Enpresa eta merkatua

download Enpresa eta merkatua

of 27

  • date post

    11-Apr-2015
  • Category

    Documents

  • view

    412
  • download

    2

Embed Size (px)

description

Pasaia-Lizeoko gunetik ateratako edukiarekin sortutako apunteak. Gai honetan ondorengo edukiak jorratzen dira: Sistema ekonomikoak. Eskaintza-eskaria. Merkatu ereduak. Ekoizpena eta enpresa.

Transcript of Enpresa eta merkatua

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua

1. Sistema ekonomikoak 1.1. Zer, nola eta norentzat ekoiztu? 1.2. Doktrina ekonomikoak 1.3. Merkatu ekonomiaren funtzionamendua 1.4. Planifikazio zentrala 1.5. Ekonomia mistoa 1.6. Kapitalismo anglosaxoniarra eta europarra 2. Eskaintza-eskaria 2.1. Merkatuaren eragileak 2.2. Eskaria 2.3. Eskaintza 2.4. Oreka prezioa 2.5. Eskariaren kurban eragiten duten faktoreak 2.6. Eskaintzaren kurban eragiten duten faktoreak 3. Merkatu ereduak 3.1. Lehia hobezina 3.2. Monopolioa 3.3. Oligopolioa 3.4. Lehia monopolista 4. Enpresa 4.1. Zer da enpresa? 4.2. Mozkinak 4.3. Ekoizpen funtzioa 4.4. Kostuak 4.5. Teknologia 4.6. Input-output

2

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua

1 SISTEMA EKONOMIKOAK1.1 Zer, nola eta norentzat ekoiztu?Gure ekonomiak baditu beste herrialdeekin antzekotasun eta desberdintasun nabariak. Ondasunak nola ekoiztu, prezioen maila, ordaindu beharreko zergak, enpresek erabiltzen duten makineria, eta beste gauza asko ere berdintsuago edo desberdinagoak izan daitezke. Oro har, antzeman dezakegu gure ekonomia inguruko herrialdeen parekoa dela, adibidez, Portugal edo Frantziakoaren parekoa eta beste batzuekiko arras desberdina dela, Kuba edo Indiakoa, esaterako. Ekonomia eta gizartea antolatzeko hiru sistema daude. Lehena, liberalismoa da, bigarrena, eta kontrajarria, marxismoa eta, hirugarrena, sozialdemokrazia. Ekonomiaren funtzionamendu orokorra ekonomialariek sistema ekonomikoaren bidez azaltzen dute. Sistema ekonomikoa definitzeko hiru galdera hauei erantzun behar zaie. Zer ekoiztu? Herrialde batek zein ondasun eta zerbitzu ekoiztuko diren eta zein kopurutan erabaki behar du. Nork hartuko ditu erabakiak? Enpresa pribatuek ala publikoek? Gizarteak janariak ala jantziak, tresna elektrikoak ala ibilgailuak, sendagaiak ala armak ekoiztea erabaki behar du. Ekonomian aukera kostuaren legearen menpe gaude: zerbait aukeratzen dugunean, beste zerbait ez egitearen kostua ordaindu behar dugu. Nola ekoiztu? Nola ekoiztuko dira ondasun eta zerbitzuak? Zein baliabide eta teknika bidez ekoiztuko dituzte ondasunak? Ekoizpena eskulanekoa izango da ala mekanizatua? Enpresak jabetza pribatukoak ala publikokoak izango dira? Norentzat ekoiztu? Norentzat izango da ekoizpena? Nortzuek kontsumituko dituzte ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak? Aberatsentzat bakarrik sortuko ditugu ala denentzat? Errentaren banaketak berdinkidea izateko joera izango du edo alde nabariak egongo dira pobre eta aberatsen artean?

Aurreko 3 galderei erantzuteko, funtsean, hiru sistema ekonomiko daude: merkatu librea, plangintza zentralizatua eta ekonomia mistoa.

1.2 Doktrina ekonomikoakEkonomiaren inguruko doktrinek eragin bizia izan dute munduan gertatu diren aldaketa, erreforma eta iraultzetan. Bi doktrina nagusi eta kontrajarri izan dira historiaren bilakaeran: liberalismoa eta marxismoa.

3

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA LIBERALISMOA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua MARXISMOA

Sortzailea: Adam Smith. Lehentasun osoa: merkatu librea. Norbanakoa da bere interesen aldeko epailerik onena. Horretarako askatasuna izan behar du. Bakoitzak bere interesen alde egiten duen heinean, taldearen ongizatea lortzen lagunduko du. Estatuak ez du ekonomian eskua sartu behar

Sortzailea: Karl Marx. Lehentasuna: estatuaren esku hartzea (interbentzionismoa). Ongizate kolektiboa bilatzen da berdintasunean oinarriturik Askatasun ekonomikoak, aldiz, desberdintasun sozialak areagotzen ditu. Estatuak ekonomia planifikatu eta erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.

1.3 Merkatu ekonomiaren funtzionamenduaMerkatua ondasunak eta zerbitzuak salerosten diren gunea da. Lehen merkatua leku fisikoa zen. Jendea hara salerostera joaten zen, hala nola, Ordiziako Feria edo hiri gehienetan dauden fruta eta barazki azokak. Gaur egun, teknologia berriei esker merkatuak bere izaera geografikoa galdu du. Telebista, telefonoa eta internet merkatugune bihurtu dira. Merkatu librean zer, nola eta norentzat ekoiztu galderei eskaintza-eskariaren bidez erantzungo zaie. Merkatuan, erosleek (eskaria) eta saltzaileak (eskaintza) batera zehazten dute ondasun edo zerbitzu jakin baten prezioa eta kopurua. Merkatuan ordena ezartzen duena Adam Smithek aipatutako esku ikusezina da. Merkatuak berak erabakitzen du, esaterako, Irizar lantegiak 1.000 ala 2.000 autobus ekoitzi behar dituen urtean. Erosleek adierazten diete ekoizleei zenbat ekoitzi behar den. Kontsumitzaileek ibilgailu gutxiago eskatzen badituzte eta beste ondasun batzuen kopuru gehiago, ibilgailuen ekoizpena murriztu eta beste ondasun batzuena areagotuko dute. Merkatuko ekonomian, irabazirik handienak sortzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dira teknikarik egokienak erabiliz. Horrela, produkturik onena preziorik baxuenean salduko da eta enpresek garapena bultzatuko dute. Sistema honetan estatuak esparru juridikoa arautu baino ez du egin behar, gizabanakoek askatasunez erabaki ahal izateko. Hau da, estatuaren zereginari laisser faire, laissez passer izena ematen zaio (utzi egiten, utzi merkaturatzen). Sistema hau Europako eta Ipar Amerikako herri gehienetan indarrean dago gaur egun, eta sistema kapitalista edo merkatuko ekonomia bezala ezagutzen duguna da. Izen hauekin ezagutzen da, ekoizpen faktoreak (kapitala) kapitalisten jabetza pribatua direlako eta merkatuak enpresen arteko lehiaketa orekatzen duelako. 4

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua

Ezaugarri nagusiak Ondasun, zerbitzu eta ekoizpen faktoreen prezioak merkatuaren bidez zehazten dira. Ekoizpen faktoreen jabetza pribatua da. Enpresa askatasuna dago. Estatuak ez du ekonomian parte hartzen (laissez faire) Lehiakortasunak garapena bultzatzen du

Sistemaren mugak Desberdintasun ekonomikoak areagotuko dira biztanleen artean. Lehiakortasun falta gerta daiteke, adibidez, monopolioa Inguruarekiko errespetu eza, kutsadura isurketak Baliabide naturalak xahutu egiten dira, adibidez, itsasoa Publizitatea kontsumitzaileak manipulatzeko erabiltzen da

JARDUERA IRIZAR (klikatu erantzuna bilatzeko)

Non dago enpresaren egoitza? Zenbat langile dauzka? Non ditu bere lantegiak? Zein autobus mota ekoizten ditu?

CAF

Non dago enpresaren egoitza? Noiz sortu zen eta zein produktu ekoizten ditu? Zenbatekoa da kapital soziala? Zenbat akziotan banatua dago? Zein da burtsako azken kotizazioa? (klik)

IBERDROLA

Zein motatako enpresa da? Noiz sortu zen eta zein produktu ekoizten ditu? Zenbatekoa da kapital soziala? Zenbat akziotan banatua dago? Zein da burtsako azken kotizazioa? (klik)

5

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua

1.4 Planifikazio zentralaPlanifikazio zentraleko ekonomia sistema sozialistetan eman zen. Erakunde ekonomiko bakarra dago, estatua, eta honek ekonomia osoa zuzentzen du. Sistema honetan ez dago jabetza pribaturik. Honela, estatuak den-dena erabakitzen du (zer, nola eta norentzat ekoiztu) eta bera da ekoizpen faktoreen jabea. Errusiako Iraultzaren ondorioz Sobiet Batasunean sortu zen planifikazio zentraleko sistema eta bertatik Europa ekialdeko herrialdeetara, Txinara eta Kubara hedatu zen XX. mendean. 1989tik aurrera (Berlingo harresiaren jauzia), Europako ekialdeko herri gehienak, sistemaren porrota ikusita, merkatuko ekonomiara igaro dira. Gaur egun, planifikazio zentraleko sistema honek herri gutxitan irauten du (Kuba, Ipar Korea, Birmania...).

Planifikazio zentralaren ezaugarriak

Ekoizpen faktoreen jabetza Estatuak dauka. Prezioak estatuak ezartzen ditu, merkatuak ez du garrantzirik. Ez dago enpresa askatasunik. Estatuak erabakitzen du zer, nola eta norentzat ekoiztu. Estatuak erabaki ekonomiko guztiak hartzen ditu.

1.5 Ekonomia mistoaEkonomia kapitalistaren mugak eta plangintza zentralizatuaren eraginkortasun eza ikusirik, ekonomialari batzuek tarteko sistema bat bilatu zuten. Honela, Europako estatuek hainbat plangintza egiten dituzte zenbait sektoreren jarduera koordinatzeko, adibidez, elektrikoa, errepideak, komunikazioak... Bestalde, errentaren banaketari dagokionez, estatuak Gizarte Segurantza eta zerbitzu sozialen prestazio sistema zabala egiten du, honela gutxieneko ongizate maila bermatzen du hiritar guztientzat... Ekonomia mistoa, merkatu ekonomia eta ekonomia zentralizatuaren arteko egoera gisa agertzen den bezala, doktrina mailan ere liberalismo eta marxismoaren artean beste kontzepzio bat dugu: keynesianismoa.

6

MAITE GOI EIZMENDI 2. ATALA

2008-09 ikasturtea Enpresa eta merkatua

Keynesek garatutako teoriak merkatu ekonomia dauka oinarritzat eta haren joko arauak onartzen ditu. Estatuaren esku hartze selektiboaren eraginkortasunean konfiantza dauka eta politika ekonomiko nagusi gisa, zerga politikarako neurriak hartu behar direla uste du. Estatuak zergen bidez ongizate politikak burutuko ditu denentzat: osasuna, hezkuntza, pentsioak... Keynesen teoriak 1929ko krisia gainditzeko erabili ziren lehen aldiz Estatu Batuetan, Roosevelt presidentearen agintaldian. Ikus aurkezpena: Ekonomiaren fluxu zirkularra

1.6 Kapitalismo anglosaxoniarra eta europarraKapitalismo anglosaxoniarra, gaur egun, Amerikako Estatu Batuetan indarrean dagoena da. Norbanakoaren arrakastan eta epe laburreko mozkinetan oinarritua dago. Lehentasuna akziodunari ematen zaio eta, enpresaren lehiakortasun gorena lortzeko, derrigorrezkoa da langile bakoitzaren lehiakortasuna muturrera eramatea (lan ordu ugari eta soldata baxuak). Enpresa handiak burtsan kotizatzen dira eta hor bilatzen dute kapitala. Oso sistema konpetitibo eta indibidualista da, norberak lana eta ahaleginaren bidez aurrera ateratzeko aukera duela sinesten da. Bestalde, Europako kapitalismoak Europa kontinentalean du oinarria: Alemanian, Suitzan, Frantzian eta abar, hain zuzen ere. Heme