HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna...

12

Transcript of HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna...

Page 1: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko
Page 2: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

Nazioarteko koalizio bat gara, 100 herrialdetan baino gehiagotan da-goena, eta GKE-ek, hezkuntzaren arloko sindikatuek, ikastetxeek eta askotariko mugimendu sozialek osatua. Gobernuek sinatutako nazioarteko konpromisoak osorik bete daitezen eskatzeko mobiliza-tzen gara, munduko pertsona guztiek doako, bidezko eta kalitatezko hezkuntza eskuratu ahal izan dezaten1

Urtean behin, apirilean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen da Kanpaina dagoen munduko herrialde guztietan. Aste horretan, kalera irteten gara eta hainbat jarduera antolatzen ditugu, hezkuntza eskuratze-ko eskubidearen garrantziaz kontzientzia soziala sortzeko. Atentzioa eman nahi diegu hezkuntza-komunitateari, hedabideei, eta gizarteari oro har, baina batez ere, ordezkari politikoei, beharrezkoa baita munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea erreal eta egiazko bihurtzea. Ez alferrik, Hezkun-tzaren aldeko Munduko 2017ko Kanpainan (CME), 27 milioi pertsona mobilizatu ziren mundu osoan.

Espainian, gauza asko lortu dira HAMAren lehen ediziotik gaurdaino, 2003tik hona. Hezkuntzak pertsonen eta komunitateen garapen osoan duen garrantzia ikusgai bi-hurtu dugu, eta lortu genuen lankidetzako politikei hezkuntzaren esparruan eustea krisi garaian.

CMEk zenbait mugarri lortu ditu Espainian; honako hauek, adibidez: Diputatuen Kongresuan, legez besteko proposamen bat onartu zen Espainiako lankidetzak ahalegin handiagoa bideratzeko hezkuntzara (2006); eta Nazioarteko Lankidetzako estatuko idazkariak hitz eman zuen garapenerako laguntza ofi zialaren % 8 oi-narrizko hezkuntzara bideratuko zela (2008). Hala, 2017an, GIH4ren esparruan, CMEk sustatu eta erraztu nahi izan zuen herritarrek, eta batez ere, haurrek eta gazteek hezkuntzarako eskubidea egiazko bihurtzeko beharrezkoak diren prozesu politikoetan parte hartzea.

“Hitza eskatzen dut hezkuntzaren alde” goiburuarekin, ia 40.000 lagunek parte hartu zuten Espainiako 30 hiritan baino gehiagotan eginiko ekintzetan; horietan, gobernuei eskatu zitzaien herritartasun aktiboa, gardentasuna eta kontuak ematea sustatzeko, 2030 Agenda betetze aldera.

Hezkuntzaren aldeko munduko kanpainak 27 milloi pertsona mobilizatu

zituen 2017-an

HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDUKO KANPAINAHEZKUNTZAREN HEZKUNTZAREN MUNDUKO KANPAINAMUNDUKO KANPAINA

1 Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren Espainiako web-orrira: http://www.cme-espana.org/

© P

lan

Inte

rnac

iona

l

© M

onte

serín

Fot

ogra

fía/E

ntre

cultu

ras

Nazioarteko koaliziogoena, eta GKE-ek, hezkuntzaren arloko sindikatuek, ikastetxeek eta askotariko mugimendu sozialek osatua. Gobernuek sinatutako nazioarteko konpromisoak osorik bete daitezen eskatzeko mobiliza-tzen gara, munduko pertsona guztiek doako, bidezko eta kalitatezko hezkuntza eskuratu ahal izan dezaten

Urtean behin, apirilean, antolatzen da Kanpaina dagoen munduko herrialde guztietan. Aste horretan, kalera irteten gara eta hainbat jarduera antolatzen ditugu, hezkuntza eskuratze-ko eskubidearen garrantziaz kontzientzia soziala sortzeko. Atentzioa eman nahi diegu hezkuntza-komunitateari, hedabideei, eta gizarteari oro har, baina batez ere, ordezkari politikoei, beharrezkoa baita munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea erreal eta egiazko bihurtzea. Ez alferrik, Hezkun-

HEZKUNTZAREN HEZKUNTZAREN MUNDUKO KANPAINAMUNDUKO KANPAINA

© P

lan

Inte

rnac

iona

l

Page 3: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

3

Kopuru horretatik 10,3 milioi pertsona berriak izan ziren; alegia, urte horre-tan, minutu bakoitzean, batez beste, 20 pertsonak beren etxetik alde egin behar izan zuten gatazken eta jazarpe-naren ondorioz. Nahitaez desplazatu behar izan zuten pertsona gehienek beren herrialdeko mugen barruan bila-tu zuten babesa (40,3 milioi pertsona); beste batzuek, aldiz, errefuxiatu egoe-rari heldu zioten (22,5 milioi pertsona; horietatik 17,25 milioi ACNUR erakun-dearen babespean daude); eta 5,3 mi-lioi pertsona palestinar errefuxiatuak dira. Alabaina, zifra horren barruan ez dira kontuan hartu mantso garatzen diren krisiengatik ihes egiten duten pertsonak; hots, alde egin behar du-tenak ingurumena eta baliabide natu-ralak pixkana hondatzen direlako, edo egunerokoan indarkeria pairatzen du-telako, edo bizi-bitartekoak makalak direlako.

Azken urteotan, pertsonen nahitaezko desplazamenduek era ma-siboan egin dute gora. Funtsean, gatazka-egoera larriek bultza-tuta izaten da, Sirian bezala; jazarpen politiko eta erlijiosoagatik ere izan daiteke, edota hondamendi natural eta klima-aldaketak eragindako kausengatik.

Hartara, 2016an (azken datuak ordukoak dira), nahitaezko des-plazamenduen kopuruak munduko beste marka bat hautsi zuen, 65,6 milioi pertsona izan baitziren, ACNURek nahitaezko despla-zatutzat jotzeko irizpideen arabera. Zifra hori Erresuma Batuko biztanleriaren baliokide da, eta 1997ko kopurua halako bi, orduan 33,9 milioi pertsona izan baitziren.

Horrelako krisiak aintzat hartzen badira, ordea, nahitaez desplazatu behar izan duten pertsonen egungo kopurua bikoitza ere izan liteke, Norwegian Refugee Council erakundearen arabera. Hala, 2016an gertatutako desplazamendu gehienen jatorria Siria izan zen, guztira 824.000 desplazamendu izan ziren eta. Orobat, biztanleria errefuxia-tuaren zatirik handienak ere Siria du jatorrizko bizileku (22,5 milioi pertsona-tik, 5,5 milioi).

Zalantzarik gabe, herrialde horretako gatazka Europarantz gertatutako des-plazamenduen arrazoi nagusietako bat da; izan ere, gaur egun Siriako 2,3 milioi errefuxiatu daude han. Alabaina, nabarmendu egin behar da errefuxia-tutzat jotzen diren pertsona gehienak ez daudela Europan.

Turkian 3 milioi errefuxiatu daude; Pakistanen, 1,4 milioi; Libanon, 1 milioi; Iran eta Ugandan, milioi bana; eta Etiopian, 800.000 lagun. Horiek dira zerrendako

HEZKUNTZALARRIALDI EGOERETANHEZKUNTZAHEZKUNTZALARRIALDI LARRIALDI

minutuoro 20 pertsonek alde egin zuten heuren etxeetatik

© P

ablo

Fun

es/E

ntre

cultu

ras

© S

ergi

Cám

ara/

Entre

cultu

ras

© P

lan

Inte

rnac

iona

l

© P

lan

Inte

rnac

iona

l

Page 4: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

4

lehen herrialdeak. Guztira, herrialde horietan 8,2 milioi pertsona daude; Eu-ropako gainerako herrialde guztietan (Turkia kontuan hartu gabe), berriz, 2,3 milioi errefuxiatu besterik ez dago, nahiz eta Europar Batasuna 28 herrialdek osatzen duten. Ez da jende-olde bat, administrazioek eta hedabideek batzue-tan adierazten duten bezala; izan ere, arreta bereziz jokatu behar lukete ho-rrelakoak esatean, arbuioa edo defentsarako jarrerak errazten baitituzte, eta ondorioz, manifestazio xenofobo eta arrazistak sustatzen.

Hezkuntza bakea lortzeko tresna da eta hainbat mehatxu, bidegabekeria eta pobreziari aurre egiteko elementu babesgarria

© A

yuda

en

Acci

ón

© A

yuda

en

Acci

ón

Biztanleria errefuxiaturean %51a adingatuek osatzen dute

Biztanleen nahitaezko desplazamendu masiboak direla eta, egoera horretan dauden pertsonek ezin dituzte eskubideetako asko gauzatu (etxebizitza, jana-ria, oinarrizko zerbitzuak eta ekoizpen-baliabideak); besteak beste, hezkuntza-rako eskubidea. Egoera horrek 18 urtetik beherako haurrei eta gazteei eragiten die bereziki, haiek baitira, hain zuzen ere, munduko biztanleria errefuxiatuaren % 51.

Hezkuntzarako eskubideari buruzko datuak gero eta kezkagarriagoak dira: 3tik 18 urtera bitarteko 75 milioi haur eskolatu gabe daude krisiren bat jazot-zen ari den 35 herrialdetan; haur errefuxiatuen edo barne-desplazamenduko egoeran dauden haurren erdia baino ez doa Lehen Hezkuntzako eskolara, eta % 25 besterik ez da Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egiten ari. Sarritan, milioika haur eta gazte horiek eskolara joateari utzi behar izaten diote segur-tasun edo baliabide faltagatik; hala, haien hezkuntzarako eskubidea urratzeaz gain, egoera horrek hezkuntzak bake-faktore moduan duen funtzioa betetzea oztopatzen du, baita babes-elementu moduan duen funtzioa ere, lagungarri baita bidegabekeriei, pobreziari eta injustiziari aurre egiteko.

Gainera, krisi humanitarioak izugarri konplexu bihurtu dira azken urteotan, eta horren ondorioz, pertsonak larrialdi-egoeretan egoten diren denbora nabarmen luzatu da. Gaur egun, errefuxiatu batek edo desplazatu behar izan duen pertsona batek hamazazpi urte ematen ditu egoera horretan, batez beste. Horrek oso inplikazio larriak ditu haurren eta gazteen kasuan, haurtzaroa erre-fuxiatu-esparruetan edo inprobisatutako kokalekuetan igaro behar izaten dute eta. Testuinguru horietan, hezkuntzarako eskubidea ziurtatzea ezinbestekoa da, hori delako haur eta gazte horiei orainaldi eta etorkizun duina bermatzeko modu bakarra, eta belaunaldi osoak ez galtzeko modu bakarra.

Page 5: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

5

Bakea eraikitzeko, lehenik, indarkeria baztertu egin behar da gatazkak konpontzeko mekanismo gisa.

Gatazka etengabe sortzen da gure bizitzan; horrenbestez, oso garrantzitsua da pertsonak balio jakin batzuetan heztea, ga-tazkak indarkeria uxatuta konpontzeko. Horra hor zer balio di-ren horiek: justizia, askatasuna, lankidetza, errespetua, elkar-tasuna, jarrera kritikoa, konpromisoa, autonomia, elkarrizketa, eta partaidetza.

HEZKUNTZA,BAKEA ERAIKITZEKO TRESNAHEZKUNTZA,HEZKUNTZA,BAKEA ERAIKITZEKO BAKEA ERAIKITZEKO

Bakea eraikitzeko eta orain baino gizarte kohesionatuagoak susta-tzeko, herritarren nortasunaren, kulturaren eta balioen oinarria da eta.

Haurrak jasan ditzaketen indarkeria-mota guztietatik babesteko, gatazka- eta larrialdi-egoeretan daudenei eragiten dieten mehatxu espezifi koak barne; esate baterako, adingabeen trafi koa, haur sol-daduak, prostituzioa, salerosketa eta haurren ezkontza.

Adingabeen bizitza normalizatzeko, eta pairatzen duten es-tres-egoera gainditzen eta bizitza berriz osatzen laguntzeko; hala, ikasteko espazio bat ez ezik, jolas egiteko eta aisialdirako espazio bat ere behar dute, bizitza sozial aproposa izan dezaten beren adi-neko haurrekin.

Gatazkek edo hondamendi naturalek eragindako tokiak benetan berreraikitzeko eta epe luzera garatzeko, giza baliabideak indartuz.

Justizia, askatasuna, lankidetza, errespetua, elkartasuna, jarrera kritikoa, konpromisoa, autonomia, elkarrizketa eta partaidetza

Gatazka-egoeretan edo gatazka ondoko egoeretan dau-den gizarteei begira, hezkuntzarako eskubidea funtsezkoa da honako hau lortzeko:

© G

emm

a Ló

pez/

Entre

cultu

ras

© A

yuda

en

Acci

ón

Page 6: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

6

Haurrak eta gazteak jabetzea nolako errealitatea bizi duten hala gatazka- eta larrialdi-testuinguruetan nola desplazamendu-egoeretan dauden haurrek, eta zer dakarkien pertsona eta gizarte horiei hezkuntzarako eskubidea ez iza-teak. Horren helburua elkarbizitza positiboko, tolerantziako eta errespetuzko giroak sortzea da, harrerako hezkuntza-komunitateetako aniztasunari begira.

Zenbait jarrera ezagutu eta baztertzea; adibidez, arrazismoa eta xenofo-bia, ezberdina denari izaten diogun beldurraren ondorio direnak.

Aniztasunaren balioa aitortzea, besteak ulertuz eta ezagutuz: elkarrekin bizitzeko modu bakarra bestea existitzen dela jakitea da, batzen gaituena eta guztion artean duguna aurkitzea, eta gure arteko ezberdintasunak aberasta-sun moduan ulertzea.

Era berean, bakearen kulturan heztea lagungarri izan daiteke gure herrialde-ko ikasgeletan gertatzen diren indarkeria- eta bereizkeria-egoerak desage-rrarazteko, balio jakin batzuk transmitituz: indarkeria arbuiatzea, enpatia eta errespetua.

Azken batean, hezkuntza (inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa) eskuratzea ez da eskubide bat soilik; aitzitik, oso tresna baliagarria da gatazkak bakez konpontzeko gai diren gizarteak eraikitze aldera, hala horrelako egoeretan dauden herrialdeetan nola nahitaez desplazatu behar izan duten pertsonei harrera egiteko herrialde bihurtzen direnentzat, Espainiaren kasuan bezala.

Gure herrialdean, hezkuntza funtsezkoa da haurrek eta gazteek hau bizi dezaten:

© P

lan

Inte

rnac

iona

Ayu

da e

n Ac

ción

© A

yuda

en

Acci

ón

gatazkak modu baketsuan konpotzeko, pertsonak balioetan heztea funtsezkoa da

Page 7: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

Helburuaren (GIH 11) bitartez, horra hor herrialde guztiek zer bete behar duten 2030ean: “Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak izatea lortzea”, Helburu hori betetzeko, funtsezkoa dugu herritarrak heztea beren eskubideez eta betebeharrez, eta tokiko nahiz munduko errealitateaz jakitun izan daitezen, eta batik bat, errespetutsuak eta gatazkak bakez konpon-tzeko gai izan daitezen.

GIH 11:

7

NAZIOARTEARENKONPROMISOAKNAZIOARTEARENNAZIOARTEARENKONPROMISOAKKONPROMISOAK

© E

duco

© M

onte

serín

Fot

ogra

fía/E

ntre

cultu

ras

© S

alva

Cam

pillo

/Ayu

da e

n Ac

ción

Hala, 2018a oso urte garrantzitsua da Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agenda betetzeko bidean aurrera egin dezagun.

“Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa ber-matzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea” Helburu honen 7. jomugan, hezkuntzak balio horiek transmititzeko beharra plantea-tzen du, eta hau proposatzen: “Hemendik 2030era, ikasle guztiek ga-rapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, gara-pen iraunkorrerako eta bizi‐estilo iraunkorretarako, giza eskubidee-tarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultu-ra‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen iraunkorrari laguntzeko, hezkuntzaren bidez”. Horren harira, gogora ekarri behar dugu hezkuntzak konpetentzia pertsonalak, emozionalak, sozialak eta gi-zabidezkoak sustatzen dituela, eta pertsonak arlo akademikoan garatzeko aukera ematen duela. Bide bakarra dago indarkeriak deuseztatzeko eta bakearen kultura eraikitzeko: balioetan heztea, edo herritartasun globale-rako hezkuntza, aniztasunaren oparotasuna aintzat hartzeko aukera eman eta besteekiko komunikazioa erraztuko duena.

Uztailean, Nazio Batuetako goi-mailako Foro Politikoaren bilera egingo da, eta hori da GIHen bete-tze-mailaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko plataformarik inportanteena. Aurten, gainera, Espainiak bere burua aurkeztuko du bilera horren esparruan egiten diren GIHen betetze-mailari buruzko boronda-tezko berrikuspenen prozesuan.

Alderdi horiek guztiak Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 2015eko irailean onetsitako Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agendan jasota geratu dira, bereziki, helburu horietako hiru hauetan:

GIH 4:

Helburuak (GIH 16) konpromiso hau eskatzen die munduko herrialdeei: “Garapen jasangarrirako gi-zarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan”. Ikusi dugun bezala, hezkuntza funtsezkoa da helburu hori erdiesteko.

GIH 16:

Page 8: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

8

2 Espainiak ELGAko batezbestekoa baino gutxiago inbertitzen du hezkuntzan (BPGren % 2,8 Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta ondorengoan, ELGAkoa % 3,5 izanik), eta horrez gain, inbertsioaren beherakada Europako batezbestekoa baino nabarmen handiagoa izan zen krisi ekonomikoaren urteetan (2010etik 2012ra artean, Espainiako gastuak hezkuntzan % 12 egin zuen behera, EB-21eko batezbestekoa % 3 izanik). Save the Children (2016), Necesita mejorar. Por un sistema educativo que no deje a nadie atrás. https://www.savethechildren.es/sites/default/fi les/imce/docs/necesita-mejorar-fracaso-escolar-savethechildren.pdf3 Espainiako garapenerako laguntza ofi zial gordina 4.762 milioi eurokoa izan zen 2008an, eta 2015ean, ordea, 1.627 milioi euro baino ez (errenta nazional gordinaren % 0,13, besterik ez). Alboan, Entreculturas eta Fundación Etea, La Ayuda en Educación, a examen 2017. https://www.entreculturas.org/publicaciones/la-aod-en-educacion-examen-20174 Íbid.

GIH 4 betezeko, Espainiak dohaintza-emaile moduan duen zeregina berreskuratu behar du, batez ere hezkuntzaren arloan

© A

yuda

en

Acci

ón©

Ayu

da e

n Ac

ción

Ez utzi inor atzean

Ildo horretan, eta GIHen izaera osoa aintzat harturik, Agenda osatzen duten 17 helburuak bete egin behar dira salbuespenik gabe, egiazkoa izan dadin eta pobrezia desagerrarazteko zein garapen iraunkorra lortzeko. Nabarmentze-koa da GIH4 bereziki garrantzitsua dela: hezkuntza berariaz jorratzen duenez, funtsezkoa da helburu hau arrakastatsua izatea Agenda osorik betetzeko.

Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko eta orain baino gizarte baketsuagoak, kohesionatuagoak eta inklusiboak lortzeko. Halaber, GIH4 oso inportantea da beste helburu batzuk erdiesteko; adibidez, osasunarekin, hazkunde ekonomikoarekin eta enple-guarekin, kontsumoarekin eta ekoizpen iraunkorrekin, eta klima-aldaketarekin lotuta daudenak.

GIHen beste ezaugarri bereizgarrietako bat uni-bertsaltasuna da; horri jarraikiz, helburuak herrial-de guztietan aplikatu behar dira, egoera ekonomi-koa eta garapen-maila alde batera utzita. Horren harira, azpimarratu behar da ezen Espainiak, gainerako estatuek bezala, GIH4ren bitartez hitz eman duela beharrezkoak diren politikak abia-raziko dituela doako eta kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzeko guztiontzat, baita gure mugen barnean ere. Konpromiso hori bereziki

garrantzitsua da azken urteotan hezkuntza publikoan egin diren murrizketen testuinguruan, Europako batezbestekoa baino nabarmen harago joan baitira . Konpromisoaren barruan, neurriak hartu behar dira gure herrialdeko esko-la-curriculumetako hezkuntzaren oinarriak errespetua, elkartasuna eta indar-keriarik eza direla bermatzeko.

Orobat, GIH4 betetzeko, Espainiak dohaintza-emaile moduan duen zeregina berreskuratu behar du, batez ere hezkuntzaren arloan. Gastu publikoan egin diren murrizketek neurri handian eragin diote Espainiako garapenerako la-guntza ofi zialari, % 65 baino gehiago egin baitzuen behera 2008tik 2015era bitarte . Murrizketa horiek erabat neurriz kanpo eragin diote hezkuntzara bi-deratutako laguntzari, 2008tik 2015era artean % 90 txikiagotu baitzen, eta ondorioz, Espainiaren zeregina dohaintza-emaile moduan bigarren mailakoa da sektore horretan.4

GIHekin bat etorriz, bereziki GIH4ko 7. jomugarekin, 2016ko maiatzean egi-niko Munduko Goi-bilera Humanitarioan gobernuetako liderrek, gobernuz kanpoko erakundeek, sektore pribatuak, akademiak eta komunitateek hitz eman zuten elkarrekin lan egingo zutela etorkizuneko krisi humanitarioen on-dorioak prebenitu eta arintzeko neurriak hartze aldera.

Gizateriarentzako agendan txertatutako erantzukizunetako bat, idazkari nagu-siak bere gain hartua, inor atzean ez uztea da. Erantzukizun hori onartu ze-nean, ezinbestekotzat jo zen haur guztiek kalitatezko Lehen eta Bigarren Hezkuntza inklusiboa era seguruan eskuratu ahal izatea, gatazka- edo larrialdi-egoeretan zehar eta horien ostean, baita desplazamendu-egoe-ran ere.

Page 9: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

9

Halaber, Munduko Goi-bilera Humanitarioaren esparruan funts espezifi ko bat sortu zen larrialdi-egoeretan hezkuntza bermatzeko, eta horren izena hau da: Hezkuntzak ezin du itxaron.

Nazioarteko konpromiso berri horrek are irmoago aitortzen du hezkuntzak zenbaterainoko garrantzia duen haurrentzat, krisi humanitarioen testuin-guruetan.

Horrenbestez, estatu-alderdiek jardun beharko dute gatazka armatuek era-gindako tokietan dauden haurren hezkuntzarako eskubidea benetan ber-matzen laguntzeko moduan, Munduko Goi-bilera Humanitarioan lehentasu-nezkotzat jo baitzen larrialdi-egoeretan hezkuntza ziurtatzea.

ERRONKAK ETA PROPOSAMEN ZEHATZAKPROPOSAMEN ZEHATZAKPROPOSAMEN ZEHATZAKERRONKAKERRONKAKCMEren iritziz, hezkuntza giza duintasuna sustatzen duen eskubide bat da, eta gainera, gatazka armatuek eragindako tokiak baketzeko eta berriz eraikitzeko modu bakarra da, baita gizarte inklusibo, baketsu eta harrerakoak eraikitzeko ere. Hortaz, lehentasunezkotzat hartu behar dela uste dugu.

Hori dela eta, horra hor gure erronkak:

Gatazka armatuek edo hondamendi naturalek eragindako herrialdeetan dauden haurren hezkuntzarako eskubidea babestea eta egiazko bihur-tzea.

Horretarako, hezkuntzaren izaera unibertsala zaintzea funtsezkoa da, kolektibo ahulenetako haurrak, baliabide ekonomiko gutxi edo desgaitasunak dituzte-nak, ez daitezen hezkuntzatik at geratu.

Batetik, eskolek espazio seguruak izan behar dute, zeinetan haurrak esplota-ziotik eta larrialdi-egoeretan arruntak diren beste eskubide-urraketa batzue-tatik babesten baitituzte. Bestetik, hezkuntzak itxaropenaren ortzi-muga izan behar du aukera gutxi dituzten eta premia-egoeretan dauden adingabeentzat.

Gatazka armatuko egoeretan dauden haurren hezkuntza kalitatezkoa dela bermatzea a través de la puesta en marcha de medidas como la forma-ción de profeseta neurriak hartzea horretarako: prestakuntza irakasleentzat, ikasle/irakasle ratioa txikiagotzea, eta kudeaketan parte hartzea. Giza kapita-lak prestakuntza egokia izatea ezinbestekoa da gatazkak dauden tokiak berre-raikitzeko eta garatzeko.

Gainera, kalitatezko hezkuntzak inklusiboa ere izan behar du; alegia, haren balioetako batzuek aniztasuna eta oparotasuna izan behar dute.

© S

alva

Cam

pillo

/Ayu

da e

n Ac

ción

© E

ntre

cultu

ras

Erronka 1

Erronka 2

Page 10: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

10

Hezkuntzaren zereginari (inklusiboa, bidezkoa eta kalitatezkoa) balioa ematea harrera-herrialdeetako gizarte inklusiboak eraikitzean; Espainian, adibidez. Gizarte horiek balio hauek izan behar dituzte oinarri: giza eskubi-deak errespetatzea, tolerantzia, elkartasuna, aniztasuna, eta gatazkak bakez konpontzea. Xenofobia eta bereizkeria desagerrarazteaz gain, harrera-herrial-deetan bakean hezteak gatazka armatuak eta hondamendi humanitarioak pre-benitzen ditu, eta hezkuntza-arloko indarkeria- eta jazarpen-egoerak deusez-tatzeko lagungarri da.

Giza duintasuna eta giza eskubideak errespetatzen dituen errefuxiatuen harrera-sistema baten alde egitea, eta horretarako, legezko bide seguruak prestatzea errefuxiatu eta migratzaileentzako. Era berean, aipatu behar da Es-painian errefuxiatu diren haurrek babestuta egoteko eta hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatu egin behar dela; izan ere, Haurren Eskubideen Ba-tzordeak 2018ko otsailean adierazi duenaren arabera, Espainian helduren bat lagun ez duten haurrek ez dute nahikoa kalitateko hezkuntza jasotzen harre-ra-etxeetan, ezta babes egokia ere.

© P

lan

Inte

rnac

iona

And

rew

Ash

/JRS

Erronka 3

Erronka 4

HEZKUNTZA LARRIALDI-EGOERETAN:

Elkartasuneko konpromisoa berreskuratzea eta behar diren neurriak hartzea Espainiako garapenerako laguntza ofi ziala errenta nazional gordinaren % 0,4 izan dadin 2020an. Igoera horren esparruan, oso garrantzitsua da oi-narrizko hezkuntzara bideratzen den laguntza handitzea, zazpi urtean % 90 egin zuelako behera; hartara, garapenerako laguntza ofi zialaren % 8 erabili beharko litzateke kontu-sail horretan, gutxienez.

Larrialdi-egoeretan, hezkuntza laguntza humanitarioaren funtsezko oina-rritzat hartzea. Ildo horretan, eta nazioartearen zein EBren duela gutxiko jar-dun batzuekin bat etorriz (2016an, laguntza humanitarioko aurrekontuaren % 6 hezkuntzara bideratu zuen, eta 2018an % 8raino igotzea proposatu du), ezinbestekoa da Espainiak laguntza humanitarioko aurrekontuaren % 4 hezkuntzara bideratzea, gutxienez, eta zifra hori % 6ra ere heltzea inoiz.

Gure eskaerak

© A

yuda

en

Acci

ón

2-

1-

Hartara, helburu horiek lortzeko, Espainiako estatuari eskatzen diogu neurriak har ditzala arlo hauetan:

Page 11: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

11

5 “Hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen iraunkorrerako eta bizi‐estilo iraunkorretarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen iraunkorrari laguntzeko, hezkuntza-ren bidez”.6 2017ko irailaren 26an, Espainiako Gobernuak ez zeukan beteta 17.337 errefuxiatu berriz fi nkatu eta kokatzeko konpromisoa. Ordurako, 1.938 errefuxiatu besterik ez zegoen gure herrialdean fi nkatuta; hau da, esleitutako kopuru osoaren % 11,43 soilik.

© P

lan

Inte

rnac

iona

l

© D

eyan

ira H

erná

ndez

/Ent

recu

ltura

s

2030 AGENDAREN BETETZE-MAILA ESPAINIAN

ERREFUXIATUEI HARRERA EGITEA

Gobernu nazionalak eta gobernu autonomikoek koordinazio-mekanismo eraginkorrak fi nkatzea, haur guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatu ahal izateko. Era berean, GIH4ko 7. jomuga erdiesteko behar diren neurriak hartu behar dituzte, eta horretarako, bakearen kultura, indarkeriarik eza, tolerantzia eta aniztasuna sustatu behar dituzte, balio ho-riek giza eskubideen oinarria direlako hezkuntza-sistemaren esparruan. Lan hori zeharka egin behar da, baina baita eskola-curriculumetan ikasgai es-pezifi ko bat txertatuta ere: Herritartasun globlalerako eta garapen iraunko-rrerako hezkuntza.

Gobernu nazionalak eta gobernu autonomikoek ikastetxeetako elkarbizitza hobetzeko lagungarriak diren mekanismoak sustatzea, hezkuntza-komu-nitateetan gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko neurriak bultzatzea (esate baterako, ikasle bitartekarien eta irakasleen prestakuntzaren bidez), eta eki-men horiek fi nantzatzeko behar diren baliabideak daudela bermatzea. Halaber, ekimenak sustatu behar dira herritarrak sentsibilizatzeko, jabetu daitezen oso garrantzitsua dela den-denok harrera-gizarteak eraikitzen laguntzea, giza es-kubideak errespetatzea, tolerantzia, aniztasuna eta gatazkak bakez konpon-tzea oinarri dituztenak.

Hori lortzeko, funtsezkoa da Espainiako hezkuntza-sistemara nahikoa fi -nantzazio bideratzea, epe luzera eta denboran zehar eutsita; horrenbestez, Gobernuari hezkuntzako inbertsioa areagotzeko eskatzen diogu, gutxienez, ELGAko batezbestekora iristeko (BPGren % 5), eta pixkana BPGren % 7ra heltzeko.

Neurriak hartzea errefuxiatu ahulenei (haurrak, adibidez) babes era-ginkorra emateko, eta haien eskubideak bermatzea, batez ere hezkuntza-rako eskubidea. Orobat, errefuxiatuei harrera egiteko konpromisoak betetze-ko eskatzen diogu, eta haiek iristeko legezko bide seguruak prestatzea.6

2030 AGENDAREN BETETZE-MAILA ESPAINIAN

ERREFUXIATUEI HARRERA EGITEA

4-

5-

3-

6-

Page 12: HEZKUNTZAREN · Hezkuntza funtsezko motorra da garapen iraunkorra erdiesteko, ez baitago tresna eraldatzaile indartsuagorik giza eskubideak sustatzeko, pobrezia desa-gerrarazteko

Hezkuntzaren aldeko mundu kanpainaren espainiar koalizioa, erakunde hauek osatzen dute:

Estatu mailan HAMA-n parte hartzen duten erakundeak: Logotipo / color

FERE - CENTROS CATÓLICOS

FERE - CENTROS CATÓLICOS

FERE - CENTROS CATÓLICOS

Dise

inua

: Mar

ibel

Váz

quez

. Kan

pain

a ar

gazk

iak:

Mon

tser

rat d

e Pa

blo

www.cme-espana.org

Aldeko Mundu-kanpainia