BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die,...

16
BIZKAIKO HITZA MARISOL RAMIREZ / FOKU Ehun mila bisitari espero dira egunotan Bilbon, Europako errugbi finalak direla eta b Erakundeek frogatzat dute antolaketa eta «bikain» egin nahi dute, hirira ekitaldi erraldoi gehiago erakartzeko b 2-3 Errugbiaren bultzada baliatu nahian Zezen plaza Enpresa pribatuen esku utziko du Vista Alegreren kudeaketa Bilboko Udalak 7 Q sukarra Hondakinak tratatzeko Arraizko plantan hiru langile kutsatu direla baieztatu dute 6 Ostirala 2018ko maiatzaren 11 IX. urtea 352. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Transcript of BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die,...

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

BIZKAIKOHITZA

MA

RIS

OL R

AM

IREZ / F

OKU

Ehun mila bisitari espero dira egunotan Bilbon, Europako errugbi finalak direla eta b Erakundeekfrogatzat dute antolaketa eta «bikain» egin nahi dute, hirira ekitaldi erraldoi gehiago erakartzeko b 2-3

Errugbiarenbultzada baliatu nahian

Zezen plaza Enpresa pribatuenesku utziko du Vista Alegreren

kudeaketa Bilboko Udalak

7Q sukarra Hondakinaktratatzeko Arraizko plantan hiru

langile kutsatu direla baieztatu dute

6Ostirala

2018ko maiatzaren 11IX. urtea352. zenbakia

[email protected]

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 112 b Astekoa

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Bilbok bertan du

«e r r onka» .

Inoiz izan gabe-

ko egoera bate-

an «bikain» bat

lortu nahi du,

eta prest dauzka hartarako neurri

guztiak. Martxan da azterketa.

Lehen bisitariak iritsi dira, gaur

dira heltzekoak gehienak, eta

biharkoa izango da egunik gogo-

rrena. Guztira, ehun mila bisitari

baino gehiago espero dituzte egu-

notan Bilbon. Gaur eta bihar San

Mamesen jokatuko diren Euro-

pako errugbi finalek hankaz gora

jarriko dute Bizkaiko hiriburua.

Hirigunea bisitarientzat zein

bertokoentzat gune «atsegin eta

abegikorra» izatea dute erronka-

tzat Bilboko Udalak, Bizkaiko

Foru Aldundiak eta Eusko Jaurla-

ritzak, eta elkarlanean aritu dira

ahalegin horretan. Etorkizunean

etorriko diren nazioarteko ekital-

di erraldoietarako lehen proba

izango da egunotakoa, eta, «bi-

kain» hori lortuta, ekintza handi

gehiago erakarri nahi dituzte Bil-

bora.

Gaur, Cardiff Blues eta Glou-

cester errugbi taldeek jokatuko

dute Challange Cup finala

21:00etan, horretarako espresuki

prestatutako Ahleticen zelaian.

Bihar izango da Champions Cup

finala, 17:45ean hasita. Racing 92

eta Leinster arituko dira aurrez

aurre. Ikusle gehienak taldeen

herrietatik etorriko dira: Fran-

tziatik, Ingalaterratik, Galestik

eta Irlandatik; bisitarien %60

izango dira. Gainontzeko ia de-

nak Euskal Herritik eta Espainia-

tik etorriko direla aurreikusten

dute bisitarien artean egindako

inkestak oinarri hartuta egindako

azterketek.

Erdiak auto pribatuetan iristea

espero da, eta horrek arazo han-

diak eragin ditzake Bilboko sarre-

retan eta kaleetan. Errugbi zale-

entzat prestatutako gune han-

diek ere, zenbait eremu

trafikoarentzat ixtea eragingo du.

Hori dela eta, gomendio nagusi

bat eman dute hiru erakundeek:

gaur eta bihar, ez joan Bilbora au-

toan.

Areatza zubia, udaletxe ingu-

rua eta Erribera kalea, esate bate-

rako, ibilgailuentzat itxita egongo

dira gaur arratsaldean eta bihar

eguerditik aurrera. San Mames

inguruan eta Sabino Arana etor-

bidean zirkulazioa moztuko da fi-

nal bakoitza baino ordu eta erdi

lehenago, eta hainbat trafiko al-

daketa egongo dira. San Mames

inguruetan eta Bilbo erdiguneko

beste gune batzuetan aparkatzea

debekatuko da. Beharren arabe-

ra, udaltzailek gune gehiago ixte-

ko edo bestelako erabakiak har-

tzeko ahalmena izango dutela

iragarri dute agintariek.

Metroa, etengabeZalez betetako 200 autobus espe-

ro dira. Horiek ezingo dute hiri-

buru erdian aparkatu, eta, bidaia-

riak utzi ondoren, kanpoaldean

utzi beharko dituzte autobusak.

Hortaz, mezu argia eman du

udalak: autoa garraio publikoa-

gatik ordezkatu. Hori bai, kontu-

tan hartu behar da trafikoaren-

tzat erabat itxiko diren kaleetatik

autobusek ere ezingo dutela iga-

ro, eta beraz, geraleku batzuk

kenduko direla udaletxearen zein

Areatzaren inguruetan.

Edozelan ere, garraio publikoa

indartu egingo da. Metroa eten-

gabe arituko da gaur goizetik

igande gauera arte, eta, partiden

aurretik eta ondoren, tren gehia-

go ibiliko dira aurrera eta atzera.

Tranbiak San Mamesen partidak

izaten diren egunetan eman ohi

duen zerbitzua emango du egu-

notan. Gaur gauean ordutegia lu-

zatuko da, eta goizaldeko 02:20ra

arte ibiliko da.

Taxi zerbitzua ere indartu egin-

go da. Espero den eskari handiari

ahalik eta hobekien erantzuteko,

Bilboko Udalak larunbatean eta

igandean lan egiteko baimena

eman die hala nahi duten taxista

guztiei. Ohiko taxi kopurua bi-

koiztuko da horrela.

Hiriburura ahalik eta autorik

gutxien sar dadin, ohi baino leku

Gaur eta bihar Europako errugbi txapelketetako finalakSan Mamesen jokatuko direla eta, ehun mila bisitariespero dituzte Bilbon. Agintariek erronkatzat duteegunotakoa, eta «bikain» egin nahi dute, gerora erenazioarteko ekitaldi erraldoi gehiago erakartzeko.

Mapan agertzekoentsegua

Hiriburuan errugbi giroa sortzeko, hainbat ekitaldi egin dituzte. BILBOKO UDALA

Errugbiari aipamen egiten dioten elementuz josi dute Bilbo. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Astekoa b 3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 11

MOLDATUTAKO HIRIA

Ekitaldiz beteko da Bilbo egu-

notan: hiru fan zoneegongo

dira; tabernen ordutegia luza-

tu egingo da, eta garraio pu-

blikoa indartuko:

AISIALDIA

‘Fan zone’-ak

Areatza.Talde guztien zaleak

biltzeko gunea izatea nahi du-

te, eta aisialdirako gune nagu-

sia izango da. Karpa erraldoia

izango du, eta askotariko jar-

duerak. Pantaila erraldoiak ja-

rriko dira, jan-edanerako stan-

dak, dendak eta musika kon-

tzertuak. Atzo zabaldu zen, eta

igande arte egongo da.

San Mames.Zelaiaren ingu-

ruetan prestatu den gunea

partiden aurretik eta ondoren

soilik egongo da irekita. Txos-

na eta food truckbatzuk egon-

go dira, agertokia ere bai, ar-

gazkiak ateratzeko gunea...

baina ez da bertan denbora lu-

zean egoteko pentsatua.

Casilda Iturrizar parkea.

Egun osoa pasatzeko modu-

ko gunea izango da, familien-

gan eta haurrengan pentsatu-

takoa. Universitario Bilbao

Rugby Club taldeak errugbi

zelai bat jarriko du, ludoteka,

ohe elastikoak eta hainbat tai-

ler. Igande gaura arte egongo

da zabalik, goiz eta arratsalde.

Auzoak

Deustu.Deusto Bizirik merka-

tari elkarteak errugbiarekin lo-

tutako hainbat jarduera egin-

go ditu auzoan zehar bihar eta

etzi. Besteak beste, erakuske-

tak eta kontzertuak.

Indautxu.Kontzertuak anto-

latu ditu gaurko Indautxu pla-

zan eta inguruetan Bilbao

Centro elkarteak.

Zazpikaleak.Kontzertuak,

tailerrak, kalejirak eta erakus-

ketak izango dira, besteak

beste, bihar eta etzi.

Tabernak

Ordutegia.Ostalaritzako lo-

kalak ixteko ordutegia bi or-

duz luzatu du Bilboko Udalak,

atzo hasi eta igandera arte.

GARRAIOA

Autoak

Murrizketak.Hainbat kale

moztu, eta erdialdeko hainbat

aparkaleku kenduko dira.

Garraio publikoa

Metroa.Etengabe ibiliko da

igande gaua arte.

Autobusak.Aireporturako

zerbitzua areagotuko da.

Txartelak.Garraio publiko

guztiak erabili ahal izateko

txartelak kaleratu dituzte:

egun batean, bitan eta hirutan

erabiltzekoak.

bisitariak gustura egon daitezen.

Esaterako, tabernei ohiko ordu-

tegia bi orduz luzatzeko aukera

eman die, eta, San Mamesen ere,

edari alkoholdunekin ohi baino

malguagoak izango dira.

Festa giroa hiriburu guztian

nagusitu dadin nahi dute erakun-

deek eta hartarako gune bereziak

prestatu dituzte. Areatzara, San

Mames ingurura eta Casilda Itu-

rrizar parkera denetariko ekital-

diak eramango dituzte: rugbyare-

kin lotutako jardunak, kontzer-

tuak, jan eta edateko lekuak,

dendak, eta karpa handien babe-

sa. Errugbi zelaiak ere jarriko di-

tuzte gune horietan.

Bilbo errugbi munduan blai-

tzeko, kirol horren elementuz

apaindu dute hiriburua: errugbi-

ko ateak ipini dituzte hainbat gu-

netan, adibidez, eta heliozko baloi

obalak ere bai. Denda eta taber-

nak kirol horretako osagarriez

apaintzera gonbidatu dituzte.

Segurtasun neurriakSegurtasuna ere bereziki zaindu-

ko da egunotan. Segurtasun

objektiboa nahi dute agintariek,

eta subjektiboa ere bai: jendea

seguru sentitzea. Ertzaintza eta

Udaltzaingoa elkarlanean aritu-

ko dira horretarako, eta ohi baino

polizia gehiago ibiliko da Bilboko

kaleetan.

«Errugbiko zaleak ez dira ga-

tazkatsuak izaten; baketsu eta or-

denatuak izaten dira, baina neu-

rriak hartu behar dira hala ere»,

ohartarazi du Josu Zubiaga Eusko

Jaurlaritzaren Segurtasun sailbu-

ruordeak. Eta beste abisu bat ere

bota du: «Kontutan hartu behar

da jende asko bilduko denez 4.

mailako arrisku terroristan gau-

dela».

Hala ere, zaleen izaera lasaiaga-

tik San Mameserako sarreran

ohiko segurtasuna baino askoz

handiagoa ez dela izango azaldu

du, eta estadiorako bidean hartu-

ko dituela ez ohiko neurri gehia-

go; batez ere, Zazpikaleetatik San

Mameserako bidean.

Herritarrei, kalean jendetza

ibiliko dela kontutan hartzeko es-

katu die, eta zentzuz jokatzeko.

Alde batetik bestera ibiltzeko

nahikoa denbora har dezatela go-

mendatu die, eta lapurretak

saihesteko neurriak hartzeko.

Edozein arazo izatekotan, 112 la-

rrialdi zerbitzura deitzeko go-

mendatu dute; egunotarako in-

dartu duten zerbitzura.

gehiago prestatu dituzte Barakal-

doko BECen aparkalekuan eta

Leioako zein Etxebarriko metro

geltokien ondoan.

Loiuko aireportuarentzat ere

froga egunak izango dira hona-

koak. Duela hilabete baino

gutxiago kaosa sortu zen airepor-

tuan, ezustean ohi baino bidaiari

gehiago izan zirela eta. Aparkale-

kuek gainezka egin, eta autoak

uzteko guneak inprobisatu zituz-

ten orduan. Aparkaleku gehiago

egiteko asmoa iragari dute, baina

luzera begirako proiektua da.

Bidaiariek Loiura autorik eraman

ez dezaten, autobus zerbitzua

biderkatu egingo dute asteburu

honetan. Zazpi autobus gehiago

arituko dira Bilbo eta

aireportua arteko ibilbi-

dea egiten, etengabe.

Bilbobusek ere bi line-

atako zerbitzua handi-

tuko du: Larraskitura

doan 72 linea eta Minte-

gitxuetara doan 58

linea. Arrazoia garbia

da: Fango kiroldegia

glampinggisa erabiltze-

ko atondu dute. Luxuzko kanpi-

nak modan jarri dira, eta horiei

esaten zaie glamping. Halako

dendetan 3.000 pertsonentzako

lekua izango da kiroldegian.

Harako autobus zerbitzua handi-

tuko dute, batetik, eta Kobeta-

mendiko autokarabanen gunera

joatekoa, bestetik. Bikoiztu egin

dituzte horientzako aparkale-

kuak.

Lotara, Bizkaitik kanpoBilboko hotel, hostal eta gainera-

ko lolekuak ere lepo daude aspal-

ditik. Eta ez hiriburukoak soilik.

Finaletara etorritako askok hartu

dute lotarako lekua Bizkaiko he-

rrietan. Gipuzkoan eta Araban

ere bai. Eta baita Kantabrian eta

Burgosen ere.

Challange Cup eta Champions

Cup txapelketen finalak dira ho-

rren guztiaren arrazoi. Eta Bilbo

nazioarteko ekitaldi erraldoien-

tzat leku egokia dela erakutsi

nahia. Horregatik hartu ditu

ezohiko hainbat neurri udalak;

Egunotan Bilbon autorik ez hartzeko gomendatu duudalak: milaka etorriko dira,eta zenbait kale itxi egingo dira

Ekitaldiz betetako hiru ‘fanzone’, musika eta ordutegimalguagoa; hiri «atsegina»erakutsi nahi dute erakundeek

Informazio gehiagorako

deskargatu aplikazio

hau:EPCRugby

Bilbao Finals 2018

@

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 114 b Iritzia

RPARAJETIK

Igor Elordui Etxebarria

Eurokorrika

Oharkabean pasatuda, kasik. Iraganasteburuan, Bretai-niako Quimper

herrian (bretoieraz, Kemper),Hizkuntzen Aldeko LasterketenEuropako Sarea osatu da. Euro-korrika ipini diote izena. Guk ederto ezagutzen dugu

geure Korrika, noski; eta, agian,zuotako hainbatek jakingoduzue (entzunez baino ez badaere) badirela geurearen antzeko-ak Europako beste leku batzue-tan: Correllengua Katalunian,katalanaren alde; CorrelinguaGalizian, galizieraren alde; RithIrlandan, irlanderaren alde; Ar Redadeg Bretainian, bretoie-raren alde; Course Lingua Aran

Haranean eta La Pasem Biarnon,biak ala biak okzitanierarenalde; Ras yr Iaith Galesen, gale-saren alde eta SprochrennerAlsazian, alemanaren alde. Zeinbere berezitasunekin, guztiekdituzte ezaugarri bi komunean:denak dira beraien hizkuntzarenaldeko korrikaldiak eta denekizan dute ispilu, edota inspirazio,Euskal Herriko Korrika. Esandaiteke, beraz, haren alabak-edodirela.Bihar amaituko den Bretainia-

ko Ar Redadegen ingurumarian,hain zuzen ere, eratu dute laster-keten delako sarea. Zera ere egindute: Europako hizkuntza gutxi-tuen aldeko lasterketen gutuna.Besteak beste, espreski txalotzen

telebista, irrati zein egunkari etaaldizkarietako tarteak. Bai etaagertuko direla agintariak; alde-ko eta parte-hartzaile. Eta bertsuizango da hurrengo Ikastolenaldeko jaian, Eskola publikoarenfestan, Euskaraldian... Ez, ez naute kezkatzen noize-

an behingo ekitaldiekiko jarrai-penak eta atxikimenduek(denak on, denak beharrezko).Ni kezkatzen nauena, benetan,egunerokoan sumatzen ditudanhutsuneak dira: Bihar BEC bete-ko duten euskara-ikasleen tituli-tisak; helduen euskalduntze-alfabetatzearen egoera oraindikprekarioak; EUSKALDUNTZEKO(letra larriz, ondo ulertzeko) hezkuntza-sistemak dituen arazoak; euskararen arnas-guneetan atzematen den behe-rakadak; darabilgun euskararenkalitateak; euskal kultura susta-tzeko baliabide urriek; euskalhedabideen estutasunek etaabar.

Memoria eta errelatoen norgehiagoka

Juan Mari Zulaika

Goldatukidea

Ugaritzen doazFrankismoa-ren Biktime-kiko Oroi-menarengertakari eta

ospakizunak: kolunbarioak, des-hobiratzeak, oroitarriak, erakus-ketak eta abar. Memoria ezinhobeto dioala, esateko moduan.Baina, sarritan atonia politikoazkutsaturik, egi osoa eta benetakojustizia ez aldarrikatzean, era-kundeen ospakizun horiekMemoriaren folklore hutseangelditzen dira.Adibidez, apirileko 29an Ger-

nikako ospakizunetan, frankis-ten bonbardaketen biktima iza-niko hirien alkateak anai bezalaelkartzean, Hiroshima, Grano-llers eta Gernika, nuklear leher-ketatik bizirik geraturiko zuhai-tza landatuz, gudariei oroitarriaeraikiaz batera, ekintza ederraeta sinbolikoki garrantzitsuaizan da, lehendakariari okasiohistorikoa zekarkiona EspainiarEstatuari bonbardaketen autore-

tza behingoz aitortu eta kondenaditzatela agintzeko.Alemaniak barkapena eskatua

du, baina estatu espainiarrak etaitaliarrak ez dituzte kondenatu,ezta ere aitortu. Halere, Urkullujauna orokortasun politak bainahutsak esatera mugatu zen,«bakea, elkarbizitza, posibleakditugu» eta antzekoak, baina ezzituen aldarrikatu zain dauzka-gun aitortza eta justizia. Bestebehin okasio historikoa galduzuen. Eskerrak ez ziola EH Bil-duri ekin «injustua izan zen»leloarekin, Memoria Eguneantortura gune ezaguna denIndautxuko komisariatik gertatubezala. Sumindu nau, baita, senide

desagertuen gorpuak eskuratuahal izateko Valle de los Caidos-ko ateak irekitzeko ordenareninguruan antzeztu den propa-gandak. Adiskidetze itxurak egi-tera beharturik, bi bando aurka-rien senideak elkartu behar izandituzte prospekzio lanetarakobaimena emateko? Adiskidetzelelo gezurti hori Franco berakasmatu zuen hilobi eraikinmakabroaren helburutzat, nonjasotzen dituen oraindino bereizeneko fundazioak antolaturiko

omenaldiak. Hamarkadatakoinpunitatearen ondoren, irainairainaren gain botatzea da hau.Valle de los Caidos-ekin eginbehar dena da justizia eta omenaeskaini bidegabekeria larrienazhil eta lapurturik lurperaturikdituen 35.000 biktimei. Memoriaren prozesua aurrera

doan heinean, atxikimenduaksortuaz, Estatua dena blokeatzenari da, Maria Serviniren bisitatikhasi eta epaitegietako aurkezpe-nen ordenak, 1977ko AmnistiaLegea aitzakiatzat harturik.Horregatik ezinbestekoa dugulegea aldatzea, ez dezan suposa-tu Frankismoaren krimenentza-ko azken puntua edo inpunita-tea. Alderdi batzuk horretarakoKongresuan proposatu dituztenlege-eskariak hain izan dira ten-telak eta alderdikoiak, ze ezere-zean gelditu dira. Euskal Biltza-rrean ere ikusi ditugu PP etaPNV kontra eta PSEE abstenituz,epaitegi frankisten sententziakezabatzeko eskariaren aurrean.Ugari dira alderdien axolagabe-keria edo alderdikeriak.Gatozen ETAren disoluzio

ekintzara eta egungo aitorpene-tara. Nabarmen atentzioa dei-tzen du frankismoari buruzko

aipamen txikienik ere inork ezegitea. Zalantzarik gabe, eraginhandia izan du, noski, Patxizgero, Jaurlaritzak 1960 urtea,ETA sortu zenekoa, hautatuizana bortizkeriaren hastapenalez, altxamendua eta diktadurafrankisten lehen 20 urteak bar-katuaz. Hau ez da ustekabekoa,frankismoa ezkutatzeko ahalegi-na baizik. Aldi berean ezkutatunahi da frankismoa borrokatze-ko sortu zela ETA; ez zuela gai-nera gaizki jokatu, BurgosekoEpaiaren gertakariek argi adie-razten duten bezala. ETAren his-toriatik frankismoa ateratzeamanipulazio hutsa da. ETA ezzen sortu ezerezetik, baizikFrancoren Diktaduratik etagaraiko alderdien inoperantzia-tik. ETA desagertu arren, ezerkez du garantizatzen Espainianbakea izango dugunik. Altsasu-koen epaiketa Epaitegi Naziona-lean eta Kataluniako errepresioegoera gordinak bestelako nora-bidean doaz.Errelatoen borroka bizian gau-

de sartuta. Alderdi eta bere heda-bideei atsegin zaie EH Bildurietxeko lanak jartzea, beren eran-tzukizunak ahaztuaz. Ze esan le-zake PSEEk, beregandu bazituen

Bizkaiako Hitzak irakurleen es-

kutitzak plazaratzen ditu. Gutu-

nek ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarte-

ak barne, eta Bizkaiko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide

honetara bidali behar dira, izen-

abizenak eta herria adierazita:

Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea

18, 3-C, 48001 Bilbo. Eskutitzak

Internet bidez bidali nahi izateko-

tan, idatzi helbide honetara:

[email protected].

%

da «Korrikaren sorrera, 1980an,euskaraz bizi nahi duten gizarteeragileak biltzen dituen errele-bo-lasterketa, eta Europako hiz-kuntza gutxituen beste komuni-tate batzuek eredu hori berengain hartu izana». Han izan dira,gainontzeko ekimenen antola-tzaileekin batera, AEK-ko zeinKorrikako arduradunak. Faltanbota dut, ordea, Euskal Herria-ren izen ona hedatzera horzehar, gure mugez gaindi,bidaiatzera hain emanak direnagintarien presentzia; batenbatena sikiera, menpekoarenmenpekoaren azpi-menpekoabalitz ere. Faltan bota dut, hala-ber, euskal hedabideen, batezere publikoen, gaiarekiko jarrai-pena. Ulerkorra naiz, halere,azken asteko fokua Lapurdinegon baita (eta, apurtxo bat, Bertizen).Edozelan ere, horrek, nahiz

eta gogaitu, ez nau kezkatzen.Badakit beteko dituela Korrikak

Kezkatzen nauena,benetan,

egunerokoansumatzen ditudanhutsuneak dira:

euskararen arnasguneetan atzematenden beherakadak;

darabilguneuskararen

kalitateak; euskalhedabideen

estutasunek etab.

ETA poli-mili odol isurtzaile iza-niko alderdiaren siglak, EE? Ra-fael Vera eta X jaunezagunarekinsortu bazuen GALen guda ziki-na? EAJk ere ba du bere errelatoa,baina ez da batere etikoa, ezta bi-dezkoa, lehendakariak, bere kar-guaren bentajak aprobetxatuz,inposatu nahi izatea. Erantzuki-zunegatik EH Bildu astintzenduen gogoarekin astinduko baluPP… Zer esan PPgatik? Ondo es-kertuta dago bere patroi naturaladen frankismoa baztertzen zaio-lako. Memoriari giltza bota dioeta Katalunian errepresioari bideberriak ireki konstituziotik jaso-tako 155. artikulua bide duelarik.Etorriko al dira demokraziarenbolara hobeak, non aztertu be-harko ditugun lehengo eta egu-neko bidegabekeriak.

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Peru Azpillaga Bilbo

Asteetako kontua izan da. Baina,egun batetik bestera, Bilboko etainguruetako herrietako kaleak,koloretako motxiladun banatzai-lez bete dira. Bizikletaz zein mo-toz, pertsona asko hasi dira, azke-naldian, Glovo bezalako enpre-sentzat lanean. Enpresa horieklan mundua eraldatu dute egune-tik gauera. Ordutegi malguen etanorbera bere lanaren jabe izatea-ren argudioarekin, langile motaberri bat sortu dute: autonomofaltsuak.Enpresa horientzako lan egiten

duten banatzaile edo raider-akautonomoak dira berez; hots, ezdaude enpresaren izenean kon-tratatuta, eta, beraz, enpresak ezdie inolako eskubiderik bermatubehar: langileek eurek jartzendute bizikleta edo motorra, auto-nomo moduan izena ematendute, gerta daitezkeen gorabehe-ra guztien gaineko erantzukizunahartzen dute, eta euren gastueiaurre egin behar diete, besteakbeste, BEZari eta gasolinari.Horrek prekarizazio larria eka-

rri du langileen artean, eta, horidela eta, hainbat tokitan, antola-tzea eta euren eskubideen aldeborrokatzea erabaki dute. EratsuMuñoz Garciak (Bilbo, 1972),hainbat astetan lanean ibili oste-an, istripu bat izan zuen, eta, or-duan, inolako babes eta bermerikgabe topatu zuen bere burua: gai-xo baimena lortzeko eskubideriketa ordainsaririk gabe. Nolatan hasi zinen Glovorentzat

lanean?

Lehendik beste enpresa batzuen-tzat ibilia nintzen banatzaile lane-tan. Baneukan Glovo bezalakoenpresen jardunaren berri, eta,Bilbon ere martxan hasi zenean,aukera ona izan zitekeela pentsa-tu nuen. Irailaren 25ean ekin nion

lanari, eta hasieran azaldutakobaldintzek onak ziruditen: sei eu-roko berme minimoa eskaintzenziguten banaketa bakoitzarentruke, eta, horretaz gain, gehiga-rri bat eskariaren arabera. Ni egu-nean hamar ordu lan egitekoprest nengoen, eta, beraz, 60 eurolortuko nituen gutxienez. Arazoaistripua izandakoan heldu zen.Zenbat ordaintzen dizute bidaia

bakoitzeko?

Lehen, sei euro ziren bidaia bakoi-tzeko, baina, orain, duten eskariguztia ikusita, hori murriztu egindute. Egun, bi euro eta erdi or-daintzen dizute bidaiarengatik,eta 0’75 euroko gehigarria egin-dako kilometro lineal bakoitzeko.Beraz, soilik banaketa egiteagatikordaintzen dizute; berdin du zen-bat ordu sartzen dituzun. Gaine-ra, esperientzia puntuak esleitzendizkizute, eta horiek baldintza-tzen dute lan orduak aukeratzekolehentasuna, eta baita aukeratuaizateko posibilitateak ere. Hasie-ran ez duzu ia irabazirik, lan egi-ten dituzun orduekin eta ordain-du beharreko gastuekin ezinez-koa baita. Horregatik saiatu beharduzu ahalik eta ordu gehien sar-tzen, esperientzia irabazi etagehiago lan egin ahal izateko; autoesplotazioa, azken finean...Zelan esleitzen dira esperien-

tzia puntuak?

Zeure buruaren esklabo bihur-tzen zara. Lankideekin lehiatzerabultzatzen zaituzte, eta hor betidituzu galtzeko aukera guztiak.Norberak besteek baino banaketagehiago egin nahi ditu, rankinge-an gora egiteko; McDonald’s-erabazoaz, kanpoan ematen dugunitxura penagarria da. Gainera, as-teburuetan lan egiteagatik, espe-rientzia puntu gehiago ematendituzte; beraz, aurrera egin nahibaduzu, asteburuetan lan egiterakondenatuta zaude, bestela beti

egongo baitzara azken lekuan.Zenbat eta esperientzia handia-goa izan, ordutegi zabalagoaduzu, eta orduan aukera ditzake-zu zure lan orduak; bestela ape-nas duzun tarterik, eta tokatzenzaizunarekin konformatu beharduzu.Zein da enpresaren egitekoa?

Haiek aplikazioa jartzen dute, etajatetxearen eta bezeroaren artekobitartekaritza egiten. %30 erama-ten dute eskari bakoitzaren truke;bai bezeroak ordaindutako kopu-rutik —gure irabaziak—, eta baitajatetxearen irabazietatik ere. Ho-rretaz gain, kontratatutako langi-lerik ez dutenez, apenas duten

gasturik, nik ordaintzen baitutnire gasolina eta nire kuota.Posible da lanean aurrera egin

eta baldintza onak izatea?

Nik, adibidez, hasieran ordu askosartu nituen rankingean gora egi-teko eta, horrela, baldintza hobe-ak izateko. Ezagutzen dut diruairabazten ari den jendea, bainazeren truke? Jendeak ez du kon-tuan hartzen zenbat ordu lan egi-ten dituen eta zenbateko gastuakdituen. Kalkuluak eginda kontu-ratzen zara dirua irabazi arren or-duko miseria bat kobratzen du-zula. Inork ez ditu bi urte bainogehiago ematen lanean; jendemordoa dago lan egiteko prest,

eta, beraz, horretaz baliatzen dira.Istripu bat baduzu, niri gertatu zi-tzaidan bezala, galduta zaude.Zer-nolako erantzuna jaso ze-

nuen istripua izan ostean?

Autonomoa naizenez, haiek ezzuten inongo ardurarik hartu.Gainera, lan egiten ez nuenez,rankingean behera egin nuen na-barmen. Laneko gaixo agirianuen arren, inork ez zidan ezerordaintzen, eta autonomo kuotaordaintzen jarraitzeak ez zeukanzentzurik. Zazpi hilabete dara-matzat errehabilitaziora joaten,humeroa apurtu bainuen. Egunjasotzen dudan 400 euroko subsi-dio bati esker irauten dut.

«Esklabobihurtzen duzuzeure burua»

Eratsu Muñoz b Banatzailea

Glovo bezalako banaketa enpresak ikaragarrihazi dira azkenaldian. Bertan lan egiten dutenbanatzaileek, ordea, inoiz ikusi gabeko lanbaldintzak dituzte; autonomo faltsuak dira. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Berbetan b 5BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 11

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Peru Azpillaga Bilbo

2007. urtean jarri zen martxan

TMB Tratamendu Mekaniko Bio-

logikorako planta. Hor, hondaki-

nak jaso, tratamendu mekanikoa

egin, eta bihondakina lehortzeko

prozesuak gauzatzen dituzte. 43

milioi euroko inbertsioa egin

zuen Bizkaiko Foru Aldundiak,

eta, 180.000 tona hondakin jaso-

tzeko gaitasuna izanik, Bizkaiko

zabor gehiena hara bideratzen da.

2014an Q sukarrarekin kutsatu

ziren plantako 49 langile, eta ho-

rren ondorioz, hiru hilabetez itxi

behar izan zituzten instalazioak

azpiegitura guztia behar bezala

desinfektatzeko. Orduz geroztik,

segurtasun neurriak berraztertu

eta zorroztu egin zituzten, Iraun-

kortasuna eta Ingurune Naturala

Zaintzeko diputatu Elena Unzue-

taren arabera: «Europako zorro-

tzenak eta zehatzenak dira plan-

tako neurriak».

Alta, martxoaren amaieran,

langile batzuk Q sukarraren sin-

tomak nabaritzen hasi ziren;

plantan aski ezagunak, 2014. ur-

teaz geroztik. Gaixotasunak gri-

pearen antzeko sintomak sorra-

razten ditu: besteak beste, buruko

mina, sukar handia eta ondoeza.

Osakidetzara joan eta non lan egi-

ten zuten adierazi ostean, beha-

rrezko probak egin zizkieten. Be-

rriki konfirmatu egin dute gu-

txienez hiru kasu badaudela, eta

baita oraindik konfirmatu behar

den laugarren kasu posible bat

ere.

Horregatik, Osalanek —Laneko

Segurtasun eta Osasunerako

Euskal Erakundea— ikerketa bat

abiatu du, kutsaduraren nondik

norakoak aztertu eta beharrezko

neurriak hartzeko. Oraingoz, 86

pertsona ingururi ari zaizkio fro-

gak egiten. Emaitzen arabera,

Osalaneko teknikariek zehaztu

beharko dute TMBren instalazio-

ak garbitu eta desinfektatzeko

neurri berezirik hartu beharko

diren 2014. urtean egin zen beza-

la; kasu hartan, hondakinak

Zabalgarbira eta Artigasera bide-

ratu zituzten.

Animaliek kutsatutaQ sukarra Coxiella burnetti dei-

turiko bakterio batek sortutako

gaixotasuna da. Oro har, ugaztu-

nen plazenta-ehun edota ehun-

fetalen bidez zabaltzen da bakte-

rioa, eta, 2014. urtean egindako

ikerketaren arabera, edukiontzi

berdera botatako halako honda-

kinen ondorioz barreiatu zen su-

karra TMBko plantan zehar. Ha-

lako hondakinak edukiontzi ber-

dera botatzea legez kontrakoa da.

Aitzitik, eta oraindik ere iker-

ketaren emaitzen zain dauden

arren, langileek argi dute aurrera

begira protokoloa «findu» beha-

rra dagoela. Aitor Garriga ELAk

TMBko plantan duen prebentzio-

rako ordezkariaren arabera,

plantak jasotzen dituen hondaki-

nen eremua murriztu beharko li-

tzateke, besteak beste.

Hondakin animalia horiek lan-

da eremutik datoz, batik bat. Hori

dela eta, animalien ugaltze ga-

raian landa eremuko hondakinik

ez jasotzea eskatzen dute langile-

ek. «Pertsona orok edukiontzira

botatzen duena kontrolatzea ezi-

nezkoa izanik, prebentzio neu-

rriak beharrezkoak dira langileon

bizitza arriskuan ez jartzeko».

Langileek prebentzio neurri

guztiak «zorrotz» betetzen

dituztela adierazi du Garrigak;

«beraz, badirudi egungo preben-

tzio sistema ez dela guztiz eragin-

korra» azaldu du. Argi du beha-

rrezkoa dela ikerketaren

emaitzak heldu arte itxarotea,

eta, behin horiek eskuan, neu-

rriak egokitzea. «Planta hau, oso

ondo saldu zuten bere garaian, 43

milioi euro inbertitu zituzten

eraikuntzan, baina egun, garbi-

keta eta pertsonalaren egoera

nahiko prekarioa da; Osalanen

txostena jasotzean, protokoloa

hobetu beharko da».

Adierazpen kontrajarriakIMQko prebentzio sailak, azter-

keta bat egin zuen instalazioetan

orain dela pare bat aste. Eta haien

datuen arabera, han ez zegoen Q

sukarra kutsa zezakeen bakterio-

rik. Foru aldunditik, Unzueta di-

putatuak eman zuen ikerketa ho-

rren emaitzen berri, eta ELAk

«interes politikoak langileen osa-

sunaren aurretik jartzea» aurpe-

giratu egin dio. Garriagak adiera-

zitakoaren arabera, neurketak ez

ziren behar bezala egin, eta pro-

zedurak ez zuen bermatzen

emaitzaren zilegitasuna.

Osalanen arabera ere, neurri

haiek ez ziren erabakigarriak eta

gerora langileei egindako azter-

keten arabera, argi geratu da Q

sukarraz berriz ere kutsatu diren

hiru langile daudela gutxienez.

Maiatzaren 17an egingo dute

hurrengo bilera TMBko ardura-

dunek, langileek, Osalanek eta

IMQko prebentzio sailak. Hor, in-

formazio gehiagoren be-

rri emango dute, eta ho-

rren arabera erabaki be-

harko dute zer neurri

hartu. Aurreko kasuan,

planta hiru hilabetez itxi

behar izan zuten, behar bezala

garbitzeko, eta, neurri hori erre-

pikatu beharko balitz, kalte naba-

riak eragingo lizkioke egungo

hondakinen kudeaketa sistemari.

Are gehiago, kontuan izanda

TMBra doazela Bizkaiko honda-

kinen gehiengoa.

Q sukarraz kutsatu dira,berriz, TMB hondakinplantako langileak2014. urtean atzeman zen aurrenekoz sukar mota hori Arraizkozabor plantan, eta 49 langile kutsatu ziren bHiru kasu konfirmatudituzte oraingoan bAnimalia jatorria duen gaixotasuna da

TMBko plantan Bizkaiko hondakin gehienak batzen dira. JON HERNAEZ / FOKU

Edukiontzi berdera botatakoanimali hondakinek sorrarazizuten Q sukarraren kutsadura2014. urtean TMBko plantan

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 116 b Gaiak

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Peru Azpillaga Bilbo

1962. urtean eraiki zen Bilboko

Vista Alegre zezen plaza, hain zu-

zen ere, aurrekoa erre egin zela-

ko. Zezen plazetako giroa fama-

tua izan da beti, eta kronikariek

ezin hobeto islatu izan dute hori.

Bilboko plazan, ordea, Aste Nagu-

siko egunak kenduta, isiltasuna

da nagusi urte osoan, eta plazako

14.725 jesarlekuek ez dute ia za-

marik jasaten. Aste Nagusiko ze-

zenketez gain, plazan jada ez da ia

ekintzarik antolatzen, eta urtez

urte, gero eta diru gehiago galtzen

ari da kudeaketan. Horretaz gain,

denboraren poderioz, geroz eta

egoera txarragoan dago, eta au-

rrera begira, beharrezkoa izango

da obrak egitea.

Kudeaketa erdia, udalarenaUdalak du espazioa kudeatzeko

arduraren %50, eta, Aste Nagusi-

ko zezenketek duten «arrakas-

ta» aldarrikatzen duen arren,

216.595 euroren galerak izan ditu

hondarrak aurtengo agintaldian;

azken urteetako emaitzarik txa-

rrena. Plazak, beraz, urteak joan

ahala, geroz eta kalte handiagoa

eragiten dio udaleko diru kutxari.

Hain zuzen ere, 2015etik milioi

erdiko defizita pilatu du.

Hori dela eta, Bilboko Udalak

lehiaketa publiko bat antolatzea

erabaki du, zezen plazaren kude-

aketa enpresa baten esku uzteko.

Ricardo Barkala alkateordearen

arabera, egungo kudeaketa ere-

dua «zaharkituta» geratu da:

«Lehiaketa publikoaren bidez,

urtean ekintza gehiago egitea sus-

tatu nahi dugu, eta baita plazaren

inguru guztia dinamizatzea ere».

Udalak, gainera, adierazi du

Aste Nagusian egiten diren zezen-

ketek etekin ekonomikoak ema-

ten dituztela beti. Urteko jardun

eskasak, ordea, defizitarioa

bihurtzen dute plaza. Horiek ho-

rrela, Aste Nagusiko zezenketa

horiek mantentzea izango da

lehiaketa publikora aurkeztuko

diren proiektuek bete beharko

duten baldintzetako bat. Lizitazio

epea 2018ko zezenketak baino le-

hen aurkeztuko dute, eta kudea-

ketaren adjudikazioa urrirako

aurreikusten dute.

Barkalak jakinarazi duenez,

lehiaketara aurkeztuko diren en-

presek hainbat baldintza bete be-

harko dituzte: gutxieneko diru

inbertsio bat egin beharko dute,

besteak beste, plazan egin behar

diren egokitzapenak kudeatzeko;

hainbat ekitaldi egingo direla

ziurtatu beharko dute, eta kudea-

keta onuragarria izango dela ber-

matu.

Zezenketen alde eta kontraErabaki hori dela eta, erantzun

desberdinak jaso ditu Bilboko

Udalak. Alde batetik, PPk eta

PSEk erabakia txalotu eta babestu

dute, eta plazaren kudeaketak al-

daketa bat behar zuela adierazi.

Bestalde, EH Bilduko, Goazen-

eko eta Udalberriko ordezkariek

kritika zorrotza egin diote egitas-

moari, eta zezenketak amaitzeko

eskatu dute.

Aitziber Ibaibarriaga EH Bildu-

ren bozeramaileak salatu du ze-

zen plaza «zulo ekonomikoa»

dela, eta Aste Nagusiko zezenke-

tek duten arrakasta ere zalantzan

jarri du. Ibaibarriagaren esane-

tan, joan den urtean 20.000 euro

jarri ziren Gizarte Ekintzatik sa-

rrerak erosteko, eta, horretaz

gain, beste 16.000 euro gastatu zi-

ren EAJko, PSEko eta PPko zine-

gotzientzat sarrerak erosteko.

«Guztira, ia 40.000 euro jarri di-

tuzte diru publikotik plazako

kontuak makillatzeko. Ezin dute

esan ez dagoela finantzaketa pu-

blikorik». Horregatik ondorioz-

tatu du laguntza horiek gabe ze-

zen plaza irekita mantentzea

«ezinezkoa» litzatekeela.

Antzera mintzatu dira Goazen

eta Udalberriko bozeramaileak,

eta, datuak «eskandalagarriak»

direla adierazteaz gain, zezenke-

tak bukatzeko eskatu dute. Zezen

plaza Bilboko erdigunearen on-

doan dago kokatuta, ekintza pu-

bliko gutxi jasotzen dituen auzo

batean. Horregatik, hirurek eska-

tu dute plaza beste ekintza mota

baterako erabiltzea, zezenketak

albo batera utziz eta herritarrak

erdigunean jarriz.

2015etik 500.000 euroren galerakpilatu ditu Bilboko zezen plazakPlaza enpresa pribatuek kudeatzeko, lehiaketara deitu du udalak b216.595 euro galdu zituen iaz

Bilboko zezen plazan Aste Nagusian baino ez dira antolatzen zezenketak. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gaiak b 7BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 11

Zezenketak beti izandira errentagarriak;lehiaketarekin ekintzaksustatu nahi ditugu, eta ingurua dinamizatu»Ricardo BarkalaBilboko alkateordea

«Zezen plaza zuloekonomikoa da; dirupublikotik 40.000 eurojarri dituzte plazakokontuak makillatzeko»Aitziber IbaibarriagaBilboko EH Bilduko bozeramailea

‘‘

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Bakarka edo taldean, gazte zein

heldu; gero eta gehiago dira bideo

jokoetan aritzen direnak. Aisial-

dirako ala heziketarako izan, gi-

zartean gero eta toki gehiago har-

tzen ari dira. Baina, kalean bezala,

sektorean hedatzeko zailtasunak

ditu euskarak bideo jokoen ere-

muan ere, joko gehienetan erda-

razkoak baitira komunikazio ka-

nalak. Errealitatea aldatzeko la-

nean ari dira hainbat eragile,

ordea, eta horren lekuko da Joko-

teknia, bihar Bilboko Azkuna

zentroko Bastida aretoan egingo

den topaketa: Bizkaiko hiribu-

ruan euskara hutsean egingo den

lehen jardunaldia da biharkoa,

eta, Euskal Herriko industriaren

eta jokalarien diagnostikoa egite-

az gain, bideo jokoen egile eta jo-

kalariei buruzko joeren inguruan

hausnartuko dute.

Game Erauntsia jokalari eus-

kaldunen komunitate birtualak

eta Azkue Fundazioak antolatu

dute jardunaldia, elkarlanean.

Euskaraz egindako bideo jokoen

ekoizpena bultzatzeko hitzarme-

na sinatu zuten erakunde biek

martxoaren bukaeran, eta Joko-

teknia topaketa da elkargune ho-

rren lehen emaitza. Arituek zein

adituek elkar ezagutzea da jardu-

naldien helburua, antolatzaileen

arabera. Gaur egun dauden

proiektuak ezagutzeaz gain, eus-

kal ekoizpenaren inguruko azter-

keta egingo dute, eta baita etorki-

zunera begirako proposamenak

ere. Bideo jokoen eremuan dabil-

tzan herritarrak elkartu, ideiak

partekatu eta sinergiak sortu nahi

dituzte.

Hausnarketarako bideakJardunaldia doakoa izango da,

eta, horregatik, aurretiaz izena

emateko gomendioa eman dute

antolatzaileek, Azkuna zentroko

Bastida aretoan 60 lagunentzako

tokia baitago. Beren beregi jardu-

naldiei buruzko informazioa he-

datzeko sortu duten webgunean

dago izena emateko aukera.

Orotara, ordu erdiko sei sola-

saldi eskainiko dituzte, 09:00eta-

tik 14:00etara. Iker Alvarez izan-

go da hitza hartzen lehena.

Euskal Ikasketetan graduatuta

dago Alvarez, eta bideo jokoen

itzulpengintzan dihardu gaur

egun. Lokalizazioari buruzko eta

Japoniako industriari buruzko

hitzaldia eskainiko du. Txus

Ordorika programatzaileak

bideo jokoen industriaren egoe-

raz jardungo du, eta, ondoren,

Cristian Rodriguezi pasatuko dio

txanda. Bideo jokoak euskaraz

egiteko dauden arazoak landuko

ditu Rodriguezek. Euskal

Encounterreko sare sozialen

arduraduna da, eta sektorean

euskara nola indartu daitekeen

azalduko du.

Carlos Coronado Bartzelonako

Unibertsitateko irakasleak ere

hizkuntza gutxituen auzia izango

du ahotan. Mundu mailan sor-

tzen diren jokoetan euskaraz, ga-

legoz eta katalanez ere argitara-

tzearen garrantziaz arituko da.

Julen Zaballa kazetariak euskal

bideo jokoek azken hiru hamar-

kadetan izan duten garapena

aztertuko du. «Industriatzat jo

dezakegu ala hasiberria baino ez

da?» galderari erantzuten saia-

tuko da Zaballa. Izan ere, Newzoo

enpresak iaz argitaratutako txos-

ten baten arabera, bideo jokoen

eremua da gehien fakturatzen

duen aisialdi industria

—108.9000 milioi dolar—. Txinak

eta AEBek ekoizten dute gehien,

eta eremu horretan Euskal

Herriak zer toki duen aztertuko

du Zaballak.

Jardunaldiarekin bukatzeko,

mahai ingurua egingo dute

12:45ean. Arantzazu Martinez,

Laura Barrenengoa eta Andoni

Alonso Digipen Teknologia Insti-

tutuko ikasleek parte hartuko

dute bertan, eta Euskal Herrian

bideo jokoen industriak duen

egoerari buruzko hausnarketak

plazaratuko dituzte. Aurrera be-

gira urratsak egiten jarraitzeko

mugarria izango da biharkoa: el-

kar ezagutu eta sare berriak sor-

tzeko bidea.

Sinergiak sortzeko topaguneaJokoteknia Euskal Bideo Jokoen I. Jardunaldiak egingo dituzte bihar Bilboko Azkuna zentroan

Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso eta Game Erauntsia elkarteko Urtzi Odriozola, jardunaldiaren aurkezpenean. AZKUE FUNDAZIOA

BIZKAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 118 b Gaiak

Informazio gehiago

bildu nahi izanez gero,

jo webgune honetara:

www.jokoteknia.eus

@

Bideo jokoen euskalindustria aztertu etaaurrera begirakourratsak adostukodituzte topaketetan

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Epaitegiek arrazoi eman diote:

enpresak emakume izateagatik

diskriminatu zuen, eta amatasu-

nagatik dagokion eskubidea

urratu zion. Kalte-ordaina eman

beharko dio Texajax enpresak,

hargatik; jazarpenaren ondorioz

eragindako kalte moralengatik.

Zornotzako Texajax enpresako

langilea zen Janire. Erditu egin

zen, eta lantegiko jabeak hori ez

zuen gustuko. Haurdun zegoela

hasi zitzaion arazoak jartzen, be-

harrezko zituen frogak oztopa-

tuz. Amatasun baimena hartu,

eta, epea amaitu aurretik, bilera

izan zuten langileak eta nagusiak

iazko azaroan. Ez zuela lanpostu-

ra itzultzerik nahi esan zion Juan

Carlos Zarandona Eskibelek, Te-

xajaxen jabeak, langileari. Nahia-

go zuela haren ordez zegoen lan-

gilea hartu, gizonezkoa.

Espresuki esan zion gizonezko

izateagatik nahi zuela beste langi-

lea; emakumea ama izan zenez

denbora gutxiago izango zuela,

eta gizonezkoak ez zuela zaintza

lanik egin beharrik. Beraz, lanera

ez itzultzeko esan zion jabeak

ama izan berriari. Mehatxu ere

egin zion: itzultzen bazen, «bizi-

tza jasangaitza» egingo ziotela eta

osasuna ere galduko zuela.

Janire, bere eskubideari eutsita,

lanera itzuli zen urtarrilean, ama-

tasun baimena amaitutakoan. Eta

bi hilabete lehenago entzundako

mehatxuak egia bihurtu ziren. Ja-

zarria izan zen, gutxietsia eta baz-

tertua. Bere bulegotik kanporatu,

eta gela huts batean sartu zuten,

bakarrik. Betiko ordenagailuaren

ordez, eramangarri bat jarri zio-

ten, bere lanak egin ahal izateko

programarik ere ez zuena. Betebe-

harrak kendu zizkioten, eta mob-

bing-a egin. Helburua, argia zen

Zaloa Ibeas LABeko idazkaritza fe-

ministako kidearen esanetan: Ja-

nirek berak utz zezala lanpostua.

Hiru egunez jasan zuen egoera,

eta gaixo agiria hartu zuen.

Ama izanagatik lanpostua

mantentzea bere eskubidea zuela

sinetsi, eta, LAB sindikatuaren la-

guntzarekin, epaitegira jo zuen.

Salaketa jarri zuen. Apirilaren

10ean egin zen epaiketa, eta epaia

kaleratu berri da: Texajax zigortu

du epaitegiak, langilea sexuaren

arabera diskriminatzeagatik eta

amatasunarekin lotutako eskubi-

dea urratzeagatik.

Antzekoak salatzeko deia

Pozik hartu du albistea LABek,

eta Janirek egindako ibilbidea go-

ratu du. «Badakigu ez dela bide

samurra izan, baina borrokaren

bidez egoerari aurre egitea posi-

ble dela erakutsi digu», adierazi

du Ibeasek. Salaketek fruituak

ekar ditzaketela ikusita, bide hori

hartzeko deia egin die antzeko

egoera jasaten ari direnei. LAB bi-

delagun izango dutela esan die.

Hain zuzen, izan duen babesa

eskertzeko hartu du hitza Jani-

rek, hunkituta, LABen egoitzan

egindako agerraldian: sindika-

tuari eta Zornotzako mugimendu

feministari eman dizkie eskerrak,

«jasandakoaren aurrean isilik

geratu beharrean aurrera egitera

animatzeagatik eta une oro babe-

sa emateagatik». Eta antzekoak

salatzera deitu ditu emakumeak:

«Bakarrik eta isolatuta nahi ba-

gaituzte, argi dugu zein den bi-

dea: elkartzea, harremanak eta

konplizitate sareak jostea eta bo-

rroka egitea».

Izan ere, uste baino gehiagotan

errepikatzen dira halako diskri-

minazioak, LABen hitzetan:

«Egunero, ezkutuan, emakume

asko euren lanpostuak galtzen ari

dira ama izateagatik, baina, on-

dorioen beldurragatik, ez dituzte

egoera horiek salatzen. Emaku-

me horiei guztiei adierazi nahi

diegu zapalkuntza hauei aurre

egitea posiblea dela eta bide ho-

rretan LAB laguntzeko egongo

dela». Hain zuzen, Janireren ka-

sua ezagutu denean, antzekoak

jasan izana aitortu diete emaku-

me askok sindikatuko kideei.

Emakume horiei gonbita,

eta instituzioei eskaera egin die

LABek. Batetik, lan ikuskaritzan

Texajax enpresaren aurkako sala-

keta aurkeztuko duela jakinarazi

du. Epaitegiak diskriminazioa

egiaztatutzat jo duenez, lan ikus-

karitzak enpresa zigortu behar

lukeela uste du. Instituzioei,

«exijentzia» egin die: eskubide-

ak errespetatu daitezen neurriak

har ditzatela. «Non dago sistema

publikoa, zertarako dira berdin-

tasun planak eta nora doa horie-

tarako diru publikoa ez bada gure

eskubideak bermatzera?», gal-

detu du Maite Barreña LABeko

idazkaritza feministako kideak.

Asko dago oraindik egiteko, eta

auziak utzitako sentipen «gazi-

gozoa» da horren adibide: «Jani-

rek epaiketa irabazi du, baina lan-

postua galdu». Izan ere, gertatu-

takoa gertatuta, ez da enpresara

itzultzeko gai.

Langile bat ama izateagatikbaztertu zuenenpresa zigortudu epaitegiakFrogatutzat eman du Zornotzako Texajaxenpresak langile bat baztertu zuela ama izan zelako b Kalte moralengatik langilearikalte-ordaina ematera zigortu du enpresa

Janire, ama izateagatik jazarria izan zen langilea, erdian, LABeko Jabi Gomez eta Zaloa Ibeasen ondoan. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

Gaiak b 9BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 11

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Behien harana esan ohizaio Karrantzari, ber-tan dauden behi hazlekopuruarengatik eta

ekoizten den esne kantitateaga-tik. Baina, abeltzaintzagatik ezeze, turismoagatik ezagutarazinahi dute Bizkaiko herria zeinharana, udalak hirugarren sekto-rea indartzera jo baitu azkenurteetan, Enkarterriko egoerasozioekonomikoa bizkortzeko.Lurraldeak dituen baliabideakmundura zabaltzeko ahalegin

horretan, nazioarteko erakunde,galerista eta artistak saiakeraberezia egin dute Pozalaguakoanfiteatroa ezagutu dezaten. Bes-teak beste, Georgina TurnerEuropean Public Art plataforma-koa eta Keith Watson LondreskoWinter Light jaialdiko koordina-tzailea izan ziren bertan joan denasteburuan, eta iragarri duteanfiteatroa nazioarteko musikajaialdien agertoki bihurtzekoaukerak aztertzen ari direla.Azpiegiturak duen kokaguneaeta ezaugarri akustiko bereziakazpimarratu dituzte denek.

2008an eraiki zuten auditorioa.60 metroko luzera eta 30 metro-ko sakonerako eraikuntza bategin zuten aurrez mea zuloazegoen eremuan. Bi mila lagu-nentzako tokia du. 1,8 milioieuroko kostua izan zuten lanek,eta horietatik 550.000 BizkaikoForu Aldundiak ordaindu zituen.Jaurlaritzak jarri zuen gainontze-ko diru guztia.Lau urteko lanaren emaitza da

anfiteatroa, ezin izan baitzutenlehergailurik erabili hura eraiki-tzeko, kobazuloetatik gertu dagoeta. Duela hamar urte egin zuten

inaugurazioa, Kepa Junkerarenkontzertu batekin, Pozalaguarenaurkikuntzaren 50. urtemugara-ko. Ordutik, musika jaialdi bategiten dute bertan, uda guztietan.Aurtengoa uztailaren 14 eta 15eanegingo da.

Turismoaren aldeko hautuaAraba, Bizkai eta Gipuzkoakoherrien artean, langabezia tasarikaltuena dutenen artean dagoKarrantza harana: Eusko Jaurla-ritzak emandako azken datuenarabera, %15,57koa da langabeziatasa. Arabako Oion (%22,8) eta

Bizkaiko Ezkerraldea eskualdekoSestao (%20,73) besterik ez dituaurretik. Tradizioz, lehen sekto-reari lotuta egon da Bizkaikoudalerririk zabalena hartzenduen herria. Zehazki, abeltzain-tzari eta behi esneari lotutakolurraldea da Karrantza, baina

gero eta zailagoa zaie lehen sekto-reari eustea. Baserritarrari esnelitroko ordaintzen zaiona esnehori ekoiztea baino merkeagoada gaur egun, eta lana eutsiezinabihurtu da esne ekoizle askoren-tzat. Abeltzainek euren egoerasalatu dute behin eta berriz, etabaita erakundeei lehen sektorea-ren alde lan egin dezaten eskatuere.Baina haranaren egoera iraul-

tzeko, bestelako jarduera ekono-mikoak sustatzeko saiakerak egi-ten ari dira Bizkaiko ForuAldundia eta haraneko udalak.Horretarako, hirugarren sektore-ra jo dute, eta turismoak indarrahartu dezan bultzatzen ari diraazken urteetan nabarmen.Enkartur turismo enpresakemandako datuen arabera, sek-toreak %6,7ko hazkundea izanzuen iaz. Bada, urrats horienarteko beste bat da Pozalaguakoauditorioa nazioarteko musikajaialdietara zabaltzeko egiten aridiren saiakera. Raul Palacio uda-lerriko alkateak ere hala azaldudu: «Pozalaguako inguruneagarapen lokalaren motor bihur-tzea ekarriko lukete nazioartekojaialdiek».Ezbairik gabe, Pozalaguako

haitzuloa da herriak duen xarmanagusia. Kasualitatez topatuzuten, alboko harrobi batek era-gindako eztanda bati esker. Aur-ten, 60 urte bete dira ausazkoaurkikuntza horretatik, eta hain-bat ekitaldi antolatu dituzteurteurrenaren harira. Geologiko-ki, leizea harribitxitzat jotzen da,barnean dituen estalaktita eszen-trikoengatik: munduan estalakti-ta eszentriko multzorik handie-netarikoa du kobak. Baina,Pozalaguakoaz gain, Torca delCarlista izeneko leize zuloak etaVenta Laperra kobazuloak ereberezi egiten dute Karrantzakoingurunea.

Karrantzako Udala urratsak egiten ari da Pozalaguako haitzuloaren aldameneko anfiteatroaEuropako Batasunean egiten diren musika jaialdien agertoki izan dadin.

Nazioarteko agertokia nahi

2008an eraiki zuten anfiteatroa, Pozalaguako haitzuloaren aldamenean, bertan zegoen meategi baten zuloa aprobetxatuz. ENKARTUR

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 1110 b Gaiak

Foru Aldundiarekin bat,udala murgilduta dagoKarrantza haraneraturismoa erakartzekosaiakeran

Azken datuen arabera,Araba, Bizkai etaGipuzkoako langabeziatasa handienetakoa duKarrantzak: %15,57

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Peru Azpillaga

«Herri bat gara gu, eta hau gure

historia eta gure ohiturak dira»,

errepikatzen du Ieltxuk behin eta

berriro, gaua heldu eta suaren in-

guruan dantzan egiten duen bi-

tartean. Lamiakoko Maskaradari

amaiera emateko antolatutako

akelarrea da. Urtero urtero La-

miakoko futbol zelaian biltzen di-

tuzte egun osoan auzoan batuta-

ko pertsonaia mitologiko guztiak.

Bertan, iluntzen duenean, sua

piztu eta Leioako auzoari izena

ematen dion kondairan oinarri-

tutako ikuskizuna eskaintzen

dute.

Aurten 40 urte beteko dira

maskarada antolatzen hasi zire-

netik, eta, hori ospatzeko, euskal

jaia antolatu dute biharko. «Txi-

kitatik bizi izan dugu jaia; oso be-

rezia da guretzat, magikoa; auzo-

tar guztiek hartzen dute parte»,

adierazi du Arkaitz Correa mas-

karadako kideak. «Ez da soilik

dantzatzen direnen kontua. Bu-

ruhandiak, erraldoiak, musika-

riak... jende asko inplikatzen da,

eta bere ekarpena egiten du»,

arrazoitu du.

Maskarada maiatzaren amaie-

ran egiten dute beti, eta hiru zati-

tan banatzen da. Lehenengo biak

arratsaldez egiten dira, eta azke-

na, gauez. 17:30ean, Maiatza per-

tsonaiak, jantzi loredun bat soine-

an duela, maskarada hasi dela ja-

kinarazten du, eta kalejira modu-

ko bat abiatzen du auzoko jendea

animatzeko, erraldoi, buruhandi

eta fanfarreak lagunduta.

Ondoren, Mari eta Sugaar ager-

tzen dira, eta, haiekin batera, Pru-

dentzia lamina. Marik pertsonaia

mitologikoak biltzen ditu herrian

zehar: ingumak, galtzagorriak,

sorginak, Ieltxu, Aker eta beste

hainbeste. Sugaar, mitologiaren

arabera, laminen nagusia zen, eta,

beraz, berak bilduko ditu lamina

guztiak, lamina dantzaren bidez.

Gaua heltzearekin batera, ake-

larrea egiten dute, Lamiakoko eli-

zaren ondoan. Han, Prudentzia-

ren kondaira antzezten dute.

«Oso urduri egon ohi gara. Arra-

tsaldea lasaiagoa da, bakoitzak

badaki zer egin. Baina akelarrean

gauza asko daude: soinua, fo-

kuak, txalaparta, fanfarrea... de-

na ondo atera behar da», azaldu

du Correak. «Batzuetan, amaitu-

takoan soilik disfrutatzen dugu

antolatzaileok».

Oztopoak gaindituz, aurreraJoseluis Raymon eszenografoa

izan zen Lamiakoko Maskarada-

ren sortzaileetako bat, 1978an.

«Hurrengo urtean, maiatzaren

azken ostiralean egin zen lehe-

nengo ospakizuna». Geroztik ho-

na, 40 urte bete dira, baina ez da

urte guztietan egin. «Garai haie-

tan, egoera soziopolitikoa oso

bestelakoa zen», nabarmendu

du. Frankismoaren amaiera zen.

«Egun, ditugun ohitura

eta ekitaldiak normaltzat

hartzen ditugu, baina ha-

sieran debekatuta egon zi-

ren». Euskal kultura eta

tradizioa berreskuratzeko

abiatu zuten egitasmoa,

aldarrikapen modura. Bi-

bliografia arakatzen hasi,

eta Antonio Truebaren

Lamiaren Kantua isto-

rioa topatu zuten. Han azaltzen da

nondik datorren Lamiako auzoa-

ren izena: Prudentzia Berrizko

mendian bizi zen, alargun. Haren

semea hazi zenean, soroak saldu,

eta itsasoratu egin zen, ama oso

atsekabetuta utziz. Behin, itsa-

sontzi zuri bat ikusi zuen, eta, se-

mearena zela pentsatuz, hara

hurbildu zen korrika. Alta, ez zen

hura, eta tristuraz beteta Ondizko

paduretan hil zen. Momentu har-

tan laminen kantua entzun omen

zen, eta esaten da Prudentzia la-

mina bihurtu zela. Geroztik, On-

dizko padurei Lamiako Hondar-

tza deitu izan zaie.

Lehenengo hamarkadan zailta-

sun asko izan zituzten, antolatzai-

leek egin behar izaten zutelako

guztia: maskarak, jantziak... «Ez

zuten orain dugun diru laguntza-

rik, eta auzotarrek egiten zuten

dena, eskuz». Hiru urtez jarraian

egin ostean, bi urtetan ez zen egin.

1984an berriro kaleratu arren,

1988ra arte ez zen errepikatu. Ge-

roztik, urtero egin da. «Baliabide

faltak eta dirurik ezak ekarri zuen

geldialdia. Gure auzoa apala da,

langilea, eta garai haietan, gaine-

ra, drogak kristoren sarraskia

egin zuen inguru hauetan».

Kultura berreskuratzeko eki-

naldi modura hasi zen, beraz,

maskarada. Gainera, Prudentzia-

ren istorioa XVII. mendekoa iza-

nik ere, paganismoaren eta Eliza-

ren arteko borrokaren isla da.

«Gure auzoak borroka hori ira-

bazten dio Elizari, Ieltxu pertso-

naiak ikuskizunean dioen modu-

ra: ‘Herri bat gara, eta hau gure

historia eta gure ohiturak dira’.

Hala erakusten dugu gure herria-

ren indarra».

Correak adierazi du Lamiako

auzoa oraindik ere auzo erdaldu-

na dela. Hala ere, maskaradaren

bidez, auzo osoa jarri zen lanean

euskal kulturaren alde, eta denek

sentitzen dute bere. «Nik 26 urte

daramatzat, eta, denborarekin,

nire inplikazioa aldatuz joan da».

Aurten, urteurrenaren harira, ga-

rai guztietako partaideak bilduko

dituzte maskaradan, eta doku-

mental bat ere filmatu dute. Ho-

rretaz gain, liburu bat argitaratze-

ko asmoa dute.

Lamiakoko kaleak mitologiazblaituko dira maskarada ospatzekoLamiakoko Maskaradak euskal jaia antolatu du biharko, 40. urteurrena ospatzeko b Urterolez, maiatzaren 25ean, maskarada egingo dute auzoari izena ematen dion kondaira islatuz

Lamiakoko Maskaradan hainbat dantza egiten dira auzoko kaleetan zehar. JAVIER MARTIN

EGITARAUA

40 urteko ibilbidea ospatzeko,

urtero egiten duten maskaradaz

gain, euskal jaia antolatu dute

biharko Lamiako auzoan:

Euskal Jaia, bihar

11:00.Suziria; jaien hasiera.

11:15.Lamia aurrean aurreskua.

11:30.Puzgarriak.

12:00.Talo tailerra.

13:00.Fanfarriarekin poteoa.

14:30.Herri bazkaria.

17:00. Irrintzi txapelketa.

18:00.Herri kirolak.

19:30.Umeentzako erromeria.

21:30.Erromeria: Drindots.

Maskarada, maiatzaren 25ean

17:30.Maskarada kalez kale

ibiliko da Lamiakon zehar.

22:30.Akelarrea.

Gaiak b 11BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 11

Txikitatik bizi izan dugu jaia,oso berezia da, magikoa;auzotar guztiek hartzen duteparte era batera edo bestera»Arkaitza CorreaLamiakoko Maskaradako kidea

‘‘

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 1112 b Proposamena

parantzak» desagerrarazi, eta

«Plaza del Caudillo» izenarekin

ordeztu zituzten. Ideologia berre-

raiki behar zuen frankismoak, eta

propaganda funtsezkoa izan zen

bide horretan. Denboraren eta

historiako gertakarien jabe egin,

eta memoria kolektiboaz baliatu

zen estatu berriaren oinarriak

sendotzeko: garailea eta garaitua

nor zen argi uzteko.

Sinbologiak garrantzi handia

izan zuen frankismoaren erai-

kuntzan, eta martirien eta erorien

kultua etengabekoa izan zen dik-

tadura justifikatzeko. Horregatik,

monumentu ugari eraiki zituzten

garaileen bandoko hildakoen

omenez. Bestelako patua izan zu-

ten errepublikaren aldekoek, or-

dea. Ez monumentu, ez kale;

errepublikaren aldeko sinbolo

edo pentsamenduak ezabatzeko

saiakera berezia egin zuen fran-

kismoak.

Azken hamarkadetan irauli da

egoera: frankismoaren aldeko

Santurtziko portuan mosaikoa jarri

zuten garabiaren oinarrian, 1936ko

gerraren ondorioz ihes egin zuten

gerrako haurren omenez. KETARI

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Hiri eta herri

g eh i ene t an

daude gertaka-

ri zein pertsona

ezagunak go-

goan hartzeko

monumentuak edo plakak. He-

rritarren oroimen kolektiboan

eragitea dute helburu, eta espazio

publikoan toki egiten zaie horre-

gatik. Adituen arabera, memoria

kolektiboaren eraikuntzan era-

gin nabarmena dute hirietan ja-

rritako sinboloek, monumentuek

eta kale izendegiek. 1936ko ge-

rraren ondorengo frankismo al-

dian erabateko garrantzia izan

zuten eraikuntzak horiek, eta,

hain zuzen, garai horiekin zeri-

kusia duten monumentuak eza-

gutzeko MemoriTourrak antola-

tu ditu Gernikako Bakearen Mu-

seoak. Araban, Bizkaian eta

Gipuzkoan zehar barreiatuta

dauden oroitarriak —errepublika-

zaleak omentzekoak ala erregi-

men frankista goratzen dutenak—

bisitatzeko hiru txango egingo di-

tuzte. Bihar egingo dute lehena:

Derio, Santurtzi, Sestao eta Bilbon

dauden monumentuak bisitatu,

eta bertako historiaren berri

emango dute. Bilbotik eta Gerni-

katik abiatuko da autobusa, eta

beharrezkoa da aldez aurretik

izena ematea.

Ekainaren 3an egingo dute bi-

garren ibilaldia. Gipuzkoako mo-

nolitoetatik bira egingo dute:

Elgoibarko, Tolosako, Andoain-

go, Hernaniko eta Donostiako

1936ko gerrako eta frankismoa-

ren aldiko memoria tokiak bisita-

tuko dituzte. Irailaren 16an egin-

go dute azken txangoa: Gernika-

ko, Durangoko, Otxandioko, Le-

gutioko eta Gasteizeko oroimen

lekuetara egingo dute.

Doakoak dira bisita guztiak,

baina 50 lagunentzako tokia bes-

terik ez dute, eta, horregatik, be-

harrezkoa da aurrez izena ema-

tea. Hiru txangoak egiteko auto-

busak Bilbotik eta Gernikatik

abiatuko dira.

Aurten 20 urte beteko ditu Ger-

nikako Bakearen Museoak, eta

egitarau berezia prestatu dute ur-

temugarako. Harrizko eta altzai-

ruzko memoriak izeneko erakus-

keta, tartean. Izen bera daraman

liburuarekin osatu dute erakus-

keta. Jesus Alonso Carballes his-

torialari eta Bordeleko Unibertsi-

tateko irakasleak museoaren la-

guntzarekin batera osatu du lana,

eta 1936ko gerraz geroztik bi al-

deetako biktimak omentzeko

eraiki diren monumentuen az-

terketa egin du bertan.

Sinboloen indarraLiburuarekin erakusketa sortu,

eta ikusgai jarri dute Gernikan.

Bada, museoaren paretetatik ka-

lera egingo dute bihartik aurrera,

eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuz-

koako monumentuetatik ibilbi-

deak egingo dituzte.

Alonso bera arituko da

azalpenak ematen.

Memoria kolektiboak

izan duen muturreko al-

daketa erakutsiko dute

ibilbideetan: alde batetik

beste aldera egin duen

ibilbidea ezagutarazi.

Izan ere, 1936ko gerra

bukatuta, faxistek ehun-

ka oroitarri altxatu zituzten,

«Jainkoaren eta Espainiaren alde

eroritakoen» memoria goratu eta

Espainia Berria eraikitzeko. Kale

izendegian ere goitik behera alda-

tu zuten dena: «Sabino Arana en-

1936ko gerrarekin eta frankismoaren aldiarekin zerikusia dutenArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako monumentuetarako hiru bisitagidatu antolatu ditu Gernikako Bakearen Museoak. Bihar egingodute lehena, Derio, Santurtzi, Sestao eta Bilbotik barrena.

Ibilaldia

oroimenetik

Jesus Alonso historialariaren‘Harrizko eta altzairuzkomemoriak’ liburuan oinarritutadaude hiru txangoak

Doakoak dira ibilaldiak, baina50 lagunentzako tokia dute,eta beharrezkoa da aldezaurretik izena ematea

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Proposamena b 13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 11

tuen erbesteratutako haurren er-

diak. Maiatzaren 6an egin zuen

lehen bidaia, Goizeko Izarra on-

tziarekin batera. Guztira, 2.500

errefuxiatu inguruk utzi zuten

Bizkaia egun hartan. Baina bi hi-

labetean hamaika espedizio anto-

latu ziren. Jaurlaritzaren datuen

arabera, maiatza eta ekaina bitar-

tean 26.659 herritar atera ziren

Santurtziko portutik, Frantziara,

Britainia Handiara eta SESBera.

Horietatik 19.144 ziren haurrak.

Sestaon, Juanjo Novellaren Gura-

soen etxea eskulturan egingo

dute geldialdia. Frankismoan zi-

gortutako herritarren omenez

eraiki zuten, 2007. urtean.

Bilbon bukatuko dute biharko

bisita. 1936ko gerrari eta frankis-

moari erreferentzia egiten dioten

hainbat monumentu eta sinbolo

daude Bizkaiko hiriburuan. Az-

ken urteetan, sinbologia

frankista kentzeko aha-

legina egin du Bilboko

Udalak. Plaza Eliptikoko

armarri frankista ken-

tzeko urratsa da horren

isla. Monumentu faxistak kendu

ahala, faxismoaren aurka borro-

katutakoei omen egitekoak jarri

dituzte: Artxandako La Huella

monumentua da horren adibide.

«Askatasunaren eta demokra-

ziaren alde» borrokatu ziren gi-

zon-emakumeen aldeko Memo-

ria biziaeskultura ere badago Ca-

silda Iturrizar parkean. Nestor

Basterretxeak egin zuen pieza, eta

Blas de OterorenNos llamaron a

todospoema du idatzia, baita Ga-

briel Arestik egindako euskaraz-

ko itzulpena ere.

Ekaineko bisitan, Gipuzkoan

dauden oroitarriak ezagutuko di-

tuzte, eta irailean, Bizkaiara egin-

go dute berriz. Harriaren eta al-

tzairuaren bidez, 1936ko aztarne-

tarako bidaia egingo dute.

sinboloak kentzeko konpromisoa

hartu du Eusko Jaurlaritzak, eta

tokian tokiko elkarte memoria-

listek bultzatuta, faxismoaren

aurka borrokatu zirenen aldeko

monumentuak eraiki dituzte.

Gernikan bertan egin dute azke-

na: gudarien omenezko eskultura

inauguratu zuen apirilean uda-

lak, «bakearen, askatasunaren

eta demokraziaren alde» borro-

katu zirenei omen egiteko asmoz.

Bizkaiko oroitarriakDerion, Santurtzin, Sestaon eta

Bilbon dauden eraikinetatik ibi-

laldia egingo dute bihar. Derion,

Vista Alegre Bilboko hilerria bisi-

tatuko dute, errepublikazaleen

eta faxisten aldeko monumen-

tuak gordetzen baititu eremuak.

1936ko gerran faxisten alde bo-

rrokatu ziren soldaduei eskaini-

tako panteoia dago hilerrian

oraindik ere. Noiz eta nork eraiki

zuten ezezaguna den arren, jaki-

na da 1942. urtearen ondorengoa

dela. Panteoia ez da izan Bilboko

hilerriaren monumentu faxista

bakarra, duela gutxi kendu bai-

tzituzten berezko tamaina zuten

lau soldaduren eskulturak.

Errepublikazaleen oroimena

gordetzen duen plaka bat ere ba-

dago, eta ez edonon. Horma zula-

tuaren artean, Garcia Lorcaren

eta Gabriel Arestiren bertsoak

idatzia dituen xafla jarri dute.

Ehunka borrokalari fusilatu zi-

tuzten horma horietan.

Deriotik Santurtzira joko dute

gero. Hain zuzen, 1937ko maia-

tzean Santurtziko portutik ihes

egin zuten gerrako umeak gogo-

ratzen dituen mosaikoa dago por-

tuan, garabi baten oinarrian.

Gaur egun, Habana izeneko

transatlantikoa da 1936ko gerra-

ko haurren ihesaldiaren sinbolo

nagusia. Ontzi horrek eraman zi-

Bilboko hilerrian hasiko dabiharko ibilbidea: faxisten eta errepublikazaleen adekomonumentuak daude bertan

Informazio gehiago

bildu nahi izanez gero,

jo webgune honetara:

museodelapaz.org

@

Faxisten omenezko panteoia dago Derioko hilerrian, eta errepublikazaleen aldeko plaka bat ere badago. AREA

Artxandan, faxismoaren aurka aritu zirenen omenez jarri zuten La Huella plataforma. JON HERNAEZ / FOKU

Santurtziko portuan dagoen garabian gerrako haurren omenez egindako mosaikoa. KETARI

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

MUSIKA

ABADIÑOThe Riff Truckers.

bBihar, 19:00etan, santrokazetan.

AJANGIZThe Riff Truckers eta Liher.

bGaur, 20:00etan, plazan.

ALONSOTEGIDetroit.bGaur, 20:00etan, El Refugion.

BALMASEDAZatika.bGaur, 22:00etan, Herriko Tabernan.

BARAKALDORabino Arana

eta Koska.

bGaur, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOLuigi Stream.

bGaur, 20:00etan, Sugoin.

BARAKALDOTxo Braceras.

bGaur, 20:00etan, Retrokafen.

BARAKALDOThe Wizards

eta The Hammer Killers.

bGaur, 20:30ean, Mendigon.

BARAKALDOLazybone Ramblers.

bBihar, 20:00etan, Riojana Rocken.

BARAKALDOAfilador.

bBihar, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOFlamencos de Eus-

kadi: Jesus Torres, Javier Colina,

Jesus Herrera, Adriana Bilbao,

Juanjo Navas eta Maizenita.

bBihar, 20:30ean, Barakaldo

antzokian.

BARAKALDOBelo eta Susodicho.

bBihar, 21:00etan, Mendigon.

BARAKALDOMikel Rodrigo.

bBihar, 21:30ean, Netxen.

BARAKALDORojo Nieve

eta Las Sexpeares.

b Igandean, 12:30ean, Pormetxetan.

BARAKALDOXukelak.

b Igandean, 13:00etan,

Llano pilotalekuan.

BARAKALDOMax Loregan,

Wild Dance Project eta A Morir.

b Igandean, 16:30ean,

Extremadura kalean.

BARAKALDORobin Torres:

Hija de la luna.

b Igandean, 20:00etan,

Barakaldo antzokian.

BASAURIElixir.bGaur, 22:15ean, Baietz-Ezetzen.

BASAURIRockein!: Agian, Haxotz,Moonshakers, Purple Vellozet, The

Owl Project eta Todos Los Fuegos.

bBihar, 21:00etan, Social antzokian.

BERMEOAfilador eta Mamushka.

bGaur, 22:00etan, Beleza

Malandran.

BERMEOKankinkabara Txistu

Taldea: Itsasotik itxosora.

bBihar, 19:30ean,

Arrantzaleen museoan.

BERRIATUAAldats.bGaur, 23:00etan, plazan.

BERRIATUAZopilotes Txirriaos,Glaukoma eta Las Tea Party.

bBihar, 23:00etan, plazan.

BERRIZMª Rosa Calvo-Manzano.bBihar, 20:00etan,

Andikoako santutegian.

BERRIZOuzo Bazooka.b Igandean, 20:00etan, kultur etxean.

BILBO Impromptu.

bGaur, 19:30ean,

Bertendona institutuan.

BILBO Irati Bilbao eta

Matias Kaplun Duo.

bGaur, 19:30ean, La Riberan.

BILBOCecilio G, Rolando Bruno

eta Rrucculla.

bGaur, 20:00etan, Shaken.

BILBOYellow Big Machine

eta Rural Zombies.

bGaur, 20:30ean, Stage Liven.

BILBOMonster Magnet, Pendejo

eta Arenna.

bGaur, 20:30ean, Santana 27n.

BILBO Jorge Marazu.

bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBODalton & Cosh.

bGaur, 20:30ean, Metzen.

BILBONorte Flamenco.

bGaur, 20:30ean, New Txalosen.

BILBOThe Taxi Talk eta

Copernicus Dream.

bGaur, 21:00etan, Azkenan.

BILBONovus Ordo eta Sin Mas.

bGaur, 21:00etan,

Zorrotzako gaztetxean.

BILBOKnock Knock Jokes.

bGaur, 21:00etan, Kukuan.

BILBOGospel Bilbao.

bGaur, 21:00etan, Hacerian.

BILBOLeioa Big Band.

bGaur, 21:00etan, Hika Ateneon.

BILBO Jonathan Merino &

La Citric Band.

bGaur, 21:00etan, Basoan.

BILBORuth Lorenzo.

bGaur, 21:30ean, Bilborocken.

BILBOWillie Nile Band

eta Los Tupper.

bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOClap Kent.

bGaur, 22:30ean, Ambigun.

BILBONegracalavera.

bGaur, 00:30ean, Santana 27n.

BILBORetroespectre.

bGaur, 03:00etan, Kremlinen.

BILBO JMJ Trio.

bBihar, 12:30ean, La Riberan.

BILBOConfluence.

bBihar, 13:00etan, Portuberri Barrian.

BILBOThe Bilbobillies.

bBihar, 19:00etan, Vintagen.

BILBOSaurom eta Opera Magna.

bBihar, 19:30ean, Stage Liven.

BILBO Ismael Serrano.

bBihar, 20:00etan, Euskaldunan.

BILBOEdu Basterra.

bBihar, 20:00etan, Ganbaran.

BILBOProsodia.

bBihar, 20:00etan, OihuK gunean.

BILBOLunaticos.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOSara Nieto: Sobre Grises.

bBihar, 21:00etan, Hacerian.

BILBOFlorence Black eta

Neon Delta.

bBihar, 21:00etan, Shaken.

BILBOLos Gandules.

bBihar, 21:30ean, Azkenan.

BILBOLos Brazos.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOFranz Reichelt.

bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.

BILBODisco Bambino.

bBihar, 22:30ean, Ambigun.

BILBOKubers.

bBihar, 00:00etan, La Riberan.

BILBOLa Pompe.

b Igandean, 12:30ean, La Riberan.

BILBOLa Secta.

b Igandean, 13:00etan, Nave 9n.

BILBOChris O’Leary Band.

b Igandean, 13:00etan, Satelite T-n.

BILBODaniel Cros.

b Igandean, 13:00etan, Sareanen.

BILBODonostiako Orfeoia eta

Musikene Orkestra Sinfonikoa.

b Igandean, 19:00etan, Arriagan.

BILBOAlice Francis.

b Igandean, 20:00etan,

BBK aretoan.

BILBOConfluence.

bAsteartean, 19:00etan, Fnac-en.

BILBOMinami Deutsch.

bAsteartean, 21:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOTequila Mockingbyrd.

bAsteazkenean, 21:00etan,

La Nuben.

BILBOThe Peepshows.

bAsteazkenean, 21:00etan, Nave 9n.

BILBO2D1 eta Gari: Bidelagunak.

bOstegunean, 19:30etan, Biran.

BILBOEuskal Barrokensemble:

Basques.

bOstegunean, 20:00etan, Arriagan.

BILBOUltraligeros.

bOstegunean, 20:00etan, Shaken.

BILBODavid Ambrosio Trio.

bOstegunean, 20:00etan,

Conde Duque hotelean.

BILBOLa Venta de Borja.

bOstegunean, 20:30ean,

Kafe Antzokian.

BILBOGustavo Casas.

bOstegunean, 20:30ean,

Cotton Cluben.

BILBORed Baraat.

bOstegunean, 22:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOLozio a.k.a. Dubtown DJ.

bOstegunean, 00:30ean, Kremlinen.

DERIOHardcore.Exe, Humus

eta Willis Drummond.

bGaur, 23:00etan, plazan.

DERIOHesian, Bultz, DJ Markelin.

bBihar, 22:00etan, plazan.

ELORRIODesorden eta Los Perros.

bGaur, 22:30ean, gaztetxean.

ETXEBARRINo Konforme, Kodigo Penal eta Pate de Pato.

bGaur, 21:00etan, Bekosolon.

ETXEBARRIDeiedra.bBihar, 13:00etan, Udaletxe plazan.

ETXEBARRILos del Humo, Penadas por la Ley, Oferta, El Noi

del Sucre, Los Muertos de Cristo,

Kaos Urbano eta Rat-Zinger.

bBihar, 18:00etan, Bekosolon.

GALDAKAOBide Batez.

bGaur, 23:00etan, Usansolon.

GALDAKAOHuts eta Ilargi Beltza.

bBihar, 22:30ean, Usansolon.

GERNIKA-LUMOMª Cristina

Agirre eta P. Pascual Barturen.

bBihar, 19:45ean, parrokian.

GERNIKA-LUMOTooth.

bBihar, 21:00etan,

Trinkete antitxokoan.

GETXOMr. Pongo, Skabidean

eta Ingo al deu?.

bGaur, 22:00etan, Malakaten.

GETXOFantabulous and Furry.

bBihar, 19:00etan, Ereagan.

GETXOB3: Brouwer Trio.

bBihar, 20:00etan, Andres Isasi

musika eskolan.

Etxebarri b Ehuneko Bat jaialdia

Punk-rock jaia BekosolonGBHk ezin izan du Euskal Herrira etorri, eta Rat-Zingerrek —argazkian—

hartuko du britainiarren tokia Ehuneko Bat jaialdian. Gaur eta bihar, punk-

rock jai handia izango da Bekosolo parkean. Kodigo Penal, No Konforme

eta Pate de Pato ariko dira gaur, eta talde andana bat bihar. HITZA

BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 1114 b Agenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

Agenda b 15BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko maiatzaren 11

GETXOSumision City Blues,

Erasoka eta Item No.

bBihar, 22:00etan, Malakaten.

GETXOFeel Acoustic.

bBihar, 23:00etan, kirol portuan.

GETXOSweaty Lovers eta

Black Boys on Moped.

b Igandean, 13:00etan, Ereagan.

GETXOCharlie Cosh & Mikel

Gaztañaga.

b Igandean, 13:00etan, Igeretxen.

GETXOSigma Project.

b Igandean, 19:00etan, Andres Isasi

musika eskolan.

GETXOCloverwind eta Dangiliske.

b Igandean, 20:00etan, Malakaten.

GETXORudy Mental.

bOstegunean, 20:00etan,

Jolas Aurren.

GORDEXOLAKovertizo.

bBihar, 20:00etan, Laugar Breweryn.

LEMOAMaren eta Liv Wallace.

bBihar, 12:00etan, Eskola aterpean.

LEMOAKeu.

bBihar, 16:00etan, Eskola aterpean.

LEMOA Inun & Bihotz Gorospe.

bBihar, 17:30ean,

Arlonagusia plazan.

LEMOAEkiza.

bBihar, 19:00etan, Anbulatorio

plazan.

LEMOA Izaro.

bBihar, 22:00etan, kiroldegian.

MARKINA-XEMEINAtom Rhumba.

bBihar, 20:00etan, Uhagonen.

MUNGIARafa Arnau.

bGaur, 22:00etan, Zatozen.

MUNGIANo Way Blues Band.

bGaur, 22:00etan, Zubikoan.

MUNGIATristtan Mourguy

& Horeba.

bBihar, 22:00etan, Zubikoan.

ORTUELLABoikot, Gora Herria

eta Oihan Vega DJ.

bGaur, 22:00etan, plazan.

ORTUELLAZe Esatek! eta

Garilak 26.

bBihar, 22:00etan, plazan.

PORTUGALETERosebud.bGaur, 22:00etan, Rock Volatinen.

PORTUGALETEDeborah Riff, Ansia eta Detroit.

bBihar, 20:00etan, Adimusiken.

PORTUGALETE In Thousand Lakes.bBihar, 22:30ean, Rock Volatinen.

SOPELAPaddam.

bGaur, 20:00etan, Kurtzion.

SOPELAUnidad Alavesa eta Petti.

bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.

SOPELADiana Lagarto eta Cuello.

bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.

URDUÑAAkerbeltz.

bGaur, 23:30ean, Foru plazan.

URDUÑAMr. Pongo, Radio

Revolucion eta DJ Isma.

bBihar, 22:00etan, Foru plazan.

ZORNOTZAVolosi Boskotea.

bBihar, 20:00etan, Etxanoko Andra

Mari elizan.

ZORNOTZABalaguera.

b Igandean, 12:15ean, Bernagoitiko

San Migel elizan.

ANTZERKIA

AULESTILekeitioko Antzerki TaldeAmateurra: Muntu.

bGaur, 19:30ean, Lea espazioan.

BARAKALDOEkoma Teatro eta

Javier Liñera: Tendríamos que

haber empezado de otra manera.

bGaur, 20:30ean,

Barakaldo antzokian.

BARAKALDOBienvenido Mr. Nadie.

bBihar, 21:00etan, Arimaktoren.

BERANGOTotum Teatro: Des-.

bBihar, 19:00etan, antzokian.

BERRIZViridiana: Amor oscuro.

bOstegunean, 20:00etan,

kultur etxean.

BILBOBotxo Killers: Roller Derby.

bGaur, 18:30ean, Xake espazioan.

BILBOMilo Rau: Five Easy Pieces.

bGaur eta bihar, 20:00etan, Arriagan.

BILBO Juanra Bonet eta

David Fernandez: Dos.

bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos

antzokian.

BILBOAndreu Casanova:

Tinder sorpresa.

bGaur, 21:00etan,

Campos Eliseos antzokian.

BILBOTxaloka Prudukzioak:

Marraka ta marraka.

bBihar, 12:00etan, Mariaren

Bihotza plazan.

BILBOPantzart: Boli bili boli.

bBihar, 18:00etan, Zabalan,

Constantino Tenorearen kalean.

BILBOEidabe: Txapela buruan

eta dantza munduan.

bBihar, 18:30ean, Arangoitiko

ikastetxean.

BILBOKulunka: Solitudes.

bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Campos Eliseosen.

BILBOXron: Goldi libre.

bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Pabilioi 6en.

BILBOMalabrigo: The Rocky

Horror Picture show.

b Igandean, 19:00etan, Bilborocken.

BILBOScartaris: ¡Marx lo hizo!.

b Igandean, 19:00etan, Hacerian.

BILBOParaiso: Txokolat.

bAstelehenean, 10:30ean, eta

asteartetik ostiralera, 09:30ean

eta 11:15ean, Azkuna zentroan.

BILBOArimaktore: El navegante.

bAsteazkenean, 19:30ean,

EHUren Bizkaia aretoan.

BILBOTrapu Zaharra: Sefiní.

bOstegunean, 18:30ean,

Karmelo plazan.

BILBOBea Insa: Circus of dreams.

bOstegunean, 19:30ean, Sareanen.

BILBO Impro y Punto.

bOstegunean, 20:00etan,

LuzGasen.

DURANGOGorakada: Ulisesen

bidaia.

b Igandean, 18:00etan,

San Agustin kulturgunean.

ELORRIOVaiven: Sherezade

y las capas de la cebolla.

bGaur, 20:30ean, Arriolan.

Bilbo b Magia topaketak

Otxarkoaga, magiaz blaiMaiatz hasieran ekin zieten Bilboko Magia Topaketei, eta gaur Euskadiko

eta munduko izarren gala izango da, 19:30ean, Otxarkoagako udaltegian.

Txan magoak aurkeztuta, Imanol Ituiño, Alfonso Rios, Mago Jaque eta

Sebastien Dethise —argazkian— ariko dira, ikusleak liluratu nahian. HITZA

ERMUAMarie de Jongh: Amour.

bGaur, 20:30ean, Ermua antzokian.

GALDAKAOAgustin Jimenez eta

Txabi Franquesa: Monólogos 10.

bGaur, 21:00etan, Torrezabalen.

GERNIKA-LUMOGernika 1882.

bGaur eta bihar, 19:30ean, Lizeoan.

GERNIKA-LUMOEskolarteko XXX.

Antzerki Astea.

bAstelehenetik ostegunera, goiz

eta arratsaldez, Lizeo antzokian.

GETXOHamaika: Semillas

del pasado.

b Igandean, 19:00etan,

Andres Isasi musika eskolan.

SANTURTZISecuencias3: Tristana.

bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.

SESTAOGlu Glu: 13 y martes.

bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan.

ZORNOTZATartean: Ez dok hiru.

bGaur, 20:15ean, Zornotza aretoan.

DANTZA

BERMEOAlkartasuna taldea.

bBihar, 20:00etan, Artza frontoian.

BERRIATUATio Teronen Semeak.

bGaur, 20:30ean, jaigunean.

BILBOBasabi Bakun.

bBihar, 20:00etan, Hacerian.

BILBOOsa & Mujika: Suddenly III.

bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Fundicion aretoan.

BILBOSara Calero: El mirar de la

maja.

bAsteazkenean, 20:00etan,

BBK aretoan.

GALDAKAOOinarin taldea.

bGaur, 19:00etan, eta bihar,

18:30ean, Usansoloko jaietan.

URDUÑAAurresku eta fandango

lehiaketa.

bBihar, 18:30ean, Gernika plazan.

BERTSOLARITZA

BERRIATUABertso poteoa:

Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga.

bBihar, 19:00etan, herrian.

BILBOAmets Arzallus, Andoni

Egaña, Igor Elortza eta Jone Uria.

bBihar, 13:00etan, Karmelo plazan.

ELORRIOBizkaiko Txapelketa:

Unai Agirre Pako, Jon Arano, Mikel

Aiartzaguena, Ander Elortegi, Aitor

Esteban eta Iker Uriarte.

bBihar, 17:30ean, Arriola antzokian.

GERNIKA-LUMOBertsotruk:

Llibertso, Irunabar eta Aramaioko

bertso-eskolen arteko desafioa.

bGaur, 22:00etan, Harizpen.

GETXOBizkaiko Txapelketa:

Eneko Abasolo, Mikel Galarza,

Iñaki Iturriotz, Jone Larrinaga,

Garazi Navarro eta Beñat Romero.

b Igandean, 12:00etan, Faduran.

GETXOEskolatik Plazara:

Alaia Martin eta Unai Mendiburu.

bOstegunean, 10:00etan,

Andres Isasi musika eskolan.

MUNGIA Ibon Larrazabal Larra,

Etxahun Lekue, Lurdes Ondaro

eta Beñat Ugartetxea.

bOstegunean, 20:00etan, Errotan.

ONDARROAMalen Amenabar,

Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta

Ane Labaka.

bGaur, 20:30ean, Kofradi Barrian.

ONDARROAPlazatik Gaztetxera:

finala.

bBihar, egun osoan, gaztetxean.

HITZALDIAK

BILBOElisa Sainz de Murieta, Ibon

Galarraga eta Mikel Glez. Egino:

Cambio climático:�No tenemos

un planeta B!

bAstelehenean, 19:00etan,

Hika Ateneon.

BILBO Jone Martinez eta Igor

Ahedo: Del ‘no te pongas nerviosa’

al ‘Cállate feminazi.

bAsteartean, 19:00etan,

Hika Ateneon.

GERNIKA-LUMOXabier Isasa:

Pentsiodunak etorkizuna lantzen.

bOstegunean, 19:00etan,

kultur etxean.

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria · Esaterako, tabernei ohiko ordu-tegia bi orduz luzatzeko aukera eman die, eta, San Mamesen ere, edari alkoholdunekin ohi baino malguagoak izango dira. Festa

sBIZKAIA MAITE

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Morga

Mediterraneoko pinueder eta erraldoibaten babespeandago Altamirako

San Migel baseliza, MorgakoOñarte auzoan. Bizkaiko eskual-deen banaketa sortzen den lurral-de historikoan dago Morga: ipa-rraldetik, Errigoiti eta Arrietaditu; hegoaldetik, Zornotza etaLarrabetzu; ekialdetik, Errigoitieta Muxika; eta bukatzeko, men-debaldetik, Gamiz-Fika eta Fruizditu herri mugakide.Ingurune menditsu eta berde

batean dago udalerria, inguruanBizkaiko bihotza izenagaz ezagu-tzen den Bizkargi mendia (562metro), Mendigana (274 metro)eta Urkulu (370 metro) dituela.Baserriz osatutako hainbat auzotxikitan banatzen da Morga, erai-kin horiek garai eta estilo desber-dinetakoak izanik: zaharrenakXVI. mendekoak dira. Argi ikus-ten da Morgako biztanleek neka-

zaritza zutela bizimodutzat. Eta,gaur egun ere, hala dute herrikoauzo askotan.San Migeleko baselizara iriste-

ko, lehenik eta behin Oñarte aur-kitu behar da, eta hori ez da zere-gin erraza izango: Morgatik La-rrabetzura bitarteko errepideandago auzorako sarrera, eta basozezkutaturiko bide bat zeharkatubehar da hara iristeko, denboranatzera bidaiatuz Oñartera hurbil-du ahala.Mendiz inguratutako auzo ho-

rretan dago baseliza, harlangaitzhormaz egindako eraikuntza xu-mea. 1996an berriztu zuten, etagaur egun, oraindik ere, oso ondokontserbatzea lortu dute. Kanpai-rik gabeko baseliza horrek ate ate-buruduna eta bi leiho ditu hegoal-derantz begira. Barnealdean, ha-rrizko harlauzazkoa da zorua, eta,bertan, aspaldi Aralarko San Mi-gelen irudi baten kopia zegoen.Hari kultua egiten zioten Oñarte-ko baselizara joaten zirenek.Baseliza eraiki aurretik, inguru

hura fedegabeen bilgunea zen,

baina, santutzearen ondorioz, ba-seliza eraikitzea erabaki zutenbertan. Gerora, eta 1937ra arte,baserritarrek erromeriak ospa-tzen zituzten San Migel aurrean.Baseliza zaharra da Oñarteko

San Migelekoa, eta bere kokape-nak tokiaren egoera geografikoa-ri erantzuten dio: San Migelekobaselizatik metro gutxi batzueta-ra dagoen begiratokitik Ganbeko

haran guztia ikusten da. Handikbegien aurrean zabaltzen denpaisaiak euskal mitologiaren in-guruko istorioetatik irtendakoadirudi: mendiz betetako ibarra,non hainbat baserritxo ikus dai-tezkeen han-hemen sakabanatu-rik. Ikuskizuna Uribeko eskual-deraino iristen da, horren bukae-ran Sollube mendia miresteko.Elezaharretatik ateratako paisaiahorretantxe dago Oñarte auzoa,

benetan ikuspegi magikoa duenbegiratoki batean. Begiratokitik behera errepide-

ari jarraituz auzora hurbiltzera-koan, berriztutako base-rriak eta etxeak topatukoditugu. Ingurune lasaianbizi da auzoa, mendi etabasoen artean ezkutatu-rik, bertako bizilagunak

kanpoaldeko mundutik ihes egi-ten ariko balira bezala.

Arbolaren oinordekoaAndra Mari auzoan, Morgako en-parantzan bertan, Gernikako ar-bolaren kimua zegoen duela 25urtetatik. Enparantza berritzekolanekin hastean, ordea, kimuaegoera txarrean zegoela ikusi zu-ten. Hasiera batean, kimu hori le-kuz aldatzea pentsatu zuten, bai-

na zuhaitza zaharra zenez etaonik ateratzeko zailtasunak izan-go zirela ikusita, Morgan bestekimu bat landatzea erabaki zu-ten. Izan ere, Morga Bizkaiko jau-nek edo beraien ordezkariek Bil-bo eta Bermeo artean zin egitekozeharkatzen zuten bidean koka-tuta dago.Oñarteren erdialdean, baserriz

inguraturik, antzina, arropakgarbitzeko larraski bat zegoen,ondoren auzoko igeritoki bilaka-tu zena. Denbora pasatu ahalahorren erabilera galdu zenez,auzokoek beste zerbait egitekoasmoa azaldu zuten. Horrela iritsida Gernikako arbolaren kimuaOñarteraino, leku pribilegiatuhau izanik euskaldunon ikurra-ren oinordekoaren erreinuberria.

Bizkaiko mendien artean galduta, probintziako herriezkutuetako bat dago: Morga. Kokaleku lasai horretan dagoeuskaldunon ikurraren oinordekoetako bat.

Mendien tartean

baretasuna bilatuz

Altamirako San Migelen kokatuta dagoen begiratokia. Euskal mitologiatik irtenda ematen duen ikuspegia osatzen du, Morgatik Sollubera arteko bistak eskainiz. LANDER UNZUETA

Gernikako arbolaren kimua, Oñarten. LANDER UNZUETA

Elezaharretatik ateratakopaisaia batean dago Oñarte auzoa, benetanikuspegi magikoa eskainiz

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzaren 11

Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]