Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez...

12

Transcript of Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez...

Page 1: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu
Page 2: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

Edna López

Kolakoaltxorraren bila

gil tza

EDEBÉ HAUR LITERATURA SARIA

Page 3: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Re-prográfi cos) (www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).

Liburu hau irabazle gertatu zen Edebé Haur Literatura Sarian. Epaimahaiko izan ziren: Teresa Colomer, Pep Durán, Esperanza Nova, Roberto Santiago eta Vicenç Villatoro.

Jatorrizko izenburua: En busca del Tesoro de Kola© Edna López, 2011

© Arg. eusk.: Gil tza, 2011Zumalakarregi etorbidea, 5448006 Bilbaowww.edebe.com

Bildumaren zuzendaria: Reina DuarteHaur Literaturaren editorea: Elena ValenciaAzalen diseinua: César FarrésIlustrazioak: Agustín Como ttoItzulpena: Julia Marin Arteaga

1. argitalpena: 2011ko mar txoa

ISBN 978-84-8378-194-4Lege-gordailua: B. 9542-2011Espainian inprimatua Printed in Spain

Page 4: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

Aurkibidea

1. Leku misterio tsua ........................... 72. Bi adiskide on .............................. 153. Makurrak .................................... 274. Har tza ......................................... 415. Gordelekua .................................. 516. Kantu alai bat ............................... 657. Erreskatea ................................... 798. Espioia ........................................ 959. Gaueko paseo isila ...................... 10910. Galdera bat .............................. 12911. Nahaste hu tsa .......................... 14112. Azpijokoa ................................ 15513. Bidezko trukea ......................... 17114. Estropezua ............................... 18915. Kolako al txorra ........................ 209

Page 5: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

Nobela honekin zerbait partekatu nahi badut, ideia hau da: burua zabalik eduki behar da, aurreiri tziei uko egin eta gau-

zen mamia balioe tsi, eduki material guz-tien gainetik; izan ere, i txurakeria oztopo

da benetako al txorrak aurki tzeko.Bizia eta jakin tza

Page 6: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

1Leku misterio tsua

Basamortu Gorritik haratago, baobab baso sarriaren barrenean, i tsasontzi za-

har baten eskeletoa zegoen, pipiak osorik janda. On tziaren irudi fantasmagorikoa hain zen iluna eta goibela —hondoraturik baitzegoen misterio tsuki i tsaso ezagun guz-tietatik ehunka kilometrora—, ezen herio -tzaren ideia baino ez bai tzekarren gogora. Basoan bizi ziren basapiztietatik bat bera ere ez zen egundaino ausartu i tsasontzirahurbiltzen. Hegaztiak ere ez ziren atrebi -tzen habiak on tziko masten artean egitera. Eta konpreni tzekoa da, hain zen giro hura enigmatiko eta zori txarrekoa.

—Egia esan, oso leku ederra da —esan

Page 7: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

zuen mezulariak lasaitasun hasperen batez, onik iri tsia bai tzen haraino.

Garai haietan ez zen harri tzekoa hura beza-lako mandatari batek arriskuei eta ezbeharrei aurre egin behar izatea. Baina eskarmentu handia zuen ofi zioan, eta elezaharrek edo zu-rrumurruek ez zuten erraz kikil tzen. Berrogei urte luze zerama tzan lanbide hartan, eta ez zuen behin ere u tzi gutun edo pakete bat en-tregatu gabe parajea ikaragarria zelako edo etxea beldurgarria. Hori dela eta, gizon txikihark, zeinak ilea urdina eta urria, eta hizketa motela baitzituen, hartua zuen Kola irla osoan mezulari bikainenaren ospea.

—Eta orain ikus dezagun helbidea. Ene! Benetan korapila tsua. Hi tz bakarra uler tzenda eta. Ez dio inporta. Erronka zalea naiz.

Mezularia gelditu egin zen une batez i tsa-sontzi alferrik galduaren irudia ikustearren, eta pen tsatu zuen zeinen zen tzugabea zen izuak egotea on tzi abandonatu xume baten-gatik. Liluraturik zegoen haizeak kulunka

8

Page 8: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu
Page 9: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

10

zerabilen bandera higatuari begira. Eta bat-batean, sinesten zaila izan arren, mutiko bat ikusi zuen masta nagusiaren gain-gainera igota. Nola lortu ote zuen hain goraino igo -tzea? Zer ari ote zen i tsasontzi hondatu har-tan, ezerezaren erdian?

Bitxia bada ere, ez zirudien mutila marinel agure baten mamua zenik, ezta tximinotikgizakitik baino gertuago dagoen basapiztia ere. Ez, haur arrunta zen: azal urregorrizkoa, ile gaztaina kolorekoa eta almendra i txurakobegi handi-handiak, zerumugari arretaz beha -tzeko balia tzen zituenak. Soinean, atorra zuri ezin txukunagoa, berari zegokion baino as-koz ere neurri handiagokoa eta aka ts gabea: ez zimurrik, ez urraturik, ez orban ñimiñorik ere. Egia esateko, hala arropak nola masta-ren gainean har tzen zuen jarrera seguruak dotorezia xarmangarria ematen zioten, ikas-taldi luzearen ondoren aparteko ahaleginik gabe sekulako balentria gauza tzeko gai den pertsonaren dotorezia hori.

Page 10: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

11

Irudi hori egunero ikus zitekeen, ordu berean gu txi gorabehera. Haurra ohituta zegoen mastara igo tzen, erraztasun handiz igo ere. Omar izena zuen, eta haga nagusira igotzeko trebezia hura praktika aldi luzearen eta saia tze etengabearen fruitua zen. Lau urte pasatuak ziren ogibidea ikasten hasi ze-netik, sei urte eskasekin ekin bai tzion. Bai-na, zalan tzarik ez dago garran tzitsuena ez zela hara goraino igo tzea, baizik eta aldarri egitea. Beraz, mutikoak ahoa ireki, birikak zabaldu eta esan zuen ahalik eta ozenen:

—Au uu aa a a a aau ui uu a a a a u ui booo boooa…

Nahiko esaldi ulergarria zen, baita baleen kantua en tzuteko ohiturarik ez zutenen tzat ere. Per tsona eta animalia gehienek, nahiz eta gai ez izan hizkun tza zaharkitu horretan hi tz bat bera ere ahoska tzeko, primeran uler tzenzuten mezu larri hura. Honen an tzeko zerbait esan nahi zuen: «Oinak on tzi honetan jar tzendituenak ez du harrera goxoa izango».

Page 11: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

12

Jakina, meha txu horrek ez zuen indar bera izango on tzi marraskatuaren bizkarre-tik oihukatua izan bali tz. Izan ere, Omarren aldarri limur tzailearen boterea ez zegokion masta nagusitik kantatua izateari. Segurue-nik, ustekabearen eragina zen edo per tsonabatek halako egoera harrigarrian senti tzenzuen txundiduratik zetorren, zeren ematen baitzuen balea bat ari zela kantuan, i tsason-tzi lehorreratu baten masta gainetik, baso zeharkaezinaren erdian.

Batzuetan, basoilarren batek eran tzuten zion diatriba luze batekin, baina Omarrek, ez baitzuen ezagu tzen hegaztien hizkun tza, mezu hura errepikatu beste erremediorik ez zuen iza-ten. Bera gustura agertuko zen a tseginago txori haiekin, hain irudi tzen zi tzaizkion alaiak eta adiskidetsuak beren aho ts harrigarriei esker; gustura esango zien meha txua ez zela haiei zu-zendua. Baina, zori txarrez, gure lagunak ezer gutxi esatea zeukan baleen hizkun tzan, ezpada esaldi bakar eta meha txagarri hura.

Page 12: Edna López - Edebe · edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusi-tako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu

13

Hitz haiek otarrain arran tzale batek iraka -tsiak zizkion ia bost urte lehenago ipar kostaldeko marinel herrixka batean, esplora -tzaile eskolarekin egindako txangoan. Gizon hark behin eta berriro errepika tzen zuen esaldi bera, marrazoak txalupa ondotik uxa -tzeko. Omarrek banan-banan ikasi zizkion doinu haiek guztiak, erruz kostata. Harriga-rria zen: nola zitekeen, hizkun tza hura hain zaila izanik eta halako denbora luzea iragan ondoren, Omarrek ahaztuta ez eduki tzea ez soinu bat ez kantuaren nota bat bera ere? Arrazoia argia zen: esaldi hark Markesa txogogorarazten zion.