Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga...

26
PRAKTIKETAKO LEHENENGO MINTEGIA ELGETAKO HERRI ESKOLA

Transcript of Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga...

Page 1: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

PRAKTIKETAKO LEHENENGO MINTEGIA

ELGETAKO HERRI ESKOLA

Page 2: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Olga Bolinaga

Sarrera

Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko, herri honetako historia azaltzeari ekingo diot, bere garaian garrantzitsua izan baitzen.

Elgeta Alfonso XI. Erregeak fundatu zuen 1335.urtean. Elgetaren esanahia, landutako soroaren lekua da. Antzinan Elgueta idazten zen baina 1980. urtetik aurrera Elgeta izenez izan da ofiziala.

Deba Garaiko eskualdean dago kokatuta eta 1050 biztale ditu,16,83km2-ko azalerarekin. Babestu gabeko tontor batean kokatzen da eta bizkaiarekin muga egiten duen Gipuzkoako herri gailurrena da. Bere inguruan Eibar, Bergara eta Elorrio kokatzen dira, guztiak 8 eta 6km-ren barruan.Herriaren sarreran dugun arkua historikoa da, bertan antzina, diru kopuru bat ordaindu behar izaten zen bertatik pasatzeko.

Gure herriak hainbat baserri eta auzo ditu. 1927.urtean Angiozar eta Ubera auzoak Elgetagandik banandu ziren eta Bergararekin elkartu. Arestian jendea baserritik bizi zen baina gerora industria sartzen hasi zenean, emakumeak baserrian lan egiten zuten eta gizonak tailerretan. Gaur egun ordea jendea ez da baserritik bizi, jasotzen duten uzta etxerako lain da.

Lau errekatxo dauzkagu eta bere garaian 12 errota zeunden martxan baina gaur egun ez dago bat besterik eta bera erakusgarri.Elgeta herriak mendiarekin harreman estuak izan ditu, esaterako 1924. urtean Nafarroa Euskaldun Alpinismo federazioa sortu zuten. Gaur egun ere, Mendiko Federazioa dugu eta bertan batzarrak ospatzen dira.

Herriak eta bere inguruak hainbat gerra ezagutu ditu. Intxorta mendian zazpi hilabetean frentea egon zen. Errepublikanoek eta Nazionalek, 1937. urterarte jasan

1

Page 3: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

zuten basakeri hau. Gaur da eguna oraindik zenbait tokitan trintxerak mantentzen direla eta noiz behinka ere agertu izan dira obusak.

Industri artisaua XVIII. eta XIX. mendean agertu zen baina XX. mendearen erdialdean garrantzi handia hartu zuen. Garai horretan atzerritik jende asko etorri zen lanera, andaluzak eta estremeinoak Gaur, berriz, pakistanetik eta marokotik datoz.

Arestian altzairu fabrika handi bat zegoen, baina, orain dela urte dezente itxi egin zuten. Aldi berean armagintzak ere garrantzia zuen eta gaur garai horretako fabrika batek jarraitzen du lanean “Zabala anaiak” hain zuzen ere. Industrialdea handitu egin da era ezberdinetako arlotan, adibidez: tornilo fabrika, automozioa, almazen, etabar.

Hezkuntzari dagokionez, Domingo Iturbek 1911.urtean sortu zuen “Patronato Escuelas Católicas De Niños De Sagrado Corazón De Jesus”, batez ere mutilentzako eskola izan zen, 5 urtetik 15 urtera. Honek bi kriterio erabili zituen: bata apaizak maisu lanetan aritzea eta bestea behintzat maisu bat euskalduna izatea bertako eskoletan. Debekatuta zegoen autoritate zibilen eta judizialen esku hartzea.

1927. urterarte Elgetan “La Salleko” kongregazioa egon zen eta gero1936. urterarte “Vitoristas”. 1931 an neskak ere hasi ziren eskolara joaten, momentu horietan “ Religiosas Hijas De La Unión Apostólica” bertara etorri zirelako. 1937. urtean “Vitoristak” joan eta seglarrak jarraitu zuten 1955.urterarte. Handik aurrera diru arazoengatik mutilen eskolak bertan behera gelditu ziren eta neskak jarraitu zuten 1965. urterarte. Hauek ere diru arazoengatik joan behar izan ziren, eta momentu horretan ikastolak sortu ziren.

Eskola nazionalak ere bazeuden, hauetan dena erdaraz ematen zen, baina gaur egun ostera herri eskola bat daukagu. Eraikuntza hau 1995. urtean eraiki zuten, hiru solairu ditu eta ganbara eder bat. Hiru solairu hauek honela banatzen dira:

Lehenengo solairuan tutoretzako bulego txiki bat dute, mahai bat eta ordenagailu batekin.

Haurtzaindegia ere dute, bi irakasle eta 5 haur daude 0tik-2urte bitartekoak. Bi urte egin ondoren Haur Hezkuntzara pasatzen dira.Gela honetan dauden materialak hauek izango dira: haur bakotzari garbitu beharrekoak, guraso bakoitzak ekartzen ditu, aldatzeko mahai bat, ontziak garbitzeko harraska, hiru sehaska, komun bat eta hainbat jolas dituzte.

Jantokiak espazio zabala du, bertan 50 haurrentzako jatordua ematen dute. Janaria kanpoko empresa batek ekartzen du.

Haurtzaindegia eta jantokiaren tartean bi gela daude, bata 2 urteko haurrena eta bestea 3 urtekoena. Bi urtekoen gelan dauden materialak hauek dira: gelako espazioa hiru txokotan banatuta dago, etxe txokoa, ipuin txokoa non haur bakoitzaren argazki albunak dauden eta azkenik marrazteko txokoa. Bertan margoak,

2

Page 4: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

gometzak, paperak eta buztinak daude. Honez gain, gelako horman kortxo bat daukate, bertan ekintzak itsasteko.Hiru urteko haurren gelan material hauek daude: gela hau ere txokotan banatuta dago. liburutegia, plastika txokoa, eraiketa txokoa eta etxe txokoa.

Bigarren solairuan aldiz, gainontzeko gelak aurkitzen dira. Gela bakoitzen adin desberdinetako haurrak aurkitzen dira. Adibidez, 4-5 urtekoak, 6-7 urtekoak, 8-9 urteko, 10-11 urtekoak. Ondoren, ikasleak Bergarako Ipintza eskolara joaten dira.

Eskola honetan ere, informatikako gela bat dute. Bertan bederatzi ordenagailu, hiru inprimagailu, eskaner bat, bi ordenagailu eramangarri dituzte. Aurki beste bederatzi ordenagailu berri izango dituzte. Horrez gain , irakasle gelan, hiru ordenagailu, eskaner bat eta imprimagailu bat dute, administrazioan berriz bi ordenagailu eta bi imprimagailu eta gainontzeko gelatan (musika gela, ingeleserako, liburutegian eta 2. eta 3. ziklorako) beste sei ordenagailu bere imprimagailuekin dituzte.

2008/2009 KURTSOKO PLANGINTZA

Haur hezkuntza ( 2 urteko gela ) Curriculumaren arloak

Haur hezkuntzako curriculuma hiru eremutan antolatzen da, bakoitza eduki-multzo zehatz batzuetan banatzen delarik:

Nortasuna eta autonomia pertsonala -Gorputza eta norberaren irudia-Jolasa eta mugimendua-Jarduera eta eguneroko bizimodua-Norberaren zainketak

Inguru sozial eta fisikoa -Lehen talde sozialak-Gizarte -bizitza-Objektuak-Animaliak eta landareak

Komunikazioa eta errepresentazioa -Ahozko lengoaia-Musika – adierazpena-Gorputz-adierazpena-Plastika adierazpena

Ondorengo zehar- lerroak ez dira arlo zehatz batean sartzen, eguneroko ekintzetan, abestietan, ipuinetan, elkarrizketetan etabar landuko ditugu:

Giza eskubide eta bake hezkuntza Osasun hezkuntza Kontsumo hezkuntza Bide hezkuntza Ingurugiro hezkuntza

3

Page 5: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Sexu-berdintasunerako hezkuntza

0-3 zikloko helburu orokorrak

1- Jolas eta erlazio premia oinarrizkoenak adierazteko gai izatea, eta apurka-apurka horietako batzuk beren kaxa egin beharrezkoa den autonomia maila lortzeko.

2- Norberaren gorputza, bere osagai eta elementu adierazgarrienak( burua: aurpegia, begiak, ahoa, sudurra; tripa, eskuak, hankak), gorputz atal horien ezaugarri eta ahalmenak eta bakoitzak ekintza desberdinak egiteko duen gaitasuna edo ezintasuna.

3- Indibidualitate sentsazioa eraiki, gorputz identitateaz gain psikologikoa ere zehaztuz, autonomiaz eta bere ahalmenetan konfiantza izanez.

4- Umeari eskaintzen zaion afektua onar dezala eta bera ere erlazio orekatu eta sentimenduak adierazteko gai izatea.

5- Inguru hurbila eta bere elementuak ezagutu eta hori handitzen joatea.

6- Apurka-apurka aurkezten diren jolas proposamen, ekintzen gauzatze, etabarretan duen portaera koordinatzea, horietaz gozatuz eta berak dituen interes, ezagutza, sentimendu eta emozioei irteera emateko gai izatea.

7- Norbere ekintzak besteenekin koordinatzea, besteen identitatea, desioak etabar errespetatuz.

8- Ohiko egoeretan ematen zaizkion ahozko mezuak ulertzea, aho hizkuntza beste ikaskideekin eta nagusiekin komunikatzeko erabili.

9- Aho hizkuntza eta keinuez gain dauden beste adierazpen moduak ezagutzen joatea: plastika, musika, jolas sinbolikoa, matematika...

4

Page 6: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Eguneroko ekintzak

JARDUERAKGOIZEAN Gelara sartzea -Gelara sartu eta korruan eseri.

-Elkarrizketarako denboratxoa.-Txoko libreak.

Eguneroko ekintzak -Eguneroko erritualak: . Nor etorri da? . Nor geratu da etxean? . Ze eguraldi egiten du?-Ipuina irakurri.-Gaiarekin lotutako abestiak eta olerkiak.-Txoko libreak eta noizbehinka zuzendutako lantxoak.-Komunera joan, ura edan eta gaileta jan.-Astelehen,asteartean eta asteazkenetan psikomotrizitate gelara.

Jolastordua Jolas libreak eta zuzenduak.

Gelara itzultzean

-Txoko libreak-Bideoa-Etxerako prestatu: amantalak kendu eta txamarrak jantzi.

EGUERDIAN BAZKALORDUA

ARRATSALDEAN Esna daudenekin edo etxetik etortzen direnekin

-Elkarrizketatxoak:. Zer bazkaldu duzu?. Norekin etorri zara?...-Ipuina.-Txoko libreak

Agurra -Egunean zehar egindakoa gogoratu.-Amantala kendu eta txamarra jantzi.

5

Page 7: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Haur hezkuntza (3urteko gela)

Curriculumaren arloak

Haur hezkuntzako curriculuma hiru eremutan antolatzen da, bakoitza eduki-multzo zehatz batzuetan banatzen delarik:

Nortasuna eta autonomia pertsonala -Gorputza eta norberaren irudia-Jolasa eta mugimendua-Jarduera eta eguneroko bizimodua-norberaren zainketak

Inguru sozial eta fisikoa -lehen talde sozialak-Gizarte -bizitza-Objektuak-Animaliak eta landareak

Komunikazioa eta errepresentazioa -Ahozko lengoaia-Musika – adierazpena-Gorputz-adierazpena-Idatzizko lengoaiaren hurbilketa-Plastika adierazpena -Erlazioak,neurria eta errepresentazioa espazioan

Ondorengo zehar- lerroak ez dira arlo zehatz batean sartzen; arlo eta unitate guztietan agertzen baitira, etengabe:

Giza eskubide eta bake hezkuntza Osasun hezkuntza Kontsumo hezkuntza Bide hezkuntza Ingurugiro hezkuntza Sexu-berdintasunerako hezkuntza

6

Page 8: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

3 urteko helburu orokorrak

1. Apurka-apurka beren gorputza aurkitu, ezagutzea eta menperatzea. Aldi berean irudi positiboa eratuko dute, beren identitate sexuala , gaitasunak eta mugak baloratu ere.

2. Ohizko ihardueretan gero eta modu autonomoagoan jokatzea. Apurka-apurka segurtasun afektibo eta emozionala eskuratu .Bere buruarekin daukan konfiantzarako gaitasunei garapena ematea.

3. Gizarte- harremana gero eta zabalago. norberaren interesak,ikuspuntuak eta besteen ekarpenak lortzen ikastea.

4. Bai helduekin bai beren kidekoekin harreman lotura errazak ezartzea.Afektibitate-sentimenduei erantzuna eman, desberdintasuna errespetatu eta laguntza eta lankidetzarako jokabideak zabaltzea.

5. Inguru hurbila behatu eta aztertzea eta horretarako berezitasun eta ezaugarri nagusiak ezagutzea.

6. Inguruko kultur agerpen batzuk ezagutzea, interes,errespetuz eta partaidetzazko jarrerak azalduz.

7. Errealitateko hainbat alderdi, bizi izandakoak ala ezagututakoak edo irudimenezkoak, antzeztu,irudikatu, jolasak eta beste adierazpide sinbolikoez baliatuz, adieraztea.

8. Ahozko hizkuntza ohizko komunikazio-egoeretara erabiltzea.9. Adierazpideak beren eskumeneko baliabide guztiak erabiliz aberastu eta ugaritzea.

7

Page 9: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

IHARDUERAKGOIZEAN Gelara

Sartzea- Berokia eskegi eta korruan eseri -taldean hitz egin ikasleekin-eguneroko erritual batzuk jarraitu ( arduradunaren lana, eguraldia, olerkiak, abestiak)

Lan zehatza

-ipuina irakurri-unitateko fitxa

Jolas librea -txokoak, bideoa ikusi (astean behin )

Jolastordua -jolas libre eta zuzenduakGelara itzultzean

-Jolas eta jarduera libreetarako denbora:txokoak-psikomotrizitatea ( astearte eta asteazkenetan)

EGUERDIAN -BazkalorduaARRATSALDEAN -Arduradunaren lana

-ipuina kontatu-Jolas libre eta jarduera libreetarako denbora :txokoak

AGURRA -Egunean zehar egindakoa gogoratu- Amantala erantzi

Urtean zehar hainbat ekintza berezi egingo dira.

Gaztainaerre Azaroak 21 ean ospatuko da.Santo Tomas eta Olentzero azken egunean Abenduak 19an.Danborrada Urtarrilak 20an.

8

Page 10: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

San Blas Otsailak 3an.Santa Ageda Otsailak 4an.Iñauteriak Otsailak 20an.Kurtso bukaerako irteera oraindik erabakitzeko dago.

Haur hezkuntza 2.zikloa

Nortasuna eta autonomia pertsonala

Helburuak:

1 – Bere buruaren irudi egoki eta positibo bat edukitzea, bere ezaugarri eta kualitate pertsonalak antzemanez.

2 – Piskanaka bere ahalmen eta mugak ezagutzea, egoki baloratzea eta berauen arabera jokatzea.

3 – Norberaren eguneroko bizitzan burutuko dituen ihardueretarako egokiak diren ahalmenak antzeman eta erabiltzea.

4 – Adierazpen grafikoan ikusmenezko eta eskuzko koordinazioa aplikatzea, objetuak gero eta zehazpen handiagoaz erabili eta aztertzeko.

5 – Norberaren sentimendu, emozio eta beharrak antzeman eta besteei adieraztea; besteenak antzeman eta errespetatzea.

6 – Norberaren ekintzak planifikatzea, eguneroko bizitzako arazoak konpontzeko; frustrazio txikiak onartzea eta planteatzen diren zailtasunak gainditzeko jarrera erakustea, besteengan behar duen laguntza bilatuz.

7 – Higiene eta osasunarekin zerikusia duten ohitura eta jarrerak piskanaka eskuratzea.

Ingurune sozial eta fisikoaren ezaguera

Helburuak:

1 – Eguneroko espazioetan autonomoki orientatu eta jokatzea, eta bere noizbehinkako eta ohizko bizipenei dagokionez, denbora eta espazioaren antolaketari dagokion oinarrizko terminoak egoki erabiltzea.

9

Page 11: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

2 – Inguru naturala eta giza bizitzarentzat bere kalitateak duen garantiza baloratzea, bereganako errespetu eta ardura jarrerak erakutsiz.

3 – Inguruko festa, tradizio eta ohiturak ezagutu eta bertan parte hartzea, kultur adierazpen gisa baloratuz.

4 – Inguruaren elementuak dituzten aldaketak behatzea; hauetan eragina duten faktore batzuk ezagutzea.

5 – Inguru fisiko eta sozialarekiko interesa eta jakinmina erakustea, bertan ematen diren gertaera garrantzitsuenei buruzko galderak, interpretazioak eta iritziak emanez, espontaneitatea eta originaltasuna garatuz.

Komunikazioa eta errepresentazioa

Helburuak:

1 – Errepresentazio eta adierazpen forma desberdinak erabiltzea edonolako egoera, ekintza, nahi eta sentimenduak adierazteko.

2 – Norberaren eta besteen plastika, musika eta gorputz bidezko produkzioez interesatzea, bere kultur munduaren ulermenera hurbiltzeko.

3 – Matematika errepresentazio formaren posibilitateak maila egokian erabiltzea inguruko objetu eta egoera batzuk eta bere ezaugarri eta berezitasunak aurkitzeko.

4 – Kultur tradiziozko testu batzuk ulertu, ikasi eta birsortzea, haienganako interes, balorapen eta gozatze jarrerak erakutsiz.

5 – Errepresentazio eta espresiorako forma desberdinen teknika eta oinarrizko baliabideak erabiltzea bere posibilitate komunikatiboak zabaltzeko.

4-5 urteko gelako funtzionamendua

Poiektuen bidez funtzionatuko dugu.Gaiak ikasleak aukeratuko dituzte.Txokoetan egingo dira normalean ekintzak.Irakurketa eta idazketa aurrea landuko da (letren eta zenbakien norabidea)

Gelaren antolakutza

Txokoetan banatuta egonga da.Matematika txokoa.Irakurketa idazketa txokoa.Plastika txokoa.Eraikuntza txokoa

10

Page 12: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Txoko zuzenduak eta libreak izango dira eta talde libre eta antolatuakoak ,beti lantzen ari garen gaia,ekintza konkretua etabar kontutan izanik.Taldean bi adinetako haurrak egongo dira, bakoitza bere adinari dagozkion lanak burutuko ditu.

Tailerrak arratsaldean egingo dira, baina ekintza hau Urtarrilean hasteko asmoa daukagu, hau beste urtetan bezela haur hezkuntzako denak parte hartuko dutelarik. Bertan lantzen dana kurtso bukaerako oroipen txostenean azalduko da.

Gutxi-gora-behera egingo diren ekintzak

ORDENADOREAK 5 urteko haurrak Xango landuko dute, 4 urtekoak Txirritx.BIDEO gelara joango gara astean behin gutxi gora behera, bideoak ikustera.BARATZAN aziak erein eta nola jaiotzen diren ikusi eta denbora neurtu.LIBURUTEGIRA, astean behin ipuinak ikustera eta olerkiak ikastera.LOGOPEDAK AHOLKATUTAKO ariketak egingo ditugu , ahozkerak hobetzeko.ANTZERKIA, ipuinak ikasi eta antzeztu.Landuko diren gaiak urteko oroipen txostenean azalduko dira, baita egingo diren irteerak ere.SARRERA

Ondorengo txostenean 2008/2009 ikasturteko plangintza zehaztuko da. Bertan parte hartuko duten irakasleak, zeintzuk izango diren arloetako helburuak eta jarraipena izango duten edo berriak izango diren proiektuak ezagutu araziko dira.

AURKIBIDEA

Irakasleen antolamendua: -Kokapena Espezialistak Esklusibak Mintegiak Proiektuak

Ekintzak eta irteerak

Plangintzak:- 2 urteko gela - 3 urteko gela - 4-5 urteko gela

- 1.zikloa- 2.zikloa- 3.zikloa

- Laguntza gela- Ingelera- Gorputz Hezkuntza- Erlijioa- Musika- Psikomotrizitatea

11

Page 13: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Irakasleen antolamendua

Irakasleen kokapena

H.H 2urte ------------------------------ MAITE ARANZABAL

H.H 3urte ------------------------------ NEREA SANZ

H.H 4-5urte ------------------------------- RAMON GEZURAGA

L.H.1 eta 2. Maila ---------------------------- IZASKUN ALTUNA ( Tutorea ) ALAZNE ASTARLOA

L.H 3. eta 4. Maila ---------------------------- BEGOÑA USANDIZAGA

L.H. 5 . eta 6. Maila --------------------------- NORA OLABIDE

ARANTZA ESPARZA

Espezialistak

MUSIKA ----------------------------------- ARANTZA ESPARZA

SOINKETA ---------------------------------- NORA OLABIDE INGELERA --------------------------------- NEREA ARANZETA

ERLIJIOA -------------------------------- LEIRE DOMINGO

HEZKUNTZA BEREZIA----------------- IZASKUN SAIZ

LOGOPEDA ----------------------------- BEGOÑA OTXOA-AIZPURUA

12

Page 14: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

JANTOKIKO ARDURADUNA --------- EMMANUEL IGARTUA

Zuzendaritza taldea

ZUZENDARIA -----------------------------EMMANUEL IGARTUA

IKASKETA BURUA --------------------- RAMON GEZURAGA

IDAZKARIA --------------------------- ARANTZA ESPARZA

Esklusibak

Asteko esklusiba orduak, 12´30 etatik 13´30 etara egingo dira.

Astelehenetan -Ikastetxeko proiektuak

Asteartetan -Klaustroak.

Asteazkenetan -Zikloen arteko koordinaketa

Ostegunetan -Gurasoekin egoteko eguna.

Ostiraletan -Baratza eta gela antolaketa

Irakasleen mintegiak

Heziketa bereziak: Ostegunetan, hamabostero,14:30 etatik 16:30 era. Izaskun Saiz joango da.

I.K.T: Mintegietara Miren Karmele Orbegozo joango da.

GOIESKOLAKO BILERAK: Bertan, Deba Garaiko eskoletako zuzendariak elkartzen dira., hainbat puntutan planteamentu bateratuak eramateko asmoz. Normalean, hilean behin izaten dira. Emmanuel Igartua joango da .

AGENDA 21: Bilera hauek asteazkenetan izaten dira. Bertara proiektu honetan sartuta dauden Deba Garaiko hainbat eskoletako partaideak joaten dira. Elgetako eskolatik Begoña Usandizaga joango da.

ESKOLA TXIKIETAKO MINTEGIA: Testuen trataera, aniztasunari erantzuna emateko.Hhko bileretara Ramón Gezuraga eta Lhkoetara Arantza Esparza joango dira.

13

Page 15: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Ikasleen ordutegia

Goizetan: 9:00 etatik 12:30 etara

Arratsaldean:14:30 etatik 16:00 etara

Esan beharra dago 12:30 etatik 14:30 etara JANTOKIKO zerbitzua eskeintzen dela nahi dutenentzat.

Ikastetxeko proiektuak

Elgeta herri txikia denez, bertako eskolak proiektu bereziak ditu. Anistazunaz gain, ekologia ere kontutan hartzen duen eskola da. Ondoren, proiektu berezi hauek azalduko dira.

- Eskola Agenda 21: Ikastetxe eta inguruko ingurumen-kalitate eta jasangarritasunaren aldeko ekintza-plana da,eta hezkuntza-komunitatearen konpromisua, baliabideen kudeaketan, curriculumaren egokitzapenean eta parte hartze kulturan zehaztuko dena.

Eskola Agenda 21 en bidez, 18 urtetik beherakoak gazte herritarrei parte hartzaile izaten ohitzea lortu nahi da.

Eskola Agenda honetan URA da aukeratutako gaia eta honen barneanpaperaren kontsumoa. Egunero idazteko erabiltzen dugun papera,folioak,kuadernoko papera eta komuneko eta eskuak lehortzeko paperarenkontsumoa murriztu nahi da.Gaia 3.-4.-5. eta 6. mailakoek landuko dute batipat, baina honek ez du esan nahi beste mailetan ekintzak egingo ez direnik.

Gai honi lotuta hainbat ekintza eta irteera egingo dira. Ekintza hauek ingurune,matematika... arloetan txertatuko genituzke. Momentu honetan lan horretangabiltza eta hainbat gauza zehaztu gabe daude oraindik.

Ingeleseko proiektua (INEBI)

Lau eta bost urteti 11rarte ematen da ingelera. Lau eta bost urteko haurrekin ipuinak eta abestiak erabiltzen dituzte. Hortik

aurrera liburuak. Ordenagailuak erabiltzen dituzte. Sopa de letras egitea asko gustatzen zaie.

Metodo hau lehen hezkuntza guztian erabiltzen dute.

14

Page 16: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Baratza Ingurumen hezkuntza gure ikastetxeko hezkuntza proiektuan txertatzeko eta inguruarengan gure eguneroko bizi ohiturek duten garrantziaz jabetzeko bai irakasleok eta bai ikasleak, ESKOLA BARATZA proiektua aukeratu dugu.

Proeiktu hau aukeratzera ondorengo arrazoiek eraman gaituzte:

Gure ikastetxea herri txiki batekoa denez, proiektu hau aurrera eramateko erreztazuak ditugu: alde batetik, hasteko behintzat, lur zatia lortzeko erreztasuna dugu eta bestetik, ikasleentzat ezaguna da.

Gelaz kanpoko ekintzak eta ekintza praktikoak umeentzat motibagarriak dira.

Ikasleen oso hurbileko ekintza (herrian ortu asko dituzte inguruan).

Ikastetxeko talde desberdiñak implikatzeko moduko proiektua:

o Irakasleak-Gurasoak-Ikasleak

Proiektu honetan gai desberdinak landu daitezke:o Kontsumoa-Elikadura-Zaborrak-Birziklapenao Osasuna-Herrialde eta baloreen garapena

Maila desberdinetan landu daiteke, euren errealitatera, beharretara eta egoerara egokituz.

Gainera esan beharra daukagu, gure herria Agenda 21 plangintzaren barruan dagoela eta ezinbestekotzat ikusten dugula gure ikasleek bertako herritarrak direnez, euren inguruak, bizi ohitura... duen garrantziaz jabetzea eta gizarte moldaerarako ikaskuntza erabilgarriak ikastea modu atsegin baten. Azken finean eurak baitira herriaren etorkizuna.

INIKA proiektua:E-inika plataforma ezarri nahi dugu, kudeaketa akademikoa Intranet edo Internet bidez egin ahal izateko. Ikastetxe barnean, kudeaketa administratibo eta akademikoa egiteko aukera ematen duen aplikazioa da.

Konpetentzien ebaluazioa : Ebaluzioa diagnostikoa . Curriculum berriaren ezarpena dela eta, eta aurtengo ebaluazio diagnostikoaren inplementazioa era orokorrean, gure klaustroak formazioa eta informazioa jasotzea erabaki du.

Testuen trataera aniztasunari erantzuteko: Eskola txikietako mintegian burutuko da.

Eusko jaurlaritzatik datorren OCD-aren txostena ikusi nahi baldin baduzu, helbide honetan egin dezakezu.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/decreto_inf_9_eusk.pdf

15

Page 17: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

NIRE GELAREN DINAMIKA

Bi urtekoen gelan 8 haur daude, 4 mutil eta 4 neskatil.

Haur kopurua orekatua da, mutikoek espazio gehiago behar izaten dute neskatilek baino. Haurrak irakasle bat dute eta irakasle laguntzaile bat egunero etortzen da 11:30etatik 12:30etara. Baina horiez gain beste irakasle bi dituzte: psikomotrizitatekoa eta musikakoa.

Gelako espazioa hiru txokotan banatuta dago: etxe txokoa, ipuin txokoa eta margotzeko txokoa eta gelako mahai baten fardelak aldatzeko tokia dute . Baina, beste gela batzuetara ere joaten dira, esaterako, psikomotrizitate gela, musika gela, bideo gela, eta azkenik, jolastokira.

Gelako espazioan txokorik gustukoena etxe txokoa da . Bertan hainbat material dituzte: platerrak, tenedoreak, kazuelak, eta bertan lau panpin dituzte. Hemen egiten diren ekintzak, haurrak beraien gurasoak edota ingurukoak egiten dutena imitatzen dute,joku sinbolikoan aritzen dira. Harremanak sustatzen dute, elkar komunikatzen dira.

Ipuin txokoan ipuinez gain, haur bakoitzaren albumak aurkitzen dira. Horiek ikustea asko gustatzen zaizkie, berdin da norberaren albuma ez izan, besteena ere gustukoa dute. Horiek haurrari bere familiaren hurbiltasuna sentiarazten die eta beharrezkoak dira haurrak arazoren bat badauka, argazkiak ikusteak asko lasaitzen dielako. Horrez gain, ipuinek ere irudimena indartzen dute, fantasia munduan murgiltzen dira, sentimenduak adierazten dituzte, eta harremanak bultzatu.

Azkenik, margoen txokoan edukin batzuk lantzen dituzte, esaterako, gometsak, paperean eginiko borobil baten barruan itsatsi egiten dute, horrela helburu batzuk betetzen dituzte(barruan, kanpoan, goian, beheian) kontzeptuak, koloreak bereizten, motrizitate fina garatuko dute, irudimena, eta garapen kognitiboa sustatuko dute, konpartitu, harremanak bultzatu eta autoestima indartzen dute.

16

Page 18: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

Gelatik at ere beste gela batzuetara joaten dira, espazio hauetara.Psikomotrizitateko gelara oso gustura joaten dira, espazio zabala da eta hainbat material dituzte: koltxonetak, pilotak, ohialak, egurrak, sokak, ipuinak. Bertan irakasleak hasieran haurrei arau batzuk bete behar direla azaltzen die, esaterako, ez da bultza egin behar, ez da iletik tira egin behar, ez da haginka egin behar, ez eta zapaldu ere, ez da apurtu behar besteek eginiko eraikuntzak. Ondoren jolas libreak egiten uzten die, irakaskuntza eraikitzailea bultzatuz. Bertan beraien gorputz osoa landuko dute, autonomia indartuz, hainbat gauza egiteko gai direla sentituz, autoestima goratuz, harremanak sustatuz eta gorputzaren bidezko komunikazioa adieraziz.

Musika gelan ordenagailu bat dute eta atril bat, baita mahai handi bat eta jarlekuak ere. Haurrak gelaren erdian jartzen dira, eta espazioa zabala denez lasai egoten dira.

Hemen egin dugun ekintza Donostiako tanborradako saioa eta bi urtekoendako esperientzi berria izan da, ez baitzuten ezagutzen hori zer zen. Haurrei musika eta doinuak asko gustatzen zaizkie, eta esan behar da entzumena lantzeaz gain irudimena ere lantzen dutela, eta guzti hori dantzarekin laguntzen bada are hobeto, horrela gorputzeko beste hainbat atal landuko dira-eta.

Bideo gela baino liburutegia da, bertan liburu dezente daude eta mahai handi bat. Bideo pantaila aurrean alfonbra bat dago, bertan jarrita marrazki bizidunak ikusi ahal izateko. Orain arte ikusitako marrazkiak “Hartz txiki eta pingu” dira, baina, badira beste bideo batzuk ere, esaterako, Heidi, hauek hiru hilabetean ikusten dute eta gero aldatu egiten dute. Espazio honetara ere gustura datoz bertan irudimena, harremanak eta hizkuntza ere landuko dute.Egun batean gelan honako ekintza hauek egiten dituzte:Haurrak 9retan sartzen dira gelara eta 12:30etan amaitzen dute. Lehenengo orduan bakoitza bere kabuz jolasten dute, horrela autonomia sustatuz, harremanak indartuz, garapen kognitiboa sustatuz eta sentimendu afekiboak bultzatuz.

10:00etan-edo psikomotrizitatera ala bideo gelara joaten dira, eta ez badira joaten ez batera ez eta bestera honako ekintzak hauek egiten dute: irakaslearekin borobilean jartzen dira eta galderak egiten dizkienean, esaterako, haurrei buruz, nor etorri da? Edo, nor gelditu da etxean? Zenbakiak kontatzen ikasten ari dira. Ze eguraldi egiten duen jakingo dute hotza, beroa, euritsua, lainotsua den edo elurra eta izotza egin duen. Abestuko dute elkartuz, komunikazioa bultzatuz eta memoriaz ikasiko dute abestia, eta horrek ikusitako gaiarekin lotura izango du,(elurra egin zuenean, abestiak elurrari buruz izan ziran).

Egun bakoitzean haur bat izango da “makinista”, honek esan nahi du protagonista izango dela, eta horrela beste geletara joateko ilaran ipiniko dira, trena izango balitz bezala, eta makinista ilarako lehena izango da. Haur horrek

17

Page 19: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

irakasleak ze eguraldi egiten duen galdetzen duenean dagoen eguraldiaren txartela horman itsatsiko du.

Ondoren margoen txokoan paperean gometsak itsasten dituzte eta gero bertan margotuz, haur bakoitzak amaitzen duenean bere kaxan uzten du egindakoa. gehienak, irakasleak haurren erritmoa errespetatzen du eta emandako animoarekin autoestima indartuko da.

10:00etan psikomotrizitatera badoaz, horren ondoren jaisten direnean gelan zerbait jaten dute, eta baita gela horretara ez badoaz ere, egunero 10:50ean zerbait jango dute, gailetak, ogia edo fruta, horrela janaria konpartituz, dastamena eta ukimena garatuz harremanak bultzatuz, gorputz osasuna zainduz eta berdintasuna bultzatuz, zeren eta guztiendako janari berdina dago eta nahi duenari ematen zaio, irakasleak ez du derrigortzen jatera.

Sarritan beste adineko haurrekin elkartzen dira, esaterako, 3 eta 4 urteko haurrekin eta hori ona da. Aniztasuna kontutan hartuz eta batak besteekin beti ikasten delako zerbait. Hauek elkartzen dira bideo gelan, jolas tokian eta oraingoan musika gelan tanborrada saioan.

Eguneroko erritual horiek haurrei ordenatzen eta estrukturatzen laguntzen die. Baita oso garrantzitsua da, haurrari aurrez esatea ondoren zer gauza egingo duten. Horrela lasaiago hartuko ditu egin beharreko ekintzak.

Orainarte ikusi dudanarekin eskolak umearen ikuspegi globala du. Eraikitzailea da haurra eskolan hasten denetik amaitzen dueneraino irakasleek ahalegintzen dira bere garapen prosezoa jarraitzen eta behatzen.

Motibazioa sustatzeko ere hainbat ekintza egiten ditu eta aldatu egiten ditu haurren beharren arabera.

Irakasleak astearte guztietan klaustroa izaten dute eta astelehenetan Agenda 21-ti buruz aritzen dira lanean.

Irakasleak gurasoekin hiru hilabetean behin elkartzen dira eta baita haurren beharren arabera ere. Irakasleen arteko harremanak, geletan gertatzen denari buruz, erregularrak dira.

Eskolako taldekatzei buruz, esan behar, geletan sartzeko eta irtetzeko txirrina joten dutela, eta adin ezberdinetako haurrak batera gelan sartu eta irtetzen direla.

Orain arte ikusi dudanez esan dezaket eskola eraikitzailea dela. Haurren interesetatik abiatzen dira, irakasleak ikasleak zer behar duten antzematen dutenean erantzuten saiatzen dira.

Ondoren haur eskolarako ebaluaketarako erabiltzen dituzten erizpideak jarriko ditut: nola egokitu egoera berrira, ordenari eta higieneari dagokionez,

18

Page 20: Elgetan nire herrian egiten ari naiz irakasle praktikak · Web viewELGETAKO HERRI ESKOLA Olga Bolinaga Sarrera Elgetan, nire herrian, egiten ari naiz irakasle praktikak. Hasteko,

lanari dagokionez, psikomotrizitatea, harreman jarrerak, jolasarekiko jarrerak, inguruarekiko jarrera, hizkuntza, plastika eta antzezpena.

Hau izan da lehenengo mintegirako egin dudan lana, espero dut zuen interesekoa izatea.

Egilea: Olga Bolinaga IturrikastilloMaila: Haur Hezkuntza, 2. mailaIkasgaia: praktiketako lehenengo mintegia

19