Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat...

16

Transcript of Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat...

Page 1: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,
Page 2: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

ErredaktoreaAritz MutiozabalHarremanetarako: 607 615 239e-posta: [email protected]: Urola Kostako Hitza.Sasoian 2.0: Urola Kostako Hitza.Beroketa: Urola Kostako Hitza.Berriketa: Urola Kostako Hitza. Kronika: Bittor Mutiozabal eta UrolaKostako Hitza.Taldeka: Urola Kostako Hitza. Kirolari gazte: Getaria.net, AntonianoAtletismo Elkartea, Orioko PilotaElkartea, Zarautz Surf Elkartea etaUrola Kostako Hitza. Hariari tiraka: Arnaitz Rubio Aprea(Baleike.com), Joxemari OlasaJavierCarballo, Zarautz Surf Elkartea etaUrola Kostako Hitza.Erronka: Cristobal Rochas.DiseinuaRoberto GutierrezMaketazioaSaioa PeronaEdukien garapenaUrola Kostako Hedabideak EMInprimategiaGertuArgitaratzaileaSASOIAN aldizkaria Urola KostakoUdal Elkarteak argitaratzen du.Aldizkari honek Aia, Getaria, Orio,Zarauz eta Zumaiako kirol albisteak jasotzen ditu.

Urola Kostako Udal Elkarteakkudeatzen du sasoian.info webgunea.Aia, Getaria, Orio, Zarautz etaZumaiako kirol albisteak, agendanahiz emaitzak topatuko dituzu bertan.

www.sasoian.info

SASOIAN URRIA 201222

S A S O I A N 2 . 0

Oztopo guztien gainetik, pilotakadak

Londresko Pa ra -linpiar Jo ko akpu ri-purian zeuden bi tar -tean, Za rautz Kirol El -karteko Pilota sailak ezin -tasun psikiko eta fisikoadu tenen pilota jaial diaantolatu zuen. Irailaren 8anizan zen jardunaldia,ikasturte hasierarekin etaEuskal Astearekin bat egi -nik; arratsaldez jokatu zi -tuzten partidak, Frontoi Txi -kian. Aurtengoa jaialdia an -tolatzen zuten bigarren aldiazen, eta iazko ildo bera ja rraituzuen. Alde batetik, gur pildun aul -kietan ibiltzen di ren elbarrituenarteko pala nor gehiagoka, etabestetik, be rriz, Zarautz KirolElkarteko ezindu psikikoenartekoa. Par tidak binaka joka -tu zituzten, pala mo dalitatean,eta erakustaldi bikaina emanzuten. Gainera, herritar de -zen te gerturatu zen pilotale -kura, lehiak bertatik bertaraja rraitzeko. Oz to po guztiengainetik, punta-puntako ki -ro lariak direla erakutsi zuten.

Page 3: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

URRIA 2012 SASOIAN 3

B E R O K E T A A R I K E T A K

KONTSUMO ARDURATSUA· Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edaribat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro, ardurazkontsumitzeko jarrera eduki behar da.

· Alkohol graduazio handirik ez badu ere, horrek ez du esan nahialkoholik ez duenik, eta, ondorioz, gehiegikeriak saihestubehar dira. Neurrian edan behar da: gizonezkoak litro erdiagehienez ere eguneko, eta emakumezkoak litro laurdena.

· Alkoholaren gehiegizko kontsumoa arriskutsua izateazgain, gizakiaren organismoa larriki kaltetu dezake. Alkoholarekingehiegikeriak eginda ondorengo gaixotasunak sor daitezke: ultze-ra, pankreatoitisa, sabeleko minbizia, giltzurrunetako gorabehe-rak, hipertensioa, depresioa eta logalea, besteak beste.

· Garagardoaren kasuan, alkoholduna eta alkoholik gabea daudemerkartuan. Beraz, alkoholik gabekoarekin ere errekupe-ratu daiteke kirolaria entrenamendu gogor baten ostean.

Kirolarientzat garagardoaAzken urteetan azterketa ugari egin dutegaragardoaren kontsumo arduratsuakkirolarien organismoan izan ditzakeen era-ginaren inguruan. Behin baino gehiagotanentzun izango zenuten edo esango zizue-ten, ariketa fisiko baten ostean garagardoaedatea ona dela. Baina zer-nolako propieta-teak ditu edari honek benetan ona delaonartzeko? Aipatutako azterketa guztiakbat datoz: garagardoak ahalmen antioxi-datzaile handia izateaz gain, giharretakohantura eta minak saihesten laguntzen du.Entrenamendu baten ondoren, kirolaria-ren metabolismo hormonala eta inmuno-logikoa errekupera tzeko balio du, karbohi-drato, mineral eta bitamina asko dituelako.

Garagardoaren alkohol kopurua ez dahandia (%5 gradu, batez beste). Hori ho -rrela, bere kontsumoa kirol errendimen-duarekin bateragarria da; betiere, petsonabakoi tzak alkohola digeritzeko duen gai ta -su naren eta ohituraren arabera. Garagar-doa edateak neke fisikoa hobeto jasatenlagun dezake, eta muturreko baldintzetanegindako ariketak sorraraz dezakeen es -tresa murriztu. Bestalde, hipogluzemia iza-teko aukerak murrizten ditu. Izan ere, as -tiro-astiro metabolizatzen da, odoletikprogesiboki igarotzen diren glukosa unita-teak askatuz. Horrela, glukosa kontzentra-zioa baxuagoa da, eta honek gehiago irau -ten du. Era berean, arteria-presioa eta profillipidikoa hobetzen du; hau da, kolesteroltxarra jaisten du eta kolesterol ona handitu,edo arteroesklerosiak eragiten dituen han-tura parametroak jaisten ditu.

Zenbat hartu beharko litzateke?Kirolari bakoitzaren gorputzaren araberakontsumitu behar da; betiere, 18 urtetikgorakoek. Hainbat azterketa zientifikorenarabera, kontsumo arduratsua eta egokiahonako hau litzateke: gizonezkoetan, egu-neko gehienez ere 500 mililitro, eta emaku-mezkoak, berriz, eguneko 250 mililitro.Garagardoak onura asko baditu ere, ez dakomeni entrenamendu edo lasterketa ba -ten aurretik edatea. Diuretikoa da, eta des-hidratazioa eragin dezake. Horrexegatik,hobe da ariketa fisikoaren ondoren hartzea,errekuperatzaile gisa.

Page 4: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

SASOIAN URRIA 20124

B E R R I K E T A

DUELA HIRU denboraldi emanzion akabera bere jokalari ibilbidearia-ri, Eibar, Reala eta Alaves bezalako tal-deetan lehiatu ondoren. Hala ere,Zarauzko bizilagun Gaizka Garitano(Derio, 1975) ez zen futbol mundutikdesagertu. Urtebetez Eibarko bi garrenentrenatzaile izan ondoren, azken bidenboraldietan elkarte armagilekobehe mailako taldea gidatu du. Den-boraldi berriari begira, zu zen da ritzabatzordeak beregan pen tsatu dulehen taldearen ardura har tzeko. Hi -rugarren mailatik Bigarren B mailarapasatzea «jauzi handia» dela dio:«Erronka polita da, eta, aldi be rean,zaila. Kristoren ilusioa egiten dit, etagogotsu nago. Espero dut ba rru andudan sentipen guztia helaraztea».

Ongi sobera ezagutzen duzukluba. Bertako jokalari izan zi -nen eta azken urteetan talde tek -nikoko kide izan zara. Ezaugarrihoriek erabakigarriak izan aldira zuzendaritzak zugan kon -fia tzeko?Beharbada, bai. Eibarko zuzenda-

ritzak aldaketa bat nahi zuen, etaaukera batzuk aztertu ondoren, nireizena proposatu zuten. Nire aldetik,baiezkoa eman nien, eta horrelaheldu diot erronkari. Egia esan,kluba bera eta jokalariak ongi eza-gutzen ditut, eta, alde horretatik, ezdut izan inolako arazorik sartzerakoorduan. Etxekoa izanik, ez dut ezerberririk aurkitu.

Taldearen urrezko garaian ka -pitaina izan zinen, eta lehenmai lara igotzekotan izan zine-ten. Garai hartako kasta edoesentzia berreskuratzen saiatukoal zara?Ez dugu ezer berreskuratu beha-

rrik. Taldeak izatez baduelako, jada.Iaz, esaterako, oso urte ona eginzuen, sailkapenean hirugarren buka-tuz eta ondorengo igoera fasea joka-

tuz. Hori horrela, talde on bat hartudut, nahiz eta aldaketak izan ditugun.Aurten jende berri asko gehitu zaigu,eta beste batzuk joan egin dira. Nola-nahi ere, taldeak lehendik ere bazuenkasta eta jokoa, eta orain horri jarrai-kortasuna ematen saiatuko gara.

Jarraikortasun hori bermatze-ko, zer ekarpen egingo diozu tal-deari? Zertan hobetzen saiatukozara?Hobetzea zaila da, emaitzak onak

izan baitira azken urtean. Saiatukogara, beharbada, aurrekontu gutxia-gorekin emaitza berberak eskura -tzen. Gure taldea eta ligako bestebatzuk nahiko larri gabiltza aurtenekonomikoki, eta aurten egingo du -gun taldea, baliabide aldetik, ez dahorren indartsua izango. Hala etaguztiz ere, taldea taularen goialdeanmantentzen ahaleginduko gara.

Gaur egungo errealitatea bestebat da. Bigarren B mailatik Biga-rren A mailara igotzea al daEibarren lehentasuna?Bai. Egia esan, asko exijituko digu-

te. Aurtengo aurrekontua murritza-

Eibarko urrezko garaiantaldeko kapitaina izan zenGaritano. Orain, urte batzukgeroago, taldearen gidaritzahartu du, Bigarren A mailaraigotzeko itxaropenarekin.

Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzailea

«Ez diot beldurrikentrenatzaile arduragoizegi hartu otedudan dioten usteei»

Page 5: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

B E R R I K E T A

URRIA 2012 SASOIAN 5

GAIZKAGARITANO DERIO, 1975

goa izan arren, helburuak iazkoberak izango zirela esan zidaten.Badakigu asko eskatuko digutela, baizaletuek, bai elkarteak berak. Ordu -an, nire exijentziak eta jokalarienakere altua izan beharko du.

Bizi-bizi dagoen egungo krisiaeta taldeak dituen zailtasun eko-nomikoak direla medio, finkatudituzuen helburuak lortzea bi -deragarria al dira?Liga nahiko berdinduta egongo

dela iruditzen zait. Gure multzoangu baino indartsuagoak diren hiruz-palau talde aurreikusten di tut –Ala-ves, Salamanca eta Logroñes, esate-rako–, baina gainerako taldeei aurreegiteko talde polita dugu. Jakin bada-kigu aurten ez diogula faboritoenartean ekingo denboraldiari. Denadela, jokalari onak ditugu taldean, etagoiko postu horiengatik borrokanaritzeko modu an gaude.

Jokalarien aldetik aldaketabatzuk egin dituzuela diozu.Denetarik izan dugu. Jokalari ba -

tzuk joan egin dira. Ekonomikokimantendu ezin izan ditugunez, bestetalde batzuetara alde egin dute. Bestebatzuk, berriz, aldatu eta berriak eka-rri ditugu. Postu batzuk indartu be -har izan ditugu, jokalari faltagatik,eta, gutxi gorabehera, ahal izan ditu-gunak mantentzen saiatu gara. Den-borarekin ikusiko dugu nola funtzio-natzen dugun.

Jokalari berrien artean, YuriBer chiche zarauztarra dago. Rea-

«Aurtengoaurrekontuamurritzagoa izanarren, taldearenhelburuak berakizango dira»

Page 6: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

SASOIAN URRIA 20126

lak utzita, jokatzen ari da zue-kin. Zer moduzko jokalaria daeta nola ikusten duzu taldean?Aspalditik ezagutzen dugu Yuri

Berchiche. Buelta asko eman dituenjokalaria da; gaztetan, esaterako,Espainiako selekzioarekin ibili zen.Athleticen ibilitakoa da, eta, orain,Realak fitxatu du, Real Union taldetik,eta guri utzi digu. Nire gustuko jokala-ria da, bai, eta iruditzen zait barruansekulako dohainak dituela. Ea aurtenjokalari bezala nabarmen tzen den.

Denboraldia gogorra izangoda. Horri aurre egiteko zezenariadarretatik ongi heldu beharkodio zu, ezta?Gustuko dut izaera hori. Gaur

egun, kirol lehiakortasun handia da goBigarren B mailan, eta fisikoki tal deguztiak oso ongi prestatuta dau de.Beraz, entrenamenduak ahalik etagogorren, on doen eta prestatuenlandu beharko ditugu.

Ez da urte asko futbolari izatea-ri utzi zeniola. Zer moduz dara-mazu futbola aulkitik aginduakemanez bizitzea? Oraindik arra-roa egiten zaizu?Lasai ibiltzen naizela esaten badi-

zut, gezurretan ariko nintzateke. Saia -tzen naiz ahal dudan lasaien egoten,

GAIZKA GARITANOKEibarko lehen taldeko entrenatzaileardura hartudu aurten.

Guztioi gustatzen zaigu tiki-takadelako hori. Beste gauza bat da ho -rrela jokatzeko baliabiderik duzun alaez. Eibarrek jokatzen dituen partidaguztiak ikusi eta aztertzen ditut, etagero eta hobeto jokatu, orduan etagusturago egongo naiz. Jakin ba -dakigu helburua irabaztea dela, etaditugun jokalarien arabera erabakibeharko dugu nola jokatu partidabakoitzean. Edonola ere, goian pre-sioa egitearen, taktikoki ordenatuaizatearen, eta, batez ere, baloiarentratu onaren aldekoa naiz. Proposa -tzen dudana entrenatzaile gehienoknahi izaten dugu. Ho rreta rako balia-biderik duzun eta aurkariak joko ho riegiten utzi dizun, hori da gakoa.

Duela hiru urte zintzilikatuzenituen botak, eta jada Eibarbezalako talde historiko batekole hen entrenatzailea zara. Denabizkor e torri ote den sentipenikba al duzu?Bilakaera azkarra izan da, datuek

halaxe baieztatzen baitute. Duelahiruzpalau denboraldi Alaves taldeannenbilen jokatzen, eta egun Eibarkolehen entrenatzailea naiz. Gauzakhorrelaxe etorri dira, eta horrelaxehartu ditut. Egia esan, en trentzailetitulua azkar ateratzen saiatu nin tzen,gerora ere futbol munduari lotuta

baina askotan ezinezkoa da. No la nahiere, aulkitik gauza gutxi egin dezake-zu. Partidak aurretik ongi prestatubehar dira, astea txukun-txukunentrenatuz, eta, gero, gaineroko guztiajokalarien beraien esku dago. Parti-dan zehar, egia esan, entrenatzaileakezer gutxi egin dezake. Agin du ren batedo beste eman dezaket... Normale-an, nik asko sinesten dut jokalarien-gan. Azken finean, beraiek irabaztenedo galtzen dituzte partidak, nahiz etaentrena tzaileok izan eran tzukizungehien.

Jokalariekin harreman handiaizan eta asko hitz egiten duenhorietakoa al zara?Gustatzen zait haiekin hitz egitea.

Dena dela, logikoa denez, elkarrenartean distantzia batek egon behardue la uste dut. Hala ere, saiatzen naizjokalariekiko hurbila izaten. Harre-manak normalak izatea gusta tzen zait.Nik entrenatzaile bezala nire lana dut,eta beraiek jokalari diren aldetik,beraiena. Ez dut ikusten nire buruahaien gainetik. Nire tokian egotennaiz, eta alde horretatik ez dut inoizarazorik izan jokalariekin.

Jokoari dagokionez, zer no la kofutbola duzu gustuko: zuzena,defentsiboa, tiki-taka-koa...

Page 7: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

jarraitzeko. Alde horretatik, denborakesango du halako ardura bat goizegihartu dudan ala ez. Ez nau horrek kez-katzen.

Beraz, garbi zeneukan futbole-an jarraitu nahi zenuela?Bai. Txiki-txikitatik maite dut kirol

hau, eta betidanik honetatik bizi izannaiz. Ondorioz, garbi neukan futbole-an jarraitu nahi nuela. Ez nekien nola,baina entrenatzaile gisa bukatukonuela sumatzen nuen. Nire lanbideada, eta oso gustuko dut.

Aitaren pausoak jarraitzen arizara (Angel Garitano Ondarru),nolabait esateko. Gomendiorikeskatzen al diozu?Ez. Gutxitan egoten naiz berarekin,

egia esan, eta egoten garenean futbo-laz hitz egiten dugun arren, ez ditinolako gomendiorik ematen. Baina,kasualitatez edo, aitaren pausoakjarraitzen ari naiz. Gainera, ez diot bel-durrik konparazioei, ezta entrenatzai-le ardura gazteegi ote hartu dudandioten usteei ere. Beldurrik ez dut,behintzat. Nire burua prestatuta ikus-ten dut, eta, azkenean, lortutakoemaitzek erakutsiko dute goizegihartu dudan ardura ala ez.

Azkenaldian badirudi en tre na -tzaile gazteen alde egiten dutelafutbol taldeek.Denetarik ikusten da. Orain, Pep

Guardiolaren kasua hartzen duteerreferente gisa. Ematen du entre-natzaile gazte guztiek onak izan be -har dutela, eta hori ere ez da horrela.Ba daude askoz ere za ha rragoak di -ren entrenatzaileak, eta benetan itze-lak direnak. Adinaren kontuak gauzabatzuk alde izaten ditu, eta beste ba -tzuk kontra. Nik oraindik ez dut es -perientzia handirik entrenatzaile be -zala, baina postu ho netan inoiz ezduzu ikasten bu ka tzen. Ba dira 60urtetik gorako entrenatzaileak egune-ro-egunero ikasten jarrai tzen du -tenak. Gaztea izan ala na gu sia izan, ezdago entrenatzaile prototipo edoestereotipo jakinik.

Taldeak emaitzak lortzen di -tuenean jokalarien meritua iza-ten da, baina gaizki doanean en -

Jokalari berantiarra. «Lehen mailara 30 urterekin iri -tsi nintzen –Realaren eskutik–, 12 urte inguru profesionalbezala ibili ondoren. Beti saiatu naiz gauzak ahalik etaondoen egiten. Oso egoskorra eta langilea izan naiz, etabukaerara arte borrokatu naiz. Orain, entrenatzaile modu-ra, horrelakoa izaten jarraitzen dut. Ez naiz erraz desani-matzen den horietakoa. Gauzak argi ditut eta pazientziahandikoa naiz».

Garairik gozoenak. «26 urtetik 30 urtera Eibarren joka-tu nuen, eta sasoi hori izan zen nire unerik onena. Fisikokioso ongi aurkitzen nintzen, baita ondoren Realean eginnituen hiru urtetan ere. 33 urtetik aurrera, jada, ez nintzenhorren ongi aurkitzen. Beharbada, Eibarkoa izan zen nireetapa onena jokalari bezala. Realarekin ere gustura aritu nin -tzen, nahiz eta lesioak eta ebakuntzak izan nituen. Beharba-da, Realean jokatu nituen urte haiek ez ziren taldearen garairik onena izan, baina beti izannuen jokatzeko aukera eta, benetan, oroitzapen onak ditut».

Arantzarik ez. «Athleticeko harrobian hezi nintzen futbolari bezala, eta lehen taldeare-kin debuta egin nuen, UEFAko partida batean, Sampdoria taldearen aurka. Egia esan, ezdut inolako arantzarik bertan ez jarraitzea urte haietan. Gerora, Athleticera itzultzeko auke-ra izan nuen, baina Realera joateko erabakia hartu nuen. Egin dudana egin dut, eta urruti-rago iritsi ez banaiz, barruan emateko gehiago ez nuelako izan da. Beti guztia eman dut,eta oso harro nago nire jokalari ibilbideaz».

Mesedegarri. «Jokalari izateak bere abantaila du entrenatzeko orduan. Dena dela, joka-lari izan ez diren entrenatzaile onak daude. Denetarik dago, baita nabarmendu ziren joka-lariak eta ondoren entrenatzaile bezala asmatu ez dutenak ere. Niri, behintzat, mesedega-rri izan zait jokalari izatea, eta saiatzen naiz horretaz baliatzen»..

Futbola

Joko zelaitik aulkira

URRIA 2012 SASOIAN 7

trenatzailea izaten da urkatzendu ten lehena.Beti gertatu da, baina, azkenaldi an,

gero eta gehiago. Oso harreman es -tua dago entrenatzailearen ibilbidea-ren eta taldeak lortzen dituen emai -tzen artean. Nik ez dut gehiegisi nes ten erlazio horretan. Agian, jo -kalaria izan naizelako edo, berehalaikusten nuen talde ona genuen alaez, eta ongi arituko ginen ala ez. Inoizez dugu izan talde txar bat eta entre-natzaile on bat, eta sekulako emai -tzak lortu. Jakina, entrenatzaile onbat izateak asko laguntzen du, bainaez du taldea goian uzten. Ezta kon-trakoa ere. Ez dut ezagutzen talde battxar bihurtu duen entrena tzailerik.

«Partidan zehar, egiaesan, ezer gutxi egindezake entrenatzaileak.Aginduren bat edo besteeman...»

Page 8: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

K R O N I K A

Zumaiako Triatloia berreskuratuzuten irailaren 1ean. ZumaiakoTriatloi Elkarteak antolatuta, bi lasterketa jokatu zituzten; bata,federatuena eta, bestea, herrikoia.

lehendakariak. «Gure balorazioaoso positiboa da. Jende ugari gertu-ratu zen, bai parte hartzera bai ikus-tera. Egia esan, giro oso ona izan ge -nuen». Antolatzaileek beren kezkakzituzten, ordea; izan ere, triatloi den-boraldiaren bukaeran antolatu zu -ten, opor garaian. Hala ere, «gureharridurarako, izen-emate epea irekieta hiru astean bete ziren plaza guz-tiak». Ondorioz, sprint distantziakoparte-hartze kopurua 150 lagunetik200 lagunera zabaldu zu ten; herri-koian, berriz, bere horretan manten-du zuten muga.Bere garaian distantzia olinpikoko

triatloia antolatzen zuten. Aurten,ordea, distantzia laburragoen aldekoapustua egin dute. Horrez gain, tria-tloia herritarren artean sustatze al -de ra, izaera herrikoia eman nahi izandiote egitasmoari. Hori horrela, las-terketa bikoitza antolatu zuten; bata,

federatuei zuzendutakoa, eta bestea,edonork parte hartzeko modukoa.Bigarren honetan jende ugarik hartuzuen parte, eta antolatzaileak gustu-ra geratu ziren triatloiaren aitzakia-rekin herrian sortu zen giroarekin.

Distantzia laburrak Triatloi herrikoia supersprint dis-

tantziakoa izan zen; hau da, lasterka-riek 350 metro igerian, 10 kilometrobizikletan eta 2,5 kilometro korrikaegin behar izan zuten. Kirol Portukosarreratik abiatu ziren 15:00etan,Zu bi Berri ondoko eskaileretaraigeri eginez; ondoren, Oikiara joan-etorria egin zuten bizikletaz; eta,amai tzeko, Parol bidean joan-eto-rria egin zuten korrika. Modalitatehonetan, Haize Galarraga zumaiarra(34:54) eta Olatz Gabilondo azkoi-tiarra (37:43) izan ziren garaile.Jarraian, triatloi proba nagusiaren

4 URTE GEROAGO, Zu maia koTriatloia berpiztu egin dute. Zu -maia ko Triatloi Taldeak proba an -tolatzeari utzi behar izan zion, ba -besle nagusiaren laguntzarik gabegelditu zelako. Iaz elkartearen zu -zendaritza batzordea berritu zuten,eta Andoni Agirrek hartu zuen le -hendakari ardura. Bere esanetan,«estreinako urtean talde barruanegin beharreko lanak aztertzen arituginen. Aurten, jendearen eskaerakkontuan hartuta, triatloia antolatzeaerabaki dugu». Ahalegin horretan,Zumaiako Udalarekin eta Euskadi-ko Triatloi Federazioarekin harre-manetan jarri ziren, eta ekimenakoniritzia jaso zuen. Horrenbestez,irailaren 1ean VI. Sprint Triatloiaeta I. Triatloi Herrikoia jokatu zi -tuzten, arrakasta itzelarekin.«Gustura geratu gara guztiare-

kin», aitortu du triatloi elkarteko

SASOIAN URRIA 20128

Triatloiaren festa

Page 9: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

txanda izan zen, parte-hartzenabarmenarekin; aurrekoendistan tzia bi koitza osatu be -har izan zuten hauek. Ema -kumezkoak izan ziren lehe-nak uretara sartzen, 16:30 -ean, eta ordu laurden geroa-go, gizonezkoek egin zuten.Lehia ikus garriaren ondo-ren, Ai mar Agirresarobetolosarra izan zen lehena(56:49); ha ren atzetik HektorLlanos eta Ri cardo De Goñi hel-mugaratu ziren. Emaku mez koe tan,Ainara Pache co donostiarra izanzen ga raile (1:06:44), Gemma Her -nan dezen eta Ainhoa Gar cia renaurretik.

«Esperientzia polita»Parte-hartzaileentzat eta ikusle-

entzat ez ezik, Zumaiako TriatloiElkartearentzat ere «esperientzia

9URRIA 2012 SASOIAN

polita» izan zela nabarmendu duAgirrek. «Elkarteko zuzendaritzabatzordea iaz aldatu zen, eta batzor-de berriko kideak hasiberri gisaharrapatu gaitu. Antolatzen genuenlehen aldia zen guretzat, baina aurre-ra ateratzen asmatu dugu. Elkarrenartean txukun koordinatzen jakinizan dugu. Gainera, laguntza handiaizan dugu taldekide guztien aldetik,baita boluntarioen aldetik ere. Horriguztiari esker, lasterketa ongi atera

zai gu, eta, nola ez, datozen urteetanantolatzen jarraitzeko animoakema ten dizkizu».Gauzak asko aldatzen ez badira,

behintzat, datorren urtean ere tria-tloia egingo dute Zumaian. «Jen -deak nola erantzun duen ikusita,berriro antolatzen saiatuko gara, etaguztion laguntzarekin posible izan-go dela iruditzen zait».

AINARAPACHECObizikletarekineta AimarAgirresarobekorrika, eskuaaltxata.

Page 10: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

T A L D E K A

Zarauzko golfzale batzuekApproach Golf Kluba sortu berridute, kirol honi duen izaeraelitista kendu eta herritarrenartean zabaltzeko asmoz.Dagoeneko 40 bazkide dira.

Lau hi labete igaro dira hiru lagunelkartu –Enok Beristain, GaizkaIllarramendi eta Ibai Gesalaga–, etaZarautzen golf elkarte berria sortuzu te netik. Aspaldiko ideia afari ba -tean gauzatu zuten, eta jokalariak el -kartzeko behar horri jarraituz, maia -tzaren 24an egin zuten es treinakobilera, Itzala tabernan. Bi garrena ereleku berean egin zu ten, ekainaren14an, eta bertan, jada, taldearenhelburuak eta es ta tutuak aurkeztuzituzten jendaurrean. Abian jarribaino ez dira egin, eta jada 40 kideinguru ditu Approach Golf Klubak.

«Gure inguruan golfa bul -tza tzen duen eta jokalariak el kar tu kodituen talde baten beharra ikus tendugulako. Horretarako ApproachGolf Kluba sortzea erabaki dugu».

Golfa sustatzea du helburu elkar-teak. Kirol honek gaur egung duen«elitista etiketa» kendu, eta herrita-rrek beste kirol aukera bat bezalaikus dezaten. Horretarako, besteakbeste, zaleei erraztasunak eskainibehar zaizkiela uste dute Approach-eko sortzaileek. Bakoitza bere kasarajokatzen hasi bazen ere, zelaietanegiten zuten topo eta beharrizanberak zituztela konturatu ziren. «Ezgara Zarauzko Golf Klubeko bazki-deak, bonoak ateratzen ditugu».Bost aldiz erabiltzeko bono batek,zarauztarrentzat, 150 euro balio du.

Kolpe egokiena, guztien eskura jartzen

APPROACH GOLFKLUBEKO kideGaizka Illarramendieta Enok Beristain,ezkerretik eskuinera.

Page 11: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

11

Ondorioz, Approach Golf Klu be -koen asmoa golfa «irekiagoa egitea»eta «aberatsen jolasa den ideia eza-batzea» da. Beristainen arabera, ez dadiru askorik behar kirol hau prakti-katzen hasteko: «Hasiberriek makilasko ere ez dituzte behar, eta ehunbat eurorekin lor daiteke bat, Internetbidez». Beste edozein kiroletan beza-la da: «Surfa egiteko ere, dirua inber-titu behar da. Le hen da bizi tau lamerke bat eros dezakezu, bigarreneskukoa edo. Baina, ondoren, gustuahar tutakoan, taula berria na hiko du -zu, zure beharretara edo surf egitekomodura egokitzen de na. Gol farekinere gauza bera gerta tzen da».Ekipamenduaz gain, jokatzeko bai-

mena eskuratu behar da: handicapdelakoa, hain zuzen ere. «Gida -baimena ateratzea bezala da», azaldudu Illarramendik. Teoria eta prak tikaazterketak egin, eta edozein zelaitanjokatzeko modua dago.

Sustapen jarduerakGolfa herritarren artean sustatze

aldera, hainbat jarduera egin nahiditu elkarteak. Lehenik eta behin,aurkezpen ekitaldi bat egingo du teirailaren 29an, Golf Festa izenarekin.Eta, horren baitan, barne txapelketabat (klubeko kideen artekoa) jokatu.«Gurasoentzat eta umeentzat izateanahi dugu, eta zarauztarrak eta ingu-rukoak erakarri», azaldu duIllarramendik. «Baina gehiegi masi-fikatu gabe, kontrolatu dezakegunzerbait egin nahi dugu». Aurrera begira, zelai askotan txa-

pelketak jokatzea, match-play txapel-ketak eta makil gutxiko probak egi-teko gogoa dute. Baita beste taldebatzuren aurkako lehiak antolatze-koa ere. Gainera, eskolak ematea ezdute baz tertzen. «Geuk akaso ez, ba -ina irakasteko formazio egokia duennorbait ekarri eta klaseak emateagustatuko litzaiguke». Ha laber,eskoletan haurrei golfa probatzekoaukera eman nahi diete.«Ikasturtean ze har umeak futboleraedo saskibaloian aritzen diren mo -duan, golfean ere jardun dezaten»,azaldu Beristain.

Ideiarik ez zaie falta. Golf zelai batnon egin ere irudikatua du Illa -rramendik. «Aspaldi topatu nuennik toki egokia!», dio irribarrez.«Ba i na hori ametsa da. Le hen ta su nagolfa zabaltzea da». Hain ame tsa ereez da izango, taldeak bere webgune-an (approachgolfklu ba.word press.com)helburuen artean zehaztua duenean.Izan ere, honakoa diote laugarrenpuntuan: «Na hikoa jende elkartuzgero, agian kan txa bat egitea lortu.Laguntza publikoarekin edoinbertsio pribatua bultzatuz beharbat sortu dugulako. Eta nork daki,Pitch&Putt bat ere bai».Jendea elkartzea ezinbestekoa da

klubekoentzat. «Erakundeetara jo -tzerakoan ere, aldea dago banakajoatearen edo elkartearen izeneanjoatearen artean». Momentuz, baz-kide izateko ez dute baldintza handi-rik jarri: «Izena emateko gogoa daezinbestekoa. Klubeko partaide izannahi izatea. Golfa gustatzea, eta ikasinahi izatea. Golfean jokatzen jakiteaere ez dugu eskatzen».

Golfa herritarren arteansustatze aldera, hainbatjarduera egin nahi dituaurrerantzean ApproachGolf Klubak

URRIA 2012 SASOIAN

T A L D E K A

«Ezagun asko ikusten genituen gol-fean, eta batek baino gehiagok, gukbezala, bonoak erosten zituela esa-ten zigun. Horren aurrean, egoeraaldatu beharra zegoela pentsatugenuen». Izan ere, Zarauzko zelaianjokatzeko aukera badute bazkideizan gabe; baina diru kopuru horiordainduta, eta mugak hor daude.«Zirkuitua egiteko aukera ematendu, baina ezin dugu bolarik bota,ezin dugu dutxatu...». Hori horrela, ez da arraroa zarauz-

tarrak inguruko herrietako golf ze -laietan ikustea. «Andoainen, esatera-ko, hamabost bat zarauztar dira baz-kideak», dio Approach GolfKlubeko lehendakariorde GaizkaIllarramendik. Sarritan jotzen du ha -ra, elkarteko lehendakari Enok Be -ristainek bezala, baita Errioxara ere.Izan ere, Cirueñako Rioja Alta golfklubeko bazkidea da Illa rra men di:«Han ere ikus daitezke za rauztarrakedo Urola Kos takoak».

Page 12: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

K I R O L A R I G A Z T E

Kategoriazkopaladak,biren arteanUnai Gereka eta ImanolBarruetabeña piraguistekbrontzezko domina lortu dutekadete mailako Espainiako Txapelketan, K2 modalitatean.

ZUMAIAKO Itxas-Gain pi ra guis -mo taldeko Unai Gereka geta ria rraketa Imanol Barruetabeña zu maiarrakosatutako bikoteak bron tzezko domi -na lortu zuen, K2 mo dalitean, kadetemailako Es pai niako Txapelketan.Abuz tua ren 18 ko eta 19ko asteburuanjokatu zu ten txapelketa Galiziako Tuihirian. Pro bako ibilbideak 21,9 kilo me -tro eta 3 porteo zituen; hau da, piraguabizkar gainean hartu eta 100 me trokozatia korrika osatu behar zen hiru al diz.Guztira, 40 ontzik hartu zuten par te,

baina lehen ziabogarako lasterketaburu jarri ziren Gereka eta Barrueta -beña, Cuencako eta Gali zia ko bikotee-kin batera. Lasterketa osoa hirurenarteko lehia bihurtu zen. Uneoro aurre-an ibili ondoren, eta urrezko dominare-kin amesten ari zirela, azkeneko porte-oan ura sartu zitzaien eta ezin izanzuten behar bezala borobildu jardunal-dia. Azkenean, hirugarren postugarrantzi tsuarekin kon formatu beharizan zuten.

Iazko denboraldian lorturiko emaitza onak mantentzeko eta ho betzekoasmoarekin, Antoniano Kirol Elkartean atletismoko entrenamenduekinhasi dira. Atletei ahalik eta kalitate onena eman nahian, hainbat lorpenegin dituzte. Alde batetik, Itxasmendiko atletismo pistan materiala gor-detzeko etxola bat jartzeko baimena lortu dute, «hainbat buruhauste-ren ondoren». Modu horretan, atletismoko hainbat modalitate lan tzekoaukera izango dute elkarteko gaztetxoek aurrerantzean. Bestetik, urteosorako ba bes lea lortu dute; hau da, taldea Salon de Belleza Nerekbabestuko du. Norbaitek atletismoa praktikatu nahi badu,Itxasmendira hurbildu daiteke entrenamendu saio batera.

Zarautz

Atleten denboraldi berria

Page 13: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

K I R O L A R I G A Z T E

Kategoriazkopaladak,biren artean

URRIA 2012 SASOIAN 13

DATUA

10Zesta-puntako buruz buruko finalakkutsu zumaiarra izan du aurtengoanere. Pasa den ostiralean jokatu zentxapelketako hitzordu nagusia Honda-rribiako Jostaldi pilotalekuan eta IñakiOsa Goikoetxea eta Imanol Lopezzumaiarrak aritu ziren elkarren aurka.Final estua izan zela nabarmenduzuten bi zesta punta jokalariek norge-hiagokaren amaieran, baina 30-28puntuko markagailuarekin Goikoetxeaizan zen hamargarren aldiz buruzburuko txapeldun. Partida parekatuaizan zen oso. Lopez indartsu aritu zenpartidako lehen tantoetan eta 26-27emaitzarekin ere aurreratu zitzaionzumaiar gaztea markagailuan Goiko-etxeari. Hala ere, txapeldunak parti-dari buelta ematen jakin zuen eta 30-28 emaitzarekin amaitu zen lehia.

BA AL DAKIZU…

Nor den IñakiOsa Goikoetxea?

Iñaki Osa Goikoetxea zesta-puntakeman duen jokalaririk onenetakoa da,zalantzarik gabe. Buruz buruko mundu-ko hamar txapel izateaz gain, makinabat lorpen eskuratu du bere ibilbidean,bai Ameriketako Estatu Batuetan, baiEuskal Herrian. Zumaiarra da jaiotzezeta 32 urte ditu gaur egun. 1,95 metroneurtzen ditu, eta aurrelari postuanjokatzen du. Milanen (Italian) egin zuendebuta profesionaletan, 1996ko aben-duaren 23an.

Orioko Pilota Elkarteak denboraldia eta entrenamendu saioakabiatu ditu. Iazko ikasturtean be za la,aurten ere asteartetan eta ostegunetanari dira entrenatzen, 17:00etatik19:00etara. Talde an pilotan jokatzeaatsegin zaion edornork eman dezakeizena. Orain arte, zarauztarrak izan

Pilotarako grina sustatuzOrioko Pilota Elkartearen eskutik, aurten ere asteartetan eta ostegunetan ari dira entrenatzen, 17:00etatik 19:00etara.

Alex Odriozola gazte zumaiarra Europako juniormailako txapelketa irabazi berri du. Europakosurf federazioak antolatuta, irailaren 8tik 16raLacanau-n (Frantzia) jokatu den Eurosurf Junior2012-ko txapeldun izan da, 17 urterekin. Kili-koloibili zen hasierako txandetan, baina puntuaketaribuelta eman zion berreskurapenezko txandan,ikuskizun ederra eskainiz. Final hunkigarria eta iaperfektua osatu zuen, edozein tokitan lehia deza-keela eraskutsiz. Hala ere, ehuneko gutxi batzuenaldearekin irabazi zion Odriozolak Pedro Silvaportugaldarrari: 16,66 puntu lortu zituen zumaia-rraj, Silvaren 16,40 puntuen aurrean. «Pozik na -go. Liluratuta! Aurtengo helburuetariko bat bete -tzea lortu dut», adierazi zuen amaieran.

Txapeldun berria

Orio

dira gaztetxo gehienak. Horregatik,«oriotarrak ere Pilota Elkar tean parte-hartzera animatu nahi ditugu, giropolita sortzen baita umeen artean,baita horien gurasoen artean ere.Pilota gustatzen zaien haur guztiakanimatu nahi ditugu asteartean edoostegunean pilotalekura agertzera».

Zumaia

Page 14: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

SASOIAN URRIA 201214

H A R I A R I T I R A K A

Eskualdeko Arrauna

Helburuak ongi betetaUrtebete baino ez dute be -har izan oriotarrek San Miguel Li -gara itzultzeko. Denboraldi ha sie -ratik igoera izan dute buruan, eta,erronka horri begira lehiatu dira as -tero-astero. KAE-1 Ligako txapel-dun izan dira, estropada guztiak na -gusitasun osoz irabazita. Hala ere,az ken norgehiagoka bati aurre eginbehar izan zion helburua lortzeko:igoera-jaitsiera kanporaketari, alegia.Bertan, San turtzi, Amegrove etaZumaiarekin neur tu behar izanzituen indarrak. Zumaiarrek ez dutedenboraldi txukuna osatu; azkenau-rren bukatu dute San Miguel Ligan,eta, ondorioz, mailari eusteko kan-poraketa jokatu behar izan zuten.Edonola ere, bata zein bestea airosoatera ziren endredutik: Oriok aiseirabazi zuen bi jardunaldietan etaZumaiak bigarren postua beregana-tu zuen. Ondorioz, Oriok gora egindu eta Zumaiak mailari eutsi.Gizonezkoetan kostata ibili bal-

din badira ere, emakumezkoetangorakada nabarmena egin dute es -kual deko gorriek. Zumaia SalegiJatetxea traineruak Euskotren Ligairabazi du aurten, denboraldi itzelaburutu ostean. Dena dela, ezin izanzuen Kontxako Bandera eskuratze-rik lortu. Sailkapen estropadan Zu -maia izan zen lehena eta Getaria-Tolosa, berriz, bigarrena. Lehenigan deko estropadan, ordea, emai -tzak buelta eman zuen eta galizia-rrak izan ziren garaile; 9 segundoraGetaria-Tolosa sailkatu zen eta 14segundora Zumaia. Kontxako Estro pa dako bigarren

jardunaldian zumaiarrak izan zirennagusi. Estropada irabaztea lortubazuten ere, ezin izan zuten Ga liziakateratako denbora tartea gainditu.Hori horrela, Kontxako BanderaGalizia aldera joan zen bosgarrenur tez ja rraian. Sailkapen orokorrean

Zumaia izan da bigarren sailkatua,eta Getaria-Tolosa, hirugarren. Zu -maiarrek bigarren jardunaldiko es -tropada irabazteaz gain, Ema ku -mez koen Kontxako Estro pa dakomarka jarri zuten. Bi ehunenekotanhobetu zuten lehenengo igandeanGaliziak ezarritako marka: 10:35,62denboran zeharkatu zuen eskualde-ko taldeak estropada eremua.

Getaria-Tolosa ez da azken bi ur -tetan bezain fin aritu aurtengo jar -du naldian. Edonola ere, EuskadikoTraineru Txapelketa irabazi zuenuztaila bukaeran. Bestalde, Oriokolehen taldearen igoeraren eraginez,Orio B KAE-1 Ligan ariko da da -torren urtean; KAE-2 Ligan biga-rren bukatu ondoren, igoera lortuzuen kanporaketan.

ARRAUNZALEoriotarrak igoera ospatzen, eta Zumaiako neskak,Kontxan.

Page 15: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

URRIA 2012 SASOIAN 15

H A R I A R I T I R A K A

Zumaiako Pilota Elkarteak antolatuta,aurtengoan ere Zestoako pilotalekuan jokatu duteDinastia Etxabe eskuz binakako pilota txapelketa.Nagusien mailan, Xabier Santxok eta Kerman Ga -larzak irabazi zuten txapela, Aitzol Dorronsororen etaAndoni Aizpuruaren aurka (22-21). Jubenil mailan,berriz, Anartz Olanorentzat eta Ander Imazentzat izanzen garaipena (22-14). Sari banaketaren ondoren, Zu -maiako bost pilotari ohi omendu zituzten, oroigarri etaaurresku banarekin: Manuel Azkue, Keperin Sasiain,Aniceto Martinez eta Jeronimo eta Jose Mari Goi -koetxea anaiak, hain zuzen ere.

Ramzi Boukhiam, aurtengotxapelketako surflari onenaRamzi Boukhiam surflari marokoarrak ira-bazi du San Miguel Pro Zarautz presentedby Euskaltel txapelketa. Finalean, PerthStandlick australiarrari nagusitu zitzaion.Metro eskaseko olatu garbien artean,borroka gogorra izan zuten bi surflariek.Azkenean Boukhiam izan zen garaile; aur-ten 2012ko Europako Junior Txapelketaere irabazi du honek.

Zumaia PilotaDinastia Etxabe

XVI. Zakila Bira lasterketaZumaiako XVI. Zakila Bira urriaren 6an jokatuko da, eta ohibezala, 20 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikala-riek: Arroa, Iraeta, Aizarnazabal, Oikia eta Bedua zeharkatuz.Irteera arratsaldeko 17:00etan egingo dute Erribera kaletik;helmuga, berriz, kale berean jarriko dute, Pulpo elkartearenaurrean. Izena www.kirolprobak.com webgunean eman beharda: 10 euro txip horiarekin eta 12 euro alokatutako txiparekin.Gehienezko partaidetza kopurua 750 lagunetara mugatu dute.

Kirol AGENDA

TxirrindularitzaMobibike Eguna 2012Eguna: Urriak 28.Ordua: Egun osoan.Lekua: Zarauzko Aritzbataldekiroldegia eta bere inguruetan.Ezaugarriak: Aspanogi HaurMinbizidunen Guraso Elkarteak etaZarauzko Udalak Mobibike Egunaospatuko dute beste urte batezZarautzen, txirrindulari profesionaleneta hainbat jende ezagunen parte-hartzearekin.

Dardoak7. Neguko Dardo TorneoaEguna: Lehen jardunaldia urriaren 1eanizango da.Ordua: Zehaztu gabe.Lekua: Herriko tabernetan.Ezaugarriak: urten, lau tabernetakodardozaleek parte hartuko dute;Aurrera, Blink, Koasta eta Tragoxkataldeek. Antolatzailea Unar DardoTaldea da, eta txapelketak mailaherrikoia izango du.

Page 16: Oztopo guztien - sasoian.info · BEROKETA ARIKETAK KONTSUMO ARDURATSUA · Garagardoa kirolarientzat ona da, baina ez da kirol edari bat. Horrenbestez, kontuz ibili behar da; uneoro,

E R R O N K A

Itsasartea alderik alde

«Duela 7 urte Jeronimo Esnalzarauztarrak Gibraltargo itsasarteaze harkatu zuen, eta hari laguntzerajoan nintzen. Tarifatik ez zen Maro -ko ikusi ere egiten, eta izugarria irudi-tu zitzaidan. Egunen batean nik ereegin behar nuela pentsatu nuen, osoerronka polita iruditu baizitzaidan».Amets hori joan den abuztuaren14an bete zuen Cris to bal Ro chasigerilari zarauztarrak, Iñaki Gar ciadonostiarraren lagun tzarekin ba tera. Biak ala biak itsas zeharkaldietan

aritzen dira, eta hainbat itsas trabesiapropio egin dute: Zumaia-Zarautzeta Ge taria-Orio, besteak beste. Gi -braltargo itsasartea gainditzea, ordea,hitz potoloak ziren, eta horretarako

gogor entrenatu ziren lau hilabetez;egunero-egunero or du eta erdi ema-ten zituzten igerilekuan, eta igande-tan hiruzpalau ordu itsasoan. Ge ta -ria-Zarautz itsas zeharkaldia, esatera-ko, lau aldiz jarraian ere egin zutenpresta tzen ari zirela. Ongi prestatuta bazeuden ere,

itsasoak bere jenioa erakutsi zienerronkaren egunean. Abuz tuaren14an itsasoratu ziren, zeharkaldikoantolakuntzarekin eztabaidatu on -do ren, bal dintza me teorologikozalantza tsu arekin. 09:08 ean abiatuziren, Ta rifako faro azpiko harroka-tik, arau diak agintzen duen bezalaxe.«Egia esan, itsasaldi desegokia etaezegonkorra topatu genuen, mende-baldeko haize zakarraren ondorioz.Horri, gainera, itsasarteko korronteindar tsuak gehitu behar zaizkio. Ho -ri horrela, zeharkaldia gogor samarraegin zitzaigun», adierazi du Za rauz -ko igerilariak.Tarifako farotik ekin bazioten ere,

ez zekiten zehatz-mehatz non hel-mugaratuko ziren; soilik, ko rronteekeramango zituzten to kian lur hartu-ko zutela. Edozein tokitan eta edo-zein mo dutan izanda ere, helburuaMaro kora iristea zen. Eta halaxe egin

zuten, aurreikusitako denborarenbarruan: «4 ordu eta 21 minutuzigerian jardun ondoren, Afrikara iris-tea lortu genuen; Ahmiar lurmutu-rrera, hain zuzen ere».

ArdurapeanGibraltargo itsasartea ezin da nor-

bere kabuz zeharkatu igerian. Ho -rretarako bereziki arduratzen denACNEG elkartearen ardurapeanegin behar da; hauek antolatzen etakoordinatzen dute balentria eginnahi dutenen egitarau guztia. Ho -rrenbestez, «bi ontzi izan genituenuneoro alboan. Ho rietako batean,nire seme Jaime joan zen, beharrez-koa genuen laguntza eta horniduraematen. Beste ontzian, berriz, epai-lea joan zen, itsas zeharkaldia beharbezala egin genuela ziurtatzeko.Berekin batera, sendagile bat erejoan zen».Dena ongi lotuta izan zuten ige-

rian hasi aurretik. «Lantalde bikainaosatu genuen, Iñaki Garciak, nireseme Jaimek eta hirurok.Esperientzia hunkigarria izan zen,benetan. Oso gogorra egin zitzai-gun, baina bizipenak me rezi izanzuen».

KIROL ALDIZKARIAsasoianwww.sasoian.info

Gibraltargo itsasarteaigerian zeharkatu duCristobal Rochas igerilarizarauztarrak uda honetan;itsasaldi desegokiari etakorronte indartsuari aurreeginez, Tarifatik Ahmiarlurmuturrera iritsi zen.

Itsasarteaalderik alde

CRISTOBALROCHASitsasarteazeharkartzen,Iñaki Garcialagun duela.