DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza...

4
1 IKASTETXEA Askatasuna BHI 50 2b 10 IZENBURUA “Pinguinoa, hegazti igerilaria” MAILA DBHko 1. maila IRAKASLEA Josu Penades eta Sandra Oiartzun IKASGAIA Euskal Hizkuntza eta Literatura DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana. 2. ATAZA

Transcript of DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza...

Page 1: DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana.dpto.educacion.navarra.es/ihpibaliabideak/09euskara_files/50-2C-10... · 2.2 Galdera Erreportaje honen kontzeptu mapa egin behar

1

IKASTETXEA Askatasuna BHI 50 2b 10 IZENBURUA “Pinguinoa, hegazti igerilaria” MAILA DBHko 1. maila

IRAKASLEA Josu Penades eta Sandra Oiartzun IKASGAIA Euskal Hizkuntza eta Literatura

DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana.

2. ATAZA

Page 2: DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana.dpto.educacion.navarra.es/ihpibaliabideak/09euskara_files/50-2C-10... · 2.2 Galdera Erreportaje honen kontzeptu mapa egin behar

2

JATORRIA EGILEA Berria egunkaria

IZENBURUA Pinguinoa, hegazti igerilaria ARGITALETXEA/Webgunea Berria egunkaria

URTEA 2009ko azaroaren 14a ORRIALDEA (K) Mantangorri gehigarria, 6. orrialdea

ISBN TESTU-MOTA

OINARRIA Inprimatutako testua FORMATOA Mistoa

MOTA Azalpenezkoa ERABILERA Publikoa

JARDUERAK

1. INFORMAZIOA BILATU EDO BERRESKURATU 1.1 Galdera Baieztapen hauetatik zein da zuzena, testuan dagoen informazioaren arabera?

a) Pinguinoak lehorrean baldarrak diren arren, uretan aurrera eta atzera dabiltza, inolako arazorik gabe.

b) Pinguinoek ur azpian bizi osoa pasa dezakete, arrainen antzera. c) Pinguino arrak bi hilabete pasa ditzake jan gabe. d) Pinguinoak kolonia txikietan bizi dira.

1.1 Erantzuna c) 1.2 Galdera Zenbat pinguino-espezie daude? 1.2 Erantzuna 18 bat.

2. ULERMEN OROKORRA 2.1 Galdera

Zein da testu honen komunikazio-helburua? 2.1 Erantzuna Pinguinoaren inguruko informazioa ematea.

Page 3: DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana.dpto.educacion.navarra.es/ihpibaliabideak/09euskara_files/50-2C-10... · 2.2 Galdera Erreportaje honen kontzeptu mapa egin behar

3

2.2 Galdera Erreportaje honen kontzeptu mapa egin behar izanez gero, zeintzuk izango lirateke lau kontzeptu nagusienak? Ugalketa Pisua Bizilekua Jaioberriak Espezieak Ezaugarri fisikoak Pinguino enperadorea Luma aldaketa

2.2 Erantzuna Bizilekua, espezieak, ugalketa, ezaugarri fisikoak.

3. INTERPRETAZIOA- INFERENTZIAK 3.1 Galdera Testuak dio pinguino enperadorea 1,2 zentimetro luze dela. Zuzena al da datu hori? (Arrazoitu zure erantzuna). 3.1. Erantzuna Ez da zuzena. Pinguino-espezierik txikienak 35 zentimetro neurtzen duela dio testuak; beraz, espezierik handiena den pinguino enperadoreak 1,2 zentimetroko luzera baino handiagoa eduki behar du. 3.2 Galdera Esan egia (E) ala faltsuak (F) diren hurrengo baieztapenak:

a) Pinguinoa korrikalari aparta da. b) Pinguino guztiek erruten dute arrautza-kopuru bera. c) Jaio eta hirugarren egunera murgiltzen da itsasoan pinguinoa. d) Pinguinoak 150 metroko sakoneraraino bizi diren arrain txikiak harrapatzen ditu.

3.2 Erantzuna Guztiak dira faltsuak.

4. EDUKIAREN GAINEKO HAUSNARKETA EDOTA BALORAZIOA

4.1 Galdera Itsasoetako elurrak urtzen doaz berotze globalaren eraginez. Zer gertatuko litzaioke pinguinoari elur horiek guztiak urtuz gero? 4.1 Erantzuna

Page 4: DBHrako Irakurketaren Ulermenerako Hobekuntza Plana.dpto.educacion.navarra.es/ihpibaliabideak/09euskara_files/50-2C-10... · 2.2 Galdera Erreportaje honen kontzeptu mapa egin behar

4

Ur ia izoztuetan ibiltzen denez igerian (pinguino espezierik gehienak behintzat): - ur epelagoetara moldatu beharko luke; - bestela, desagertzeko arriskuan egongo litzateke.

4.2 Galdera Testuko informazioa egunkari batean azaldu da, baina zein jakintzatan sailkatuko zenuke?

a) Botanikan b) Geografian c) Zoologian d) Teknologian

4.2 Erantzuna c) Zoologian

5. FORMAREN GAINEKO HAUSNARKETA EDOTA EBALUAZIOA 5.1 Galdera Zergatik da zuzena testuaren leada edo azpititulua? 5.1 Erantzuna Azpimarratu nahi duen informazioa biltzen duelako bertan igorleak. 5.2 Galdera Fitxako hitz batzuk zergatik daude hizki lodiz idatzita? 5.2 Erantzuna Izenburuak direlako.