Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua-Incide... · 2014-11-06 · gure abiapuntua, honako...

28
Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua Ikastetxeetan, Elkarte Sozialetan, Gazte Elkarteetan eta Gizartean sentsibilizatzeko Material Didaktikoa

Transcript of Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua-Incide... · 2014-11-06 · gure abiapuntua, honako...

Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsua

Ikastetxeetan, Elkarte Sozialetan, Gazte Elkarteetan eta Gizartean

sentsibilizatzeko Material Didaktikoa

2

Honako gida hau prestakuntza eta sentsibilizazio proiektu baten parte da.

Programa honen bidez, Kidendak prestakuntza ahalbi-deratzen die Ikastetxeei, gazte elkarteei eta gaine-rako erakundeei, Bidezko Merkataritzari eta Kontsumo Arduratsuari buruzko tailerrak eta ekintzak egiteko orduan zenbait baliabide eta laguntza izan dezaten.

Proiektuaren finantzaketa: Diputación Foral de Bizkaia

Edizioa: Kidenda

Viuda de Epalza kalea, 6 48005 BilbaoTelf. 94 479 28 62www.kidenda.org

Lege gordailua: BI – 267/2011

Diseinua eta Maketazioa: Erreka Multimedia s. CoopInprimaketa: ABZ

3

aurkibideaSarrera 4

I. Blokea Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanak 5 I. Unitatea. Mundu bakarra? 5

II. Unitatea. Nola irudikatzen dugu mundua? 8

II. Blokea Nazioarteko merkataritza 11

III. Unitatea. Nolakoa da merkataritza gure munduan? 11

III. Blokea Bidezko Merkataritza 16

IV. Unitatea. Aukera bat: bidezko merkataritza. 17

V. Unitatea. Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren irizpideak 21

IV. Blokea Kidenda Proiektua 25

4

sarreraIparraldea-Hegoalde elkarteekin egiten du lan Kidendak, eta elkarte horienga-nako konpromisoa argia dauka. Bidezko merkataritza eta solidario baten alde lan egitea da gure helburua, guztiont-zako garapena bilatzea, eta bestelako mundu bat posible dela azpimarratzea, hau da, gizon eta emakumeok bizimodu berbera egin ahal izatea, eskubide eta aukera berdinekin, alegia.

Bidezko Merkataritzari buruzko irizpideak giza-garapenaren eta aldaketa sozialaren motorrak dira. Irizpide horiei esker kontsumit-zaile arduratsuak bilakatzen gara, eta zenbait konpromiso hartzen ditugu: ekoizle nahiz lan-gileen eskubideekin, ingurumenarekin, hau-rren eskubideekin eta hegoaldeko elkarteekin.

Iparraldea eta Hegoaldea elkarrengandik hur-biltzeko nahitaezkoa da espazio aproposak sortzea: analisirako, eztabaidarako, datuak eguneratzeko, errealitatea aztertzeko, eta bazterketan oinarritutako (batez ere emaku-meen egoerari dagokionez) gizarte globalizatu honetan justiziaren erronka berriak zeintzuk diren ezagutzeko. Burutzen diren ekintza ho-riek guztiak hedatu, handitu eta osatu beharra dago, solidaritatea oinarri duten bestelako bi-zimodu-aukera berrien bidez, eta emakumeen proposamenetatik abiatuta.

Gida honek, beraz, Bidezko Merkataritzari eta Kontsumo Arduratsuari buruzko prestakuntza-proposamena, ezagutza, gizarteratzea eta hedapena proposatzen ditu, gizartea eraldat-zeko bide moduan.

5

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

Bloke hau garatzeko ordu pare bat behar da, taldearen arabera. Helburua ez da gaian sakontzea, egoera orokorraz jabetzea baizik. Jasotzaile bakoitzaren errealitatea kontuan, zati biak landu daitezke (bi ordu) edota zati bakar batean laburbildu dena. Hala eginez gero, nahikoa litzateke saioaren ebaluazio bakarra egitea.

I. Unitatea: Mundu bakarra?

Helburuak: • Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanak hobeto ulertzea. • Gure munduaz dihardugunean erabiltzen dugun terminologiari buruzko hausnarketa.

6

SarreraGauzak edo pertsonak izendatzeko erabili ohi ditugun terminoek, normalean, horiei buruzko kontzeptuak barne hartzen dituzte. Era berean, “hirugarren mundua” izenarekin ezagutzen dugun herrialde-multzoa izendatzeko, makina bat termino erabiltzen dira, alderdiaren arabera.

Lehenengo zati honen bidez, Hegoaldeari buruzko terminologia ezagutuko dugu; gehien erabiltzen ditugun termi-noak ikusi eta horien atzean dauden kontzeptuak aztertuko ditugu. Horrez gain, gure alderditik errealitatea gehien errespetatzen dutenak zeintzuk diren jakin ahalko dugu.

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

Ekintza1. Ideia jasa: 5-10 minutuz parte-hartzaileek arbel edota kartel batean jasoko dituzte garatuta ez dauden herrialdeak izendatzeko erabili ohi diren hitz edota terminoak, hala norberak erabiltzen dituenak, nola kalean entzundakoak.

Denbora hori igaro ostean, eta taldeak emandako hitzak kontuan hartuta:

• Ezabatu ditzagun gure ustez errealitatearekin bat ez datozenak, eta eztabaidatu arrazoi horien inguruan. • Esan zeintzuk diren errealitatearekin bat datozenak. • Termino guztien artean, gure ustez egokiena dena aukeratuko dugu. • Galdetu: zer uste duzu? zenbat mundu daude?• Beharrezkoa al litzateke gure hiztegitik termino hori kentzea? Zergatik?

Datu horiekin, hasi eztabaida.

Eztabaida bukatzeko, saiatu bizi garen eta partekatzen dugun munduari buruzko ideia bat elkarrekin adosten.

Mahai-ingurua, Hirugarren Mundua kontzeptua gaitzat hartuta.

Laguntza: Honako dokumentua irakurri daiteke: “El concepto de tercer mundo”, Cuadernos para la Cooperación, de Solidaridad Internacional, Madril. 1991 (5-8 orrialdeak) kontzeptu horren jatorria hobeto ezagutzeko eta gaur egun oraindik nola erabiltzen dugun jakiteko.

7

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

Garaturiko herrialdeen ondoan azpi gara-

tuta dauden herrialde-multzoa izendatzeko

(txanpon beraren bi aurpegiak) makina bat

termino erabiltzen dira: herrialde txiroak,

herrialde ez-aurreratuak, garapen bidean

dauden herrialdeak, herrialde proletarioak,

Hegoaldea, erdigunea/periferia…baia ho-

rien guztien artean hedatuena, akaso, Hiru-

garren Mundua.

Hirugarren Mundua adiera inork erabili na-

hiko ez lukeena da; hala ere, mundu guz-

tiak erabiltzen du. Hirugarren mundukoa

diogunean, Sudaneko herritar batez aritu

gaitezke, baina baita egoera oso txarrean

dagoen errepide batez ere; zentzu peiorati-

bo hori ematen zaio sarri askotan herrialde

garatuetan, ustez azpi garatuta dauden he-

rrialdeetako egoeren berri emateko, hau da,

deskalifikatzeko.

Kontuan hartzekoa da “Hirugarren Mun-

dua” izena “lehenengo mundutik” datorrela.

Azken hori, bestalde, Hirugarren Mundu hori

existitzen dela adierazteko baino ez da era-

biltzen, mendebaldeko kapitalismoaren eta

ekialdeko komunismoarekin batera. Modu

horretara, munduaren ikuspegi etnozen-

trikoa hartzen dugu, “mendebaldeko kultu-

ratik” abiatuta, eta bestelakoak alde batera

utzita.

Gaur egun sarritan erabiltzen da Hiruga-

rren Mundua adiera; halaber, termino ho-

rretan orotariko herrialdeak daude barne

hartuta, nahiz eta beraien artean dagoen

aldea (herrialde garatuetan bezala) izuga-

rria izan. NBE osatzen duten 159 herrial-

deetatik, esan liteke, 143 direla Hirugarren

Mundukoak; hona hemen horien banaketa

geografikoa:

Herrialde garatuak: 16

Hirugarren Munduko herrialdeak: 143

(gainerako guztiak)

Afrika: 54Latinoamerika: 38

Asia: 27Ekialde Hurbila: 14

Ozeania: 10

Munduko mapa bati so eginez gero, erraz

ulertuko dugu zergatik identifikatzen diren

azpigaratutako herrialdeak Hegoaldearekin,

nahiz eta muga horrek zehazteko moduko

marrarik izan ez: Australia eta Zeelanda Be-

rria bezalako herrialdeak garatuak dira eta

hegoaldean daude; eta herrialde garatue-

tako herritar asko eta asko, ordea, pobrezia-

egoeran bizi dira. Pobrezia da, oro har,

Hirugarren Munduko herrialdeak definitzen

dituen elementu nagusia.

Hirugarren Munduarekin lotuta dagoen bes-

te ideia bat, antza denez, zera da: ezin dela

ezer egin herrialde horiek dauden egoeratik

ateratzeko. Herrialde horiek halabeharrez

daude egoera horretan, pobreak eta abe-

ratsak egon behar direlako. Baieztapen ho-

rrek, ordea, ez du kontuan hartzen herrialde

garatu gehienak herrialde pobreen pentsu-

tan daudela dauden egoeran. Are gehiago,

bi-bien artean dagoen aldea, murriztu ez

ezik, areagotzen doa apurka-apurka.

Berdintasun eza murrizte aldera gauzatu

beharreko borroka da, hain zuzen ere, Hiru-

garren Munduko herrialdeen helburu nagu-

sia. Hori da, hain zuzen ere, beraien artean

egon litezkeen desberdintasun guztiak leun-

du eta bateratzen dituen lotura.

Cuadernos para la Cooperación, Solidaridad

Internacional, Madril. 1991 (5-8 orrialdeak).

HIRUGARREN MUNDUA KONTZEPTUA

EbaluazioaIdatzi arbelean edota Ideia-jasa egiteko erabili dugun kartelean ekintza honen bidez ikasi ditugun 3 hitz edo esaldi.

Baliabideak• Arbela, paper handiak edo kartulinak; taldeak bertan idazteko. • Errotuladoreak • Saioaz arduratzen den pertsonarentzat, laguntza-material gisa, Alfonso Dubois-en “Tercer Mundo” artikulua (Diccionario de acción humanitaria y cooperación -Hegoa, 2000. urtea-).http://www.dicc.hegoa.ehu.es/listar/mostrar/215

8

II. Unitatea: Mundua nola

irudikatzen dugun

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

Helburuak: • Herrien arteko kontzeptuari buruz hausnarketa egitea.• Munduko pobreziaren errealitatearekin kontaktatzea.

9

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

SarreraPertsonek, betidanik, bizi diren Lurraldea nolabait adierazteko ahaleginak egin dituzte. Hala ere, zailtasun ugari aurkitu dituzte bidean, teknikoetatik hasi eta munduaren pertzepzio desberdinetatik eratorritakoetara arte. Ikuspuntu teknikoari dagokionez, aurkitu dugun muga da, perfekzioa aurkitu ezina; izan ere, benetan zaila da forma biribila duen zerbait forma lau baten gainean adieraztea. Bestalde, planisferioaren formak, era berean, aukera politikoa, ideologikoa, kulturala…adierazten du.

Bigarren zati honetan, herrien arteko harremanei buruz daukagun kontzeptua aldatzea proposatuko dugu. Mende-kotasun-harremanetatik solidaritate-harremanetara igaro behar dugu. Hori da Peters-en planisferioak proposatzen diguna. Hasteko, gure mundua beste modu batera ulertuko dugu.

Ekintza1.- Pertsona bakoitzak munduko mapa marraztuko du DINA A4 neurriko orri batean (nahi izanez gero, orri guztia erabil daiteke munduko mapa irudikatzeko). Irudia bukatu ostean, Ekuador bilatzeko esan eta munduaren ekuatorea markatzen duen marra zuzena egiteko aginduko zaie. Ondoren, marrazkiak banan-banan komentatuko dira, guztien artean. Ondorengoak bezalako egoerak azaldu ohi dira:

• Normalena da Europa/Espainia orriaren erdialdean agertzea. • Ekuatorearen marra folioaren behe aldean agertuko da, erdian agertu beharrean. • Goialdeko herrialde eta kontinenteak handiago marraztu ohi dira. • Etab.

2.- Peters-en mapa azaldu, eta horren inguruan sortzen diren iritziak komentatzen dira (formarik gabea dela ematen du, errealita-tearekin bat ez datorrela...). Komentatu mapa: nola sortu zen, zeintzuk diren bere proportzioak… Mercator maparekin alderatzen saiatu gara, hau da, ikustera “ohituta” gauden mapa.

3.- Hizketan hasiko gara, munduan dugun kokalekuak gugan eragiten dituen baldintzen inguruan; bizi garen lekuak zer nolako eragina duen gauzak analizatzerakoan; zein den Hegoaldearekiko dugun ikuspegia, eta zein den herrialde horietako lagunek bizi duten egoeraren arrazoia; besteen azalean jartzeak duen garrantzia, eta lankidetzan jardun ahal izateko norberaren jarrerak duen garrantzia…

10

Ebaluazioa Baloratu honako aldeak 1etik 5era (1 gutxi eta 5 asko):

• Ekintza honi esker gauza berriak deskubritu ditut.________• Ekintza honekin nire kokalekuaren inguruan gogoeta egin dut.________• Ekintza hau egitean ez naiz eroso sentitu.________• Ekintza egin ostean, gaiaz gehiago ikasteko gogoa daukat._______

I. Blokea Iparraldea-Hegoaldea harremanak

Baliabideak• DIN A4 orriak. • Koloretako errotuladoreak, arkatzak edo pinturak. • Mapak esekitzeko zinta itsaskorra (baldin eta hala egin nahi badugu). • Peters-en mapa handi bat. Eskura ez badugu, sartu hemen: http://www.petersmap.com • Peters-en mapa txikiak (DIN A3), saioa bukatu ostean parte-hartzaileen artean banatzeko. Bidezko Merkataritzaren Esta-tuko Koordinadoraren Baliabide Zentroan aurkituko dituzu inprimatzeko moduko DIN A4 tamainako Peters-en Mapak: http://comerciojusto.org Material didaktikoak: “La Rebelión de los productos”• Mercator mapa eta historian zehar erakunde desberdinek egindako bestelakoak. • Ebaluazioko galderak agertzen diren orriak.

11

I I. Blokea Nazioarteko merkataritza

“Nazioarteko merkataritza”ri oinarrizko sarrera egitea da honako blokearen helburua. Azalpenean ondorengoak bezalako elementuak barne hartu behar dira: Hegoaldeko herrialdeek merkataritzan duten egitekoa, zein den enpresa transnazionalen egitekoa eta zeintzuk diren erabiltzen dituzten estrategiak, mundu mailako erakundeei erreferentzia egitea (BM, FMI, OMC...).

Nazioarteko merkataritza eta horrek Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanetan duen eragina; hortik abiatzen da, hain zuzen ere, bidezko merkataritza aplikatzeko esparru egokia.

Erabiliko dugun dinamikari esker, eta eztabaidaren bidez, Iparraldeari eta Hegoaldeari buruzko zenbait errealitate ezagutuko ditugu, bai eta horri buruz nazioarteko merkataritzak duen eragina ere.

III. Unitatea. Nolakoa da

merkataritza gure munduan

12

Helburuak: • Nazioarteko merkataritzaren oinarrizko funtzionamendua ezagutzea.• Nazioarteko merkataritzaren errealitateak Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko berdintasun ezarekin duen loturaz jabetzea. • Nazioarteko merkataritzari buruzko errealitateaz hausnarketa egitea.

I I. Blokea Nazioarteko merkataritza

SarreraNazioarteko merkataritza eta horrek Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanetan duen eragina izango da gure abiapuntua, honako aukera eskaintzeko: bidezko merkataritza. Burutuko ditugun dinamikei esker, Iparraldeari eta Hegoaldeari buruzko zenbait arazo hobeto ulertuko dugu; gure ekintza eta jarrerek errealitatean duten eragina aztertu, eztabaidatu eta zalantzan jarriko ditugu, Jarduera bi-bietatik bat aukeratu dezakegu, edota biak, baldin eta denbora baldin badugu eta egokia dela baderitzogu.

I. EkintzaErabiliko dugun teknika: Egia – Gezurra.

Bertan zenbait fase proposatuko ditugu, eta parte-hartzaile bakoitzak horietako bakoitzari buruzko iritzia eman behar du; ez du balio “ez daki, ez du erantzuten” esateak. Behin sarrera egin ostean, elkarrizketa bati ekingo zaio, esaldi bakoitzarekin: gure erantzuna, zergatia eta iritzi-trukaketa.

Esaldiak jarraian adierazitakoen artetik hartu daitezke; eta garrantzitsua da Iparraldea eta Hegoaldearen arteko gai desberdinei buruzkoak izatea: gosearen arrazoiak, kanpo-zorra, ekologia eta garapena; eta nazioarteko merkataritza.

EGIA GEZURRA

Elikagai nahikorik ez dagoelako pasatzen du jendeak gosea.

Hegoaldeko herrialde gehienetan emakumeek ez dute lanik egiten.

Hegoaldeko herrialdeek dituzten arazoak konpontzeko, laguntza eman behar zaie.

Ez dago elikagaiak ekoizteko beste lurrik.

Zorraren kargaren ondorioz pobrezian dauden herrialde askok ezinezkoa dute beraien garapen-prozesua gauzatzea.

Gainpopulazioa da gosearen arrazoia.

Hegoaldeko herrialdeek ez dute laguntzarik behar, merkataritza baizik.

13

I I. Blokea Nazioarteko merkataritza

Eztabaidarako oinarriak: • Zeintzuk dira Iparraldeari eta Hegoaldeari buruz erabili ohi ditugun topikoak. • Gure ustez, zergatik dira Hegoaldean pobreagoak. • Nazioarteko merkataritzak Hegoaldearen pobrezia-egoeran duen eragina.

II. Ekintza Planetako eskualde desberdinen artean dagoen aldea erakusteko helburuarekin, aulkien dinamika proposatzen dugu. Aulkien mu-gikortasunarekin jolastu ezin bada, gozoki edo antzekoekin gauzatu daiteke dinamika.

AULKIEN DINAMIKA.

Gelako izkinetan planetaren 5 eskualdeak adierazten dituzten 5 kartel jarriko ditugu: Afrika, Europa, Asia, Ipar Amerika, Hego Ame-rika; pertsona bakoitza dagokion aulkian egongo da. Aulki bakoitzak aberastasuna edo KPI adierazten du; pertsona bakoitzak, berriz, populazioa.

Bost eskualde horiek birbanatzeko eskatuko zaie, bai aulkiak, bai pertsonak, ustez mundua banatuta dagoen modu berean. Ondoren, populazio errealaren eta eskualde bakoitzeko KPIren arabera banatuko dira aulki eta pertsona guztiak (ikusi datuen taulan). Ahal duten moduan antolatzeko eskatuko zaie, guzti-guztiak aulki zati batean jesartzeko moduan (errenta).

Dinamika garatu bitartean gertaturiko egoera eta zailtasun guztiak elkarrekin komentatuko dira.

DATUEN TAULA

Eskualdea % Populazioa KPI % 10 laguneko taldean 20 laguneko taldean

Europa % 11 % 31 1 perts. 3 aulki 2 perts. 5 aulki

Asia % 60 % 35 6 perts. 3 aulki 12 perts. 6 aulki

Afrika % 14 % 1,66 1 perts. 0 aulki 3 perts. 0 aulki

Ipar Amerika % 8 % 26 1 perts. 2 aulki 1 perts. 5 aulki

Hego Amerika % 5,8 % 5 1 perts. 0 aulki 2 perts. 1 aulki

14

I I. Blokea Nazioarteko merkataritza

Sarrera

XX. mendearen bukaeratik behin eta

berriro entzun izan dugu mundualizazio-

az, globalizazioaz...; eguneroko bizitzan

islatzen ditugun hitzak dira. Inguruan

ditugun produktuei begiratzea nahikoa

da, honakoak irakurtzeko: “made in

Germany, USA, Taiwan, Hong-Kong,...”.

Egia da nazioarteko merkataritza aspal-

ditik existitzen dela; hala ere, herrialde

batetik besterako kapital-fluxu izugarria

oraintsuko gauza da (nork kontrolatu eta

nork ulertzen du hori): nazioarteko mai-

lan lan egiten duten enpresak, zatikako

produkzio-faseak (herrialde bat baino

gehiagotan ekoizten direnak)…

Egoera horren aurrean, nazioarteko

merkataritza jolaserako taula bat dela

pentsa dezakegu; bertan, fitxak erabat

aske mugitzen dira, alde batetik beste-

ra. Hala ere, inguruan ditugun produktu

horietan arreta gehiago jartzen badugu,

gehientsuenak Iparraldetik edota Asiako

hego-ekialdetik datozela ohartuko gara;

oso zaila izango zaigu “made in Ghana,

Bolivia, Senegal, Kenia, Honduras,...”

bezalako etiketak dituzten produktuak

aurkitzea.

XX. mendearen azken hamarkadetan,

lehengaien prezioa mantendu ez ezik,

jaitsi ere egin da (kafearen nazioarteko

prezioa, esaterako, erdira arte jaitsi zen

ia-ia 1988 eta 1992 artean; galera eko-

nomiko izugarriak ekarri zituen horrek

familia eta herrialde askorentzat). Ma-

nufakturen balioa, bestalde, gehituz doa.

Horrek esan nahi du, truke-balioa geroz

eta txarragoa dela, hau da, ekoizleek

produktuak (kafea esaterako) erosteko

duten balioa geroz eta txikiagoa da. Uzta

bera izan arren, oraingo salmentaren

emaitza ikusita geroz eta zailagoa egiten

zaie beharrizan orokorrak eta familiare-

nak estaltzea. Makinak berritzea, bestal-

de, ia ezinezkoa.

Merkatuaren egoera hobeto ulertzeko,

nahitaezkoa dugu urteetan atzera egi-

tea. Bai batzuk, bai besteak, lehengai

eta manufakturatutako produktu jaki-

netan espezializatu dira, eta hori ez da

kasualitatez gertatu. Hori ulertzea ez

da horren zaila; inprenta, bolbora, ipar-

orratza, sistema numerikoa,… Hegoal-

dean edota Hirugarren Munduan dauden

herrialdeetatik oinordetzan jaso ditugun

gauzak dira.

NAZIOARTEKO MERKATARITZARI BURUZKO AURKEZPENA

15

Herrialde pobretuek, kolonizatuak izan au-rretik, ekonomia iraunkorrak zituzten. XVI. mendean hasi zen, hain zuzen ere, Latino Amerikako nekazaritzaren esportazioa, ko-toia eta azukrea kanpora ateratzeari ekin ziotenean. Espainiar eta portugaldar kon-kistatzaileak Amerikara iristean, zibilizazio garatu bezain aberatsekin egin zuten topo (Mexiko eta Peru). Urte gutxiren buruan, bertako urre eta zilar mehatzeez eta plan-tazio handiez jabetu ziren. Azken horietan lan egiteko, Afrikatik indarrean ekarritako esklaboez baliatzen ziren, bai eta amerikar indigenez ere (sarraskitik bizirik iraun zute-nak) zeintzuek baldintza ezin txarragoetan egiten zuten lan.

Nazioarteko merkatua, orduan, merkatarit-zako hiruki gisa antolatu zen. Ingalaterrak produktu manufakturatuak eta su-armak ekoizten zituen, eta produktu horiek, gero, britainiarrek, holandarrek, frantziarrek eta espainiarrek Afrikan saltzen zituzten, eskla-

boen truke. Bizirik irauten zuten esklaboak Ameriketako plantazioetara eramaten zituz-ten, bertako produktuak bildu eta ondoren produktu horiek Europan saldu ahal izate-ko. Merkataritza horren ondorioz, Afrikak 10 eta 30 milioi lagun artean galdu zituen 300 urtetan (XIX. mendera arte), herritar gazte eta osasuntsuenak, alegia. Hori dela eta, bertako produkzioa eta artisautza galdu ziren, eta desegituraketa sozial eta ekono-miko oso larria jasan zuten. Erdi eta Hego Amerikak ere biztanle nahiz produkzio ugari galdu zituen; lursail guztiak esportaziorako laborantzetara bideratu ziren, eta jabari pu-blikoa europar kolonizatzaileen esku geratu zen. Europak, modu horretara, industria elikatzeko lehengaiak lortzen zituen.

Esklabotza bukatu zenean, Hegoaldeko herrialdeak inperioko herrialdeen kontrol-peko tresna eta merkatuen menpe jarraitu zuten. Oso zaila da mendekotasun egoera hori haustea; horretarako, izan ere, eroske-

ta, salmenta edota fabrikatzeko produktu desberdinentzako alternatibak bilatu behar dira, eta hori ez da batere erraza. Hegoal-deko herrialde gehienak mendekotasun-egoera horretan daude oraindik ere, eta beraien ekonomiak esportazioen pentsu daude, %60 baino gehiagoan. Egoera horri Hegoaldeko herrialdeetako gobernuak itotzen dituen kanpo-zorraren pisua gehitzen badiogu, munduko ekono-miak egun bizi duen egoera hobeto ulertze-ko moduan al gaude?

Ezin dugu hartu Hegoalde osoa masa uni-forme baten gisa; herrialde bakoitzak bere barne-inguruabarrak eta errealitate par-tikularrak ditu. Hala ere, esan dezakegu, orain arte aipatutako guztiak, orokorrean, merkatuaren egoera erreala islatzen due-la. Eta egoera injustu, desorekatu eta jasan ezinezko horren aurrean, bidezko merkata-ritzako erakundeek alternatiba berria bilat-zea erabaki zuten.

NAZIOARTEKO MERKATARITZARI BURUZKO HISTORIA APUR BAT

EbaluazioaErantzun honako galderak:Zer da saio honetan gehien harritu zaituena? ___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Zer da saio honetan gehien gustatu zaizuna? _____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Munduari buruz duzun ikuspegia, aldatu egin al da? _____ Zergatik?___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

Baliabideak• Egia – Gezurra fitxaren (I. ekintza) kopiak. • Planetako eskualde guztiak agertzen diren kartelak egitea (II. ekintza)

• Aulkiak edo gozokiak (parte-hartzaileen beste)• Ebaluazio-orriak

16

I I I. Blokea. Bidezko Merkataritza

IV. Unitatea. Bestelako aukera:

Bidezko Merkataritza

Helburua: • Bidezko Merkataritzaren ekimena ezagutzea, eta ekoizleen familia nahiz erkidegoetan zer nolako eragina duen ikustea.

17

I I I. Blokea. Bidezko Merkataritza

SarreraNahitaezkoa da Bidezko Merkataritzak nazioarteko merkataritzaren aurrean eskaintzen duen aukeraren inguruan hausnarketa egitea. Proposatu ditugun ekintzei esker modu grafikoagoan ikusi ahal izango dugu zer nolako injus-tiziak gertatzen diren, eta horren aurrean jarrera egokia hartu ahalko dugu.

Ekintza INazioarteko merkataritzaren baita gertatzen diren berdintasun ezak eta injustiziak egiaztatzeko helburuarekin, honako teknikak gau-zatu daitezke: Zapatilaren dinamika edo Merkataritzako Eskaileraren dinamika… Helburua da, nazioarteko merkataritzak pertsonen gain duen eraginaz jabetzea, eta planteamendu berri bat egiteko “beharra” azpimarratzea.

Zapatilaren dinamika: Ikusi honako materiala: “Produktuen iraultza”, 3. Blokea (Bidezko Merkataritzaren estatuko koordinadora http://comerciojusto.org)

Eztabaidarako jarraibideak:• Zer iritzi dugu ikusi dugunaren gainean?• Ba al dago harritu gaituen ezer? Zergatik?

18

Dinamika: Merkataritzaren eskailera

I I I. Blokea. Bidezko Merkataritza

Eztabaidarako jarraibideak:Aztertu irudia eta azaldu bertan agertzen dena.

• Zer iruditzen zaizu?• Ezerk harritzen al zaitu? Zerk? Zergatik?

19

I I I. Blokea. Bidezko Merkataritza

Merkatarien elkarte bat da Bidezko

Merkataritza. Elkarrizketan, garden-

tasunean eta errespetuan oinarrituta

dago, eta nazioarteko merkataritzan

berdintasun gehiago lortzea du hel-

buru.

Garapen iraunkorraren alde egiten du;

izan ere, merkataritzako baldintza

hobeak eskaintzen dizkie bazterketa

egoeran dauden langileei, batez ere

Hegoaldekoei. Horrez gain, horien eskubi-

deak defendatzen ditu.

Bidezko Merkataritzako erakundeak,

kontsumitzaileen laguntzarekin, laguntza

aktiboa ematen die ekoizleei; gainera,

horiek sentsibilizatu eta kanpainak

sustatzen dituzte, Nazioarteko Merkatarit-

zaren arau eta praktikak aldatu daitezen.

1964. urtean, Genevan egindako UNCTA-

Den (Kooperazioari eta garapenari

buruzko Nazio Batuen konferentzia) kon-

ferentzian entzun zen, lehendabiziko aldiz,

“merkataritza, ez laguntza” izeneko lema,

Hegoaldeko herrialdeen aldetik. Harreman

ekonomiko bidezkoagoak lortzeko propo-

samen-ildoak aurkeztu ziren bertan.

Herbehereetan jaio zen Bidezko Merka-

taritzari buruzko lehenengo ekimena.

Hasierako urrats batean, Hegoaldean

garapen-proiektuak gauzatzen ziharduten

erakundeek laguntza eman zieten bertako

baserritar eta artisauei, kooperatibetan

antolatu eta beraien produktuak bildu eta

zuzenean esporta zitzaten. Aldi berean,

inportazio-kooperatiba bat sortu zen Her-

behereetan, bidezko merkataritzako pro-

duktuak jasotzeko helburuarekin.

Hala ere, produktu horiek kontsumitzaileei

helarazteko modua aztertzeke zegoen,

oraindik ere. Saltoki eta supermerka-

tuetan saltzea litzateke egokiena, baina

banaketa-katea merkataritzako enpresa

handien esku zegoenez, ez zegoen horre-

tarako aukerarik. 1969. urtean ireki zen

lehendabiziko denda solidarioa.

2 urteren buruan, 120 denda zeuden Her-

behereetan, eta mugimendu azkar batean

hedatu zen Europako beste herrialde bat-

zuetara. Bidezko merkataritzak sustatuta

gauzatzen den salmenta-kopurua handi-

tuz doa urtetik urtera. Dagoeneko 3.000

denda daude, 20 herrialdetan banatuta.

Pobreziaren atalean bizi diren pertsonak

izan ohi dira artisauak; ez dira lurren

jabeak, beraien kualifikazio-maila txikia

da, eta bizi-aukera oso gutxi izan ohi dute.

Bidezko Merkataritzari esker, beraien

egoera hobetzeko aukera ematen zaie.

Nekazarien egoera bestelakoa da. Oi-

narrizko ekoizleak dira, eta mundu mai-

lako merkatuan saltzen duten kopurua

izugarria da; horrek, bestalde, oso egoera

hauskorrean uzten ditu, prezioen fluk-

tuazioak edota Merkataritzaren Munduko

Erakundearen (MME) arauek eragin han-

dia baitute beraiengan.

Bidezko Merkataritzako elkarteek

eragin zuzena izan dezakete nekazarien

bizitzan: nazioarteko merkataritzan gertat-

zen diren berdintasun ezak eta injustiziak

salatu eta horiek aldatzen saiatzen dira.

ASMOA…

Bidezko merkataritzaren helburua Hegoal-

deko herrialdeek bizi duten pobreziaren

aurka borrokatzea da. Merkataritzaz ba-

liatuta, errentaren banaketa bidezkoagoa

lortu nahi dute.

Hegoaldeko herrialdeetan erositako pro-

duktuak Iparraldean saltzea da Bidezko

Merkataritzak proposatzen duena; betie-

re, justua eta bidezkoa den prezio baten

truke. Zer da prezio justua? Batez ere,

ekoizleek beraiek ezarritako prezioa da,

ordainsari duina bermatzen diena.

Bidezko merkataritzako elkarteek prezio

horren ordainketa bermatzen dute, zeina

aurrerakin gisa ordaintzen den (ekoizleak

gehiegi ez zorpetzea saihestuz). Harreman

egonkorrak ezartzen dira, eta hori erabat

onuragarria da alderdi bientzat. Aholkua

ematen dute zenbait gairen inguruan, hala

nola, kudeaketa, produkzioa, diseinuak....

betiere, tokian tokiko kulturekiko errespe-

tuzko jarrera erakutsiz.

Egungo ereduaren alternatiba da Bidezko

Merkataritza. Bestelako merkatua posible

dela frogatu eta, era berean, horren alde

lan egiten du. Horregatik, salmenta bera

baino are garrantzitsuagoa da Bidezko

BIDEZKO MERKATARITZA, ALTERNATIBOA, SOLIDARIOA

20

Merkataritzako elkarteentzat geroz eta justuagoa izango den merkatu baten alde lan egitea, justizia eza salatuz, HEGOAL-DEA modu nabarmenean kaltetzen duten politikak aldatzeko gobernuekin lan eginez (adib.: produktuen sarrerari oztopoak jart-zen dizkieten babes-politikak) eta kontsu-mitzaileak kontzientziatuz, erosketak eza-gutza gehiagorekin eta modu arduratsuan egin ditzaten.

Kontsumitzeko modu berri batez ari gara, Bidezko Merkataritza aukerakoa ez ezik, merkataritza erabat justua izan da-din.

BIDEZKO MERKATARITZAKO PRODUKTUAK, GARESTIAGOAK AL DIRA?

Bidezko merkataritzako produktuak antze-ko beste batzuk baino garestiagoak izan ohi dira. Produktuen arteko kalitatea al-deratzen dugunean, batez ere.

Horren arrazoia zera da: ekoizleei ordaint-zen zaien prezio justuaren ondorioz, kont-sumitzaileen kostua ere areagotu egiten dela.

Hala ere, asko dira kontuan hartu beharre-ko aldeak: ekoizleei ematen zaien aukera, sentsibilizazioa, erkidegoa hobetzeko egi-ten diren inbertsioak,…

Horrez gain, txikizkako merkatariei finkat-zen zaien prezioa ere kontuan hartu behar da,...denda, erosketa-kopurua eta, ondo-rioz, salmenta bera. Ondorioz, eta super-merkatuekin alderatuta, irabazi-marjina handiagoa jarri behar dute produktuko.

BIDEZKO MERKATARITZAK EKOIZLEEN BIZIMODUA HOBETZEN AL DU? Ekoizleak dira Bidezko Merkatarit-zaren ardatza eta erakundeek ahalegin ugari egiten dute talde pobreek beraien irabaziak jaso ditzaten.

Zenbait azterlanek egiaztatzen dutenez, Bidezko Merkataritzak irabazi ekono-mikoak ez ezik, zenbait kasutan, beste-lako eraginak ere ekartzen ditu: merkatu berrietan sartzea, prezioen bilakaerari buruzko informazioa, hezkuntza-mailaren hobetzea, emakumearen jabekuntza…

Eragin horiei buruzko azterlanei esker, era berean, puntu ahulak edota akatsak ere detektatu dira. Bidezko Merkataritzaren erakundeek beraien praktikak berraztertu eta sistema etengabe aldatzeko ahalegina egiten dute.

I I I. Blokea. Bidezko Merkataritza

evaluazioaMarraztu bost maila dituen eskailera bat.

• Maila bakoitzaren gainean idatzi nazioarteko merkataritzan gertatzen diren injustizia-egoeretako bat.

• Idatzi maila bakoitzaren behealdean nazioarteko merkataritza-ren efektuak arintzeko lagungarriak diren egoerak.

Baliabideak• Zapatilaren kopiak. • Zapatilaren emaitzak jasotzen dituzten orriak

• Merkataritzaren Eskailera irudiaren orriak• Ebaluazioa

MERKATARITZAREN ESKAILERA

21

V. Blokea Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren irizpideak

Helburuak: • Bidezko Merkataritzaren irizpideak ezagutzea eta, ikustea, nola dauden egituratuta merkaturatze-katearen urratsak.• Ohartzea bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua pertsonentzako nahiz gizartearentzako bestelako aukera direla, ohiko nazioarteko merkataritzaren aurrean.

Ekintza• “Los paneleros del Paraíso” izeneko bideoa ikustea. http://www.fundacionadsis.org/es/page.asp?id=175&ui=1073&prevNode=48

• Ikusi “Bidezko Merkataritza sei pausotan” izeneko bideoa; “Produktuen iraultza” material-multzokoa da, eta Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinadoraren web orrian aurkituko duzu. . http://comerciojusto.org/publicacion/la-rebelion-de-los-productos/

22

V. Blokea Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren irizpideak

Eztabaidatu ikusitakoa:

• Zer da bideo horietako bakoitza ikusita ezagutzen duguna?• Ikusitakoaren arabera, zeintzuk lirateke Bidezko Merkataritzaren irizpideak?• Bideoaren zein ataletan antzematen dira Bidezko Merkataritzaren irizpideak?

Ondoren, bidezko merkataritzaren irizpideak garatu eta azalduko da, zergatik diren irizpide horiek nazioarteko merkataritzak sortzen dituen pertsona nahiz gizarte ereduen alternatibak.

BIDEZKO MERKATARITZAREN IRIZPIDEAK

Bidezko Merkataritzan badira ekoizpenetik hasi eta kontsumitzaileetara heldu arte bete beharreko zenbait printzipio.

BIDEZKO MERKATARITZAREN IRIZPIDEAK EKOIZLEENTZAKO

• Laneko baldintza eta ordainsari duina langile guzti-guztientzat. • Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna. • Haur-esplotaziorik ez. • Funtzionatzeko modu demokratikoa, erabakiak hartzeko orduan langileen parte-hartzean kontuan hartzen duena. • Lorturiko irabaziak, zati batez, erkidegoaren garapenean inbertitzea (hezkuntza, osasuna…)• Ingurumenarekiko errespetua duen ekoizpena. • Gardentasuna, ekoizleen erakundeen egitura nahiz jarduerei dagokienez. • Kalitatezko produktuak.

ENPRESA INPORTATZAILEENTZAKO IRIZPIDEAK

• Ekoizleei prezio justua ordaintzea egiten duten lanaren truke, eta gutxieneko prezioa bermatzea, merkatuko fluktuazioak kontuan izan gabe. • Ekoizleei aurre-finantzaketa eskaintzea, edo kredituak lortzeko erraztasunak ematea. • Marjina, egitura eta jarduerei dagokienez gardenak izatea.• Espekulazio-eragiketarik ez egitea. • Ahal den neurrian bitartekari-kopurua murriztea. • Ekoizleei merkatuei buruzko informazioa eta aholkularitza ematea. • Saltokiei produktu nahiz ekoizleei buruzko informazioa ematea. • Langileen artean aukera-berdintasuna sustatzea eta erabakiak hartzeko aukera ematea.

23

V. Blokea Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren irizpideak

SALTOKIETARAKO IRIZPIDEAK

• Bidezko Merkataritzako produktuak saltzea.• Kontsumitzaileei informazioa eman eta horiek sentsibilizatzea honakoen inguruan: helburuak, produktuen jatorria, ekoizleak eta, orokorrean, merkataritza bera. • Ekoizleen egoera hobetzeko kanpainetan parte hartzea eta nazioko nahiz nazioarteko politiketan eragitea. • Langileek bidezko merkataritzarekiko konpromisoa izatea, hala kontrataturikoek, nola boluntarioek. • Langileen artean aukera-berdintasuna sustatzea eta erabakiak hartzeko aukera ematea.• Ireki eta gardenak izatea egiturari dagokionez, merkataritzako marjinei dagokienez eta jarduerei dagokienez.

EkintzaTalde txikietan banatuta, ohiko otordu baten kontsumitzen diren produktuak zerrendatu behar dira, esaterako gosarian (produktu horien artean egongo dira, seguruenik, kafea, kakaoa, fruta, zerealak, azukrea…). Produktu bakoitza dagokion herrialdearekin (edo planetako eskualdearekin) identifikatzeko eskatuko zaie; ondoren, produktu horietatik hegoaldeko herrialdeetatik zenbat datozen aztertuko dugu. Soinean daramatzagun arropa edota oinetakoen etiketak ere aztertu ditzakegu.

Gure kontsumoan arduratsuak izateak zer esan nahi duen eztabaidatuko dugu. Ideia orokorra, ordea, gaia irekita uztea da, funtsezko zenbait ardatz nagusi atera eta hausnarketarako baliagarriak izango diren arazoak mahai gainean uzteko.

KONTSUMO ARDURATSUA

Munduko toki urrutietakoak diren jakiak ohikotasunez kontsumitzen ditugula egiaztatu eta gero, herrialde horietan dituzten laneko baldintzak zeintzuk diren ohartuko gara, produktuek egin behar izaten dituzten bidaiaz eta, beraz, egiten dituzten kilometro mordoaz, erabiltzen diren garraiobide ugariez, horretarako behar den energia pilaz...; horrela, gure kontsumo-ohiturez hitz egingo dugu, bai eta kontsumitzaile arduratsuak izanda ingurunea zaintzeko dugun beharrizanaz ere.

Bidezko merkataritza “aterki” orokor baten pean dagoela uste dugu Kidendan, kontsumo kritiko eta arduratsuaren aldeko apustua, alegia. Kontsumitzaileek duten botereari dagokion indarra eman nahi diogu, “erosketa-saskiak” duen egitekoari,…gure ohituren inguruko hausnarketa egingo dugu, ikusteko, gure kontsumoak nola eragiten duen, bai zuzenean bai zeharka, munduko errealitatean, ingurumenean, eta ekoizleen gain.

24

Erosketa-saskia

• Jakina denez, geure buruari galdetu behar diogun lehenengo gauza da, ea produktua behar dugun ala ez. Galdera horri erantzu-teko gai bagara, bide erdia eginda daukagu.• Gogoratu: produktu bat erosten duzun bakoitzean “onartu” egiten duzu langileen baldintzei eta produktua egiteko erabili diren metodoei, ekoiztean edota erabiltzean sortzen dituen hondakinei, etab.• Zuk zeuk aukeratu produktua, eta ez utzi beste inori zure ordez aukeratzen. Pentsatu ondo. • Marka edota enpresa bati egindako boikotak azken horrek lan edota ingurumen arloan duen politika aldatzea ekar dezake. • Egin bidezko merkataritzaren aldeko apustua. Ez da erraza, baina hasteko, ohikotasunez kontsumitzen duzun produkturen bat bidezko merkataritzako beste baten truke ordezkatu dezakezu.• Informa zaitez ahalik eta gehien erosi nahi duzun produktuaren inguruan: ezaugarriak, elaborazioa, jatorria. Etiketan halakorik jartzen ez badu, galdetu lasai asko dendariari; erantzuna ez badaki, eskatu informazioa. • Kontsumitu produktu fresko eta naturalak.

(Badakigu ez dela erraza..baina nonbaitetik hasi beharra dago…) Saioak dinamizatzeaz arduratzen direnentzat Jesus Moreno-ren “Beste kontsumitzaile bat posible da” izeneko artikulua gomendat-zen dugu. http://www.latinoamericana.org/2004/textos

V. Blokea Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren irizpideak

Ebaluazioa• Aipatu ekintza horiei esker ezagutu dituzun hiru berrikuntza. • Aipatu ekintza horietan ikusi dituzun hiru alde positibo.• Aipatu ekintza horietan ikusi dituzun hiru alde negatibo.• Hurrengo ekintzetarako, ba al duzu proposamenik?

Baliabideak• Bideoak: “Los Paneleros del Paraíso” eta “El Comercio Justo en seis pasos”.• Munduko mapa, produktuen jatorria identifikatzeko.• Jesus Moreno-ren “Otro consumidor es posible” izeneko artikulua.

25

V I. Blokea Kidenda

Helburua: • Kidenda proiektuaren aurkezpena eta gerturatzea

Azalpena: zer da Kidenda?Historia apur bat eginez…

Cáritas eta Bilboko Misioak elizbarrutiko bi erakunde dira, eta herrialde pobretuetan gauzatzen diren zenbait jarduera eta proiektutan lanean dihardute. Beti uste izan da garapenerako proiektuez gain funtsezkoa dela Iparraldean sentsibilizazio lana egitea, herrialde aberats eta pobreen artean dagoen alde izugarria murrizte aldera.

Misioek eta Cáritasek bakoitzak bere aldetik egindako bideek bat egin zuten 1996an, Hegoaldeko herrialdeen garapenean lankidet-zan jarduteko egiteko nahiz helburua partekatzeko proiektua garatu zutenean, hain zuzen ere. Proiektu hori KIDENDA da, eta gure gizartean Bidezko Merkataritza ezagutzera ematea du helburu, bai eta Kontsumo Arduratsuaren balioak edota Solidaritate Aktibo eta Erreala sustatzea ere. 2005. urtean Alboan gobernuz kanpoko erakundea batu zitzaion Kidenda proiektuari; azken horrek, Loyola de Jesuítas izeneko probintzian gauzatzen du bere egitekoa.

Baterako proiektu horrek Hegoaldeko herrialdeekin solidaritatea lantzeko ariketa praktiko bat izan nahi du, merkataritzako harreman justuak sustatzeko, herrialde horien garapen endogenoa garatuz, auto-hornikuntzarako erkidegoko ekimenak lagunduz, eta gure gizartean kontsumo kontziente eta solidarioa sustatuz.

Kidendaren proposamenak helburu argia dauka, hau da, gure gizartean Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko errealitatea ezagutu araztea eta kontzientzia kritikoa bultzatzea, egoera horren aurrean koherentea den bizi-estiloa sustatzeko.

26

Kidendaren helburu orokorra

Gizartearen esku bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren aldeko baliabideak uztea.

Helburu espezifikoak1. Nazioarteko merkataritzak Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanean duen eragina ezagutzera emateko bideraturiko sentsibilizazio-ekintzak sustatzea.2. Bidezko merkataritzak helburu dituen aukerei buruzko sentsibilizazio-ekintzak sustatzea eta kontsumo arduratsua proposatzea. 3. Injustizia sorrarazten duten merkataritzako mekanismoak salatzea. 4. Bidezko merkataritza garatzea, Hegoaldeko herrialdeek antolaturiko ekimenen bidezko produktuak merkaturatuta. 5. Lankidetzaren eta bidezko merkataritzaren munduan lan egiten duten eragile desberdinekin ahaleginak bateratzea.6. Boluntariotzan oinarrituriko proiektu partekatua garatzea (banakakoa nahiz taldekoa), inguruko bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren oinarriak sustatuko dituena. 7. Hegoaldeko erakundeei laguntza eta aholkua ematea, antolaketa eta produkzio arloko mekanismoen bidez.

Jarduera-eremuak

Sentsibilizazioa.Sentsibilizazio-ildoak herritarrek jarrera eta jokabideak aldatzeko garatu beharreko lan ideologiko eta hausnarketarako ekintza guz-tiak barne hartzen ditu. Aukera berriak proposatu eta eraldaketa sustatzen duten planteamenduak dira, mundu justuago bat bilatzea helburu dutenak, solidaritate aktibo eta erreala bultzatuz, eta kontsumo kritiko eta arduratsuaren balioak sustatuz.

Boluntarioak.Aurreko helburuekin bat etorriz, Kidenda erakundearen egitura sareko boluntariotzan oinarrituta dago; bertan, talde edota pertsona bakoitzak inguruan duen proiekturen batean ematen du laguntza. Egitura horrek koordinazioa, laguntza, partaidetza, prestakuntza eta hausnarketa bermatu behar du, protagonismo osoa Kidendako boluntarioei emanez.

Comercialización de productos.Ekoizleei produktuak zuzenean erosteari lehentasuna eman behar zaio, ahal dela inolako bitartekaririk erabili gabe. Bidezko merkata-ritzaren alorrean lan egiten duten beste erakunde batzuekin batera edota banaka zuzenean inportatzeari esker, Hegoaldeko erakun-deekin dagoen harremana indartu egiten da.

Erosketa-prozesuetan badira bidezko merkataritzan oinarrituriko zenbait irizpide nagusi, esaterako, inportazioen finantzaketa: erosketari dagokion zenbatekoaren %50 aurretiaz ordaintzea, eta merkataritzako harremana epe luzera eta denboran iraunkorra denez, erosketak modu linealean egitea, ekoizketan “pikurik” gabe, eta merkataritzako igurikimen okerrik gabe. Edozein kasutan, proiektuetan beharrezkoak izan daitezkeen koiunturazko egoera horiek konpontzeko, alderdien arteko harremanak arina bezain opa-roa izan behar du.

Itxiera:Ikusi “Kidenda, Cultiva, incide, transforma”, izeneko bideoa, Kidendan (Aita Lojendio kalea, 2 – Bilbo) eta honako web orrian: http://vimeo.com/26534616.

V I. Blokea Kidenda

Baliabideak• “Kidenda, cultiva Incide, trasnforma” Bideoa

27

Azken ebaluazioa

PUNTUATU ONDORENGO ALDEAK 1ETIK 5ERA (1 NEBATIBOENA, 5 POSITIBOENA)

PUNTUAK IRUZKINAK

Landutako edukiak

Edukien interes-maila

Edukien erabilgarritasuna

Edukien garrantzia

Saioen metodologia

Edukien argitasuna

IDATZI PRESTAKUNTZARI BURUZKO IRUZKIN OROKORRAK IRUZKINAK

Prestakuntzaren alde positiboenak

Prestakuntzaren alde negatiboenak

Proposamenak eta hobetu beharrekoak

Landu beharko liratekeen bestelako gaiak

28