e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo...

8
L A U K I Z e t a M A R U R I - J A T AB E k o E U S K A R A Z E R B I T Z U A 2006ko URRIA - 13 zk. eUTSI ! eUTSI !

Transcript of e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo...

Page 1: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

LA

U

KIZ

etaMARURI-JATABEko EUSKARA ZERBITZ

UA

2006ko URRIA - 13 zk.

eUTSI!eUTSI!

Page 2: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

Laukizko euskara zerbitzuak antolaturik, herriko haurrak liburuetara hurbilketa bat izateko, tailerrak izan dira herriko Lauaxeta plazaz. Astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean. Bertan irakurtzen ez zekiten umeak hezitzaile baten laguntza izan dute eta jarduera ezberdinen bitartez haurren gogo eta jakin-minari erantzuna ematen saiatu egin dira.Letra eta liburuen tailerrean nagusiek ere parte hartze aktiboa izan dute; jokoaren bidez liburuetara eginiko hurbilketa izan da. Haurrek interesgarri zeritzoten liburuak, irakurri egin zaizkie, egindako galderei erant-zun zaie, eta liburuak erabiliz haurrek irudimena garatzeko aukera izan dute. Irakurgaiak mota askotakoak izan dira: poesia, zientzia, historia, ekologia, eta abar.

Tailer honetaz gain beste bi jarduera ezberdin aurkitu izan ahal ditugu, alde batetik margo tailerra eta bertan paleta mahai baten inguruan bilduta, herriko umeak askatasunez margotzeko espazioa izan dute, orrian haien burua eredurik, balioespenik eta iradokizunik gabe adierazi ahal izateko. Sormena, irudimena eta esku trebezia garatzeaz gain, norberaren autonomia lantzeko gunea izan da.Bestetik, birziklapen tailerra ere antolatu dute, birziklatutako materiala eta erremintak erabiliz umeak nahi zuten guztia sortu ahal izan dute. “Sortzeko” orduan eta materialei erabilera ezberdinak emateko orduan, imajinazioa eta buru azkartasuna garatzen dira eta eskuen trebezia haur txikienetan ere bai, bide batez.

Aste osoan zehar adin ezberdinetako ume asko bertan irakurtzeko eta elkarrekin margotzeko edo beren jolasak sortzeko bildu izan dira. Orokorrean partehartzea oso ona izan da eta eguraldiak lagundu egin du, denok, bai amak, amamak, aitak eta seme alabak ondo pasa zezaten.

LAUKIZ • MARURI-JATABE2 - eUTSI!2 - eUTSI!

Hona hemen nola geratu den Laukizko Lauaxeta esko-la obrak amaitu ondoren. Ikus dezakezuenez, garbiketa goitik beherakoa izan da: gela guztiz berriztatuak, li-burutegi berria, berogailu sistema berria, aterpea, bil-tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ondo gaur dagoen bezala egon dadin urte askoan.

“PUXIKA, LETRA ETA MARGOEN BIDAIA”

LAUKIZKO ESKOLA“BERRIA”

Page 3: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 3 eUTSI! - 3

ECUADORLortuko ete dogu oraingoan ere? Horixe izaten da gure lehenengo ardura Jatabegintza taldekoontzat, proiektu bat hartzen dogun bakoitzean. Azke-nekoaren bidez, Ekuadorreko Arenillas herriko eskola-umeei lagundu nahi geuntsen eta horretarako 1.000 euro behar genduzan. Ba hara: oraingoan ere lortu dogu. Guztion ahalegin eta laguntzari eskerrak, 250 umek eskola-ra joateko era izango dabe.

Hezkuntzari laguntzea erabaki genduan, arlo horrek garrantzia handia daualako pertsonaren nortasuna eta bere etorkizuna lantzeko. Ezinbesteko bidea da heziketa, pobrezia eta desbardintasunak gainditzeko eta herrien garapena indartzeko.

Herriko jaietan, zozketa bat eratu genduan. Danetariko erosleak izan ditugu: enpresak, alkarteak eta, jakina, banan-banan etorri jakuzan lagunak. Guztioi agertu eta zabaldu nahi deutsuegu gure esker ona, zozketatu zan koadroa emon euskun familiari bereziki. Bihotz-bihotzez, ba, eskerrik asko!

Saria 422. zenbakia eukanak irabazi eban, abuztuaren 11n egindako zo-zketaren arabera. Milagros Larrazabal izan zan irabazlea eta beretzat izan dira koadroa eta pernila. Hain zori ona izateagaitik, zorionak eta on egin!

Zozketan hartutako 1.000 euroak hemendik Ekuadorrera joandako misiolarien eskuetan jarri doguz.

“JATABEKO ADISKIDEOK EMONDAKO LAGUNTZAKMIRARIAK EGIN DITU, BAI HORIXE!

Poliomielitis izeneko gaisoak jota katamar ebiltzan umeak tente dabiltza orain; hamaika hanka oker arteztu da, poza eta alaitasuna loratu dira. Ez ete da hori miraria?”

REP. DEM. CONGO

Page 4: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

LAUKIZ • MARURI-JATABE4 - eUTSI!4 - eUTSI!

Hirugarren urtez, Udalak Jubilatuen Elkar-tearekin batera, 80 urte bete dituzten herriko auzokoei egiten dien omenaldia izan genuen aurreko irailaren 17an. Betikolez, meza os-tean, 90 lagun elkartu ginen Ibai-Ondo Erre-tegian, bazkari ederraz gozatzeko. Bazkaldu eta geroko zozketa, ohitura bilakatu denez, ezin izan ziren falta opariak; eta gutxi batzuk zuertatuak izan baziren ere, hurrengo urteetarako esperantza ez zuten galdu hurbil-dutakoek.Aurten Maruri-Jataben 3 gizonek jaso zuten Alkatearengandik omenaldiko oparia: Fran-cisco Arrieta, Deotino Perez eta Felix Urresti.Hurrengo urtean berriro danok elkartu ahal izatea izan zen bukatutakoan bertaratutakoen deseoa.

MARURI-JATABEKO NAGUSIEI OMENALDIA

Ude aurretik udaberrien loratu zan Aiko! Kultur taldea udeko beroakaz bere ezta egon goradi, herritxik antolatuko deuzen ibilaldietako lehenengoa antolatu zuen agoztuen Traukure, honetara hogeibat lagun joan gintzezan boka-dilu ta guzti, hurrengo udegoienen izengo da seguruenik eta adi egon deialdieri.

Beste aldarri batetik Aiko! Jaietan bere presente egongo da, jai batzordeagaz alkarlanean egon dalako urrien le-henengo egunean azoka alaituteko kalejira mitologikoa antolatuteko. Aurretik, hainbeste herrotar ta lagun (ande-reñoran bat, joskileran bat...) jo ta ke ibili direz, zankoak itzen, erropak josten, buruhandiek egin eta pintetan.... Seguru horrenbeste behar eginde ostean kalejira ondo politxek urtetan deuela ta Laukiz, ipotz, sorgin eta beste-lakoaz betetuten dala. Hurrengorarte! Aiko! Kultur Taldea

MARTXAN GABILTZEZ

Pasa den abuztuan, eta herriko jaiak pa-satu ostean, jatabetar talde batek Erro-marako bidea hartu zuen, hain polita den hiri hori ezagutzeko asmoz. Primeran pasa omen zuten eta honen erakusle, bertan ateratako argazki hau dugu.

JATABETARRAK ERROMAN

Page 5: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 5 eUTSI! - 5

MARURI-JATABEKO JAIAK

Page 6: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

LAUKIZ • MARURI-JATABE6 - eUTSI!6 - eUTSI!

Berriro ere, irailak 22, eta berriro ere kotxe gabeko eguna gure herrian. Batzuek galdetuko diote beren buruari ea zertarako ospatu honelako egun bat gero ezertarako balio ez badu. Beharbada ez, baina agian, apurka apurka kontzientzia hartzen hasten gara, eta ahal den neurrian, autobusa ala metroa hartzen saiatu.

Egun honetan, Jataben ohikoa denez, bizikleta martxa egin zen udalerritik, berriz ere erakutsiz posiblea dela garraiobide hau erabiltzea udalerri alde batzuetatik. Martxa amaituta, eta errepidean eta bideetatik aurki dai-tezkeen oztopoak eta seinaleak ikasteko ibilbide bi prestatu ziren: bat txikientzako trizikloekin egiteko eta bestea nagusitxoentzat bakoitza bere bizikletarekin. Arratsaldea behar bezala amaitzeko bizikleta baten zozketa egin zen partehartzaileen artean ( Unax Hernandez izan zen irabazlea) eta denontzako txokolate jana.

Maruri-Jatabeko Udalak jarraitzen du iraunkortasun bidetik lanean, honelako egunak ospatzen eta klima al-daketari aurre egiteko kontseilu batzuk jasotzen duen foiletoa argitaratzen. Nahi duenak prest dauka udaletxean ala Udalaren webgunean: www.maruri-jatabe.net

LAUKIZ • AUTORIK GABEKO EGUNA

Iragan den irailaren 22an, azken urteetan derrigorrezko bihurtu den ospakizunak toki izan zuen Laukizen, autorik gabeko eguna hain zuzen.

Denok dakigunez, autoaren erabilpen partikularrak kutsadura sortzeaz gain, klimaren aldaketa eragiten du. Hortaz, horrenbeste poluzio sortarazten duen autoaren gehiegizko erabilera kaltegarri hori salatzeko, autorik gabeko eguna ospatu zen urtero legez.

Oraingo honetan ere, bizikleta ibilaldia bat antolatu zen herrian zehar. Bertan, parte hartzaile asko bildu ziren, kaskua buruan eta ibilbidea egiteko ilusio handia zuten adin guztietako umeek batik bat.

Ibilbidea amaitu zuten guztiek oparitxo bat eta bizikleta baten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. Parte hartzaile guztiak poztu ziren oparitxoa dela eta baina oraingoan Eutsitik zoriontzen dugun Eñaut Agirre izan zen bereziki zortedun, sekulako bizikleta irabazi zuen eta.

Bukatzeko, zera gogorarazi nahi dizuegu, autorik gabeko eguna urtean behin ospatu arren, autoaren ba-nakako erabilera urtean zehar gutxitu beharko litzatekeela. Horrekin batera garraio publikoa edo horrenbeste kutsatzen ez duen beste edozein garraio erabiltzen animatzen zaituztegu.

MARURI-JATABE, NIRE KOTXE BARIK!

Page 7: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

MARURI-JATABE • LAUKIZ eUTSI! - 7 eUTSI! - 7

Laukizek bizi zuen pasa den irailaren 23an, zapatua, kultura adierazteko modu ezberdinak ekintza ezberdinak batu baitzi-ren egun bakar batean. Eguerdiko 12etan bazeuden Ondalan konpartsako buruhandi eta erraldoiak udalerritik kalejira egiteko prest. Umeak, eta ez hain umeak, korrika batean ibili ziren batetik eta bestera buru-handien atzetik eta aurretik, erraldoiek dantza egiten zuten bitartean. Alde batetik Goiko tabernatik eta bestetik Aurre-koetxeraino, guztion gozamena Portu zuten, nahiz eta ume txiki batzuk beldurtu eta negar batean hasi.Arrratsaldeko zita frontoi barruan zegoen “kantauri itsasoa”izeneko jokuekin. Umeek lehenengo, arrantza egin behar zuten bertan zeuden piszina txiki batzuetan, puzgarrian sartu ahal izateko. Honetaz gain arrantza egiteko beste modu batzuk ere erakusten ziren. Bi orduz jolasten egon ondoren “Marratxo”-ren txanda heldu zen. Antzezlan honetan bai txi-kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez.Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo baino hobeto pasa zutela, honelako ekintzez gozatzeko aukera gutxi baitago herrian bertan. Egun hau Laukizko Udalak antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren dirula-guntzaz, herri txikiek ere kultur ekintzez goza ahal izateko.

LAUKIZ KULTURALA

Urtero bezala, Maruri-Jatabek ospatu zuen pasa den irailaren 10ean bere “egun kultu-rala”. Goiz- goizetik, (8etan hain zuzen,) 200 lagun inguru buldu ziren Udaletxeko plazan udalerriko mendietatik buelta emateko. Ora-ingo honetan eguraldia ere, gure alde agertu zen eta ez genuen euria ikusi. Bide erdian ura eta sagarrak denontzat eta amaitzeko ohikoa den sahieski jana Jatazpi txokoaren lagunt-zaz. Ibilaldia egin zutenentzat ere, oparitxoa banatu zen.Arratsaldez berriz, San Lorentzo elizan ge-nuen zita Gontzal Mendibilen kontzertua entzuteko. 7.30etan puntu puntuan hasi zen emanaldia eta 200 lagun inguruk pozik ent-zun zituzten Gontzalen abestiak baita batzuk abestu ere. Egun hau Maruri-Jatabeko Udalak antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzaz, herri txikiek ere, kultur ekintzaz gozatu ahal izateko.

MARURI-JATABE KULTURALA

Page 8: e t a eUTSI! · tegia, kanpoko harria...Orain guztion txanda da: zaindu ... kiek bai nagusiek ondo pasa zuten ordu betez. Orokorrean esan dezakegu denok, txikiek zein nagusiek, ondo

INTERNETEKO HELBIDE

INTERESGARRIAK

www.euskosare.orgMunduko euskal komunitateak lotzen saiatzen den webgunea duzu hau. Informazioa, zerbitzuak eta euskal komuniteei buruzko datu ezberdinak biltzen dira. Euskaldunak mundu osoan topa ditzakezu, bazenekien?

www.euskararenetxea.netBizkaiko Foru Aldundiak jarri zuen martxan Bilbon kokatzen den euskararen interpretazio zentru hau. Webgunean sartuta ikusiko duzu zer eskintzen dizun solairu bakoitzean, ordutegiak, nola bisitatu, eta beste gauza asko.

ALE HONETAN PARTE HARTU DUTE

AIKO KULTUR ELKARTEAAINARA BERGARETXEMARIA FERNANDEZZURIÑE GAMINDE

GARDABERAJATABEGINTZA

ALAZNE MUGARZA

MARURI-JATABEKOUDALA

LAUKIZKOUDALA

HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA

L

ABESTU GEUGAZ!!BAGARE

BITTOR KAPANAGAGONTZAL MENDIBIL

Araban bagare,

Gipuzkun bagera,

Ziberun bagire

ta Bizkaian bagara. (bis)

Baita ere Lapurdi

ta Nafarra.

Guztiok gara euskaldun,

guztiok anaiak gara,

nahiz eta hitz desberdinez

bat bera dugu hizkera. (bis)

Araban...

Herri bat dugu osatzen

eta gure zabarkeriz

ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,

bagire, bagara,

euskara azkartzeko

oraintxe dugu aukera.

Bagare...

Euskadi askatzeko

oraintxe dugu aukera.

Bagare, bagera

euskara biziberritzeko plan nagusiaplan general de promoción del uso del euskera