Egin aurre hotzari! - sasoian.info fileUrola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen du sasoian.info...

16

Transcript of Egin aurre hotzari! - sasoian.info fileUrola Kostako Udal Elkarteak kudeatzen du sasoian.info...

Urola Kostako Udal Elkarteakkudeatzen du sasoian.info webgunea.Aia, Getaria, Orio, Zarautz etaZumaiako kirol albisteak, agendanahiz emaitzak topatuko dituzu bertan.

www.sasoian.info

SASOIAN ABENDUA 201122

S A S O I A N 2 . 0

Surflarien parte-hartzeasustatzeko lehiaketaKantauri Surf Liga. Horrelaxedu izena aurten abian jarri den txapelketak.Zarauzko Surf Eskolan sortu zen asmoa, etaEuskal Herriko Surf Federazioarenbabesean, taldekako lehiaketan aritu dajokatzen hainbat talde. Oier Illarramendizarauztarra ibili da antolatzaile lanetanMikel Troitiñorekin batera, eta surfean ereegin behar izan du, Getariako Lonjantaldean. «Ohiko txapelketek ez duteneredua dauka gureak, eta helburu nagusibatekin eguin dugu: surflari guztieitxapelketetan parte hartzeko aukeraematea», azaldu du Illarramendik. Besteezberdintasuna da taldeka egiten dela.«Beste lehiaketetan parte hartzeko aukerabadago, baina surflari asko geratzen dirakaleratuak hasi bezain pronto, eta horreketsipena eragiten die. Horregatik, surflarihoriek kirol hau egiten jarraitzeko, bestemota bateko lehia antolatu dugu»,gaineratu du zarauztarrak.

Sei taldek eman dute izena, eta denekdenen aurka jardun dute, sei jardunalditanbanatuta. «Taldean nahasian aritu diraemakumezkoak, gizonezkoak eta openak,eta lehiaketa ereduari edozein hondartza-tan surfean denbora-pasa aritzearen itxuraeman diogu; hau da, denak batera sartudira uretan, eta kolore jakin bateko elasti-koa soinean zeramanak biltzen zituen pun-tuak. Baina besteek har zitzaketen olatuakbitartean».

Lonjan taldeaz gain, Zarauzko SurfEskolak ere hartu du parte, eta baita bestehauek ere: Bizkaiko Bakiok eta Peñatxurik,eta Iparraldeko Donibanek eta Angeluk.Datorren urtera begira, Illarramendik ustedu handitu egingo dela talde kopurua, etahala bada, lehiaketaren formatua aldatuegingo dute, denak batera jarri ordez, mul-tzotan banatuz. Bestelakoan, ez dute alda-keta handirik egiteko asmorik. Aurtengoarauei eustekotan dira. Taldeek berenhondartzan jokatu dituzten probetan,antolakuntzaz arduratu behar izan dute.Horrez gain, talde bakoitzaren barruan biepaile egotea ezinbestekoa izan da, etalehia bakoitzean, lau epailek epaitu dituztesurflarien lanak; talde bakoitzeko bik.

«Beste txapelketetan dena eginda izatendute surflariek, eta honetan, beste ardurabatzuk ere beregain hartu behar izan dituz-te», Illarramendiren azalpenaren arabera.Hori ere izan da txapelketaren beste helbu-ru bat. Baina nagusiki, «harrobiko lana sus-tatu nahi izan dugu, denei parte hartzekoaukera emanez. Bestela, onenak hartzendituzte eliterako, eta besteak bidean gera-tzen dira. Behe-behetik elitera dagoen hu-tsunea betetzea izan da asmoa».

Getariarrak, txapeldunLehiaketa itxura izan du txapelketak, etalehiaketa orok bere txapelduna dauka.Oraingo honetan, eskualdekoa izan daonena, Getariako Lonjan beste taldeakbaino hobea izan delako. Azaroaren 20anbukatu zen txapelketa. Lehendabizi, azkenjardunaldiari ekin zioten, eta lehen bisailkatuak elkarren aurka aritu ziren:Lonjan eta Bakio. Getariako uretan jokatuzen, eta etxekoak nagusitu ziren. Horzegoen jokoan finalerako txartela, etaLonjanek eskuratu zuen. Gero, finalean,Iparraldeko ordezkari onena zeukatenzain, Donibane, eta nagusi izan zirengetariarrak. Kantauri Ligako lehengaraileak dira, eta horrenbestez, historianlekua izango dute.

ErredaktoreakAritz MutiozabalAitor ManterolaHarremanetarako: 607 615 239e-posta: [email protected]: Urola Kostako Hitza.Sasoian 2.0: Urola Kostako Hitza.Beroketa ariketak: Urola Kostako Hitza.Berriketa: Alex Urangaren artxiboa,Sacha Specker (IBA International) etaUrola Kostako Hitza. Taldeka: Urola Kostako Hitza.Kirolari gazte: Urola Kostako Hitza.Hariari tiraka: Urola Kostako Hitza.Erronka: Urola Kostako Hitza.DiseinuaRoberto GutierrezMaketazioaSaioa PeronaEdukien garapenaUrola Kostako Hedabideak EMInprimategiaOrvy EMArgitaratzaileaSASOIAN aldizkaria Urola KostakoUdal Elkarteak argitaratzen du.Aldizkari honek Aia, Getaria, Orio,Zarauz eta Zumaiako kirol albisteak jasotzen ditu.

NEGUA GAINEAN da, eta au-sartenak bakarrik animatzen dira hotzariaurre eginez korrika egitera. Ariketa fi-sikoa modu jarraian lantzea komeni da,urte osoan, eta horretarako bi aukerabaino ez daude: gimnasioan geratu edoatari zabalera atera. Kanpoan egiteko era-bakia hartuz gero, urtaro bakoitzeko bal-dintza klimatologikoetara moldatu be-harko du kirolariak. Udan, beroa eta eguz-kia present diren bitartean, jendeak na-hiago izaten du kalean aritu. Udazkenamaieran eta neguan, berriz, tenperatureknabarmen egiten dute beherantz, eta eu-riak nahiz elurrak asko baldintzatzen du.

Eguzkia lehenago sartzen da, eta arra-tsaldeko 17:30etik aurrera eguna iluntzenhasten da. Ondorioz, ongi ikusteko mo-duan irtetea komeni zaio korrikalariari.Horretarako, bidean ikusgai izateko mo-duko arropa eraman dezake; esaterako,kolore biziko elastikoak edo txalekoak,edo fluoreszenteak. Era berean, edozeinmotatako argiren bat soinean izatea inoizez dago soberan. Gisa horretan, korrikala-ria urrutitik ikusiko ahal izango dute bi-dean, eta, bide batez, istripu arriskuak sai-hestuko ditu.

Hotzari aurre egiteko, hainbat kapajanztea komeni da soinean; hau da, arropabat bestearen gainean: gorputzari itsatsi-tako elastiko (Thermax, Cool Max, DriFit...) baten gainean, bigarren elastiko bat(poliester edo polar estilokoa) eta, azke-nik, zira gisako jaka edo txalekoa. Horrela,

ABENDUA 2011 SASOIAN 3

B E R O K E T A A R I K E T A K

Egin aurre hotzari!

HAINBAT GOMENDIO

- Aire hotza ez da batere ona bronkioen-tzat. Beraz, arnasa sudurretik hartu etaahotik bota; izan ere, hori da airea bero-tzeko funtzionamendu naturala.- Artile fineko edo Thermastat bezalakomaterialez eginiko eskularruak erabili.Estali ezean, eskuak ez dira berotzenkorrika ari zarenean.

- Material sintetikoak saihestu. Ez jantzizuzenean soinean. Asko izerditzeaz gain,ez zaitu hotzetik babestuko.- Galtza elastiko egokiak erabili hotz han-dia egiten duenean. Belaunak ongi babes-tu; odol-hodi gutxi iristen direnez, beromantetzea komeni da.- Transpirazio oneko zirak erabili; betiere,hotz handia egiten duenean edo euria ariduenean.- Askotan zorua bustirik topatuko duzunez,

kontuz ibili labaindu gabe; batik bat,bihurgunetan, pendize zorrotzetatik jaiste-rakoan eta eskaileretan.- Neguan, arratsaldetan lehenago iluntzendu, eta hobe da asfaltoan eta argiztapenona dagoen eremutan korrika egitea. Ikus-pen ona dagoen tokietan entrenatu.- Beroketa zaindu. Gorputzak denboragehiago beharko du berotan sartzeko, ho-tzarekin muskuluak uzkurtu eta gogortuegiten baitira.

berotan sartzen joan ahala, arropa kendudaiteke; eta komeni da kentzea, bestelaare gehiago izerdituko da kirolaria. Kon-tuan izan jantzitako arropek ez dezatelagehiegi pisatu, eta gorputza hezetasunetiksalbu mantetzen lagun dezatela. Baita hai-zetik eta uretatik babestu ere. Horretazgain, eskularruak, txapela eta buff erako le-pokoak ere ongietorriak izaten dira.

Korrikaldia edo entrenamendu saioaetxean, gimnasioan nahiz kiroldegianbukatuz gero, hozteko arazorik ez dago.Edonola ere, erabilitako arropak soinetik

berehala kendu behar dira eta dutxa beroahartu. Dutxa hartzea ezinezkoa bada,gorputza ongi lehortu eta arropa garbinahiz lehorra jantzi.

Hotza edo euria egiten duenean, ba-dirudi ez dela beharrezkoa ura edatea.Ariketa fisikoa egiten den heinean, ongihidratatzea komeni da, beroa ala hotzaegin. Beraz, neguan ere, korrika egiteraateratzerakoan ura edan behar da, nahizeta asko ez izerditu. Arraroa dirudienarren, oso garrantzitsua da urtaro honetanere ur asko edatea.

SASOIAN ABENDUA 20114

B E R R I K E T A

Galiziako Ferrol Pro txa-pelketako sari nagusiarekin abiatuzuen iraultza, irailaren hasieran.Garaipen haren atzetik, urrian iritsiziren Alex Uranga (Zumaia, 1989)bodyboard surflariaren lorpenik ga-rrantzitsuenak. Lehenik eta behin,The Nissan Reunion BodyboardPro txapelketako trials kanporaketairabazi zuen, Reunion Uhartean(Saint Pierre, Frantzia), eta horigutxi balitz, txapelketa nagusian eremaisuki gailendu zen. Balentria hariesker, munduko 24 bodyboarderonenen artean txoko bat egin duUrangak, eta datorren denboral-dian GSS Grand Slam Series zirkui-tuan lehiatuko da; bodyboardarengorengo mailan, hain zuzen ere.

Hilabete baten buruan, mailaxumean lehiatzetik nazioartekotxapelketak irabaztera pasa zaraeta, gainera, gorengo mailaraigotzea lortu duzu. Barneratzekoastirik eman al dizu?

Pixkanaka-pixkanaka ari naiz lortu-tako guztia barneratzen. Azken hila-beteak nola joan diren gainbegiratze-ko garaia da orain; gehien batFerroleko txapelketatik aurrerakoguztia, baina baita lehendik egindakolana ere. Aurretik gauzak zergatik ezdiren nahi bezala atera eta zergatikorain hasi naizen lortzen aztertu nahidut. Guztia errepasatzen ari naiz ar-gazkien eta ikus-entzunezkoen bidez;izan ere, horrela konturatzen da batzeintzuk izan diren ongi eta gaizki

egindakoak. Aurrerantzean zer ez du-dan egin behar eta zertan sendotu be-har nukeen berrikusten ari naiz.

Reunion Uhartean, esaterako,sekulako txapelketa jokatu zenu-en trials kanporaketetatik bukae-rara arte. Zure ametsik onenetanhalakorik ikusarazten al zenuen?

Nire ametsik gorenena ongi bizi-tzea da, neure buruarekin gusturaegotea. Txapelketari dagokionez, de-na bat-batekoa izan da. Lehen egune-an trials kanporaketak irabazi nituen,eta, pausoz pauso, txapelketa nagusiairabazteko gai izan nintzen. Zalantza-rik gabe, sekulako lorpena izan zen. Ezdakit ametsik onenetan halakoriketortzen zitzaidan burura, baina jakin

Bodyboarder zumaiarramunduko 24 onenen arteansailkatu da, Reunion Uhartekotxapelketa nagusian sekulakoerakustaldia egin ondoren.

Alex Uranga Bodyboard surflaria

«Kartak ongi jokatunituen txapelketan,eta garaipenaeskuratu nuen»

B E R R I K E T A

ABENDUA 2011 SASOIAN 5

banekien aukerak banituela, etaoraingoan erakutsi egin ahal izan dut.Oraingoan lortu dut.

Duzun gaitasun guztia erakus-teko plaza izan al zen?

Egia esan, gauzak ongi atera zitzaiz-kidan. Amorru pixka bat ere baneu-kan barruan, eta txandaz txanda kan-poratzen joan nintzen, lehiatzen arinintzen heinean. Amorru hori, azkenfinean, aurretik egindako lan guztiaga-tik zen, baita beste inork lortu ez zue-na lortu nahi nuelako ere. Reunione-ko txapelketa modu estrategikoanaukeratu genuen, beste hainbat txa-pelketetan bezala; hau da, hango ola-tua ongi zetorkidalakoan. Zorionez,guztia bikain atera da, baina Reunio-nen bezala, beste nonbait ere gertazitekeen. Kartak ongi jokatu nituen,eta garaipena eskuratu nuen.

Txapelketa hau mugarri izangoal da zure ibilbidean?

Pentsatzen dut baietz. Jada, mugarriizaten ari da. Izan ere, txapelketa honiesker munduko 24 bodyboarder one-nen artean sailkatu naiz. Hori zen nirehelburu nagusia, baita nire burua gain-ditzea eta beste riderrak garaitzea ere.Finkatutakoa betetzeko gauza izannintzen. Gainera, trialsetatik hasi etatxapelketa nagusia irabazi duen lehenaizan naiz. Lorpen garrantzitsua izateazgain, IBA World Tour-eko historiansartzea ere ez da batere makala izan.Era berean, gorengo mailan ariko denlehen euskalduna naiz gizonezkoetan.

Munduko espezialista onenei

«Trialsetatikhasi eta txapelketanagusia irabaziduen lehenengobodyboarderraizan naiz»

SASOIAN ABENDUA 20116

egin zenien aurre, inolako beldu-rrik gabe. Zein izan da arrakasta-ren giltza?

Beharbada, libre sentitu nintzen surfegiteko orduan. Nire lagunekin Itzu-runen ibiliko banintz bezala izan zen,presiorik gabe. Hemen ere izaten ditu-gu pikeak gure artean. Lehia sanoabada ere, lagunen batek maniobraikusgarri bat egiten duenean, besteakhori hobetu nahi izaten du. Horren-bestez, Reunionen modu horretanlehiatu nintzen, betiere txapelketankontzentratuta. Hutsegiteak ekiditensaiatu nintzen, aurkariek baino olatuhobeak aukeratuz eta baldintza guz-tietara moldatuz, bai haize zakarrare-kin, bai olatu onekin. Bodyboarderentzutetsuen aurka lehiatu behar ba-nuen, haien izena burutik ezabatzen

«Olatu eraezberdinetaramoldatzea izan danire lana; horiikasten aritu naizazken urtean»

ALEX URANGAbesoa altxata,Reunionekotxapelketakoesatariarekin,jardunaldibaten ondoren.

ri irabazteko gai nintzela-eta, garaipe-na lortu nuen final itzela jokatuta.

Sari banaketan «Aupa Manu!»oihukatu zenuen, txapela buruaneta Ikurriña lepoan. Anaiaren ba-besa ezinbestekoa izan al zenlorpenean?

Zeharo! Oso kontzentratuta ibilinintzen, bera aldamenean eduki nue-lako. Beste edozeinekin segituan gal-duko nukeen kontzentrazioa. Anaiakikaragarri lagundu zidan jardunal-dien prestaketan. Berak jakin badakioso ongi kirol hau zer den eta nolalehiatu behar den, eta bere gomen-dioak funtsezkoak bihurtu ziren. Beralehorretik eta ni uretatik, bion elkarla-nak fruitua eman zuen. Lan handiaegin genuen, eta lorpena ere halakoaizan zen.

Denboraldia oraindik ez dabukatu, baina onentsuenen arte-an txoko bat egin duzu eta dato-rren denboraldian GSS zirkui-tuan lehiatuko zara. Orain zeregiteko asmoa duzu?

Matematikoki lehen 24en arteannago. Oraintxe bertan hurrengo biprobak ditut buruan. Bata, Azoreetanjokatuko da, azaroaren bukaeran,GQS zirkuitukoa, eta Europako Zir-kuiturako puntuagarria izango da.

saiatzen nintzen, eta pertsona arruntbaten aurka ariko banintz bezala pen-tsatzen nuen. Dena dela, askotan ezzara konturatzen zure aurkariak zer-nolako maniobrak egin dituen. Lortuduen puntuazioaren arabera gidatzenzara. Beraz, olatu egokia hartu etaberak eskatzen dizkizun mugimen-duak egin behar dituzu, ahalik eta poli-ten, garbien eta ikusgarrien, aurkariakegindakoa gainditzeko.

Eta hori guztia lepauztaia uki-tuta, aurpegia arrastaz beteta...Argi dago garaipena lortu arteborrokatu zinela. Gerra bat izanal zen?

Antzeko zerbait, bai. Jardunaldiakbukatu ostean, pot eginda iristen gi-nen etxera; zerbait jan eta zuzeneanlotara joaten ginen. Lepauztaiko le-sioarekin joan nintzen txapelketara,eta horrek zer pentsatua eman zidan.Horrekin batera, marrazo batek gizonbat jan zuela jakin nuen, eta horrek erenolabait kikildu ninduen. Behin harairitsi ginenean, minari eusteko gainintzela ikusi nuen. Hala, beldur guz-tiak uxatu zitzaizkidan, eta nire helbu-ruei jarri nien arreta osoa. Ondoren,txapelketan zehar, aurpegia urratunuen haitzen kontra jota... Horrek ezninduen atzera bota, eta oztopoakgainditzen joan nintzen. Bati eta beste-

Momentuz, laugarren postuan nagoeta puntuazioak nahiko estuak diragoikoen artean. Ea lehen postuanbuka dezakedan urtea! Bestea, aben-duaren bukaeran izango da: Kanarie-tan Grand Slameko txapelketa joka-tuko da, El Frontonen.Bodyboarderako oso olatu ona dahangoa, eta hor ere hogei onenekinlehiatu nahiko nuke. Izan ere, aurtenoraindik trialsak gainditu behar ditutonenekin aritzeko. Azken proba izan-go delako eta, aldi berean, aurtengomunduko txapelduna bertan eraba-kiko delako, han egon nahi dut.

Denboraldia ezin biribilagoaateratzen ari zaizu. Badirudi urtebatetik bestera sekulako garape-na izan duzula. Zertan hobetuduzula uste duzu bodyboarderbezala? Konfiantza gehiago du-zu, akaso?

Urte batetik bestera olatu gehiagoeta era askotakoak hartu ditut. Or-duan, olatu era guztietara moldatzeaizan da nire lana. Hori ikasten aritunaiz azken urtean; hau da, olatuakeskatzen dizun maniobra irakurtzeneta menderatzen. Gainerakoan, mai-la bera dudala esango nuke, eta moti-bazioz ere antzeko ibili naiz aurten.Dena dela, azken hilabeteetan biribil-du dut urtea. Aurretik beste probabatzutan ibili naiz, baina gauzak ezzaizkit nahi bezala atera. Agian, aka-tsak nik egin ditudalako, edo gauzakoso estuak izan direlako. Azken fine-an, nire garapena ahaleginaren frui-tua izan da.

Denboraldia gainbegiratzen arizarela, nola ikusten duzu zeureburua datorren urtean, GSS zir-kuituan lehiatzen?

Nahikoa dohain dudala uste dut,eta, alde horretatik, lasai nago. Rideronenekin indarrak neurtu beharkoditut, baina ez dut presiorik sentitzen.Ez dut uste haiek baino maila eskasa-goa dudanik. Noski, jakin badakitoraindik badudala zer landu; izan ere,hurrengo urteko baldintza batzuk osozorrotzak izango dira, eta lehen urteaizanik, martxa egokia hartzea zailaegingo zait. Edonola ere, indartsu etagogotsu sentitzen naiz. Datorren den-boraldiari begira, ditudan akatsak kon-

Bodyboarda: «Niretzatbizitzeko modu bat da.Lasaitzeko modu bat etalan egiteko modu bat. Nirebizitzaren zati handi batbodyboardari eskaintzendiot». Hastapenak: «Anaiariesker izan zen, bera eretxapelketetan ibiltzenbaitzen. Txikitatik datorkitzaletasuna. Hondartzaraetortzen ginen eta kor-txoa-rekin sartzen ginenuretara. Hasiera batean,ez da pauta markatuakdituen kirol bat, eta ho-rrek asko erakarri nin-duen, baita kostako txokoeta olatu ezberdinak eza-gutzeko aukerak ere. Sur-flarion arteko harremanonak ere lotu nau kirolhonetara».Txapelketak: «16 urtere-kin Sintrara (Portugal) joannintzen Munduko Txapelke-ta jokatzera. Nazioartekonire lehen proba izateko,emaitza polita lortu nuen.Harrezkero, euskal zirkui-tuan eta beste txapelketabatzutan parte hartzenjarraitu dut; tartean, Eu-ropako probetan. Duela

bi urte bigarren postuan sailkatu nintzen Eu-ropako Txapelketan. Beraz, duela hiru urte hasi nintzen nazioartera bidaiatzen:

Hawaiira, Australiara eta beste herrialde batzuetara».Itzurun: «Itzurun bezalako hondartza politik ez dago inon. Guztiz berezia da. Ikusi beste-rik ez dago nola sartzen den itsasoa, eta zer-nolako soinua sortzen duen, baita itsaslabarre-kin sortzen duen paisaia ere. Itzurun bezalakorik ez dago, baina olatu hobeak badaude».Olatuak: «Hawaiiko Pipeline olatua asko gustatzen zait. Ikaragarria, indartsua eta adre-nalina asko botatzekoa dela iruditzen zait. Gainera, baldintza egokietan hartzeko aukeraizan nuen. Mundakako olatua ere asko gustatzen zait, baina ez naiz gehiegi joaten, jendeasko egoten delako. Badira beste batzuk ere: Kanarietako Fronton, Australiakoa...».Espezialitatea: «Txapelketarako gehien erabiltzen dudana ARS (Air Roller Spin) eta back-flip-a dira. Gehien gustatzen zaidan maniobra, ordea, aereo reverse dela esango nuke,airean 360 atzeraka egitea, estiloarekin eta momentu egokian. Tubo eder bat ere itzela da;hau da, olatu barrutik ziztu bizian ateratzen zarenean, oso sentsazio onak izaten ditut».

Bodyboarda

Itzurun baino politagorik ez dago beste inon

ABENDUA 2011 SASOIAN 7

SASOIAN ABENDUA 20118

B E R R I K E T A

pondu eta txapelketetarako egokituakdiren olatuetan trebatu beharko naiz.

Eta nola moldatzen zara etamoldatuko zara entrenatzeko?

Oraingoz autodidakta samarra izannaiz. Hala ere, beti izan dut norbait al-boan gomendioak emanez. Horrezgain, hezkuntza fisikoko goi mailakoikasketak ditut, eta, orduan, entrena-menduak planifikatzen badakizkit. Ki-rolaria naizenez, guztia zaindu beharizaten dut: egoera fisikoa nahiz psiko-logikoa, eta elikadura ere bai. Alde fisi-koari dagokionez, uretan lantzen dutgehien bat, baita igerilekuan ere. Nahi-ko pertsona aktiboa naiz. Egia esan, ni-re kasa moldatu naiz orain arte, bainadatorren urtean gauzak zehaztuagoedukitzea komeni zait. Entrenatzailepertsonal bat nahiko nuke, nirekinegongo dena, jarraipen zuzena egiten.Harekin zehaztuko dut denboraldia.

Gauzak asko aldatuko zaizki-zu, beraz. Horretan jardungo alzara bete-betean?

Bai, hori da nire asmoa. Abenduanbukatuko da aurtengo denboraldia,eta otsailean, jada, hurrengoa hasikoda. Beraz, ez dago denbora tarte han-dirik, eta prestaketarekin hasi beharradago lehenbailehen. Ez dago geldial-dirik. Bakoitzak egokien zaizkion txa-pelketak zehaztuko ditu egutegian, etaguk ere gauza bera egin beharko dugu.Beraz, txapelketa batetik besterakoatsedenaldietan entrenatu beharkodugu. Urteko planifikazioa ere goitikbehera alda dezakegu. Hemen ho-rrenbeste denbora pasatu beharrean,egitarau eraginkor bat finkatu dezake-gu, txapelketak zehaztuz eta, tartean,kanpoko olatu batzuetan entrenatuz.Aldaketa horrekin, profesionalizazio-rako jauzia egin nahiko nuke.

Profesional gisa jarduteko, or-dea, babesle ekonomiko indar-tsuak beharko dituzu. Nola mol-datu zara orain arte eta zein pausoemango dituzu aurrerantzean?

Babesle bila nabil orain. Sniper,Hoff eta Churchill etxe komertzialekmateriala eman didate betidanik, etaekonomikoki ere lagundu izan naute.

dira, olatu menderatzeko eta surfeatze-ko formari dagokionez. Bodyboardageroz eta gehiago praktikatzen da, baiZumaian, bai Euskal Herrian, eta urru-tira joan gabe, Kanarietan eta Portuga-len zaletasun handia dago. Pixkanaka-pixkanaka handitzen doa, eta1980eko hamarkadan izan zuen gora-kada berreskuratzen ari da.

Baina Euskal Herrian oraindikospe handirik ez du. Zergatik de-la uste duzu?

Agian, orain arte inork ez duelakolortu garaipen handirik eta ez delakokomunikabideetan kirol honen berrieman. Nire lorpenaren haritik, body-boarda prentsan, irratian eta telebistanagertu da, eta ondorioz, kirol hau eza-gutzera eman dute. Hala ere, ez dutulertzen lehenagotik zergatik ez zaion

Horrez gain, gurasoek asko lagundudidate eta, era berean, lagunen babesapresent izan dut. Egindako eta lortuta-ko guztia haiei esker izan da. Era bere-an, txapelketetan lortzen nituen sariekonomikoak hurrengo txapelketarajoateko inbertitzen nituen. Orain,marka indartsuren batek edo erakun-de publikoek nire aldeko apustua egi-tea beharrezkoa dela uste dut, da-torren denboraldian zirkuitu osoajokatu ahal izateko.

Alde horretatik, surfarekin al-deratuz, bodyboardak oihartzuntxikiagoa duela esan al daiteke?

Surfarekin alderatuz oihartzun txi-kiagoa du, bai. Bodyboarda surfarenanaia gaztea dela esan genezake. Bikirolen oinarria olatuen gainean ibil-tzea eta gozatzea da, baina ezberdinak

ABENDUA 2011 SASOIAN 9

B E R R I K E T A

halako espaziorik eman, txapelketetanlehiatu den jendea egon denean.

Izar baten antzera itzuli zaraetxera. Ongietorriak, komunika-bideak... Nola daramazu fama?

Ongi daramat. Lagunen eta etxeko-en babesa hasieratik izan dut. Horrekkirol honetan aritzeko aukera emandit. Hori horrela, lehengo antzera sen-titzen naiz. Orain, elkarrizketaz elkarri-keta nabilela, kirol honetan jende ge-hiago aritzen dela nabarmendu nahiizaten dut. Lortutakoa oso handia izanda, baina ez nago ni bakarrik. Besteakbeste, Eunate Agirre, David Perez etaBeñat Elosua bezalako riderrak hordaude, eta horiek Euskal Herriko eza-gunenak dira, baina gehiago ere badi-ra. Gainerakoan, oinak lurrean ditut,eta famak ez dit burua galduaraziko.

«Marka indartsuren batek edoerakunde publikoek nire aldekoapustua egitea beharrezkoa dela ustedut, datorren denboraldian zirkuituosoa jokatu ahal izateko»

Reunion Uharte-ko oroigarriajaso eta adie-razpenak egite-ko mikrofonoahartu zuenean,«Aupa Manu!»atera zitzaionbarren-barre-netik bodybo-arder zumaia-rrari. ManuUrangaanaia alboanizan zuen txapel-keta osoan, laguntza emanez, eta honek erehunkituta oroitzen du sari banaketako momentu hura: «Izugarria izan zen,guztiz berezia!».

Garaipena elkarlanaren fruitua izan zela nabarmendu dute uranga-tarrek. Manuk kanpotik laguntzen zion Alexi, txanden irakurketa eginez etaaholkuak emanez. «Bidaia luze baten ondoren, kontzentratzeko eta ongiantolatzeko laguntza edukitzea oso garrantzitsua da. Egunak luzeak egitendira, eta elikadura zaintzea, kanporaketa guztiak ongi aztertzea eta estrate-giak prestatzea ezinbestekoa da. Hori guztia uretatik kanpo egin beharrekolana da, eta hori bi lagunen artean errazagoa da», aditzera eman du ManuUrangak: «Alexek lehiakide batek halako txapelketa batean izaten dituenurduritasunak eta tentsioak zituen, eta nik uste dut kanpotik errazago ikusa-razten nituela gauzak, presio gutxiagorekin».

Manu Urangak jakin badaki anaia gazteak lortutakoa handia dela:«Zalantzarik gabe, Alexi ate bat irekitzen zaio orain, baita jarraian datozenbelaunaldi berriei ere. Argi dago aukerak badaudela».

Manu Uranga

Anaiaren babesa

T A L D E K A

Entrenatzaile berria duteZumaiako Bigara Pulpo etaAmenabar Zarautz eskubaloitaldeek. Biek ilusioz heldu dioteerronkari, eta denboraldi biribilaosatu nahi dute.

lema. Joan den urtean Aiala ZKEkoneskak entrenatzen aritu ondoren,gizonezkoen lehen taldea gidatzerapasatu da. «Luis Mari Garatek urte-beteko konpromisoa hartu zuen, etahark taldea utzi zuenean, niri eskainizidaten postua. Ezusteko handia izanzen niretzat, egia esan. Urte sabatikoaedo, behintzat, atseden hartzekoanintzen, baina proposamena eginzidaten eta aurrera egitea erabakinuen», adierazi du Letamendiak.

Bigara Pulpo eta AmenabarZarautz gizonezkoen eskubaloi talde-ak txanponaren bi aldeak dira. BiakEspainiako Lehen Mailan lehiatzenari badira ere, zarauztarrak ligakotxapeldun izan ziren iaz eta zumaia-rrek, aitzitik, azken postuan bukatuzuten. Aurten, denboraldi berriariaurre egiteko, entrenatzaile berria dutalde batak zein besteak, eta ilusiozekin diote lanari. Xabier Letamendiazumaiarrak hartu du Amenabarren

Bestetik, azken bi urteetan BigaraPulpoko bigarren entrenatzaile gisaaritu da Joakin Esnal, Alex Olidenenlaguntzaile gisa. Orain, ordea, berakhartu du taldearen ardura. Beraz,«errelebu naturala» izan da. Esna-len esanetan, «Olidenek urte askozeramatzan lehen taldearekin, etagaztetxoak entrenatzeko ilusioazuen. Lanarekin ere arduratu samaribiltzen zenez, bigarren mailakokadeteen gidaritza hartu du aur-

Eskualdeko eskubaloiaren katedrak

11

T A L D E K A

ko, mailari eustea lortu dute azkene-an. Ondorioz, aurten ere lehen mai-lan ari dira jokoan. «Hainbat kirolelkartek arazo ekonomikoak izatendituzte maila honetan jokatzeko, etaaskok euren tokiari uko egiten dioteedo mailaz igotzen direnenean ezi-nezkoa zaie bertan lehiatzea. Nor-malean, beti egoten dira plazak; az-ken urteetan gero eta gehiago.Orduan, plaza horietako bat eskatugenuen eta onartu egin ziguten».

Zalantzarik gabe, zorte onekoakdira zumaiarrak. Izan ere, beste era-gingarri bat du goiko mailetan jo-katzeak, batik bat, jokalarientzat.Joakin Esnal entrenatzaile berriakere ilusioz heldu dio taldearen ardu-rari. Hala ere, bigarren entrenatzaileizatetik entrenatzaile nagusi izatera«jauzi handia» antzeman duelaaitortu du: «Laguntzaile gisaaritzen nintzenean, taldeko xehe-tasun jakin batzuei bakarrik errepa-ratzen nien. Entrenatzaile nagusimoduan, aitzitik, gauza gehiagorijarri behar diozu arreta, eta lanabera ere konplexuagoa da».

Amenabarrek liga irabazieta igoera fasea jokatuzuen iaz; Bigara Pulpok,ordea, azken postuanbukatu zuen

ABENDUA 2011 SASOIAN

ten». Letamendiak eta Esnalekgogotsu heldu diote lanari. Amena-barreko entrenatzailearen iritziz,«erronka handia» du aurrean. Izanere, iaz ligako txapeldun izan zentaldea eta igoera fasea jokatu zuen.Aurten, jokalari bertsuekin kontat-zen du, baina lehen partidetan lesio-natutako hainbat jokalari izan dute,eta ez diote nahi bezalako hasieraeman denboraldiari. «Poliki-polikijoan nahi dugu. Garrantzitsuenanola edo hala partidak irabaztea da,eta denborarekin martxa hartzenjoango gara», dio Letamendiak.

Itsutu gabeGainera, iazko balentria errepika-

tzeko eta aurten ere igoera faserairisteko aukera hor dagoela nabar-mendu du: «Zorte pixka bat baldinbadugu, lehen bi postuetan sailkatunahiko genuke. Helburu hori ez du-gu baztertzen, baina ezin dugu ho-rrekin itsutu. Xedea, ordea, denbo-raldi bukaeran dago, eta hilabeteakaurrera egin ahala ikusiko dugu nolairisten garen. Edonola ere, ezin garahorrekin obsesionatu, helburua par-tidaz partida joatea da».

Iazko lorpenek Zarauzko jokala-rien gogoa piztu dute. Nolabait esa-teko, konfiantza eman die. Horrekinbatera, taldea eginda eta egonkortu-ta dago, eta hori ere lagungarri da.«Jokalariek ongi ezagutzen duteelkar eta keinu batekin ulertzen dutezer egingo duten jarraian. Dutenesperientziarekin, ia-ia bakarrik fun-tzionatzen du taldeak. Nik piezakbere tokian jarri baino ez dut eginbehar», taldelana goratu du entre-natzaile berriak. Bera etortzerako«lanik zailena» eginda zegoelaonartu du. «Inhar Agirrezabalek lauurtez egindako lanari eta iaz LuisMari Garatek egindakoari jarraipe-na ematea da nire eginbeharra. Az-ken finean, blokea jada sendotutadago, eta ni hori ahalik eta ondoenzuzentzen arduratuko naiz».

Aurten ere goiko mailanIaz maila galdu zuen Bigara Pul-

pok, baina gorabehera batzuk tarte-

Denboraldiko helburua argia daPulporentzat: mailari eustea, hainzuzen ere. «Iazkoa hobetzeko itxa-ropena dugu, azken postuan bukatubaikenuen liga. Beraz, iazko postuahobetzea eta mailaz ez jaistea dagure asmoa. Jokalariekin gustura arigara lanean... Jakina, beti dago zerhobetu! Baina, hasiera batean poziknago egiten ari garen lanarekin,nahiz eta emaitzek ez lagundu»,adierazi du Esnalek.

Defentsa lana hobetu nahi dutelaazaldu du entrenatzaileak. Azkenfinean, «hori izan da bigarren entre-natzaile aritu naizen bi urteetakonire jarduna. Izan ere, azken urtee-tan nahiko eskas aritu gara defentsalanetan, eta orokorrean gure jokoahobetzen saiatuko gara, baina, batezere, defentsari arreta berezia jarrinahi diot».

Faboritoak faboritoAurkari indartsuenak «betiko-

ak» izango direla dio Esnalek, «na-hiz eta inoiz ez jakin nork emangoduen ezustea». Parekotasun handiadago taldeen artean; oro har, ez da-go alde handirik. Amenabarrekoentrenatzailea ere iritzi berekoa da:«Liga honetan edonork irabaz die-zaioke edonori». Argi dago Zarautztalde faboritoen artean dagoela; zu-maiarrek ere hor goian kokatzendute. Dena dela, ez da bakarra izan-go, Ereintza, Soria, Trapaga eta Egiaere sendo lehiatuko baitira.

K I R O L A R I G A Z T E

Pedal kolpeak minbiziariaurre eginez

Elkartasunak hartu zituenZarauzko kaleak azaroaren 1ean.Minbizia duten haurrei babesaazaltzeko, ehunka lagunek hartuzuen parte hainbat ekitalditan, etabizikletak hartu zuenprotagonismoa denetan. Egunarihasiera emateko, BTT ElkartasunTrabesian aritu ziren dozenakatxirrindulari inguruko mendietan.Gero, Triatloi Txikiaren txanda izanzen, umeentzat eta gaztetxoentzat.Parte-hartzaile ugari izan zenigerian, bizikletan eta korrika. 300bat lagunek jardun zuten hiru

kiroletan ahalegin betean. Kirolarieibegira ere jende asko bildu zen, etaTriatloi Txikia amaitu bezainpronto, herri martxaren ordua helduzen. Bizikletak hartu, gainean jarri,eta zientoka lagunek herriazeharkatu zuten.

Denen buruetan eta bihotzetanzeuden minbizia duten haurrak, etamartxaren bidez babesa, animoaketa elkartasuna adierazi zieten.Kirolari ezagunak ere atera zirenmartxan: Ainhoa Murua, HectorLlanos eta Jon Unanue triatletak,esaterako.

Mobi Bike Eguna eginzuten azaroaren 1ean Zarautzen,Aspanogi Gipuzkoako Haur Min-biziadunen Gurasoen Elkarteakantolatuta.

K I R O L A R I G A Z T E

z

ABENDUA 2011 SASOIAN 13

Zumaia eta zesta-punta ondo lotuta daudeaspaldian. Txapelez txapeldabiltza profesionaletan, etaarrakasta horiek segida izatea ezlitzateke harrigarria izango. Izanere, harrobiko pilotariek garai-pen handia lortu zuten urriarenhasieran. Unai Urangak etaEkaitz Osak EuropakoEskolarteko Kopa irabazi zuten

Zesta-puntaren kateak ez dauka etenik

Unai Urangak eta Ekaitz Osak Europako Eskolarteko Kopa irabazi dute.

ZZuummaaiiaa

Palentzian (Espainia).Txapelketaren hasiera DonibaneLohitzunen (Lapurdi) izan zen,eta fase hori irabazi egin zuten.Palencian jokatu ziren azkenekopartidak, eta finalerdietanBerriatuko bikotea menderatuzuten. Finalean, berriz,Markinakoei irabazi zieten. 13bikotek hartu dute parte txapel-ketan.

Partizipazioko Neguko Liga hasi zen joan den azaroaren 5ean, eta igerilarizarauztarrak bertan izan ziren. Proba askotan hartu zuten parte, eta era guz-tietako emaitzak lortu zituzten. Lehen hamarren artean sailkatu ziren zenbaitigerilari, baina probaren izenak dioen bezala, parte-hartzea da garrantzitsua.

Igerilariak lanean Neguko Liga hasi dute

ZZaarraauuttzz

DATUA

400Isidoro Unzueta Memoriala izan zenazaroaren 20an Zarautzen, Gipuzko-ako Eskolarteko Atletismo Txapelketa-ko proba. 11. edizioa zuen, eta inoiz-ko partaidetza handiena bildu zen:400 korrikalari. Bazter guztietatikazaldu ziren kirolariak, benjamin, ale-bin eta infantil mailetakoak. Erantzunederra izan zuen probak, eta bi datuhauek islatzen dute hori, parte-hartzai-leen kopuruaz gain: Goierritik hiruautobus etorri izana, batetik; etazarauztarren erantzuna, herritar askokegin zuelako korrika. Antolakuntzaoso pozik dago probak eman zuena-rekin, eta herritarren parte-hartzeanabarmendu dute: «Aurreko urteetanoso gutxi aritzen ziren, eta aurten askoigo da kopurua. Poza ematen diguhorrek».

BA AL DAKIZU…

zein izan zen probari izenaematen dionIsidoro Unzueta?

Zaruztarra korrikalari bikaina izan zen.1934an jaio zen, eta duela 10 urte hil.Hainbat lasterketa irabazi zuen. 17urterekin aritu zen aurrenekoz probabatean, eta hamargarren geratu. Berlin-go Olinpiar Jokoetara joateko aukeratuzuten 1936an, 5.000 metroko probanparte hartzeko, baina 1936ko GerraZibilak zapuztu zion aukera.

SASOIAN ABENDUA 201114

H A R I A R I T I R A K A

Zumaia Arrauna

Gogoeta, hobetzekoArrauna hitzetik hortzera ibiliohi da udan, traineru estropadenaitzakian. Baina gero, ez dahausnarketa sakonik egiten, ez badafederazioetan eta kluben artekoelkarteetan. Azaroaren 11n eta12an, Zumaian egin zen ohikoa ezden jarduera horietako bat:arraunari buruzko mintegia.

Oreki Fundazioak antolatu zuen,Zumaiako Telmo Deun ArraunElkartearen laguntzaz, etaAlondegian, berrogei lagun ingurubatu ziren hizlarien gogoetak entzu-teko. Ostiral arratsaldean eta larun-bat goizean aritu ziren, eta hitzaldiinteresgarriak eman zituzten Behardugun arrauna izenburupean.Hainbat gai jorratu zuten: kirolarenbalioak; estropadak nola antolatzen

diren; babesleak lortzeko bideakzein diren; dopina eta dopinarenaurkako kontrolak; emakumezkoenarrauna; denboraldiko prestakuntzateknikoa eta fisikoa; kazetarien lanaarraunaren zabalkundean; bolunta-

Arrate Indo eta NaroaBeldarrain oriotarrakGipuzkoako 2. mailako gomazkopalako txapeldunak dira, urriaren23an, Zarauzko Aritzbatalde pilota-lekuan, Altzatarra elkarteko bikoteariirabazi ostean. Finalera partidarikgaldu gabe iritsi ziren, baina partida-ren erdia jokatu arte, gogorra izan

Alex Odriozolak irabazi duBodyboard Zirkuituko probaZumaiarra nagusi izan zen bere herrian 18urtez azpikoen mailan. Euskal Zirkuitukoazken proba jokatu zen azaroaren bigarrenasteburuan, eta maila horretan beste herriki-de bat izan zuen atzetik sailkapenean:Xabier Urrestilla. Zirkuituko garailea JonIsasti izan da. Maila nagusian, AntonioOrtizek irabazi zuen Zumaian, eta ZirkuituaAritz Larrinagarentzat izan da.

Orio PilotaGipuzkoako txapeldun

zen lehia. Bikote donostiarra 14-15jarri zen partidaren lehen zatia jokatuzenean, eta momentu hartatikbukaerara arte, oriotarrak berenjokoa egiten hasi ziren. Gauzak horre-la, partidaren hondarrera freskoago iri-tsi ziren Indo eta Beldarrain, eta bukae-ran 30 eta 20 irabazi zuten,Gipuzkoako txapela lortuz.

rioen lana, eta beste hainbat.Larunbatean, eguneko hitzaldiakamaitu eta gero, mahai-ingurua eginzuten, eta en-tzuleek ere parte hartu ahal izanzuten gogoetak osatzeko lanean.

ABENDUA 2011 SASOIAN 15

H A R I A R I T I R A K A

AtletismoaSansilbestreakEguna: Abenduaren 31n.Lekua: Aian, Getarian, Orion,Zarautzen eta Zumaian.Ezaugarriak: Korrika eginez urteariamaiera emateko aukera gero etagehiago izaten da, eta Urola Kostaeskualdea ez da salbuespena.Aurten ere, bost herritan antolatukodituzte sansilbestreak izenezezagunak diren lasterketa saioak.Lehiatik baino festatik gehiagoedukitzen dute proba horiek, etagero eta korrikalari kopuruhandiagoa ateratzen da.

Zarauzko Bikote Mistoen LasterketaZarautz Kirol Elkarteko Atletismo atalak antolatuta, abenduaren 4an BikoteMistoen Lasterketa jokatuko da. Aritzbatalde kiroldegitik irtengo dira parte-hartzaileak, 11:30ean, eta herrian barna 7,5 kilometroko ibilbidea osatuondoren, Musika Plazan helmugaratuko dira. Gizonezko eta emakumezkobatek osatuko dute bikotea, eta izen-emateak 20 euro balioko du aldez aurre-tik; egunean bertan, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute. Dortsalak eta txi-pak lasterketa egunean banatuko dituzte, irteeran.

Kirol AGENDA

Iñaki Alustizak lan ona eginzuen Espainiako Txapelketan.Bosgarren sailkatu zen, eta bestebost golflarik adina kolpe eman ditulau egunean. 287 kolpe emanzizkion pilotari txapelketa osoan, etaparraren gainetik hiru kolpekomarka egin zuen. Lehen egunean zarauztarra izan zenabilena, eta hirugarrenean ere lanona egin zuen, baina bigarren etaazken egunean, hobeto moldatuziren beste batzuk. Hortxe galduzituen aukerak gorago sailkatzeko.Lau egunetan, ezin izan zuen mailaberean ibili, eta gorabehera horiek

zehaztu zuten txapelketaren ibilia.Garailea Alfredo Garcia Herediaizan zen, 274 kolperekin, parrarenazpitik 10 kolpeko markaz.Alustizak baino hamahiru kolpegutxiago behar izan zituen laueguneko ibilbidea osatzeko. Gerorabegira, erregulartasun handiagoaizateko lan egin beharko du golflarizarauztarrak, baina egindakotxapelketarekin gustura egotekomoduan da. Goian bukatu dusailkapenean, eta lehen eguneko lanbikaina ere ezin da bazterrean utzi.Bi egun ez hain onak edukitzeagatikezin da lan osoa txartzat hartu.

Zarautz GolfaAlustiza txukun Espainiako txapelketan

KIROL ALDIZKARIAssaassooiiaannwww.sasoian.info

E R R O N K A

Helburua jarri,prestatu eta bete

Zarautzen bizi direnhogeita zazpi emakumeBehobia-Donostialasterketa ezaguneanatera dira, aurrenekoz.Ia hiru urteko lana dagolorpen handi horrenatzean.

aurrenekoz parte hartu zutenazaroko bigarren igandean. Ezzen izan egun batetik besterasortutako haizearen ondorioa.Aurretik lan handia dago, eta lanhorren atzean istorio hau: duelabi urte, gonbit berezia jaso zuenTxumai Fernandez entrenatzai-leak. Probako antolatzaileek,Fortuna elkartekoek, emakume-en parte-hartzea sustatu nahizuten, eta laguntzeko eskatu zio-ten. Fernandezek deialdia eginzuen Zarautzen, eta 90etik goraazaldu ziren. Denek ez zutenparte hartu lasterketa herrikoiezagunenean, ordea. Bi urtepasatxoan prestatu eta gero,

Hogei mila korrika-lariren artean hogeitazazpi Zarautzen bizi diren ema-kumeak izan ziren. Behobia-Donostia lasterketa sonatuan

garai hartan jarri zuten helburuagauzatu ahal izan zuten azaroa-ren 13an. Emaitzak eta denborakez zieten arretarik kentzen.«Ondo pasatzera goaz», esatenzuten behin eta berriz probarenbezperatan. Eguraldiak ez zienasko lagundu horretan, haizeberoa eta indartsua izan zutelakoetsai 20 kilometrotik gorakoproban. Baina ilusioa ez zienezerk eten. Bakoitzak zenbagarrenegin zuen ez da garrantzitsua, bainadenek bukatu zuten. Parte-har-tzearen atzean dagoen erronkakbalio du gehien.

Hogeita zazpiko taldeko bidira Mila Askasibar eta Arrate

Loiola. Nabarmendu dute kiro-lak elkartu aurretik ez zeukatelaelkarren berri taldekoek: «Bistazezagutzen ginen, baina batera ezgenuen ezer egin». Kilometroakegin eta kilometroak egin elkartuegin dira. Elkarri emandako ani-moak ere ez ziren gutxi izango,aurrera ez egiteko etsipen uneakere izango zituztelako. Etxekoenbabesa ere eskertu dute:«Kontatu nienean Behobianatera behar nuela, esan zidatenberaiek ez zirela gai izango ate-ratzeko», esan du Tolosak.Emakume hauek lortu dute;atera ziren, eta urruneko ametsagauzatu ahal izan dute.