Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean...

20
ELGOIBAR - 1061. zenb. XXV urtea - 2018-01-19 Erretiratuta, adinekoekin boluntario Joserra Ezenarro

Transcript of Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean...

Page 1: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

ELGOIBAR- 1

061.

zen

b. X

XV urtea

- 20

18-0

1-19

Erretiratuta, adinekoekin boluntarioJoserra Ezenarro

1061 azala:Maquetación 1 18/01/18 10:39 Página 1

Page 2: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

MEkanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

ELENAileapaindegia

Depilazio Elektrikoa

San Frantzisko 49 -1 Tel: 943 741 189

1061 azala:Maquetación 1 18/01/18 10:39 Página 2

Page 3: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

BARRENek, testuak ez ezik urte hauetanguztietan ondo zaindu behar izan dupublizitatea ere, hau baita finantza-

biderik garrantzitsuenetarikoa. Horregatikbabestu eta mimatu egin behar da. Publi-zitatearekin ez ezik urtetan publizitatea gu-rean jarri dutenekin hori egiten saiatu izangara. Baita herriko denda, enpresa, ikas-tetxe… beraien publizitatea gurean jar-tzeko ipini duten interes eta gogoarekinere.Hasieratik gurean txoko bat hartu du-

tenak badaude eta urtez urte gure deiariezezkorik eman gabe 25 urte gurekinematera iritsi direnak eta tokia eskatzeraetortzen direnak ere. 30 urte bete zituenAramburu bitxidendak BARRENen lehenengozenbakian publizitatea jarri zuenean etajoan zen asteko zenbakian ere ikusi ahalizan genuen denda beraren iragarkia ere. Orduan propagandarikegiteko biderik ez zutenez, eta BARREN hasi zenez, Gabonetanzozketatzen zituzten urrezko erlojuen zenbaki irabazlearen berriemateko baliatzen hasi ziren. “Nori tokatu zitzaion jakitea jendeariinteresatzen zitzaion eta baita guri ere horren berri ematea, beraz,oso ongi etorri zitzaigun, aldizkaria etxe guztietara iristen baitzen.Orduan zozketa egiten zenean, esaterako, jendeak berriz etorribehar izaten zuen zenbakia jakitera. Ordutik, ordea, BARRENenbegiratuta izan dute aukera, eta hori esaten diegu, hain zuzenere bezeroei: BARRENen begiratu”. Zozketa izan da AramburukoekBARRENen publizitatea jartzeko arrazoi nagusia eta zozketara jendeasko joan arren kazetariok ere, Kabalgatan argazkiak atera etaberandu izan bada ere, urtero egon gara han, orain, poltsikokotelefonoek horrelako gauzak ere erraztu egiten dituzte baina. Herriarekiko gertutasunak ez ezik langileak eta astekariaren

bueltakoak ezagunak izateak konfiantza eman ziela ere esan di-gute. “Hasiera izanik ez genekien Elgoibarko aldizkaria zerizango zen ere, beste garai batzuk ziren, baina BARRENen zihar-dutenak zirenak zirela jakinda bagenekien zerbait ona izangozela eta aurrera egin genuen”.Aramburu dendakoek orain publizitatea BARRENen baino ez

dute egiten ahal duten guztietan. Gabonetakoaz gain, ezkontze-tako gehigarrian eta San Bartolome jaietako zenbakian eta tar-tean beste publizitate bereziren bat baldin badago-edo(Txankakuakoa, esaterako). “Noizbait Diario Vasco-n edo Arrate

Irratia-n ere egin izan dugu, baina BARRENen beti eta besteetankentzen joan gara, nahiz eta eskaintza egitera etortzen zaizkigun.Denda txikien etorkizuna beltza da eta egiten dugun apurra he-rrian egitea hobe”.Beraien denda txikietatik herriko beste denda txiki batzuek ja-

rritako publizitateari ere erreparatzen diote BARRENeko orrialdeeta-tik, “beste dendetakoei ere begiratzen diegu eta besteak bestejakiten dugu batean edo bestean merkealdiak, aukerak… baldinbadaude”.Baina publizitateak ez ezik merkatarietan BARRENen gainon-

tzeko atalek ere badute beren tokia. Aramburun bertan esan di-gute, “noizbait BARREN dendan edo etxean uzten ez badigutefaltan sumatzen dugu eta jakinarazteko deitzen dugu. BARREN faltabada zerbait falta da”.Letra eta irudien kalitatez, testuak txukun, koloreak deigarri…

Merkatariek ikusiz gero, iragarkiak egoki atera direla hurrengoanere jarriko dituzte eta ez euskarazko aldizkaria delako soilik, he-rrian, itxuraz eta jendearengan eragina izanez funtzionatu duelakobaizik. Aramburukoak harritu dira lehen zenbaki hartako irudi ga-beko iragarki zuri-beltz hartatik oraingo koloretako deigarrira egonden jauzia ikusita. “Ea hurrengo urteurren batean hasieran bezalaegiteko moduan gauden, 60.ean, esaterako”, esan digute Aram-burukoek, eta ea ba hala den orain arte bezala elkarrekin lan egi-teko moduan izan gaitezela.

3

Publizitatea, BARRENetik herrirako atea

Nekane Iturbe eta Onintza Aranburu, bitxidendako azken eta lehen publizitatea agertu ziren aldizkariak eskutan dituztela.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 3

Page 4: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

IRITZIA

Kalebarren plaza, 2 - 20870 ELGOIBAR943 744 112

Publizitatea: 943 743 704 [email protected]

[email protected]

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragar-kiak lekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gainhartzen Iritzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazita-koen erantzukizunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZE-TARIAK Ainhoa Andonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia, IratiAgirreazaldegi HIZKUNTZA ARDURADUNA Ainara Argoitia PUBLI-ZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKOARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA Aitor Lauzirika ADMINISTRARIAKAmaia Arrizabalaga, Nerea Osoro KOLABORATZAILEAK IbonSerrano, Ana Alberdi, Eire Vila, Manu Sanchez, Unai Villena,Iosu Juaristi, Ainhoa Lendinez, Iñigo Lamelas, Jose Luis Azpi-llaga, Julen Ansola, Edurne Izagirre, Alain Ulazia, PaulaHeras, Enetz Ezenarro, Jesus Jimenez, Mikel Artola, IñakiOdriozola, Ander Soraluze, Arantza Etxeberria, Irati Agirrea-zaldegi, Jone Olaizola INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA4.885 ale LEGE GORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

(Hezkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

BABESLEA:

Duela pare bat hilabete telebis-tako kate espainol batean be-rriak ikusten ari nintzela

albistegiari amaiera emateko Berri Txa-rraken disko berria aipatu eta azken bi-deokliparen zati bat jarri zuten.Pantailari begira-begira geratu nintzenbelarriak euskarazko (infra)soinuez be-tetzen zitzaizkidan bitartean.Agian nire gauza izango da, baina

ez nituen talde hori eta kate hura lotzen.Euskal komunitate kulturalean Berri Txa-rrak bezalako talde batek zentroan dubere tokia, hau da, indarra du, jende as-korengana iristen da. Hala ere, espai-

niar komunitate kulturalean perife-rian kokatzen da, ez du botererik.

Nola lotu, orduan, periferia hori eta te-lebista kate hegemoniko hura?

Euskal talde asko nazioarteko peri-ferian ezagun bihurtu badira ere,esango nuke oraindik ere arraroa egi-ten zaigula, edo behintzat egiten zai-dala, gure musikariek Australiako,Japoniako edo Mexikoko lurrak zapal-tzea, eta baita kate pribatuek segundobatzuk eskaintzea ere. Euskaraz ari di-

relako agian, gureegi sentitzen ditugu-lako agian.Iruditzen zait konplexu bat dugula

horrekin, euskaraz ari direnez, eurenmusikaren kalitatea maila internaziona-lean baloratzea ezinezkoa-edo delauste dugula. Euskaraz abesten badutegure zentroan egoteko soilik egiten du-tela dirudi, eta gainontzeko komunitatekulturaletara iristeko (zer esanik ezhaien zentrora) gaztelaniaz, edo arehobe, ingelesez egin behar dutela.Behin norbaitek esan zuen Beatles

taldekoek ez zutela ingelesez abestenjende gehiagorengana hurbiltzeko,euren hizkuntza zelako baizik. BerriTxarrakek ere gauza bera egiten du,baina, noski, ez da berdina, ezta?Agian bada garaia guk ere geure hiz-kuntza gaztelania eta ingelesa bezainbaliozkoa dela sinesten hasteko.

Zentrotik periferiara eta periferiatik zentrora

ANE ASTIAZARAN

“Euskal komunitate kulturalean Berri Txarrak

bezalako talde batek zentroan du tokia,

hau da, indarra du”

Itzultzailea

4

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 4

Page 5: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

ARGAZKITAN 5

75 urte eta sasoi beteanEuripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoenlasterketa nagusian, 3.000 metro oztopoetako proban txapeldun olinpikoa den Ruth Jebetek(Bahreim, 1996) Elgoibarko krosa bere palmaresera kosta ahala kosta gaineratu nahi zuelaerakutsi zuen 2015eko Munduko Kros Txapelketako irabazle Agnes Tiropekin (Kenia, 1995)izan zuen lehian. Gizonezkoetan faboritoen artean gazteenak ziren bi atletek, Baregak eta Ki-plimok, lehia polita eskaini zuten eta Selemon Barega (Etiopia, 2000) gailendu zen esprintean.Mintxeta Atletismo Taldeak eskerrak eman dizkie euren laguntza eskaini duten erakunde etaenpresa guztiei. Antolatzaileen berbetan, haien eskuzabaltasunari esker, "berebiziko arrakasta"izan du aurtengo krosak. "Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Elgoibarko herriari; aldebatetik, ekitaldi hori antolatzerako orduan emandako laguntzagatik, eta bestetik, gure herrirakrosean parte hartzeko asmotan etorri ziren atleta guztiei egindako harrera bero eta adei-tsuagatik. Leku guztietatik zorionak eman dizkigute eta hau Elgoibar osoarekin partekatu nahidugu", adierazi dute. Elgoibarko herriaren izena, aste betez, mundu osoko kirolaren miran egondela nabarmendu dute, hedabideak Elgoibarren zer gertatzen ari zen adi egon direla-eta. Edizioberezia eta polita izan dela gaineratu dute. "Eskerrik beroenak luzatu nahi diezkiegu, 75. ur-teurreneko batzordea osatu duten pertsona guztiei, beraiek gabe ezin izango genukeelako ur-teurren hau behar den bezala ospatu. Eskerrik asko baita ere, komunikabideei, ikusleei etabereziki laguntzen egon diren dozenaka boluntarioei, handiak zarete!". Datorren urtean ere,aurtengoa bezain ona edo hobea izan dadin lanean jarraituko dutela hitz eman dute.

Argazki guztiak ikusteko: www.barren.eus

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 5

Page 6: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

ARGAZKITAN6

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 6

Page 7: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 7

Page 8: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

MOTZIAN8

Pentsioen %0,25eko igoera dela-eta protesta egin zuten dozenaka herritarrek Mercadonak Lerun Txikin

supermerkatua irekiko duurte amaieran

Mercadona saltoki kateak denda be-rria irekiko du urte amaieran Lerun Txikin.Orain egiten ari diren lanekin 1.500metro koadroko salmenta gunea eraikikodute eta Mercadonaren denda efiziente-aren ezaugarrien araberakoa izangoda. Janari, edari, garbiketa eta anima-lientzako jatekoen guneak egongo dirabertan. 40 langile arituko dira eta kon-tratatzerako orduan kontuan hartuko dutebesteak beste herrikoak edo gertukoakizatea.

Sahararako janari bilketahilaren bukaerara arte

Saharar Ilargi Gorria, Fronte Polisa-rioa eta Otsailak 27 Koordinakundearendeiari erantzunez urtero bezala elika-gaien bilketa kanpaina jarri dute abian.Elgoibarko eta Mendaroko boluntarioek,herriko supermerkatuen laguntzarekin, ur-tarrilaren bukaerara bitartean jasoko di-tuzte elikagaiak Elgoibarren BM etaEroski supermerkatuetan eta MendaronCoviranen eta Puxikan. Jasoko dituztenproduktuak honakoak dira: arroza,pasta, lekaleak, azukrea, hegaluze etasardina latak, olioa eta konpresak. Bei-rarik gabeko poteak lehenetsiko dituzte.

Tripontzia zozketako saria09550 zenbakiarentzat

Gure Esku Dago egitasmoak etaKontseiluak Tripontzia Urteberriko Sariazozketako zenbaki irabazlea jakinarazidu. 60.000 euroko sari nagusia Zube-roa serieko 09550 zenbakiarentzatizan da eta gainontzeko serieetako ba-koitzari 6.000na euro jasoko ditu. Txar-telak Urduñan (Bizkaia) saldu dira.

Aurtengo pentsioen %0,25eko igoeraren harira protestatzeko elkarretara-tzea egin zuten martitzenean Kalegoen plazan dozenaka lagunek. Igoerahori “faltsua” dela salatu zuten eta pentsio duinak eskatu.

Pentsioak batez beste %0,25 igota, hileko 2,3 euro gehiago jasoko dituztepentsiodunek -32,2 euro gehiago urtean-. Gipuzkoako pentsiodunen elkarteaksalatu duenez, igoera horrek ez du eragin zuzenik pentsiodunengan, egunerokontsumitzen diren oinarrizko produktuak gehiago igo direlako. Ondorioz, 0,25hori euro bat bihurtzen da gehienentzat. Espainiako Gobernuak bosgarren urtezjarraian igo ditu pentsioak %0,25, eta hala, soldatak “izoztuta” izan dituztelasalatu du Duintasuna elkarteak. "Gero eta gehiago dira pobrezian bizi diren erre-tiratuak. Gaur egun, oso gutxi dira 1.000 eurotik gora jasotzen dutenak, eta el-kartetik gutxienez 1.000 euroko pentsioak eskatzen ditugu, hori baita familiabatek bizitzeko behar duena”.Plazan elkartu zirenek ere haserrea adierazi zuten: "Aurpegira barre egitea

da %0,25eko igoera", esan zuen emakume batek. "Horrenbeste korrupzio kasudauden herrialde batean (Espainia) pentsioetara eta osasunera horren diru gutxibideratzea lotsagarria da", gaineratu zuen beste batek.

Gurutze Gorriak 77 familiatan banatu ditu jostailuak

Elgoibarko Gurutze Gorriak jostailu bilketa kanpaina egin zuen Eguberrietan.Kanpainari esker, laguntza beharrean dauden Elgoibarko eta Soraluzeko 77 fa-miliatako 160 umek jaso dituzte jostailuak. Berriak izan dira batu eta banatu di-tuzten jostailu guztiak eta Gurutze Gorriak lagundu duten herritarrak, dendak etaenpresak eskertu nahi izan ditu. “Bereziki, Danobat, Etxetar, Besa eta Ojmar en-presak nabarmendu nahi ditugu jostailuak erosteko eman diguten diruagatik. Osopozik gaude herritarrek eta enpresek eskaini diguten arreta eta erakutsi duten es-kuzabaltasunarekin, eta, batez ere, jostailuak jaso dituzten haurren irribarreakeman digu bizipoza”.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 8

Page 9: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

MOTZIAN 9

Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida Osasun gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

Osa

sun

gida

San Anton egunez jai kutsu pixka bat laga zioten herriari hainbat ekitaldik

San Anton Eguna eguaztenean izanik eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, egonzen jai kutsua eman nahi izan zion herritarrik. Goizeko jai soinudun kanpaien meza-tarako deiari erantzun zion hainbatek eta jai berezia izanik mezatan San Bartolome

Parrokiako abesbatzaren kantuez gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.Etxeko txikienek beste modu batera gozatu ahal izan zuten jai eguna. Plazan zein Ikas-

tolako frontoian puzgarriak ipini zituzten eta goizez zein arratsaldez saltoka, txirristaran be-hera eta makinetan jolasean ibili ziren. Musika gustuko dutenek, berriz, Maria Sedano abeslariaren eta Mariano Mangas gitarra

jolearen doinuak entzun zituzten Herriko Antzokian. Entzule gutxi izan arren, han zirenekmusikarien maila ona estimatu zuten, kantu ezagun bat edo beste ere eskaini zuten, gainera.Arratsaldean, erraldoi, buruhandi eta zezenzikleten aurrean korrika ibili ziren neska-mutilakdultzaineroek lagunduta. Tamalez, ohi baino laburragoa izan zen kalejira, euria hasi zue-lako.Asteburuak oraindik ere izango du San Anton kutsurik beste esparru batzuetan bada ere.

Gaur, barixakua, 22:00etan hasita jokatuko dira Ikastolako frontoian XXVI. San Anton pilotatorneoko finalak. Promesa mailan Carregal-Artola bikotea U. Alberdi-Apezetxearen aurkaarituko dira eta seniorretan Atxotegi-Olaizola bikoak J. Alberdi-Aizpururen aurka jokatukodu. Zigilu erakusketak ere azken egunak izango ditu asteburuan eta zapatu eguerdian, gai-nera, opariak jasoko dituzte kolaboratzaileek.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 9

Page 10: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

w Orain dela gutxi hartu zenuen Nagusilaneko arduradun lanaElgoibarren. Nolatan hasi zinen?Aurreko arduraduna, Miguel Angel Tercero etorri zitzaidan ea

prest nengoen galdetuz. Ni aspaldi joaten naiz adinekoen egoi-tzara izebak han daudelako eta kontua pixka bat ezagututa ani-matu nintzen, zerbait egin beharra dago-eta. Hala ere, ez daboluntario lana adinekoekin egotea soilik, paperak eta bilerak ereegin behar dira. Hor zeudenek jarraitu nahi zuten Eguneko Zen-trora edo San Lazaro Egoitzara joaten edo irteerak egiten, bainahorrelako ardurarik hartu gabe.w Jendeak badauka Nagusilanen berri?Ez dut uste. Nagusilanen entzutea beharbada, baina bueltan

egon ezean ez dakite zein lan egiten dugun. Orain Jubilatuen el-kartearen bulegoetan elkartzen gara eta askorentzat, agian,hango atal bateko kideak gara. Urtarrilaren 27an, goizez, King-Kongen informazio mahaia jarriko dugu gure lanaren berri ema-teko eta jendea parte hartzera animatzeko.w Zein da Nagusilanen helburua?Gaur egun, zahartze demografikoak behar handiak ekarri

ditu. Jendea bakardadean dago, egoitzetan, eguneko zentroe-tan… Beste aldean gaude adinean aurrera joan arren hain zaha-rrak behintzat ez garenak eta haiei eskaintzeko gaitasunak etadenbora dauzkagunak. Elkar laguntzea da nolabait helburua. Be-raien hutsunea betetzeaz gain, guretzat ere ongi dago hori egi-teak besteak beste burua aktibo mantenduarazten digulako. w Zein motako laguntza ematen diezue?Protokoloak dauzkagu hitzartuta San Lazaro Egoitzakoekin eta

Eguneko Zentrokoekin eta haiek esandakoa egiten dugu; sekulaez hortatik bizi direnek egin beharko luketenik. Ordutxo batzutako

laguntza ematen diegu. Mahai jokoetan (dominoan, partxisean,musean…) aritzen gara; egoitzan barixakuetan bingoan eta ber-betan. Uda aldean kalera ateratzen ditugu paseatu eta zerbaithartzera. Mintxetara edo Idotorbera (San Pedro) auto berezi ba-tean eramaten dituzte eta han egiten diegu konpainia. Jaiotza me-kanikoa ikustera ere joaten gara. Egun berezietan ere lagun izatengaituzte: Inauterietan, San Bartolome jaietan… w Boluntarioek prestakuntza berezirik jasotzen duzue?Hasieran formazio txiki bat egiten da: ikusten edo entzuten ez

duen batengana nola zuzendu edo gurpildun aulkian dagoenanola mugitu jakiteko, adibidez. Adinean gora joan ahala (bolun-tario batzuk 80 urtetik gorakoak dira) zailena gurpildun aulkieibultza egitea da. Batez ere argitzen digute gure lana zein den,profesionalen lanean ez sartzeko.w Gaur egun zenbat boluntario zaudete Elgoibarren Nagusi-lanen?21 lagun eta gutxi garenez lan asko dago. Hiru joan dira

orain dela gutxi eta hiru berri sartu. Joan direnek (Miren Urkia,Mari Tere Iraegi eta Niko Osoro) utzi dute adinean gora doaze-lako eta urte asko eman dituztelako taldean; eta aste honetan,Nagusilanek omenaldia egin die. Gure asmoa da boluntarioenadina jaistea. 70 urtetik gorakoekin aritzen gara eta boluntarioak48 urtetik 85era bitartekoak gaude. Azken hilabeteotan urtebe-teko jaitsiera izan dugu 48 urteko jendea taldera sartuz. Batik bat

ELKARRIZKETA10

“Adinekoak pozikikusteak gu ere betetzen gaitu”

Joserra Ezenarrok orain dela zortzi urte hartu zuen erretiroa lanetik,baina bestelako lanetan jarraitzen du. Adina ez da horretarako oz-topo, izan ere, oraindik gazte sentitu eta beste batzuengana gazte-tasun horrekin iristeko asmoz Nagusilaneko boluntario eta Elgoibarkoarduradun da orain dela hiru hilabete-edo. Egitasmo horren berri emandigu jendea parte hartzera gonbidatuz.

- IRATI AGIRREAZALDEGI -

u JOSERRA EZENARRONAGUSILANEKO ELGOIBARKO ARDURADUNA

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 10

Page 11: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

ELKARRIZKETA 11

jende nagusia sartzen da denbora libregehiago duelako, baina gazteak sartzeko ezdago inolako arazorik, denetarik behardugu. Badirudi jendeak beldurra edo errepa-roa diola adinekoekin lan egiteari, behar-bada beren burua gazteago ikusi nahidutelako-edo. Esaten dute umeekin lanegingo luketela, baina ez pentsa errazagoadenik. Kostatzen zaio jendeari adinekoen-gana hurbiltzea, baina gerturatzen denapozik ibiltzen da gero. Besteak pozik ikusteakgu ere betetzen gaitu.w Adinekoekin elkartzea zuentzat ere laguntza dela esan duzu.Zergatik?Guri ere bizirik mantentzeko bidea irekitzen digulako. Orain-

dik gazte gaude, eta ezagutza aldetik, gaur egun, 60 urtetikgora dauzkagun asko ere prestatuta gaude. Orain dela gutxisartu den boluntario batek, adibidez, esan dit bere bizitzanhartu duen erabaki onenetariko bat izan dela Nagusilanen jar-dutea. Inorentzat inor ez izatea gaixotasun handienetarikoa dagaur egun eta horrek bultzatzen gaitu gu beraientzat ez ezikgure buruarentzat ere zerbait izatera. Adinekoengana tertuliarajoateko egunkariak irakurri eta herriko gauzak jakin beharradago, burua behintzat argi eduki.w Eguneko Zentrokoekin eta San Lazaro Egoitzakoekin aritzenzarete.Gehien bat bai. Norbait etxean bakarrik egonez gero, eta

sendagilearen kontsultara joateko laguntza behar badu ahal ba-dugu joaten gara edo adinekoren batek bandako kontzertura joannahi badu, esaterako. Badaude laguntza bereziak. Bestalde, Gi-zarte Mahaiaren ekintzetan ere hartzen dugu parte; adibidez,Arrozen jaian. Janari bilketan ere aritu gara.

w Adinekoek nola hartzen zaituztete?Beti ez gara jende berarekin egoten,

nahiz eta batzuetan ohiturak berdinenganaeramaten gaituzten. Eguneko zentroan, adibi-dez, gizonezko batzuei musean aritzea gus-tatzen zaie, beraz, dakitenak joan behar dirahaiengana. Oso ondo hartzen gaituzte, irriki-tan egoten dira gu beraiengana noiz joangoeta eskerrak ematen dizkigute. Askoren ere-mua logelako lehioa baino ez da eta gurekinelkartzeko beharra izaten dute, beraz, poztuegiten dira. Ni, esaterako, izebak bisitatzera

joaten naiz eta ezin izaten naiz irten gainontzekoak agurtu gabe.w Nagusilaneko boluntarioak denbora librean bestelako ekin-tza batzuetan ere arituko zarete, ezta?Bakoitzak, gutxi gorabehera, astean bi eta bost ordu bitartean

egiten ditugu Nagusilanekin. Baina zenbat eta gauza gehiagoeduki denbora gehiago ateratzen da. Badira batzuk 60 + egi-tasmoan daudenak, beste batzuk gimnasian, elizan laguntzen bes-teak… w San Lazaron eta Eguneko Zentroan egoten zarete. Aurreran-tzean beste nonbait egoteko asmorik baduzue?Nagusilanek ez du horren ardurarik, baina gu ere adinean

gora joan ahala eta nagusiekin ari garenez, erreparatzen dioguhorri. Egoitzetan bizi beharrean etxebizitzetan bizitzekoamodan dagoela dirudi eta kasu horretan gure laguntza etxeetanemango genuke. Bestalde, ea egoitza berria egiten duten.Proiektua hor dago eta taldean hitz egin izan dugu hortaz, baitaNagusilanen bitartez Diputaziora mezuak bidali ere, bainaerantzunik ez dugu jaso. Hala ere, uste dugu asmoa hortik bi-deratu behar dela. Gero eta urte gehiago bizi gara eta jendegehiagok dauka egoitza beharra.

“Adinekoengana tertuliara joatekoegunkaria irakurrieta herriko gauzakjakin behar dira,burua argi eduki”

‘Zilarrezko zenbakia’, bizitzen lagundu

Adinekoentzako telefono bidezko doaneko arreta zerbitzuada Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako Zilarrezko zen-bakia, horretarako bereziki prestatutako Nagusilaneko bolun-tarioek zuzenean erantzuten dutena.Astelehenetik barixakura bitartean 10:00etatik 13:00etara

eta 17:00etatik 19:00etara egoten dira Nagusilaneko bolun-tarioak 900 713 771 zenbakian.Zilarrezko zenbakira deitzen duen jendea oso pozik da-

goela esan du Joserra Ezenarrok. “Guk Egoitzako eta Egu-neko Zentroko protokoloen arabera egiten dugu lan, bainajende asko dago etxeetan bakarrik aspertu eta buruaribuelta asko ematen dizkiona. Beraz, zerbaiten beharraizan edo besterik gabe berbetarako gogoa badute dei de-zakete telefono horretara eta hitzez konpainia egiten diete.

Donostiako bulegotik erantzuten dute eta boluntario asko-dago han lanean”.Telefono honen helburua besteak beste hainbat adinekoek

bizi duten bakardade eta isolamendu egoerak hautsi edo arin-tzea da nolabaiteko ziurtasuna eskainiz. Izan ere, adinekoendeiak jasotzeaz gain, beraiek ere egiten dizkiete adineko per-tsonei deiak zuzeneko harremana sortuz eta zerbitzuen berriemanez. Gainera, telefono dei horien bidez jasotzen dituzteneskariak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara eta Osakidetzarabideratzen dituzte.Aurrez aurre jolasean zein berbetan batzuekin eta telefonoz

besteekin, adinekoekin ahalik eta gertuen egotea eta hauekpozik mantentzea da Nagusilaneko boluntarioek bilatzen du-tena.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 11

Page 12: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

KULTURA12

‘Go!azen’-en bi saio domekan ElgoibarrenEtxean amaituko du Jon Gurrutxagak

Keu Agirretxearekin ’Izanak’ bira

Jon Gurrutxagak eta Keu Agirretxeak gaur, barixakua, 20:30ean HerrikoAntzokian egingo duten kontzertuarekin amaituko dute Izanak bira. OnLine argitaratu zuten birari izena eman dion kantua eta hori izan da elka-

rrekin aritzeko aitzakia. Bira motzagoa -udara arte- izango zela pentsatu arrenprogramatzaileen deiei erantzunez eta biak batera gustura ari zirela luzatuegin zuten eta gaur arte iritsi dira. “Emaitzarekin oso gustura gaude. Aurrezelkarrekin kolaborazioak egin arren, hau izan da batera egin dugun lehenbira eta emaitza ikusita baliteke berriz ere zerbait egitea, baina orain etapaamaitu eta bakoitzak bere kontuetan jarduteko tartea hartuko dugu”, dio JonGurrutxagak. Keuk disko instrumental bat argitaratu zuen Durangoko azoka-rako eta Gurrutxaga hainbat kantu grabatzen ari da. Azken emanaldia hone-tan, elkarrekin gustura jardungo direnez, entzuleek ere gozatu ahal izangodute. Gainera, sorpresatxoren bat izango dela aurreratu digu Gurrutxagak.

Telebistan hain ezagun egin denGo!azen telesaioaren antzerki musikalaizango da domekan 12:30ean eta16:30ean Herriko Antzokian. Bi saioeta-rako sarrerak aurrez saldu zituzten eta ja-danik agortuta daude.

Salgai ‘La rosa del azafran’zartzuelaren sarrerak

Barixakuan, urtarrilaren 26an, Sasi-bill elkarte lirikoak La Rosa del Azafranzartzuela eskainiko du Herriko Antzo-kian 20:30ean. Kantu, musika eta hi-tzek, gizarte maila ezberdinetakopertsonen maitasun istorioak izango di-tuzte ardatz. Sarrerak Kutxabankendaude salgai 15 euroan (8 euroanGazte-txartelarekin). Lehiatilan ere sal-duko dituzte.

Santa Ageda eskerako Elgoibarko Izarraren deia

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpe-ran, baserriz baserri kopla kantuan eskeraaterako dira Elgoibarko Izarrako taldeak.10:00etan Kalegoen plazan abiatu etailuntzera arte jardungo dute. Koruetanparte hartzeko aurrez izena eman beharda 943 741 626 zenbakira deituta [email protected] idatziz.

Munduko Argazki Kopan hartu du parte Elgoibarren estudioa duen Alex Berasategiargazkilari azpeitiarrak. Espainiako Argazkilari Profesionalen Federazioak hemezortziargazkilariren lanak bidali ditu lehiaketara eta Berasategirena publizitate atalerako bi-zikleta bati eginiko argazkia izan da, berak gustuko duen moduan kontraste handikoa.Finalerako aukeratu ez duten arren Berasategi gustura dago, argazki guztien maila onaikusita finalaren atarira iristea beretzat izugarria delako.

Alex Berasategi Munduko Argazki Kopako finalaren atarian

Elgoibarko dantzariak Aurresku eta Soinu ZaharTxapelketako lehen saioan

Legazpin hasi dute Inazio BereziartuaDantza Eskolako Amaia Sasiain, Jon Etxe-berria, Eneko Etxaniz eta Markel Goena-gak aurtengo Aurresku eta Soinu ZaharTxapelketako liga. Urtarrilaren 28an, Vi-llabonan, Aimar Almortzak eta MarkelGoenagak hartuko dute parte. Elgoibarkotxapelketa, apirilaren 21ean eta 22anizango da.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 12

Page 13: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

KIROLA 13

Elgoibarko Triatloi Taldea sortu dute

Bostehun ume baino gehiagok hartu dute parte Mugertza krosari buruzko marrazki lehiaketanMugertza krosari buruzko marrazki lehiaketako irabazleak jakitera eman

dituzte antolatzaileek. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa, JohnNgugi, Carmen Valero, Mariano Haro eta Ezequiel Canario atleta ohien partehartzearekin (argazkian). Aurtengoan 6 eta 12 urte bitarteko 509 umek partehartu dute. LH1 eta LH2koen artean Jon Trevinok lortu zuen lehen saria etaMikel Etxabek bigarrena. LH3 eta LH4koen kategorian Alain Diezek aurkeztu-tako marrazkiak lortu zuen lehen saria eta Ibon Makazagarenak bigarrena.Azkenik, LH5 eta LH6koen artean Ane Dominguezek jaso zuen lehen sariaeta Danel Rodtiguezek bigarrena. Marrazki sarituak eta sarituak izan gabeonenen artean aukeratuak, Olaizaga kiroldegian jarriko dituzte ikusgai urta-rrilaren 29tik otsailaren 25era bitartean.

Duela bi urte desagertu zen UrgaziTriatloi Taldeak lagatako lekua be-tetzera dator Elgoibarko Triatloi Tal-

dea. Herriko triatloi zale gazte batzuenekimenez eratu dute. "Elgoibarko triatletaasko bere kabuz zebilen probetan partehartzen, eta elkarri laguntzeko talde batenbabesean hobeto moldatu gintezkeelaikusi genuen", azaldu dute Mikel Gurrutxa-gak eta Iñaki Gabilondok. Batekin etabestearekin berbetan hasi eta hogei laguninguru batu dituzte taldera, denak gizo-nezkoak. Herriko triatloi zale guztiak batunahi dituzte baina taldera, "23 urtez az-piko gazteak eta emakumeak bereziki",eta eurekin harremanetan jartzera animatudituzte. "Taldeko kide izateko ez dago

kirol maila handia eduki beharrik, etabeste kirolen batean federatuta egotea ereez da arazoa. Mendiko lasterketetan da-biltzan lagunak zein igeriketako maste-rrean ibilitakoak ere batu zaizkigu.Jendeak triatloiarekin gozatzea nahi dugueta triatloietan hasteko gogoz daudenakpauso hori gurekin ematera animatu nahiditugu", azaldu dute. Dagoeneko badihardutenentzat tal-

dea lagungarria izango dela uste dute,"kirol garestia delako, besteak beste". Tal-deko jantziak ateratzeko asmoa dute etababesle bila ere badabiltza. Taldera batunahi dutenek Facebook eta Instagram saresozialetan dituzten kontuen bidez jarri dai-tezke beraiekin harremanetan. Baita ere

[email protected] hel-bidera idatzita edo 688 871 328 tele-fonora deituta ere. Otsailean webguneasareratzeko asmoa dute.

Hiru elgoibartar Eibartrans-Gobike taldean

Eibartrans-Gobike Master mailako txirrindulari taldeak denbo-raldi berrirako osatu duen taldea aurkeztu zuen zapatuan Elgoi-barren, taldeko babesle nagusiak herrian kokatutako enpresakbaitira. Iaz moduan, hiru txirrindulari elgoibartar daude taldean:Ramon Garcia, Iban Gonzalez eta Iñigo Lariz. Master mailandiharduen Gipuzkoako talde bakarra da eta txirrindulari gipuz-koarrek, nafarrek eta bizkaitarrek osatzen dute taldea. Denbo-raldi honetarako helburua Euskal Herriko Master mailakolasterketen egutegia osatzea da, baina Euskal Herriko mugetatikkanpo jokatzen diren proba esanguratsuenetan ere hartuko duteparte, besteak beste, Tarazonako Challengean, Tafallan, Soriakoeta Gaztela eta Leongo itzulietan edo Espainiako txapelketan.Azken txapelketa horretan, meritu handiko seigarren postua lortuzuen iaz Ramon Garcia elgoibartarrak, Master 30 kategorian.Otsailaren 10ean hasiko da denboraldia Laudion.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 13

Page 14: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

MERKATU TXIKIA14

LANA...................................EskaerakSukaldari laguntzaile lanerako etaumeak edo helduak zaintzeko prest. ( 602 047 812-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak zaintzeko prest. Edo-zein ordutegi. Interna moduan ere. ( 632 729 261-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak eta umeak zaintzekoprest, astean zehar (orduka) eta astebu-ruetan. ( 612 493 242-----------------------------------------------------------------------------------------Lan egin nahiko nuke. Malgutasun osoaordutegietan. ( 632 949 742-----------------------------------------------------------------------------------------Neska eskaintzen da garbiketak egitekoedo umeak zein nagusiak zaintzeko. ( 631 049 059-----------------------------------------------------------------------------------------Emakumea eskaintzen da edozein lanegiteko. Malgutasun osoa. ( 697 961 386-----------------------------------------------------------------------------------------Neska euskalduna eskaintzen da umeakzaintzeko, aste barruan arratsaldeetaneta asteburuetan egun osoz, gauetanere, nahi izanez gero.( 652718719

-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak zein umeak zaintzekoprest, interna moduan ere. Esperientziaeta erreferentziak dauzkat. ( 631 343 232-----------------------------------------------------------------------------------------

Emakumea adinekoak zaintzeko prest.Orduka. ( 662 041 526-----------------------------------------------------------------------------------------Emakumea adinekoak zaintzeko prest.Orduka. ( 632 952 947-----------------------------------------------------------------------------------------Neska prest umeak zaintzeko. Malguta-sun osoa ordutegietan. ( 632 392 251-----------------------------------------------------------------------------------------Zaintza edo garbiketa lanetan aritzekoprest. Goizez edo arratsaldez. Esperien-tzia. ( 655 094 780 ( Silvia) -----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak zaintzeko prest nago.Esperientzia eta erreferentziak dauzkat. ( 631 620 344-----------------------------------------------------------------------------------------Asteburuetan pertsona helduak zain-tzeko prest nago. Erreferentziak dauzkat. ( 648 039 187-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak zaintzeko prest. Internaaritzeko gertu. ( 615 580 970-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanetarako eta adineko per-tsonak zaintzeko prest. Orduka aritzekogertu. ( 603 237 932-----------------------------------------------------------------------------------------Garbiketa lanak egiteko prest. Astebu-ruetan eta orduka aritzeko prestutasuna.( 629 872 270-----------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko prestnago. Gauez eta interna aritzeko pres-tutasuna. ( 688 738 823-----------------------------------------------------------------------------------------

Adineko pertsonak zainduz egingo nukelan. ( 622 554 873-----------------------------------------------------------------------------------------Adineko pertsonak zaintzeko prest.( 633 563 546-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona nagusiak zainduko nituzke. Or-duka, gauez edo ospitaletan egotekoprestutasuna dut. ( 602 490 595 -----------------------------------------------------------------------------------------Emakume euskalduna etxeko lanak egi-teko eskaintzen da. Goizez. ( 687 114 707-----------------------------------------------------------------------------------------Umeak edo nagusiak zainduz edo gar-biketan lan egiteko prest nago. Goizez,arratsaldez zein orduka. ( 675 965 130-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak eta umeak zaintzekoprest, egunez edo gauez. Ikasketak etaesperientzia. ( 671 989 434-----------------------------------------------------------------------------------------Pertsona helduak eta umeak zaintzekoeta garbiketa lanak egiteko prest. Internamoduan ere. Esperientziarekin. ( 689 571 882-----------------------------------------------------------------------------------------Dendetako saltzaile, bulego edo etxegarbitzaile zein ume edo adinekoenzaintzaile lanetan aritzeko prest nago. ( 629 903 512 -----------------------------------------------------------------------------------------Emakumea adinekoak zaintzeko prest.( 685 263 228 -----------------------------------------------------------------------------------------

Pertsona helduak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest. Orduka.( 638 338 816

ETXEBIZITZAK.....................Etxea hartuko nuke alokairuan Elgoiba-rren. ( 677 259 560 ----------------------------------------------------------------------------------------Trastelekua duen etxebizitza alokairuanhartuko nuke Elgoibarren. ( 602 490 595----------------------------------------------------------------------------------------Elgoibarko erdigunean etxebizitza alo-kagai. 3 gela, sukalde-jangela eta ko-muna. 3. pisua igogailurik gabe. 550euro hileko eta hilabete bateko fiantza.Interesatuek deitu.( 688 650 060 (Laura)

BESTELAKOAK...................Klase partikularrak emateko irakasleabehar dut, emakumezkoa. DBH 2. Mai-lako irakasgai guztiak irakasteko.( 616 379 009----------------------------------------------------------------------------------------Lehen mailako Batxiler teknologikokoklase partikularrak emango lituzkeen per-tsona baten bila nabil. ( 637 413 731

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako etaKantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

Gure garaje komunitatean bada ibilgailu bat normaleangune komunetan aparkatu ohi dutena. Hainbat aldiz, en-presa pribatu bateko garabia ekartzeko deitu dugu, bainaezezkoa ematen dio ibilgaiua gune komunetik kentzeari edolekualdatzeari, baldin eta jabea bertan ez badago. Nola kon-pondu dezakegu arazo hau?

Higiezinen jabeek edo maizterrek maiztasunez inbaditzen ba-dute garaje plazen jabetza eskubidea edo ibilgailuak garajeko gunekomunetan aparkatzen badituzte, Prozedura Zibilaren Legearenaraberako epai-akzio bat bultzatu ahal izango da. Horren helburuaizango da demandatuaren aurkako sententzia bat lortzea gune ko-munetan zein beste jabekideen aparkalekuetan ibilgailua utzi ezdezan. Kondenatuak epaia bete ezean derrigorrez betearaziko zaio.Gainera, eragindako kalte-galerak ordaindu beharko ditu. Bestalde,bere jokabidea errepikatuz gero, epai-agintearen desobedientziadelitupean eroriko litzateke.

Aholkua: Jabe komunitateak Jabetza Horizontalaren Le-gearen araberako neurriak hartu ahal izango ditu. Beraz,presidenteak, administratzailearen bitartez, jabe edo maiz-terrari eskatu beharko dio jokabide desatsegin hori uzteko.Horrela egiten ez badu batzar batean adostuko dute ekintzajudizialak hastea bere jarrera bertan behera laga dezan.

ROSA Mª PINTADO

Enpresa kolaboratzailea: P. M. Urruzuno kalea, 6 - Elgoibar

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 14

Page 15: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

ZORIONAK

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar diraBarreneko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Zorionak Esta-nis, bihar, larun-bata, 9 urtebeteko dituzu-lako. Muxuhandi bat fami-liak, bereziki Da-nelek.

Zorionak Jon,mutil haundi!Igandean, hilak21, 4 urte. Muxuhandi pila bat fa-miliak, berezikiarreba Nahiak.

Zorionak Hai-zea, urtarrilaren23an 5 urte po-tolo beteko ditu-zulako. Muxupila bat familiaguztiaren partez.

Zorionak prin-tzesa, astelehe-nean 4 urtebeteko dituzu-lako. Familia guz-tiaren eta berezikiMararen partez.

Zorionak Mar-tin, atzo, urtarri-lak 18, 4 urte.Zorionak etapatxo potolo batfamiliakoen par-tez!

Zorionak Noa,ostegunean 6 urtebete zenituelako!Muxu potolo batetxeko guztienpartez.

Zorionak aittitta Paulo etaNere, ur-tarrilaren 15ean 84 urte bete zenitue-lako eta urtarrilaren 30ean 7 betekodituzulako. Etxeko guztien partez.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 15

Page 16: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

AGENDA16

Ines Mendikute Muguruza"Txarriduna"

2018ko urtarrilaren 10ean hil zen, 88 urte zituela.

Zure falta sumatzen dugu, baina gure bihotzetan zaude.

Txarridunako kuadrilla

19 BARIXAKUA18:30-20:30 Odol--ematea. Elgoi-barko Odol Emaileen Elkartean. Osasunzentro ondoan.20:30 Kontzertua: Jon Gurrutxaga etaKeu Agirretxea. Herriko Antzokian.21:30 Bideo foruma: Hysteria. LorediSalegik gidatua. Kultur Etxeko hitzaldigelan. Antolatzailea: Haizea.22:00 San Anton pilota txapelketako fi-nalak. Ikastolako frontoian. Antolatzai-leak: Lagunak Pilota eskola eta UdalKirol Patronatua.

20 ZAPATUA11:00 Filatelia Elkarteetako Euskal Fe-derazioaren lehen asanblada. KulturEtxeko hitzaldi gelan.13:00 Seilu erakusketako kolaboratzai-leei opariak banatzea. Kultur Etxean.Erakusketa ikusteko azken eguna: urtarri-lak 21(12:00-14:00/18:30-20:30).22:00 Idi-dema. Etxetxo (Arroa) eta Ji-menez (Urdaneta). Sigmako probale-kuan.

21 DOMEKA9:20 Mendi ibilaldia. Kilimon, lur az-piko urak. Irteera geologikoa Inma Mu-gertza hidrogeologoaren azalpenekin.Irteera: 9:20 tren geltokian.12:30 eta 16:30 Antzerki musikala.Goazen. Herriko Antzokian.

22 ASTELEHENA11:00 San Bizente Eguneko meza. Au-rretik prozesioa. Azkue (San Roke) au-zoko ermitan.

25 EGUENA14:30-16:30 Hitzaldia: Ez dut zi-gortu nahi. Hizlaria: Nerea Mendiza-bal. Mendaroko udaletxeko aretonagusian. Antolatzaileak: Arno gurasoelkartea, Hartueman eta MendarokoUdala. Izena emateko idatzi helbide ho-netara: [email protected]:00 Gurasoen formakuntza: Babesfaktoreak garatzen dituzten heziketa-ga-koak. Gazteleraz. Hizlaria: Alberto Ruizde Alegria, Norberako arduraduna. Kul-tur Etxeko hitzaldi gelan. Antolatzaileak:herriko ikastetxeetako guraso elkarteaketa Udal Ongizate Saila.

26 BARIXAKUA20:30 Zartzuela. La Rosa del Azafran.Asociacion lirica Sasibill. Herriko Antzo-kian.

Pedro Isasti Gagor2018ko urtarrilaren 15ean hil zen, 79 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 16

Page 17: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

AGENDA 17

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00GUARDIAK Egunez: 09:00-20:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

19 BARIXAKUA 20 ZAPATUA 21 DOMEKA 22 ASTELEHENA 23 MARTITZENA 24 EGUAZTENA 25 EGUENA 26 BARIXAKUA

Egunez

* Oruesagasti Egunez

BarrenetxeaEgunez

BarrenetxeaEgunez

* IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunez

EtxeberriaEgunez

* FernandezEgunez Yudego

Iluntzean Garitaonandia

IluntzeanBarrenetxea

IluntzeanBarrenetxea

Iluntzean Yudego

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanEtxeberria

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanYudego

* Fernandez: Herriko enparantza 4, Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00La Fuente

Sostoa kalea,10 (Eibar)943 254 410

Zinea (Herriko antzokian)

‘Star wars: los ultimos jedi’

20 Zapatua, 19:00 eta 22:15 (VOS)21 Domeka, 19:15 22 Astelehena, 21:30

Zuz.: Rian Johnson. AEB, 2017. Iraupena: 150min. Generoa: zientzia fikzioa. Aktoreak: DaisyRidley, John Boyega, Adam Driver, Oscar Isaace.Aurreko atalari jarraituz, jedi bihurtzeko ikasten hasiko da Rey,Luke Skywalker maisuarekin. Irakaslea kezkatuta dago gazteakindarrarekin duen lotura ikaragarriarekin. Erresistentzia, bitar-tean, lanean ari da Kylo Renen aurkako borrokari ekiteko.bitar-tean, lanean ari da Kylo Renen aurkako borrokari ekiteko

‘Land of mine’Ongarri

25 Eguena, 21:30

Zuz.: Martin Zandvliet. Danimarka, 2015. Irau-pena: 100 min. Generoa: drama. Aktoreak: Mik-kel Boe Folsgaard, Joel Basman , Laura Bro , LouisHofmann y Roland Møller. II. Mundu Gerra amaitutaguerra mundial, soldadu alemaniarren pelotoi bat preso dagoRasmussen sarjentu daniarraren zaintzapean. Taldeak milakamina nazi desaktibatu beharko ditu hondartza Daniako hondar-tzak garbi utziz. Tentsio handiko lan arriskutsua, benetan.

Pedro Mari Esnaola Irusta"Musillo"

2018ko urtarrilaren 16an hil zen, 88 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 17

Page 18: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

HITZ ETA KLIK18

“Gizonak feminitate ez naturala eraiki du”

Jone Olaizola

Eire Vila

Erotismoa eta sentsualitatea. Ikustenden eta ikusten ez denaren artekojolasa. Kitzikatu eta plazera sor-

tzen digu eta sexurako grina. Erotismoaederra da zeuk aukeratuz gero, aska-tasunean biziz gero, baina gurearen

moduko gizarte heteropatriarkaletan ez da horrela izan. Gizo-nak feminitate ez naturala eraiki du. Eraikitako feminitate horre-kin lotuta, itxura fisikoarekiko mandamendu hauek, indar handiadutenak: titizorroak, makilajea, mugikortasuna kentzen digutentakoiak, mugikortasuna kentzen diguten arropa estua, gorpu-tzeko ilea kentzea, panpinen gisa hitz egitea, edota panpinpuzgarri gisa erabiltzea. Gainera, eraikitako feminitate hori ezda gu balioesteko izan, kontrakoa baizik. Mugatu egin gaitueta askatasuna kendu digu, dekorazio gisa erabili gaituzte, bi-

garren mailan, men egiteko eta zerbitzatzeko, gizonen beha-rrak asetzeko. Tamalez, hori da emakumeok jasotakoa, betieder eta beti prest egon behar dugula, eta gustagarri. Eta nikdiot edertasuna balioestea polita dela, eta jolasa polita delaaskatasunez aukeratzen duzunean, behartuta sentitzen zare-nean, ordea, ez da hain polita, jolasaren ordez joko ankerrabihurtzen da, eta joko horretan emakumeoak galtzaile atera ga-relakoan nago. Dena den, norbaitek esango du hauek kontuzaharrak direla, eta gaur egungo emakumeok askeak garelagure gorputzaren eta bizitzaren inguruan erabakitzeko. Askeakbagara, ausartak garelako da, erasotuak izan eta defendatugarelako, gutxietsiak izan eta burua altxa dugulako, gure kon-traesanetan erori eta altxa garelako, ikasitako desikasten saiattugarelako, lotsagabe izan garelako, elkar babestu dugulako.Askatasuna hitz potoloa da emakumeontzat.

1061 alea:Maquetación 1 18/01/18 10:36 Página 18

Page 19: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

VI. URTEURRENA

Mari Karmen Gabilondo Etxabe2012ko urtarrilaren 19an hil zen, 58 urte zituela.

Maite ditutmaite

geure bazterraklanbroak

izkutatzen dizkidaneanzer izkutatzen duen

ez didanean ikusten uztenorduan hasten bainaiz

izkutukoa...nere barruan bizten diren

bazter miresgarriakikusten.

(Joxean Artze) Etxekoak

I. URTEURRENA

Juan Jose Mendikute

ZabalaUrtebete, urte luzi, urte gogorra.Danborradiaz batea jun ziñan,

Trinidadeko lehen elur malutak galdu zuz;senar, aitatxo eta atxitxe zoragarrixe ixan za.

Zuk lagatako hutsune ezin bete,geure gogun ta bixotzin beti.

Matxe-matxe.

Etxekuk

2017ko urtarrilaren 20an hil zen, 59 urte zituela. Haren oroimenez I. urteurreneko meza izango da, domekan, urtarrilaren 21ean, 12:30ean Mendaroko Azpilgoetako elizan. Joango zareteneoi aldez aurretik eskerrak.

Margarita Oregui Osoro

Ez zaitugu inoiz ahaztuko,ez zaitugu inoiz galdukogure bihotz barrenean

eramango zaitugu betiko.

2017ko urtarrilaren 10ean hil zen, 94 urte zituela. Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak,

bai eta hileta elizkizunetara agertu izana ere.

1061 azala:Maquetación 1 18/01/18 10:39 Página 3

Page 20: Erretiratuta, adinekoekin boluntario - barren.eus · 2018. 1. 18. · 75 urte eta sasoi betean Euripean eta lokatz artean jokatu zen 75. Juan Muguerza Nazioarteko Krosa. Emakumezkoen

1061 azala:Maquetación 1 18/01/18 10:39 Página 4