César Bona - elkarrizketa Argian

6
Zer nolako hezkuntza jaso zenuen haurtzaroan? Egun zaren irakaslea izateko balio izan al zizun? Txikitan oso lotsatia nintzen eta irakasleak galderaren bat egiten zuenean, eskua altxatu ordez ondokoari esaten nion erantzuna. Ez dut nahi eskolan ditudan haurrei halakoak gertatzerik: lotsa eta beldurra ez daitezela oztopo izan emozioak, sentimenduak, pentsamenduak edo argudioak adierazteko; horma hori gaindi- tzeko gai izan daitezela da nire helburua. Etxean berriz, aita arotza nuen eta lagundu egiten nion, baina aspertu egiten nintzen, berak eskatzen zizki- dan lantresnak eskura ematea nuelako zeregin bakarra. Nire haurrek inplikazio falta hori sentitzerik ere ez dut nahi, engaiatu daitezela nahi dut, ikastearekin edo gauzak aldatzeare- kin, aurrera eramaten dituzten proiektuetan inplikatu daitezela. Ikasgela bakoitza, haur bakoitza mundu bat da. Nola lortzen da haurrak duen onena ateratzea? Oso garrantzitsua da testuingurua ezagu- tzea, herri, hiri, auzo, ikastetxe, ikasgela… horretako haurrek zer egiten duten, nola hobetu dezaketen inguruan dutena. Ikasgela horretako interesak eta kezkak hartu behar dira kontuan. Eta norbanakoari begira, denoi gustatzen zaigu inportantea edo balo- ratua sentitzea, hori lortzea da lehenengo urratsa. Talde berri batera iristen naizenean haurrei beti esaten diet: “Ira- kaslea naiz, baina nik ez dakit dena, zuek ere irakatsi diezada- kezue”. Dituzten jakintzen eta afizioen berri ematen dute, guz- tiokin elkarbanatzen dituzte, eta ematen duzunean, zu ere prest zaude besteen irakaspenak jaso- tzeko. Zentzu horretan, eskole- tako programazioak irekia izan beharko luke: “Gaur 9etan sartu eta hau eta hau emango dut” pentsatu beha- rrean, “zuek zer irakatsi diezadakezue? Zer duzue eskaintzeko?” galdegin beharko genuke. 10 2015EKO OTSAILAREN 1A César Bona García, 1972an Ainzón herrian jaioa, Zaragozan (Aragoi). Ingeles Filologian lizentziatu ostean, Magisteritza ikasi zuen. Hamabost urte daramatza irakaskuntzan, horietatik zazpi eskola publikoan. Varkeys Fundazioak antolatzen duen –eta milioi bat dolarreko ordaina duen– Global Teacher Prize sarira aurkeztu zuen lagun batek –Irakasleen Nobel saritzat hartzen dena– eta finalista da, mundu osoko beste 49 hautagairekin batera. NORTASUN AGIRIA PERTSONAIA «Emateko aukera eskaintzen badiozu norbaiti, bera ere hartzeko prest egongo da» 127 herrialdetako 5.000 hautagai baino gehiagoren artean, Global Teacher Prize sari prestigiotsurako 50 finalistetako bat da César Bona. Ez du hezkuntzari buruzko diskurtso ponposorik, ezta behar ere: eguneroko lanaren adierazgarri, 11 urteko ikasleek eurek egindako Kopa oparitu berri diote (aldizkariaren azalean eta ondoko argazkian ageri den Kopa), haientzat irakasle onena delako César. | MIKEL GARCIA IDIAKEZ | Argazkiak: Dani Blanco CÉSAR BONA Garrantzitsua da denok funtzio bat izatea gizartean, kasu honetan ikasgela den mikro-gizartean, eta elkarrekin, bere martxa duen engranajea osatu dugu

Transcript of César Bona - elkarrizketa Argian

Page 1: César Bona - elkarrizketa Argian

Zer nolako hezkuntza jaso zenuen haurtzaroan?Egun zaren irakaslea izateko balio izan al zizun?Txikitan oso lotsatia nintzen eta irakasleakgalderaren bat egiten zuenean,eskua altxatu ordez ondokoariesaten nion erantzuna. Ez dutnahi eskolan ditudan haurreihalakoak gertatzerik: lotsa etabeldurra ez daitezela oztopoizan emozioak, sentimenduak,pentsamenduak edo argudioakadierazteko; horma hori gaindi-tzeko gai izan daitezela da nirehelburua. Etxean berriz, aitaarotza nuen eta lagundu egiten nion, bainaaspertu egiten nintzen, berak eskatzen zizki-dan lantresnak eskura ematea nuelako zereginbakarra. Nire haurrek inplikazio falta horisentitzerik ere ez dut nahi, engaiatu daitezelanahi dut, ikastearekin edo gauzak aldatzeare-kin, aurrera eramaten dituzten proiektuetaninplikatu daitezela.

Ikasgela bakoitza, haur bakoitza mundu bat da.Nola lortzen da haurrak duen onena ateratzea?Oso garrantzitsua da testuingurua ezagu-tzea, herri, hiri, auzo, ikastetxe, ikasgela…horretako haurrek zer egiten duten, nolahobetu dezaketen inguruan dutena. Ikasgelahorretako interesak eta kezkak hartu behardira kontuan. Eta norbanakoari begira,

denoi gustatzen zaigu inportantea edo balo-ratua sentitzea, hori lortzea da lehenengourratsa. Talde berri batera iristen naizenean

haurrei beti esaten diet: “Ira-kaslea naiz, baina nik ez dakitdena, zuek ere irakatsi diezada-kezue”. Dituzten jakintzen etaafizioen berri ematen dute, guz-tiokin elkarbanatzen dituzte, etaematen duzunean, zu ere prestzaude besteen irakaspenak jaso-tzeko. Zentzu horretan, eskole-tako programazioak irekia izanbeharko luke: “Gaur 9etan sartu

eta hau eta hau emango dut” pentsatu beha-rrean, “zuek zer irakatsi diezadakezue? Zerduzue eskaintzeko?” galdegin beharkogenuke.

�10 2015EKO OTSAILAREN 1A

César Bona García, 1972an Ainzón herrian jaioa,Zaragozan (Aragoi). Ingeles Filologian lizentziatu ostean,Magisteritza ikasi zuen. Hamabost urte daramatzairakaskuntzan, horietatik zazpi eskola publikoan. VarkeysFundazioak antolatzen duen –eta milioi bat dolarrekoordaina duen– Global Teacher Prize sarira aurkeztu zuenlagun batek –Irakasleen Nobel saritzat hartzen dena– etafinalista da, mundu osoko beste 49 hautagairekin batera.

NORTASUN AGIRIA

PERTSONAIA

«Emateko aukera eskaintzenbadiozu norbaiti, bera ere

hartzeko prest egongo da»127 herrialdetako 5.000 hautagai baino gehiagoren artean, Global Teacher Prize sari

prestigiotsurako 50 finalistetako bat da César Bona. Ez du hezkuntzari buruzko diskurtsoponposorik, ezta behar ere: eguneroko lanaren adierazgarri, 11 urteko ikasleek eurek

egindako Kopa oparitu berri diote (aldizkariaren azalean eta ondoko argazkian ageri denKopa), haientzat irakasle onena delako César.

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Argazkiak: Dani Blanco

CÉSAR BONA

Garrantzitsua da denok funtziobat izatea gizartean, kasuhonetan ikasgela den mikro-gizartean, eta elkarrekin,bere martxa duen engranajeaosatu dugu

Page 2: César Bona - elkarrizketa Argian
Page 3: César Bona - elkarrizketa Argian

�12 2015EKO OTSAILAREN 1A

CÉSAR BONA

Baina arreta pertsonalizatua lortu al daiteke 30ikasleko geletan?Begira, guk rolak banatzen eta txandakatzenditugu gelan [ikusi 13. orriko irudia], etaMatxinatuen Burua deitzen duguna da nire-tzat rol garrantzitsuenetakoa: beste haurrenkexak eta iradokizunak bideratzeaz ardura-tzen da. Izenik jarri gabe ikasleetako batekoharra idatziko du jolas-orduan gertatu zaio-naz, ikaskideak esan dion zerbaiti buruz edoikasgaia nola ematen dudan gustuko ez duelaazalduz. Matxinatuen Buruak ohar anonimohauek emango dizkit ondoren, eta oharretanadierazi didatena hobetzen saiatuko naiz.Euren heziketan parte hartzen dute haurrek,hala sentitzen dute, eta gustura datoz eskola-ra. 30 ikasleko gela dela? Seikoak eta hogeita-kakoak egokitu zaizkit, eta denek partekatzendute zerbait: emozioa. Askoz gehiago landubeharko genuke emozioa hezkuntzan.

Matxinatuen Burua, diozu. Beste zein rol bana-tzen dituzue gelan? Zein helbururekin?Haurrek gutxi gorabehera hilero txandaka-tzen dituzte rolak: hala nola, BirziklatzearenBuruak ditugu (ingurumena errespetatzeraanimatzen dituzte gainerakoak eta birzikla-tzea ondo egin dadila dute helburu); Altruis-ten Zerrenda Zuriaren Arduraduna dugu(ikasgairen batean ondo dabilenak izenaeman dezake, eta kontrara, ikasgairen bateanzailtasuna duenak, berak hala erabakita,zerrendako arduradunarekin hitz egin dezakealtruista bat bilatu eta ikasgai horretan elka-rren ondoan esertzeko, laguntzeko… etaelkar estimulatzeko); Gehiegi Hitz EginDutenen Zerrenda Beltzaren Arduraduna erebadaukagu, hitz egiten ari diren beste ikaski-deak ez eteten eta errespetatzen ikasteko (nineu ere kontrolatzen nau); asko hitz egiteaga-tik puntuak galdu dituenak berreskuratuditzake, Abokatuarekin hitz eginez eta lan-txoren bat eginez; Kazetari Batzordean berribitxiak ekartzera animatzen dute jendea, gero

hemen komentatzeko; Liburuzainak daude,irakurketa defendatzen… Garrantzitsua dadenok funtzio bat izatea gizartean, kasuhonetan ikasgela den mikro-gizartean, etafuntzio bakoitzaren arduraduna errespeta-tzea. Elkarrekin, bere martxa duen engrana-jea osatu dugu. Rolak aldatzen joateak enpa-tia lantzeko aukera ere ematen du.

Nolakoa da egun bat zure gelan?Aipu-hartzaileak (rol hori ere badaukagu)aipu bat aurkezten digu lehen orduan etahorri buruz aritzen gara. Gero, egunaren etaikasgaiaren arabera, oso ezberdina da jardu-na. Jakin-mina lantzen dugu, informazioa bil-tzen eta baloratzen ikasteko ariketak egitenditugu, edota publiko aurrean lotsa galdu etahitz egitea praktikatzeko mahai gainera igoeta euren kontinenteaz mintzatu behar dute[kontinenteka daude banatuta gelan, ikusialboko irudia]. Gaur oso gauza polita gertatuda: Mohammed oso lotsatia da, baina berakhitz egin nahi zuela esan digu, mahai gaineraigo da eta denoi zuzendu zaigu; bukaeran txa-lotu egin dute ikaskideek, badakitelako ezdela erraza, batez ere lotsatia bazara, eta bere-tzat inportantea izan da kontatu diguna bes-teek interesez jarraitzea eta aintzat hartzea.Asteazkenetan esaterako, Istorio Surrealistakditugu: Belaunak-Alderantziz-Tolesteko-Gai-tasun-Bitxia-Zuen-Eta-Hanketako-Behatz-Artean-Kaktusak-Ezkutatzen-Zituen-Ibilera-Zaharkituko-Txita-Jaun-Astakirtenaren-Istorio-Aparta moduko titular xelebre batetikabiatu, hiztegitik ausaz zortzi-bederatzi hitzhautatu eta istorioa sortzen eta eraikitzen joa-ten gara denon artean. Ondo pasatzea etaahalegintzea ez daude lehian.

Hau guztia begi onez ikusten dute gurasoek?Ibilbide bat eta aitorpen bat lortu izanaklagundu egiten du gurasoekiko harremanean,baina egia da kosta egin zaidala. Leku askotanaztoratu egiten ziren: “Baina ez dute testu-

Lehia“Lehiakortasunainportantea delaesaten didateneanerantzuten dutnorbera hobetzenjoatea delainportantea.Gurasoak umeennotak konparatzenhastea akatsa da,pentsatu ezazu eazer egindezakezun zureseme-alabaahalegindu dadinbere mailanhobetzen joateko,beragatik, ezgurasoen desirenproiekzioa denexijentziekiko.Gure gelan,AltruistenZerrenda modukoekimenei esker,zertan eta norlagundu dezakeenbihurtzen dahaurrarenerronketako bat,eta ez lehia etabestea zapaltzea”.

Page 4: César Bona - elkarrizketa Argian

2015EKO OTSAILAREN 1A 13�

liburua erabili!” edo “eta gramatika? Ortogra-fia?”. “Lasai”, erantzuten nien nik, “bestemodu batera agian ikasiko ez lituzketen gau-zak ikasten ari dira zuen seme-alabak”. Etaikasturte bukaerarako, jarrera aldatu ohi dutegurasoek. Ikastetxe batean, ikasturte amaieran,eskutitzak idatzi zizkidaten gurasoek: “Nirealaba askoz autonomoagoa da”, “nire semeakemozioak adierazteko zuen lotsa galdu du”,eta halakoak. Baloreak ikasten ditugu eskolan.

Irakurri dizudanez, enpatia, ikasleen parte-har-tzea, irudimena, sormena, jakin-mina, sentsi-

bilitatea eta errespetua dituzu oinarri. Horiekdira heziketaren gakoak?Nire ustez bai. Horiei gehituko nieke jarrera,baita irakasle bezala ere: irakasle batek askojakin dezake, baina jarrerarik ez badauka…Nola animatuko duzu haurren jakin-mina,zuk jakin-nahirik ez baduzu? Nola estimula-tuko duzu sormena, ez baduzu ikertzeko edosortzeko gogorik? Eta diozun moduan, enpa-tia eta sentsibilitatea ere azpimarratu ohiditut, eskola guztietan kontuan hartu beha-rreko ezinbestekoak iruditzen zaizkit, moduhorretan hurkoa, animaliak, ingurumena…

Page 5: César Bona - elkarrizketa Argian

�14 2015EKO OTSAILAREN 1A

errespetatuko dituzten hel-duak izango direlako. Hau-rrak, gainera, ez dira soiliketorkizuneko helduak, orai-naren biztanleak ere badira,eta horregatik parte hartubehar dute gizartean.

Global Teacher Prize sarirakohainbat proiektu eta espe-rientzia hartu dituzte kontuan.Tartean, maila sozio-ekono-miko baxuko “ikasgela gataz-katsu” batean egindako lana.Bai, ikastetxe hauek “jardue-ra zaileko” eufemismoazizendatu ohi dituzte, baina erronka gisa defi-nituko nituzke nik. Testuingurua begiratubehar duzu, umeek sarri ez baitute egoeraerraza bizi, eta aski da euren lekuan jartzea.Javi adibidez lagun handia dut oraindik etahan ezagutu nuen, duela sei urte; ijitoa da,kajoia jotzen du eta niri ere kajoia jotzen ira-katsiko al zidan galdetu nion; eskola orduabaino ordubete lehenago geratzen ginenhorretarako. Konexio hori duzunean, norbai-ti emateko aukera eskaintzen diozunean, beraere hartzeko prest egongo da, jarrera kontuada. Irakurtzen ikasteko antzezlan berezi batere egin genuen, eta antzezlan horrek ikas-leengan sortu zuen konplizitateak eta piztuzuen grinak eskolara gustura etortzea eraginzuen.

Ondoren, herri txiki batekoeskolan, La importancia dellamarse Applewhite filmaerrodatu zenuten, sari ugarijaso dituena.Buretan izan zen hori, 200biztanle inguruko herrian,eta 4 eta 12 urte arteko seihaur nituen. Pelikula mutuaegin genuen, ikasleek isto-rioaren garaiko gertaerak etapertsonaiak ikertu zituzten,eta antzezpenaren aitzakianemozioak nola adierazi landugenuen, hitzez eta keinubidez. Sei ume baino ez ziren

eta horietako bik harreman txarra zuten,familien arteko desadostasunak medio. Bada,elkar maite zuten bi protagonisten roleanjarri nituen, eta ondo atera zen: informazioabilatzea, jantziak prestatzea eta halakoakfamiliek elkarrekin egin behar zuten, etaorain oso ondo eramaten dira bi familiak.

Buretan bi urtez izan nintzen eta besteproiektu bat ere egin genuen: Sé dokumenta-la. Herriaren altxorretako bat adineko jendeaizanik (gazte askok herritik alde egiten dugaur egun), umeek aitona-amonak elkarrizke-tatu zituzten dokumentalerako, haien bizipe-nak eta nahiak jaso zituzten. Pelikula estrei-natu genuen egunean, 200 biztanleko herrian400 ikuslek bete zuten aretoa! Omenaldi ede-rra izan zen aitona-amona haientzat.

LOMCE. Laguntza, altruismoa eta lankidetza susta-tzea gustatuko litzaidake, lehiakortasuna beharrean.Testu-liburuak. Agian astean behin edo hama-bostean behin erabiliko ditugu, eta erreferentziagisa balio dezakete, baina ez dira irakasleon gida.Ikaslea. Ohorea da haiengandik ikasi ahal izatea.Irakaslea. Haurrek eskaintzen duten sormenaegunero bizi ahal izateko luxua. Autoritatea. Errespetutik lortzen da, eta errespe-tua ez da inposatzen, irabazi egiten da, denokmaila berean jarriz.

Denok maila berean

GALDE SHORTA

Page 6: César Bona - elkarrizketa Argian

2015EKO OTSAILAREN 1A 15�

CÉSAR BONA

Eta 2010ean, El Cuarto Hocicoanimaliak babesteko elkarte bir-tuala sortu zuten zure ikasleek…Muel herrian nintzen irakasle etazirkoa iritsi zen herrira. Umeakpozik zeuden eta ohiko moduan,ikertzeko esan nien, zirkoezinformazioa bilatzeko, gurasoeigaldetzeko… Hurrengo egu-nean, zirkoari buruzko eztabai-dan ondorioztatu zuten anima-liek ez zutela hain bizitza alaia zirkoan, etahorrela jaio zen El Cuarto Hocico elkartea.Deskubritu zutena gainerako ikasgeletan kon-tatu zuten, lehen mailako haurretatik hasi etaseigarren mailaraino. Ondoren, haurrek sinatu-riko eskutitza aurkeztu zioten alkateari, etaordutik animaliarik gabeko zirkoak bakarrikonartzen dituen herria da Muel. Elkarte birtua-lari eta haurrek bertan idatzitako iritzi, bitxikerieta iruzkinei esker, eztabaida beste lekuetarazabaldu zen eta nazioarteko ikastetxeetakoumeak elkartu ziren ekimenera. Beste behin,parte hartzen dutela eta kontuan hartuak izandirela sentitu dute haurrek, inplikatu egin dira,eta gizartea aldatzeko eta animalien eskubideenalde egiteko eredu izan dira.

Zein da proiektu horien guztien arra-kastarako sekretua?Parte hartzeko aukera emateandatza, helduok maiz atrofiatuta dau-kagun irudimena bizi-bizi dutelakohaurrek, eta aintzat hartzeko modu-ko ideia zoragarriak dituzte. Hau-rraren interes eta nahiei erreparatzea garran-tzitsua da, umeak inplikatzea –moduhorretan lortuko dutelako beste pertsonabatzuk ere “kutsatzea”–, eta azkenik, inpor-tante eta harro sentitzea.

Eta zu zein lorpenez zaude harroen?Ume bakoitza mundu bat da eta keinu txikieta handi guztiek dute balioa. Mohammedekgaur egin duena lorpen handia da beretzat,izugarri pozik joan da etxera. Ivánek arazoazuen r hizkia ahoskatzeko, ba Haurren

Eskubideen Aldeko MundukoKongresu-aurrera lagunduninduen, zazpi bat minutuzhitz egin zuen 400 pertsonarenaurrean eta bukaeran 400akaltxatu eta txalo jo zioten.Mónicak negar egiten zuenemozioez hitz egiten genuenbakoitzean, hori bideratzekotresnak eman zitzaizkion, etagai izan zen 300 lagunen

aurrean hitz egiteko, Aragoiko Ingurumena-ren Sarian. Bi haur adiskidetzea lorpena da,herri oso bat bere zaharrak txalotzen ikus-tea, kajoia jotzen duen Javirekin gaur egunlaguntasuna mantentzea…

Aurkeztu diguzun hezkuntza ereduak balio duurte gehiago dituzten haur eta gazteekin aridiren irakasleentzat?Lehen Hezkuntzako haurrekin hasi aurretik,adin guztietako gazteekin aritu nintzen, baitaBatxilerrean ere, eta egia da institutuetan siste-ma itxiagoa dela, badirudiela sakrilegioa delatxikiagoekin egiten ditugun asanbladak etatalde ariketak egitea, baina bat-batean uniber-

tsitatera iritsi eta publiko aurrean hitzeginarazten dizute, eta shock modu-koa da ikasleentzat. Bigarren Hez-kuntzan ere aldatu eta hobetu beha-rreko asko dagoela, alegia. Gainera,alferrikakoa da Lehen Hezkuntzanaldaketa metodologikoetan sakon-tzea, gero Bigarren Hezkuntzakohormarekin talka egingo badugu.

Baina balore eta konpetentziak lantzeko nahiabatetik, azterketen eta gaitegien eredu zurrunabestetik, oreka erraz bilatzen du irakasleak alafrustrazioa gertu du bide berritzaileak urratunahi dituenak?Egia da, frustrazio handia dago, sistemak ezdizulako uzten egin nahiko zenituzkeen gauzaasko egiten, gurasoak ere sarri ez dira fio, etanik batzuetan pausoa ematea erabaki dut sine-tsita nengoelako beharrezkoa zela ikasleen-tzat, baina ez da beti samurra izan, iritsi etahaurrak mahai gainean hizketan jartzea bezainsinplea ez da, arriskatu behar izan dut. Eske-ma zaharretatik ateratzen saiatu eta amoreematen bukatu daiteke, irakasleek maiz ezdugulako laguntzarik, ez dugu motibaziorik,errazagoa da testu-liburua jarraituz ikasgaiaeman eta kobratzea, eta horregatik seguruegon behar duzu, zure horretan mantendu.Pribilegiatua naiz sari honetarakohautagai naizelako, eta sariak baliobehar luke konturatzeko hezkun-tza ulertzeko era hau aintzat har-tzeko modukoa dela. n

Irakasleak ez daki dena“Eztabaidatzea eta iritzi propioa garatzea garrantzitsua da,denek diotenarekin ados ez badaude adierazi ahal izatea,baita irakaslearekin bat etortzen ez direnean ere. Urtetangidatu gaituen eskema izan da irakasleak dena dakiela, etahori aldatzeko ordua da. ‘Zergatik egiten du hotz handiagoapoloetan?’ galdetu zidaten lehengo egunean ikasleek.Ikertzeko esan nien eta informazioa bildu ostean kontatuzidaten Hego Poloan hotz handiagoa egiten duela IparPoloan baino. Hori beraiengandik ikasi dut”.

Mohammed oso lotsatia da, bainaberak hitz egin nahi zuela esandigu gaur; bukaeran txalotu egindute ikaskideek eta beretzatinportantea izan da kontatudiguna besteek aintzat hartzea

Sariak balio behar lukekonturatzeko hezkuntzaulertzeko era hau aintzathartzeko modukoa dela