eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo...

17
eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU DA 1. ZER DA eLiburutegia? eLiburutegia internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu eta Donostiako Udal Liburutegien Sarera iritsi den zerbitzu berria da. 2015eko uztailaren 23tik aurrera zerbitzu hau martxan da Donostia Kulturako liburutegiko bazkideentzat. Donostiako Udal Liburutegien Sarea Liburutegi Nagusi bat, Kultur Etxeetan kokatzen diren hamar liburutegi, udako liburutegi bat (Urgulleko Liburutegia) eta beste zenbait liburutegi espezializatuz osatuta dago (Cristina Enea, San Telmo eta Udal Musika eta Dantza Eskolako Liburutegiak). 2. eLiburutegiaren EDUKIAK Gaur egun, 97 argitaletxeko 7.000 izenburutik gora eskaintzen ditu liburutegi digitalaren katalogoak (hau da, 28.000 lizentziatik gora, lau lizentzia izenburuko batez bestez): 6.400etik gora gazteleraz eta 500etik gora euskaraz. Aipatzekoa da Euskadiko argitaletxeen %60k ez duela, gaur egun, bere katalogo osoa formatu digitalean eskaintzen (ePub). Eusko Jaurlaritzak ePub formatu digitalean eskura daitekeen argitaletxeen ekoizpen guztia hartu du, bai gazteleraz bai euskaraz. Gutxi gorabehera, 1.300 izenburu dira: 757 ebook gaztelaniaz eta 500 euskaraz. 2014eko azaroaren 26an abiarazi zenetik igarotako zazpi hilabeteetan, honako liburu hauek mailegatu dira gehien: Adulterio, Paulo Coelhorena 46tan mailegatua Legado en los huesos, Dolores Redondorena 43tan mailegatua El guardián invisible, Dolores Redondorena 42tan mailegatua Arotzaren eskuak, Alberto Ladrón Aranarena 42tan mailegatua Ahaztuaren mendekua, Alberto Ladrón Aranarena 40tan mailegatua El amor se me hace bola, Bárbara Alpuenterena 40tan mailegatua A la sombra del tiempo, Toti Martinez de Lezearena 39tan mailegatua Amaren eskuak, Karmele Jaiorena 39tan mailegatua La mirada de los ángeles, Camila Läckbergena 38tan mailegatua 20 minutos a la semana para estar en forma; Cánovas doktorearena 37tan mailegatua Donostia Kultura Liburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecario Konstituzio plaza, 1, 2 y 3 20003 Donostia / San Sebastián tel (0034) 943 481 162 / 750 faxa 943 431 895 [email protected] I F K C I F Q 2 0 0 0 5 4 1 I 1 0 1 0 7 n I I I

Transcript of eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo...

Page 1: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

eLiburutegia

DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU DA

1. ZER DA eLiburutegia?

eLiburutegia internet bidez liburu elektronikoak mailegatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu etaDonostiako Udal Liburutegien Sarera iritsi den zerbitzu berria da. 2015eko uztailaren 23tik aurrerazerbitzu hau martxan da Donostia Kulturako liburutegiko bazkideentzat. Donostiako UdalLiburutegien Sarea Liburutegi Nagusi bat, Kultur Etxeetan kokatzen diren hamar liburutegi, udakoliburutegi bat (Urgulleko Liburutegia) eta beste zenbait liburutegi espezializatuz osatuta dago(Cristina Enea, San Telmo eta Udal Musika eta Dantza Eskolako Liburutegiak).

2. eLiburutegiaren EDUKIAK

Gaur egun, 97 argitaletxeko 7.000 izenburutik gora eskaintzen ditu liburutegi digitalarenkatalogoak (hau da, 28.000 lizentziatik gora, lau lizentzia izenburuko batez bestez): 6.400etik goragazteleraz eta 500etik gora euskaraz.

Aipatzekoa da Euskadiko argitaletxeen %60k ez duela, gaur egun, bere katalogo osoa formatudigitalean eskaintzen (ePub). Eusko Jaurlaritzak ePub formatu digitalean eskura daitekeenargitaletxeen ekoizpen guztia hartu du, bai gazteleraz bai euskaraz. Gutxi gorabehera, 1.300izenburu dira: 757 ebook gaztelaniaz eta 500 euskaraz.

2014eko azaroaren 26an abiarazi zenetik igarotako zazpi hilabeteetan, honako liburu hauekmailegatu dira gehien:

• Adulterio, Paulo Coelhorena 46tan mailegatua

• Legado en los huesos, Dolores Redondorena 43tan mailegatua

• El guardián invisible, Dolores Redondorena 42tan mailegatua

• Arotzaren eskuak, Alberto Ladrón Aranarena 42tan mailegatua

• Ahaztuaren mendekua, Alberto Ladrón Aranarena 40tan mailegatua

• El amor se me hace bola, Bárbara Alpuenterena 40tan mailegatua

• A la sombra del tiempo, Toti Martinez de Lezearena 39tan mailegatua

• Amaren eskuak, Karmele Jaiorena 39tan mailegatua

• La mirada de los ángeles, Camila Läckbergena 38tan mailegatua

• 20 minutos a la semana para estar en forma; Cánovas doktorearena 37tan mailegatua

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Object 1Object 2

Page 2: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

3. NOLA FUNTZIONATZEN DU eLiburutegiak?

eLiburutegiak gaztelaniazko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoenbilduma zabala sortu eta egunean-egunean hazi eta gaurkotzen ari da. Zerbitzu hau bi modutanerabili ahal da: batetik, streaming bidez; eta, bestetik, edozein motatako nabigatzaile edo sistemaeragileren bitartez irakurketa digitaleko gailura deskargatuta, Kindle sistemarekin salbu,bateragarria ez den sistema erabiltzen baitu.

4. NOLA SARTU AHAL NAIZ eLiburutegian?

Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkidea bazara, eta zure Donostia Kulturako txartelarenatzeko aldean NAN-DNA barra-kodea baduzu, sar zaitez www.euskadi.net/eliburutegiawebgunera, aukeratu mailegatu nahi duzun lana, eta eman ondorengo datuak: erabiltzaile bezalaNAN zenbakia azken letrarik gabe eta pasahitza. Pasahitza gogoratzen ez baduzu galde ezazuzure ohiko liburutegian.

Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkidea ez bazara, edo eta zure bazkide-txartelarenatzeko aldean NAN-DNA barra-koderik ez baduzu (txartel zaharra), Donostiako Udal Liburutegienmostradore batera joan eta eskatu bertan NAN-DNA barra-kodea duen bazkide-txartel berria.Txartel zaharrarekin sartzeko aukera ere bada, erabiltzaile bezala bazkide-txartelaren atzeandagoen barra-kodeko zenbakia letrarik gabe eta pasahitza jarriaz, baina Udal LiburutegiZerbitzutik txartela berritzea gomendatzen dugu.

14 urtetik beherakoen bazkide-txartela baduzu, webgunera sartzeko erabili beharko duzun kodeabazkide-txartelaren atzean dagoen barra-kodeko zenbakia letrarik gabe izango da. Atzerritarreneta Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolaren kasuan ere, berdin egin beharko da.

Pasahitza ez baduzu gogoratzen galde ezazu zure ohiko liburutegian.

5. ZEINTZUK DIRA MAILEGUA EGITEKO BALDINTZAK?

Mailegatutako liburu elektronikoa eskuragarri egon daiteke aldi berean 6 gailutan eta 6ordenagailutan. Maileguaren iraupena 21 egunekoa da (mailegua iraungi baino bost egunlehenago, horren berri emango dizun mezu elektronikoa jasoko duzu). Gehienez ere hiru liburuizan ahal dituzu maileguan aldi berean eta horrez gainera, bi liburu gordetzeko eskaera egindezakezu. Mailegua berriztatzeko aukera berriz, ez dago aktibatuta. Mailegatutako lan batirakurtzen jarraitu nahi baduzu, eskaera ostera ere bideratu beharko duzu. Eguneko 24 orduetanmailegatu daitezke liburuak, urteko egun guztietan.

6. NOLA IRAKURRI AHAL DITUT MAILEGUAN ESKATUTAKO LIBURU ELEKTRONIKOAK?

Maileguan eskatutako liburu elektronikoak irakurtzeko Adobe Digital Editions programa instalatutaeduki behar duzu aldez aurretik. www.euskadi.net/eliburutegia webgunean “ePub Laguntza”atalean informazio xehatua topatuko duzu instalazioa egiteko, Adoberen ID-a lortzeko eta liburuelektronikoak irakurgailuetara deskargatzeko.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 3: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Gogoan izan behar da eLiburutegia plataformako liburu elektronikoen eskubide digitalakkudeatzeko Adobe DRM sistemaz babestuta daudela, eta, hortaz, zure gailuak bateragarri izanbehar du sistema horrekin. Liburu elektronikoak edozein nabigatzaile, sistema eragile etairakurketa digitaleko gailu erabilita irakurri ahal dira, Kindle sistemarekin salbu. Amazonek ez duaukera hori ematen; izan ere, Adobe DRM-rekin bateragarria ez den sistema darabil, Kindlegailuekin baino ez dabilena.

7. eLiburutegia PLATAFORMAREN ERABILERA-ARAUAK

Donostiako Udal Liburutegien Sareko erabiltzaile guztiek Interneten bidez sartzeko aukera duteeLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik:

• Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako baimendutakoerabiltzaileentzako.

• Liburu elektronikoak edo plataformako beste edozein eduki inolaz ere ezin daitezkebirbanatu beste pertsona batekin. Halaber, eduki horiek ezin dira erabili, bikoiztu etaeraldatu helburu komertzialekin ezta horiek gabe ere.

• Plataformako eduki guztiak dagokion argitaletxearen edo hornitzailearen titulartasunesklusiboa dira. Erabiltzaileak ezin izango ditu aldatu edo ezabatu egile eskubideeiburuzko edo eduki digitalaren jabetzari buruzko aipamenak.

• Plataformak edukien babeserako sistema ezberdinak ditu. Horren ondorioz, maileguakirakurtzeko 21 eguneko iraupena du, eta ondoren iraungi egiten da. Era berean, ezin dakopiatu, itsatsi ezta inprimatu ere. Erabiltzaileak ezinezkoa du eduki digitala babestendituzten elementuak ekiditu, aldatu, bukatzen saiatu edo engainatu.

• Lizentzia-hitzarmenaren arabera, erabiltzaileek ezin dute eLiburutegiaren eduki oro edozati bat kopiatu, grabatu, banatu, merkaturatu, eraldatu eta, orokorrean, beste edozeinprozeduraren bidez egindako edozein ustiapen modu burutu.

• Erabiltzaileei gogorarazten zaie erantzule direla edozein arau-hausteren aurrean,webaren titularraren edo bere eskubideen jabetza intelektuala eta/edo industrialadituenaren termino eta baldintza horiei dagokionean.

• Erabiltzaileak kanporatuak izan daitezke plataformaren edukiak eta zerbitzuak baimenikgabe erabiltzeagatik. Horrekin batera, jabetza intelektualaren eskubideen jabeek balizkolegezko ekintzak aurrera eraman ahal izango dituzte baimenik gabeko erabilera eginduten erabiltzaileen kontra.

7. ePub LAGUNTZA: LIBURU DIGITALAK BEHERA KARGATZEKO ETA IRAKURTZEKOERABILTZAILEAREN ESKULIBURUA

“ePub laguntza” liburu digitalak behera kargatzeko eta irakurtzeko erabiltzailearen eskuliburua da.4 aparagailu moten araberako sailkapena egiten du: Ordenagailua, Apple (IOS) gailuak, Androidgailuak eta eReader gailuak. Eskuliburu horretan pausuz pausu zehazten da aparagailubakoitzarentzat Adobe Digital Editions programa nola instalatu behar den eta jarraian liburuelektronikoaren deskarga nola egin behar den. Zalantzarik izanez gero, zure ohiko liburutegikomostradorera joan eta galdetu, bertan behar duzun informazioa eta argibideak emango dizkizuteeta.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 4: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

➢ PC/Mac: Ordenagailu bitartez liburu digitalak behera kargatzeko eman beharreko urratsak:

1) Adoberen ID bat sortu.

2) Adobe Digital Editions programa (PC/MAC) instalatu.

3) Eskatu liburu bat maileguan eta Adobe Digital Editions programaren bidez ireki.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 5: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 6: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 7: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

➢ Apple (iOS) gailuak: Apple (iOS) bidez liburu digitalak behera kargatzeko eman beharrekourratsak:

1) Adoberen ID bat sortu.

2) BlueFire Reader programa instalatu

3) Eskatu liburu bat maileguan eta BlueFire Reader programaren bidez ireki.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 8: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 9: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

➢ Android gailuak: Android gailuen bidez liburu digitalak behera kargatzeko eman beharrekourratsak:

1) Adoberen ID bat sortu.

2) BlueFire Reader programa instalatu.

3) Eskatu liburu bat maileguan eta BlueFire Reader programaren bidez ireki.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 10: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 11: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 12: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 13: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

➢ eReader gailuak: eReader gailuen bidez liburu digitalak behera kargatzeko eman beharrekourratsak:

1) Adoberen ID bat sortu (gailu guztientzako komuna).

2) Adobe Digital Editions programa (PC/Mac) instalatu.

3) Eskatu liburu bat maileguan eta Adobe Digital Editions programaren bidez ireki.

4) Liburua gailura transferitu.

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 14: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 15: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK–C

IF Q

2000541I10107n III

Page 16: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

Donostia KulturaLiburutegi zerbitzua / Servicio bibliotecarioKonstituzio plaza, 1, 2 y 3 • 20003 Donostia / San Sebastiántel (0034) 943 481 162 / 750 • faxa 943 431 895 • [email protected]

IFK

–CIF Q

2000541I10107n III

Page 17: eLiburutegia DONOSTIAKO UDAL LIBURUTEGIEN SARERA HELDU … · eLiburutegia plataforman ondorengo baldintzak gogoan izanik: • Liburu elektronikoek erabilera lizentziak dituzte eLiburutegiako

8. ZALANTZARIK IZANEZ GERO NORENGANA JO DEZAKET?

Mailegu zerbitzu berri honen edozein zalantza argitzeko zure liburutegira jo ezazu. Bertan beharduzun informazioa eta argibideak emango dizkizute.

9. Eliburutegiaren EREDUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

• Liburuzainen oinarrizko zereginak: eLiburtegiarako izenburu berriak urtean hirutanerosten dira. Erosiko diren izenburuak erabakitzeko batzordean, parte hartzen duteEuskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-arduradunek. Liburutegiko arduraduneneta erabiltzaileen arteko gertutasuna dela eta, erabiltzaileen gustu eta eskaeretatikhurbilago dauden izenburuak aukeratzen dira katalogoa osatzeko. Horrez gainera,eLiburutegiako katalogoan berritasunak sartzearen aldeko apustua egin da.

• Berezko plataforma, berezko kultura-eredua: Plataforma eraikitzeko, berezkoteknologia garatu da. Hala bermatuko baita zerbitzuak behar beste autonomia izatea,erabileran sumatutako hobekuntzak nahiz irakurleen eskaerei erantzuteko. Horrez gain,“teknologia kontrolatzen duenak kultura-eredua kontrolatzen du” esaeraren araberajokatzeko aukera ematen du ezaugarri horrek ere. Interneten gisako inguru moldakorbatean gako da teknologia zuzenean kudeatzea kultura kudeatzeko eredu berezko batzehazteko.

• Pirateriaren ordezko hautabidea: eLiburutegiak legezko hautabide bat eskaintzen du;hain zuzen, liburu digitalak maileguz hartzea, legez kanpoko kopiak egin ordez.Plataformaren bidez, erabiltzaileak doan mailegatu ditzakete liburuak, egile etaargitaratzaileei beren eskubideak ordainduko zaizkien bermearekin. Halaber, legezkodeskarga eta irakurketarako ohitura sortu nahi du ekimenak.

• Sektoreari babesa: Euskadiko Liburutegi Digitala proiektua Eusko Jaurlaritzaren,argitaratzaileen eta liburutegien arteko adostasunetik sortu da: batetik, argitaratzaileeibabesa ematen die ingurune digital berrian; bestetik, formatu digitalean irakurri nahi dutenherritarren eskaerari erantzuten die. Ekimena aintzindaria da estatu-mailan, eta ingurunedigitalean irakurketa sustatu nahi du herritar guztien artean; bereziki, gazteenen artean.