BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel...

16
BIZKAIKO HITZA BERRIA Euskara batuak 50 urte bete ditu, eta oraindik bizirik dirau bizkaieraren eta batuaren arteko bizikidetzari buruzko eztabaidak b Bien ibilbideaz eta elkarrekin duten etorkizunaz hausnartu du ‘Bizkaiko Hitza’-k b 2-5 Osagai guztien batura Dimetal Heavy metala oinarri, 30 kontzertu izango dira gaur eta bihar Diman, doan 12 Piztu Bilbo Hamaika Botxo eguna egingo dute urriaren 13an, beste hiri eredu bat aldarrikatzeko 8 Ostirala 2018ko irailaren 28a IX. urtea 368. zenbakia www.bizkaia.hitza.eus [email protected] G u r a B e r b a A s a g o J a g o n

Transcript of BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel...

Page 1: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

BIZKAIKOHITZA

BERRIA

Euskara batuak 50 urte bete ditu, eta oraindik bizirik dirau bizkaieraren eta batuaren arteko bizikidetzariburuzko eztabaidak bBien ibilbideaz eta elkarrekin duten etorkizunaz hausnartu du ‘Bizkaiko Hitza’-k b 2-5

Osagai guztien batura

Dimetal Heavy metalaoinarri, 30 kontzertu izango

dira gaur eta bihar Diman, doan

12Piztu Bilbo Hamaika Botxoeguna egingo dute urriaren 13an,

beste hiri eredu bat aldarrikatzeko

8Ostirala

2018ko irailaren 28aIX. urtea368. zenbakia

[email protected]

Gura

Berba

Asa

go

Jagon

Page 2: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

2BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko irailaren 28aAstekoad

Batuaren sorreraren

50. urteurrena

Batua eta bizkaiera, eskutik

Natalia Salazar Orbe Bilbo

Ura zan gizona

ura. Hala has-ten da JoanesOñatiko base-rritarraren bizi-modua gipuz-

keraz jasotzen duen Txomin Agi-rreren Garoa eleberria. Bizkaikoeuskaldun zaharrak euskaldun-tzeko bitarteko bat ere bazen. De-rioko ikastaroak ditu gogoan Igo-ne Etxebarria Labayru ikastegikokide, idazle eta euskaltzain urgaz-leak. Garoaeta egile beraren Kre-sala erabiltzen zituzten txikitanegin ezin izan zuten alfabetatzeprozesua gauzatzeko. Esaldi hurairakurri, eta ezin ulertuta geratuziren bera eta ikaskideak. «Horizer da ba gero?», galdetzen zuten.Gaur egun egoera hori pentsaezi-na da. Orduz geroztik bide luzeaegin du-eta euskara batuaren etaeuskalkien arteko elkarbizitzak.50 urte dira euskara estandariza-tu zenetik. Oraindik ere, ordea, ezda desagertu bakoitzari zein lekudagokion edota zein den jatorra-goa eta hobea ebatzi nahi dueneztabaida. Euskalkien ordez, ezdagokien lekuan nagusitzen aridiren azpieuskalkien eta sukal-kienarriskuei buruz ere mintzatuda Xabier Amuriza bertsolaria:«Hortik Babel dorrera goaz».Mende erdian bizkaierak, batuak,euskarak egin duen bidea aztertudute biek.Erditze zaila izan zuen batuak.

Aspaldikoa zen Euskal Herrikohizkerak batean biltzeko nahia.Beharra agerikoa zen. Saiakerakere egin ziren lehenago. Amuri-zak argi du. Eta argi izan zuen ga-rai hartan ere: «Euskaldunen ko-munitate osoan hizkuntza nazio-nal baten eredu bat derrigorrazen». Etxebarria ere bat dator;beharrezkoa zen: «Elkar ulertze-ko eta liburuen edizio bakarraegin ahal izateko kezka edo ardu-ra hori aspaldikoa zen».Hezkuntza arautuak ahalbide-

tzen ez zuen alfabetatzea bestebide batzuetatik landu zuten he-rritar askok. Etxebarriak gogoandu: «Ume sasoian gazteleraz ikasi

nuen, euskaraz ikasteko aukera-rik ez zegoen eta». Kili Kili argi-talpena zabaldu zuten orduan.1960ko hamarkada zen. «Umeeuskaldunak alfabetatzeko koa-dernoak ziren. Etxean hartzen ni-tuen, eta horiek beteta ikasten ge-nuen idazten eta irakurtzen. Gu-reak bizkaieraz ziren, bainaGipuzkoan, Iparraldean zein Na-farroan bertsio desberdinak argi-taratzen zituzten. Hori ez dapraktikoa». Ezinbestekoa zen,beraz, haren ustez, estandariza-zioa. «Liburuak, idazkiak etaabar irakaskuntzara ekarri nahiizanez gero eta hizkuntza normalbat izan gura izanez gero, batu be-harra derrigorra zen». Denak datoz bat behar horre-

tan. Baina duela 50 urte kontrakojarrerak ere baziren. Amurizakazaldu du: «Zalaparta handiakizan ziren. Ezetz. Baietz. Baiezko-aren aldekoak sutsu samarrak gi-nen. Muzin handia ere bazegoen,ordea».

Ezbaiz betetako sorrera

Egoera irudikatu beharra dago.Sara (Lapurdi), Elizondo (Nafa-rroa) eta Oiartzungo (Gipuzkoa)euskarek osatutako ardatza hartuzen euskara batuaren muin beza-la. Minduta eta baztertuta sentituziren, hala, erdigune horretatikkanpo geratu ziren euskaldunak.Eztabaida sutsuen protagonista

bilakatu zen euskara, eta batuakhartuko zuen forma eta arauakadostea ez zen izan nolanahikolana. Hegoaldean, alfabetoak hhizkia barne hartu behar ote zueneztabaidatu zuten. Besteak beste,baita Bizkaian ere. Amurizak go-gora ekarri duenez, «gauza ba-rregarri eta erridikulu asko ereizan ziren. Orain, barregarriakematen dute, baina, orduan, istilusutsuak piztu ziren».Etxebarriak azaldu du bestela-

ko arrazoiak ere izan zituztelasorburu errezelo haiek. «Bizkaie-ratik baino gipuzkeratik hurbila-gokoa da batuak hartu zuen aditzsistema. Beraz, errezeloa sortuzen tronkaltzat hartu ziren aditzsistema eta grafia bizkaieratikurrun zeudelako». Eztabaida

haiek hizkuntzaren eremutik ha-rago joan ziren. «Jokabide politi-koek ere bat egin zuten batarenedo bestearen alde: modernota-suna eta tradizionala zer zen sartuzen eztabaidan. Gauza asko na-hastu ziren. Dena den, nik ustedut ezinegon gehien eman zuenaizan zela batasunerako bizkaiera-tik urrunago geratzen den siste-ma aukeratu izanak». Kultura,politika eta ideologia alorrak ez-tabaida horretan nahastu zirelaekarri du gogora.Amurizak azaldu du bizkaie-

razko aditzarekin fusioa egin ezizanaren arrazoia: «Bizkaie-razko aditza da desberdinenabeste euskalkietatik. Hor ezinda fusioa egin». Gainerakoanbizkaierak ekarpen handiakegin zituela eta batua abe-rastu zuela —eta aberastenduela— sinetsita dago.Ezinegon horren ingu-

ruan, Bizkaian bi joerasortu ziren. Labayrukokideak gogoratu ditu.Bata, ikastegiakberak hartu zuena:«Bizkaieraren bi-dea hartu zuen,baina abiapuntubezala, batasuneraheltzeko». Daki-gunetik ez daki-

gunera. Euskara

bizitik idatzira.

50 urte bete dira euskara batua sortu zela. Eztabaida sutsuen artean gorpuztu zuten euskalki denetatikedango zuen batua; Bizkaian ezinegon handia zegoen, euskaren batasunerako oinarriak bizkaieratikurrunekoak zirelako. Bizirik jarraitzen du oraindik bizkaiera eta batuaren arteko eztabaidak.

Babelgo dorrea saihestu guran

Erromerixe

esangotzut

Ekarrieinbizu

PIETER BRUEGEL, IRUDIAREN LANKETA BERRIA

Page 3: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Astekoa

d

Batuaren sorreraren 50. urteurrena

Batua eta bizkaiera, eskutik

Bizkaieratik batura. Hala zioen

Mikel Zarateren abestiak. Eta bide

hori da, hain justu, Labayruk har-

tu zuena: «Jende euskalduna ze-

goen, euskara berezkoa, etxekoa,

zuena. Jende horri tresnak eta es-

trategiak eman behar zitzaizkion

eurek erabiltzen zuten euskara

hori alfabetatzeko eta idatziz jaso-

tzeko. Idatzizko eredu bat ematea

zen asmoa, alegia».

Adibideak ere eman ditu:

«Esangotzut esaten badut nik,

bizkaiera alfabetatuan esango

deutsut esango dugu. Esango

deutsut zer den ulertuta, esango

dizut-erako pausoa ematea erra-

za da. Ulertu duzu sistema zer-

nolakoa den, eta sistema bera da

batuan ere».

Euskara batuari soilik ja-

rraitu ziotenek hartu zuten

Etxebarriak aipatzen

zuen bigarren bidea:

«‘Batuan, esango dizut

esaten da, eta esango-

tzut txarto dago’, za-

baldu zuten». Joera

batean zein bestean,

muturreko jarre-

rak ere izan

z i r e n :

«Bestearena txartzat jotzen zute-

nena. Gaizki ulertuak eta gauzak

muturrera eramateak ere gertatu

ziren». Bi joera desberdinok

ikusten ditu oraindik, gaur egun.

Baina aurrerapausoak eman dire-

la ezin du ukatu: «‘Ura zan gizona

ura’ irakurtzen duenak badaki

zeri buruz ari garen».

Hizkuntza bat idatzizko eta

ahozko erregistroek osatzen dute.

Eta hankamotz nabari du Amuri-

zak batua horietako batean.

«Hizkera garrantzitsuagoa da

komunitate batean kohesioa egi-

teko, eta babelismo antzeko bat

ikusten dut hizkera aldetik», ai-

tortu du. Etxebarriak aipatutako

fonetismoen bidetik mintzatu da

bera ere. Baieztapen irmoa egin

du: «Ahozkotasunean euskal-

kiak desagertu egin dira». Eta ze-

haztu: «Eusalkiei buruz ari naiz,

ez sukalkiei buruz. Jendeak orain

irratietan eta telebistan etxeko

hizkera egiten du. Hortik nora

goaz?». Euskalkiak bost direla

ekarri du gogora, «ez 500»: men-

debaldekoa, erdialdekoa, nafarra,

nafar-lapurtarra eta zuberotarra.

Erregistroak zaindu behar direla

uste du berak. Jendaurrean, la-

gun artean ez bada, jasoaren edo

landuaren aldeko hautua defen-

datu du. «Horixe delakoan hiz-

kuntza bizia eta freskoa, askok

eta askok egiten du etxeko hizke-

ra maila jasoa egin behar den le-

kuetan. Alde horretatik, hizkeran

atzera egin dugu». Euskalkia ez

ezagutzeak eramaten du, haren

ustez, jende asko hautu hori

hartzera. Baina ez da bidea.

«Euskalkia ez badakizu,

egin ezazu batua, hiz-

kuntza jasoa. Bada ez.

Orain badirudi idatzi

ere berba egiten den

moduan egiten dela:

Datorren zapatun

ixango da erromeri-

xi eta antzekoak

irakur daitezke

karteletan,

esaterako.

Hori kontrakulturala da». Idatziz

fonetismo horiek hartzea atzera-

pausotzat jo du Etxebarriak ere.

Erreferente diren ahotsek ko-

munikabideetan, jendaurrean,

euskara jasoa erabili behar dutela

uste du Amurizak: batua zein eus-

kalkia. «Batua idatzizkoan erabil-

tzen dugu idazleok eta bestek. Bai-

na badirudi hizkuntza akademiko

moduan gelditu dela, eskoletan,

irakaskuntzan, eta abarretan».

Lagun artetik eta etxeko girotik

kanpo hitzak osorik erabiltzearen

aldekoa da, fonetismorik gabe.

Bizkaieraren ekarpenaBatuaren eta bizkaieraren arteko

lehiak alde batera uztearen alde

azaldu dira bata eta bestea. Etxe-

barria: «Ez dira aparteko gauza

bi; biak dira euskara. Hizkuntza

bakarra da». Euskara baturik ez

dago euskalkirik gabe, haren us-

tez. «Denetatik aukera batzuk

egiten dira, baina hizkuntza ba-

karra da. Ezin da erabili bata bes-

tearen kontra, gauza desberdinak

balira bezala, espainola eta fran-

tsesa legez. Gurean gorputz bera

dira-eta bata eta bestea».

Batasuna eta ulerkortasuna

bermatze aldera hitz batzuk lehe-

netsi badira ere, batuak jaso jaso

dituela ekarri du gogora. Besteak

beste, asteko egunak edo hilen

izenak. «Euskara bizian bizi ga-

ren neurrian, batuak ezin ditu

baztertu. Dena jasotzen du». Bes-

te horrenbeste morfologiari da-

gokionean. «Guk amagaz esan-

go dugu, eta batuaz, amarekin.

Kode orokor batean amarekin

erabiliko dugu, baina amagazere

euskara da; aberasgarriago egite-

ko modua besterik ez da».

Amurizaren esanetan, lexikoa-

ri dagokionez egin du ekarpen

handia bizkaierak. Idazleek eta

erabiltzaileek dute afera horretan

egiteko garrantzitsua. «Bizkaita-

rrok batzuetan kokoloak gara.

Pentsatzen dugu bukatu esanez

gero batuaz ari garela eta bizkaie-

raz eginez gero, amaitu esan be-

har dugula. Baina horiek biak dira

gureak, euskaldunenak. Euskara

batuan ere esan daiteke amaitu».

Adibideak ugariak dira. Biz-

kaierak aberasteko aukera eskai-

ni arren batuan gutxitan erabil-

tzen den hitzik ere badago: neba,

esaterako. «Bizkaitik kanpoko

idazle gutxiri entzungo diozu

neba esaten. Bizkaieraren ekar-

pen bat izan daiteke. Bizkaian

gero eta hedatuago dago, ordea,

neba-ren ordez anaia erabiltzea,

neska batekiko ahaidetasunari

erreferentzia egiteko ere. Zer

egingo diogu bada, geu bagara

kokoloak?». Bizkaierazko berba

egokia bada, hori erabiltzearen

alde egin du; beste euskalki bate-

koa hobe ikusten bada, bestekoa.

«Aurreiritzirik ez da izan behar,

konfiantza izan behar da norbere

berbekiko».

Non erabili bata, non bestea.

Horren zail ez du ikusten bertso-

lariak. «Bizkaiera jasoan hitz egi-

nez gero, Euskal Herri osoan uler-

tuko zaituzte. Iparraldeko edozei-

nek berbak osorik eta jasoan

esaten ditu; fonetismorik barik.

Eta hitz batzuk kenduta, ulertu

egiten zaio. Bizkaian, aldiz, batak

batera egiten du, besteak beste-

ra... Denok hala hasten bagara,

akabo gure euskalkia».

Etxebarriak nahastuta ikusten

ditu biak, bat eginda. «Bizkaiera

egiten dugunean, batuaz egiten

dugunean moduko hainbat ber-

ba, joskera eta esamolde erabil-

tzen ditugu. Batasunaren zati

handia eginda dago. Gero eta zai-

lagoa da bereiztea. Gerora begira

badago zer ibili, baina erabiliz.

Erabiltzen bada, batasuna berez

egingo da».

Biak datoz bat: gorputz bereko

atalak besterik ez dira batua eta

bizkaiera. Elkarrekin hazten eta

elkarrengandik aberasten jarrai-

tzen duten atalak.

Etxie

eixu

Zebiozu?

martitzenin

ekarkot

«Errezeloa sortu zentronkaltzat hartu zirenaditz sistema eta grafiabizkaieratik urrunzeudelako»

«Jende horri tresnak etaestrategiak eman beharzitzaizkien erabiltzenzuten euskara horialfabetatzeko»Igone EtxebarriaLabayru ikastegiko kidea

«Hizkuntza bizia etafreskoa delakoan, askok egiten du etxekohizkera maila jasoa eginbehar den lekuetan»

«Bizkaiera jasoan hitz eginez gero, Euskal Herri osoan ulertukozaituzte»Xabier AmurizaBertsolaria

Page 4: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Egunerokoan edota zenbait arlotan bizkaieraegiteko hautua egin duten hiru euskal hiztunekeuren bizipenak kontatu dituzte. Konplexuei,gaizki ulertzeei eta normaltasunari buruz jardundira Oihana Bartra eta Etxahun Lekuebertsolariak eta Bizkaia Irratiko esatari JabiOnaindia.

BizkaieraplazaraNatalia Salazar Orbe Bilbo

Bizkaiera ala batua. Ala

batean bata eta bestean

bestea. Edo biak uztar-

tuta. Non bata eta non

bestea. Sarri asko sortu-

tako zalantzak dira, eta,

azkenaldian, bereziki. Ulerkortasunaren

izenean, euskara batura jotzearen aldeko

hautua egin dute askok, aurrean duten

solaskidearen arabera. Ohiturek ere pisu

handia dute. Batera zein bestera egitea po-

sible dela erakutsiko dute hiru elkarrizke-

tatuk. Oihana Bartra eta Etxahun Lekue

bertsolariek eta Jabi Onaindia Bizkaia

Irratiko esatariak bizkaieraren erabilerari

buruzko hausnarketa egin dute.

Bizkaieraz aritzeko hautu kontzientea

egin dute batzuek; inguruak bultzatutako

erabakia izan da beste batzuena. Hartuta-

ko erabakiarekin aurrera egin dute denek.

Konplexuak izan ditu bateren batek.

Ez bizkaieraz ari-

tzearren, batuaz

jakin eta bere la-

gunek zuten kali-

tatezko euskararik

ez zuela uste zue-

lako baizik. Baina

kontrakoa bizi

izan dutenen erre-

alitatearen lekuko

ere izan da. Alegia,

alfabetatu gabeko

bizkaiera, etxe-

koa, jakin, eta be-

raien euskara tra-

kestzat jo izan dutenena. Euskara batua

ulertzen ez dutela sinetsita bizi dira, gai-

nera, asko eta asko.

Elkarrizketatu batek baino gehiagok ai-

patu dituzte konplexu horiek. Alfabetatu

gabeko adinekoen uste okerra: euskaraz

ez dakitela pentsatu dute askok. Edo eu-

ren euskara ez dela jatorra, jendaurrean

erabiltzeko modukoa. Batua ezartzeko

prozesuan zerbaitek huts egin zuela pen-

tsatzera ere iritsi dira elkarrizketatuak,

euskaldun zaharrek euskaraz ez dakitela

sinetsaraztera iritsi direlako.

Uste hori desagertzen ari dela ikusi

dute, ordea. Eta baita Bizkaira bakarrik

mugatu ez den arazoa izan dela ere. Gaz-

teak bizkaieraz lasai asko eta barra-barra

aritzen direla bistakoa da. Baita idatzizko

erregistroan ere.

Idatzizkoari kritikakAzken hiletan, sare sozialetan kritika egin

zaie idatziz azpieuskalkiak eta fonetismo-

ak erabilita idazten dutenei, hitz egiten du-

ten bezala idazten duten horiei. Elkarriz-

ketatuek uste dute ez dela erregistrorik

egokiena. Hala ere, kritikak gehiegizkotzat

jo dituzte. Onaindiak, gainera, konponbi-

dea ere proposatu du, batua arrotz gerta

dakiekeen hartzaileei mezua gertuko eus-

kara jasoan helarazteko irtenbidea emate-

ko: bizkaiera landuan idaztea testuak. Bide

horretatik, eremu euskaldunetan, etxean

bizkaiera jaso duten umeei ikastetxeetan

era horretan hitz

egin beharko lieke-

tela deritzote: hain

zuzen, bizkaiera

lantzea, ahozkota-

sunean behintzat.

Pasadizoren bat

edo beste ere ekarri

dute bizkaieraren

aldeko hautuek.

Batuak jasotakoak

izan arren, bizkaie-

raz bereziki erabil-

tzen diren hitz ba-

tzuk behar beste

ezagutarazi ez direlako akaso. Ezaguta-

razteko lan horretan euren harri koskorra

jarri dute bizkaiera lau haizeetara zabal-

tzen duten enbaxadoreek. Bata sustatu

eta bestea aberastu. Hori baita euskalkiek

batuari ematen diotena. Aberastu egiten

dute, joskera eta lexikoz jantzita.

Denek ala denek argi dute helburu ko-

mun bat lortzearren jardun behar dutela:

hitz egin, euskaraz hitz egin. Oinarri horri

dagokionez ez dute zalantzarik.

Ikastolan DBHra iritsi arte Oihana

Bartrak ez zuen izan harremanik

bizkaierarekin. Etxean, euskara ba-

tua edo gaztelera zituzten komuni-

kaziorako hizkuntzatzat. Nerabezaroa

gazteleraz igaro ostean, euskararaz bizi-

tzeko hautua egin zuen. Eta

bertso munduarekin egin

zuen topo. Mundu horretan

integratzeko modu bat izan

zen bizkaiera beretzat. Ha-

sieran, batzuei ulertzea kos-

tatu ere egiten baitzitzaion.

Horrez gain, bizkaieraz egi-

ten zuten lagun berriak ere

egin zituen. «Beraz, nik per-

tsonalitate bikoitz moduko bat daukat:

batzuekin bizkaieraz egiten dut, eta beste

batzuekin, batuaz».

Batua dakienak, bizkaiera ez dakielako;

eta bizkaiera dakienak, batua ez dakiela-

ko. Askok bestearena jotzen dute, sarri,

jatorragotzat. Bartrak berak ere bizi izan

du egoera hori. «Nik konplexuak izan di-

tut euskaraz hitz egiteko orduan, eta gu-

txiago sentitu izan naiz». Burlak ere jasan

zituen, «nirea ez zelako labela zeukan

euskara. Gaztetan, ez nintzen sentitzen

besteen besteko euskaldun». Darabilen

bizkaiera jasoa da. Eta horrek ere desber-

din egin du askoren begietara: «Batzuen-

tzat, bizkaiera jasoa edo euskara batua ez

dira etxetik ekarritakoak».

Beste aldean, etxeko bizkaiera jatortzat

ez dutenen sentimenduen lekuko ere izan

da. Etxean bertan, amama eibartarraren

adierazpenak ekarri ditu gogora: «‘Ene,

zure euskara jatorra!’, esaten zidan berak.

Eta nik mesedez eskatzen nion horrelako-

rik ez esateko, eta berea egin zezala». Ka-

lean adineko gizon batekin gertatutakoa

ere kontatua du. Euskaraldiari buruzko

kartelak jartzen ari zirela gazteleraz jar-

dun zitzaien gizona, kartelen mezuari bu-

ruz galdezka. Gero esan zien bera gamiz-

tarra zela, eta batua ez zuela

ulertzen. «Zer egin dugu

txarto gizon horri sinetsa-

razteko berak ez duela uler-

tzen euskara?». Beraz, argi

du egoera batean edo beste-

an bakoitzak uste duela be-

rea gutxiago dela. «Horrek

erakusten du zein den eus-

kararen egoera, eta euskarak

eta euskaldunok gaur egun bizi dugun za-

palketa». Konponbide gisa planteatu du

«denak apur bat lasaitzea, eta bakoitzak

berea egitea». Eta gehitu du: «Uste dut bi-

dea dela euskara batua euskalki guztieta-

tik aberastea eta euskalkia ere mantentzea

eta erabiltzea dagokion esparruetan».

Oihana Bartra

«Konplexuakizan dituteuskaraz hitz egitekoorduan»

ARITZ LOIOLA / FOKU

«Nirea ez zenlabela zeukaneuskara, eta, gaztetan, ez nintzensentitzenbesteen bestekoeuskaldun»

4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aAstekoa

d

Batuaren sorreraren50. urteurrenaBizkaiera zabaltzen

Alfabetatu gabeko adinekoenkonplexuak desagertuz joandirela diote; eta Bizkaikokontua soilik dela ezeztatu

Uste badute ere euskara ezlitzatekeela idatzi behar hitzegiten den bezala, kritikabatzuk gehiegizkotzat dituzte

Denek ala denek argi dutehelburu komun bat lortzearrenjardun behar dutela: hitz egin,euskaraz hitz egin

Page 5: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Ia denean erabiltzen du bizkaiera

Etxahun Lekue bertsolariak. Beha-

rrean egiten ditu salbuespen batzuk.

Bertso eskolak ematen ditu, eskolaz

eskola. «Nagoen gunearen arabera, biz-

kaiera edo batua erabiltzen dut». Hasie-

ran, ez. Hasieran, gainerako-

en antzera, batuaz egiten

zuen bertsotan. «Gero, ba-

tzuk hasi ziren Bizkaiko txa-

pelketan, bereziki, bizkaie-

raz egiten. Nik ere logiko

ikusi nuen, eta neu ere ho-

rrela hasi nintzen». Hasie-

ran, Bizkaian bizkaieraz

abesten zuen, eta handik

kanpo, batuaz.

Geroago egin zuen aukera kontzientea.

«Pentsatu nuen, ‘Legazpin edota Altsasun

kantatzea tokatzen bazait, zergatik ez dut

egingo bizkaieraz?’». Horretarako beste

arrazoi bat ere bazegoen: bertsoak presta-

tzeko erraztasuna. «Errimategia bizkaie-

raz edo batuaz egin, guztiz desberdina da.

Hiru urtean saio guztiak bizkaieraz egiten

nituen, eta, Euskal Herriko txapelketa

iristen zen, eta aldatu egin behar nuen

errimategi osoa, joskera ere desberdina

da...». Hala, 2013ko Euskal Herriko Ber-

tsolari Txapelketan egin zuen lehenengoz

bizkaieraz Bizkaitik kanpo. «Harrezkero,

erabakita daukat denean bizkaieraz kan-

tatzea».

Inoiz ez da deseroso sentitu. «Badakit

batzuei ez zaiela asko gustatzen, baina

egia da niri ez didatela esan ezer. Niregana

zuzendu direnek eskertu egin didate».

Pasadizoren bat ere bizi izan du. Saio ba-

tean, baserritar gisa otzara banatzen zebil-

tzala irudikatu behar izan zuten berak eta

beste batek. «Bertsokideak saskia berba

erabiltzen zuen, eta nik, otzara. Eseri gine-

nean esan zidan lehenengoan ez ninduela

ulertu, ez zekiela zer zen otzara».

Pasadizoak pasadizo, euskalkiak zein

batua, denak direla ezinbes-

teko uste du. «Euskalkiek

aberastu ere egiten dute ba-

tua, lexikoari zein joskerari

dagokionez». Bizkaiera bizi-

rik dagoen herrietan uste du

saiatu beharko liratekeela

harreman pertsonalak biz-

kaieraz egiten. «Baita ira-

kaskuntzan ere: ez didakti-

koak diren harremanak. Bai, ordea, jolas

ordukoak». Egitea da kontua. Argi dauka

Lekuek: «Bakoitzak bere hautua egin be-

har du, eta horrekin aurrera egin. Nik

ikasleei ez diet esango bizkaieraz edo ba-

tuaz egin behar duten. Hartu erabaki bat,

eta ahalik eta hoberen egin».

Etxahun

Lekue

«Erabakitadaukat deneanbizkaierazkantatzea»

JUAN CARLOS RUBIO / FOKU

Bizkaia Irratiko kazetaria da Jabi

Onaindia. Entzuleei bizkaieraz

aritzen zaien irrati katea

1990ean sortu zen. Hasieratik

hartu zuten erabakia euskalkia erabiltze-

ko. «Mezua ahalik eta euskararik hurbile-

nean ematea zen helburua.

Izan ere, alfabetatu gabeko

jende asko zegoen gure en-

tzuleen artean». Bizkaiera

jasoa egiten dute.

Hastapen haietan, komu-

nikabidean azaltzeko kon-

plexuak antzeman zituzten

herritarren artean. «Adine-

koekin telefonoz hitz egin,

eta euskaraz ederto egiten zuten. Irratian

elkarrizketa egiteko ezetz esaten ziguten,

ordea, euskaraz ez zekitela eta. Guk baino

hobeto egiten zuten eta! Baina alfabetatu

gabeak izanik, pentsatzen zuten euren

euskara ez zela ona».

Sarri izan zuten arazo bera urte askoan.

Konplexu horiek euskara batua ezartzen

hasi zenean sortu zirela uste du berak.

«Eskoletan batua erabiltzen hasi ziren.

Komunikabideetan ere berdin. Euskara

horixe zela zabaldu zen. Horri eman zi-

tzaion indarra. Beharrezkoa zuen indarra

zen; izan ere, batua behar dugu irakas-

kuntzarako, komunikaziorako, komuni-

kabideetarako... Baina ustea zabaldu zen

euskara batua zela ona, eta bestea ez».

Orain, gazteek konplexuak galdu dituz-

tela ikusi du. Hitz egiten den moduan

idazteari ez deritzo larria. Hala ere, erdibi-

dea proposatu du: «Etxeko euskara era-

biltzen dute. Eta beste muturrean batua

dago. Bien artean zubi lana egin lezake

bizkaiera jasoak». Besteak beste, kartelak

idazteko ordurako irtenbidea iruditu zaio.

«Kontua da bizkaieraz ez dela alfabeta-

tzen jende askorik, eta erdiko bide hori

galdu egiten dugu».

Hezkuntzan eta euskara trebakuntzan

ere kontuan hartzekotzat jo

du Onaindiak. «Eremu eus-

kaldunetan, eskolara has-

ten diren umeekin etxeko

euskara zaindu eta landu

beharko lukete hasieran ira-

kasleek, ahozkotasunean

behintzat». Euskaltegietan

lantzeko ere proposatu du.

Oraintsu argitaratutako li-

buru batean jasotakoak ekarri ditu gogo-

ra. «Euskaldun berriek euskara zergatik

erabiltzen ez zuten aztertu zuten. Askok

arrazoitzen zuten ez zutela euskalkirik

edo lekuren bateko euskararik. Hortik ira-

kaspena hartu beharko genuke. Eurak ari

dira-eta esaten euskalkia nahi dutela».

Jabi Onaindia

«Usteazabaldu zeneuskara batuazela ona, etabestea ez»

BIZKAIA IRRATIA

«Ikasleei ez diet esangobizkaieraz edobatuaz egin behar duten.Hartu erabaki bat,eta ahalik etahoberen egin»

«Eremueuskaldunetan,eskolara hastendiren umeekinetxeko euskarazaindu eta landubeharko luketeirakasleek»

5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Astekoa

d

Batuaren sorreraren 50. urteurrena

Bizkaiera zabaltzen

Page 6: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aIritzia

RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal

Ez kezkatu

Batzuetan egunkarie-

tan poesia argitara-

tzen da oharkabean:

kazetariak nahi barik

egindako berba jokoak, elkarri

erantzuten dioten titularrak,

akats xelebreak argazki-oinetan.

Aste honen hasieran ere gertatu

da Euskal Herriko zenbait heda-

bidetan. Gobernu beraren bi jar-

duteko modu ikusi dira bata bes-

tearen ondoan, dagoeneko

ezkutatzen ere saiatzen ez diren

mekanismo baten froga bizi.

Kristalezko bola batetik begira-

tzea bezalakoa izan da.

Ezkerreko argazkian, ertzai-

nak borrak altxatuta manifestari

batzuk jotzen. Zubietan eraiki-

tzen ari diren erraustegiaren aur-

ka mobilizatu zen jendea joan

den asteburuan, Iraultza Txikien

Akanpadan. Osasunaren eta in-

gurumenaren defentsan batzuk,

porlanaren –edo auskalo zeren–

defentsan besteak. Black Mirror

telesaileko kapitulu bat gogora-

razi dit irudiak, Metalhead. Ez

dizuet gomendatzen.

Eskuineko albistean, gure aire-

aren kalitateari buruzko zenbait

kezka Ingurumen Sailetik. Iaz bi

gunetan gainditu omen ziren le-

gez ezarritako nitrogeno dioxido

eta sufre dioxido mugak: bata Bil-

bon, bestea Muskizen, azken hau

Petronorren egondako isuri ba-

ten ondorioz. Datu hauek ez dire-

la «batere kezkagarriak» argitu

du sailburuordeak.

Ez naiz aditua eta agian arrazoi

izango du, ez dira kezkagarriak

izango; baina, eta ez bagaituzte

gauza berdinek kezkatzen? Ohi-

tuegi baikaude mota honetako

arazoen aurrean horrelakoak

entzutera: ez kezkatu, lasai, he-

men ez da ezer gertatzen, begira-

tu beste aldera, ez kuestionatu

ezer eta utzi dakigunoi lan egiten.

Kutsadura? Bai zera! Herritarren

osasuna? Inporta digu, noski.

Gaixotu egin zarela? Tira, enpre-

sek eragindako gaixotasunak ez

dira gaixotasun txarrak izango,

gure enpresak dira.

Bi albiste, horma beraren bi

zutarri, lehen eta orain izenbu-

rua jar dakieke, berdin izango

luke bakoitzari zein. Eraiki, sale-

rosi, birziklapenari jaijai eta

herritarrak beste makro-erai-

kuntza batekin hipotekatu,

dagoeneko Europan errauste-

giak ixten ari diren garaian. Eta,

badaezpada, komunikazio ardu-

radunak ondo trebatuta, ezbeha-

rren bat gertatuko balitz, edo

berriro beste ikerketaren bat

argitaratuko balute erraustegien

kutsakortasuna baieztatzen, biz-

kor erantzun ahal izateko esaldi

ponpoxoren batekin etorkizune-

ko prentsaurrekoetan. Ardurak

eta erantzukizunak «ya tal».

Eta gainera ez da estrategia

txarra egurraren eta anestesia-

ren arteko nahaste neurtu hori.

Hala ere, uste dut herritarrok

merezi dugula gogoraraz dieza-

guten, ez dakit, egunkariko izki-

natxo batean laburki idatzita

bada ere, zein inbertsore ari den

gu gobernatzen, zein enpresari,

zein interes pribatu. Behintzat ez

mozorrotu herrigintzaz hau guz-

tia, gutxienez esaguzue argi zei-

nen eskutan uzten dituzuen

gure bizitzak eta zein aberastuko

den horren kontura.

Ez mozorrotuherrigintzaz hauguztia, gutxienez

esaguzue argi zeineneskutan uztendituzuen gure

bizitzak eta zeinaberastuko denhorren kontura

Bilbon euskara ari du

Bilboko Euskaraldiko

lantaldearen izenean:

Hirune Zabala, Iñaki

Etxarri, Oihana Eizmendi,

Jon Intxaurraga, Julen

Orbea, Irati Erkizia eta

Iker Martinez de Lagos

Hego haize

egun haue-

tan, badabil

zurrumurru

bat Bilboko

kaleetan ze-

har. «¿Qué es eso de Euskaral-

dia?», galdetu zion atzo Manuk

okindegian kartela jarri zuenari.

Hasiak dira, pixkanaka, auzoetan

Euskaraldia batzordeak martxan

jartzen. «Non apuntatu gaitez-

ke?», galdetu dute eskola atarian

Rosa eta Janire ama-alabek. Ma-

trikulazio-kanpainaren erdian,

ikasleei bilbo.euskaraldia.eus

webgunearen berri ematen ari

dira euskaltegiak. «Ni belarri-

prest, zu?», Josek bere Bilbobu-

seko lankideari. Lantokietan ere,

langileei formakuntza berezia es-

kaintzen ari zaie Euskaraldiaren

aitzakiapean Euskara Plana mar-

txan jartzeko. «Txapak noiz hel-

duko dira?», galdetu digu Maita-

nek sare sozialetan. Zurrumu-

rrua, euri-tantak bezala, pixka-

naka badoa jendartean zabal-

tzen, tantaka. «Yo este año no,

¡Pero el año que viene fijo eh!»,

komentatu zuen Unaik Hizkun-

tza Eskolako atarian. Euskaraldia

badator eta hasi da euskal hiztu-

non komunitatea prestaketa la-

netan.

Bilbon euskara ari du. Urte

luzez, tantaz tanta, euskalgin-

tzan lanean aritu diren ehunka

bilbotarren lan handiari esker,

egunero, atmosfera erdaldunean

lehenengo hitza beti euskaraz

darabilenei esker. Aspalditik

egon dira Bilbon milaka Ahobizi

eta Belarriprest. Ikastolen sorre-

ran lanean, Euskaltegietan,

Korrika batzordeetan, Harrapa-

zank lehiaketan, auzoetako eus-

kara elkarteetan, Berbalagun

egitasmoan, Asfaltoan ere Eus-

karaz kanpaina eder hartan,

Kontseilua sortu zeneko lantal-

deetan, Bilboko Konpartsetan,

Bai Euskarari egunean San

Mamesen hunkitu zirenak,

berriki Berton aldizkaria itxi

zelako tristura adierazi zute-

nak... Bilboko kaleek bizirik

dagoen hizkuntza txiki baten

soinua dute.

Aurreiritzi eta topiko guztien

gainetik, urteetako debeku eta

kontraesanen gainetik, mun-

duan euskaldun gehien bizi den

hirian bizi gara. Hizkuntza altxor

kutxatik atera eta erabiltzeko

dago, eta bilbotar askok hautu

kontzientea egina dugu. Euska-

raldia ariketa kolektibo erraldoia

izango da, euskal hiztunon

komunitatea jabetu, elkar eza-

gutu eta hizkuntza naturaltasun

osoz plazaren erdigunera era-

mango duena.

Aurtengo Euskaraldiak norba-

nakoari arreta jarriko dio, eus-

kaldunok euskararekin hartuko

dugun konpromisoari bereziki.

Lehen aldia da Euskal Herri

osoan ariketa sozial bat antolatu-

ko dela euskara ardatza duena,

eta praktikara eramateko irrikaz

gaude. Guk euskara ahalik eta

erosoen erabiltzeko konpromi-

soa hartuko dugu eta asmoa da

beste euskaldunek bat egitea.

Hori baita, finean, Euskaraldia-

ren helburu behinena: egunero-

koan, edonon eta edozein une-

tan, euskaldunok euskara

gustura erabiltzea. Gure eskubi-

dea da eta azaroaren 23tik aben-

duaren 3ra arte kalean, etxean

zein lanean gauzatzeko prest

gaude. Euskararen alde egotetik,

euskaraz egitera salto kolektiboa

egingo dugu.

Arbolantxatik Arangoitira,

Betolazatik Zurbaranbarrira,

milaka batzuk izango gara

bizitzako esparru denetan eus-

karaz biziko garenok. Testuingu-

ru ezin hobea da gainera, aurten

Euskaltzaindiak 100 urte eta

Euskara Batuak 50 urte bete

dituztelako, Korrika ere badato-

rrelako eta herritarrok, eragile,

administrazio, lan mundua

zein mugimendu sozialak elkar-

lanean arituko garelako. Eta

Euskaraldiaren ostean zer?

11 egun hauetako sinergia guz-

tiak, eremu publiko eta pribatu

guztietara zabaltzeko asmo

irmoa dugunok badugu zer

esana.

2018a euskararentzat urte

berezia dela-eta, urriaren 7an,

igandea, Bilboko plaza Eliptiko-

an eguerdiko 12:00etan egingo

dugun izen emate masibora

etortzera gonbidatu nahi zaituz-

tegu. Euskaraldiak Bilbon tantaz

tanta landutakoa kalean prakti-

kan jartzeko aukera ezin hobea

eskaintzen digulako. Ahoak bizi

eta belarriak prest, atera deza-

gun euskara plazara eta jarraitu

dezagun euskararen zurrumu-

rrua zabaltzen.

BIZKAIKO HITZAk irakurleen

eskutitzak plazaratzen ditu. Ez di-

tuzte 1.400 karaktere baino

gehiago izan behar, tarteak bar-

ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-

teko eskubidea du. Helbide ho-

netara bidali behar dira gutunak,

izen-abizenak eta herria adierazi-

ta: Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea

18-3.C, 48001 Bilbo. Eskutitzak

Internet bidez bidaltzeko:biz-

[email protected].

%

AHTaren lanetan ari zen langile batenheriotza salatu dute

ZORNOTZA bLan istripurik ez!

Prekarietatea hiltzailea leloare-

kin, elkarretaratzea egin zuten

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE-

Bizkaia eta Hiru sindikatuek as-

teazkenean. Larunbatean hil zen

46 urteko langilearen heriotza

salatu zuten horrela. Zornotzan,

AHTaren lanetan hil zen behargi-

na, larunbatean, lana amaitu eta

ondoezik sentitu ondoren.

Txakur bat kolpekahil du jabeakBilbon, etxean

BILBO bAnimalien babeserako

talde batek salatu duenez, bortiz-

keria handiarekin, «bere eskue-

kin» hil du txakur bat jabeak.

Kolpeka hil du, etxean. Jabeak

argudiatu du arazoak sortzen ziz-

kiola txakurrak eta bortitza zela.

Animalien babeserako taldearen

hitzetan, berriz, oso otzana zen,

eta autismoa duten pertsonen te-

rapia lanetan ere aritua zen. Jabe-

ak adoptatu egin zuen txakurra.

Page 7: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Natalia Salazar Orbe Bilbo

«Nahikoa da», aldarrikatu duteberriz ere asteon. Garrasi ozenekhartu dituzte Bilboko kaleak ha-maikagarren aldiz. Oraingoan,emakume baten hilketa salatze-ko. Beste bat. Zazpigarrena aurtenEuskal Herrian. Maguette Mbeu-gou zuen izena. 25 urte zituen, etabi umeren ama zen. 2 eta 4 urte zi-tuzten, eta hilketaren lekuko izanziren. Hala jakinarazi du Segurta-sun Sailak. Lepoa moztuta aurki-tu zuten Mbeugou, eta hainbatzauri zituen gorputzean. Ikerke-tak aurreratu duenez, 24 orduegin zituen hilda emakumeak, as-tearte eguerdian hilotza aurkituaurretik. Umeek, gainera, etxeaneman zituzten ordu horiek guz-tiak. Hilketarako erabilitako armazaborrontzi batean aurkitu dute. Ertzaintzak 38 urteko B. N. atxi-

lotu zuen, gorpua aurkitu eta or-du batzuetara, hilketaren egileadelakoan. Hildakoaren senarrada. Mbeugouk salaketa jarriazuen haren aurka, indarkeria ma-txistagatik. Bilboko Udaltzaingo-ra jo zuen horretara. Hala ere, ezzeukan inolako babes agindurik.Jardunbide hori kritikatu du afri-karren komunitateak. Hain zu-zen, Afrikako emakumeen elkar-teko ordezkari Marie Lucia Mons-henekek, «inor akusatu gabe»,eskatu du afrikar emakume batsalaketa aurkeztera ausartzen de-nean kontuan hartzeko. Gogora-razi du «kultura pisuari» aurreegin behar diotela pauso horiemateko, gainera. Bestalde, Te-rranga Bizkaiko senegaldarren el-karteko presidente AbdoulayeWadek «babes handiagoa» eska-tu du tratu txarrengatik salaketajartzen duten emakume etorki-nentzat. Salaketaren prozesu oso-an «bitarteko gehiagoren beha-rra» aldarrikatu du. Kasuen ja-rraipena egin beharrari buruzmintzatu da; bereziki, tarteanadingabeak daudenetan.Adierazpenok Bilboko Udalak

asteazkenerako deitu zuen bostminutuko elkarretaratze isilarenostean egin zituzten. Izan ere, gai-tzespenak eta protestak elkarrenatzetik etorri ziren, jazotakoa eza-gutarazi eta berehala. Bilboko

Udalak salatu egin zuen hilketa.Ohar bidez, «samina» adierazizuen. Gogora ekarri zuen Mbeu-gouren hilketa «genero indarke-riaren adierazpide larriena» izanarren eraso horiek egunero ager-tzen direla «beste jarrera eta adie-razpide askoren bitartez», eta«horiek guztiak ere salatu eta gai-tzetsi beharrekoak» direla. Bide beretik mintzatu zen Izas-

kun Landaida Emakundeko zu-zendaria ere. Adierazi zuen indar-keria «berdintasunik ezarenadierazpen basatiena» dela, etaherritar guztien inplikazioa eska-tu zuen: «Bakoitzak bere alor etaerabakigunetik asko egin dezakeemakumeen kontrako indarke-riarik gabeko berdintasunezkogizartea eraikitzeko».

Belaunaldi berriekin kezka

Datuak kezkagarriak dira, izanere; bereziki, belaunaldi berrieierreparatuta. Hezkuntzak eta gi-zarteak ez dute lortzen indarkeria

matxista desagerrarazterik. Aregehiago, urtetik urtera ugarituzdoaz emakumeen aurkako eraso-ak. Hala utzi zuten agerian ema-kumeen aurkako indarkeriariburuz aldundiak ekainean eman-dako datuek. Ertzaintzak etaudaltzaingoek osatutako memo-riaren arabera, sexu erasoak %27areagotu ziren iaz. Hain zuzen,2017an 102 sexu eraso erregistra-tu zituzten Bizkaian, aurreko ur-tean baino 22 gehiago. Emakume adingabeen aurka-

ko delituen areagotzea ere kezka-garria da. Familia girotik kanpoadingabeen aurka gertatzen direnindarkeria kasuak gero eta gehia-go dira. Ertzaintzak emandakodatuen arabera, 2017an etxeko gi-rotik kanpoko 129 eraso pairatuzituzten emakume adingabeekAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan;aurreko urtean, 78ren berri izanzuten.Zenbaki hotz horien guztien

atzean hezur-haragizko biktimak

daude. Bizkaian, 2016ko erdi al-detik hona indarkeria matxistakhil duen laugarren emakumea daMbeugou. Iazko irailean NoeliaNoemi hil zuen Eneko F. H. sena-rrak, lepoa moztuta, Sestaon. 32urte zituen biktimak, eta 38 hil-tzaileak. Iazko urtarrilaren 10ean,Portugaleten, Elvira Lopez hil zu-ten, 92 urtekoa; semea atxilotuzuten. Eta 2016ko irailean, Aran-tza Palacios hil zuen X. F.C. biko-tekideak, Bilbon, itota. 51 urte zi-tuen hildakoak, 49 erasotzaileak.

Erasoen zerrenda

Aurten ere luzatuz doa eraso se-xisten zerrenda. Barakaldok gai-tzespen protestekin hasi zuen ur-tea, 2017a bukatzen ari zela paira-tutako erasoa salatu zuen-etaadingabe batek. Lau adingabeizan ziren erasotzaileak. Urtarri-lean euren burua entregatu zu-ten, eta adingabeentzako Zuma-rragako (Gipuzkoa) zentroan sar-tu zituzten.

Otsailean 43 urteko gizonezkobat atxilotu zuten, emakume gaz-te bati eraso egiten saiatu zelako.Bilbon gertatu zen eraso saiakera,San Adrian auzoan. Hilabete ge-roago, Ermuan beste sexu erasobat gertatu zen. Urruntze aginduazuen gizonezko bat bikotekideohiaren etxean sartu zen, eta sexuerasoa egin zion. Atxilotu ondo-ren, espetxera bidali zuten.Etengabeak izan dira salaketak.

Eta festak ere izan dira erasoen le-kuko. Bilboko Aste Nagusian,sexu askatasunaren aurkako lausalaketa jarri zituzten: bederatziegunean, lau salaketa. Eta, asteon, Galdakaotik eta

Mungiatik iritsi dira salaketak.Herriko jaietako bigarren astebu-ruan gertatutako bortxaketa sala-tu du emakume batek, Galdaka-on. Mugimendu feministak emandu erasoaren berri, eta udalak,erasoa salatzeaz gain, babesaagertu dio biktimari. Bestalde,Mungian, 47 urteko gizonezkobat atxilotu zuen Ertzaintzak bi-kotekideari eraso egiteagatik.Gizartea eta, bereziki, komuni-

tate senegaldarra suminduta utziditu Bilboko hilketak. Hainbateragilek, erakundek eta alderdikgaitzetsi dute gertatutakoa. Mu-gimendu feministak manifesta-ziora deitu zuen asteazkenean.Bilboko Udalaz eta Emakundezgain, EH Bilduk, PSE-EEk eta Eu-delek ere salatu dute hilketa.

Maguette Mbeugouren hilketakicebergaren punta utzi du agerianHainbat eragilek salatu dute Bilboko hilketa bAzken bi urteetan, hiru emakume hil dituztebikotekideek Bizkaian bSexu erasoak etengabeak izan dira, gainera, urte osoan

Jendetza handia elkartu zen asteazken iluntzean mugimendu feministak deitutako manifestazioan. MONIKA DEL VALLE / FOKU

7BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko irailaren 28a Gaiak

Page 8: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Bilbo «Europako hiriburu bihur-

tzeko proiektu batean murgildu-

ta» ikusten dute Piztu Bilbo mu-

gimenduan biltzen diren eragile-

ek. Azken urteetan hiriburuari

«erakusleiho izaera» ematen ari

zaiola uste dute, eta hori Bilboko

bizilagunen egunerokotasunean

eragiten ari dela. Turista taldeen

pilaketek portalera ezin heltzea

eragiten dietela salatu dute;

AirBnB eta antzeko pisu turisti-

koen ondorioz alokairuak nabar-

men garestitu direla, eta, horre-

gatik, herritar askok euren auzo-

ak utzi behar izan dituztela;

etengabe biderkatzen ari diren

frankizia eta multinazionalak

bertako denda txikiak itxiarazten

ari direla. Aldaketaren adibide

gisa aipatu dituzte egoera horiek,

gertatzen ari denaz ohartarazte-

ko: «Hiri eredu honek dituen kal-

terik adierazgarrienen artean,

herritarron pobretzea eta preka-

ritate gero eta handiagoa azpima-

rratu behar dira».

«Benetan nahi al dugu ogia

nork saltzen digun ezagutzen ez

dugun hiri bat? Benetan nahi al

dugu etorkinen harrerari uko egi-

ten dion hiri bat? Benetan nahi

dugu etxeetako eskaileraburue-

tan ezezagunak areagotzen ari di-

ren hiri eredu bat? Benetan nahi

dugu bizitzeko ezinezkoa bihur-

tzen ari den hiri bat?». Piztu Bilbo

plataforman biltzen direnek argi

dute ezetz: «Pertsona guztiek be-

ren tokia topatzeko aukera duten

hiri bat nahi dugu».

Baina azkenaldiko «makro-

proiektu eta makroebentoak»

auzoen egunerokotasuna «me-

hatxatzen» ari direla iruditzen

zaie. Haiei, auzoei ematen ez

zaien dirutza ematen ari zaiela,

gainera. Aurki izango den MTV

jaialdia egiteko, adibidez, hiru

milioi euro baino gehiago xahu-

tuko direla ohartarazi dute.

Herri plataformako kideek ez

dute eredu hori nahi. Bestelako

Bilbo bat posible dela uste dute,

eta horren aldeko apustua egin

dute: «Herri mugimendua horri

aurre egiteko antolatu da». Eta

egun osoko jarduna antolatu dute

urriaren 13rako: Hamaika Botxo

eguna.

Ezartzen ari den hiri ereduaren

«moldeetatik kanpo» geratzen

diren kolektibo eta pertsonen

«espresio eguna» izan nahi du

Hamaika Botxo egunak, eta ho-

rien arteko saretzeari bide egingo

diona. Bilboko kolektibo, auzo el-

karte, asanblada eta abarren

ikuspuntuak partekatu, eta, au-

rrera begira, sinergiak sortzeko

baliatu nahi dute.

Hartarako, «Bilbo herrikoia-

ren espresio anitzen gunea»

prestatuko du Bilbo Piztuk Uribi-

tarte pasealekuan. Kolektiboei

euren proiektuak aurkezteko le-

kua egingo zaie, eta, elkarlanean,

alternatibak bilatzen saiatuko

dira. Parte-hartze espazioak izan-

go dituzte hartarako: mahai ingu-

ruetarako gunea, haur zein nagu-

sientzako tailerrentzako eremua,

eta liburu eta diskoen aurkezpe-

nerako espazioa, esaterako. Ko-

lektiboen materialen azoka ere

izango da, liburu azoka, hainbat

proiekturen informazio guneak,

eta munduko janarien azoka.

Agertoki bat ere egongo dela jaki-

narazi dute antolatzaileek, eta

Bilboko zein munduko musika

eta antzerki taldeak izango direla

bertan.

Bidea egiten hastea da asmoa,

beraz, eta, hartarako, Bilbo Piztuk

eragile zein banako guztiei egin

die dei ekitaldiz josia egongo den

egunean parte hartzeko.

Hamaika Botxo eguna antolatu dutebestelako Bilbo bat aldarrikatzekoUrriaren 13an egingo den ekinaldian parte hartzera deitu ditu Piztu Bilbok eragile zein banakoak

Piztu Bilbo plataformaren ordezkariak, Hamaika Botxo eguna iragartzeko agerraldian. ARITZ LOIOLA / FOKU

8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aGaiak

‘Azken arnasa arte’filma estreinatukodute asteartean

BILBO bPresoen seme-alaben

egoera islatzen zuen Motxilaren

umeafilmaren arrakastaren on-

doren, adineko pertsonengan ja-

rri du fokua Kurkuluxetan kultur

elkarteak. Azken arnasa arte

film laburrean «nagusien duin-

tasun eta kemena» erakutsi nahi

ditu proiektuak. Asteartean izan-

go da estreinaldia, 19:00etan, Bil-

boko Kafe Antzokian.

15SANTURTZIKO OSPITALEAK

EMANDAKO JANA, TONATAN

Elikagai Bankuaren eta Santurtzi-

ko Udalaren laguntzarekin, 15 tona

janari eman zituen, iaz, Santurtziko

San Juan de Dios ospitaleak, baz-

terkeria arriskuan daudenentzat.

Laguntza hori 88 familiak jaso zu-

ten, 224 pertsonak; horien %23,6,

haurrak izan ziren. Esnekiak, fruta

eta barazkiak izan dira gehien ba-

natu dituen elikagaiak.

Sopelako alkateaketa herritar batekelkar salatu dute

SOPELA bGontzal Hermosilla

Sopelako alkateak herritar ba-

ten aurkako salaketa aurkeztu

du, eraso egin diolakoan. Alka-

tearen bertsioaren arabera, gi-

zon bat garrasika eta mehatxu-

ka sartu zen udaletxean, bat-ba-

tean, irailaren 12an. Alkateak

azaldu du herritarra lasaitzera

joan zela, eta «mehatxu pertso-

nalak» egiteaz gain, eraso egi-

ten ere ahalegindu zitzaiola,

baina saihestea lortu zuela. Al-

kateak herritarraren aurkako sa-

laketa jarri zuen Udaltzaingoan.

Bestelakoa da herritarraren

bertsioa, eta, hark ere salaketa

aurkeztu du Udaltzaingoan, al-

katearen kontra. Haren esane-

tan, idazki baten inguruan alka-

tearekin hitz egiten saiatzen ari-

tu da maiatzetik. Erantzunik ja-

so ez, eta udaletxera joan zen.

Alkateak ez zuela hartuko esan

zioten lehenik. Horregatik, zara-

taka hasi, eta orduan jaitsi zen

alkatea. Eztabaida sutsua izan

zuten biek, eta, azkenean, alka-

teak bultzatu eta lurrera bota

bide zuen herritarra, ez zuela

sekula berekin hitz egingo esa-

naz. Zauri arinak osasun etxean

artatu, eta alkatearen aurkako

salaketa jarri zuen.

Page 9: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Peru Azpillaga Bilbo

Bilbo Hegoaldeko Tren Saihesbi-dearen proiektua aurkeztu eta be-rehala, Barakaldoko Gorostiza etaErrekatxoko auzokideak antola-tzen hasi ziren euren hiriak dituenazken gune berdeak defendatze-ko, eta Barakaldo Naturala plata-forma sortu zuten. Auzokide ho-rietako bat da Begoña Rodriguez(Santander, Espainia, 1967). Urte-etako lanaren ondorioz eta zen-bait azterketa tekniko egin oste-an, bi alternatiba aurkeztu dituzteplataformakoek. Azaldu dutenez,euren proposamenek plan ofizia-lak baino onura gehiago dakartza;

bai ekologikoak, bai ekonomiko-ak, baita sozialak ere. Hala,proiektua gelditzeko eta herri gal-deketa bat egiteko eskatu dute. Zer da, zehazki, Bilbo Hegoalde-

ko Tren Saihesbidea?

Bilboko Portutik Basaurira doa-zen merkantziei irtenbidea ema-teko proiektua da. Bi helburuditu: merkantzia trenak herrieta-tik ateratzea eta C1 eta C2 lineaksoilik bidaiarientzat izatea. Hala,portua, zuzenean, Bilborekin etaAHTaren linearekin lotuko lituz-ke. Proiektuak trenbide berri bateraikitzea aurreikusten du, aspal-di eraikitako eta erabilerarik gabedagoen Serantesko tunela Bilbo-

ko Olabeaga auzoarekin lotuz.454 milioi euroko aurrekontuadute horretarako.Zer kalte eragingo lituzke?

Trenbide berriak Ortuella, Trapa-ga eta Barakaldoko hirigunea in-guratuko lituzke Gorostizaraino.Handik, ordea, nekazaritza guneguztiak zeharkatuko lituzke Ola-beagaraino, bi zubibideren bidez:Gorostizakoa eta Kaxtresanakoa.Eskualdeko azken gune berdeakgaldu ez ezik, obrek kalte larriakere eragingo lituzkete auzoetan:lur mugimenduak eta abar.Zeintzuk dira zuek aurkeztutako

alternatibak?

Guk egungo azpiegiturak lurpe-ratzea proposatu dugu. Alternati-ba bakoitza linea bati dagokio: C1edo C2. Hortaz, egungo lineakmerkantziak garraiatzeko ego-kiak bihurtu ez ezik, hobetu etamodernizatu ere egingo genituz-ke bidaiarien garraioa eraginko-rragoa izateko; bide batez, aspal-ditik dagoen eskari bat betez.Zer onura dakartza zuen propo-

samenak?

Lehenik eta behin, merkeagoakdira. C1 linea hartuz gero, 315 mi-lioi euroko kostua izango luke, etaC2 hartuta, berriz, 424 milioi eu-rokoa. Bigarren linearekin, baina,Serantesko tunela erabiliko litza-teke, haiek euren proiektuarenbaliagarritasuna azaltzeko argu-dio modura erabilitakoa. Horrezgain, lur azpitik joanda, ez litzate-ke egongo zarata arazorik, espa-zio asko berreskuratuko genituz-ke hiria berriro bere onera ekar-tzeko aukera emanez, eta auzo etaherri askok dituzten muga fisiko-ak ezabatuko lirateke. Gainera, lineak modernizatuta,

pertsonen garraioa hobetuko li-tzateke, zenbait geltoki lekuz al-datzeko aukera egongo litzatekegarraio publikoa bultzatzeko,gune berdeak mantenduko geni-tuzke, eta, azkenik, egindako in-bertsioa azkarrago berreskuratu-ko genuke.Zer esan nahi du horrek?

Egunero ikusten dugu zer gertatuden Bilbo hegoaldeko saihesbide-arekin. Inbertsio itzela egin oste-an, ez du izan aurreikusitako era-bilerarik. Tren saihesbidearekinberdin gertatuko balitz eta mer-kantzia garraioa ez balitz esperobezain joria, gutxienez bidaiariekerabiltzeko moduko linea moder-no bat izango genuke, egindakoinbertsioa bai ekonomia, bai gi-zarte eta bai ekologia aldetik be-rreskuratzea ahalbidetuko lukee-na. Hau da, gure aukerek onuragehiago dakartzate.Zer erantzun eman dute udalak

eta Jaurlaritzak?

Isiltasuna eta trabak. Udalarekin

elkarlanean aritzeko mahai batsortu zuten, baina ez dute elka-rrizketa aurrera eramateko jarre-rarik. Gainera, orain dela gutxi,eta guri ezer esan gabe, beste pro-posamen bat aurkeztu zuten, Go-rostizako zubibidearen ordezAgirtza ibai azpitik tunel faltsubat egingo zutela esanez. Hala ere,ez dute aurkeztu proiektu horibabesten duen txostenik.Eta txostenik ez badago...

Proiektuak ez du inolako oinarriteknikorik ez logistikorik; beraz,ez dakigu bideragarria den ala ez.Kaxtresanako zubibidea, gainera,berdin geratuko litzateke. Hala-ber, Agirtza ibaiko eta Gobelakoeskualdea eremu babestua da,hantxe bizi baita desagertzekoarriskuan dagoen arrain hiru-arantza. Hortaz, proiektu berria-ren kalteak are larriagoak izandaitezke.

Zer egingo duzue orain?

Batetik, Elkarrekin Podemosenbidez, agerraldia eskatu duguparlamentuan, eta EH Bilduk etaPSE-EEk euren babesa helarazidigute. Bestetik, orain arte eginbezala, jendea kontzientziatzeneta gure alternatibak zabaltzenjarraituko dugu.Jendea ez al dago proiektuaren

jakinean?

Ezjakintasunarekin estali nahiizan dituzte merkeagoak eta era-ginkorragoak diren gure alterna-tibak. Barakaldoko kultur etxeangure proposamenaren inguruanantolatuta genuen erakusketa ga-larazi ziguten inolako arrazoirikeman gabe. Baina lanean jarrai-tzeko prest gaude, bai kalean etabai udalarekin. Ez dugu gure pro-posamena inposatu nahi, baizikobrak gelditu, eztabaida sustatueta herriari zer nahi duen galdetu.

«Gure aukerekonura gehiagodakartzate»

Begoña Rodriguez b Barakaldo Naturala

Bilbo Hegoaldeko Tren Saihesbidearen aldean,Barakaldo Naturala plataformak bi alternatibaaurkeztu ditu. Horiek kontuan hartu, obraketen eta eztabaida sustatzea galdegin dute.

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

il© Rubén V lanova

GAS PULCIRCO DE(Galizia)eatro Matarile Te

URRIAK 5Auditorium // 20:30 // 7,5-15 €

.kulturleioawww a.com

9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Berbetan

Page 10: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Lore Bengoetxea Ondarroa

Beste aukera bat

eman zaio Onda-

rroako Plaiko Zu-

biari; bigarrena.

Leheneratzeko la-

nak egingo zituen enpresa auke-

ratzeko lehen deialdiak kale egin

ostean, bigarren lizitazioa egin du

Bizkaiko Foru Aldundiak; orain-

goan, aurrekontua handituta.

Dauzkan ezaugarriengatik,

Ondarroako Plaiko Zubia Euskal

Kultura Ondareko Zerrenda Oro-

korrean sartuta dago 2008tik,

monumentuen multzoan. Arra-

zoi horregatik, deialdia bereziki

zaindu beharra ikusi du Ondarro-

ako Udalak, eta iritzi berekoa da

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura

Ondarearen Saila. Horrenbestez,

lehengo deialdian baino diru

gehiago gorde da lanetarako:

716.000 euro, BEZ eta guzti. Au-

keratzen duten enpresak bedera-

tzi hilabete edukiko ditu lanak

egiteko.

2015 amaierako azterketek On-

darroako Plaiko Zubia txarto ze-

goela erakutsi zuten, eta 2016ko

abuztuan, egitura mugitu egiten

zela jabetuta, oinezkoei zarratu

egin zieten. Hortik aurrera, luze

joan zaizkie hilak ondarroarrei,

batez ere nagusienei, zubia berri-

ro zabalik noiz ikusiko zain.

Bidea errazteko helburuz1927koa da Ondarroako Plaiko

Zubia. Bizkaiko Foru Aldundiak

egin zuen, garai hartako Onda-

rroako alkate Celedonio Arriola-

ren eskariz. Hiru arrazoi eman zi-

tuen udalburuak eskaria egiteko:

herrian zegoen udatiarren kolo-

nia nabarmena, hondartzen era-

kargarritasuna orduko gizartean,

eta hondartzaratzeko bitartekoen

egoera deitoragarria: batetik,

itsasadarra zeharkatzeko potina

garestiegia zelako herritar apa-

lentzat, eta, bestetik, herrian bide

luzea egin eta gero herri gainean

dagoen Arrigorriko bihurgunetik

bidezidor malkartsu batetik jaitsi

behar zutelako. Zubiari garaian

Espainiako Erregea zen Alfontso

XIII. aren izena jartzeko eskatu

zion udalak aldundiari, haren ko-

roatzearen zilarrezko ezteiak zi-

rela eta.

Zubi birakarien urrezko garaia

Aro Garaikidearen garapen tek-

nologikoarekin etorri zen, eta,

batez ere, XIX. mendean gauzatu

ziren aurrerakuntzekin. Onda-

rroakoak zubi bular bietan edo

ubidearen ertz bietan dauden ha-

rroinetan bira egiten zuen. Onda-

rroakoa modukoxe zubi asko ez

daude munduan. Ipar Amerikan

bat, Afrikan beste bat eta Europan

bi; horietatik bat da Ondarroa-

koa. Jose Gonzalez de Langarika

ingeniariak egin zuen, Bilbon

eraikita zegoena eredutzat hartu-

ta. Zubi biak antzekoak izan

arren, Bilbokoa eskala handiago-

koa zen, oholtzaren zein argiaren

aldetik. Bestalde, Bilbokoak indar

eragiletzat motor hi-

draulikoa zuen, eta On-

darroakoak, ostera, mo-

tor elektrikoa zuen.

1927tik 1937ra bitartean,

zubi birakari bi egon zi-

ren Euskal Herrian. Biak

Bizkaian zeuden zaldai-

nak ziren, altzairuzkoak

eta zubi saria jasotzen

zutenak; bata Bilbon eta

bestea Ondarroan. Bilbokoa, or-

dea, dinamitatu egin zuten

1937an.

MuntaketaDeustuko Bengoechea tailerrean

egin zuten Ondarroakoa, eta ata-

letan eroan zuten, errepidez, kos-

tako herriraino. Atal guztiak Cir-

culo La Amistad zegoenaren au-

rrean ipini, eta han armatu zuten.

Harroinen gainean muntatu zu-

ten gero, garabi erraldoi batekin.

Emaitza, ia 23 tona altzairuz eta

burdinaz egindako eraikina, On-

darroako zaldain birakaria. Zal-

dainaren ezkerraldean, eskaile-

rak igo eta berehala, harroinaren

altueran, egitura zerbait zabal-

tzen zen tokian, egurrezko etxe-

txo bat egin zuten zubizainaren-

tzat, zubi saria jaso eta zubiari bira

emateko betekizuna zuenaren-

tzat. Denbora bera egiten zuen

zubia irekitzen zein ixten: bi mi-

nutu maniobra bakoitzean.

1988an, zubizainaren etxetxo-

ari sua eman eta gutxira, zaldain

osoa atondu zuten, eskudela al-

datu zioten, eta osagai elektriko-

ak kendu zizkioten. Eskuma al-

deko bide berria egin zutenean,

hormigoizko hegalkina suntsitu,

eta zubiratzeko eskailera egin zen

nasa berritik. Zubia 2002an za-

baldu zuten azkenengo bider, 75

urte bete zituenean.

Ondarroako Plaiko Zubia Euskal Kultura Ondareko Zerrenda Orokorrean sartuta dago, monumentuen artean.2016ko abuztuan zarratu egin zuten, txarto zegoela eta. Orain, zubia konpontzeko lanak adjudikatu dituzte.

Plaiko Zubiak biraka jarrai dezan

Ondarroako Plaiko Zubia. LORE BENGOETXEA

Plaiko Zubia 1927an egin zuten,orduko alkatearen eskariz,hondartzaren erabiltzaileeibidea erraztu nahirik

Ondarroakoaren moduko lau zubi daude mundu guztian,bertokoa barne; lehen, Bilbonere bazegoen beste bat

10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aGaiak

Page 11: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

Aitziber Laskibar Lizarribar

Elikadura biologikoak hartuko

du leku gehien; 14.000 bat pro-

dukturekin, eskaintzaren erdia

beteko du. Kosmetika eta higiene

ekonaturalak ere presentzia han-

dia izango du. Etxe osasuntsuari

lotutako proiektu eta produktuak

ere izango dira, terapia osagarria-

rekin lotutakoak, moda jasanga-

rriari dagozkionak eta ekofood-

truck-ak. Baina dena ez da izango

erosi edo ikusteari begirakoa.

Ekintzak ere leku handia izango

du; elkar ekintzak. Tailerrak, hi-

tzaldiak, solasaldiak, mahai ingu-

ruak, show-cooking-ak ere izan-

go dira. Eta kontzertuak. Eta hau-

rrentzako jolasak, kontalariak eta

tailerrak. BioCultura azoka da.

Gaur eguerdian ireki, eta igande

iluntzera arte zabalik izango du-

tena. Produktu ekologikoarekin

eta kontsumo arduratsuarekin

lotutako 150 jarduera inguru ba-

tuko dituena.

Bi urtean behin BECen egiten

den azoka handia da BioCultura.

Bosgarren edizioa du aurtengoa,

eta, produktu ekologikoen kon-

tsumoa urtetik urtera handitzen

ari den bezala, azokako bisitari

kopurua ere handitzen ari da.

«Bada denboraldi luze bat Bio-

Culturak biokontsumitzaile kon-

tzientziatuenen azoka esklusiboa

izateari utzi ziola», azaldu dute

antolatzaileek. «Azokara dato-

rren publikoaren sorta gero eta

zabalagoa, askotarikoagoa eta ze-

harkakoagoa da». 18.000 bat bi-

sitari espero dituzte aurten.

Azoka bera ere zabaltzen ari da

urte batetik bestera, kopuruari

eta jardun motei dagokionez. 250

erakusketari inguru izango dira

asteburuan euren produktuak

erakusten, eta, horrez gain, 150

ekintza egingo dituzte, hainbat

alorretan banatuta.

Haurrei begira, esate baterako,

familia giroan egiteko jarduera

hezitzaileak egingo dituzte Mama

Terra eremuan. Tailer eta jolasen

bidez, haurrak biobalioetan ohi-

tzea du helburu guneak. Hala, be-

rrerabilpenerako tailerrak eta

ekosukaldaritzakoa izango dira,

adibidez. Turukutupa konpainia-

ren laguntzarekin, zaborretik be-

rreskuratutako materialekin ins-

trumentuak egin eta musika sor-

tzeko aukera izango dute

haurrek. Antzerki eta ipuin kon-

talarien bidez, plastikoek itsasoan

duten eraginaz eta elikadura ohi-

turen garrantziaz hausnartzera

eramango dituzte umeak. Igan-

dean, familian egiteko yoga saioa

izango da. Azken urteetan, Mama

Terra gunean arrakastarik han-

diena izan duen jarduera ere izan-

go da berriro egunotan: ortu eko-

logikorako tailerra.

Jende gehien erakartzen duen

jardueretako bat da showcoo-

king-a, eta, aterpe horren pean,

egunero izango dira aurkezpe-

nak, dastatzeak, tailerrak eta

errezetak. Azken urteetan indar

hartzen ari diren hainbat dieta

kontuan hartuta egingo dira eki-

taldi parte-hartzaile eta solasaldi

horiek: elikadura begetarianoa,

beganoa, flexitarianoa, makro-

biotikoa, mediterraneoa, eta abar.

Kosmetika ekologikoak ere

leku handia izango du BioCultura

azokan. Produktu gehien izango

dituen alorretako bat da. Nabar-

men hazten ari den kontsumoa

da kosmetika ekologikoari lotu-

takoa, eta horri buruzko hitzaldi,

tailer eta ikastaroak ere ugari

izango dira: olioen laguntzarekin

estresa arintzen ikastekoak eta

azala berpizteko automasajee-

nak, besteak beste.

Moda jasangarrirako gunea ere

prestatu dute. Hor, batetik, jantzi,

oinetako, bitxi eta bestelako pro-

duktu ekologikoak ezagutu eta

erosi ahal izango dira, eta beste-

tik, tailer eta hitzaldiak.

Kulturari helduta, kontzertuak

izango dira hiru egunotan; egu-

nero, 13:00etan eta 17:00etan. Ba-

tik bat zelta doinuak eta jazz mu-

sika izango dira oinarri emanaldi

horietan. Highlanders arituko da

gaur, Briganthya bihar, eta Edu

Anderez Trio igandean.

Biokulturaren elkarguneaProduktu eta ikuspegi ekologikoa ardatz hartuta, milaka ekoizle eta kontsumitzaile batuko dira egunotan Barakaldon b Zabalik dago BioCultura azoka BECen, igandera arte

Haurrei begira ortu ekologikoei buruz egiten dituzten tailerrak izan dira, azken urteetan, arrakastatsuenetarikoak. BIOCULTURA

11BIZKAIKO HITZA

Ostirala, 2018ko irailaren 28a Gaiak

Page 12: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aProposamena

Peru Azpillaga

Metal musi-

karen etxe

bilakatuko

da, gaur eta

bihar, Di-

mako he-

rria. Han izango da Dimetal Fest

musika jaialdia, eta hantxe bildu-

ko dira, besteak beste, Euskal He-

rriko metalzale asko. Beltzez jan-

tziko da, beraz, Dima asteburuan,

askorentzat ezezaguna den baina

masak mugiarazten dituen musi-

ka estilo baten zaleei harrera be-

roa egiteko.

Dimetal Fest jaialdia 2015. urte-

an jaio zen, Dimako zenbait lagu-

nek heavy metalaren inguruan

duten zaletasunaren ondorioz.

Geroztik, urtero haziz joan da, eta

aurten, lehenengoz, bi egun

iraungo du. Hala ere, antolatzaile-

ek argi izan dute hasieratik;

heavy metalaren Bizkaiko festa

handiak doako jaialdi bat izan

behar zuen ezinbestean: «Jaialdi

honekin erakutsi nahi dugu posi-

ble dela beste jaialdi eredu bat,

pertsonek antolatua eta pertso-

nentzat dena, agentzia eta enpre-

sa handien interesetik urrun»,

azaldu dute Dimetaleroak kultur

elkartekoek.

Haiek erabaki zuten bazela ga-

raia heavy-metal musika plazara

ateratzekoa, eta, horretarako,

jaialdi euskaldun eta herritarra

osatu dute. Urte osoan hainbat

ekintza egiten dituzte heavy me-

talarekin lotuta, eta Dimetal Fest

da horietatik garrantzitsuena.

«Orain arteko edizioak egun ba-

teko jaialdiak izan dira, bi agerto-

kirekin, herriko frontoi txikian

eta herriko gaztetxean, eta, beraz,

Arratiako jendea biltzen genuen

batik bat; baina, aurten, hori alda-

tu nahi izan dugu», adierazi du

Jani Etxabez Dimetaleroak elkar-

teko kideak. Haren esanetan,

Euskal Herrian ez dago haienak

bezalako tamaina duen eta doa-

koa den jaialdirik: «Beti izaten di-

ra oso handiak, sarrera oso gares-

tiekin, eta horri kritika egin nahi

genion, jaialdi handi bat eginez

baina gure filosofia gordez: auto-

gestioa eta doakotasuna, hain zu-

zen ere». Aurten, beraz, arriskatu

egin direla azaldu du. Lau agertoki

atondu dituzte herrian zehar, eta,

horietan, bi egunez, metalari lo-

tutako hainbat estilotako 30 mu-

sika talde arituko dira.

Taldeak lotzeko orduan ere,

asko zaindu dute euskararen eta

emakumeen presentzia. «Euskal

Herriko talde asko arituko dira,

Gaur hasi, eta bihar arte izango da Dimetal Fest heavy metal jaialdia. Diman antolatzen da urtero, eta,aurten, bi egun iraungo du, lehenengoz. 30 kontzertu baino gehiago izango dira, denak dohainik.Euskarak eta emakumeek presentzia berezia izango dute jaialdiko kontzertuetan.

Dima, metal musikaren plaza

Euskal taldeek —argazkian, Su Ta Gar— presentzia handia izaten dute urtero Dimetal Fest jaialdian. UNAI ENDEMAÑO / DIMETAL FEST

Page 13: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Proposamena

batez ere Arratia aldekoak. Horre-

taz gain, emakumeen taldeak ere

sartu ditugu, eta jaialdian duten

presentzia handitu». Kanpoko

zenbait talde ere ekarri dituzte,

eta, beraz, kartel «potentea»

atondu dutela nabarmendu du

Etxabezek. «Sona handiko zen-

bait talde arituko dira. Euskaldu-

nen artean, adibidez, Anestesia

aipatuko nuke; eta kanpotik eto-

rriko direnen artean, Angelus

Apatrida eta Crisix». Emakumeei

dagokienez, Alma Culter, Sonam-

bula, Afterlife edota Songs of An-

nubis moduko taldeak arituko di-

rela erantsi du Etxabezek. Gaine-

ra, bihar EH Matxete agertokian

arituko diren talde guztiak hasi-

berriak dira. «Eurei ere eman

nahi genien jaialdi handi batean

jotzeko aukera. Askotan, halako

jaialdietan ez zaie aukerarik ema-

ten talde hasiberriei, eta, gure us-

tez, talde horiek funtsezkoak dira

metal musika gordetzeko. Beraz,

leku propio bat ematea erabaki

dugu».

Dimetaleroak kultur elkarteko

kideek hainbat ekintza egiten di-

tuzte urte osoan Dimetal Fest

jaialdia aurrera ateratzeko. Beste-

ak beste, kontzertu bereziak an-

tolatzen dituzte –Azken Gaua In-

fernuan eta Gaurik Ilunena Fest–,

elkartearen edota jaialdiaren ka-

misetak saltzen dituzte, eta ume-

entzako ekintzak ere prestatzen

dituzte –Txikirock jaia–. «Auto-

gestioaren bidez finantzatzen

dugu jaialdia; hala, doakotasuna-

ri eusteko, egitasmo ugari antola-

tzen ditugu. Aurten, zozketa uga-

ri jarri ditugu martxan, eta kami-

seta piloa ari gara saltzen»,

azpimarratu du Etxabezek.

Horretaz gain, herri osoak lan

handia egiten duela aitortu du, eta

jendeak inplikazio maila handia

izaten duela. «Herriko jendeak

asko laguntzen gaitu, eta udalak

ez digu trabarik jartzen. Gainera,

dimoztarrak beltzez janzten dira,

tabernetan metal musika entzu-

ten da, eta boluntario lanetan ere

parte hartzen dute». Etxabezek

azaldu duenez, izan ere, bolunta-

rio ugari behar dira halako jaialdi

bat antolatzeko, besteak beste,

barran, kontzertuetan edota se-

gurtasun lanetan aritzeko; «beti

dago zerbait egiteko». Hala ere,

jendea animatu egiten dela dio,

bai herrikoa eta baita kanpotik

datorrena ere: «Inplikazioa han-

dia izaten da».

Era berean, Dimetal Fest ez da

soilik kontzertuak barnebiltzen

dituen jaialdi bat. Larunbaterako,

egun osoko egitaraua antolatu

dute, beste motatako ekintza as-

korekin. Goizean, solasaldi bat

izango da heavy metalaren ingu-

ruan, eta, ondoren, herri kirolak

egongo dira. «Aitor Atutxa ibiliko

da aizkorari emanez; bitartean,

musikari batek gitarra joko du».

Metal olinpiadak ere egingo di-

tuzte, heavy metalari lotutako

lehiaketa gisara: Mosh jauzia, bi-

blia jaurtiketa, katxia tragoz eda-

tea... «Giro paregabea dago egun

osoan, eta jendea animatu egiten

da parte hartzera; hori da onena».

Aurten, jende andana biltzea

espero dute, baina, sarrerarik ez

dagoenez, ez dira ausartzen ko-

puru bat esatera. «Azkenean,

metal munduan gabiltzanok el-

kar ezagutzen dugu, eta piloan jo-

aten gara beti batetik bestera».

Iruñetik, Gasteiztik, Bilbotik eta

Bermeotik autobusak

egongo direla azaldu du

Etxabezek, eta atzerriko

jendea ere etortzekoa de-

la. «Txekiar Errepubli-

katik, Esloveniatik...

kanpoko jaialdietan eza-

gututako metalzaleak

ere bilduko dira. Asko-

rentzat, jaialdi hauek ez

dira oso ezagunak, baina

arrakasta handia izaten

dute». Hori dela eta, aur-

ten kanpalekurako gune

bat atontzea erabaki du-

te. «Kanpaldi librea izango da, eta

bakoitzak ahal duen moduan

moldatu beharko du, beti erres-

petuz jokatuz».

Elkartasunerako tarteaDimetal Fest jaialdian arituko di-

ren taldeen artean, istorio berezia

duen talde bat izango da: Auritz.

AEN autismoaren espektroko na-

hasmenduan sentsibilizazio lana

egiteko jaio zen Auritz taldea, eta

Auritz, laino eder hori literatura

eta musika uztartzen dituen

proiektua abiatu zuten. Hor, AEN

sindromea duen ume baten isto-

rioa kontatzen da. Liburua eta

soinu banda uztartzen dituen

proiektuaren helburua da irakur-

le zein entzuleak sentsibilizatzea

eta sindrome horren ondorioak

ezagutaraztea. AEN sindromea

duten pertsonek, dituzten ezau-

garriengatik, gizartearen parte

sentiarazteko laguntza behar

dute. Halako kasuek sortzen di-

tuzten zailtasunetan sakondu ere

egin nahi du Auritz proiektuak.

Adibidez, familia kontziliazioan,

autismoa duten haurren behar

berezietan, laguntza sozial zein

ekonomikoetan...

Mikel eta Gorka Bizar anaiek

abiatu zuten proiektua, eta Auritz

taldea osatu zuten proiektuaren

soinu banda konposatzeko.

Haien abestiak entzun ahal izan-

go dituzte Dimetal jaialdira bil-

tzen diren pertsonek, baita libu-

rua erosi ere. Liburuan, istorio

errealak fikziozko mundu parale-

lo batekin nahasten dira. Hala,

sortzaileen helburua da ulerta-

raztea AEN sindromedun pertso-

nek zer-nola ikusten dituzten

gauzak; fantasiazko zein beneta-

ko istorioa bidez, familia horien

errealitatea ezagutaraztea.

DIMETAL FEST

Lau gune eta kontzertu anda-

na izango dira Dimako Dime-

tal Fest jaialdian; denak, do-

hainik. Horretaz gain, egune-

ko egitaraua ere izango da.

GAUR

Koba agertokia

20:00.Sonambula.

21:05.Perrobala.

22:15.Alma Culter.

23:25.Kartzarot.

00:40.Dominium.

02:00.DJ Achtung.

BIHAR

Eguneko egitaraua

11:00.Solasaldia, Abaroan.

11:30.Umeentzako jolasak,

plazan.

13:30.Herri metal kirolak,

EH Matxete agertokian.

14:30.Metal bazkaria,

frontoian.

16:30.Metal olinpiadak,

EH Matxete agertokian.

Lemmy agertokia

18:55.The Faithless.

20:15.Auritz.

21:45.Crisix.

23:50.Anestesia.

01:50.Angelus Apatrida.

03:30.Ezten Giro.

Infernu agertokia

18:15.Meltdown.

19:35.Niketz.

21:00.The Wizards.

22:55.Vhaldemar.

01:00.Overloud.

Koba agertokia

18:30.Afterlife.

19:35.Extinction.

21:00.Bloody Brotherhood.

22:55.Aposento.

01:00.A.D.

02:00.DJ Jarros.

EH Matxete agertokia

18:30.Holy Txala.

19:15.Uther.

20:00.All I Need.

20:45.Damned Ritual.

21:30.Debon.

22:15.Lurgorr.

23:00.Mosh.

23:45.Herabe.

00:30.Song of Annubis.

01:15.Kohatu.

Hainbat ekintza izaten dira egun osoan Diman; besteak beste, umeentzako jolasak. UNAI ENDEMAÑO / DIMETAL FEST

30 talde arituko dira jaialdian.Euskarak, talde hasiberriek eta emakumeek presentziaberezia izango dute

Doako jaialdia da Dimetal Fest;heavy metal musikaren zaleekantolatzen dute, herri osoarenlaguntzarekin

Euskal Herriko txokoguztietako metalzaleakbilduko dira asteburuanDiman, baita atzerrikoak ere

Page 14: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

MUSIKA

ARRANKUDIAGAFalling Black.

bGaur, 22:00etan, gaztetxean.

BARAKALDOLa Cosa Nostra.

bGaur, 19:30ean, Retrokafen.

BARAKALDOErruki Jauna.

bGaur, 20:00etan, El Tubon.

BARAKALDOBrutus Daughters

eta Hexen.

bGaur, 20:00etan, Mendigon.

BARAKALDOUdal Musika Banda.

bGaur, 21:00etan, Herriko plazan.

BARAKALDOAlienfood,

Big Moutn eta Morraia.

bGaur, 22:00etan, Edaskan.

BARAKALDOPink Factory Band.

bBihar, 20:00etan, Landabekon.

BARAKALDOAdrian Cunningham

and His Old School.

bBihar, 21:30ean, Herriko plazan.

BASAURIFitos y el Fitipaldi

eta Oxabi Erromeria.

bGaur, 22:00etan, Ixatxak parkean.

BASAURISapo y El Sello.

bGaur, 22:15ean, Baietz-Ezetzen.

BASAURISiniestro Total

eta DJ Ruba.

bBihar, 23:00etan, Ixatxak parkean.

BERMEOLos Cosmeticos.

bGaur, 22:00etan, Beleza

Malandran.

BERRIZGari.

bBihar, 20:00etan, Mikel deunaren

baselizan.

BILBOTxantxu.

bGaur, 19:00etan, Fnac-en.

BILBOUdal Musika Banda:

Topaketak mitologiarekin.

bGaur, 19:00etan, Azkuna zentroan.

BILBOCumbaos Trio.

bGaur, 19:00etan, La Riberan.

BILBOEuskadiko Orkestra

Sinfonikoa: Bariazioak haizean.

bGaur, 20:00etan, Euskaldunan.

BILBOTtun Ttun Brigade,

Kvalvika, Shintoma eta

VVV [Trippin’you].

bGaur, 20:00etan, Bilborocken.

BILBOHiri Galduak.

bGaur, 20:30ean, Biran.

BILBOSons of Aguirre & Scila

eta Nukore.

bGaur, 21:00etan, Stage Liven.

BILBOFANTA eta The Daltonics.

bGaur, 21:00etan, La Nuben.

BILBOThe Beat Shadows.

bGaur, 21:00etan, Sani eta

Avenida tabernen atarian.

BILBOSwing That.

bGaur, 22:30ean, Shaken.

BILBOEvil Evil Girrrls & The

Malvados.

bGaur, 23:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOStereorocks: Mike Servito

eta Les Alsborregach.

bGaur, 01:00etan, Kafe Antzokian.

BILBORiverside Underdogs.

bBihar, 12:30ean, La Riberan.

BILBOMamagigi’s eta Nevadah.

bBihar, 20:00etan, Satelite T-n.

BILBORaul el Perla eta Luis Peña:

Un olé a tiempo.

bBihar, 20:00etan, Bilborocken.

BILBOTxantxu.

bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.

BILBOThe Travessy Band.

bBihar, 20:30ean, Contrapunto

eta Arlanza tabernen atarian.

BILBOLuz Casal.

bBihar, 21:00etan, Euskalduna

jauregian.

BILBOAtomizador eta

Massa Confussa.

bBihar, 21:00etan, Shaken.

BILBOGorka Naste.

bBihar, 21:00etan, Sani eta

Avenida tabernen atarian.

BILBOAnier.

bBihar, 21:30ean, Stage Liven.

BILBODistorsion.

bBihar, 21:30ean, Ipar Haizean.

BILBOToundra eta Backbone.

bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.

BILBOFantabulous & Furry.

bBihar, 00:00etan, La Riberan.

BILBOMiguel Salvador Trio.

b Igandean, 12:30ean, La Riberan.

BILBOGiuda eta Obsesion Fatal.

b Igandean, 13:00etan, Zorrotzako

gaztetxean.

BILBOGorka Naste.

b Igandean, 13:30ean, Satelite T

aretoan.

BILBOSantiago Campillo.

b Igandean, 13:30ean,

Crazy Horsen.

BILBOBite The Bullet.

bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.

BILBOUdal Txistulari Banda:

Jesus Maria Bilbao Estefania

Jerry-ri eskainitako kontzertua.

bAsteazkenean, 19:30ean,

Euskalduna jauregian.

BILBOBilboko Orkestra

Sinfonikoa: West Side Story.

bOstegunean eta ostiralean,

19:30ean, Euskalduna jauregian.

BILBOAgoraphobia.

bOstegunean, 20:00etan,

Kafe Antzokian.

BILBOCecilia Payne.

bOstegunean, 20:00etan,

La Riberan.

BILBOMama Killa, Kings of the

Beach, Rym eta Hyedra.

bOstegunean, 20:00etan,

Bilborocken.

BILBOGreen Covers.

bOstegunean, 20:30ean,

Stage Liven.

BILBOGypsy Jazz jam session.

bOstegunean, 21:00etan,

Hika Ateneoan.

BILBOMG Banda eta Chalwa Band.

bOstegunean, 21:30ean,

Kafe Antzokian.

DIMADimetal Fest.

bGaur eta bihar, hainbat tokitan.

ERMUAReady Aim Fire.

bGaur, 21:30ean, Karikaton.

GETXOGetxo Sound: La MODA,

Viva Suecia, Dead Bronco, Los

Brazos eta El Inquilino Comunista.

bGaur, 17:00etatik aurrera,

Areetako Geltokia plazan.

GETXOSonic Free Station.

bGaur, 22:30ean, Zear Biden.

GETXOGetxo Sound: Smile,

Ivan Ferreiro, Tulsa eta McEnroe.

bBihar, 17:00etatik aurrera,

Areetako Geltokia plazan.

IURRETALaiotz.

bGaur, 22:00etan, plazan.

IURRETAAzalera, The Vartools

eta Oxabi.

bBihar, 20:30ean, plazan.

IURRETAAbba Revival.

bBihar, 20:30ean, Askondon.

LAUKIZLurdark eta Eztengiro.

bGaur, 22:00etan, plazan.

LAUKIZEingo.

bBihar, 18:00etan, plazan.

LAUKIZToc, Vendetta, Gozategi

eta DJ Gerri.

bBihar, 21:30ean, plazan.

LEIOAPiscore eta Aupa Quartet.

bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.

PORTUGALETECotton Blues.

bGaur, 22:30ean, Rock Volatinen.

PORTUGALETEAliemfood.

bBihar, 22:00etan, Rock Volatinen.

SANTURTZIThe One.

bGaur, 19:00etan, portuan.

SANTURTZIM.C.D.

bGaur, 22:00etan, Bullongo jaietan.

SANTURTZIDangiliske.

bBihar, 20:00etan, portuan.

SANTURTZIBenito Lertxundi.

bBihar, 20:30ean, Serantes aretoan.

SANTURTZIDrei Affen, Neila,

Diana Lagarto eta Marmol.

bBihar, 22:00etan, La Kelo

gaztetxean.

Santurtzi b Itsas Azoka

Sardinera Eguna, saregileen omenezGaurtik igandera Itsas Azoka egingo dute Santurtziko portuan, eta bihar, larunbatarekin, Sardinera Eguna os-

patuko dute. Santurtziko emakumeen omenezko jai giroko ekitaldia da, eta, aurten, saregileak izango dituzte

gogoan. Itsas txangoak, txalupa erakusketak, bisita gidatuak... denetarik izango da bihar Santurtzin. 12:00etan

saregileei omenaldia egin ondotik, kalejiran joango dira Sardinera parketik porturaino. SANTURTZIKO UDALA

14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28aAgenda

Page 15: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

SANTURTZIBilbotarrak:

habanerak eta herri kantak.

b Igandean, 18:30ean, portuan.

SOPELASiwomat eta BWSR.

bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.

SOPELAThe Riff Truckers

eta Tiparrakers.

bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.

UGAO Josu Bergara eta Akorde

Txikiak.

b Igandean, 20:00etan, Jane

jauregian.

ZALDIBARHaur minbiziaren

kontrako jaialdia: Guardia Vieja,

Etabar, Sonora Kilombo eta Sugoi.

bBihar, 19:00etan, pilotalekuan.

ZALLAWillson & Willsonetis,

Gora Herria eta DJ Markelin.

bBihar, 23:00etan, plazan.

ZORNOTZABizkaiko Abesbatzak:

Ken Zazpi Ahotsez.bBihar, 20:00etan, Zelaieta

frontoian.

ANTZERKIA

BARAKALDOGran Cabaret

Pachon.

bGaur eta bihar, 21:00etan,

Arimaktoren.

BASAURITeatro Che y Moche:

El funeral.bGaur, 20:30ean, Social antzokian.

BASAURILurrak Antzerkia: Lurrak.b Igandean, 19:30ean, Ixatxak

parkean.

BILBOFocus eta Yllana: Ben-Hur.bGaur, 19:30ean, bihar, 18:00etan

eta 21:00etan, eta igandean,

19:00etan, Arriaga antzokian.

BILBOLander Otaola: Yo soy Pichichi.bGaur eta bihar, 20:00etan,

eta igandean, 19:00etan,

Pabilioi 6 aretoan.

BILBOEnriqueta Vega eta

Rafa Aceves: Diva Di Palo.bGaur, 19:30ean, Castañoseko

udaltegian.

BILBOCristina Medina eta

Santiago Molero: Ay, Carmela.bGaur, 20:00etan, Campos

Eliseos antzokian.

BILBOPantzart: Amilani.bBihar, 17:30ean, Biran.

BILBOCarolina Calema eta

Ana Noguera: Los Nadies.bBihar, 20:00etan, eta igandean,

19:00etan, Garabia aretoan.

BILBOAtx Teatroa: Tomiris.bAsteazkenean, 19:30ean,

Begoñako udaltegian.

BILBOArimaktore: Ifigenia Glanz.bOstegunean, 19:30ean,

Errekaldeko udaltegian.

ELORRIOArrapaladan: Etena.bGaur, 20:30ean, Arriola

antzokian.

ERMUATxalo: Juntos.bGaur, 22:15ean, Ermua

antzokian.

GALDAKAOYllana: The Primitals.bGaur, 21:00etan, Torrezabal

kultur etxean.

GALDAKAO 7 Bubles: Burbuja.bBihar, 18:00etan, Torrezabal

kultur etxean.

SESTAO Ion Martinez Txiki-ren bakarrizketa.

bGaur, 20:00etan, Musika

Eskolan.

SOPELAPirritx, Porrotx eta

Marimotots: Borobilean.bGaur, 18:00etan, Urko

kiroldegian.

ZALLATxalo: Juntos.bBihar, 20:00etan, Zine-antzokian.

DANTZA

BASAURIExcentrica Produccio-

nes: La maldición de los hombresMarlboro.bBihar, 20:30ean, Social antzokian.

BERRIZ Iremiñe taldea.

bBihar eta igandean, 13:00etan,

Mikel deunaren baselizan.

BILBOOopart: Éterperformancea.bGaur eta bihar, 18:00etan,

19:00etan eta 20:00etan,

Fundicion aretoan.

BILBOBizkai Elkartea:

Bilbo Dantzanerromeria.bBihar, 18:00etan, Areatzan.

BILBO Jerome Bel: Jérôme Bel.bOstegunean, 20:00etan, Azkuna

zentroan.

GETXOGetxo Dantzan.

bBihar, 10:00etatik aurrera, egun

osoan, Erromoko Santa Eugenia

plazan.

IURRETADantzari dantza

eta nesken sokadantza.

bBihar, 19:00etan, plazan.

LAUKIZZapatariñe: Su ganeandantzan.bGaur, 21:00etan, plazan.

Bilbo b Musik / Fem proiektua

Emakumea, musikaren industrianAsmatu kolektiboak bigarren urtez plazaratuko du Musik / Fem proiektua, Bilbon. Emakumeek musikaren in-

dustrian jasaten duten bazterkeria ikusgarri egin eta sozializatzeko, Almudena Palaciosek, Cris Lizarragak, Ju-

ne Calvok eta Lluis Torrentsek mahai inguru bat egingo dute datorren asteazkenean Kafe Antzokian. Eta, oste-

gunean, Agoraphobia taldearen —argazkian— eskola magistrala goizean, eta kontzertua iluntzean. AGORAPHOBIA

SANTURTZIMendi Alde:

Santurtziko aurreskua.

bBihar, 19:30ean, portuan.

BERTSOLARITZA

BERMEOMikel Goiriena, Ainhoa

Gorostiaga eta Ibon Larrazabal.

bBihar, 13:00etan, San Migel

auzoan.

BERRIZ Iruri Altzerreka, Miren

Amuriza eta Oihana Bartra.

b Igandean, 13:30ean,

Mikel deunaren baselizan.

IGORRE Jakinduriek mundue erreko dau#bertsozientzia: Miren Artetxe eta Jon Maia.

bBihar, 19:30ean, Lasarte aretoan.

KORTEZUBILiligiroa. Bertso

afaria: Julen Erezuma, Asier

Galarza, Xabat Galletebeitia

eta Beñat Ugartetxea.

bBihar, 21:00etan.

LOIUAmets Arzallus, Arkaitz

Estiballes, Etxahun Lekue eta

Fredi Paia.

bGaur, 20:30ean, Laurotan.

MUNGIAAitor Esteban, Jone

Larrinaga eta Asier Legarreta.

bBihar, 13:30ean, Zumetzaga

auzoan.

MUNGIAAthletic-Reala bertso

derbia: Unai Agirre, Amets Arza-

llus, Maddalen Arzallus, Oihana

Bartra, Igor Elortza eta Etxahun Le-

kue.

bOstegunean, 20:00etan, Olalde

aretoan.

MUXIKAErretiratuen bazkaria:

Ireneo Ajuria eta Moises Enbeita.

bAstearte eguerdian, Ariatza

auzoan.

HITZALDIAK

BILBOEureka Kafe Zientifikoa:

VIH.bAsteazkenean, 19:00etan,

Hika Ateneoan.

BILBOGurutze Beitia: Literatura:denetarik irakurri behar da?.bAsteazkenean, 19:00etan,

Bizkaiko Foru Liburutegian.

BILBOAlmudena Palacios, Cris

Lizarraga, June Calvo eta Lluis

Torrents: Emakumea musikarenindustrian.bAsteazkenean, 19:00etan,

Kafe Antzokian.

GERNIKA-LUMOLuis M. Zaldua,

Roslyn M. Frank, Iosu Etxezarraga

eta Alvaro Aragon: Biribilak mendietan. Seles. Kortak. Saroiaksymposiuma.

bGaur, 10:30etik 18:30era,

Euskal Herria museoan.

GETXO Izaskun Bilbao eta

Juanjo Alvarez: Eskubide sozialen Europako oinarriabazkari solasaldia.

bGaur, 14:00etan, Ugartena

jatetxean.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

BILBOEntre les murs, zinema jatorrizko bertsioan euskarazko

azpi idatziekin.

bAsteartean, 19:00etan,

Bilbo Arten.

SANTURTZISanturzine film

laburren jaialdiaren irekiera.

bGaur, 22:00etan, Serantes kultur

aretoan.

BESTELAKOAK

BILBOBisita Gidatua.

b Igandean, 11:30ean, Haceria

Zawp espazioan.

BILBOVis a vis:

Sahatsa Jauregi & Julia Panades.

bOstegunean, 18:30ean,

Casilda Iturrizar parkeko pergolan.

LAUKIZEleder magoa.

bBihar, 16:30ean, plazan.

15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 28a Agenda

Page 16: BIZKAIKO HITZA - Berria › pdf_artxiboa › 2018 › 2018-09-28_BIZKAIA_HI… · «Hortik Babel dorrera goaz». Mende erdian bizkaierak, batuak, euskarak egin duen bidea aztertu

sBIZKAIA MAITE

Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo

Horma sendoak eta

itxura karratua.

Handia eta itxia.

Pisutsua da bistara

egun Abusu ikas-

tolako eraikin zaharra. Harrizko

pareta gogorrek pentsarazi leza-

kete beste garai batean komentua

izan zela, edo ospitalea izango

zela bestela, edo, agian, espetxea.

Historia luzea dute egun haurren

zalaparta gordetzen duten hor-

mek. Baina ez lehen kolpean di-

rudiena.

Ibaizabalen ertzean, okindegi

gisa sortu zuten eraikin sendo

hori. Errota bat ondoan zuela,

Bizkaiko hiriburua hornitzeko

proiektu erraldoi baterako eraiki

zuten, 1793an, Bilboko Udalaren

aginduz. Garai oparoak izan zi-

tuen. Gorabeheratsuak ere bai,

eta oihal fabrika ere izan zen. Lis-

kar eta borroken lekuko eta on-

dorio ere izan da: karlistek erre

egin zuten lehen karlistadan, bai-

ta bigarrenean ere. Eraso haieta-

tik eta multzo hartatik zutik man-

tendu den eraikin bakarra da

egun ikastola hartzen duena.

Bizkaiko eta Euskal Herri osoko

lehen eraikin industrial esangu-

ratsutzat dute adituek Ponton

esaten zitzaion eraikina. Bizkaiko

abangoardia neoklasizistakoa,

monumentu izendatua du Eusko

Jaurlaritzak 2001. urtetik; kultur

ondare.

Hiriaren ogi premia asetzekoBilborentzat irin eta ogi hornidu-

ra ziurtatzeko ekinaldi gisa sortu

zen proiektua 1793an. Handitzen

ari zen hiribildua, eta 10.000 biz-

tanletik gora zituen ordurako.

Elikagai premia handitzen ari

zen, eta irin eta ogi eskaria ere bai.

Batez ere Cadagua arrotik jaso-

tzen zituen Bilbok elikaduraren

oinarri ziren irina eta ogia. Baina

hornitzaileak iruzurrean aritzen

ziren sarri; salmentetan pisua eta

prezioak manipulatzen zituzten,

eta maiz sortzen ziren horren ha-

rira gatazkak. Egoera horretan,

okindegi handi bat sortzeko pre-

mia plazaratu zuen udalak. Hi-

riak zuen ogi hornikuntzaren

arazoa mahai gainean jarri zion

orduko korrejidoreari, eta hark

Alexo Miranda arkitektoari eska-

tu zion Boluetako eremuan labe

bat eta okindegi bat eraikitzeko

planoak egin zitzala.

Handia izan zen apustua.

700.000 errealeko aurrekontua

izan zuen hiru zati zituen proiek-

tuak: batetik, gune horretan au-

rrez zegoen errota zaharra berritu

behar zuten, eta, bestetik, labe

handiak eraiki behar ziren. Ho-

rrez gainera, hiriko okinen horni-

tzaile izango zen udal bil-

tegirako, 10.000 gari fa-

nega erosteko ere agindu

zuen udalak. Zenbaitek

handikeriatzat hartu zu-

ten horrenbesteko diru-

tza eskatzen zuen egitasmoa, eta

ordainketak nola egin erabaki-

tzeko ere desadostasunak izan zi-

ren nagusi: dirua lortzeko, korre-

jidoreak Areatzako orube batzuk

saltzea proposatu zuen; udal or-

dezkariek, ogiaren gaineko zerga

berri bat ezartzea. Gaztelako

Kontseiluak, ordea, atzera bota

zituen bi proposamenak: lehe-

nengoa, Zazpikaleetan leku hu-

tsak bazirelako, eta bigarrena, ez

zegoelako ados oinarrizko lehen-

gaiak hainbeste garestitzearekin.

Azkenik, hainbat urtetarako zor-

petu zen udala.

1523rako bazen errotaLau eraikinek osatu zuten egitas-

moa: errotak, okindegiak, alete-

giak eta egurtegiak. Hala ere, le-

hen alea aurrez jarria zuen

proiektu erraldoi horrek:

1523rako okindegiaren historia

ezarriko zuen Ponton errota ber-

tan zen; Ibaizabalen azken mean-

dro handian, San Kristobal irla

zena baino pixka bat gorago. Ja-

betza eta ustiapena ordaintzeko

moduak direla eta, hainbat liska-

rren gune izan zen hasieratik. Lis-

karrik handienak, ordea, gerora

etorriko ziren.

Bi aldiz erre zuten, esaterako.

1835eko martxoan, lehen gerra

karlista, 4.000 soldadu karlistak

Santutxu eta Morro okupatu zi-

tuzten. Udal agintariek 31 lagun

jarri zituzten Ponton zaintzeko.

Karlisten erasopean, suak hartu

zituen okindegia eta errota.

Ia hamar urte egon zen utzia,

eta, 1844an, bilbotar liberal batek

oihal lantegi bat jarri zuen han:

Lenceria de Miraflores. 1860ko

hamarkada amaieran, oihalak

egiten jarraitu zuten okindegi za-

harrean, baina aleen ehotzea ere

egiten zen Ponton errotan. 1874ko

urrian, soldadu karlistak okinde-

giko administratzailearengana

joan ziren. Lantegiko eta biltegiko

giltzak kendu, errotaria bahitu,

lantegiak sugarretan utzi, eta

Abusura egin zuten soldaduek.

Arratiako tranbiaGerora, errota berritu, eta kalitate

goreneko ogia egiteko egokitu zu-

ten okindegia, baina, hortik au-

rrera, gain behera joan zen lante-

gia, ixteraino. Garraio lanak egi-

ten zituen Arratiako tranbia ere

itxi zutenean, betiko desagertu zi-

ren hango industria zantzu guz-

tiak. Tranbiarentzako eraikitako

zubia oinezkoentzat egokitu zen

orduan; gero, autoentzako ere

izango zen zubia eraiki zuten. Ho-

rrek nabarmen lotu zituen Abusu

eta Bolueta auzoak, eta bestelako

bizia eman zion inguruari.

1987an, zubi berria eraiki eta

errota suntsitu zuten. Eta 1996an,

Bilboko Udalak baimena eman

zion Abusu ikastolari okindegi

eta oihal lantegi izandako eraiki-

na hezkuntza zentro gisa egoki-

tzeko. 2013an, eraikin berri

moderno bat gehitu zion Abusu

ikastolak aurretik zaharberritu-

takoari.

Errota zahar baten ondoan eraiki zuten Abusu ikastolaren eraikina, 1793an, Bilboren ogihornikuntza bermatzeko. Liskarren lekuko ere izan zen: karlistek birritan erre zuten.

Irinaren gainean, ikastola

Ponton deitzen zioten okindegiaren eraikina, trenbidearentzat izan zen zubiaren atzealdean, 1880. urtean egindako argazkian. ORBELA

Batzuek handikeriatzat zutenproiektua; urte askorakozorpetu zen udala, 700.000errealeko kontua ordaintzeko

Abusu ikastolaren eraikina. WIKIPEDIA

BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko irailaren 28a

Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

www.bizkaia.hitza.eus [email protected]