Burdin Harana Legazpi - Gipuzkoa  · HH Burdin Harana Legazpi Gipuzkoa B u r d i n H ar n ar e Gu a...

15
Burdin Harana Legazpi - Gipuzkoa www.lenbur.com HEZKUNTZA ESKAINTZA Erreserbak: 685 76 83 07 - 645 72 38 37

Transcript of Burdin Harana Legazpi - Gipuzkoa  · HH Burdin Harana Legazpi Gipuzkoa B u r d i n H ar n ar e Gu a...

  • Burdin HaranaLegazpi - Gipuzkoa

    www.lenbur.com

    Hezkuntza eskaintzaerreserbak: 685 76 83 07 - 645 72 38 37

  • HH Haur Hezkuntza

    Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa.Igaralde Baserria: Ogiaren txokoa

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    Olentzero Ikazkina:Olentzero ezagututzea: Bere lanbidea, ikatza nola egiten duen, opariak zergatik banatzen dituen, zergatik daraman janzkera hori, etabar.

    Burdintxo OlagizonaBurdinarekin lotuak dauden landide zaharrak ezagutzea: Olagizona, ikazkina, meatzaria, besteak beste.

    Artzaitxo egunak:Baserrian murgilduz, ardiaren mundua ezagutzea, naturaz eta biodibertsitateaz gozatzea, gaztagile eta artzainaren lanbideak ikastea, elikadura egoki baten garrantziaz jabetzea, etabar.

    Errotari egunak:Baserriaren munduan murgilduz, natura, animali eta biodibertsitateaz gozatu, elikadura egoki baten garrantziaz jabetzea, etabar.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

  • GuneakHH

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    Euskal Burdinaren Museoa

    Mirandaolako Parkean Kokatuta dago Euskal Burdin Museoa.Bertan, haurrei harrera egingo zaie eta pasahitza sekretuaren bitartez Museoan sartuko gara.Txondorraren ondoan eseriko gara denak eta haurrentzako prestatutako txokoan ipuin kontaketa eta jolasak egingo ditugu.

    Mirandaolako Burdinola

    Olagizonak ongi etorria egingo digute Mirandaolako burdinolaren atarian, beren soineko luze eta txapel handien zergatia kontatuko digute eta burdinolara sartzera gonbidatuko gaituzte. Haurrentzako leku magikoa da hau, bertan sutegia gorri-gorri, hauspoak gora eta behera eta mailua dinbilin danbalan. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!

    Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa

    Erreizabal Baserrian 4 belaunaldi baino gehiago daramate gazta egiten bertan Arantxa Segurula, gaztagileak ongi etorria emando digu eta ardien munduan murgilduko gaitu artzantza, gaztagintza eta bestelako gaiak erakutsiko dizkigularik.

    Igaralde Baserria: Ogiaren txokoa

    Parean dauden bi baserrietan egiten dugu bisita. Alde batetik errota martxa jartzeko aukera dugun baserria eta Ogiaren txokoa dagoen baserrian. Beratza ezagutzeko aukera izango dugu eta bertan dauden barazkiak ezagutzeko aukera izango dugu. Ibaiaren hertzean dauden animaliak oso erakargarriak dira haurrentzako eta bisita guztiak antzar, oilo etabr ei ogia eta artoa botatzen bukatzen dugu.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

  • LH 1/2

    Lehen Hezkuntza

    Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa.Igaralde Baserria: Ogiaren txokoa

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    PrOPOsamenakMirandaola + Lantegia = Goiz osoko planaNahi izanez gero Olagizonek olapintxo goxoa egingo digute burdinolako labean.

    Olentzero Ikazkina:Olentzero ezagututzea, bere lanbidea, ikatza nola egiten duen, non bizi da, opariak zergatik banatzen dituen, zergatik darama jazkera hori, etabar.

    Burdintxo Olagizona:Burdinarekin lotuak dauden landide zaharrak ezagutzea: Olagizona, ikazkina, meatzaria, besteak beste. Teknologia eta makina sinpleak ezagutzea. Energi mota desberdinak ezagutzea.

    Artzaitxo egunak:Baserriaren munduan murgilduz, ardiaren mundua ezagutzea, naturaz eta biodibertsitateaz gozatzea, gaztagile eta artzainaren lanbideak ikastea, elikadura egoki baten garrantziaz jabetzea.

    Errotari egunak:Baserriaren munduan murgilduz, natura, animali eta biodibertsitateaz gozatu, elikadura egoki baten garrantziaz jabetu, etabar.

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

  • GuneakLH 1-2

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    Mirandaolako BurdinolaOlagizonak ongi etorria egingo digute Mirandaolako burdinolaren atarian, beren soineko luze eta txapel handien zergatia kontatuko digute eta burdinolara sartzera gonbidatuko gaituzte. Haurrentzako leku magikoa da hau, bertan sutegia gorri-gorri, hauspoak gora eta behera eta mailua dinbilin danbalan. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!Energi mota desberdinak aztertzeko leku aproposa da eta batez ere energia hidraulikoa eta makina sinpleak aztertzeko modu oso egokia. Burdina material bezela dituen aztertzeko aukera izango dugu: gogorra edo biguina da?Bisita amaitzeko, Mirandaolako burdinola ondoan dagoen elizatxoan, Olagizonek Mirandaolako Kontaira kontatuko digute.

    Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa

    Erreizabal baserri politan kotatuta dago Artzantzaren Ekomuseoa, bertan Arantxa Segurula, gaztagileak ongi etorria emando digu eta ardien munduan murgilduko gaitu artzantza, gaztagintza eta bestelako gaiak erakutsiko dizkigularik. Bisita bi guneetan antolatuta dago, museoa eta ikuilua.

    Igaralde Baserria: Ogiaren txokoa

    Legazpiko Brinkola landa auzoan dago Igaralde baserria. Bertara nahi izanez gero trenez ere iritxi zaitezkete (Brinkolako geltokian) Bisita lau guneetan antolatuta dago:1. Ogiaren txokoa: Museoan ipuin kontaketa eta Ogiaren eta baserriaren munduko objetuen bitartez gaian buru belarri sartuko gara. 2. errota: XVI mendeko errota martxan jarriko dugu. 3. Ogia egiteko labeak ezagutuk ditugu: Zaharra eta berria.4. Baserri inguruak aztertuko dugu: Baratza, animaliak, etbar.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Euskal Burdinaren MuseoaMaila honetan, Euskal Burdinaren Museoan bost guneetan antolatuko dugu bisita:1.txondorra:Ikazkinen munduan murgilduz, txondorra zer den eta nola egiten den ikusiko dugu, pago lepatuak zer diren, etabar. 2.Meategia: Meatzarien mundua ezagutzeko maketa handi bat erabiliko dugu, non meatzarien bizimodua, zergatia etbar aztertuko ditugu. 3. Objetuen jolasa: Burdinezko piezen bitartez jolasean Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantziaz jabetuko gara. 4. Burdinolak euskal Herrian: Modulo interaktibo baten bitartez, talde bakoitzaren herrian dauden burdinolak ikusiko ditugu eta ikasle bakoitzari gertuko zaion informazioa eskeiniko diegu modu dibertigarri baten bitartez. 5. Maquina simpleen txokoa: Makina sinpleen erabilpen praktikoa frogatzeko gunea, palanka etbar.

  • LH 3/4

    Lehen Hezkuntza

    Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa.Igaralde Baserria: Ogiaren txokoa1950ko Eskola

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    PrOPOsamenakMirandaola + Lantegia = Goiz osoko planaMirandaola + Aiton amone eskolaNahi izanez gero Olagizonek olapintxo goxoa egingo digute burdinolako labean.

    Olagizona nahiz:Burdinarekin lotuak dauden landide zaharrak ezagutzea: Olagizona, ikazkina, meatzaria, besteak beste. Teknologia eta makina sinpleak ezagutzea. Energi mota desberdinak ezagutzea. Burdina material bezela aztertzea. Jakin-mina zientifikoa piztea.

    Artzaitxo egunak:Baserriaren munduan murgilduz, ardiaren mundua ezagutzea, naturaz eta biodibertsitateaz gozatzea, gaztagile eta artzainaren lanbideak ikastea, elikadura egoki baten garrantziaz jabetzea.

    Errotari egunak:Baserriaren munduan murgilduz, natura, animali eta biodibertsitateaz gozatu, elikadura egoki baten garrantziaz jabetu, etabar. Makina sinpleak eta energi hidraulikoa ezagutu.

    Aiton amonen eskola:1950 .urteko gizartean murgiltzea eta garaiko eskolara gerturatzea, gaurko eskolarekin dituen ezberdintasunez jabetzea. Ikasleengan jakin-mina pizkea eta belaunaldien arteko harremana sortzea eta sexuen arteko parekotasunaren alde lan egitea.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

  • GuneakLH 3-4

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    Euskal Burdinaren Museoa + Mirandaolako BurdinolaMaila honetan, euskal Burdinaren Museoan gune desberdinak aztertuko ditugu: Txondorra, Meategia, makina sinplean gunea, Burdina zer da?, Burdinolak Euskal Herrian eta objetuen jolasa besteak beste.Mirandaolako Burdinolan, Olagizonak ongi etorria emango digute. Burdinola bi zatitan banatuta dago. Hauspoen gunea eta Mailu eta sutegiaren gunea. Sutegia piztu, uraren energiaren bitartez hauspoak eta mailua gora eta behera hasiko dira. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!Bisita amaitzeko, Mirandaolako burdinola ondoan dagoen elizatxoan, peretetan margotuta dauden marrazkien bitartez, Mirandaolako Kontaira azalduko digute .

    Erreizabal Baserria: Artzantzaren Ekomuseoa

    Erreizabal baserri politan kotatuta dago Artzantzaren Ekomuseoa, bertan Arantxa Segurula, gaztagileak ongi etorria emando digu eta ardien munduan murgilduko gaitu artzantza, gaztagintza eta bestelako gaiak erakutsiko dizkigularik. Bisita bi guneetan antolatuta dago, museoa eta ikuilua.

    Igaralde Baserria: Ogiaren txokoaLegazpiko Brinkola landa auzoan dago Igaralde baserria. Bertara nahi izanez gero trenez ere iritxi zaitezkete (Brinkolako geltokian) Bisita lau guneetan antolatuta dago:1. Ogiaren txokoa: Museoan ipuin kontaketa eta Ogiaren eta baserriaren munduko objetuen bitartez gaian buru belarri sartuko gara. 2. errota: XVI mendeko errota martxan jarriko dugu. 3. Ogia egiteko labeak ezagutuk ditugu: zaharra eta berria.4. Baserri inguruak aztertuko dugu: baratza, animaliak, etbar.

    Aiton amonen eskolaArbelatxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak…detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, ikasleak denboraren makinan, 1950.urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, disciplina eta erligioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko. Ikasleek garaiko materiala aztertuz gizartea nola aldatu den aztertuko dute, garaiko zigorrak ezagutuko dituzte eta aiton amonen jolasak ere bai, besteak beste.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

  • LH 5/6

    Lehen Hezkuntza

    Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.1950ko EskolaLantegia

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    PrOPOsamenakMirandaola + Lantegia = Goiz osoko planaNahi izanez gero Olagizonek olapintxo goxoa egingo digute burdinolako labean.

    Mirandolako Burdinola martxan:Burdinarekin lotuak dauden landide zaharrak ezagutzea: Olagizona, ikazkina, meatzaria, besteak beste. Teknologia eta makina sinpleak ezagutzea. Energi mota desberdinak ezagutzea. Burdina material bezela aztertzea. Jakin-mina zientifikoa piztea.

    Burdinola Ingelesez, natiboarekin:Ingelesa eguneroko bizitzan erabili eta ikastea. Euskal Herrian burdinolak izan zuten garrantziaz jabetzea, garaiko teknologia aztertuz, makina sinpleak erabiliz lan fisikoa arindu egiten dela frogatzea. Olagizona meatzari eta ikazkinaren bitartez garaiko gizartea ezagutzea. Energi mota desberdinak ezagutzea. Burdina material bezela aztertzea. Jakin-mina zientifikoa piztea.

    Industri iraultza:Lantegian, XVIII.mendetik XX.mendera eman zen iraultza industriala ezagutzea, garaian eman ziren aldaketa handiak aztertzea: makinak, ekoizte sistemak berriak, gizarte aldaketa, etabar. Euskal Herriko industrializazioa eta herrietan eman zen lan espezializazioa ikustea, besteak beste. Artea eta industriak izan zuen erlazioa aztertzea, Chillidak burdinezko eskulturak lantegian nola egin zituen ikastea, Chillidaren paper-tailerraren bitartez imprenta munduan ezagutzeaBatez ere ikasleengan jakin-mina piztea izango da gure helburu nagusienetarikoa.

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

  • LantokiaLantegian txoko desberdinak bisitatuko ditugu:1. fitxatzeko makina2. segurtasun neurriak hartuko ditugu (kaskoa, betaurrekoak...)3. “Made in Basque Country” Gipuzkoan eta Euskal Herrian ekoiztutako produktuak aztertuz, herriz herriko espezializazioaz jabetuko gara.4. kate lanaren jolasa5. tailer txikietatik Forja Handiko makinetara.

    GuneakLH 5-6

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Euskal Burdinaren MuseoaMaila honetan, Euskal Burdinaren Museoan bost guneetan antolatuko dugu bisita:1.txondorra:Ikazkinen munduan murgilduz, txondorra zer den eta nola egiten den ikusiko dugu, pago lepatuak zer diren, etabar. 2.Meategia: Meatzarien mundua ezagutzeko maketa handi bat erabiliko dugu, non meatzarien bizimodua, zergatia etbar aztertuko ditugu. 3. Objetuen jolasa: Burdinezko piezen bitartez jolasean Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantziaz jabetuko gara. 4. Burdinolak euskal Herrian: Modulo interaktibo baten bitartez, talde bakoitzaren herrian dauden burdinolak ikusiko ditugu eta ikasle bakoitzari gertuko zaion informazioa eskeiniko diegu modu dibertigarri baten bitartez. 5. Maquina simpleen txokoa: Makina sinpleen erabilpen praktikoa frogatzeko gunea, palanka etbar.

    Mirandaolako BurdinolaOlagizonak ongi etorria egingo digute Mirandaolako burdinolaren atarian, beren soineko luze eta txapel handien zergatia kontatuko digute eta burdinolara sartzera gonbidatuko gaituzte. Haurrentzako leku magikoa da hau, bertan sutegia gorri-gorri, hauspoak gora eta behera eta mailua dinbilin danbalan. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!Energi mota desberdinak aztertzeko leku aproposa da eta batez ere energia hidraulikoa eta makina sinpleak aztertzeko modu oso egokia. Burdina material bezela dituen aztertzeko aukera izango dugu: gogorra edo biguina da?Bisita amaitzeko, Mirandaolako burdinola ondoan dagoen elizatxoan, Olagizonek Mirandaolako Kontaira kontatuko digute.

    Aiton-amonen eskolaArbelatxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak…detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, ikasleak denboraren makinan, 1950.urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, disciplina eta erligioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko. Ikasleek garaiko materiala aztertuz gizartea nola aldatu den aztertuko dute, garaiko zigorrak ezagutuko dituzte eta aiton amonen jolasak ere bai, besteak beste.

  • DbH

    Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.Etxebizitza1950ko EskolaChillida lantoki

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    PrOPOsamenakMirandaola + Lantegia = Goiz osoko plana

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Burdinola Ingelesez, natiboarekin:Ingelesa eguneroko bizitzan erabili eta ikastea. Euskal Herrian burdinolak izan zuten garrantziaz jabetzea, garaiko teknologia aztertuz, makina sinpleak erabiliz lan fisikoa arindu egiten dela frogatzea. Olagizona, meatzari eta ikazkinaren bitartez garaiko gizartea ezagutzea. Energi mota desberdinak ezagutzea. Burdina material bezela aztertzea. Jakin-mina zientifikoa piztea. Nahi izanez gero, Olagizonek olapintxo goxoa prestatuko digute burdinolako labean (txistorra baserriko ogiarekin)

    Lantegiak eta bizitza soziala 1950.urtean:XVIII.mendetik XX.mendera eman zen iraultza industriala ezagutzea, garaian eman ziren aldaketa handiak aztertzea: makinak, ekoizte sistemak berriak, gizartea, etabar. Euskal Herriko industrializazioa eta herrietan eman zen lan espezializazioa ikustea, besteak beste. Frankoren Diktadurapean bizi izan zen egoera aztertzea. Artea eta industriak izan zuen erlazioa aztertzea, Chillidak burdinezko eskulturak lantegian nola egin zituen ikastea, Chillidaren paper-tailerraren bitartez imprenta munduan ezagutzea. Batez ere ikasleengan jakin-mina piztea izango da gure helburu garrantzitxuenetarikoa.

    Langileen Etxebizita:XX.eko bigarren erdian Euskal Herrirak izan zuen demografi hazkundea aztertuko dugu. Milaka famili etorri ziren etorkizun hobeago baten bila. Etxebizitza honen bitartez famili arrunt baten bizitzaz jabetuko gara.

    Chillida Lantokia:Industria eta Arteak duen erlazioa aztertzea, artean erabilitako materialen garrantzia eta lantzeko teknika desberdinak aztertzea.

    Aiton amonen eskola:1950 .urteko gizartean murgiltzea eta garaiko eskolara gerturatzea, gaurko eskolarekin dituen ezberdintasunez jabetzea. Ikasleengan jakin-mina pizkea eta belaunaldien arteko harremana sortzea eta sexuen arteko parekotasunaren alde lan egitea.

    Derrigorrezkoa Bigarren Hezkuntza

  • Chillida lantokia

    Berriztutako lantegi hau Toki paregabe da benetan. Industria eta Artearen arteko harremana erakusten da, Euskal Herriko eskultorerik famatuenetariko baten eskutik, Eduardo Chillida, zein Legazpi-Burdin Haranera etorri zen, gaur egun mundu osoko plaza eta museoetan dauden Eskultura monumentalak egitera.

    Museoa bi guneetan banatuta dago, lehenengoan burdinari buruz arituko gara eta bigarrenean berriz papelari buruz (serigrafiak, litografiak, etbar zer dira nola egiten dira etabar.)

    Aiton Amone eskola

    Arbelatxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak…detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, ikasleak denboraren makinan, 1950.urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, disciplina eta erligioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko.

    Langileen etxebizitzaSan Inazio langile auzoan kokatzen da. Etxean ez dago telebistarik, ez frigorifiko ezta labadorarik ere, garaiko bizimodua ezagutzeko leku bikaina!

    GuneakDbH

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Euskal Burdinaren MuseoaMaila honetan, Euskal Burdinaren Museoan lau guneetan antolatuko dugu bisita:1.txondorra: Ikazkinen munduan murgilduz, txondorra zer den eta nola egiten den ikusiko dugu, pago lepatuak zer diren, etabar. 2.Meategia: Meatzarien mundua ezagutzeko maketa handi bat erabiliko dugu, non meatzarien bizimodua, zergatia etbar aztertuko ditugu. 3. Objetuen jolasa: Burdinezko piezen bitartez jolasean Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantziaz jabetuko gara. 4. Burdinolak euskal Herrian: Modulo interaktibo baten bitartez, talde bakoitzaren herrian dauden burdinolak ikusiko ditugu eta ikasle bakoitzari gertuko zaion informazioa eskeiniko diegu modu dibertigarri baten bitartez.

    Mirandaolako BurdinolaOlagizonak ongi etorria egingo digute Mirandaolako burdinolaren atarian, beren soineko luze eta txapel handien zergatia kontatuko digute eta burdinolara sartzera gonbidatuko gaituzte. Haurrentzako leku magikoa da hau, bertan sutegia gorri-gorri, hauspoak gora eta behera eta mailua dinbilin danbalan. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!Energi mota desberdinak aztertzeko leku aproposa da eta batez ere energia hidraulikoa eta makina sinpleak aztertzeko modu oso egokia. Burdina material bezela dituen aztertzeko aukera izango dugu: gogorra edo biguina da?Bisita amaitzeko, Mirandaolako burdinola ondoan dagoen elizatxoan, Olagizonek Mirandaolako Kontaira kontatuko digute.

  • Talde bakoitzari egokitutako txangoak antolatzen ditugu. Talde handiak hartzeko gaitasuna daukagu. Hemen dituzue proposamen batzuk, baina bai ordutegia eta baita edukiak ere moldatu daitezke.

    GuneakEuskal Burdinaren Museoa.Mirandaolako Burdinola.Etxebizitza.1950ko Eskola.Lantegia.

    unITaTe DIDakTIkOakBisita egin baino lehenago, jakin-mina pizteko eta bisita amaitu ondoren, ikusitakoari etekina ateratzeko unitate didaktikoak ditugu.

    ZerbITZuakMirandaolako Parkean: Haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. Herrian: Arkupeak eta aterpedun frontoia.

    PrOPOsamenakMirandaola + Chillida LantokiMirandaola + langileen Ibilbidea

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Burdinola Ingelesez, natiboarekin:Inglesa egunerko bizitzan erabili eta ikastea. Euskal Herrian burdinolak izan zuten garrantziz jabetzea.

    Lantegiak eta bizitza soziala 1950.urtean:XVIII.mendetik XX.mendera eman zen iraultza industriala ezagutzea, garaian eman ziren aldaketa handiak aztertzea. Frankoren Diktadurapean bizi izan zen egoera aztertzea. 1950ko famili arrunt baten bizimoduan murgiltzea. Gizartea nola aldatu den aztertu eta jakin mina sortzea. Belaunaldien arteko harremana sustatzea.

    Chillida Lantokia:Industria eta Arteak duen erlazioa aztertzea, artean erabilitako materialen garrantzia eta lantzeko teknika desberdinak aztertzea. Sormen prozesuak aztertzea, bai burdinezko eskulturetan eta baita ere papelean egindako artelanetan: serigrafia, litografia etabar.

    DbHO

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa Batxilergoa

  • Chillida-Lantokia

    Museoa bi guneetan banatuta dago, lehenengoan burdinari buruz arituko gara eta bigarrenean berriz papelari buruz (serigrafiak, litografiak, etbar zer dira nola egiten dira etabar.)

    Langileen etxebizitza

    San Inazio langile auzoan kokatzen da. Etxean ez dago telebistarik, ez frigorifiko ezta labadorarik ere, garaiko bizimodua ezagutzeko leku bikaina!

    Aiton Amone eskola

    Arbelatxoak, ikasmahaiak eta entziklopediak…detaile bakoitza bere lekuan, ordena zorrotzean kokatuta, ikasleak denboraren makinan, 1950.urteko eskolan murgilduko dira, non zurruntasuna, disciplina eta erligioak balore garrantzitsuenak ziren, non neskak eta mutilak eskola desberdinetan ikasten zuten, gizartean bakoitzak zuen “funtzioa” betetzeko.

    Ikasleek garaiko materiala aztertuz gizartea nola aldatu den aztertuko dute, garaiko Zigorrak ezagutuko dituzte eta aiton amonen jolasak ere bai, besteak beste.

    GuneakDbHO

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Burdin Haranaren Guneak

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Euskal Burdinaren MuseoaMaila honetan, Euskal Burdinaren Museoan lau guneetan antolatuko dugu bisita:1.txondorra: Ikazkinen munduan murgilduz, txondorra zer den eta nola egiten den ikusiko dugu, pago lepatuak zer diren, etabar. 2.Meategia: Meatzarien mundua ezagutzeko maketa handi bat erabiliko dugu, non meatzarien bizimodua, zergatia etbar aztertuko ditugu. 3. Objetuen jolasa:Burdinezko piezen bitartez jolasean Euskal Herrian burdinak izan zuen garrantziaz jabetuko gara. 4. Burdinolak euskal Herrian: Modulo interaktibo baten bitartez, talde bakoitzaren herrian dauden burdinolak ikusiko ditugu eta ikasle bakoitzari gertuko zaion informazioa eskeiniko diegu modu dibertigarri baten bitartez.

    Mirandaolako BurdinolaOlagizonak ongi etorria egingo digute Mirandaolako burdinolaren atarian, beren soineko luze eta txapel handien zergatia kontatuko digute eta burdinolara sartzera gonbidatuko gaituzte. Haurrentzako leku magikoa da hau, bertan sutegia gorri-gorri, hauspoak gora eta behera eta mailua dinbilin danbalan. Burdina landu ondoren haurrei ezpata bat nola egiten den erakutsiko diete besteak beste. Ahaztu ezinezko esperientzia!!Energi mota desberdinak aztertzeko leku aproposa da eta batez ere energia hidraulikoa eta makina sinpleak aztertzeko modu oso egokia. Burdina material bezela dituen aztertzeko aukera izango dugu: gogorra edo biguina da?Bisita amaitzeko, Mirandaolako burdinola ondoan dagoen elizatxoan, Olagizonek Mirandaolako Kontaira kontatuko digute.

  • HerrIGuneaEguraldi txarra eginez gero herrira joatea gomendatzen dugu, herriko enparantzan, kotxerik gabeko gunea dugu non, haur parkea, arkupeak, aterpedun frontoia, komunak, iturria, tabarnak, etabar dauden.

    bIDeOakhttp://www.youtube.com/watch?v=VbJjHdAc9wkhttp://www.youtube.com/watch?v=A1PL_g_0asY

    bIsITaTu Gure webGunea:www.LEnBur.COM

    aTerPeaBi eta hiru eguneko bisitak antolatzen ditugu.http://santabarbaraaterpetxea.com675 70 92 47

    Zerbitzuak

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Mirandaolako Parkea

    Mirandaolako Parkea, kotxerik gabeko gunea da eta eguraldi ona eginez gero leku bikaina txango bat egiteko. Bertan, haur parkea, frontoia, iturriak, komunak, merenderoa, taberna, etabar. daude. (taberna asteartetan itxita)

    Gainera nahi izanez gero, jolasak ere baditugu: pista jokoak, paratxuta, sokarira, toka, etabar.

    Mirandaolako Parkea herritik bost minututara dago, herri irteeran Oñatirako bidean. Oinez, haurrekin 30 minutura.

    Bertan dauden guneak: Euskal Burdin Museoa eta Mirandaolako Burdinola. Oso gertu Artzantzaren Ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa.

    [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    Pista jokoa

    http://santabarbaraaterpetxea.com

  • [email protected] | www.lenbur.com | 943 73 18 95 | 943 73 04 28 | 685 76 83 07 | 645 72 38 37

    IgaraldeBaserria

    MiraldaolakoParkea

    Turismo Bulegoa

    Erreizabal Baserria

    TrenGeltokia

    nolaIritsi

    Burdin HaranaLegazpiGipuzkoa

    Bisitaldiari etekina ateratzeko proposamena

    HELBURUAK:Bidaia planifikatzen eta antolatzen ikasi, geografia ezagutuz, mapak interpretatuz, meteorologia eta abar.Bisitatu beharrekoa aurrez ezagutu, eta informazioa eskatu museoko Hezkuntza Sailari edo Mirandaolako Informazio bulegoari.Landuko diren gaiekiko jakin-mina piztu.

    PROZEDURAK: (fitxen ereduak eskatu)Bisitaren aurretik:

    • Ibilbidearen eskema egin: zer ikusiko den, bisitaldiaren iraupena antolatu, ordutegiak, ekintzak etab. Programazio hau talde ezberdinetan antola liteke, eta ondoren, talde bakoitzak berea ikaskideei azaldu

    • Legazpira nola iritsi gaitezkeen pentsatu, eta horretarako zein garraiobide erabil dezakegun aztertu. Kostu ekonomikoa nahiz ingurumenari dagokiona aztertu.

    Bisitaldian zehar:• Ikerketa talde bakoitzaren xedea informazioa nahiz argibideak jaso, eta jarraian, hau

    topatzea eta kokatzea izango da.Bisitaldiaren ondoren:

    • Talde bakoitzak aurrez egindako galderak erantzungo ditu.• Ikaskideek lortutako ondorioak eta emaitzak aztertuko dituzte elkarrekin, eta hauen

    ebaluazioa egingo dute