Birusak eragindako gaixotasunak:

11
Birusak eragindako gaixotasunak: Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra Hiesa Gripea

description

Birusak eragindako gaixotasunak:. Gripea. Hiesa. Alejandra Alonso Olatz Artabe Amaia Azkorra. Zer dira birusak?. - PowerPoint PPT Presentation

Transcript of Birusak eragindako gaixotasunak:

Page 1: Birusak eragindako gaixotasunak:

Birusak eragindako gaixotasunak:

Alejandra Alonso

Olatz Artabe

Amaia Azkorra

HiesaGripea

Page 2: Birusak eragindako gaixotasunak:

Zer dira birusak?

Itxuraz sinpleak dira, baina izurrite beldurgarriak eragiten dituzte. Birusak dira, landare eta animalia askoren bizkarroi arriskutsuak. Parasitoa eta ostalaria belaunaldi askotan elkarrekin bizi badira, azkenean organismoak birusetik babesten ikasten du; espeziearentzat hilgarria izateari uzten dio. Baina, gutxien espero dugunean, gaixotasun eta epidemia berriak etortzen dira.

Page 3: Birusak eragindako gaixotasunak:

Gripea

Birus batek eragiten duen gaixotasun bat da udazkenean eta neguan sarriago gertatzen dena. Bat-batean hasten da, sukar handiarekin (38° e baino gehiago). Gainera, 5-8 egun irauten duten honako sintoma hauekin batera agertzen da: hotzikarak, ondoez orokorra, buruko mina, giharretako eta artikulazioetako mina, malko-jarioa eztula ... Pertsonaz pertsona kutsatzen da, eztul egitean edo doministiku egitean ahotik edo sudurretik botatzen diren eta eskuetan gera daitezkeen tantatxoekin harremanetan jartzean.

Page 4: Birusak eragindako gaixotasunak:

Aholkuak

• Erabili eta botatzeko musuzapiak erabili. • Eskuak sarri garbitu, beste pertsona batzuek kutsatzea saihesteko. W&• Eztul egin edo doministiku egiten duzunean, sudurra eta ahoa ondo estali. Onena besoaren barrualdearekin ukondorantz egitea da.• Ez erre eta ez edan edari alkoholdunik.• Analgesikoak edo antitermikoak har ditzakezu buruko minarentzatedo sukarrarentzat.• Ez hartu inoiz antibiotikorik zure kabuz; horiek hartzeabeharrezkoa izango balitz, zure medikuak errezetatuko dizkizu.• Sukarra edo ondoez orokorra baduzu, gera zaitez etxean; horrek gaixotasuna gainditzen lagunduko dizu eta, gainera, lanean, ikastetxean ... ez dituzu beste pertsona batzuk kutsatuko.

Page 5: Birusak eragindako gaixotasunak:

Noiz eskatu behar da medikuaren asistentzia urgentea edo

urgentzietara joan?• Ume txikien kasuan, honako hauek agertzen badira:- Arnasketa azkarra edo arnasa hartzeko zailtasuna.- Erupzioak larruazalean.-Gripearen sintomak hasieran hobetu egiten dira, baina gero berriro agertzen dira. • Pertsona helduen kasuan, sintoma hauek antzematen badira:- Arnasa hartzeko zailtasuna.- Mina edo presioa bular edo sabelaldean.- Zorabio iraunkorra.- Nahaste-egoera.- 38°-tik gorako sukarra lau egunetan.

Page 6: Birusak eragindako gaixotasunak:

HiesaGIB izeneko birusak sortzen du hiesa. Baina galdetuko balizute, zer esango zenuke hiesaz?Hartutako: ez da hereditarioa, birus batek sortutako baizik.Immuno: gaixotasunei aurre egiteko defentsa-sistemarekin lotuta dago.Eskasia: defentsa-sistemak gabeziaren bat duela adierazten digu.Sindromea: gaixotasun jakin bat besteetatik bereizten duten sintomak.

Page 7: Birusak eragindako gaixotasunak:

Birusa kutsatzen duten isuriak ondorengoa dira:• Odola • Semena • Bagina-jariakinak

Beste hauek, ordea, ez dute kutsatzen:• Malkoak • Listua • Izerdia • Gernua • Gorotza

Page 8: Birusak eragindako gaixotasunak:

HIES-aren kutsatze-bideak

•Sexuala:HIESaren birusa harreman sexualen bidez kutsa daiteke. Harremanetan honela kutsa daiteke birusa: gizonak emakumea kutsatzea, gizonak gizona kutsatzea eta emakumeak gizona kutsatzea.

•Arrisku oso handia: zakila uzkian edo baginan sartzea.•Arrisku posiblea: aho eta genital arteko harremana.•Arriskurik ez dutenak: elkar masturbatzea, laztantzea, musu intimoak ematea, masajeak ematea, etab.

Page 9: Birusak eragindako gaixotasunak:

Nola prebenitu daiteke?

Harreman sexualak edukitzerakoan, preserbatiboa edo kondoia erabiltzea da neurri errazena eta eraginkorrena.

Page 10: Birusak eragindako gaixotasunak:

•Odolekoa:

Batik bat, orratz, xiringa edo droga prestatzeko erabiltzen diren tresna berak erabiltzean kutsatzen da.

Page 11: Birusak eragindako gaixotasunak:

Odolaren bidez ez kutsatzeko hartu behar diren neurriak honakoak dira:•Inoiz ez erabili orratz, edo xiringa (edo bestelako injekzio-trensak) berak.•Beti, behin erabili eta botatzeko xiringak erabili.•Ez erabili besteren batek erabilitako bizar-xaflak, hortzetako eskuilak, edo tratuajeak akupuntura, piercing-ak egiteko tresnak, ezta odola ukitu dezakeen beste tresnarik.

Nola prebenitu daiteke?