Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1:...

14
Eguneroko lanean ere euskaraz

Transcript of Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1:...

Page 1: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz

Page 2: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

© “Argazki” artxiboa Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Egilea: Mikel Arrazola

(9. orrialdea izan ezik)

Page 3: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz 03

AurkibideaZer da LanHitz? 01

Euskara enpresan txertatzeko arrazoiak 02

Nola txertatu euskara enpresan 03

Neurrira egindako planak edo jarduerak 04

LanHitzek eskaintzen dituen laguntzak 05

Argibide gehiago 06

Page 4: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

01Zer da LanHitz?

Izenak dioen bezala, lana eta hitza uztartuz, lantokietan euskararenpresentzia eta erabilera indartzeko eta bultzatzeko ekimenada, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetzak bultzatutakoa hain zuzen.

Azken urteotan hiritar eta herri aginte gehienak ahaleginhandia egiten ari dira euskal gizartea gero eta elebidunagoaizan dadin.

1990eko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuenlan munduan euskararen erabilera sustatzeko egitaraua;horretarako, euskarazko eskolak soilik antolatzeaz gain,prozesu planifikatuak ezarri ziren euskara osagai propiogisa enpresaren kulturan integratzeko.

Urte haietan baldintza oneko enpresa handietarazuzendutako egitarau pilotua zena, gaur gainontzekoenpresetara zabal daitekeen egitasmo finkoa da.

Eguneroko lanean ere euskaraz04

Page 5: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz 05

Badauzkagu egiten jakite bat, metatutako esperientzia, etaohiko kudeaketa ereduen arabera diseinaturiko bitarteko etatresnak. Beraz, iritsi da egindako ahalegina kapitalizatzeko

eta enpresa gehiagotara jokamolde eredua modurikeraginkorrenean zabaltzeko garaia.

Euskara gero eta egiazkoagoa egin dezakegu, politikaeraginkorrak abian jarrita, eta enpresaburu, sindikatu nahizlangileen laguntza eta parte-hartzearekin. Euskarak gure

enpresei balio erantsia emango dielako uste osoadaukagu.

Sinistuta gaude, halaber, gure elkartean oso errotutadauden gure enpresek ekarpen handia egin dezaketela,lan munduan euskara gehiago erabiliz, euskal gizartea

bertara eginagoa eta kohesionatuagoa izan dadin, baitahizkuntzari dagokionez ere.

Page 6: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz06

02Euskara enpresantxertatzeko arrazoiak

Globalizazio, merkatuen nazioartekotze, eleaniztasun etaberehalako onurak lortzeko politikak egiten diren garaihauetan, zergatik dago bere enpresaren osagaitzat euskaraere hartzen duenik?

Euskara enpresan integratzeko ahaleginetan ari denenpresa asko, besteengandik bereizten dituen eredupropioaren bila dabiltzan enpresa lehiatsu eta berritzaileakdira, beren baitako pertsonen nahiak ere aintzat hartzendituztenak. Enpresa hauek ingurune hurbilenarekin batdatorren profila bereganatu nahi dute. Eta hurbilen duteningurune horretan, gero eta handiagoa da elebidunenproportzioa, are handiagoa gazteen artean, horiek izanik,gainera, prestatuenak eta trebatuenak. Hortaz,etorkizuneko apustua da.

0%

20%

40%

60%

80%

100%

80-84>=85

75-7970-74

65-6960-64

55-5950-54

45-4940-44

35-3930-34

25-2920-24

15-1910-14

05-09

Euskaldunen bilakaera 1981-2001, adinaren araberaEAE

Adin-taldeak

Euskaldunak 1981 2001

Erdaldunak 1981 2001

Page 7: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz 07

Laburbilduz, hauek dira lantokian euskara plana ezartzekoarrazoi nagusiak:

∑ Bere ingurunean sustraitutako enpresaren irudiaislatzen du. Gero eta gizarte globalago honetan, lokalizazioa

erakusten du.∑

Proiektu berritzaileei ekiteko enpresa lehiatsuarenirudia islatzen du.

∑ Bere produktu edo zerbitzuak euskaraz eskaintzen

dituen enpresa kalitate handiagoa ari da eskaintzen,zerbitzu pertsonalizatuagoa, kultura hurbilpena eta

prestakuntza handiagoa adierazten ari baita.∑

Ezaugarri bereizlea da etengabeko hobekuntzarenkulturaren barruan. Ez da kasualitatea euskararen erabilera

sustatzen ari diren enpresak etengabeko hobekuntzaprozesuak abian izatea, eta hauetako askok lehen mailako

aitorpena izatea.∑

Euskal gizartea gero eta elebidunagoa da, eta oso aintzathartzen ditu euskaraz eskainitako produktuak nahiz zerbitzuak.

Enpresako pertsonen nahiekin bat datorren neurrian, haiekasetzen laguntzen du.

Page 8: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz08

03Nola txertatu euskaraenpresan

Enpresak berak badaki jakin zer eta nola lortu nahi duen.Eta lortutakoa eguneroko jardunean integratzeko zer eginbehar duen ere bai. Horretan laguntzeko, eskura jartzendiogu enpresari metatutako esperientzia, tresnak etabestelako baliabideak enpresa bakoitzak neurrira egindakoplan edo jarduera propioak landu, kudeatu eta ebaluatuditzan; beti ere, norberak zehaztu behar dituelarik berehelburuak, abiadura eta baliabideak.

Erakundeek errazago finkatu ahal izan ditzaten berenhelburuak, Erreferentzia Marko Estandarra (EME) deritzantaxonomia edo laguntza-koadroa osatu dugu. Bertandaude jasota edozein erakundetan lan daitezkeeneuskararen erabilera eta presentziazko helburuak, erasistematiko, argi eta errazean.

Laguntzarako tresna da, beraz. Erakunde edo enpresaestandar baten ohiko jardun-eremuak irudikatzen ditu,

hizkuntza non eta zertan erabil daitekeen erakutsiz. Horrela,euskara plana egin nahi duten erakundeek argi eta garbi

ikus dezakete zein helburu eta eremu landu edo hobetuditzaketen.

Hortaz, EME norbere beharretara egokitu ondoren, neurriraegindako ekintza plana lantzea da helburua, batik bat erabilerazko

emaitzak lortzera bideratua.

EME hiru ardatzen arabera dago egituratua:

Erakundearen irudia eta komunikazioa: errotulazioa, harrera, publizitatea…

Page 9: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz 09

Kanpo harremanak: ahozko edo idatzizko harremanak bezeroeta hornitzaileekin, produktua edo zerbitzua…

Barne harremanak: langileen kudeaketa, laneko prestakuntza…

EMEk eskaintzen dituen horien artetik zure enpresarentzategokienak aukeratzeko, diagnostiko-erreminta bat egin dugu,diagnostikoa ez-ezik hobetzeko hainbat bide ere erakutsiko

dizkizuna. Diagnostiko horretatik abiatu, eta berariazsortutako beste zenbait erreminta informatiko erabiliz, zure

enpresako plana landu eta kudeatu ahal izango duzu.Baita egindakoa neurtu eta ebaluatu ere.

Bestalde, ohiko lan metodologiak jarraituz, PDCA zikloaproposatzen dizugu plana lantzeko:

Planifikazioa (P)

Erakundearen egoerasoziolinguistikoarendiagnostikoa.

Jardun-eremuenlehenespena.

Euskara planaren definizioaeta diseinua.

Gauzatzea(D)

Enpresaren konpromisoa.

Euskara plana: ekintzak.

Plan hauek enpresak berak diseinatu eta kudeatu ditzake. Hala ere,gaur egun badira alor honetan adituak diren enpresak, beren zerbitzuaeskaintzen dutenak. Nolanahi ere den, asko dira egin daitezkeen ekintza

zehatzak, plan egituratu bat egitera iritsi gabe.

Plana Doitzea (A)

Euskara planarenberrikuspena,zuzendaritzaren eskutik.

Emaitzak Neurtzea(C)

Euskara planarenebaluazioa eta emaitzeiburuzko komunikazioa.

Page 10: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

04Neurrira egindako planakedo jarduerak

Edozein enpresak izan dezake bere plana, edo planik ezbada, bai behintzat aldeko ekintza sorta bat. Hori horrela,EMEk eskaintzen dituenen artean, badira batzuk,salbuespenak salbuespen, lorgarriagoak direnak bestebatzuk baino: euskararen presentzia -errotulazioa kasu-bermatzera zuzendutakoak, ez baitute hizkuntzamenderatzea eskatzen oro har. Erabilera areagotzekohelburuen kasua, berriz, bestelakoa da. Hala ere hauenartean ere badira helburu lorterrazak eta edozeinenpresaren esku daudenak.

Euskal hiztun gutxiko erakundeetan, gutxirekin asko lortunahi izatearen logikak bultzatuta, Irudi eta Komunikaziokozenbait gai lantzera jo daiteke, bisualenak eta harrerarekinlotutakoak gehienbat: hizkuntza paisaia eta errotuluakoro har, harrerako osagaiak, irudi korporatiboa, webguneko orri nagusia, atal finkoak edota zerbitzuak, marketina

eta publizitatea…

Erakundeak bere bezeroak hemengoak eta euskaldunakbaditu, Kanpo Harremana ere lantzera jo dezake, bezeroari

dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana,gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz10

1 Erakundearen lana kontsumitzaile eta erabiltzaileei zuzendutakoa bada, 6/2003 Legeakfinkatutakoa aintzat hartu beharko du.

Page 11: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz 11

Barne Harremanak ere landu daitezke, bereziki pertsonalekokomunikaziorik ohiko, orokor eta errazenak. Horixe izaten

da euskal hiztunen kopuru ohargarria duten erakundeetangehienbat landu ohi den gaia. Horrekin batera, ahal denean,euskal hiztunen arteko sarea osatzera jotzen da, euskaraarian-arian lan-hizkuntza ere izan dadin. Honelakoetanlangile euskal hiztunak planaren euskarri izan ohi dira.

Edozein kasutan, ez dago derrigor esparru guztiak bateralandu beharrik, egingarri eta probetxuzkoenak iritzitakoakbaizik. Hori bai: beti errazenetik zailenera eta orokorrenetikzehatzenera abiatzea gomendatzen dugu. Eta, edozeingai lantzen delarik, garrantzitsua da harekin batera doanhizkuntza-irizpidea ere lantzea, orain lortutakoak geroanere iraungo duela bermatzeko, eta benetan integratzeko.

Nahi izanez gero, laster batean abia dezakezun prozesuada. Horretarako aurreneko pausoa proiektu hau elkarlanean

lantzeko lantalde bat eratzea da. Gure webguneanwww.euskadi.net/lanhitz prozesu honi buruzko argibide

gehiago dituzu.

Page 12: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

05LanHitzek eskaintzendituen laguntzak

Egitarau honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikarako Sailburuordetzak zenbait laguntza tekniko etaekonomiko jartzen ditu zure esku, zure erakundeaneuskararen erabilera gehituko duten planei nahiz eraguztietako ekintza onuragarriei sarbidea errazteko.

Laguntza teknikoak:

∑ Aholkularitza teknikoa, diagnostikoa egin eta jardun-eremuak lehenesteko.

∑ Kudeaketarako informatika tresnak, autodiagnostikoa,kudeaketa eta ebaluazioa egiteko.

∑ Ohiko agiri, terminologia eta esapideak jasotzen dituenbanku telematikoa

Hau guztia eta bestelako laguntza osagarriakwww.euskadi.net/lanhitz web orrian

Eguneroko lanean ere euskaraz12

Page 13: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Dirulaguntzak:

Planen diseinua, garapena eta kudeaketa deialdi publikoarenbidez diruz laguntzen dira.

Laguntza hauen onuradunak entitate pribatuak etazuzenbide publikoko korporazioak dira; aurkeztutakoaurrekontuaren %70 jaso dezakete gehienez ere eta

dirulaguntza hauek bateragarriak dira besteadministrazioetatik lortutakoarekin.

Hona hemen 2006ko diru-laguntzaren gaiak, etagehienezko diru-mugak:

Eguneroko lanean ere euskaraz 13

Gehienezko muga (€/enpresa)

Urte anitzeko lehenengo planaeta dagokion kudeaketa plana 6.000 €

Itzulpenak 8.000 €

Aldi bereko itzulpen zerbitzua 3.000 €

Euskal hiztunen trebakuntza* 15.000 €

Informatika baliabideak 13.000 €

Planaren jarraipen, ebaluazioeta egokitzapena* 15.000 €

*Gehi 2.000 edo 4.000 €/enpresa, langile-kopuruaren arabera

Page 14: Eguneroko lanean ere euskaraz - Eusko Jaurlaritza · 2006. 8. 24. · dagokion eremua bereziki1: Inprimakiak, ahozko harremana, gutunak, bere produktuarekin lotutako hainbat alderdi…

Eguneroko lanean ere euskaraz14

06Argibide gehiago

Hizkuntza Politikarako SailburuordetzaEusko Jaurlaritzaren Kultura SailaDonostia-San Sebastián, 101010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 012Posta elektronikoa: [email protected]

www.euskadi.net/lanhitz