Gotzon Iparragirre Burgoa - ondarroa.eus · (Ondarroa, 1967). Historia Garaikidean litzentziatua...
Embed Size (px)
Transcript of Gotzon Iparragirre Burgoa - ondarroa.eus · (Ondarroa, 1967). Historia Garaikidean litzentziatua...
-
Gotzon Iparragirre Burgoa
ITSASOTIK BIZI ONDARROAKO EMAKUMEEN LANA
ARRANTZA MUNDUAN
ITSASOTIK BIZI ONDARROAKO EMAKUMEEN LANA
ARRANTZA MUNDUAN
-
Gotzon Iparragirre Burgoa(Ondarroa, 1967). HistoriaGaraikidean litzentziatua (Deustu,Madrileko Konplutense). AntzinakoErregimenaren krisia ikertu du berezi-ki, zenbait artikulu eta bi libururenargitalpenarekin: Txano frigiarretikkarlisten txapelera. Irun, 1789-1839(2001) eta Debarroko oasi liberala.Aitzindarien bila. Eibar 1766-1876(2008). Oraingo honetan aurkeztendigun liburu hau, ahozko historianoinarrituta egiten duen lehen ikerlanada. Ondarroako Historia Zaleak elkar-teko kidea, ordezkapenak egiten dituirakaskuntza publikoan.
Ondarroako Udal emakume batzordeak emandako beka jasozuen lan honen egileak 2004. urteanbeka deialdi honetan, hain zuzen:emakumeen historiari buruzko bekadeialdia-Ondarroako emakumeekherriko bizitza ekonomikoari egindako ekarpena.
EGILEA
Argitaratzen du: Ondarroako Udaleko Berdintasun Sailak.
Diseinua eta maketazioa: Nekane Akarregi Amutxastegi •11 barri.
Inprimategia: Lizaso Grafikak - Zornotza.
Lege Gordailua: BI-211-2012
ISBN: 978-84-615-7468-1
ESKERRAKITSASOTIK BIZI,ONDARROAKO
EMAKUMEEN LANAARRANTZA MUNDUAN
2006ko udaberrian, urte eta erdi lehenago Ondarroako Udaleko EmakumeenBerdintasun Kontseiluari esleitutako beka deialdira aurkeztu nuen proiektuabukatu nuenean, ez nuen espero, epe motzean behintzat, ikerlanaren emai-tzak argitaratuta ikusiko nituenik. Beraz, lehenik eta behin eskerrak eskaini
nahi dizkiot Genero Berdintasun Kontseiluari, eta bereziki bere arduraduna denRakel Eluri, hainbat urtetan zehar kutxaren batean gordeta egon den ikerlanari hau-tsak kendu eta argitaratzearen aldeko apustua egin duelako.
Liburu honen protagonista nagusiak, arrantza arloa lantzeko elkarrizketa-tutako emakumeak dira, eta bereziki, eurei eskertu nahi diet niregain utzitako kon-fidantzarengatik eta euren testigantzak argitaratzeko baimenarengatik. Beti ere ezda erraza izaten grabadora baten aurrean hitz egitea, are gutxiago elkarrizketatzai-le ezjakinaren helburua ordu t'erdian zeure bizitzako lan ibilbidea laburbiltzea dene-an. Beraz, eskerrak liburuaren bukaeran aipatzen diren emakume guztiei, eta baitaere, arrantza mundutik at, euren lan ibilbideari buruz elkarrizketatzeko aukera emanzidaten guztiei: eskerrak Miren Zubikarairi (jostuna), Mari Cruz Lekunberriri (mais-tra), Karmele Urrestiri (erizaina), Maite Alvarezi (euskara teknikaria), Arantza Murori(kamioi gidaria), Feliza Artazari (baserritarra eta kautxo azpikontratako langilea) etaMari Eli Arrieta eta Mariasun Arrietari (EIKAko langileak).
Ikerketaren arloan, eskerrak eman behar dizkiet Argia Garridori eta MikelEtxabururi, eurek egindako elkarrizketak inolako eragozpenik gabe erabiltzeko bai-mena eman zidatelako. Patxi Etxabururen laguntza ere ezin aipatu gabe utzi: bereama Andresari buruzko testigantza freskoak eskaintzeaz gain, bere ahizpaJosefinarekin bitartekari lana egiteagatik, eta borondate guztiarekin eskatu dizkio-dan erreferentzia guztiak eskaintzeagatik. Jende gutxik ezagutuko ditu Patxik beza-la ondarroarron izenak, abizenak, ezizenak, adinak, ogibideak eta helbideak.Konputadora naturala da.
Ondarroako Historia Zaleei ere badaukat zer eskertu, dozena erdi elkarriz-ketatik gora egin ditudalako OHZren egoitzan, eta behin baino gehiagotan bereazpiegitura informatikoak erabili: ordenadorea, eskanerra, inpresora... Liburu hone-tan argitaratzen diren argazkiei dagokionez, hainbat iturritatik aterakoak dira, bainabereziki Klik-Klak argazki dendari, Jose Muruetagoienari eta OHZri eskertu behardiet euren argazkiak erabiltzen utzi izana.
Eskerrak baita ere Saioa Amurizari, Irati Markeseri, Kristina Arantzamendirieta berriro ere, Rakel Eluri, argitaratzeko azken fase honetan ikerlana irakurri etabenetan lagungarriak izan ditudan zuzenketak eta iradokizunak egin dizkidatelako.
Aldi berean, parkamena eskatu behar diet elkarrizketatu ezin izan ditudanOndarroako emakume guztiei. Ikerlan guztiek euren mugak dituzte, eta oraingohonetan 23 emakume baino ezin izan ditut elkarrizketatu. Tamalgarria izango litza-teke behin ikerketa ildo bat hasita, ildo hori etetea, eta liburu honetan jasotako tes-tigantzen hariak jarraipenik ez izatea.
Bukatzeko, bihotzetik eskerrak eskaini nahi dizkiot Eba Mallol-i, nire biko-tekideari, ni ikerlan hau bideratzen egon naizen bitartean, gure alabez arduratzenegin dituen ordu extrengatik. Eta bereziki geure amari, Anjelita Burgoari, bilobezkargutzeaz gain, ikerlan honetan sortu zaizkidan zalantzen aurrean informazio argi-garriak eskaini dizkidalako. Jatorriz arrantzale familiakoa, umetaz hamaika antxoariburua kendutakoa dugu Anjelita, eta bizitza osoan zehar “pelukera” izan arren,emakume ilustratua, lau urtetan zehar hirigintza arloko zinegotzia izanak adieraztenduen bezalaxe. Orain dela hogeita hamar urte Urontziko mostradorean edota gauregun ere, bere laguntza behar den lekuan, lanean ikusten edo gogoratzen dut betigure ama. Eskerrak zeuri!
Ondarroan, 2012ko otsailaren 5ean,Gotzon Iparragirre Burgoak.
-
Aurkibidea
3I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
ESKERRAKSARRERA
Ahozko historiaren baliagarritasunaTranskribapen eredua
ITSASOTIK BIZIKRIXARAKZer ziren krixarak?Arrainaren garraioa eta salmentaIkatza eta garnataPresio psikologikoaSoldatak eta Gizarte Asegurantza
MOILAKO LANAKArrain saltzen
Arrantzaleen emazteen lanakArropak garbitzenArrantzalea nora, emaztea haraTretzak egiten eta enkarnatzenAtunetarako malutak
DespiskanArraina lehorreratzen eta pisatzenOtzaren alokairuaKofradia garbitzenBesterik
SARE KONPONTZAILEAKLanaren testuinguruaDerrigorraren eta bokazioaren artean
Terminologia eta tresnediaKotoizko sareetatik niloizko trainetara
Lan teknikakApurketa motakKonponketa motakMaistren gorabeherak
Lan baldintzakMoila gaineanFinkotasun gabeziaOrdutegiakLan gaixotasunak eta arrisku laboralaSoldatakGizarte AsegurantzaAldarrikapenak
Azken saregileak
ARRASTEKO DESKARGETAKO NESKATILAKSarrera
Lanaren deskribapenaKutxak pisatu, garraiatu, pilatu“Arraiñe apartaten”
Lan baldintzakJantziak eta oinetakoakOrdutegiakFinkotasunaLan gaixotasunak
“Altas y bajas” sistematik autonomoak izateraDeskargetako txartelak
Soldatak eta kuotakLanaren testuinguruaArrain erosle eta armadoreen arteko lehia
Arrain biltegietako giroaGenero eta klase kontzientzia
OKEA: Ondarroako Neskatila Enpakatzaileen AlkarteaElkartearen sorkuntzaLorpenakArmadoreekin aurrez aurreHurbileko erronkak
KONTSERBAGINTZANKontserbagintzaren hastapenaketa garapena Ondarroan
Sistema gremialetik italiarren fabriketaraUmeen presentzia antxoa kontserbanEmakumeen presentzia kontserba fabriketanLanaren testuingurua
Lan baldintzakOrdutegiak
FinkotasunaLan arriskua eta lan gaixotasunakSoldatak
KontratuakGizarte Asegurantzarik ez zegoeneanKontratu motaren garrantzia
Antxoaren kontserba: lan tekniken deskribapenaEz hain antzinako kontuakGarraioa, burua kentzea eta sailkatzeaEnpakatzaileakMoñoakAntxoa xerrak
Atunaren kontserba: lan tekniken deskribapenaKakatzanHegaluzea egosten eta frijitzenHegaluzea garbitzenHegaluzea latontzietan eta kristalezko potoetan sartzenBukaeraBeste produktu batzuk
Emakumeen egoera kontserba fabriketanRolen bereizketa ala genero bazterketa?Aldarrikapenak eta gatazka laboralakLangile kontzientzia eta sindikatuakGenero kontzientzia
KONKLUSIOAK
ELKARRIZKETATUAK
GLOSARIOA
BIBLIOGRAFIA
5556
575859
616263
6466
68
69717273
7475
7778798081
82
83
848586
87889092
93
96
96
97
2468
1112151617
18
212223
24
2627
283031
333437
3940414243
4547
48
4850
525354
-
4 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Lan mundua esaten dugunean, soldatapean edo diru batentruke egiten diren jarduerei buruz pentsatzeko joera dauka-gu, unitate familiarraren biziraute eta erreprodukzioari lotu-tako hainbat eginkizun inolako sari ekonomikorik jaso gabebetetzen direnez, horiek lanak ez direla kontsideratuz. Ikuspegihonek ez du kontutan hartzen emakumeek arlo pribatuan buru-tzen dituzten jarduerek, eragin zuzena dutela arlo publikoan. Hauda, lan honen balioa ez dela etxearen edo familiaren esparruanbukatzen, gizarte osora zabaltzen baizik. Zer gertatuko litzatekeosasun zerbitzuetan emakumeek euren familietako gaixoak etaagureak zaintzeari uko egingo balieke? Zenbat jatetxe zabaldukolirateke emakumeek etxeko sukalde lanak utziko balituzkete?Nork haziko eta heziko lituzke umeak? Edo gogorrago: zenbatdenbora iraungo luke gizakiak emakume guztiek erditzeari ukoegingo balieke? Emakumeek arlo pribatuan lanik ez baluketeegingo, gainontzeko aurrerapen ekonomiko guztiak alperrikoaklirateke, gizartea ez litzatekeelako erreproduzituko1.
“Ondarroako emakumeek herriko bizitza ekonomikoari egin dio-ten ekarpena” ikertzeko, ikuspegi ezberdinak erabili ahal dira.Izan ere, emakumeen lanari buruzko aipamenak ugariak ez izanarren2, idatzitako dokumentuek emakumeek mendez mendeburutu dituzten lanen aztarnak utzi dizkigute, eta horien bidez,apurtxo bat hurbildu gaitezke. Agiri horietan islatzen denez,Ondarroako emakumeek ekoizpen egituraren ezinbesteko oina-rria izateaz gain, ardura garrantzitsuak bete zituzten zuzendaritzalanetan. XIX. mendera arte, lantzean-lantzean aurkitzen dituguemakumeak Ondarroako Santa Klara Arrantzaleen Kofradiarenburuan, aita, neba edo senarra itsasoan zegoen bitartean, inolakokonplexurik gabe arrantzaleen gremioaren zuzendaritzan. Horienartean Ana Maria Etxebarria aipatu nuke, 1820-1821 bitarteanarrantzaleen kofradiako maiordomoa* izandakoa. Mende laurde-na lehenago Ondarroa erre zuten gudaroste konbentzionalen
buruei ostatu eman zien edo eman beharrean aurkitu zen AnaMaria berbera. Benetan interesgarria suertatuko litzateke“Uleluze” ezizeneko emakume honi buruko ikerketa biografikoabideratzea, eta berarekin batera maiordomo legez aritu zen ema-kume taldearena.
Ana Maria Etxebarriak ordezkatzen duen klase sozialeko emaku-meak gutxiengo bat ziren: txalupa jabeen familietako emaku-meak ziren. Beste asko arrantzale xumeen senideak ziren etahoriek betetzen zituzten eginkizunen aipamen urrietatik, men-deetan zehar Ondarroako ekonomian funtsezko euskarria izandirela ondorioztatu dezakegu. Emakume hauek betetzen zituztenlan zehatzak ezagutzeko aukera badaukagu, batez ere XIX. men-detik aurrerako datu estatistikoek horretarako biderik eskaintzendigutenean. Eta, ez usteko larriren bat ez bada gertatzen behin-tzat, dokumentuak hor edukiko ditugu beti, eskuratu eta noizaztertuko zain. Pertsonak, ordea, badoazkigu, eta eurekin bateraeuren pentsakera, bizimodu, lan harreman, sineskera eta besteabarrei buruzko testigantzak. Ez soilik emakumeenak, baita gizo-nenak ere; eurekin batera industri aurreko herri ekonomia ulertze-ko gakoak galtzen ari gara, eta ahozko historian oinarritutakoikerlanak nahiko berandu datoz, zentzu honetan.
Legedi frankistak emakumeek etxetik kanpo lan egitea debekatuarren, errealitatean familia aurrera ateratzeko lan egin beharrazeukaten emakumeak gehiengoa ziren, Ondarroan behintzat.Ekoizpen prozesuaren erritmoak eskatzen zuenean, azken paira-tzaileak emakumeak ziren: etxeko lan orduez gain, miseria gorria-ri aurre egiteko etxetik kanpo lan bat baino gehiago hartu beharizaten zituzten. Baxurako arrantza ez zen unitate familiarra man-tentzeko gai eta emakumeen lana ezinbestekoa zen familiarensostengurako. Itziarrek dioenez “...ordun umi zaketen andrak etajun ein bihir izaten zin filetita*, ba, biximodu atateko, bajurakodiruaz ezin zeiken ixe ein te”.
SARRERA
1. “El trabajo no remunerado de la mujer en el hogar, además de mantenerlo, asienta una parte de los cimientos del futuro mediante la crianza de loshijos, fuerza de trabajo de ese futuro. Tanto la transmisión de valores entre generaciones como el modelado de la personalidad en el seno de la familiason cuestiones de una importancia vital para la interpretación histórica. Y exigen un examen a muy distintos niveles, incluyendo, como ya se ha visto, elde las pautas culturales y las configuraciones emocionales que se repiten en las distintas familias a través de las generaciones. Pero conjugar todo estoexigirá también un gran salto imaginativo en nuestro uso de la teoría”, THOMPSON, Paul: La voz del pasado. Historia oral, 292. or. “Emakumeak bereetxean kobratu gabe egiten duen lanak, etxea bera mantentzeaz gain, etorkizunerako zenbait oinarri jartzen ditu, etxean hezten dituen seme-alabahoriek direlako hain zuzen ere etorkizuneko lan eskua. Familiaren barnean belaunaldi ezberdinen arteko baloreen transmisioa eta pertsonalitatearenmodelatzea nola ematen den jakiteak, hil ala biziko garrantzia dauka interpretazio historikorako. Eta, maila ezberdinetan ikertu behar dira, belaunaldie-tan zehar familietan errepikatzen diren joera kulturalak eta egitura emozionalak barne. Aldi berean, hau guztia uztartzeak imajinazioa eskatzen digu,esku artean darabilgun teoriaren inguruan”.2. “Reinscribir a las mujeres en la historia, analizando cómo han sido minorizadas y, a la vez, agentes infravaloradas, elaborar de este modo una histo-ria de las mujeres es, pues, una tarea indispensable, con la que se hace justicia a las mujeres del pasado en la apertura al presente y al futuro”, COLLIN,Françoise: Historia y memoria o la marca y la huella, BIRULES, Fina (biltzailea): El género de la memoria, 169. or. “Emakumeak historian berridaztea, nolabaztertu eta gutxietsi dituzten aztertuz, emakumeen historia era honetara elaboratzea, ezinbesteko zeregina da, iraganeko emakumeek egindako lana-ri justizia egiteko, gaur egunari eta etorkizunari ateak zabaltzeko egindako lanari”.
-
5I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Elkarrizketaturiko emakume gehienak plurienpleguan aritu beharizan dira. Hori da Itziarren kasua, aste barruan arrain-kontserbafabrikan lan egin ostean, mostradorean zerbitzera hurbiltzen bai-tzen, bere jaioterriko –Mutrikuko- taberna ezagun batera: “...nahitta fabrikan ein geure zortzi ordu eo ba, zapatutan ta dome-ketan ba urten behar izaten gendun ba, taberna iual, atsaldin, ba,ni Mutrikun urten neban “Killoxenea”, esaten zana tabernako ezi-zen bat, “Killos”. Enda ba, hantxe eitten genduzen ba, lagundu,ta ba zeoze irabazi...”. Nievesen kasuan, igande arratsalde eta gauosoa arrasteko deskargetan lan egin ostean, astelehen goizeanerdi lotan ailegatzen zen kontserba fabrikara.
Nievesek gogoratzen duenez plurienplegua derrigorrezkoa zen,diru sarrera gehigarriak lortzeko; bizimodua oso garesti zegoeneta bizitzeko lain ere ozta-oztan ateratzen zuten. Soineko bat ereezin zuen erosi, eta jostunari zapiak eramaten zizkioten jantziakegiteko; etxerako beharrezko gauzarik gehienak Ondarroan ber-tan erosten ziren, esate baterako kotxerik ere ez zegoen eta!
Arrastean ibili diren eta dabiltzan arrantzaleen emazteen kasuan,bikotekidearen lan arriskutsuak eragiten duen urduritasun egoerajasateaz gain, bere presentziarik gabe egin behar izan diete aurreseme alabak hezteak dakartzan lan eta erabaki gehienei. Mareaeginda senarra bueltatzen denean, jada konponduta edo konpon-bidean dauden arazoak ez kontatzeko joera dago; beste gauzabatzuk ahaztu egiten dira. Erabaki batzuk momentuan hartubehar izaten dira, eta ezin izaten dira senarra itzuli arte atzeratu.Senarra milaka milatara dagoenean eta itzuli ezinezko egoeran–arazo larri larriren bat ez bada behintzat-, emazteen aldetik zen-bait egoeren larritasuna minimizatzeko joera dago. Isaurak biga-rren umea erditu eta egun batzuetara gizona mare* luze bat egi-
tera joan zen, lehen aldiz: “... umi jaixo zan hillan hotazazpixan(...) eta bera jun zan itxosa hillin bixin, berrotabost eguneako. Niume biaz etxin: txikixe eun buzti near te near te near te near, koli-kukin. Iá e’enekixen umi eseitte ipini tenderetin, edo neure burubota”. Senarra Eskozian lehorreratzen zen astero, eta hutsik egingabe deitzen zuen, gauzak nola zihoazen galdetzeko: “- Zelaniketa? - Ondo... Z’esan bihi’netsan ba? Z’esan bihi’netsan ba ///Txarto? Zetako esango netsan txarto. Zetako? (...) Zea ein bihi’s-tan berak handixek”. Kezka guztiak norberak pilatu behar horrek,gogortu egiten zaitu, baina desgaste handiagoa ere badakarkiobikotekidetzat arrantzalea duen emakumeari.
Egoera honetan emakumeen artean elkartasuna garatzen da: “...beti topate’zu baten bat” dio Isaurak, “... baiñe andrazku” zehaz-ten du beste emakume batek. Lehenik eta behin amarenganajotzen da, eta amak ezin badu beti dago amona, ahizpa, lehengu-sina, koinata edo izeba, gehienetan beste emakumeren bat.
Emakume hauetariko batzuek, euren senarren alkoholismoarenarazo gordinari aurre egin, eta kasu batzuetan familia beste oina-rri batzuetan berrantolatu beharrean aurkitu dira, rol familiarreninbertsioarekin. Hauxe dugu Itziarren kasua, gizonak edariariuztea lortu zuenean etxearen karguan utzi eta hilerokoa irabazte-ko ardura osoa beregain hartu zuenean: “... neuk esan neban,bueno, ba ni neu kapaz na biximodu atateko; nik Ondarrun jendeasko ezautzen dot, ta niri ondo erantzungo’ste, eta arriesga eingona. Ein neban hoixe tabernioi hartu! Ta ein neban gizona itxosutikkendu. Ein nuan etxin ipiñi, gero úmin kargu bera eitten zan...”.Urteekin, umeak hasi zirenean eurak bihurtu ziren eredu aitaren-tzat.
XX.mende hasiera.Zubi Zaharraren ondoan, sareak konpontzen.
-
6 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Ahozko historiaren baliagarritasuna
Ondarroako emakumeen lanari buruzko ikerlana burutzekoorduan aukeraturiko metodologia ahozko historia izan da, etabibliografia testigantzen osagarri legez erabili da gehienbat. Gaihonen inguruan argitaratuta dagoen materiala ez da oso ugaria,eta dagoen apurra gazteleraz dago. Arrantza teknikei buruz nahi-ko idatzi izan bada ere, emakumeen lana albo batera utzi izan dasarri, eta egin denean gutxi izan dira Ondarroara hurbildu direnikerlariak gure herriko errealitatea zuzenean aztertzera. Beraz,hutsunea nahiko handia da, eta herri mailan Augustin Zubikaraiketa Argia Garridok argitaratutako artikuluez gain, ezer gutxi aur-kitzen dugu.
Ahozko historia ez dator soilik historia ofizialak, hau da, doku-mentuen gainean oinarritutako historiak utzitako hutsune nabar-menak betetzera3. Hutsune horiek betetzeak, sarri, historiareninterpretazio berrietarako bideak eskaintzen dizkigu. Bide batez,historiaren protagonista nagusietara hurbiltzen gaitu, gizakiak,gizaki guztiak baitira azken finean historiaren protagonistak. Kasuhonetan, zer gertatu zen baino gehiago interesatzen zaigu, nolabizi zituzten gizakiek, eta bereziki emakumeek, gertakizun horiek;nola baldintzatu zituzten euren bizitza-ibilbideak –“trayectoria devida”-; nolako estrategiak garatu zituzten egoera berriei aurre egi-teko; zein den euren balorazioa urteak igaro direnean4... Kontuhauek guztiak baztertuta daude historia liburuetatatik, eta ondo-rioz ikasketa planetatik. Historiarenganako motibazioa sendotze-ko hain aberatsak izan daitezkeen teknikak alboratzen dira: histo-riaren protagonista “homo erectus”a da, Ramses II.a, Perikles,
3. “En el más amplio sentido, desde el momento en que la experiencia vital de todo tipo de gente puede utilizarse como materia prima, la Historia cobrauna nueva dimensión. Suministra una fuente de carácter bastante similar al de la autobiografía pero de mayor alcance (...) Los historiadores orales pue-den en cambio elegir a quien entrevistar y acerca de qué. La entrevista pude también ocasionar el descubrimiento de documentos escritos y fotografíasque de otro modo no habrían sido localizados (...) Los historiadores orales pueden ponerse en el lugar del editor: pensar qué evidencia se necesita, bus-carla y conseguirla”, THOMPSON, Paul: Op. cit., 13. or. “Zentzurik zabalenean, edozein pertsonaren esperientzia historiarako lehengai bezala erabili ahalden unetik aurrera, Historiak dimentsio berri bat hartzen du. Ahozko historia, autobiografiaren antzeko iturria bihurtzen da, baina haratago heltzekogaitasunarekin (...) Ahozko historialariek nor elkarrizketatu aukeratu dezakete eta zeren inguruan. Gainera, elkarrizketa batek, esuztean, beste modubatera aurkituko ez genituzkeen idatzizko agiri edo argazkiak topatzeko bidean jarri gaitzake. Ahozko historialaria editorean larruan jarri ahal da, zeintestigantza behar den pentsatu, bilatu eta aurkitu”.4. Historia ofizialak “difumina en la generalidad de sus secciones el papel de las singularidades. Por el contrario, “la historia de las vidas”, historia oralpara el presente y biografía para el pasado, inscribe lo general en lo singular, lo político en lo privado, la actividad en pasividad, con el sueño imposiblede no hacer distinciones en lo que está vivo. En estos procedimientos aparece el intento de no reconducir la historia a lo que marca y escuchar en ellael rumor del tiempo”, COLLIN, Françoise: “Op. art.”, BIRULES, Fina (biltzailea): El género de la memoria, 168. or. “Historia ofizialak, bere atalen orokor-tasunean, norbanakoen papera difuminatu egiten du. Alderantziz, “bizitzen historiak”, hau da, ahozko historiak gaur egun eta biografiak iraganean,orokortasuna singularitatean txertaten dute, politika arlo pribatuan sartzen dute, eta aktibotasuna pasibotasun bihurtu, bizirik dagoen ororen arteaninolako bereizketarik ez egiteko ametsarekin. Prozedura hauetan, historiak tajutzen duen bidera ez lerrokatzeko ahalegina nabaritzen da, eta denbora-ren surrumurrua entzun nahia”
-
7I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Karlomagno... Aro garaikidera ailegatzen direnerako ikasleakaspertuegi edo nazkatuegi daude euren aitona-amonei buruzkogaraia ikasten ari direla ulertzeko, eta aitona-amonak beharbadahilda. Berandu baino lehen historia emateko modua aldatu behar-ko genuke, gaur egunetik hasita iraganera hurbilduz, daukagune-tik, ezagutzen dugunetik hasita. Momentu hori ailegatzen de-nean, ahozko historia izango da tranpolin metodologikoa.
Ahozko historiak bizi esperientziaren berri ematen digu.Gertakizun berberak era ezberdinean astindu ditzake pertsonaezberdinen bizimodu eta kontzientziak, euren ongizate maila etabaloreen arabera. Belaunaldien arabera, ikuspegiak eta esperien-tziak oso ezberdinak izan daitezke, are gehiago XX. mendearenbigarren erdi aldean burutu zen belaunaldi haustura kontutanhartuta. Haustura hau ez zen soilik kultura edota baloreen arloanburutu; honekin lotuta lanaren antolakuntzak ere izugarrizkoaldaketak jasan ditu, eta horrek eragin zuzena izan du emaku-meek duten lanaren esperientziarengan. Zentzu horretan, jendenagusiaren testigantzak jasotzeaz gain, komenigarria ikusi dutgazteagoak diren emakumeak elkarrizketatzea, lan esparru berdi-nean aritu arren, lanarekiko duten ikuspegiak oso ezberdinak izandaitezkeelako. Berrogeitamar urteko epean burutu diren aurrera-kuntza teknikoek, etxe zein lan munduari ukitu die; ez da berdinaarropa garbitzeari buruzko esperientzia Ondarroako etxeetan urkorronterik ez zegoen garaia bizi zuten emakumeengan eta horiezagutu ez dutenengan; ez da berdina jainkoak ematen dizkizunbeste ume erditzea, edo zeuk aukeratzea umerik eduki nahiduzun hala ez, noiz eta zenbat.
Informazioa biltzeko 18 elkarrizketa burutu ditut eta 26 lagunelkarrizketatu, 23 emakume eta 3 gizon. Azken hauek elkarrizke-tatutako emakumeen senideak izan dira, neba eta senarraJosefinaren kasuan eta semea, Karmeleren kasuan. Neuk eginda-ko elkarrizketez gain “Uxu” taldeak antolaturiko “Emakumeaketa lana” mahainguruan parte hartu zuten hizlarien ekarpenakbildu ditut.
Elkarrizketen iraupena aldakorra da: batzuk ez dira ordu beteraailegatzen, eta beste batzuk bi ordutik gora luzatzen dira.Elkarrizketak formatu digitalean gorde dira, eta 80 minututik goraluzatu direnak bi KDtan gorde behar izan ditut. Gehienak bakar-kakoak dira, bost izan ezik: arrasteko deskargen inguruan OKEAelkarteko bi kide elkarrizketatu nituen; sare-konpontzaileen mun-dua ezagutzeko hiru emakume aldi berean, horietatik bat jubila-tua; arrain kontserbari buruzko datuak jasotzeko lau emakumebildu nituen OHZren bulegoan, eta EIKAko bi bazkide Etxebarrianelkarrizketatu nituen. Taldeka egindako elkarrizketa hauetaneuren ogibideari buruzko kontuetan zentratu ginen: lan teknikak,lan baldintzak, soldatak... Josefinarena ere taldeko elkarrizketaizan arren, familiaren gaiak protagonismo gehiago hartu du, berenebaren eta senarraren laguntzarekin euren ama Andresaren lanibilbidea aztertzea baitzen helburuetariko bat. Bakarkako elkarriz-ketek emakume bakoitzaren bizitza ibilbidea jorratzeko aukeraeman didate, eta horietatik jaso ditut umetasun, familia, ikasketaeta abarren inguruko informaziorik gehienak.
1950 aldera, barran. Salvador Orlandoneko kontserba fabrikako langileak.
-
8 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Entzunezkoan bildutakoa paperera pasatzeko orduan, funtsezkoaizan da elkarrizketa gai batetik bestera aldatzen den unea ondoidentifikatu eta minutu eta segundoaren aipamena jasotzea,informazioa datu-basean iraultzerakoan gai zehatz batekin lotuahal izateko. Elkarrizketatuen testigantzak jasotzeko, transkriba-pen zehatzak erabili ditut hitzek adierazkortasun berezi bat har-tzen dutela iruditu zaidanean; eta zeharkako kontakizuna, helbu-rua soil-soilik ildo narratiboari eustea izan denean. Informazio hauguztia 151 orrialdetan biltzen da. Informatzaileren bat edo besteizan ezik gainontzekoek ez dute arazorik jarri eurengandik jasota-ko testigantzak argitaratzeko. Beraz, kasurik gehienetan informa-tzaileak izen eta abizenekin agertuko dira.
Eratu dudan datu-basean elkarrizketatuen testigantzak aldagaiezberdinen arabera daude antolatuta, gai bakoitzaren inguruaninformazioa zein KDtan biltzen den eta zein minututan aurkitudaitekeen zehaztuz. Honez gain, abiapuntu ezin hobea eskaintzendu etorkizunean ahozko historiaren bidez burutuko diren ikerla-nentzat, emakumeen arloan behintzat, jada jorratuta daudengaien inguruko erreferentzia zuzenak aurkituko dituztelako.Tamalgarria litzateke KD bilduma eta datu-base honek ere hautsezbeteko den beste kutxaren batean bukatzea.
Transkribapen eredua
Elkarrizketaturik gehienak Ondarroan jaiotakoak direnez, eurenahoetatik irtetzen den euskara ondarroarra da, ekialdeko bizkaie-raren kostaldeko berbeta sinkopatua, bustiduraz betea, ulergaitzaeuskaldun batzuentzat. Ahozko historian oinarrituriko ikerlane-tan, funtsezko araua da testigantza lekukoak ematen duen beza-la jasotzea, eta transkribapenak burutzeko orduan OndarroakoEuskara Zerbitzuak onarturiko arauen proposamena oso baliaga-rria izan dugu, abiapuntu legez. Orokorrean ondo egokitzen dirainformatzaileek eskaintzen dituzten ondarrutarraren erregistroezberdinetara. Ondarroako berbetak jasaten duen gutxiespenegoeratik irtetzen laguntzeaz gain5, metologia honek herritarxumeen berbeta modu ulergarrian idazteko eta irakurtzeko auke-ra ematen du. Ingalaterrako ahozko historia egileek ere antzekoarazoari aurre egin behar izan zioten6.
5. “... una de las contribuciones sociales clave que puede hacer la historia oral, bien en sus proyectos, bien introduciendo citas directas en la historiaescrita, es coadyuvar a que la gente corriente tenga confianza en su propia habla”, THOMPSON, P.: Op. cit., 27. or. “... ahozko historiak egin dezakenfuntsezko ekarpen bat hauxe da: jende arruntak bere hizkerarengan konfidantza edukitzen laguntzea, bai proiektuetan eta baita ere idatzizko historianelkarrizketatuen aipu zuzenak txertatuz”.6. “Había también el trabajo radicalmente distinto de los populistas de Newcastle, John Brand y Joseph Ritson, que veían el estudio de la cultura popu-lar como un deber de “los amigos del hombre”, y combinaban la recolección de tradición oral con campañas para fomentar la autoexpresión popularmediante una ortografía simplificada del inglés basada en el lenguaje oral coloquial”, THOMPSON, P.: Op. cit., 42. or. “Newcastle-ko populisten -JohnBrand eta Joseph Ritson- lana ere hortxe zegoen, guztiz ezberdina, herri kulturaren azterketa “gizakiaren lagunen” eginkizuntzat jotzen zuena, ahozkotradizioaren bilketa herriaren autoadierazpena bultzatzeko kanpainekin uztartuz, eguneroko berbetan oinarritutako ingeleraren ortografia sinplifikatubat erabiliz”.
1956-60 aldera, sareak konpontzen Bar Puerto azpiko Tingloi txikian (gaur egun, sindikala). Ezkerretik eskumara, Matilde eta Amalia Burgoa ahizpak, Kontxita Elu Arantzamendi eta Trini Bengoetxea Burgoa.
-
9I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Transkribapenak burutzerakoan berbaren bat ez dudanean ulertu“???” jarri dut; testigantza batetik zati bat kentzea erabaki duda-nean (errepikatzen delako, gaiz aldatzen duelako...), hiru puntuparentesi barruan “(...)”; eta, informatzaileak ezer ez esan arren,neure edo beste baten iradokizunen bati jarraitzen dionean “///”.Azken kasu honetan elkarrizketaren hariari jarraitzeko eginiko gal-derak monosilabikoak dira sarri (“Bai?”; “Noiz?”...), edo minarenpuntan daukan izen edo berba bat ateratzen laguntzeko.Horrelako zeinuak “///” elkarrizketa kolektiboetan ugaritu egitendira, kontakizunean batak besteari eusten diotenean, eta ez dute-nean orokorrean honen haririk desbideratzen. Beraz, zeinu hauenerabilpena transkribapenaren fidagarritasunaren eta ulergarritasu-naren mesedetan egindakoak dira, eta ez dute testigantzarenmamia aldatzen. Kasu bakarrean, elkarrizketatu batek gaztelerazegindako testigantza euskarara itzultzea eskatu dit, eta hala egindut.
Ahozkotasunak ezaugarri bereziak ditu: batzuetan esaldiak buka-tu gabe gelditzen dira, zalantza uneak, isiluneak... Horiek ere jaso-ta daude, edukin fitxetan, baina testutik kentzea erabaki dut, uler-garritasunaren mesedetan: “e”-rekin batera, “ba” dugu elkarriz-ketatuek gehien darabilen hizkunea. Hauekin batera, “eta” kon-junzioaren erabilpen nabarmena aipatu behar da, ez lotura egin-kizuna betetzeko, kontakizunari indarra emateko baizik.
Gazteleratik hartutako lokuzioak nonahi ageriko zaizkigu. Hauekeuskarara moldatuta idatzi ditut: “eske”, “porke”, “enkanbio”...Puntuazio zeinuak, testuaren esanahia argitzeko erabiltzen saiatunaiz, eta ez horrenbeste hitz jarioaren erritmoa islatzeko.
Ondarroako berba bereziak direlako edo azalpen bereziren batbehar duten hitzak (*) batekin seinalatu ditut, eta glosario txiki batgehitu dut libururaren bukaeran, euren esanahiarekin.
Bukatzeko, kontutan hartzekoa da ikerlan hau 2006an egindakoadela, garai hartan egindako elkarrizketetan oinarrituz, eta zentzuhonetan, jasotako zenbait datu zaharkituta egon daitezkeela.
1978-79 aldera, Guruzne Badiola, «Kala de Sagustan» arrantza-ontzian sareak konpontzenFernando semeagaz.
-
1960. hamarkadara arte, Ondarroa itsasoak elikatu duenherria izan da. Itsasoaren erritmoan eta arrantza zikloetanoinarritutako egutegiaren arabera bizi izan dira ondarroa-rrak, eta oraindik badago maiatza ailegatzen denean zorio-nak ematean, zera aipatzen dizutenak: “Zu ongoxi ixan bihi’za,jaixo ziñanin moilla guzti antxoaz beteta euan eta”.
Arrantza jarduerarekin lotuta dauden aktibitateetan lan eginduten emakumeak bost arlotan sailka ditzakegu: baxurako arran-tzari dagokionez TXALUPETAKO “KRIXARAK” eta SARE KON-PONTZAILEAK dauzkagu; ARRAIN SALTZAILEAK ere taldehonetan kokatu behar ditugu, aurrekoak ez bezala normaleaneuren kontura lan egin izan badute ere; arrasteko arrantzan, des-kargetan lan egiten duten “ENPAKADORAK”; eta bukatzeko,bigarren sektoreko langileak izan arren, ARRAIN KONTSERBAFABRIKETAN LAN EGIN DUTEN EMAKUMEAK aipatu beharditugu, langile kopuruari dagokionez sektorerik garrantzitsuena,gaur egun. Bost esparru hauez gain, emakumeek betetzen zituz-ten beste zenbait behar aztertuko ditugu, arrantza jarduerarekinlotura zuzena eduki arren, ezin ditzakegunak ogibidetzat hartu:hala nola, despixka, tretzak egitea, amuak enkarnatzea eta malu-tak egitea, otzaren mailegua, txirla bilketa eta abar.
XIX. mendeko erroldetan kostaldeko herrietako emakumeekarrantza sektorean betetzen zuten eginkizuna ez da islatzen,baina beste agiri eta testigantza batzuei esker jakin badakigupaper garrantzitsua jokatzen zutela arrantza-ekonomian. Gizonenardura nagusia itsasora irtetzea eta arraina ekartzea bazen, behinlehorrean arrainaren deskarga, prestaketa, garraioa eta salmenta-ren ardura emakumeena zen, oso-osorik. Ez hori bakarrik: txalupagarbitzea edota itsasora irtetzeko arrantzaleak deitzea –esnatzea,azken finean- emakumeen eginkizuna izaten zen; baita eurensenar, aita, seme edo nebentzat, itsasorako janariak prestatzea etajaki potoetan gordetzea ere.
Zentzu honetan, inolako zalantzarik gabe baieztatu dezakeguemakumeen parte hartzerik gabe arrantza jarduerak ez zuelaaurrera egingo, ez Ondarroan, ezta ziurrenik kostaldeko gainon-tzeko herrietan ere. Thompsonen ustez gainera, aurrerakuntzateknologikoen ondorioz desagertarazi edo baztertuta gelditudiren zenbait jarduera ekonomikoetara hurbiltzeko daukaguntresnarik zuzenena ahozko historia da7.
Arrantza ekonomia sustatu eta suspertzearekin batera, arrantza-leen emakumeek euren umearen heziketaz bakar-bakarrik ardura-tu behar izan dira sarri, kasu honetan ere, baxura edo alturakoarrantzaleen emazteen kasuak ezberdindu behar direlarik8. Teresadel Valle iritzi berdinekoa da, umeen heziketan daukaten garran-tzia azpimarratzerakoan9.
7. “Y para nuestro Living the Fishing, sobre una industria como la pesquera, dominada por la pequeña empresa y el trabajo de temporada, quedó bienpatente que la entrevista era el medio más rápido para trazar un bosquejo de la historia económica de cada comunidad o empresa familiar, y tambiénnos ayudó a observar algunos errores en los abundantes documentos y estadísticas gubernamentales (...) contribuía a explicar por qué algunas empre-sas habían desaparecido mientras que otras continuaban prosperando (...). Y con frecuencia es la evidencia oral la única que permite el adecuado estu-dio de una actividad económica transitoria que puede ser una parte vital de un contexto más amplio”, THOMPSON, P.: Op. cit., 88. or. “Eta gure Livingthe Fishing (Arrantza bizitzen) ikerlanean, argi gelditu zen, arrantza bezala, enpresa txikian eta sasoian sasoiko lanean oinarritutako industria batean,elkarrizketa zela modurik bizkorrena komunitate bakoitzaren historia ekonomikoaren zirriborroa tajutzeko orduan, aldi berean, gobernuaren estadistikaeta agiri ugarietan islatutako zenbait akats nabarmentzeko bidea emanez (...) eta enpresa batzuk desagertzen ziren bitartean, beste batzuk zergatik haz-ten ziren ulertzen lagunduz (...) Eta sarri, ahozko lekukotasuna da, testuinguru zabalagoan funtsezkoa izan daitekeen jarduera ekonomiko iragankorbaten ikerketa egokia ahalbidetzen duen bakarra”.8. “Cuando comencé a investigar Living the Fishing (1983) tenía claro que la economía configuraría las relaciones familiares, y de hecho resultó ser ver-dad que las mujeres de las familias pescadoras de diversas partes del mundo desempeñaban en gran manera la responsabilidad y autoridad familiares acausa de las frecuentes ausencias de sus maridos, si bien se puede establecer una gradación desde el matrimonio “en sociedad”, común entre los pes-cadores costeros cuyas esposas trabajan con ellos en la limpieza y venta del pescado, hasta los pescadores de altura que son efectivamente unos padresausentes cuyo papel han de suplir sus esposas. Al desentrañar esa gama de posibilidades quedó de manifiesto todo un complejo de influencias en elque la economía, la propiedad, el espacio, el trabajo, la religión y la cultura de la familia tomaban parte”, Thompson ikerketak argitu zuenez Aberdeenenarrantza pikutara joan zen, alkohola zela eta. Inguruko beste bi portutan, ordea arrantzak iharduera indartu egin zen, eta horren arrazoi nagusia ema-kumeek garatutako estrategia izan zen, alkoholismoari aurre egiteko seme-alaben heziketan, THOMPSON, P.: Op. cit., 291. or. “Living the Fishing iker-tzen hasi nintzenerako (1983) argi neukan ekonomia zela familia harremanak egituratzen zituena, eta izan ere, munduko leku ezberdinetako arrantza-leen familietan, erantzukizunaren eta autoritatearen iturria emakumeak zirela egiaztatu ahal izan nuen, neurri handi batean., euren senarren ausentziensarritasunak eraginda. Hala ere, mailaketa bat ezarri daiteke, baxurako eta arrasteko arrantzaleen artean: lehenek euren emazteekin lan egiten dute arrai-na garbitzen eta saltzen, eta bigarrenak, euren emazteek ordezkatu behar dituzten aita ausenteak dira. Aukeren aniztasunaz ohartu ahala, agerian gel-ditu zen familia bakoitzaren ekonomiak, jabetzak, espazioak, lanak, erlijioak eta kulturak elkarri eragiten zioten influentzia multzoa”.9. “En relación con el trabajo, la división sexual parece ser una norma clara. La mujer se encarga de todo lo relacionado con la organización domésti-ca, aunque también participa a menudo en las labores del campo bajo la dirección del hombre, así como del cuidado de los niños, tareas de socializa-ción y transmisión de la lengua. Barandiaran menciona oficios al margen de los roles familiares, tales como hilandera, serora, adivinadora, partera, cos-turera, maestra o curandera. En la costa desempeña además las tareas de venta del pescado en el mercado o recorriendo los pueblos, dándose unamayor presencia pública de la mujer en este ámbito”, VALLE, Teresa del (zuz.): Mujer vasca. Imagen y realidad, 24. or. “Lanari dagokionez, sexuaren ara-berako banaketa irizpide argia dela dirudi. Emakumea etxearen antolaketarekin zerikusia duen orotaz arduratzen da, nahiz eta sarritan baserri lanetanlagundu beharra izaten duen, beti ere gizonaren gidaritzapean, umeen zaintzaz arduratu, sozializazio lanaz eta hizkuntzaren trasmisioaz. Barandiaranek,familia-erroletik kanpo dauden ogibideak aipatzen ditu: ehungilea, serora, igarlea, emagina, jostuna, andereñoa edota sendagilea. Kostaldean, arrainsalmentaren ardura dauka, azokan edota inguruko herrietan arraina saltzen ibiltzeak, emakumearen presentzia publikoa areagotzen duelarik”.
ITSASOTIK BIZI ONDARROAKO EMAKUMEEN LANA
ARRANTZA MUNDUAN
-
11I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
1932, mollan. Ane Bedialauneta.
TXALUPETAKO KRIXARAK“Dana, beti zin eurak.
Portun, porture etorrittakun eta urteterakun hantxe zin biharrin, krixarak”
Zer ziren krixarak?
1940ko hamarkadara arte –alturako itsasontziak heda-tu arte-, arrantza jarduera familia esparruari hertsikilotuta egon da. Baxurako arrantzan, arrainaren leho-rreratze, garraio eta salmentaren ardura txalupa ja-been familiako emakumeek hartu behar izaten zuten. Ezhori bakarrik: baita marean* zehar izandako gastu guztiakordaindu ostean astean behingo “partilla” edo diru-banake-ta zehaztu eta arrantzale bakoitzari zegokion zatia ordain-tzea. Ardura hauek, eta beste hamaika betetzeko10 “... krixa-ra bi eukazen bafor bakoitxak”; lau krixararen artean hirutxalupaz arduratzea ere ezagutu zen, Josefinak zehaztendigunez euren ama Andresari buruz: “Aitte hil zanetikTobanin ixan zan krixari, e lau krixara edo euazen, hiru baforzin te”. Emakume hauek betetzen zuten lanari “krixaratzi”deitzen zitzaion.
Ondarroan “krixara”, Bermeon “neskatilla”, emakumehauek arrantzaren ekonomiak lehorrean behar zituen zerbi-tzu guztiez edo ia guztiez arduratzen ziren11. Gehienetan“krixarak” txalupa jabearen familiakoak izaten ziren, etaAndresaren semeak zehazten duenez, “... jauin andri baiñogehixaua ixaten zan ba, alabi edo, hurreku”. Sasoirik hobe-renetan, 150-200 bat emakume arituko ziren ogibide hone-tan, eta euren ekarpena funtsezkoa zen arrantzaren ekono-mian. Euren lanik gabe arrantzaleek ezin izango zuten aurre-ra egin, italiarren kontserba fabrikaren helduerak agerianjarri zuen bezalaxe. Augustin Zubikaraik emakumeen laneskua eskuratzeko sortu zen lehiaren berri ematen digu:
10. Nerea Arestik 1902. urteko Euskal-Erria aldizkaritik jasotakoaren arabera, txalupak garbitzearen ardura ere krixarena zen: “... las mujeres con cestasy delantales recogidos les aguardan, y en cuanto llegan comienzan a trabajar y llevar enseguida a la venta (...) La trainera queda completamente limpiay aseada, y el pescador se retira a su casa”, atseden hartzera, ARESTI, Nerea: Las trabajadoras vizcaínas (1870-1936), 134. or. “... emakumeak euren zainegoten dira, otzarekin eta amantalak batuta, eta ailegatu bezain laster lanean hasten dira eta berehala salmenta tokira eramante dute (...) Trainerua goi-tik behera garbituta gelditzen da eta arrantzaleak etxerako bidea hartzen”.11. Aranzazu Amezagak Bermeoko zazpi emakumeri egin zien elkarrizketan “neskatilla” ogibidearen esanahia galdetu zien, eta erantzuna honako hauizan zen: “Descargamos el pescado. Nos llaman por radio cuando el barco va a entrar en el puerto, entonces, vamos, descargamos, limpiamos las cajasy también cosemos la red...”, AMEZAGA, Aranzazu: La mujer vasca, 414. or. “ Arraina deskargatzen dugu. Txalupa portuan sartzera doanean irratiz dei-tzen digute, eta orduan, joaten gara, deskargatzen dugu, kutxak garbitzen ditugu eta sarea konpontzen dugu”. Ikusten denez Bermeon neskatila ber-baren esanahia baxurako arrantzarekin dago lotuta. Fernandez Fonseca eta Prado Antunezek termino berdina darabile baxurako lanetan aritzen zirenemakumeak izendatzeko: “Las neskatilas eran parte activa en el desarrollo de las faenas diarias de la pesca. Si para los hombres quedaba el salir a la mar,las neskatillas en el puerto descargaban la pesca diaria y la vendían en las subastas”, FERNANDEZ FONSECA, María Jesús eta PRADO ANTÚNEZ, AnaIsabel: “El trabajo femenino en la Bizkaia del siglo XIX: análisis del trabajo femenino en la villa de Bermeo en 1860”, Vasconia, 423. or. “Neskatilek zuze-nean parte hartzen zuten arrantzarekin lotutako eguneroko eginkizunetan. Gizonak itsasora zihoazen, baina emakumeek portuan eguneroko arrainalehorreratzen zuten eta enkantean saltzen zuten”.
-
12 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
“Emakumeak bai ibilten ziran txalopetako zeregiñetan, biziguztian ezagutu izan da txalopetako “maistresen” zeregiñe-tan, baiña eskabetxan sartu ezkero, euren txalopetako zere-ginetarako aiña batuko ez ete ziran beldurra be ba egoan.Origaitik, baita, eskabetxako lana ez zan atsegin ikusten, ainzuzen be emakumeak txalopen arduretako faltako ziran bil-durrez”12.
Arrainaren garraioa eta salmenta
Guruznek, “... zelanik ez neban nahi eskola jun ba”, 15 urterekinhasi zen amari laguntzen, aitaren familiako “Santa Teresita” txalu-pako “krixara” lanetan. Txalupa gehienak bezalaxe, “... hori txa-lopioi jute’zan arratsaldeko sei tt’erdixetan itxosa, eta etorte’zangoixeko seirak. Ordun goixeko sei tt’erdixetan beti eon bihi’giñan”moilan, turrunak jotzen zuenean hain zuzen. Guruzneren familia-ko emakumeen hiru belaunaldiak biltzen ziren Zubi Zaharrarenparean, “... hantxe akordaten naz, kajiai agarra, aume, eta neureama, eta neu”, arraina eraman behar zuten kofradiatik gertu,zubiaren bestaldean, hain zuzen:
“Ordun moillan eitten neban ba, arraiñe ekarte’bena karru-tan, Iñaxio Kakote ta ordun euazen, karrutan kajak ipinttenzittuezen aittak eta anaixik, ta kofraixa. Kofraixan ipintten zinkajak zabal-zabal-zabal eindde, ipintten zan, eta bueno ixa-te’zan ba hoixe txitxarrillu, ixaten zan lantzoi, ixate’zan ba,baitte bobi, ordun denporan eta... Haitxetako arraiñe, arrainfresku. Hori arrain guzti-guzti-guzti-guztioi plazako zan (...)buruzko txikixantzako arrain fresko-fresko-fresku ixaten zan.”
Guruznek testigantza honetan “kajak” aipatzen baditu ere, hauda, arraina gordetzeko oholezko kutxak, krixaratzan hasi zeneanarraina zumezko otzaretan garraiatzen zela13 gogoratzen du, etaoholezko kutxa batzuk egon bazeudela, baina gutxi eta gauregungoak baino askoz astunagoak14.
Andresak, gertu gertutik ezagutu zuen baxurako arrantzarengiroa. Bere familia ez zen txalupa jabea, baina bere senarra“Jontxu” eta “Antzosolo” txalupetako patroia zenez bertako kri-xaretariko bat zen. Hori diosku bere alaba Josefinak: “... alargun-du aurretik aitte “Antzosolo”n te “Jontxu”n ebillenez, ba ama behangoxe krixari ixan zan”. 33 urterekin alargun gelditu zen, etaaurrerantzean “Toba”neko txalupen lau krixaretariko bat izan zen;honez gain, Ondarroatik kanpoko txalupen arraina moilatik kofra-diara garraiatzen zuen, gurdi txiki batean. Gerra oste hurbilean,
12. ZUBIKARAI, Augustin: “Arraingintza eta gertuketa Ondarroan”, Ondarroa 1993, 86. or.13. Otzara hauek zumazkoak ziren eta Ondarroan bertan bazeuden horretan iharduten zuten hiru lau tailer, horien artean ezagunena beharbadaZaldubide kalekoa.14. Egia esan gaur egun kortxozko kutxak geroz eta gehiago erabiltzen dira arraina enpakatzeko.
PAPA
RDO
OTZ
ARA
1947an, moilan.Andresa Ajarrista eta Trini Juaristi umea.
-
13I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
baxurako txalupetan oraindik irratirik ez zeukatenez, txalupa atra-katzen zenean “krixara”k egin beharreko lehen lana zekarrenarrain mota eta kopurua jakitea eta kofradian horren berri emateaizaten zen. Andresaren semeak –Patxik- dioskunez: “Txalopi itxo-sutik etorrenin krixarak lehelengo juten zin txalopa, eta han esa-te’otsen ba: hauxe arraiñau dakat. Eta ordun juten zin bentahárek, parte emotea”. Honen ostean arraina lehorreratu eta kofra-diara garraiatzen zuten, eskuz eta gurdietan: “... maiñeruk arraiñeataten haste’zin, andrak be laundu eitte’otsen baforetik moillagaiñea maiñerúai, ta gerokun lihorrin moilla gaiñea altzatakun,harek benta eruti, (...) eskuko karrun te eskutan ekarte’ben krixa-rak, maiñeron batek laundute bebai, eta ekarten’ben kofraixa”,eta han idazkariak txalupa bakoitzeko “krixarak” zekarrena apun-tatzen zuen: “Txalopik ekarte’ban, berrotamar kaja ekartenbaban, apunta bihi’zenduzen berrotamar kaja eta juten ziñangora, apuntaten’ban”, dio Guruznek.
Kofradiako beheko solairuan, arraina kopaletetan erakusten zen,otzara ez hain sakon eta zabalagoetan, erosleek arraina hobetoikuskatu ahal izateko. Mirenen ahotik: “... berandua hasi zinkajak; otzaretan ixaten zan (...) muestri atateko zanin ba, kopale-tak eoten zin, holakoxik eta, kopaleteta erun eta kopaletan ikusikonpradorik zelako arraiñe dan”. Kopaletetan aurkeztutako arrainmuestra horretan oinarrituz, aurrikusten zuen erosleak salmentaneskainiko zuen prezioa. Prezio hau hiru faktorek baldintzatenzuten: arrain kopuruak, kalitateak eta tamainak. Kopuruari dago-kionez ugaritasunak merketzea dakar. Kalitatea baloratzekoorduan kontutan hartzen den lehen faktorea arrainaren freskota-suna da; honez gain ea osorik datorren edo apurtuta, arrantza,despixka edota garraio operazioen eraginez. Arrainaren tamainakgarrantzia handiak hartzen du antxoaren kasuan adibidez, kon-tserba fabriketako jabeen eskariaren eraginez. Beraz, kopaletetanaurkeztu behar zen arraina aukeratzea operazio garrantzitsua iza-ten zen.
Berez, kopaletetan erakusten den arraina ezin da bereziki aukera-tu. Arrainik gehiena apurtuta badator, kopaletetan osorik datoze-nak aurkeztea istiluen iturria bihurtuko da eroslearekin, kalitateederrekotzat erositako antxoa tona apurtuta edo galtzen hasiadela konturatzen denean. Edonola ere kopaletetan arrain handie-
na eta gutxien apurtutakoa sartzeko joera zegoen. Baina erosleektrikimailu hauek ezagutzen zituzten. Josefinaren senarrak –Iñakik-azaltzen digunez, despixkan –sarearen mailetan sartuta geldituden arraina kentzea, apurtu gabe-, antxoa txikia eta handia otza-ra ezberdinetara botatzen zen. Antxoa txikien otzara erdi betetazegoenean eskuineko aldetik altxatzen zen eta,
“... hau alderdixau altza holan zatixe, ta antxoa handixak,hartu platera bete eta honaxe alderdire bota. On tapa txiki-xauaz, eta ata benta. Eta ordun konpradorik eitte’ben beti,guantikik batzuk eta guante baik bestik, dsast, hamentxealderdixan sartu zelako antxoi dan ikustea. Baiñe hárek bae-kixen guk zer eindde euan han. Dana zan tranpi: geuk tranpibaiñe eurak be baekixen; eurak be ez’ben ataten hamendikeh? Hamendik”
Operazio honen helburua hau zen. Arrain txikia bereizita etorriarren, txikiaren barruan tamaina ezberdinetakoak datoz, nahastu-ta, gero kontserba fabriketan berriro tamainaren arabera bereizi-ko dituztenak. Gizakirik gehienak eskumatiak garenez, azpiandagoen arraina ikuskatu nahi duenaren keinua irudikatzea nahikoerraza da, joera otzararen eskuin aldeko arraina altxatzea baita,antxoa handiagoa izkutatu den lekua, hain zuzen. Erosleek ere bazituzten euren trikimailuak:
“Beste askorek, XXX eta hónek, listuk, ta hónek igual, gusta-ten baakon, hau arraiñe ederra da, sartu esku, apurtu bertan,eta bertan laga apurtute. Beste bat juten da, ta dzast sartudau te: - Koño! Hau zelako arraiñe da ba, apurtutaku? Baaki ha XXX-k apurtu dabena eh?”
Arraina Santa Klara Kofradia Zaharraren beheko solairuan uztenzen, erosleek ikuskatzeko, eta goizeko zortzirak aldera berrogeita-marren bat erosle lehen solairuan biltzen ziren, bolatokian hainzuzen, baxurako txalupek ekarritako arraina saltzen zen lekua.Bolatokia deitzen zitzaion, arrainaren erosketa bola batzuen bidezburutzen zelako. Erdi-erdian ezarritako kutxaren inguruan borobilperfektua osatuz berrogeiren bat egurrezko besaulki zeudenkokatuta, bakoitza bere palankatxoarekin. Kirten honi sakatuta
TAPADUN OTZARA
1920 baino lehen.Neska gazteak txalopenzain, moilan.
-
14 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
besaulkiaren gordailu batean zegoen bolatxoa askatzen zen, eros-learen zenbakiarekin, eta grabitatearen eraginez erdiko kutxarantzabiatzen zen Mirenek azaltzen duenez, “... zeiñek saka eitten’ban,haretxen bolik urtete’ban, lumeruk”. Hau da, bolatxoak zeukanzenbakiak argitzen zuen zein erosleri zegokion erosteko lehenta-suna.
Mekanismo konplexu zein bitxi honen bidez, kutxan sartzen zenlehen bolatxoa kirtenari inork baino lehen sakatu zion eroslearenazela ziurtatzea zen15 nolabait, eta honek bazuen bere garrantzia,enkante sistema goitik beherakoa baitzen. Eta gazteleraz buru-tzen zen, Guruzneren harridurarako: “... hasten zan gixona:“Barco: ee, Santa Teresita; tantas cajas de berdel, va la venta, rrr-rra, hasten’ban prezixo baten haste’ban, kantaten, iual ba hogeipezeta hasten zan ... handik hasten zan ba, diecinueve noventa,diecinueve ochenta, diecinuebe setenta (...) Boli solta”. Bolatxoaaskatu zuen erosleak Santa Teresitak harrapatutako berdel kutxaguztiak erosi zitzakeen idazkariak esandako azken prezioan, edobakarrik kutxa batzuk. Beraz, txaluparen arraina bakar batek eroszezakeen16, edo batek baino gehiagok. Mirenek argitzen duenez,“... batek hartzen baban dana, kanpoa; eta zatike baixun eon einbihir, dana salduarte”. Azken kasu honetan salmentak jarraitu egi-ten zuen, prezioa jaisten, otzara edo kutxa guztiak saldu arte.
Salmenta burutzen zen bitartean “krixarak” bolatokitik kanpogelditzen zirela dio Guruznek, eta loteak saldu ahala idazkariak–Jose Mari “Mantxu”k- txartelak banatzen zizkiela, zein eroslekzein arrain kopuru eta zein preziotan erosi zuen zehaztuta.Mirenek, ordea, “krixarak” bolatokian egoten zirela ziurtatzen du,eta baita zer-nolako eragina edukitzen zuen enkanteak beraien-gan. Esan bezala goitik behera hasten zen, eta eroslea “... goixanariñ agertzen zanin familixi pozik; baiñe beherutz te beherutz eto-rrenin arpeixak tristik”. Eskaintzen digun deskribapenak pare batdetaile gehiago eskaintzen ditu: bata, arraina saldu ostean pisa-tzen zela; bestea, enkantean saltzen zen arrain motaz gain tamai-nari buruzko informazioa ematen zela: “Kofraixan eoten zan gixo-na, ez da? Fulano de tal: honenbeste arrain dakar, honenbeste enumero arraiñak, handixe edo txikixe edo... Enda haxe kanta, etahaetxei zeiñek hartze’ban, gero haretxei pixa, moillan”. Mirenekaipatzen duen numero edo zenbakiak, antxoa kilo batean zenbatale edo koskoi* sartzen ziren zehazten zuen. Hala, zenbakia zen-bat eta txikiagoa antxoa handiagoa, eta prezioa ere garestiagoa.Handienetarikoa 18-20koa izaten zen, 22-30 bitartekoak ertaina,eta hortik gora txikia.
15. Sistema elektronikorik ezean, bolatxoen sistema mekanikoaren helburua enkanteak aho-biziz burutzen zirenean erosleen artean sortzen ziren ezta-baidak saihestea zen, bi eroslek aldi berean “Neuk” esaten zutenean sortzen ziren liskarrak desagertaraztea. Hala ere, Guruznek argitzen duenez bola-txoen sistema honek ere akatsak zituen, noizean behin bola bat baino gehiago erortzen zelako aldi berean. Horrelakoetan, errieta handiak sortzen zirenerosleen artean, piztu bezain erraz baretzen zirenak, bere harridurarako.16. Iraganean hitz egin arren gaur egun ere sistema berbera erabiltzen da Santa Klara Arrantzaleen Kofradiako arrain salmentetan. Azken hamarkade-tan Ondarroako baxurako txalupen kopurua izugarri jaitsi bada ere, Kantabria aldeko bapore ugari hurbiltzen dira bertora, arraina saltzera.
Emakume bat otzarekin beharrean, saretako ontzi barruan. Zubi zahar ondoan 1930 aldera.
-
15I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Idazkariak emandako txartelarekin beheko solairura jaitsi eta kri-xarek arraina pisatzen zuten, erosle bakoitzari bere kaxak banatze-ko. Patxik gogoratzen duenez krixarak “... txande eoten zin, kolaneoten zin, karo: bueno, on zure hurrengo geu ga pixaten. Ta zukzeure arrain guzti pixatakun eitten’ben eurak andrak pixa, danakeitte’ben aparte”. Iñakik, Josefinaren senarrak, argitzen digunezarrainaren garraioa moilatik kofradiara txalupa jabeen ardura zen,hau da krixarena, baina kofradiatik kamioira edo arrain fabrikara-ko ibilbidea eroslearen ardurapean burutzen zen. Hori bai, krixa-rek erosleek eramandako “... otzarak jauetu, garbittu eta gerokunbodega erun”, edo txalupa ondoan sikatzen utzi behar zituzten.Erosleei dagokionez hiru mota bereiz daitezke: azokan bertan sal-tzeko erosten zutenak, kanpora saltzeko erosten zutenak etaarrain kontserba fabriketako jabeak. Baina eroslea edozein izandaere, gauza bat argi zegoen: otzarak lehenbailehen berreskuratubehar ziren.
Guruznek dioenez “... hori biharroi amaitze’zan ba goixeko hama-rrak ingurun edo, edo iual, beatzixak ingurun hamen”.Salmentaren arabera krixaren lana eguerdira arte luzatu ahal zen.Mirenek gaineratzen duenez premia zegoenean zortzi ordu bainogehiago egoten ziren arrainaren salmenta prozesuak zekarrenlanez arduratzen. Eta antxoa sasoian zortzi ordu baino gehiagosartu beharrean aurkituko ziren, Bermeokoak bezalaxe17. Honezgain, eguneroko diru sarreren eta gastuen kontrol zehatza eramanbehar zuten, astean behingo “partilla” edo diru banaketara kon-tuak argi eta garbi eramateko18: “Etorten zanin txalopi danak neukeitten neban (...) neuk kontuk eruten nittuzen: txalopi arrimatenzanetik, arraiñe sartze’banetik, arraiñe saldu, arraiñe pixa, txarte-lak, gerokun, diru kobra, partilli... Partillako bihi’zenduzen e fak-turak, fakturak zin iual ba gastuk: kajak, jelerunak, jeneru, holaku,holaku, bestelaku”. Eskerrak ez zuen eskolarako balio!
Krixaren betebeharrak ez ziren hor bukatzen. Txaluparen azpiegi-tura eta horniketak ere euren ardurapean zeuden. Patxik deskriba-tzen dizkigu:
“Gero hortik aparte eitten’ben biharra ba, sari konpontzailliketa billatu, eta gero, biberak eta bihi’zuzenak atunetako tahorrek eta dendatik be eurak enkargate’ben dana; eta geropartilli zanin, domeketan partilli be eitte’ben, etxita banatze’-ben eurak krixarak, maiñerúai banatze’otsen; eta gero bode-gan ta be bihar asko eukitte’ben, bodegi jasoten ta halakogorabeherako biharrak eta be, horrek. Baiñe hasieran, txalo-pan, arraiñe ekarte’benin, hantxe biharra eh? Eta geokun sar-tzeko gauzak bebai txalopa: ez dai kordakun edo... Dana,beti zin eurak. Portun, porture etorrittakun eta urteterakunhantxe zin biharrin, krixarak”
Ikatza eta garnata
Krixarek garraiatu beharreko zamarik astunena otzarena izanbalitz! Josefinak dioenez: “Hori baiño gogorraua, ikatza bebai”.Txaluparik gehienen erregaia ikatza zen sasoi hartan, eta bakoitzabere ikatzaren bila joaten zen Bilbora edo Pasaiara. Horrelakoosteretan txalupako ikatz lekua betetzeaz gain, kuberta ere ika-tzez gainezka ekartzen zuten, adreiluetan, esate baterako, bi tonagehiago. Adreilu haiek guztiak lehorreratu eta txaluparen bilte-gian gorde behar ziren. Gero, txalupak gastatu ahala, biltegitikeramaten ziren. Hori ere krixaren eginkizuna zen. Testigantzahonek beste paradoxa baten berri ematen digu: XX. mendearenhasieran, lehen baporeen agerpenak arrantzaleak –hau da, gizo-nak- arraunean egiteak eragiten zuen neketik askatzen zituenbitartean, krixarentzat –hau da, emakumeentzat- lurrin makinarenaplikazioak itsasontzietan, zama berri bat suposatu zuen, bestelan bat, beste ardura bat. Egoera hau 1950era arte luzatu zen,pontoia deituriko itsasontzi batek kanpotik ekartzen zen ikatzarengordailuaren papera bete zuen arte.
17. “En la temporada de la anchoa nuestro trabajo es muy fatigoso pues no hay horario fijo, ni mañana ni tarde, ni día ni noche”, AMEZAGA, Aranzazu:Op. cit., 414. or. “Antxoa sasoian gure lana oso nekagarria da, ez baitago ordutegi finkorik, ez goizerik, ez egunik, ezta gaurik ere”.18. Arrasteko arrantzan ez bezala baxuran arrantzale bakoitzak saldutako arrain kopuru eta prezioaren berri zehatza dauka, eta arrantzatutakoaren ara-bera kobratzen du, portzentai bat.
-
16 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Neguan papardoetarako eta bisigutarako garnata legez erabiltzenzen antxoa txikia udazkenean arrantzatzen zenez, barriletan sartueta gatza emanda kontserbatzen zen. Papardoetarako pixka bathasiagoa erabiltzen zen. Barrila horiek krixarek garraiatzen etagordetzen zituzten txaluparen biltegian. Garnata hau tretzakenkarnatzeko erabiltzen zen. Hau zer den aurrerago azalduko da,eta momentuz komeni da jakitea garnata hau banatzeko krixaraktxandakatu egiten zirela “... astin bat eta hurrengoko astin besti,ta maiñerun andrak baldiaz etxetik juten zin haraxe, tretzak etaenkarnateko” (Josefina). Bisigu eta papardoaren kanpaina negurikgordinenean burutzen zen: “... andrak juten zin bodegeta, ta haneoten zin bodegan ba jaui zein zan emoteko. Ta ioten zan, eotenzan, negun ixate’zan ba, nobienbretik febrerure edo ixate’zanhori, ta hotza! Kandeloik, harek kandeloik” (Bego), izotzezko esta-laktitak. Hotzak “... ure konjelate’ban” (Trini), eta korreta inguruakkandeloiz beteta egoten ziren. Gaur egun neguak ez dira hainhotzak, edo herri barruan behintzat ez dira horrenbeste nabari-tzen.
Arrain biltegi barruan, garnata izoztuta egoten zen barriletan,trinkotuta19. Baina krixarak garnata kopuru jakin bat eman beharzion emakume bakoitzari, eta hotzaren hotzez elkarri itsatsitakoantxoa txikien bloketik bakoitzari zegokiona askatzeak sekulakoesfortzua eskatzen zuen. Eskuak, atzamar puntak izoztuta geldi-tzen ziren, operazio hauek guztiak eskuz burutzen zirelako, inola-ko tramankulurik gabe. Gainera ez zegoen garnata emateko ordufinkorik, eta arrantzaleen etxeetako emakumeak bakoitzak ahaledo nahi zuenean hurbiltzen zen bere balda betetzera. Eta behar-bada ordurako atzamarrak erdi epelduta izango zituen krixarak,antxoa izoztuaren aurkako borroka hasi behar zuen berriz.Begoñak bere kexuen berri ematen digu:
“Esate’ban iual bodegan emon bihi zanak ze: - Etorri zaittezedanok batea. Iá sartutakun emon bakoitxai, baldan emote’-tsen ba raziñoi, katxarro bi edo hiru katxarro edo (...) zemattretza ba haetxenbeste (...) Ta gero bestik etorten zinin oste-abe atzamarrak konjelata ta osteabe sartu ein bihir. Ta ongomoduku ez euan, katxarru sartu edo, keba, eskuaz ein bihi’-zendun. Ez euan. Mentalidadin pixkat ixate’zu te katxarro batbixkat kirten luzetxuaz edo sartu te”
Neguko deskargak guztiz desatseginak ziren udakoekin alderatuz.Bisigu eta papardo sasoian hotz izugarria egiten zuen arrain bilte-gietan, eta esku-larrurik ere ez zuten: “Hoixe be zan biharraandrazkuk, ha han etxin, ha jun te han bodegan ataten euanakguanteik bez eta ixebez e, hotza, negun hiltteku”.
Presio psikologikoa
“Krixaratza”k zekarren esfortzu fisikoaz gain, aipagarria da bene-tan emakume hauek jasaten zuten presio psikologiko etengabea.Guruznek aitortzen duenez etxera behin baino gehiagotan ailega-tu zen negarrez eta “...e’nu gehixa moilla gaiñea esaten netsanamai: e’nu!”. Arrain erosleek baldintzatutako salmentaren testuin-guru ezegonkorrean, Guruzneren atsekabeen jatorria arraina sal-tzeko txalupen artean sortzen zen lehian zegoen. Arraina produk-tu galkorra da, eta zenbat eta freskoago kalitate hobekotzatjotzen da eta ondorioz, garestiago ordaintzen da:
“Ordun zemat eta arraiñe ariñaua pixa eta zemat eta moillagaiñin gitxiaua euki arraiñe hobeto, ze kamioi gitxi euan.Ordun gu ibiltten giñan (...) zeure arraiñe saltzen zaneakokamioneruai diar eiñ: - Zu laroi kaja dakat honentzako, edoehun te berrotamar kaja akat, bentan dakat: danok ibilttengiñan alkarrei kamioneruk ohosten, alkarrei sakadaka, alka-rrei burrunbadaka /// Barrako ixati de”.
Ez ziren soilik txalupa ezberdinen arteko liskarrak. Arrainaren pre-zioa beherantz eta beherantz zihoanean benta gelditzeko aukerabazegoen baina hori ez zen ia inoiz egiten, hurrengo eguneanprezioa oraindik gehiago jaitsiko zelakoan. Gainera, arraina prezioeskasean erosten zutenean, txalupako arrantzaleen errietak jasanbehar zituen, prezio eskasa egitearen errua berea balitz bezala:“horretako dakau krixari”, eta antzerako adierazpenak benetanmingarriak ziren, eta “krixararen” lanaren gutxiespena zekarren.
Beste kasu batzuetan arrainaren prezioa jaitsi eta jaitsi, behekomugara ailegatzen zen eta ez zen saltzen bentan. Baina bentabukatuta arrain erosleak hurbiltzen zitzaizkion bentan ezarritakoprezio minimoan arraina erostera. Behin 30.000 kilo berdel ekarrizituen “Santa Teresita”k eta bentan ez ziren saldu; bere izebare-kin –Rosario Etxaburu “Poto”rekin- zegoela erosle bat etorrizitzaion eta arrain guztia nahi zuenez, berari saldu zion. Besteerosle bat hurbildu eta berdel guztia salduta zeukala erantzun zio-nean “Vete a tomar por culo” esan zion. 25-26 urte izango zituen.Patroiak entzun eta, txalupako zubitik ziztu bizian jaitsi zen, orto-zik, karel* gainetik korrika, lehorrera salto eta paparretik kolpeegin omen zion arrain erosleari. Ikustekoa!
Guruznerentzat “krixaratza”k eragiten zuen tentsioa benetanjasangaitza zen, eta familiak txalupa saltzea erabaki zuenean atse-den handia hartu zuen: “Hain responsabilidade handixe euki dote neure txalopan biharra eitten, krixaratzan, haiñ endrero asko
19. Ondarrutarrez arrain biltegiari deitzeko erabiltzen den hitzak –“bodegi”- lur azpian sartutako leku ilun, heze eta hotza gogorarazten digu.
-
17I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
bajuran, nitzako guk etxin saldu gendunin txalopi eta sari konpon-tzen jarraittu nebanin ixan zan liberaziñoi, liberaziñoi. Ze horiendreduoi, hori eztabaidioi...”.
Beste testigantza baten arabera, eguneroko tentsio hauen ondo-rioz, behin krixara bat hil zen, bihotzekoak jota. Itxura denezarrain erosle batek txalupako arraina ustelduta zegoela esan zionkrixara honi, eta erosle hau errena zenez, krixarak erantzun zionustelduta zegoena bere zangoa zela, eroslearena. Ikamikarenondorioz borrokan hasi eta erosle errenak lurrean bukatu zuen.Egun batzuetara krixara hil zen, esan den moduan, bihotzekoakjota.
Soldatak eta Gizarte Asegurantza
Zein zen lan honen guztiaren ordaina? Azaldu denez baxuran tos-tarteko guztiek arrantzatutakoaren arabera kobratzen zuten, ete-kin garbiaren ehuneko bana. Ba krixara bien artean arrantzalebakar baten soldataren hiru laurdenak kobratzen zuten. Patxikargitzen duenez, “... euken soldati hiru lauren, andra birentzakohiru lauren”. Hau da, krixara bakoitzak tostarteko baten soldata-ren 3/8 kobratzen zituen, erdia baino gutxiago! Gainera Mirenekzehazten digunez, bere kasuan lanaren ordainsaria ez zuen patri-kerarako, bere soldata ekonomia familiarrean txertatzen zen: “...etxeako, gurasuntzako. A ver! Amak laako’tsun zeuri hartzen,gitxi baeukan diru”. Bermeon, neguan zehar txalupek egitenzuten hiru hilabeteko geldialdian zehar, neskatilek ez zuten ezerkobratzen20, eta Ondarroan ere horrela zelakoan gaude, puntuhau zehazterik lortu ez dugun arren.
Gizarte Asegurantzari dagokionez, krixaratzan hasi zenetik1980ra arte, Guruzne soilik istripuen aurkako asegurua izan zuen:“Ordun nahi etxeku ixan, nik biharra eitten neban baiñe nik e’neu-kan seguroik; neukan azidente morun bakarrik”. Lehentasunabizirautea zenean, jubilazio kontuak bigarren edo hirugarren mai-lan gelditzen ziren, eta familiak osatzen zuen unitate ekonomiko-aren interesak, norbanakoen premien gainetik jartzen ziren. Ahalzen bitartean gazteek ez zuten kotizatzen, zahartzarora helduaurretik denbora luzea zutelakoan:
“Aurretik nahi eon e, seguruk eta gauzak eta, gu gaztikgiñan, eta ordun ba: – Zuek baakazue paateko denpori tehalaku te holaku te bestelaku te, ez gendun ordaindu, ezgendun kotizaten. Zelanik etxin euan enpresi, bakarrik kotiza-ten gendun, kotizaten gendun azidenti ixe pasaten bagazkunBaiñe negozixuk ixan dizenetik justuk, eta halaku te holakute, ez gendun hori eitten”
Mirenek zahartzaroko pentsioa kobratzeko eskubidea lortu du,ziurrenik krixara lanetan ibiltzeagatik baino gehiago sare konpon-tzen aritzeagatik. Guruzneren bizitza laboralean ere ez dira ager-tzen 1970-1980 bitartean egin zituen krixara lanak. Bermeon ere,baxurako lanetan aritzen ziren neskatilak Gizarte Asegurantzatikkanpo gelditzen zirela dio Homobonok21.
20. “Pero luego paramos tres meses y no recibimos paga. Eso es así en invierno”. “Baina gero hiru hilabete gelditzen gara eta ez dugu ordainsaririk jaso-tzen. Hau horrela da neguan”. Eta aurrerago: “Las neskatillas no tienen sueldo en invierno. En el mundo laboral la mujer siempre está peor que el hom-bre”, AMEZAGA, Aranzazu: Op. cit., 414. eta 416-417. orr. “Neskatilek ez daukate soldatarik neguan. Lan munduan emakumea beti gizona baino ego-era okerragoan dago”.21. “Unicamente las neskatillak permanecían fuera del grupo. Su participación era subordinada, puesto que por su condición de auxiliares ni siquiera selas incluía en el rol de la embarcación, además de por su condición de mujeres”, HOMOBONO, J.I.: “Comensalidad y fiesta en el ámbito arrantzale. SanMartín en Bermeo”, Bermeo 6, 318. or. “Taldetik kanpo gelditzen ziren bakarrak neskatilak ziren. Euren eskuhartzea gizonen menpe zegoen, emaku-meak izateaz gain laguntzaile soilak zirenez, ez zituztelako txalupako langileen zerrendan barnehartzen”.
Juanita eta Trini Larrañaga ahizpaktxalupako lanetan 1949an.
-
18 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
MOILAKO LANAK
Arrain saltzen
Arrainaren salmenta, betidanik emakumeen eskuetanegon den jarduera da Ondarroan. Arrain saltzaileenartean hiru talde bereiz ditzakegu: arrantzaleen emaz-teak, azokan postu bat zeukatenak eta Ondarroatikkanpo saltzen zutenak.
Arrantzaleen emazteen edota alaben kasuan, etxeko gizonek eka-rritako arraina saltzen zuten22. Normalean ez zuten genero asko-rik edukitzen eta eurek zuzenean saltzen zuten, salmenta bestebaten eskuetan uzteari baino etekin gehiago ateratzen zioten eta.Emakume hauek ez zuten egunero saltzen, arraina sobera zute-nean baizik, eta ez zeukaten postu bat arraina saltzeko, baina baigutxi gorabehera leku finko bat.
Barazki plazan postua zeukatenen artean Andresa zegoen, 36urte zituela, bost umerekin, alargun gelditu zen andre kementsua.Bere alaba Josefina eta seme Patxik amak egindako lan ugariakaipatzen dituzte, eta euren testigantzetatik ondorioztatzen dugu-nez, Andresak berregituratu behar izan zuen ekonomia familiarra-ren oinarria eta ardatza arrain salmenta izan zen. Postuaren ardu-ra biren artean zeramaten, Andresak berak eta Kimeno deiturikoemakume batek. Bikoteka aritzeak arrazoi argi bat zuen: bataarraina saltzen zegoela, bestea sartzen ziren txalupengana hurbil-tzen zen arraina erostera. Kimenok lana utzi zuenean, Andresarenalabak ordezkatu zuen, Josefinak. Bere esanetan hauexek izatenziren ohiko lanak:
“.. mahaixe ipini bihir e’zan ordutan, barra jun, ama etabixok, arraiñe erosi, gero karretillan ekarri, eta saldu harei; etagoixin goixa altzaten giñan plazako (...); arraiñak baja bode-gatik eta mostradora ta gauzak ipini, eta horreitxek ein.Gerokun, plazaku amaitzen zanin, trasto guztik hara, kaleapasa ostea be, han be ipini ... eta egun guztin hantxe. Barra,illuntzin de, arraiñe ekarri, bestin ekarten ez gendunin, goixinama jun dala ta ni geatu; eta holantxenik eitten gendun batjun eta bat etorri”.
Andresak eta bere bikoteak gau eta egun lan egiten zuten. Arrainfreskoa saltzen zutenez, egunean hainbat ostera egiten zituzten,arraina erostera. Txalupa batzuk iluntzean porturatzen ziren–“Isabelita” eta “María del Mar” esaterako- eta biharamunerakoarraina eskuratu nahian, bikotetik bat han izaten zen beti. Beresuhiak –Iñakik- zehazten duenez Andresak, arraina bentara era-man baino lehen erosten zien txalupei, eta biharamunean ordain-tzen, bentan egindako preziorik altuenean. Eskuratzen zuen arrai-na ere hoberena zen, noski.
Arraina saltzeko, goizean barazki plazan jartzen zuten mahaia etaarratsaldez Gelasio tabernako aurrealdean. Josefinak dioenezorduan arraina ez zen garbituta saltzen, tripa eta guzti baizik.Mahai honetan, arraina saltzeaz gain, Andresak arrantzale etabaserritarren arteko bitartekaritza lana egiten zuen. Ortuariakerosi eta aurretik hitz hartutako etxe eta tabernetara banatzenzituen, seme-alaben laguntzarekin. Hauek ondo baino hobetogogoratzen dute Cafe Marinara egiten zituzten osterak, arrautzakedota esnea eramateko, edota Antzosolora egindakoak, antxoaeta txibiekin.
22. Felipe Barandiaranek Pasaiako arrantzaleen alaben lanak deskribatzen dizkigu: “También las hijas menores de pescadores tenían otras misiones quecumplir, como la de vender pescado. Una anciana recuerda cómo, a sus 13 años, su padre le llamaba a eso de las cuatro y media de la mañana paraque fuera a vender chipirones a San Sebastián. Para ello lo primero que tenía que hacer la niña era pasar el canal que media entre Pasajes de San Juany Pasajes de San Pedro. Un vecino de casa, redero, que iban en la embarcación al distrito de San Pedro, llevaba a esta niña hasta allá. Ya en el otro ladodel canal emprendía su camino a pie, sóla o acompañada de alguna o algunas amigas, con su caldero cargado de chipirones a la cabeza. Llegada a SanSebastián vendía su mercancía en el mercado de la Brecha Vieja (...) o en los hoteles de dicha ciudad. Y como ella, otras muchas niñas se veían obliga-das a realizar el mismo trabajo”, BARANDIARAN IRIZAR, Felipe: La comunidad de pescadores de bajura de Pasajes de San Juan, 145. or. “Arrantzaleenalaba gazteenek ere, beste eginkizun batzuk zituzten, arrain salmenta, esaterako. Agure batek gogoratzen duenez, 13 urterekin, bere aitak goizeko laut'erdiak aldera deitzen zion Donostiara joateko txibiak saltzera. Zeregin horretarako, neskatxoak egin behar zuen lehen gauza Pasai San Pedro eta PasaiDonibane erdibitzen dituen kanala igarotzea zen. Kanaleraino, auzoko gizon batek laguntzen zion egunero, San Pedro barrutian lan egiten zuen sarekonpontzaile batek. Bestaldean, oinez joaten zen Donostiarantz, bakarrik edo beste neskatxa batzuekin, otzara bete txibi buru gainean. Behin Donostian,Bretxako azoka zaharrean saltzen zuen generoa (…) edo hiriko hoteletan. Eta bera bezala, neskatila asko zeuden lan berdina egitera behartuta”.
Ondarroako arrain saltzaileak.Pannemaker grabatzailearenmarrazkia. (1880)
-
19I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Ondarroako arrantzaleen sendikoek arraina saltzen Zubi Zaharraren alboan. Mahaiaren inguruan eserita Pakita Aristondo eta Jospantoni Danbala; euren aurrean tente, Mari Arrainsaltzailli eta Juanita GranPoderreku.
“Ta gero, gure denporan, plazan goixin baserrittarrakin egunegunin, ze mateixal eroste’ban, zemat etxitako, eta erun einbihir, geuk eruten gendun. Eta gerra denboran ta, karnazei-xetan ta, kolan ta, odolostik eta, okelak eta indarra harakoetxeako ta besteako ta. Horrek urte askun, eh?”
Jarduera etengabe honen epizentroa Kofradia zahar etaGelasioneko tabernaren arteko gunea zen, eta kokagune estrate-giko honetatik Andresak elikagaien horniketa, banaketa etagarraio sare eraginkorra garatzea lortu zuen, handixek kontrola-tzen zituen bere salerosketen kontu guztiak eta haraxe joatenziren baserritarrak Andresari saldutako elikagaiak kobratzera.Patxik gogoratzen duenez normalean arraina eramaten zuten: “Tagero hareik danak kobratea etorri bihi’zin mahaire ba, ta kobrateaetorri bihi’zinin ba arraiñe erute’ben, ta danak ondo”.
Andresaren lorpen nagusia eskari gutxiengoa ziurtatzea izan zen,produktuen aniztasunean eta bezeroen sare zabalean oinarrituz.Garatu zuen egitura ekonomikoa era honetara laburbilduko deza-kegu: erositako arraina ordaintzeko dirua berreskuratuta, arrainsoberakinaren zati bat ortuariengatik trukatzen zuen eta eskain-tzen zuen elikagaien aukera zabalduz, bezero kopurua handitueta diru sarreren iturriak dibertsifikatu zituen. Egitura honetan,familiako kide guztiek parte hartzen zuten, adin eta ahalmenenarabera zereginak bananduz, elkar osatzen zuten puzzle batekopiezen antzera.
Uda garaian, eguraldi epelarekin, Andresa Zubi Zaharreko iturrianesertzen zen Gelasio tabernarako txibiak garbitzera. Hain gustukozituen hiru puntadun oholezko traskoekin, harantz eta honatz ibil-tzen zen, arraina erosten, garbitzen, diruak batzen eta ordaintzen,kontuak esaten, Cafe Marinan eguneroko kafetxoa hartzen zuenbitartean. Aipaturiko hauez gain Andresak beste hainbat betetzenzituela jakinda –aurrerago aipatuko ditugu- ea horretarako den-bora nondik ateratzen zuen ulertzea da zailena. Nire zalantzak
uxatzeko Iñakik dio ze: “Manun eh? Ez aringaingan, eh? Manunibiltte’zan”. Hau da, estres tantarik ere ez zitzaiola somatzen.
Josefinak azaltzen duenez gehienetan ama joaten zen porturaarraina aukeratzera. Arratsaldean, 4:30ak aldera joan eta 10:30akaldera itzultzen zen. Andresak erosi ahala arraina Josefinari bidal-tzen zion, suhiaren bidez. Honek portuan lan egiten zuen, etahasieran esku gurdiarekin garraiatzen zituen kutxak, baina gerobigarren eskuko motor bat erosi eta atzeko parrilan eramatenzituen kutxak. Josefinaren testigantzak argi uzten duenez, nego-zioak adar asko eduki arren txikikariak ziren, eta negozioa sarri,arrain kutxa bakarra erosi eta saltzera mugatzen zen. Senarrarenlaguntza nola azpimarratzen duen ere interesgarria da:
“... launtze’skun asko. Honek ekarte’skuzen, ama juten zanta ba, arratsaldetan, amak hartu, iual kaja bat (...); eta honekekarri motorrin, ekarri; ta edurrak, eta karriauak eta katxarroguztik: honek bihar asko ein dau. Bai. Geuaz. Biharra hirurokein gendun: amak eta neuk eta beonek”
Josefina amarekin lanean hasi aurretik ezkondu zen Josebarekin,eta sei hilabetetara azken hau bizkarrezurretik gaixotu eta hiruurte eta erdi egon zen ohetik altxatu gabe. Eritasun latz honekiraun zuen bitartean, Josefina balda batekin jaisten zen porturaeta arraina eskatzen zuen; familia ezagunekoa zenez arrain askoematen zioten eta gero bere kontura saltzen zuen. Horrela eutsizuen senarra sendatu zen arte, baina berehala bera gaixotu zen,eta 14 hilabete egon zen ohean. Josefinaren lana bikoiztu eginzen Joseba gaixorik egon zen bitartean, diru sarreren bila etxetikkanpo lan gehiago egiteaz gain, senarra zaindu behar zuelako.Beste aukerarik izan ez zuen bitartean eutsi egin zion, baina sena-rra osatu bezain agudo gaixotu izanak, urteetan zehar pilatzen arizen tentsio eta nekea puntu jasangaitzera ailegatuta zegoela adie-razten digu.
-
20 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Jubilatu baino urte gutxi batzuk lehenago Josefinak beste gaixo-tasun larri bat izan zuen. Lehenengo besoa mindu zitzaion, etahasieran arraina mozten eginiko esfortzuarengatik izango zelapentsatu zuten. Baina berehala oinera igaro zen mina, eta osagi-leak traskoak erabiltzea agindu zion arren, alferrik izan zen edookerrago, oin azpiak urratu baitzitzaizkion. Beste osagile batenga-na joan, eta harek aholkatutako plantilekin mina desagertzen hasizen gutxika gutxika. Jubilazioa lortzeko Donostiako auzitegirajoan behar izan zen, eta berehala onartu zioten. Kobratu zuenlehen pentsioa 16.000 eta piku pezetakoa izan zen, 1980kohamarkadaren hasieran.
Beste arrain saltzaile batzuk arrantzaleen emazte eta alabak ziren,noizbehinkakoak. Miren Zubikarairen aita “Batallón de Trabaja-dores”etik23 aske gelditu zenean, Ondarroara itzuli eta txalupa batalokatu zuten. Ondo hasi arren, gauzak okertu eta arrastean hasizen. Hileroko soldatak –500 pezeta- ez zuen bizitzeko lain ema-ten, eta diru sarrera extra batzuk lortzeko krixarek legatzari koko-txarik eta tripak kentzen zizkioten, beste batzuei saltzeko, jatekoedo sardinatarako mazi bezala: “...ordun hatrapaten zan leatzasko ta eitten zan, krixarak eitte’ben kokotxe /// leatzan kokotxeeta tripa barru eitte’zan aparta”. Arrainkien salmenta, ordea, ezzen krixaren ardura, arrantzaleen familietako emakumeena baizik.Miren hamalau urterekin zebilen jada kokotxa eta tripaki salmen-tan, eta gizonen besteko soldata eskuratzen zuen, Ondarroan etaMutrikun saltzen:
“Neu nitxan neure hamalau urteaz “Txapero”neko karretillihartu... Madrededi..., barra arte jun, harek lehenako kajak,zuek ez dozue ezautu be ein, kaja oholezku, holako totuera-ko kajak ixate’zin, kaji jauste’zanin, bum, eitte’ban. Holakoxekajak hartu arraiñin, (...) tripa barruk, et’ekarri plaza, plazanpixo txiki bateaz saldu, eta ezin baneban dana saldu, hartuautobuse ta Mutrikure. Nekuan gixónan beste partilla hare-txeaz. Osea gixónai tokaten baakoen hamar hoberleko, neuribe hamar hoberleko. Euran beste parte. Hamar hoberlekoai-ttik eingo neban baitte zea be!”.
Begoñak langosten salmentaren berri ematen digu. Diogunez,langostak jada egosita saltzen ziren “... langosti te be ba, erdidebalde baiñe ondo saltzeko ta, eurak egosi bihir. HamentxeOndarrun be eitten eix eben Astillerun su handixak eiñ /// lapikohandixak ipini t’egosi. Ta honeik, patak, patak e, orraztu esate’banamak, ondo”. Langostaren hankak egoki tolestu eta subilarekin
lotzen zituzten, soka fin bat, egosterakoan ez apurtzeko.Operazio honek uste baino garrantzi gehiago zuen, hanka batapurtuta langostak bere esentzia guztia handik galtzen zuelako:“... gogor hori ein baik, eh? Patak ez eskapateko. Ze pata bat edoapurtzen bazan, iual handixek urtete’tsan dana ta hutse iualgeatu; hutsittu eitten zan euran barruko ee, hori, mamiñe”. Behinegosita Urberuagako bainuetxean saltzen zituzten, udara aldeanturistaz gainezka egoten zenean.
23. Trabajadoritan -Ondarroan esaten den legez-, altxamendu frankistaren aurka aritu izanaren susmo hutsengatik sartzen zituzten, eta izenak dioenbezala handik preso egoteaz gain, lan gogorrak egitera –bideak, zubiak... – egitera derrigortzen zituzten. Diziplina erregimen zorrotzaren azpian, berauekberreraiki zituzten gerrak birrindutako espainiar estatuko azpiegitura guztiak (bideak, zubiak...), frankismoa goraipatzeko monumentuak e.a. Lan eta bizibaldintza horietan hiltzen zirenak ugari ziren, eta trabajadoritan senideren bat zeukaten familien urduritasun egoera irudikatzekoa da. Gorputz honetanpreso sartzen zituztenak gizonak izan ziren, eta ondorioz, familiak aurrera ateratzeko emakumeak bakar bakarrik aurkitu ziren sarri. Ikerlan honen hel-buruetatik pixka bat kanpo gelditu arren, interesgarria izango litzateke Ondarroan zenbat pertsona eraman zituzten “Batallón de Trabajadores”etara, etazer eragin eduki zuen horrek euren familietako emakumeengan.
Josefina Etxaburuarrain saltzaileazapoak garbitzenkofradia azpian1950ean
-
21I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
Emakumea errekarako (garbitokira) bidean Zubi Zaharrean zehar,asteko arropa garbiketara, 1934an.
Beste emakume batzuek zuzenean Ondarroatik kanpora bidaltze-ko erosten zuten arraina, hauek ere txikikari legez. Kontu egiteko,bezpera iluntzean erositako arraina goizaldeko lehen autobuseanbidaltzen zuten. Erosle txiki hauetatik, batzuk ez zuten bodegariketa erositako arraina garbitokian uzten zuten gauean. Noizeanbehin errietak izaten zituzten, jel gabeziaren erruz. Batari falta, etabeste batek pixka bat sobera bazuen, eskatu eta ez bazion ema-ten, adibidez. Kutxa hauek Miguel “Tuer” zabor biltzaileakgarraiatzen zituen garbitokitik autobus geltokira, geltokiaAlameda aurrean zegoenean.
Arrantzaleen emazteen lanak
ARROPAK GARBITZEN
Emakumeek soldata baten truke burutzen zituzten lanez gain,bazeuden arrantzaleen emazte, ama, arreba edo alaba izateagatikburutu behar izaten zituztenak. Horietarik astunenetariko batarrantzaleen arropak garbitzea izaten zen, batez ere Santanderinguruko kanpainen ostean, Andra Mari jai bueltan kanpainaosoan zehar zikindu eta pilatutako jantziak ekartzen zituztenean.Miren Arrizabalaga «Kantaleko»k era honetara gogoratzen du:
“... etorten zin Andra Mai bueltan, ekarte’ben erropa pilluzikiñak; ordun ez euan gaiñea labadoraik eta be, eta ure beeskas eon zan akordaten na, ta arraska ahal dan modun eta
kresalea, uretan eraittea juten nitxan behin baiño sarrixa (...)Ta gerokun gaiñetik e ur gazixaz, edo, horreaz pasa bihir,gozuaz, ze bestelan ez zin sikatzen ta. Andra Maixak, biha-rraz halantxenik egoten giñan, eta gero e aparte txaplatakpea bihir te, konpondu ein bihir ostabe erropi te... Akabo,haxe, biharra zan, kendu bez biharrik sekule”
Ez soilik garbitzea, baita jostea eta konpontzea ere. Ondo jostenjakitea oso garrantzitsua zen garai hartan, txaplatak eta abar.Suezta, txapel berezia izaten zen, ez zen ezagutzen jakari jositakotxanorik.
Kantabriako kostaldean harrapatzen zuten hegaluzea bertakoportuetan saltzen zuten Ondarroako arrantzaleek, herriraino ekar-tzea garestiegi zelako, 1933an kofradiak eta udalak elkarlaneanegindako proiektua gorpuztu zen arte24. Ondarroarrek “Osasuna”deituriko baporea alokatu zuten Pasaian, eta hark ekartzen zuenegunero egunero herriko txalupek “Santoña-Ameriketan“ harra-patzen zuten hegaluzea. Arrainarekin batera “Osasuna”k –etaberanduago “Julito”k- gaixotzen ziren arrantzaleak ekartzenzituen, gutunak, mezuak eta nola ez, euren arropa zikinak.Iñakiren esanetan, Julito edo Osasuna etortzen zirenean:
“... maiñerun andrak eoten zin moilla gaiñin listo, ia eurangixonan erropaik badan. Ta hartze’ben erropak eta ordun,gabaz Santanderrea bazan salidi, urtete’ban horrek e, hama-bixetan; hurrengoko eunin zortziretako sartute euan lez han,prisak ez eukan harek gabearte ta. Eta ba eitte’ben erropakerun, garbixak erun, zaharrak hartu... Holantxen ibilli zanhori”.
Plastikoaren industria garatu gabe zegoenez, arropa iragangaitzaez zen dendetan saltzen, eta zeregin horretarako “azeittelinezi“erabiltzen zen, hau da, linazaren olioa. Olonezko tela lodiekinegindako jantziak hartu eta “azeittelinezi“ ematen zieten, geruzabat sikatu ostean hurrengoa. Agurtzak gogoratzen duenez, “...emoten gakon e trapo bateaz holantxenik, belaunin jarri, ipiñiholantxen eta emoten gakon ta akordaten naz gurin e brillantebrillantik eukitten zittune zerak, nire gixonak”. Geruza berri bakoi-tzeko, etxean aparteko gela batean utzi behar zen sikatzen, lo egi-ten ez zuten gela batean, linazaren olioa usaintzea kaltegarria daeta. Olio hau, Trontxo “Pasteleronean” erosten zuten, eta kalitateezberdinetakoak zeuden: “Txarra bazan iual pea eitte’zin eurakerropak alkarreaz; ona bazan ez”.
24. Proiektu honen inguruko datu gehiago, ORUEMAZAGA, Imanol: Arrantzatik zintzilik, Ondarroako Kultur Etxea, Bilbao, 1986, 156. or.
-
22 I T S A S O T I K B I Z I • O N D A R R O A K O E M A K U M E E N L A N A A R R A N T Z A M U N D U A N
ARRANTZALEA NORA, EMAZTEA HARA
XIX. mendearen bukaeran, Ondarroako arrantzaleak Pasaiara joa-ten ziren negua igarotzera, bisiguaren kanpainarako hango por-tuak Ondarroakoak baino babes hobea eskaintzen zien eta.Eurekin batera euren familiak zihoazen, guztira 200 eta 300 lagu-nek osaturiko espedizioan25. Izan ere, arrantzaleen emazteakeuren senarren lan erritmoetara egokitu behar izan dira beti, gauaizan ala eguna, udan zein neguan26. Felipe Barandiaranek Pasaikoarrantzale baten emazteari egindako elkarrizketan jasotako testi-gantzak gordintasunez azaltzen du errealitate hau: “... arrantza-lian bisimodua egunero diferentia. Emakume arrantzalien bisimo-dua senarran bisimoduakin bat eginda bisi biarda”27.Barandiaranek berak dioenez, Pasaiara joaten ziren familia hauenbizi baldintzak oso kaxkarrak ziren28.
Otarrainetan ibiltzen ziren arrantzaleen familiek Llanes aldera egi-ten zuten udaran. Beste garai batzuk ziren –1940ko hamarkada-eta Begoñak bere amari entzunda duenez, aitona itsasoz joatenbazen ere –beste arrantzaleekin batera-, amona lehorrez joatenzen, landoian –zaldiz tiratutako gurdia- Debaraino, eta handik tre-nez Llanesera, bi edo hiru egun irauten zuen bidaian. Kasu hone-
tan ere “trepetxoz“ –hornigaiak, lan tresnak...- goraino joatenziren, uda osoa bertan igaro behar zuten eta. Begoñaren amona-ri gainera zazpi zortzi hilabeteko haurdunaldiarekin joatea egoki-tu zitzaion, eta semea bertan jaio zitzaion, Llanesen.
Errealitate honek argi eta garbi erakusten digu zein neurrirainozegoen arrantzalea emakumearen premian bere eguneroko lanaaurrera ateratzeko orduan. Itxura denez, errazagoa zen hegaluzeaKantabriatik Ondarroara garraiatzeko sistema bat adostea, leho-rreko azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea baino. Begoñak dioe-nez, emakume hauen lana izaten zen “... ba, erropak bixkat gar-bittu edo, zera, jatekuk eiñ itxosutik etorten zinin te, andrak, ezdai nik zeintzuk jungo zin (...) bat ez zan jungo behentzat. Andrapillu jun bihiko zan”. Exodo honek, arrantzale familiak apurtzenzituen, seme-alaba guztiak Llanesera eramatea ezinezkoa baitzen.Kasu batzuetan agurrak benetan dramatikoak ziren. Begorenamak bederatzi urte zituen, bere ama Llanesera joan behar izanzenean, eta negar batean hasi zen, “... berak amaz nahi’bala jun(...) - Zu ezin baiñe maitti jun, horreik uda guzti ein bihir dabe han-txe ta... Ta berak nearrez segi ei’tsala zubixan gora e landoiai ezdai noarte”. Gurasoak bueltatu zirenean, ume berri bat zekarten,“Santoña-Ameriketa“tik.
25. Antxon Narbaizak sasoi hartako “La Union Vascongada” aldizkari donostiarrak egindako deskribapen zirarragarria eskaintzen digu: “Anteayer, díade Santa Catalina, fué celebrada por los pescadores de Ondárroa como fecha oficial de apertura de la actual campaña besuguera y ayer de madruga-da, empezó a zarpar la flotilla pesquera con rumbo a Pasajes, tardando tanto, por lo contrario del viento reinante (...) Delante de nuestro castillo pasa-ron hasta 14 lanchones de pesca y 5 traineras, todas completamente llenas de marinos, mujeres, niños y multitud de enseres de pesca, cajones, cestasy baúles. En Pasajes de San Juan invernará toda esta colonia de Ondárroa, compuesta de 200 a 300 personas, no haciéndolo en San Sebastián porqueallá les resulta la vida, y el alquiler de almacenes mucho más barato que aquí”, NARBAIZA, Antxon: “