Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita...

32
Kultura IV. Pello Mari Otaño Bertso Paper Lehiaketa prest da lanak hartzeko Kultura Azaroaren 1etik 5era Tolosako txokoak abesbatzek beteko dituzte Duela 40 urte ‘Bizitako gauzak’ 2017-10-27 759. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus

Transcript of Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita...

Page 1: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

KulturaIV. Pello Mari

Otaño Bertso PaperLehiaketa prest da

lanak hartzeko

KulturaAzaroaren 1etik 5era

Tolosako txokoakabesbatzek beteko

dituzte

Duela 40 urte ‘Bizitako gauzak’

2017-10-27759. zenbakia

107.6 fmwww.ataria.eus

a001_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:52 Página 1

Page 2: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

a002_ataria_Diseinua 2017/10/26 13:46 Página 1

Page 3: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

03

ARGITARATZAILEA:Tolosaldeko Komunikazio Taldea, SM LEGE GORDAILUA:SS-1323-2013 KOORDINATZAILEA:Naiara Roldan de Aranguiz KUDEATZAILEA: Iban Urdapilleta Alkizalete TELEFONOA: 943 655695 WEBGUNEA:www.ataria.eusPOSTA ELEKTRONIKOA: [email protected] IRRATIA: 943 69 80 38 • 687 41 00 33 • 107.6 FM PUBLIZITATEA: 661 678818 • [email protected]

TOLOSALDEKO KOMUNIKAZIO TALDEA, SM-KO KIDEAK:

Tolosaldeko gizarte eragileak

TOLOSALDEKO ATARIA DIRUZ LAGUNTZEN DUTEN ERAKUNDEAK:Udalak:Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Alkiza, Albiztur, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama,Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

ATARIAk ez du bere gain hartzenaldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik.

A tzo eguerdiko pasadizo bat kontatzera na-torkizue gaur. Ohartarazi behar zaituztetordea, gaiak ez du transzendentala izatekoguraririk. Kale kantoitik ikusitako kontueta komeriak besterik ez dira. Baina bihotzaalaitu eta arima arindu didaten aldetik,

zuekin partekatuko ditut.Galtza motzak eta kamiseta tiraduna jantzita, jertsea

gerrian lotuta (badaezpada), atera nintzen etxetik. Urriaamaitzear eta 27 gradu kalean. Beroketa globalaren froga-keta enpirikotzat baliozkotu dezakeguhau, ezta? Beno, aseak gosea ezin ikus etaklima-aldaketaz pentsatzen ibili ordezmendira joan nintzen. Tipi-tapa Uzturrealdera. Santa Lutziko bidea hartu nuenbeste behin, Miserikordia Zaharrari bisita-txo bat egiteko asmoz.

Hilabete bat neramakien bertatik pasagabe, eta azken aldi hartan sekulako sor-presa hartu nuen. Ikusia nuen udaran au-zolandegiko gazte taldeak egindako lanizugarriaren emaitza, baina are txukunagotopatu nuen Miserikordia. Non eta bertakoaskan makurtua auzotar bat topatu nuenlan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara

aurretik. Udaletxearekin kontaktuan jarri zen eta bolun-tario bezala eskaini zuen bere burua berreskuratze lane-tan aritzeko. Dagoeneko, aska, santuaren aldarea, txaku-rrentzako etxola eta ehiztari parada azpian dagoen bordagarbitu ditu. Ez du denbora alferrik galdu, ezta? Aurre-koan Andoni Egañari entzundako hitzak maileguz har-tuko ditut, irla bakarti bat izatetik artxipielago baten par-te izatera pasa nintzela sentitu bainuen. Zirrararen zirra-raz neuk ere udaletxearekin kontaktatu nuela esan nion,eta zuei apirilean kontatutakoak errepikatu nizkion. So-

lasaldia luzatu egin zitzaigun, ehiztari pa-radako bordan Juanito Loperen obra parebat mantentzen zirela aipatu zidan beste-ak beste. Liluragarria, ezta? Poz-pozikbueltatu nintzen etxera!

Atzoko bueltan berriz, bainuei begi-kolpe bat eman ostean Miserikordia zaha-rrera gerturatu nintzen. Eta are txukuna-go zegoen, espero bezala. Espero ez nuenaordea eskuz egindako kartel bat topatzeazen. Bertan «Mesedez Harriak EZ eraman.Eskerrik Asko» idatzia zegoen. Mila eskerzuei! Ia saltoka itzuli nintzen atzo eguer-dian etxera. Ez irla bakarti, ez artxipiela-

go. Geomorfologia korapilatsua duen penintsula sareagarenaren susmoa hartzen hari natzaio honi!

Eta horrelaxe kontuak! Gure herriaren ondarea zain-tzen ari garela ikusita bihotza pozez kantari dudala etaMiserikordia zaharra apain-apain dagoela. Badakit kon-tu transzendetelak ez zirela esan dudala, baina guzti ho-netan sinbolismo zantzu bat bada ezta? Herriak harrizharri herria berreraikitzeko gaitasuna baduela esangonuke.

OLATZ GODOY ATARIA IRRATIA 107.6 FM

Herriak harriak

Espero ez nuena ordea eskuz egindako kartel bat topatzea zen.

Bertan «Mesedez Harriak EZ eraman.Eskerrik Asko» idatzia zegoen

Azaleko irudia: Ibai Luque

URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 80 €

a003_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:24 Página 1

Page 4: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

04

Bertsopaperlehiaketa martxan

Erredakzioa

Laugarren aldia da lehiaketa dei-tzen duela Hernandorena Kultur

Elkarteak. Lanak azaroaren 17a bainolehen bidali beharko dira honako hel-bidera: [email protected] edotaHernandorena Kultur Elkartearenpostara: Pello Mari Otaño bertsopaperlehiaketa. P.K. 22. Iriarte etxea. PelloMari Otaño plaza, 20159 Zizurkil.

Lau maila bereizi dituzte: gelen ar-tekoan (LH) parte hartzaile bakoitzekohiru bertso edo sei kopla aurkeztu ahalizango dira. Lehenengo saridunek au-keratutako bertsolari baten bisitaizango dute, eta bigarrenek, mainon-

Lanak aurkezteko epeaazaroaren 17an bukatuko da etalau mailatan bereizita aurkeztuahal izango dira bertsopaperak

tzi jolasa. Gaztetxoen mailan (15 urte-tik beherakoak) hiru bertso edo sei ko-pla bitartean bidali behar dira. Lehensaria eskuratzen duenak trofeoa eta100 euroko bonoa jasoko ditu eta biga-rrenak trofeoa eta 50 euroko erosketabonoa. Gazteen mailan (15 urtetik 18urtera) parte hartzaile bakoitzeko gu-txienez sei bertso bidali ahal izangodira. Dirutan, lehenengoarentzat 250euro eta bigarrengoarentzat 125 eurobanatuko dira. Helduen mailan (18 ur-tetik gora), gutxienez zortzi bertso bi-daliko dira. Kategori honetan lehensaria eskuratzen duenak, 500 euro ja-soko ditu eta bigarrenak 250 euro.

Maila guztietan, gaia, neurria etadoinua libreak izango dira. Harituz el-karguneak osatuko du epaimahaia etasari banaketa ekitaldia, Zizurkilgo Pla-za Etxeberri jatetxean egingo da aben-duaren 1ean.

TOLOSALDEAKULTURA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

Teodoro Hernandorenaipuin lehiaketa zabalik daAiztondo.Lan bakoitzaren hirukopia entregatu beharko dira, aza-roaren 20ko eguerdiko 14:00akbaino lehen Zizurkilgo udal bule-goetan. Aiztondo bailarako eta in-guruko herrietakoek parte hartuahal izango dute: Andoain, Aduna,Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona,Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkil-go herritarrek, hiru maila ezberdi-netan banatuta. A mailan 6 eta 8urte artekoak, B mailan 9 eta 11urte artekoak eta E mailan 17 urte-tik gorakoak. Zizurkilgo Udalak ai-patu duenez, «gaztetxoek baduteohitura ipuin lehiaketara aurkez-teko. Erakuts diezaiegun helduekere badakigula ipuinak asmatzen».Udal arduradunek 17 urtetik gora-koei, E kategorian parte hartzekodeia luzatu dute, beraz. OinarriakZizurkilgo udal bulegoetan daudeeskuragarri.

Villabonako Gaztetxeanbertso eskola herrikoiaAmasa-Villabona.Euskal HerrikoBertsolari Txapelketa Nagusiamartxan denez, «eta bertsolaritzaprofesionalentzat egina bakarrikez denez», Villabonako Gaztetxeanbertso eskola herrikoia antolatzeapentsatu dute. «Goazen euskal kul-turaren zati bat sustatzera eta ber-tsoak sortu eta abesten ausartze-ra», esan dute gazte asanbladatik. Aurreko ostiraletik martxan dabertso eskola herrikoia, eta he-mendik aurrera, ostiralero18:30etik 19:30era VillabonakoGaztetxean bertan izango da partehartzeko aukera.

a004-005_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:36 Página 1

Page 5: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

05

Bertsolarigazteen artekoHernandorenasaria abian da

Hasiera bateko formaturaitzulita, hiru kanporaketa saioeta finala ospatuko dira, gaurhasita, ostiralero-ostiralero

Erredakzioa

Teodoro Hernandorena zizurkil-darraren omenez antolatutako

bertso sariketa hasiera batean ospa-tzen zen eredura itzuliko da aurten.Hiru kanporaketa eta finala jokatukodira eta 18 bertsolarik hartuko duteparte.

Lehen kanporaketa gaur ospatukoda, Donibane Garaziko gaztetxean,21:00etan. Peru Abarrategik, AratzIgarzabalek, Maider Arregik, KoldoGeruzagak, Aitor Bizkarrak eta SaraiRoblesek kantatuko dute.

Gaur zortzi, azaroaren 3an Atharra-tzeko Prefosta elkartean, 21:00etan el-kartuko dira bigarren kanporaketara-ko. Kerman Diaz, Maialen Akizu, AsierRubio, Nahia Sasco, Maddi Sarasuaeta Unai Mendiburu arituko dira ber-tsotan.

Azken kanporaketa, azaroaren 17anjokatuko da, ostirala baita ere, Itsasu-ko Goxoki gaztetxean, 21:00etan. AitorServier, Eli Pagola, Elixabet Etxandi,Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi etaAsier Galarzaren txanda izango da az-ken saioan.

Kanporaketa horietatik irabazleateratzen direnak Baionako Zizpa gaz-tetxean bilduko dira, azaroaren 25eanjokatuko den final handian. Finalagaueko 21:00etan jokatuko da, aurre-ko saio guztiak bezala.

Teodoro Hernandorena, 1936ko ge-rraren ondoren iparraldera joan zenbizitzera. Bertan kulturgintzan jarrai-tu zuen eta lan handia egin zuen ber-tsolaritzaren sustapenean. Bera izanzen, besteak beste, Martin Treku Ma-ttin eta Fernando Aire Xalbador ber-tsolariak plazara atera zituena. Horre-gatik antolatzen da urtero-urtero ber-tsolari gazteentzako bere izenadaraman saria. Hernandorena 1994anhil zen Donibane Lohizunen.

107.6 fm . www.ataria.eus2017ko urriaren 27a

TOLOSALDEAKULTURA

BERTSOLARITZARI BURUZKO LANAK AURKEZTU DIRAZenbait ikerketa ezagutzeko aukera izan aurreko astean Villabonako Subijanan, Min-tzolaren egoitzan: Ane Labakak, Beñat Krolemek, Itziar Navarrok eta Jon Martinek be-ren lanen berri eman zuten. Gainera, Oholtzaartea eta bertsolaritza uztartzen dituenemanaldia eskaini zuen Krolemek, Labaka eta Martin bertsolarien laguntzarekin. XDZ

Bihar Bastidan segiko duTxapelketa Nagusiak

Erredakzioa

Udal kiroldegian, 17:00etatik au-rrera oholtza gainean izango dira

bihar, Agin Laburu, Igor Elortza, JonMartin, Jone Uria, Nahikari Gabilon-do eta Sustrai Colina. Guztiak prest,Bertsolari Txapelketa Nagusiko fina-laurrekoen lehen itzuliko lehen saioankantatzeko.

Fase honetan 24 bertsolari arikodira. 18 dira aurreko fasetik sailkatuta-koak –Oihana Iguaran eta Beñat Igua-ran tartean– eta 6 duela lau urteko txa-pelketako finalean aritutakoak etafase honetara zuzenean sailkatutako-ak –Aitor Mendiluze kasurako–. Le-hen itzulian lau saiotan lehiatuko dira(Bastida, Irun, Maule-Lextarre eta Du-rango) eta saio bakoitzeko irabazleakbigarren faserako pasea ziurtatuko du.Gainerako 14 bertsolariak puntuazioa-ren arabera sailkatuko dira hiru saiozosatutako bigarren itzulira.

Finalaurrekoen lehen itzulikoaurreneko saioa ospatuko dabihar eta azaroaren 4koan,Maulen, Beñat Iguaran ariko da

Maulera joateko autobusaHurrengo hiru finalaurrekoan Irunen,Maulen eta Durangon ospatuko dira.Zuberoako hiriburuan, azaroaren 4anjokatuko den saioan ariko dira BeñatGaztelumendi, Etxahun Lekue, JulioSoto, Nerea Elustondo eta Nerea Ibar-zabal, Beñat Iguaran amasarrarekinbatera.

Harituz bertsozaleen elkarguneakMaulera joateko autobusa antolatudu. Azaroaren 4an, Tolosako zezenplazatik 11:00etan aterako da eta Villa-bona, Zizurkil eta Lasarten egingo ditugeldialdiak. Saioa bukatu ondoren,20:30 inguruan itzuliko da. Autobuse-an lekua eskatzeko 695 75 14 50 zenba-kira idatzi beharko da, WhatsApp bi-dez. Bestalde, Mauleko herri bazka-rian bazkaltzeko 681 811 439 (Pantxika)telefonora hots egin beharko da.

Azken finalaurrekoa Durangon os-patuko da azaroaren 12an eta bertanariko dira Tolosaldeko beste bi ordez-kariak: Aitor Mendiluze eta OihanaIguaran. Iñaki Apalategi, Jon Maia,Miren Amuriza eta Miren Artetxere-kin batera kantatuko dute finalaurre-koen lehen itzuliko azken saioan.

a004-005_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:36 Página 2

Page 6: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

06 Epe luzerakogeratzeko asmoz

Imanol Garcia Landa

Abuztuaren hasieratik hartu duAgustin Otaegi Leundak Goiazko

Dendale taberna-jatetxearen ardura.«Lanarekin-eta ez nenbilen oso ondo,eta nire adina ikusita, Dendalekolehiaketara aurkeztea erabaki nuen»,azaldu du Otaegik. Beizamako Aginabaserrian jaio zen, Goiaztik oso gertu,eta ezagutzen du inguruko giroa etajendea, eta horrek bultzatuta ere era-baki zuen lehiaketara aurkeztera. «He-rriari bizipoz pixka bat emateko as-moz hartu dut Dendale», esan du.

Urtebeteko hitzarmena sinatu duudalarekin, beste urtebeteko luzape-narekin, bi aldeek horrela erabakitzenbadute. «Nire aldetik ez da asmoa ur-tebetez hona etorri eta gero uztea. Nire

Goiazko Dendale taberna-jatetxearen ardura hartu berridu Agustin Otaegik; gusturadago hartu duen martxarekin

asmoa da honekin jarraitzea eta bidehorretan ari gara pausoak ematen».

Ostalaritzan arloan ez du eskar-mentu handirik Otaegik. «Urte ba-tzuetan paellak egiten eta saltzen aritunaiz, baina ostalaritzatik aparte. Su-kaldean pixka bat badakit, eta taber-netan dezente ibilitakoa naiz, eta ho-rrek asko lagundu dit», esan du azkenhitzei barreak gaineratuz. Otaegik ba-karrik hartu du ardura eta InmakuladaOdriozola sukaldaria kontratatu du.«Sukaldari ona da, ingurukoa, giroaezagutzen du eta hemengo gustuakere bai, eta etortzen diren bezeroakgustura ari dira ateratzen», esan du ar-duradunak.

Egunero zabalik dago Dendale. «Or-dutegia goizeko bederatzietatik gaue-ko hamabiak arte da, baina nahikomalgua da». Gosariak eskaintzen di-tuzte, eta haragi egosia, pintxoak etasalda beti egoten da. Eguneroko me-nua bai bazkaltzeko bai afaltzeko di-tuzte, eta asteburuetan menu bere-

ziak. Negurako babarrun jateak pres-tatzen ari dira. Bestalde, ostiraletanpintxo potea egiten da, 19:00etatik21:00etara. Tarte horretarako kroke-tak, tortillak eta txistorra izaten dute.«Batetik jendea erakartzeko jarri dugumartxan, eta bestetik bertakoen arte-ko harremanei bizipoz bat emateko»,esan du.

Bertso afariak eta besteBestelako ekitaldiak ere antolatzen arida Otaegi Dendalen. Aurreko astebu-ruan Iago magoa izan zen eta azaroa-ren 3an bertso afaria antolatu du, Jo-kin Uranga eta Amets Arzallusekin.«Iago magoarekin jendeak ondo eran-tzun zuen, eta haurrek oso ondo pasazuten. Bestalde, bertso afarirako dago-eneko jangelako leku guztiak hartutadaude, baina aukera izango da norbai-tek hala nahi badu tabernaren barraaurreko mahaietan afaltzeko eta ber-tsoak bozgorailuetatik entzuteko.Uste dugu saltsa polita izango dela».

Beheko jangela ere erabili nahi du,bertan dagoen beheko sua jarriz, baba-rrun jateak-eta egiteko. Horrez gain,aurrera begira mus txapelketak anto-latu nahi ditu ere. «Asmoa da hileanbehin-edo ekitaldiren bat antolatzea»,gaineratu du.

Gustura dago Otaegi orain arte Den-dale taberna-jatetxea izaten ari denmartxarekin. «Bai herriko jendeak, baiingurukoek ondo erantzun dute, etaesan dezakegu arrakasta dezente iza-ten ari garela», esan du. Asteburuetanespero baino jende gehiago izaten aridira jatetxean. «Tabernaren martxariere jendea ari zaio erantzuten, horrela-ko herri txiki batean bertakoei ere ko-meni zaielako taberna zabalik izatea,eta horretan ere sentitzen ari naiz la-guntza ona dugula bertakoen aldetik»,esan du Otaegik. «Orain kontua da eu-tsi egin behar diogula, ekitaldiak anto-latuz eta giro pixka bat jarriz herrian».

Inmakulada Odriozola eta Agustin Otaegi, Dendaleko jangelan. I.G.L.

BIDANIA-GOIATZGIZARTEA

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

a006-007_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:48 Página 1

Page 7: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

07

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

TOLOSALDEAGIZARTEA

Azken ostiralekoelkarretaratzeak, gaurTolosaldea.Gaur hileko azken os-tirala izanik, euskal preso eta ihes-larien giza eskubideen aldeko el-karretaratzeak egingo dira eskual-deko hainbat herritan. Etxeratelkartetik azaldu dutenez, «euskalpreso politikoen senide eta lagu-nok ezin dugu gatazka politikoa-ren ondorioen inguruan iraganeanhitz egin, gaindituak baleude beza-la. Estatu frantziar eta espainia-rrak mantentzen duten salbuespe-neko politikek uneoroko giza esku-bideen urraketa dakarkigu,presionatu eta ezeztatu egiten gai-tuen errealitate gordin eta lazga-rriaz ari gara, eta aukera dugunmomentuan salatzen duguna».

JARRI DIRA MARTXAN BERRIRO TXINTXARRIAKAtzo ekin zioten berriro Txintxarriak Martxan egitasmoari Alegian. Adineko pertsonek ari-keta fisikoa egitera bultzatzea eta beraien arteko harremanak sustatzea du helburu. Parte-hartzaileen izenak hartu ondoren, bi taldetan banatu eta martxan jarri ziren. I.G.L.

a006-007_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:58 Página 2

Page 8: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

08

@TolosaldeakirolKirolakBazkariberezia,txapelketaketa agurra

A urreko larunbatean baz-kari berezi batera joatekoaukera izan nuen, Dima-ra. Bertan, Euskal Herriko

Aizkolari Txapelketa irabazi dutenhamar aizkolari elkartu zituen Ai-tzol Atutxak; historian geratuko di-ren aizkolariak. Mahai berdinean

aritu ziren elka-rrekin bazkaltzenMindegia, Astibia,Arrospide, Olasa-gasti, Larretxea,Nazabal, Azur-mendi, Arria II.a,Peñagarikano etaAtutxa II.a. Gon-bidatu gehiagoere baziren: harri-jasotzaileak, herrikirol munduan

ibiltzen garenak eta abar. Guztira30 lagun elkartu ginen. Oso giroederra eta oso ondo bazkaldu ge-nuen, paraje zoragarrian.

Hurrengo egunean Urrezko Aiz-kolarien Ligako Txapelketa jokatuzen Getxon. Iker Vicentek (20.08)irabazi zuen. Jon Rekondo (23.04)izan zen bigarrena, eta Aitzol Atu-txa (27.56) hirugarrena. Esan beharda hirugarren ariketa bitarte den-

borarik onena bizkaitarrak zuela. On-doren, ordea, deskalabrua etorri zen.Atutxa II.a sentsazio txarrekin hasizen, eta eskumuturreko minez. Finalauztekotan izan zen, baina ikusleekikoerrespetuz, proba amaitzeko saiakeraegin zuen. Azkenean ia zortzi minutugaldu zituen, baina lanak amaitzealortu zuen.

Igandeko beste herri kirol jaialdiaAian ospatu zen: Diva Harri-jasotzaileTxapelketa. Bi harri mota zeuden, 125kiloko zaharrak, nahiz eta hain zaha-rrak ez izan. Bakoitzarekin hiru minu-tuko txanda bat, hori zen egin beha-rreko lana. Aimar Irigoienek irabazizuen txapelketa, 57 jasoaldirekin. Bi-garrena Mikel Lopetegi Urra izan zen,bi gutxiagorekin. Biak oso eleganteeta txukun aritu ziren lanean, ikuski-zun bikaina eskainiz. Irigoieni lasaia-go ibiltzea gustatuko zaio agian, baina20 urteko gaztea gogor estutzen arizaio. Lehia hau ona da harriaren mun-duarentzat, eta baita zaletuentzat ere.Hirugarren Albisu geratu zen, 45 jaso-aldirekin. Bat gutxiagorekin Izeta III.aeta 43 jasoaldirekin Aimar Galarraga.Harri handiekin oriotarra nola molda-tzen den badakigu, baina harri haue-kin horrela ibiltzea niretzat ezustekopozgarria izan zen. Peñagarikanok 40jasoaldi eman zizkien bi harriei, Gor-ka Etxeberriak 29 eta Avilatik etorrita-ko Julio Jimenez 27, lan txukun bateginaz. Iparraldeko Jon Meterrek, az-kenik, 18 jasoaldi lortu zituen.

Aiako harri horiekin, duela 55 urteapustua jokatu zuten Juan Iguaraneketa Martin Lizeagak. 10 minutuko

hiru txandatan 102 jasoaldi pilatu zi-tuzten; berdinketa, beraz. Apustuetanirabazi ala galdu izaten denez, berdin-ketarekin bakoitza jarritakoarekinitzuli zen etxera. Biek lagun bukatuzuten apustua jokatu arren, eta egun72 urterekin oraindik lagun jarraitzendute. Aian ziren biak, eta omenaldiajaso zuten.

Izeta II.aren agurra, eta finalaLarunbatean Izeta II.ak agur esangodio harri-jasotzaile izateari. Zarau-tzen, kiroldegian, agurreko jaialdiaantolatu die Zarauzko kirol talde etaherritarrek. 18:00etan hasiko da, etasarrera doakoa izango da. 20 bat harri-jasotzaile, aizkolariak eta herri kirolmundua bertan elkartuko da. Protago-nista Joxe Ramon Iruretagoiena IzetaII.a izango da. 50 urterekin esango duagur, baina marka utzita. 100 kilokokubikoari 50 jasoaldi emango dizkio,eta jarraian, 100 kiloko zilindro koparibeste 50; ahalik eta denbora gutxiene-an. Aurrez ez da horrelako markarik,eta uste dut, bere lana hobetzea pixkabat kostako dela.

Igandean, urriaren 29an, AzkoitinEuskal Herriko Bigarren Mailako Aiz-kolarien Txapelketaren finala jokatu-ko da, 12:00etan, Gurea pilotalekuan.Sei aizkolari ariko dira lanean, eta le-hen biek maila igoera lortuko dute.Kañamares, Mindegia, Mugertza, Zal-dua, Saralegi eta eskualdeko Mujika.Ibartarra horien gainetik ibiltzeko gaida, erakutsi duelako, baina eguneaneduki behar izaten da, eta hori, igan-dean ikusiko da.

JOXE ANJELSARASOLA

Herri Kiroletatik...

Peñagarikano, Arria II.a, Azurmendi, Nazabal, Atutxa II.a, Larretxea, Olasagasti, Arrospide, Astibia eta Mindegia.ATARIA

a008-009_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:18 Página 1

Page 9: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

09

OSTIRALAURRIAK 27

ADUNA19:00.Esku pilota. Txulobiko alebinen partida.

ALEGIAELORRI PILOTALEKUA18:30. Pilota. Intxurrekoen bost partida,esku pilotan eta gomazko paletan. Alebinaketa jubenilak.

ALKIZA19:15. Esku pilota. Tolosa-Aurrerakoinfantilen lau partida. Lehena ZazpiIturrikoen aurka.

AMASA-VILLABONABEARZANA PILOTALEKUA19:00. Esku pilota. Behar Zanako kadeteenpartida.

AMEZKETALARRUNARRI PILOTALEKUA20:00. Esku pilota. Zazpi Iturriko infantilenbi partida.

ASTEASUUSARRABI PILOTALEKUA20:00. Esku pilota. Atzaparreko nagusienpartida.

IKAZTEGIETA18:30. Esku pilota. Intxurrekoen hirupartida. Kadete eta nagusiak.

LIZARTZA19:30. Esku pilota. Tolosa-Aurrerakoen bipartida. Kadeteak eta nagusiak.

TOLOSABEOTIBAR PILOTALEKUA19:40. Esku pilota. Tolosa-Aurrerakoen laupartida. Alebinak eta infantilak.

LARUNBATAURRIAK 28

AMASA-VILLABONAARRATZAIN FUTBOL ZELAIA11:00. Futbola. Infantilen lehen mailakopartida: Billabona FKE vs. Danena KE.17:00. Futbola. Preferente maila: BillabonaFKE vs. Ordizia KE.

ANOETASASKIBALOI SELEKZIOAK10:00etatik eta 16:00etatik aurrera.Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroakonesken eta mutilen selekzioak bildukodira Abraham Olano polikiroldegian.Larunbatean zehar txapelketarenfinalerdiak jokatuko dira. Kadeteenmaila.

ALTZOALTZO MUINO PILOTALEKUA16:00. Esku pilota. Intxurreko infantilenlau partida.

TOLOSABEOTIBAR PILOTALEKUA09:00. Zesta punta. Beotibarko nagusienpartida.10:00. Esku pilota. Tolosa Aurrerakoinfantilen bost partida.

IGANDEAURRIAK 29

AMASA-VILLABONAARRATZAIN FUTBOL ZELAIA11:00. Futbola. Kadeteen Ohorezko Maila:Billabona FKE vs. SANSE.

ANOETASASKIBALOI SELEKZIOAK12:00etan eta 18:00etan. Gipuzkoa,Araba, Bizkaia eta Nafarroako nesken etamutilen selekzioak bilduko dira AbrahamOlano polikiroldegian. Igandean hirugarreneta laugarren postuak eta finalakjokatuko dira. Kadeteen maila.

TOLOSAXXIX. ABRAHAM OLANO MENDIBIZIKLETATRABESIAHERRIKOIA09:30. Olarraindik,Benta Handitik,hartuko dute irteera.Izen ematea08:00etatik09:00etara. 33kilometroko trabesia,14 urtetikgorakoentzat. Anoagunea, medikua,laguntza mekanikoaeta dutxak egongo dira.

@TolosaldeakirolKirol AgendaTALDENAGUSIAKLAUBURU IBARRANuestra Señora del Portal ClubAreto futbola. Bigarren B Maila. Urriak28, larunbata, 18:30ean. Belabietan.TOLOSA CFLakuaFutbola. Euskal Liga. Urriak 28, larunbata.17:30ean, Usabalen. TOLOSA CFTouringFutbola. Erregional Ohorezko Maila.Urriak 28, larunbata. 16:30ean,Berazubin. Dominicos ZaragozaTOLOSA CF ESKUBALOIAEskubaloia. Lehen Maila Nazionala.Urriak 28, larunbata. 18:00etanZaragozan.RED LINE MEKANIKA TAKEHernaniSaskibaloia. Lehen Maila Nazionala.Urriak 28, larunbata. 18:30ean, Usabalen.

a008-009_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:18 Página 2

Page 10: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

10

PUBLIRREPORTAJEA

Tolosaldeko IKT Astearen 9. edizioa ospatuko daazaroak 20 eta 24 artean

LEHIBERRIk, urtean zehar antola-tzen dituen ekintza guztietatik,

bere eskaintzan urte gehienean man-tentzen diren jardunaldiak dira hona-koak. Izan ere 2009an antolatu zirenlehen aldiz, IKT alorrak eskualdekoenpresa eta eragile desberdinei ema-ten dizkien aukeren berri emateko.

Aurtengoan, sentsibilizaziorako etaprestakuntzarako balio duten jardu-naldi hauek, zuzentzen diren taldeenaraberako gai eta ordutegi banaketaizango dute: enpresa industrialen alo-rrean diharduten pertsonei begira,goizeko ordutegian landuko dira lanmunduarekin zerikusi zuzena dutengaiak; merkatariei aldiz, eguerdiko or-dutegian eskainiko zaizkie beraien in-teres eta aplikaziokoak izan litezkengaiak, eta arratsaldeko ordutegian al-diz, edozein pertsonari orokorrean in-

teresa lekizkiokeen gaiak jorratukodira. Goizeko jardunaldiak, ApattakoLehiberri Zentroan emango dira, etaaurtengoan lehen aldiz, eguerdi etaarratsaldekoak Tolosako Oriaburueraikinean.

Urter, edizio bakoitzean, 200 per-tsona baino gehiagok parte hartu izanohi dute Lehiberrik antolatzen duenekimen honetan. Mondragon Uniber-tsitateko adituek azalduko dituzteIKT-ei lotutako aukera eta berrikun-tzak. Ekimen hau, Eusko Jaurlaritzak,SPRI enpresa publikoaren bitartez ku-deatzen duen Enpresa Digitalak –IK-Ten bitartez enpresen garapena susta-tzeko programa– diruz laguntzen du.

Jardunaldi hauek, euskal erkidegomailan aitzindariak izan ziren mar-txan jarri ziren momentuan, eta azkenbederatzi urteotan zehar, Gipuzkoa

eta Arabako eskualde eta herri desber-dinetan errepikatu dira.

Aurtengoan goizez jorratuko direngaiak, industria 4.0, enpresentzako zi-bersegurtasuna, hodeiko zerbitzuak,datuen babesa edota erreminta digita-lekin produkzioa nola hobetu izangodira. Merkatariek, Learn by doing, egi-nez ikasi metodologiarekin, beren jar-dueretarako onuragarri diren gaiaklanduko dituzte, eta 18:00etan publi-ko orokorrari zuzendutako saioetan,sare sozialen arriskuei buruz, linkedinsare sozialaren aukerei buruz, eta gauregungo teknologia berriei buruz arikodira aditu desberdinak.

Informazio gehiago, Euskadi+innova eta Lehiberriko webguneetan, www.euskadinnova.net eta www.lehiberri.eus eta baita 943654501 telefono zenbakian edota [email protected] email helbidean ere lortu liteke.

IKT ASTEAAZAROAK 20, ASTELEHENA09:00-13:00. Zer da industria 4.0?Oinarrizko printzipioak. 18:00-20:00. Teknologiek egunerokoeginkizunetan duten eragina. Robotaketa Adimen Artifiziala: etsai ala lagun?

AZAROAK 21, ASTEARTEA09:00-13:00. Enpresarentzako‘hodeiko’ zerbitzuak. 18:00-20:00. Linkedin lana bilatzekobitarteko.

AZAROAK 22, ASTEAZKENA09:00-13:00. Zibersegurtasuna: Nolababestu nire enpresa segurtasunintzidenteen aurrean. 18:00-20:00. Eguneroko teknologia:azken gagdet harrigarriak.

AZAROAK 23, OSTEGUNA09:00-13:00. Erreminta digitalezprodukzioa hobetu.18:00-20:00. Sare sozialekin etanerabeekin kontuan hartu beharrekoarriskuak eta zuhurtasun neurriak.

AZAROAK 24, OSTIRALA09:00-13:00. Datuen babesa.

AZAROAK 20-2414:15-16:15. Learn by doing.

a010_ataria_Diseinua 2017/10/26 14:00 Página 1

Page 11: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

ZIENTZIAREN TALAIA

11

Interneten irakurri dut...

E gunotan eskuragarri duguninformazio kantitatea izuga-rria da. Edozein zalantza sor-tzen zaigunean, osasun kon-

tuetan esaterako, ordenagailua piztueta geure galdera bilatzailearen lauki-txoan idazten dugu. Segundo bateanmilaka webgune ditugu aurrean, etainformazio pila irakurtzeko aukera.Baina, informazio guzti hori fidaga-rria al da? Zientziaren bideak ezagu-tzea benetan interesgarria da horrela-ko arazoei aurre egiteko, ikertzaileekbezala lan eginez.

Sarean edonork edozer idatzi deza-ke. Hori, izatez, ona dela esan daitekebaina, aldi berean, arriskuak ere ekarditzake. Informazio pila dugu eskura-garri, baliagarria eta interesgarria izandaitekeena, baina, bestalde, informa-zio uholde horretan gezurrak, iruzu-rrak eta datu nahasgarriak ere aurkiditzakegu. Informazio adierazgarriaeta fidagarria aurkitzeko bidean, lehe-nik eta behin aztertu nahi dugun gaiaosotasunean ezagutu behar dugu. Ezgara hasiko erantzun nahi dugun gal-deraren erantzun zehatza bilatzen,baizik eta gaiari buruzko informazioabiltzen eta irakurtzen hasiko gara. Ho-rrela, gai horren jargoia eta hitz tekni-koak ondo ulertzen ditugula ziurtatubehar dugu, eta baita testuinguru osoaere. Arloko informazioa geuregana-tzen joango gara eta webgu-ne batean irakurtzen dugu-netik beste esteka batera sal-to egingo dugu, eta hortikbeste batera, baina irakur-tzen duguna ulertzeko gaigarela ziurtatuz.

Bigarrenik, irakurtzen du-guna fidagarria dela bermatubehar dugu. Bistakoa denez,informazio fidagarria web-gune fidagarrietan aurkitukodugu. Horregatik, zientziariburuz irakurri nahi baduguScience, Nature edo arloan izen onaduten antzeko aldizkarietara jokodugu, ikertzaileek horietan idazten di-tuztelako haien lanen ondorioak. Osa-sunari buruzko informazioa nahi ba-

dugu WebMD edo Cochrane eskuraga-rri ditugu, edo minbizian espezializa-tuta dauden Cancer Research UK edoAmerican Cancer Society erakundeenwebguneak. Arloan autoritateak direnwebguneak ez baditugu ezagutzen —litekeena da— lehenik eta behin ho-riek bilatuko ditugu.

Galdetuko didazu, ene irakurle, Wi-kipedia fidagarria ote den. Tira, ni al-dekoa naiz, baina bakarrik bertan da-goen informazioaren erreferentzia bi-bliografikoak irakurgai daudenean etafidagarriak direnean. Horri loturik,

edozer irakurtzen duguneaninformazio zientifiko prima-rioa aipatzen ote den aztertubehar dugu. Informazio pri-mario hori ikertzaileek zuze-nean argitaratzen dituztenartikuluak dira, eta ez nor-baitek esaten duenean iker-tzaile batek zer egin duen —hori informazio sekundarioalitzateke—. Informazio pri-marioa lortzeko, GoogleScholar bilatzailea erabiltzeada aukerarik erosoena.

Ahaztu behar ez dugun beste arau batinteres ekonomikoetatik alde egiteada. Zerbait saldu nahi digunak nekezemango digu informazio objektiboa.Baliteke hala izatea, baina, probablee-

na da irakurtzen duguna saltzen due-na erosteko bideratuta egotea.

Jakina, ezinezkoa denez gauza guz-tietan jakitun izatea, adituei argibide-ak eskatzea ere aukera aparta da. Adi-tu euskaldunak bilatzeko, esaterako,inguma.eus bilatzailea erabil dezake-gu, baina badira beste hainbat aukerasarean zientzialariei edo medikueikontsultak egiteko. Modu batean zeinbestean, inoiz ez zaitez geratu irakur-tzen duzun lehen gauzarekin. Egia da

ez dela erraza informazio eta datu guz-tiekin kritikoa izatea, baina, guztia za-lantzan jarri behar da beti, baita geureideien edo uste dugunaren aurka doa-zenak. Nolabait, Internetera jotzendugunean erantzun baten bila, gehiengustatzen zaigun erantzuna duen in-formazioa bakarrik irakurtzeko tenta-zioa izan dezakegu. Beraz, kontuz. Ari-keta interesgarria da edozein galderaerantzun nahi dugunean aurreiritzirikgabe abiatzea eta ikuspegi guztiakkontuan hartzea, informazio zientifi-koan oinarritzen badira. Guztia zalan-tzan jarri eta izan ikertzaile!

JOSU LOPEZ-GAZPIOKIMIKANDOKTOREA ETA ZIENTZIADIBULGATZAILEA

Zerbait saldu nahi duenaknekez emango diguinformazio objektiboa

a011_ataria_Diseinua 2017/10/24 18:46 Página 1

Page 12: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

12

Lehen sektoreagaztetzea helburu Gaztenek 2004. urtean abiatu zen,

eta Jesus Calvillo da Gaztenekprogramaren koordinatzailea. Zizur-kilgo Fraisoron egiten du lan, Gipuz-koa osora begira. Araba eta Bizkaianbeste bulego bana dute, eta elkarlane-an aritzen dira Eskualdekako Nekaza-ritza Bulegoekin.

Programak helburu garbia du: le-hen sektorea gaztetzea. «Sektore za-hartua dugu. Bertan lanean ari denasko eta asko adinez aurrera doaz, etajende gazte gutxi sartzen da. 2004. ur-tean egoera hori zen, eta horrela izatenjarraitzen du», argitu du Calvillok.Jende gaztea erakarri eta laguntzekoneurri batzuk hartu dira: «Bere proiek-tua gauzatzean babes bat izan dezanurte batzuetan jarraipena egiten dio-gu, eta gurekin kontatu dezake arazo-ak sortzen direnean».

Hamar urtez Europako programa-ren barruan sartuta egonda, eta orainbeste epe bat ireki da eta beste progra-ma berri bat dago Europa mailan. Ho-rri lotuta geroz eta garrantzia handia-goa hartzen ari da lehen sektorea gaz-tetzearena, eta ez bakarrik hemen,Europa osoan. Horri lotuta sortu diraneurriak eta aurrera begira ere sortukodirela dio Calvillok.

«Erakarri ditugu gazteak eta zenbaitbaserritan oinordekotza lagundudugu, eta emaitza batzuk izan ditugu.Baina esan behar da erritmoa ez delanahikoa, eta oraindik sektorea zahar-tzen ari da eta lan asko dago egiteko»,azaldu du Jesus Calvillok.

Berrikuntzarekin dator proiektuaeta Hazitik bideratuko da. «Laguntzagaztea ez denari ere bideratuko dio-gu», gaineratu du. «Zenbait diru la-guntza gazteak laguntzeko bakarrikdaude pentsatuta, baina guk zerbitzuaguztiei eskaintzen diegu, nahiz etaadinagatik batzuk ez diren sartukodiru laguntza horietan». Aholkulari-tza, formakuntza eta jarraipena behardituzte, eta hori guztiei eskainiko die-te. «Ibilbide pertsonalagatik, askotanez dira 20-30 urterekin hurbiltzen edoez du erabakia hartzen enpresa batmartxan jartzeko adin horrekin, baiziketa geroago. Eta Europak ez digu uz-ten diruz laguntzen 40 urtetik gorako-ak», nabarmendu du.

Lehen sektorean barruan alor des-berdinak daude, eta kasu asko daude:«Ideia batekin dator bat eta martxanjarri nahi du bere proiektua edota en-presa. Baina baita baserriko semeaedo alaba da etorri daitekeena, eta

erraztasunak jarriko dizkiogu bereetxean geratzeko. Edota kanpotik da-torren norbait izan daiteke martxandagoen ustialeku batera doana. Edotadibertsifikazioa deitzen dioguna, hauda, baratzegintza egiten duen norbai-tek ontziratze sistema bat jartzea en-presari indar berria emanez».

Lurraldeka, lurraldearen bokazioajarraitzen dute eta Gipuzkoan baratze-gintzak du indarra.

«Behar nuena, ordutegi malgua»Hiru haurren ama da Aintzane Gar-mendia Sagastume amezketarra. Ze-zen bat erosteko asmotan abiatu, eta125 txerriren jabe izaten amaitu du.Zuzitze baserriko Agustin Artolak go-mendatuta jo zuen Gaztenek progra-maren berri jasotzera. Baserria eta lu-rrak izan, eta bertan, lan asko ematenez duen zerbait jarri nahi zuen. Basoazalera nahikoa dutela kontuan hartu-ta, txerrien aldeko apustua egin zuten:«Ez dute lan asko eskatzen, ordutegimalgua eta nik hori behar nuen».

Gaztenek programak zer eman diongaldetzean, «dena» erantzun du. Dirulaguntza ekonomikoaz gain, forma-kuntza jaso du. Eta jarraipena emangodion pertsona bat du alboan, Abelu-rretik. Enpresa plana iazko ekaineanaurkeztu zuen, eta urte amaierakoonespenaren ostean jarri zuen proiek-tua martxan. Bertatik bizi behar du,eta abuztuan jarri zituen txerriak berelurretan. Basatxerri kooperatibakokide da, eta «nire lana txerriak ondoeta osasuntsu gizentzea da, eta sal-mentaz Basatxerrikoak arduratzendira», azaldu du.

Eskerrak eman nahi dizkio Amez-ketako Agustin Artolari Gaztenek pro-gramaren berri emateagatik. Eta baitaBasatxerriko Josu Garaialde eta Es-kualdeko Nekazaritza Bulegoko An-der Trigosi ere, proiektua martxan jar-tzeko bidean emandako laguntzaga-tik.

Amaitzeko deialdi berezia egin nahiizan du amezketarrak: «Berrogei urtebaino gutxiago izan, eta baserriren batia erorian edo lurrak izanez gero infor-matzeko esango nieke. Nik ezustekohandia hartu dut, eta hasiera guztiakdira gogorrak, baina egoera ez da hainiluna».

a012_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:41 Página 1

Page 13: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

13

Egunerokoan etengabe erabiltzen dugun tresna da hiz-kuntza. Gure ingurua ulertzeko modua dira hitzak, etahau bizitzekoa, komunikatzekoa. Zer aukera ditu euska-rak? Zertan ari gara? Zer egin genezake? Zein dira gako-ak?

Gure hizkuntzari buruz hitz egiteko tartea duzue ho-

nakoa, hitzez hitz egitekoa. Hizkuntza ardatz hartuta,eskualdeko hainbat euskaltzalek beren kezkak eta iri-tziak plazaratzeko txokoa izango da orrialde hau aurre-rantzean. Euskara hizketagai bihurtzea da helburua; pa-txadaz eta behar den tartea hartuz, hizkuntzari buruzhausnartzea, hitzez hitz.

B asoa indartu, edo sasiakjan. Aurrerapauso bateman, edo geldialdiansartu. Irabazteko ildoahartu, edo galtzeko bide-an jarri. Bidegurutzea:

norabide bat edo beste, aurrera edoatzera. Euskara biziberritzeko bideanmugarri bat iritsi dela, giro horretanmurgilduta darama aldi bat euskal-gintzak. Bidegurutzea ailegatu dela.Euskararen egoera orokorrari buruzegindako gogoetak dira, baina eskual-derako ere bete-betean datozenak.Tolosaldeak rol inpor-tantea baitauka bide ho-rretan: ekosistema ho-rren arnas emaile izateadagokio. Arnasgune iza-tea.

Euskal Herriko eskual-de euskaldunenetakoada: bostetik lau euskal-dunak dira, hirutik biketxean jasoa dute euska-ra, eta eskolaldia euska-raz egiten dute ume guz-tiek. Gazteen artean salbuespena daeuskaraz ez dakiena; adin talde erdal-dunena 60 urtez gorakoena da, etahaietan ere gehienak dira euskaldu-nak. Zoru bat jartzen du horrek, oina-rri bat, eta ardura bat ere bai: erabilerahauspotzea. Basoari fruitua ateratzea.Sagarrondoak nola, hala astintzea hiz-kuntza ohiturak: lehen hitza euskarazeginez, adibidez. Datuek argi diote:Tolosaldean, probableena da aurreandagoenak euskaraz jakitea.

Hiztunena da arduraren zati bat,baina eskualdeko egoeraren gogoetazabalagoa ere behar da: ekosistemaosoa aztertu, neurriak hartzeko. Adi-bidez, nabarmena da eskualdeko he-rri euskaldunenetan agertzen ari dengainbehera. Biztanle mugimendue-kin lotura estua dute aldaketa horiek,eta ari dira nabaritzen beste eremueuskaldun batzuetan ere: euskaraz ezdakien jende gehiago bizi da herrieuskaldunetan. Badira kontuan hartubeharreko faktore gehiago ere. Ikerke-ta bat egin berri du Uema Udalerri

Euskaldunen Mankomu-nitateak: Ondarroa etaBermeo konparatu ditu,zergatik Bermeon askozgutxiago erabiltzen duteneuskara. Faktore batzuksumatu dituzte: kokapengeografikoa, herrien di-namismoa, erreferenteenjokabidea... Aztergai in-portanteak Tolosalderakoere. Ondorio nagusia:«Ekosistemak huts egiten

duenean sortzen da etena ezagutza-ren eta erabileraren artean».

Ekosistema osoari begiratu beharzaio, beraz: arloz arlo, lekuz leku, jen-dez jende. Ekosistema hori indartzekohelburuz, hain justu, aldaketak iritsidira eskualdera: Galtzaundi euskaraelkartea Tolosalde osora zabaldu da,adibidez. Eskualdeko 28 herrietakoeuskalgintzaren topaleku izan nahidu: bilgune eta elkarlanerako tresna.Ekosistema indartzeko sistema.

GARIKOITZGOIKOETXEA

GALTZAUNDIKO KIDEA

Ekosistema

Zoru bat jartzen duhorrek, oinarri bat, eta

ardura bat ere bai:erabilera hauspotzea.

Basoari fruituaateratzea. Sagarrondoak

nola, hala astintzeahizkuntza ohiturak:lehen hitza euskaraz

eginez, adibidez. Datuekargi diote: Tolosaldean,

probableena da aurrean dagoenak

euskaraz jakitea

a013_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:55 Página 1

Page 14: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

14

Sakre, rock talde

progresiboa70eko hamarkada bukaeran rock progresiboak Euskal Herrian izan zuen

boladaren barruan kokatzen da Tolosan oinarria duen Sakre taldea. Ibilbidelaburra izan zuen baina oparoa. Taldeak ‘Bizitako gauzak’ diskoa kaleratu

zuen 1978an eta garaiko talde ezagunekin batera eskaini zituen kontzertuak.

Jon Miranda

S akre izango zenarenoinarria 1974. urteanhasi zen eratzen Tolo-san. Urte horretanJuan Carlos Badiolak(bateria), Victor Ca-

rracedok (baxua eta ahotsa), JavierNogueirak (gitarra apala eta ahotsa),Jesus Egiburuk (gitarra solista eta aho-tsa) eta Jesus Aldazabalek (organoa)indarrak biltzea erabaki zuten, hain-bat talde atzean utzita (Los Surcos, Bo-tones Rojos, Experiencia), eta Menp-his izenarekin Donostian eta Altsasunantolatutako musika lehiaketetaraaurkeztu ziren. Azken horretan lehe-nengo saria jaso zuten, eta urte horre-tako udan hainbat emanaldi eman zi-tuzten, Euskal Herrian ez ezik, Espai-nian ere; besteak beste, Burgosen,Errioxan eta Kantabrian.

Ordura arte, beste talde batzuenbertsioak egiten zituzten, baina 1975.urtearen hasieran, Carlos Otero abes-

laria eta Imanol Aranburu organistasartzearekin batera –Jesus Aldazaba-len eta Javier Nogueiraren tokia hartuzuten– konposatzeari ekin zion Menp-hisek. Orduan hasi zen taldea euska-raz abesten, eta erositako musika eki-poa ordaindu ahal izateko, dantzal-dietara nahiz rock jaialdietara begirajartzea erabaki zuten kideek. Plazetanjotzeko Gaizka izena hartu zuten, eta

Menphis deiturarekin segitu zutenrock kontzertuetan. Horrela, 1976an,Tolosako zezen plazan, eginiko rockjaialdi garrantzitsu batean parte hartuzuten garaiko hard-rock eta rock pro-gresiboko beste hainbat talderekin ba-tera: Bloque, Paracelso, Brakaman etaTilburi...

Emanaldi horretan aritzeko gonbi-

datu zuten Iñaki Mezquita Txete ale-giarra gitarrista bezala aritu zedin.Aranburu, Badiola eta Carracedorekinbatera, 1977an, Sakre izena hartukozuen taldea sortu zuten.

Rocka baina pauso bat haratago«Rock progresibo edo sinfonikoarengaraia zen. Pink Floyd, Yes, King Crim-son, Genesis, Emerson, Lake & Palmereta beste hainbat taldek modan jarrizituzten konposizio luzeak, konple-xuak eta handinahiak, eta birtuositateinstrumentala. Rocka –edota folka,zenbait kasutan– musika kultuarekinedota jazzarekin uztartzen zituzten;kontzeptu edo hari baten inguruan ga-ratzen zuten maiz sorkuntza, eta zuze-neko emanaldietan beste baliabidebatzuk eransten zizkioten: irudienproiekzioa, antzezpena...». Horreladefinitzen du rock progresiboa Jon Es-kisabelek Badok atarian.

Euskal Herriko musikariak ez zirenjoera horietatik aparte geratu. Francohil ondorengo urteetan rock belaunal-

Konposizio luzeak,konplexuak, handinahaiaketa birtuositate instrumentalaizan ziren rock progresiboalandu zutenen ezaugarriak

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:15 Página 1

Page 15: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

15di berri bat osatu zuten Itoiz, Enbor,Lisker, Haizea, Izukaitz, Magdalena,Koska edota Zen taldeek. Horietakoaskok folka oinarri hartuta garatu zu-ten rock progresiboa, baina Sakrek«doinu gogorragoak» nahiago zituen.Yes, Pink Floyd, Genesis, Led Zepellin,Van der Graaf Generator bezalako tal-deak izan zituzten ispilu.

70eko hamarkada bukaeran sortu-tako talde gehienek oso ibilbide labu-rra izan zuten, 80ko hamarkada hasie-rarako desagertuta baitzeuden. Sortuberriak ziren Xoxoa, IZ edota Elkardiskoetxeetan grabatu zituzten eurenlanak, eta Sakreren kasuan bezala dis-ko bakarra edo gehienera pare bat gra-batu zituzten. Tolosan sortutako tal-deak Bizitako gauzak lana grabatuzuen 1978an.

Diskoa argitaratu eta pare bat urteradesagertu zen Sakre, nahiz eta musikamunduan jarraitu zuten taldekideek.Rock progresiboaren zantzuak segituzuten musikari horien eskutik, bai80ko hamarkadan sona handia lortuzuten plaza taldeetan eta baita euska-raz kantatu zuten beste hainbat bakar-lariren diskoetan ere. Ia 40 urte beran-duago bizirik segitzen du rock progre-siborako zaletasunak Sakreko kideizan zirenengan eta baita ere eurenmusika jarraitu zutenengan.

‘Bizitako gauzak’ diskoan agertzen diren argazkiak Antonio Millanek ateratakoak. J.M.

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:15 Página 2

Page 16: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

16

TOLOSALDEAKULTURA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

‘Bizitako gauzak’ (1979)

1978ko udan, astebetean, H.M. es-tudioan (Milafranka, Lapurdi)grabatu zuen Sakrek bere diskobakarra. Lana grabatu aurretikbertan jasotako kantuak zuzene-koetan ibili zituzten eta taldekide-ek aipatzen dutenez, «ia zuzene-an» egin zuten grabazio lana ere.

Victor Carracedo taldekidearenesanetan, «nik zuzenean mahairakonektatu behar izan nuen baxua,adibidez». Ez zuten diskoa nahibezain baldintza onetan grabatueta zuzenekoetan lortzen zutensoinua «oraindik ere hobea zela»uste dute Sakreko kideek.

Disko kontzeptuala da Bizitakogauzak. Iñaki Mezquita Txete tal-dekidearen esanetan, «garaitsuhorretan atera ziren The Who tal-dearen Quadrophenia eta Tommylanak eta Genesis taldearen TheLamb Lies Down on Broadway.Antzeko zerbait egiten saiatu gi-nen; pertsona baten bizitza hartueta bere sentipenak azaldu geni-tuen: maitasuna, inpotentzia...».

Eurek sortutako hitzekin bate-ra, batetik eta bestetik jasotakoakere baliatu zituzten diskorako.Xabier Leteren, Sinisten dut etaHala ere abestien pasarteak etaIzarren hautsa kantuaren ber-

tsioa ere bildu zituzten. ImanolAranburuk eta Iñaki Mezquitakegiten zituzten ahotsak.

Garai hartan ohikoa zen irudiabaliatu zuten diskoaren azalera-ko. Jose Llanosek egin zuen etaMezquitak gogoratzen duenez,«guk ez genion azalpenik eman,bere erara osatu zuen». Taldekideizandako Javier Nogueirak eginzuen Sakreren anagrama, «m hiz-kiaren gainean s hizkia sostenga-tzen da, Menphisetik sortu zelakoSakre».

Elkar diskoetxearekin argitara-tu zuten diskoa, eta beraz, haienesku geratu ziren eskubideak.«Urte dezente beranduago berrar-gitalpen bat egin zuten biniloaneta Japonen saldu zuten. 80 edo90 eurotan saltzen zuten alea»,adierazi du Carracedok. 39 urtepasa arren, kultuzkoa izaten ja-rraitzen du askorentzat musikaprogresiboak.

Erabakigarriaizan zen garaia

7 0eko hamarkada hasieran Txeteeta biok Menphisen lokalean en-tseatzen genuen, Alegian. Haiekbertan ez zeuden unea aprobetxa-

tzen genuen guk jotzeko eta ez ginen haieninstrumentuak ukitzera ere ausartzen.

Deep Purple, Santana,King Crimson eta RoryGalagherren bertsioakegiten zituzten nagusiki.

Ez dut uste era horre-tako musika egiten zuenbandarik zegoenik Gi-puzkoan, ez behintzatTolosaldean. Baziren gu-txi batzuk Donostian etaPasai Antxo - Orereta in-guruan. Gehienbat The

Beatlesen eragina handia zen hemen etaoraindik Los Bravos, Los Sirex, Los Mus-tang bezalako taldeek funtzionatzen zutenestatu mailan. Pixkanaka banda rockeroa-goak hasi ziren sortzen bazterretan, Ameri-kako rockaren eraginpean Leño, Ñu eta Pa-racelso, adibidez. Euskal Herrian, Ez DokAmairu desegin ondoren, lehen pausoaematen hasiak ziren Mikel Laboa, BenitoLertxundi eta Xabier Lete bakarlariak.

Dantzaldiak, gehienbat, orkestinek giro-tzen zuten eta errepertorioa tango, pasodo-ble, cumbia eta boleroekin osatzen zuten.Zafiro eta Los Poker bezalako taldeak ditutgogoan. Tolosatik kanpora, bidea zabal-tzen hasi zen Egan plaza taldea kantu mo-dernoagoak joz eta gerora etorriko zirenAkelarre bezalakoak. Tolosan, Zelaiaanaiek, Alberto Agirrek, Abelino Mokoroaeta konpainiak Jaiak taldean bildu eta dan-tzaldietako giroa modernizatu zuten, baitaere. Beste bi banda ere baditut gogoan, To-losan lekututa zeudenak: Los Drakes etaLos Brujos. Beatles eta The Monkees talde-en eragina zuten eta apenas jotzen zutenzuzenean, festaren batean ez bazen. Guate-keen garaia zen.

Erabakigarria izan zen garai hori ikuspe-gi askotatik begiratuta. Franco 1975ean hilzen eta 40 urtean itxita egon zen leiho batzabaltzen hasi zen. Aurreko urteetan erre-presioa modu askotara gauzatu zen, baitaere kultur mailan eta argi izpi horiek ilusioaeta liberazioa ekarri zuten. Hurrengo be-launaldiei sentsazio horiek azaltzen osozaila da.

Nik 16 urte nituen Franco hil zenean etaez geneukan informaziorik ia garai horre-tan. Ez zegoen ez musikaren inguruko bi-deorik edo literaturarik. Musika modernoazena ikasteko iturririk ez geneukan eta Do-

MICHELLONGARONBATERIAJOTZAILEA

nostiara nazioarteko banda bat etortzenzenean, urteko gertakari nagusia izatenzen, denbora luzean gogoan iltzatuta gera-tzen zitzaiguna eta hemendik kanpora zeregiten zen lausoki sumatzeko balio ziguna.

Gure instrumentuak oinarrizkoak ziren.Nik Honsuy zahar batekin jotzen nuen, ai-rezko tinbala bonboari soka batekin lotuta,eta erdi puskatuta zeuden bi plater nituen,txarangako kaxa bat... Sakreko bateriakRodgers bateria berria erosi zuenean, nikezin nion begiratzeari utzi. Ez nintzen uki-tzera ere ausartzen, eta gau batean bainogehiagotan egin nuen amets instrumentuhorrekin. Berdina gertatu zen, JesusekFender Stratocaster bat erosi zuenean, ten-telduta begiratzen genion. Gaur egun, ha-mar urteko umeek ez dakite ia danborra jo-tzen, eta dagoeneko musikari profesiona-lak ginela, 20 edo 25 urterekin begiratzeraausartuko ez ginatekeen bateriak opari-tzen dizkiete gurasoek.

Sakre, instrumentista onen banda batizan zen. Garai hartan zaila zen denbora lu-zean taldea bizirik mantentzea, are gehia-go musika komertziala egiten ez bazenuen.Ia kontzerturik ez zen izaten eta beste lane-tan aritu behar izaten zuen jendeak; entse-gutarako ordutegietan bat etortzea zailaegiten zen eta azkenean, normalena, tal-dea desegitea izaten zen.

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:16 Página 3

Page 17: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

17«GUK EGITEN GENUENAEGITEN ZUEN TALDERIK EZZEGOEN INGURUAN»VICTOR CARRACEDO ETA IÑAKI MEZQUITA ‘TXETE ’SAKRE TALDEKO KIDEAK

Nahiz eta urte asko diren taldea desagertu zela, ez dutesekula harremana galdu eta tarteka biltzen dira aspaldikogaraiak gogoratu eta musika instrumentuak astintzeko.

J.M.

Victor Carracedo (Pasai Antxo, 1955)eta Iñaki Mezquita Txete (Alegia, 1959)Sakreko kideak izan ziren. Taldeakdiskoa kaleratu eta ia 40 urtera berriroelkartu ditu TOLOSALDEKO ATARIA-k. Menphis taldea izan zen Sakre-renaurrekaria. Zuk, Victor, parte har-tzen zenuen bertan. Victor Carracedo: 1974. urte ingu-ruan sortuko genuen. Alegian biltzenginen Jesus Egiburu, Jesus Aldazabal,Carlos Badiola eta ni neroni. Egiburueta biok Don Boscon ikasten genuelaezagutu genuen elkar. Gainerako mu-sikariekin ere beste taldeak ikustera

joaten ginenean komunikatzen ginen,garai hartan ez baitzegoen ez Interne-tik ez ezer. 17 urte nituenetik jotzendut nik baxua. Iñaki Mezquita: Menphis taldeaketxe inguruan entseatzen zuen, gauregun Alegiako Intxurre elkartea dago-en tokian abandonatutako lokala ze-goen. Han aritzen ziren zarata bateaneta nik 13-14 urte besterik ez nituen.Liluratuta entzuten nituen. Zein musika entzuten zenuten ga-rai horretan?V.C.: Creedence, The Cream, DeepPurple, Black Sabbath, Rolling Sto-nes... Beatles ez genuen hainbeste en-

tzuten. Guk ere talde horien bertsioakegiten genituen. Ordurako ImanolAranburu eta Carlos Otero sartu zirentaldean eta proiektua bikoiztu eginzen. Musika ekipoa erosi genuen etahori amortizatzeko Gaizka izenekoplaza taldea sortu genuen. Talde ho-rrekin ibiltzen ginen baina ez genionutzi Menphis bezala rock kontzertue-tan jotzeari. I.M.: Carlos Oterok utzi zuenean, nirihots egin zidaten Gaizkan aritzeko, bi-garren gitarra bezala. Jesus Egiburunire lehengusua da eta bere bitartezsartu nintzen taldean. Jesusek, ordea,berehala utzi zuen eta Imanol Aranbu-ru, Carlos Badiola eta Victorrekin ba-tera, laurok osatu genuen Sakre 1977inguruan. Zergatik izen hori? I.M.: Izenak begiratzen hasi ginenean,argi geneukan motza eta zuzena izanbehar zuela. Bilatzen hasi eta Sakre, li-teratur frantsesean 'mendeku' bezalaitzulita topatu genuen. Gerora, nikbehintzat, ez dut sekula gehiago en-tzun. V.C.: Gogoan dut frantsesez bazelaesamolde bat: sacre bleu! 'Arraioa’ edo‘ze demontre' esan nahiko luke, espre-sio moduko bat da. Horrekin ohartutaaukeratu genuen Sakre izena.Zein errepertorio lantzen zenuten?

J.M.

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

TOLOSALDEAKULTURA

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:16 Página 4

Page 18: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

18

V.C.: Garai batean bi proiektuak tarte-katzen genituenez, plaza talde bezalaGaizkan, gehienbat bertsioak egitengenituen eta Sakren, berriz, guk pro-pio sortutakoak jotzen genituen. Izanzen garai bat, arratsaldean Gaizkarekinerromeri batean aritu eta gauean Sa-krerekin rock kontzertuetan aritu izanginena. I.M.: Gaizkan bertsioak egitea gusta-tzen zitzaigun, Urko, Xabier Lete edoMikel Laboaren kantuak hartu eta rockukitua ematen genien. Gure erara mol-datzen genituen. Ados zaudete rock progresiboarenetiketa horrekin?I.M.: Bai. Rock sinfonikoa egiten ge-nuela ere esan izan digute, eta hori niripertsonalki ez zait hainbeste gusta-tzen. Oso handinahia dirudi horrek.Utzi genuenean, bigarren disko batprestatzen ari ginen eta hura oraindikere progresiboagoa zen. V.C.: Kontziente ginen bai musika horiegiten ari ginela. Rock elaboratuagoazen egiten genuena, heavy edo metalmusikarekin baino pauso bat haragojoaten ginen. Teklatuak eta pedalakerabiltzen genituen, hemen garai ho-rretan ikusten ez zirenak, horretan izu-garrizko ahalegina egiten genuen. I.M.: Inbertsio handia egin genuen ins-trumentuak eta tresneria erosten. Ikus-pegi horretatik begiratuta, gastu gehia-go egiten genuen irabazi baino.Musika estilo hori birtuosismoare-kin lotu izan da maiz. V.C.:Entsegu asko eta luzeak egiten ge-nituen. Ahotsetan koroak egiten geni-tuen eta horrek lanketa handia eska-tzen zigun. Asteburuetan Alegiara goi-zean etorri, ogitarteko bat prestatzenziguten eta gaueko hamarrak arte en-tseatzen genuen.

I.M.: Gero Trintxerpen ere izan ge-nuen entsegu lokala. Nik eskolapioe-tan ikasten nuen orduan; klasetik ate-ra, trena hartu eta arratsaldeko18:00etan iristen nintzen. Besteak or-dubete beranduago iristen ziren etabakarrik aritzen nintzen jo eta fuegohaiek etorri arte. Azkeneko trena har-tuta bueltatzen nintzen Alegiara. V.C.: Oso ezberdina da. Gaur egun,edozein kantu entzun eta Internetentopa dezakezu partitura. Gitarran ba-ziren posizioak inork ez zekizkienaketa besteengana jotzen genuen ikaste-ra. Beste harreman klase bat zegoenmusikarien artean. Aurreko mendeko 70ko hamarka-da amaieran zuena bezalako taldeasko al zegoen Euskal Herrian?I.M.: Bai eta horietako askorekin joizan genuen. Haizea, Enbor, Izukaitz,Lisker, Magdalena... Guk askotan joizan genuen Koska taldearekin, adibi-dez. Eta Itoizen oinarrian egon zen In-dar Trabesekin askotan aritu izan gi-nen. Juan Carlos Perez zebilen taldehorretan. V.C.: Haizea eta Izukaitz taldeek, esate

baterako, folketik edaten zuten gehia-go. Guk beste joera bat genuen, nazio-artekoari begira geunden eta musikagogorragoa gustatzen zitzaigun gehie-noi. I.M.: Gure artean, hala ere, baziren di-ferentziak. Imanoli, esate baterako,Queen asko gustatzen zitzaion eta Vic-torrek jazz-rock estiloa zuen gustuko.Ni berriz, gogorragoa nintzen, Yes,Pink Floyd, Genesis, Led Zepellin edo-ta Van der Graaf Generator bezalakotaldeak entzuten nituen. Gure garaiki-deak ziren eta puri-purian zeuden or-duan. Espainiako estatuan ere bazenrock progresiborako eszenarik?V.C.: Bai. Gainera, 1976ko maiatzaren29an Tolosako zezen plazan eta TEE-kantolatuta rock kontzertu batean par-te hartu genuen garai hartan estatuanbogan zeuden taldeekin. Kantabriatiketorri zen Bloque taldea, Madrildik Pa-racelso eta Tilburi taldeak eta Donos-tiako Brakaman ere izan zen gurekinbatera jotzen. Egia da talde asko sortu

TOLOSALDEAKULTURA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

«Garai batean arratsaldeanGaizkarekin erromeri bateanjo eta gauean Sakrerekin rockkontzertuetan aritzen ginen»VICTOR CARRACEDOSAKRE TALDEA

« Estetika jakin bat eramatenzuten gure gisako taldeek etaguk ere kanon horiek betetzengenituen kontzertuetan»IÑAKI MEZQUITASAKRE TALDEA

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:16 Página 5

Page 19: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

19

zirela 70ko hamarkada erdialdera,besteak beste, estatuan sona lortu zu-ten Triana edota Medina Azahara tal-deak ordukoak dira.I.M.: Orduan oraindik sortu gabe ze-goen Sakre eta Tolosako emanaldianMenphis izenarekin parte hartu ge-nuen. Nik 16 urte baino ez nituen etakontzertu horretan parte hartzeko dei-tu zidaten. Gerora taldea osatuta ge-nuela Musica Urbanarekin jo genuenPasaian eta Magna Carta ingelesekinere aritu ginen Donostiako Gasca ki-roldegian. 5.000 lagunen aurrean jogenuen. Eta Euskal Herrian zer nolakoa zenmusika panorama?I.M.: Gu rockeroak ginen. GuretzakoEz dok amairukoak gure 'aitatxoak' zi-ren. Beste zerbait egitera gentozen,apurtzera. Argi geneukan, hori bai,euskaraz egin nahi genuela. V.C.: Orduan guk egiten genuena egi-ten zuenik ez zen inguruan. I.M.: Gure atzetik bestelako musikaetorri zen, punk musika nagusitzen

hasi zen Euskal Herrian eta gurea be-zalako taldeak gutxitzen joan ziren. Gogoan al dituzue garai hartakokontzertuak? Nolakoak ziren?V.C.: Urte batzuetan dezente ibili gi-nen. Bada Donostian taberna bat etahango jabeak aurrekoan gure kontzer-tuetan ateratako argazkiak erakutsizizkidan. Ba omen zegoen jendeaemanaldiz emanaldi jarraitzen gin-tuena. Horiek entzunda zur eta lur ge-ratzen naiz askotan. Ohikoak izatenziren makro-kontzertuak, non taldebatek baino gehiagok parte hartzenzuten. Lekeitioko hondartzakoa etabereziki Donostiako Trinitate plaza-koa gogoratzen ditut. I.M.: Zaintzen genuen taula gainekoitxura. Estetika jakin bat eramaten zu-ten gure gisako taldeek: bi giderrekogitarra, teklatu bikoitza, bateria atze-an ikusten ez den bateria jotzailea,baxu jotzailea ia mugitzen ez zena...Guk ere kanon horiek betetzen geni-tuen. Bizi egiten genuen eta erakutsiegin nahi izaten genuen atzean egiten

genuen ahalegina. Haluzinatu egitenzuen jendeak. Soloak egiten genitueneta bi instrumentuen arteko elkarriz-ketak sortzen genituen, bateriarekinharmonikoak egiten ziren, giroak sor-tzen genituen, sorpresak ematen ge-nituen zuzenekoetan... V.C.: Zuzenekoetan geratu gabe ari-tzen ginen, kantu eta kantu arteanbeti zegoen soinuren bat. Ekaitzarengiroa egiten genuen edo instrumentu-ren batek jarraitzen zuen bestea hasibitartean. Nola kontsideratzen zitzaizuen?I.M.: Gazteak ginen eta ohikoa ez zenmusika jotzen genuen. Susmagarri be-zala hartzen gintuzten, askotan dro-gazaleak bagina bezala. Zergatik bukatu zen Sakre?I.M.: Gu biok taldea utzi genuen etaCarlosek eta Imanolek izen berarekinsegitu zuten kontzertuak ematen.Gure hutsunea betetzera Brakamantaldean ibilitako baxua eta gitarra jo-tzailea etorri ziren, baina oso ibilbidemotza egin zuten. V.C.: Beranduago, Imanol AranburukBasakabi taldea sortu zuen eta hasie-ra-hasieran ni ere aritu nintzen ber-tan. Gero Imanolek, Eganen eta Tra-bukon ere jo zuen. Txete eta biok, Iña-ki Eizmendirekin eta Imanolekin joizan genuen, haiek laguntzen. Ni,gaur egun Oloa Beltz taldean aritzennaiz, jazz bosteko bat da eta bossanova, jazz eta blues musika lantzendugu. Oraindik ere elkartzen al zaretetaldekideak?I.M.: Bai, urtean pare bat aldiz bazka-riak egiten ditugu. Sagardotegiren ba-tera joan eta trasteak eramaten ditu-gu. Dezente luzatzen zaigu eta apro-betxatzen dugu aspaldiko garaiakgogoratzeko, musika joz.

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

TOLOSALDEAKULTURA

a014-019_ataria_Diseinua 2017/10/25 20:16 Página 6

Page 20: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

20

Iazko Tolosako Abesbatza Lehiaketako partaideak Joseba Ostolaza harri-jasotzailearekin zezen plazan. A. IMAZ

TXAPELDUNENTXAPELDUNA

ETA TXAPELDUNBERRIA

Azaroaren 1etik 5era Abesbatza Kantuaren Europako Sari Nagusia etaTolosako Abesbatza Lehiaketa jokatuko dira Tolosan. Bi lehiaketa, eta

ondorioz, bi txapeldun. Tolosaldeko herritarrentzat ere bi aukera izango diraLeidorren: lehen aldia edo jarraipena.

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:13 Página 1

Page 21: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

21

Asier Imaz

Z ezen plazan bost abesba-tza elkartu genituen iaz,abesbatza lehiaketarenaitzakian. Aurrez, JosebaOstolaza harri-jasotzaile-ari deitu genion, erakus-taldi bat egiterik zuen ja-kiteko. Borondate kon-

tuetan, esker oneko hitzak, motz! Tolosako azokara alemaniarrak era-

man genituen; herbeheretarrekin ta-bernan jarri genuen hitzordua; kuba-tarrak Beotibar Zesta Punta Elkartekopilotariei begira geratu ziren, eta txa-peldunak, indonesiarrak, Topic-entxotxongiloekin jolas egin zuten.

Ikusgarria izan zen esperientzia.Ikusgarria dokumental goxo bat egingenuelako momentu horiekin. Leido-rren oholtza gainean kantuan ibili zi-renak, kalean, eskualdeko herritarrenpare ikasi genituen. Azoka, taberna,Beotibar, zezen plaza eta Topic beraieibegira ikusi nahi dute, eta aurten be-rriro ere iritsi da aukera. Aurrez begiraegon direnak azalduko dira Leidorre-ra; besteek, hortxe dute lehen aukera.

«EUROPAKO SARINAGUSIKO

ABESBATZEK AHO ZABALIK UTZI NAUTE»

XABIER ORMAZABALANTOLATZAILEA

Tolosa Ekinbide Etxeko kidea da Xa-bier Ormazabal (Tolosa, 1972). Aurkezpen ekitaldian, sari nagu-siaren maila azpimarratu zenu-ten. Zertan oinarritzen zarete?

Urte batzuetanabesbatza bat en-tzun eta esatenduzu: sekulakoa da!Edo bost horien ar-tean, lehia bi edo hi-ruren artean egon-go da. Lehiaketa ho-

rietan maila handia egoten da, bainaez aparta. Aurten, ordea, hori dakontua: guztiak direla sekulakoak,eta guztien artean egongo dela lehia.Nik bostetik lau entzun ditut, eta ahozabalik gelditu naiz bakoitzarekin;baita haurrekin ere. Hauek zuzene-an entzuteko aukera izan nuen, ira-bazi zuten txapelketan. Benetan,izugarriak.

Beste iritziren batek antzekorikesan al dizue? Hurrengo urtean sari nagusia Eslo-venian izango da. Bertako antola-tzailearekin hizketan, jeloskor zego-ela esan zigun, aurten guri tokatuzaigulako, eta noski, maila izugarriazegoelako. Zer da herriari eskaintzen dio-zuena?Egitasmoa bera. Aurten, gainera,haurren abesbatza lehiaketa toka-tzen da. Herritarrei bereziki gusta-tzen zaiela uste dut. Normalean Lei-dor bete egiten da. Kalitatea bilatzenere saiatzen gara, baina era berean,ikusgarritasuna bilatuz. Folkloreare-kin herrialde desberdinetako jan-tzien eta koreografien ikusgarritasu-na bilatzen dugu.Egun gutxi falta dira hasteko.Dena prest?Aste honetan bertan iritsi dira lehenabesbatzak, batez ere sari nagusiko-ak. Azken momentuko gauzak lo-tzen ari gara, izan ere, 65 kontzertubaina gehiago antolatzen dira lehia-ketatik aparte. Gogotsu gaude, urteberezia delako. Lehiaketa, sari nagu-sia... maila polita egongo dela irudi-tzen zaigu. Sarreren salmenta osoondo doa, eta Abesbatza KantuarenEuropako Sari Nagusirako denak bu-katu dira. Jendea ondo erantzutenari dela ematen du.

BideoaIazko abesbatza lehia-ketaren inguruko bi-deo-abentura ikusgai:www.ataria.eus

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:13 Página 2

Page 22: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

22

TOLOSAKULTURA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

21 abesbatza, bost egunetan

I talia, Hungaria, Eslovenia, Fran-tzia, Bulgaria eta Euskal Herria. Sei

proba horiek osatzen dute AbesbatzaKantuaren Europako Sari Nagusia. Ur-tero herrialde horietan abesbatzalehiaketak jokatzen dira, eta irabazle-

Azaroaren 1ean 29. EuropakoSari Nagusia jokatuko da;hilaren 2tik 5era, 49. TolosakoAbesbatza Lehiaketa

en artean, sari nagusia. Tolosan, be-raz, 2016ko txapeldunak elkartukodira azaroaren 1ean. 2018an, Maribor-en (Eslovenian) jokatuko da Abesba-tza Kantuen Europako Sari Nagusia.Tolosara sei urte barru itzuliko da txa-peldunen arteko txapelketa. Sei lehia-keta izan arren, bost finalista izangodira Leidorren. Tolosan urtero antola-tzen den lehiaketa, beste bi herrialdee-tan bi urtez behin antolatzen delako.

SarrerakEuropako Sari Nagusian bost abesba-tza izango badira, Tolosako AbesbatzaLehiaketan 16 izango dira. Horietatiksei haurrenak. Hauek azaroaren 2anhasiko dira kantuan. Amaiera ekital-dia hilaren 5ean izango da. Sarrerakaurrez erosteko aukera kutxabank.eswebgunean dago. Egunean bertan,Leidorreko leihatilan jarriko dituztegeratzen diren sarrerak salgai.

BATAVIA MADRIGALSINGERS (INDONESIA)

Avip Priatnak 22 emakume eta 21 gizo-nezko zuzentzen ditu Batavia MadrigalSingers abesbatzan. Leidorren kanta-tzea zer den oso ondo dakite, iazko To-losako Abesbatza Lehiaketako txapel-dunak izan baitziren. Azaroaren 1ean,beraz, etxean ariko dira indonesiarrak.

CHAMBER CHOIR ‘SOLA’ (LETONIA)Kaspars Adamsons zuzendariak 22 emakume eta 21 gizon zu-zentzen ditu Letoniako abesbatzan. Tolosara, iazko Varnako (Bul-garia) abesbatza lehiaketa irabazitako etorriko dira.

JEUNES A COEUR JOIE (FRANTZIA)Filippo Maria Bessan zuzendariak 15 emakume eta 15 gizon zu-zentzen ditu. Europako Sari Nagusian parte hartzeko txartela,etxeko lehiaketan lortu zuten, Tours-en (Frantzia), iaz.

VESNA CHILDREN’S CHOIR (ERRUSIA)40 haurreko abesbatza honen zuzendaria Nadezhda Averina da.Sari Nagusiko haur abesbatza bakarra izango da, eta Tolosarakobidaia Hungariako Debrecen-eko lehiaketan irabazi zuten.

PHILIPPINES MADRIGAL SINGERS (FILIPINAK)Mark Anthony Carpiok 13 emakume eta 13 gizon zuzentzen ditu.2016ko Italiako Arezzo-ko lehiaketa irabazi zuten filipinarrek, To-losan lehiatzeko eskubidea lortuz.

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:14 Página 3

Page 23: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

ASTEAZKENAAZAROAK 1

ABESBATZA KANTUARENEUROPAKO SARI NAGUSIALEIDOR ANTZOKIA, 17:00ETAN- Chamber Choir ‘Sola’ (Letonia).- Choeur National Des Jeunes A Coeur Joie (Frantzia).- Vesna Children’s Choir(Errusia). - Univ. Of The Philippines Madrigal Singers(Filipinak). - Batavia Madrigal Singers (Indonesia).

OSTEGUNAAZAROAK 2

TOLOSAKO ABESBATZALEHIAKETALEIDOR ANTZOKIA, 19:30EANPolifonia- Chamber Choir ‘Sophia’. (Ukraina). - Women’s Choir Carnice (Eslovenia). - Sansara (Erresuma Batua).

Folklorea- Chamber Choir ‘Sophia’. (Ukraina). - Women’s Choir Carnice (Eslovenia). - Sansara (Erresuma Batua).

OSTIRALAAZAROAK 3

TOLOSAKO ABESBATZALEHIAKETALEIDOR ANTZOKIA, 19:30EANPolifonia- Kvindelige Studenters Sangforening(Norvegia).- Univ. Of Wyoming Collegiate Chorale(Ameriketako Estatu Batuak).- Collegium Vocale Hannover (Alemania).

Folklorea- Kvindelige Studenters Sangforening(Norvegia).- Univ. Of Wyoming Collegiate Chorale(Ameriketako Estatu Batuak).- Collegium Vocale Hannover (Alemania).

LARUNBATAAZAROAK 4

TOLOSAKO ABESBATZALEHIAKETALEIDOR ANTZOKIA, 11:00ETANHaur Abesbatzak- Liepaites Girls Choir (Lituania).- Choir Of The Old Town Music House(Estonia).

- The Resonanz Children’s Choir(Indonesia).- Lautitia Children’s Choir (Hungaria).- Prague Phihlharmonic Children’s Choir(Txekia).- Saint Angela Choir (Indonesia).

LEIDOR ANTZOKIA, 16:00ETANPolifonia- Camara XXI (Argentina).- Coro Del Conservatorio De Musica YBallet (Eslovenia).- Mixed Choir Maska (Letonia).

Folklorea- Camara XXI (Argentina).- Coro Del Conservatorio De Musica YBallet (Eslovenia).- Mixed Choir Maska (Letonia).

IGANDEAAZAROAK 5

TOLOSAKO ABESBATZALEHIAKETALEIDOR ANTZOKIA, 11:30EANAmaierako saioa

SAN FRANTZISKO ELIZA, 19:00ETANAbesbatza kontzertua- The Resonanz Children’s Choir(Indonesia).

Egitaraua

23

Kvindelige Studenters Sangforening (Norvegia).

Komorni Zbor KGBL (Eslovenia).

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:14 Página 4

Page 24: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

TOLOSAKULTURA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

24

«HARRIGARRIA IRUDITZENZAIT SOINU DESBERDIN

ASKO NOLA GORPUZTENDIREN KANTU BATEAN»

IÑAKI GOIKOETXEAZALEA

Denbora libre gehiago izango balu, egunero joango litzatekeabesbatzak entzutera; bizitzak bere erritmoa du, ordea, eta

etorkizun hurbilean Leidorren izango delakoan dago

«Belarri txarrekoa» izan arren, Tolosa-ko Abesbatzen Lehiaketa ongi ezagu-tzen du Iñaki Goikoetxeak (Tolosa,1964).Abesbatza lehiaketa jarraitzen alduzu?Azken urteetan ez naiz iritsi, familiakontuengatik, baina bai, gustukoadut. Zer gustatzen zaizu?Iruditzen zait belarri txarrekoa naize-la, baina musika ikaragarri gustatzenzait. Txikitan eztarrian ebakuntzaegin zidaten, eta abestea mugatuadaukat. Ez dakit horregatik den edo. Musikarekiko lotura hori nondikdatorkizu?Fraile artean asko ibilia naiz; frantzis-kotarrekin. Hauek hitza edo eurenmezua zabaltzeko musika erabiltzendute. Jesuitek adibidez, komunikabi-deak gehiago erabiltzen dituzte. Ho-rregatik, beti izan dut musikarekin ha-rremana, nahiz eta arlo horretan anal-fabetohutsa naizen.

Gogoan dut eliza garbitzen ibiltzennintzenean, fraide batek organora ger-turatu eta nola jotzen zuen. Izugarriazen. Hain zuzen, Tolosako AbesbatzaLehiaketan urteak egin zituen epailebezala. Abesbatza lehiaketarekiko lotura,aldiz, noiztik datorkizu?San Frantzisko elizan emanaldiren batbeti tokatzen zen lehen, eta belarriahara joaten zitzaigun. Ondoren, ez-kongabe garaian, lagun batekin joatennintzen. Lehiaketa eta herriaren arteko lo-tura nolakoa da?Garai batean jendea kanpotik gehiagoetortzen zela uste dut. Hala eta guztizere, tolosarrentzat abesbatza lehiaketanahiko gertukoa dutela iruditzen zait.Lehen, agian, selektiboagoa zen.Orain ez dut uste horrenbesteraino-koa denik. Herriko gauza bat bezalaikusten dut. Entzule bezala edo lane-an, boluntario piloa ibili izan da. Egia

da gaur egungo gizartean badela jen-dea nahiko justu dabilena, eta denerairisten ez dena. Horrelakoetan, asko-tan gauza hauek albo batera utzi beharizaten dira. Abesbatza hitza entzutean, zeretortzen zaizu burura? Hasteko polifonia. Poli, asko; soinuasko. Harrigarria iruditzen zait soinudesberdin asko nola gorpuzten diren

kantu batean; sinestezina egiten zait.Erritmo desberdinak, ahots desberdi-nak eta gero, denek bat egiten dute.Nola da posible? Liluragarria irudi-tzen zait. Baina lehen esan bezala, tek-nikoki analfabetohutsa naiz. Zer esaten diezu seme-alabei?Musika kirola egitea bezala dela, bainaburua lantzen dela; eta hori, beste gau-zetarako ere interesgarria dela.

A. IMAZ

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:14 Página 5

Page 25: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

25

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

TOLOSAKULTURA

«DATA HAUEK ZIRRARAPUNTU BAT

SORTZEN DIDATE» EDURNE MARTINEZZALEA

Gehienetan aitarekin joaten da Tolosako AbesbatzenLehiaketara tolosarra; aurten ilobak ere alboan izangodituzte, hauek ondoan direla zer ikasia ere izaten baita

Txikitatik ezagutzen du abesbatzenmundua Edurne Martinezek (Tolosa,1989). Data hauek iristen direnean, zersentitzen duzu barruan?Data oso politak dira. Herrialde des-berdinetako jendea etortzen da be-raien musikarekin, artearekin finean.Horrek zirrara puntu bat sortzen ditdata hauen aurrean. Nondik datorkizu abesbatza lehia-ketarekiko lotura?Txiki-txikitatik. 8 urterekin abesbatzabatean hasi nintzen, eta duela lau edobost urtera arte jarraitu dut. Nire aitaizan da pixka bat mundu horretan sar-tu nauena.

Eta berak ez du hutsik egiten, urte-ro-urtero joaten da lehiaketa ikus-tera.18 urte zituenetik joaten da. Hau da,abesbatza lehiaketak daramazkienurte guztietan joan da. Ez du bat beraere galdu. Nola azaldu zer den abesbatzalehiaketa?Beste kultura batzuk ikusteko modubat; herrialde desberdinetako esentziahona ekartzea. Horrenbesteko garrantzia al duekimen honek?Bai, eta atzean lan asko dauka. Ez dabatere erraza abesbatzak aukeratzea,mailagatik. Izan ere, Europako Sari

Nagusiaren zirkuituaren barruandago Tolosako lehiaketa, eta horrekbere garrantziaren neurri bat ematendizu. Zure inguruan zaletuak eta ez dire-nak izango dituzu. Abesbatzetan bezala, denetik dago.Guretzat ere momentu batzuk izatendira, lehiaketara joan eta pixka bat as-pergarri egiten zaizkizunak; musikaaldetik pixka bat gogorragoak direnakentzuteko. Baina denetik dago. Nireustez jende askori gustatzen zaizkio,baina bada lehen aldiz joan, saio gogo-rra tokatu eta errepikatzen ez duenik. Eta lehen inpresio hori aldatzea ezda erraza izaten.Ikuspegi ireki bat baldin badaukazueta buruz ez baldin bazara oso itxia,beste behin joan eta gustatuko zaizu.Horretarako lagungarria izaten danorbaitek esatea zein izan daitekeensaio erakargarria.Aurtengo berezitasunetako bathaurren abesbatzak izango dira. Umeen abesbatzek beti izaten duteerakargarritasun gehiago. Ez dakitzergatik den hori: haurrak direlakoedo hain gauza politak egiten ikusteaadin horretako jendea... ikusgarria iza-ten da. Zeri begiratzen diozu emanaldi ba-tean?Abesbatza batean kantatu dut, bainaez dut musika teknikoki aztertzerainoulertzen. Belarriari egiten diot jara-mon, gustatzen zaidan hori jarraituz. Aurten joateko aukerarik izango alduzu?Ez naiz saio guztietara joango, bainaahal dudanean gerturatuko naiz. Saiopolitak egongo direla uste dut, Asiatiketortzen diren abesbatza horiek bestekutsu bat ematen diotelako lehiaketa-ri. Norekin joango zara aurtengoemanaldietara?Saio gehienetara aitarekin joaten naiz.Ilobak ere emango ditugu. 12 eta 8 urtedituzte. Bata lehen ere izana da etabestearen lehen aldia izango da. Politaizaten da beraien erreakzioak ikustea.Aspertu egin ote diren edo zer gustatuzaien galdetzea. Ikasteko beste modubat da. Orokorrean gustura egotendira. Beraiekin aukeratzen ditugusaioak, erakargarrienak izan daitezke-enak bilatuz.

A. IMAZ

a020-025_ataria_Diseinua 2017/10/26 11:14 Página 6

Page 26: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

26

OSTIRALAURRIAK 27

ALEGIAMUSIKA22:00. Udazken Kulturalaren barruaneskainiko du kontzertua Mikel Markezek.

AMASA-VILLABONAODOL EMATEA18:00-20:30. Gurea antzokian izangodute odol emaileek odola emateko aukera.

AMEZKETAPARTE HARTZE SAIOENAURKEZPENA18:00. Teknikariek eginiko diagnosiaaurkeztuko da, kultur etxean. Ondoren,hurrengo egunetan egongo diren lan mahaieta erabakien inspirazio bezala bigonbidatu: Ula Iruretagoiena lurraldetasunaeta identitateaz ariko da eta JosebaGarmendiak tokiko garapenaren eredu etahausnarketak partekatuko ditu.

BERASTEGIKULTUR ASTEA16:30. Itsasoko parkea Kulkiren eskutik,eskola atarian. Tartean txokolate jatea.18:00. Pilotako Joko Garbia ezagutzekosaioa, haurrentzat, frontoian.19:00. Bote luze eta erreboteko pilotajokoei buruzko hitzaldia, Oiartzungo etaAmasa-Villabonako taldekideen eskutik,erabilera anitzeko gelan.

IRURA0KM PREST GAUDE19:30. Elkarretaratzea.

21:00. Elkartasun afaria, gazte Alaiakelkartean.

OREXADOKUMENTALA22:00. Kultur Hamabostaldiaren barruaneskainiko dute Gutik Zura dokumentala.

TOLOSALARRAMENDI AUZOKO FESTAK17:30. Txokolate jatea.18:30. Txupinazoa. Udaberri dantzataldearen eskutik. Buruhandiak etadultzaineroak izango dira.19:00. Pintxo pote.20:00. Tolosako Musika Bandarenkontzertua.20:30. Ogitarteko salmenta.22:00. Zezen suzkoa.23:30. Kontzertuak: Euphoric etaPontentor.ZEINU HIZKUNTZAKO VIII. ZINEJAIALDIA19:00. Ongi etorria Zeinu HizkuntzakoNazioarteko VIII. emanaldiaren gonbidatuei,kultur etxean.19:30. Madagascar, caminos del silenciodokumentalaren emanaldia ZeinuHizkuntzan. Jarraian, hitzaldia eta eztabaidaJose Luis Garcíak (Rutas del Silencio)zuzendua, kultur etxean. Sarrera dohainik. DANTZA20:30. Haatik dantza konpainiarenHormek diote emanaldia, Leidor antzokian.OLARRAIN AUZOKO FESTAK22:00. Mus Txapelketa. Izena ematea, 20euro bikoteko.MUSIKA22:30. Libe eta Naiz taldeak izango diraBonberenean. Sarrera: 8 euro.

LARUNBATAURRIAK 28

AMEZKETAPARTE HARTZE SAIOA09:30. Zazpi Amets. Aurreko eguneanaipaturiko gai ezberdinak guneezberdinetan partekatuko dira egingo denibilbidean zehar. Ibilbidea berriz ere kulturetxean amaituko da.

ALBIZTURGAZTAINA JATEA20:00. Basatxerriko produktuak etasardina eta gaztaina erreak jateko aukera

izango da, Bizkor guraso elkarteakantolatuta.

AMASA-VILLABONAGAZTETXEKO FESTA11:30. Ezagutza jolasak eta asanblada.Jarraian, bazkaria: bakoitzak zerbait eramanbeharko du denen artean banatzeko.(Basoa, platera eta kubiertoak ekarri).Arratsaldean. Jolasak. Afaria: bakoitzakbere ogitartekoa eta ondoren, bertsotxisteak eta parranda.

BERASTEGIKULTUR ASTEA10:00. Kosmetika naturalari buruzkotailerra DebaNatura IngurumenHeziketarako Elkartearen eskutik, Urepeleelkartean.15:00. Mus txapelketa herrikoia, Ategin.17:00. Zikoinak filma haurrentzat, erabileraanitzeko gelan. 19:00. Pintxo-potea. 23:00. Nogen eta Belaño taldeak,Urepelen.

IBARRAKIROL ELKARTEAREN FESTA10:00. Diana Giroarte taldearen eskutik.11:00. Hamaiketakoa Txumitxa tabernan.Ondoren. Kalejira eta poteoa. 14:00. Bazkaria elkartean.

OREXAIKUSKIZUNA22:00. Kultur Hamabostaldiaren barruan,Esku Harriak Oteizaren (h)aria, ikuskizunaMugmus Laborategiak aurkeztuko du.

TOLOSATOLOSA GOXUA09:00-14:00. Azoka berezia.09:30-10:30. Sagar tarta lehiaketa: Tartaklehiaketara aurkezteko denbora. Partehartzaile bakoitzari opari bat emango zaioHAZIren eskutik.11:45. Sari banaketa.12:00. Vesna Childrens choir (Errusia)abesbatzaren emanaldia.12:15. San Markos tartaren banaketa.Gozogile egun batez: Goizean zehar,Tolosako gozogileak, LH4ko 10 gaztegozogilerekin batera egingo dute SanMarkos tarta.17:00-19:00. Kale antzerkia Tolosakohainbat gunetan (Berdura plaza, Trianguloaplaza, Solana kalea eta Zumalakarregikalea) Laskorain ikastolak antolatuta.

Agenda

a026-027_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:49 Página 1

Page 27: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

27

TOLOSA KANTARI, TOLOSALDEAETA GOIERRI ELKARTURIK11:00. Jendearen harrera Plaza Zaharrean.12:00. Kantu jira14:00. Bazkaria Zerkausian.16:00-19:00. Ikuskizun eta kantu giroa.ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK11:00. Erraldoiak eta BuruhandiakGernikako Arbolaren lorategitik abiatukodira. Ondoren, kalejira Tolosako gaitero etadultzaineroek alaituta, Alde Zaharrean.18:00. Erraldoi eta buruhandien agerraldiaSolana kalean, Tolosa Kantarirenbazkalostea alaitzeko.LARRAMENDI AUZOKO FESTAK10:00. Diana dultzaineroekin.10:00. Batukada Famili tailerra.12:30. Haurrentzako danborradairaunkorrak txarangarekin.14:00. Auzo bazkaria.17:00. Iraunkorrak txaranga.18:00. Jokoak txaranga doinuek alaituta.19:00. Kalejira txarangarekin.20:00. Dj Maituna musica de los 80's.20:30. Ogitarteko salmenta.22:00. Zezen suzkoa.23:00. Alaiki Metal taldearen kontzertua.03:00. Dj Txanela.ZEINU HIZKUNTZAKOVIII. ZINE JAIALDIA10:00. VIII. Emanaldiko gonbidatuekinhitzaldia eta eztabaida, kultur etxean. Eljurado en los festivales de cine en lenguade signos-i buruz, Domingo Pisón eta AnaMaria Marantekin. Ondoren, luntx-a.14:00. Bazkaria.16:30-21:00. Zeinu Hizkuntzako VIII. FilmLaburren erakusketako pelikulenemanaldia, Topic antzokian. Sarrera: 8 euro.PAILAZOAK17:00. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen,Patxistein ikuskizuna Leidor antzokianOLARRAIN AUZOKO FESTAK21:00. Afari herrikoia.MUSIKA22:30. SaioNaiz eta Ixo taldeak izango diraBonberenean. Sarrera: 5 euro.

IGANDEAURRIAK 29

BEDAIOAZOKA BEREZIA10:45. Bedaioko azoka berezia herriko

frontoian izango da. Garaian garaiko etabertako produktuekin osaturiko azokaegingo dute. Jakoba Errekondo izango dagonbidatu berezia, eta haurrentzathaziekin egindako eskulanak eta talotailerra izango dira. Musika instrumentuakere ikusgai izango dira.14:00. Babarrun jatea, Artubi elkartean.Autobus zerbitzua egongo da.

BERASTEGIKULTUR ASTEA11:30. Berastegiko plazaren inaugurazio-ekitaldia.12:00. Bote luze eta erreboteko pilotapartidak plazan, Oiartzungo eta Amasa-VIllabonako pilotari, aurkezle eta epailetaldeen eskutik. 17:00. Kortxea doktorearen abenturak.Musika tresnen fabrika ikuskizunahaurrentzat, eskolako gimnasioan. 19:00. Esti eta Olatz bikote zeanuritarrarenkantaldia, gitarra eta flauta lagun, erabileraanitzeko gelan.

BELAUNTZAAZOKA10:00-14:30. Bertako eta kanpokoproduktuekin osatutako postuak jarrikodituzte, eta herriko animalien erakusketaere, herriko puntu ezberdinetan. 10:30-13:30. Haurrentzako tailerrak,elizaren ondoko plazan.14:30. Herri bazkaria.

LEABURU-TXARAMAIX. ARTISAU ETA BARAZKI AZOKA10:00. Postuen irekiera.11:00. Kultur aniztasunari tartea.12:00. Motozerraz egurra lantzekoerakustaldia eskainiko du Berastegiko LuisErasok.13:00. Zaldi erakustaldia eskainiko du JoxeManuel Iriartek eta ondoren bertsobazkaria egingo dute, Jokin Uranga etaBeñat Gaztelumendi bertsolariekin.

IBARRAKIROL ELKARTEAREN FESTA10:30-11:30. Toka eta Bola Txapelketak(Federatu eta herrikoientzat), EmeterioArrese parkea. Izen ematea: 5 euro.

OREXAIBILALDIAKultur hamabostaldiaren barruan Orexa-

Uitzi ibilbidea egingo dute, eta ostean kantubazkaria egingo dute.

TOLOSAOLARRAIN AUZOKO FESTAK09:30. XXIX. Abraham OLano MendiBizikleta martxa herrikoia.12:00. Hamaiketakoa eta ume jolasak.14:30. Bazkari herrikoia.Bertsolariak eta trikitilariak egongo dira..LARRAMENDI AUZOKO FESTAK10:00. Diana Tolosako txistulariekin.10:00. 3x3 Futbol Txapelketa.11:00. Patata Tortilla lehiaketa.11:30. Ume jolasak.14:00. Kuadrilla bazkaria.17:00. Karaokea.18:00. Buruhandiak.19:00. Jaien amaiera

ZINEMA

TADEO JONES 2Larunbata (17:00). Haurzinema. Igandea (17:00).Gurea, Villabona.

HANDIALarunbata (19:30 eta22:00).Igandea (19:30).Astelehena (21:00).Ikuslearen eguna.Gurea, Villabona.

KINGSMAN: ELCIRCULO DE OROLarunbata (19:30 eta22:30).Leidor, Tolosa.

LA LLAMADAIgandea (19:30 eta 22:00).Astelehena ( 20:30).Ikuslearen eguna.Leidor, Tolosa.

VALERIAN Y LACIUDAD DE LOS MILPLANETAS Igandea (17:00). Haurzinema.Leidor, Tolosa.

107.6 fm . www.ataria.eus2017ko urriaren 27a

AGENDA

a026-027_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:50 Página 2

Page 28: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

28

G izarte atomizatu batean bizigara. Zer esan nahi dudanhonekin? Bada, gure denboraeta gure espazioa zati txiki-

tan egiten dugula eta denbora eta lekubakoitza ekintza zehatzbati eskaintzen diogula:kiroldegira autoz goaz,astean zehar ezin damozkortu, terrazetanezin da baloiarekin jolas-tu, herriaren alde lan egi-teko udaletxeak daudeeta ez herritarrak, zaha-rrak zahar-etxera, hilda-koak tanatorioetara, gai-xoak ospitalera, heziketaeskolan gauzatzen da,etab luze bat.

Gaur egunean zehar-lerro hitzahain modan dagoenean, eta gazteakekintzailea izan behar duela esatendugunean, lanpostu batean bizitzaosoan ez garela jardungo dakiguneaneta lanpostuak geroz eta hauskorrago-ak direnean, inoiz baino inutilagoak

gara eta ekintza zehatz batzuk bainoez dakizkigu egiten. Ez dakigu poltsi-koko multiusosaerabiltzen.

Eta uste dugu termino soziologiko,zientifiko eta ingeniaritzako bi hitz

dakizkigulako lehengo ja-kintza baino hobea dau-kagula. Zeinek eta guk:barazkien, zuhaitzen etaanimalien jakintza galdudugunok; gaixotasuna etaheriotza etxean bizi ezdugunok; etxeko manita-sak izateari uzten ari ga-renok; besteekin harre-manak izateari utzi etazerbitzuak erostera mu-gatzen garenok.

Dena desordenatuagoa zeneko ga-raiak nahi nituzke. Norberaren bizitzamarkatuago egon arren, norberak ofi-zio gehiago zitueneko garai haiek, el-karren laguntza gehiago behar zenekogarai haiek.

Krisiaren zain geratzen naiz, gizartehura itzuliko didalakoan…

IMANOL ARTOLAARRETXE ‘FELIX’

FILOSOFOA ETAANTZEZLEA

Desordena apur batgehiago, mesedez!

Uste dugu terminosoziologiko, zientifiko

eta ingeniaritzako bi hitzdakizkigulako lehengo

jakintza baino hobeadaukagula. Zeinek eta

guk: barazkien,zuhaitzen eta animalienjakintza galdu dugunok;

gaixotasuna eta heriotza etxean bizi ez

dugunok; etxeko‘manitasak’ izateari

uzten ari garenok...

BEÑAT SALBARREDIHARITUZ-EKO KIDEA

Katalunia aipagai duguazken aldian deneanKatalunia aisialdian,Katalunia laneanKatalunia bertsolarien txapelketako planeanzopatan ere Kataluniaazaldu zait azkeneanbake ederra eman behar dunoizbait bukatzen denean!

DoinuaMutil koxkor batitsuaurreko

Zopatan ere

Iritzia

a028-029_ataria_Diseinua 2017/10/25 16:51 Página 1

Page 29: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

29

107.6 fm . www.ataria.eus 2017ko urriaren 27a

IRITZIA

J aieguna da. Haize freskoak argiuzten du udazken betean gaude-la, baina urriko eguzki printzekkanpora ateratzeko gonbita egin

digute. Eta gu esaneko, jai egunaz go-zatzera. Eguerdi parteannonahi ikus daitezkeardo kopak edo bermu-tak, eta, jakina, baita pin-txoren bat ere. Ia astebu-ruro errepikatzen denegoera izanagatik ere, ba-kan batzuk sentituko dirapribilegiatu. Izan ere, ba-tzuon libertimendurakobeste askok lan egin be-har dute.

Zenbaitetan, ordea, egoera hori arenabarmenagoa izan ohi da, herrianantolatzen diren jai edo ekimenakkasu. Batzuek auzolana deituko diote,beste batzuek herrigintza, edo baitaelkarlana ere. Hartzen duen izenahartzen duela ere, helburua bera da:norberak bere aletxoa, bere denboraeskaintzea ingurukoen gozamenera-ko, eta, gainera, musu truk.

Hortxe dago koska, doako laguntzadela. Eta sentsazioa dut gero etagehiago kostatzen zaigula debalde la-guntzea. Nork ez du entzun txosnaturnoak osatzeko jendea falta dela?

Edo bazkaria zerbitzeko ezin osatuhori? Edo trafikoa bideratzeko batenbat falta dela?

Ezin da ukatu oraindik orain herrieskuzabala garena, adibide argiak

dira orain gutxiko Nafa-rroa Oinez edo Kilome-troak jaiak, esaterako. Es-kerrak zorioneko bolun-tario horiei! Ziur naizdenok ezagutzen dugulagure herriaren alde edo-zer egiten duen hori, pla-za erdian monumentuamerezi duen hori (edohoriek). Atzeko lanakegiten dituztenak, itzal-

pean daudenak, isil-isilik dihardute-nak. Eta askotan, eskerrak ere ez ge-nizkion / genizkien emango. Neroniere zaku horretan sartzen naiz, eta lo-tsa sentitzen dut.

Herri bizi batean bizi nahi badugu,herriak aurrera egitea nahi badugu,guztiok egin beharko genuke ahalegintxikia, ahal dugunean, bederen. Izangazte, ez hain gazte edo heldu. Teo-riak ondo barneratu ditugun arren,gehiago ematen ikasi beharko genu-ke, trukean ezer jaso gabe. Eta hori ezbada gurea, gutxienez eskerrak ema-tetik has gaitezke, zer gutxiago.

OLATZPEÑAGARIKANO

AEK-KO IRAKASLEA

Denbora, oparirikgarestiena

Herri bizi batean bizinahi badugu, herriakaurrera egitea nahibadugu, guztiok eginbeharko genukeahalegin txikia, ahaldugunean, bederen. Izangazte, ez hain gazte edoheldu. Teoriak ondobarneratu ditugun arren,gehiago ematen ikasibeharko genuke,trukean ezer jaso gabe

KOMIKIA OSKAR TENA

a028-029_ataria_Diseinua 2017/10/25 16:51 Página 2

Page 30: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

30

EGURALDIA

OSTIRALAGaurkoan aurreko egunetako eguraldieguzkitsu eta egonkorra alde baterautzi eta egunaren bigarren zatian egu-raldia kaxkartu egingo da. Lehen or-duetan hego-mendebaldeko haizea-rekin zeru urdina nagusituko da, ho-

deiren batekin.Tenperaturak be-hera egingo du:20-21 gradu. Arra-tsalde parteanitsasotik hodeiaksartzen hasikozaizkigu, zerua es-tali eta zaparrada-ren batzuk botakoditu. Eguraldikaxkarrarekin bu-katuko da eguna.

LARUNBATAEguraldi motelak jarraipena izangodu. Euri gutxi botako duela nabar-mendu behar da: xirimiri moduanbotako du. Lehendabizi ipar ukitukohaizea eta ondoren hego-mendebal-deko ukitua hartzen duenean, oroko-rrean atertzeko joera hartuko du. Gaupartean eguraldi lasaiagoa geratukozaigu, bitartean eguraldi ilun sama-rra. Tarteka euri pixka bat botako du.Tenperaturak behera: 15-17 gradu.

IGANDEAEguraldi motelarekin jarraituko dugu,eta nahiko lasai izango da. Eguerditikaurrera ipar-mendebaldeko haizeasartuko da, eta honekin itsasotik ho-dei ilunak sartuko zaizkigu. Azken or-duan zaparradaren bat edo beste utzi-ko dute. Tenperatura: 14-16 gradu.

ASTELEHENAIldo beretik jarraituko du. Zeruan ho-dei dezente eta euri zaparrada batzukbotako ditu. Ez du asko botako. Arra-tsalderako ostarteak zabaldu eta ater-tu egingo du.

FARMAZIAK

URRIAK 27, OSTIRALATOLOSAEgunekoa. Olarreaga, I. Korreo kalea, 2. Telefonoa: 943 67 01 28..

URRIAK 28, LARUNBATATOLOSAEgunekoa. Bengoetxea, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 67 06 48.

URRIAK 29, IGANDEATOLOSAEgunekoa. Bronte, C. Korreo kalea, 20. Telefonoa: 943 67 60 13.

URRIAK 30, ASTELEHENATOLOSAEgunekoa. Bengoetxea, E. Kale Nagusia, 7. Telefonoa: 943 67 06 48.

ZERBITZUAKTOLOSALDEA

www.ataria.eus . 107.6 fm2017ko urriaren 27a

IKER IBARLUZEA

EGURALDIMUTILA

OSTIRALA27

IGANDEA29

LARUNBATA28

ASTELEHENA30

EGUNERO GAUEKOGUARDIAKO FARMAZIA:

TOLOSA • Morant, R. Zabalarreta Lorategiak, 1.

Tel.: 943 67 38 49.

IRAGARKI LABURRAK

LAN ESKAINTZA

Zerbitzaria. Goierriko jatetxe baterakozerbitzari bat behar da. Harremanetarakodeitu telefono honetara: 94380 62 06.

Bulegoko langilea. Logikaline enpresakjornada osoko lanpostu bat eskaintzen du.Lana Abaltzisketan egiteko da eta officeeta mekanografia menperatzeaz gain,euskara, gaztelania eta ingelesa hitz eginbehar dira. Formazio sendoa eta lan-taldeegonkorra. Bidali [email protected] helbidera.estuatestua testua testua testua te.

• Zure iragarki laburra argitaratzeko deitu 943 65 56 95 telefono zenbakira, idatzi [email protected] helbidera edo pasa ATARIA-ko bulegotik.

ATARIA IRRATIAOSTIRALA09:00. Pasahitza magazina. Iker Ibarluzearen eskutik eguraldia,Solasaldi politikoa Eneko Maioz (EH Bildu),Iñigo Cabieces (Podemos) eta PeioAtxukarrorekin (PP), TolosaldeaGaratzenen tartea, eta Tolosako azokarieskainitako tartea. 11:00. Hamaiketakoa. Gure eskualdearibegirada: Gaurkoan, Alegialdea. 12:00. Entzuteko Jaioak musika saioa. 17:00-20:00. Goizeko saioen onena.21:00. Mingaina Txulora. Sexuari buruzkosaioa Jon Imanol Etxabe sexologoarekin.

LARUNBATA11:00. Trikiti musika.14:00. (H)ari naizela. Imanol Artolak gidatutako bertso saioa.16:00. Entzuteko Jaioak.17:00. Kokondo. Oskar Tenak gidatutakomusika saioa.18:00. Entzuteko Jaioak.

IGANDEA16:00. Entzuteko Jaioak.18:00. Entzuteko Jaioak.

ASTELEHENA09:00. Pasahitza magazina. IkerIbarluzearen eguraldi iragarpena,asteburuaren errepasoa, Iker Iriarterekinbidai eta Iñaki Zubeldia Kale Kantoitik.11:00. Hamaiketakoa. Gure eskualdeariasteroko begirada. Gaurkoan, Ibarraldea. 12:00. Entzuteko Jaioak musika saioa. 17:00-20:00. Goizeko saioen onena.

107.6 fmwww.ataria.eus

28 KANALAOSTIRALA12:30. Kulturrizketak.13:30. Gaurkoan Tolosaldetik.17:30. Gaurkoan Tolosaldetik.21:30. Gaurkoan Tolosaldetik.22:00. Bide Batez.23:30. Gaurkoan Tolosaldetik.

a030_ataria_Diseinua 2017/10/26 17:01 Página 1

Page 31: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

ZORION AGURRAK

URTE ASKOAN !

Iñigo Guridi. Urriaren 28an Iñigok urteak

beteko ditu.Zorionak eta milaka muxu

Aiztondo bailaratik.

URTE ASKOAN !

Iñigo Guridi Lasa. Igandean 41 urte beteko dituzu.

Zorionak gurasoen, arreba-koinatuen eta iloben partez.

Besarkada eta muxuakmaitasunez. Maite zaitugu!

Euskal presoak etxera!

a031_ataria_Diseinua 2017/10/26 16:42 Página 1

Page 32: Duela 40 urte Bizitako gauzaklan eta lan. Berarekin hizketan jarri nintzen: aurrien ego-era ikusita bere kaxa ingurua txukuntzen hasi zen udara aurretik. Udaletxearekin kontaktuan

a032_ataria_Diseinua 2017/10/25 16:47 Página 1