2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026 zka. ::: www ...2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026...

8
2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026 zka. ::: www.kronika.net PUBLIERREPOR T AJEA: Etxea ere umeen eskola /4-5 ONGINTZA Patronatuko gizarte laguntzaileek emandako datuen arabera, azken urtean 21 emakumek salatu dituzte tratu txarrak Hernanin. Bi gizonezkok eta 7 haurrek ere jarri dituzte salaketak. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Na- zioarteko Eguna da gaur eta Berdintasun Kontseiluak eta Herne neska taldeak eguerdirako kontzentrazioa deitu dute. Beren ustez, genero indarkeriaren arazoaren funtsa “emakume eta gizonezkoak balore sexista eta diskriminatzaileen arabera heztea” da. Arazoa gizarte mailakoa dela diote eta konponbi- dea gizarte antolaketa aldatzea dela azpimarratu dute. / 3 Hernanin 21 emakumek salatu dituzte tratu txarrak, azken urtean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta fetxa hau aprobetxatuta mobilizazioak deitu dituzte Hernaniko Berdintasun Kontseiluak eta Herne neska taldeak. Gaur kontzentrazioa izango da, eguerdiko 13:00etan, Plaza Berrin. BIGARREN eta hirugarren maila bukatu duten musika eskola publikoko ikasleek dominak jaso zituzten asteazkenean eskaini zuten Santa Zeziliako kontzertuan. Bigarren maila bukatu dute: dultzaina, Iker Apaolaza eta Antton Jauregi; klarinetea, Maialen Alberro; pianoa, Maria Alkiza, Ane Goñi, Ibon Sertutxa eta Ane Villaverde; saxoa, Ane Eizagirre eta Ana Erize; trikitixa, Leire Larrañaga, Maialen Murua eta Mirari Pagola; tronpeta, Iñaki Berastegi; txistua, Jon Ansorena; abesbatza, Ixiar Etxeberria; Edurne Garcia, Maialen Murua, Andrea Ollokiegi, Janire Urrestarazu, Alaitz Vangeneberg eta Ane Villaverde; akordeoia, Leire Aldaregia, Edurne Garcia, Mª Victoria Irazola, Itxaso Piquer eta Janire Urrestarazu; alboka, Iñaki Aristeta. Hirugarren maila bukatu dute: abesbatza eta akordeoia, Nabila Garin; joera ezberdinak, Iker Esnaola; pianoa, Garazi Castelar; trikitixa, Estibalitz Goikoetxea; eta txalaparta taldea, Ander Barrenetxea. \\ Musika Eskolako ikasleek merezitako dominak jaso zituzten Y AZOKA Bigarren eskuko azoka Atsegindegin San Markos Mankomu- nitateak antolatuta, bigarren eskuko azoka izango da gaur, Atsegindegi plazan. 40 salmenta postu, irratsaio bat, iragarkiak jartzeko panela eta informazio puntua izango dira, besteak beste. Goizeko 10:00etatik 14:00etara. \\ Y ERRAUSTEGIA Errausketaren kontrako manifestazioa gaur Urumea Bailara Birizirik plata- formak gaur Lasarten izango den manifestazioara joateko deia egin du. Manifestazioa Zubietako plataformak deitu du Errausketarik ez. Ez Zubietan, ez inon! lemarekin. Arratsal- deko 17:00etan aterako da, Lasarteko Okendo plazatik. \\ Y 18/98 SUMARIOA Autoinkulpazio bilketa “18/98 sumarioko epaiketak bidegabekeria direla salatze- ko” autoinkulpazio bilketa izango da gaur herrian. / 3 Saxojoleen topaketa /2 Genero indarkeria/3 18/98: Autoinkulpazioa kanpaina gaur/3 KIROLA: Pelota, ehiza, futbola, waterpoloa /6-7 ESKELAK/7 Goiz Eguzkiko irteerak/8 GAUR KRONIKAN

Transcript of 2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026 zka. ::: www ...2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026...

  • 2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026 zka. ::: www.kronika.net

    PUBLIERREPORTAJEA:

    Etxea ere umeeneskola/4-5

    ONGINTZA Patronatuko gizarte laguntzaileek emandakodatuen arabera, azken urtean 21 emakumek salatu dituzte tratutxarrak Hernanin. Bi gizonezkok eta 7 haurrek ere jarri dituztesalaketak. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Na-zioarteko Eguna da gaur eta Berdintasun Kontseiluak etaHerne neska taldeak eguerdirako kontzentrazioa deitu dute.Beren ustez, genero indarkeriaren arazoaren funtsa “emakumeeta gizonezkoak balore sexista eta diskriminatzaileen araberaheztea” da. Arazoa gizarte mailakoa dela diote eta konponbi-dea gizarte antolaketa aldatzea dela azpimarratu dute. / 3

    Hernanin 21 emakumek salatudituzte tratu txarrak, azken urtean

    Emakumeenganako Indarkeriaren AurkakoNazioarteko Eguna da gaur eta fetxa hauaprobetxatuta mobilizazioak deitu dituzteHernaniko Berdintasun Kontseiluak eta Herneneska taldeak. Gaur kontzentrazioa izango da,eguerdiko 13:00etan, Plaza Berrin.

    BIGARREN eta hirugarren maila bukatu duten musika eskolapublikoko ikasleek dominak jaso zituzten asteazkenean eskainizuten Santa Zeziliako kontzertuan. Bigarren maila bukatudute: dultzaina, Iker Apaolaza eta Antton Jauregi; klarinetea,

    Maialen Alberro; pianoa, Maria Alkiza, Ane Goñi, IbonSertutxa eta Ane Villaverde; saxoa, Ane Eizagirre eta Ana Erize;trikitixa, Leire Larrañaga, Maialen Murua eta Mirari Pagola;tronpeta, Iñaki Berastegi; txistua, Jon Ansorena; abesbatza,Ixiar Etxeberria; Edurne Garcia, Maialen Murua, AndreaOllokiegi, Janire Urrestarazu, Alaitz Vangeneberg eta AneVillaverde; akordeoia, Leire Aldaregia, Edurne Garcia, MªVictoria Irazola, Itxaso Piquer eta Janire Urrestarazu; alboka,Iñaki Aristeta.

    Hirugarren maila bukatu dute: abesbatza eta akordeoia,Nabila Garin; joera ezberdinak, Iker Esnaola; pianoa, GaraziCastelar; trikitixa, Estibalitz Goikoetxea; eta txalaparta taldea,Ander Barrenetxea.

    Musika Eskolako ikasleekmerezitako dominak jaso zituzten

    A Z O K ABigarren eskukoazoka Atsegindegin

    San Markos Mankomu-nitateak antolatuta, bigarreneskuko azoka izango dagaur, Atsegindegi plazan. 40salmenta postu, irratsaio bat, iragarkiak jartzeko panelaeta informazio puntua izangodira, besteak beste. Goizeko10:00etatik 14:00etara.

    E R R A U S T E G I AErrausketaren kontrako manifestazioa gaur

    Urumea Bailara Birizirik plata-formak gaur Lasarten izangoden manifestazioara joatekodeia egin du. ManifestazioaZubietako plataformak deitu duErrausketarik ez. Ez Zubietan,ez inon! lemarekin. Arratsal-deko 17:00etan aterako da,Lasarteko Okendo plazatik.

    1 8 / 9 8 S U M A R I O AAutoinkulpaziobilketa

    “18/98 sumarioko epaiketakbidegabekeria direla salatze-ko” autoinkulpazio bilketaizango da gaur herrian. / 3

    Saxojoleen topaketa /2

    Genero indarkeria/3

    18/98: Autoinkulpazioakanpaina gaur/3

    KIROLA:Pelota, ehiza, futbola, waterpoloa /6-7

    ESKELAK/7

    Goiz Eguzkiko irteerak/8

    GGAAUURR KKRROONNIIKKAANN

  • 2006-XI-25 larunbata

    2

    HERNASAX jardunaldiak izaten ari dira joan denostegunetik eta bertan saxojole ezberdinak saxoa-rekin jo daitezkeen musika mota ezberdineninguruko emanaldiak ematen ari dira. Hernanikosaxojoleak entzuteko aukera gaur izango da halaere, arratsaldeko 18:00etatikaurrera Sandiusterrin egingoden saxojoleen topaketan.

    Bertan biduko dira HernaniMusika Eskola Publikoko ikas-leak; Roberto Pacheco, eskolakoirakaslea eta saxojolea; JudithMontero Hernaniko saxojoleaeta Bilboko Kontserbatorioko bere ikasleak.Horiez gain, Gasteizko kontserbatorioko,Astigarragako Musika Eskolako, ErrenteriakoMusikaleko eta Musikene eskolako talde bat.

    Saxoa, Hernanin indarrean dagoen instrumentuaRoberto Pacheco Hernani Musika Eskolakosaxo irakasleak adierazitakoaren arabera, saxoaHernanin arrakasta dexente duen musika ins-

    trumentua da. Bere kalkuluen arabera Hernaninizango dira 60tik gora saxojole. Arrakastahorren zergatiaz galdetuta, Pachecok azaldudu, Hernanin badaudela saxoa jotzen dutenizen erreferenteak: Manolo Sagarna Musika

    Bandako zuzendari izanda-koa; Joaquin Ortega, Ca-nario; Zipri Otxandorena,Musika Bandako egungozuzendaria; Miguel Goi-buru; Judith Montero; Mi-guel Mari Lizarra; Itsaso Pa-checo eta Roberto bera, beste

    batzuen artean. Erreferente horiek jendea instru-mentua ikastera animatzen dutela azaldu du etagainera musika eskolan badago ikasteko aukera.

    Bihar, Musika Bandaren txandaHernasax jardunaldiak bihar bukatuko dira,Hernaniko Musika Bandak eskainiko duen sa-xoaren inguruko kontzertu bereziarekin. RobertoPacheco eta Zipri Otxandorenak bakarkakosaioak eskainiko dituzte. 13:00etan, arkupetan.Pir ineos Jazz Orchestrako saxojo lea.

    Hernaniko saxojoleak etagonbidatuak bilduko diragaur, Hernasax topaketan

    Judith Montero, Roberto Pacheco, Musika eskolako ikasleak eta Bilbo,Gasteiz, Astigarraga, Errenteria eta Musikeneko saxojoleak bilduko

    dira gaur arratsaldeko 18:00etan, Sandiusterrin.

    L I B U R U T E G I AGaur bukatuko da liburutegi azoka

    Saski naski liburutegiko azoka gaur bukatuko da.Azken hilabetean liburuak jarri dituzte bazkideek etxe-ra eramateko, debalde. Aukeratutako liburua mailegumahaitik pasa behar da, lapurretaren aurkako sistemadeskonektatzeko.

    A N T Z E R K I AHaurrentzako antzerkia abenduaren 16ra aldatu dute

    Gaurko antolatuta zegoen haurrentzako antzerkia aben-duaren 16ra aldatu dute. Jakinarazi dute arazo tekniko-ak direla-eta, ezin izango dutela emanaldi hori gauregin. Antzerkiak Tirikikontu-kontari du izena etaGorakada taldeak eskainiko du.

    L O T E R I ADobera elkarteko loteria

    Dobera euskara elkarteak jakinarazi du salgai jarri dutela18.163 zenbakia duen Gabonetako Loteria. Loteria Kiden,Aitan-etxen eta Doberako bulegoan erosi daiteke.

    Txantxangorri elkarteko loteriaTxantxangorri elkarteak ere salgai jarri du Gabonetakoloteria. Oraindik ere erosi ez dutenei jakinarazi diete bole-to gutxi geratzen direla.

    Goiz Eguzki zentroko loteriaGoiz Eguzki zentro sozialak salgai jarri du Gabonetakoloteria. Abenduaren 4tik aurrera sobratutako boletoakjarriko dituzte salgai.

    B I L D U H E R N A N I

    Herri programa osatzeko bilera gaur,euskeraren inguruan

    Bildu Hernani plataforma herri programa osatzeko bile-rak egiten ari da, sektoreka. Gaur euskeraren ingurukobilera egingo dute, Bildu Hernaniko lokalean, goizeko11:00etan. Azaroaren 27an, hirugarren adinari buruzkobilera izango da, arratsaldeko 19:00etan, Biterin.

    M O L O T O F F I R R A T I A ( 9 1 . 8 F M )

    Elizatxo ikastolako gazteen irratsaioberezia, gaur

    Elizatxo ikastolako gazteek saio berezia eskainiko dutegaur, Molotoff Irratian. Bi talde izango dira irratian etasaioa ikastolan bertan prestatu dute. Ikasleen artekoelkarrizketak, ipuin eta olerki irakurketak, txisteak, abes-tiak eta beste hainbat kontu entzuteko aukera izangoda. Saioa arratsaldeko 14:00etan hasiko da.

    E L I Z A

    Ama Mirariaren Hirurrena, gaurAma Mirariaren Hirurrena hasiko da gaur eta astelehe-nera arte iraungo du. Hiru egunetan Errosario Santuaerrezatuko dute, arratsaldeko 18:40ean; arratsaldeko

    19:00etan, Eukaristia ospatuko dute. Jesus JavierDominguez apaizak gidatuko du.

    G A Z T E A S A N B L A D A

    Bertso bazkaria eta mendi irteeraGazte asanbladak bertso bazkaria antolatu du aben-duaren 2rako, Agin Rezola eta Ander Lizarralde bertso-lariekin. Bazkaria Landaren izango da, eguerdiko 14:00-etan. Aurretik Adarra mendia igoko dute. Bazkarirako txar-telak salgai izango dira Garin, Goiz Argi eta Akerren.

    A N D O A I NAndoaingo gaztetxearen urteurrena

    Andoaingo gaztetxeak 22 urte betetzen ditu gaur etahainbat ekintza antolatu dituzte ospatzeko. Eguerdianbazkari herrikoia izango da eta segidan antzerkia etabreak dantza erakustaldia. Gauean kontzertuak izango diraeta ondoren Aritz Sound System ariko da musika jartzen.

    G O I Z U E T AFeria eta festa gaur Goizuetan

    Goizuetan feria izango da gaur, azken bi urteetan bezala.Goizeko 10:00etan hasiko da feria, zerria hiltzearekinbatera. Postuak ere izango dira eta herriko eta ingurukoganadua, barazkiak, produktuak eta artisau lanak izangodira bertan. Eguerdiko 12:00etatik aurrera Kupela taldea-ren musika eta herri kirolak izango dira. Eguerdian bazka-ri herrikoian bilduko dira. Arratsaldean musika, HernanikoAkelarrea eta festa giroa izango dira.

    .

    Roberto Pacheco: «Hernanin izangodira 60tik gora saxojole. Saxoa

    sendo dago gure herrian»..

  • 2006-XI-25 larunbata

    3

    E M A K U M E E N G A N A K OIndarkeriaren NazioartekoEguna da gaur eta fetxa apro-betxatuta, genero indarkeria-ren aurkako aldarrikapenaketa mobilizazioak antolatu di-tuzte Hernanin. Gaur eguer-diko 13.00etan kontzentrazioaizango da Plaza Berrin, Ber-dintasun Kontseiluak eta Her-ne neska taldeak antolatuta.

    Gizarte mailako arazoaBerdintasun Kontseiluak etaHerne neska taldeak adierazidute azken hamarkadetan al-daketa haundiak eman direlaemakumezko eta gizonezko-en arteko berdintasunari da-gokionean, “batez ere emaku-meek bultzatu dituzten alda-keta hauek guztiontzako poz-tekoak diren arren, oraindikegiteko asko dagoela” ereazpimarratu dute.

    Emakumeenganako indar-keria gizarte mailako arazoadela irizten diote, “era askota-ra adierazten dena eta gizarteguztia hartzen duena”. Diotegenero indarkeriari dagokio-nean, sektore artean ez dago-ela bereizketarik, maila eko-nomiko ezberdinetako, adintarte ezberdinetako, berdinjasaten baitute.

    Indarkeria mota hau eraaskotara agertzen dela azaldudute: “tratu txar psikologikoak,mespretxuak, jipoiak eta baitaheriotza bera ere”.

    Gizarte mailako arazo honigizarte antolaketa aldatutaerantzun behar zaiola ustedute. “Arazo honen sustraiaemakumeenganako begirune-rik eza eta gutxiespena, matxis-moa eta boterezko harrema-nak” direla aipatu dute eta ara-zo honen funtsa heziketa sexis-ta dela ere bai.

    Arazoa konpontzeko gi-zarte osoa inplikatzea beha-rrezkoa dela diote, harremanereduak aldatu eta berdintasu-nean oinarritutako gizarteaeraikitzeko bidean.

    ONGINTZA Patronatuko gizarte langi-leek emandako datuen arabera, azkenhamabi hilabetetan, 21 emakumek jarridituzte denuntziak tratu txarrak jasotze-agatik. Bi gizonezkok eta 7 haurrek erejarri dituzte denuntziak.

    Azaldu dutenez, tratu txarra jasan-dako pertsonek lehendabizi denuntziajartzen dute Ertzaintzan eta 2 edo 3 egu-netan epaiketa azkarra deitzen zaionaegiten dute. Epaileak emandako dikta-

    menaren arabera neurri bat edo besteahartzen da: erasotzaileari aldentzekoagindua ematea, gizarte lanak eginaraz-tea, laguntza psikologikoa ematea etaemakumeari bizkarzaina jartzea, beste-ak beste.

    Horrez gain, emakumeari telefonozenbaki bat ere ematen zaio eta horrezgain, emakumeari hamabostean behindeitu egiten diote, zerbait behar badu.

    Denuntzia jartzen duten emakumeei

    agiri bat ematen zaie, tratu txarrak jasodituela ziurtatzen duena, eta agiri hone-kin laguntzak lortzeko erraztasunak iza-ten dira: oinarrizko errenta, larrialdieta-rako laguntza, inserziorako errenta akti-boa (INEM), Etxebideko etxe kupo bere-zian sartzeko erraztasunak, laguntza psi-kologikoa eta lana bilatzeko laguntza.

    Ongitzako gizarte langileen funtzioada argibideak ematea eta laguntzen berriematea. Telefonoa: 943 557854.

    Berdintasun Kontseiluak eta Herne neskataldeak deitu dute kontzentrazioa.Eguerdiko 13:00etan, Plaza Berrin.

    Emakumeen aurkako indarkeria salatzekokontzentrazioa gaur eguerdian

    Hernanin 21 emakumek aurkeztu dituzte salaketak azken urtean

    AUTOINKULPAZIOAK biltzen ariko dira gaur18/98 lan taldeko kideak. Adierazi dute “epaiketahauetan zehar zilegi diren jarduerek zigorra merezibadute, euskal herritar guztiak izango garela erru-

    dun”. Epaiketa hau bidezkoa ez dela azpimaratudute berriro ere eta soluzioa auziperatu guztienabsoluzioa dela ere bai.

    Goizean Plaza Berrin eta iluntzean Kale NagusianAutoinkulpazio bilketa goizeko 11:00etatik aurreraegingo da. Giro atseginean egin nahi izan dute, etahori dela-eta, Tolarea kofradiaren eta sagardogileenlaguntzaz sagardo probaketa izango da , PlazaBerrin. Pintxoak jateko aukera ere izango da, herriko

    harategi eta komertzioek emandako janariari esker.Biltzen den dirua sumario hauek sortutako gastuakbideratzeko erabiliko da. Musika ere izango da tarte-an: gaiteroak, abeslariak eta abesbatzak izango baiti-ra, besteak beste. Eguerdiko 13:00etan etenaldia egin-go dute, Emakumearen Aurkako IndarkeriarenKontrako Eguneko kontzentrazioa dela eta.

    Arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara Karkaba etaKale Nagusiko bide gurutzean izango dira autoin-kulpazioak biltzen.

    1 8 / 9 8 S U M A R I O A : J ’ A c c u s e

    Autoinkulpazioak biltzen ariko dira gaur,sagardo, pintxo eta musikaz lagunduta

    Goizean Plaza Berrin etaarratsaldean Karkaba eta KaleNagusi artean izango dira.

    Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko kartel nagusia.

  • F a m i l i a b i d e z k o h i z k u n t z t r a n s m i s i o a

    ETXEAK garrantzi handia duumeen heziketan, eta ez baka-rrik oinarrizko baloreen trans-misioan. Beste arlo guztietanere umeari eragin egiten dioetxean ikusten duenak, etxe-koon ohiturak (hizkuntzazko-ak kasu), jokabideak, bizitzekomoduak. Hizkuntza kontue-tan ikastetxeak egunero aridira lanean, eta behar beha-rrezko elementu bihurtu diratransmisio egoki bat berma-tzeko. Horrez gain, ordea,beste ingurune askok eragitendute transmisioan, eta horieta-ko bat da etxea, familia.

    Gogoeta, aldaketarakolehen urratsaOhiturak aldatzea ez zaigu,normalean, erraza gertatzen.Ohiturak oso errotuta egotendira gure barnean eta, premiahandiren batek eraginda ezbada, nekez aldatzen ditugu.Halakoen faltan, gure ohituraeta jokabideetan aldaketarenbat egitekoan, lehenik etabehin nahia edo gogoa izanbehar dugu aldatzeko eta, nahihori sortu bazaigu, jokabidehorien inguruan pentsatu du-gulako izan da, gogoeta egindugulako.

    Gogoeta hori pizteko bitar-teko, txinparta izan nahi duBuruntzaldeko ikastetxe haue-tan martxan dagoen programahonek. Gogoeta, haur txikiakdauden familietan sortzen di-ren ohiko egoeretan gurasookhartzen ditugun jokabideeninguruan, hizkuntz jokabideabarne.

    Aurkezpenak, hitzaldiak,ikastaroak... dira programarenosagai eta bertan hainbat mate-rial banatu eta landuko da HaurHezkuntzako gurasoekin.

    Ikastetxeen dinamikan txertatutaHaurraren heziketa helburu,modu osagarrian egiten dutelan ikastetxeek eta gurasoek,eta alde bietako komunika-zioa estua da, ezinbestean.Adin hauetako haurren ezau-

    garriak, gurasoon jokamolde-en eragina, haurrekiko harre-manean zaindu beharrekokontuak... aztertu eta lantzendituzte etengabe. Buruntzal-deko programa hau ere ildoberetik dago landua, ikaste-txeen lan-dinamikan egokitxertatu ahal izateko, eta hiz-kuntzaren osagaian sakontze-ko aukera ematen du. Moduhonetara, ikastetxe bakoitzakbere erritmo eta dinamikapropiora egokitu dezake etaegokitu du egitasmoa.

    Ikastetxe guztietara zabaldu nahi den proiektuaProiektuan ari diren ikaste-txeak hauek dira: AndoaingoLarramendi, AstigarragakoArantzazuko Ama, Hernani-ko Langile, Lasarte-OriakoLandaberri, Urnietako Egape,

    eta Usurbilgo Udarregi. Denadela, aurten, eskualdeko bes-te ikastetxeetan azaldu egin-go da orain arteko esperien-tzia zein izan den, eta dato-

    rren urtean edo datozenetan,parte hartu nahi duten guz-tietara zabaldu nahi da egi-tasmoa.

    Osasun etxeetako esperientziaGurasoengana iritsi nahiduen programa honen ba-rruan Osasun etxeek ere ba-dute beren lekua. Joan denurtean, ama izateko eskain-tzen diren ikastaroetan landuzuten gaia, eta aurten, Osaki-detzaren parte hartze betea-goa, zabalagoa lortu nahi da,programa gurasogai gehiago-rengana iristeko.

    Eragile askoren arteko lanaBuruntzaldeko 6 udalak etaikastetxeak dira zuzeneanegitasmoan parte hartzen aridirenak, baina eragile gehia-

    go dira programa bideratzenari direnak. HABE, HizkuntzPolitikarako Sailburuordetzaeta Soziolinguistika Klusterradira, udal eta ikastetxeekinbatera, progamaren disei-nuan, koordinazioan, jarrai-pen lanean eta finantziazioanari diren erakundeak. Proiek-tua eskualdetik harago za-baltzeko aukera aztertzea etagaratzea da koordinazio gunehonen helburua.

    Etxea (ere) umeen eskola

    Eskolan eta etxean ikusten duenak haurrari eraginegiten dio bizitzako arlo guztietan. Ikastetxeakhaurraren heziketan ari dira egunero, eta lan handiaegiten dute; horrez gain, ordea, ezinbestekoa daetxearen inplikazioa, eta beste gaietan bezala,

    etxekoek hizkuntzarekiko duten jarrerak zer esanhandia du umeen hizkuntz jokabidean. Burun-tzaldeko 6 herrietako Euskarako Batzordeek bultzata,6 ikastetxetan proiektu bat dago martxan, etxekohizkuntz erabilera indartu asmoz.

    Buruntzaldeko 6 herrietako udalak eta ikastetxe batzuk proiektu piloto batean ari dira, aurten bigarren urtez.Proiektua Haur Hezkuntzako gurasoei dago zuzendua eta etxean euskara indartzea du helburu nagusia.

    Eskola bukatuta, etxekoak ikusteko i r r ikaz .

    Proiektu pilotoan ari direnikastetxeak

    Andoain Larramendi

    Astigarraga Arantzazuko Ama

    Hernani Langile

    Lasarte-Oria Landaberri

    Urnieta Egape

    Usurbil Udarregi

    Hitzaldiak eta ikasta-roak egin eta hainbat

    material banatukodute gurasoen artean,

    gure ohitura, hizkuntz jokamoldeeta beste hainbat

    jokabideren inguruanhausnartzeko

  • F a m i l i a b i d e z k o h i z k u n t z t r a n s m i s i o a

  • 2006-XI-25 larunbata

    K I R O L A 6

    Hernaniko waterpolo taldeekGipuzkoako Koparen bilaaterako dira kiroldegian,17:00etatik aurrera jokatukodiren finaletan.

    Nesken taldeak jokatukodu aurrena, 17:00etan, Ea-soren aurka. Easo eta Herna-ni Gipuzkoako bi neska taldebakarrak dira eta ez dutekanporaketarik jokatu beharizan finalean sartzeko. Kirol-degitik hernaniarrak jo dituz-te faborito. Mutilek 18:15eanjokatuko dute finala, Tximis-tarriren aurka eta HernaniEHU faboritoa da iaz lortuta-ko titulua berritzeko.16:00etan, Oiasso eta Urbatek

    3garren eta 4garren postuajokatuko dute.

    Gipuzkoako Kopa buka-tzearekin bat, Euskadiko Li-ga hasiko dute bi taldeek, etamartxoa-apirilera arte lehia-keta horretan ariko dira.

    Igeriketa txapelketaHernani K.E.-ko igerilariekLasarte eta Altzako txapel-ketetan parte hartuko dutegaur. Junior, promesa eta ab-solutoak Lasarten ariko diragoizeko 10:00etatik aurrera etainfantilak arratsaldeko 16:00-etatik aurrera Altzako kirolde-gian. Guztira 30 bat hernania-rrek hartuko dute parte.

    Hernani GipuzkoakoKopako finaletan

    Gaur izango dira, kiroldegian. 17:00etan,neskena eta 18:15ean, mutilena.

    W A T E R P O L O A

    ERREMONTEAZeberio II momentuko izarra Galarretako estelarrean

    Zeberio II momentu gozoan dabil azkenaldian eta Ezkurraren aurka-ko lehia partikularrean garaile atera zen ostegunean, Galarretan;Casino Kursaaleko txapelduna estelarrean ariko da gaur ere.Lekunberrirekin osatuko du bikotea eta Altuna I-Lizaso izango dituz-te aurrean. Jaialdian beste hiru partidu jokatuko dituzte: EtxeberriaIV-Gaztelu/Zalakain-Zubizarreta; Uterga-Eizagirre/Matxin III-Etxeberria III eta Bereziartua-Urko/Agirresarobe-Badiola.

    ERRUGBIABi talde seniorrek atsedenaldia

    Errugbiko bi talde seniorrek atsedenaldia dute asteburu honetan.Ohorezko B mailako taldea lagunartekoa jokatzekoa zen Ordiziarenaurka, baina bertan behera geratu da. Landaren ligako partidu baka-rra izango da asteburu honetan; bihar jubenilak Univ. Bilbaorenaurka jokatuko du, 11:30ean. Alebinek eta infantilek GipuzkoaBilkurako partiduak izango dituzte, bihar 10:30ean, Landaren.

    A T L E T I S M O AAxier Larrañaga Donostiako maratoian

    Axier Larrañagak Donostiako maratoian parte hartuko du bihar etaaurrean ibiltzea du helburu. CD Hernanik fitxatu berri du korrikalaria.Bestalde, klubeko korrikalariak oso ongi aritu ziren denboraldikoinaugurazio jardunaldian, joan den asteburuan. Maitane Iruretago-yena, Enara Agirrezabala eta Joxeba Lizeaga nagusitu egin zirenberen probetan.

    Partehartzaileen argazkia Kronikarako Kronikak jakin duenez zenbait hernaniar izango dira bihar mara-toian eta hasi aurretik argazkia atera nahi die. Argazkia Atano IIIfrontoi aurrean izango da, 08:30ean.

    S A S K I B A L O I AJuniorrak partidu zaila Arrasaten

    Saskibaloiko juniorrak partidu zaila du gaur Arrasaten, Mugarri Alkesaliderraren aurka. Talde honek jokatutako partidu guztiak irabazi ditu.Kadeteak Irunen jokatuko du bihar 12:00etan, La Salleren aurka.

    PAUL Ojuelek partidu ga-rrantzitsua dauka gaur Ilun-peko pelotariaren aurka, Gi-puzkoako txapelketa barruan.Irabaziz gero, bosgarren pos-tua eskuratuko luke hernania-rrak ligaxkan, Euskal Herrikoligan jokatzeko txartela eman-go liokeena. Partidua eguerdi-ko 12:00etan izango da Urnie-tako frontoian, Hernanikokiroldegiko teilatuaren berri-kuntza dela-eta.

    Gipuzkoako txapelketan,ligilako partidu gehiago joka-tuko dira gaur. Infantiletanbinakako hiru partidu jokatu-ko dituzte hernaniarrek Loio-lan arratsaldeko 16:30etikaurrera, infantil mailako sede-an: Luzia-Murgiondo/Añor-ga; Lujanbio-Lopez/Antiguo-ko eta Otaegi II-Erdozia/AldeZaharra.

    Kadetetan Aizpitarte II etaOtaegi Andoaingo Gaztelekuko

    bikotearen aurka neurtuko dira,gaur 11:00etan Andoainen.

    Aizpitarte-Saenz EgianBeñat Aizpitarte pelotari her-naniarrak eta Saenz lemoa-rrak Egiako txapelketakofinala jokatuko dute bihar, 22urtez azpikoetan. Partiduagoizeko 11:00etan hasiko daeta Gorka-Beroitzen aurkaneurtuko dituzte indarrak,txapelak nor jantziko.

    Ojuelek Euskal Herriko ligarakotxartela lor dezake gaur Urnietan

    Paul Ojuel aurkariari bizkarra erakusten saiatuko da Urnietan.

    P E L O T A

    Ilunpeko ordezkariaren aurka jokatuko du 12:00etan. BiharAizpitarte-Saenzek txapela jantzi dezakete Egian.

    Abenduaren 10 eta 17an izango da txakur eta guztiko ehiza txapelketa

    E H I Z A - T x a n t x a n g o r r i

    T X A N T X A N G O R R I K OXXVIII. txakur eta guztikoehiza txapelketa abenduaren10 eta 17an izango da, Epel-Erreka eta Usoko-Errekakoeremuetan.

    Txapelketan, faisaiak (100puntu), eperrak (102 puntu)eta oilagorrak (105 puntu)baloratuko dituzte eta bi egu-netako puntuazioen batuketaizango da garailea erabakikoduena. Ehiztari bakoitzak txa-kurra, zaindaria eta epaileaeraman beharko du derrigo-rrez. Parte hartzeko, izenaelkartean bertan eman daitekeabenduaren 6ra arte.

    Epaileak behar diraTxantxangorri elkartetikdeialdia luzatu nahi diote jen-deari epaile bezala aritzeko

    parte hartuko duten ehiztarie-kin. Izena ematen duenak,bukaerako afarian parte hartuahal izango du eta epaileei

    emandako sarietarako hau-tatua izan daiteke. Elkartetikjendea animatu nahi dute,“ehiztaririk parte hartu gabegera ez dadin ”.

    Gipuzkoako txapelduna,TxantxangorrikoaIñaki Loyarte Txantxango-rriko bazkidea, Gipuzkoakotxapeldun atera zen azaroaren11n Leizaranen jokatutakotxapelketan. Loyartek partehartu ohi du Txantxangorrikotxapelketan eta elkartetikadierazi dute “asko poztu”direla elkarteko kideak lortu-tako tituluarekin.

    XXVIII. edizioa Epel-errekan eta Usoko-errekan izango da.Epaile faltan daudela-eta, jendeari animatzeko deia egin diote.

    .

    Aurten epaileen faltan dabiltzaeta jendea, ehiztariak izan edo

    ez, animatu nahi dute...

  • 2006-XI-25 larunbata

    7 K I R O L A

    F U T B O L A

    Hernaniarrak pozik lirakete Aloña Mendiren aurkako emaitza errepikatuta.

    EskelakEskelak ilunabarreko 20:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezalaerrespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    I URTEURRENAJose Antonio Urdangarin Ugalde

    2005eko azaroaren 29an hil zen, 47 urterekin-Goian Bego-

    Bere emazteak, alabek eta gainerako familiak urtebetetzemezara gonbidatzen zaituztegu.

    Urtebetetze meza, BIHAR, IGANDEA, goizeko 11:00etan,Hernaniko SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parrokia. Aldezaurretik, mila esker.

    Hernanin 2006ko azaroaren 25ean

    LEHENENGO URTEBETETZEA

    IGNACIA OTEGUI IRISARRIANDREA

    2005eko azaroaren 8an hil zen, 86 urte zituela, Elizakoak etaAita Santuaren Bedeinkazioa hartuta.

    -Goian bego-

    Ahizpak: Isabel eta Maria Teresa: ilobak: Maria Antonia (JoseRamon Ibargoyenen alarguna), Miguel Maria eta Jose JavierRoteta, Maria Rosario eta Javier Garcia, Jose Miguel, Jose Martineta Maria Jesus Astiazaran, Maria Isabel Izaguirre eta PedroEchave; iloba-bilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHARIGANDEA, goizeko HAMAIKETAN, Hernaniko SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parrokielizan, egingo den Urtebetetzeko Mezara. Aldez aurretik, mila esker.Helbidea: Egaña baserria - Portu auzoa, 18.

    Hernanin, 2006ko azaroaren 25ean

    LEHENENGO URTEBETETZEA

    MICAELA ERROICENEA OYARBIDEANDREA

    (JOSE MANUEL AIZPURURAREN alarguna)2005eko azaroaren 9an hil zen, 85 urte zituela, Elizakoak eta

    Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta.-Goian bego-

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHARIGANDEA, goizeko HAMAIKETAN, Hernaniko SAN JOAN BATAIATZAILEAREN parrokielizan, egingo den Urtebetetzeko Mezara. Aldez aurretik, mila esker.Helbidea: Dr. Beguiristain, 190 (Donostia)

    Hernanin, 2006ko azaroaren 25ean

    Azken urte honetanfalta izan arren,zure barre alaiaez dugu inoiz ahazten,oroimenak dakartzaanitz gogorapen,bihotz izandakoakez zarete itzaltzen.

    B O L E I B O L AHaroren aurkako partidua atzeratua

    EHU Hernanik Haroren aurka jokatu beharreko partidua astebetezatzeratu da, errioxarrek hala eskatuta eta bi kluben artean adostuondoren. Partidua abenduaren 3an jokatuko dute, eguerdiko12:00etan. Horrez gain, Gipuzkoako “hasiera txapelketa”ko partiduaizango da gaur arratsaldean kiroldegian, 19:00etan: Hernani S. N.-Hernani J.M. eta Donostiako Pio Baroja kiroldegian Hernani J.F.-kFortunaren aurka jokatuko du, 16:00etan.

    Hernaniko Gorengo taldeakIdiazabalen bisita jasoko dugaur Zubipen, 16:30ean, 12ga-rren jardunaldiaren barruan.Zuriberdeak laugarren dirasailkapenean, 19 punturekin,eta partidu hau irabazi nahidute goiko postuetan gera-tzeko behin betiko.

    Joan den astean partidu

    zaila irabazi zuten Arrasateneta moralez gainezka izangodira gaur goierritarren kontra.

    Hernani-Usurbil, emakumezkoen liganEmakumezkoen ligako talde-ak Usurbilen aurka jokatukodu bihar, 12:00etan, Zubipen.Jon Zabaletaren taldeak joan

    den astean puskatu zuen ga-raipen arratxa, baina merituhaundiko berdinketa lortu zu-en Intxaurdi liderraren etxe-an, 2-2.

    Usurbilek arerio egokiadirudi garaipenaren bideraitzultzeko, azken aurrena bai-tijoa sailkapenean, partidu batirabazita eta bi berdinduta.

    Gorengo taldeak goiko postuetan finkatzeko aukera du gaur Zubipen

    Idiazabalen aurka jokatuko du 16:30ean. Emakumezkoenligakoek bihar Usurbil hartuko dute Zubipen, 12:00etan.

    K I R O L A - A S T E B U R U K O P A R T I D U A K

  • Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea. Erredakzioa, argazkiak eta publizitatea: U. Agirre, N. Legarreta, U. Apaolaza,E. Agirre, A. Oiartzabal, A. Zerain eta Jexux Mari Irazu. Egoitza: Larramendi 11. 943-330899. Faxa: 943-336306.Eposta: [email protected] eta [email protected] Lege gordailua: SS-679/2000. ISSN 1576-8422.

    2006ko azaroaren 25a, larunbata ::: 2.026 zka. ::: www.kronika.net

    TELEFONOAK l Taxiak: 943 550093 l Udaltzaingoa: 943 333288 l DYA: 943 464622 Autobusak: Herribarrukoa: 943 550548 – 625 700769, Garayar: 943 556658, Areizaga: 943 452708, Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037l Anbulatorioa: 943 006666 l Jokalari anonimoak: 943 331103 l Alkoholiko anonimoak: 943 331103

    FARMAZIAK l Egunez: Bilbao-Sagastiberri Urbieta 7 - 943 552941 l Gauez: Aizpuru Latsunbeberri 11 - 943 336077

    IRAGARKI MERKEAK

    Baserri baten bila gabiltza, Hernani inguruan. Deitu: 680 94 11 08 - 667 42 25 04Xanti Masajista. Kirol masajea, TP de Cyriax, kiropraxia, osteopatia xamurra, bioaktibadore neuro-

    logikoa, kinesiologia, reflexologia. Deitu: 943 33 07 35 (Lizeaga, 2 P- 1 B).Lokala salgai, ingurune paregabean. Negozioa martxan, nahi izanez gero. Lokal egokitua,

    komuna, kalefazioa eta lehio haundiekin. Interesatuek deitu: 628 94 72 21Yolanda estetika zentrua. Dietista Aurora Cid; dieta pertsonalizatuak. Depilazioa diodo lase-

    rraz. Masaje deportiboa eta oin erreflesologia. Atzieta 2, behea. Tel. 943 55 32 78.Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, akupuntura, ajuste neurologiko eta bertebrala,

    reflexologia, auriculoterapia,...: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)Arotz profesionalak lan txikiak egingo lituzke. Deitu: 656 78 64 15.

    Iratxera irteera egingo dute gaur Goiz Eguzki zentro sozialeko kideek

    Huescara egindako bidaiako argazkia.

    GOIZ Eguzki zentro sozialeko kideak atzeraeta aurrera dabiltza azkenaldian. Gaur esate-rako Iratxera joango dira autobusean. Garesenere egingo dute geldialdia, Señorio de Sarriaardo bodega bisitatu eta ardoak dastatzeko.Bazkaldu ere egingo dute eta sekulako menua

    dute hitzartua, bertako produktuz osatuta-koa. Arratsalde partean, denbora izango dute,Gares herria ezagutzeko.

    Huescan ere izan ziren joan den urriaren27, 28 eta 29an. Guztira 55 lagun bildu ziren,argazkian ikusi litekeen bezala.

    Z I N E A B I T E R I N‘Nomadak TX’ filma asteburuan

    Asteburuan Biterin Nomadak TXfilma ikusteko aukera izango da.Filma Raul de la Fuentek zuzendudu eta Harkaitz Martinez de SanVicentek eta Igor Otxoa OrekaTXeko kideek egindako bidaieiburuzkoa da. Bidaiak India, Samiherri, Maroko eta Mongolian barrena egin zituzten, txalaparta kulturen arteko topaleku bihurtzeko asmotan. Filma gaur arratsaldeko 19:30ean eta gaueko 22:30ean jarriko dute eta bihar arratsaldeko 19:30ean.

    Haurrentzat ‘Cars’ filmaAsteburuan haurrentzat Cars filma jarriko dute. Gaur eta bihararratsaldeko 17:00etan. Rayo MacQueen hasi berria den karrere-tako kotxea da. California aldera abiatuko da lasterketa bateanparte hartzera; lagunak egingo ditu, eta pixkanaka konturatuko dakarrerak irabazi eta sariak lortzea baino gauza garrantzitsuagoakbadaudela.

    GAUR

    EGUR

    ALDI

    A BIHAR Giro eguzkitsua izango duguigandean. Zerua nahiko garbiegongo da eta hego haizeahula ibiliko da. Tenperaturamaximoa 15ºC ingurukoa izan-go da.

    (eus

    kalm

    et)Haizea baretzen joango da

    eguerditk aurrera. Lainoak goi-zetik ugariagoak izango dira,baina arratsaldetik aurrera ostar-te zabalk irekiko dira. Tenpera-turak behera egingo du.