C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek:...

18

Transcript of C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek:...

Page 1: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,
Page 2: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

NaturarenZientziak

6

Page 3: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

EDUKIAK•Energia.•Argia.•Soinua.•Elektrizitatea.•Magnetismoa.•Beroaetatenperatura.

ENERGIA2

28Askotariko adimenak

Page 4: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

ATAZA INTEGRATUA

Energia- hiztegia!

Zenbat gauza dakizkizu energiari buruz? Zer hitz edo kontzeptu ez dituzu ulertzen? Osa dezagun energia-hiztegia.

IkertuBilatu Interneten, edo edozein hiztegitan, energiare-kin lotutako hitz ohikoen esanahia; hauena, adibidez: aerosorgailua, biomasa, bioerregaia, zelula fotovol-taikoa, zentral hidroelektrikoa, erregai fosilak, energia berriztagarria...

EginA4 formatuko paper birziklatua erabiliz, egin liburuxka bat; energiaren gure hiztegitxoa izango da etorkizu-nean. Jarraitu liburuxka egiteko argibideei honako lo-tura honetan:

Egin zure hiztegiaren azala eta atzeko azala, eta prest izango duzu aurreko urratsean hiztegian bilatu dituzun hitzak idazteko.

AurkeztuAurkeztu zure hiztegia talde handian; osatu ikaskideek aipatzen dituzten hitzekin, eta atera ondorio batzuk.Unitatean zehar, hasieran ezagutzen ez zenituen hi-tzak ikasiko dituzu. Hitz berriak agertu ahala, idatzi hiz-tegian.

29Askotariko adimenak

http://links.edebe.com/esrsr

Page 5: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

30

1. Azken urteotan, artikuluei gero eta bilgarri finagoa jartzen zaie. Zure ustez, zergatik gertatu da hori?

2. Ikertu termino hau: zaharkitze programatua. Interneten termino hori azaltzen duten zenbait bideo ditu-zu. Ondoren, egin idazlan bat zure koadernoan, terminoa azaltzeko, eta, amaitzeko, egin hausnarketa bat, eta azaldu zure iritzia.

1. ENERGIA

Energiak izan ditzakeen forma nagusiak honako hauek dira:

Korronte elek-trikoarekin erlazio-natutako energiaren forma; adibidez, etxean erabiltzen duguna.

ELEKTRIKOA

ENERGIA ETA GARAPEN JASANGARRIAEnergiaren eta garapen jasangarriaren arteko lotura estua da, gizakiak ezin baitu naturak ematen dion baino gehiago kontsumitu, eta ez du hala egin behar. Energiaren forma berriak direla eta, garapen-eredu berriak pentsa daitezke, natura-baliabideak agortzea eta haiei tratu txarra ematea lehenesten ez dutenak.Bestalde, garapen-bidean dauden herrialdetan eskuratzen errazagoak diren energia berri hauek funtsezkoak dira aurrerapen ekonomikoa lortzeko eta pobrezia desagerrarazteko.

ENERGIAREN FORMAK

Materialek dute, haien osaera dela eta; esaterako, zu-rak eta telefono mu-gikorraren bateriak.

KIMIKOA

Beroa askatzen duten gorputzek sortzen dute; adibi-dez, sutegiak eta erradiadoreak.

BEROARENA

Mugimendua du-ten gorputzek dute; adibidez, ibaiko urak eta oinez dabi-len pertsonak.

MEKANIKOA

Argiaren bidez igortzen da. Eguz-kiak edo piztuta dagoen bonbillak energia mota hori ematen dute.

ARGIARENA

Haizearen indarre-tik eta mugimendua sortzeko duen ahal-menetik lortzen da.

HAIZEARENA

Ibaietako korron-teak eta ur-jauziak baliatuz ateratzen da.

HIDRAULIKOA

Material batzuek barruan dute; esa-terako, uranioak.

NUKLEARRA

Gorputzek bibra-tzean igortzen dute, eta soinu-uhinen bidez transmititzen da.

SOINUARENA

Eguzkitik datorren erradiazioak balia-tuz lortzen da.

EGUZKIARENA

Page 6: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

31

3. Zura basoetatik ateratzen da, eta, beraz, baliabide mugatua da. Basoak modu kontrolatuan us-tiatzen baditugu, berritzeko denbora emango diegu gehiago atera aurretik. Zeri buruz ari gara, energia berriztagarriari ala berriztaezinari buruz? Arrazoitu erantzuna.

4. Ikertu Interneten zer garrantzia duten energia berriztagarriek EAEn eta erantzun: – Zenbat energia dator iturri berriztagarrietatik? Non sortzen da energia berriztagarri hori? – Zer energia-iturri berriztagarri erabiltzen ditugu? Zer abantaila eta desabantaila dituzte?

ENERGIA-ITURRIAK

BERRIZTAGARRIAK

Energia-iturri hauek etengabe eta naturalki be-rritzen dira, eta, beraz, ez dira agortzen. Energia hori ekoiztean ez da kutsadurarik eragiten. Ura, eguzkia eta haizea energia berriztagarriak dira.

Energia berriztaezinen kantitate finkoak daude naturan, eta, beraz, agortu egiten dira; adibidez, milaka urte dira zenbait material erauzten direla, eta, horren ondorioz, meatokiak agortuta dau-de. Petrolioa, ikatza eta gas naturala energia ez-berriztagarriak dira.

BERRIZTAEZINAK

Energia-iturriak gizakion beharrizanak asetzeko energia ematen diguten baliabide naturalak dira. Erabiltzen dugun baliabide naturalaren arabera, energia-iturriak bi taldetan bana ditzakegu:

Energia hidraulikoa

Haize- energia

Eguzki- energia

Petrolioa

•Ez dute CO2 isuririk eragiten.

•Hondakinak ez dira ezabatzen zailak.

•Agortezinak dira.

•Ohiko energiek baino lanpostu gehiago sortzen dituzte.

•Ez diote kalterik egiten osasunari.

•Gas kutsatzaileak isurtzen dituzte.

•Oso hondakin kutsatzaileak sortzen dituzte.

•Ez dira agortezinak.

•Mugatuak direnez, lanpostu gutxiago sortzen dituzte.

•Osasunari kalte egiten diote.Los dos últimos guiones de la acti-vidad 4 están por debajo del mar-gen. Si solamente sobresaliese uno

de los guiones ‘‘no se notaria’’.

Page 7: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

•Lerro zuzenean hedatzen da. Hori dela eta, ez da argia ikusten haren aurrean gorputz opaku bat jartzen denean.

•Abiadurahandianhedatzenda. Frogatu da argiak abiadu-ra zehatza duela. Gaur egun uste da argiak 300.000 kilome-tro egiten dituela segundoko. Hegazkinean goazenean 0,3 kilometro egin ohi ditugu segundoko; hau da, milioi bat aldiz motelagoa da hegazkina.

•Noranzkoguztietan hedatzen da. Adibidez, Eguzkiak pla-neta guztiak argitzen ditu.

2. ARGIA

5. Ikertu nola moldatzen diren ikusmena garatu gabe duten animaliak.

6. Ikertu, Interneten, nola deskonposatzen den argia. Newton-en zirkuluak nola funtzio-natzen duen ikus dezakezu. Marraztu zure koadernoan.

7. Ebaki kartoi mehezko hiru karratu, hamabi zentimetro ingurukoak, hiru koloretakoak: beltza, zuria eta beste edozein kolore. Ja-rri eguzkitan, berotu daitezen. Berotu direla ikusten duzunean, jarri izotz koskor bana ka-rratuetan. Aldi berean urtu dira hirurak? Zein urtu da lehenengo? Zergatik?

32

Argi guztiari igarotzen uzten diote, eta haietan barrena ikusten da.

GardenakArgi pixka bati igarotzen uz-ten diote, baina irudiak ez dira ongi bereizten.

ZeharrargiakArgiari ez diote igarotzen uzten, eta, beraz, haietan barrena ez da ezer ikusten.

Opakuak

ARGIAREN HEDAPENA Argia duen gorputz batek igortzen duen argia beste objektu batzuetara iristen da, eta argitu egiten ditu. argiaren hedapenaren ezaugarriak hauek dira:

ARGIA ETA GORPUTZAK Argiaren aurrean zer jarrera duten kontuan izanik, hiru motatako gorputzak daude:

Argia energiaren forma bat da, eta zenbait gorputzen igortzen dute. Argia ikusmenaren bidez jaso-tzen dugu. Argia igortzen duten gorputzei argitsu deritze, eta gorputz horiek naturalak ( eguzkia, adibidez) edo artifizialak (bonbilla, adibidez) izan daitezke.

Page 8: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak.

9. Azaldu eta arrazoitu, zure koadernoan, izur-de batek igorritako soinua zergatik entzuten den lehenago uretan uretatik kanpo baino.

10. Imajinatu ekaitz bat. Zer jasotzen dugu lehe-nago, oinaztuaren argia ala trumoien soinua? Arrazoitu erantzuna, kontuan izanik zer ikasi dugun.

11. Itsasontzi gehienek sonarra dute. Ikertu ika-si dituzun zer printzipiotan oinarritzen den haien funtzionamendua.

2

33

3. SOINUASoinua energiaren forma bat da, eta objektu bat osatzen duten partikulek bibratu eta soinu-uhin bat sor tzen dutelako osatzen da. Bibrazio hori airetik igortzen da, eta gure belarrira iristen da, entzutearen arduraduna den organora.

SOINUAREN HEDAPENASoinua uhin moduan hedatzen da airetik. Soinuaren hedapenaren ezaugarriak hauek dira:

SOINUAREN EZAUGARRIAKSoinu bat eta beste bat bereizteko erabiltzen diren ezaugarriak lau dira:

Soinua zer inda-rrekin jasotzen den adierazten du. Oze-

na ala ahula izan daiteke. Dezibeletan

neurtzen da. Oso ozena bada, eta

desatsegin bihurtu, zarata esaten diogu.

Soinu baxuak eta soinu altuak bereiz-ten ditugu tonuari erreparatuta. Mu-sika-notak ere be-

reizten ditugu tonua kontuan izanik.

Soinua zenbat den-bora hedatzen den

adierazten du. Gong bat, adibidez, luzea

da, eta kriskitina, laburra.

Intentsitate, tonu eta iraupen bereko bi soinu tinbrearen bidez bereizten di-tugu. Tinbrearen bi-dez, musika-tresna desberdinekin jotako melodia ere bereiz-

ten dugu.

Intentsitatea Tonua Iraupena Tinbrea

•Lerro zuzenean eta noranzko guztietan hedatzen da, ingurune gaseosoen (airea), likidoen eta solidoen bidez. Soinu-uhinak, oztoporen bat aurkitzen dutenean, islatu egiten dira, eta noranzkoa aldatzen dute.

•Airean segundoko 340 metroko abiaduran hedatzen da, eta, uretan, segundoko 1.500 metroko abiaduran.

Page 9: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

34

Zentral elektrikoakZentral elektrikoek energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen dute, energia-iturri berriztagarri na-hiz berriztaezinetatik abiatuta. Energia hori linea elektrikotik garraiatzen da gero, eta industria eta etxebizitzak hornitzen ditu. Energia sortzeko zer energia-iturri erabiltzen den, honelakoa izango da zentral elektrikoa:

4. elektriZitatea

Korronte elektrikoa sortzen da elektroiak gorputz batean mugitzen direnean, eta uraren mugimen-duarekin alderatu daiteke. Gorputz guztiek ez dute uzten elektroiak gorputzean zehar mugitzen. Hauek bereizten ditugu:

Gorputz eroaleak: gorputzean zehar elektrizitateari igarotzen uzten dietenak; adibidez, kobrea. Gorputz isolatzaileak: korronte elektrikoari igarotzen uzten ez diotenak; adibidez, zura.

Korronte elektrikoko energia beste energia mota bat bihur daiteke:

Materia atomoz osatuta dago, eta partikula txikiagoek osatzen dituzte atomoak. Partikula horiek pro-toiak, neutroiak eta elektroiak dira.

Mekanikoa Argi-energia Bero-energia

korronte elektrikoa

Ur kantitate handiak pilatzen ditu presetan eta urtegietan; indar handiz ateratzen uzten dio, eta turbina bat mugitzean urak duen energia mekanikoa baliatzen du.

Zenbait substantzia erretzean lortzen den bero-energia baliat-zen du; adibidez, ikatza eta pe-trolioa erretzean lortzen dena. Beroa ura berotu eta lurruna lortzeko erabiltzen da.

Haize-erroten bidez, haizearen energia mekanikoa balia tzen du.

Mineral erradiaktibo batzuek erreakzio nuklearretan sortzen duten energia baliatzen du ura berotu eta bero bihurtzeko.

Eguzki-plaken bidez, Eguzkia-ren argi- eta bero-energia ba-liatzen ditu.

Erregai moduan gure hondakin organikoak erabiltzen dira, eta, hala, beroa sortzen da.

Hidroelektrikoa

Beroa

Haizea

Nuklearra

Eguzkia

Biomasa

Page 10: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

12. Lotu, zure koadernoan, elementuak eta dagokien azalpena.

– Transformadoreak – Industriak eta etxebizitzak – Zentral elektrikoak – Goi-tentsioko lineak

13. Idatzi energia elektrikoa energia mota hau bihurtzen duten hiru tresna elektrikoren adibideak: bero-energia, argi-energia eta energia mekanikoa.

14. Zure ustez, etxebizitzetako instalazio elektrikoak zergatik lotzen dira paraleloan? Zer arazo izan dezake seriean lotutako instalazioa duen etxe batek?

2

35

ZIRKUITU ELEKTRIKOAK:

Zirkuitu elektrikoa da elkarrekin lotutako elementuen multzo bat, korronte elektrikoari igarotzen utzi eta energiaren beste forma batzuk bihurtzeko.

Zirkuituaren elementuak hauek dira:

Zirkuitu bateko elementuak bi modutan lot daitezke:

Zirkuitutik igarotzen den elek-trizitatea sortzen du.

Zirkuituko elementu honek energia elektrikoa beste mota bateko energia bihurtzen du. Bonbilla bat, motor elektriko bat, txirrin bat... izan daiteke.

Sorgailutik ateratzen den ko-rrontea elementu honetatik igarotzen da.

Zirkuitua ireki eta ixten du, ko-rronte elektrikoari igarotzen uzteko ala ez.

Sorgailua

Erresistentzia

Eroalea

Etengailua

– Seriean: erresistentziak, adibidez bonbillak, lerroan daude, bata bestearen atzean, kable beraren bidez konektatuta. Erresistentzia batek ez badu funtzionatzen, zirkuituak ez du funtzionatzen.

– Paraleloan: erresistentziak kable desberdinen bidez konektatzen dira sorgailura, eta, beraz, korronte elektrikoa zuzenean iristen da erresistentzia horietako bakoitzera. Bonbilla bat erre egiten bada, edo deskonektatu, gainerakoek martxan jarraitzen dute.

Lotura honetan zirkuitu elektrikoa osa dezaketen materialak azter ditzakezu:

http://links.ede-be.com/kga4su

– Elektrizitatea sortzen dute – Elektrizitatea garraiatzen dute – Elektrizitatea kontsumitzen dute – Energia-kantitatea etxeko kontsumora moldatzen dute

Page 11: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

36

5. MAGNETISMOA

Magnetismoa da elementu batzuek metalezko objektuak erakartzeko duten propietatea; adibidez, imanek burdina erakartzen dute. Naturan bada iman natural bat, magnetita, eta hortik dator magnetis-mo izena.

Imanek burdinazko, kobaltozko eta nikelezko objektuak erakar ditzakete, besteak beste, eta bi mota-takoak izan daitezke:

Iman baten inguruan erakarpen-eremu magnetikoa sortzen da, eta hor eragiten du imanak. Imanen bi eremutan, erakarpena handiagoa da. Eremu horiek ertzetan daude, eta ipar poloa eta hego poloa deritze. Tarteko eremuari, erakarpen txikiagoa duenari, neutro deritzo. Bi iman elkartzean, bien arteko indarra bi motatakoa izan daiteke: erakarpen-indarra, poloak kontrakoak badira, eta aldarapen-inda-rra, poloak berdinak badira.

Arruntena magnetita da. Batez ere burdinaz eta nikelez egiten dira.

Naturalak Artifizialak

Iman bat erdian hari bat duela zintzilikatzen badugu, noranzko berera egingo du beti. Po-loetako bat iparralderantz begira jarriko da, eta bestea, hegoalderantz begira, Lurra pla-netak iman natural ikaragarri baten moduan jarduten baitu. Gainera, ipar eta hego polo magnetikoak ia-ia bat datoz polo geogra-fikoekin.

Gure eguneroko bizitzan imanak dituzten hainbat tresna erabiltzen ditugun. Bilatu gai honi buruzko in-formazioa hainbat iturritan (entziklopedietan, Interneten...), eta zerrendatu zure etxean dituzun imandun gailuak eta tresnak.

Munduan zehar

Iparrorratzak orratz imandua du, eta ardat-zaren baitan bira tzen da. Beti iparra adierazten du.

15. Kontsultatu lotura hau. Ondoren, ikertu non-dik datorren magnetita terminoa, non aurkitu zen lehen aldiz eta zertarako erabiltzen zu-ten.

16. Kontuan izanik iparrorratzaren definizioa, eta jakinik iman bat dela, zer gertatuko da, zure ustez, iman bat hurbiltzen badugu iparrorra-tzera? Pentsatu hipotesi bat, eta egin espe-rimentua zure hipotesia zuzena edo okerra den egiaztatzeko. Bildu ondorioak txosten http://links.edebe.com/hxms73

Page 12: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

17. Erreparatu mapari, eta erantzun koadernoan. Zer bideri jarraitu be-har diogu ekialderantz joan nahi badugu? Arrazoitu erantzuna.

18. Arrazoitu txatarra altxatzen duen garabiak zergatik erabili behar duen elektroiman bat eta ez iman bat.

19. Plastikoak eta latak birziklatzeko edukiontzi berera botatzen ditugu. Zure ustez, nola be-reizten dituzte gero?

2

37

ELEKTROMAGNETISMOA

Elektromagnetismo deritzogu fenomeno elektrikoen eta fenomeno magnetikoen arteko erlazioa azter­tzen duen elektrizitatearen atalari.

Elektroimana da elektroimanetik korrontea igarotzen denean iman moduan jokatzen duen aparatu bat. Beraz, imanak dira, eta abantaila bat dute: konektatu eta deskonektatu egin daitezke.

Iparrorratzaren orratzaren noranzkoa aldatu egiten da gertuko hari eroale batetik korrontea igarotzean.

Elektroiman bat osatzen duten elementuak honako hauek dira:•Sorgailua:korronte elektrikoa sortzen duen elementua.•Etengailua: elektroimana konektatu eta deskonektatzeko elementua.•Burdinazkoobjektua,nukleoa: propietate magnetikoak izan di tzake. •Harila: burdinazko nukleoaren inguruan egoten den kable elektriko ki-

ribila.

Elektrizitatea zirkuitu elektriko batetik igarotzen denean, zirkui-tuaren kableak berak imantzat jokatzen du, eta zenbait objektu erakarri edo aldara ditzake.

Iman bat mugitzen badugu elektrizitatea igarotzen ez den ko-rronte elektriko batetik gertu, korronte elektrikoa sortuko da.

Etengailuak korronte elektrikoari igarotzen uzten badio, zirkuituaren kableak eremu magnetiko bat sortzen du, eta kablera lotuta dagoen burdinazko nukleoa imandutzen du. Etengailuak korronte elek-trikoari ez badio igarotzen uzten, elektroimanak pro-pietate magnetikoak galtzen ditu.

Kable elektrikoao

Burdinazko nukleoa Harila

Sorgailua

Etengailua

Page 13: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

38

6. beroa eta tenperatura

Beroa energiaren forma bat da, eta bi gorputzen artean tenperatura-aldea dagoenean igortzen da beroa. Bero-energiaren igorpen hori tenperatura altueneko gorputzetik tenperatura txikienekorako no-ranzkoan izaten da beti. Tenperatura da gorputz batek duen beroaren neurria.

Beroa gorputz batetik bestera igortzeko hiru modu daude:

Bero-igorpenak hiru ondorio eragin ditzakete gorputzetan:

Fluidoetan izaten da. Tenpera-tura igotzean, fluidoa arinago bihurtzen da, eta, beraz, igo egiten da. Aldi berean, partiku-la hotzenak jaitsi egiten dira, eta berotu direnek utzi duten lekua hartzen dute; hala, zirkulazio-mugimendu birakari etengabe bat sortzen da fluido osoa ber-din berotzen den arte.

Elementu solidoetan, objek-tu baten mutur bat bero-iturri batera hurbiltzean, beroa igorri egiten da, partikulaz partikula, elementu solido osora. Beroa azkar eroaten duten gorputzak bero-eroale onak dira, hala nola metalak. Beroa oso motel eroaten du-tenak, berriz, bero-eroale txa-rrak dira; esaterako, zura.

Eroapena KonbekzioaMateriaren egoera guztie-tan izaten da: solido-, li-kido- eta gas-egoeran. Beroa inolako kontakturik gabe hedatzen da bero-iturriaren eta berotzen den materialaren artean. Hutsean ere hedatzen da. Eguzkiak horrela igortzen digu energia, eta berotu egiten gaitu.

Erradiazioa

Tenperatura- aldaketa

Beroaren eraginak

Egoera- aldaketa

Bolumenahanditzea

20. Eraikuntza-lanetan oso kontuan izan be-har da gorputzak zabaldu egiten direla. Izan ere, tenperatura igotzean handiago egiten direnez, gorputz zurrunak hautsi egin dai-tezke. Beraz, eraikuntza-lanetako langileek dilatazio-juntura deritzona utzi behar dute. Bilatu zure inguruan dilatazio-juntura horiek; zoruan nahiz hormetan aurkituko dituzu. On-doren, idatzi koadernoan, eta hitz egin haiei buruz ikasgelan.

21. Adierazi objektu hauetako zein diren bero-eroale onak: – Atea. – Koilaratxoa. – Zurezko koilara. – Alanbrea.

22. Ikertu eguneroko bizitzako zer egoeratan iza-ten diren konbekzioa eta erradiazioa.

Page 14: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

2

Jendeak ez du modu berean bizitzen egoera bera. Errutina honen bidez, egoera bat azter­tzeko besteen lekuan jartzen ikasiko duzu.

Ikuspuntuen zirkulua

PENTSAKETANErrutina

39

Faseak

a. Aztertu arretaz irudiak, eta irakurri kontakizunak.-------------------------------------------------------------------------------------------------------

b. Aukeratu pertsona horietako bat, eta imajinatu, une batez, hura zarela.-------------------------------------------------------------------------------------------------------

c. Nolakoa da zure eguneroko bizitzako egun arrunt bat? Nola ikusten duzu zure etorki-zuna? Zer iritzi duzu planetako baliabideen zainketaz? Zer proposatuko zenieke gober-nuei, energia-politika hobetzeko? Zer beste galdera egingo zenituzke?

Luziak arropak egiten ditu mun­du mailako enpresa handi ba­tentzat. 18 orduz lan egiten du egunean, eta hilean 150 euroren baliokidea den soldata irabazten du.

Diegok arroza landatuz ateratzen du bizimodua. Ez du ez elektrizi­taterik ez inolako energia­iturririk, eta, horrenbestez, eskuz egin be­har ditu lan guztiak. Hala, ezin du irabaziak lortzeko beste ekoitzi.

Felixek ikatz­meatze batean lan egiten du egunean 15 orduz, familia mantendu ahal izateko. Meatzeko lana ezin da inoiz ge­ratu, ekoizpen­beharra jarraitua baita. Felixen beldurretako bat da zer gertatuko den meatze ho­rretako ikatza agortzen denean.

Page 15: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

BERRIKUSI

40

23. Elektrikariek metalezko tresnak erabiltzen dituzte? Zer materialez egiten da heldulekua? Zerga-tik?

24. Adierazi zergatik diren onuragarriagoak ingurumenerako energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituzten zentralak.

25. Ikertu zer animaliak eragin ditzaketen deskarga elektrikoak eta zergatik.

26. Esan adierazpen hauek egia ala gezurra diren. Gezurra badira, zuzendu, egia izateko:

– Energia elektrikoa erabiltzen dugu etxebizitzetarako elektrizitatea lortzeko. – Gizakiok erabiltzen dugun energia jaten ditugun elikagaietatik lortzen da. – Elektrizitateak bonbilla bat zeharkatzen duenean, energia elektrikoa energia kimiko bihurtzen da. – Energia kimikoa gure autoak mugitzeko erabiltzen da. – Erabiltzen dugun elektrizitatearen zati handiena eguzki-zentraletan sortzen da.

27. El Hierrok, Kanarietako uharte batek, energia berriztagarriak erabiltzen ditu energia-beharrak asetzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, lotura honetara jo dezakezu:

– Zer energia berriztagarri erabili dira uhartean? – Zer onura ditu herritarrentzat energia-beharrak energia berriztagarriekin ase ahal izateak? – Zure ustez, zer onura ditu ingurumenerako?

28. Lan kooperatiboko 1-2-4 teknika erabiliz, ebatzi egoera hau. Imajinatu orain arte oso lur emankorrak dituen eta nekazaritzan aritu den herri batean diru-kanti-

tate handia inbertitzea erabaki duela enpresa handi batek, eguzki-baratze bat jartzeko.

– Ikertu zer den eguzki-baratzea. – Zure ustez, albiste ona da? – Zer baldintza jarriko zenuke eguzki-baratze bat jarri ahal izateko?

29. Lotu ezkerreko zutabeko adierazpenak ezkerreko zutabean jaso diren garapenekin.

http://links.edebe.com/cn6

– Herri batek klima ona eta lurzoru emankorra baditu...

– Herri baten kostaldeak hondartza ederrak eta klima onbera baditu...

– Herri bat aberatsa bada itsasoko faunari da-gokionez...

– Herri batek petrolio-hobiak baditu...

– Herri batek basamortuko klima lehorra badu...

– Eguzki-energia garatu eta merkaturatu de-zake.

– Arrantza garatuko du.

– Erregaiaren salmenta eta merkaturatzea gara-tuko du.

– Nagusiki nekazaritza garatuko du.

– Turismoa garatuko du.

Page 16: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

BERRIKUSI 2

41

30. Azaldu zer bero mota igortzen den egoera hauetan. Adierazi nork edo zerk igortzen duen beroa, eta nork edo zerk jasotzen duen.

– Pertsona bat eguzkia hartzen ari da hondartzan.

– Pertsona batek elurretako bolatxo bat egin du eskularrurik gabe.

– Berogailuak gela bateko airea berotzen du.

– Izoztutako poltsa bat atera duzu izoz kailutik.

31. Kontuan izanik zer ikasi dugun soinuaren hedapenari buruz, azaldu irudian deskri-batzen den prozesua, fenomenoetako bakoitza dagokion hizkiarekin lotuz.

– Gainazal islatzailea.

– Soinu-uhina.

– Itzulerako soinu-uhina.

– Soinuaren igorlea.

Zer fenomenori buruz ari gara?

32. Puxika bat jartzen badugu bero-iturri bate-tik hurbil, eta gero urrundu, haren tamaina aldatu egiten dela ikusten dugu. Azaldu zergatik gertatzen den hori.

33. Itsasoan bagaude, itsasontzi batean, gure al-damenean izurde bat badago, eta soinu bat sortzen bada urrun, nork entzungo du lehena-go? Arrazoitu erantzuna.

34. Kopiatu esaldi hau zure koadernoan, eta osatu. Energia-iturri baten energia ________________ bihur tzen da zentral elektrikoetan.

35. Zer gertatuko da martxan dagoen auto baten

ihes-hodian zapi bat jartzen badugu? Zer frogatzen du horrek? Zer gertatuko litzateke gertaera hori hiri handi batean mugitzen ari diren auto guztiekin biderkatuko bagenu?

36. Ikertu zer azalpen logiko duten fenomeno hauek:

– Nola orientatzen da uso mezularia jatorrizko lekura itzultzeko?

– Nola orientatzen da saguzarra?

– Zein da historian erregistratu den soinu ozenena?

– Egia da ahate baten karrankak ez duela oihartzunik egiten?

A

cBd

Page 17: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

AMAITZEKOPRAKTIKAN JARRI 1. Irudian energia-iturri batzuk ikusten

dira. Aurkitu, eta sailkatu, kontuan iza-nik berriztagarriak ala berriztaezinak di-ren. Egin honen moduko taula bat zure koadernoan:

2. Lotu energia ekoizteko prozesuak energia hori ekoizten duen zentral elek-trikoarekin.

– Korronte natural edo artifizial bateko urak turbina hidrauliko baten palak mu-gitzen ditu.

– Erregai fosila (ikatza, petrolioa eta gasa) galdara batean erretzen da, bero-ener-gia ekoizteko.

– Uranioaren atomoak banantzean ener-gia kantitate handia askatzen da, eta ur-lurruna lortzeko erabiltzen da. Ur-lu-rruna, berriz, turbina-alternadore mul-tzo batean erabiltzen da, elektrizitatea ekoizteko.

– Haizearen energia zinetikoa energia mekaniko birakari bihurtzen da zuze-nean aerosorgailu batean.

Konpetentziak

42

Iturria Berriztagarria Berriztaezina

CD

A B

3. Euskal Autonomia Erkidegoak bi milioi biztanle ditu, eta herritar horiek energia behar dute. Egin hiruzpalau ikasleko taldeak, ikertu eta erantzun:

– Zer energia-iturri ditugu EAEn? Non daude? – Zein dira berriztagarriak? Zein berriztaezinak? – Erabiltzen dugun energiaren ehuneko zenbat dator iturri berriztagarrietatik? – EAEn behar dugun beste energia sortzen dugu ala kanpotik inportatu behar dugu?

4. Egin esperimentu hau: hartu hiru edontzi, bat ur hotzez betea, bestea ur epelez, eta azkena ur beroz. Sartu esku bat ur hotza duen edontzian, eta bestea, ur beroa duenean. Atera bi eskuak edontzi horietatik, eta sartu biak ur epelekoan. Azaldu, zure koadernoan, zer senti-pen izan duzun. Sentipen bera izan duzu bi eskuetan? Zergatik? Azaldu.

Page 18: C2201 R60273 001 119876.BK · 2015-05-11 · 8. Ikertu nola egiten dituzten soinuak animalia hauek: kilkerrak, papagaiak, kriskitin-sugeak eta txitxarrak. 9. Azaldu eta arrazoitu,

Konpetentziak

HAUSNARTUZer ideia zenituen energiari buruz unitate hasieran? Zure ustez, zein zen energiaren jatorria? Zure us-tez, beharrezkoa da energia aurreztea? Zergatik? Energia aurrezteko zer neurri har ditzakegu etxean edo eskolan?

Eskolako egunerokoa

43

PRAKTIKAN JARRI 6. Energia-eraginkortasuna da etxetresna elektriko batek bere funtzioa ahalik eta energia gu-

txiena erabiliz betetzeko duen ahalmena. Eraginkortasun hori energia-etiketa deritzonean adierazten da, eta, hala, azkar eta erraz jakin dezakegu zer energia-eraginkortasun duen etxetresna elektriko batek.

– Zure ustez, zergatik derrigortu da etxetresna elektriko batzuek etiketa hori izatea?

– Energia asko kontsumitzen duten zer etxetresna elektrikok era-man behar dute etiketa hori?

– Gehienezko energia-eraginkortasuna A hizkia eta hiru gehi ikur dituzten etxetresna elektrikoek dute. Nola adieraziko dugu energia-eraginkortasun txarrena?

– Zer onura ditu familia batentzat etxeko etxetresna elektrikoen energia-eraginkortasun handiena izateak?

– Zer onura ditu ingurumenerako?

EKINJendea energia aurreztu beharraz kontzientziatu nahi dugu. Energia xahutzen dugu etxeko zen-bait aparatu elektriko stand by egoeran uzten ditugunean, bereziki gauez.

– Diseinatu gai horri buruzko kanpaina bat zure ikastetxean.

– Ikertu, kanpaina hori aurrera eramateko, zer gastu gehigarri eragiten duen etxean horrela xahutzen den energiak.

– Bilatu, halaber, zer ingurumen-eragin izango lukeen xahutzen dugun energia horrek.