BIZITZA OPAROA · 2009. 8. 19. · Muxika deituriko etxe ederrean bizi ziren, Beasaindik...

28
1 Bere garaikideek harmonia, oreka, azpimarratzen dute gizon honen izaera definitzeko. Baita baikortasuna eta sinpatia ere. Argazkietan gizaseme egoki eta dotorea ageri zaigu, sasoian, hala hil baitzen, berrogeita bederatzi urte bete gabe. Bere bizitzaren emaitzak luze gainditzen du, ordea, epe hori; izan ere, Euskal Pizkundeak mendearen lehen hiru hamarkadetan izan zuen kronikari, eragile eta hedatzaile bikain eta nekagaitzenetako baten aurrean gaude. Euskalerriaren Alde eta Euskal-Esnalea aldizkarien arima, Eusko Ikaskuntzari sorrera emango zion kongresuaren idazkari (Oñati, 1918), tituluek baino hobeto, dena den, bere idatzi eta ekintzetan aurki litekeen herrizaletasun bateratzaile eta ikuspegi zabalekoak laburbiltzen ditu gizon honen nortasuna eta ondarea. AURRER A © Hizkuntza Politikarako Sailordetza BIZITZA OPAROA Gregorio Mujika, 1882-1931. Argazkian, 1930 urte aldera.

Transcript of BIZITZA OPAROA · 2009. 8. 19. · Muxika deituriko etxe ederrean bizi ziren, Beasaindik...

  • 1

    Bere garaikideek harmonia, oreka,azpimarratzen dute gizon honenizaera definitzeko. Baita baikortasunaeta sinpatia ere. Argazkietangizaseme egoki eta dotorea agerizaigu, sasoian, hala hil baitzen,berrogeita bederatzi urte bete gabe.Bere bizitzaren emaitzak luzegainditzen du, ordea, epe hori; izanere, Euskal Pizkundeak mendearenlehen hiru hamarkadetan izan zuenkronikari, eragile eta hedatzaile bikaineta nekagaitzenetako baten aurreangaude. Euskalerriaren Alde etaEuskal-Esnalea aldizkarien arima,Eusko Ikaskuntzari sorrera emangozion kongresuaren idazkari (Oñati,1918), tituluek baino hobeto, denaden, bere idatzi eta ekintzetan aurkilitekeen herrizaletasun bateratzaile etaikuspegi zabalekoak laburbiltzen ditugizon honen nortasuna eta ondarea.

    AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    BIZITZA OPAROA

    Gregorio Mujika, 1882-1931. Argazkian, 1930 urte aldera.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 2

    JAKINTZA ETXETIK

    Ormaiztegin jaio zen GregorioMujika, 1882ko abenduaren 24an,goizeko bostetan. Bost seniderenartean erdikoa, aurretik zituen Doloreseta Remedios arrebak, eta atzetiketorriko ziren Leandro eta Jose.Gregorio Jesus Bonifazio izenak ezarrizizkioten, baina lehena bakarrik erabilizuen. Gurasoak Inazia Mujika,Itsasokoa, eta Serapio Mujikaormaiztegiarra zituen. Biona edoMuxika deituriko etxe ederrean biziziren, Beasaindik Zumarragarantzdoan errepidearen ertzean, herriarenerdi-erdian.

    Familiatik jaso zuen GregorioMujikak jakintzarako hazia eta giroa.Izan ere, Serapio Mujika, notarioa

    ofizioz, Gipuzkoa osoko artxibategienikuskatzaile izatera iritsiko zen, zenbaitherritako artxiboak zuzendu ondoren.Artxibategien miaketak historian adituaizatera eraman zuen Serapio, etahonela, Espainia eta FrantziakoHistoriako akademien kide izendatuzuten, eta Gipuzkoako kronikari.Liburu eta aldizkari ugaritan zabalduzituen aurkikuntzak, historiaren aldexume eta bitxiei muzin egin gabe.Garaiko euskalari ospetsuenen lagun—Azkue, Urkijo eta abar—, Serapiokireki zion bidea semeari euskalgintzan.

    Ormaiztegi, Beasain, Donostia etaBergara artean osatu zituen lehenikasketak eta batxilerra Gregoriok.Bergarako Dominikoen Seminariokoegonaldiak (1896-1900) utzi zionagian arrastorik nabarmenena,gerora, 1912an,

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Bergarako Semi

    narioan, 1897. B

    eheko ilaran,

    eskuinetik hirug

    arrena, Gregorio

    .

    Mujikatarrak1889 aldera.Gazteena, Jose,oraindik jaiogabe. Behekoilaran ezkerretiklehena,Gregorio.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 3

    Euskalerriaren Alde-n idatzitako ikasle--ohien bilerako kronikan ageri denez.Han, Bergaran, ezagutu zuen geroeuskalgintzan kide izango zuenBonifazio Etxegarai.

    Horrela bada, 1900eko uztaileanbatxiler-tituluaren jabe egin zenMujika. Ordurako urtebete zeramanfamiliak Hondarribian bizitzen, Serapiobertako artxiboa antolatzera joanabaitzen, baina beti ere Ormaiztegikoetxea utzi gabe. Uda Ormaiztegi etaHondarribia artean igarotzen zuen,beraz, Gregoriok.

    Batxilerra osaturik, peritu industrialikasi zuen Madrilen, Callao plazatikhurbil dagoen Jacometrezo kalean bizizela. Ondoren Valentzian InjinerutzaMekanikoa egin zuen, etaBartzelonako Unibertsitatean berriz,Analisi Matematikoko ikasgaia. Beraz,heziketa tekniko eta zientifikoanagusitu zen bere unibertsitari-aldian,baina ordurako, letretarako joeranabari, idazten hasia zen, izan ere,1903an, dagoeneko, bada bereartikulurik Donostiako Euskal Erriaaldizkarian. Bitxikeria modura aipadezagun 1906an, MadrilgoVariedades aretoan, Viva los Alpesizeneko komedia estreinatu zuela.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    BergarakoSeminarioandominiko batekin.

    Lan-mahaia

    n ikasle-gar

    aian.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 4

    EUSKALGINTZAREN PLAZARA

    1907a urte erabakiorra izan zenMujikaren ibilbidean. Apirilarenlehenean, Euskal-Esnalea elkartearensorrerako batzarrean aurkituko dugu,Zumarragan, Serapio aitarekin batera,Arturo Kanpion, Karmelo Etxegarai,Domingo Agirre, Julio Urkijo etaabarren artean. Urte bereko uztailaren28an Elgoibarko Euskal Jaietanhitzaldi bat eman zuen, “Euskerarenalde” izenburupean. Elgoibar´koalbiste kondairatsuak lanarekin sariairabazi zuen Euskal Jai horietan.Ordurako Urkijok urte hasieransortutako Revista Internacional deEstudios Vascos delakoan ere idaztenhasia zen. Horko bere lehen artikulua,“Euskaldun gazteriari”, bero eta

    zirikatzailea zen, pasarte honetan ikusdaitekeen bezala:

    Eta guk, euskaldun gazteak, arnasa

    eta otsarearen adiñetan gauden

    euskaldun gazteak, egon bear degu

    geldi, ixilik eta besoak gurutzetuta gure

    izkuntza nola galtzen dan ikusiaz? Itxi

    egin bear ditugu begiak eta utzi

    kanpoko jendeari, guk geiena maite

    bear degun gauza izkutatzen?

    Euskaldun gazteak, badegu biotzik ala

    ez? Maite degu euskera edo ez?

    Eztabaida piztu zuen artikuluak, etaGregoriok, etsita, RIEVeko kontuakbukatu zirela beretzat uste izanzuenean, hara non Urkijok besteartikulu bat eskatzen dion derrigorhurrengo zenbakirako.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Elgoibarren 1907urtean irakurritakohitzaldiarenargitalpena.

    Mujikanaturazaleaarrantzan(kapeluaz).

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • Willy Koch-ek egindako argazkia.

    5

    Horrela bada, hogeita bost urtebeteko zituen urtean, gorpuztuta aurkiditzakegu Mujikarenganeuskalgintzan hurrengo urteetangaratuko zituen tankerak: ekintzaile,hizlari eta idazle, beti ere jakintzahedatzeko ahaleginetan.

    Lanbideari dagokionez,Internacional Institución Electrónicaizeneko elkartearen ordezkari izan zenGipuzkoa, Araba eta Nafarroarako.Era berean, bi erakunderen ordezkarigisa azaltzen zaigu laneko txarteletan:Espainiako Instituto Nacional dePrevisión-ena Gipuzkoan, eta lurraldehonetako Diputazioaren menpezegoen Aurrezki KutxaProbintzialarena. Nola batean halabestean, Fausto Arozenak dioenez,bere eginkizuna propaganda edo

    zabalkunde lana egitea zen. Horrenlekuko, Naitasunez erein izenekoliburua, 1920an Aurrezki KutxaPostalak deituriko lehiaketa irabazi etahiru argitalpen izan zituena,gaztelaniaz bi eta euskaraz bestea.Haur eta gazteei aurreztearengarrantzia erakutsi nahi dien lan hau,egileak garaiko gizartearen arazoekikozeukan ikuspegi eta kezkarenadierazle da.

    Berrogei urtera zihoala ezkondu zenGregorio Mujika, 1922ko maiatzaren29an, Aurea Gaiztarrorekin. Gonbite--txartelak, euskaraz eta gaztelaniazidatzia, jakinarazten du ezkontzaErrenterian, Gaiztarrotarren etxekootoiztegian izango dela. Lazkaokojatorrikoak ziren Gaiztarrotarrak, bainaaitaren lanbideak eraginda Euskal

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 6

    Herriko hainbat tokitan bizi izanak,Sestaon, Albizturren eta Artikutzan,besteak beste, Errenterian kokatubaino lehen. Gregorio Mujika etaAurea Gaiztarro berriz, DonostiakoRamon Mª Lili kaleko lehen zenbakianjarri ziren bizitzen.

    Han jaio ziren lau seme-alabak:Jabier, Marizeli, Antonio eta Mª Esther.Haien oroitzapenean pare batzertzelada geratu da ozta-oztaezagutu zuten aitaz: euskaraz hitzegiten ziela beti eta oso txantxazaleazela, haurrekin jolastia,mozorrotuzalea, fantasia-piztailea.Baita naturaren maitalea ere, mendieta erreka-ertzetan ibilizalea, bizitasunhandikoa. Umorean, bere buruaz erefarre egiten dakien horietakoa. Lagunmin zuen Polikarpo Elosegi tolosarraribidalitako gutunetan, adibidez,“mutilzar berritua” deitzen dio bereburuari adinean aurrera zihoalaezkontzeagatik. Gaixotasunak bakarriklausotuko zuen izaera baikor eta alaihori.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Lagunekin h

    iru anaiak:

    beheko ilara

    n eskuineti

    k bigarrena

    Gregorio

    eta laugarr

    ena Jose. G

    oian ezkerre

    tik bigarren

    a Leandro.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 7

    BIZIPOZA GALDUT A

    Zorigaiztoko urtea izan zen1931garrena Gregorio Mujikarentzat.Gaixorik hasi zuen, gripeak jota ustez.Garai hartan Donostiako Kolonpasealekuan bizi zen Serapiokhurbiletik jarraitu zuen semearenerialdia, eta baita idatzirik utzi eregora-behera guztiak eskuizkribubatean. Haren kontakizunari jarraituz,otsailaren 15ean, gaueko zortzietan,buruko atake bat izan zuen Gregoriok.Hartatik osatzen laguntzeko apiril osoaMadrilen, Torrelodonesen, igaro zutensenar-emazteek, Aurearen amak hanzeukan etxean. Egonaldi hartakopasadizo bat kontatzen du BonifazioEtxegaraik. Berak dioen bezala, egunhistoriko batean egin zion bisita,Errepublika ekarriko zutenhauteskundeen egunean, apirilaren12an. Kalea borbor zegoen hartan,hauxe aitortu zion Mujikak Etxegarairi:“Inoiz jakin ez dudan zerbait egitenikasi dut: egoten. Orduak eta orduakematen ditut hemen, kanpoan,libururik irakurri ere egin gabe”.

    Donostiara itzulita, maiatzaren 5ean,honela idatzi zion Polikarpo Elosegiri:“Nere burua ez da lengoa, ta janariapixkanaka pixkanaka ematen asibear... ¡Nere poza, Poli, lengo kemeneta indarrak baneuzka...!”. Ekainean,berriro Madrilen, oso makaldu eta

    goibeldurik aurkitu zuela dioEtxegaraik: “... hain berea zuenirrifarrerik gabe, ahotsa apaldurik,begirada ilun”. Ekaineko egonaldihorretan Sánchez Banus doktoreakodolean azukrea diagnostikatu zion.Serapiok dioenez, “lasaiturik, diabeteazelakoan”, uztailaren erdialderaOrmaiztegira joatea erabaki zuten,atseden har zezan. Baina berrirogaizkiturik, sendagileek ziztada bategin eta baieztatu zuten burukotumorea zuela. Uztailaren 19an,goizeko hiruretan, Donostiako SanInazio klinikan sartzen dute. Emazteariebaketaren ondoren etxera eramanzezan eskatu zion. Uztailaren 20koeguerdian ebaketa egin eta hilaren22ko goizeko hiruretan hil zen. Hileta--elizkizunak Donostiako San Inazioelizan egin ondoren, Errenterian,Gaiztarrotarren hilobian lur emanzioten.

    Gregorio Mujikaren ospearen lekuko,garaiko egunkariek, ez bakarrikGipuzkoakoek, baita ingurukolurraldeetakoek ere, jaso zutenheriotzaren oihartzuna. Oharnekrologikoen laudorio kutsuaz gaindi,zalantzarik gabeko miresmena etamaitasuna bildu zuen gizona ageri da.Urtearen bukaeran EuskalerriarenAlde-k eskaini zion ale berezian,garaiko kultur gizonik ospetsuenek

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    8

    idazten dute Mujikaren soslaia,bakoitzak ezagutu zuen arloarentestigantza emanez: Julian ElorzakOñatiko Kongresuan, Anjel ApraizekEusko Ikaskuntzan, Jose EizagirrekEuskal-Esnalea-n, Antonio OruetakSaski-Naski-n, Antonio Mª Labaienekantzerkian, Jose Mª Estefaniakliteraturan... gainera EngrazioAranzadi, Bonifazio Etxegarai etaFausto Arozenak hurbilekolekukotasuna eskaintzen duteMujikaren izaera, bizitza eta lanaz.Resurrección Mª Azkuek honelaerretratatu zuen: “Buruz eta ortzez edoaurpegiz ere argia zan eta ortzargiguziak bezela lagungina”.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    9

    IZENGOITIAK UGARITASUNSEINALE

    Mujikaren idazlanetara hurbiltzeko,erabili zituen izengoitien zerrendaezagutu beharra dago. Izan ere, bereizenaz sinatu baldin bazituen ereidatzietako asko, beste askoizengoitien azpian geratu dira.Ezagunenak hauexek izan zituen: “G. Biona”, bere jaiotetxearen izeneanoinarritua, Euskalerriaren Alde etaEuskal-Esnalea-n erabili ohi zuena.“J.M. Ojarbide”, jaioterriko bestebaserri baten izena hartuz, BilbokoEuzkadi egunkarian azaltzen dena

    batez ere. “J. Zumuarregi” agian lehenzatian Zumalakarregi herritarragogoratu nahian, Donostiako ElPueblo Vasco egunkarian. “Jeme”,izen-abizenen lehen letrak hartuz,Argia-n, urtetan bere gain izan zuen“Astea” izeneko atala sinatzeko.“Berrizale”, “Zarzale” eta “Bildari” hauFausto Arozenarekin batera batez erekultur kroniketarako erabili zituen,Euskalerriaren Alde-n. Euskal-Esnalea-ko“Aztertzale” bera da itxura guztienarabera. Antzezlanetarako berriz, izenxelebre bat: “Deñoka´tar Gaserio”,dirudienez beste egile batzuekinbatera.

    MUJIKA IDAZLEA

    Izarra Antzerki-salla-n argitaratutako 5., 6. eta 7. zenbakietan Gregorio Mujikaren lanak. Lan hauek “Deñoka´tar Goserio” ezizenaz sinatu zituen.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 10

    Aurreko horiek dira izengoitirikezagunenak, baina EuskalerriarenAlde eta Euskal-Esnalea-n lan xumezenbaiten azpian aurki litezkeensinadurak ere bereak izan daitezke;hala nola, “Mendizale”, “Berjaldegi” —Ormaiztegiko beste etxe batenizena— eta “Jajai”.

    Izengoiti-zerrenda luze honekMujikak bere burua gorde nahi izateabaino areago zera adierazten du, bereidatzien ugaritasun eta aniztasuna,gaiari nahiz generoari begiratuta. Izanere, historiako lan monografikoetatikhasi eta denborapasako txiste edokontakizun xelebreetaraino zabaltzenda bere argitalpenen sorta.

    Lagin gisa, aipa ditzagun historiakolanen artean Eibar´ko seme ospetsuenberri batzuek edo Iturriaga--Kardaberaz-Urbieta, hernaniarrei

    buruzkoa. Maiz erabili ohi zituengertaera edo pertsonaia historikoakartikuluetan ere, eta horietako batzuenbilduma aurki daiteke Auñamendiargitaletxeak 1962an paratutakoDestellos de historia vasca izeneko bialeetan.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Hernanin eg

    indako Eus

    kal Jaietan

    saritutako l

    ana, 1910 u

    rtean argita

    ratuta.

    1908an Donostianargitaratutako lan honeksaria jaso zuen EibarkoEuskal Jaietan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 11

    Antzerkian, ¡Utzi bearko!, Neskameberria eta Gizon bikañak komediakdauzkagu. Era berean 1928anDonostian osatu zen Saski-Naski-kolankideetako bat izan zen,ikuskizuneko atal bakoitzaren sarreraketa eresiaren hitzak idatziz. Ipuinetan,Lorak eta ogia. Eta ezin ahaztu berakpasa zituela paperera lehenengozAmezketako Fernandoren Ateraldi tagertaerak.

    Mujika idazle-kazetariaren mailarikgorenena, dena den, garaikide zituenkultur gizon sonatuenei egindakoelkarrizketetan aurki daiteke. TxominAgirre, Telesforo Aranzadi, AitaDonostia, Karmelo Etxegarai, JuanKarlos Gerra, Kanpion, Pierre Lhandeeta Urkijo pasa ziren, besteak beste,bere galdeketa zehatz eta zorrotzetik.Emaitza, halere, ez da elkarrizketasoila, pertsonaia horien erretratu biziabaizik, ñabarduraz betea, bakoitzarengiro eta bizimodua ere jasotzen duela:Urkijo aberats autozalea snob-ezinguraturik, Kanpion nafar odolberomusikazalea, Aranzadi herrenegonezin eta ibiltaria... Auñamendiargitaletxeak Los titanes de la culturavasca izenburupean bildutako sortahonek Mujika zer eta nola idazteko gaizen erakusten du. Nolanahi ere, bereuzta Euskalerriaren Alde eta Euskal-Esnalea-n geratu da nagusiki.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Bergaran 1930 urtean Saski-Naski-k antolatutako abesti, dantza etahitzaldien eskuko iragarkia. Irudiak Gregoriok eginak dira etaprograman ikus daitekeenez, garai hartako goi-mailako artistek partehartzen zuten ikuskizunen prestaketan.

    Ipuin honek lehengo saria irabazi zuen Euskal-Esnalea elkarteak 1910urtean antolatutako “ipuin-batzaldian”.

    1948ko edizio hau ZarauzkoItxaropena moldiztegian eginada. Azalerako irudia Txikimargolariak egina.

    Auñamendik 1962 urteanparatutako edizioko alea duguhau.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 12

    EUSKALERRIAREN ALDE(1911-1931), KULTURZABALKUNDEA

    1911garren urtean sortu zutenArturo Kanpion, Julio Urkijo, KarmeloEtxegarai eta Domingo AgirrekEuskalerriaren Alde, zuzendariGregorio Mujika izendatuz. Euskalkulturako aldizkari gisa definitzen dutehasieratik sortzaileek, politika kanporautzita. Mujika aukeratu izanaarrazoitzean, honen merituak aipatzendituzte: euskaraz eta gaztelaniazidazle trebea izatea, ordurartehizkuntza bietan argitaraturiko lanliterario eta historikoek erakustenduten bezala. Izendapen horretanMujikarengan konfiantza osoadaukatela sumatzen da.

    Euskalerriaren Alde gaztelaniazidatzita dago. Hamabostekari gisahasi zen, gero hilabetekari izaterapasatzeko. 1931ko amaiera arteargitaratu zen, eta azken alea, urtehorretako abendukoa, zuzendari izanzenari eskaini zitzaion.

    Hogei urteko ibilbideanEuskalerriaren Alde herri hau bizitzenari zen Pizkundearen ispilu izan zelaesan daiteke. Batetik bertan idazterabildu zirelako garaiko intelektualeuskaltzaleak, ez bakarrikkonsagratuak, baita hasten ari zirenak

    ere. Bestetik, Pizkunde horren lekukoizan zelako, neurri handian Mujikakberak idatzitako kroniken bidez.

    Izan ere, “Berrizale” sinatuta nahizArozenarekin batera erabilitako“Bildari” izengoitiaz, urtetan zeharkulturgintza zabalean gertaturikoekitaldi guztien berri eman zuenMujikak. Musika, pintura, antzerkia,kirola, hitzaldiak, argitalpenak,euskararen eta euskal ikaskuntzenaldeko ekimenak... zehatz-mehatzjarraitu zituen. Bere kroniketan geroramusikagintzan hain ezagunak izaterairitsiko ziren Aita Donostia, Garbizu,Guridi, Sorozabal, Usandizaga eta

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Lehenengo alearen hasieran asmoen azalpenaeskaintzen da.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 13

    abarren urratsak aurki ditzakegu, edopinturan nabarmenduko zirenenak:Uranga eta Zuloaga aitzindariez gain,Arteta, Arruetarrak, Ziga,Zubiaurretarrak, eta geroxeago FloresKaperotxipi, Montes Iturrioz eta bestehainbat.

    Euskal Herriko ekitaldiez gain,hemengo artistek kanpoan egitendituzten agerraldiek ez diote ihesegiten, eta honela Isidoro Fagoagatenoreak Milanen edo EmilianaZubeldia pianojole nafarrak NewYorken izandako emanaldiak jasokoditu, ahaztu gabe Donostiako Orfeoia,oraindik gaztea, Iruñekoa edo BilbokoKorala, bertako nahiz kanpokoibilietan.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Iraun zuen urteetan zehar (1911-1931), aldizkariaren azalean diseinu-aldaketak egin ziren.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 14

    KAZETARI SENA

    Mujika ez da, haatik, arte ederretaramugatzen, eta bere kroniketan berdinaurkituko ditugu hegazkintzako lehenikuskizunen berriak edo euskalfutbolaren estreinako pausoak.Hurbiletik jarraitu bide zuen kirol horiere, besteak beste, anaia gazteena,Jose, gerora Donostiako alkate izangozena, futbolaria zuelako.

    Gregorio Mujikaren heziketateknikoa eta zenbakietarako joeranabarmen ageri da EuskalerriarenAlde-ko zenbait idatzitan. Erroldanoinarrituz, datu geografikoak,biztanleriari buruzko estatistikak,gariaren uztaz eta abereez,hauteskundeetako emaitzak,soldaduskara joandako mutileiburuzkoak eta hauen alfabetatze--mailari dagozkionak... azalduko ditu1923 eta 1924an zehar, grafiko etaguzti. Garai hartan ez ohikoagertatzen da euskal aldizkari bateanhorrelako informazioa ematea, batezere, taxututa dagoen moduan.

    Oso bestelakoak izanik,Euskalerriaren Alde-n Mujikak LehenMundu-Gerrak iraun zuen bitarteanidatzitako kronikak nabarmentzen dira.1914an, Gerra hasi berri, etaneutraltasun aitorpena egin eta gero,Bidasoaz bestaldeko euskaldunek

    gatazka horretan duten partehartzeariburuzko kontakizunari ekiten dio.Horren bidez jakingo dugu Iparraldekosoldaduen berri: nola dabiltzanherriminak jota, hizkuntzarekin dituztenarazoak direla eta, euskaldunentzakoospital bat sortzeko egindakoahalegina, zaurituak —GeorgesLacombe euskaltzalea adibidez—,hildakoak... Bizitasun izugarrikoidatziak dira, Iparraldeko senideakjasaten ari ziren zorigaiztoarenaurrean Mujikak sentitzen zuen samineta elkartasunaren froga.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Mendibururen omenezko monumentuareninaugurazioan Oiartzunen, 1922ko abuztuaren5ean.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 15

    Aipaturikoez gain, beste motabatzuetako lanak ere idatzi zituenMujikak Euskalerriaren Alde-n. Ezinahaztu Eusko Ikaskuntzaren sorrerakokongresuaz (Oñati, 1918) egindakokronikak edo Euskal Jaiei buruzkoak.Horrelakoetan Mujikak bere kolore--paleta osoa mahairatzen du: dagokionherriko historia ezagutaraztetik hasieta festan aurreskua dantzatu zutenenzerrendaraino, lan-saioen berri emateaahaztu gabe.

    Idazkera argi eta zuzenekoa,Euskalerriaren Alde-ko Mujika kazetarigisa gailentzen da. Beti ere garaikoestiloaren barruan, baina erretorikangaldu gabe, zehaztasun izugarriz,irakurleei beste batzuek egitenzutenaren berri argi eta garbiadierazte horretan maisu. Tarteka berepentsaera eta jarrerak agerianazaltzen baditu ere, kontakizun soilariematen dio lehentasuna, kazetari lanhutsari.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Jon Zabalo Ballarin,Txiki, garaikoirudigilerikoparoena.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 16

    Bere idatziekin batera sarritanaurkituko ditugu argazkiak. Norenakdiren esaten ez bada ere, berakeginak direla jo daiteke. Izan ere,Mujika argazkigilea ere bazen, trebeagainera, sendiak gordetzen duenbildumak erakusten duen bezala.Erreportajetik estudiokoargazkigintzatik baino hurbilago,zainduak eta gusto handikoak diraharen argazkiak. Eta nolanahi ere bereidatziak eta aldizkari honetan nahizEuskal-Esnalea-n argitaratutako bestelan batzuk argazkiz hornitzeakkazetari-sena erakusten du.

    Era berean marrazkiak ere erabili ohiditu argitalpenetan, askotan JonZabalo, Txiki irudigile apartarenak.Kulturako berriak biltzen dituensailean, “De todo el País”izenburupean argitaratzen den hartan,bada ezaugarri modura marrazkiesanguratsu bat: gizonezko bat, lan- -mahaian eserita, telefonoa eskuan,albotik sareko zutoin eta hariakiragaten direla. Mujikak moduhorretara ikusi bide zuen bere burua,komunikazio-bideen bitartez berriakjasotzen nonahitik, horiek geroinprentaratu eta jakinarazteko.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 17

    EUSKAL-ESNALEA (1908-1931), AITZINDARI

    Euskalerriaren Alde-n Mujikakazetaria, kultur hedatzailea, aurkitubadugu batez ere, Euskal-Esnalea-nMujika hizkuntzaren aldeko ekintzaileanabarmenduko zaigu. Euskal-Esnalea,Arturo Kanpion patriarkaren “¡GoraEuskera maitagarria!” lematzat hartueta hizkuntzaren galerari harresiakjartzeaz gain, esparru berrietarazabaltzeko ahaleginean elkarteaitzindaritzat jo dezakegu. Eta hor,etengabeko arnasemate eta zirikatze--lanetan, Gregorio Mujika. 1907anZumarragako sorrera-batzarreanzaharragoen itzalpean ageri da etahiru urte geroago, 1910ekobatzarrean, elkarteko idazkari izendatuzuten.

    Ordurako, Euskal-Esnaleabuletinaren lehen zenbakian, 1908kourtarrilaren 15ekoan, Mujikarenaipamena ageri da. Hain zuzen ere,aurreko urtean Elgoibarko EuskalJaietan emandako hitzaldia liburuxkabatean argitaratu duela eta.Hitzaldiaren izenburuak, “Euskerarenalde”, bere xumetasunean, Mujikarenbizitzako leloa adierazten du jadanik.

    Euskal-Esnalea Tolosan hasi zenargitaratzen, hilabetekari gisa, etagorabehera zenbait tarteko,hamabostekari bihurtu zen gero,1911tik aurrera Euskalerriaren Alde-ren senide eta gehigarri modura.Euskaraz idazten zen gehienbat,baina ez osorik. Kontuan hartu beharda garai hartan oraindik euskaltzaleeta euskalariek erdara —gaztelaniaHegoaldean, frantsesa Iparraldean—erabiltzen zutela gehienbat berenidatzietarako.

    Mujikak bi hizkuntzetan jardungo duEuskal-Esnalea-n, bere izenez, nahizizengoitiz, eta era guztietako gaiakjorratzeko.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    MUJIKA EKINTZAILEA

    Euskal-Esnalea-

    ren 1908ko

    lehenzenbakia

    ren

    orrialdean:

    “naiz euskeraz,

    ta naiz erderaz

    (beti euskal-

    gayez ordea)

    mintza bedi…”.

    Aldizkari

    berriaren

    helburuen

    arteaneuskaldu

    ngoaren

    hizkuntz

    kontzientzia

    piztea nabar

    eta ageri

    azaltzen da.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 18

    Badaude Euskalerriaren Alde-nargitaratutakoen antzekoak —EuskoIkaskuntzaren kongresuen berri,Euskal Jaietako kronikak—, baitabeste modu askotakoak ere; hala nola,Jose Manuel Etxeita eta Hiriart--Urrutyren soslaiak bata eta bestea hilzirenean, pertsonaia ilustreenbiografiak, Balentin Olano Foruenaldeko ekintzaile azkoitiarrarenabezala, ipuin zaharrak, antzezlanlaburrak eta abar. Nolanahi ere,hizkuntzaren gatazkari dagozkionakdira ugarien. Mujikak bi aldeak lantzenditu esparru horretan: batetik euskaraeguneratze eta txukuntzearidagokiona, eta bestetik euskararenaurkako jarrera eta egiteak salatzeazgain, hizkuntza gizartearen arloguztietara hedatu beharrarena.

    Horrela, euskara eguneratzeariburuz planteatuko du, adibidez,berandu izan baino lehenaurrerapenak eskatzen dituen hitzberriak asmatu beharra, hala nolahegazkintza estreinatu berriaridagozkionak, aviadoria, aeroplanuaeta aterrizatu bezalakoak errotu bainolehen. Hizkuntza txukundu beharrazere azaltzen du kezka, erruedea,kamiñoa eta antzekoen ordez gurpila,bidea eta abar idatzi behar direlaesanez, baina aldi bereangarbizalekeria ez du gogoko,ulermena zailtzeagatik. Oreka bilatukodu horretan ere. Herriak darabilenhizkeratik gehitxo urruntzearenbeldur, komunikazioari emango diolehentasuna.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Hamabostekari bihurtzendeneko lehenengo aleanegiten den agurra etabigarren aldi honetakoaldizkari baten azala.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 19

    EUSKARA NORANAHI

    Dena den, hizkuntzaren zabalkundeajorratuko du, batez ere. Hasteko,kontrako jarrera eta egiteak salatuz.Umore finez kontatzen du, esaterako,nola uler daitekeen Donostiako komunpublikoetan iragarki guztiak gaztelaniazezezik, frantsesez, alemanez etaingelesez ere idatzita egotea eta ezeuskaraz. Bidegabekeria non,Mujikaren hatza han: euskarazkohitzaldirik ez dela egiten halakoelizatan, aurrezki kutxa eta banketxeekdena gaztelaniaz daukatela...Iparraldeko Eskualtzaleen Biltzarrakfrantsesez soilik idatzitako batzarrerakogonbitea ere ez da libratzen berekritikatik.

    Eta alderantziz, euskarak esparruberriak irabazten dituenean, han dagoMujika txalo jotzeko hori eragin duenari.Honela, Gipuzkoako Posta Zerbitzukozuzendariari estankoetan banatu ditueniragarkiak bi hizkuntzetan egoteagatikzorionik beroenak eman eta postetxeberrian iragarki guztiak horrelaezartzeko eskatzen dio, adibidez. EdoErrenterian Udalak eta lantegietakougazabek langileei zuzendutako oharbatzuk euskaraz jarri izana goraipatueta beste batzuek jarraitu beharrekobidetzat aurkeztuko du.

    Beste maila batean, funtzionarioak —maisu, notario, epaile eta abar—euskal hiztunak izan daitezen, batezere, Gipuzkoako Diputazioak egitendituen ahaleginak, oso gertutik zaintzenditu. Edo Madrilgo Gorteetan katalanekberen hizkuntzaren alde egindakoaldarrikapenak eredutzat hartu etaEuskal Herriko politikoei kontuakeskatzen dizkie. Eta etengabe, urtebakoitzaren hasieran, irakurleakzirikatuko ditu, alferkeria eta hitz hutsakalde batera utzi eta euskararen aldekojarrera ekintzailea har dezaten.

    Aldi berean, euskararen alde bestejende eta talde batzuek egiten dutenaplazaratzen saiatzen da Euskal--Esnalea. Urtez urte ikusiko dugu EuskoIkaskuntzaren sorrera ez-ezik,Euskaltzaindiarena ere, eta beronenlehen batzar eta erabakien berri. Eraberean euskararen aldeko beste taldebatzuen gorabeherak, hala nola Bilbon

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Serapio aitaren ondoan entzuleen lehen ilaran, 1922 aldera.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 20

    sortutako Euzkel-laguntza izenekoelkarte bitxiarena edo geroago,Euskeraren Adiskideak izenekoarena.

    Irakaskuntzaren arloan kanpaina batbultzatuko du Euskal-Esnalea-k, gurasoekerakundeei eska diezaieten eskoletaneuskara irakasteko. Ordurako bazenikastola bat, Migel Muñoa jaunakDonostian zeukana. Ezagutu beharrekotzatjo zuten Euskal-Esnalea-koek, eta bisitaegin zioten 1916an. Hori dela etaerreportaje bat argitaratuko du Mujikakbuletinean, argazki eta guzti, garaihartako euskarazko argitalpenetanberritzailea gertatzen den kazetari--estiloan.

    Euskal-Esnalea-k euskarazko lanenekoizpena sustatzeko idazketa- -lehiaketak antolatu ohi zituen, ataldesberdinetan, eta baita sariketaxumeak ere, adibidez izotz-lantegi batiizena euskaraz jartzeko. Lehiaketahorien bidez plazaratu ziren hainbatidazle berri, tartean ordurarte nekezazaltzen diren emakumezkoak. Gainerahauetako batzuk elkarteak antolatu ohizituen hitzaldiak ematen ere aurkitukoditugu. Beti ere ageri dazuzendaritzaren ahalegina jendearenpartehartze zuzen eta dinamikoabultzatzeko. Bide horretatik,Euskalerriaren Alde-rekin batera EuskalJaiak eratu zituen hainbat herritan,arrakasta handiz. Ez zen gutxiagorako:lauzpabost egunez, mota guztietakoekitaldiak burutzen baitziren, hasi

    musika eta poesia errezitaldietatik etabaserritarrentzako lehiaketetaraino,meza eta banketeak ahaztu gabe, denaagintari erlijioso eta zibilen itzalpean.

    Propaganda-lan horrek izan zituenoztopoak. 1912an Otsagabian egitekoazuten batzarra bertan behera uzteaerabaki zuten, nazionalisten ekitaldipolitiko mozorrotu bat omen zelaesanez zabaldu zirenzurrumurruengatik. Lau urte geroagoadur hobea izan zuten Bilbonantolaturiko batzarrean. CamposElíseos antzokian bost mila lagunbiltzera iritsi ziren. Euskal-Esnalea-kEuskal Herriko hiririk industrialenerajoan nahi izan zuen, apropos,hizkuntzaren aldarrikapena egitera,gune horrek zeukan garrantzia kontuanhartuta. Aldez aurretik, zuzendaritzaosoak, Mujika barne, honela dei eginzuen batzarrera: “Iritzi guzietako giz--emakumeak, mota guzietako Lagundi,Batzoki, Elkarte ta antzekoak atozteguregana, guzientzat egingo dugu tokigure aldamenean, euskera maitebadezute beintzat”.

    Mujikak ekitaldi hartan emandakohitzaldian euskararen etsaiak ugarituzzihoazela aipatu zuen, ugarituz, hainzuzen ere, hilzorian zegoen euskaraarnas berria hartzen ari zela ikusi ahala.Eta bere estilorik sutsuenean, hauxezioen: “Ongi etorri bitez euskararenetsai horiek, gure berpizkundearenispilu baitira”.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    EUSKO IKASKUNTZA TIKSUSTATZAILE

    Eusko Ikaskuntzari sorrera emanzion kongresuak (Oñati, 1918)kronikari hurbileko eta orojakilerik izanbaldin bazuen, hori Gregorio Mujikaizan zen. Euskal-Esnalea-n aurkitukoditugu horren aipamenak, bainakronika osoa, ideia sortu zenetik etakongresuko atal desberdinetan hartuziren erabakietaraino, ekitaldi artistikoeta festak barne, Euskalerriaren Alde-nargitaratuko du. Esan beharrik ezdago barru-barrutik jarraitu zituelaurrats guztiak, kongresu hartakoidazkaria izan baitzen.

    Mujikak berak hitzaldi bat emanzuen Historia-sailean, zezenetarakozaletasunari buruz. Bera aldekoabaino kontrakoa gehiago izan arren,sokamuturra eta zezensuzkoarenohiturak deskribatu zituen. Bainahitzaldi nagusia, amaierako ekitaldikoaizan zuen. Hor, astebetekojardunaldien balantzea egiteaz gain,euskalgintzaz zeukan filosofiaaurkituko dugu: bihotzen batasuna,iritzi eta pentsamendu desberdinengainetik erabakiortzat jotzen duen unehistorikoan.

    Eusko Ikaskuntza erakundebihurturik, Anjel Apraiz idazkari etaMujika, berriz, honen ordeko izendatuzuten. Lehen buletineko artikulua,“Gure Deya”, berari zor zaio, sinatugabe doan arren.

    Eusko Ikaskuntzaren barrutik arlozarloko proposamenak luzatzeariekingo dio. Adibidez, euskarazkoantzerkia bultzatzeko egitasmo osobat zirriborratu zuen, 1920an deialdimodura plazaratuko zena. Egitasmohorretako atal nagusiak hauexek:lehiaketak, antzezlanak nahizantzeztalde onenak saritzeko eta —hemen Mujika berritzailea—gignolerako. Zalantzarik gabe, bidemodernoak ireki nahi zizkionantzerkiari. Honetan argigarriagertatzen da Antonio Mª Labaienekaitortutakoa, alegia, eztabaidaren bat

    21

    MUJIKA ERAGILEA

    Serapio aitarekin Azpeitian, 1921eko azaroan.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 22

    izan zutela bien artean, Mujikakeuskarazko antzerkigintza tipismozkutsatuegia jotzen zuelako.

    Irakaskuntzarako ere proposamenzehatzak egingo ditu, hala nolaeuskarazko eskola hasi berriei babesaematea. Haurrentzako liburuenbeharraz jabeturik, Euskal-Esnalea-renlehiaketa batean saritutako IxakaLopez Mendizabalen Xabiertxo,oraindik ere xarma izpirik galdu ezduen liburu eder hori argitaratzea,berari zor zaio.

    HIZLARI BIHOZKOIA

    Honenbestez, argi ikus daitekeMujika hedatzaile eta eragile izan zelabatez ere. Garaikideek, gaztelaniaz,“publicista” gisa aipatzen dute. Hauda, jakintzaren zabaltzaile, eruditoeneta jende arruntaren arteko zubiaeginez, beti ere hizkuntza eta herrihonetako kultura ardatz hartuta.Honela ulertu behar da PernandoAmezketarra. Bere ateraldi tagertaerak, 1927an argitaratutakoliburua idatzi izana. Mujikak herri--tradizioari heldu zion, jendexumearengan irakurzaletasuna piztekohelburuaz, eta honela gaurko hitzetanbest-seller-a deituko genukeenakaleratu zuen.

    Zabalkunde-lanean ez zen, haatik,idatzira mugatu. Mujikak hitzaldienbidea ere jorratu zuen. Gogoko zituenhistoria eta tradizioko gaiak, hala nolasorginak edo lehen aipaturikozezenzaletasuna. Baina gainerapropagandista izan zen, mitinzaleanolabait, batez ere hizkuntzgatazkaren arloan. Motadesberdinetako euskal jai etaospakizunetan, sarritan aurkituko duguhizlari modura, batez ere Gipuzkoaeta Nafarroan; hala nola, Eibar,Elizondo, Irun, Leitza, Lekunberri,Oiartzun, Segura eta Zarautzen.Berebiziko dohaina omen zeukan era

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Oñatiko Unibertsitatea. (Pemanen artxiboa)

    Euskal Jai batea

    n.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 23

    guztietako entzuleengana iristeko,haiengan arreta bizia piztuz.Idazkeran bezalaxe, ulerkorra etaargia hizkeraren aldetik, eta aldiberean su eta garra zeriola bihotzakukitu ahal izateko.

    PENTSAMOLDE ZABAL ET ABERRITZAILEA

    Mujikaren obra nagusiak,Euskalerriaren Alde eta Euskal--Esnalea, berarekin batera hil ziren,nahiz eta ordurako lekukoa harturikzieten beste mugimendu batzuek.Bernardo Estornes Lasak honelakontatzen du Mujika oraindik bizi zelagertatutako txanda-aldaketa hori:

    ‘Euskaltzaleak’ sortzeko zorianzegoen. Berriek hutsa zekiten zaharrekegindakoaz. Baina Mujikak, izaeramaitekor, bateratzaile, eta batez eresustatzailekoa izanik, jende berriaribabesa eman zion eta ateak zabalzabal egin. Ordurarte figuranabarmenena bera zen. Handik aurreraantolatzaile bikain baten eskuetanjarriko ziren, misioen zabaltzailebeteranoa zen Aitzolen eskuetan.

    Jarraipena beraz, beste izen etatankera batzuekin izanda ere, ziurtaturikzegoen. Euskalgintzak urterikaberatsenetakoak bizi izango zituen,harik eta 36ko Gerra zantzu guztiakezabatzen saiatu zen arte.

    Dena den, harritu ere egiten duGregorio Mujika urteetan zehar nahikoahaztua egon izanak. Lan eskerga huranolabait umezurtz geratze horretan izandezake zerikusirik bere ibilbideak: ezzen inolako alderdi politikotan sartu.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Zarauzko E

    uskal Jaiet

    ako epaima

    haia.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 24

    Zalantzarik gabe, ez zen irizpiderikgabeko gizona, inolaz ere, bainataldekeriak albora utzi eta nahiagoizan zuen zabaltasunez jokatzea, iritzieta jarrera desberdinetakoen arteanaurki zitezkeen batasun-puntuakazpimarratuz, eta beti ere elkarlanarenbila jarrita. Ozenki aldarrikatzen zuenbatasun hori, Oñatiko Kongresuarenamaiera-hitzaldian egin zuen bezala,eta bere esanekin bat, praktikanjartzen zuen. Hala aitortzen duEngrazio Aranzadik: “Beti ereizugarrizko arreta jarri zueneuskaltasuna indartzeko, beresenideen artean erreparatzen zituenkointzidentzia oro zainduz”.

    Ikusmiran, Euskal Herri osoa.“Bidasoaz bestaldea” behin eta berrizaurkituko dugu bere kroniketan, hangoeuskaltzale eta elkarteekin zeuzkanharremanen lekuko. Nafarroan berrizpropagandista-lanetan ikusiko duguusu, Euskal-Esnalea-ren bidez batezere. Gipuzkoako Diputazioan zeuzkanharremanetan oinarrituta, Hegoaldekobeste hiru Diputazioen lankidetzabilatuko du euskalgintzaren proiekturikgarrantzitsuenetarako.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Aurrezki Kutxako

    lanetan Eskoria

    tzan, 1928ko ap

    irilaren 19an.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 25

    Euskal Herri aurreratua nahi zuenMujikak. Gizartearen arloan, berelanbidea tarteko, aurrezteari buruzegindako idatziek, besteak beste, horiadierazten dute. Aurrezteaongizatearekin lotzen du beti. Ez dabilalferrikako aberastasunen bila, baiordea herritar orori zahartzaro aiseaziurtatuko dion aurreikuspenairagartzen.

    Euskal kultura, ondo baino hobetoezagutzen zituen historian etatradizioan sustraitua planteatzen duMujikak, baina ondare hori kritikarengalbahetik pasaz. Honela, behin etaberriz idatziko du, adibidez, idi-probenkontra. Herria horien zale izan arren,Mujikak ez du beldurrik izangokritikatzeko, ezta agintariei kontrakoneurriak har ditzaten eskatzeko ere.Bide batez, berdin salatuko ditu idi--proben kontra bai, baina zezenzaleakdirenak. Gaur egungo terminologiarihelduz, Mujika ekologista aurkitukodugu hemen.

    Halaber, herri-izaera eta ohiturenmaitalea izan arren, folklorekeriak ezditu gustoko. Gizon ikasia, munduariirekia, berritzailea, euskara etahizkuntza honetako kulturamodernotasunarekin lotu nahi zituen.Hortik bere garaian musikan etaartean oro har gertatzen ari zenarenjarraitzaile hain zintzoa izatea.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 26

    Bide batez, Mujikak erakargarri eginnahi ditu beti euskara eta hizkuntzahonetan ekoizten dena. Horrelaaitortzen du Aita Donostiak Saski--Naski ikuskizuna prestatzen ari zirengaraian elkarrekin izaten zituztensolasaldiez: “Saihestu beharreko joeraeta oztopoak, ideien trukaketa...euskal sena nonahira zabal zedin,gozo, erakargarri, atsegin...”.

    Bere idatziak ahalegin horren eredudira. Baina gainera espreski ereazaltzen da erakargarritasun horrenalde. Euskarazko egunkari bat beharzela, egin ote zitekeen, nola...eztabaida izan zen Euskal-Esnalea-renbuletinean. Mujikak, azkenean,emango du bere iritzia: egunkariaegiteko baldintza egokirik ez dagoelaeta, asterokoaren alde agertzen da.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Hizlari Leitzan 1927ko abuztuaren 13an.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 27

    Nolanahi ere, zein eratakoargitalpena nahi duen, pasarte hauxeargigarri:

    ¿Ez al dauzkagu, ba, asteroko taamabosteroko ta illeroko ugari? Bai,noski, baña, egia esateko, kopetabeltza dute guziak, astunegiak dira,apañegiak izketan, lotuegiak ibilkeran...(...) Ume bixi, ibilkoi, argi, alai, itzontziberritsu bat bear degu: itzari geiegibegiratu gabe itzegingo duana,ezpañetan far-irria ta begietan argiugaria duala, toki guzietan sartuko danumetxo jostalari ta atsegiña: astero-astero munduan zer gertatu dan laburta alai esango diguna.

    ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Zumalakarr

    egiri eginda

    ko omenald

    ia Urnietan,

    1929ko urr

    iaren 17an.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E

  • 28

    Erakargarritasuna, beraz,azpimarraturik, zertarako: ahalik etajende gehienarengana iristeko, etabide batez txokokerian gelditu gabe,mundura begira.

    Mujikak, zalantzarik gabe, opa zienbere herritarrei berak zeukana: kulturazabal eta irekia, ongizatea, nork bereeskutik zuzendutako ibilbidea.Jomuga horiek izan ziren berebizitzaren ardatz. Eta hori da, hainzuzen ere, hark euskalgintzan etaherrigintzan utzitako ondarearenzukua.

    ATZERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza

    Omenaldia

    Ormaiztegi

    ko Udaletxe

    an. Gregor

    ioren aita, S

    erapio, eta s

    emea, Javi

    er,

    oroitarria a

    gerrarazten

    . Ekitaldi ho

    netan Eusk

    o Ikaskuntz

    aren Udako

    ikastaroetak

    o

    kideak izan

    ziren. 1933

    ko uztailare

    n 2a.

    /cgi-bin/salto.exe?euskara&E