Patronos - Mirandaola. Burdin Harana....

18

Transcript of Patronos - Mirandaola. Burdin Harana....

Page 1: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 2: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

Patronos

Colaboradores

Instituciones públicas

Page 3: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 4: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

Aurkibidea

1. LENBUR Fundazioaren historia laburra

2. LENBUR Fundazioa datuetan, Museoak eta zerbitzuak

3. “Chillida lantoki: Artea eta Industria”.

4. Gipuzkoako Burdinaren Ibilbidea.

5. Lanaren Memoriaren berreskurapena.

6. Burdinaren Ibilbidea Pirinioetan. Europar Ibilbidea

Page 5: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

1. LENBUR Fundazioaren historia laburra.

Legazpiko Udalak, 1997. urtean, LENBUR bezalako proiektu

handi bat kudeatzeko zailtasuna zela eta, irabazi asmorik

gabeko Fundazioa eratzea planteatu zuen. Horrela ba,

LENBUR Fundazioa jaio zen Legazpiko Udalaren eta

Corporación Patricio Echeverria, S.A., Cie Automotive S.A.,

GKN Driveline Legazpi, Urola , Zorrotz eta Eduardo

Chillida bezalako pertsonalitateen eskutik eta Urola garaiko

Mankomunitatearen, INEM, Diario Vasco, Kutxa bezalako

enpresen lankidetzari esker. Geroago, beste enpresa batzuk

gehituko dira: Goiber, Construcciones Metálicas Urretxu,

U.Z. S. Coop., Teledonosti eta Punto Radio, ZUM, Soroa

Arquitectos, EKEI eta Inasmet Fundazioa bezalako

fundazioak, gaur egun TECNALIA, eta Ilinti bezalako

erakundeak.

Ondare Kultural-Naturala eta Burdinaren industria

bistaratzearen helburuarekin jaio zen Fundazioa. Burdinaren

Industria, kultura identitatearen ikurtzat eta kanporako

proiekziorako elementutzat hartuta, garapen ekonomiko

sozialari laguntzeko asmoz. Ondare Industriala gure

iraganaren parte dela, gure identitaearen atal garrantzitsua

dela gizarteari ulertarazten dihardugu buru belarri. Industria

aztarnak gorde eta berreskuratu behar direla eta

memoriaren parte direla.

20 urte hauetan zehar, Fundazioak, gure iragan

industrialaren parte izan diren elementuen berreskurapen

eta ikerpen lanak bultzatu ditugu, hainbat museo sortuz. Lan

hauek, instalazioen, makineriaren, testigantzen, altzarien,

planoen, argazkien, koadroen eta dokumentazioaren bilketa

handia ekarri du LENBUR Liburutegi Teknikoa eta Dokumentazio

Zentroa sortuz; Gipuzkoako Lanaren Memoriaren eta Ondare

Industrialaren erreferente bilakatuz.

LENBUR Fundazioak “Burdin Harana – Legazpi” eskaintza

kultural-turistikoa martxan jarri du. Hemen, gizakiak, naturak

eta burdinak bere memoria daukate bi ibilbideren bitartez:

“Burdinolen Ibilbidea” eta “Langileen Ibilbidea: 50.

Hamarkadan egun bat”. Produkto turistiko honen baitan, 25

milioi eurotik gora inbertitu dira eta 350 pertosnei baina

gehiagori eman die lana 1997-2017 urteen artean. Nahi

publikoak eta pribatuak batzen jakin duen proiektua da hau eta

Euskadi, Estatu zein nazioarte mailako foroetan kokatu

gaituena, 15 Europar Proiektu baino gehiagotan parte hartu

dugularik.

Gaur egun arte 400.000 bisitari baino gehiago izan dituen

proiektua da hau. Orain dela 20 urte inork ez bagintuen

bisitatzen ere.

Page 6: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 7: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

2. LENBUR Fundazioa datuetan, Museoak eta zerbitzuak

• Kultura Ondarearen eta Industria Ondarearen ikerketan,

hedapenean, berreskurapenean eta eskuratzean 25 milioi

euro baino gehiago inbertitu dira instituzio eta entitateen

laguntzari esker: Eusko Jaurlaritza, Europar Batasuna,

Gipuzkoako Foru Aldundia, INEM eta Kutxabank.

• Ekimen pribatua eta publikoa Ondare KUlturalaren proiektu

baten inguruan batzea lortu da, 18 entitatek parte hartu

dutelarik, bai pribatuak zein publikoak.

• LENBUR proiektua egunez egun mantentzea, ez litzateke

posible gure lankide, patronatukide eta lagunen

laguntzagatik ez balitz; eta subbentzioei esker. Hauen

artean, ohiko gastuen %55 suposatzen dute, gainerako %45ª

Fundazioaren aktibitateari esker mantentzen da.

. LENBUR Fundazioak, orotara, 17 proiektu kudeatzen ditu.

14.000 m2 kudeatzen ditu, gure historia eta kulturarekin

uztartuta guztiak. Fundazioak jabegoan dituen 6 eraikinek

10.800m2 ko azalera osatzen dute.

. Hurrengo zerbitzu, museo eta ibilbideak kudeatzen ditu:

Museoak:

Euskal Burdinaren Museoa

Artzantzaren Ekomuseoa

Ogiaren Txokoa

1950. Langileen etxebizitza

1950.ko Eskola

1950.ko Kapera

Mirandaola Burdinola.

Chillida lantoki.

Zerbitzuak:

Mirandaolako Turismo Bulegoa.

Museoko Denda

Taberna-Jatetxea

Liburutegi Teknikoa eta Dokumentazio Zentroa

Bikuña Jauregikoerabilpen anitzeko Aretoa

Ibilbideak:

Burdinolen Ibilbidea

Langileen Ibilbidea LENBUR-ek parte hartzen dituen Ibilbideak:

Gipuzkoako Burdinaren Ibilbidea.

Pirinioetako Burdinatren Ibilbidea.

Page 8: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 9: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

• “Burdin Harana” marka turistikoa da eta bertan “Burdinolen

Ibilbidea” eta “Langileen Ibilbidea” barneratzen dira.

Honetaz gain, beste 3 Ibilbidetan parte hartzen du:

Eskualdeko bat, Herrialdeko beste bat eta Transpirenaika

den beste bat.

• Urte hauetan zehar, LENBUR Fundazioatik 25 ikertzaile pasa dira, ikerketarako 20 beka eman dira eta 11 liburu editatu ditugu. • 1.900 monografia, 220 espezializatutako aldizkari eta 10.000 argazkitik gora dituen Dokumentazio Zentro bat eratu dugu.

• Industria Ondarearen eta industrializazioaren inguruko 2.600

erregistro eta burdinolen inguruko 10.000 aipamen inguru

dituen artxibo espezializatu bat daukagu.

• Industrializazioan zehar ohiko bizitza nolakoa zen azaltzeko

6.000 objektu baino gehiago dauzkagu.

• LENBUR Fundazioaren ondareari egindako partikularren zein

enpresen 200 dohaintza.

• Dibulgazio esfortzu etengabea egiten dihardugu, 10 azoka,

22 erakusketa, foiletoen 25 edizio eta 20 kartel.

• Etengabeko presentzia komunikabideetan.

• Europako 15 proiekturekin sinatutako akordioek, Europara

irekitako proiektua bihurtu dute LENBUR Fundazioa.

• Egindako lanak, 400.000 bisitari ekarri ditu Legazpira, Fundazioak sortutako proiektua ezagutzera.

Page 10: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

• Urte guzti hauetan zehar, Fundazioak kontratatutako 350

langileek pisible egin dute LENBUR Fundazioak martxan

jarritako proiektuak aurrera eramatea.

• Ondarearekiko dugun konpromezuan aurrera egin dezagun,

90 entitate eta erkundeekin lankidetzan aritu gara: 15

herriko erakunde, Euskadi mailako 38, Estatuko beste

komunitateetako 21 eta atzerriko 16.

• Hasiera hasieratik, LENBUR-ek hurrengo Europar Proiekturen

babesa jaso du:

– Resider (1995-96-97-98).

– Europako Fondo Soziala (1994-95-96-97-98-99).

– FEDER (1997-98-99-2000-01-02-03).

– Raphael (1998-99).

– Kultura 2000 (2001-02).

– Euskadi Aquitania (1998-99-2000).

– Eusko Jaurlaritzaren mugaz bestaldeko lankidetza eta lankidetza interregionala. (2001-02-04).

– EREIN (2002-06).

– Lurraldeen arteko lankidetzarako programa España-

Francia- Andorra 2007- 2013. Pirinioetako Burdinaren

Ibilbidea- PiriFerro.

• LENBUR ha recibido siete premios:

– Habitat II, Nazio Batuak (1998).

– Euskadiko Turismo Saria, Eusko Jaurlaritza (2002).

– Ohorezko mentzioa, Europar Kontseilua (2004).

– Montblanc Saria (2007) (metalikoan).

– Turismo Klaitateari Q (2007).

– Menció Premis CAT Turismo (2007).

– Bai Euskarari Ziurtagiria. Zerbitzua Euskaraz (2007-

2008).

– Urteko Protagonista, Punto Radio, Turismo kultural

kategorian(2008)

Page 11: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

Eduardo Chillidak zituen hainbat asmo, Legazpin bihurtu ziren

egia, Patricia Echeverria S.A. enpresan. Bere arte lanak

herritar guztiek gozatu zezaten, geroz eta obra handiagoak

egiteko beharra somatu zuen, horretarako, industria astunaren

laguntza beharrezkoa egin zitzaion. Horrela ba, bere

estudioaren ixiltasunean sortutako artelanak, gero forja

industrialaren laguntzaz ikusi zuten argia.

Bere garaian Patricio Elorzaren Paper fabrika zen eraikinak bi

mundu ezberdin ezagutzeko aukera ematen digu: Industria

mundua eta Artea. Erakusketa espazio bihurtuta, Eduardo

Chillidaren obraren bi alderdi garrantzitsu lantzen ditu;

burdina eta papera. Alde batetik, bisitariek, dimentsio

erraldoietako eskulturak egiteko behar den makineria gertutik

ikusten du eta bestetik, papera grabatzeko behar diren

prentsen bitartez, elementu honek eskultorearengan izan duen

garrantzia ikus dezakegu.

3.Chillida Lantoki: Artea eta Industria

Page 12: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 13: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

Proiektu honek, Gipuzkoako Burdinaren Ondarea

garatu eta promozianatzea dauka helburu, aisialdi

kultural eta turismo produktu integratu bat sortzeko

asmoz.

Ibilbide honek, Gipuzkoako burdinari lotutako ondare

baliabideak sustatzeko aukera da, baliabide hauen

erabilpen arrazionalean oinarrituta, inguruarekin

adeitsua eta barne produktua turismoari eta aisialdi

kulturalari lotutako zerbitzuen eraketaren bidetik

handituz.

Bi helburu bete nahi dira Ibilbide honen bitartez:

industria paisaien, elementuen eta aztarnen zaintza

alde batetik eta bestetik, Lurraldean ekonomia

onurak sortzea: 3. Sektorea garatzea, lanpostuak

sortzea…

“Burdinaren Ibilbidea Gipuzkoan” Industria

Ondarearen kontserbazioa, herdapena eta

berreskurapena lanetan diharduten proiektuen marko

amankomuna izan nahi du.

4. Burdinaren Ibilbidea

Gipuzkoan

Page 14: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

LENBUR Fundazioaren nahia da, Lanaren Memoria

berreskuratzea eta horretarako, pertsona guztien Memoria

berreskuratu behar da: enpresariak, teknikoak, sindikalistak,

baserrietatik lantokietara joan behar izan zuten langileak,

beste lekuetatik gurera etorri ziren langileak, emakumeen

papera lanaren ikuspegitik… Oraindik nagusi askoren bumuietan

islatuta dagoen meomria da, baina hmendik gutxira desagertu

daitekeena.

Euskadin bizi ziren aldaketa sozial eta industrialak ezagutu

zituzten pertsonak elkarrizketatzea da helburua. Estamentu

eta jatorri ezberdinetako pertsonak hain zuzen ere.

Fundazioak bilatzen duen helburua, Euskal Autonomi Erkidegoko

bizilagunen testigantzak berreskuratzea, ikertzea, kontserbatzea,

herdatzea eta erakustea da. XX mendeko (1920-1960 urteen artean

bereziki) lan eta gizarte arloko informazioa eskainiko diguten

pertsonak hain zuzen, eta, elkarrizketa haun datu base bat

sortzea.

Fundazioaren Dokumentazio Zentroaren parte bilakatuko da

artxibo hau eta, Gizarte Zientzien arloko hainbat disziplinek

erabili ahalko duten ikerketa tresna izango da.

Informazio honen zati garrantzitsu bat Euskadiko Industri

Kulturaren Museoan erakutsiko da. Museo hau, esan bezala,

Patricio Elorzaren Papertegian kokatzea aurreikusia dago.

5.Lanaren Memoriaren berreskurapena

Page 15: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 16: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

LENBUR Fundazioak, Industria Ondarearen hedapenean,

berreskurapenean eta berrerabilpenean duen

konpromezua dela eta, beste entitateekin elkarlanean

dihardu Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen dinamizazio,

kudeaketa eta hedapen lanetan.

Pirinioen lurraldea, burdin mineralean aberatsa den

aldetik, siderurgian tradizio luzea duen lurraldea da.

Aktibitate honek, ekonomiaren sustatzaile, testigantza

ugari utzi ditu. Basogintzak, meategiek eta bestelako

eraikinek aztarna handia utzi dute paisaian zein

herrietan.

Proiektu honek hainbat museo eta Kultura zentro

barnebiltzen ditu: Kudeaketa, ikerketa eta hedapen

lanak koordinatzeko; Ondarearen inbentario amankomun

bat eratzeko eta dibulgazio tekniko eta kulturaleko

produktuak sortzeko eta publikoari hurbiltzeko

helburuarekin. Sare honen lehendabiziko ekimena,

kalitatezko zerbitzu eta arreta eskainiko dituen

Burdinaren Ibilbide bat sortu nahian, toki bakoitzeko

azpiegiturak hobetzea izan da.

Burdina haritzat hartuta, “Pirinioetako Burdinaren

Ibilbidea” osatzen duten 3 estatuetako, 5 lurralde

ezberdinetako 10 instituzioek, Ondare Industrial eta

Aurre-Industriala babesten eta hauen garrantzia

azpimarratzen egiten dute lan.

Gaur egun, Ibilbide honek, burdinaren historia

ezagutzeko aukera ematen digu. Ibilbidea osatzen duten

toki bakoitza ezagutuz, bisitariek, Industria Ondare hau

hobeto ulertzeko aukera daukate: meategiak,

txondorrak, burdinolak, langileen habitat-a, burdinez

egindako elementu arkitektonikoak edota eskultura

garaikideak…

2004an, proiektu honek Europar Kontseiluaren Ohorezko Aipamena lortu zuen, Europako Ibilbide Kulturala izendatuz.

Helburu nagusitzat, hedatzen jarraitu eta antzeko haria eta helburu berdintsuak dituzten beste Ibilbideekin

elkarlana jorratzea daukagu.

7. Burdinaren Ibilbidea

Pirinioetan. Europar Ibilbidea

Itinerario Europeo: Ruta del

Hierro en los Pirineos

Page 17: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa
Page 18: Patronos - Mirandaola. Burdin Harana. Legazpilenbur.com/wp-content/uploads/2018/06/2018webEUSK.pdf · 2018-06-28 · eta ibilbideak kudeatzen ditu: Museoak: Euskal Burdinaren Museoa

Luis Chillida Belzunce. Aurelio González García

LENBUR Fundazio-ko Lehendakaria LENBUR Fundazio-ko Patronatuko Idazkari Nagusia