Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

6
DURANGALDEA MAITE DUGULAKO ETXEBIZITZAK ETA JARDUERA EKONOMIKOETARAKO LURZAILAK ETXEBIZITZA Merkatu librean sartu ezinik Zuzenbide-estatu batean inork ez du zalantzan jartzen etxebizitza-eskubidea. Hala ere, eskubide hori ez zaigu ziurtatzen, lehia ekonomikoaren izenean. Izan ere, etxebizitza izateko eskubidea merkatuaren legeen eta espekulazioaren menpe dago. Etxebizitza-eskubidearen merkantilizazioa da pertsonen bizi-baldintzak estutzen dituen faktore nagusietako bat. Jendartearen lehen mailako arazoa da, talde batzuen egoera gogorra larri areagotzen duelako, esaterako emakumeena, gazteena, pentsiodunena, guraso bakarreko familiena... Etxebizitza behar duten pertsona gehienek (10etik 9k) ezin dute merkatu libreko etxebizitza ordaindu. EAEko merkatu librean, etxebizitzek batez beste 352.607 € balio dute (1995etik 2007ra bitartean metro koadroak %217,30 egin du gora). Gainera, bankuek 30 urtera arteko hipotekekin eskaintzen dituzten finantzazioek %80 garestitzen dute etxebizitzaren hasierako prezioa. Orain dela gutxi, 50 urtera arteko hipotekak eskaintzen hasi dira, ez da haiei buruz ia berba egiten, baina %149 garestitzen dute prezioa. Etxebizitzak zure bizitza hipotekatzen du 1985 Batez besteko soldata: 8.540 € Etxebizitzaren batez besteko prezioa: 21.813 € Finantza-gainkargak: %91,69 (10 urterako hipoteka) Hamar urterako hipoteka bat 42.230,40€ ordaintzen zuten. Horrek esan nahi du etxebizitza ordaintzeko, gure bizitzaren 4,59 urte inbertitu behar genituela, 8.712 lanordu. 2010 Batez besteko soldata: 22.400 € Etxebizitzaren batez besteko prezioa: 352.607 € Finantza-gainkargak: %80 (30 urterako hipoteka) 30 urterako hipoteka bat 634,692 € ordaintzen dute. Horrek esan nahi du etxebizitza ordaintzeko, gure bizitzaren 28,33 urte inbertitu behar ditugula, 49.869 lanordu. Hipotekatuen egoera Azken zortzi urteotan etxebizitza erosi duten 35 urtetik beherako pertsonak: 1. Mileurista dira prekario bihurtutako lan-merkatuan, eta ez dute euren soldatak hobetzeko aukerarik. 2. Etxebizitza erosi zutenean, interes-tasak inoiz baino txikiagoak ziren; eta arrisku handiko hipoteka asko eman ziren. Bankuek, etekinak maximizatzeko, informazio engainagarri eman izan dute: lehen kuotetako datuak eman dituzte, baina kuota horietan, kapitala barik, interesak itzultzen dira... 3. Familia frankok seme-alabak akuilatu dituzte etxetik irten eta euren buruaren jabe egin daitezen, etxebizitza erosi dezaten estutu dituzte. Eurek izan zuten egoera azaldu dute eta ez dira ohartu gaur egungo egoera bestelakoa dela eta prekarietatea (soldatak edo kontratuak) ez dela gaztaroko zoroaldi bat; izan ere, lan-belaunaldi berriari bizitza osoan luzatuko zaio gaur egungo egoera. 1

description

Etxebizitzari buruzko ikerketa

Transcript of Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

Page 1: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

DURANGALDEA MAITE DUGULAKOETXEBIZITZAK ETA JARDUERA EKONOMIKOETARAKO LURZAILAK

ETXEBIZITZA

Merkatu librean sartu ezinik

Zuzenbide-estatu batean inork ez du zalantzan jartzen etxebizitza-eskubidea. Hala ere, eskubide hori ez zaigu ziurtatzen, lehia ekonomikoaren izenean. Izan ere, etxebizitza izateko eskubidea merkatuaren legeen eta espekulazioaren menpe dago.

Etxebizitza-eskubidearen merkantilizazioa da pertsonen bizi-baldintzak estutzen dituen faktore nagusietako bat. Jendartearen lehen mailako arazoa da, talde batzuen egoera gogorra larri areagotzen duelako, esaterako emakumeena, gazteena, pentsiodunena, guraso bakarreko familiena...

Etxebizitza behar duten pertsona gehienek (10etik 9k) ezin dute merkatu libreko etxebizitza ordaindu. EAEko merkatu librean, etxebizitzek batez beste 352.607 € balio dute (1995etik 2007ra bitartean metro koadroak %217,30 egin du gora).

Gainera, bankuek 30 urtera arteko hipotekekin eskaintzen dituzten finantzazioek %80 garestitzen dute etxebizitzaren hasierako prezioa. Orain dela gutxi, 50 urtera arteko hipotekak eskaintzen hasi dira, ez da haiei buruz ia berba egiten, baina %149 garestitzen dute prezioa.

Etxebizitzak zure bizitza hipotekatzen du

1985Batez besteko soldata: 8.540 €Etxebizitzaren batez besteko prezioa: 21.813 €Finantza-gainkargak: %91,69 (10 urterako hipoteka) Hamar urterako hipoteka bat 42.230,40€ ordaintzen zuten.Horrek esan nahi du etxebizitza ordaintzeko, gure bizitzaren 4,59 urte inbertitu behar genituela, 8.712 lanordu.

2010 Batez besteko soldata: 22.400 €Etxebizitzaren batez besteko prezioa: 352.607 €Finantza-gainkargak: %80 (30 urterako hipoteka) 30 urterako hipoteka bat 634,692 € ordaintzen dute. Horrek esan nahi du etxebizitza ordaintzeko, gure bizitzaren 28,33 urte inbertitu behar ditugula, 49.869 lanordu.

Hipotekatuen egoera

Azken zortzi urteotan etxebizitza erosi duten 35 urtetik beherako pertsonak:

1. Mileurista dira prekario bihurtutako lan-merkatuan, eta ez dute euren soldatak hobetzeko aukerarik.

2. Etxebizitza erosi zutenean, interes-tasak inoiz baino txikiagoak ziren; eta arrisku handiko hipoteka asko eman ziren. Bankuek, etekinak maximizatzeko, informazio engainagarri eman izan dute: lehen kuotetako datuak eman dituzte, baina kuota horietan, kapitala barik, interesak itzultzen dira...

3. Familia frankok seme-alabak akuilatu dituzte etxetik irten eta euren buruaren jabe egin daitezen, etxebizitza erosi dezaten estutu dituzte. Eurek izan zuten egoera azaldu dute eta ez dira ohartu gaur egungo egoera bestelakoa dela eta prekarietatea (soldatak edo kontratuak) ez dela gaztaroko zoroaldi bat; izan ere, lan-belaunaldi berriari bizitza osoan luzatuko zaio gaur egungo egoera.

1

Page 2: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

Esan daiteke gazteek “aske” aukeratu dutela etxebizitzaren jabe izatea. Baina, benetan, jabegoa gurtzen duen gizarte-eredu patriarkalak zehaztu du “aske” hori zer den. Ez da eskaini beste bide bat, etxetik irten eta nor bere buruaren jabe izan eta etxebizitza bat edukitzeko.

Klase-etika baten ikuspegitik, ez dugu jokabidea epaituko. Hori barik, batetik, gizarteari beste konponbide bat eskainiko diogu, eta, bestetik, salatuko dugu merkatuaren jokoa onartzeak eta merkatu horri eusten dioten balio kapitalista patriarkalak onartzeak dakarren egoera.

Zure etxebizitza: zer, zenbat eta nori ordaintzen diozun

ETXEBIZITZA-MOTA BOETasatutako

BOE ASKEASALMENTA-PREZIOA 174.000 216.000 352.607ERAIKITZE-KOSTUAGastu orokorrak eta eraikitzailearen irabazi industriala barne %19 109.000 119.000 133.000SUSTATZAILEAREN GASTUAK Teknikarien ordainsariakKalitate-kontrola eta GSAzterketa geoteknikoaLizentzia eta udal-tasakNotarioa, zergakMerkaturatze-kostuak 25.160 30.856 50.372,43LURZORUAREN KOSTUA 16.800 35.286 118.862,14SUSTATZAILEAREN IRABAZIA 23.040 30.858 50.372,44

* Elorrioko 2010eko HAPNek (Hiri Antolamendurako Plan Nagusia), eta geuk, landutako kalkuluakSalmenta prezioaren barne garaje, trasteleku eta komertziorako lokalen zati proportzionala sartzen da.

Nork jartzen dio prezioa lurzoruari?

Sustatzaileek eta bankuek lurzoruaren jabeari bota diote errua, etxebizitzaren neurriz kanpoko prezioa agerian geratu den honetan. Baina, etxebizitzekin gertatzen den bezala, merkatuak jartzen du lurzoruaren balioa, eta, hala, zenbat ordaintzeko prest dagoen, horrenbeste balio du.

Kontuan hartu behar da askotan sustatzailea eta bankuak direla lurzoruaren jabeak, baita eraikitzaileak ere. Sustatzaileek eta bankuek irabaziak metatzen dituzte: lurzoruaren salmentagatik, eraikitzeagatik eta hipotekengatik.

Lurzoruaren balioa kontrolatzeko bide bakarra da etxebizitza babestuak bakarrik eraikitzea; horrela, herri-administrazioak lurzoruaren balioa mugatu dezake.

Etxebizitza-politika publikoa adabaki bat da

Gaur egun, jaso dituen eskaeretatik Etxebidek %5 baino ez ditu asetzen. Erakundeetatik gizarteari egiten zaion etxebizitza-eskaintza babes ofizialeko etxebizitza da, zozketa bidez ematen dena, eta gehienetan, jabegoan. Horrela, loteria bihurtu dute nazioartean aitortutako eskubidea.

Gainera, babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu ahal izateko, baldintza hau bete behar da: urtero gutxienez 9.000 euroko diru-sarrera izatea. Beraz, denok ez dugu eskubidea zozketan parte hartzeko, eta, horrenbestez, beharrizan ekonomiko handiena duten sektoreak kanpoan geratzen dira.

Etxebizitza-politiketan inbertitzen den gastu fiskala (norbanakoari egiten dioten PFEZaren deskontua) askoz handiagoa da, zuzenean gauzatzen den inbertsio publikoa baino. Hau da, etxebizitza erosteagatik edo alokatzeagatik egiten den pfez deskontua dela-eta, administrazioak ez du diru-zenbateko hori jasotzen, eta jasotzen ez den zenbateko hori txikiagoa da, etxebizitza-politika aktiboak egiteko

2

Page 3: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

aurrekontuan dagoen zenbatekoa baino. Horren ondorioz, higiezinen sektorea da abantaila gehien jasotzen duena, abantaila fiskal horiei dagokienez.

Bizigune programaren bitartez, etxebizitzen jabeen poltsiko pribatuetara doa diru publikoa; izan ere, gobernuak jabeei etxebizitzek merkatuan duen prezioa ordaintzen die. Beraz, diru-laguntza moduan ordaintzen zaie errentaren eta merkatu librean izango lukeen prezioaren arteko desberdintasuna. Bizigune programak eragiten duen ondorioa bikoitza da: alde batetik, alokairuen prezioak etengabe igoarazten ditu, gobernuak ez duelako alokairuaren prezioa mugatzen, eta, bestetik, etxebizitza espekulazio-inbertsio ona izaten laguntzen du.

Demokrazia-hutsune hori nabaria da bai alderdi politikoek onartu dituzten etxebizitza- eta lurzoru-legeetan, bai sustatzaile, eraikitzaile, eta finantza-erakundeekin EAEn azken hilabeteetan sinatutako itunean ere, itun soziala izena eman badiote ere.

Hori da 70 eragilerekin Jaurlaritzak sinatu berri duen etxebizitzaren aldeko ituna. Itun horrek sektore pribatuaren interesak lehenesten jarraitzen du, eta eredu zaharrean sakontzen. Berriz ere, espekulazioari laguntzen zaio, lurzoruaren liberalizazioaren bidez. Izan ere, babestutako etxebizitzak eraikitzen diren neurrian, betikoei jaten ematen segitzen dugu. Eta eraikitzen jarraitzen dugu, nahiz eta etxebizitzen %15 hutsik dauden.

Argi dago, beraz; borondate politikoa da etxebizitzaren arazoa konpontzeko giltza.

Espekulatzen jarraitzeko eraiki

Egun 250.000tik gora etxebizitza hutsik daude Euskal Herrian, eta Durangaldean, 5.472 gutxienez (etxebizitzen eta herritarren azken errolden arabera, EUSTAT 2001).

Etxebizitza nagusiak eta hutsik dauden etxebizitzak

EremuaEtxebizitza-kopurua

Etxebizitza nagusia

Hutsik dauden etxebizitzak

Etxebizitza (%)

Etxebizitza nagusia (%)

Hutsik dauden etxebizitzak (%)

Euskal Herria 1.297.038 1.041.775 255.263 100 80,3 19,7Bizkaia 470.053 397.354 72.699 100 84,5 15,5Durangaldea 35.918 30.446 5.472 100 84,8 15,2

Erakunde ofizialek ez dute ezelako politikarik egiten hutsik dauden etxebizitzak merkatuan sartzen laguntzeko. Erakunde ofizialek, hori barik, etxebizitza berrien eraikitze masiboa inposatzen dute, Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren bidez. Zehatz-mehatz, 7.318 etxebizitza gutxienez, eremu osorako.

LZPn planteatutako etxebizitzak 2026 arte

Herriak Guztira gehienez Guztira gutxienez Abadiño 1344 828Atxondo 182 114Berriz 675 422Durango 4131 2582Elorrio 970 606Garai 33 20Iurreta 734 459Izurtza 28 18Mañaria 63 40Zaldibar 526 329Zornotza 3040 1900Guztira 11726 7318

3

Page 4: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

ALTERNATIBA

Etxebizitza-politika aurrerakoiaren helburuak

1. Pertsona guztientzako etxebizitza duina bermatuAdministrazioak etxebizitza-eskubidea bermatu behar du. Horretarako, gainditu egin behar da jabego pribatuaren eta funtsezko gizarte-eskubideen arteko kontraesana. Gizarte-eskubidea jabego pribatuaren gainetik dago. Beharrik gehien duten gizarteko sektoreetan jarri behar da arreta berezia. Beraz, etxebizitza-eskubidea betetzen ez den bitartean, okupazioa bidezkoa da.

2. Hutsik dagoen eraikina erabili, alogera eskuragarri izatekoBatetik, milaka etxebizitza altxatzen dira, asko eta asko bigarren etxebizitzak edo luxuzko etxebizitzak dira. Bestetik, etxebizitza zahar ugari dago erabili barik, eta askotan eraikin osoak ere bai. Lehenengo, eraikitako etxebizitzei heldu behar zaie, eta zaharberritzea sustatu. Infraetxeak hustu eta kendu behar dira.

3. Alogera publikoa garatuHutsik dauden etxebizitzak erabili egin behar dira, etxebizitza zaharrak berritu, eta beharrizana badago, etxebizitza berriak eraiki alogereko etxebizitza publikoak sortzeko. Alogereko etxebizitza horiek instituzio publikoen esku egon behar dute, eta beharrizanen arabera erabili.

4. Alogera pribatuei muga jarriEtxebizitza oinarrizko beharrizana denez, interes pribatuei mugak jarri behar zaizkie, ezin zaiolako inori aberasten utzi besteen oinarrizko beharrizanen kontura. Pertsona bakoitzaren diru-sarrerak mugatu behar du alogeraren prezioa.

5. Etxebizitzaren kudeaketa publikoa eta soziala. Administrazio publikoak etxebizitza publikoa kudeatu behar du. Aurrezki kutxak (BBK) sozialki busti behar dira eta udalak eta elkarteak finantziatu behar dituzte interes baxuan.

6. Herritarren parte-hartzea sustatu.Bermatu behar da gizarte-mugimendu eta herritarren parte hartzea etxebizitza publikoaren diseinuan.

7. Tresna fiskalak erabili, hutsik dagoen etxebizitza zigortzekoZergekin zigortu behar da hutsik dagoen etxebizitzaren jabe izatea, zertarako eta etxebizitza horren errentagarritasuna ezeztu eta merkatuan sartzeko, alogeraren edo salmentaren bidez.

Gizartearen eta herritarren beharrizanak zehaztu behar ditu udalerri bateko etxebizitzak, eta etxebizitzen babes-maila eta antolamendua. Udalerriaren eta auzoaren diseinuak gure bizi-kalitateari eta harreman sozialei eragingo die. Izan ere, etxebizitzaren azken prezioak gure ekonomia hipotekatuko du. Bizitza osoan sakon eragingo digu. Etxebizitzaren prezioak ezin die erantzun merkatu librearen menpe dagoen sektore ekonomiko baten beharrizanei. Geure eskubidea da.

KOOPERATIBAK: ELKARTASUNEZKO ERANTZUNA

Etxebizitza kooperatibak bultzatzea da proposatzen dena, zeinetan eraikuntzaren jabegoa kooperatibaren eskuetan egongo den. Hilero ordaindu beharreko alokairu baten bitartez mugagabea den erabilera eskubidea edukiko da. Kooperatiba udalak nahiz bertan biziko direnek osatuko dute hasierako ekarpen itzulgarri baten bitartez. Azken helburua propietate komunitarioko etxebizitza parke garrantzitsu bat eraikitzea da. Hauek dira abantailak:

– Propietate pribatuaren eta publikoaren artean dagoen propietate eredu komunitario bat bultzatzen da.

– Etxebizitzaren eta lurraren inguruko espekulazioari aurre egiten zaio

4

Page 5: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

– Bizitzako fase ezberdinetan eduki daitezkeen etxebizitza behar ezberdinetara moldatzeko malgutasuna eskaintzen du

– Etxebizitzen diseinuan zein kudeaketan bertan biziko direnen parte hartzea bultzatzen da– Etxebizitzen diseinuan punta-puntako iraunkortasun irizpideak txertatzea ahalbidetzen du.– Etxebizitzetan erabilera sozialeko espazio komunak integratzeko aukera eskaintzen du

Oharra: Elkartzen elkartearen analisiak, proposamenak eta aldarrikapenak geure egin ditugu.

Jarduera ekonomikoak

Azken urte hauetan Durangaldean industrialdeak etengabe zabaldu dira, eta beste batzuk eraiki ere egin dira. Gainera, lurzoru industrial berrian erakunde ofizialek eraikitze masiboak inposatu ditu Durangoko Eremu Funtzionaleko LZPren bidez. Eremu osorako gutxienez 180,33 hektarea zehaztu dituzte.

Lurzoru industriala jarduera ekonomikorako LZP

HerriakGehienez, ha. guztira

Gutxienez, ha. guztira

Abadiño 33 20,63Atxondo 10 6,25Berriz 12,32 7,7Durango 50 31,25Elorrio 16 10Garai 0 0Iurreta 44 27,5Izurtza 8 0Mañaria 4,16 0Zaldibar 1,52 0Zornotza 124 77,5Guztira 303 180,83

Durangaldean, Iurretako Arriandi auzoa adibide adierazgarria da benetan. Ibaizabaleko zelaigune emankorrak hormigoiaren eta zementuaren azpian lurperatu dituzte. Gaur egun 59.000 m2 industriala da, garatzeko aukerarik gabe, beste 30.000 m2-an pabilioiak eraiki dituzte, hutsik daudenak eta saltzeko aukerarik ez dutenak. Arriandik bere nortasuna galdu du. Hala eta guzti ere, LPZk gutxienez beste 27,50 hektarea esleitu dizkio, eta bertan eraiki behar izango da. Zertarako?

Lurzoru industrial gehiago sailkatzea da lurralde-antolamendurako tresnen helburu nagusia. Baina ez dute egin produkzio-ereduari buruzko azterketa serio bat. Hazkundea dute helburu. Hala ere, nahiz eta eraikitze masiboak egin, langabezia-tasa handitu egin da. Zelan izan daiteke lanposturik ez sortzea, jarduera ekonomiko berriak martxan jartzeko gero eta leku gehiago eraikitzen badira?

Egoera hori sortu dutenek ez dute zerikusirik jarduera ekonomikoarekin:– Batetik, udalak. Udalen diru-iturri nagusia obra-lizentziekin loturiko tasak dira.– Bestetik, sustatzaile pribatuak. Eurak izan dira industrialdeen bultzatzaile nagusiak, pabilioi berriak eraiki dituzte prezioa handitu eta espekulatzeko.

Pabilioi asko biltegi dira, eta, beraz, ez dute lanposturik sortzen. Gainera, kamioien joan-etorriek mugikortasun-arazoak larritzen dituzte.

Bestalde, industrialde berri gehienak Ibaizabaleko bazter emankorrenetan altxatu dira, nekazaritzarako onenak, hain zuzen. Nekazaritza-sektorea estrategikoa da eta beharrezkoa da eskualde osoa gogoan hartu eta planteamendu integrala egiteko. Nekazaritzarako lur onak gorde behar ditugu. Eskualdeko herritar guztiak elikatzeko behar den lurra bideratu beharko genuke, elikagai-burujabetzarako bidean aurrera egiteko.

Lurzoruaren erabilera ere aztertzeko faktorea da. Hirigintzako politika tradizionalak lurzorua bi erabileratan zatitu ditu: etxebizitzarako lurzorua eta jarduera ekonomikorako lurzorua. Bizitza sozial

5

Page 6: Durangaldea Maite Dugulako: Etxebizitza

aberatsagoa eta jasangarriagoa bultzatu dezakegu, erabilerak uztartuz. Adibidez, jarduera ekonomiko ez kutsatzaileak etxebizitza eremuetan sartuz.

Hirigintzaren eta lurralde-antolamenduaren irizpideak

- Produkzio-eredu jasangarria helburu duen planteamendua egin behar da, eta lehen sektoreari arreta berezia eskaini.- Eraikita eta hutsik dauden pabilioiak erabiltzeko politikak gauzatu behar dira.- Industrialde degradatuak leheneratzeko baliabideak jarri behar dira.- Hazkundeak benetako beharrizanaren araberakoa izan behar du, eta ez espekulazioaren araberakoa.- Erabilerak bateratu behar ditugu, bizilekuak eta beharleku ez kontaminatzaileak hurreratu behar ditugu.- Bertan behera utzi behar da udalek duten mendekotasun ekonomikoa, obra-lizentzien tasengatik lortutako diru-sarrerak direla-eta.

6