Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu...

14
PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa berresten dauen Foru Araua Gernikan, 2014ko martiaren 26an. Gernikan egindako Batzar Nagusietako osoko bilkurak aho batez onartu dau joan dan urtarrilaren 16an Madrilen egindako Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren azkeneko bileran sinatutako akordioa berresten dauen Foru Araua. Arau horren bitartez, araubide komuneko tributu sisteman sartutako zerga barriak egokitzen dira. Horreen artean Itunaren edo Kontzertuaren beraren aldaketea azpimarratu behar da. Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako diputatuak itun horrek jasoten dituan euki garrantzitsuenak azaldu deutsez Batzarretako taldeei. Aldaketa horreetako gehienak, orain denpora gitxi Lurralde Komuneko tributu sisteman sartutako zerga barrien beharrezko kontzertazinoaren ondoriozkoak dira. Horreen kudeaketea Foru Aldundien eskuetara pasauko da. Sektore elektrikoari buruzko hiru zergak dira, Energia Elektrikoaren Produkzinoaren balioaren ganeko Zergea, Gastautako Erregai Nuklearraren eta Hondakin Erradiaktiboen Produkzinoaren ganeko Zergea, eta Gastautako Erregai Nuklearraren eta Hondakin Erradiaktiboen Biltegiratzearen ganeko Zergea. Foru Arauak Negutegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zergea, Kreditu Erakundeetako Gordailuen ganeko Zergea eta Joko Jardueren ganeko Zergea be jasoten ditu. Sei zerga horreez gain, Batzar Nagusiek, irabazien ganeko atxikipenen barruan, loteria eta apustu jakin batzuen sarien ganeko grabamen bereziari buruzkoak kontzertetea be onartu dau. Horreek, bakotxaren araudiaren arabera, Estaduko Administrazinoak edo lurralde bakotxean eskumenak dituan Foru Aldundiak eskatuko ditu, sariaren irabazlearen ohiko bizilekua edo helbide fiskala Euskadin edo Euskaditik kanpo egotearen arabera. Batzarretan aho bateko adostasuna lortu bada be, EH Bilduk kritikau egin dau Madrilegaz zerga barri horreek negozietako jarraitu dan prozedurea. Talde horren eretxiz, prozedura hori beste Aldundiak eta talde politikoak kontuan izan barik egin da. Ganera, arauaren eukia “garrantzi gitxikoa” dala esan dau. “Gai garrantzitsu guztiak albo batera itxi ditue, Gizarte Segurantzaren eskumena, adibidez, gauza txikiak lortzeko”, esan dau Asier Vega batzarkideak. Ganerako taldeek “erakundeen arteko alkarlanari” esker lortutako akordioa txalotu dabe. “Beste akordio batzuetarako atea zabaldu daike”, autortu dau Jon Andoni Atutxa jeltzaleak. AHO BATEKO AKORDIOA FINANTZETAKO EUSKAL KONTSEILUAN Izaera ekonomikoa eukien gaien artean, Socialistas Vascos (PSE-EE) taldeak osoko bilkuran egindako Itauna egon da, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak Finantzetako Euskal Kontseiluak

Transcript of Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu...

Page 1: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

PRENTSA OHARRA

Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzendituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioaberresten dauen Foru ArauaGernikan, 2014ko martiaren 26an.

Gernikan egindako Batzar Nagusietako osoko bilkurak aho batez onartu dau joan danurtarrilaren 16an Madrilen egindako Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren azkeneko bileransinatutako akordioa berresten dauen Foru Araua. Arau horren bitartez, araubide komunekotributu sisteman sartutako zerga barriak egokitzen dira. Horreen artean Itunaren edoKontzertuaren beraren aldaketea azpimarratu behar da.

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzetako diputatuak itun horrek jasoten dituan eukigarrantzitsuenak azaldu deutsez Batzarretako taldeei. Aldaketa horreetako gehienak, oraindenpora gitxi Lurralde Komuneko tributu sisteman sartutako zerga barrien beharrezkokontzertazinoaren ondoriozkoak dira. Horreen kudeaketea Foru Aldundien eskuetara pasaukoda.

Sektore elektrikoari buruzko hiru zergak dira, Energia Elektrikoaren Produkzinoaren balioarenganeko Zergea, Gastautako Erregai Nuklearraren eta Hondakin Erradiaktiboen Produkzinoarenganeko Zergea, eta Gastautako Erregai Nuklearraren eta Hondakin ErradiaktiboenBiltegiratzearen ganeko Zergea. Foru Arauak Negutegi Efektuko Gas Fluoratuen gainekoZergea, Kreditu Erakundeetako Gordailuen ganeko Zergea eta Joko Jardueren ganeko Zergea bejasoten ditu.

Sei zerga horreez gain, Batzar Nagusiek, irabazien ganeko atxikipenen barruan, loteria etaapustu jakin batzuen sarien ganeko grabamen bereziari buruzkoak kontzertetea be onartu dau.Horreek, bakotxaren araudiaren arabera, Estaduko Administrazinoak edo lurralde bakotxeaneskumenak dituan Foru Aldundiak eskatuko ditu, sariaren irabazlearen ohiko bizilekua edohelbide fiskala Euskadin edo Euskaditik kanpo egotearen arabera.

Batzarretan aho bateko adostasuna lortu bada be, EH Bilduk kritikau egin dau Madrilegaz zergabarri horreek negozietako jarraitu dan prozedurea. Talde horren eretxiz, prozedura hori besteAldundiak eta talde politikoak kontuan izan barik egin da. Ganera, arauaren eukia “garrantzigitxikoa” dala esan dau. “Gai garrantzitsu guztiak albo batera itxi ditue, Gizarte Segurantzareneskumena, adibidez, gauza txikiak lortzeko”, esan dau Asier Vega batzarkideak.

Ganerako taldeek “erakundeen arteko alkarlanari” esker lortutako akordioa txalotu dabe. “Besteakordio batzuetarako atea zabaldu daike”, autortu dau Jon Andoni Atutxa jeltzaleak.

AHO BATEKO AKORDIOA FINANTZETAKO EUSKAL KONTSEILUAN

Izaera ekonomikoa eukien gaien artean, Socialistas Vascos (PSE-EE) taldeak osoko bilkuranegindako Itauna egon da, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak Finantzetako Euskal Kontseiluak

Page 2: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

(FEK-CVF) 2014ko otsailaren 13an izandako bileran lortutako akordioari buruzko argibideakemon daizan.

Ohiko bilera haretan, FEK-CVF-k, 2013. ekitaldiko kontzertautako tributuen diru-bilketea ixtea,Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari urte berean egin beharreko ekarpenak likidetea etaDoikuntzako Funts Orokorra likidetea erabagi eban. Balantzeen eguneratzearen ondoriozkobaliabideen ekarpenari jagokonez, Kontseiluak, Kontseilua bera osatzen daben lau erakundeen–Eusko Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak– arteko banaketea be onartu eban, baliabide horreenesleipen orekatua lortzeko asmoagaz.

Batzarretako talde sozialistak, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien artean Kontseiluan lortudan itunagaz “erabateko desadostasuna” erakutsi dau, eta adierazo dau Ekarpenen Legeanoinarritutako gaur eguneko banaketa sistemea “barrikustea beharrezkoa dala”.

Iñaki Egaña bozeroaleak gogoratu dauenez “desadostasunaren zergaitia, Legez ezarritakobanaketaren formularen arabera, Arabako eta Gipuzkoako lurraldeek, kobrau ez daben kopuruaentregau behar dabela zan”, eta hortik ondorioztatzen da, bere berbetan, “aldeak, bileraraarauaren aplikazinoak eragindako doikuntza faltea konpontzeko asmoagaz joan dirala”.

Bere erantzunean, Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak gogoratu dau 2013an Eusko Jaurlaritzariegindako ekarpenen kitapenean “aho bateko akordioa” egon zala lau administrazinoen eta“mahai haretan jarritako hiru alderdi politiko desbardinen” artean, eta sozialistak “ez ziralamahai haretan egon”, baina “beste batzuetan egon izan dirala”.

Halanda be, Bilbao bat etorri da Egañagaz, Ekarpen Lege barri baten “negoziazinoari etaonespenari ekitea” beharrezkoa dala esatean, luzapen fasean dagoan gaur egunekoak “jasotendauena jasoten dauelako, zelan egiten dan banaketea eta koefiziente horreek zelan kalkuletandiran”. Holan, esan dau, bere asmoa, Ekarpen Lege barri hori “ahalik eta adostasun handienagazonestea dala”.

BIKOIZKETAK SAIHESTEKO TXOSTENA

Beste alde batetik, Bizkaiko Batzar Nagusiak Euzko Abertzaleak Taldeak (EAJ) eta SocialistasVascos Taldeak (PSE-EE) batera aurkeztu daben Arauz Besteko Proposamena onartu dau.Proposamen horren bitartez, Aldundiari eskaerea egiten jako “oraingo bilkura aldi honenbarruan foru egitura publikoaren txosten zehatza egin, eta etorkizunean egitura hori barrirodimentsionetako plan berezia aurkeztu daian, erakundeak sinplifiketako, koordinetako, etaerakundeak eta gastu arrunta murrizteko helburuagaz”. Ekimena onartu egin da, proposamenaaurkeztu daben taldeen laguntzagaz. EH Bildu eta PP taldeak abstenidu egin dira.

Iñaki Egaña bozeroale sozialistak eta Koldo Mediavilla batzarkide jeltzaleak defendidu dabenekimenean, eskaerea egiten jake Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, alkarrizketa eta lankidetzaprozesua hasi daien, erakunde bien artean, ekintza komunak eta partekatutako estrategiakegituratzea beharrezkoak diran arloak eta esparruak identifikau daiezan, “bikoiztasunak etagabeziak” saihesteko.

Bere parte hartzean, Koldo Mediavilla EAJ-PNV-ko batzarkideak, talde sozialistak etajeltzaleak “seguruenez hobetu gura dogun eskema instituzionalaren aurrean ikuspegi

Page 3: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

desbardinak eta martxan jarri beharreko neurri desbardinak izango doguzala” onartu dau, baina“egitura instituzionala hobetzeko borondateak alkartzen gaitu”.

Erakunde demokratikoek orain arte egindako lanaren “saldoa” “guztiz positibo” gisa balorauostean, bere eretxiz beharrezkoa da “gogoeta nasaia eta sakona egitea, zer garan eta zelanhobetu daikeguzan Euskadiko ekintza instituzionala egituratzen daben tresnak".

Iñaki Egaña batzarkide sozialistak, bere aldetik, “krisiak, herrialde moduan daukaguzangabezien espiluaren aurrean jarri gaituela” esan dau, eta gaur egun Euskadi “gaindimentsionautadagoala administrazinoari jagokonez, eta hori aztertu behar dan gauzea dala” adierazo dau.

Euskadi “batak bestea zapaltzen dauen eta alkarren artean talka egiten daben hiru mailainstituzional, lau, Gobernu zentrala kontuan hartzen badogu eta bost EB kontuan hartzenbadogu, dituan herrialde txikia dala” esan ostean, “oparoaldi garaietan administrazino guztiekonartu dabela gastu publikoaren hazkundea adierazo dau, egiten ebezan gauzen eskumenaeurena zan ala ez larregi begiratu barik, alboko administrazinoak gauza bera egiten eban ala ezkontuan euki barik”.

Bere ustez, “beharrezkoa da neurri zorrotzak hartzea, eraginkortasunaren bidean aurrera eginahal izateko eta gure administrazinoetan beharrezkoak ez diran gastuei amaierea emoteko”,ezinezkoa dalako “ekintzailetzea sustatzen daben 250 enpresa publiko eukitea”.

Esther Martínez PP-ko bozeroaleak adierazo dau EAJ-PNV eta PSE taldeen ekimena "bluf" batdala, “akordioak eta konpromisoak lortzeko beharragaz apaindu daitekeala”, baina “ezin dalajeltzaleek eta sozialistek orain sei hilebete adostu eben gauza bat” hona ekarri eta“instituzionalizau”.

Bere eretxiz, Bizkaiko administrazinoan “oraindino konpondu barik dagoan gai nagusia”,herritarrei “denporea ez galduazotea” da. Bere ustez ez da beharrezkoa “hain oinarri ahula”daukan proposamena administrazinoan alkarrizketa prozesua zabaltzeko, “alkarrizketa prozesuhori beti indarrean egon behar dalako”.

EH Bilduko Joseba Gezuraga batzarkideak, bere aldetik, “koordinauta ez dagozan” politikaguztiak kritikau ditu, eta Etxebizitzako Foru Plana jarri dau adibide moduan. Bere taldeak,zerbitzu publikoetan dagozan “bikoiztasunak” salatzen dituen zuzenketa-eskeak aurkeztu ditu,eta Udal Legea egitea eskatu dau, baina ez bata eta ez bestea ez dira onartu. Esan dauzoritxarrez “berandu” heldu garala Administrazinoa eraginkorragoa izan daiten lortzera, etabaliabideen eskasia heldu behar izan dala batzuek gauza batzuk aldatu egin behar dirala ikusidaien.

MUNDUKO FORO EKONOMIKOAREN ASTINDUAK

Joan dan martiaren 3an Bilbon egin zan Munduko Foro Ekonomikoa dala eta Bizkaikouriburuan egon ziran indarkeriazko gertakariek berbetako gai dira oraindino be. ChristineLagarde NDF-FMI-ko presidentea, Mariano Rajoy Estaduko presidentea eta Europako hainbatagintari Bilbon alkartu ebazan topaketak beste eztabaida bat eragin dau Batzar Nagusietan, PSE-EE eta EH Bildu taldeek ekimen bi aurkeztu dituelako. Sozialisten arauz besteko proposamena

Page 4: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

onartu egin da EAJ-PNV eta PP taldeen aldeko botoagaz; koalizino abertzaleak aurkeztutakoa,barriz, ez da onartu, jaso dituan aldeko boto bakarrak EH Bilduko batzarkideenak izan dira-ta.

PSE-EE taldeak aurkeztutako arauz besteko proposamenak, egun horretan Bizkaiko uriburuanizandako kaleko indarkeria “gaitzesten” dau, eta “alkartasuna erakutsi gura dau” zauritutakoertzainagaz, eta, Iñaki Egaña Batzar Nagusietako bozeroale sozialistak adierazo dauenez, Bilbokinoz jasan dituan kaleko indarkeria ekintza “larrienen” biktima izan ziran beharginakaz etaoinezkoakaz.

Proposamena aurkeztu dauen taldeak PP-ren hainbat zuzenketa-eske gehigarri onartu ditu.Zuzenketa-eske horreetan eskaria egiten jake Batzar Nagusiei, “Bilboko Uriaren kontrakoindarkeria ekintza antolatua egon zala eta eragin zan indarkeria eta sarraski irudiak, gureenpresek eta turismoak atzerrian izen ona lortzeko egiten daben lana kaltetu egiten dauela”adierazo daian. Horrez gain, “alkartasuna erakutsi gura jake erasoak jaso ebezan Bilbokomerkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuen sektoreari eta merkatari guztiei”. Ganera, zuzenketa-eske horreetan “eskaerea egiten da idea, gizarte eta politika eredu aniztasunaren defentsan,etikaren, demokraziaren eta indarkeria ezaren balio bakarrean oinarrituta. Ez dago indarkeriarenerabilerea justifiketan dauen helburu politiko, ekonomiko edo sozialik”.

“Euren buruei emondako aginteagaz eta legitimitateagaz, sarraskia leku guztietara zabaltzekoeskubidea daukiela uste dabenek bultzatutako benetako infernua” sortuz indarkeria erakutsiebenen kontrako salaketari, beste salaketa bat gehitu deutso Iñaki Egañak, “modu okerreanTroika deitutakoaren” neurri “basatien eta ez gizatiarren” kontrakoa, eta gaur eguneko sistemakapitalistak “milaka pertsonari eragindako kalte konponezina ez dauela kontuan izan” salatudau.

Indarkeriazko ekintzei jagokenez, bere eretxiz “gertakari tristeak eta lotsagarriak dira, etahorreen aurrean egin daitekean gauza bakarra gaitzespen argiena eta gogorrena adieraztea, etakalte gehien jasan ebenakaz alkartasuna erakustea da, zauritutako ertzainakaz eta gure eskubideestadua eta gure demokrazia inolaz be defendiduten ez daben basati horreen erasoak etamehatxuak jasan ebezan beharginakaz”.

PP taldea, sozialisten proposamena “hobetzeko” aurkeztu dituen zuzenketa-eskeak onartu etagero, EH Bildu taldearen proposamenaren kontra agertu da, esan dauenez “zuekaz ogerlekoakbatzera be ez, pixka bat sakondu ezkero, lehenengo agertzen diranak azkorea eta sugeadiralako”. “Ibilpide luzea daukazue oraindino demokraziara heltzeko”, adierazo deutsokoalizino abertzaleari.

EH Bildu taldea, Irune Soto bozeroalearen eskutik, gertatutakoaren “kontra agertu da”.“Gertautakoa ez jaku ondo iruditzen” esan dau Sotok, baina horren ostean adierazo dau kaleetangertatutakoaren “errudunak” “Guggenheim museoaren barruan” egozanak dirala, “murrizketaneta prekarietatean oinarritutako politikak bultzatzen dituelako”. “Zer da indarkeria ekintzahandiagoa, denda bateko kristalak apurtzea ala Lagarderen neurriak apliketea?”, galdetu dauBatzar Nagusien aurrean.

EH Bilduren bozeroaleak uste dau gizartearen gehiengoak ez eutsela ongi etorria emon“agintzaileei”, baina “gure ordezkariek”, barriz, bai. “Murrizketa gehiago” egiteko eskatzea“probokazinoa” da.

Page 5: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

Esther Martínez PP-ko Batzarretako bozeroalearen ustez, “ez dago indarkeriaren erabilereajustifiketan dauen helburu politiko, ekonomiko edo sozialik”. Ez dago inolako justifikazinorik,“eta uste dot ona dala erakunde guztiek indarkeria gaitzestea”. Ezker abertzaleari esan deutso,zoritxarrez, barriro be indarkeriazko ekintzak “ez gaitzestea” erabagi dauela, ganerako taldeekBilboko Udalean egin eben moduan.

Lorea Bilbao EAJ-PNV-ko bozeroalea bat etorri da PP eta PSE-EE taldeakaz, “justifikazinorikez daukien indarkeria” ekintzak gaitzetsi behar dirala esatean. “Indarkeriazko jarrerek,defendiduten dituenen aukerak, ideologiak eta printzipioak balio barik ixten laguntzen dabe”.Adierazo dauenez, “posible da eredu ekonomiko bat defendidutea beste modu bateko ereduadaukanaren kontra indarkeria erabili barik, eta haserrea, gizarte gatazkak eta bildurra eraginbarik eta triskantzak sortu barik”.

Bilbaok euskal agintarien jarrerea defendidu dau, forora “erantzukizunarengaitik” joan ziralaesanez. Bertan egozanen politikakaz bat etorri ez arren, “bilera horretaz baliatuz, gure politikakzabaldu eta azaldu genduzan, ezin garalako isilik egon horretarako aukerea emoten jakunean,baina aurrean daukagunari biraoak egin barik edo bere kontra indarkeria erabili barik”, esandau.

HEGOALDEKO TRENBIDE SAIHESBIDEAREN ALDEKO APUSTUA

Horrez gain, Osoko honetan eztabaidatzeko beste arauz besteko proposamen bat aurkeztu dabe.Horren bitartez, alde batetik, Bizkaiko Batzar Nagusiek “Seranteseko Tunela martxan jarteazSustapeneko Ministerioak egindako iragarpena errefusatu daiela lortu gura da, horrek BilbokoPortutik datozan merkantzien trenak RENFEren Aldirikoen 2. linearen ibilpidea (Muskiz-Bilbo)erabiltea dakarrelako”; eta bestetik, “Hegoaldeko Tren Saihesbidea egiteko eskaria egin deiolaSustapeneko Ministerioari”. Batzarkide sozialisten aldeko botoa jaso dauen ekimenak PP eta EHBildu taldeen kontrako botoak jaso ditu, eta EAJ-PNV abstenidu egin da.

Javier García PSE-EEko batzarkideak gogoratu dau Seranteseko Tunela Bilboko Portukomerkantzien trafikora zabaltzea “oso kaltegarria” izango litzatekela Urtuellako eta Trapagakobiztanleentzat, trenak “goizez, arratsaldez eta gauez ibiliko litzatekezalako etxebizitzabatzuetatik hiru metrotara”. Tunela zabaltzeak “eragina izango dau Renferen aldirietako lineakoerabiltzaileen segurtasunean”. Linea horretan “egunero ibiltzen diran 90 trenak eta 3 milioierabiltzaile baino gehiagok” Portuko merkantzien konboiakaz batera ibili beharko litzatekez.“Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eregi aurretik tunela zabaltzeak ez dauka inolako zentzurik”,esan dau.

EH Bilduk zuzenketa-eske bat sartu dau testuan, beste eskari batzuen artean, saihesbideareneraikuntzarik eskatuko ez leuken beste alternatiba bat bilatzeko, “ingurumenaren aldetik kaltehandiak” ekarriko ditualako. Zuzenketa-eskeak ez dira onartu, PSE-EE taldearen eretxiz,dagoaneko “adostuta” dagoan proiektua “atzeratzea” ekarriko leukelako.

Jesus Isasi PP-ko bozeroaleak esan dau bere alderdia izan zala bere egunean trenbidearensaihesbidea bultzatu ebana, eta bere alderdia izango dala tunela zabalduko dauena “lehendikegozan arazoak konpontzeko eta herritar guztiei, Bizkaikoei eta kanpokoei, eta Portuan beharegiten daben enpresei, zerbitzua emoteko”. Isasik adierazo dau ezin dirala “lurperatuta itxi lur-azpiko lan hori egiteko gastau diran 50 milioi euroak”.

Page 6: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

EAJ-PNV taldeak “ez dau tunela saihesbide barik ulertzen”. Bere osotasunean, Portutiktrenbidez urtetan daben 800.000 tona merkantziei urtenbidea emoteko beharrezkoa dan”azpiegituraren saihesbidearen “beste pieza bat da”, esan dau Nerea Ahedo batzarkide jeltzaleak.Datozan urteetan Santurtzin aurreikusten dan hazkundea dala-ta, gaur eguneko azpiegiturak–tunela eta bide bakarreko trenbidea– “ez dira nahikoak izango”. Bere ustez, tunela zabaltzeak“eragin negatiboak” izango ditu garraio publikoan eta inguruko herrietan.

Ahedok salatu egin dau, baita be, une honetan ez dagoala loturarik tunelaren eta Renferen C2linearen artean, eta harrituta agertu da, Sustapen Ministerioak, Amaiur taldeak Kongresuanegindako itaun bati erantzunez, gaia “aztertu egingo dala” erantzun ebalako eta PP-k, gaurkoOsoko bilkuran, Seranteseko tunela zabaldu egingo dala iragarri dauelako.

Ahedok salatu dauenez, 2008. urtetik saihesbidearen ganerako zatiak eregiteko aukera egon da,baina ez PSOE-k ezta PP-k be “ez eben egin”. “Kontua ez da tunela bai edo tunela ez. KontuaHegoaldeko Trenbide Saihesbideagaz aurrera jarraitzearen aldeko apustua egitea da, arazoenkonponbidea izango dalako”.

GARRAIORAKO TXARTEL BAKARRA

Osoko Bilkurak ez dau onartu EH Bilduren itaun batetik sortutako mozinoa. Mozino horretaneskaerea egiten jakon Aldundiari, Bizkaiko Garraio Agintaritzaren barruan, garraio publikokotxartel bakarra sortzeko beharrean “aurrera egiteko” ardurea hartu daian eta martxan jartekoemon beharreko pausuak emon daizan. Koalizino abertzalearen ekimena ez da onartu, aldeko 20boto (EH Bildu eta PSE-EE) eta kontrako 30 boto (EAJ-PNV eta PP) jaso ditualako. Besteerrazoi batzuen artean, popularrek ez dabe aldeko botorik emon gura izan, ekimenak, oraindinoeratu barik dagoan erakunde bati eskaerea egitea eskatzen dauelako; jeltzaleen ustez, txartelbakarragaz bilatzen dan tarifen batasuna gatxa da “ikuspegi teknikotik”.

ALDUNDIAREN LAGUNTZAK LANKIDETZARAKO

Daborduko ohiko bihurtu danez, Osoko Bilkurea, Aldundiak ahoz egindako hainbat itaunierantzunez amaitu da. Horreetako baten bitartez, EH Bilduk baieztu gura izan dau ea Aldundiadan aurton garapenerako lankidetzarako laguntzei buruzko laguntzakaz “jarraitzen dauen”euskal lurralde “bakarra”, zezeilaren 18an bere web gunean argitaratutako albistean adierazotendan moduan. Egun horretan onartutako foru dekretuak 4,3 milioi euro batzen dituen diru-laguntzak araupetzen ditu 2014. urterako.

Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako diputatu andreak adierazo dau Aldundiak ez eukala “guzurrikesateko inolako asmorik”, Bizkaia, lankidetzagaz eukan konpromisoagaz jarraitzen dauenlurralde “bakarra” zala esatean. “Esan gura genduan Bizkaia dala, Autonomia Erkidegoanlortutako akordioetan oinarrituta martxan jarri zan garapenerako lankidetzaren lehenengo foruplan zuzendariaren babespean, 2009an hasitako lanari jarraipena emon deutsan bakarra”, esandau.

EH Bilduko Amaia Agirresarobek, bere aldetik, esan dau Gipuzkoak bere aurrekontuaren“%0,59" bideratzen dauela lankidetza programetara, Bizkaiak “%0,30” bideratzen dauen

Page 7: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

bitartean. Adierazo dauenez, zoritxarrez, Bizkaiko lurraldean gai horretara bideratutako diruak“%50” murriztu da.

AKUSAZINO PARTIKULARRA

Koalizino abertzaleak, Foru Gobernuak, “Zambrana auzian” inputauta dagozan zenbaitbizkaitarren kontrako legezko ekintzak bultzatuko dituan galdetu dau, Irune Sotoren berbetanEAJ-PNV-ko militante dan Iosu Arrutiren eta bere semearen kasuan, batez be. Itaunarierantzunez, Jose Luis Bilbaok adierazo dau Aldundia akusazino partikular moduan aurkeztudala auzi horretan “Bizkaiaren interes publikoa defendiduteko”. Zergadunak “izen bat edo bestebat daukan kontuan euki barik”.

Page 8: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

NOTA DE PRENSA

Las Juntas Generales aprueban la Norma Foral que ratifica elacuerdo de la Comisión Mixta del Concierto Económico por elque se adaptan nuevos impuestosEn Gernika, a 26 de marzo de 2014.

El pleno de las Juntas Generales celebrado en Gernika ha aprobado, por unanimidad, la NormaForal que ratifica el acuerdo suscrito en la última reunión de la Comisión Mixta del ConciertoEconómico, celebrada el pasado 16 de enero en Madrid, por la que se adaptan nuevos impuestosintroducidos en el sistema tributario de régimen común y entre los que destaca la modificacióndel propio Concierto.

El diputado de Hacienda y Finanzas, José María Iruarrizaga, ha explicado a los grupos de lacámara los contenidos más importantes de este acuerdo. La mayor parte de las modificacionesderivan de la necesaria concertación de los nuevos impuestos introducidos recientemente en elsistema tributario de Territorio Común, cuya gestión pasa a manos de las Diputaciones Forales.

Se trata de los tres impuestos sobre el Sector Eléctrico, como son el Impuesto sobre el valor dela Producción de Energía Eléctrica, el Impuesto sobre la Producción de Combustible NuclearGastado y Residuos Radiactivos, y el Impuesto sobre el almacenamiento de combustible nucleargastado y residuos radiactivos. La Norma Foral incorpora también el Impuesto sobre los GasesFluorados de Efecto Invernadero, el Impuesto sobre los Depósitos en las Entidades de Crédito yel Impuesto sobre Actividades de Juego.

Además de estos seis impuestos, la cámara vizcaína ha aprobado también dentro de lasretenciones sobre ganancias, concertar las relativas al gravamen especial sobre los premios dedeterminadas loterías y apuestas, que se exigirán conforme a su respectiva normativa, por laAdministración del Estado o por la Diputación Foral competente por razón del territorio, segúnque el perceptor del premio tenga su residencia habitual o domicilio fiscal, fuera o dentro deterritorio vasco.

Pese al consenso unánime alcanzado en la cámara, EH Bildu ha criticado el procedimientoseguido para negociar con Madrid estos nuevos impuestos, ya que –según esta formación- se harealizado a espaldas de otras Diputaciones y formaciones políticas. Además, han definido elcontenido de la norma como de “poca entidad”. “Han dejado de lado los temas importantes,como la competencia de la Seguridad Social, para conseguir migajas”, ha dicho su apoderadoAsier Vega.

El resto de grupos ha aplaudido el acuerdo alcanzado, fruto de la “colaboración institucional”.“Puede abrir la puerta a otros acuerdos”, ha reconocido el jeltzale Jon Andoni Atutxa.

ACUERDO “UNÁNIME” EN EL CONSEJO VASCO DE FINANZAS

Page 9: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

Entre los asuntos de carácter económico, figuraba en el pleno una interpelación del grupojuntero Socialistas Vascos (PSE-EE) para que el Diputado General, José Luis Bilbao valorase elacuerdo alcanzado en el Consejo Vasco de Finanzas (CVF), del pasado 13 de febrero.

En aquella reunión ordinaria, el CVF convino el cierre de la recaudación por tributosconcertados del ejercicio 2013, la liquidación de las aportaciones de las Diputaciones Forales alGobierno Vasco también del pasado año, así como el Fondo General de Ajuste. En cuanto a laaportación de recursos derivados de la actualización de balances, el Consejo aprobó también unadistribución entre las cuatro instituciones que forman parte del mismo –Gobierno Vasco y lastres Diputaciones- con objeto de procurar una asignación equilibrada de dichos recursos.

Precisamente, el grupo juntero socialista ha mostrado su “completo desacuerdo” con el pactoalcanzado en el Consejo entre el Gobierno y las tres diputaciones, poniendo de manifiesto que elactual sistema de reparto, basado en la Ley de Aportaciones, “merece ser revisado”.

El portavoz socialista, Iñaki Egaña, ha recordado que el "motivo de discordia procedía de que lafórmula de reparto, predeterminada por la Ley, obligaba a los territorios de Álava y Gipuzkoa, ahacer entrega de una cantidad que no habían recaudado", de lo que se deduce, según él, “que seacude a la reunión con la intención de arreglar el desajuste propiciado por la aplicación de lanorma".

En su respuesta, el diputado general, José Luis Bilbao, ha recordado que en la liquidación de lasaportaciones al Gobierno vasco de 2013 "hubo un acuerdo unánime" entre las cuatroadministraciones y las tres fuerzas políticas "diferentes sentadas en aquella mesa", en la que lossocialistas "no estaban", pero "han estado en otras ocasiones".

En cualquier caso, Bilbao han coincidido con Egaña en que es necesario "afrontar lanegociación y aprobación" de una nueva Ley de Aportaciones, ya que la actual, "que está enprórroga, contiene lo que contiene, cómo se hace el reparto y cómo se calculan esoscoeficientes". En ese sentido, ha dicho que espera que esa nueva Ley de Aportaciones seapruebe "con el máximo consenso posible".

INFORME PARA EVITAR DUPLICIDADES

Por otra parte, la Cámara vizcaína ha aprobado una proposición no de norma conjuntapresentada por Nacionalistas Vascos (PNV) y Socialistas Vascos (PSE-EE) para que laDiputación presente antes de que acabe la legislatura, un “informe detallado” de la estructurapública foral así como un “plan específico” para su dimensionamiento futuro “en aras asimplificar, coordinar y reducir entidades y gasto corriente”. La iniciativa ha salido adelante conel apoyo de los grupos junteros proponentes. EH Bildu y PP se han abstenido.

En la iniciativa, defendida por el portavoz socialista, Iñaki Egaña y el apoderado jeltzale KoldoMediavilla, se pide a la Diputación y al Gobierno Vasco que inicien un proceso de diálogo ycolaboración para que entre las dos instituciones identifiquen las materias y los ámbitos en losque sea preciso articular acciones comunes y estrategias compartidas para evitar “duplicidades ydeficiencias”.

Page 10: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

En su intervención, el juntero del PNV, Koldo Mediavilla, ha reconocido que las formacionessocialista y jeltzale "probablemente tengan visiones diferentes ante el esquema institucional quedeseamos perfeccionar, y hasta medidas distintas a adoptar", pero "nos une la voluntad demejorar y perfeccionar el armazón institucional".

Tras valorar como "netamente positivo" el "saldo" de la labor desarrollada por las institucionesdemocráticas hasta ahora, ha considerado necesaria "una reflexión serena y profunda de quésomos y en qué podemos mejorar las herramientas que articulan la acción institucional deEuskadi".

Por su parte, el apoderado socialista Iñaki Egaña ha dicho que "la crisis nos ha puesto ante elespejo de nuestras deficiencias como país" y Euskadi "está hoy administrativamentesobredimensionada, y eso es algo que tenemos que revisar".

Tras afirmar que Euskadi es "un país pequeño con tres niveles institucionales, cuatro sicontamos al Gobierno central y cinco con la UE, que se solapan y chocan continuamente", haseñalado que "durante los años de bonanza, todas las administraciones han asumidocrecimientos del gasto público sin importarles si eran su competencia, sin mirar si ya lo hacía laAdministración de al lado".

A su entender, "es necesario adoptar medidas contundentes para avanzar en el camino de laeficiencia y poner fin a gastos innecesarios en nuestras administraciones" porque "no puede serque tengamos más de 250 empresas públicas que promueven el emprendimiento".

La portavoz del PP, Esther Martínez, ha dicho que la iniciativa del PNV y PSE es un "bluf", que"se puede adornar con la necesidad de llegar a acuerdos y compromisos" pero "no se puede traeraquí algo que acordaron" nacionalistas y socialistas "hace seis meses” y pretender"institucionalizarlo".

A su juicio, "el gran asunto pendiente" en la administración vizcaína es que "no se haga perderel tiempo" a los ciudadanos. Cree que no es necesaria una proposición "tan inconsistente" comola presentada para abrir un proceso de diálogo en la administración, "que tiene que existirsiempre".

Por su parte, el apoderado de EH Bildu Joseba Gezuraga, cuyo grupo ha presentado enmiendasen las que denuncia las "duplicidades" en los servicios públicos y demanda la elaboración deuna Ley Municipal, que han sido rechazadas, ha criticado todas las políticas "que no estáncoordinadas" y como ejemplo, ha puesto el plan foral de vivienda. Ha lamentado que se llega"tarde" para hacer más eficaz la Administración y que haya tenido que ser la escasez de recursoslo que haya hecho ver a algunos que hay que tocar las cosas.

COLETAZOS DEL FORO ECONÓMICO MUNDIAL

Los incidentes violentos acaecidos en Bilbao como consecuencia de la celebración del ForoEconómico Mundial celebrado en Bilbao, el pasado 3 de marzo, siguen dando que hablar. Elencuentro organizado por el Gobierno central, al que acudieron la presidenta del FMI, ChristineLagarde, el presidente Mariano Rajoy, y distintos líderes europeos, ha provocado un nuevodebate en las Juntas Generales al sustanciarse sendas iniciativas parlamentarias presentadas por

Page 11: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

PSE-EE y EH Bildu. La proposición no de norma socialista ha sido aprobada con el apoyo dePNV y PP; mientras que la de la coalición abertzale, ha sido rechazada al no contar con otrosapoyos más allá de los apoderados de EH Bildu.

La proposición no de norma del PSE-EE viene a “condenar” la violencia callejera desatada en lacapital vizcaína ese día y a “solidarizarse” con el ertzaina herido, trabajadores y transeúntes quefueron víctimas de los actos de violencia callejera “más graves” que ha sufrido Bilbao, segúnIñaki Egaña, portavoz socialista en las Juntas Generales.

El grupo proponente ha admitido varias enmiendas de adicción del PP por las que se insta a lasJuntas a manifestar que “se produjo un acto de violencia organizada y orquestada contra la Villade Bilbao y que la imagen de violencia y destrucción que se provocó perjudica el trabajo deinternacionalización de nuestras empresas y de nuestro turismo”, así como a mostrar "su apoyoal comercio, la hostelería y sector servicios de Bilbao que sufrieron los ataques y al conjunto decomerciantes". Asimismo, en estas enmiendas se hace "un llamamiento a la defensa de ladiversidad de ideas, modelos sociales y políticos, desde el valor único de la ética, la democraciay el rechazo de la violencia. No hay objetivo político, económico o social que justifique el usode la violencia".

Al rechazo a los violentos que provocaron "un verdadero infierno auspiciado precisamente porotros justicieros que con la autoridad y legitimidad que ellos mismos se arrojan, parecía queestuvieran especialmente legitimados para esparcir la barbarie por doquier", Iñaki Egaña, haunido otro rechazo, el que representan las medidas “salvajes e inhumanas” de la “maldenominada Troika”, al tiempo que ha denunciado que el actual sistema capitalista “no hatenido en cuenta el daño irrreparable hecho a miles de personas”.

Respecto a los actos violentos, se trata, a su entender, de "unos tristes y bochornosos incidentesante los que sólo cabe la más clara y contundente repulsa y la solidaridad para con quienes másdaño sufrieron, los ertzainas heridos así como los trabajadores que se vieron agredidos,amedrentados y acosados por estos vándalos que en nada defienden a nuestro estado de derechoni a nuestra democracia".

Tras aceptar las enmiendas del PP por "mejorar" la proposición socialista, ha rechazado laproposición de EH Bildu porque, según ha dicho, "con ustedes ni a recoger duros, porque seescarba un poco y lo primero que asoma es el hacha y la serpiente". "Les queda un largo caminopor recorrer para alcanzar la democracia", ha advertido a la coalición abertzale.

Por su parte, EH Bildu, por medio de su portavoz, Irune Soto, “ha rechazado” los altercados.“No nos parecen bien”, ha dicho Soto, para después hacer “culpables” de lo que aconteció en lascalles a los que estaban “dentro del Guggenheim” por sus “políticas de recortes y deprecariedad” . “¿Qué es más violento reventar lunas o aplicar las medidas de Lagarde?”, hapreguntado a la cámara.

La portavoz de EH Bildu cree que los “mandamases” no fueron bienvenidos por la mayoríasocial, pero sí por “nuestros representantes” . Es una “provocación” que aboguen por realizar“más recortes”.

Para Esther Martínez, portavoz del grupo juntero del PP, “no hay objetivo político, económico osocial que justifique el uso de la violencia”. “No hay justificación alguna y creo que es bueno

Page 12: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

que todas las instituciones condenen la violencia”. Ha achacado a la izquierda abertzale que, denuevo, no decidan “condenar” los actos violentos, como así lo hicieron ya el resto de grupos enel ayuntamiento de Bilbao.

La portavoz del grupo juntero del PNV, Lorea Bilbao, ha coincidido con PP y PSE-EE en lanecesidad de condenar los actos de “violencia gratuita” sin justificación. "Las actitudesviolentas contribuyen a deslegitimar las opciones, ideologías y principios de quienes lasdefienden". Según ha advertido, "se puede defender un modelo económico sin violentar a quientiene un modelo diferente y sin generar crispación, desorden social, miedo y causar destrozos".

Bilbao ha defendido la actitud de las autoridades vascas que acudieron al foro “porresponsabilidad”. Pese a no coincidir con sus políticas, “nos aprovechamos de esta reunión paradar a conocer las nuestras, porque no podemos permanecer callados cuando se nos da laoportunidad, sin insultar o violentar al que tenemos enfrente”, ha dicho.

APUESTA POR LA VARIANTE SUR FERROVIARIA

Asimimo, los socialistas defendían en el pleno otra proposición no de norma con el fin de que elParlamento de Bizkaia rechazara la puesta en funcionamiento del túnel del Serantes, anunciadopor el Ministerio de Fomento, y el consiguiente paso de trenes de mercancías procedentes delPuerto de Bilbao por la línea de Cercanías RENFE Muskiz-Bilbao, al tiempo que reclamaban laculminación de la Variante Sur Ferroviaria. La iniciativa, apoyada por los apoderadossocialistas, ha sido rechazada por los votos contrarios de PP y EH Bildu, y la abstención dePNV.

Javier García, juntero del PSE-EE, ha recordado que abrirse el túnel de Serantes al tráfico demercancías del Puerto de Bilbao sería un “perjuicio” para los vecinos de Ortuella y Trapagaran,ya que los trenes circularían “mañana, tarde y noche a tres metros de algunas viviendas”. Laapertura del túnel “afectaría a la seguridad” de los usuarios de la línea de cercanías de Renfe.Los “90 trenes diarios y los más de 3 millones de usuarios” de esta línea, tendrían que convivircon los convoyes de mercancías del Puerto. “Abrir el túnel sin construir la Variante SurFerroviaria es un sinsentido”, ha dicho.

EH Bildu ha enmendado el texto para que, entre otras peticiones, se buscase otra alternativa queno pasase por la construcción de esta variante por sus “perjuicios medioambientales”. Lasmismas, no han sido aceptadas porque para el PSE-EE sería “retrasar” un proyecto que ya está“consensuado”.

El apoderado del PP, Jesus Isasi, ha dicho que fue su partido el que impulsó en su día la varianteferroviaria y será su partido el que abra el túnel “para arreglar los problemas que ya existían ypara que sirva a todos los ciudadanos, a los de Bizkaia y a los de fuera, y a las empresas quetrabajan en el Puerto.” Isasi ha manifestado que no se pueden “dejar enterrados 50 millones deeuros” que ha costado el subterráneo.

El PNV “no entiende el túnel sin la variante”. Es “solo una pieza más” de la variante de unainfraestructura que “es necesaria en su conjunto para dar salida a las 800.000 toneladas demercancías que salen del Puerto por ferrocarril”, ha dicho la apoderada jeltzale Nerea Ahedo.Con los incrementos previstos de crecimiento en Santurtzi para los próximos años, las

Page 13: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

infraestructuras actuales –túnel y vía única- son “insuficientes”. La apertura del túnel generará -según ella- “impactos negativos” en el transporte público y en los municipios del entorno.

Ahedo ha denunciado también que, en estos momentos, no existe conexión entre el túnel y lalínea C2 de Renfe y se ha mostrado sorprendida de que el Ministerio de Fomento, a respuesta auna pregunta de Amaiur en el Congreso, diga que “se va a estudiar” el tema y que el PPconfirme hoy en el pleno que se va a abrir el túnel del Serantes.

Ahedo ha denunciado que desde el año 2008 se podía haber abordado la construcción del restode tramos de la variante, pero ni el PSOE ni el PP “lo hicieron”. “La cuestión no es túnel sí otúnel no. La cuestión es apostar por la continuidad de la Variante Sur Ferroviaria comosolución”.

BILLETE ÚNICO DE TRANSPORTE

El pleno ha rechazado, también, una moción, nacida de una interpelación de EH Bildu, quepretendía instar a la Diputación a asumir la tarea de "avanzar", en el seno de la Autoridad deTransporte de Bizkaia, en la creación del billete único de transporte público, y a que diera pasospara su consecución. La iniciativa de la coalición abertzale ha sido desestimada por 20 votos afavor (EH Bildu y PSE-EE) y 30 votos en contra (PNV y PP). Entre otras cosas, los popularesse han negado a apoyarla porque la iniciativa pretende instar a un ente que aún no se ha creado;mientras que los jeltzales creen que la unificación tarifaria que se pretende con el billete únicoes compleja "técnicamente".

AYUDAS FORALES A LA COOPERACIÓN

El pleno ha concluido, como ya es habitual, con la respuesta de la Diputación a varias preguntasorales. A través de una, EH Bildu quería confirmar si la Diputación es el “único” Territoriovasco que “mantiene” para este año ayudas en el ámbito de la cooperación al desarrollo, segúnlo publicado el 18 de febrero en su página web. Un decreto foral aprobado ese día regula unassubvenciones para 2014 por importe total de 4,3 millones de euros.

La diputada de Acción Social, Pilar Ardanza, se ha referido a que la Diputación no tenía“ningún ánimo de mentir” al referirse al hecho de que Bizkaia era el “único” territorio quemantenía su compromiso con la cooperación. “Nos estamos refiriendo a que es el único que hadado continuidad al trabajo iniciado en 2009 bajo el primer plan foral director de la cooperaciónpara el desarrollo, fundamentado en los acuerdos alcanzados en la Comunidad Autónoma”, hadicho.

Por su parte, Amaya Aguirresarobe, de EH Bildu, ha sostenido que Gipuzkoa dedica aprogramas de cooperación un “0,59%” de su presupuesto, frente el “0,30%” de Bizkaia. Halamentado la reducción “del 50%” del dinero destinado a estos cometidos en territorio vizcaínodurante este año.

ACUSACIÓN PARTICULAR

Page 14: Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen ......PRENTSA OHARRA Batzar Nagusiek onartu egin dabe zerga barriak egokitzen dituan Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren akordioa

A pregunta de la coalición abertzale de si el Gobierno foral iba a impulsar acciones legalescontra varios imputados vizcaínos en el “caso Zambrana” concretamente de Iosu Arruti–militante del PNV, según Irune Soto- y de su hijo, el diputado general , José Luis Bilbao, haanunciado que la Diputación se ha personado como acusación particular en dicha causa “endefensa del interés público de Bizkaia”. “Se llame como se llame” el contribuyente.