BESTELAKO XEDAPENAK39. zk. 2016ko otsailaren 26a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA...

21
39. zk. 2016ko otsailaren 26a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/874 (21/1) BESTELAKO XEDAPENAK EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA 874 EBAZPENA, 2016ko otsailaren 17koa, Industriako sailburuordearena, «Global Training» beka-pro- grama martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeei laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek 2014ko martxoaren 26ko Aginduak arautzen ditu. Agindu hori Ekonomia- ren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatu du, 2016ko ekitaldirako. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez (2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatutakoa), arautzen da beka-programa hau martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeentzako laguntza-programa –«Global Training»–, goi-mailako lanbide-prestakuntza edo unibertsitate-titulazioa duten gazteek atzerriko enpresa eta erakundee- tan praktikak egin ditzaten. Aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da 2016ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arauak ematea. Horiek horrela, aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau EBAZTEN DUT: Lehenengoa.– Xedea. Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatzen du) aurreikusitako laguntzen 2016ko deialdia egitea. Agindu horren bidez arautzen da «Global Training» beka-programa mar- txan jartzeko gaitasuna duten erakundeentzako laguntza-programa. Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak. Deitutako laguntzak finantzatzeko, 4.120.000 euro erabiliko dira guztira, Euskal Autonomia Erki- degoko 2016ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legean hartarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura. Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epeak. 1.– Programa honetan parte hartzen duten erakundeek izapidetze telematikoaren bidez beteko dute eskabidea eta horrekin batera eskatzen den dokumentazioa, eta horretarako eskabide-ere- dua www.industria.ejgv.euskadi.eus web-orria erabiliz eskuratu eta aurkeztuko da Administrazioan, edo, bestela, www.industria.ejgv.euskadi.eus web-orrian eskabide-eredua bete eta grabatu, inprimatu eta, ondotik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzen- daritzako lurralde-ordezkaritzaren batean aurkeztuz, dela zuzenean, dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako bideren bat erabilita. Betiere, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin beharko da hori guztia. Eskabide-ereduak ebazpen honen III. eranskin gisa argitaratzen dira. 2.– Deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agin- taritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da; amaitu, berriz, 2016ko apirilaren 11ko 12:00etan.

Transcript of BESTELAKO XEDAPENAK39. zk. 2016ko otsailaren 26a, ostirala EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA...

  • 39. zk.

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016/874 (21/1)

    BESTELAKO XEDAPENAKEKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

    874EBAZPENA, 2016ko otsailaren 17koa, Industriako sailburuordearena, «Global Training» beka-pro-

    grama martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeei laguntzak emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek 2014ko martxoaren 26ko Aginduak arautzen ditu. Agindu hori Ekonomia-ren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatu du, 2016ko ekitaldirako.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez (2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatutakoa), arautzen da beka-programa hau martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeentzako laguntza-programa –«Global Training»–, goi-mailako lanbide-prestakuntza edo unibertsitate-titulazioa duten gazteek atzerriko enpresa eta erakundee-tan praktikak egin ditzaten.

    Aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, egokia da 2016ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arauak ematea.

    Horiek horrela, aipatutako aginduaren 6. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

    EBAZTEN DUT:

    Lehenengoa.– Xedea.

    Ebazpen honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (2014ko martxoaren 26ko Agindua aldatzen du) aurreikusitako laguntzen 2016ko deialdia egitea. Agindu horren bidez arautzen da «Global Training» beka-programa mar-txan jartzeko gaitasuna duten erakundeentzako laguntza-programa.

    Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak.

    Deitutako laguntzak finantzatzeko, 4.120.000 euro erabiliko dira guztira, Euskal Autonomia Erki-degoko 2016ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legean hartarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.

    Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko lekua eta epeak.

    1.– Programa honetan parte hartzen duten erakundeek izapidetze telematikoaren bidez beteko dute eskabidea eta horrekin batera eskatzen den dokumentazioa, eta horretarako eskabide-ere-dua www.industria.ejgv.euskadi.eus web-orria erabiliz eskuratu eta aurkeztuko da Administrazioan, edo, bestela, www.industria.ejgv.euskadi.eus web-orrian eskabide-eredua bete eta grabatu, inprimatu eta, ondotik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzen-daritzako lurralde-ordezkaritzaren batean aurkeztuz, dela zuzenean, dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako bideren bat erabilita. Betiere, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen egin beharko da hori guztia. Eskabide-ereduak ebazpen honen III. eranskin gisa argitaratzen dira.

    2.– Deialdiko laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agin-taritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da; amaitu, berriz, 2016ko apirilaren 11ko 12:00etan.

  • 39. zk.

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016/874 (21/2)

    Laugarrena.– Aginduan jasotako baldintzen arabera, erakunde laguntzaile bakoitzeko deitu beharreko «Global Training» beken kopurua ez da izan behar 40 baino txikiagoa, ez eta 60 baino handiagoa ere.

    Bosgarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduaren 10. artikuluan (2015eko apirilaren 1eko Aginduaren bidez aldatutakoa) aipatzen diren balorazio-irizpideak ebazpen honen IV. eranskinean zehaztutakoaren arabera haztatuko dira.

    V. eta VI. eranskinetan, proiektuen argitasuna zehazteko erakundeek bete behar dituzten taulak eta bekez baliatzeko aldiaren luzapen-aurreakordioaren ereduak ageri dira.

    Ebaluazio-organoaren osaera VII. eranskinean dago jasota.

    Seigarrena.– Deitzen diren laguntzak arautzeko Aginduaren 4. artikuluan xedatutakoa bete-tzearren –diruz lagungarri diren gastuak zehazteari buruzkoa–, ebazpen honen I. eranskinean, ezartzen da zein den eman beharreko prestakuntza espezifikorako ikastaroen Oinarrizko Pro-grama, eta, II. eranskinean, aldiz, zenbat beka emango den eta zenbateko dotazioa emango zaien bekadunei hilean.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.

    Industriako sailburuordea,JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

  • 39. zk.

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016/874 (21/3)

    I. ERANSKINA

    Aurretiko prestakuntza-ikastaroaren gutxieneko edukiak:

    – Iraupena: 40 ordutik 60 ordura bitartekoa.

    – Prestakuntza horrek honako gai hauek izango ditu, bestek beste:

    1.– Nola jorratu atzerrian egiten den praktika.

    2.– Kulturarteko negoziazioa.

    3.– Komunikazio-teknikak.

    4.– Talde-lana.

    5.– Adimen emozionala.

    6.– Berrikuntza.

    7.– Beste batzuk, praktika motaren arabera.

  • II. ERANSKINA

    Dotazioa, hileko balio unitarioan, beka guztientzat dagoen aurrekontua kontuan izanik kalkulatutakoa.

    Beka-kopurua: 410. Beken iraupena: 6 hilabete

    Hileko dotazioa 1.358,00 €

    Agindu arautzailearekin bat etorriz, dotazio ekonomiko horren bitartez, honako gastu hauei egingo zaie aurre: EAEtik destinoko herrialderako joan-etorriak; mantenua, ostatua eta Gizarte Segurantzarako kotizazioak, eta, halaber, beharrezko bada, bisatuak eta txertoak lortzea ere.

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/4)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    EUSKO JAURLARITZA EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA

    Industria Sailburuordetza Nazioartekotze Zuzendaritza

    AGINDUA, 2015eko apirilaren 1ekoa (2015eko apirilaren 13ko EHAA)

    EBAZPENA, 2016ko otsailaren 17koa (2016ko otsailaren ko EHAA)

    AURKIBIDEA

    INFORMAZIO OROKORRA

    1.- LAGUNTZEN LABURPENA

    2.- INFORMAZIOA

    3.- AURREIKUSITAKO EGUTEGIA

    4.- ESKABIDEAK AURKEZTEA

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    ESKABIDE-ORRIAK

    I.- ESKABIDEA

    II.- ZINPEKO ADIERAZPENA

    III.- ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA

    IV.- PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/5)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016«Izaera Pertsonalak Babesteari abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizuegu formulario honetako datuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren erregistro informatiko batean sartuko direla».

    1.- LAGUNTZEN LABURPENA

    DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK

    MUGADIRU-

    LAGUNTZA (euroak)

    OHARRAK

    - Prestakuntza-ikastaroak 500, beka bakoitzeko

    Ezin izango da 500 euro baino gehiago gastatu, emandako bekako.

    - Bekak emateko gastuak Deialdiaren ebazpena

    Urteko deialdiaren ebazpenean agertzen den hileko dotazioa

    - Aseguru polizetatik eratorritako gastuak

    400, beka bakoitzeko

    Gaixotasun eta istripu-arriskuak estaltzen dituen asegurua, baita herrialdera itzultzea eta hirugarrenekiko erantzukizun zibila ere.

    - Bekak kudeatzetik eratorritako gastuak

    1000, emandako bekako Beka-programen abian jartzea, kudeaketa,

    administrazioa, jakinarazpena eta publizitatea.

    LAGUNTZAREN ORDAINKETA OHARRAK

    Prestakuntza, aseguru-poliza eta beken kudeaketako

    gastuen % 50.

    Emandako beka onartu eta gero.

    Beken dotazioko gastuen % 50. Emandako beken zerrenda aurkeztu eta gero.

    Prestakuntza, aseguru-poliza eta beken kudeaketako

    gastuen gainerako % 50a. Beken dotazioko gastuen

    gainerako % 50a.

    Bekak amaitzean eta dagokion egiaztagiria aurkeztu eta gero.

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/6)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    2.- INFORMAZIOA

    Nazioartekotze ZuzendaritzaDonostia kalea 1 01010 Vitoria-Gasteiz.

    Tel.: (945) 01 99 80 / 81 Faxa: 945 01 99 22

    Helb. el.: [email protected] [email protected]

    Webgunea: www.euskadi.eus/industria

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/7)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    3.- AURREIKUSITAKO EGUTEGIA a) Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko otsailaren tik apirilaren 11ko 12:00ak arte.

    b) Ebazpena: sei hileko epean gehienez, urteko deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

    c) Gastuak justifikatzea: 2017ko azaroaren 30era arte.

    4.- ESKABIDEAK AURKEZTEA Eskabideak eta dagozkion agiriak helbide honetan aurkeztuko dira, edo bertara bidaliko:

    EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba). Tel.: 945 01 99 80 / 81 ºFaxa: 945 01 99 22 Helb. el.: [email protected] [email protected]

    EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAREN ARABAKO LURRALDE-ORDEZKARITZA Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 01 70 52 Faxa: 945 01 70 51 Helb. el.: [email protected]

    EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAREN BIZKAIKO LURRALDE-ORDEZKARITZA Concha jenerala 23, 48010 Bilbao. Tel.: 945 94 403 14 / 79 Faxa: 94 403 14 45 Helb. el.: [email protected]

    EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAREN GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA Easo 10, 20006 Donostia. Tel.: 943 02 25 57 Faxa: 943 02 25 42 Helb. el.: [email protected]

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/8)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

    1. Eskabidea izenpetzen duenaren NANaren kopia.

    2. Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia.

    3. Entitatea eratzeko eskrituraren kopia.

    4. Eskatzailearen ordezkaritza-ahalordearen kopia.

    5. Proiektuak eta prestakuntzari buruzko jarduerak burutzeko eskatutako esperientzia egiaztatzeko agiriak (3.1.b art.).

    6. Global Training Beken programa bat burutzeko proiektua, honako hauek bilduko dituena:

    - Zenbat beka emango diren deialdian (40 eta 60 bitartean) - Eman beharreko prestakuntza-plana. 40 eta 60 ordu bitarteko ikastaroak barne hartuko ditu. - Proiektua egoki burutzeko gauzatu beharreko ekintzen kronograma. - Proiektuak barne hartzen dituen jardueren aurrekontu osoa. - Proiektua burutzeko, erakundeak erabilitako giza baliabideak eta materialak: - Proiektuaren burutzapenean inplikatuta dauden erakundeko pertsonen curriculum vitaea.

    7. Ziurtagiria, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duena.

    8. Zinpeko adierazpena, adieraziz sexu-diskriminazioagatik zigor administratiborik edo penalik ez duela jaso eta, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz, deialdietan edo laguntzetan parte hartzeko debekuarekin ez dagoela zigortuta.

    9. Helburu bererako beste erakunde batzuei diru-laguntzak eskatu bazaizkie, laguntza horien eskabidearen kopia. Diru-laguntza horiek emanda badaude, haien ebazpenaren kopia.

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/9)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    I. ESKAERA

    1. ESKATZAILEA Erakunde eskatzailea: Legezko ordezkaria: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Kargua: Izapidetzearen arduraduna: Kargua: Harremanetarako telefonoa: Kontaktuetarako e-maila:

    2. GARAPEN-PROIEKTUA:

    Zenbat beka emango den deialdian

    Antzeko programak kudeatzen duen esperientzia:

    _________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________

    _________________________________________________________________________________________

    Proiektuan barne hartutako jarduerak:

    1 2 3 4 5 6 7 8 9 1011121314151617

    ………..…...............….., 2016ko ………..................ren …..... (a)

    Sin.: Legezko ordezkaria:

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/10)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    II ZINPEKO ADIERAZPENA

    Izen-abizenak:

    NAN-zk:

    Erakunde honen ordez: IFK:

    HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

    Diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor-arloko edo administrazio-arloko zehapenik ezarrita ez daukala, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekuaren eraginpean ez dagoela.

    Erakundeak sexu-diskriminazioagatik zigor administratiborik edo penalik ez duela jaso eta, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz, deialdietan edo laguntzetan parte hartzeko debekuarekin ez dagoela zigortuta.

    Laguntza-eskabide honetaz gain, gaur arte, erakunde publiko edo pribatu hauetan eskabidea aurkeztu duela eta/edo laguntza eskuratu duela proiektu hauetarako:

    Eskaera-data Erakundea Eskatutako kontzeptua Erantzuteke/Onartua/Ukatua Laguntzaren

    zenbatekoa (euroak)

    Halaber, programa honetan eskatutako proiektuentzat ekitaldi honetan erakunde publiko zein pribatuetan egindako laguntza-eskabide guztien berri emateko konpromisoa hartzen du.

    ………..…...............….., 2016ko ………..................ren …..... (a)

    Sin.: Legezko ordezkaria:

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/11)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016III

    ERAKUNDEAREN DESKRIBAPENA1. DESKRIPAPENA

    Izen osoa: Izen laburra: IFZ Eratze-eguna: Helbidea: Posta-kodea: Herria: Lurralde Historikoa: Telefono-zenbakia: Faxa: Helb. el.: Web-

    orrialdea:

    2. PROIEKTUA BURUTZEN ARIKO DIREN ERAKUNDEKO PERTSONAK (betetzea aukerakoa da):

    Batzordeburua:Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izendapenaren eguna:

    Gerentzia: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Karguaren izena:

    Proiektuko gainerako pertsonak:Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua: Sexua: Gizonezkoa / Emakumezkoa Izena: Kargua:

    3. PROIEKTUA BURUTZEKO ERAKUNDEAK ERABILITAKO BALIABIDE MATERIALAK:

    ………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/12)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    IV PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

    1. BURUTU BEHARREKO EKINTZEN KRONOGRAMA: Data

    2. PROIEKTUAN BARNE HARTUTAKO EKINTZEN AURREKONTU OSOA:

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………………………………………………………………………………

    …………………………………………………………

    3. ESKAINI BEHARREKO PRESTAKUNTZA-PLANA:

    Ordu-kopurua Edukiak:

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/13)

  • III. ERANSKINA

    GLOBAL TRAINING BEKAK - 2016

    IV PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

    BETE ITZAZU LABURPEN-TAULA ETA BEKA BAKOITZAREN XEHETASUNA. V. ERANSKINEAN DAUDE JASOTA, DEIALDIAREN EBAZPENEAN.

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/14)

  • IV. ERANSKINA AURKEZTUTAKO PROIEKTUA BALORATZEKO IRIZPIDEAK ETA HAZTATZEKO

    FAKTOREAK

    IRIZPIDEA HAZTAPENA 1. Proiektuen argitasuna

    30 puntu

    2.- Bekaz baliatzeko aldien luzapena

    35 puntu

    2 hilabete baino gehiago 35 2 hilabete 20 Hilabete 1 10 Luzapen gehigarririk gabe 0 3.- Aurkeztutako beka-kopurua

    15 puntu

    60 beka 15 50≤ beka-kopurua

  • Va

    ) ER

    AN

    SK

    INA

    – E

    RA

    KU

    ND

    E E

    SK

    ATZ

    AIL

    EA

    K E

    SK

    AIN

    ITA

    KO

    PR

    AK

    TIK

    EN

    LA

    BU

    RP

    EN

    -TA

    ULA

    ENPR

    ESA

    DES

    TIN

    OA

    LA

    N-P

    LAN

    ATI

    TULA

    ZIO

    AJA

    RR

    AIT

    UTA

    SUN

    A/L

    UZA

    PEN

    A

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/16)

  • Vb) ERANSKINA - PARTE HARTZEKO ESKABIDEA: GLOBAL TRAINING PROGRAMA – PRAKTIKAREN INFORMAZIOA

    INFORMAZIO KORPORATIBOA

    Enpresaren/erakundearen izena

    Harremanetarako pertsona

    Kokalekua

    Herrialdea

    Hiria

    Helbidea

    Sektorea

    PROPOSATUTAKO PRAKTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Hartu beharreko bekadunen kopurua

    Egonaldiaren luzapen-denbora (hilabete gehigarriak eta hileko ordainketa)

    Hilabete gehigarriak

    Bekadunaren hileko ordainketa (€) hilabete gehigarrietan

    PRAKTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA

    Saila

    (bekadun 1 baino gehiago eskatuz gero, adierazi bakoitzak zein sailetan lan egingo duen)

    Proiektuaren/jardueren deskribapena

    (bekadun 1 baino gehiago eskatuz gero, adierazi bakoitzak zein proiektu/jardueratan lan egingo duen)

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/17)

  • LANPOSTURAKO BEHAR DIREN GAITASUNAK

    Nahi diren profilei buruzko informazioa

    (Ikasketak, aurretiko esperientzia, hizkuntzak, bestelako trebetasunak...)

    Iruzkinak

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/18)

  • V.b) ERANSKINA- APPLICATION FORM: GLOBAL TRAINING PROGRAMME – INTERNSHIP INFORMATION

    CORPORATIVE INFORMATION Name of the company

    Location

    Country City Address

    Contact person

    Sector

    PROPOSED INTERNSHIP INFORMATION Number of trainees to host

    Extension time Extra months

    Trainee’s salary for extra months

    INTERNSHIP/PLACEMENT INFORMATION Department / Area where the intern will be working (In case you want more than 1 trainee, indicate the different departments where they will work)

    Description of project/activities (In case you want more than 1 trainee, indicate the different project/activities on which they will work)

    COMPETENCES, SKILLS and EXPERIENCE REQUIREMENTS

    Requested profile(s) information (Studies, previous experience, language skills, other skills…)

    Other commentaries

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/19)

  • EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILADEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONOMICO Y COMPETITIVIDAD

    VI. ERANSKINA

    EUSKO JAURLARITZAREN “GLOBAL TRAINING” PROGRAMAKO BEKAK

    BEKAREN LUZAPEN GEHIGARRIARI BURUZKO AURREAKORDIOA

    _____________________________________ (e)k, _________________ IFK zenbakia daukan eta _________________________________(e)n kokatuta dagoen _____________________________________ erakundearen/enpresaren ordezkaria den aldetik, hau adierazten du: ________________________________ erakundeak/enpresak konpromisoa hartzen du Global Training 2016 programan bekaduna den pertsonaren egonaldia

    □ 2 hilabetez □ 3 hilabetez □ 4 hilabetez luzatzeko enpresan, hasierako 6 hilabeteko bekaldia egoki betetzen baldin badu. Denbora gehigarri horretan, bekaren luzapena bere gain hartzen duen erakundeak/enpresak ordainduko du aseguruaren kostua. Halaber, erakundeak/enpresak aukeratuko du hilean zenbat ordainduko dion bekadunari, kontuan hartuta kopuru hori mantenu- eta ostatu-gastuetarako erabiliko dela.

    □ Bekaren dotazio berdina □ Beste dotazio bat: ____________

    ERAKUNDE LAGUNTZAILEA/ANFITRIOIA

    SINADURA DATA

    ARDURADUNA:

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/20)

  • VII. ERANSKINA

    EBALUAZIO-ORGANOAREN OSAERA.

    Ebaluazio-organoa Nazioartekotzeko zuzendariak eta Zuzendaritzako hiru teknikarik osatuko dute:

    Ainhoa Ondarzabal Izaguirre, Nazioartekotzeko zuzendaria.

    Iñaki Ezkurra Yurrebaso, Nazioartekotze Programen arduraduna.

    Mara Estibalez Presa, Nazioartekotzeko teknikaria, idazkaria.

    Iker Arruabarrena Fernandez, Nazioartekotzeko teknikaria.

    39. zk.EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA

    2016ko otsailaren 26a, ostirala

    2016/874 (21/21)