BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua...

5
2014KO AZAROAREN 2A 4 ASTEKO GAIA BIZI! MUGIMENDUA Bizi! talde ekologistak topaketa eta koordinaketa bilkurak irailean egin zituen, Baionan. Urriaren 5ean, berriz, mugimenduaren ildoko Alternatibak Zokoa Eguna antolatu zuen, Alternatiben herrixka lelopean. Bizi!-ren lau kidek bestelako mundu jasangarriago batean bizi gaitezkeela kontatu digute. “Nolako bizimoldeak, halako bisaiak!” azaldu dizkigute. PLANETAKO KLIMA EGOERA LARRIARI buruz- ko goi-bilera izan zen Kopenhagen 2009 urtean. Bizi! mugimendua urte hartako ekai- nean eratu zen Baionan: 20 lagun ziren. Hel- buru bat hartu zuten Euskal Herriaren ikus- pegitik: planetako klima egoera larriari alternatiba bat eskaintzea, baina justizia sozialaren beharrarekin uztartuz betiere. 300 kide dira 2014an. Bizi!-ren esperientziak hainbat talde eta ekimen-jarduera horizontal ahalbidetu ditu, ohiko hierarkiaren funtziona- menduaren kontrakarrean. “Bizi!-k duela bost urte egin zuen lehen ekintza, sinbolikoa izan zen. Miarritzeko itsasertzeko Ama Birjinari ‘maskara eta tuboa’. jarri genizkion, arroka batean dago Posible ez ezik, beharrezkoa da DANI BLANCO Xabier Harlouchet, Christian Detchart, Nicolas Goñi eta Elise Bancon-Dilet, Bizi! mugimenduko kideetako batzuk. | MIKEL ASURMENDI |

Transcript of BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua...

Page 1: BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsu baitago. Orain arte, afera partekatze

2014KO AZAROAREN 2A4 �

ASTEKO GAIA

BIZI! MUGIMENDUA

Bizi! talde ekologistak topaketa eta koordinaketa bilkurak irailean egin zituen, Baionan.Urriaren 5ean, berriz, mugimenduaren ildoko Alternatibak Zokoa Eguna antolatu zuen,

Alternatiben herrixka lelopean. Bizi!-ren lau kidek bestelako mundu jasangarriago bateanbizi gaitezkeela kontatu digute. “Nolako bizimoldeak, halako bisaiak!” azaldu dizkigute.

PLANETAKO KLIMA EGOERA LARRIARI buruz-ko goi-bilera izan zen Kopenhagen 2009urtean. Bizi! mugimendua urte hartako ekai-nean eratu zen Baionan: 20 lagun ziren. Hel-buru bat hartu zuten Euskal Herriaren ikus-pegitik: planetako klima egoera larriarialternatiba bat eskaintzea, baina justiziasozialaren beharrarekin uztartuz betiere. 300

kide dira 2014an. Bizi!-ren esperientziakhainbat talde eta ekimen-jarduera horizontalahalbidetu ditu, ohiko hierarkiaren funtziona-menduaren kontrakarrean.

“Bizi!-k duela bost urte egin zuen lehenekintza, sinbolikoa izan zen. Miarritzekoitsasertzeko Ama Bir jinari ‘maskara etatuboa’. jarri genizkion, arroka batean dago

Posible ez ezik, beharrezkoa da

DA

NI

BLA

NC

O

Xabier Harlouchet, Christian Detchart, Nicolas Goñi eta Elise Bancon-Dilet, Bizi! mugimenduko kideetako batzuk.

| MIKEL ASURMENDI |

Page 2: BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsu baitago. Orain arte, afera partekatze

2014KO AZAROAREN 2A 5�

BIZI! MUGIMENDUA

estatua. Jende askori parodia zozoa irudituzitzaion, alarmista”, dioskute solaskideek.Alta bada, bost urte iragan ondoren, Esta-tuko instituzioek milaka euro gastatu beharizan dute Hendaia, Baiona edota Miarritze-ko itsasbazterrean. Itsas ekaitzek egundainoegin ez zituzten desmasiak ezagutu ditugu:“Anormaltasun hori normaltasun bilaka-tzen ari da, klimatologia aldatua-ren eraginez”. Miarritzeko itsa-sertzeko udal igerilekua urpeangeratu zen. Baionako HerrikoEtxeak ibaietako zubien zuta-beak berregin behar izan ditu,Hendaiakoak itsas bulebarraberritu...

Uholdeak frekuentzia etagradu handiagokoak bilakatudira, gero eta sarriago gertatzendira. Herriko etxeetako diru-zaintzak ezin die aurre egin gas-tuei. Aurrekontuak ezin dira egun batetikbestera inprobisatu. Gertakari kontrolaezinhoriek lehen ikusten ez genituen beste kon-tzeptuak azaleratu dituzte. “Beste mundubat posible da!” eslogan xarmagarriak bestekontzeptu bat ekarri du: “Posible ez ezikbeharrezkoa da”. Munduak eta planetak orohar, eutsi ezinezko egoera bizi du. Egoerariaurrea hartu behar zaio, baina nola?: “Pre-benituz, aldez aurretik ekinez. Kalteen

ondorioak gutxiesteko erabili ditugun hitzeta ohitura txarrak aldatu behar ditugu”.Bizi!-ko kideek orain bost urte aurreikustenzutena bizitzen ari gara orain. Jendea ohartuda klima egoera larriaren ondorioak larru-tan pairatu ez ezik, dirutan ere pagatu behardituela. Adibidez, Bizi!-ren eskutiko Alter-natiba ekimenaren bidez beste mundu hori

egingarria izateaz gain erakarga-rria dela ikusten ari gara. “Ez dakobazuloetara itzultzea ere”,iragan berrian inork erran zuenbezala.

Pedagogia landu beharraKontua ez da iraganera itzul-tzea, eguneroko bizitza bestemolde batez antolatzea baizik.Gure bitar tekoen erabilpenalehenestea, jendeen ideien tru-katzea, bakoitzak berea atxiki,

baina onurak partekatzea. Adibiderako,ingurumari ekologikoa atxikitzen badugueta denboraren erabilpena ongi taxutu, gureonurak handitu ditzakegu. Hamaika bideurratu dira orain arte, baina denak antzusamarrak. Berriak saiatzea beharrezkoa da.

Adibideak adibide, Bizi!-ren filosofia hone-la ulertu dugu guk. Elise Bancon-Dilet da min-tzo: “Inork pentsatzen badu 2008an zabalduzen krisiak lagundu duela bide berriak urra-

Uholdeak frekuentzia etagradu handiagokoak bilakatudira, eta gero eta sarriagogertatzen dira. Herrikoetxeetako aurrekontuek ezindiete aurre egin itsasertzeanizandako desmasien gastuei

2015EKO EKAINAREN 5ean hasi eta irailaren 12anamaituko da Alternatibaren ekimen nagusia. Lehenurratsa iaz eman zuten, Baionan. Tour bat eginen duteFrantzia osoan: herrixken ekimena. 60 herritan jen-dearen formazioa sustatuko dute, klimaren arazoariematen zaion politikaren alternatibak eskainiz.2015eko abenduan Parisen izanen den KlimariBuruzko Konferentziari begira (COP21) 50 lagun aridira antolatze lanetan.

Alternatiba Bizi!-ren sorreran dago. Kopenhagekonazioarteko goi-bileraren karietara, 2009an Bizi!-renekintzek zentzu handia hartu zuten Ipar EuskalHerrian. Hemen ere, gasen berotegi-efektuaren partehandia sortzen dela ikusi zuten, lurraldearen berarendesorekaren eraginez sortu ere, hirigune eta landaarteko isolamendua tarteko, autoekiko dependentziahandia da. Efektu kaskar horiek bertan ere badirelaohartu ziren.

Ordura arte klimaren inguruan nazioartean indartuzen ekimena ahultzen hasi zen, baita desesperantzagisako bat zabaldu ere, Kopenhagen agintariek neu-rriak hartuko zituztela espero baitzen. Eta orainoko-an ez dituzte soluziobide eraginkorrak mahaigainera-

tu. Nazioartean mugimendua ahulduz joan zen, ala-baina, Bizi!-k bere ildoan jarraitu zuen, baita handitueta zabaldu ere. Dena den, klimaren inguruko saresoziala ez da guztiz desegin Frantzian, justizia sozia-len aldeko ekimenekin uztartua baitago. Bizi!-k betiatxiki ditu harremanak nazioartean. Europako hego-ko eta iparreko mugimenduekin harremana atxiki du.Les amis de la terre edo ATTACen lagunak ekimene-ra hurbiltzea lortu dute. Estatuko mugen ingurukobeste herrietan ere izanen da herrixken ekimena. Adi-bidez, Donostia itzuliaren ibilbidean dago. Ondoren,2015eko urriaren 24an, Zokoa Egunaren antzekoaegin nahi dute Bilbon. Bizi!-ren ideiak kontuan hartudituzte han-hemenka. 12.000 lagun behar dira etahoriek biltzeko gai direla erakusten ari dira.

Europako agintariek erabaki garrantzitsuak hartubehar dituzte COP21ean. Frantziako Gobernuarenegitasmoak goi-bilera horretan trenkatuko dira. Alter-natibak erakundeetan eragin nahi du. Erakundeetakoarduradunek haien proposamenak aintzat hartzea nahidute. Bizi!-k hainbat bidetan garatu du ekimena dagoe-neko, baita tokiko herriko etxeetan ere. “Bizi!-ren ere-duari atxik!” leloa errotuta dago Ipar Euskal Herrian.

Herriz herriko itzulia, 2015eko goi-bilerara heldu bidean

Page 3: BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsu baitago. Orain arte, afera partekatze

BIZI! MUGIMENDUA

2014KO AZAROAREN 2A6 �

tzen, tronpatzen da. Krisi inportanteena eko-nomikoa dela ukatu gabe, krisiak krisi, gukbeste mundu alaiagoa proposatzen dugu. Posi-ble da zoriontsuagoa izatea diru gutxiagorekinbiziz”. Areago, jendeak hartu behar duen bidehorren nahia sentitu behar du. Beharra beste-rik ez badauka, ez da nahikoa.

Christian Detcharterenak dira hitzok:“Alaba baten aita naiz. Bizi!kidebilakatu da berriki. Zaila etaeneagarria zait alabari beti esa-tea ‘mundua gaizki doa, ez dagoetorkizunik’. Gurasoak munduaaldarazteko lanean aritzeakmunduaren antolatzeko besteikuspegia eskaini diezaiekeseme-alabei. “Gure etxean ala-bak ikusten du ez garela geldi-rik, beharrak eta nahiak pusatu-rik, geuk hartzen dugula etorkizuna gureesku”.

Pedagogia landu behar da. “Beharra, nahiaeta plazera”. Bizi!-ko kideek hitz horiek lehe-nesten dituzte. Zokoa Egunean –Alternati-ben herrixken ekimenean– termometrohandi bat ezarri zuten, planetako tenperaturagoiti doala agerian, mundua barnebiltzenduen geruza berotzen ari dela erakutsiz.

Katastrofismoa amiñia erabili dute nolabait:“Bai, baina zer pentsatuko dute gure hau-rrek?”, erran genion gure buruari. Haatik,hori eszenaratzeko Kadiren jokoa erabili zuten.Kadira kopurua gutxitu ahala, termometroa-ren tenperatura igotzen zen eta kadira bakoi-tza areago berotzen. Azken jokalariak eser-tzeko kadira izan bazuen, baina ezin izan

zuen eseri. Musikak lagunduri-ko joko pedagogiko irrigarrihorretan haurrak kontent jolas-tu ziren: “Gurasook seme-ala-bei erakutsi diegu dena ez delaxahu, ez dela galdua. Kadirakerre ditugu zerbaiten aldatzeko,joko horiek molde bizian etabizitzen lantzen ditugu”.

Jendartearen gehiengoakbeste modu batez pentsatu ez

ezik, bestela jokatu eta jardun izan du orainarte. Bizi!-n ari diren ingurukoek horrelaadierazten zieten mugimenduaren hastape-nean: “Bo, bo, bo, ez da hainbeste! Tekno-logiak dena edo ia dena konponduko du.Izan gaitezen errealistak! Alabaina, anitzekikuspegia aldatu dute. Eta guri ere besteikuspegiz so egiten digute”, dio ChristianDetchartek.

Antolatzaileek 1.000 pertsona hurbiltzea espero zuten eta 3.000 inguru hurbildu ziren Zokoa Egunera.

BIZ

I!-K

UT

ZIA

K

“Prebenituz, aldez aurretikekinez. Kalteen ondorioakgutxiesteko izan ditugun ohituratxarrak aldatu beharko ditugu”,esan digute Bizi!-ko ekologistok

Page 4: BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsu baitago. Orain arte, afera partekatze

2014KO AZAROAREN 2A 7�

BIZI! MUGIMENDUA

Xabier Harlouchetek honela irudikatu dumunduaren egungo egoera: “Orain artekoustea ‘mundua pastela da eta hobeki behardugu partekatu’ izan da. Ustea eta leloa erebada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsubaitago. Orain arte, afera partekatze kontuazelakoan geunden edo zegoenjendartearen parte handiena,baina pastela gero eta handiagoda, eta pozoitsua da”.

Bizi!-ren nahia planetakoklima egoera larriaren aitzi-nean alternatiba bat eskain-tzea da, baina hori ez da gau-zagarria baldin eta justiziasoziala gauzatzen ez bada. Nicolas Goñirengogoetak baliagarriak zaizkigu xede horiekulertze bidean: “Guk diruaren jabetzarendesberdintasunak azpimarratzen ditugu,baita salatu ere. Baina krisialdi hau ez dabanku batzuen porrotaren ondorioa, edotakredituaren krisia, baizik eta diru transfe-rentzia egin delako diru gutxi duteneneskuetatik askoz gehiago zuten eta duteneneskuetara edo kutxetara”. Hori salatzeko,Bizi!-k ekintza berezia egin zuen Baionakoauto kontzesionario baten aitzinean. Izan

ere, 2012an, Ferrari auto ekoizleak bere his-toriako irabazi handiena egin zueneko txos-tena ezagutarazi zen. Peugeot eta Renaultenpresek historiako krisi handiena pairatzenzutela zioen txostenak: “Hots, aberatsekerosteko ahalmen gehiago dute krisia leher-tu zenean baino. Jende xeheok, gehienok,

diru gutxi dugunok, galdudugu erosteko ahalmena”.

Bizi!-k dioenez, krisia ez dasoilik energetikoa, krisia sozia-la da, jendarte ereduaren kri-sia. Ezberdintasunek eraginizugarriak dituzte sozialki, etaondorioz, aldi berean etaestrukturalki, ekologikoki ere

bai. Mugimenduak bi gaiak uztatzen ditu etahoriei konponbideak ematen saiatzen dirabere kideak: “Diagnosia horrela ulertuzgero, agian planeta biziberritzeko errezetaklortuko ditugu. Alternatiba ekimenak horibilatzen du”.

Alternatiba Zokoa EguneanZokoa Eguna urriaren 5ean plazaratu zen,Herrixka ekimenen barnean. Krisi sozialarieta ekologikoari aurre egitea eta bestelakomundu bat posible dela bertatik bertara era-

Bizi!-k hezkuntza hobetu beharra aldarrikatu du, helduen eta haurren arteko komunikazioa hobetu daitekeela erakutsiz.

Kontsumoaren ondoriozfrustrazioa hedatzen doa,kontsumoak elikatzen baitufrustrazioa

Page 5: BIZI! MUGIMENDUA Posible ez ezik, beharrezkoa da · bada batzuendako. Haatik, iritsi da ordua pas-telaren errezeta aldatzeko, pastela pozoitsu baitago. Orain arte, afera partekatze

�8 2014KO AZAROAREN 2A

BIZI! MUGIMENDUA

kutsi zuten, adibide bizien bitartez ezagu-tzera eman ere: Kontsumoa, Zero Zabor,Errepideari alternatiba eta Hirigintza osa-tzen dituzten taldeen ardurapean. Bizi!-ksustatzen dituen gaietako batzuk baino ezdira, hau da, alternatibak landuak dira, uda-lerrien eguneroko bizitzan garatuak.

Antolatzaileek 1.000 pertsona hurbiltzeaigurikatzen zuten eta 3.000 inguru bilduzen. Gaien edukiarekiko jakin-nahi biziaizan zen bisitarien aldetik, jen-dea ez zen bakarrik festa egi-tera hurbildu. Mintzalekuakbete ziren. Arazo diren hain-bat gairi buruzko alternatibakjaso zituzten mintzaldienbidez. Ekimen praktikoaklandu ziren esparru guztietan.Publiko anitza egon zen. Ezsoilik betiko “konbentzituak”,ohituraz eta atxikimenduzhurbildu ohi direnak. Kutsumilitante-ekologistarik gabekojende asko agertu zen interesatu, galdezka.Helduak eta haurrak, tokiko jendea eta kan-pokoa.

Nicolas Goñik kontatu digunez –Alter-natibako arduradun nagusietako bat–, gaiguztiak landu ezinean, Hego Lapurdikoerrealitateari egokitu zituzten gaiak, bostesparru tematikotan. 1) Klima eta itsasingurumena –klima da Alternatibaren gaikomuna–. Itsas bazterreko problematikaikusi eta agertarazi zuten: hala nola, gurebizimoldearen ondorioz areagotuko direneragin eta efektu ezkorrak. Gaur egungoekaitzen ondorioak are larriagoak izanendira etorkizunean. Klima aldaketak segitzenbadu, gure itsasertzaren egoera larria kon-trolaezin bihurtu daiteke. 2) Hego Lapurdiegituratzen duten beste bi elementuakgarraioak eta hirigintza/etxebizitza dira.Hirigintza gero eta hedatuago denez, ener-gia asko erretzen dute tokikoek, bai etxeak

eraikitzeko bai mantentzeko. Urbanismoeredu horrek autoaren menpekotasun izu-garria sorrarazi du, autoen jabe kopuruagero eta handiagoa da. Auzune gehiago sor-tzen ari dira, jendea bakanduz eta hauenharremanak gutxituz.

Pertsonen arteko harreman gutxitzeakbeste ondorio bat ekarri du: kontsumoahanditzea. Jendearen arteko harremanaksarriagoak direnean, ongizatearen jendartea

hobetzen da. Harremanek jen-deak elkarri materiak moduinformalean mailegatzea edotrukatzea errazten dute. Urba-nismo bar reiatu horretanharremanak desagertzen joandira. Alternatibak gar raioaantolatzeko eta etxeguneakeraikitzeko beste eredu batproposatu du. 3) Beste espa-rru batzuk modu orokorreanlandu zituzten: kontsumoahaurren munduari lotua. Ara-

zoen alternatiba belaunaldi berriei lotutaikusten dute, egunero landu beharreko gaiada. Alternatibak haurrekiko harremanetaneta jolasguneetan molde bereziak landu dai-tezkeela erakutsi du: jolas komunak susta-tuz, elkarrekin zerbait egiten, jokoak lan-duz, egur rezko jostai luak erabil iz , eztableten edo smartphonen bitartez soilik.Hain zuzen ere, pantailarik gabeko iniziati-bak landu dituzte, eta ez bakarrik haurreibegira, baita helduei begira ere. Erakutsidute badagoela ongi bizitzea pantailari itsa-tsirik egon gabe. Hezkuntza hobetu beharraaldarrikatu dute, heldu, gazte eta haurrenarteko komunikazioa hobetu daitekeela era-kutsiz. Hitz bitan: jendearen arteko harre-mana hobetzeko eta frustrazio-rik ez sortzeko. Kontsumoarenondorioz frustrazioa hedatzenbaitoa, kontsumoak elikatzenbaitu frustrazioa. n

Pertsonen arteko harremangutxitzeak beste ondorio batekarri du: kontsumoa handitzea.Jendearen arteko harremanaksarriagoak direnean,ongizatearen jendarteahobetzen da