DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina:...

13
AURKIBIDEA SARRERA UGARANA LHI IGNACIO ZUBIZARRETA LHI ARRATIAKO INSTITUTUA BHI ESKOLEN ARTEKO FOROAK UDAL FOROAK ESKOLAKO AGENDA 21 URRIAK 16: ELIKADURAREN MUNDU EGUNA Ba al zenekien? 1979. urteaz geroztik Urriak 16an Elikaduraren Mundu Eguna ospatzen da. Egun honen helburua, munduko herriak elikadura arazoez kontzien- tziatzea eta gosea, desnutrizio eta pobreziarekiko elkartasuna lortzea da. Ingurumenaren egoerak eragin zuzena dauka munduko herrialdeen eli- kaduran. Aberastasun biologikoa kontserbatzea ezin bestekoa da neka- zaritza eta abeltzaintzarako, hau da, elikagaien ekoizpenerako. Hau horrela dela jakin arren, gizakiak geroz eta presio handiagoa sor- tzen du ingurumenean. Egoera honen ondorioz, naturako hainbat lan- dare eta animalia espezie galtzeko arriskua asko handitu da azken ha- markadatan. GIZADIAREN ELIKADURA BEHARRAK ZIURTATZEKO BERAZ, EZIN BESTEKOA DA GIZAKIAK INGURUMENAREN GAIN SORTZEN DUEN PRESIOA AHALIK ETA BAXUENA IZATEA... 5. Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

Transcript of DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina:...

Page 1: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

AURKIBIDEA

SARRERA

UGARANA LHI

IGNACIO ZUBIZARRETA LHI

ARRATIAKO INSTITUTUA BHI

ESKOLEN ARTEKO FOROAK

UDAL FOROAK

ESKOLAKO AGENDA 21

URRIAK 16: ELIKADURAREN MUNDU EGUNA

Ba al zenekien?

1979. urteaz geroztik Urriak 16an Elikaduraren Mundu Eguna ospatzen

da. Egun honen helburua, munduko herriak elikadura arazoez kontzien-

tziatzea eta gosea, desnutrizio eta pobreziarekiko elkartasuna lortzea

da.

Ingurumenaren egoerak eragin zuzena dauka munduko herrialdeen eli-

kaduran. Aberastasun biologikoa kontserbatzea ezin bestekoa da neka-

zaritza eta abeltzaintzarako, hau da, elikagaien ekoizpenerako.

Hau horrela dela jakin arren, gizakiak geroz eta presio handiagoa sor-

tzen du ingurumenean. Egoera honen ondorioz, naturako hainbat lan-

dare eta animalia espezie galtzeko arriskua asko handitu da azken ha-

markadatan.

GIZADIAREN ELIKADURA BEHARRAK ZIURTATZEKO BERAZ, EZIN

BESTEKOA DA GIZAKIAK INGURUMENAREN GAIN SORTZEN DUEN

PRESIOA AHALIK ETA BAXUENA IZATEA...

5. Buletina: 2012ko Ekaina

DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

Page 2: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

DIMADIMA UGARANA LHI

2011-2012 ikasturtean ELIKADURA gaia landu dugu Eskolako Agenda 21 proiektuan.

Eskolako jantokian, herriko dendetan eta elikadura tailerretan egindako azterke-

tetan ikusi dugunaren arabera, egunero jaten ditugun elikagai asko eta asko

atzerritik datoz!!!

Bertako ekoizle bati bisita egin ondoren, sasoi bakoitzean gure baserrietan zer ekoizten den ikasi dugu...

Udaberrian: baba beltza, iderrak, berakatzak, e.a.

Udan: tomatea, piperra, kalabazina, erremolatxa,

azenarioa, e.a.

Neguan: brokolia, azalorea, aza, eskarola, zerbak,

kalabaza, espinakak, e.a.

Udazkenean: baba gorria eta zuria, artoa, e.a.

Osasuntsu egoteko eta ingurumena zaintzeko bertako

eta sasoiko elikagaiak kontsumitu behar ditugu…

Elikadura osasuntsua eta kontsumo arduratsua

izatearen garrantziaz jabetu gara!!!

Page 3: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

DIMADIMA UGARANA LHI

Bertako elikagaiak hobeto ezagu-

tzeko, Dimako emakume talde ba-

tekin taloak prestatu genituen…

Elikaduraz gain, beste gai batzuk ere landu ditugu aurtengo ikasturtean:

Urtero bezala, aurten ere zuhaitz eguna ospatu

genuen. Lan eta lan aritu ginen herriko lurretan zuhai-

tzak landatzen…

Datorren ikasturtean bertako fruta arbolak landatzeko

asmoa dugu!!!

Udaberria iristean, Erreka eguna ospatu genuen!!

Gure ibaiak garbi izatea zein garrantzitsua den ikasi

dugu...

Eskolako txikienak Bilboko Alondigara irteera egin zu-

ten, Eguzki Sistemaren funtzionamendua ezagutzeko!!!!

Page 4: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

IGORREIGORRE IGNACIO ZUBIZARRETA LHI

2011-2012 ikasturtean hainbat eta hainbat ekintza egin ditugu Eskolako Agenda 21

proiektuan. Aurten landu dugun gai nagusia ELIKADURA izan da.

Herriko EKOIZLE EKOLOGIKO BAT EZAGUTZERA joan ginen.

Ekoizleak baratzak nola funtzionatzen duen eta barazki eta fruta

on onak jasotzeko nola lan egin behar den kontatu zigun.

Euskal Herrikoak diren barazki mota batzuk ezagutu genituen eta

sasoian sasoikoak diren barazkiak ezagutu genituen.

Herriko diagnostikoak osatzeko UDAL IBILBIDEAK

egin genituen LHko 3. zikloko ikasleok. Herriko hain-

bat dendetako elikadura eskaintza aztertu genuen,

bertako eta sasoiko elikadura eskuratzeko aukera

dagoen ala ez jakiteko.

Ikusitakoarekin esan daiteke herrian bertako elika-

gaiak eskuratzeko aukera badugula.

Eskolako 1. eta 2. zikloko ikasleok elikadura tailerrak egin genituen ikas-

tetxean bertan.

Elikagaien edukiontziak eta etiketak aztertuz, hiru atal desberdin landu

genituen:

i) Elikagaien osasungarritasun maila (elikagaien piramidea kontuan

izanda),

ii) Elikagaien jatorria,

iii) Elikagaien edukiontziaren jasangarritasun maila.

Horrez gain, udal ibilbideen ondorioak azaldu zizkiguten 3. zikloko ikas-

leek.

Page 5: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

IGORREIGORRE ARRATIAKO INSTITUTUA BHI

2011-2012 ikasturtean kontsumo arduratsua, bereziki elikadura gaia, landu

dugu Eskolako Agenda 21 proiektuan.

EKOIZLE EKOLOGIKO BATEKIN SOLASALDIA…

Areatzako Asterria ekoizpeneko arduraduna den Sonia

Ingunzak hitzaldia eskaini zigun Arratiako Institutuan.

Soniak ekoizpen ekologikoak zertan datzan eta sistema

honen abantaila eta desabantailak zein diren azaldu

zigun. Horrez gain, atzerritik eta ustiapen tradizionale-

tatik datozen elikagaien ekoizpenak ingurumenean sor-

tzen dituen kalteak ezagutzeko aukera ere izan genuen.

SASOIKO PRODUKTUAK zeintzuk diren jaki-

teko, ikastetxeko txokoetan sasoian-sasoiko

elikagaien posterrak kokatu ditugu.

Ikasturte honetan elikadura osasuntsua zer den ere

ikasi dugu.

Jaki osasungarrien kontsumoa sustatzeko jolasal-

dietan Batxilergoko ikasleek eginiko txokolate eta

bizkotxoak dastatzeko aukera izan dugu.

HAUEK BAI SUKALDARI ONAK!!!

Page 6: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

IGORREIGORRE ARRATIAKO INSTITUTUA BHI

INSTITUTUKO LORATEGIA ZAINDU DUGU…

Pasa den ikasturteetan bezala aurten ere ikastetxeko

lorategia zaintzen aritu gara. Denon artean lan ona

egin dugu!!!

Udal Diagnostikoa osatzeko, herriko dendetara irteerak egin di-

tugu Igorreko elikadura eskaintza nolakoa den ezagutzeko. Elika-

gaien etiketak aztertuz, herrian bertako eta sasoiko elikagaiak

eskuratzeko aukera zenbaterainokoa den ezagutu dugu. Horrez

gain, elikagai osasuntsuak identifikatzen ere ikasi dugu.

Herrian bertako elikagaiak eskuratzeko nahiko aukera onak ditugula ikusi dugu!!!

Page 7: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 2. FOROA

ESKOLEN ARTEKO FOROAESKOLEN ARTEKO FOROA

2012ko Ekainak 4ean, ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO FOROA ospatu da.

Pasaden ikasturtean ekin zitzaion “partehartuz sentsibilizatu” ekimenari jarraipena emanez, aurten ere Arra-

tiako eskola arteko foroa antolatu da. Aurten, Dimako Ugarana, Igorreko Inazio Zubizarreta eta Arratiako Ins-

titutuko irakasle eta ikasleek hartu dute parte Arratiako eskolen arteko 2. foroan.

Foroaren helburua elkar ezagutza eta esperientzien elkartrukea, eta aldi berean Udal Foroetan Udalari

egingo zaizkion eskaerak adostea ere bada.

Foroan eskola bakoitzak Udalari luzatuko dizkion eskaerak zein izango diren erabaki da. Hona hemen egin-

dako lanaren emaitzak:

ESKOLEN ARTEKO FOROKO ELIKADURAREN INGURUKO PROPOSAMENAK

(2012.06.04)

DIMAKO UGARANA IKASTETXEAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK

1 Eskolan baratza ipini gero ikasleek kudeatzeko

2 Bertako produktuak saltzeko azoka gehiago antolatu

3 Zuhaitz egunetan fruta arbolak landatu

4 Herritarrei lurrak utzi ortuak egiteko

5 Janarien jatorria aztertzeko herrian kanpainak egin

6 Bertako baserritarrei erraztasunak eman

7 Janari lehiaketak antolatu bertako produktuekin

IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK

8 Olentzero egunean elikagai osasungarriak eta bertakoak ekarri

9 Sasoi bakoitzean herriko frutak ekartzea

10 Dendetan leku bat utzi bertako produktuak azaltzeko

11 Mugikortasun egunean elikadura gaiarekin lotuta herrian zerbait antolatu

12 Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko erraztasunak ipini

13 Herritarrei ezagutarazi bertako produktuak non erosi daitezken, propaganda egin

ARRATIAKO INSTITUTOAK UDALARI AURKEZTUKO DIZKION PROPOSAMENAK

Page 8: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 2. FOROA

ESKOLEN ARTEKO FOROAESKOLEN ARTEKO FOROA

2012ko Ekainak 4ean, ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO FOROA ospatu da.

Ondoren, ikastetxe bakoitzak ikasturtean zehar egindako lanen aurkezpena eta datorren ikasturtera begira

hartu dituen konpromisoak azaldu zituen.

IGORREKO IGNACIO ZUBIZARRETA LHI IKASTETXEA

Astean behin fruta eguna antolatuko dute

Urtebetetzeak ospatzeko, litxarkerien ordez, etxean egindako gaileta eta pastelak eka-

rriko dira eskolara.

ARRATIAKO INSTITUTUA

Bazkari hondakinei irteera bat emateko aukerak aztertuko dituzte.

Page 9: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

IGORRE

2012ko Ekainak 4ean, IGORREKO UDAL FOROA.

Eskolen arteko foroa amaitu ondoren, Igorreko Ignazio Zubizarreta eta Arratiako Institutuko ikasleak Igorreko

Alkatearekin bildu ziren. Udal Foroaren hasieran Eskolen arteko foroko emaitzak aurkeztu zizkien Alkateari

eta jarraian eskola bakoitzak ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu zituen.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

Ignazio Zubizarreta ikastetxeko ikasleak ikasturteko lanak aurkezten.

2012-2013 IKASTURTERAKO UDALARI LUZATUTAKO LEHENTASUNEZKO PROPOSAMENAK

IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA IKASTETXEAREN ESKAERAK

1 Olentzero egunean elikagai osasungarriak eta bertakoak ekarri

2 Sasoi bakoitzean herriko frutak ekartzea

3 Dendetan leku bat utzi bertako produktuak azaltzeko

ARRATIAKO INSTITUTOAREN ESKAERAK

4 Mugikortasun egunean elikadura gaiarekin lotuta herrian zerbait antolatu

5 Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko erraztasunak ipini

6 Herritarrei ezagutarazi bertako produktuak non erosi daitezken, propaganda egin

Ondorengo taulan Udal Foroko emaitzak laburtu dira.

Arratiako Institutuko ikasleak ikasturteko lanak aurkezten.

Page 10: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

IGORRE

2011-2012 ikasturteko emaitzak ikusi ondoren, datorren ikasturtera begira jarraipen Batzorde bat osatzea

erabaki da bi ikastetxeetako ikasle talde bat eta Udalaren artean. Horrela Udala eta ikastetxearen arteko

komunikazioa hobetuko da eta ikasleek egindako proposamenen egoera era zuzenago batean jarraitzeko

aukera izango dute.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

10 

2012ko Ekainak 4ean, IGORREKO UDAL FOROA.

EL IKADURA

Ikasturteko honetan Eskolako Agenda 21ean landu den Elikadura gaiaren inguruan, Udalak bide ho-

netan dagoeneko herrian kontsumo talde bat sortua dagoela esan zuen.

Era berean, Arratiako Mankomunitatetik www.arratiatruke.org web gunearen inguruko informazioa

ere eman zen: berrerabili, konpartitu eta herritarren artean gauzak elkarbanatzea sustatzen duen

eskualdeko web orria da. Web gune horretan gauza asko egin daitezke: saldu, oparitu, bilatu, kon-

partitu, mailegatu, alokatu, aldatu-trukatu, denbora bankua, kontsumo taldeak, e.a.

Page 11: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

UDAL FOROAKUDAL FOROAK DIMA

11 

2012ko ekainak 11, DIMAKO UDAL FOROA.

Eskolen arteko foroa amaitu ondoren, Dimako Ugara ikastetxeko ikasleak Dimako Alkatearekin bildu ziren. Eskolako

Agenda 21aren esparruan, ELIKADURA gaiaren inguruan egindako lanak aurkeztu zizkioten, BASERRIA izeneko

testu eta bideo baten aurkezpenaren bitartez.

Aurkezpen hau Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeek elkarrekin duten nekazaritza jardueren garrantzia ezagu-

tarazteko beharrezko baliabideak garatzeaz gain, nekazaritza sektorea arlo estrategiko bat bezala kokatzea nahi

duen inagrosa lute proiektuaren barne saritua izan da.

AURREKO IKASTURTEAN IKASTETXEEK

UDALARI ESKATUTAKO LEHENTASUNEZKO PRO-

POSAMENAK (2011.05.05)

ALKATEORDEAREN ETA UDAL TEKNIKARIAREN ERANT-

ZUNA UDAL

FOROAN (2012.05.15)

1. Bertako baserritarrei erraztasunak ematea be-

raien produktuak ekoiztu eta saltzeko.

Dima baserriz josita dago baina 2 dira bakarrik baserritik

bizi direnak eta hau asko kezkatzen du Alkatea. Horregatik

Lantalde bat jarriko da martxan baserriaren mundua susta-

tzeko: zer egin behar den hausnartu, nola merkaturatu pro-

duktuak, lantalde hau datorren hilerako martxan jartzea

aurreikusten da. Lantalde honek ikasleek egin dituzten eska-

era guztiak kontutan hartuko ditu

2. Herriko berdegune edo lurretan ortuak ipini ahal

izateko herritarrei lur sailak ixtea.

Lantaldeak aztertuko du.

3. Zuhaitz egunean fruta arbolak landatu. Alkatea guztiz ados dago proposamen horrekin, jatorriko

landarediaren alde dagoela azaltzen du.

4. Bertako ekoizleei elikagai ekologikoak eta ber-

tako produktuak herrian saltzeko aukerak es-

kaintzea eta azokak antolatzea.

Bertako produktuei irteera emateko Udala lokal bat jartzea-

ren bideragarritasuna ari da aztertzen (Udal denda).

6. Herriko dendetan, elikagaien prezioen alboan,

jatorria eta kostu ekologikoari buruz informazioa

eman dadin kanpainak egitea

Lantaldeak aztertuko du proposamen honen bideragarrita-

suna.

7. Bertako produktoreen eta herritarren arteko fo-

roak sortzeko bitartekoak eskaini.

Lantaldeak aztertuko du.

5. Herriko dendetan bertako produktuak saltzeko,

aukerak handitzeko, laguntzak bideratzea

Dendariekin hitz egingo du Udalak, dendak izango dira az-

ken erabakia dutenak.

Ikasturtean zehar egindako lanak aurkeztu ondoren, Udalari ikasturte honetako proposamenak luzatu zizkioten:

Page 12: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

DIMA

2012ko ekainak 11, DIMAKO UDAL FOROA.

UDAL FOROAKUDAL FOROAK

12 

Dimako Udal Foroko argazkiak.

AURREKO IKASTURTEAN IKASTETXEEK

UDALARI ESKATUTAKO LEHENTASUNEZKO PROPOSAME-

NAK (2011.05.05)

ALKATEORDEAREN ETA UDAL TEKNIKARIAREN

ERANTZUNA UDAL

FOROAN (2012.05.15)

8. Kontsumo ohiturak aldatzeko kanpainak egitea garaian

garaikoa eta bertako produktuen kontsumoa sustatzeko,

hala nola, bertako janarien sukaldaritza lehiaketak, janari

osasuntsuari buruzko hitzaldiak eta tailerrak, kultura des-

berdinetako janarien dastatzeak.

Kontsumo ohiturak aldatzeko lan asko dago egiteko eta

konpromiso hori hartzen du Alkateak.

9. Eskolako jantokia beste era batera kudeatzeko (bertako

produktuak etab..) aukerak aztertu eskola komunitateare-

kin.

Lantaldeak aztertuko du.

10.Eskolan baratza jartzeko bitartekoak jartzea. Ideia oso polita da eta ez oso garestia. Gainera esko-

lak bere sarea prestatu dezake, bere produktua.

11. Energia berriztagarriak ekoizteko erraztasunak eman, ura

aurrezteko sistemak aztertu eta ezartzea.

Lantaldeak aztertuko du.

Page 13: DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI ... 20112012/BULETIN_DIGIT… · Buletina: 2012ko Ekaina DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA

 

DIMAKO UGARANA LHI , IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI

ESKOLAKO AGENDA 21

Euskal baserriak

gure nortasuna dira,

berezko nortasuna,

geurea eta tokian tokikoa!!!

Baserria denbora eta espazioa

da, gure osasunaren

erreferentzia eta gotorlekua,

gure basoen ispilua,

kulturaren leihoa eta atea.

Sustatu dezagun

biodibertsitatea,

naturaren kontserbazioa,

elikadura eta ekosistemak.

Sustatu dezagun

BASERRIA!!!!