Buletina 3. zka

2
buletina-bak etik arantzazu 3. zba. Iraila Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroak Ikasturtearen hasiera . Irailaren 12an 2009-10 ikasturtearen hasiera-ekitaldia izan zen. 250 lagun inguru gerturatu ziren ikastaro-programako nobedadeak eta 2009-10 ikasturterako ekintzak ezagutarazi zituen aurkezpenera. Ondoren, Javier Sádaba filosofoak eta idazleak hitzaldia eman zuen «La vida buena» izenburupean. Hitzaldia hemen dago ikusgai. Hiru ikastaro berri. Aurtengo programak ohiko formazio- eskaintzari beste hiru ikastaro gehitu dizkio: «Baketik- eko hezkuntza-proposamena», «Boluntariotza- edo elkartasun-konpromisoa hobetzea» eta «Sufrimendua ulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko». Udako ikastaroa. Abuztuaren 25ean, 26an eta 27an eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Udako Ikastaroen barruan, Arantzazun «Gatazken lantze etikoa» ikastaroa eskaini zen. Arantzazuko programatik kanpoko ikastaroak. Baketik- ek Burgosen, Irunen, Zestoan eta Ermuan eman ditu ikastaroak. Ikastaroak Arantzazun eta eskatzen dituzten lekuetan eskaintzen dira. Ikastaroa Ruandan. Irailaren 17an eta 18an Jonan Fernandezek Baketik-eko programako lehen bi ikastaroak eskaini zituen Ruandan. Ruandako, Burundiko, Ugandako eta Kongoko Errepublikako bertako 50 komunitate- monitorek hartu zuten parte horietan. Monitore horiek Laku Handien eskualdean adiskidetzea lortzeko egiten dute lan. Antzerki Forum-a Udalekuak. Uztailean eta abuztuan Antzerki Forum-eko «Jarrera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioa eskolan» programak Bizkaiko 9 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei eskainitako zenbait udalekuetan parte hartu zuen. Antzerki Forum-eko teknikaren gaineko formazioa. Irailaren 18an eta 19an metodologia horren gaineko ikastaro trinkoa izan zen. Zinema-zerbitzua Uztailean bideotekari beste 15 pelikula berri gehitu zitzaizkion, bakoitza gida didaktiko banarekin. ...uztaileko, abuztuko eta iraileko berriak gertatu dena... Zergatik gomendatuko zenioke norbaiti ikastaroak egitea, zer izan dira zeuretzat eta zertarako balio izan dizute? Horixe izan da Baketik-eko ikastaroetan parte hartu duten 5.000 lagunei egin diegun galdera. Bildutako testigantzak iruditzen zaizkigu beste batzuk ikastaroetan parte hartzera animatzeko argudiorik onenak. Beren erantzunak ikusteko, hemen sakatu. Proposamen gisa… 10 baketik arantzazu 943-251005 www.baketik.org 10 testigantza Ikastaroen programa 2009-10 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

description

Baketikeko buletinaren hirugarren zenbakia

Transcript of Buletina 3. zka

Page 1: Buletina 3. zka

buletina-baketik aran

tzaz

u

3. zba. Iraila

Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroakIkasturtearen hasiera. Irailaren 12an 2009-10ikasturtearen hasiera-ekitaldia izan zen. 250 lagun ingurugerturatu ziren ikastaro-programako nobedadeak eta2009-10 ikasturterako ekintzak ezagutarazi zituenaurkezpenera. Ondoren, Javier Sádaba filosofoak etaidazleak hitzaldia eman zuen «La vida buena»izenburupean. Hitzaldia hemen dago ikusgai.

Hiru ikastaro berri. Aurtengo programak ohiko formazio-eskaintzari beste hiru ikastaro gehitu dizkio: «Baketik-eko hezkuntza-proposamena», «Boluntariotza- edoelkartasun-konpromisoa hobetzea» eta «Sufrimenduaulertzea: aurre egiteko eta laguntzeko».

Udako ikastaroa. Abuztuaren 25ean, 26an eta 27an etaEuskal Herriko Unibertsitateak antolatutako UdakoIkastaroen barruan, Arantzazun «Gatazken lantze etikoa»ikastaroa eskaini zen.

Arantzazuko programatik kanpoko ikastaroak. Baketik-ek Burgosen, Irunen, Zestoan eta Ermuan eman dituikastaroak. Ikastaroak Arantzazun eta eskatzen dituztenlekuetan eskaintzen dira.

Ikastaroa Ruandan. Irailaren 17an eta 18an JonanFernandezek Baketik-eko programako lehen bi ikastaroakeskaini zituen Ruandan. Ruandako, Burundiko, Ugandakoeta Kongoko Errepublikako bertako 50 komunitate-monitorek hartu zuten parte horietan. Monitore horiekLaku Handien eskualdean adiskidetzea lortzeko egitendute lan.

Antzerki Forum-aUdalekuak. Uztailean eta abuztuan Antzerki Forum-eko«Jarrera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioaeskolan» programak Bizkaiko 9 eta 12 urte bitartekoneska-mutilei eskainitako zenbait udalekuetan partehartu zuen.

Antzerki Forum-eko teknikaren gaineko formazioa.Irailaren 18an eta 19an metodologia horren gainekoikastaro trinkoa izan zen.

Zinema-zerbitzuaUztailean bideotekari beste 15 pelikula berri gehituzitzaizkion, bakoitza gida didaktiko banarekin.

...uztaileko, abuztuko eta iraileko berriakgertatu dena...

Zergatik gomendatuko zenioke norbaiti ikastaroak egitea, zer izan dirazeuretzat eta zertarako balio izan dizute? Horixe izan da Baketik-ekoikastaroetan parte hartu duten 5.000 lagunei egin diegun galdera. Bildutakotestigantzak iruditzen zaizkigu beste batzuk ikastaroetan parte hartzeraanimatzeko argudiorik onenak. Beren erantzunak ikusteko, hemen sakatu.

Proposamen gisa…

10baketik

Bake zentroa

Gatazken lantze etikoa

ara

ntz

azu

943-251005 www.baketik.org

10testigantza

Ikastaroen programa 2009-10

12

34 5 6 7 8

910

Page 2: Buletina 3. zka

3. zba. Iraila

Zeurekin eta besteekin bizitzeko ikastaroakLehen eta bigarren ikastaroak. 2009-10 ikastaroari hasieraemateko lehen bi ikastaroak eskainiko dira: «Gatazkenlantze etikoa» eta «Zeurekin eta besteekin hobeto bizitzea.Oinarrizko lau ikaskuntza». Datak ikusteko hemen sakatu.

Baketik-eko hirugarren ikastaroa. Abenduaren 5ean, 6aneta 7an (larunbata, igandea eta astelehena, hurrenez hurren)«Nork bere buruarengandik ikastea» Baketik-eko hirugarrenikastaroa izango da.

Antzerki Forum-aJarrera biolentoen eta jazarpenezkoen prebentzioaeskolan. Urriaren 13tik abenduaren 3a bitartean AntzerkiForum-eko lehen programa garatuko da Arantzazun, eskola-egutegiko astelehenetik ostegunera, jaiegunak kenduta.8 eta 12 urte arteko ikasleei zuzendua dago, eta honakogaia landuko da: «Eskolan indarkeria eta jazarpen jarrerenprebentzioa». Saio bakoitzaren ordutegia 10.00etatik15.30era izango da, bazkaltzeko eta Arantzazun bisita

gidatua egiteko tartea barne. Egun bakoitzean 30 eta 50lagun bitarteko taldea etorriko da dagokion eskolatik.

Antzerki Forum-ean komodina izateko gainekoformazioa. Abenduaren 11n eta 12an metodologia horrengaineko ikastaro trinkoa izango da, Orla Hassonen eskutik.

Dohain egitasmoaHurkoa Fundazioak, Gizaide Fundazioak eta Ibaiondo adintxikiko Zentroak hartuko dute parte egitasmo honetandatozen hilabeetan. Proiektu honen xedea egoera zaileandauden kolektiboentzat hiru eguneko atseden- eta aisi-egonaldiak antolatzea da.

Zinema-zerbitzuaBideoteka. Abenduan Bideotekari beste 15 pelikula berrigehituko zaizkio, gida didaktiko banarekin.

Bideoklub-a. Zerbitzua horretan izena eman duten lagunekurrian jasoko dute 2009ko bilduma.

Baketik-en buletina jaso nahi izanez gero, [email protected]

Ez baduzu jaso nahi, hemen sakatu

Buletin hau lagun bati bidali nahi badiozu, hemen sakatu

...urriko, azaroko eta abenduko berriakdatorrena…

buletina-baketik aran

tzaz

u

Eskuragarri duzu Baketik-ek «Fanatismoa eta bitartekaritza» izenburupeanargitaratutako zortzigarren monografikoa. Baketik-eko zuzendariak HiruKulturen XI. Seminarioaren baitan «Fanatismoa hiru kulturetan» gaiari buruzSevillako Unibertsitateko Filosofia Fakultatean 2009ko apirilean eman zuenhitzaldia jasotzen du horrek.

Proposamen gisa…