Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa...

8
Durangok, 28.000 biztanle baino gehiago ditu. Zerbitzu-hiri ertaina da eta eskualde burua. Bidegurutze garrantzitsuan kokatuta dago eta hiru Lurralde Historikoen topa-gune geografikoa da. Mende luzetan hiribildu hau leku funtsezkoenetariko bat izan da Bizkaiko Jaurerriko merkataritza-bideetan. Mendi berdez inguraturiko haran ederrean dago, Anbotoko gailurreriatik eta Urkiolako Parke Naturaletik gertu, naturazaleentzako aukeraz beteriko ingurune natural paregabean. Ibaizabal ibaiak Mañaria errekaren emaria jaso eta hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria. Erdi Aroko hirigune historikoan, beste eraikin eta jauregien artean ikusgai izango ditugu Uribarriko Andra Maria Basilika, Santa Ana eliza eta Arkua, Lariz Torre enigmatikoa eta sendoa, Tabirako San Pedro eliza kutuna eta Europa osoan bakarra den Kurutziagako gurutzea. Durangok 10,79 km2-tako zabalera du eta 119 metrotara dago. Bilbotik 29,4 km-ra dago, Vitoria-Gasteiztik 42ra eta Donostiatik 69ra. Ondo komunikatuta dago: errepidez iristeko Bilbo-Behobia (A-8) autopistako sarbidea herri-gunetik gertu dago eta N-634 (Bilbo - Donostia) eta BI- 623 (Gasteiz) ere ondotik igarotzen dira.

Transcript of Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa...

Page 1: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

Durangok, 28.000 biztanle baino gehiago ditu. Zerbitzu-hiri ertaina daeta eskualde burua.

Bidegurutze garrantzitsuan kokatuta dago eta hiru Lurralde Historikoentopa-gune geografikoa da. Mende luzetan hiribildu hau lekufuntsezkoenetariko bat izan da Bizkaiko Jaurerriko merkataritza-bideetan.

Mendi berdez inguraturiko haran ederrean dago, Anbotoko gailurreriatiketa Urkiolako Parke Naturaletik gertu, naturazaleentzako aukeraz beterikoingurune natural paregabean. Ibaizabal ibaiak Mañaria errekaren emariajaso eta hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria.

Erdi Aroko hirigune historikoan, beste eraikin eta jauregien arteanikusgai izango ditugu Uribarriko Andra Maria Basilika, Santa Ana elizaeta Arkua, Lariz Torre enigmatikoa eta sendoa, Tabirako San Pedroeliza kutuna eta Europa osoan bakarra den Kurutziagako gurutzea.

Durangok 10,79 km2-tako zabalera du eta 119 metrotara dago. Bilbotik29,4 km-ra dago, Vitoria-Gasteiztik 42ra eta Donostiatik 69ra. Ondokomunikatuta dago: errepidez iristeko Bilbo-Behobia (A-8) autopistakosarbidea herri-gunetik gertu dago eta N-634 (Bilbo - Donostia) eta BI-623 (Gasteiz) ere ondotik igarotzen dira.

Page 2: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen duteDurango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo komunikatuta dagoEUSKOTRENen Bilbo-Donostia linearen bidez.

Klima Atlantikoa du, urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea. Tenperatureidagokienean, azpimarratu beharra dago nahiko moderatuak direla, eta hori batezere neguan ikusten da, tenperaturak nahiko gozoak baitira. Urteko batez bestekotenperatura 14ºC ingurukoa izaten da.

Durangon erabiltzen diren hizkuntzak euskara eta gaztelania dira.

Iturria: Durangoko Zerbitzu Gida 2009. Durangoko Udala, 2009.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 3: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

Iritzi asko dago Durango toponimoari buruz, besteak beste, Duranco,Urazango edota Padurango izenak egon daitezke jatorrian. UrikoForua berrestean Juan infanteak (1372) Tavira de Durango izenaeman zion. Tabira gune zaharraren izena izango litzateke eta Durango,Merinaldearena. XVI. mendera arte Villanueva de Tabira izenazezagutzen zen.

Orella Unzue historialariaren ustetan, Durangaldeak bere historia etabere koaderno juridikoak ditu Erdi Aroko Iruñeako erresumarenbarruan. 1095.urtera arte Durangoko Konderria Iruñeako lehenErresuma barruan aurkitzen zen eta geroago Nafarroakoan. Urtehorretatik aurrera Bizkaiko Jaurerriaren menpe egon zen; baina, halaere, nahiko burujabe izaten jarraitu zuen.

Durango Uria noiz sortu zen zehatz-mehatz jakiterik ez dagoen arren,historialari gehientsuenak bat datoz Santxo VI. "Jakintsuaren" (1150- 1194) eta Santxo VII. "Indartsuaren" (1194-1234) erregealdienbitartean kokatzen. 1195.urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak,Durangaldeko Konderri osoa bereganatzean, Uria Gaztelako Koroarenmenpe geratu zen.

Hasiera batean hiru kale paralelok ematen zioten itxura Uriari(Barrenkalea, Artekalea eta Goienkalea). Geroago Kalebarria gehituzitzaion. Kale guztiak zeharkale batek gurutzatzen zituen eta XVI.

Page 4: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

mendean oraindik bukatu gabe zegoen hegotik iparreraino luzatzen zen harresibatez inguratuta zeuden. Harresiak honako ateak zituen: Kurutziaga, San Pedro,San Juan, San Martin, Pietateko Amarena eta gaur egun ere zutik dirauen SantaAnakoa.

Durango Uriak, XV. mende osoan zehar, Zaldibar, Ibarguen eta Unzueta ahaidenagusien arteko borroken ondorioak jasan zituen. Garai horretan eraiki zirenjauntxoen dorretxeak: Arandoño, Asteiza, Etxebarria, Lariz, Monago eta Otalora.Gaur egun ia ez da dorretxe hauen aztarnarik gordetzen.

Mende honetako gertakizunik aipagarriena Durangoko Heresia izenaz ezagutzendena da (1442-1444). Alonso de Mella fraide frantziskotarra izan zen buruzaginagusia eta, besteak beste, ondasunen eta emakumeen komunitatea aldarrikatuzuen. Jarraitzaile batzuk, heriotzara kondenatu eta gero, erre egin zituzten.

"Durangoko Heresia" krisi orokorreko garaian sortu zen: gatazka larriak bizizituen gizarte baten barruan, besteak beste, bando-kideen arteko gudak, hiribildueta herri xehearen arteko gatazkak, jauntxoen presioa nekazarien gainean,etab. Nahigabe sentsazioa nagusi zela uste dute askok. Erdi Aroaren azkenaldianmota honetako mugimendu gehiago eman ziren Europa osoan.

Mugimendu honi buruz kontserbatzen den dokumentazioa urria eta partzialada. Juan M. Carriazok sakon aztertu zuen gaia: gertarkizunen garaiko iturridokumentalak erabili zituen eta gerora sortutako albiste eta ikerketak ere bai.

Mugimenduaren hastapenetan Fray Alonso de Mellaren predikazioak daude.Fraide frantziskotarra Durangon zen 1442. urterako, eta beste gauza batzuenartean, ondasun komunitatea aldarrikatzen zuen. Durangoko heresia besteheresia batzuekin konparatu da, "Fraticelli" eta "Begardoena"rekin, esaterako.Bere jarraitzaileen artean, aginte zibila eta elizako agintearen kontra jardutenzuten artisauak, nekazariak eta soldatapeko langileak zeuden.

Mugimenduak Inkisizioaren errepresioa jasan zuen eta 1444an jarraitzaileetarikobatzuk sutan hiltzera kondenatu zituzten Durangon, Valladoliden eta baita GaltzadakoSanto Domingon ere. Fray Alonso de Mellak Granadara ihes egitea lortu zuen.Zonalde hau musulmanen agindupean zegoen oraindik eta fraideak berepredikazioekin jarraitu zuen. Azkenean heriotzara kondenatu eta hil egin zuten.

Iturria: Durangoko Zerbitzu Gida 2009. Durangoko Udala, 2009.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 5: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

Heresiek jarraipena izan zuten XVI eta XVII. mendeetan zehar etabaita XIX. mendeko bigarren erdialdean ere. Garai horretan, bereburua "profetatzat" zuen Manzanero izeneko batek jarraitzaile sortahandia bereganatu zuen eta baita sekta bat sortu ere, nahiz etaeskualdetik kanpora oihartzun gutxi izan.

XVI. mendeko gertakizunik aipagarrienak zoritxarrekin lotuta daude.Horrela, 1517. urtean, Durango izurrite gogor batek eraso zuen etaherritar asko hil ziren. 1544an Uriko bazterrek urez gainezka eginzuten uholde izugarri baten ondorioz. 1554ko martxoaren 11n sutehandi bat izan zen: Artekalean hasi zen, eta, gutxira, zurezko etxeguztiak kiskali ziren. 1597an beste izurrite bat egon zen.

XVII. mendean zehar Gaztelako Koroa Frantziaren aurka ibili zenbehin eta berriz guduan, eta honek ondorio humano eta ekonomikohandiak eragin zizkion Durango Uriari. Sarri askotan, Bizkaiko etaGipuzkoako portuei laguntzera joan behar izaten zuten. Gudu horienondorioz burdingintzaren garapena eman zen, lantzak, ezpatak, daga,pikak eta antzerako armak eginez.

XVIII. mendea beherakada ekonomikoaren mendea dugu, eta honenadierazgarri Udalak ezarri zituen zergak dira aipagarri. Hala eta guztiz

Page 6: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

ere, 1785ean frontoia eraikitzeari ekin zitzaion. Aipagarria da Durangok KonbentzioFrantsesaren aurkako guduan egindako eskaintza: 60 soldaduz osatutako zazpikonpainia sortu ziren. Frantsesak 1795ko uztailean sartu ziren Durangon, etahandik gutxira, errendizioaren ostean, herria hustu egin zuten. Urte batzukgeroago, Independentziaren gerran, Uria eta gainerako lurraldea Frantsesekhartu zuten berriz ere. Madalenako eliza botatzea agindu zuten eta bere lekuanhilerria eraikitzeko agindua eman.

Iturria: Durangoko Zerbitzu Gida 2009. Durangoko Udala, 2009.Argazkiak: Txelu Angoitia.

Page 7: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

1813.an Kadizko Konstituzioa onartu zen Durangon. Urte batzukgeroago, Fernando VII.ak herritarren goresmena jaso zuen 1828koekainean Durangora egin zuen bisitaldian. Durangon oihartzun handiaizan zuten Gerla Karlistek. Lehenengo Gerra Karlistan, Durango UriaDon Karlos erregegaiaren gortea bilakatu zen. Don Karlosek PinondokoJuan Santos Orueren etxean hartu zuen ostatu. Gudaldietako gizaeta diru galera izugarriei kolera izurritea gehitu behar zaie. Esanbeharrik ez dago Durango ia lur-jota geratu zela. Lehenengo Karlistada,Durangon, 1839.urteko abuztuaren 2an amaitu zen, Espartero jeneralaherrian sartu eta gero. Bigarren gerra karlistan (1872-1876) Durango,berriro ere, Karlos VII erregaiaren gortea bilakatu zen eta, FranciscoZengotitaren agindupean, 800 gizonez osatutako batailoia sortu zen.Lehenengo karlistadan bezala, lehen garaipenak karlisten aldekoakizan ziren, baina gerrak aurrera egin ahala, liberalak garaile ateraziren. Azkenean, 1875eko otsailaren 4an, liberalen tropak herriansartu ziren inolako eragozpenik gabe.

1882. urtean Bilbotik Durangorako trenbidea zabaldu zen. Ahaleginhandia suposatu zuen, baina bultzada handia eman zion herrikoekonomiari. 1886an Euskal Jaiak antolatu ziren Durangon, garrantzihandiko kultur ekitaldiak, alegia. Aipagarriak dira bertsolarien etatxistularien lehiaketak, eta batez ere, literatur lehiaketak.

Page 8: Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus ......Bizkaibus, Alsa-Continental Auto eta Pesa autobus-konpainiek ondo lotzen dute Durango gainontzeko herriekin. Trenbidez ere ondo

XX. mendearen hasieran, industria garatu zen Durangon. Aipagarrienak:Mendizabal, Ferretera Vizcaina eta Olma. 1927.urtean Iurretako elizatearenanexioa gertatu zen. Horrela, Durangok 2.000 biztanle gehiago izan zituen.Banatzea 1990.eko urtarrilaren batean gertatu zen.

Primo de Riveraren diktadurapean, diktadorea bera etorri zen Durangoko Azokainauguratzera. 1937.eko martxoaren 31n, Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939), Durangok biztanleria zibilaren kontrako bonbardatze sistematikoa jasanzuen. Munduan egundo ez zen halakorik gertatu. 500 hildako baino gehiagoegon ziren. Bonbardaketetan hil zirenen omenezko oroigarri bat jarri zenDurangoko kanposantuan: 2007ko martxoan 31n inauguratu zen,70.urteurrenaren testuinguruan.

Geroago, 1937ko apirilaren 26an, Gernika bonbardatu zuten. SuntsipenaDurangokoa baino handiagoa izan zen, baina hildako gutxiago eragin zuen.

Handik gutxira Nafarroako 1.Brigadako tropak sartu ziren Durangon. 50.hamarkada arte gose eta eskasia urteak izan ziren. Hamarkada horretanindustriak, berriro ere, garapen handia ezagutu zuen.

Gaur egun, herritarren beharrizanak asetzeko, azpiegitura modernoak ditugu:kiroldegiak, igerilekuak, ikastetxeak, Hizkuntza Eskola Ofiziala, adinekoentzakoegoitzak, haurtzaindegiak, musika eskola, museoa, e.a. Eta laster beste ekipamenduberri batzuk izango ditugu: Landako igerilekuak eta Kurutziagako GurutzearenMuseoa. Durangok, etorkizunean ere, jarraituko du erakargarri izaten.

Dena dela, Durango Uriaren elementurik baliozkoena durangarrak dira, jendeabegitsua inondik inora. Hauxe da gure altxorrik preziatuena, eta bisitarieneskura jartzen dugu.

Iturria: Durangoko Zerbitzu Gida 2009. Durangoko Udala, 2009.Argazkiak: Txelu Angoitia.