Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran,...

15
Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak

Transcript of Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran,...

Page 1: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanak

Page 2: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

2

MAKETAZIOA: Joseba Arozena.

LEGE GORDAILUA: SS-230-94

Page 3: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

3

Benedetti poeta uruguaiarrak 84 urte zituela ida-tzi zuen olerki hau hautatu dut zuentzat IRUNE-RO ale berezi honen agurrerako.Nire hezurdurak 56 urte dituen honetan, zahargoiztiar goizegi bihurtu nintzelako, akaso, amenez esatea duzuela aldarrikatu nahi dut, inorri ezdiozuela maitasuna hiltzen utzi behar aldarrikatunahi dut, gazteok hitza eta utopia berreskuratubehar duzuela aldarrikatu nahi dut...Munduari asko diozue emateko, euskarari askodiozue emateko eta hori igarri ahal izan dut zuek

idatzitako lerro bakoitzean: "Abbadia sekretua"liburuaren iruzkinean edo Euskararen Egunekoerreportajean eta bertsoan; Txispasen komikianedo Sara Cruces ikasle irundarrak idatzitakoliburuaren inguruko iruzkinean, idatzi dituzuenipuinetan, proposatzen duzuen eskulanetan,txisteetan eta atsotitzetan.Eskerrik asko, beraz, zahar goiztiar ez bilakatze-agatik eta eskerrak ere zuen irakasle trebatzaile-ei zuen bidelagun izaten egiten duten ahalegina-rengatik.

Fernando SAN MARTÍN GUBÍAEUSKARA ORDEZKARIA

AGURRAEuskara zure ahotik

Irunen, 2015eko martxoan

"Pazientzia eta nazka mundu honetanZer dute probatzeko gazteek?

Grafittia bakarrik? Rocka? Eszeptizismoa?Amen ez esatea dute ere

Ez uztea maitasuna hil diezaietelaHitza eta utopia berreskuratzea dute

Presarik gabe eta memoriarekin gazte izatea duteHaiena den historia batean kokatzea dute

Zahar goiztiar ez bilakatzea dute"

Page 4: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

4

Aurkibidea

TOKI ALAI- Idazlana 9- Hamabost egun 14

SAN VICENTE DE PAUL- Txisteak 8- Atsotitzak 13

EL PILAR- Esku-lanak 7- Ipuina 11

IRUNGO LA SALLE - Txispasen bidaia 6- Ikasle batek idatzitako liburua 12

DUNBOA- Abbadia sekretua 5- Euskararen Eguna bertsoekin ospatzen 10

Page 5: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

Dunboa 1. maila

5

Aurten Fernando Morilloren “Abbadiaren sekretua” izeneko liburua irakurridugu. Liburu honetan bi anaiak Abbadia gazteluan bizi ziren abentura konta-tzen da. Beraien izenak Alar eta Kaiet dira eta beraien aitonak liburuarenbukaeran esaten die Antton eta Arnaud Abbadia izeneko anaien antza dutela.Alar zientzilaria zen eta Kaiet, berriz, oso ausarta. Hori dela eta, abenduaren18an lehenengo mailako ikasleak Abbadia gaztelua bizitatzera joan ginen eta,ailegatzean, sarrerako ate gainean ikusi genuen jartzen zuela “Ez ikusi Ezikasi”, Harrigarria !!! Esaldi hau askotan agertzen da liburuan eta esan nahi duikasteko beharrezkoa dela lanean aritzea. Kanpotik ikusita oso gaztelu handiada eta harrizko animaliak ditu hormetan: txakurrak,sugeak,katuak,igelak,kara-kolak, sekulako krokodiloa sarreran… Teilatu azpian guri begira gargolak zeu-den.

Sartzean, hormetan, zuloak ikusi genituen: izarrak ikusteko ziren. Barrukoailuna zegoen, hormetan irudiak eta gora igotzeko sekulako zurezko eskailerakikusi genituen. Beheko solairuan teleskopio gela dago eta leihoetatik AbbadiaEremua ikusten da. Lehenengo pisura igo ginen eta han logela, egongela, jan-gela eta liburutegia ikusi genituen. Liburutegian idazteko makina, kalkulaga-liuak eta zenbakiz betetako liburu handi bat daude. Ematen zuen AnttonAbbadia momentu batetik bestera sartuko zela bere kalkuluak egiteko!.Kontatu ziguten elizaren azpian Abbadia eta bere emaztea, Virginie, kriptabatean lurperatuta daudela. Bisita bukatzean paseo bat eman genuen gazte-luaren inguruetatik eta hondartzaraino jaitsi ginen. Bisita oso interesgarria izanzen. Dibertigarriena izan zen elkarrekin goiza gaztelua ikusten pasatzea!!!.Anima zaitezte gaztelua bisitatzera!!!!!

Abbadia sekretua

Page 6: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

6

TXISPASEN

BIDA

IA

Page 7: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

El Pilar Ane García - Carla García. 2. maila

7

1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markakegingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz-tiak, erregelarekin marra bat eginez lotuko ditugu.2. Orain, puntzoiekin egindako marratik moztukodugu, eta horrela, zulo bat geratuko zaigu kutxarentapan.3. Kutxaren piezaren goikaldean, 1 cm-ko zabaleraduen marra egingo dugu, kutxaren albo batetik beste-ra, hau etzanda dagoela.4. Ondorengo pausuan, taparen alboetan kola zuriabotako dugu, eta kutxaren beste atalarekin elkartukodugu.5. Kutxa dekoratuko dugu, horren inguruan kola txuriabotaz eta kolorezko kartulinak inguruan itsatsiz.6. Kutxan lehenago egindako zuloaren taminako kar-tulina bat dekoratuko dugu, eta hau izango da antzer-kiko eszenatokia.7. Bukatzeko, komuneko tutuaren eta ping-pong pilo-ten laguntzaz txontxongiloak egingo ditugu, pilotatutuaren gainean itsatsiz.

ESKU-LANAK EGITEN

Page 8: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

8

San Vicente 1. zikloa

Irakasleak Jaimitori esaten dio:

- Zuzendaria hona etortzen deneanhiru galdera egingo dizkizu: “Zenbaturte dituzu?” Eta zuk esango duzu:Hamar.

“Zenbat urte daramazu ikastolan ikas-ten?” Eta zuk esango duzu: Bi.

“Zer gustatzen zaizu gehiago, mate-matika edo hizkuntza?” Eta zuk esngoduzu: Biak. Kontuz, ez zaitez okertu.

Zuzendaria iristen denean Jaimitorigaldetzen dio:

- Zenbat urte daramazu ikastolanikasten?

- Hamar

- Zenbat urte dituzu?

- Bi

- E, mutiko! Tonto aurpegia ikusi aldidazu edo nahi didazu adarra jo?

- Biak

Haur batek dio bere amari ikastolatiketxera joandakoan:

- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat.Lehenengoa oso ona da: matematikan10 atera dut.

- Oso ongi, oso ongi! Eta zein da biga-rren notizia?- galdetzen dio amak.

- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

Irakaslearen eta ikaslearen artekoelkarrizketa:

- Zenbat hezur dauzka zure gorput-zak?

- 208, jauna- erantzun du ikasleak.

- Burugogorra, ez al nizun esan atzo207 hezur bakarrik dauzkala giza gor-putzak?

- Bai, baina... gaur oliba hezur batirentsi dut.

Txisteak

Page 9: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

Toki Alai Nahia Perez de San Roman

9

Kaixo, lagun. Badakit jada berandudela, eta honek ez duela egoera aldatu-ko, baina nire azkenetan nabil eta gauzaasko esan behar dizkizut hil aurretik.

Oroitzen zara elkar ezagutu genuenaldiaz? Guztiz arrotza zinen niretzat,arraroa eta oso konplexua. Etengabeentzuten zintudan esaten zenuena uler-tu gabe, eta horrek gaizki sentiaraztenninduen, egia esan. Lehenengo unetiksumatu nuen zu desberdina zinela,horren goxoa eta epela, ezagutzen zin-tuztenen alboan laztan baten modukoa.Pixkanaka pixkanaka, zurekin harrema-na lortu nuen, eta orain ohorez beterikesan dezaket nire bizitzako momentupolitenak zurekin batera igaro ditudala.

Gogoan dut udarako gau eztiak udale-kuetako suaren aurrean ematen geni-tuela, lagunartean zuk erakutsitako kan-tuen erritmoan izarrak zenbatuz. Gau

horiek oraindik azalean senti ditzaketbegiak itxiz gero, gitarraren doinulasaiaren xuxurlan galduz. Gazteakginen, eta ametsetan bizi ginen, orainagozatuz etorkizunaz kezkatu gabe.Logale ginen, baina ez zuen axola,egunsentia oraindik urrun baitzegoen.Non gelditu ziren, laztana, gau amaiga-be horiek?

Hamabi urte nituenean, Florentziarajoan ginen oporretan, dakizun bezala.Oso barregarria izan zen jatetxe batekozerbitzariak ez gintuenean ulertzen, etamimika saio irrigarri bat burutu beharizan genuenean eskaera egiteko.Sukaldaria bera etorri zen gurekinkomunikatzeko asmoz, eta bezero guz-tiak barre algaratan hasi ziren hamaikasaiakeraren ondoren lortu genuen arte.Azkenean, berandu egin zitzaigun etapizza bat musu-truk jan genuen. Itzelaizan zen.

Page 10: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

10

EUSKARAREN EGUNA BERTSOEKIN OSPATZEN

Denek dakizuen bezala, abenduaren3an, Euskararen eguna izan eta ospa-tu zen Euskal Herriko leku guztietan.Irundik hainbat aktibitate egin ziren etaIrungo ikasle, irakasle eta pertsonaaskok “post-it” bana idatzi genuenEuskararen alde Irungo plaza batean.Irungo eskoletan zenbait ekintza eginziren eguna ospatzeko. Gure eskolara,Dunboa BHI-ra, bi bertsolari etorriziren, Alaia Martin eta Jon Maia.

Liburutegira joan ginen ikasle guztiokbi saiotan, lehenengo saioan, lehenen-go eta bigarren mailakoak joan zireneta bigarrenean, hirugarren eta lauga-rren mailakoak. Gure saioa haien aur-kezpenekin hasi zen, gure irakasleakegina. Segidan, bertsoak botatzen hasiziren Alaia eta Jon, gure irakasleakemandako gaiekin. Gai guztiei buruzabestu zuten (irakasleak, ikasketak,amodioa, etab.) eta gutaz hitz eginzuten bertso batzuetan (adibidezhango neska beltzarana esanez).

Oso dibertigarria eta entretenigarriairuditu zitzaidan saioa eta bertsoak egi-teko zeukaten abiadurarekin eta errez-tasunarekin harrituta geratu nintzen.Lehen hezkuntzako hirugarren mailanhasi ginen gu bertsolaritza egiten etaAlaia gure bertsolaritza irakaslea ezzen arren, gure eskolako beste klasebatzuen irakaslea izan zen DunboaLHIn. Betidanik bertsoak egin ditugunire klasean eta Amaia Antzokian ant-zezten genituen kurtso bukaeran. Neribertsolaritza asko gustatzen zitzaida-nez, jangelan, bi egunetan, bi ordubertsolaritza egiten nituen klasekobeste lagun batzuekin. Oso gogorapen

onak ditut bertsolaritzarekin, askodibertitzen eta ikasten bainuen hare-kin.

Aurten eskolan egin den euskerarenegunik bikainena iruditu zait eta gaine-ra euskera bultzatzeko ideia oso onaizan dela uste dut, asko ikasten baita

bertsoekin. Horrelako ekintza gehiagoegitea ondo egongo litzateke, denononerako izango bailiteke.

Bertso honekin

Iruzkin hau bukatu

Horrelako egunik

Beharko errepikatu

Denon artean

Euskera bultzatu!

Dunboa Nerea Irigoyen. 4. maila

Page 11: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

11

El Pilar Juncal, Nerea, Iñaki eta Carlos. 4. maila

Page 12: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

12

Álacer-eko lurralde nobleetan, bederat-zi erreinu daude. Horietako batean,harrizko gaztelu bat dago mendixkabaten gainean. Han, printzesa gazte batbere aurrean dagoen paisaia behatzendu.

Izan ere, nahiz eta luxuz etaatentzioz inguratuta bizi, Laidak ez duatsegiten printzesa izatea. Bere ama,Cerys erregina, hil zenetik, bere aitakalde batera utzi eta gaztelutik irtetendebekatu dio. Pegaso izeneko berezaldi zintzoarekin, Laidak bere kartzela-tik ihes egiten du eta askatasunezkozenbait ordu lortzen ditu.

Baina orduak berehala egunetanbihurtzen dira, ez delako bakarrik gazte-lutik joaten, baizik eta bere aitaren errei-nutik ere, konde misteriotsu batenlaguntzaz. Bat-batean, Laida lurraldeezezagun batean dago, demonio, zaldihegalari, Lynch izeneko mutil bitxiarekineta batez ere, magiaren konpainiarekin.Bertan denetatik gerta daiteke, pantera-tan bihurtzen diren katuetatik errealitateegiten diren amets ezinezkoetara.

Egilea: Sara Cruces

1999ko apirilaren 27an jaio zen,

Irunen, Gipuzkoa. Irungo La Salle ikas-tetxean ikasten du bi urteetatik.Txikitatik, irakurtzea atsegin du, batezere fantasiazko liburuak, hala nola,‘Harry Potter’, ‘Los Juegos del Hambre’,‘Memorias de Idhún’… Nahiz eta gazteaizan, zenbait liburu idatzi ditu, bainabakarrik ‘El Reflejo de la Magia:Descubrimiento’ argitaratzea lortu du.Istorio hau 2011ko udan idazten hasizen. 2012an, Udaletxeak gazteei eskai-nitako sarietako bat lortu zuen, berekontakizuna aukeratutakoenetako batizatean. Gaur egun, 15 urteekin, DBH-ko 4. maila ikasten du La Sallen eta aldiberean idazten jarraitzen du.

‘El Reflejo de la Magia: Descubrimiento’

Irungo La Salle 2. zikloa

Page 13: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

San Vicente Chrisna Ribeiro. 2. zikloa

13

Page 14: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz

14

Toki Alai

Txikitan esandako nire lehen hitza euska-raz izan zen. Beti egon naiz harro ikasita-ko lehen hizkuntza euskara izan zela esa-teaz, gurasoak hemengoak ez izan arren,euskara ikasi zutelako bere garaian.Denborak berea egin zuen eta pixkana-ka, txikitan ikasi eta barneratutakoa eski-na batean ahazturik gelditzen joan zen...Hainbeste ordu euskaraz jolasean ibiliondoren, hainbeste aldiz amarekin eus-karaz haserretu eta gero, nire barnean ezzen ia bere arrastorik gelditzen, eskolanhitz egiten nuena eta noiz behinka ent-zuten nuen musikarena besterik ez,baina ni ez nintzen konturatzen, nireeguneroko bizitzan horrek ez zuelakoinongo eraginik. Egia esan, nire ingu-ruan, ez zitzaion inori axola nik nire txiki-tako hizkuntza alde batera uztea, etanormala da, nire inguruan ez baitzuen iainork euskara erabiltzen, ez zuen ia inorkbaloratzen... Eta une haietan aitortubehar dut, ni ez nintzela haiengandikdesberdintzen, nik, haiek bezala, ez niolagarrantzirik ematen.Ekaina zen, jada uda zetorren eta ezinez-koa egiten zitzaidan pentsatuta nituenplan guztiak zenbatzea. Ikasturte gogorbaten ondoren, eskertzen ziren iristearzeuden hiru hilabete horiek... Denboraazkar pasatzen hasi zen; bigarren mailabukatu, notak jaso eta gurasoek kurtso-an zehar egindako lanagatik zorionduninduten. Oporrak hartu eta festak iritsiziren egun gutxitan, azkenean! Beti pen-tsatu dut hemen Irunen, udari hasieraezin hobea ematen diogula, festa girohorrek ikasturte osoa ahazten laguntzendigula uste dudalako. Esandakoa, festakiritsi, ongi pasa eta hurrengo urtera arte,San Martzial. Berriz ere egun ahaztezinaekainak 30a. Martxa ona hartu zuenudak, egia esan. Egunak kalean pasatzennituen lagunekin, ez nuen etxea iazapaltzen eta nire azal zurixka koloreahartzen hasia zen.Ez ziren bi egun baino gehiago gelditzenudalekuetara joateko, baina ez nituengogorik. Nik nire lagunekin gelditu nahinuen hemen Irunen, hain ondo zihoanuda, hain ongi ari nintzen pasatzen... 15egun luze pasa behar nituen ez dakitnon, baina gutxienez nire lagun hobere-narekin nihoan hara eta ez zen hainbes-terako izango horrela. Ez genekien osoondo nora gindoazen autobus hartara

igo ginenean, baina denek euskaraz egi-teak harritu gintuen hasiera batetik, ezbaitzen guk espero genuena. “Non sartugara?” pentsatzen genuen behin etaberriz, “ez dira gu bezalakoak...”.Horregatik, zehazki horregatik izan zirenhain izugarriak han igaro genituen hama-bost egunak. Autobusa martxan jarri etasegituan hasi ziren beteranoak ohikohainbat abesti kantatzen, gu biok gerozeta gehiago izutzen ginen bitartean. “Zerda hau?” galdetzen genion batak bestea-ri, abesti alaiak baina zeharo ezezagunakbaitziren guretzat, eta ez genuen gureburua, hamabost egunak pasata, kantahoriek abesten ikusten Irunerakobidaian. Hasieran arraroa egiten zitzai-gun den-dena euskaraz egitea, eguneko24 orduetan ez entzutea beste hizkun-tzarik, baina egunak joan egunak etorri,primeran egokitu ginen giro hartara, jadaez ginen lekuz kanpo sentitzen. Osolagun onak egin genituen, eta han ikasinuen berriz ere euskara maitatzen. Eznuen inolaz ere imajinatu nola inorksenti zezakeen hizkuntza bat hainbeste,ez nuen inoiz pentsatu norbaitek euska-ra hainbeste maitatu, babestu, eta zain-du zezakeenik. Bernedok asko irakatsizidan hamabost egun eskasetan.Izugarria da nola herri txiki batean gertadaitezkeen hainbeste gauza, nola aldatudezakeen norbaiten egoera edo pentsa-tzeko modua. Pixkanaka guztiak ezagutugenituen eta ikusi genuen zenbat modudesberdinetan bizi dezakeen pertsonabakoitzak hizkuntza bat. Han bazeudenbaserrian bizita, erderaz ez zekitenak;baziren baita gaztelania gorrotatzenzutenak ere, euskararen etsaitzat har-tzen baitzuten; “euskalduna bazara, zer-gatik ez euskaraz?” esaten zigutenakgaztelaniaz egiten genuen bakoitzean;baita gure egoera berdinean zeudenakere. Denetik zegoen han. Baina argi gel-ditu zitzaigun gauza bat: Bernedora eus-karaz eta bakarrik euskaraz 15 egun bizi-tzera joaten ziren denak. Eta hori egingenuen guk ere, oso gustura. Haietakobat sentitu ginen azkenean, eta ezinduzue imajinatu zer polita den guztiakhizkuntza berdinak batzea. Ezin duzueimajinatu zein garratzitsu bihurtu zirendenak hain egun gutxitan, eta nola senti-tu nintzen han. Badakizue zer den zau-den lekutik kanpo ez dagoela ezer senti-

tzea? Gainontzeko mundua soberanegongo balitz bezala egotea? Ba al daki-zue nola sentitzen den norbera, handagoelarik, ezer gehiago behar ez due-nean? Bernedon ez gintuzten baztertuhaiek bezain ondo euskara ez erabiltzea-gatik, ez gintuzten alde batera egin gureeguneroko bizitza euskaraz ez egiteaga-tik, justu kontrakoa egin zuten.Erabiltzera animatu, horrekin lagundueta beti egon ziren prest gurekin hobe-tzeko. Irunen geundenean, ez zitzaigunburutik pasa horrelakorik biziko genue-nik, ez zitzaigun bururatu, baina han,azkeneko bost egunetan, ez nuen nireburua handik kanpo ikusten, hain beha-rrezkoak bihurtu ziren denak... Oraindikjarraitzen dut faltan botatzen goizerokogosari aurreko “Behien tulun tuluna”,baita bazkaldu eta afaldu aurreko kantabakoitza. Faltan botatzen dut han aurkinezakeen edozein irrifar, edozein besar-kada eta edozein hitz goxo, nola esna-tzen ginen edozein abestirekin eta loakhartzen genuen begiraleek kantatutako“lotara” kantarekin. Faltan botatzenditut oraindik joku guztiak, egun aldre-besak, gaubela harrigarriak eta nirelagun minak, eta jada sumatzen nuenhaien falta azkeneko egunean, autobuse-ra igo nintzen momentuan, eta lehenen-go egunean gezurra zirudiena, azkeneko-an bete egin zen, Irunera bueltan egunhaietan ikasitako abesti guztiak kantatugenituenean.Egun hartan bertan, abuztuak 23an,Donostiko geltokian denak agurtunituen, noizbait berriro ikusteko espero-an. Irunera zihoan autobus bat hartunuen orduan, eta inoiz baino arraroagosentitu nintzen momentu hartan, gida-riak gaztelaniaz agurtuninduenean, hamabost egun pasa ondo-ren... Askoz ere zailagoa da hemen eus-karaz eta bakarrik euskaraz mugitzea, iaezinezkoa. Eta triste sentitu nintzen unebatez.Etxera iritsi, gauzak utzi, gurasoei besar-kada izugarria eman eta bazkaltzen hasiginen. Ez nintzen isiltzen, edozertarakokontakizun bat neukan, eta istorio bateta besteren artean, gelditu nintzen unebatez. Amari begiratu nion, eta zera botanuen:-Ama, euskaraz bizi nahi dudala kontura-tu naiz egun hauetan.

HAMABOST EGUN

Page 15: Bigarren Hezkuntzako ikasleen lanakEl Pilar Ane García - Carla García. 2. maila 7 1. Hasieran, kutxaren alboetan, 2 cm-tara markak egingo ditugu. Ondoren, egin ditugun markatxo guz