Ama guaraniak zelaira - dburgui.com · ri guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten...

2
Boliviako emakume guaraniek ume asko hazten dituzte; gehienetan, senarrik gabe. Hala ere, oraindik badute kemen nahikorik futbol taldeak antolatu, igandeetan partidak jokatu eta baloiarekin iraultza sozial bat bultzatzeko. Ander Izagirre Camiri (Bolivia) U rundaiti eta Boyuibe taldeen arteko parti- da atzeratu egin da: Susana, jokalarieta- ko bat, titia ematen ari zaio umeari, eta beste futbola- ri guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten be- soetan utzi, zelaira korrika sartu eta arearen ertzean kokatu da. Susanak, baloi bakar bat ere pa- satzen utziko ez duen emakume guarani sendoak, 25 urte eta sei seme-alaba dauzka. Partidaren hasiera berriz atze- ratu dute, ordea: norbaitek esan du futbolarietako hiru haurdun daudela eta ez luketela jokatu be- har. Taldeak berrantolatu dituz- te. 35 edo 40 urteko bi andre gize- nek kamiseta jantzi eta haurdu- nak ordezkatu dituzte. Bere ume- txoari bularra ematen ari zen bes- te 16 urteko neska argal bat ere presaka zelairatu da. Epaileak baloia zelai erdian ja- rri du azkenik, ardi kakek estal- tzen duten lurrezko zabalgunean, eta partida horiek sustatzen di- tuen Margoth Segoviaren ingu- ruan bildu dira jokalari guztiak: «Lagunok, kirolaz gozatzeko el- kartu gara», dio Segoviak. «Kon- tua ez da nola edo hala irabaztea, gure artean adiskidetasunari, errespetuari eta elkartasunari eustea baizik. Guztiok ondo da- kizkizuen kontuez ahazteko egi- ten dugu kirola». Futbolaren iraultza Eurek ondo dakitena: bost edo sei ume, batzuetan bederatzi edo ha- mar, adobezko etxolatan pilatuta urik eta argindarrik gabe, goseak eta gaitzek inguratuta. Etxetik ospa egiten duten senarrak. Edo mozkortuta itzultzen direnak, oihuka eta kolpeka. Atsedenik gabeko lana, haurrak zaindu, arropak garbitu, josi, janaria prestatu, arto pixka bat landatu, zerriren bat eta oilo batzuk hazi, hirira irten kalean enpanada ba- tzuk saldu edo etxeak garbitzeko. Eta gauez, futbola. «Astean bitan edo hirutan en- trenatzen diren emakume hauek meritu itzela dute», dio Segoviak. «Lehertuta etortzen dira eguna- ren amaieran, baina futbola kiro- la baino askoz gehiago da euren- tzat: askatasun unea, lagunekin elkartzeko aukera, bizimodu hain gogorrak pixka batean ahaz- teko irtenbidea. Gizarte guarania oso matxista da. Emakumeek ez dute bizitza propiorik, senarrak uzten diena bakarrik egiten dute, baina, pixkanaka, euren espazio- ak konkistatzen joan dira». Bi urte eskasetan futbolak iraultza sozial bat bultzatu du Chaco eskualde honetan: «Hasie- ran gizon askok ez zieten emaku- meei jokatzen uzten. Barregarria iruditzen zitzaien, lotsagarria. Emaztea futbolean! Neska askok jipoiak jaso zituzten etxean, entrenamenduetara etortzeaga- tik. Baina gizonak pixkanaka ohitzen joan dira, eta gero eta gehiago datoz partidak ikustera. Aurreko urtean, igande batez, konturatu nintzen gauzak alda- tzen ari ginela: jokalarietako batek haurra senarraren besoe- tan utzi zuen eta zelaira jokatzera sartu zen. Iraultza hutsa: gizona haurra zaintzen, emakumeak jokatzen zuen bitartean! Ezin nuen sinetsi». Badago gizonik Urundaiti-Bo- yuibe partida ikusten, baina urrun samar, taldetxotan bilduta, zuhaitzen gerizpean. Zelaiaren al- boko lerroan iskanbila egiten ari direnak emakumeak dira: epaile- ari zuzendutako oihu unibertsa- lak, baina modu gozoan, jokalari gazteen aurrean baloia azkar gal- tzen duten zaharrenen aurkako txantxak eta algara sismikoak Urundaitiko eskuin hegaleko fut- bolaria bere taldekideen pase txa- rrengatik kexatzen denean. Ez da erraza zelaiko zulo eta konkorren artean baloia gida- tzea, eta, horregatik, Urundaitiko Ama guaraniak zelaira 08 Bolivia Igandea 2011ko apirilaren 17a Umeak hazi, etxeko lanak egin, soroan jardun eta merkatura saltzera joan ostean, futbolean entrenatu eta jokatzeko indarra izaten dute. DANIEL BURGUI Futbola garrantzitsua da; pertsona bezala garatzen eta hazten laguntzen digu» INOCENCIA Boyuibeko futbol jokalaria ‘‘

Transcript of Ama guaraniak zelaira - dburgui.com · ri guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten...

Page 1: Ama guaraniak zelaira - dburgui.com · ri guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten be-soetan utzi, zelaira korrika sartu eta arearen ertzean kokatu da. Susanak, baloi

Boliviako emakume guaraniek ume asko hazten dituzte; gehienetan, senarrikgabe. Hala ere, oraindik badute kemen nahikorik futbol taldeak antolatu,igandeetan partidak jokatu eta baloiarekin iraultza sozial bat bultzatzeko.

Ander Izagirre Camiri (Bolivia)

Urundaiti eta Boyuibetaldeen arteko parti-da atzeratu egin da:Susana, jokalarieta-ko bat, titia ematen

ari zaio umeari, eta beste futbola-ri guztiak zain dauzka. Amaituduenean, haurra lagun baten be-soetan utzi, zelaira korrika sartueta arearen ertzean kokatu da.Susanak, baloi bakar bat ere pa-satzen utziko ez duen emakumeguarani sendoak, 25 urte eta seiseme-alaba dauzka.

Partidaren hasiera berriz atze-ratu dute, ordea: norbaitek esandu futbolarietako hiru haurdundaudela eta ez luketela jokatu be-har. Taldeak berrantolatu dituz-te. 35 edo 40 urteko bi andre gize-nek kamiseta jantzi eta haurdu-

nak ordezkatu dituzte. Bere ume-txoari bularra ematen ari zen bes-te 16 urteko neska argal bat erepresaka zelairatu da.

Epaileak baloia zelai erdian ja-rri du azkenik, ardi kakek estal-tzen duten lurrezko zabalgunean,eta partida horiek sustatzen di-tuen Margoth Segoviaren ingu-ruan bildu dira jokalari guztiak:«Lagunok, kirolaz gozatzeko el-kartu gara», dio Segoviak. «Kon-tua ez da nola edo hala irabaztea,gure artean adiskidetasunari,errespetuari eta elkartasunarieustea baizik. Guztiok ondo da-kizkizuen kontuez ahazteko egi-ten dugu kirola».

Futbolaren iraultzaEurek ondo dakitena: bost edo seiume, batzuetan bederatzi edo ha-mar, adobezko etxolatan pilatuta

urik eta argindarrik gabe, goseaketa gaitzek inguratuta. Etxetikospa egiten duten senarrak. Edomozkortuta itzultzen direnak,oihuka eta kolpeka. Atsedenikgabeko lana, haurrak zaindu,arropak garbitu, josi, janariaprestatu, arto pixka bat landatu,zerriren bat eta oilo batzuk hazi,hirira irten kalean enpanada ba-tzuk saldu edo etxeak garbitzeko.Eta gauez, futbola.

«Astean bitan edo hirutan en-trenatzen diren emakume hauekmeritu itzela dute», dio Segoviak.«Lehertuta etortzen dira eguna-ren amaieran, baina futbola kiro-la baino askoz gehiago da euren-tzat: askatasun unea, lagunekinelkartzeko aukera, bizimoduhain gogorrak pixka batean ahaz-teko irtenbidea. Gizarte guaraniaoso matxista da. Emakumeek ez

dute bizitza propiorik, senarrakuzten diena bakarrik egiten dute,baina, pixkanaka, euren espazio-ak konkistatzen joan dira».

Bi urte eskasetan futbolakiraultza sozial bat bultzatu duChaco eskualde honetan: «Hasie-ran gizon askok ez zieten emaku-meei jokatzen uzten. Barregarriairuditzen zitzaien, lotsagarria.Emaztea futbolean! Neska askokjipoiak jaso zituzten etxean,entrenamenduetara etortzeaga-tik. Baina gizonak pixkanakaohitzen joan dira, eta gero etagehiago datoz partidak ikustera.Aurreko urtean, igande batez,konturatu nintzen gauzak alda-tzen ari ginela: jokalarietakobatek haurra senarraren besoe-tan utzi zuen eta zelaira jokatzerasartu zen. Iraultza hutsa: gizonahaurra zaintzen, emakumeak

jokatzen zuen bitartean! Ezinnuen sinetsi».

Badago gizonik Urundaiti-Bo-yuibe partida ikusten, bainaurrun samar, taldetxotan bilduta,zuhaitzen gerizpean. Zelaiaren al-boko lerroan iskanbila egiten aridirenak emakumeak dira: epaile-ari zuzendutako oihu unibertsa-lak, baina modu gozoan, jokalarigazteen aurrean baloia azkar gal-

tzen duten zaharrenen aurkakotxantxak eta algara sismikoakUrundaitiko eskuin hegaleko fut-bolaria bere taldekideen pase txa-rrengatik kexatzen denean.

Ez da erraza zelaiko zulo etakonkorren artean baloia gida-tzea, eta, horregatik, Urundaitiko

Amaguaraniakzelaira

08 BoliviaIgandea • 2011ko apirilaren 17a

Umeak hazi, etxeko lanak egin, soroan jardun eta merkatura saltzera joan ostean, futbolean entrenatu eta jokatzeko indarra izaten dute. DANIEL BURGUI

Futbola garrantzitsua da; pertsona bezalagaratzen eta haztenlaguntzen digu»INOCENCIABoyuibeko futbol jokalaria

‘‘

Page 2: Ama guaraniak zelaira - dburgui.com · ri guztiak zain dauzka. Amaitu duenean, haurra lagun baten be-soetan utzi, zelaira korrika sartu eta arearen ertzean kokatu da. Susanak, baloi

neskek pase luzeak bidaltzen diz-kiete airetik bi aurrelari azkarrei.«Hasieran baloiari ostikoa emaneta denak atzetik joaten ziren, ar-diak bezala, baita atezainak ere»,dio Carlos entrenatzaileak.Orain, jokalariek badakite zelaiabanatzen eta lekuari eusten. Car-losek azalpenak eten ditu epailea-ri aldaketa bat eskatzeko. Ez, ezda 4-4-2 sistema egokitzeko eraba-ki taktiko bat: ume bat negar bi-zian ari da, eta amak zelaia utzibehar du, bularra emateko.

Baina ez dago modurik umealasaitzeko. «Hainbeste korrikaegin eta gero, titia bero-bero dau-kat, eta ez du hartu nahi», dioamak. Eta oihuka hasi da, lagun-tza eske: «Lagunok, mesedez, zei-nek dauka titi hotz bat?». Ikusle-ak barrez lehertu dira, baita areabarruan samalda batean baloialehiatzen ari diren jokalariak ere.«Begira, begira, denak pilatuta,inurriak dirudite!», esan du besteikusle batek. Algara algararenondotik.

Atsedenaldian, Boyuibekoakpozik daude: bi eta huts ari dira

irabazten. Baina Yobinka Guz-man atezainak lan asko egin be-har izan du: «Atzeko aldean indarhandiagoa behar dugu, baloi askojaurti dizkigute atera». Yobinkak29 urte ditu, lau seme-alaba etaetxean hartu duen iloba bat. Goi-zeko seietan jaikitzen da egunero,2 urteko umeari esnea eman, bes-teentzako gosaria prestatu eta la-nera irteteko: haurtzaina da Pue-blo Nuevo herrixka guaraniko es-kola txiki batean. Eguerditanetxera itzuli, bazkaria egin etaseme-alabak eskolara joatekoprestatzen ditu. Arratsaldea arro-pak garbitzen eta etxea txukun-tzen ematen du normalean. Etagauez entrenamenduetara joatenda, astean bitan: «Hilda banengobezala egiten dut lo», esaten dubarrez. «Baina gogor prestatu be-har dugu, Europara joateko».

Donostiara begiraYobinka eta bere taldekideekamets egiten dute ama guarania-rren selekzio bat osatu, Europarabidaiatu eta Donosti Cup bezala-ko txapelketaren batean partehartzearekin. Antolatzaileaksaiatu ziren emakume boliviarhauek iaz Donostiara gonbida-tzen, baina ezin izan zituzten oz-topo burokratiko eta ekonomikoguztiak gainditu. Zenbait jokalaribenetan trebeak diren arren, bi-daiatuko luketen emakumeakhautatzeko irizpidea ez da erabatfutbolaren baitakoa izango, biolo-gikoa baizik: «Neska hura Donos-ti Cupera eramango duzue,ezta?», galdetu dugu, baloiarekinbikain mugitzen den nerabe batiburuz. «Bai», esan du Margoth Se-goviak, eta ondoren hasperenabota du, «haurdun gelditzen ezbada behintzat».

Inocenciak 23 urte ditu, etaitxaropenez ikusten du egutegia.Abenduan erdituko du bere lau-garren umea, beraz, sei hilabeteizango ditu uztailean jokatzenden Donostiako txapelketa pres-tatzeko. «Ea aukera dugun harabidaiatzeko, guretzat bizitzakoaukerarik ederrena izango litza-teke. Futbola garrantzitsua da,pertsona gisa garatzen eta haztenlaguntzen digu: nik umeak zain-tzen ditut, arropak garbitu, etxeatxukundu, jostuna eta okina erebanaiz diru pixka bat irabazte-ko… baina beti tarte bat gorde-tzen dut entrenamenduetara joa-teko, futbolari esker emakumeakelkartu egiten garelako: gure ara-zoak hobeto ezagutzen ditugu, el-karri laguntzen diogu, ondo pasa-tzen dugu... Eta gizonak ari dirapixkanaka ulertzen. Ondo irudi-tzen zaie. Gure etxean biok joka-tzen dugu: senarra futbolaria da,eta laguntzen nau. Haurrak zain-tzeko prest dago, bidaiatzeko au-kera ematen badigute. Garrantzi-tsua litzateke Donostiara joatea,munduari erakutsi behar dioguBoliviako emakumeak nola pres-tatzen ari garen».

Haurrari bularra emateko, eten egiten dute futbol partida. DANIEL BURGUI

Bolivia 09 2011ko apirilaren 17a • Igandea

Emakumeak elkartzeko eta haienautoestimua lantzeko hainbategitasmo daude abian Chacon.

A. Izagirre Camiri (Bolivia)

«Hemengo emakumeak zahartu-ta daude, goizegi zimelduta, osobaldintza gogorretan bizi direla-ko. Gainera, gizon gehienek baz-tertu egiten dituzte, ez diete gaita-sunik onartzen ezer erabakitze-ko, eta, horregatik, premiazkoazen topaketarako gune bat sor-tzea, askatasun eremu txiki bat,elkar ezagutzeko aukera izan ze-zaten, euren eskubideei buruzhitz egin eta autoestimua hobe-tzeko», dio Margoth Segoviak.Horrela sortu zen Camiri hirianMomim elkartearen (Movimien-to de Mujeres Indigenas del Mun-

do) egoitza bat. Nazioarteko era-kunde hori sustatu zuena PilarMateo sendagile valentziarraizan zen, Chacoren gisako eskual-de pobreetan ehunka pertsonahiltzen dituen Chagas gaitzarenaurka asmaketa iraultzailea lor-tu zuena: gaixotasuna zabaltzenduen intsektua uxatzeko pinturabat. Ama guaraniar hauen ado-bezko etxeak Mateoren pinturamiragarriarekin zurituta daude.

Margoth Segovia presidentea-ren kemena da Camiriko Momimtaldea martxa bizian mantentzenduena. Batetik bestera dabil eten-gabe, proiektuak prestatzen, es-kualdeko politikari eta eragile so-

zialekin bilerak egiten, futbol par-tidak antolatzen, dozenaka ema-kumeren arazoak bizkar gaineanhartzen, estresa eta hipertentsio-aren aurka lehiatzen. «2003an ha-si ginen asteazkenero emakume-en bilerak antolatzen, osasuna,hezkuntza eta euren eskubideeiburuzko kontzientziazioa pizteko.Aste batean hiru emakume etor-tzen ziren; hurrengoan, bat ere ez.Baina ni tematu egin nintzen, eki-menak abian jartzen jarraitunuen. Gaur 280 bazkide dauzkagu,eta dozenaka etortzen zaizkiguekitaldi, bilera eta ikastaroetara».

Chacoko emakumeek bizitzapropioa garatu dezaten oinarriz-ko baliabideak errazten ahalegin-tzen da Momim: trebakuntza pro-fesionaleko ikastaroak eskain-tzen dizkie —ostalaritza, informa-tika, ile-apainketa, ehungin-tza…—, enpresa txikiak abianjartzeko laguntza —mikrokredi-tuak, kalean jakiak saltzeko or-gak…—, abokatu baten aholkula-ritza euren familia arazo eta nego-zioetarako, futbola gisako aisial-dirako aukerak…

Bozgorailu bat ere bada: «Bizi-tza publikoan ez da emakumeonahotsa entzuten», dio Segoviak.«Boliviako komunikabideentzat,adibidez, ez gara existitzen. Ho-rregatik, irrati saio bat egiten du-gu astero-astero, Mugarik gabekoemakumeak [www.radiodelcha-co.com orrian ere entzun liteke],inoiz jorratzen ez ziren gaiak aza-leratzeko: tratu txarrak, emaku-meak babesten dituzten legeaketa eskubideak, askok ez dituzte-lako ezagutzen… Hasieran lotsaeta beldur pixka bat ematen zidangizonezkoak elkarrizketatzea,baina haiek hasi ziren irratira dei-tzen babesa adierazteko, animoakemateko, zenbait kontutan hutsegiten dutela aitortzeko, mentali-tateak aldatu behar direla esate-ko… Hain poz handia da niretzatgizonek eta emakumeek bateraparte hartzea! Azkenean lortu du-gu gure arazoez argi eta garbi hitzegitea».

Emakumeekbizitza izandezaten

Emakumeek euren artean elkartzeko baliatzen dute futbola. DANIEL BURGUI