaren 14a bainolehen.

Hilaren 16tik botoa emanahalko da www. i r un .o rghelbidean. - BILBAO HIRIA 26 POP-ROcKLEHIAKETA. Hiru kategoria: Pop-Rock,Metal eta Elektronika &Beste Joera batzuk. Sariak: 20.000 € baino ge-

hiago eskudirutan, kontzer-tuak Bilbon (Aste Nagusianeta Bilborock aretoan) baieta beste jaialdi batzuetanere; musika-tresnak irabaz-leentzat, eta abar. Epea: Apirilaren 1etik maia-tzaren 15era, web honetan:www.b i lbao.net /b i lbo rock

- REcAccIONA. GAZTEOK EN-

PLEGU DUINA! izeneko lehia-keta deitu du EuskadikoGazteriaren Kontseiluak.Izena eman nahi duzu? Gu-txienez bi pertsonak osatu-tako taldea era ezazu,gehienez 4 minutuko bideoaegin eta bidal iezaguzu!!Gaia: Gazteen lan-prekarie-tatea eta hari aurre egitekoproposamenak. Sari nagusia: 1.000 €!Epea: Maiatzak 30.www.egk .o rg

- GRAffITI ETA XAKE LEHIAKE-TAK. Irungo ErrepublikarrenElkarteak antolatuta. Noiz: Maiatzaren 17an16:00etatik aurrera.Non: Santiagoko pilotale-kuan.Arratsaldean zehar, LiteraturErakustaldia hainbat argita-letxeren eskutik.Informazioa: www.asoc ia-c ion repub l icana i ru -nesa.o rg Tel.: 669 075 423

Ikastaroak Lehiaketak

Ikastaroak Irunen

MAIATZAREN 15ETIK 26RAGizarte-sareak9:00etatik 11:00etaraDoakoa, euskaraz. 16 or-dukoa. Irungo KZGuneanegingo da.

MAIATZAREN 20TIK 23RAIrudi digitalen tratamendua18:00etatik 20:00etaraDoakoa. Gaztelaniaz. 8 or-dukoa. Irungo KZGuneanegingo da.

MAIATZAREN 26TIK 30ERAInternet NagusiwebAstelehenetik ostiralera,16:00etatik 18:00etara.Doakoa. Euskaraz. Hamarordu. Irungo KZGuneanegingo da.

EKAINAREN 2TIK 16RA.Elikagaien manipulazioa

Astelehenetan, 15:30etik19:00etara.Enplegurako prestakuntzaikastaroa, 10 ordukoa,HOBETUZek lagundutaeta langileei zein langabe-tuei zuzendua.

HARREMANAK

- 943 633160 - e lespaz io@bida-

soa-act i va.com

Irungo Udalak gazteentzakoudako jardueren zerrenda argita-ratu du.PARTE HARTU eta GOZATU!!! - Udaleku Irekiak (ordu batzuk) - Udako Udalekuak- Kirol Ekintzak- Ikastaroak- Hizkuntzak atzerrian- Auzolandegiak

Udako jarduerak Irunen

Page 15: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren

Apirilaren 29tik maia-tzaren 11raErakusketaLaboral KutxanMargolan erakusketa, SusanaFerreiraren pintura akademiakoikasleen eskutik.

Maiatzaren 3tik 11raErakusketaAmaia KZnSan Martzial jaietako kartel le-hiaketara aurkeztu diren lanenerakusketa. Jaiak iragarriko dituen kartelaaukeratzeko bozketan parteahal izango da. Baldintzak: Irunen erroldatuta egoea. - Interneten bidez:www. i r un .o rg

- Zuzenean: Amaia KZ (LopezBecerra kaletik sartuta) astear-tetik larunbatera 18:00-21:00 /Igandeetan 11:30-13.30 (aste-lehenean itxita)

Maiatzaren 4anKontzertua Oiasso Museoan12:00etan, Hondarribiko Gita-

rra Nazioarteko Jaialdiaren ba-rruan, txirula eta gitarraemanaldia. Sarrera, doan.

Maiatzaren 7anMusika entzunaldiaAmaia KZn19:00etan, Luis Marianorenmusika entzungai. Doako sa-rrera.

Maiatzaren 8anZinemaAmaia KZn20:00etan, Luis Marianoren LaBella de Cádiz filma. Doako sa-rrera.

Maiatzaren 9anTailerraKabigorrin19:30etan, espesio tailerra Mi-guel Castroren eskutik.

Maiatzaren 10eanDantza jaialdia Amaia KZ19:00etan, Eraiki Dantza Talde-aren jaialdia. Sarrerak: 4,10 €.Kutxabanken, Internet bidezeskuragarri.

Maiatzaren 10eanSagardo EgunaSantiagoko frontoian18:00etatik aurrera, TaupadakGKEk antolatuta.

Maiatzaren 11nTxangoaGuadalupera9:00etan San Juan Harria pla-zatik abiatuko da haur eta hel-duei zuzendutako txangoa.Guadalupen hamaiketakoaegin ondoren, haurrei diplomabana emango zaie. Antolatzailea: Irun-BidasokoDone Jakue Elkartea.

Maiatzaren 11nMendi lasterketa9:00etan, Erlaitz-Aiako Harriamendi lasterketa, Erlaitz MendiElkarteak antolatuta.

Maiatzaren 14anBazkariaErlaitz elkarteanJACOBI-Irun-Bidasoko DoneJakue Elkarteak anaitasun baz-karia antolatu du. Izen-emateak: 943 624185.

Uztailaren 4ra arte

ErakusketaIrun FactorynEguraldi ona bizitzan / Buentiempo, buen tiempo en la vidaerakusketa, Zuhar Irureta-goiena artista zarauztarrareneskutik. Reich psikoanalistak egindakoenergiari buruzko ikerketetanoinarritutako instalazioak.Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00.

Maiatzaren 2tik 31raErakusketaAtrezzonJulen Rajado Grajalen erretra-tuak (Geltoki kalea, 13).

a i s i aa 15

JARDUERAK EUSKARAZ GORDAILUNHITZALDIAREN GAIA: San Telmo Museoaren bilduma

NOIZ: Maiatzaren 10ean

ORDUA: 12:00etan

JARDUERA: ibilbide interaktiboa eta familia tai-lerra: “Museoetako bildumek sortutako loturak”

NOIZ: Maiatzaren 17an

ORDUA: 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gaztela-niaz.

Izena eman behar: 943 113350 (goizez) edo gorda i l uaprogramaz [email protected]

IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia, kan-pora, orientazioa E/M, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela, kan-pora. Prezioa negoziatu daiteke

IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua,kanpora, orientazioa ekialdea/mendebaldea. Eguzkitsua.

IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua, kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

Prezioa: 1000 €Prezioa: 135.000 €

(22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

(25.956.216 pta)

Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela sukalde amerika-rra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa, kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

IRUN Erref: 03878106 m² bi solairutan, 5 logela (2bikoitz, 3 bakun), egongela, su-kalde lorategira irteeraduna,bainugela, gasoleozko berogai-lua, eguzkitsua. Aparkalekuakanpoan 3 autorentzat, arrapa-laduna. Sotoa eta txokoa.

IRUN Erref: 04161160 m², 5 logela (3 bikoitz, 2bakun), 3 bainugela, egongela,sukaldea, terraza, lorategia, ga-sezko berogailua, beira bikunak,gasa, tximinia, lau orientazio,eguzkitsua. Garaje itxia. 2002aneraikitakoa.

HENDAIA Erref: 03972105 m². 5 logela (3 bikoitz, 2bakun), bainugela 1, komuna, 21m²ko egongela, sukaldea, 2 bal-koi, 28 m²ko terraza eta lorategia,berogailu elektrikoa, tximinia. Ur-banizazioan: igerilekua, tenisa,frontoia, elkartea eta lorategiak.

HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa, kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

Prezioa: 350.000 €(58.235.100 pta)

Prezioa: 430.000 €(71.545.980 pta)

Prezioa: 240.000,00 €(39.932.640 pta)

Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)

Page 16: Irunero · emaitza hau baita, bere hitzetan, proiektua - ren helburua: alegia, testua ahalik eta modu fidagarrienean eta publiko albait zabalena - renganaino helaraztea. Ikerlanaren