NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara...

52

Transcript of NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara...

Page 1: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 2: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 3: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Ixabel Bereziartua. Zuzendaria: Xabier Letona.Zuzendariaren albokoa: Pello Zubiria. Astekariko erredak-zio-burua: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: MikelGarcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura: GorkaBereziartua. Aisia: Unai Brea. Termometroa: Urko Apaolaza.Euskara: Onintza Irureta. Diseinua: Garbine UbedaGoikoetxea. Interneteko erredakzio-burua: Lander Arbelaitz.Haria eta blogak: Jon Torner. Multimedia: Axier Lopez.Argazkilaria: Dani Blanco. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Kudeaketa eta salmenta: Berdaitz Goia. Harpidetzak: KarlosOlasolo. Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea:Idoia Arregi, Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Olatz Korta.Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari Karmen Loiarte.Harrera: Jone Arzallus.HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxak: 943 373403 (erredakzioa),943 361048 (komertziala). Lapurdi, Nafarroa Beherea etaZuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 476000.Faxa: 559 476001. Nafarroa: Gazteluko Plaza 44, 3. eskui-na. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 POSTA ELEKTRONI-KOA. Komertziala: [email protected]. Harpidetzak: [email protected]. Erredakzioa: [email protected]. Interneten:www.argia.com. Lege.gordailua: NA 80-1963. ISSN: 0213-909X. Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: AntzaS.A.L. Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza. Hego Euskal Herria: 145 euro. Ipar EuskalHerria: 176 euro. Espainia: 145 euro. Beste atzerriak: 182euro. Airez: 285 euro. Komunikazio Biziagoa S.A.L.Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

Azala: GARBINEUBEDA GOIKOETXEA

DEABRUAREN ABOKATUAALEX SARDUI: «Rock and rolla eszena eta jarrera da: potroak

eta obarioak». SUSTRAI COLINA / 4

ASTEKO GAIAELIKADURA BURUJABETZA Gure elikaduraren kontrola

berreskuratuz. UXUA LARRETXEA/ 5

PERTSONAIAGURUTZE CIGA: «Aitak erakutsi zigun nafarrak euskaldunak

garela, begira zer nolako aurkikuntza, e?». REYES ILINTXETA / 12

GAIAKIVAN VERGARA, MEDIKU KONTZIENTZIA-OBJEKTOREA:

«Praktikan ez dugu nahikoa baliabiderik izango legeakbaztertzen dituenak artatzeko». MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 17

IRITZIAREN LEIHOAKOHERENTZIA POLITIKOA ETA SINESGARRITASUNA

GARBIÑE BIURRUN MANCISIDOR / 22LANIK EZ EGITEKO ESKUBIDEA IÑAKI ODRIOZOLA / 24GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA / 21BERTSO BERRIAK Kontxako estropadak.

MAIALEN VELARDE MUJIKA / 23HEMEROTEKA Keynes problema da, ez soluzioa.

HARRY SHUTT / 23TXANDAN Deszentralizatzen. AMETS ARZALLUS / 24

ERDIKO KAIERAIRKUS M. ZEBERIO, KOMIKILARIA: «Txikitatik ikasi eta ikasi,

baina ekintza ere behar da». HEDOI ETXARTE / 25LIBURUAK SAIOA RUIZ GONZALEZ / 30DISKOAK IKER BARANDIARAN / 31EZPALAK GARBINE UBEDA GOIKOETXEA / 32ABARRAK UNAI BREA / 33IHESI BERIAIN MENDIAREN INGURUAK (NAFARROA)

Hamaika bide gailur ospetsura igotzeko. LUIS URZAINKI / 34DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO, KIKE AMONARRIZ / 38ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA JOXERRA AIZPURUA / 40LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 41DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 42

TERMOMETROAJATRI ADUH, FRONTE POLISARIOA: «Sahararrek presio handia

egiten diote Polisarioari gerran hasteko». ANDONI LUBAKI / 43KATALANA ARAGOIN Eguzkia ekialdetik sartzen da.

ÁLEX MILIAN (EL TEMPS) / 46BERO-BEROAN JUAN MARI ARREGI, ONINTZA IRURETA AZKUNE / 49MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2012ko irailaren 9a, 2.335. zenbakia

Page 4: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

DEABRUAREN ABOKATUA

2012KO IRAILAREN 9A4 �

Beti Gatibu eta beti libre.

“Rock and rollaeszena eta jarrerada: potroak etaobarioak”Arrakastaren aparretan zabiltza. Oker begiratubehar nizuke. Karramarrotan ari direla, estatubatuarrakmexikarrari: “Txo, taparik barik, ospa egingodizute!”. Mexikarrak: “Bai zera, gureanbehean daudenak berehala jaisten dutegorantz doana!”. Euskal Herrian, gauza bera.

Euskal Herriaz ari garela, hemen lehengoa betida hobea. Nostalgia. Jendeak sasoi onak gogoratzenditu. Hori bai, “guk hau eta hura egitengenuen” esaten hastean belaunaldi berrieitxanda uzteko garaia da.

Hemen lehengoa beti da hobea, eta kanpokoaere bai!Bruce Springsteeni jakina ordaindu beharzaiola, baina jakin dezatela muntaia hori nikere egingo nukeela nigatik ordainduko balute!Zergatik iruditzen zaigu garrantzitsuagoaMick Jaggerrek Euskal Herriaz inpresio onaeramatea euskal musika zaintzea baino?

Aizu, su artifizialak ikusteko ez dago kanpoko-rik ekarri beharrik, e.Rock and rolla eszena eta jarrera da: potroaketa obarioak. Txarto egiten duenak potroakbadauzka ikasiko du, baina ez badauzka etasu artifizialak jartzen baditu oholtzari suemango dio!

Zergatik ez dituzue irudi batzuk jartzen eszenajanzteko? Gu dena ematen ari garen bitartean jendea

pantailari begira geratzeko? Horretarako pan-taila jarri eta etxean geratzen naiz. Rock androllean ez dago irudirik, rock and rolla rockand rolla da eta kito!

Telebistako aurkezle izatea ere ez da oso rockand roll, baina...Ez daukat ezeren damurik. Asko ikasi nueneta interesa pizten didan zerbait eskainiz geroberriz egingo nuke. Hori bai, arratsaldeetakotertulia programa frikietan ez nauzu sekulaikusiko, ez zaizkit piperrik gustatzen.

Edozer gauza, koruan elizaz eliza abesten hasizinela jakin nuenetik...Lehenbizi koadrilako neskak apuntatu zireneta gero mutilak engainatu gintuzten. Taber-natxo bat zegoen, garagardoa merke, etanegua kalean baino epelago pasatzen zenezhiru urte egin nituen bertan.

Akabo rockero zaharraren mitoa.Jendeak gure lanbidearen aurpegi ona soilikikusten du: kontzertuak, diskoak, arretamediatikoa, neskak... Behar txar eta esklaboadela, familiak hausten dituela, oreka topatzeaasko kostatzen dela ez da ikusten, eta ikustenez dena ahaztu egiten da.

Rockero zaharra nioenean, adinaz ere ari nintzen.Hirugarren entzule belaunaldiariari natzaio kantari. Ez dakizu zergarrantzitsu eta zer ederra denniretzat 18 urteko neska edomutil bati zer esana edukitzea. n

ALEX SARDUI

| SUSTRAI COLINA |

Argazkia: Iñigo Azkona

Page 5: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 5�

ASTEKO GAIA

Gure elikadurarenkontrola berreskuratuz

Nondik heldu da jaten duguna? Nork eta nola ekoizturik? Gero eta ugariagoak dira bertakonekazaritzan oinarrituta elikadura osasuntsua bermatzeko abiarazitako ekimenak. Horietako

biren esperientzia jaso dugu eta elkarrizketa mamitsua egin diogu Mixel BerhokoirigoinEuskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakariari.

ELIKADURA BURUJABETZA

| UXUA LARRETXEA |

“MUNDUKO LABORARI GUZTIEK badute esku-bidea beren herriaren elikadura ekoiztekobertako baldintzetan –lekuko laborantzamoldearekin, ohiturekin eta aukerak aprobe-txatuz– eta bertako proiektu politikoarenbarruan. Beraz, guk ere Euskal Herrian gureherriaren elikadura hornitzeko eskubideadugu”. Mixel Berhokoirigoin-en hitzak dirahoriek, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-ko lehendakariarenak. Hain justu, eskubidehorrek akuilatuta eta aldarrikapena praktikaraeramanez, hainbat dinamika eta proiektu jarridira martxan azkenaldian.

BasHerri: lekuko ekoizle eta kontsumitzaileakEHNEk eta Biolur nekazaritza ekologikora-ko elkarteak elkarlanean abiarazi zutenGipuzkoan BasHerri mugimendua. Xedeargia du, elikaduraren kontrola berreskura-tzea, hots, zer jan nahi dugun erabakitzea, eli-kagai horiek nork, non, nola eta zein baldin-tzetan ekoiztuak diren jakinda. Horretarako,agroekologiaren bidea sostengatzen dute.“BasHerri mugimendutik bilatzen dugunnekazaritza eredua gizartearen beharrei eran-tzuten diona eta natura errespetatzen duenada, hau da, lurrari eta herriari loturiko neka-zaritza iraunkorra”, azaldu du Pedro Alberdimugimenduko koordinatzaile eta EHNE sin-dikatuko kideak.

Lekuko ekoizleak –baserritarrak– ardura-tzen dira produktu ekologikoak ekoizteaz, etakontsumitzaileak tokiko herritarrak dira.Zuzeneko salmentaren bidez funtzionatzendute kontsumo talde hauek eta herritarreneta baserritarren beharrak asetzen dituenelkartrukean gauzatzen da: Baserritarrakastero ekoitzitako garaian garaiko produk-

DA

NI

BLA

NC

O

Pedro Alberdi BasHerri mugimenduko koordinatzailea (ezkerrean) etaekimenean parte hartzen duen Harkaitz Portularrume baserritarra,Usurbilgo baratzeetan.

Page 6: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

�6 2012KO IRAILAREN 9A

ELIKADURA BURUJABETZA

tuez (barazkiak, fruta, ogia, arrautzak, esnea,oilaskoa, mermelada, sagardoa…) osaturikootarra prestatzen du etatoki eta ordu zehatz bateantaldeko kideei, herritarrei,eramaten die. Familiabakoitzak bere beharrenarabera zehazten du kon-tsumoa (otarre osoa edoerdia), eta hala, hilerokokuota finkatzen dute.“Baserritarren eta herrita-rren artean botere harre-mana nagusitu beharrean,‘nik ordaintzen dizut etanik exijitzen dizut’, batera doaz eta harremanzuzena dute”, azpimarratu du Alberdik.

Hurbileko hartu-eman hori lantzeko erabil-tzen diren bideak anitzak dira: hala nola, base-rrietara bisitak, hileroko batzarra (baratzearenegoeraz hitz egiteko, ekoizpenean sortutakogorabeherez, errezetez, kide edo produktuberriez…), auzolanak, BasHerri topaketak,ikastaroak eta jardunaldiak. “Hiru hiletikbehin taldekideak nire baratzera etortzen diraeta jaten dutena bertatik bertara nondik dato-rren ikusteaz gain, zerbait ereiten dute”, azal-du digu Harkaitz Portularrumek, mugimen-duan parte hartzen duen Usurbilgobaserritarrak. Duela bi urte emazteak anima-turik eta lagun batek lur-saila zuela baliaturikekin zion baratzean lan egiteari. Lur-sail han-dia du Usurbilgo Aginaga auzoan, eta bertangaraiko hainbat eta hainbat produktu aurkidaitezke. Egun, bi talde dauzka Donostian etahorietan 50 familiaren beharrak asetzen ditu.

Gertutasuna, konfiantza eta konpromisoaKontsumo taldea ez da soilik merkaturatzeeredu bat, filosofia oso bat du atzean. Alberdi-ren iritziz, “baserritarren eta herritarren artekoharreman zuzenari esker gertutasuna sortzenda, konfiantza eta konpromisoa, eta loturahori kanpotik etortzen ahal den edozein kon-trol baino eraginkorragoa da”. Hori da hainjustu Portularrumek gehien baloratzen duena.Horren adierazle iazko azaroan –uholdeak etaondorengo izotzaldiak tarteko– baratzekoproduktu guztiak galdu zituela gogoan du, etaherritarrei horren berri ematerakoan ez ziotelainongo arazorik jarri eta kuota berdin ordain-du ziotela dio, “jakitun zirelako egoera horrenaurrean ezin zela ezer egin”.

Gipuzkoan lehen kontsumo taldea, Uzta-ro, duela zazpi bat urte sortu zen Beizaman,kooperatiba egituran oinarrituz. OndotikArrasateko kontsumo taldea etorri zen orainhiru urte, eta harrezkeroztik ugaritu egin dasalmenta zuzeneko sistema. “Gure lurretanez ditugun produktuak ere ekartzen ditugu,

baina kasu horietan ere salmenta zuzenarenfilosofia izan dezaten bilatzen dugu”, azaldu

du EHNEko kideak. Gainera, egonkortasuna

bermatzeko eta gazte jen-dea sektorera erakartzekoaukera ona dela azpimarra-tu du Alberdik. “Betidanikgustatu izan zait bertako eli-kagaiak erosi eta kontsumi-tzea, kalitate oneko produk-tuak bermatzen dituelako,eta gainera, sistema honekbaserrien etorkizuna ziurta-tzen lagun dezake”, baiezta-

tu du Karmele Alvarezek, Donostiako Amaraauzoko kontsumo taldeko kideak. Taldeanparte hartu nahi duenak EHNErekin harre-manetan jartzea baino ez du.

“Kontsumo taldeen bidez aldarrikatu nahidugu elikadura osasuntsuak eta bertako neka-zaritzak ez dutela zertan luxu izan behar etakalitate oneko elikagaiak jatea herritar orokdugun eskubidea dela”, dio Alberdik. Bestealorretan ere eragiten jarraitu behar dela gai-neratu du; hala nola, azokak sustatuz edotajangeletan bertako produktuak eskainiz.Azken horren adibide dugu Larrabetzukojangelan martxan jarririko esperientzia (ikusARGIAren 2225. zenbakia).

Baserri Barri, Aramaiotik aramaioarrentzatAraban, duela bost urtetik hona mamitzen arida Aramaioko Baserri Barri (ABB) proiektua.Bertako produktuak sustatzeko eta herrita-rren beharrak herritik bertatik asetzeko abia-razi zuten landa garapenerako ekimena.Mugimenduaren hastapena sagarrak ekarrizuen. Alferrik galtzen utzi beharrean horriprobetxua atera nahian hainbat baserritarAramaioko Sagarzaleen Elkartean (ASE)batu ziren eta produktuaren kalitatea hobe-tzeko eta kopurua handitzeko beharrezkomakineria erosi eta zukua eta sagardoa egitea-ri ekin zioten. Sagarzaleek abiarazitako eki-menarekin bat egin zuten beste baserritarbatzuek –tartean nekazariek, esne ekoizleeketa abeltzainek–. Egun, ekimenean zuzenean50 bat lagunek hartzen dute parte (1.500 biz-tanle inguru ditu Aramaiok), baina zeharkaherriko ia eragile guztiak daude inplikatuta,baita Udala bera ere.

Xede nagusiak hizpide, Aitor LarrañagaBaserri Barri proiektuko dinamizatzaileak eli-kadura burujabetzaren gaia jarri du mahaigainean. “Aramaioarren elikadura burujabe-tza poliki-poliki berreskuratu nahi dugu”.Hala, ia baserri guztietan dagoen etxerakoekoizpena baliatu, gehiena naturala (barazkifreskoak eta eraldatuak, fruta, esnea, gazta,

“Kontsumo taldeen bidez aldarrikatunahi dugu elikadura osasuntsuak etabertako nekazaritzak ez dutela zertanluxu izan behar eta kalitate onekoelikagaiak jatea herritar orok duguneskubidea dela”

Pedro Alberdi, BasHerri

JaponiatikEuskalHerriraKontsumo taldeensistema ez da gauregun sortua,1980kohamarkadanJaponian jarrizuten martxanteikei dinamikarenharira. Japoniaralehenago iritsi zenindustrializazioaeta erresistentziamugimendu gisaeratu zen. HortikAEBetara eginzuen jauzimugimenduak,CSA egiturapean(CommunitySupportedAgriculture), etaondoren Europanfinkatu zen.Baserritarrentzatkontsumo taldeakaukerabideragarria direlaeta Euskal Herrikobaserriarenetorkizuna hordagoela dioteerreportajekoprotagonistek.

Page 7: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 7�

ELIKADURA BURUJABETZA

ogia, eztia…), eta etxerako janaria etxean ber-tan ekoizteko ohiturari eustea erabaki dute.Aurrera begira, ekoizpena emendatu nahidute, janaria ekoizteko baliabiderik ez dutenaramaioarrek ere herriko jakiak eskura izanditzaten. Baserritarrek euren lanerako beha-rrezko dituzten azpiegiturak Udalak erraztendizkie. Elikadura burujabetza bermatzea ezezik, energia burujabetza lantzea eta Ara-maioko ondarea berreskuratzea ere badirafinkatu dituzten xedeak.

I n d u s t r i a l i z a z i o a r e naurrean, baserriko kulturabizirik mantentzea lortu duteArabako herrian, jakitun dire-lako landa eremuak asko duelaeskaintzeko. “Aramaioarrokbizi dugun egoera sozioeko-nomikotik abiatuta sortutakoproiektua da. Adibide moduanbalio dezake beste herrietara-ko, baina bakoitzak bere egoe-rara egokituriko ekimena garatu beharkoluke”, adierazi digu Larrañagak. Beraiek, hainjustu, adibide izan dituzte inguruko herrieta-ko esperientziak, Zeraingoa, Ezkio-Itsaso-koa, Beizamakoa eta Lasturrekoa, kasu.

Baserri Barrik harrera ezin hobea izan duherrian, baita kanpoan ere. Horren erakusle

dira inguruko herrietatik jaso dituzten bisi-tak, “eta horrek herritarrei autoestimua etalanerako gogoa pizten die”, aitortu du dina-mizatzailek. “Gaur egun gailentzen den

merkatu libreak bertan sorditzakegun produktuak kan-potik ekartzera eraman gaitueta horrek zuzenean gureekonomian ezkorki eragitendu. Aramaion ditugun balia-bideen ustiapen egokia egi-nez gero, gure beharrak ase-tzeaz gain lanpostu lokalaksor ditzakegu eta bertakoekonomia indartu”. Larraña-gak, gainera, uste du krisi

garaiak onak direla honetaz guztiaz jabetze-ko eta ideia berriak landuz egiazko alternati-bak sortzeko. Azken finean, alternatibahauek guztiek gogorarazten digute geureburua zaintzeko eta gure etorkizuna berma-tzeko lehen-lehenik nahitaezkoa dela lurrak,abereak eta elikagaiak zaintzea.

Ezkerreko irudian,Aramaioko BaserriBarri taldeko hainbatkide. Eskuinean,HarkaitzPortularrume. Iazkoazaroan, uholdeekbaratzekoproduktuak kaltetuzizkioten, bainaBasHerri ekimenekokontsumitzaileek ezzioten bizkarraeman.

DA

NI

BLA

NC

O

AITOR LARRAÑAGAK UTZIAK

“Aramaion ditugun baliabideenustiapen egokia eginez gero, gurebeharrak asetzeaz gain lanpostu

lokalak sor ditzakegu eta bertakoekonomia indartu”

Aitor Larrañaga, Baserri Barri

Page 8: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

�8 2012KO IRAILAREN 9A

ELIKADURA BURUJABETZA

MIXEL BERHOKOIRIGOINEUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARAKO PRESIDENTEA

«Elikadura burujabetza ez da bakarrik salmenta zuzena»

Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, Nafarroa Beherea, 1952) ELB sindikatuaren sortzaileetako bat etaEuskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) presidentea da. Cónfederation Paysann-eko idazkari

nagusia izan zen, baita Vía Campesina-ko partaide ere. Elikadura burujabetzaz galdetu diogu.

Elikadura burujabetzak zein aldagai hartzenditu kontuan?Elikadura burujabetza alternatiba izan dadinikuspegi eta kontzeptu orokorretatik partitubehar da. Lekuko elikadura burujabetzalehen-lehenik laborantza politikari loturikdago eta gaur egun politika gehienak –batezere herrialde aurreratuenetan– EkonomiaLankidetza eta Garapenerako Erakundeakfinkaturiko merkatu librearen kontzeptuanoinarrituta daude: merkataritzari oztoporikez jarri, produktuak liberalizatu eta munduanzehar ekoizpena lokalizatu gutxien kostatzenduen lekuetan, kontuan hartu gabe tokiantokiko arazo eta baldintza sozialak. Hori daliberalizazioa eta egungo Europako laboran-tza politika koadro horretan kokatzen daosoki. Duela 50 urte Europako laborantzapolitika bere eremuko biztanleak elikatzerabideratua zegoen, baina hori lortu zelarik(duela 20 urte) norabidea aldatu eta Europaknazioarteko merkatuetan jokatu behar zuelapentsatu zen, eta hortaz, liberalizazio proze-sua eman zen. Munduko merkatuen araberaekoizpenak eta laborantzak antolatzeak errannahi du kantitate industrialak egiten direnekoizpenetan behar dela sartu, eta horrekmunduko herrialde bakoitzaren espezializa-zioa eta elikadura mota guztien uniformiza-zioa dakar, laborantzaren industrializazioa.Kontrara, elikadura burujabetzak zonaldebakoitzean aniztasuna lortu behar dela errannahi du, lekuko biztanleek behar duten elika-dura. Ekoizleak eta kontsumitzaileak hurbil-tzen ditu eta ardura inplikatzen du ekoiztekoereduaren eta kalitatearen inguruan.

Bi modutan plantea daiteke elikadura buruja-betza: estatu batek arau batzuk ezartzea, edomodu autogestionatu eta autonomo bateanherrika edo auzoka lantzea. Zein eredurenaldekoa zara?

Biak behar ditugu. Bada lege batzuk erabaki-tzen dituen koadro politikoa eta ezin da inorhark inposatzen dituen baldintzetatik atera.Egia da alternatiba eraikitzea posible dela–baldintza batzuekin zenbait lekutan–, bainaene ustez beti gauza minoritarioa izango da.Elikadura burujabetza denentzat balio duenalternatiba orokorra izan dadin koadro politi-koa aldatu behar dugu lehenik. Eta lehen egi-tekoa da onartzea herrialde bakoitzak lekukoproduktuen bidez tokiko jendea elikatzekoeskubidea duela –behartu gabe–, eta horilehentasuna dela kanpotik etortzen direnproduktuekiko. Beraz, horrek erran nahi dukoadro politiko horrek kanpotik etortzendiren produktuetatik zaintzeko eta konku-rrentziak mugatzeko aukera eman beharduela. Elikadura burujabetzaren lehen bal-dintza politikoa da eta eskubide horrek kon-tzeptu gisa onartua izan behar du nazioar-tean. Nolanahi ere, beste baldintza batzuk erebadira; hala nola, baldintza teknikoak: logisti-ka, ikerketa, garapena, esperimentazioa, siste-maren egokitzapena… Horrek erran nahi duglobalki hartuta elikadura burujabetza anizta-sunean oinarritzen dela, laborantza egokituagaldegiten duelako, lekuko arrazak, barieta-teak, landareak aintzat hartuko dituena.Horren beharra belaunaldiz belaunaldikoesperientziak erakutsi du, nahiz eta liberaliza-zioaren eta munduko merkatuaren eta espe-zializazioaren izenean hori hautsi nahi izanden. Eta ekoizteko ereduari dagokionez,lekuko agroekologia-baldintzetara moldatu

“Iparraldean laborantza eremuan dugunazaindu behar dugu eta Hegoaldean,laborantza berpiztu eta lurraren eta

laborarien inguruan kapitala egin behar da”

Page 9: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 9�

ELIKADURA BURUJABETZA

behar da eta hori laboran-tza iraunkorrean behar dakokatu.

Merkataritza liberalakbere oinarri eta baldintzakdituen moduan, elikaduraburujabetzan oinarritzendenak ere bereak izanbehar ditu: koadro politikopropioa, printzipioak,lehentasunak eta ekoizte-ko sistemak.

Elikadura burujabetzarenbidez gizarteak autonomialortzen duela esango zenu-ke? Elikadura burujabetzakgizartearentzat ahal denautonomia handiena lor-tzea dakar, baina kontuanizanda ez dela autonomiaosoa posible eta beharba-da ez dela bilatu behar ere.Ez da horma baten barruan eta mundutikisolatua bizitzea ekonomikoki. Funtsean, gukhemen ditugun potentzialei lehentasuna ema-tea –eta laborantza hortara egokitzea– etabeste herrialdeekin produktu aldetik behardugun trukaketa hautatzea dira autonomiarenoinarriak. Iparraldean, laburbilduz bi zonadesberdintzen dira: mendi zona, hazkuntza-ren eta bereziki ardiaren inguruan bizi dena,eta zonalde txikiagoa nagusiki zerealak egitendituena. Lehen zonaldean, kanpotik ekartzendute ardi eta behientzat janaria, kasu batzue-tan gainera urrutitik, Frantzia iparraldetik.Zereala dagoen zonaldera joaten bagara, zatibat bertan kontsumitzen dute eta besteaBaionako portura doa urrutira joateko. Beraz,kontraesan horrek begi-bistan uzten du Ipa-rraldeko bi zonaldeen artean elkar trukaketaketa partaidetasunak behar direla. Hurbilekomerkatu bat egin behar da –zentzu horretanari gara arauak lantzen– eta horrek lurraldea-ri autonomia eta balio gehigarria emango diz-kio. Gero eta liberalizatuagoa eta zabalagoaden mundu honetan, autonomiak esan nahidu segurtasuna eta bizitzeko aukera ukaitea.

Batzuetan, baina, bertako produktuak gares-tiagoak izaten dira kanpotik ekarritakoakbaino. Oztopoa al da hori kontsumitzailea era-kartzeko? Egia da batzuetan tokiko produktuak kanpotiksartzen direnak baino karioagoak direla, adibi-dez Alemaniatik eta Argentinatik oso merkesartzen dira behiak. Gauza guztiek bere aldeonak eta txarrak dituzte, baina orokorki etaluzerat behar da positiboa izan. Enetako biziki

garrantzitsua da salmentazuzena egiterakoan ekoiz-pena ez dadila soberagaresti izan kontsumitzai-learentzat, beti ere kalitateabermatuz. Oreka atzemanbehar dugu: gure lanarekinbizi behar dugu, baina ezda espekulazioan sartubehar. Egiten dugunakkontsumitzailearentzateskuragarria izan behar du,ez da gutxiengo batentzatizan behar. Eta haiei ereazaldu behar zaie erostenduten gauza batean anitzalderdi badirela eta janariabiziaren oinarrietako batdela. Zentzu horretan,azken hamarkadetan jen-deak janarira bideratzenduen dirua gutxitzen joanda etengabe. Kontzientzia-zioa landu behar da, eta

laborantzara bideraturiko diru publikoa nolabanatu ondo pentsatu behar da, horrek sal-neurrian eragina izango baitu.

Elikadura burujabetzaren ildora zein alor arizarete lantzen? AMAP kontsumo taldeetan oinarritzen densistema duela hamar bat urte sortu zen, etaegun garatzen ari da Iparraldean; bere formanaldatzen joango da, oinarria bere horretanmantenduko duen arren. Instalatzen direnlaborari berriek salmenta zuzenera bideratzendute gutxienez euren ekoizpenaren zati bat.Salmenta zuzena osoki elikadura burujabetza-ren erdian kokatzen da –lekuko kontsumitzai-leak, ekoizleak eta ekoizpena–, baina elikaduraburujabetza ez da bakarrik salmenta zuzena,ez baita alternatiba orokorra ene ustez. Gizar-te eredu kontzentratu batean bizi gara Iparral-dean, hirietan kontzentratzen da jendea, etahortaz, salmenta zuzenean ezin da dena egin,ez da posible ez teknikoki, ez energetikoki.Elikadura burujabetza zinez gauzatzeko lurral-deko zirkuitu ekonomikoak egokitu behardira. Gaur egun ez daude antolatuta bertakoekoizpenak bertako kontsumitzaileei eskain-tzeko, eta horrenbestez, estrukturazio horiezinbestean aldatu eta ekonomia berlokalizatubehar dugu. Gu EHLGtik zentzu horretan arigara lanean.

Sistema kapitalista zeuen kontra jar daiteke,duela bi urteko EHLG-ren afera dugu lekuko.Botere ekonomikoak, gaurko antolakuntzakontrolatzen duenak, ez du utziko daukanaeskuetatik ihes egiten. Sokatira izanen da,

“Elikadura burujabetza zinez gauzatzekolurraldeko zirkuitu ekonomikoakegokitu behar dira”

DA

NI

BLA

NC

O

Page 10: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

baina bada botere ekonomikoak lortu ezinduen gauza bat: pertsonek indibidualki eginahal duten hautua kontrolatzea. Ez dut usteindustriak inoiz debekatuko duenik eskubideedo libertate hori, liberalismoak oinarri libera-la baitu. Egia esan, konfiantza ematen dit kon-traerasoak asmatzeko. Oraindik kontrolpeandute munduan gehiena; esaterako, transgeni-koen atzean dauden multinazionalek (Mon-santo kasu) ia mundu guztia kolonizatuta duteeta gosetearen arazoarekin negozioa egitendute. Alabaina, alternatibak badaude, ViaCampesina sarea adibidez. Okupazioarenazpian leku guztietan badira alternatibak etahorien arteko sareak eraiki behar dira.

Eta noizko Iparraldea eta Hegoaldea batukodituen laborantza ganbara bat?Une hauetan, adibidez, baditugu loturak elika-dura burujabetzaren kontzeptuaren ildoraEtxalde mugimenduaren barnean; hor erearazo eta helburu berberak dira. Iparraldeanukan dugu aukera bat Hegoaldean ukan ezdena eta da laborantza ganbarak badirela.Frantziako Estatuaren egituran laborantzaganbarek funtzio garrantzitsua dute, instituzioofizialak dira eta euren eskumenak kudeatzekoeta diru publikoa jasotzeko gaitasuna dute.Hegoaldean aldiz, pisu handiagoa du indus-

triak. Badira sindikatuak, baina ez dakit boterepublikoek zein puntutaraino kontuan hartzendituzten. Gero badira egitura espezializatuaketa profesionalak, baina bertikalak dira, etaegitura ofizial gisa transbertsala izango denegitura bat falta da, ikuspegi orokorra izangoduena. Hortaz, Iparraldean eta Hegoaldeanhelburu berberak ditugun arren, jorratu beha-rreko bideak ez dira berberak, errealitateezberdinak ditugulako: Iparraldean laborantzaeremuan duguna zaindu behar dugu eta Hego-aldean, laborantza berpiztu eta lurraren etalaborarien inguruan kapitala egin behar da.Egun batez, Iparraldeak eta Hegoaldeak behardugu elkarrekin zerbait egin; ez dakit EuskalHerri osorako laborantza ganbara bat izangoden, laborantza ganbaren arteko federakuntzabat edo koordinaketa bat. Horretarako, baina,lehenik Euskal Herriko burujabetza lortzeaezarri behar dugu helburutzat eta nik sentitzendut posible dela! n

�10 2012KO IRAILAREN 9A

ELIKADURA BURUJABETZA

Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala ikusgaiduzu webguneko Multimedia atalean. EuskalHerriko baserritarrekin etanazioartean elikaduraburujabetzaren alde lanean ari dirennekazari eta ekintzaileekin egindakoelkarrizketak biltzen ditu.

Page 11: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 12: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

�12 2012KO IRAILAREN 9A

PERTSONAIA

Zer moduz zaude, Gurutze?Laboaren txoria naiz. Zaharreriak hegalakmoztu dizkit. Lehen autoa hartu eta Elizon-dora joan, handik Elbetera, gero Alkurruntzmendira… Hori da nire bizitza eta mendihoriek behar ditut ikusi. Zaharreriarako ezzaitu inork ere prestatzen. Zorionez margo-tzea, irakurtzea, musika entzutea… bizikimaite ditut eta ibili ezinean nagoeneanetxean gelditzen naiz horiez guztiez goza-tzen. Hau da nire babeslekua. Gainera maita-tzeko gaitasuna dut nik. Dirutan ez bainaadiskidetan aberatsa naiz. Ondare ikaragarriadut alde horretatik. Oso maitatua sentitzennaiz eta hori ez da gutxi bizitzan.

Hori gurasoengandik ikasia duzu?Niri balore-eskala eman zidan aitak. Nati ahiz-pa nagusia elbarritua gelditu zen. Istripubatean bizkarrezurra hautsi zitzaion 20 urteinguru zituela. Beste ahizpa alzheimerrak jotaizan dut hemen urte askoan. Hainbeste maiteduzun eta erantzuten ez dizun landare modu-ko pertsona batekin bizitzea oso gogorra da.Niri egokitu zait ama, aita, ahizpak eta anaiazaintzea. Bizitza ez da arrosa kolorekoa etabalore horiek txiki-txikitatik eman behar dizki-zute. Gazteek gaur egun ez dute balore-eskala-rik eta ezin dira zoriontsu izan. Batzuetan pen-tsatzen dute unean unekoa dela garrantzitsua,gustura egotea, whisky bat edatea… Parranda-zale handia izan naiz ni, baina badakit, ordea,soilik horrekin ezin dela zoriontsu izan.

Balore-eskala argia baduzu, konprometi-tzen eta sakrifikatzen zara. Zerbait aukera-tzen duzunean ezin duzu utzi aspertzen zare-lako. Nik zinez sinesten dut adiskide bat delapertsona batek eduki dezakeen ondarerikhandiena. Aitaren gene asko daukat. Goxoazen, inuzentea. Egiazko bohemioa zen aitaeta ez zen ohartzen ezta zer prezio zutenpatatek ere. Hori oso polita zen. Izarretanbizi zen baina egun batean handik erori etalurrean ikusi zuena ez zitzaion batere gustatu. Nolakoa izan zen zure haurtzaroa?Munduko zoriontsuena. Aitatxi-amatxikEtxenikea ostatua zuten Elizondon. Txikita-ko garaiak oso politak izan ziren. Gehiagobizi izan nintzen Elizondon aitatxi-amatxire-

«Aitak erakutsi zigun nafarrakeuskaldunak garela, begirazer nolako aurkikuntza, e?»

Javier Ciga margolari iruindarraren etxean izan gara Gurutze alabarekin solasean. Artea darieZangoza kaleko pisu horretako hormei. Cigaren erretratuaren aurrean eta gerra garaian

hainbeste abertzaleren bilgunea izandako egongela berean arteaz, bizitzaz eta baloreez aritu garahitz eta pitz. Gaur Gurutze da elkarrizketatua baina mahai borobil horrek ere hizketan baleki!

GURUTZE CIGA

| REYES ILINTXETA |

Argazkiak: Dani Blanco

Gurutze Ciga Ariztia Iruñean jaio zen duela 88 urte.Bera da Javier Ciga margolariaren seme-alabetarik (Nati,Dolores, Gurutze eta Miguel) bizirik gelditzen den bakarra.2007an Ciga Echandi fundazioa sortu zuen, beste bi kidere-kin batera, aitaren lanak kontserbatu eta ezagutzera ema-teko asmoz. Elizondo eta Iruñean hazia, Magisteritza ikasizuen. Aitak eta familia osoak gerra eta haren ondorio bel-tzenak pairatu behar izan zituzten abertzale konprometi-tuak izateagatik. Hala ere ez du inoiz bizipoza galdu. Kultur-zalea, margolaria, adiskideen adiskidea, pertsona argia,zuzena, dibertigarria eta Euskal Herriaren maitale sutsua.Kozkor handiko emakumea, ezbairik gabe.

NORTASUN AGIRIA

Page 13: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 14: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

�14 2012KO IRAILAREN 9A

kin Iruñean baino. Han hasi nintzen eskolaneta gero Korazonistekin. Ondoren batxiler-goa Iruñean egin nuen. Elizondo maite dut,natura maite dudalako. Aitatxik bi txikienakhartu eta mendi guztietara eramaten gintuen.Hiru solairuko etxe handia zen hura, baratzeederrarekin, eta zaldiak ere bagenituen. Nireetxekoak langile xumeak izan dira beti. Izenhandikoak, ez diruagatik, idealistak izateaga-tik baizik. Ariztia etxea oso errespetatua izanda beti. Gerra ondoren ere kontuan hartugaituzte, nahiz eta gu gorri separatistak, Eli-zak erretzen zituztenetakoak eta abar izan.

Parisko egonaldia benetan garrantzitsua izanzen zuen aitarentzat. Modernitatea eta kostun-brismoa uztartzen ikasi zuen han.

Nicanor Urdanpilleta mezenas izan zuenParisen. Familia baztandarra zuen eta izugarrigustatzen zitzaion ongi bizitzea. Behin San-ferminetan Cigaren kartel bat ikusi eta aunitzgustatu zitzaionez proposatu zion Pariseraikastera joatea. Han izan zen 1912tik 1914raeta artista handienak ezagutu zituen. 1914anMercado de Elizondo koadroarekin lortu zuenParisko Saloi Handian, Europako nazioarte-ko erakusketa ospetsuenean sartzea. BainaLehen Mundu Gerra iritsi eta han utzi beharizan zituen estudioa, pianoa, zilarrezko mahaitresnak… Hona itzuli eta 19 urteko EulaliaAriztia elizondoar mokofinarekin ezkonduzen. Hasieratik amak nahi zuen alabak mais-trak izatea eta piano bat etxean izan, ez soilikzartaginak. Ez gintuen ezkontzeko prestatu.Goi mailakoa izan arren, emakume langileazen, xumea. Hala ere, elite guztiarekin ibiltzeaegokitu zitzaion gero.

Abertzaleak amaren familiatik eta berdin aitazena ere. Zuekin gai hauetaz hitz egiten zuten?Aitak erakutsi zigun nafarrak euskaldunakgarela, begira zer nolako aurkikuntza, e? Hitzegin baino gehiago ekin egiten zuen. EAJrenhastapenetan parte hartu zuen hemen. ArturoCampion eta garai horretako euskaltzale han-dien oso laguna zen, ikaragarri gustatzenzitzaion Navarro Villosladaren obra, oso kul-tur zalea zen, irakurtzea maite zuen… IruñekoUdalean zinegotzi izan zen 1920tik 1923ra eta1930etik 1931ra. Barne oneko pertsona zen,inozo hutsa, eta horregatik 1938an atxilotu etakartzelara bidali zuten. Esaten zuen Frantziaraez zuela ihes egin behar berak deus txarrikegin ez zuelako. Azkenean UGTko batzuekElizondora eraman eta gero bertako okinarenbidez muga pasatzeko laguntza eman izanaleporatuta atxilotu zuten. UGTkoak ez ziren,bat gutxienez fraidea baitzen.

Ama, aldiz, erabat kontrakoa zen. Mataharierabatekoa. Bere familian espioitza lanak egitenzituzten, agiriak gorde, jendeari Frantziarapasatzen lagundu... Amatxok bazekien zergatikegiten zuen guztia. Etxe hau aunitzen babesle-kua izan da. Hemendik pasa dira Aizpea Goe-naga, Joseba Elosegi, Koldo Mitxelena, JuanAjuriagerra, Julia Fernandez, Nestor Zubeldia,Joxe Agerre… Amaren anaia eta ahizpa batharrapatu eta Madrilen kondenatu zituztenerresitentziari laguntza emateagatik. Ez zituz-ten hil baina bai bost urtez hemengo kartzelanitxita eduki. 15 urte motzekin hiru ahizpak egu-nero bizikletaz joaten ginen janaria eramatera.Lotsagabe esaten ziguten gona-praka janztea-gatik edota erretzeagatik. Behin marrubiakardoarekin eraman genizkion osabari. Atekosoldaduak esan zuen ezin zela ezta alkoholtanta bat ere sartu, orduan hartu eta den-dena

Kultura“Jendea, oro har,oso ezjakina da.Horregatik betiesaten dut: ezkexatuagintariengatik,herriak aukeratudituenak ditugueta. Ni, bestalde,zorionekosentitzen naiz osolagun kulturzaleakditudalako”.

Oinarriak“Artea, familia etaBaskonia zirenJavier Cigarenzutabeak. Berelagun batibidalitako eskutitzbatean halaesaten dio, horjarraitzen duelaBaskonia etaartearen aldelanean”.

Page 15: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

edan nuen bere aurrean. “Tori, ongi lehortuakdituzu orain marrubiak”, esan nion. Atxilotuaurretik egun batean osaba bisitan agertu zenElizondoko etxean. Anaia txikiak, Migeltxok,atea zabaldu zuen eta hura ikusitakoan segituanitxi zuen beldurraren beldurrez, berak bazekie-lako hori ez zuela ikusi behar. Zuk uste duzuhori dela ume bat hazteko modu egokia? Zureetxean bertan bekatuak nonahi ikusten? Beldu-rrez bizi izan gara.

Gerrarekin batera miseria iritsi zen.36koa ikaragarria izan zen. Dena kendu zigu-ten. Seme-alabei irakatsi behar zaie zein gogo-rra den bizitza eta mana ez dela zerutik iristen.Hori gezurra dela. Zapateria kalean aitak zeu-kan Nafarroako ehorztetxe bakarra, bere aita-rengandik zetorkiona, eta hura kendu zioten.Dirua, negozioa, den-dena. Aita 1938an, 61urte zituela, atxilotu, torturatu eta kartzelaneduki zuten ia urte eta erdiz. Bitartean amabakarrik lau seme-alabekin eta deus gabe.Nola bizi daiteke horrela? Aurrera jarraitugenuen, hala ere, baita konpromisoarekin ereeta 16 urterekin ahizpak San Kristobal gotor-lekura igotzen ziren, han zeuden presoei jana-ria eramatera eta arropa bila garbitzera ekar-tzeko. 38ko hiru iheslari hona etorri zirenbabes bila eta lagundu genituen. Bizitza arris-kuan jartzen genuen behin eta berriz, bainanire amak ideiak oso garbi zituen. Gaur egunterrorismoaren biktimak ageri dira askotanegunkarietan. Guk asko sufritu dugu, denakendu ziguten zoritxarreko gerra hartan eta ezdut ez dirurik ez beste deus eskatzen. Idealakziren gu mugiarazten gintuztenak eta gu kohe-renteak izan gara beti.

Gaur egun aitaren obra oso barreiatuta dago:65 lan Elizondoko museo etnografikoan behin-behineko erakusketa batean, bederatzi Nafa-rroako Museoan ikusgai eta beste hogei batsotoan gordeta, asko eta asko etxe pribatue-tan… Fundazioak zer aldarrikatzen du?

Museo propio bat, baina ez dago modurik.Aspalditik hitzarmena sinatu genuen Uniber-tsitate Publikoarekin. Haiek nahi zutenNabarreria kaleko Rozaleko Markesaren jau-regian egoitza jarri eta agian hantxe museoazabaldu. Oso egokia izanen zen, besteakbeste, hango ganbaran aitak koadroak gorde-tzen zituelako askotan. Rozalekoa izanen zenidealena baina hondoratzen utzi dute. Besteaukera bat agian izanen zen Lekarozko kole-gioa, baina desastre bat egin dute. Nafarroa-ko Gobernuak erosi, bota eta orain ez dakiteezta zertarako nahi duten ere.

Batzokian zeuden Cigaren koadroak nolatandaude orain Nafarroako Museoko sotoan? División Azul EAJren egoitzan sartu zenean,falangistek hartu zuten tokia han billarreanjokatzeko. Hor zeuden lau margolanak ez zeu-den ongi. Batzuetan, adibidez, billarreko bole-kin jotzen zituzten. Horregatik etxean gordegenituen, inork ez zuelako besterik proposatu.Lau urtez ahal bezala ezkutuan izan ondoren,horiek eta beste 25 bat gehiago NafarroakoMuseoari saldu genizkion han hobeki egonenzirelakoan. Horiek saldu genituen gerra ondo-ren baina gerora Ciga familiak beste 100 batkoadro oparitan eman dio Fundazioari etainon ez da aipatzen familiaren eskuzabaltasunaedo antzekorik. Huarte familia, aldiz, goraipa-tua izan da haien arte bilduma emateagatik etamuseo bat eraikitzen ari dira haien izenarekineta guzti. Gure proiektuan erakunderen batedo sartu beharko zen hau aurrera ateratzeko.Nafarroako ondarea da eta lan hauek ez dirasakabanatu behar.

Nola ikusten duzu euskara gaur egun?Jendeak uste du oso ongi hitz egiten dudalaeuskaraz oso doinu polita dudalako, bainahalakoxea da Baztango hizkera. Tolosakoa ereederra da. Behin ere ez dut ikasi euskaraz etahorregatik ez dut ongi mintzatzen ahal, bainatoki guztietan beti euskaraz hasten naiz eta

2012KO IRAILAREN 9A 15�

GURUTZE CIGA

LiburuaPello FernandezOyaregui arteirakaslea eta CigaFundazioko kideakJavier Ciga, pintorde esencias yverdades izenekoliburua kaleratuberri du.Nabarreriakomargolariarenobraren azterketasakona egiten du:nekazal girokomargolanak,Baztango paisaiaeta jendeabereziki,erretratuak, halanola Europanbarna eta Parisenezagututakomolde berriekeragindakoak.

Page 16: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

gaztelaniaz erantzuten didatenean esaten diet:“A, ahaztu zait, barkatu, euskaraz aritzeko ohi-tura izan da”. Nire abizena ezagutzen badutemeritu handiagoa ematen diote, eta hamaikaaldiz agertzen banaiz egunkarietan areago, jen-dea ergela delako. Jendeak horri ematen baitiogarrantzia: nabarmentzeari eta abizen bat iza-teari. Muskitzeko neska bat izan da nire etxeanlanean. Berari lotsa ematen zion euskaraz ari-tzeak. Orain, ni ikusita, bera ere hasi da.Hemen, adibidez, Iñaki Urdangarinen amarenlehengusina bat bizi da. Oso pertsona atseginaeta xaloa da eta berarekin beti euskaraz aritzennaiz solasean. Ederki badaki mintzatzen. Etanik Muskitzekoari esaten diot: “Begira, Urdan-garin sendikoa, errege familiakoaren gertukoaeta euskaraz”. Saiatzen naiz ikustarazten zen-bat balio duen gure hizkuntzak. Dena den,arrazoi guztia dute horrela jokatzen dutenek,oso gaizki pasatu dutelako. Euskaldunak lehenIruñera etorri, bankura, adibidez, eta inork ezzien ulertzen erdaraz ez zirelako moldatzen.Zertarako nahi zuten euskara? Trabarako bai-zik ez. Gaur egun euskaraz hitz egiten dugunjendea gutxiengoan gaude. Kalean gutxi hitzegiten da. Orain zertxobait gehiago ikastolakdaudelako. Egun euskara bada desberdintzekomodu bat. Kultua den jendearen artean eus-kalduna izatea bada puntu bat gehiago izatea.Barcina batekin bazaude, ez… edo agian bai,nork daki! Hori zabaldu behar da. Emaku-meen prakekin bezala egin behar da: leheninork gutxik zeramatzan eta gaizki ikusia zego-en, baina orain aldiz, begira ezazu! Bizitzanaldatu beharra dago. Beste adibide bat:Donostian Bilduko alkate bat izatea, gustatuala ez, aurrerapausoa da. Beti kontserbadoreakegon dira eta orain, onerako edo txarrerako,baina urrats bat eman dute. Ezin duzu betipentsatu gure gurasoek bezala.Haiengandik balore asko hartukoditugu, baina aukera berriakeskaintzen dizkigu bizitzak etaprobestu behar dira. n

Aizu, moñoñoSarasateren musikarekin egin digu harreraandereak. Otamenarekin batera Euzkadi hitzaeta ikurrina marraztuta daraman katilu bateanpaperezko ahozapi txiki batzuk ekarri dizkiguGurutzek, zuri, gorri eta berdeak. Solasaldianzehar hamaika aldiz zuzendu zaio Dani argaz-kilariari: “Aizu moñoño, zenbat gauza ari zaraegiten?; eta zu nongoa zara?; hartu liburua etabegiratu zeinen margolan ederrak ageri direnhor; ongi al nago? Polita ere agian! Argiagatikdiot, ¡lo que Natura no da Salamanca nopresta!”.

�16 2012KO IRAILAREN 9A

GURUTZE CIGA

OFF THE RECORD

Page 17: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

Agiririk ez duten etorkinak osasun sistema publikotik at utzi ditu Espainiako Gobernuarendekretuak. Kode deontologikoa eta kontzientzia-objekziorako aukera eskutan, neurria ez

dutela beteko sinatu dute hainbat medikuk, horien artean Ivan Vergarak.

INOIZ KOTIZATU EZ DUTEN 26 urtetik gora-koak ere sistema publikotik kanpo utzi nahizituen dekretuak, baina azkenean mantenduegingo ditu, baldin eta diru-sarrerarik ezdutela dioen ziurtagiria lortzen badute Gizar-te Segurantzan. Eusko Jaurlaritzak adierazidu EAEn ez dela indarrean sartuko etorkinakbaztertzen dituen dekretua, bai ordea Nafa-rroan. Familia eta Lehen Arreta Medikuntza-ko Nafarroako Elkarteko presidentea da IvanVergara. 350 kide dituen elkarteak berak bul-

tzatu du kanpaina foru erkidegoan eta dagoe-neko Lehen Arretako 45 mediku eta erizai-nek egin dute bat.

Zein prozesu jarraitu duzue dekretuaren aurkaobjektatzeko?Estatuko Familia Medikuntzako Konfedera-zioak Interneten duen formularioa betebehar da eta datuak Konfederazioari iristenzaizkio zuzenean. Dagokion erkidegokoMedikuen Elkargo Ofizialera eta Osasun

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

Argazkiak: Enrique Baigorri

IVAN VERGARAMEDIKU KONTZIENTZIA-OBJEKTOREA

«Praktikan ez dugu nahikoabaliabiderik izango legeak

baztertzen dituenak artatzeko»

Sartagudakoosasun zentroandu kontsulta IvanVergarak.

Page 18: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

�18 2012KO IRAILAREN 9A

IVAN VERGARA MEDIKU OBJEKTOREA

Kontseilaritzara bideratzen dira gero datuok.Dekretuarekiko medikuak hartu duen jarreraidatzita geratzen da, legeak kanpoan uztendituenak artatzen jarraituko dugula, bainapraktikan ez dago nahikoa baliabiderik horre-tarako. Ezin diezu errezetarik luzatu, ez dute-lako Gizarte Segurantzarik, eta botikak eros-teko dirurik ez dute izango agian, ezin dituzuproba osagarriak egitera edo beste osasunzentro bateko kontsultara bidali… Pazientehorien historia klinikorik ere ez daukagu,ospitale askotan ezabatu egin dituzte dagoe-neko, eta gaur egun dena informatizatutadagoenez… Horregatik, batez ere aldarrika-pena da ekimen honen helburua, profesiona-lek egindako presioaren bidez dekretua alda-raztea. Arazoa ikusarazi nahi dugu, gizarteakkontzientzia har dezan, dekretuaren aurkaindarrak bateratzeko.

Praktikan orduan, zer da egin dezakezuena?Agiririk ez duen etorkina etorriko balitzait–ez nuke izango bere historia klinikorik,

datu-basean ez dagoelako–, artatu egingonuke, baina ditudan baliabideekin. Alegia,kontsultan dudanarekin moldatu beharkonintzateke. Osasun zentroan mugatuak dirabaliabideak, nora joan daitekeen gomendatuahalko nioke, zer egin dezakeen, baina askozgehiagorik ez, bere patrikatik ordaindubeharko lituzkeelako hortik aurrerakoak.

Zein arrazoi daude plantorako?Arrazoi etikoez gain, hainbat legeren aurka-koa da dekretua eta osasunaren aldetik, kan-poan geratu den taldeari bakarrik ez, guztioieragiten digu erabakiak, gaixotasun kutsakoreta infekziosoen kasuan adibidez. Pazientea-ren jarraipena egiteari uzten bazaio, kontrola-tu gabeko infekzio-guneak egon daitezke,txertorik ere ez dute jasoko eta eragina izandezake gizarte osoan. Gaur bertan, tuberku-losiak jotako etorkin talde bat artatu dut, etahorietako batzuek ez dute agiririk. Legeamartxan dela gertatzen bazait, zeinek ordain-duko die tuberkulosiaren aurkako tratamen-dua? Eta ospitaleratzen badituzte zer egingodute, tratamendurik gabe kalean utzi? HIESaduten etorkinak ditugu, zer egingo diegu, tra-tamendua kendu?

Ekonomikoki neurri jasangarria dela dioteGobernutik, baina ez da hala, etorkinen taldeagehienbat lanera etortzen den jende gazte osa-suntsua delako eta ikerketa pila bat ditugu argiuzten dutenak bertako herritarrek bainogutxiago erabiltzen dituztela baliabideak.

NafarroakoGobernuaklaguntza programaabiatuko du agiririkgabeko etorkinenarretarako, baina“helburuarekinzerikusirik ez dutenbaldintzakeskatzen zaizkie;etorkin ilegalabada ez du diru-sarrera deklaraturikizango, adibidez”.

“Ekonomikoki neurri jasangarria dela dioGobernuak, baina ikerketek argi uztendute bertako herritarrek baino gutxiagoerabiltzen dituztela baliabideaketorkinek. Aldiz, ez prebenitzeak prozesugaitza eta garestia ekar dezake”

Page 19: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 19�

IVAN VERGARA MEDIKU OBJEKTOREA

Aldiz, gaixotasunak okerrera egin aurretik ezartatzeak eta ez prebenitzeak ekar dezakelarrialditan edo ospitalean bukatzea, eta ondo-rioz gaitzagoa eta garestiagoa izatea prozesua,gaixotasuna kutsatzeaz eta zabaltzeaz gain.Jasangarria, hortaz, ez da inolaz ere.

Kode deontologikoak zein indar dulegearen aurrean?Ezin dira kontraesanean egon. Kodedeontologikoa jokamolde etikoenarau zerrenda da, eta herritarrakartatzeko ahalmena eta eskubideaematen digu. Kodeak dio, adibidez,artatutako pazientea ezin dela arta-tzeari utzi. Pazientearen ongizatea,justizia soziala, ekitatea, autonomia pertsona-la… bermatzen ditu; medikuak gizartearekinduen kontratua da, gizarteak medikuari ema-ten dion konfiantzaren iturri, eta legeak dioe-na dioela, ezin dut premisa horien aurka egin.Gainera, kode deontologikoaren aurka joa-teaz gain, dekretua hainbat legerekin kontrae-sanean dagoela esango nuke, giza eskubideenlegeekin, esaterako, edo Espainiako Konsti-tuzioko hainbat atalekin. Kode penalak berakjasotzen du sorospenerako betebeharra etaosasun arloko profesional orori eragiten digu.Laguntzeko betebeharra daukagu.

Orduan, herritarrek laguntza jasotzeko duteneskubidearen aurka egiten du dekretuak.Hala da, dekretuak salbuesten dituen kasuetanezik (haurrak, larrialdiak eta haurdunaldiak)hainbati ukatu egiten dielako artatuak izateko

duten eskubidea. Kurioski, profesio-nal liberal autonomoek mutualitatepribatua zuten orain arte eta osasunzerbitzu publikoaz baliatzeko kuotabat ordaintzen zuten, baina arauhonekin ez dute kuota ordaindubehar, zuzenean integratzen ditu osa-sun zerbitzuan. Esanguratsua daarauak batzuekin eta besteekin nolajokatzen duen.

Agintariek esan dizuete legea hautsi nahi iza-nez gero, orduz kanpo eta baliabide propioekinegiteko.Baina hori ohikoa da bestela ere, medikun-tza bokaziozkoa da eta orduz kanpo geratubehar baduzu luzatu egin direlako kontsul-tak, horrela egiten duzu. Kontzientzia-objekzioarekin administrazioari esaten arizara lege jakin batekin ez zaudela ados eta ezduzula zigortua izan nahi hori ez betetzea-gatik. Eta hain juxtu, lanordutan eta enpre-saren baliabideekin aritzeko da kontzientzia-objekzioa; lanorduetatik kanpo eta nire

“Medikuak gizartearekinduen kontratua da kode-

deontologikoa, etalegeak dioena dioela,

ezin dut premisa horienaurka egin”

Page 20: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

baliabideekin norbait artatzeko, ez dut ezerobjektatu beharrik.

Nafarroako Gobernuak laguntza programaabiatuko du agiririk gabeko etorkinen arretara-ko, baldin eta etorkinak 532 euro baino gutxia-go kobratzen badu hilean, urtebete baldinbadarama Nafarroan erroldatuta eta aurrekaripenalik ez baldin badauka.Osasun publikoak zenbat eta jende gehiagoartatzea ahalbidetzen duen edozein neurribaikorra da. Hala ere, helbu-ruarekin zerikusirik ez dutenbaldintzak eskatzen zaizkie:hain juxtu, ar reta gehiagobeharko du aurrekari penalakdituenak, ziurrenik baldintzaokerragoetan bizi delako etaosasun arazo handiagoak izanditzakeelako; diru-sarrerenaere zentzugabea da, etorkinilegala bada ez duelako diru-sarrera deklaraturik izango; eta urtebetezerroldatuta izateko eskaera argudiatzekodiote bestela edozein erroldatuko delaNafarroan, baina ez diot zentzu handirikikusten, lehen aipatu moduan etorkinek orohar gutxi kontsumitzen dituztelako baliabi-deak.

Zein ondorio izan ditzake objekzioak?Kontratatuta zauzkan enpresari eskaintzendiozun denbora eta enpresa horren baliabi-deak legez kanpo erabiliko dituzun momen-tutik, ondorioak egon daitezke. Espedienteakirekitzea eta halakoak.

Abortuaren aurka, kontzientzia-objekzioazabaldua dago Nafarroako medikuen artean.Objekzio parekideak dira?Egia da konplexua dela Nafarroan abortua-ren gaia, baina behintzat aukera dago pazien-tea artatzeko, nahiz eta beste erkidego baterajoan behar duen eta horrek koste pertsonaleta ekonomikoa eragin, baita deserosotasunaeta estigma soziala ere. Kasu honetan, ordea,ezin duzu beste inora bidali, ezin zaio inonartatu...

Abortua bakarrik ez, eutanasia,lagundutako heriotza, ama-zelulenerabilera… Eztabaida etiko ugarisortu da azken urteotan medikun-tzan. Nola egiten dio aurre medi-kuak hauei guztiei? Mediku Elkar-goan jorratzen al duzue gaia?Kode deontologikoaz diharduenkabinetea du Elkargoak eta ahol-kua eman diezazuke halakoetan,

baina gaia askoz bortitzagoa da oraingoan.Berehala egokituko zaigu paziente bat izateakontsultan zeina ezin dugun artatu, legearenarabera. Gogorra da gero!

Dekretua bertan behera uzteko beste ekimenikjarriko duzue martxan?Badakigu borroka luzea izango dela, urratsezurrats egin beharrekoa, eta aukera berriak arigara aztertzen, ezin garelako orainbezala geratu, egun batetik besteraetor dakiguke dekretuak bazter-tzen duen paziente hauetako bateta ez dugu jakingo nola jokatu. n

�20 2012KO IRAILAREN 9A

IVAN VERGARA MEDIKU OBJEKTOREA

Benetako aurrezterik ez badakar,zergatik uste duzu hartu duela hala-ko erabakia Gobernuak?Agintariei galdetu beharko litzaie-ke, baina nire ustez biztanle sektorejakinak jartzen ari dira jomugan,batzuetan etorkinak dira eta beste-tan funtzionarioak gara. Gainera,krisi garaiotan badirudi errazagodutela orain arte ezagutu dugunosasun sistema desegitea. Nafarro-an etorkinei esan zaie artatuak izannahi badute 700 euro inguruordaindu behar dutela langile badi-ra eta 2.000 bat euro pentsionistaizanez gero. Hori azkenean asegurupribatua da! Osasun publiko uni-bertsala pribatizatzeko bideak ireki-

tzen dira. Iaz arte bilatzen zenaosasun unibertsala zen, herritar iza-teagatik edozeinek artatua izatekoduen eskubidea, eta orain berrizdiskurtsoa da aseguruduna bainoez artatzea; ez du zentzurik, osasu-na zerga orokorretatik ordaintzendelako, ez du Gizarte Segurantzakordaintzen. Etorkin hauek zergakordaintzen dituzte, eta zergakordainduz gero, Estatuari ez badio-te ezer zor, osasun sistema publiko-ra jotzeko gainerakoen aukera ber-berak izan beharko lituzkete.

Etorkinen arreta pribatizatubadute, beste jende askorena priba-tizatu dezakete gero, eta osasunapribatizatuz gero, hezkuntza eta

beste makina bat zerbitzu pribati-zatzera jo daiteke. Nire susmoakditut sistema publikoaren pribatiza-zioa dagoela honen guztiarenatzean. Eta eraginkortasunarenargudioa ez da balekoa, gure osa-sun sistema publikoa eraginkorrabaita. Oinarrizko zerbitzuaz hitzegiten ere hasi dira dagoeneko: sis-temak oinarrizko zerbitzuak har-tzea bere gain, eta hortik aurrera-koak norberak ordaintzea. Horrelajarraitzen badugu, sistema paralelo-ak sortuko dira: bata oinarrizkoa,kasik benefizentziazkoa behar-tsuentzat, eta bestea ordaindu deza-keenarentzat, aberatsentzako osa-sun zerbitzu pribatuak.

«Krisi garaian errazago dute osasun sistema desegitea»

“Autonomoek ez dute kuotarikoraindu beharko osasunsistema publikoanintegratzeko. Esanguratsua daarauak batzuekin eta besteekinnola jokatzen duen”

Page 21: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 21�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

Page 22: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

22 � 2012KO IRAILAREN 9A

IRITZIAREN LEIHOA

INGURU politikoari begiratzerakoan deiga-rria egiten zait iritziak, argudioak eta hel-buruak aldatzeko politikariek duten trebe-tasuna, eta aldaketa edo itzulipurdi horiekjasateko gizarteak daukan gaitasuna.

Azkeneko hilabeteotan ere koherentziapolitikoa faltan antzeman dut hainbatkasutan; bestetan, koherentzia garbia ikusidut. Koherentzia norberaren iritziekikoedo ibilbidearekiko eta gizartearen oina-rriekiko.

Gertaera batzuk azalduko ditut:López lehendakariak agindu du PPren

Espainiako Gobernuak –eta Gorteek–erabakitako murrizketak ez dituela hemenbeteko, baldin eta legez ez badago behar-tuta, ongizatea eta autogobernua defenda-tu nahi dituelako. Ongi da, bai; helburuduinak eta ezinbestekoak edozein gober-narirentzat. Baina, tamalez, Lópezi sines-garritasuna falta zaio, gutxieneko kohe-rentzia galdu duelako. Bestela, nola ulertu2010. eta 2011. urteetan PSOEren Espai-

niako Gobernuak –eta Gorteek– erabaki-tako murrizketak Euskadiko ErkidegoAutonomoan zehazki eta zorrozki aplika-tu izana? Nola ulertu orain Eusko Jaurla-ritza erabiltzen ari den argudioak –auto-gobernuaren, ongizatearen eta negoziaziokolektiboaren defentsa...– orain arte kon-tuan ez izana eta juridikoki arrazoi guztizkontrakoak erabili izana? Non daude lotu-ra, oinarria, interes orokorra eta herrita-rron defentsa? Alderdiari zor dion fidelta-sunak eta errentagarritasun politikoakeman diote kasu honetan “koherentzia”lehendakariari.

Andaluziako gertaerek ere zer pentsatueman dute. Juan Manuel Sánchez Gordi-

llok eta beste kide batzuek supermerkatubatzuetan janaria ostu eta sekulako eskan-dalua sortu da. Ez dut nik defendatukolapurreta –niretzat, gainera, hori ez dalapurreta– eta gutxiago biolentzia, baina“eraso” horiek guztiz koherenteak irudituzaizkit. Koherenteak gizartean gertatzendenarekiko eta herritarrok pairatzen arigarenarekiko. Koherenteak, baita ere,herritarron eskubideekiko, funtzio sozia-lak mugatuko duelako jabetza pribaturakoeskubidea, Espainiako Konstituzioak dio-enez. Beraz, nahiz eta horretarako legeaketa prozedurak behar diren, argi dagoherritarron ongizatea jabetza pribatuarengainetik dagoela. Ekintza horiek, bada,eman den manipulazioaz gain, guztizkoherenteak izan dira eta oinarrizko esku-bideei buruzko eztabaida soziala eta haus-narketa sakona probokatu dituzte.

Koherentziaz mintzatzerakoan datorrenurriaren 21eko hauteskundeak ere aipatunahi nituzke. Aurtengo maiatzaren hasie-ran galdu zuen López lehendakariak PPrenbabesa eta, beraz, kargura iristeko edukizuen sostengu bakarra. Une hartan, kohe-rentzia politikoak eskatzen zuen legebiltza-rreko beste talderen batekin itun iraunko-rra lortzea edota hauteskundeak deitzea.Lehendakariak ez zuen horrelakorik eginnahi izan eta, azkenik, derrigortuta ikusiomen du bere burua, nahiz eta inork ezdakien zer aldatu den maiatzetik hona.

Baina hauteskundeek beste zeresanikeman dute. Kontua da batzuek aldarrika-tzen dutela ETAren mehatxuen ondoriozEuskal Herritik alde egin dutenek botoahemen eman ahal izatea. Koherenteaizango litzateke erbesteratuei itzultzekoeskubide eraginkorra bermatzea, motaguztietako laguntzak emanez. Baina botoahemen eman izateari ez diot inolakokoherentziarik aurkitzen, botoa emanbehar delako norberaren interesak jokoandauden esparruan eta, kasu honetan, botohorrek ez du eraginik izango kanpoan bizidirenengan. Egia esan, gauzabera gertatzen da emigratzai-leen botoarekin eta, beraz, hauere birpentsatzea eskatukonuke. n

Koherentzia politikoa etasinesgarritasunaD

AN

IB

LAN

CO

Sánchez Gordillok eta beste kide batzueksupermerkatuetan janaria ostu eta sekulakoeskandalua sortu da. Ez dut nikdefendatuko lapurreta eta gutxiagobiolentzia, baina “eraso” horiek guztizkoherenteak iruditu zaizkit

GarbiñeBiurrunMancisidor�

EPA ILEA ,

EHUKO

ZUZENB IDE

IRAKASLEA

Page 23: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 23�

IRITZIAREN LEIHOA

1980KO HAMARKADAKO “iraul-tza” neoliberalak ez zuen erabatbaztertu II. Mundu Gerrarenondoren politikan nagusi izanzen adostasun keynesiarra. Mer-katuak liberalizatu eta globaliza-tu ziren, korporazioei eta finan-tzei askatasun handiagoa emanezirabaziak egiteko aukerak bilatze-ko. Baina ez zen aldatu uste ofi-ziala: gobernuek merkatuetanesku hartu behar dutela ekono-miaren hazkundea eta finantza-merkatuak babesteko. Benetanironikoa da eskaintza-estrategia–zerga zuzenak murriztean oina-rritua–, Reaganek AEBetan1980ko hamarkadan aplikatuta-ko ekonomiaren muina, keyne-siar estiloko defizitaren finantza-zioa izan zela funtsean,hazkundea bultzatzeko diseina-tua, nahiz eta gutxi jabetu zirenhorretaz garai hartan.

(...) Esan liteke ideologia key-nesiarrak jarri zuela abian balia-bideen esleipen desegoki etamasiboa eta horrek, progresibo-ki 1980ko urteetatik, eramanduela mundu osoko merkatuekonomia ia erabateko kolapso-raino. Horregatik, ondorioztadaiteke Keynesen teoria ekono-mikoek orain arte, berak zioenbezala kapitalismoa salbatubaino, balio izan dutela porrotterminalera eramateko.

(...) Halere, porrot hori ulertugabe, keynesiarrek jarraitzendute ekonomiaren hazkundemaila (BPG) sostengatzeko kon-promisoarekin –edo, ahal bada,1973 baino lehenago lortutakomailetara igotzeko ahaleginean,

hori baita behar den minimoahazkundearen soberakina xurga-tu ahal izateko–. Helburu horilortzeko lasterketa desespera-tuak eragin ditu gaur egungoekonomiaren distortsio masibo-ak eta desorekak, bereziki aurre-karirik ez duen zor publiko etapribatu erabilgaitzaren zama.

(...) BPGaren hazkundea alfe-rrik bilatzeak dakartzan kalteenordez, eta geroz eta zentzugutxiago daukan ‘erabatekoenplegua’ xerkatu beharrean,ongizate ekonomikoa adierazlesozialetan neurtu beharko litza-teke etorkizunean, adibidez, osa-sun publikoaren bidez edo kri-men mailaren bidez. BPGarenhazkunde esanguratsurik gabe,irabaziak modu bidezkoan bana-tu beharko lirateke honako oina-rrietatik abiatuta: a) herritar guz-tiei oinarrizko errenta ordaintzea(denei gutxieneko segurtasunaziurtatuz); b) norbanakoen ira-bazi osagarriak lortzeko aukerakmugatuz, gehienezko lan orduenedo lan urteen bidez eta/edozerga progresibo altuen bidez.Irabazi nazionalen parte handia-go bat masei banatzea (...). Azkarfinantzatu ahalko litzateke gauregungo kapital errendimendugeroz eta erredundanteagoenkuota erraldoietik”.

(...) Ezkerrak egungo miseriakaotikotik ateratzeko moduazehaztu nahi badu, XXI. men-dean sartu behar dueta urgentziazkokontu gisa alternati-ba hauek serio ezta-baidatzen hasi. n

Keynes problema da, ez soluzioaHarry Shutt� EKONOMIALAR IA

Gorri, moretan, urdin, berdeetanargitan, ilunagotan...kolore baten azpian zenbat,amets beraren borrokan.Bihotz TAUpTAdak arraun badiraKantauriaren besotanbat zutik, hamahiru tostanherri bat haien zai kostanKontxa badator! Nahiz irakurrilehendabiziko lerrotanpolitena da ikusten delagure herriko leihotan.

Orain lau urte, erronka heldueta handitzen hasitaKontxa helburu mutil ta neskamaila berean jarrita.Biak olatu berean irristbiak mareei segikabiak arraunak bustitabiak banderei eutsita.Garaia, arrauna denak aldatuzdoazela ikusitaaspertu ginen moilan geratzengizonen zai eserita.

Liga testigu, indartsu datorKaikukoen marinelaneure mesede faborito dazumaiar nesken batela.Halere “Animo!” diotelakodatorrena datorrelajakin jokoa horrelajolas bihur daitekela.Nahiz eta ohituraz esan “onenekirabazi dezatela”norbere herrian ospatu baietzbaldin balira bezela! n

Kontxakoestropadak

MaialenVelardeMujika

BERTSO BERRIAK HEMEROTEKA

ALB

ER

TO

ELO

SEG

I/

XD

Z

Doinua: Gregario edo laguntzaile naiz.

Aurrekontuetako defizitak eta zor publikoa handitzearen beharra azpimarra-tuz, eskariak hazi eta sektore pribatuko jarduera bultzatuko dutela diote eko-nomialari batzuek. Kontrako iritzia du Harry Shuttek. Red Pepper aldizkarikowebgunean azaldu du zergatia.

Page 24: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

DESZENTRALIZATZEN hasiko dela diobatek, eta besteak desintegratzen ari delaesan beharrik ez du. Ez dira konparaga-rriak, Piruli dorreak haize balantza handiadu, Eiffelena ez da berehalakoan eroriko,lau zango ditu. Eta guk abiadura bi: Lurral-de Elkargo berezi batez ari gara batean, etaindependentziarako erreferenduma usain-du nahi dugu bestean. Krisiak mikro-espa-zioetara badarama mundua, agian ahotsbat izan genezake. Ahots bat bai, bainahitzik, izanen ote dugu gure hitzik? Haute-tsien Kontseiluak eta Eusko Legebiltzarrakberen hautsi-mautsiak egin artean albistebatzuk oharkabean pasatzen dira gure

begien aurretik: euskararen erabilerarendatu berriak. Begi baikorretik irakurriz,lurraldetxo bat salbatuko da agian, begiezkorretik irakurriz, peko errekara ez otegoazen... aitzinatu dena ukatu gabe bainabukatu gabe kinka latza oraindik euskara-rena. Beste gatazka batek okupatuko dugure pentsamenduaren denbora, bainabadugu hemen mikro-gatazka bat, hil alabizikoa: subiranotasun politikoak jarriko alditu hizkuntzaren subiranota-sunerako oinarriak? Herribezala bidea urratu behar badu-gu subirautza prozesuak behar-ko ditu subiraultza batzuk. n

NIRE azken artikuluaren ostean, kalean, ezagun batekesan zidan bat-batean: “Hi, guztiei oinarrizko soldatahori jarriz gero, inork ez dik lanik egin nahiko”. Harri-tuta utzi ninduen, batez ere, orain arte ez nekielakoziur ea norbaitek irakurtzen zituen nire artikuluak.

Bada, erantzun nion: “Lanik egin gabe jende asko-txo bizi da. Aberatsak, erretiroa hartu edo gaixotasu-nak dituztenak, baina batez ere, lana egin nahi etaezin duten langabetuak”.

Lanaz hitz egiten dugunean, betisoldatapeko lanaz ari gara bakarrik,baina izan badira, soldatarik gabekolan eremu handiak: esaterako, emaku-meek egin izan ohi duten etxeko lana,edo borondatez egiten dena, eta hur-bilean daukagu, horren eredu, gureherrietan arrunt izan den auzolana.

Soldatapeko lanari dagokionez,okerrena da, lana egin nahi duenaskok ezin duela egin (Gure EuskalHerritxoan 160.000 langabetu dauzkagu), eta gainera,etorkizunean ere, merkatu global horri, eta aurrera-pen teknologikoei esker, ez da guztientzat lanik izan-go. Gutxi batzuek asko izango dute, eta beste askok,ia denek, oso gutxi, lana, diot.

Ezagun horrek gehiegi pentsatu gabe esan zidana,ordea, gure eskumako liberalek pentsatzen dutena da.Jeltzaleek, esaterako, eskubide honi buruz Espainiakoparlamentuan hitz egin zenean, hauxe zioten: “Zuek,lanik ez egiteko eskubidea ezarri nahi duzue”.

Eskumakoek, argiak eurak, segituan ikusi zuten oina-rrizko soldata ezartzearen ondorioa: soldatapekolanaren presio orokorra, bizirauteko beharraren pre-sioa galdu egiten dela: lana merkatutik alderatuz, ezdu euren gizarte kapitalistak funtzionatzen.

Alde batetik, gazteek, itota daudelako lanean hasibeharrean, formakuntzarako urte batzuk hartzekoaukera izango lukete, gustukoak zaizkien beste lanbatzuk egiteko aukera, lan solidarioak edo lan sor-

tzailea egitekoa, zaletasunak gara-tzekoa. Bestetik, enpresariek lanbaldintza hobeagoak, soldata han-diagoak, jarri beharko lituzkete, jen-dea eurekin lanean aritzeko, propie-tateak edo ongizatea “gehitu” nahidutenentzat.

Azkenik, langileek ez lukete orduestrarik egin beharko, jubilatuak ez lira-teke ibiliko lan beltza egin beharrean,euren pentsioaz aparte zerbait gehiago

irabazte aldera, eta etxeko andreak ez lirateke hain bal-dintza eskasetan geldituko senar langilea hilez gero.

Lana soldatapetik askatzea da, oinarrizko erren-ta duinarekin eskuratuko genukeen benetako lorpe-na. Lana merkantzia izatetik libratu. Soldatapekolanik ez egiteko eskubidea izan, eta,aldiz, denontzat lan egiteko eskubideaziurtatu.

Gauden garaian, merezi du saiatzeak,ez? n

24 � 2012KO IRAILAREN 9A

IRITZIAREN LEIHOA

Lanik ez egiteko eskubidea

Iñaki OdriozolaIRAKASLEA �

Lana soldatapetikaskatzeada,oinarrizko errentaduinarekineskuratuko genukeenbenetako lorpena

AmetsArzallus�

BERTSOLAR IA

DA

NI

BLA

NC

O

DA

NI

BLA

NC

O Deszentralizatzen

Page 25: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 25�

ERDIKO KAIERA

Etchegaray nor da?Bigarren Mundu Gerrako anarkista bat, heroibat. Konspirazio talde batekoa da eta ekin-tzaile berrien bila dabil. Jean-Baptiste Baigo-rriren amona talde hartan egon zen. Geroburua zentratu zuen eta taldetik alde eginzuen. Halere, Etchegaray eta Baigorrirenamona lagunak dira.

Amonak iloba galduta ikusten du, Baigorripoeta da. Sos gutxi irabazten du. Amonakzerbait egitera bultzatu nahi du eta talde anar-kistan sartuko du.

Baigorrik sandwichak egiten ditu infernuan.Infernua infernua da?Ez. Infernua lantokia da. Metafora bat da.Autobusaren azken geltokiak infernu duizena. Esklaboen lan-kontratua du. Halakokritika bat da. Nire alter egoa da Baigorri.Edinburgon bizi nintzenean lan hori nuen.

Edinburgoko fabrikan katu janaria jartzenzenuen sandwichetan?Ez, kar, kar. Baina bertan egiten genuen zopakpixa zirudien, eta enpresaburua Arzak gisaikusia zegoen ia. Catering enpresa bat zen.Han ikusi nuen, immigrantea nintzenez, zerzen immigrantea izatea. Hango gazteak ereikusi nituen, hemen 1990eko hamarkadanbezala, behin-behineko lana eta prekarioa egi-ten zutela. Komikia egiteko irrika piztu zidan.Komikiko Cristof bera existitzen zen; hangoputeatua zen. Eta gustatu zitzaidan, ez putea-tua egotea, bere izaera eta nortasuna baizik.

Pentsatu nuen baldintza txarretako kontra-tuak esklabotza direla. Gaur egun legeariburuz ere asko hitz egiten da. Esaterako

Kapitalismoak garaitutako mundu batean Etchegaray anarkista zaharra, Vilenkin militanteaeta sandwich lantegi batean lan egiten duen poeta ekintzara pasa dira. Pertsonaiok erabilita

bost lan labur argitaratu zituen fanzineetan Irkus M. Zeberiok (1982, Donostia) eta haulehen lan luzea du: Jean-Baptiste Baigorri 1, Cramond Island. 36 orrialde, 4 kolore eta

2.000 aleko edizioa Baigorri poetak koldarkeriatik ekintzara ematen duen jauzia kontatzeko.

IRKUS M. ZEBERIOKOMIKILARIA

«Txikitatik ikasi eta ikasi,baina ekintza ere behar da»

| HEDOI ETXARTE |

Santa Klara uhartera doa Zeberio, Baigorri Cramond Islandera doan bezala.

RIA

DE

LM

OR

AL

Page 26: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

26 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - IRKUS ZEBERIO

SATekoek (Andaluziako Langileen Sindika-tua) Andaluzian egin duten ekintza poetikoangertatzen ari da. Supermerkatutik janariahartu dute. Zer da desjabetzea edo lapurreta?Egiten duzuna egiten duzula, nola interpretadaiteke? Jendeak dio «hori ilegala da», bainalegeari noraino jarraitu behar diozu?

Legeez ari garela, Cristofek Bibliako aipuakesaten ditu. Hala egiten zuen?Ez, baina oso kristaua zen. Poloniarra zen etaalde hori erabili nuen komikirako. Kristorenesaldi ezkertiarrenak hartu nituen, gertakizu-nean ondo sartzen zirenak. Gainera Cristof ezda piztu oraingoz. Oso esklabo da, psikologi-koki menperatuta dago. Orduan txori bat eto-rri zaio, Cristofek uste du Jainkoa dela etaharreman bipolarra dute, eskizofrenikoa. Ezdakigu txoria existitzen den edo proiekzioaden. Txoriak errieta egin dio: hau egin, besteapentsatu. Komikiko beste barne istorio bat da.

Hasieran Cristofen barne ahotsa garrantzitsue-na da, gerora txoriak hartzen du indarra...Bai. Komikian 36 orri daudenez ezin izan duteboluzio handirik egin, baina hiru edo lauorrialdetan ikusten da nazkatzen hasi dela.

Bi pertsonaiak dute barne ahotsa: Cristofeketa Baigorriren bikotekideak.Nire nahia zen. Tira. Hau ikerketa da niretzat.Ni ez naiz eruditua. Ez naiz ikuspegi marxis-tan aditua. Ez nekien ildo nagusia hasieratikkomunista ala anarkista izango zen. EtaBibliarena ere sartu nahi nuen –kristaua eznaizen arren– interesatzen zaizkidalako esaldiezkertiarrak. Cristofek agian ez du Bibliabehar bezala irakurri. Eskuindarrek ez dakitnola irakurtzen duten Biblia. Agian gaur egunJesus kartzelan egongo litzateke. Gero ez

nekien Marx edo Bakunin jarri. Eta azkeneanMarx jarri nuen, komunismoaren aita... edosemea. Agian aurrerago agertuko da Bakunin.

Hasieran Marxen begiak azaltzen dira nes-karen titietan. Titiak begiak dira finean. Etagero ahotsa eta aurpegia agertzen dira. Nes-kak ez daki zer gertatzen zaion barrutik etaazti batenera doa. Urduri dago. Aztiak barne-koa atera nahi du, demonioa duela uste du,madarikatuta dagoela, baina berez Marx da.

Biblia irakurri zenuen propio?Teknika internauta daukat. Buruz esandakoakedo aipuak Wikipedian begiratzen ditutbatzuetan. Eta irakurritakoa gustuko badut

handik jarraitzen dut istorioa.Edo alderantziz, egiten ari naizenistorioa Googlen bilatzen dut.

Baigorrik ez du barne ahotsik?Ez. Den bezalakoa da. Poeta da,baina ez du ezer bukatzen.Etxean egiten du lan. Bizi erosoadu, lan gogorraz aparte, eta larri-tasun momentuetan ateratzenzaio poesia eta balio duena era-kusten du. Nire ustez hori gerta-tu da gure belaunaldian, askoikasi eta gero langabeziara. Porrotsentimen handia dago. Eta txiki-

tatik ikasi eta ikasi, baina akzioa ere behar da. Adibidez, biolentzia erabil daiteke edo ez?

Euskal Herrian gaia landuta dago, bainaOccupy Wall Streeten berriro atera da ezta-baida. Komikikoek akzio poetikoak egitendituzte, baina Agatha Vilenkin biolentziarenalde dago. Norbait haiek hiltzera etorrikobalitz nola salbatuko ditu biolentziarik gabe?Etchegaray nahiko txoriburua da eta Baigorrihasiberria.

Page 27: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

Hau egiten ari nintzela lagun batek MarkLegasse aipatu zidan eta biografia irakurrinuen. Doctor Etchegaray bere antzekoa zelaikusi nuen. Anarkista, naif xamarra. LucioUrtubiaren dokumentala ere ikusi nuen etaStu, irlako tipoa, hasieran Lucio deitzen zen.Baina gero pentsatu nuen, zer egiten duLuciok Eskozian bizitzen. Stu deitzen badaere, berez Lucio da.

Stu izena Stuart Christie anarkistaren ome-nez jarri nion. 18 urterekin Madrila joan zenFranco akabatzera. Baina atxilotu zuten.Orain argitaletxe bat dauka, editorea da.Berarekin harremanetan jarri nintzen, komi-kia irakurri zuen. Kontentu jarri zen.

Halako beste pasadizo bat gertatu zaitVilenkinekin. Abizen arraroa da, Ukrainakoa.Pertsonaia egin ondoren Vilenkin nirekinharremanetan jarri zen. Esan nion AlexanderVilenkin ikusi nuela “Redes” programan, uni-bertso anizkunei buruzko saioan. Istorio bategiteko oso interesgarria. Haren alabak gutu-na bidali zidan e-postaz, kasualitatea. Eanorengan oinarritu nintzen galdetu zidan.

Baina nola aurkitu zintuen?Beste komiki bat egin nuen letoniar fanzinebatean, Le jardin de mademoiselle Vilenkin, etahori ikusi zuen. Praktikatzeko istorioa zen,hemengo pertsonaiak daude: Jean-Baptiste,Agatha eta Etchegaray.

Kapitalismoak irabazi duen egoera azaltzenduzu. Baina halere badaude bortizkeria erabil-tzen duten eskuin muturrekoak. Nortzuk dira?Poliziak, CIA, zerbitzu sekretuak. Haietakobatek arrano inperiala du buruan, laguntzai-lea ere badu. Umoristikoa da, bikoteek fun-tzionatzen dute.

Baigorrik buru txiki bat darama idunekoan.Hartatik indiar baten espiritua ateratzen da.Zer da, alde mistikoa?Kar, kar. Ez naiz batere mistikoa. Shuar hiz-kuntza hitz egiten du, jibaroen hizkuntza.Jibaroek gerra irabazten zutenean galtzaileenburua hartu, txikitu eta lepoan jartzen zuten,besteen alde onak berenganatzeko. Amonakjibaro burua eman dio Jean-Baptisteri, etahorri esker salbatzen du.

Amonak laguntzen du baina Baigorri ez dabere burua defendatzeko gauza.Hala da. Horregatik du jibaroaren burua.Esaldiak shuar hizkuntzan daude, umeentza-ko eskuliburu batetik atera ditut. Uste dut«oilaskoa patatekin» esaten duela.

Ez duzu shuar hiztunen feed-backik jaso, ezta?Ez. Kar, kar. Hizkuntza galtzen ari da.

Emakume potoloa ere hor da, enpresaburua.Bai. Istorioak nahasten ditut, ez zen nireenpresaburua. Hasieran potolo, gero argalagertuko da, operatu ostean. Ezagun bat da.Operatu ostean esaten zuen polit zegoela,baina nazkagarria da. Azala zintzilik zuen.Gainera ez zitzaidan atsegin.

Kontrapuntuzko esaldiak erabiltzen dituzu. «Jain-koen liburua pertsonek idatzi dute» adibidez.Bai. Jainkoa berez ez da kristaua. Hasieranoso marxista egin nahi nuen, ez nekien osoondo nola, baina alde mistikoa sartu dutazkenean. Ondo etorri da. Jainkoa tarteko.

Cramond Island zer da?Eskoziako uharte bat, Edinburgotik iparral-derantz dago. Marea jaistean joan zaitezke,marea gora ez. Rave jaiak egiten ziren, osogiro anarkista. Bigarren Mundu Gerran arse-nala izan zela uste dut. Han bizitako gauzakjarri ditut: bizitoki izan nuen etxea. Patatakjatea gustatzen zitzaidan lekua.

Collagearen sistemarekin eraiki duzu, ezta?Bai. Ezin ditut gauzak asmatu, oro har. Burugabeko katua, adibidez, sorgina da berez.Ilbetean sorginaren gorputza berreskuratzendu. Ataungo istorio bat da, aitona Ataungoadut. Sorginak eta buru gabeko katuak.Hitzaurre gisa erabili dut, komikia hasteko.Hitzaurre amaieran txoria agertzen da. Erlijiozaharra eta berria: paganoak eta monoteistak.Laboaren kanta bat erabili nuen giroa osatze-ko: Haize hegoa.

2012KO IRAILAREN 9A 27�

IRKUS ZEBERIO - ERDIKO KAIERA

Page 28: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

28 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - IRKUS ZEBERIO

Etsaientzat Baigorri-Etchegaray-Vilenkin krip-tokomunistak dira.Bai argitaletxeak esan zidan hala iraintzendirela ingelesez. Nik gaztelaniazkoa proposa-tu nuen, COPEn entzuna, “tardocomunista”.

Halako batean, hauxe dio Baigorrik: «lumatikezpatara pauso bat dago. Prest al nago?». Pau-soa eman du komikian?Modu sinbolikoan bai, akziora pasa da. Beraetxean dago, lasai. Bat-batean abenturenmundua deskubritzen du. Poetaaspirazioak ditu. Zer gehiago poetabatentzat poemak akzio bihurtzeabaino?

Ekintzetako poemak nolakoak dira?Akzio bakarrekoak ikusten dira.Lehen ale hau ez da bere lanarenadibidea oraindik.

«Zergatik egin nahi digute min? Poe-mak dira, ez besterik» dio Baigorrik.Zergatik?Gaur egun poemak ez ditu inorkirakurtzen. Baina zentzu zabaleansinbolo bat da, hitza albo batera utzi da. Bai-gorri oso inozoa da «poesia besterik ez duguegiten» dio. Vilenkinek badaki hitzen poten-tzia. Occupyn ikusten da, jendeak ez dakifuntzionatuko duen, hitz soilak ote diren.«Akzioa egin behar dugu?» dio batek. «Zer-bait erreta zerbait lortuko dugu?» besteak.

Sententziak bilatzen ditut askotan. Ikasibeharko dut elkarrizketa irekiak egiten. Kosta

egiten zait. Nire erreakzio bat da, egunerokoelkarrizketak sorkuntzarik gabekoak balirabezala sentitzen ditut. Iruzurra balitz bezala.Ikasi behar dut naturaltasunez egiten. Ez dutzertan emaitza eman, nahiz eta joera dudan.

Baigorriren lehen ekintza poetikoan ikustendenez, Eskoziako Bankuko bileteetan erreginagillotinatuta dago eta irakur daiteke «burueikoroa jartzea bezain erraza da koroaduneilepoa moztea», lema ezagun bat da?Kar, kar. Nik asmatu nuen.

Zergatik da lehen ekintza?Libertarismoaren sinboloa da. Hemengoaizanda, gai inportantea iruditu zitzaidan,agian han ez zen hain inportantea. Batzuetangauzak grafikoki ateratzen zaizkit. Ez naizgogoratzen baina, agian, marrazten hasi etaIsabel II.aren buru moztua atera zitzaidan.Batzuetan istorioa marrazkitik datorkit. Esal-dia bukaeran etorri zitzaidan.

Amonak borroka alboratu zuen eta gizarteanintegratu zen, baina gero bere ilobak borrokajarrai dezan nahi du.Nik sentitu dudan gauza bat da. Jende askoezkertiarra zen lehen, trantsizioan, ondorengero eta gutxiago, agian Euskal Herrian ezhainbeste baina Bartzelonan nabaritzen da.Heziketa politikorik ez izateak armarik gabeuzten zaitu. Orain bat-batean denak ezkertia-rrak gara, Acampada Barcelonan adibidez,eta ezagun da hori hasiera besterik ez dela.Hemen ez gaude inoren gainetik, baina hale-re lehenagotik aipatu izan dira gai batzuk.

Acampada Barcelonako Assem-blea de Barrin 60 urteko anarkistabat ezagutu nuen. Hasieran zalantza-tia zen. Baina gero jabetu zen denbo-ra utzi behar ziela iritsi berriei, hasie-ran barregura zuen, pazifismoarekinbereziki. Baina bera ere ohartzen zenbere lanabesak zaharrak zirela. Bes-teak ez daude prest eta zu garaizkanpo zaude.

Hurrengo komikia noizko?Bigarren eta azken atala datorrenurtean. Irailerako porno queera egindut fanzine batean. Orain euskaldun

futuristen komiki bat egiten ari naiz, NorvegiaBerrian gertatzen da. «Libre eta Tropikala»leloa Norvegiara daramat. Klima aldaketarekindesertua handitu da. Euskaldun bat hara joanda eta Euskal Herrian gelditu denlagun bat dauka. Euskal Herriaherrialde sahararren batasuneandago. Etorkizun urrunean dagokokatua, utopia bat da. n

“Heziketa politikorik ezizateak armarik gabe

uzten zaitu. Orain bat-batean denakezkertiarrak gara,

Acampada Barcelonanadibidez, eta ezagun da

hori hasiera besterik ez dela”

Page 29: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 30: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

30 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - LIBURUAK

ASPALDI nenbilen Irène Némirovsky (Kiev, 1903 - Auschwitz,1942) irakurtzeko gogoz. Haren garaikide izandako antzerkilarifrantses baten obraren inguruko ikerketa lanean ari nintzela,orduko Paris okupatuaren testuingurua zela eta, Dantzaldia ira-kurtzeko gomendatu zidaten. Suite frantsesa-rekin batera, hurabaita Némirovskyren eleberririk ezagunena. Ordutik izan dutheziketa frantsesdun idazle ukrainar honekiko kuriositatea. Batazein bestea irakurri gabe, aldiz, Joxe Antonio Sarasolak itzuli etaAlberdaniak kaleratu duen Birjinak. Eta beste kontakizun batzukizeneko ipuin bildumatik abiatu naiz emakume honen obra litera-rioa ezagutzera. Eta egia esan, ez dakit nire kuriositatea zertxo-bait zapuztu egin ote den.

Liburua osatzen duten hamabi kontakizunetatik bost izanziren garaiko aldizkarietan argitaratuak, eta horietan azkenak, Bir-jinak (1942) deritzonak hain zuzen ere, irabazi du bilduma honenizenburua koroatzeko lekua. Beste kontakizunak eskuizkribuangorde ziren, 2009. urtean liburuan argitaratu ziren arte.

Birjinak da, dudarik ez, hamabietarik txapelduna eta Zine mintza-tua (1935) izenekoari emango nioke bigarren postua. Hauetan bil-tzen da gordintasun erabatekoan eta ezbeharretan oinarritzen denbenetazko bizitzaz zein patuaz idazleak duen ikusmoldea; “geureindar guztiekin bizi nahi dugu edo bakea nahi dugu” (170. orr.),esango du ipuineko emakume protagonistetako batek. Pertsonaiazauritu eta hondatuek aditzera ematen dutenez ez du balio zoritxa-rra saihesten ahalegintzeak, hobe da aurrez aurre eta begietarabegiratzea. Ondo egosiriko bizitza ez da benetazko bizitza.

Ipuin batetik bestera askotariko sentsazioak esperimentatzekoaukera izan dut. Batzuk hogei orrialdekoak, hamar edo bosteko-ak beste batzuk, baina ez da ipuinen luzera kontua izan. Gorabe-hera ugari somatu dut liburuaren irakurketan zehar, eta nagusi-tzen zaidan sentsazioa asperdurarena da. Eleberri batean, hamarorrialderen tarteko asperdurak ez gaitu zertan eleberri osoa deu-seztatzera bultzatzen, bai aldiz ipuinen kasuan. Hala gertatu zaitMamuak, Ezezaguna eta Magia bezalako ipuinekin, inolako erakar-garritasunik gabe irakurri ditut. Némirovskyren ipuinak bizipeneta esperientzia pertsonaletatik abiatzen diren arren, traszenden-tzia ontologiko unibertsal zaindu batez hornituak dira. Zentzuhorretan, azpi eduki aldetik ezin zaio sakontasunik ukatu. Halaere, gure patua josteko baliatzen dugun bizitzaren oihalaz haus-nartea sobera ez badago ere, karga bera garraiatzen duten hama-bi ipuin irakurtzea astunegi suertatzen da. Agian ele-berritik abiatzea izan zitekeen bide zuzena, etaaukera baduzue hura gomendatzen dizuet. n

Saioa Ruiz Gonzalez

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEAK argitara-tzen duen Hegats literatur aldizkariak Txi-llardegiri eskaini zion osoki oporrenaurreko zenbakia. Zendu berri den figuraomentzeaz gainera, idazlearen kosmososoa ulertzen lagundu asmoan heldu diraliburuan biltzen diren bost ekarpenak.Aitzin solas gisa, Joxe Austin Arrietak Txi-llardegirekin izandako elkarrizketa dakar.Fito Rodriguezek saiakeragilearen ezauga-rriak nabarmendu ditu. Ander Iturriotzek,Elsa Scheelen Txillardegiren eleberrietakoprotagonista femenino bakarraz eta gene-to gatazkaz egin du gogoeta. Alaitz Aiz-puruk, berriz, euskaran eta marxismoanmurgiltzeaz jardun du. Azkenik, GotzonAurrekoetxeak euska-ra batuarekiko izanzuen ardura aztertudu. y

Txillardegiri buruzkobost ekarpen Hegats-en

Birjinak. Irène Némirowsky.

Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola.Alberdania. 240 orrialde. 20 euro.

Jose Luis AlvarezEnparantzaTxillardegi “Altxaitzazu begiak”.

Hegats literatur aldizkaria, 49 zenbakia.Euskal Idazleen Elkartea, 2012.

Helduen literatura | KONTAKIZUNAK

LEIOAKO TOPONIMIA ikertzen emandakohiru urteak batzen ditu bertako udalareneta Akademiaren eskutik plazaratu denliburu honek. 800 bat leku izen jaso diraguztira. Artxibo zaharrak arakatzeaz gai-nera, ahozko informazio iturriak erebaliatu dituzte Mikel Gorrotxategi, IratxeLasa eta Goizalde Ugarte ikerlariek.

Euskaltzaindiaren Onomastika arloakeuskal izenen ikerketadu helburu, bai antro-ponimoena, bai etatoponimoena ere. y

Leioako toki izenenforma zuzenak

Leioako leku-izenak.

MikelGorrotxategi,Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte.

Euskaltzaindia. Izenak Bilduma. 2012.

Aukeran eleberria

Page 31: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 31�

DISKOAK - ERDIKO KAIERA| IKER BARANDIARAN |

“Egun baten munduak akabatukodira”. Hainbesteko krisiak, ustelke-ria, gerra... Ez al dago bukaera hur-bilago?Den-dena gaizki eta oker dago etaArestiren hitz horiek inoiz bainoerrealistagoak direlakoan gaude,guztia bukatzear dagoela ematenbaitu.

“Euskal harria” zama edo gotorle-kua da guretzat?Euskal harria-k gure nortasuneangarrantzi handiko elementua izanbeharko luke, sekula ez dadila fosilhuts bihurtu. Gure elementuhoriek guztiak modu onean hartu-ta, denboraren poderioz sekulako-ak izan gaitezke eta bide oneangoazela iruditzen zaigu.

“Haien historiak mutilatzen gaitu”.Hasiak gara historia gu idazten?

Kontua ez da guk idaztea, baiziketa gertatutakoa ezagutzea. Hain-bat sasi-intelektualek saltzen digu-ten historia interesatuaren kontra-ko kanta da, umilatuen historiaezagutu beharrean gara.

Begiz jota dituzue beti “Harold”izena duten pertsonaiak?Izen bereko pertsonaia errealakbaina nortasun, bizimodu eta garaiezberdinetakoak. Harold Whittle-sen soinua lehenbizikoz entzutenagertzen den argazkia topatugenuenean oso azala zuzena, sin-ple eta polita izanen zela irudituzitzaigun. Azalaren argazkiak jarridio diskoari izenburua.

Bad Religion, Ezin Izan eta RKLaspaldi tatuatu zenituzten zuenlarruan?Hiru talde horiek garrantzizkoe-

netakoak izan dira gure soinuan,taldean jotzen hasi ginenetikentzun eta gozatu izan ditugu.Haien estiloetan aitzindariak izanziren.

Leihotikan begira, nola ikusten diragauzak 19 urteren bueltan?Taldeari dagokionez, 19 urte pasa-tu izanagatik ere ez dugu denbora-ren kontzientzia hori mantentzen.Ukaezina da hasi ginenetik gurebizimoduetan eta musikan gauzakzeharo aldatu direla, baina aldiberean beti iruditzen zaigu Leiho-tikan taldeari dagokionez hasibe-rriak garela, beti hastapenetangabiltzala. Aspaldi honetan aisialdieskasa izaten dugu tal-dean buru-belarri ari-tzeko, eta hala ere ilu-sioari eusten saiatzengara. n

HaroldLeihotikan.

Gor. Iraupena: 39’42’’.10 euro.

Adin nagusitasunaren ikusmiraDISKO BERRIRIK ez 2006tik eta iaz 18urtetako kantuez osatutako bilduma.Talde iruindarrak atseden luzea hartuzuela uste genuenok erratuta geunden,beraien ibilbideko disko landuena eginbaitute. Ohi bezala, kantu berriekhardcore melodikoari jarraitzen badio-te ere, jokorako aukeratu duten zelaiazabala da. Elkarrizketan aipatutako tal-deez gain, Leatherface ere gogora eka-rri didate, baina hortik harago pop-rock, emocore, garage, eskola

zaharreko punk-hardcore eta bestela-ko eremuetan ere irabazteko askodutela erakutsi dute. Bestalde, osoberezia da Triana taldeko Jesus De LaRosaren kantu enblematiko batberaien esparrura ekarri izana. Batzuekhardcore melodikoa nerabeentzat deladiote; bada, ez legoke guztia galdutanerabeek kantu hauetako hitzei arretajarriko baliete. n

www.leihotikan.net

LEIHOTIKAN

«Euskal Harria-kgarrantzi handikoelementua izan beharko luke gurenortasunean»

Page 32: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

32 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - EZPALAK | GARBINE UBEDA GOIKOETXEA |

Joseba Sarrionandiaren poemak,musikaz lagunduta, BBK aretoan

Umeen irudimena eta potentzialtasuna Getxophoton

HORIXE DA Frank Kalero jaialdikokomisarioak gogoan izan duenaaurtengo Haurtzaroari gorazar redeitu erakustaldiko argazkilariakhautatu dituenean. Orotara 18argazkilariren lanak jarri dituzteikusgai herriko kale eta aretoetan,irailaren 30era arte. Besteak beste,Robin Schwartz, Jonathan Hobin,Vee Speers, Jeongmee Yoon, Mar-garet M. de Lange, Roger Ballen,Jon Uriarte, Frieke Janssens eta JillGreenberg-enak.

Jokin Aspuru Begihandiko kideeta jaialdiko antolatzaileak argi utzinahi izan duenez, mendebaldekoumeen haurtzaroa islatu da zehazkiirudietan, eta ohikoa ez den arren,begirada femeninoa ageri da batikbat, jaialdira ekarri diren argazkila-ren %75 inguru emakumezkoakbaitira. Bestalde, objektua haurtza-

roa bada ere, “helduek garai hortazduten irudia islatzen dute argaz-kiek” Aspururen iritziz.

Kalerok ez du erakusketa “politi-koki zuzena” egin nahi izan. Zentzuhorretan, “begirada adeitsuak” ezezik, “gogorrak” ere ageri dira. n

BILBOKO BBK aretoak EuskalHerriko poesiaren inguruan antola-tzen dituen jardunaldietan, JosebaSarrionandiaren eta Gabriel GarcíaMarquezen poemak irakurrikodituzte aurten. Irailaren 17tik 21erabitartean iragango da jaialdia etapoesia errezitalek ez ezik, musikaeta poesia uztartzen dituzten ikus-

kizunek ere osatuko dute egitaraua.Irailaren 18an Bernardo Atxagak

eta Eñaut Elorrieta eta Mikel Inun-ziaga musikariek Sarrionandiarenpoemak eskainiko dituzte. 19an,bestalde, Yolanda Castaño poetagaliziarraren Versos para escuchar y ver(Aditzeko eta ikusteko bertsoak)emankizuna taularatuko da. n

DonostiakoZinemaldiak Stoneeta McGregorsarituko dituOLIVER STONE zine zuzendariestatubatuarrak eta Ewan McGre-gor aktore eskoziarrak Donostiasari bana jasoko dute, lehenakkarrera osoagatik. Horrez gain, bisarituen azken lanak erakutsikodira Zinemaldian. Oliver StonerenSavages, irailaren 23an estreinatukoda Victoria Eugenia antzokian, etazuzendariarekin batera, John Tra-volta eta Benicio del Toro akto-reak bertaratuko dira proiekziora.

Ewan McGregorrek, berriz,The Impossible du azken filma, etaJuan Antonio Bayona zuzendaria-ren aginduetara aritu da. Irailaren27an erakutsiko da jaialdian. n

Euskadiko OrkestraSinfonikoakBernaolaren obrajasoko duEUSKADIKO Orkestra SinfonikoakCarmelo Bernaolari eskainiko dioeuskal musikagileen bildumako15. zenbakia. Juanjo Mena musikazuzendariarekin aritu dira graba-tzen, Leticia Moreno biolin jotzai-lea bakarlari dela. Gauzak ondobidean, abendu aldera ikusiko duargia Carmelo Bernaolari eskaini-tako disko honek. n

Frieke Janssens belgikarraren irudia.

Page 33: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 33�

ABARRAK - ERDIKO KAIERA

NOBELA HONEK, bere bizitzan ida-tzi zituen azkenetakoak, zabalduzizkidan Jose Saramagoren (1922-2010) unibertsoaren ateak, orainoso aspaldikoa iruditzen zaidangarai batean. Ez dakit eta ez dutinoiz jakingo zer gertatuko zenSaramago beste obra baten bitar-tez ezagutu izan banu; dakidana daAs intermitências da morte-k sukarhalako bat eragin zidala, hilabetegutxian Azinhagakoaren ia nobelaguztiak erosi eta irenstera bultzatuninduena. Betekada haren ondotikoso gutxitan itzuli naiz harengana.Hau da, hain zuzen, berriz ireki-tzeko adorea eduki dudan Sarama-goren eleberri bakanetakoa.

Beste zenbaitetan bezala (Ensaiosobre a cegueira, Ensaio sobre a lucidez),Saramagok egoera ez-erreal baterabiltzen du errealitatearen anali-si gupidagabea egiteko. Kasuhonetan, abiapuntua da izena aipa-tzen ez den baina Portugal izandaitekeen herrialde batean –bestekonstante bat Saramagoren biblio-grafian–, halako batean jendeakhiltzeari uzten diola. Eleberriarenlehen erdian, egileak maisutasunezdarabil abiapuntu hori mendebal-deko gizartearen miseria guztiakagerian uzteko. Analisi soziologikogordina eskaintzen zaigu pasartehorietan, idazlearen trebetasunariesker eleberri izaera kontserbatzenduena. Ez zatekeen oso harritze-koa izango izenburua Ensaio sobre amorte ipini izan balio. Edo Ensaio

sobre a velhice. Zeren, heriotzaz bai-noago, zahartzaroari –zahartzaroeterno bati– buruzko hausnarketaegiten du hau idazterako 80 urteakbeteak zituen Saramagok.

Aipatutako beste nobela bietanlegez, lehen zati hori suertatuzitzaidan gustukoena. Izan ere,emandako beste adibideetan nola–Ensaio sobre a lucidez-en, batik bat–kontakizunaren hariak biraketabortitza egiten du As intermitênciasda morte-ren erdian. Heriotzakbueltatzea erabakitzen duenmomentuan, hain zuzen. Unehorretatik aurrera, ordura artekogizarte osoaren ikuspegi panora-

mikotik jaitsi eta pertsonaia birengainean jarriko du lupa Sarama-gok; batetik, heriotza bera, emaku-me batengan haragituta. Bestetik,hil behar lukeen baina hiltzen ezden gizona, izenik gabekoa portu-galdarraren narratiban ohikoadenez. Ezin esan eleberriak kalita-tea galtzen duenik bigarren zatihorretan; baina niri, ez jakin zerga-tik, ezinegona eragin zidan bat-bateko ikuspuntu aldaketak.

Aldiz, oso erakargarri eginzitzaizkidan deserosotzat jotzendiren prosa saramagotarrarenezaugarri bitxi horiek: paragrafoeta esaldi amaiezinak, puntuazioarau konbentzionalenganakomespretxua... Lagun alemaniarbatek, behin, etxeko apalategianzeukan Saramagoren eleberriaerakutsi zidan, bere ama hizkun-tzara itzulita. Portugaldarrarenidazteko era berezi hori alemana-ren gramatikara eramatea zeinzaila den esplikatu zidan, pasartebatzuk zein latzak ger tatzenzitzaizkion.. . Portugaldarrenobratik hain gutxi euskaratu iza-naren zergatiak antzeman nituelairuditu zitzaidan orduan. Esperodut, hori bai, noizbait eleberri haueuskaraz argitaratzekotan, izenbu-rua ez izatea Interne-teko pare bat gunetanaurkitu dudan bera:Heriotzaren aldizka-kotasunak. n

Saramagoren hirugarren saiakera

Unai Brea

���������������

������������������������ ����������������������������������

As intermitências da morteJose Saramago. Caminho (2005).

Page 34: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

34 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

BERIAIN MENDIAREN INGURUAK

Nafarroako lau eskualde lotzen ditu Beriain mendiak: Sakana, Ollo, Goñi eta Urbasa-Andia.Era guztietako ibilbideak egiteko parada eskaintzen du inguruak. Oinez edo bizikletaz

egitekoak, gogorrak edo errazak, eskaladarako aukerak... Menu zabal horren hiru adibideekarri ditugu orrialdeotara, bi oinez egitekoak, eta beste bat bizikletaz.

Horiek asetzen ez bazaituztete, gehiago aurkituko dituzue berriki argitaratutako Beriain, 19+2 gidan (www.beriainmendia.com).

Hamaika bidegailur ospetsura igotzeko

Beriainen ikuspegia, Trekutik.

| LUIS URZAINKI |

Argazkiak: Mintxo Bidaurre, Nerea Martinez, Luis Urzainki

Page 35: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 35�

BERIAIN MENDIAREN INGURUAK - ERDIKO KAIERA

LEZIZA IBAI ONDOTIK igotzen denbidetik joanda, Peña Blanca eta bereingurua ezagutuko ditugu, bizikle-taz egindako ibilbidean. Itzal nahi-koa dago, horregatik udan egitekooso gomendagarria da.

Dorrao herrian San Pedrora joa-ten den pista hartuko dugu. Beti

horri segituko diogu, borda batenondoan bukatu arte (4,39 kilome-tro). Pista bukatzen den tokian,porta langa batetik pasatzen denbide batetik igoko gara.

Eskuin aldera egiten duen kurbabatean bidegurutzea ikusiko dugu;gu eskuinaldera, kurba hartutaigoko gara. Berehala belardi baterairitsiko gara (6,40 kilometro), etaeskuinean ikusiko dugun sendatikigoko gara. Bidea zabalago egingoda. Hortik jarraituz basotik atera etahesi batera iritsiko gara.

Hesia ahal den bezala pasatuostean aurrean dugun leporantzjoango gara. Behin hara iritsita,

zuzen jaitsi aurretik, nahi izanezgero eskuinera jo dezakegu, bostminutuko ibilbidetxoa eginda PeñaBlancara iristeko. Bestela, zuzenbehera eginen dugu bide batekintopo egin arte. Hortik eskuinerajoanda Fuente fría-ko baltsaren ondo-tik pasa eta Lizarragako mendatetikdatorren pistan sartuko gara. Ezke-rrera egin eta aldapa batzuk igoondoren mendebaldera bira eginendugu. Hemen pista bukatu eta bizi-kletarako bide erraz batean sartukogara. Azkeneko partean, Beriaineraigo aurretik, aldapa gogor batzukigo beharko ditugu. Osotara 16,44kilometro.

DORRAO (620) - PEÑA BLANCA (1.235) - BERIAIN (1.492)

Peña Blanca, bi gurpiletan

Olarregoikoa belardia, atzean Beriain.

Bizikletaz.Luzera: 16,4 km.Igoeraren denbora: 3-5 ordu.Desnibela: 872 m.Zailtasuna: Ertaina, bide estuak.

Page 36: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

36 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - BERIAIN MENDIAREN INGURUAK

MUNARRIZETIK datorren bidealuzea da, baina ez dago malda han-dirik. Hainbat paisaiaz gozatu ahalizango dugu egin beharreko ibilbidehonetan, gero eta politagoak.

Herriaren goiko partean hilerria-ren ondotik pasatzen den pista bathartu eta berehala porta langa batpasatuko dugu. Pistatik jarraitu etagoiko aldean, beste porta langabaten ondoren, pista bukatuko da(30 minutu). Eskuinera doan bidebatetik segituko dugu beste portalanga bateraino iritsi arte. Huragainditu eta eskuinaldera doanbidea hartuz, hamar minutura, ezke-rretara bira egin eta Urdanozetikdatorren pistara aterako gara. Ezke-rretara eginen dugu orduan.

Pistan, Erna baltsa aldera 40metroz jaitsiko gara, eta eskuinaldean langa baten ondoren dago-en senda hartuko dugu. Sendapagadi baten goiko aldetik doa; tar-teka desagertzen da, baina betinorabide bera darama. Pistatikhamar minutura Goñiko harrizkomugarekin topo eginen dugu. Ber-tan, mugan dagoen porta langabilatu eta pasatu behar dugu.Ondoren, zuzen segituko dugubide zabal bat aurkitu arte. Ezke-rrera joko dugu bide zabal horre-tan. Baltsa baten ondoren, gurutzebat aurkituko dugu; eskuinera egindugu eta berehala San Miguel base-lizan egonen gara.

Baselizara heldu eta ezkerretarajoz, hamar minuturen ondorenlanga bat pasako dugu eta bertanadierazita dagoen bezala eskuinal-dera jo behar dugu. Hasieran lan-garen ondotik joango gara eta geropagadiaren artean aldapatxo bate-tik jaitsiko gara. Beheko aldeanzuzen segituta, harrien artean, goradoan senda hartuko dugu. Bereha-la animalientzako bi aska dituen

pista batean sartuko gara, baltsabat duen belardi batera eramanengaituena. Porta langa pasa etagoiko askaren eta baltsaren artekobidetik, ertzera igoko gara. Ertzerraz eta polit horretatik jarraituz,Trekura igoko gara (2 ordu eta 20minutu).

Trekutik argi ikusiko dugu Liza-rraga mendatetik Beriain alderadoan pista. Beriainera iristeko, pistahorren goiko partetik jo behardugu. Ertzaren beste aldera joanostean, iparralderantz, langa pasatueta jaisten hasiko gara. Hasieranlangaren ondotik, eta gero harri-piloek ongi adierazten duten bezala,poliki-poliki ezkerretara joanez.Deabruaren Pasabidetik igarokogara eta Trekutik ikusten genuenpistara iritsiko gara. 2 ordu eta 35minutu.

Pista horrek mendebaldera biraegiten du eta bide goxo bihurtzen da.25 minutuan Euskal Herriko erdigu-nera iritsiko gara, eta handik, besteordubetean, Beriainen gailurrera(1.492 m) iritsiko gara. Osotara bostordu. n

MUNARRIZ – TREKU (1.265) – BERIAIN (1.492)

Paisaia ederrak bide errazean

Ezkerrean, Munarrizeko hasierako pista. Eskuinean, pagadia Munarriz eta Goñiren artean.

Irteera: Munarriz (910 m).Desnibela: 355 metro Trekuraeta 582 Berianera.Zailtasuna: Erraza.Iraupena: 2h 20’ Trekura eta 5hBeriainera.Autoa: Herrian.

Page 37: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 37�

BERIAIN MENDIAREN INGURUAK - ERDIKO KAIERA

IRAÑETAKO MENDATEA Beriaineraigotzeko bide erreza eta politadugu. Pagadi zoragarri batetik pasa-tzen da eta benetan ederra iruditu-ko zaigu goiko partean.

Ihabarretik aterata, trenbidea etaautobiaren beheko tuneletik pasatu-ta dagoen gurutzean Camino de Zal-duondo dioen seinale bat ikusikodugu. Hark adierazitako bidetik joa-nen gara.

Berehala asfaltoa bukatu etapista batean sartuko gara. Pistahasi bezain pronto, hiru norabide-ko gurutze bat ikusiko dugu.Zuzen segituko dugu, eta luze gabeur-andela baten ondotik pasatukogara.

Herritik hamar minutura bidegu-rutze batera iritsiko gara. Han biz-pahiru auto aparkatzeko tokia dago.Guk eskuinera eginen dugu, pista-

tik, eta bertatik beste hogei minutujarraituko dugu oinez.

Abiatu eta 30 minutura, gutxigorabehera, beste bidegurutze bataurkituko dugu; bide handietatiksegituko dugu guk, berriz eskuineraeginez, eta beste hamabost minutuzpistatik joanen gara.

Ezkerrerantz doan bihurgunebatean bide zabala abiatzen dazuzen eta gora, eta hori hartukodugu. Berehala estutuko da etaeskuinera joan ahala basabide

bihurtuko da. Langa bat gurutzatueta Irañetatik datorren bidearekinbat eginen dugu.

Ongi adierazitako bidean goraeginez, Idoitxiki lepoan egonengara hiru ordu laurdenen bueltan.Lepoaren ezkerreko aldean Idoitxi-ki mendia (1.255) dago. Beriainerajoateko, berriz, eskuine-ra egingo dugu, mendibizkarretik. Bi ordu eta30 minutuko ibilbideaeginen dugu osotara. n

IHABAR - IDOITXIKI (1.255) - BERIAIN (1.492)

Irañetako portu zaharretik

Irañetako portu zaharra deritzon bidea, azkeneko igoera mendi bizkarreraino.

Irteera: Ihabar (445 m).Desnibela: 810 metro Idoitxiki-ra eta 1.047 metro Beriainera.Zailtasuna: Erraza, oso bideargia.Igoera: 1h 35’ Idoitxikira eta 2h30’ Beriainera.Autoa: Herrian edo pistan,baina pistan leku gutxi dago.

Page 38: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

38 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

AEBek Iraki gerra dekla-ratu aurretik, Kofi Annanektelefonoz hots egin omenzion Bushi:

– George, esan eta esanari zara Irakek suntsipen han-diko armak dituela. Baina baal duzu frogarik?

– Frogak ez, Kofi! Nireaholkulariek esan didatenezfakturak dauzkagu! Fakturak!

APAIZ

ORTODOXO

------------DAMU, GARBAI

TOKIA,LEKUA

------------ARABAKO

UDALERRIA

AURPEGIA-REN ATALA

MERKURIOA

------------IXO!

KONPARA-ZIOETAKO

ATZIZKIA

------------ALDAPA

MINTZO,BERBA

------------PERTSONAIA-

REN IZENA

MERKATUA

------------TXALUPAN

SARTU

HIGITZEN

ZAILA DENA

------------PROMETIOA

BOTILETAKO

TAPOIA

------------LITROA

BARAZKI

MOTA

(PLURALA)------------ZINTZO

RADIOA

------------MERTXIKA

ANTZEKO

FRUITUA

6. NOTA

------------GARBIKETA

PRODUKTUAK

ESNEZ

EGINDAKO

ELIKAGAI

ATZIZKI

TXIKIGARRIA

------------ITURRI

LABORANTZA

TRESNA

------------

SUFREA

------------EGOKI,ERARA

------------

ADAR TXIKI,KIMA

------------EGUZKI

EGUNA

------------TORTURAREN

AURKAKO

TALDEA

PARE BAT

------------ERREPIKA-PENA ADIE-RAZTEKO

ENERGIA

------------ZEN

NAHASTE

------------JARDUN,ERAGON

OINARRIZKO

EDARI

ARGITARA

ATERA

------------URANIOA

ZERBAITEN

ADIERAZGA-RRI DEN IRU-DIZKO ZEINU

"ZERGATIK

...”, PERTSO-NAIAREN

NOBELA BAT

------------LEGEGILE

SORTU

ZINTUENA

TARTE,GARAI

------------ABEREAK

UXATZEKO

NIHAUR (AL-DERANTZIZ)------------

PERTSONAIA-REN ABIZENA

BELDURTI

------------URETAKO

GATZ KON-TZENTRAZIO

Hitz gezidunak

Kike Amonarrizen umorea

Bush eta Annan

Soluzioa

GP

AK

ON

TS

ON

AN

-T

EE

RR

EP

IKA

-T

UA

----

----

----

BA

LIO

AH

A

UL

OD

IG

AI

TZ

NA

PO

RT

XO

EG

EM

AI

LE

AZ

AK

RA

ON

LA

MA

TX

U

UN

ET

XA

PA

XS

AB

AR

UE

ND

BE

OR

E

ER

RU

TA

BI

ZK

AI

A

KA

KA

TI

AI

RA

TU

IZ

AG

TA

SU

NI

KU

R

L A U

AH

HI

G

PO

XK

DA

NI

BLA

NC

O

Page 39: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 40: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

40 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA | JOXERRA AIZPURUA |

Babeslea: iametza Interaktiboa

TXIMISTAK JOTZEN BAGAITU egin behar denaz teoria bat baino gehiagodago. Ez dakit Euskal Herrian zein den tximista gehien dagoen bolada,baina uda honetan maiz samar irakurri ditut zauritu larriak eragin dituztentximisten inguruko berriak.

Ekaitzek sortutako lainoek karga positiboa izaten dute goialdean etanegatiboa beheko aldean. Lurreko karga positiboek goranzko joera dutelainoetako karga negatiboek erakarrita, eta horiek, noski, beheranzko bideaegiten dute. Karga elektriko negatiboek lurreko bidea hartzean, airea isola-tzailea denez, lurrera ailegatzeko ahalik eta erresistentziarik txikiena duenedozer topatzea, zuhaitz bat adibidez, tximista sortzeko bideetako bat da.Tximistak jotzen duen puntuan 30.000º C-ko tenperatura lor daiteke. Ekai-tzaren erdian, hondartza batean zutik eta bustita dagoen pertsona batekarrisku handia du tximistak bere gorputza zeharkatzeko. Pertsona horrekkorronteak gorputza zeharkatzeko hartzen duen bidearen araberako kal-teak jasan ditzake; bihotza zeharkatuz gero, hura gera daiteke. Nerbioakzeharkatuz gero, koma gerta daiteke. Batzuetan oso garbi ikusi izan danondik sartu den gorputzean tximista, gerritik gora normalean, eta nondikatera den, oinen inguruan maiz.

Tximistak dauden ekaitz baten erdian egokituz gero, badaude jarraitubeharreko aholku batzuk. Egoeraren araberakoak izan arren, egiteko oro-kor batzuk aipatuko ditugu.

Zuhaitzetatik urrun egon behar da; automobilean egonez gero bertangeratu zati metalikoak ukitu gabe; eremu zabalean egokituz gero txarrenazutik egotea eta korrika egiten hastea da, onena plastiko batengainean edo isolatzaile baten gainean etzanda jartzea da, han-kak elkartuta eta tolestuta daudelarik; lagun multzo bat izanezgero, onena bata bestearengandik hiru metroko distantziara,gutxienez, sakabanatzea da. n

Efizientzia handiagokoordenagailuakEgungo ordenagailuen zirkuitulogikoek material erdi-eroalezosaturiko transistoreak erabil-tzen dituzte euren funtziona-mendurako. Transistoreek beroaaskatzen dutenez, aspaldiko hel-burua da bero txikiagoa aska-tzen duten sistemak aurkitzea,askoz ordenagailu azkarragoakegin ahal izateko.

ttiki.com/41870 (Gaztelaniaz)

Naturalek bezalajokatzen duten poroartifizialakNaturan prozesu asko eta askogertatzen dira hainbat materia-lek poroak dituztelako. Urpurua eskuratzeko, materialenartean bereizmen kimikoa lor-tzeko edota medikuntzan, adibi-dez, beharrezkoak dira poroak.AEBetako zientzialari taldebatek, nanotutuen bidez, ildoberria zabaldu du artifizialkiporoak lortzeko.

ttiki.com/41871(Gaztelaniaz)

Jakin zure aita zein den300 dolarren truke

Eslogan horixe du New York-eko kaleetan dabilen autobusbatek. Bost egunetan ematendute emaitza eta horretarakoalderatu nahi dituzun laginakeraman eta 300 dolar ordaindubehar dituzu. Aurten AEBetan500.000 ADN proba egingodirela kalkulatzen da.

ttiki.com/41872(Frantsesez)

Tximisten aurrean zer egin

Page 41: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 41�

LANDAREAK - ERDIKO KAIERA| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

AEBetako hiri handienetakokaleetan landatzen diren zuhaitzenbatez besteko bizitza zortzi urte-koa dela esaten da. Ingurumendesegoki eta hiltzaile horretaraondoen egokitu den espeziea gink-goa, Ginkgo biloba, omen da. Milioi-

ka urtetan beste espezie askodesagerrarazi dituzten lurraeta klima gorabeheretatik bizi-rik iraun duen espeziea da,gure kutsadura erailtzaileariaurre egiteko ongien prestatuadagoen zuhaitza. n

8

Landareei buruzko galderaren bat egin edo gairen bat proposatu nahi badiguzu, bidali mezua [email protected] helbidera eta orrialde honetan bertan irakurri ahal izango duzu erantzuna.

Zuhaitzek eta arbolek fruitua etahazia urtero ematen dutenarenustea oso zabaldua da. Landareokurrun xamar dituenaren ustea.Ezagun dituenak badaki osogutxik ematen dutela fruitua urtebatean bai eta hurrengoan ere bai.Batzuetan bai eta beste batzuetanez, ulertu ezinezkoa zaio askori;batez ere landareari mozkina, pro-betxua, etekina, irabazia, emaria,errenta eta onuraren hobariarenemaitza besterik ikusi ezin diona-ri. Nolatan, diote, jokamolde hori?Landare maltzurra! Urtero-urteroberdin antzera zaindu eta bizitze-ko aukera eman eta noizbehinka,berak nahi duenean bakarrik ema-ten “dit” fruitua. Hortik abiatzenda arazoa, landareak fruitua gure-tzat ematen duela ustetik, fruitu-ekarria eta uzta nahastetik... Saga-rrondo batek ez du sagarra gukjateko ematen. Bere espeziearenetorkizuna bermatzea besterik ezdu adaburuan fruitua ekartzenduen landareak. Eta fruiturakobidean baldintza ugarik topo eginbehar dute: landarea heldutasune-ra heldua, nahikoa jaki gorde etapilatua izan, udaberriko loretikfruiturako tartean izotza edoantzeko ezer txarrik ez gertatzeaeta, garrantzitsuena, landareakfruiturako gogoa izatea.

Pagatxa etaezkurra, Fagus sylva-tica, pagoaren etaharitzaren, Quercussp., haziak bildunahi eta urte bate-tik besterako gora-beherak eta joerakulertu ezinik gal-dezka etorri zaitsukaldari bat. Has-teko, ehunka urtebiziko den zuhai-tzak ez du fruitura-ko inolako presarik:35-60 urterekinhasiko dira, pagoa lehentxeagohazi antzuak emanez. Sakabanatu-ta edo bakar antzera bizi den aleakpagadian edo hariztian bizi denakbaino gazteago ekingo dio; jakigehiago du sustrai erara eta espe-ziean gehiago pentsatuko du...Sagarrondo batzuk biz behin ema-ten duten eran, pagoak lauzpaseiurtez behin emango du pagatxaeta haritzak bi-hiruz behin ezku-rra. Bere gaitasuna ezagutu, inda-rrak neurtu eta aukerak egokikudeatzearen ondorio da fruitual-dia. Fruitua berandu heltzen dutenlandareak ahituta iristen diraneguaren atarira. Fruitu askobadu, udaberrian bertan badakizer negu datorkion eta hurrengo

urtean alerik ez hartzea erabaki-tzen du. Eta erabakia non edo hanjaso eta bete. Nahikoa indarbaduenean emateko erabakiarekinegingo duen gauza bera. Fruituagoiz ematen duten arbolekin ez dahorrelakorik gertatzen. Goiz-sagarra, gerezia eta antzekoekudaren hasieran fruitua botatadute, eta negura artekoa indarrakberritu eta jaki erreserbak osatze-ko badutenez, urtero fruitua ema-teko joera izango dute.

Aurtengoa bezalako uda beroeta agorren ondoren-go urtean izatenomen du pagoak lauz-paseikako pagatxaurte hori. n

Pagoa, Fagus sylvatica; lauzpasei urtez behin ematen du fruitua.

EA

RT

HR

STO

RA

TIO

NSE

RVIC

E.O

RG

WW

W.T

RE

ESF

LOW

ER

S.CO

M

Hazigintza

Page 42: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

42 � 2012KO IRAILAREN 9A

ERDIKO KAIERA - DENBORAREN MAKINA | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

EGIPTO, K.A. 664. Uahibra Psameti-ko faraoi izendatu zuten, eta, hala,XXVI. dinastia, dinastia saita, abiatuzen. K.a. 610ean hil zen arte, mendeerdi pasatxoko agintaldi luze eta opa-roa izan zuen. Egiptoren indepen-dentzia lortu zuen Asiriar Inperioa-rengandik bananduta eta, gerrarenburuhausteak eta galdera ekonomi-koak ahaztuta, Egiptok distiratzekoahaleginak egin zituen. Ahaleginhoriek, oro har, emaitza bikainakizan zituzten egiptoarren ekonomianeta kulturan, baina Psametiko I.arenproiektu kultural guztiek ez zutenarrakasta izan.

Faraoiak bere herria mundukozaharrena zela uste zuen, lehen giza-kiak egiptoarrak zirela, alegia. Usteaenpirikoki frogatu nahi zuen, eta,horretarako, munduko lehen hizkun-tza –eta, beraz, lehen gizakiak– aur-kitzeko esperimentu bitxia prestatuzuen.

Herodoto (K.a. 484-425) historia-lari eta geografo greziarrak jaso zue-nez, faraoiak bi haur jaioberri artzainbati emateko agindua eman zuen,hark hazi zitzan. Artzainak ez zuengizakiekin inolako harremanik izan-go eta debekatua zuen haurrekin hitzegitea. Hala, inolako giza eraginikgabe eta hizkuntzarik entzun gabe,

haurrek zentzurik gabeko soinuakegin ohi dituzten garaia gaindituta,Psametikoren bi giza akuriek esa-ten zituzten lehen hitzak gizakienjatorrizko hizkuntzarenak izangoziren. Ondorioz, hizkuntza horrenhiztunak lehen gizakien ondoren-go zuzenak izango ziren.Esperimentuak bi urte bete zitue-

nean, artzainak faraoiarekin biltze-ko baimena eskatu zuen. Haurreklehen hitzak esan zituzten, eskuakluzatzeaz bat, zerbait eskatzenariko balira bezala: bekós, bekós.Ez artzainak, ez faraoiak, ez zeki-

tenez hitz horrek zer esan nahi zuen,agintariak jakintsuen batzordea bil-duarazi zuen, hitzaren jatorria etaesanahia aurkitzeko. Hainbat egune-tan eztabaidan aritu ondoren, zeraondorioztatu zuten: hitza frigieraz-koa omen zen eta “ogia” esan nahiomen zuen. Frigiarrek ia Anatoliaosoa –egungo Turkia– hartzen zutengarai hartan.

Beraz, faraoia oker zegoen, egip-toarrak ez ziren lehen gizakiak (etaartzainak ez zituen bi haurrak ondoelikatu, jakintsuen batzordea zuzenegonez gero, behintzat).

Batetik, bistan da Psametikorenesperimentuak ez zuela inolako oina-rri zientifikorik, ez eta zentzu handi-rik ere, gaurko hizkuntzalaritzak era-kusten diguna aintzat hartuz gero.Alegia, hizkuntza guztiek antzinata-sun bera dutela, eta guztiek dutelajatorria ari berean.

Hala ere, Psametiko ez zebilengizakiaren jatorria zein den asmatze-tik oso urrun; orain arteko HomoSapiens arrasto zaharrenak Etiopianaurkitu zituzten arkeolo-goek, egiptoarren zibili-zazioaren oinarri izanzen Nilo ibaiaren iturbu-ruetako batetik hurbil. n

Psametiko faraoialehen hizkuntzaren bila Siriako

gatazkarenbeste albokalteakSiriako gatazkaren ondoriolarrienak giza galerak dira,baina kultura eta historia onda-rean ere kalte handiak ere era-gin dituzte, eta eragiten aridira, azken urteko bonbarda-ketek eta erasoek. Gune kalte-tuen artean hauek daude: gre-ziar eta erromatar garaikoApamea hiria, Palmira,Damaskoko Midan auzokozoko zaharra, Aleppoko gazte-lua... Baita beheko irudietanageri diren guneak ere. n

Arrastoak

Psametiko I.a Ra jainkoarieskaintza egiten, faraoiarenhilobiko erliebe batean (Tebas).

Goitik behera, Bosrakoerromatar garaiko etxeak,Homseko Bab al-Turkman auzozaharreko kalea eta hiri berekoUmm Al-Zinar eliza ortodoxoa,bonbardaketen ondoren.

Page 43: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 43�

TERMOMETROA

JATRI ADUHFRONTE POLISARIOA

«Sahararrek presio handiaegiten diote Polisarioari

gerran hasteko»Jatri Aduh Mendebaldeko Saharako parlamentuko presidentea da eta Marokorekin izaten

ari diren negoziaketen buru. Gaur egungo egoeraz eta gerora begira Polisarioak hartubeharko dituen erabakiez aritu da ARGIArekin.

Testua eta argazkiak:

| ANDONI LUBAKI |

Zertan dira gatazka hau konpontzekoMarokorekin izaten ari zareten elka-rrizketak?Gaur egun Marokok ikusi du osomomentu latzean dagoela arazoa-ren aurrean. Inork ez du bere pro-

posamena aintzat hartzen, hau da,Mendebaldeko Sahara Marokorenbarnean autonomia batekin batzea.Nazio Batuek (NB) diote sahararroigure borondatea erreferendumbidez aukeratzea zor zaigula, ez

beste edonolako irtenbiderik. Modudemokratiko batean erabaki behardugu, inongo xantaiarik gabe.Marokok autonomia ez den besteirtenbiderik ez duela onartuko esandu. Hortaz, gatazkaren konponbi-

“Gatazka konpontzea oztopatzen ari dira. Begira bestela Espainiak gurekin lanean aritu diren GKEekin zer egin duen.”

Page 44: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

44 � 2012KO IRAILAREN 9A

TERMOMETROA - JATRI ADUH

derako elkarrizketak nahiko etendadaude.

Gaur egungo egoera ikusita, gataz-karen konponbidea erabat geldirikdagoen garai honetan, zer ikustenduzu falta dela arazo hau konpontze-ko, eten hori ekidin eta berriro elka-rrizketan hasteko?Beldur handia ematen dit, arazo haukonpondu ahal izateko, aginte sendoeta eraginkorra falta dela ikusteak.Protagonista izan behar luketenlurralde batzuk beste alde baterabegira daude, Espainiako eta Fran-tziako estatuak adibidez. Bi esta-tu hauek ez dute eman arazoakonpontzeko aurrerapausorik.Esango nuke gatazka hau kon-pondu dadin hartu beharrekoerabakiak oztopatzen ari direla.Begira bestela EspainiakoGobernuak gurekin elkarlaneanaritu diren GKEekin zer eginduen. Zorionez, GKE hauekbadakite hemengo egoera zein deneta ez dira exekutiboaren trikimai-luetan erori. Maroko laguntzen saia-tzen dira, beraien betebehar histori-koen aurka joanaz gainera.

Kolonizatu gintuen EspainiakoEstatuaren rol indartsu horren faltasumatzen dugu. Marokoren menpedagoela dirudi nazioartean zer edozer egin nahi duen une orotan. Ezdugu ahaztu behar, halaber, Ameri-

kako Estatu Batuek sekulako eran-tzukizuna dutela gure herriarekiko.Beraiek lagundu zioten Hassan II.riMendebaldeko Sahara inbaditzen1975. urtean.

Ez dago benetako presiorik indarhorien aldetik gatazka hau amaitze-ko; orduan sahararrok egin behardugu presioa. Ez dugu beste irten-biderik. Armak berriro hartzea ezdugu baztertzen, eta ez dugu inoizbaztertuko gainera. Sahararrokazken aldian eztabaidatzen ari gara,ez armak hartu behar ote ditugun,baizik eta noiz eta nola hartu gataz-

ka honi irtenbiderik eman nahi ezbadiote. Guk egin behar dugu pre-sioa eta presio hori armekin bada,aurrera!

Ildo horrekin jarraituz, azken urteo-tan, kanpamentuetara etortzen denorok nabari du armak hartzeko gogozdaudela saharar errefuxiatuak.Bai, gainera ez bakarrik errefuxia-tuak, baita lurralde okupatuetakoak

ere. Gazte bati galdegiten badiozuberak segituan esango dizu armakhartzearen aldekoa dela. Ulergarriaere bada, zeren hemen, kanpamen-tuetan, ez dute inongo etorkizunik,ez eta lanik eta bizi baldintza onikere. Hortaz, kanpora alde egitendute lan bila, beraien bizimoduahobetzeko. Aldiz, hemen gelditubehar dutenak –eta joaten direnaskok ere– armak hartzearen alde-koak dira, bizitza galduta ere ezomen dute ezer galtzeko.

Polisarioaren zuzendaritza pre-sionatzen ari dira, bai orain aipatudizkizudan gazte horiek, baita ema-kume sahararrak ere, lehen gataz-kan ibilitako agureak ahaztu gabe.Beraiek badakite zer den gerra egi-tea, lagun eta senitartekoak galdudituztelako, eta hala eta guztiz eregerraren aldekoak dira. 21 urterenondoren traizionatuak sentitzenbaikara, erreferendumik ez duteantolatu eta.

Nola saihestu dezake Polisarioakgatazka armatu hori?Polisarioa ahalegin guztiak egitenari da hori eragozteko. Diplomazia-ren arloan asko mugitzen ari gara.Afrikar Batasunak (AB) presio han-diagoa egin beharko luke, deskolo-nizatu ez den lurralde honen gataz-ka behin betiko konpontzeko. BaitaEspainiako eta Frantziako estatuekere, oztopoak jarri ordez, lagunduegin beharko lukete Nazio Batuek(NB) derrigortzen duten helmuga-

ra iristera, hau da, Mendebalde-ko Sahararen benetako desko-lonizazioa burutzea. Oraindik,ofizialki, lurralde hori espainiarkolonizatzaileen menpeandago eta. Hau gertatzen ezbada, inguruotako egonkorta-suna pikutara joango da, gauregungo egoera okertuko litza-teke, jadanik nahikoa txarra

den egoera.

Azken aldian segurtasun arazoakizan dituzue errefuxiatu sahararrek.Badirudi lurraldea ezegonkortasu-nean murgilduta dagoela. Bahiketak,lapurretak, muturreko islamismoa,eta abar. Zer dio Polisarioak horriburuz?Gu, sahararrok, ABeko partaide etakide gara. Hortaz, partaide garen

“Sahararrok eztabaidatzen arigara, ez armak hartu behar oteditugun, baizik eta noiz eta nolahartu gatazka honi irtenbiderik

eman nahi ez badiote”

“Lurralde askatuetako segurtasunaren ardura guk dugu. Erakutsi dugu, gainera,ondo baino hobeto egiten dugula.”

Page 45: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 45�

JATRI ADUH - TERMOMETROA

aldetik gure betebeharrak onartzenditugu. Guk zaindu behar duguinguru hauetako egonkortasuna,gure lurraldeko egonkortasuna. Ezbeste inork. Lurralde askatuetakosegurtasunaren ardura guk dugu.Erakutsi dugu, gainera, ondo bainohobeto egiten dugula. Bahiketare-nak sorpresaz harrapatu gintuen,zorionez dena ondo amaitu da etaez dugu berriro horrelako kasurikgerta dadin utziko. Ez dugu onartu-ko laguntzen gaituen jendearenbahiketarik, ezta gure artean dau-den bisitari, kazetari eta MINUR-SOko kideen aurkako ekintzarikere, inolaz ere.

Gure lurraldearen burujabetzaguk dugu, ez Marokok, horrelasinetsarazi nahi badigu ere. Men-debaldeko Sahararen auzokoherriekin harreman estua dugusegur tasunaren gaia dela eta,Marokorekin izan ezik. Edozeinmehatxuren aurka borrokatukodugu, bai droga trafikatzaileenaurka, bai lapurren aurka baitamuturreko islamismoaren aurkaere.

Marokori ere proposatu izandiogu arazo horien aurkako elkarla-na. Baina erantzuna ezezko borobi-la izan da. Gu, aldiz, behin etaberriz saiatzen gara elkarlana eman-

korra izan dadin, baina beti ezezkoerantzuna jasotzen dugu.

Ez gaude toki samurrean koka-tuta segurtasunari begiratzenbadiogu, hori egia da. Gure ingu-ruko lurralde askok ez dute bateresegurtasunik. Hortaz, gure lana erebada inguruko lurraldeei laguntzeaarazo horiek konpondu ditzaten.Baita bahiketen kasuan ere. Euro-par Batasuneko herritar batzukbahituak dituzte oraindik ere, etagure eskuetan dagoenguztia egingo dugubahiketa horiek ondoamaitu daitezen. Elkar-lana ezinbestekoa da. n

1975ean Espainiak Sahara Maro-koren eta Mauritaniaren menpeutzi zuenetik –Nazio Batuen infor-meei muzin eginez–, gatazkandihardute sahararrek. Horietakoasko Aljeriako errefuxiatu kanpa-mentuetan bizi dira. 1979an Mauri-tania beraien lurraldeetatik kanpo-ratu ostean, Marokoren aurka arituziren, 1991. urtean su etena sinatuzuten arte. Su eten horretan, 6 hila-beteren buruan independentzialortzea edo Marokoko probintziaizatea erabakiko zuten sahararrek.Erreferenduma galduko duela iku-sita estatu alauiarra behin eta berrizsaiatu izan da galdeketa oztopa-tzen, mila trikimailu erabiliz gaine-ra. 1991. urteaz geroztik inongofruiturik eman ez duten negoziake-tetan dabiltza bi aldeak.

Azken urteetan Marokok jarre-ra aldatu eta erreferenduma egite-ko autonomiaren aukera sartu nahiizan du. Hala eta guztiz ere, behinbaino gehiagotan saiatu izan da tri-kimailuak erabiltzen, galdeketahorretan nork hartu beharkolukeen parte adosteko. Ibilaldi Ber-dearen ondoren sartu ziren iparral-deko marokoar txiroak ere bertanparte hartzea nahi dute. NBakkexu dira, Rabatek erregistroa fal-tsutzen duela eta. Horrek eragoz-ten du jakitea zein pertsonekduten galdeketan botoa ematekoeskubidea.

Hori gutxi balitz, azken aldianbahiketen eta muturreko islamis-moaren arazoa ari dira jasatenerrefuxiatuta dauden sahararrak.Enric Gonyalons, Ainhoa Fernan-

dez eta Rosella Urru, hainbatGKEetan zebiltzan langileakbahitu zituzten Rabounin zeudela.Informazio askok Marokoren eskubeltza ikusi du honen atzean, ondobaino hobeto baitaki Rabatek,Tindoufeko errefuxiatu kanpa-mentuetako diru iturri handienabertaratzen diren laguntzaileakdirela.

Azken hilabetean RajoyrenGobernuak antzeko zer edo zeregin nahi izan du GKEen segurta-suna aitzaki hartuta, eta koopera-tzen ari diren lagunak bertatik ate-ratzeko agindua eman du.Polisarioarentzat “Marokoren pre-sioengatik hartu dute erabakihori”. Hala ere, ia GKE guztiakbueltatu dira Tindouf ingurukokanpamentuetara lanera.

Azken koloniaren ondarea

Page 46: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

46 � 2012KO IRAILAREN 9A

TERMOMETROA

“BENAVARRIN (Baixa Ribagorça)hitz egiten dena ekialdeko aragoieradela esaten duen txosten zientifikoaekartzen badidate, hitz egingodugu. Gaur egun, inork –ez uniber-tsitateak ezta nazioarteko komuni-tate zientifikoak ere– ez du zalan-tzan jartzen han hitz egiten denakatalana dela, salbu eta taldexkasasizientifiko edo sasilinguistikorenbatek”. Benavarriko alkatea, Alfre-do Sancho sozialista, irakaslea daeta Aragoiko Eskola Kontseiluanordezkaria. Kontseiluan hizkuntzenlegeaz eztabaidatu zuten eta San-chok zuzenketa aurkeztu zuenlegearen kontra. Aragoiko Gober-nuak proposatutako zirriborroagehiengoak atzera botatzea lortuzuen.

Aragoiko Gobernuak EskolaKontseiluari zirriborroaren 5. kapi-tuluaz baino ez zion iritzia eskatu.Kapitulu horrek jorratzen du hiz-kuntzen irakaskuntza eta gober-nuak pentsatu zuen Eskola Kon-tseiluak ez zuela erreparatukohizkuntzei nola deitzen zitzaien.Baina legeak ahulgune asko ditu etaSanchok gustura zuzendu ditu.Hasteko, “zergatik ez du esatenzehazki zein hizkuntza irakatsibehar diren?”. Kritika argia eta gar-

KATALANA ARAGOIN

Aragoiko Gobernuak filigrana linguistikoa asmatu du Sartaldeko Zerrendan(Franja de Ponent katalanez) hitz egiten den hizkuntza mendebaldeko katalana dela onartu nahi ez duelako. Lege proiektuan “ekialdeko aragoiera” izenez bataiatu du.

Izendapen azientifikoa ez dute ontzat hartu, ez Zaragozako Unibertsitateak, ez Eskola Kontseiluak, ezta Aragoiko Hizkuntzen Kontseiluak ere.

Eguzkia ekialdetik sartzen da

| ÁLEX MILIAN / EL TEMPS |

Zaragozan egindako bilkura.Aragoiko zati batean katalana hitz

egiten denik ez dute onartzenargazkiko aragoiarrek. No

hablamos catalán plataformakoekantolatu zuten bilkura.

NO

HA

BLA

MO

SCA

TA

LAN

Page 47: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 47�

KATALANA ARAGOIN - TERMOMETROA

bia da: “Nola irakatsihizkuntza, ez badaki-gu zein hizkuntzaz arigaren?”.

Bigarrenik, Bena-varriko alkateak esandu legeak “zorrozta-sun zientifikoa ber-matu” behar duela,eta legea filologia uni-bertsalaren irizpidee-tatik urruntzen da,filologoek aragoieraeta katalana deitzendieten hizkuntzei legeproiektuak Aragoikohizkuntzak deitzendielako.

Hirugarrenik, 5.kapituluak “hizkun-tzen irakaskuntza”aipatzen badu ere, ezdute esaten “irakas-leek zein prestakun-tza, akreditazio edotitulazio” izan beharduten. Laugarrenik,“ez da esaten irakas-kuntza bukatutakoanikasleek zein ziurtagiriizango duten”. Orainarte, irakaskuntzakatalanez egindakoikasleari B mailako(erdi mailako) egiazta-giria ematen zitzaion,Kataluniako Hizkun-tza Politikako ZuzendaritzaOrokorrak emandakoa.

Sanchok lortu zuen EskolaKontseiluaren gehiengoak 5.kapituluaren kontra bozkatzea.Sindikatuetako ordezkariek,guraso elkarteek, berrikuntzapedagogikoko mugimendueketa herrietako ordezkariek boz-katu zuten kontra. HerrietakoPPko eta PAReko (Partido Ara-gones) ordezkariek ez zutenbozkatu. Zirriborroaren aldebozkatu zuten administrazioko

ordezkariek, patronalpribatukoek eta eskolako n t z e r t a t u e t a kopatronalekoek.

Eskola Kontseilu-ko hurrengo bileranAragoiko GobernukoHezkuntza, Uniber-tsitate, Kultura etaKirol kontseilariak,María Dolores Serra-tek, hartu zuen parte.Gironako Ripollenjaio zen 1955ean,katalan hiztuna da etahizkuntzen legea bul-tzatzen duen sailekoarduradun nagusia da.Alfredo Sanchorengalderari erantzunez,esan zuen asmoa ezzela “eztabaida filolo-gikoa” sortzea, berak“erdialdeko katalana”hitz egiten zuela, Ara-goiko Zerrendan hitzegiten denaz desber-dina eta azken horriaragoiera deitu nahiziotela “Valentzianvalentziera deitzendioten bezala”. Etaesan zuen legeak“familia arazoak”sortu zizkiola.

Kontua da legeak,katalanari izena alda-

tzeaz gain, aragoierarekinnahasmendua sortzen duela.Aragoiera Aragoiko iparraldeanhitz egiten den hizkuntza da etaatzerakada handia izan du gizar-te erabileran.

Akademia bat bi hizkuntzentzat“Legea bi hizkuntzen nortasu-na ukatzeko modua da. Tirobatekin bi txori botatzen ditu:aragoieraren batasuna ezezta-tzen du, zeren hainbat hizkun-tzatan banatzen du; eta katalana

Babeslea: Euskal Herriko Unibertsitatea

“Benavarrin (Baixa Ribagorça)hitz egiten dena ekialdekoaragoiera dela esaten duentxosten zientifikoa ekartzenbadidate, hitz egingo dugu.Inork ez du zalantzan jartzenhan hitz egiten dena katalanadela”

Alfredo Sancho, Benavarrikoalkate sozialista

Hizkuntzak Aragoin

Huesca

Gaztelania

Aragoiera

Katalana

Trantsizio eremuak

Aragoiera-gaztelania

Aragoiera-katalana

Katalana-aragoiera

Zaragoza

Teruel

Page 48: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

48 � 2012KO IRAILAREN 9A

TERMOMETROA - KATALANA ARAGOIN

ukatzen du, hizkuntza hori baitagehien izorratzen diena”. RamónSistacek dio hori; Huescako Cam-porrellsen jaioa, Institut d’EstudisCatalanseko (IEC) Filologia Sailekokidea eta Zentro de Estudios Riba-gorzanseko hizkuntza sailekozuzendaria da. “Aragoiko hiz-kuntzak hitz egiten direla esateaezer ez esatea da: hizkuntzakindargabetzea eta patuesarenmailan jartzea”.

Legeak Aragoiko hizkun-tzentzako akademia aurreikus-ten du. Sistacek salatu duenez,“IEC zanpatzea da hori. Kata-lana hitz egiten den lurraldeguztietan lituzke eskuduntzaketa eskuduntza horiek Espai-niako Estatuak ematen ditu.Estatutik kanpo eztabaidatzekoalitzateke, baina Aragoin IECek dituhizkuntza akademiaren eskudun-tzak. IEC ez da Kataluniako era-kundea, estatukoa baizik”.

Aragoiko Gobernua baldar saia-tu da arrazoitzen akademia berria-ren asmoa. Alegia, beste autonomiaerkidego bateko akademia batekAragoin eskuduntzak izatea saihes-tu nahi du. Sistacek zera gogorarazidu: “Argi dago, ahaztu zaie La RealAcademia Española ere, kanpokoerakundea dela eta kirtenkeria han-dia litzatekeela Aragoin norbai-tek gaztelaniari buruzko arauakematea”.

Dena dela, Sistacen ustez“legearen astakeria handienada akademia ez luketela akade-mikoek osatuko, baizik etapolitikariek, hala ondorioztadaiteke behintzat zirriborroairakurrita”.

Hizkuntza politizatzeaLegearen sorburua eta asmoa politi-koak dira, nabarmen, El Tempsekinhitz egin duten adituen ustez. Sista-cek dio bi gauza hartu behar direlakontuan. Batetik, PPren kanpainakatalanaren kontra: gerra aitortuaparafernalia guztiarekin, artileria,abiazioa eta itsas armada ValentziarHerrialdean, Balear Uharteetan,Katalunian –murgiltze sistemariburuzko epaia– eta orain Aragoin.

Bestetik, Sistacek SartaldekoZerrendan Partido Aragonésen(PAR) presioa aipatu du: “PPri oin

puntetan igarotzea gustatukolitzaioke. Legea indarrean sartugabe, zaratarik atera gabe ibil zitez-keen, baina PARek odola eta haragifreskoa nahi du. PAReko muturre-koenek estutu ditu eta ez dute jakinlotura horretatik askatzen”.

Alfredo Sanchok Partido Ara-gonésen eskua sumatu du: “SeguruPARen eta Aragoiko PPko adarerradikalenaren presio politikoadagoela. Horiek ez dute katalanazezer jakin nahi. Izena bera da izo-rratzen diena”.

Natxo Sorolla soziolinguistarenustez, “helburu inportanteena ezta-baida gai nagusitik urruntzea da,hots, gai nagusia da biztanleriaosoak elebidun izan beharko lukee-la, eta haiek hizkuntzaren izenazeztabaidatzen ari dira”.

Orain egoera larriagoa da, zerenSartaldeko Zerrendan katalanakgaixotasun kronikoaren sintomakagerian ditu. Sorollak dioenez,“trantsizio soziolinguistikoangaude: 2003an Aragoiko Gober-nuak egindako inkestaren arabera,Aragoiko Zerrendan %88k katalanaezagutzen zuen”. SartaldekoZerrendan lurralde gehienak landaeremuak dira, ez dute etorkinik, bai-zik eta kanpora alde egin dute.“Horri esker, katalanak kaleko hiz-kuntza izatea lortu du”, Sorollarenesanetan. Baina katalana egiteko

hori galtzen ari da. “Haur-gazteekinegindako ikerketa berriek diotekatalana katalan hiztunen arteanbaino ez dela erabiltzen eta haienartean ere ez beti. Hau da, hizkun-tza ordezkapena ari da gertatzen,Alacanten eta Ipar Katalunian hain-

bat gunetan antzeman denbezala. Arrazoi batzuengatik arida gertatzen: prestigio galera(hizkuntzaren izenari buruzkozalantzek eragiten dute), irakas-kuntzan ez erakustea, hedabi-deetan ez agertzea eta bestelakohizkuntzak hitz egiten dituzte-nek kaleko erabilerarako gazte-lania aukeratu izana”. Horregatik guztiagatik, Ara-

goiko Zerrendan erantzunairmoa izan da. Hizkuntzaren

alde egiten duten elkarte guztiakmugitu dira eta katalanaren ahulda-dea erakusten duten datuak gogoraekarri dituzte. Matarranyako kulturelkar teak, Zentro de EstudiosRibagorzansek, Institut d’Estudisdel Baix Cincak eta Iniciativa Cul-tural de la Franjak adierazpenaegin dute: “Katalanak gure eskual-deetako ondasun gisa iraun dezan,beharrezkoa da erakundeek hiz-kuntza onestea, eta batik bat, derri-gorrezko irakaskuntzak bermatubehar du eskualde hauetako biz-

tanle guztiek katalana eta gaz-telania ezagutzea. Ikasleakkatalanez eta gaztelaniaz alfa-betatzeko politika kontzien-teak baino ez du salbatukoahul dagoen ondasuna”.Gobernua prestatzen ari den

legearen aurka agertu dira Zara-gozako Unibertsitatea, Aragoi-ko Hizkuntzen Kontseilua,Zaragozako Udala eta Aragoi-

ko Zerrendako hainbat udal.Ramón Sistacen ustez, erantzungehiago izango dira. “Eskubide batkentzen dizutenean igarri egitenduzu. Lehen ez zegoen ezer, bainaeskoletan irakasteko aurrerapausoaeman denez, orain erantzuna egon-go da”. Benavarriko alkatea kexuda, berriz ere hizkuntza politizatudelako. “Hizkuntzen legea beti tri-petatik maneiatzen da,ez buruarekin. Bainaliztor habia astinduzgero, badakigu zer gertadaitekeen”. n

Gobernua prestatzen ari denlegearen aurka agertu diraZaragozako Unibertsitatea,Aragoiko Hizkuntzen Kontseilua,Zaragozako Udala eta AragoikoZerrendako hainbat udal

“PPri oin puntetan igarotzeagustatuko litzaioke0. Legeaindarrean sartu gabe, zaratarikatera gabe ibil zitezkeen, bainaPartido Aragonések odola etaharagi freskoa nahi du”

Ramón Sistac, Institut d’EstudisCatalanseko kidea

Page 49: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 9A 49�

BERO-BEROAN - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

BOST DOIKUNTZA PLAN GOGORREN ONDOREN eta 42.000 milioi eurore-kin oso larri zorpeturik, Kataluniako Generalitat-ak joan den asteanerabaki zuen Espainiako Gobernuari erreskatea eskatzea. Autonomien-tzako Likidezia Funtsera jo du, 5.063 milioi eurorekin urte bukaera artekitatu beharreko zorrari aurre egiteko.

Generalitateko bozeramaileak ohartarazi du ez dutela “baldintzapolitikorik onartuko”, doikuntza programek exijitzen duten baldintza“teknikoetatik” harago. Diotenez, kopuru milioidun hori katalanek zer-gen bidez ordaindu dute eta ez da Katalunian inbertitu.

Politikari katalanek ordea, badakite dirua uzten duenak baldintzakjartzen dituela, Europak bankuen erreskatearekin egiten duen gisan etalaster etorriko den Espainiako Estatuko ekonomiaren erreskate oroko-rrarekin gertatuko den moduan. Ondorioz, erreskate horren ondoren,politikariek nahi dutena esango dute, baina Katalunia botere zentrala-ren eskurago egongo da. Madrilekin are dependentzia handiagoa izan-go du. Jadanik mugaturik dagoen autonomia katalanean esku hartukodu gobernu zentralak eta autonomiaren nahiz burujabetzaren kontrakofilosofia inposatzeko aprobetxatuko du. Espainiako Ogasunak Katalu-niako mugimendu guztiak kontrolatuko ditu.

Kataluniako erreskateak mahai gainean jarri du burujabetzaren inguru-ko eztabaida, bai Kataluniako nazioarena eta baita Euskal Herrikoa ere.Autonomiaren bidetik segitzeak dependentzia gehiago edo gutxiago izate-ra garamatza, egoeraren larritasunaren arabera. Aldiz, herri bakoitzarenzerbitzura dagoen fiskalitatea erabaki eta kontrolatuz gero, gure ekonomiaeta finantzazioa antolatzeko atea ireki dezakegu. Espainiako Estatuarenegungo ereduari lotuta segitzea gure nazioentzat egiazkozama larria da. Gaur egun independentzian pentsatzea etalortzea, jada ez luke fikzioa izan behar. Beharra da. Katalu-niak duen beharra, eta Euskal Herriak ere bai. n

Erreskatea eta nazio burujabetza

Talaian

Juan Mari Arregi

“IV. INKESTA soziolinguistikokoondorioetan bi ideia garrantzitsuirakur zitezkeen, orain ere gaurko-tasun handikoak. Alde batetik, eus-kara erabiltzeko baldintza egokiakbehar direla esaten zen, eta horiekesparru eta gune gutxitan gerta-tzen zirela aitortzen zen; beste alde

“HELBURUA herritarrek bertakoeuskararen berri izatea da. Denaden, badaude euskalkia ikastekointeresa duten pertsonak. Pertsonabakar batek ikasiko balu ere, merezidu hiztegia egitea. (...) Ikaragarrieskasten ari zaigu euskarazko hizte-gia. Saiatzen ez den jendeak osohiztegi murritza izaten du, eta osohitz gutxirekin kontatzen ditu esanbeharrekoak. Eta pena da. Ez dutezagutzen hizkuntzarik hiztegiangabezia daukanik, hizlariek dutegabezia”. n

Aitor Arana Gesalazko eta JaitzekoXIX. mendeko euskara jasotzenduen hiztegiaren egileak, Berrian:

“BARÇAK 1976. ur tean aurkituzuen bere ahotsa, Joaquim M.Puyalek Ràdio Barcelona irratianlehen partida katalanez kontatuzuenean. Ordutik egindako ia2.500 irratsaioak egiazko ereduizan dira Kataluniako edozein irra-tirentzat. Kazetari gazte batenardura pertsonala garrantzi handi-ko jazoera soziolinguistiko bilakatuda, gaur egun ohiko hizkuntzabaita katalana Barçaren emanaldie-tan Kataluniako edozein ir ratipubliko nahiz pribatutan. Puyalekberak aitortu zuen abileziaz Vila-realen, eredu hori irratietatik hara-tago biderkatu dela bertutezko zir-kulu horren sorrerari esker, nonhizkuntza katalana eta Messi-Guar-diola belaunaldiak futbolean era-kutsitako bikaintasuna elkar elikatubaitira”. n

Toni Mollá kazetariakgipuzkoaeuskara.net-en esanak:

Bahea

Iñaki Lasak Berrian esanak:

batetik, euskara erabiltzeko baldin-tzak egokiak direnean egunerokojardunean euskara erabiltzen delaaitortzen zen. Hortxe dago hutsu-ne nagusia. Orain arte garatu denhizkuntza-polit ika desegokiakgizarte espazioak euskalduntzearimuzin egin, eta nagusiki pertsonakeuskalduntzearen alde egin du(egin duenean), horrela gizarteespazioak euskaldunduko lirate-keelakoan. Gaur egun, familiatransmisioak, eskolak eta euskalte-giek euskalduntzen dute, eta gizar-te espazioek, aldiz, erdaldundu.Horri gehitu behar dizkiogu,oraindik ere, erabili nahi izateaksortzen dituen mota guztietakoendredoak, hiztunari eragiten diz-kioten kalte emozionalek hizkun-tzaren hautuan zuzenean eragitenbaitute”. n

Honelako albisteak egunero irakurtzeko,

jaso hari@ DOAN e-postaz:www.argia.com/

harpidetza_haria.php

Page 50: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

50 � 2012KO IRAILAREN 9A

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

BERLINGO, harresiaren erorketa,SESBen desagerpena, estatuberrien sorrera… Gogoratzen?Krisi guztietan dira aukerak etaegungoarekin ere Europako hain-bat herrik izan dezake berea.Aukera horiek sustatu nahi dituztejoan den astean Sardinian sortuta-ko Europako alderdi independen-tisten elkarrizketarako sareberriak.

2014a hurbildu ahala Eskoziakoerreferendumak haize emango dieEuropako mugimendu indepen-dentistei. Azken urteetan, adibi-dez, independentziaren ideia bere-ziki indartu da Katalunian, etahorren ispilu izan zen iragan mar-txoan Kataluniako Biltzar Nazio-nala eratu izana.

Espainiako Konstituzio Auzite-giak 2010ean katalanek onartutakoerreferenduma atzera bota izanakhegoak eman zizkion mugimenduindependentistari. Egungo krisiak,Kataluniaren erreskateak eta itunfiskalaren inguruko ika-mikek ereberau sendo elikatzen jarraitzendute. Katalanen gehiengo osohandiak amorruz bizi ditu Madril-go inposaketak, beste kontua dahorietako zenbatek bereganatzenduen independentziaren ideia,baina gero eta gehiagok.

Datorren Diadaren egunean,hilaren 11n, izango da neurgailue-tako bat: inoizko independentzia-ren aldeko manifestaziorik handie-na egin nahi du KataluniakoBiltzar Nazionalak. Artur Masekazkenean manifestazioan ez izateaerabaki zuen, baina bere gobernu-

ko kideek publikoki aitortu dutemanifestazio arrakastatsua desiodutela, horrek hilaren 20an Masenposizioa indartuko duelako Maria-no Rajoyrekin izango duen bileran.

Bai, baina ez, hori da CiUrenetengabeko posizioa indepen-dentziarekiko eta orain ar tebehintzat baliagarria izan zaio.Horren adibide da KataluniakoLegebiltzarrerako azken hautes-kundeetan 62 eserleku aterazituela (135etik). Baina ez dazalantzarik oso argi ibili beharkoduela herritar askoren indepen-dentzia nahiarekin, bere oinarria-ren zati handi batekin besteakbeste. Masek berak ere berebotoarekin sostengatu zituen2009ko erreferendumak.

Ordezkaritza instituzionalalortzea eta banaketa dira Katalu-niako independentismoarenarazo nagusienak. Independen-tzia argi eta garbi bultzatzenduten alderdiek, adibidez, 14boto besterik ez zituzten lortu2010eko hauteskunde autonomi-koetan. Eta banaketak ere ez diraatzo gauekoak. ERC eta Solidari-tat-en arteko ika-mikak eta harre-man txarrak ohikoak dira Lege-biltzar rean, eta azken udalhauteskundeetan gehien hazi denmugimendu independentistak–CUP ezkertiarra (20 zinegotzi-tik 121era)–, ez du Biltzarrak dei-tutako manifestazioa sostengatu-ko.

Egungo autonomiarekikojokaera eta, bereziki, itun fiskalare-kiko desadostasunak dira une

honetako arazo nagusiak. Solidari-tatek eta CUPek, adibidez, errotikbaztertzen dute Espainiarekinedozelako itun fiskal egitea, etaERCk, ICV eta CiUk argi ikustendute itun fiskala behar dela(EAEko kontzertuaren gisakoa).Datorren asteartean ikusiko diramanifestazioaren arrakasta mailaeta bere ondorioak, baina ez dazalantzarik independentismoakgora darraiela Katalunian. Etabitxienetakoa –seguruenik hemenhorrela ez delako–, independentis-moaren indarra, alderdietan baino,herri mugimenduetan dagoela,oraingoz behintzat.

ETA EUSKALINDEPENDENTISMOA? Ez dazalantzarik hainbat faktorekberau indartu egin dutela, nagusi-ki egoera politiko berriak. Bate-tik, independentzia argi eta garbialdarrikatzen duten Bilduk etaAmaiurrek emaitza ikusgarriaklortu dituzte azken hauteskun-deetan, eta bestetik, Espainiarenegoera larria medio, harengandikurruntzeko ahotsak gero eta oze-nagoak eta zabalagoak dira, baitajeltzaleen artean ere.

Independentismoa indartsu daEuskal Herrian, baina ez du garbiindependentziarantz nola egin.Batetik Ipar Euskal Herrian eta,batez ere, Nafarroan, abertzaleta-sunak gehiengorik ez duelako, etabestetik, eta nagusiki, EH Bildueta EAJren artean bide hori egitenhasteko adostasunik ez dagoelako.Krisiak eta ETAren ondorengoaroak aukera berriak jarriko dituz-te mahai gainean eta mugimenduabertzaleak hausnarketa sakonaegin beharko du inde-pendentziarako estra-tegiak birpentsatu,adostu eta indarreanjartzeko. n

Eta bitxienetakoa –seguruenik hemen horrela ezdelako–, Kataluniako independentismoaren indarra,alderdietan baino, herri mugimenduan dagoela

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona� ARGIAKO ZUZENDAR IA

Independentisten aukera berriak

Page 51: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta
Page 52: NON ZER - Argia...industrializazioa eta erresistentzia mugimendu gisa eratu zen. Hortik AEBetara egin zuen jauzi mugimenduak, CSA egiturapean (Community Supported Agriculture), eta

2012KO IRAILAREN 2A�52