«Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko...

8
2008ko azaroaren 29a, larunbata::: 2.754 zka. ::: www.kronika.net BURUNTZALDEA: «Dieta orekatuan, haragia beharrezko osagaia da»/4-5 EPAIKETA Jose Manuel Errazkin, ‘Otsua’, deklaratzera deitu dute Jose Manuel Errazkin, Otsua, deklaratzera deitu dute astele- henerako. LAB sindikatutik jakinarazi dutenez, Baltasar Garzon epaileak deitu du deklaratzera eta astelehenean Madrilera joan beharko du. Jose Manuel Errazkin 2006ko iraila hasieran atera zen kartzelatik, 10 urteko kartzela zigorra bete ondoren. ❙❙ ZINEA BITERIN `Quemar después de leer´ helduentzat Quemar después de leer Coen anaien pelikula ikusteko aukera izango da gaur, Biterin, 19:30etan eta 22:30etan. Bihar ere jarriko dute, 19:30etan. ❙❙ `Speed Racer´ gaztetxoentzat Gazteek ere izango dute zine- az gozatzeko aukera gaur, Speed Racer pelikula ospe- tsua jarriko baitute. Gaur eta bihar, Biterin, 17:00etan. ❙❙ Herriko igerilariak prest uretara salto egiteko HERNANIKO igerilariek hasi dute denboraldi berria. Helduek azaroaren 8an hasi zuten txapelketa, Tolosan, eta gustura etorri ziren lortutako emaitzekin. Taldeko txikienek azaroaren 15ean hasi zuten denboraldia, Andoainen. Gaur berriro ere nagusien txanda izango da, Hernaniko igerilekuan izango baitute txapel- keta, arratsaldeko 16:00etan. Kirol gehiago. /6-7 ABIADURA Haundiko Trenaren kontrako taldeak antolatuta, mendi martxa izango da gaur Buruntzara. Hernanitik goizeko 09:00etan aterako dira, Plazatik, eta Andoain aldera abiatuko dira. Ibilibidean zehar AHTak eskualdean egingo lukeen ibil- bidea ezagutuko dute. Andoaingo gaztetxean bazkalduko dute. Arratsaldean 17:30etan, manifestazioa izango da bertan. Gazte Asanbladak bat egin du deialdiarekin. ❙❙ Buruntzara mendi martxa gaur, AHTaren ibilbidea ezagutzeko BIGARREN eskuko produktuak erosteko aukera izango da gaur Nahas Mahas bigarren eskuko azokan. Herritarrek salgai jartzen dituzte erabiltzen ez dituzten gauzak eta bertara hur- biltzen direnek denetarik aurki dezakete: gauza zaharrak, arropa, liburuak, etxea dekoratzeko gauzak, jostailuak eta abar. Hilero izan ohi den moduan, Atsegindegi plazan izango da azoka, goizetik eguerdira bitartean. ❙❙ `Nahas Mahas´ bigarren eskuko azoka gaur Atsegindegin Goizuetako feria gaur /2 Jasota Bezala/2 Laburrak /2 Plenoko erabakiak /3 Kirolak /6-7 ESKELAK /7 Sendian programako ikastaroa /8 G G A A U U R R K K R R O O N N I I K K A A N N

Transcript of «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko...

Page 1: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

2008ko azaroaren 29a, larunbata::: 2.754 zka. ::: www.kronika.net

BURUNTZALDEA:

«Dieta orekatuan, haragia

beharrezko osagaia da»/4-5

� E P A I K E T A

Jose ManuelErrazkin, ‘Otsua’,deklaratzera deitu dute

Jose Manuel Errazkin, Otsua,deklaratzera deitu dute astele-henerako. LAB sindikatutikjakinarazi dutenez, BaltasarGarzon epaileak deitu dudeklaratzera eta asteleheneanMadrilera joan beharko du.Jose Manuel Errazkin 2006koiraila hasieran atera zen kartzelatik, 10 urteko kartzelazigorra bete ondoren. ��

� Z I N E A B I T E R I N

`Quemar después deleer´ helduentzat

Quemar después de leerCoen anaien pelikula ikustekoaukera izango da gaur, Biterin,19:30etan eta 22:30etan.Bihar ere jarriko dute,19:30etan. ��

`Speed Racer´gaztetxoentzat

Gazteek ere izango dute zine-az gozatzeko aukera gaur,Speed Racer pelikula ospe -tsua jarriko baitute. Gaur etabihar, Biterin, 17:00etan. ��

Herriko igerilariak prest uretara salto egiteko

HERNANIKO igerilariek hasi dute denboraldi berria. Helduekazaroaren 8an hasi zuten txapelketa, Tolosan, eta gustura etorriziren lortutako emaitzekin. Taldeko txikienek azaroaren 15eanhasi zuten denboraldia, Andoainen. Gaur berriro ere nagusientxanda izango da, Hernaniko igerilekuan izango baitute txapel-keta, arratsaldeko 16:00etan. Kirol gehiago. /6-7

ABIADURA Haundiko Trenaren kontrako taldeak antolatuta,mendi martxa izango da gaur Buruntzara. Hernanitik goizeko09:00etan aterako dira, Plazatik, eta Andoain aldera abiatukodira. Ibilibidean zehar AHTak eskualdean egingo lukeen ibil-bidea ezagutuko dute. Andoaingo gaztetxean bazkaldukodute. Arratsaldean 17:30etan, manifestazioa izango da bertan.Gazte Asanbladak bat egin du deialdiarekin. ��

Buruntzara mendi martxa gaur,AHTaren ibilbidea ezagutzeko

BIGARREN eskuko produktuak erosteko aukera izango dagaur Nahas Mahas bigarren eskuko azokan. Herritarrek salgaijartzen dituzte erabiltzen ez dituzten gauzak eta bertara hur-biltzen direnek denetarik aurki dezakete: gauza zaharrak,arropa, liburuak, etxea dekoratzeko gauzak, jostailuak etaabar. Hilero izan ohi den moduan, Atsegindegi plazan izangoda azoka, goizetik eguerdira bitartean. ��

`Nahas Mahas´ bigarren eskuko azoka gaur Atsegindegin

Goizuetako feria gaur /2

Jasota Bezala/2

Laburrak /2

Plenoko erabakiak /3

Kirolak /6-7

ESKELAK /7

Sendian programako ikastaroa /8

GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

Page 2: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

22008-XI-29 larunbata

� G O I Z E G U Z K I

Gabonetako loteriaJakinarazi dutenez, gaurtik hasi eta abenduaren 10era,soberan dagoen Gabonetako Loteria salduko dute, Goiz Eguzki zentroan. ��

� K I R O L D E G I A

Ur ludoteka saioekin hasiko dira bihar

Ur ludoteka izango da bihar, ikasturte honetako lehenengoa. Haur eta gurasoek tarte ederra pasatzeko aukera izango dute, izan ere, igerilekua uretan ibiltzeko jostailuekin beteko dute. Goizeko10:00etatik 12:00etara. ��

Igerilekua itxiko dute gaur arratsaldean eta bihar eguerdian

Kirodegiko igerilekua itxi egingo dute gaur arratsaldean.Bihar ere itxi egingo dute, eguerdiko 12:00etatik aurrera, waterpolo partiduak jokatuko dira eta. ��

Abenduan hasiko diren ikastaroakAbenduan ikastaroak hasiko dira kiroldegian. Honahemen ikastaroak eta ordutegia. Indoor walking: astele-hen eta asteazkenetan, goizeko 09:30etan, eta arratsal-deko 19:00etan; eta astearte eta ostegunetan, arratsal-deko 14:30etan. Pilates: astelehen eta asteazkenetan,honako ordutegietan: 11.30etan, 14:00etan, 17:00etan,18:00etan eta 20:00etan. Ziklo Indoor: astelehen etaasteazkenetan, eguerdiko 14:00etan; eta Psikomotri -zitatea, astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko17:00etan. ��

� M E N D I R I Z M E N D I

Santio Bideko etapa bat egingo duteabenduaren 28an

Santio Bideko etapa bat egiteko asmoa du MendirizMendi elkarteak, Hernanitik Alegirainokoa. Irteera aben-duaren 28an egingo dute eta goizeko 08:00etan aterakodira Gudarien plazatik. Izena emateko azken eguna aben-duaren 26a izango da. Horretarako, astelehen, ostegunedo ostegunetan joan behar da elkarteko bulegora, arra -tsaldeko 20:00etatik 21:00etara. ��

Gaztetxoentzako irteera Gaztetxoentzako irteera ere antolatu du Mendiriz Mendik,abenduaren 14rako. Izena emateko epea abenduaren12an bukatuko da. ��

� M I K O L O G I A J A R D U N A L D I A K

Argazki lehiaketako argazkiak ikusiko dituzte datorren astean

Mikologia jardunaldiak antolatu ditu Urretxa elkarteaketa horren barruan argazki lehiaketa. Argazki lehiaketa-ko argazkiak entregatu dituzte dagoeneko eta datorrenastean ikusi ahal izango dira. Abenduaren 2an, astear-tean izango da aurreneko proiekzioa, arratsal deko20:00 etatik aurrera, Biterin. Asteazkenean ere jarrikodituzte, leku eta ordu berean. Sari banaketa abendua-ren 3an izango da, arratsaldeko 21:00etan. ��

� U D A L A

Diru laguntzen inguruko batzarraasteazkenean

Udalak bilera deitu du asteazkenerako. Herriko taldeezberdinak bildu nahi ditu Udalak, ekintza kulturalak etajaiak antolatzeagatik ematen diren diru lagun tzei buruz hitzegiteko. Diru laguntza hauek zenbait aldaketa izan dituzteeta jakin nahi lukete taldeen iritzia. Asmoa da arauak berri-kustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz eginnahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan, Biterin. ��

� Jasota Bezala6 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA zen bakia eta tele-fonoa 7 Gehienez 1.800 karaktere onartuko dira 4 Kronikak beste hizkuntzetan jasotako kartak eus-keratzen ditu 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak.

Ereñotzu-Hernani: Bazterrola etxeokupatutik komunikatuaKaixo adiskideok,Beste behin ere, duela 8 urtetikbizi naizen etxearen kontrakobidegabekeria eta txantaiarenkontra ozen hitz egin nahi dut.Aurreko komunikatuan azaldunuen bezala, joan den irailaren24an, jabeek salaketa jarri zutenbide zibilaren bidez. Donostiakoinstrukziozko 7ga rren epaitegiakpresarekin ja rraitzen du: ahozkoepaiketa aurreikusita dago aben-duaren 3rako, salaketa jarri due-nak es katzen duen kauzioareninguruan (12.000 eurokoa) erabakibat hartzeko, Gipuzkoako abo -katuen Elkargoak justizia de baldeizateko egin nuen eskaera onartuondoren, hau da, debaldeko abo-katua. Epai leak, prozesu honetan,erabakitzen badu kauzioa ordain-du behar dudala, ezin izango dutjuizioan parte hartu (kauzioaordaintzen ez bada, legeak ez duuzten salaketa jarri duenaren kon-trako edozein jarduera) eta auto-matikoki, epaitegiak salaketa jarriduenari emango dio arrazoia(jabeei). Epaiketa 2009ko urtarrila-ren 15ean izango dela aurreikusitadago.

Horrela, oso zaila da espazioautogestionatu hau defendatzea,hain desorekatua den epaiketan:ez nago etxe honetan enpadrona-

tuta, Hernaniko Udalak ukatu eginzidalako. Horrela ez dago frogatze-rik bertan bizi naizenik, nahiz etamundu guztiak jakin, bai justiziak,bai poliziak, baita udalak ere.Badirudi erraza egingo zaiela atze-rritar baten kontra egitea.

Jabeei buruz hitz egin nahinuke; duela 2 urte izan zen sale-rosketa estafa bat izan zen. Bi sala-keta izan ziren, 2003 eta 2005ean,eta ez dute lortu etxetik botatzea,eta salaketak ar txibatu egin zituz-ten epaitegian. Salaketa hauekinjabeek sistema kapitalistarekikobere konformidadea erakustendu te, edo ezagutzen dituen lagunbatek esan zuen bezala: «ho rrekez du bakarmenik!».

Beste alde batetik, jakinarazinahi nuke, joan den azaroaren17an, arratsaldean, ezezagun batzuketxean sartu zirela leiho bat forza-tuta, etxean inor ez zela; ez zutenezer ere lapurtu. Mota honetakojarrerekin ez dute ezertxo ere lortu-ko, gure amorrua eta arreta piztubesterik ez dute egiten!.

Besarkada bat elkartasuna adie-razi duten guztiei. Oku pazioakaurrera jarraitzen du: Bazterroladefendatu! Bazterrola bizirik!Desalojorik ez!

Osasuna eta anarkia.

Kai Uwe Vollmer(Erredakzioan euskeratua).

Plan ederra gaur Goizuetan,feri egunaren bueltan

AZKEN urteetako bidearija rraituta, feria eguna izan -go da gaur Goizuetan. Arti -sauen lanak, bertako pro -duktuak, barazkiak, gazta,eztia eta abereak izangodira gaur nagusi Goi zue -tan. Guztira 50 bat postuizango dira, bai goizue -tarrenak, baita beste he rrie -tatik etorritakoenak ere.

Gorotza zabaltzea,desafioa, bazkaria...Postuez gain, ekintza ez -berdinak ere izango dira.10:30ak aldera ardiak jai -tziko dituzte gazta egiteko;goizeko 11:00ak aldera sa -gardoa egingo dute kalean;goizeko 11:30 etan ardi es -nearekin gazta egiteari ekin -go diote; eguerdiko 12:00akaldera, gorotza za bal dukodute Goizuetako soro ba -tean, garai batean egitenzen bezala, gorotzaz be te -tako saskia buruan hartuta.

Harri zulatzaileen saioa

ere izango da, Plazan. Desafioa ere antolatu

dute gaurko egunerako.Goi zuetako bi gazte, Ex -kurra eta Aritz Zubiri, Jo -seba Otaegi aizkolari pro -fesionalaren kontra arikodira. Goizuetarrek 3 en bormoztu beharko dituzte etaOtaegik 4.

Bazkaria eta jai giroaEguerdian herri bazkariaizango da eta ondoren BideBatez taldearekin berbena.

Ilunabarrean, suzko ma -labareekin ariko dira eta ba -tukada taldearekin po teo aizango da. Goizaldera artepa rranda gi roa ere izangoda gaur Goizuetan. ��

Bertako produktuekin, barazkiekin eta artisauen lanekinpostuak izango dira, baita ekintza ezberdinak ere.

Denetariko postuak izango dira gaur Goizuetan.

Page 3: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

2008-XI-29 larunbata

3

AZAROAREN 25a, Ema ku -meen ganako Indarke ria renAur kako Nazioar teko Egunaizan da. Os tegunean izan zenPlenoan, gaiaren ingurukoadie razpen ins tituzionalaonar tu zen, aho batez. Adie -raz penean Uda lak konpro -misoa hartzen du «indarkeriama txistak era gindako gaitzso zialaren aurka lanean ja -rrai tzeko». Bide horretanUda lak kon pro misoa hartudu «ber din ta su naren aldekoeta ema kumeen ganako in -dar ke ria ren aurkako udalpolitika, aktibo, osoa etakoor dinatua» ga ra tzeko.

Horrekin batera adie raz -penean aipatzen da, gai ho neninguruan egiten diren ekintzakemakumeen au to mia bermatubehar dutela, eta ekintza hauek«ema ku meen eta gizonen ber -din tasunean oinarritutako kul -tura baterantz bideratu be har»direla. Bukatzeko, adie -razpenean, dei berezia egitenzaie herriko gizo nezkoei«emaku meenga nako in dar ke -riaren aurka konpromisoaktiboa har dezaten, eta gauregun gizartean zabalduta dau -den jarrera sexistak za lantzanjartzeko».

Tabernen ordenantzaDuela gutxi onartu da ta berna,

kafetegi eta antzeko jarduerakkokatzeko or de nantza. AtzokoPlenoan alda keta txiki batgehitu zen ordenantza berrian.Ord e nantzak taberna eta ka fe -tegiak talde ezberdinetan sail -katzen ditu. Laugarren tal dekojardueretan sartuta daude: mu -sika ekipoak era biltzeko bai -mena dutenak, dantza pistadutenak eta zuzeneko eki tal -diak antola tzeko bai mena du -tenak. Or denantzak zioen jar -duera hauen arteko dis tantziakezin duela 200 metro bainogutxiagokoa izan, lur zoru ur -ba no/ ur banizagarri edo resi -den tzia letan kokatuta dau -denean. Plenoan onartu zenaldaketak dio, arau honek ezdiola eragiten, ordenantza hauonartu aurreko jarduerei.

Aldaketa hau ere aho batez

onartu zen.

Santa Barbarako harrobia Santa Barbarako ha rro bian betelanak egin eta par kea erai -kitzeko lanak ere ad ju dikatuziren, behin be tiko. La nak,Campezo Cons truc ción S.Akegingo ditu. Asmoa da in -guruko obretako hon da ki nekinbetetzea ha rrobia, ho rregatikkanon bat ko bra tuko du en -presak. Diru ho rrekin fi nan -tzatuko dira ha rrobian parkeaegiteko lanak. Puntu hau ahobatez onartu zen.

Izatezko bikoteakIzatezko bikoteen in gurukoadierazpena ere onar tu zuenUdalak. Herritar batek Uda larieskatu zion kon pro me zuahartzeko izatezko bi kote eta

bestelako bikoteen ar tean le -galki ez ber din ta sunik ez iza -teko. Udalak ida tzi bat osatudu, eta kon pe tentzia dueninstituzioei es katu die, legeakmol da tzeko egungo gizarteandau den bikote eredu ez -berdinetara.

Udaleku irekietako tasakDatorren urteko udalekuirekietako tasei buruz ere hitzegin zuten Plenoan. Erabakizen, igoera ez egitea pre zio an,izan ere datorren urteanudaleku irekiek egun gu txia goizango baitituzte.

Udal lan hitzarmenaUdalitz 2008-2010 Udal LanHitzarmena ere onartu zenPlenoan, Gobernu taldeareneta EBren aldeko botoarekin.

Gainerako alderdiek aurkabozkatu zuten

Udaletxeko logotipo berriaGalderen tartean, Iñaki Arra -tibelek, EAko boze ramai leak,Udaletxeko logotipo be rria -ren inguruko puntu bat sar -tzea eskatu zuen. Adierazizuenez, Udaletxeak lo gotipoberria erabiltzea Ple noanerabaki behar da eta horrelaizan ez denez, lo gotipo berriaez era biltzea exi jitu zuen. Al -kateak adie razi zuen gaiareninguruko txostena eskatutadagoela eta txostena izan arteitxaron behar dela.

PSE-EE eta EAJ-PNVkoordezkariek ere bere de sa -dostasuna adierazi zuten. Bialderdietako kideek esanzuten gainerako al derdiei ezzaiela gaiari buruz ezer ko -mentatu eta prentsa bidezjakin dutela logotipoarenberri. Horrez gain, logotipoaegiteko lanak adjudikatzekoprozedimendua behar bezalaegin ez dela adierazi zuten.

EAk proposatutako pun -tua gai ordenean sartzea boz -katu zen segidan. EBko zi -negotzia abstenitu egin ze -nez, berdinketa izan zenbozketan. Alkateak kalitatekobotoa erabili zuen eta puntuaez zen aurrera atera. ��

Emakumeenganako indarkeria gaitzestekoadierazpen instituzionala onartu zen Plenoan

Horrez gain, tabernen ordenantzan aldaketa txiki bat egitea onartu zen. Hernaniko Udalaren logotipo berriaren inguruko eztabaida ere izan zen eta gaia aztertzekotan dira.

Kantuz abesbatza eta TxistulariBandaren eskutik Santa Zeziliako

kontzertua izango da gaur

Osteguneko plenoa.

Bihar ere izango dira musika emanaldiak herrian, akordeoikontzertua izango da eta goizean txistularien emanaldia.

MUSIKA emanaldi ezber di -nak izango dira asteburuanHer nanin. Azaroaren 22a,Santa Zezilia izan zen, etamusikarien zaindaria izaki,batean eta bestean izan diraemanaldiak azken egunetan.Gaurkoan Kantuz Abesba tzaeta Udal Txistulari Bandarentxanda izango da, eta haie -kin batean izango dira metalboskotea eta dan tzariak. Zu -zendari lanetan Patxi Ape -zetxea eta Iñigo Arroyo ari -tuko dira.

Kontzertua txistulariekinhasiko da. Jose I. Ansore na -ren, Alex Iribarren eta SabinBikainen pie zen mol da ke -

tekin hasiko dira. Segidan, Kantuz Abes -

batzaren txanda izango da.Danny Boy, Canción de Jinete,Bai aldakizu, God nigh Sweet -hard, Volver, Hallo Django etaXauli Xauli abestiak kan -tatuko dituzte.

Bukaeran denek batera,Erreberentzia, Araban bagareeta Gure abestia joko dituzte.

Kontzertua arratsaldeko19:00etan izango da, San -diusterri aretoan.

Bihar akordeoi kontzertuaeta txistularien emanaldiaBihar ere musikarekin go -zatzeko aukera izango da.

Eguerdiko 12:30etan, MusikaEskolako txistulariak izangodira arkupetan. Iñaki Egu -renen zuzendaritzapean erre -pertorio zabala eskainikodute, tartean: Julen Lekuo na -ren Itsasoan urak haundi etaIlargira; hainbat herri kantak;eta Isidro Anso re naren Gutxi,baina nerea eta Maritxu.

Ordu berean, baina Mi la -grosan, Euskal Herriko akor -deoi elkarteak antolatutaakor deoi kontzertua izangoda. Denetariko piezak en tzu -teko aukera izango da: Val -carlos, Mozartek piezen au -keraketa bat eta herri kantak,tar tean. ��

Page 4: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

«Dieta orekatuan,

haragia beharrezko osagaia da»Giza elikaduran aditua da Amaia Campos eta argi dauka haragi proteinak geure osasunarentzat onuragarriak

direla, “balio biologiko handiko proteinak kontsideratzen dira, aminoazido esentzial guztiak dituztelako”.

ORAIN ez bada, urte hasie-ran, oporren bueltan… Dietazaintzea lehentasuneko zere-gin bihurtzen da. Hala koe -tan otorduetatik lehenbizierretiratzen diren elikagaienartean, harategietako pro-duktuak egon ohi dira. Dietaorekatu bat izateko aldiz,halakorik egitea beharrezkoaal da? Dirudienez ez. Haragiproteinak geure osasuna-rentzat onuragarriak baitira.Guztia bezala, tamainan betiere. Lasarte-Oriako NaturHouseko langile eta giza eli-kaduran eta dietetikan diplo-matua den Amaia Camposekxehetasun gehiago ditu.

Dieta orekatutzat zer ulertubehar dugu?Amaia Campos: Pertsonabakoitzaren osasun egoerahoberena bermatuko duenelikagai guztiak dituen dietada. Beraz, eguneroko nutri-zio eta energia beharrakosatzeko gaitasuna izangodu. Dieta orekatu batean, eli-kagaien kantitate eta kalita-teak, berebiziko garrantziaizango dute. Guretzat dietaorekatu baten gertuko ere-dua, "mediterranear dieta"izango litzateke.

Denetik jan beharra dagoe-la esaten da. Zergatik daudehainbeste desadostasun gaihonen inguruan?A.C.: Hala da, denetatik janbeharra dago: azken fineanez daude elikagai txarrak ezonak, proportzio kontua bes-terik ez da. Denetik jan bai,baina bere proportzio jus-tuan. Baina egia esan, diete-tika desadostasun eta kon-traesan gehien eragiten duenalorra da. Izan ere, taldeetniko bakoitzak elikadura-ren aurrean dituen jarreraeta elikagaiak, bere ile edoazalaren kolorea bezainezberdinak izan daitezke.Azken finean, nire ustez,oinarri zientifiko bat duenartean norberak bere konbik-zioak defendatzea guztizlegezkoa da. Edozein gaieninguruan sortzen diren iritziezberdinek etengabe ikerlan

berriak bultzatuko dituzte.Beraz, positibotzat hartukonuke desadostasun egoerahori.

Dena den, etengabekoikerketen ondorioz, ideiakonkretu batean behintzatpentsaera guztiak adostealortu da: dieta orekatuarendefinizioan.

Haragi proteinak ere beraz,beharrezkoak dira ezta?A.C.: Noski baietz. Haragiproteinak, balio biologikohandiko proteinak kontside-ratzen dira, aminoazidoesentzial guztiak dituztela-ko. Aminoazido hauen pre-miak osatzeko, haragi protei-nak jatea beharrezkoa da,organismoak bere kabuz ezbaitakizki sintetizatzen kan-titate nahikoan eta landare-kien proteinekin lan gogorraedukiko dugulako gutxiene-koetara iristeko. Oro har,haragia kontsumituz berriz,erraz iritsi gaitezke beharminimoak betetzera.

Guretzat onak diren protei-na horiek bereziki zer hara-gietan aurki ditzakegu?A.C.: Batez ere gantz gutxiko

haragietan, oilaskoa eta un -txian alegia. Duen gantzarenarabera, baita txahal hara-gian ere.

Eguberriak gertu ditugu.Otorduetako menuetan zermodutan txertatu beharkogenituzke haragi proteinak?A.C.: Eguneroko beharrak

ongi asetzeko funtsezkoaizanik, egun horietan erenormaltasun osoz txertatubeharko genituzke haragiproteinak, hori bai, balio bio-logiko handiko beste protei-nekin, hau da, arrain protei-nekin ere tartekatuz, dietaahalik eta orekatuena izandadin.

Datozen egun berezihorietan, oro har egiten ditu-gun gehiegikeriekin edukibeharko genuke kontu ge -hien, egun jarraituetan gai -nelikatzearen ondorioz, gor-putzak behar ez duen gantzguztia gorde egiten baitu.Hainbeste tentaziori eusteazaila da, baina haragi protei-

nak otordu nagusietan kanti-tate egokian sartuz gero,geure asetasun sentsazioairaunkorragoa izango da,digestioan organismoak langehiago egin behar baitu.

Hala, kaloria askoko bestezenbait elikagaien gehiegiz-ko kontsumoa ekidin edomurriztu dezakegu.

Haragia sukaldean nolaprestatzen dugun, horrekere eragina izango du?A.C.: Hobe da frijituak sai-hestea, baita elikagaienkoipe kantitatea handitzenduten teknikak ere.

Zer onura dituzte haragiproteinek?

A. C.: Proteinak funtzioeraikitzailea du gure orga-nismoan, organo eta gorput-zeko egitura guztien euska-rria baita. Baina gehiengoakezagutzen ez dituen funtzioasko ere baditu. Bere protei-nek, aminoazido esentzialakkantitate egokian dituzte,organismoak bere kabuz sin-tetiza ezin ditzakeenak.

Gainera, mineralen xur-gatze prozesua erraztendiote geure organismoari.Beste osagai garrantzitsuakere baditu: ura (%70 inguru),B taldeko bitaminak, mineraleta burdina.

Ospe handiko ikerlariaskoren esanetan, haragigorri zein zuriak, bihotza-rentzat ona den dieta batenpartaide izan beharko lirate-ke. Azken aldian leporatzenzaizkion arriskuak, dietadesorekatu baten ondoriobesterik ez dira. ��

Amaia Camposen ustez, "hobe da frijituak saihestea, baita elikagaien koipe kantitateahanditzen duten teknikak ere"

B U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E AB U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E A

H A R A T E G I E T A K O S A L E R O S K E T A T A N E U S K A R A B U L T Z A T Z E K O K A N P A I N A A B I A T U D A B U R U N T Z A L D E A N

Buruntzaldeko harategietan, lehiaketa abian

HARATEGIETAKO sale-rosketatan euskara bul -tzatu asmoz, Buruntzal -deko udaletako euskarabatzordeek kanpainaberri bat abian jarri dute.Saltoki hauetan eskainiohi dituzten produktuen

euskal izenekin kartelaketa txartelak prestatu etaegitasmoarekin bat eginduten bailarako 60 batsaltokietan eseki dituzte.Gainera, abenduaren 17raarte lehiaketa bateanparte har daiteke.

Erosketak egitearen trukejolas bat osatzeko txartelajasoko da. Ekimenarekinbat egin duen harategibakoitzean, 50 euroko bierosketa bono zozketatu-ko dira parte hartzaileenartean. ��

"Ikerlari askorenustez, haragi

gorri zein zuriak, biho -tzarentzat ona den dietabaten partaide izanbeharko lirateke".

Page 5: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

B U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E AB U R U N T Z A L D E K O P U B L I E R R E P O R T A J E A

Page 6: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

2008-XI-29 larunbata

6K I R O L A K

EMAKUMEA Pelotari txapelke-ta iritsi da bukaerara. Bi garrenkategoriako final haundia gaurjokatuko da Zarauzko fron toianarratsaldeko 17:30 etatik aurrera,eta aurrez aurre bi pelotari her-naniar izango dira.

Txapelketa ezin hobea eginondoren, Garbiñe Tijero aurre-lari hernaniarrak eta LeireLukas atzelariak finalerakotxartela lortu zuten joan denastean. Gaur, taldekideak izanarren, biak aurrez aurre jokatubeharko dute. Garbiñe TijerokUrbieta Azkoitiarra izango dubikotekide, eta Leire Lukasekberriz, Dominguez Az koitiarra.

Bi pelotarientzat ezustekogalanta izan da finaleraino iris-tea, Garbiñe Tijerok dioenez

«nik esaterako nire bikotea eznuen ezagutzen, beraz, txapel-ketako lehenengo partiduakoso arraroak izan ziren. Berakjokatzen zuen lehen txapelketazen eta ez ginen guztiz ondohasi. Hortaz, hasiera horretanpentsatuz gero, finaleraino iri -

tsi garela konturatzea ezuste-koa izan da, baina dudarikgabe oso pozgarria».

Partidu berdinduaGaurko partidua nahiko ber-dindua izango da. Pelotari her-naniarrak nagusi dira frontoian

eta emaitza partiduan egitenden jokuak baldintzatuko du.Garbiñe Tijeroren iritziz «nirejokoa egiten uzten badidate,garaipena lortzeko aukerahaundia izango dugu.Partiduko pisua atzelariek era-maten badute berriz, LeireLukas ikaragarrizko mailaematen ari da, eta ziurrenikgaraipena beraiena izango da».Bi aurkariak taldekideak direlakontuan izanik, itxuraz partidugogorra izan beharko luke bipelotarientzat, baina GarbiñeTijerok dionez «partidu arra-roa izango da, baina ez gogo-rra. Nik finalerdietako parti-dua ere taldekide baten aurkajokatu nuen eta arraroa izatenda, baina partiduko momen-tuan aurrean duzuna taldeki-dea dela ahaztu egiten zaizu».

Hernaniarrek txapelketabikaina egin duteEmakumea Pelotari txapelke-tako finalean bi pelotari her-naniar egotea, zalantzarikgabe, hauek egin duten txa-pelketa bikainaren seinaldeda. Garbiñe Tijeroren esane-tan «txapelketa osoan pelotariher naniarrek erakutsitakomai la ikaragarria izan da.Joan den urtean jokoan hobe-tu genuela nabaria zen, bainaaurten aldea askoz haundia-goa da. Kristoren maila era-kutsi dute pelotari guztiek,gazteenek gu baino mailahobeagoa erakutsi dutela ereesango nuke».

Gainerako partiduakBestalde, final haundiazgain, hernaniarren partidugehiago ere izango dira gaureta bihar.

Gaur palan aritzen direnjubenil nesken kategorian,Otxotorena eta Aierbek Pa go -la eta Ugalderen kontra joka-tuko dute, 18:00etatik aurrerakiroldegian.

Bihar 11:00etan hasita,eskuz binakako partidua joka -tuko dute Leonet eta OtaegiII-ak Alde Zaharraren aurka.Palan berriz, Irazus ta ba rre naketa Gutierrezek Sube rri renkontra jokatuko dute. ��

Garbiñe Tijero eta Leire Lukas pelotariekelkarren aurka jokatuko dute gaur finala

� E M A K U M E A P E L O T A R I

Garbiñe Tijerorenbikotea UrbietaAzkoitiarra izango daeta Leire Lukasenaberriz, DominguezAzkoitiarra. PartiduaZarautzen jokatukoda gaur arratsaldeko17:30etatik aurrera

Finaleko partidua oso berdindua izango da.

ESKOLA KIROLA - JOAN DEN ASTEBURUKO EMAITZAK

Nire jokoa egitenuzten badidate, garai-

pena lortzeko aukera haundiaizango dugu. Partiduko pisuaatzelariek eramaten baduteberriz, Leire Lukas ikaraga-rrizko maila ematen ari da,eta ziurrenik garaipenaberaiena izango da

� Z I K U Ñ A K O A M A Z I K L O T U R I S T A KMendiko bizikleta taldeak 4garrenibilbidea egingo du bihar

JOCC Zikuñako Ama zikloturista taldeak 4garren mendikobizikleta buelta antolatu du biharko. Irteera Zinkoeneatikegingo dute goizeko 09:00etan eta guztira 40 kilometroegingo dituzte. Hernanitik Astigarragara, Perurenara,Susperregira, Ugaldetxotik pasa eta Hernanira itzulikodira; 3 ordu eta 15 minutuko buelta. ��

� Z U M I T Z A K O Z I K L O T U R I S T A KZumitzako txirrindulariek ekipajeberria egin dute

Zumitzako txirrindulariek ekipaje berria dute datorren den-boraldirako. Norbaitek bizikletan ibiltzeko ekipajea lortunahiko balu, Zumitzan bertan izango du horretarako auke-ra. Saltzen taldeko bi kide izango dira, astearte, asteaz-ken eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara. Erostekoaukera abenduaren 2tik 18ra izango da. ��

� W A T E R P O L O AHernaniko seniorrek bakarrik jokatuko dute, gaur Leioan

Asteburu honetan Hernaniko waterpolo taldeetatik senio-rrek bakarrik jokatuko dute. Partidua gaur izango da, Eus -kal Herriko txapelketakoa, Leioan. Hernaniren aurkariaLeioa A izango da eta partidua eguerdiko 14:30etan hasi-ko da Leioan. Bestalde, neskak asteburu honetan zirenastekoak, nahiz eta partidua bertan behera geratu den. ��

Page 7: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

72008-XI-29 larunbata

K I R O L A K

EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

III URTEURRENAJose Antonio Urdangarin Ugalde

2005eko azaroaren 29an hil zen, 47 urterekin-Goian Bego-

MARI JOSE, AMAIA, ANE ETA GAINERAKO AHAIDEEK.

Hernanin, 2008ko azaroaren 29ean

“Zure oroimena betigure artean izango dugu”

I URTEURRENA

� PAULINO HERNANDEZ VICENTEJAUNA

Duela urtebete hil zen Donostian, 81 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

- Goian Bego -

Emaztea: Josefina Catedra, eta gainerako ahaideek.

Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etorzaiteztela BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:30etan, JOANBATAIA TZAILEAREN parroki elizan egingo den urteurrenekomezara. Aldez aurretik, mila esker.

Hernanin, 2008ko azaroaren 29anHelbidea: Kardaberaz 62 - 3. A.

� A R E T O F U T B O L ADonibane Pari-berriren aurka jokatuko dugaur Yone Boutiquek kiroldegian

Yone Boutique areto futbol taldeak Donibane Pari-berri taldearenaurka jokatuko du gaur kiroldegian, 16:30etatik aurrera. JulenGiraldo entrenatzailearen esanetan «partidu gogorra izango daDonibanek urtero Play Off-a jokatzen baitu». ��

� S A S K I B A L O I ASeniorrek Lizeo Santo Tomasen aurka jokatuko dute

Teklan Hernani senior taldeak Benta Berrin jokatuko du gaur SantoTomasen aurka. Roge entrenatzailearen hitzetan «garaipen berribaten bila aterako da taldea, sailkapeneko goiko postutan jarraitunahi baitugu». Bestalde, jubenilek Easo San Patricioren aurka joka-tuko dute kiroldegian, gaur 16:15etan. Kadeteek berriz bihar jokatu-ko dute, Paco Yoldin, Easo Elurraren aurka. Bihar baita ere, igande-ro bezala, saskibaloi jardunaldiak izango dira 10:30etatik 12:00etara,1997tik 1999ra jaiotako umeei zuzenduak. ��

� B O L E I B O L AEuskadiko Ligako neskek Haron jokatukodute eta mutilek Bilbon

Euskadiko Ligako boleibol partiduak jokatuko dituzte herriko taldenagusiek. Neskek Haroren kontra jokatuko dute gaur, 20:00etanHaron. Mutilek berriz, Rekalderen aurka, gaur 19:00etan Bilbon. ��

K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

HERNANIRENTZAT parti-du zaila eta bereziki garran -tzi tsua izango da biharkoa.Aurrez aurre Bartzelonahaundia izango du eta liganolabait bertan jokatukodute. Joxe Hernaniko entre-natzailearen esanetan «bi har -ko partiduan liga jokatukodugu. Joan den asteburuan

Bartzelonak Gerni karenaurka jokatu zuen eta galduegin zuen, beraz, gure atzetikdira sailkapenean. Bihar ira-baziz gero, bi taldeen artekoaldea haunditu egingo litza-teke»

Partidua Landaren izango daAstelehenean Landare e rrug -

bi zelaia urak hartu zuenarren, biharko partidua ber-tan jokatuko da. Joxe entre-natzailearen esanetan «zelaiaez dago egoera onean, uhol-deen ondorioz kalte haun-diak jasan baititu. Hala ere,zelaia horre lako egoeran ego-tea guretzako ona ere izandaiteke». ��

Bartzelonaren aurka jokatuko dubihar Hernanik, ligako partidu

erabakiorra izango dena

� E R R U G B I A

Partidu zaila izango du gaurTolosan Gorengoen mailakotaldeak, aurrez aurre liderraizango baitu 16:30etatikaurrera.

Joan den astean Mun -darroren aurka jokatu zuenderbia irabazi eta gero,gogotsu dira jokalari herna-

niarrak. Sailkapenean seiga-rren postuan daude, eta lide-rra 4 puntura besterik ezdago. Beraz, ezustekoa emaneta gaur Tolosan irabazizgero, sailkapenean postudezente gora egiteko aukeraizan dezakete hernaniarrek,taldeen arteko aldea oso txi-

kia baita.

Emakumezkoen ligaItxuraz partidu erraza izangodu bihar nesken taldeak Zu -bipen. Aurrean Luberri taldedonostiarra izango du, sailka-penean behe aldean dagoena;16:30etatik aurrera. ��

Tolosa liderraren kontrajokatuko du gaur

Gorengoen mailako taldeak

� F U T B O L A

Astelehenean landare urak hartu zuen arren, partidua bertan jokatuko da, eguerdiko 12:00etan hasita

Emakumezkoen ligako taldeak Luberri hartuko du Zubipen bihar.

Page 8: «Dieta orekatuan, haragiakustea eta 2009ko arautegian, beharrezkoa ba da, aldake-tak egitea. 2009ko kultur ekintzen egutegiaz ere hitz egin nahi dute. Bilera, abenduaren 3an, 19:00etan,

Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: E. Zeberio, N. Legarreta, I.Lekuona, E. Agirre, A. Oiartzabal eta H. Zaldua. Egoitza: Larramendi 11. � 943-330899. Faxa: 943-336306. Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.Inprimatzailea: Zeroa Multimedia.

2008ko azaroaren 29a, larunbata::: 2.754 zka. ::: www.kronika.net

GAUR

EGUR

ALDI

A BIHAR Eguraldiak okerrera egingo du.

Euria erruz egingo du eta tru-

moiak izango dira. Tenpe -

raturak behera egingo du.

(eu

ska

lme

t)Lainoak izango dira nagusi

eta tarteka zaparradak botako

ditu. Haizea zakar ibiliko da

eta honek hotz sentsazioa

areagotuko du.

� IRAGARKI MERKEAK �

� TELEFONOAK � Taxiak: 943 550093 � Udaltzaingoa: 943 248900 � DYA: 943 464622 � Autobusak: Herri

barrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037

� Anbulatorioa: 943 006666 � Jokalari anonimoak: 943 331103 � Alkoholiko anonimoak: 943 331103

� FARMAZIAK � Egunez: Castilla Urbieta 7 - 943 552941 � Gauez: Correa Perkaiztegi 8 - 943 336022

Etxeko lanetarako emakume bat behar da, astean bi egunetan. Deitu: 615 767 882Larunbat goizetan lan egingo lukeen emakumea naiz. Deitu: 606 877 859Furgoneta salgai. Trafic 115cc, 2.0 DCI. 16.500 km. ditu eta 2007ko azarokoa da. Urtebeteko

garan tia dauka. Probetxua ez ateratzeagatik saltzen da. Prezioa: 21.500 €. Deitu: 660 638 587Alokatzeko: Pabiloi industrial berri-berria. 150 m2. Poligonoa: Txalaka Araneder

(Astigarraga). 943 33 05 16 (20:00etatik aurrera).Etxe berria estrenatu ezazu, hemendik 18 hilabetera, 2 logela, aszensorea, 60m2

(249.000euro). Deitu:671 124 594.Urnietako tailer batean HEIDENHAIN CNC-rako Fresatzaile bat behar da. 2 urteko espe-

rientzia eskatzen da. Deitu: 943 00 86 42Taberna salgai Hernaniko kaxkoan 60m2 + almazena 30m2. Deitu: 616 383 168.Etxeko konponketak egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak... Seriotasuna.

Deitu: 616 886 660.BIDEA masajeak. Santa Barbara auzoa.

Tel.: 656 78 64 15 (aurretik deitu).Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Yolanda estetika zentrua. Argi zapaldu bidezko depilazioa (azken berrikuntza), mantxa eta

Kuperros. Bibrazio bidezko terapiarekin egindako gorputz tratamenduak eta “vacumterapia”.Haserako eskaintza. Froga dohainik. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.

Argia zentroa. Balneoterapia-spa, masajea, akupuntura, diafreoterapia, kiropraxia, erreflejo ajusteaeta bertebrala, kromoterapia, drainaje linfatikoa… Antziola 39 (Mendi mendian, 2). 943 55 76 76

Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

ADINEKO ezinduak zain -tzen dabiltzanentzako ikas -taroa izan da aste honetanHernanin. Gipuzkoako ForuA ldundiak martxan jarritakoSendian programak antolatu-takoak dira ikastaroak, Her -naniko Ongintza Patrona -tuarekin elkarlanean.

Zaintzaileek informaziozabala jasotzeko aukera izandute: menpekotasuna du tenpertsonen ezaugarriak; eri-zaintza eta alderdi sanita-rioa; alderdi psikologikoa;alderdi legala eta etikoa; etaadineko ezinduentzako dau-den baliabideak ezagutu

zituzten. Ikastaroaren ondoren, la -

guntza taldean parte hartze-ko aukera izango dute zain -tzaileek, beren egunerokojardunean izan ditzaketenza lantzak argitzeko, eta ba -besa eta laguntza psikologi-koa jasotzeko. ��

Adineko ezinduak zaintzen ikastekoikastaro zabala izan da

Ostegunean alderdi legalen eta etikoen berri izan zuten parte hartu zutenek.