Bizikidetzan jatorrizkoa

32
Dokumentu honen bidez Joanes Etxeberri Institutuko bizikidetza inguruko jokabideak bateratu nahi izan ditugu. Horretarako 2008ko abenduak 16ean EHAA publikatutako 201/2088 dekretuan oinarritu gara, bai eta ikastetxeko barne

Transcript of Bizikidetzan jatorrizkoa

Page 1: Bizikidetzan jatorrizkoa

Dokumentu honen bidez Joanes Etxeberri Institutuko bizikidetza inguruko jokabideak bateratu nahi izan ditugu. Horretarako 2008ko abenduak 16ean EHAA publikatutako 201/2088 dekretuan oinarritu gara, bai eta ikastetxeko barne funtzionamendurako arautegian.

Page 2: Bizikidetzan jatorrizkoa

BIZIKIDETZA SENDOA BIDERATZEKO IKASLEENTZAKO ARAUAK

Jarrera eta jokabidea.

Errespetua zor diegu gure ikaskide, irakasle eta institutuko gainontzeko langileei;

halaber gizarte osoari.

Gure arteko harremanak gizalegean eta jokabide jatorrean oinarritzen dira:

oihukatu gabe hitz egingo dugu, kidearen beharrei arreta jarriko diegu, hitz

egiteari adina garrantzia emango diogu entzuteari, eskatu behar dugunean

mesedez eskatuko dugu, jasotzen dugunean edo ematen digutenean eskertuko

dugu.

Biziki saihestuko ditugu: eraso fisikoa, kidea baztertzea, gezur-asmakeriak,

laidoa; sinesmen, pentsaera, sexu edo izaeraren aitzakiapean egindako iraina.

Lana

Nahitaezkoa da Institutu honetan ondo egindako lana. Hau hala ahalbideratzeko

ezinbestekoa da norberaren jarrera egokia nahiz gela barruan, nahiz pasilloetan.

Gelako lan giroa bereziki zainduko dugu eta horretarako arreta berezia

eskainiko diegu lan tresnei eta jarrerari: gai bakoitzari doakion tresneria prest,

aurretik egin beharrekoak eginak izango ditugu eta gu geu berriz: gorputza eta

burua erne, arreta entzutean eta adimena hitz egitean.

Eskola saioak aprobetxatzea edonoren eskubidea da; beraz, inork ez du

eskubiderik eskola saiorik eten edo nahasteko. Eskola saioetan leku batetik

bestera goazenean, kideak lanean ari direnez, isiltasun osoz mugituko gara.

Ingurunea

Institutu txukun eta garbiak atseginagoa egiten du bertako egonaldia. Asko garenez,

garbitasunari eta ordenari arreta berezia eskainiko diegu.

Sortzen dugun zaborra zakarrontzitan botako dugu eta ez lurrera. Lurrean

topatzen dugun zabor edo hondakinarekin zuzen jokatuko dugu: ez ikusia egin

beharrean makurtu eta dagokion ontzian utziko dugu, hau da, zakarrontziak

erabiliko ditugu.

Page 3: Bizikidetzan jatorrizkoa

Komunak era egokian eta beharrezkoak direnean bakarrik erabiliko ditugu. Giza

hondakinak jasotzen dituztenez arreta berezia eskainiko diegu eskuila, papera,

harraska eta gainontzeko elementuei.

Eguneko azken saioa amaitutakoan, garbitzaileei, beren lana errazteko moduan

utziko diegu gela; hau da, gauza guztiak dagokien lekuan utziko ditugu eta,

behar izanez gero, ikasle bakoitzak bere aulkia mahai gainean jarriko du.

Ikasleek Ikastetxeko instalazioak eta material didaktikoa zaintzeko eta egoki

erabiltzeko bete beharra dute. Ez dute inola ere ikastetxeko ekipamendua baimenik

gabe erabiliko ezarritakoak ez diren helburuetarako, ezta dagokion ordutegitik kanpo

ere.

Zerbait puskatu edo hondatzen bada, lehenbailehen gertaeraren berri emango

dugu.

Haustura edo antzekoa erabilpen desegokiaren ondorioa bada, geure patrikatik

ordainduko dugu.

Hezkuntza-komunitateko gainerako kideen gauzak errespetatu behar ditugu; ez ditugu

besteen gauzak hondatuko eta are gutxiago lapurtuko.

Gure erantzukizuna da ikastetxeko kideen gauzetan, eragindako kalteak

konpontzea edo ordaintzea.

Joan etorriak

Momentu oro egon behar den lekuan eta unean egongo gara.

Puntualak izatea guztion eginkizuna da.

o Noizbait berandu iristen bagara:

a) atea joko dugu eta sartzerik dagoen galdetuko dugu

b) irakasleari, begirunez, atzerapenaren arrazoia eman eta saioa

ahalik eta gutxien oztopatuz, taldean sartuko gara.

o Atzerapena irakaslearena bada, gela barruan itxarongo dugu solas

lasai batean, eta gela arduraduna zaintzako irakasle baten bila joango

da.

Page 4: Bizikidetzan jatorrizkoa

Irakasleak ikasle bat kanporatzea erabakitzen badu, zaintza gelara abiatuko da

zeregin bat eskuetan duela. Hau inolako eztabaidarik gabe egingo da, zergatiak,

arrazoiak edo tira-birak eta abar beste baterako utziko dira beti. Ikasleak zerbait

adierazi nahi badu, edo gertaera argitu nahi badu, zaintza gelan horretarako

dagoen orria bete dezake.

Gai eta talde nahasketak direla eta, gerta daiteke norberarena ez den gela edo

mahaian egon behar izatea, hala denean, eta nahiz eta beharra izan, ez da

kidearen ezer ukituko.

Atsedenalditik kanpo pasilloak pasa lekuak besterik ez dira, beraz, ez gara

geldituko eta egon behar dugun gunera bizkor joango gara.

Gela aldaketarik ez dagoenean ez da gelatik irten behar, eta beharra izanez

gero, baimena jaso ondoren bakarrik, irtengo gara.

Klase orduetan komunetara joateko irakaslearen baimena beharko da.

Lanean hasterakoan, behar duguna eskura ez badugu, ez gara abiatuko bat-

batean eta besterik pentsatu gabe, behar dugunaren bila, are gutxiago gelatik

irten eta beste talde baten lana eteten badugu.

Hutsegiteak

Salbuespen bereziak izan ezik, eskola egunetan Institutuan egon behar dugu. Ezin

bestekoa da Ordezkaritza-Organo Goerenak onartun duen ikasturteko egutegia

betetzea.

Eskola saio bakoitzean irakasleak jakingo du zein ikasle ez den etorri.

Baimenik gabe ezin da inola ere Institututik irten, ateratzeko egiaztagiri idatzia

ekarri behar da. Ikasleak saio bakarrean huts egiten badu ere, idatzizko

justifikazioa ekarri behar du.

Azterketa edo kontroletara etortzerik ez badago, ezinbestekoa da dei egitea

eguneko lehen orduan.

Institututik at

Institutuak antolatzen dituen eguneko kanpo ekintzetara joatea nahitaezkoa da.

Eskola saioetako hutsegiteen parekoak direnez, justifikazio eta erantzukizun

berbera eskatzen dute.

Page 5: Bizikidetzan jatorrizkoa

Egun bat baino gehiagoko irtenaldiak ez dira derrigorrezkoak. Ez joateak ez du

justifikaziorik behar, baina abisua ematea derrigorrezkoa da.

Gure arteko harremanak gizalegean eta jokabide jatorrean oinarritzen badira,

zeresanik ez kanpoko ekintzetara goazenean. Eskaintzen digutena geure on beharrez

igortzen digutenez, errespetuz jasoko dugu eta desadostasunik balego pertsona hezien

legez jokatuko genuke. Irteerak askotan balio berezia duten lekuetara egiten dira,

horregatik, bertan dagoena modu txukun eta egokian zainduko dugu.

Beste zenbait

Institutu honek, elkarbizitzarako eta ikasteko gunea denez, ezin ditu onartu zenbait

ohitura eta joera:

Agenda lan tresna eta gurasoekin komunikatzeko bidea da, ez dugu inoiz gure

gauza pertsonalak idazteko erabiliko. Irakasleek edozein momentuan eska

dezakete agenda zerbait idazteko edota kontrolatzeko.

Ezin da esparru osoan erre edo legez kanpo dagoen sustantziarik hartu.

Botikaren bat hartu behar baldin bada edo une konkretu batean irakasleak ikasle

baten egoera bereziaz arduratu behar badu, gurasoek idatzi baten bidez

adieraziko diote ikastetxeari jarraitu beharreko protokoloa.

o Institutuan botikarik ezin da eman, beraz ez da eskatuko.

Lan saioetan, institutuan bertan edo irteeretan (antzerkiak, museoak,

hitzaldiak...), ez da inolako litxarkeriarik (txikleak barne) edo antzekorik hartuko

edo kontsumituko.

Norberak bere erabilpenerako dituen tresna elektronikoen erabilpena, MP3,

mugikorrak, PSP, play-jolasak eta antzekoak, debekatuta dago. Salbuespen

gisa, irakasle batek hala eskatuta, lan bat egiteko erabili ahal izango dira beti

ere irakasle horren aurrean bakarrik. Irteeretan ere debekatuta izango dira.

o Telefonoz dei egitea behar-beharrezkoa bada, idazkaritzan dagoen

telefonoa erabil daiteke, betiere baimena lortu ondoren.

Kotxez datozen ikasleek ikastetxetik kanpo aparkatuko dute.

Ikastetxera txirrindaz etorriz gero goiko edo atzeko langatik igoko gara.

Txirrindak eta motoak horretarako prestaturik dauden tokietan aparkatu beharko

dira.

Page 6: Bizikidetzan jatorrizkoa

o Nahiko tokirik ez balego, txirrindek lehentasuna izango dute eta motoak

Institututik kanpo aparkatu beharko dira. Hauek ez dira, inolaz ere,

kotxeen aparkalekuetan utziko.

o Abiadura egokia errespetatuko da .

Kanpoko ikasleak ezin izango dira ikastetxean sartu baimenik gabe.

Jangelan

Jangela kudeatzeko “Jangelako arautegia” atala ikusi. Horretaz gain jangelan bai eta

bazkaldu ondoren izaten duten atsedenaldietan gertatzen diren arau hausteak

ikastetxeko arautegi orokorrarekin kudeatuko dira.

Jolas garaia

Jolas garaia kudeatzeko “Jolas garaiko arautegia” atala ikusi. Horretaz gain jolas

garaian gertatzen diren arau hausteak ikastetxeko arautegi orokorrarekin kudeatuko

dira.

Page 7: Bizikidetzan jatorrizkoa

ZENBAIT JOKABIDEEN ZUZENKETA

Larritasunaren arabera lau jokabide ezberdin bereiztu ditzakegu:

0. Zuzentzeko Jokabideak (ohartarazpena)

1. Jokabide desegokiak (hutsegite arinak)

2. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabidea (hutsegite larria)

3. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (hutsegite

oso larria)

0. Zuzentzeko Jokabideak (OHARTARAZPENA)o Noiz:

o Klasean lanik ez egitea, lan giroa oztopatzea, materialik ez ekartzea, hitz

egiterakoan txanda ez errespetatzea,.....eta abar.

o Kide, irakasle edo materialekiko errespetu eza arinak (jarrera desegokiak,

gaizki eserita egotea, txikleak jaten, zikinkeriak botatzea, buila egitea, ,...)

adierazten duten jokabideak.

o Egon behar ez den lekuren batean egotea (Pasilloak, Komunak,

leihoetatik ateratzea (asomarse)...).

o Ikastetxera drogak hartuta etortzea*

o Nork :

o Dagokion irakaslea, jangelako langileak edo ikastetxeko beste langileak.

o Nola jokatu:

o Ikaslearekin :

Gertaeraren inguruko hausnarketa.

Behar izatekotan neurri zuzentzaileren bat aplikatu.

Ikusi Neurri Zuzentzaileen atala.

o Informazioa nola zabaldu:

Inikan informazio orokorra sartu (berandu, lana, jarrera, jokaeraren

deskribapena…), guraso eta tutorearentzat.

Ez da “Parterik” bidaliko.

Beharrezkoa izatekotan:

Page 8: Bizikidetzan jatorrizkoa

Inikan bidez mezu pertsonalizatu bat idatzi (tutore edo/eta

familientzat).

Agendan bidez familiei mezu bat bidaltzea.

Familiei telefonoz hots egitea.

o Jokabide zehatz batzuk:

o Ikastetxera drogak hartuta etortzearen susmoa badugu:

Ezin da falta bezala kontsideratu beraz ikasleari ez zaio partea

bidaliko. Hala ere Inikan gertaera apuntatuko da.

Gurasoei deituko zaie ikaslea egoera egokian ez dagoela esanez

eta bere bila etortzeko eskatuz.

Page 9: Bizikidetzan jatorrizkoa

I. Jokabide desegokiak (HUTSEGITE ARINAK)

o Noiz:

o “Zuzentzeko Jokabideren” bat errepikatzen denean, pilatzen direnean

edo jokabideak hola eskatzen badu.

o Klasera berandu iristea*. Gelan berandu sartzea irakaslearen ondoren

sartzea suposatzen du.

o Kide, irakasle edo materialekiko errespetu eza adierazten duten jokabide

arinak.

o Ikastetxeko eremuetan erretzea *.

o Debekatuak dauden tresnak erabiltzea (Telefonoa) *.

o Azterketetan kopiatzea edo txuletak erabiltzea.

o Institututik justifikatu gabe alde egitea (Pira edo piperra) *

o Kide edo ikastetxeko gauzak edo tresnak baimenik gabe, behar ez bezala

erabiltzea, puskatzea, galtzea edo lapurtzea.

o Irakasleak agindutakoa ez betetzea*

o Baimenik ez dutenei ikastetxean sartzeko aukera erraztea.

o Ikastetxetik baimenik gabe atera edo alde egitea*.

o Nork :

o Dagokion irakaslea.

o Eskolako bestelako edozein langile zuzendaritzaren bitartez.

o Jangelako begiraleak jangelako arduradunaren bitartez.

o Nola jokatu:

o Ikaslearekin :

Gertaeraren inguruko hausnarketa.

Informazioa Inikan sartu.

Parte idatzi bat familietara bidali.

Behar izatekotan neurri zuzentzaileren bat aplikatu. * Ikusi Neurri

Zuzentzaileen atala.

Page 10: Bizikidetzan jatorrizkoa

o Informazioa nola zabaldu:

Hutsegite arin guztiak, parte idatzi baten bidez familietara

komunikatuko dira.

Parteak Inikaren bidez idatziko dira eta paperezko ale bat

ikasleari emango zaio gurasoak sinatuta ekarri dezaten.

Parte sinatuta ekartzen ez badu familietara telefonoz hots

egingo zaio.

o Kanporaketak gertatzen direnean:

o Ikasleak Liburutegira joan beharko du. Irakasleak kanporatutako ikasleari

lana ezarriko dio.

o Ikasleak gertatutakoaren bere bertsioa eta hausnarketa idatzia egiteko

eskubidea izango du. Hausnarketa hau zaintzako irakasleari eman eta

honek tutoreari emango dio.

o Irakasleak Inikan informazioa sartu beharko du eta ikasleari partea

idatziko dio. Gurasoak partea sinatu ondoren irakasleari ekarri beharko

dio.

o Partea momentuan idazteko aukera ez balego beste momentuan edo

hurrengo egunean bidali daiteke.

o Jokabide zehatz batzuk:

o Gelan berandu sartzea: Gelan berandu sartzea irakaslearen ondoren

sartzea suposatzen du.

Ikasleak berandu iristen badira irakasleak zaintza gelara bidaliko

du egin beharreko lanarekin.

Irakasleak hola erabakitzen badu sartzeko aukera eman diezaioke

beti ere atzerapen falta ezarriko zaio Inikan.

o Erretzea:

Ikasle bat erretzen harrapatu ezkero; zigarroa itzali, bota eta parte

idatzia egingo zaio.

o Debekatuak dauden tresnak erabiltzea (Telefonoa):

Tresna kenduko zaie eta Ikasketa buruak gordeko du:

Page 11: Bizikidetzan jatorrizkoa

Hurrengo egunean bueltatuko dio gurasoek sinatutako

partea ekartzen badu.

Hirugarren aldia bada, hutsegite larria bezala tratatuko du.

o Institututik justifikatu gabe alde egitea (Pira)

Irakaslea edo tutorea etxera deituko du ez etortzea justifikatuta

dagoen edo ez ziurtatzeko. Etxean inor ez egon ez balitz gurasoei

SMS bidez abisatuko zaie (SMS-ak zuzendaritza taldekoak bidali

dezakete).

Neurri zuzentzaile moduan: Justifikatu gabeko ez etortze

bakoitzagatik ikaslea jolas garai bat pasa beharko du liburutegian

lanak eginez.

o Ikastetxetik baimenik gabe atera edo alde egitea.

Irakaslea edo tutorea etxera deituko du baimenik gabe atera edo

alde egin duela abisatzeko.

Etxean inor ez egon ez balitz gurasoei SMS bidez abisatuko zaie

(SMS-ak zuzendaritza taldekoak bidali dezakete).

Neurri zuzentzaile moduan: Justifikatu gabeko ez etortze

bakoitzagatik ikaslea jolas garai bat pasa beharko du liburutegian

lanak eginez.

Page 12: Bizikidetzan jatorrizkoa

II. Ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabidea (HUTSEGITE LARRIA)

o Noiz:

o “Jokabide desegokiren” bat errepikatzen denean, bat baino gehiago

pilatzen direnean edo jokabidearen neurria hola eskatzen badu.

o Kide, irakasle edo materialekiko errespetu eza adierazten duten jokabide

larriak.

o Ikastetxean drogak kontsumitzea

o Eraso Fisikoa, borrokatzea edo eta iraintzea.

o Azterketa ereduak lapurtzea.

o Edozein dokumentu, nota, akta eta abar aldatzea.

o Neurri zuzentzaileak behar bezala ez betetzea.

o Irakasleak agindutakoa ez betetzea mesprezu eta irainak erabiliaz

o Irudi propiorako eskubidea ez errespetatzea.

o Norbait borondatearen aurka zerbait egitera behartzea.

o Nork :

o Dagokion irakaslea, edo eskolako bestelako edozein langile Zuzendaritza

taldea eta orientatzailearekin batera.

o Nola jokatu:

o Ikaslearekin :

Gertaeraren inguruko hausnarketa.

Zuzendaritzak sinatutako Hutsegite Larria familietara bidali.

Behar izatekotan zuzendaritza taldeak neurri zuzentzaileren bat

aplikatuko du. *Ikusi Neurri Zuzentzaileen atala.

o Informazioa nola zabaldu:

Hutsegite larri guztiak, Zuzendaritzaren parte idatzi baten bidez

familietara komunikatuko dira.

Page 13: Bizikidetzan jatorrizkoa

Dagokion irakasleak zuzendaritzari gertatutakoa azalduko

dio eta zuzendaritzarekin batera partea Inikan idatziko dute.

Paperezko ale bat ikasleari emango zaio gurasoak sinatuta

ekarri dezaten.

Familiekin presentziazko bilera bat.

III. Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabideak (HUTSEGITE OSO LARRIA)

o Noiz:

o “Bizikidetzaren aurkako” edozein jokabide errepikatzen denean, bat

baino gehiago pilatzen direnean (3 aldiz) edo jokabidearen neurria hola

eskatzen badu.

o Zuzendaritzak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeari uko egitea.

o Hezkuntza-komunitateko kideen aurkako irainak.

o Diskriminazioa dakarten irainak erabiltzea (arraza, sexua, orientazio

sexuala, gaitasun fisikoa..).

o Eraso fisiko larriak.

o Osasunerako oso kaltegarriak diren jokaeretara bultzatzea (tabakoa,

alkohola eta drogak kontsumitzera bultzatzea) (trapitxeo).

o Bizikidetzaren aurkako jokabide guztiak.

o Liskar edo jokabide erasokorrak eragitea lesioak eragiteko arrisku larria

sortzen bada.

o Bandalismo-ekintzetan parte hartzea.

o Grabazio-baliabideak erabiliz irudi propiorako duten eskubidea ez

errespetatzea.

o Ikastetxeko jarduneko egintzetan beste edonoren izena erabilita aritzea.

o Eskolako dokumenturen bat edo erregistroren bat kaltetzea, trukatzea

edo aldatzea.

o Delitu edo hutsegite penala den edozein egintza.

o Norberaren betebeharrak ez betetzea.

o Nork :

o Dagokion irakaslea, edo eskolako bestelako edozein langile zuzendaritza

taldea eta orientatzailearekin batera.

Page 14: Bizikidetzan jatorrizkoa

o Nola jokatu:

o Ikaslearekin :

Gertaeraren inguruko hausnarketa.

Zuzendaritzak sinatutako Hutsegite Oso Larria familietara bidali.

Behar izatekotan zuzendaritza taldeak neurri zuzentzaileren bat

aplikatuko du. *Ikusi Neurri Zuzentzaileen atala.

o Informazioa nola zabaldu:

Hutsegite oso larri guztiak, Zuzendaritzaren parte idatzi baten

bidez familietara komunikatuko dira.

Dagokion irakasleak zuzendaritzari gertatutakoa azalduko

dio eta zuzendaritzarekin batera partea Inikan idatziko dute.

Paperezko ale bat ikasleari emango zaio gurasoak sinatuta

ekarri dezaten.

Familiekin presentziazko bilera bat.

Page 15: Bizikidetzan jatorrizkoa

NEURRI ZUZENTZAILEAK:

Atal honetan ikastetxeak erabili ditzakeen neurri zuzentzaile ezberdinen zerrenda

agertzen da, arinetatik indartsuenera mailakatuak.

o Gertaeraren inguruko hausnarketa (ahozkoa edo idatzia).

o Gelan lekuz aldatzea, txoko batean lasaitzea, edo gelatik lasaitu arte

ateratzea...

o Lan edo jarrera kontratuak adostea.

o Ikaslea klasetik kanporatzea*.

o Lan hezitzaileak egitea:

Gela txukuntzea, mahaiak garbitzea,...

Patioa, paretak, garbitzea,...

Egindako kalte materialak konpontzeko lanak egin.

...

o Jolas-garai kopuru batean Liburutegian lan batekin bidaltzea.

o Asteazken arratsalde kopuru batean liburutegira lan batekin bidaltzea.

o Egindako kalte materialak ordaintzea.

o Eskolaz kanpoko egin daitezkeen jardueretan (txangoak, irteerak, eta abar)

parte hartzeko eskubidea galtzea.

o Eskolako zerbitzuak (jangela, garraioa,..), etetea.

o Ikasgai bat edo gehiagotara joateko eskubidea etetea.

o Ikaslea taldez edo gelaz aldatzea.

o Ikastetxez aldatzea

o Irakasle taldeak edo Zuzendaritza taldeak erabakitako beste neurri

zuzentzailea.

Page 16: Bizikidetzan jatorrizkoa

JANGELAKO ARAUTEGIA

INSTITUTUKO JANGELA ERABILTZEKO ARAUDIA

1. Jangela-garaian ere, Institutuko Elkarbizitzarako Araudia errespetatuko du.

2. Goizeko klaseak bukatutakoan (12:10ean) lehenengo eta bigarren mailako

ikasleak jangelara jaitsiko dira ordenean. Hirugarren eta laugarren mailakoak

patiora irtengo dira zuzenean, han bi zaintzaile egongo dira beraiekin. Denak

poliki, garrasirik egin gabe, lasaitasunez eta presarik gabe joango dira.

Bukatzean, patiora aterako dira eta gainerakoak 13:00ean, bigarren txandakoak,

jangelan sartuko dira.

3. Behin jangelan sarturik, ikasleek jarrera egokia azalduko dute:

o Ahotsaren tonua kontrolatu.

o Jangelatik lasai ibili.

o Bertako tresnak errespetatu, beraiekin jolastu gabe.

o Lurra garbia mantendu, zikinkeriarik bota gabe.

o Begiraleak errespetatuz eta beraiek esandako eremuetan ibiliz,

ikasgeletara igo gabe.

4. Ikasle bazkalkideak, goiz eta arratsaldeko eskola saioen arteko denboraldian,

jangelako zaintzaileen ardurapean egongo dira.

5. Ezin izango dute instalazioetatik atera, baldin eta zaintzaileek baimena ematen

ez dieten edota, aurretik idatziz emanda, etxeko baimenaz. Bazkaldu aurretik

eta ondoren, ikasleak zaintzaileek finkaturiko eremuetan ibiliko dira (ikusi

“Jangela orduko eremu baimenduak” gehigarria) , ikasgeletara joan gabe. Euri

edo hotz handiko egunetan gimnasio gaineko estalpea irekiko zaie.

6. Jangelako mahai bakoitzean bikote arduradun bat egongo da. Egunez egun

bikote arduradunak txandakatzen joango dira. Bikote arduradunaren lanak

hauek izango dira:

Page 17: Bizikidetzan jatorrizkoa

o Bazkalorduan mahaian sortzen diren beharrak (ogian falta, uraren

pitxerra bete, gatzan beharra,...) begiraleei helaraztea.

o Bazkaltzen bukatzerakoan mahai azpian erratza pasatzea.

o Mahai gainaldean geratutako ogi papurrak eta bestelako zikinkeriak

jasotzea eta trapu bat pasatzea, mahaia txukun utziaz.

7. Bazkaltzean, lehenengo platera bukatu arte ez zaie bigarrena zerbitzatuko.

Bigarren platera bukatutakoan, postrea zerbitzatuko zaie, eta dena jan arte ezin

izango dira altxa edo kanpora atera. Mahaiko arduradunak dena jaso eta ongi

hustu arte ez da kalera aterako. Basoak ordenean kokatuko dira, karroaren

atzeko aldetik hasita.

8. Jangelatik ezin da janaririk atera, ez frutarik, ez ogirik... (begiralearen

salbuespenekin ez bada).

9. Bukatutakoan, lehenengo txandako ikasleek mahaia jaso eta garbitu ondoren,

bigarren txandakoentzat prestatuko dute (azpilak, koilarak, ura...). Materiala

guztia behar den lekuetan eta behar den moduan utziko dute, honetarako

mahai bakoitzean arduradunak egunero txandakatuko dira. Zakarra ongi bereizi

behar da: Bazkariaren hondarrak kubo batean eta paperak, jogurtaren poteak

eta, beste batean...

10.Zaintzaileek jangela orduan suertatutako gertaera bereziak Jangelako

arduradunari aipatuko dizkiote eta honek bere eguneroko koadernoan

apuntatuko ditu. Jangelako arduradunak balizko neurriak hartuko dituzte kasuz

kasu aztertu ondoren

11.Norbaitek arau hauek beteko ez balitu, ikaslea jangelatik baja emateko aukera

izango du ikastetxeak. Hori gertatu baino lehen, ikaslearekin hitz egingo da,

arazoa konpontzeko asmotan, eta etxera abisatuko da.

12.Jardunbide arrunta aldarazten duen edozein alderdi: ordainketak, ikastetxetik

irtetea, menu berezia (Mediku espezialistaren agiririk gabe ez da menuan

inongo aldaketarik onartuko), botikak hartu beharra, eta abar jangelaren

arduradunari adieraziko dizkio aldez aurretik.

Page 18: Bizikidetzan jatorrizkoa

HUTSEGITEAK

Lau hutsegite-mota bereiziko dira: Ohartarazpena, hutsegite arinak, larriak eta oso larriak.

OHARTARAZPENA

Jangelako zerbitzua normaltasunez eta modu egokian funtzionatu dezan eragozten duten zuzentzeko edozein jokabideak. Baldin eta bere larritasun maila Arina, Larria edo Oso Larria ez bada.

HUTSEGITE ARINAK

13.Jangelako materiala (basoak, koilarak eta beste tresnak) ongi ez erabiltzeagatik

hondatzea, edo mahaiari kolpeak ematea.

14.Janaria era desegokian erabiltzea: lurrera edo mahai gainera nahita botatzea,

urarekin jolasean ibiltzea, ogia elkarri botatzea, e.a.).

15.Jangelako jardun normala arin oztopatzea: sartzeko edo irteteko txanda ez

errespetatzea, arduradunaren agindurik gabe mahaitik altxatzea, ilaran

daudenean bultzaka ibiltzea, e.a.

16.Beste bazkaldarren tresnak nahita zikintzea.

17.Jangelan jarrera desegoki bat mantentzea (garrasi egin, irainak, eta abar).

18.Jangelatik janariak ateratzea.

HUTSEGITE LARRIAK

1. Jangelako kideak, -ikaskideak, sukaldariak, begiralea edo jangela-arduraduna-,

larri iraintzea edo mehatxatzea.

2. Edozein kide jotzea edo beste batek norbait jo dezan eragitea.

3. Jangelako materiala larri hondatzea, edo gaizki erabiltzeagatik egoera larria

sortzea.

4. Besteen gauzak lapurtzea: janaria, eskola-materiala, mugikorrak edo dirua.

Page 19: Bizikidetzan jatorrizkoa

5. Jangelaren arduradunak, sukaldariek edo begiraleek emandako aginduak ez

betetzea.

6. Baimenik gabe eskola-barrutitik irtetea.

7. Jolastokian besteek ere jolas egin dezaten eragoztea.

8. Hutsegite arinen metatzea (3) hutsegite larri bat suposatzen du.

HUTSEGITE OSO LARRIAK

1. Institutuko arautegi orokorrean oso larritzat hartzen diren hutsegiteak

2. Aldez aurretik prestaturiko edota talde batek burututako hutsegite larria.

3. Hutsegite larrien metatzea (hiru) hutsegite oso larri bat suposatzen du.

NEURRIAK

1. Ohartarazpen kasuetan, Izandako jokabidearen inguruko hausnarketa eta hauen

jarraipena ekar lekiokeen ondorioen inguruko abisua.

2. Hondatutako materiala, kasu guztietan, hutsegitea egin dutenek ordaindu,

konpondu edo berria jarriko dute.

3. Hutsegitea arina denean, arduradunak parte arin bat idatziko du. Parte honetan

familiei jangelako zerbitzua derrigorrezkoa ez dela gogoraraziko zaie. Ikasleak

hurrengo egunean gurasoek sinatutako partea ekarri beharko du.

4. Partea sinatuta ez dakarren ikasleari, zuzendaritzak etxera deituko dio eta

jakinaraziko du partea sinatuta ekarri arte jangela zerbitzua eten egingo zaiola.

Honetaz gain behar izatekotan bestelako neurri zuzentzaileren bat aplikatu ahal

izango da.

5. Hutsegitea larria denean, jangelako arduradunak Zuzendaritzari emango dio

hutsegitearen berri. Honek, ikasleari eta gurasoei jakinarazi ondoren, ikasle hori

bi edo bost egunez jangela-zerbitzurik gabe uztea erabakiko du, hutsegitearen

larritasunaren arabera.

6. Hutsegitea oso larria denean, Institutuko Elkarbizitza-Batzordeari jakinaraziko

zaio. Batzorde honek, ikaslearekin eta gurasoekin hitz egin ondoren, ikaslea

ikasturte-amaiera arte jangela-zerbitzurik gabe uztea erabaki lezake.

Page 20: Bizikidetzan jatorrizkoa

JANGELA GARAIKOEREMU BAIMENDUA

Page 21: Bizikidetzan jatorrizkoa

JOLAS GARAIKO ARAUTEGIA

Atsedenaldiak edo Jolas garaia, etenaldia eskaintzen digunez, solas eta jolaserako

erabiliko dugu.

Indartsu eta sasoitsu izan arren ez dugu geure burua eta besteena arriskuan jarriko

jolas desegokiekin.

Jolas garaia orduetan DBHko ikasleek baimendutako eremutan soilik egon beharko

dute (Ikusi “Jolas garaiko eremu baimenduak” gehigarria):

o Ez dira erabiliko atseden edo egonleku moduan aparkalekua, beheko

atetik eraikuntza pareraino doan errepidea, atezainaren etxetik atzean

dagoen bidea eta goiko atetik biltegira doana, errepide eta pasabide

baitira.

Jolas garaia ordutan Gimnasio berriko komunak soilik erabili ahal izango dira.

Komunak erabiltzeko dira ez bertan egoteko (erabili eta kanpora).

Ikasleek aukera izango dute jolas garaian zehar kirol material maileguan eskatzeko;

ikasleek kirol materiala eskatzeko eskaera fitxa bat bete behar dute eta materiala

hartu duenaren ardura izango da itzultzea.

Eguraldi kaxkarreko egunetan, gimnasio zaharreko harmailetako egongela irekiko da

bertan kartetan, partxisean, edo solasaldian egoteko.

Jolas garai orduetan Liburutegia zabalik egongo da nahi duten ikasleek erabili

dezaten. Bertan liburutegietako giroa mantendu behar da (Isiltasuna,

lasaitasuna, ...).

Gimnasioan, antolatutako jardueretan (pilota, badminton,...) parte hartzen duten

ikasleek soilik egon daitezke (ikuslerik ez). Gimnasioan ezin da jan ezta edan ere.

Jolas garaian hauek dira eremu debekatuak:

o Institutu sarrerako eskailerak.

o Aparkalekua eremu debekatua da.

o Ikasleek ezin dira gimnasio atzeko eremuan egon.

o “Pixalekua” eremu debekatua da.

o Eraikin berriko eskaileren goialdea eremu baimendua da.

o Txeforen etxe atzealdea eta aparkalekua eremu debekatuak dira.

o Ikastetxeko mendi aldea ere eremu debekatua da.

Page 22: Bizikidetzan jatorrizkoa

o Jolas garaian eraikinen barruan ezin da egon.

Batxilergoko ikasleek aukera izango dute ikastetxetik ateratzeko baldin eta ikasturte

hasieran ikasle guztiek, gurasoen baimena idatzia ekartzen badute. Baimena hau

baldintzatuta egongo da ikasleek ikastetxe kanpoan duten jarrerari.

Jolas garaian sortu daitezkeen gatazkak, arazoak eta abar jolas garaiko edozein

irakasleekin konpondu edo jolas garaitako koordinatzailearekin.

Page 23: Bizikidetzan jatorrizkoa

JOLAS GARAIKOEREMU BAIMENDUA