DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2....

8
Aurkibidea ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 BULETIN BERRIA DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA 2010ko otsaila Zergatik buletin berri bat? Badira urte batzuk Eskola Agenda 21ari ekin geniola eta egindako lanaren berri emateko Buletin bat sortzea ideia aproposa dela iruditu zaigu. Nork hartzen du parte Buletinaren gauzapenean? Dimako Ugarana ikastetxea, Inazio Zubizarreta ikastetxea eta Arratiako Institutoaren ekimenez sortzen da Buletin berri hau. Ikasle, irakasle, guraso eta eskola osoa egongo da inplikatua beraz aldez aurretik guztiei gure es- kerrik beroenak eman nahi dizkiegu! Zein da Buletinaren helburua? Ikastetxeetan bizitako esperientziak zabaldu nahi ditugu eta era berean ingurumen sentsibilizazio gune berri bat sortu nahi izan dugu, ikastetxeok horrelako gaietan zer esan handia baitugu. Nori zuzendua egongo da? Arratiako ikasle, irakasle, guraso, Udaletxe eta herritar guztiei orohar dago zuzendua. Non egongo da eskuragarri? Buletina digitala izango da eta Arratiako Mankomunitateko web orritik eskuragarria izango da. Zenbat ale izango dira eta noiz aterako dira? Ikasturtean bi zenbaki aterako ditugu, hau da lehena eta bigarrena ikasturte amaieran ekainean. AURKIBIDEA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 2 DIMA UGARANA LH Merkatu Txikia Argiteria aztertzen 4 IGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LH Kontsumo tailerrak Ekoberde taldeari elkarrizketa 5 IGORRE ARRATIAKO INSTITUTOA Gorbeiara bisita Habitat eguna Azoka berdea 6 KONTSUMO IRAUNKORRA; ENERGIA

Transcript of DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2....

Page 1: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

Aurkibidea

ARRATIAKO ESKOLA AGENDA 21 BULETIN BERRIA

DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUADIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEA ETA ARRATIAKO INSTITUTUA

2010ko otsaila

♦ Zergatik buletin berri bat?

Badira urte batzuk Eskola Agenda 21ari ekin geniola eta egindako lanaren berri emateko Buletin bat sortzea ideia aproposa dela iruditu zaigu.

♦ Nork hartzen du parte Buletinaren gauzapenean?

Dimako Ugarana ikastetxea, Inazio Zubizarreta ikastetxea eta Arratiako Institutoaren ekimenez sortzen da Buletin berri hau. Ikasle, irakasle, guraso eta eskola osoa egongo da inplikatua beraz aldez aurretik guztiei gure es-kerrik beroenak eman nahi dizkiegu!

♦ Zein da Buletinaren helburua?

Ikastetxeetan bizitako esperientziak zabaldu nahi ditugu eta era berean ingurumen sentsibilizazio gune berri bat sortu nahi izan dugu, ikastetxeok horrelako gaietan zer esan handia baitugu.

♦ Nori zuzendua egongo da?

Arratiako ikasle, irakasle, guraso, Udaletxe eta herritar guztiei orohar dago zuzendua.

♦ Non egongo da eskuragarri?

Buletina digitala izango da eta Arratiako Mankomunitateko web orritik eskuragarria izango da.

♦ Zenbat ale izango dira eta noiz aterako dira?

Ikasturtean bi zenbaki aterako ditugu, hau da lehena eta bigarrena ikasturte amaieran ekainean.

AURKIBIDEA

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 2

DIMA UGARANA LH Merkatu Txikia Argiteria aztertzen

4

IGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LH Kontsumo tailerrak Ekoberde taldeari elkarrizketa

5

IGORRE ARRATIAKO INSTITUTOA Gorbeiara bisita Habitat eguna Azoka berdea

6

KONTSUMO IRAUNKORRA; ENERGIA

Page 2: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

2

Energiari esker, argia, berokuntza, garraiobideak, eta abar ditugu. Hala ere, gutxitan galdetzen diogu gure bururari nondik datorren eta ze aldaketa prozesu sufritu duen gure etxera heldu arte. Bi motatakoak dira energia-iturriak: BERRIZTA-GARRIAK: ez dira agortzen: eguzki-energia, ur-energia, haize-energia, geotermi-koa. BERRIZTAEZINAK: guk kontsumitu ahala urritzen dira; honakoak izan daitezke euren jatorriak: fosila (ikatza, petrolioa eta gas naturala), minerala (uranioa).

Honako helbide hauetan aurkituko duzu energiaren erabileraren eraginari, “plan renove” planari, energia modu zentzuzkoagoan erabiltzeari, eta abarri buruzko informazioa.

www.idae.es,

www.eve.es

www.larutadelaenergia.org

www.ingurumena.net

Energia berriztagarriak

• garbiak dira • hondakinik gabe • agortezinak • bertakoak • lurraldearteko desdoikuntzak ore-

katzen dituzte

• kutsatu egiten dute • emisio eta hondakinak sortzen dituzte • mugatuak dira • kanpoko mendekotasuna eragiten dute • teknologia inportatua darabilte

Energia ez berriztagarriak

ENERGIA BERRIZTAGARRIAKENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Page 3: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

3

Energia geotermikoa

Eguzkitiar energia

Energia Biomasa

Energia eolikoa

Ur-energia

Fotoboltaikoa: Elektrizitate-energia ekoizteko eguzkia-ren energia probetxatzen duen sistema, konbertsio fo-toboltaikoa deitzen da. Horretarako kristalezko gai erdieroalea den solizioz eginiko zelula fotoboltaikoak erabiltzen dira. Termikoa: Termikoa dugu eguzkitiar energia pro-betxatzeko sistema hedatuenetarikoa. Tenperatura ekarpena eskuratzeko bidea kolektoreen bitartez egi-ten da. Behin eguzkiaren irradiazioa jasota, honen be-roa xurgatzen eta fluidoari bidaltzen uzten duen azal bat da kolektorea.

Lur barruan oso bero dauden haitz edo uretan metaturiko energia termikoaren agerpena da.

Energia biomasa: Bere adiera zabalalenaren arabe-ra, biomasa hitza une batean Lurrean dagoen materia osoari dagokio. Energi-biomasa landare-edo animalia-jatorria duen materia organikoa dela baiezta daiteke, eta transformazio natural edo artifizialetik sorturiko materialak hartzen ditugu barne. Gainerakoan, edo-zein biomasa moeta gainerakoak bezalaxe, landare-fotosintesitik dator.

Aintzinako gizakiek bazekiten gainaldeko ses-tratik behekora isuritako urak lan bihurtu ahal den energia zinetiko jakin bat daukala. Horre-la erakusten digute historian barrena ibaiert-zetan eraiki diren milaka boluek.

Haizearen energia zinetikoak sortzen du; lor-turiko potentzia haizearen abiaduraren ara-berakoa da; beraz, abiaduraren aldakuntza txikiek potentziaren aldakuntza handiak era-giten dituzte.

Fotoboltaikoa

Termikoa

Hondar-biomasa

Bioerregaiak

Energi-Lantzeak

Hiri-hondakin solidoak

ENERGIA BERRIZTAGARRIAKENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Page 4: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

4

UGARANA HH-LH

DIMADIMA

Merkatu txikia

Herritik zehar ibilbidea antolatu genuen argiteri mota ezberdinak aztertzeko asmoz. Ugarana ka-lea, Zubimakurre auzoa, Ibarra kalea eta San Va-lentín auzorako bideko argiteria aztertu genituen. Argiteri kutsatzailea eta ez kutsatzailea bereizten ikasi dugu.

Merkatu txikia ospatu genuen eus-kararen egunean. Bertan etxeko jos-tailuak jarri genituen elkartrukerako.

Page 5: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

5

Aurtengo ikasturtean ere, beste urtetan bezala, Kontsumo tailerrak antolatu ditugu, urtarrilak 25etik 29ra bitartean.

♦ Zer dira kontsumo tailerrak?

Ikastetxeei zuzendutako kontsumo arduratsuari buruzko hezkuntza programa ibiltaria da. Metodologia ludiko praktiko baten bidez gure umeek tailer eta ekintza ezberdinetan hartu dute parte. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatzen ditu urtero tailer hauek.

12 ikasle dira lehen eta sei-garren maila bitartean Eko-berde taldean lan egiten du-tenak eta horietatik lau elka-rrizketatu ditugu:

Ekoberde taldeari elkarrizketa

EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN

1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu dute eta higatutako materialak berre-rabili dituzte jostailuren bat egiteko. “Ogia” nola egin eta “jogurraren berezitasunak” ere aztertu dituzte.

3. eta 4. mailakoek "Publizitatearen analisia" izeneko tailerretan ener-giaren erabilera iraunkorraren beharra, ehun naturalak eta artifizialak baita etiketaren informazioa ere eta iragarkien analisia landu dituzte.

1. Zein da zuen lana?

Ekoberdeak: Ikastetxean eta geletan hondakinak ondo sail-katzen diren aztertzen dugu, paperaren berrarabilpena egokia den neurtzen dugu eta argiak behar ez denean ama-tuta dauden kontrolatzen dugu.

2. Zer gertatzen da zerbait txarto ikusten duzuenean?

Ekoberdeak Txartel laranja bat jartzen dugu abisu moduan eta okerra zuzentzen denean berdea jartzen dugu ongi dagoela azpimarratzeko eta zorionak emateko.

3. Zer baldintza bete behar dira Ekober-dea izateko?

Ekoberdeak: Ekoberdea izateko borondate handia behar da. Egiten dugun lana gusto-koa dugun arren, batzuetan gogorra izaten da jolas ordua galtzea. Dena dela pena merezi duela uste dugu!

INAZIO ZUBIZARRETA HH-LH

IGORREIGORRE

Zorionak Ekoberde taldeko kide guztiei!!

Egiten duzuen lanak merito galanta dau-

ka eta!

Kontsumo tailerrak

Page 6: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

6

ARRATIAKO INSTITUTOA

IGORREIGORRE

Habitat eguna

Gorbeiara irteera

Eskola Agenda 21eko ordezkari guztiak ikasturteko lehen ekimen bezala , urrian, Gorbeia-ra egin genuen irteera. Irteera horren helburua ikasleen arteko motibazioa eta erlazioa sen-dotzea da. Esan beharra dago, oso giro ona dagoela gure artean eta hau funtsezkoa da Eskola Agenda 21ean lan egiterako garaian.

Urriak 5ean Habitat Eguna ospatu genuen Institutoan eta egun horren ingu-ruan hainbat ekimen antolatu genituen: Hizkuntza ezberdinetan “Zain deza-gun natura” lelopean kartela prestatu genuen. Garaian garaiko fruiten kont-sumoa bultzatzeko ere, mandarinak eta platanoak banatu genituen.

Page 7: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

7

ARRATIAKO INSTITUTOA

IGORREIGORRE

Sasoian sasoikoak eta berton bertokoak!

Kanpokoari ateak ireki!! Bidezko merkataritza bultzatu!

Kontsumo arduratsua bultzatzeko asmoz, Abenduaren 22an AZOKA BERDEA antolatu ge-nuen. Herriko produktuak saltzen jarri genituen: bertako barazki, gazta, kiwi, e.a. Horrekin batera, bidezko merkataritzari ere tarte bat eman nahi izan genion.

Ateratako dirua ikasturte amaierarako bidaia egiteko izango da.

Azoka berdea

• Bitartekoak gutxitu egiten dira; behar-beharrezkoak di-renak erabiltzen dira.

• Ekoizle txikiek “gainprezioa edo bidezko prezioa” jasot-zen dute, eta, horri esker, beren bizitza baldintzak hobetu ditzakete.

• Ekoizleek dirua aurrez jasotzeko eskubidea dute.

• Harremanak epe luzekoak dira. Horrela, prestakuntza, alfabetatze, osasun edo hezkuntza programak finantza daitezke. Bestalde, ekoizleek segurtasuna dute beharrez-

♦ Zer da Bidezko merkataritza?

Ohiko merkataritzaren alternatiba bat da. Azken horrek irizpide ekonomikoak besterik ez ditu kontuan hartzen. Bidezko merkataritzak, berriz, balio etikoak ere aintzat hartzen ditu (gizartea eta ekologia bar-

ne).

♦ Bidezko merkataritzaren ezaugarriak:

• Enpresen bideragarritasunari buruzko aholkularitza ematen da (teknikoa eta enpresakoa).

Page 8: DIMAKO UGARANA IKASTETXEA , IGORREKO IGNAZIO … · EKOBERDE TALDEA ELKA-RRIZKETATZEN 1 eta 2. mailakoek "Ontziak eta euren berrerabilera" tailerrean birzi-klapenaren garrantzia birpasatu

Buletin honi izen bat jarri nahi diogu horregatik parte-hartzeko gon-

bitea luzatzen dizugu.

Ikastetxeko Eskola Agenda 21eko arduradunari azaldu zure ideiak

eta jasotako guztien artean Buletinaren izena aterako dugu.

Izen berria bigarren alean jarriko dugu.

Animatu zaitez parte hartzen!!

BULETINAREN IZENA?BULETINAREN IZENA?