Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako....

6
2010EKO IRAILAREN 26A 15 X - Pasaia-Lezo Lizeoa - Ikasgelatik trainerura Ikasmahaietako aulkietatik altxa, eta asteazkenero, Albaola ontziolara joaten dira Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak. Han, besteak beste, ontzi bat nola gobernatu ikasten dute. Gazteak motibatzeko proiektu berezia du abian jarria aurtengo Kilometroak jaiaren antolatzaileak: marinelaren ofizioa irakastea. BESTELAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA abiatu zuten duela bi urte Lizeoan. Hiru hilabetez, eskola magistrala Albaola ontziolan ematen dute. Bertan, itsas bizimoduarekin harremana duten zereginak lantzen dituzte: arraunean aritzeko lokarriak edota korapiloak egiten ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain- ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia eta arrantza mundua ezagutzea da helburua. Albaola eta Lizeoa urte askoan aritu dira elkarrekin lanean, ontziolako kide eta ikasto- lako irakasle Ane Miren Mirallesek baieztatu digunez. Urtetako bultzadaren ostean, ekime- Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean hastear, Albaolako kidearen aginduak entzuten. Araitz Muguruza Argazkia: Dani Blanco

Transcript of Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako....

Page 1: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia

2010EKO IRAILAREN 26A 15

- Pasaia-Lezo Lizeoa -

Ikasgelatik trainerura Ikasmahaietako aulkietatik altxa, eta asteazkenero, Albaola ontziolara joaten dira Pasaia-Lezo

Lizeoko ikasleak. Han, besteak beste, ontzi bat nola gobernatu ikasten dute. Gazteakmotibatzeko proiektu berezia du abian jarria aurtengo Kilometroak jaiaren antolatzaileak:

marinelaren ofizioa irakastea.

BESTELAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA abiatuzuten duela bi urte Lizeoan. Hiru hilabetez,eskola magistrala Albaola ontziolan ematendute. Bertan, itsas bizimoduarekin harremanaduten zereginak lantzen dituzte: arrauneanaritzeko lokarriak edota korapiloak egitenikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-

ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeazgain, Pasaiako historia eta arrantza munduaezagutzea da helburua.

Albaola eta Lizeoa urte askoan aritu diraelkarrekin lanean, ontziolako kide eta ikasto-lako irakasle Ane Miren Mirallesek baieztatudigunez. Urtetako bultzadaren ostean, ekime-

Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean hastear, Albaolako kidearen aginduak entzuten.

Araitz MuguruzaArgazkia: Dani Blanco

Page 2: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia

P a s a i a - L e z o L i z e o a-

16 2010EKO IRAILAREN 26A

������������ ������������� ������� ������������������������������� ����������������������������� ���������������������

������������� ������������������� �����

������������������ ���������������������������������������������

������ ���������!"���#���$

������������������ ����

���������������

���������������

na aurrera ateratzea lortu zuten eta duela biurte egin zuten lehen proba –GipuzkoaDonostia Kutxa dute laguntzaile–. Pozikgeratu ziren orduko emaitzarekin, eta errepi-katzea erabaki zuten.

Azken ikasturtean, Derrigorrezko Biga-rren Hezkuntzako 23 gaztek hartu dute parteegitasmoan, 12-16 urte artekoak.Guztiak dira dibertsifikaziokurrikularreko ikasleak. Alegia,eskolan arreta mantentzeko etaikasgaiak gainditzeko arazoakdituzten ikasleak. Gehienetan,arazoen oinarria motibazio faltadela uste du Mirallesek. Eta hainzuzen, motibazioa areagotzekoxedez sortu zen proiektua. Lortudute hainbat kasutan, erabatekoaldaketa eman duen ikaslerikbada, eta horrek asko pozten duirakaslea: “Iruditzen zaiguproiektu interesgarria delaberaien motibazioa pizteko,ikusteko lanaren bidez gauza asko lor daitez-keela”. Are gehiago, ikasketa arazoak dituzte-nentzat bakarrik izan beharrean, ekimenaikasle guztientzat onuragarria dela eta denekparte hartu beharko luketela uste du.

Garai bateko arrantzaleen gisaOntziolan, lanaren bidez saiatzen dira irakas-gaiak helarazten, baita bizitzan beharrezkoakdiren baloreak ere. Pasa den ikasturtean, adi-bidez, marinel izatea zer den ikasi dute. Garaibateko arrantzaleen modura, arraunean,patroiari obeditzen, maniobrak egiten, bela

erabiltzen... ikasi dute. Baita eremarinelak zein jarrera beharduen ontzian. Elkarlanean ari-tzea garrantzitsua dela barnera-tu ahal izan dute, denen adosta-sunik gabe ontziak ez duelakoaurrera egingo. Azken finean,proiektuaren bidez hainbatbalore positiboren jabe egin diraikasleak.

Gainera, Mirallesek azaldudigunez, proiektua ikasle bakoi-tzaren beharretara moldatzensaiatzen dira. Garaiz iristekoarazoak dituen ikasleari, esatera-ko, baldintza jarri zioten aste

osoan bere orduan iritsi zedila. Hori beteezean, ontziolara joateko baimena kendukozioten. “Konpromisoa erakutsi behar dutelaadierazi nahi diegu, ez dela nahikoa tailerreraazaltzea”.

DBHko 23 gaztek hartu duteparte egitasmoan. Guztiak diradibertsifikazio kurrikularreko

ikasleak, alegia ikasgaiakgainditzeko arazoak dituztenak,eta motibazioa areagotzea da

proiektuaren xedea

Page 3: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia
Page 4: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia

Lana hasi eta bukatzearen konpromisoaongi bete dutela uste du Albaolako kideak eta2008-2009 ikasturtea ekarri du gogora.Orduan, larruzko kanoa bat egin zuten ikas-leek. Beharrezko materiala ez zenez garaiz iri-tsi, ekainean aritu behar izan zuten kanoaamaitzen, eskola orduez kanpo. Ilusioz gogo-ratu du: “Ikasleak udan etorri ziren, proiek-tua amaitu ahal izateko”. Antza denez, hon-dartzako giroak ez zituen gazteak aldendu,eta zintzo bete zuten beren lana. “Arratsalde-ko seitan sekulako eguraldia izan arren,batzuk ontziolan aritzen ziren lan eta lan”.Azkenean, uztailean uretaratu zuten kanoa,eta irakasleei eta laguntzaileei ez zaie ikasleenjarrera ona ahaztu.

Oro har, ikasleek gustukoago dute ontziola-ko lana, gelako ariketak baino. Aurten gainera,egindako lanagatik ordaina jaso dute. Proiek-tuan parte hartu duten ikasleetako lauk Kana-dara bidaiatu ahal izan dute. Antzeko ekime-nak landu dituzten ikastetxeen arteko topaketaegin da, Kanadako Midland-en, eta hara joandira Garazi Cubillo, Markel Lezertua, AitorZaramalilea eta Aitor Edroso. “Oso aukera

Hona Bostekoa! da aurtengo Kilometroak jaie-tako leloa. Oro har, bostekoa laguntza eskatze-ko edota elkartasuna adierazteko erabiltzenden keinua izaten da, baina Boxtonek –Kilo-metroakeko aurtengo logotipoak– aurkitu diz-kio bestelako esanahiak. Adibidez, bost zen-bakia hamar aldiz biderkatu, eta duela mendeerdi sortu ziren lehenengo ikastolei egiten dieerreferentzia. Agustin Migeltorena, Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak, Don Inazio Esnalnabarmendu du, mugimendu euskaltzale hurasortzen lagundu zuena. Hori eskertzeko, ome-naldia egingo diote urriaren 3an: “Omendukodugu belaunaldi hura, baina bereziki Don Ina-ziori egingo diogu aipamena”. Garai haietanbere ekimena funtsezkoa izan zela azpimarra-tu du Migeltorenak.

Bost zenbakiak gehiagorako ere ematendu. Ikastolako zuzendariak bost arrazoi emandizkio bisitariari Kilometroakera joateko, eraberean bost arrazoi dituztelako berau antola-tzeko: seme-alaben hezkuntza, euskara, eus-kal kultura, hezkuntza propioaren aldeko alda-rria, Euskal Herriak behar duen eskola sarea,eta Lezon eraiki nahi duten ikastola berria.

Boxtonen bost zenbakiak, halaber, badugeografiatik ere. Lau barrutik osatzen dute

Bostekoa ematekohamaika arrazoi

P a s a i a - L e z o L i z e o a-

18 2010EKO IRAILAREN 26A

Page 5: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia

ona izan da eta gainera hemen eskolan bainohobeto pasa dugu!”, diote. Irakaslea ziur dahorrelako bidaiak erakargarriak direla gazteen-tzako, baina badaki baita ere ez dela arrazoibakarra izan ikasleek euren lanak amaitzeko.Proiektua bera da motibagarri. Saria ikasleguztiek merezi zutela dio, eta aukeraketa zailaizan zela. Baina DBHko lehenengo eta biga-rren mailakoek, adibidez, ezinezko zuten topa-ketetara joatea, adina dela-eta. Gainontzekoenartean, hautaketa hiruhilekoan zehar eginduten lanaren eta erakutsi duten jarreraren ara-berakoa izan zen. Noski, ilusio handiz hartuzuten berria hautatuek.

Aurretik aipatu dugu: ikasturteko azkenhiruhilekoan burutzen dute proiektua.Orduan jaisten dute Pasaia-Lezo LizeotikAlbaola ontziolara doan aldapa; baina izatez,proiektuari urte osoa eskaintzen diote. Mira-llesek azaldu digunez, bi zati ditu programak,teorikoa eta praktikoa. Udazkenean etaneguan lantzen dute teorikoa, eta udaberrianontziolara joateko garaia iristen da, ikasitakoapraktikara eramateko. “Lan praktikoen bitar-tez, ikasleak motibatzen ditugu, gainontzeko

������������ �� �������������������� �� ��� ��� � ����

��������������� ������������������ �������������

Pasaia: Donibanek, Trintxerpek, Antxok etaSan Pedrok, eta horiei Lezo gehitu behar zaie.Barruti bakoitzean dauden ikastolak eta Lezo-ko ikastola elkartzearen ondorio da Pasaia-Lezo Lizeoa. Barruti bakoitzak bere presentziadu logotipoan, zehazki irudiaren gandorrekokoloreetan: arrosarekin Pasai Donibane adie-razi nahi da, morearekin San Pedro, urdinare-kin Trintxerpe, gorriarekin Pasai Antxo –San-ferminak gogoratuz–, eta berdearekin Lizeoa”.

Kilometroak festarako dena prest dagojada: bost gune izango ditu, sei kilometrotanbanatuta. Oarsoaldeko paraje desberdinakhartuko ditu ibilbideak: landa-eremua etaportu aldea. Abestiaren hitzak Jon GarmendiaTxuria bertsolariak egin ditu, eta musika EsneBeltza taldeak.

P a s a i a - L e z o L i z e o a -

2010EKO IRAILAREN 26A 19

Page 6: Ikasleak –tartean lagun izan dituzten bi bretoi– arraunean ... · ikasten dute, esaterako. Hala, ikasturtea gain-ditzeko beharrezko ikasgaiak barneratzeaz gain, Pasaiako historia

P a s a i a - L e z o L i z e o a-

20 2010EKO IRAILAREN 26A

ikasgaiak ematen ditugun bitartean, delagizartea, hizkuntza...”.

Midland, ikasle ugariren topalekuBeste hainbat herrialdetan ere aurki ditzakeguhorrelako egitasmoak, horietako batzuetanaspalditik gainera. Aipatu moduan, topaketaegiten da egitasmoan parte hartzen dutennazioarteko ikasleak biltzeko. Pasaia-LezoLizeoko gazteak uda honetan izan dira lehenaldiz, Midland hirian. Astebete izan dira, aurre-tik Maine estatuan (AEB) bi astez egon ostean.

Euskal Herriko lau ikasleak nazioartekotripulazioan hartu dute parte –ekimeneanhasi berriak direnei ematen zaie aukera–,hamahiru herrialdetako gazteekin batera.Gehienak europarrak ziren, baina Indonesia-tik edo AEBetatik gerturatutakoak ere bazi-ren. Zehazki, euskaldunek Errusiako etaBretainiako lagunekin bidaiatu zuten ontziberean eta harreman handia egin zuten elka-rrekin bizitako egun haietan. Gainera Albao-lan landutakoa ontziolatik kanpoko esperien-tzian baliagarri izan zitzaien. n